noaua!! 238 alea

20
ASTEKARIA - 2006ko maiatzaren 26an - XI. urtea - Usurbil, 238. zenbakia Mundu bat undu bat S agar agar do E do E gunean gunean www.noaua.com Ederra izango da showa Maiatzaren 27an Beteka perkusio taldearen lehen kalejira Maiatzaren 27an Beteka perkusio taldearen lehen kalejira Ederra izango da showa

Upload: egunea

Post on 22-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA!! 238 alea

ASTEKARIA - 2006ko maiatzaren 26an - XI. urtea - Usurbil, 238. zenbakia

MMundu bat undu bat SSagaragardo Edo Eguneangunean

ww

w.n

oaua

.com

Ederra izango da showaMaiatzaren 27an Beteka perkusio taldearen lehen kalejiraMaiatzaren 27an Beteka perkusio taldearen lehen kalejira

Ederra izango da showa

Page 2: NOAUA!! 238 alea
Page 3: NOAUA!! 238 alea

3Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

ATA R I KO H A I Z E A

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

6. Or.

Aurkibidea

17. Or.AGENDA: DEIALDIAK, EKITALDIAK...

10. Or.SAGARDO EGUNEKO IRUDIAK

BETEKA PERKUSIO TALDEA

5. Or.DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO GARAIA

8. Or.SOINURBIL MUSIKA ASTEA

13. Or.EUSKAL KARAOKEA SANTUENEAN

15. Or.NOAUA! TXIKIREN TARTEA

9. Or.BEKA DEIALDIA EGIN DU NOAUA!K

Pasa den ostiralean hasi zen Soinurbil,Zumarte Musika Eskolak bigarrenezantolatu duen musika astea. Igandean,Debako Musika Banda arituko da.

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Zubietako Aizpuruko errota duela 100 urte ingu-ru erre egin zen eta beraz, argazki hau erre aurre-koa behar du izan, 1901 urtekoa hain zuzen ere.

Aizpuruko errota Oria errioaren eskuinaldean kokatzenda. “Usurbilgo baserriak eta baserritarrak” liburuan aipa-tzen denez, errotak lau harri parerekin lan egiten zuen.Gipuzkoan zegoen errotarik onenetakoa omen zen, batezere bere instalazioarengatik. 1920 urte aldera azkenekoehotzea egin zuten. Ondoren zerrategian bihurtu zen etagaur egun horrela izaten jarraitzen du. Babilonia baserriabezala, errota Azkoitiko Hurtado de Mendoza familiarenada. Errioaren ezkerraldean ageri zaigun baserria Babiloniada. Baserrian bi famili maizter bizi dira; Urkiola-Bordaeta Rezola-Azurmendi sendiak. Baserria aspaldian ermitaere izan zela esaten da, Errukizko Ama Birjinari eskainia.Aipatzekoa da Babilonia hiru aldiz erre dela, azkenekozXX. mendearen hasieran. Uholdeez ere ez da horren errazlibratu. Babiloniako Pello Rezolaren hitzetan, garai bate-

an errotako presa azpian arrantza egiten omen zuten; bar-boak, loinak, aingirak, amuarrainak.... Beste garai batzukziren...

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Zubieta, 1901.

Txirrikitutik

Page 4: NOAUA!! 238 alea

4 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

HE R O R R E K E S A N

JOSE PIÑAS

Burua hara bueltatu, hona, goikaldera... Hamarrak etalaurden, hiruak eta bost. Usurbilen nago, edota Parisen,

edota Londresen.Eskubira begiratu, baina batez ere ezkerrera eta behealdera,

kale honetatik sartu, etorbide hartatik ibili... Erlojurik ez.Tindoufen nago, edota Malin, edota Mexikon.

Europako edozein lekutan erlojuren bat aurki dezaket.Afrikan edo Amerikan, aldiz, ez.

Betidanik erlojuak elizetan eta erakunde publikoen eraikinetanikusi ditugu. Beranduago banketxetan ere bai. Eta jada farmazie-tan eta pirulo horietan, publizitate azpian, ikustera ohitu gara.

