arnas aparatua
TRANSCRIPT
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
1
LAN-ESKEMA
Irakasgaiak: INGURUAREN EZAGUERA
Gaia: Arnas Aparatua
Maila: 5. Maila Saio kopurua: 8 Proposamenaren testuingurua: Ikasleek Arnas aparatuaren funtzionamendu on bat eta osasun ohiturak garatzea oso lotuta daudela ulertu behar dute. Arnasketa prozesua izaki bizidunen bizitzan duten garrantziaz jabetu behar dira eta horretarako ezinbestekoa da atalak eta hauen eginkizuna ongi ezagutzea eta bereiztea.
Landuko diren oinarrizko gaitasunak:
Gaitasun zientifikoa: A.2, A.3,A.4, A.5, A.6, A.8 Ikasten ikasteko gaitasuna: A.1, A.7, A.8, A.10
Hizkuntza gaitasuna: A.2, A.3, A.4, A.5, A.6, A.7 Gaitasun matematikoa: A.9 Informazio trataera konpetentzia eta konpetentzia digitala: A.9, A.10 Konpetentzia artistikoa: A.8
Giza eta hiritar gaitasuna: A.7, A.10
Autonomia gaitasuna: A.7, A.11, A.12, A.13
Helburu didaktikoak:
Zelula baten atalak deskribatzen eta bereizten ikasi
Ehuna, organoa, aparatua eta organismo kontzeptuak ikasi.
Arnas aparatuaren organoak ezagutu, bereiztu, deskribatu eta bakoitzaren eginkizuna azaltzen ikasi.
Ahots kordaren funtzionamendua ulertu.
Arnas aparatuaren funtzionamendua eta prozesua ongi azaltzen ikasi.
Arnasketa zelularra ulertu.
Gaixotasun arruntenak ezagutu eta prebenitzeko aholkuak landu.
Laborategiko esperientziak egiteko arauak ikasi eta bereganatu
Disekzioa egiteko erabiltzen den teknika ezagutu.
IKTko eta multimedio baliabideak ezagutu eta erabili
Hizkuntza zientifikoa erabili
Informazio iturri ezberdinak ezagutu eta erabili
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
2
Lan taldetan lan egiteko arauak errespetatu
Gure arnas aparatua osasuntsua mantentzen ikasi.
Solas-ariketa, aurkezpenak,..ongi egiteko arauak ikasi.
Lan pertsonalerako esfortsua eta jarrera aktibo eta arduratsua azaldu
Gaiari buruzko esperientzien aurrean, laborategiko materiala errespetatu, era egokian erabili.
Power point egin arnas aparatuari buruz.
Edukiak:
Animali zelula eta bere atalak
Ehuna, organo, aparatua eta organismo kontzeptuak
Arnas bideak eta bakoitzaren eginkizuna.
Ahots kordak eta funtzionamendua
Arnasketa prozesua
Arnasketa zelularra
Arnas-aparatuaren gaixotasun arruntenak
Laborategiko esperientziak egiteko arauak eta disekzio bat egiteko teknika
IKTko materialetan eta multimedian testuak ezagutzeko eta bereizteko teknikak
Hizkuntza zientifikoa erabiltzeko esfortzua
Informazio iturri ezberdinak erabiltzeko irizpideak
Lan-taldetan lan egiteko eta eztabaidetan parte hartzeko arauak
Arnas-aparatua eta bere organoak zaintzeko eta mantentzeko aholkuak
Arnas-aparatuari buruzko solas-ariketak, ahozko aurkezpenak eta posterrak egiteko arauak.
Lan pertsonalerako esfortsua eta jarrera aktiboa eta arduratsua
Power point bat egin arnas aparatuari buruz
Jardueren sekuentzia*
a) Planifikatzea: A.1, A.2
b) Gauzatzea: A.3, A.4, A.5, A.6, A.7, A.8, A.9, A.10,
c) Erabiltzea : A.11, A.12, A.13
Ebaluazioa Adierazleak:
Ea ezagutzen duen arnas aparatuaren organo nagusiak.
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
3
Ea bereizten duen ehuna, organoa, aparatua eta organismoa
Ea ongi azaltzen duen arnas aparatuaren funtzionamendua.
Ea dakien ahots kordak zer diren
Ea dakien arnasketa zelularra zer den
Ea arnas aparatuaren gaixotasun arruntenak identifikatzen dituen.
Ea, era kritikoan azaltzen dituen bizimoduek osasunean eragiten dituzten ondorioak, eta ea lotzen duen arnas aparatuaren funtzionamendua eta zenbait osasun-ohitura.
Ea laborategiko esperientzietan, identifikatzen dituen arnas aparatuaren organoak
Ea disekzio bat egiteko erabiltzen den teknika ezagutzen duen.
Ea, bere azalpenetan, hizkuntza zientifikoa erabiltzen duen.
Ea informazio iturri desberdinak erabiltzen dituen.
Ea ahozko aurkezpen bat egiteko arauak errespetatzen dituen.
Ea lan taldetan lan egiten duenean errespetuzko jarrerak agertzen dituen
Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.
Ea dakien power point-en bidez ikasitakoa azaltzen
Tresnak:
Jardueren sekuentzian
Aurreko ideiak detektatzeko ekintzak:
Gaiari buruzko froga idatzia
Koadernoaren behaketa
Esperientziak burutzeko trebetasuna
Planteatutako ekintzen burutzea
Autoebaluaketa
Power point-eren balorazioa
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
4
EKINTZEN PROGRAMA
A.1. ARNAS APARATUARI BURUZ ZER DAKIZU? Ziur oso ondo dakizula,arnasa hartzea beharrezkoa dugula. Ongi pentsatu eta galdera hauek erantzun:
• Beste zein izaki bizidunek behar dute arnasketa bizitzeko ?
• Gauez ere, arnasa hartzen dugu?
• Arnasketan, zer hartzen dugu?
• Nondik?
• Eta zer botatzen dugu? Hori egiteko,gorputzeko hainbat atal behar ditugu,horiek,arnas bideak dira eta orain ikasiko dituzu,baina lehen hor duzun marrazkian saiakera bat egin eta zure aurreko ezagupenak erabiliz,izenak jarri: Gai honen bukaeran, taldeka power point prestatu behar duzu beste ikasleen aurrean azaltzeko.
Google irudiak
A.2. GURE GORPUTZA ZELULAZ OSATUTA DAGO
Arnas aparatuarekin hasi baino lehen, gure gorputza eta baita ere gure organo guztiak nola dauden osaturik ikasiko duzu.
1. Nukleoa 2. Mikrotobulua
3. Mitokondria
4. Plasma
5. Lisosoma
6. Mikrofilamentoak
7. Bakuola
8. Ribosomak
9. Golgi konplex
10. Mintza
11. Zentrosoma
ZELULAREN ZATIAK
Gure gorputzean milioika zelula daude. Zelulak beraien artean elkartu egiten dira eta EHUNAK sortzen dira.
EHUNAK
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
1
Ehunak, beraien artean elkartu eta gure gorputzeko ORGANOAK osatzen dituzte: bihotza, birikak, gibela, garuna, urdaila....
ORGANOAK
Organoen artean elkartu egiten dira eta gure gorputzeko APARATUAK osatzen dituzte: zirkulazio aparatua, arnas aparatua, liseri aparatua...
APARATUAK
Aparatu guztien batura gure ORGANISMOA da
ORGANISMOA
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
2
A.3. ARNAS-BIDEAK Orain Arnas aparatuaren atal edo organo garrantzitsuak ezagutuko dituzu.Hurrengo testua ongi irakurri eta gero marrazkian izenak jarri. 1.- Sudurzuloak:airea hemendik sartzen da. Hor dauden iletxoek, hauts eta partikulak,aireari kentzen dizkiote. Aire garbia sudurraren barrura doa. 2.- Sudur-mizpirak: hor mukosa bat dago, pituitaria gorria izenekoa eta airea hortik pasatzean epeldu eta hezetu egiten da. 3.- Laringea: hemen, ahots-kordak daude eta hitz egiten dugunean, honen bibradurak, ahotsa sortzen dute. 4.- Zintzurrestea: eraztunez osaturiko hodia da. Bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Bronkioetatik, bronkioloak ateratzen dira. 5.- Birikak: bular-kaiolan daude, omoplato, saihetsezur, bularrezur eta klabikulak babesten dituzte. Elastikoak, bigunak eta arrosa kolorekoak dira. Kanpotik pleura izeneko mintzaz inguraturik daude. Biriken azpian, diafragma dago, hau mintz gihartsu eta sendoa da eta kizkurtuz eta zabalduz arnasketan laguntzen du. 6.- Albeoloak: bronkioloen bukaeran daude. Hemen gas-trukea gertatzen da, odolak oxigenoa (O2) hartu eta karbono dioxidoa (CO2 ) uzten du.