Zergatik hainbeste erloju? Zergatik leku horietan? ZergatikEuropan bai eta Amerika edo Afrikan ez? Ba al dago loturarik?Bitxia iruditzen zait botere publikoak zein erlijiosoak bere erai-kinetan erlojua jartzeari ematen dioten garrantzia, han, goikal-dean. Eta orain enpresa pribatuak joku horretan nola sartudiren, marketing estrategia aplikatuz, orduaz gain tenperaturaeta guzti eskainiz.

Dagoeneko ez dakigu zer den garrantzitsuago: gradu kopu-rua jakitea, edo hotza ala beroa sentitzea; ordua ezagutzea, edoberandu ala garaiz den jakitea.

Erlojuak bere karga sinbolikoa duela dirudi. Horregatik

botere ezberdin horiek, alegia, publikoa, erlijiosoa eta enpresapribatuena, erlojuaren sinbologiaz baliatuz denbora kontrola-tuko balute dabiltza.

Mexikotik idazten ari naiz. Esan bezala hemen zaila da erlo-jurik topatzea, horregatik bat aurkitu dudanean ondo begiratudiot: goitik, behetik, aurretik eta atzetik. Atzealdean Mexikonikusten zaila dena eta ikusten ez diren pertsonak topatu ditut:indigenak, nekazariak, emakumeak, aiton-amonak, saltzailetxikiak, langileak, etxeko andreak... Pobrezia, gosea, negarra,sufrimendua, bakardadea, heriotza.

Zokaloko erlojuari buruz ari naiz. Begiak erdi itxi ditut begi-rada sakondu eta existitzen ez dena hobeto ikusi nahian. Berrizere nekazariak, indigenak, etxeko andreak eta abar. ikustenditut, baina oraingo honetan zerbait aldatu da; aihotza darama-te eskuan eta talde bat osatuz aurrerantz doaz. Oraingoan amo-rrua, antolaketa, borroka, elkartasuna, itxaropena eta duintasu-na beraien begietan islatzen dira.

Zokaloko erlojuari ez zaio aurrealdetik begiratu behar, atzeal-detik baizik, eta behetik eta ezkerretik gainera.

Zokaloko erlojuari honela begiratuz gero, ez du ordua mar-katzen, mementua baizik. Pobrezia gainditzeko mementua,botere horiek pikutara bidaltzeko mementua. Orain.

Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Jose Piñas - Ar i tz Gorr i t i

Erlojuaren atzealdea

Ika-mika

Luis Mari Ormaetxea nahiko da! Manipulaziorik ez!Usurbildarron hitza bete gabe eta

herri honen legitimotasunik gabeUsurbilgo alkate dela uste duen Luis MariOrmaetxearen jarrera salatu nahi duguozenki beste behin ere. Herriko elkarteakgaiztoki manipulatu eta presionatu nahiizan ditu, Aitzaga elkartearen hitza eta zin-tzotasuna zalantzan jarrita. Eskutitz honenbitartez gertatutakoa argitu nahi dugu:

Aitzaga elkarteak bere egoitzen itxierasalatzeko orain dela bi hilabete ingurumozio bat aurkeztu zuen. Mozio horretanhonako lau eskari luzatu zitzaizkionUdalari:

1) Espainiako Auzitegi NazionalakAitzaga Elkartea itxi izana ozenki salatzeaeta Aitzaga elkarteko kideei bere elkartasunaadieraztea.

2) Udalak bere baliabideak Aitzaga elkar-tearen esku uztea eta ekimen judizial horrekAitzagari sortu dizkion kalte ekonomikoakbere gain hartzea.

3) Gatazkaren konponbidea EuskalHerriaren eskubideen eta herritar guztienerabakiaren errespetutik etorriko dela alda-rrikatzea.

4) Itxiera salatzeko antolatu diren ekime-netan parte hartzera deitzea.

Mozioan oso garbi esaten denez, laupuntu horiek Aitzaga Elkarteak bere izene-an soilik aurkeztu zituen. Mozioari itxierasalatu duten elkarteen zerrenda erantsigenuen. Guztira, 38 elkarteren izenak. Hainzuzen, elkarte horiek espreski adierazi zigu-ten euren atxikimendua Aitzaga Elkarteakherriko elkarteetara itxiera salatzeko, auzi-peratuak izan direnekin elkartasuna adieraz-teko, ideien kriminalizazioa salatzeko etamobilizazioetan parte hartzeko igorritakoatxikimendu orrian.

Luis Mari Ormaetxeak maltzurki etaapropos guztia manipulatu nahi izan du.Herriko taldeei eskutitz bat igorri die berri-ki, Aitzagak Udalari egiten dizkion eskaere-kin bat egiten ote duten ziurtatu asmoz.Hona hemen eskuitzak dioena: “Idatzi batjaso dut Aitzaga Elkartearen izenean, nonhainbat eskaera egiten zazikion udalari.Idatzi horrekin batera bigarren orri bat gehi-tzen zaio. Bertan, herriko hainbat elkarteenzerrenda agertzen da, adieraziz AitzagaElkartearen eskaerarein bat egiten dutela.Segurtasun guztiarekin baiezta dezaket guz-tiek ez dutela beren aldeko iritzia azaldu.(…). Zalantza horren aurrean eskutitz haubidaltzea erabaki dut baiezta dezazuen bat

egiten duzuela edo ez eskaera horiekin (…)”.Fitxa poliziala dirudi.Ustezko zerrenda

dio, gainera. Guk ziurta dezakegu eurenatxikimendua dugula. Elkarteren batekinzalantza badu, modu zuzenena gurekinharremanetan jartzea zela uste dugu (egin ezduena noski), herriko elkarteen izen ona etaasmo ona zalantzan jarri beharrean. Agianzerbait gaizki egin dugu, eta hala izan bada,ez asmo txarrez.

Ormaetxea, garbi erakutsi duzu zureasmo bakarra giroa gaiztotu eta tenkatzeadela. Hori da zure lan egiteko modua.Garbi erakutsi duzu egoera politikoak eska-tzen duen neurrian egoteko kargu publikoaez zarela. Elkarlana erraztu dezaketen eki-menak abiatu ordez; zure asmoa, guztiz bes-telakoa da. Eskerrak zure alderdiko (EA)buruzagi, alderdikide eta botoemaile gehie-nak ez duten zure jarrera! Gure ustez, bizidugun momentu politiko garrantzitsu etaitxaropentsu honetan bazterketa politikanoinarritutako erabakiek, eskubideen urrake-taz gain, oztopo eta traba handiak dira irekinahi dugun konponbide demkratikoarenaldeko prozesuari begira.

Aitzaga Elkartea

Page 5: NOAUA!! 238 alea

5Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

KO N T Z E J U TX I K I A

Kultur elkarteek, bestelakokultur erakundeek eta nor-banakoek herrian egiten

dituzten kultur ekimenak bultzatueta sustatzeko asmoz, dirulaguntzadeialdia arautuko duten oinarriakaditzera eman berri ditu udalak.Laguntza hauek 2006 urtean zeharegingo diren jarduerak sustatzekoizango dira.

Kultur ekimenak sustatzen dituztentaldeek diru laguntzak eskatzeko hila-beteko epea izango dute (maiatzaren18an hasi zen epe hori). Udaletxeanbertan dago dirulaguntza deialdiarentxostena eskuragarri. BaitaGipuzkoako Aldizkari Ofizialeanedota honako web orrialdean ere:www.gipuzkoa.net/euskera/gao/2006/05/18/e0605073.htm

Bestalde, aurrekontu partida batezarri du udalak 2005-2006 ikastur-tean zehar euskalduntze ikastaroetaraeta UEUko ikastaroetara joan direnbiztanleei bekak emateko xedez.Informazio gehiago aipatu dugunwebgune horretan bertan.