Google irudiak
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
3
A.4. AHOTS-KORDAK Nola sortzen da ahotsa?
Froga hau egin ezazu: Zure behatzak eztarriko alboetan jarri eta hizki ezberdinak ahozkatu.
Zer nabaritzen duzu? Marrazkian ikusten dituzun barra urdinak, ahots- kordak dira. Airea hortik pasatzean kordak bibratzen dute, elkartuz eta bananduz. Behatu ondoko marrazkia eta gero galderak erantzun:
Zer da epiglotisa?
Zer esan nahi du “Kontrako eztarritik joan zait” esamoldeak?
Zure etxekoei galdetu, erantzuna ekarri eta gelan komentatuko dugu. A.5. ARNASKETA PROZESUA Ondorengo azalpena irakurri eta gero galderak erantzun. Sudurretik airea hartzen dugu. Airearekin batera oxigenoa sartzen da. Faringe, laringe eta zintzurrestetik pasa ondoren, biriketara ailegatzen da. Biriketan dauden albeoloetan gas-trukea gertatzen da, hau da, odolean dauden globulu gorriek, oxigenoa (O2) hartu eta gorputzeko zelula guztietara eramaten dute eta aldi berean karbono dioxidoa (CO2) uzten dute albeoloetan. Karbono dioxido hau kanpora doa eta berriro sudurretik edo ahotik botatzen dugu.
Epiglotisa
Ahots korda
Ahots kordak
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
4
1. Non daude albeoloak? 2. Zer gertatzen da hor? 3. Zeintzuk hartzen dute oxigenoa? 4. Nora eramateko? 5. Eta albeoloetan, zer uzten dute? 6. Karbono dioxidoa nora doa? A.6. ARNASKETA ZELULARRA Zelula guztietan gertatzen dena, eskema baten bidez azalduko dizut. Ongi behatu, INFORMAZIO gehiago lortu eta gero zure koadernoan eskema garatu eta arnasketa zelularra zure hitzez azaldu. OXIGENOA + ELIKAGAIAK = ENERGIA SORTZEN DA + KARBONO DIOXIDOA O2 CO2
Airea (oxigenoa)
Albeoloa
Odola karbono dioxidoarekin
Odola oxigenoarekin
Odol kapilarea
Zeluletara ailegatzen dena.
Zeluletan gertatzen dena.
Zeluletan sortzen den hondakina.
Google irudiak
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
5
A.7. ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUN ARRUNTENAK Zure etxean eta familiaren laguntzaz ondorengo taula bete ezazu.
ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUN ARRUNTAK Gaixotasunaren
izena Sintomak Nola sendatzen duzu?
Sendagileak emandako
botikak
Erremedio naturalak erabiliz
Taula bete ondoren, gelan taldeka jarri (binaka), informazioa elkar trukatu
eta gero denen artean eztabaidatu. Zuk eta gelakideek ekarritako erremedio natural guztiak bildu, txostena
osatu , fotokopiatu eta etxe guztietara bidali.
Google irudiak
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
6
A.8. LABORATEGIKO ESPERIENTZIA Gelara txerri baten barruko organoak (mingaina, zintzurrestea, bronkioak eta birikak) ekarri, laborategian behatu eta hainbat ekintza egingo dituzu. Materiala:
• Txerri baten barruko organoak • Bisturia • Guraizeak, • Puntzoia, • Bandejatxoa • Eskularruak • Hodi kapilarra
Nola egin:
• Txerriaren organo guztiak mahai gainean jarri eta organo bakoitza
identifikatu behar duzu.
• Hodi kapilarra zintzurrestetik sartu eta indarren putz egin.
• Zer gertatu da?
Orain biriken disekzioa egin behar duzu. Disekzioa egin baino lehen eta puntzoiaren laguntzaz pleura mintza banatzen saiatu.
Nola da?
• Bisturiaren laguntzaz birika ireki eta erantzun:
• Bronkioak ikusten dituzu?
• Nola dira?
• Eta bronkioloak?
Esperientzi honetan ikusi dituzun organoak zure koadernoan marraztu.
Esperientzia bukatu ondoren laborategiko materiala ongi garbitu eta dagokion e lekuan utz ezazu.
Hodi kapilarra
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
7
A.9. ZENBAT AIREA SARTZEN DA GURE BIRIKETAN? Web orrialdean sartu eta informazio bilatu ondoren galdera hauei erantzuna ematen saiatu. http://es.wikipedia.org/wiki/Capacidad_pulmonar_total 1. Arnasa hartzen duzun bakoitzean, zenbat litro aire sartzen dira gure
biriketan? Eta zenbat da cm3-tan adierazita? 2. Arnasa botatzen duzun bakoitzean, zenbat litro aire irteten dira gure
biriketan? Eta zenbat da cm3-tan adierazita? 3. Zenbat litro aire gelditzen dira biriketan? A.10. POWER POINT PRESTATU
Talde bakoitzean 3 edo 4 ikasle jarriko zarete.
Power point aurkezpen bat prestatu beharko duzu.
Diapositibetan agertu behar diren kontzeptuak hauek izango dira:
• Zelula baten atalak • Zelula, ehuna, organoa, aparatua eta • organismoa zer den. • Arnas-aparatuaren atalak • Arnas-aparatuaren funtzionamendua • Gas-trukea zer den • Gaixotasun arruntenak
Marrazkiak txertatu ditzazkezu.
Eta nahi baduzu gifs animatuak ere bai…
Ez ahaztu, bukatuta dagoenean, eskolako beste ikasleei azaldu behar
diezula.
Google irudiak
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
8
EBALUAKETA A.11. FROGA IDATZIA 1. Eskema hau osatu ezazu.
2. Ondoko marrazkian, Arnas-aparatuaren atalak idatz itzazu.
Gure organismoa da
………………..... Guztien batura
Zelulak elkartuz
Organoak elkartuz
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
9
3. Gure Arnasketa prozesua, nola gertatzen da? Zure hitzez ongi azaldu. 4. Lotu itzazu: Arnasketan hartzen dugu Arnasketan botatzen dugu Biriketako albeoloetan gertatzen da Bronkioetako bi adarrak Ahots kordak Pituitaria gorriak
Gas-trukea Hauen bibradurek ahotsa sortzen dute Oxigenoa Aireak epeldu eta hezetu egiten du Karbono dioxidoa Bronkioloak
5. Arnas aparatuaren gaixotasun batzuk aipatu itzazu eta esan zein organoari dagokio eta sendatzeko zer egingo zenuke.
Gaixotasunaren izena Zein organoari dagokio? Sendatzeko zer egin dezaket?
Arnas Aparatua
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera
10
A.12. AUTOEBALUAKETA Beti Gehienetan Batzuetan Gutxietan Arduratsua izan naiz
Lana esandako epeetan bukatu dut.
Egindako esperientzietan interesa agertu dut.
Esperientziak egiteko pausoak jarraitu ditut.
Etxekoei, galdetegia ongi pasatu diet
Materiala zaindu dut
Nire lagunei laguntza eman diet
Besteen lana baloratu dut
Nire lanak txukunak egin ditut
Lan taldeetan besteak errespetatu ditut
A.13. BESTEEN BALORAZIOA (POWER POINT AURKEZPENA) Oso ongi Nahiko ongi Gutxi Aurkezpena Ulertu duzue Gustatu zaizue Ikasi duzue