Dirulaguntzak eskatzeko epea

zabaldu zen maiatzaren 18an

Santueneko Gure Elkartea jubila-tuen lokaleko tabernaren erabilera

eta zerbitzu publikoaren kudeaketa eslei-tzeko deialdia egin berri da. Lehiaketaraaurkezteko epea maiatzaren 18an zabal-du zen eta aurkezteko epea 15 egunnaturalekoa izango da. Udaletxean infor-mazio zehatza jasoko duzue edota helbi-de honetan klik eginez:

w w w. g i p u z k o a . n e t / e u s k e r a / g a o /2006/05/17/e0604469.htm

Santueneko jubilatuentaberna esleitzeko deialdia

2006ko Ondasun HigiezinenGaineko Zerga (kontribuzioa)

borondatez ordaintzeko epea maiatzaren15ean hasi zen. Domiziliaturiko agiriakuztailaren 4an kargatuko dira zergapeko-ak aginduriko banku kontu korrontean.

Domiziliatu gabeko kasuetan zergape-koaren helbide fiskalera igorri dira agi-riak eta epea amaitu baino lehen, ordain-keta Kutxa, Euskadiko Kutxa edoGuipuzcoano banketxean agiri horiekaurkezturik egin beharko da.

KontribuzioaEskaerak aurkezteko hilabeteko tartea izango da

Kultur taldeen ekimenak diruz

laguntzeko deialdia, martxan.

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu Korrontea:

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sus-tapena, euskararen normalizazioa, urtekoegutegia, beka deialdiak, NOAUA! Txiki,Fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas,“Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”...Gure bazkideak harro egoteko moduan dira.Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke.

Orain, bazkide egiten bazara, Usurbilgobaserrien liburua jasoko duzu opari gisa.

Telefono bidezko inkesta egingo da Usurbilen

Ekainaren 1etik 25eraIkertalde Grupo Consultor

SA enpresak telefono bidezko inkes-tak egingo ditu Usurbilen eta baitaBuruntzaldeko gainontzeko herrie-tan ere. Tokiko HedabideentzakoPlan Estrategikoarekin bat dator

inkesta hau. Tokian tokiko hedabi-deei buruzko galdetegi hau ekaina-ren 1ean hasiko da.

Hernani, Lasarte-Oria, Andoain,Urnieta, Astigarraga eta Usurbilgoudal Euskara Batzordeen ekimenezegingo da inkesta hau eta Kronika,

Txintxarri, Aiurri eta NOAUA!herri aldizkariekin elkarlanean pres-tatua izan da.

Beraz, Ikertalderen izenean deibat jasotzen baduzu, jakin ezazuinkesta hori NOAUA!k ere sustatuduen ekimena dela.

Page 6: NOAUA!! 238 alea

6 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

HE R R I KO TA L D E A K

Bada Usurbilen batukadatalde bat: BTK edo Beteka,duela hilabete batzuk bil-

tzen hasi zena. Iker Muguruza talde-ko partaidearekin eta Odei Astibiairakasle oreretarrarekin hitz egindugu Zumarten, Betekaren entsegubatean. Maiatzaren 27an lehen zuze-neko emanaldia eskainiko dute.Soinurbil Musika Asteko ekitaldideigarrienetakoa izango da.

NOAUA! Noiz hasi zineten batu-kadarekin?

Iker Muguruza. Otsailaren lehenen-go astean hasi ginen ikastaro bat egi-ten. Usurbilgo batzuk batukada ikas-teko gogoa zutela eta Zumarte MusikaEskolak antolatu zuen ikastaroa.Odeiri deitu zitzaion irakasle lanetara-ko eta hamabost lagun juntatu ginen.Ikaragarrizko martxa egoten da entse-guetan.

N. Nolakoa izan zen sorrera?I. M. Garikoitz Udabe eta Josu

Aranberri horrelako zerbait egitekogogoa zutela komentatzen hasi ziren.Gu ere gogo horrekin genbiltzan,baina ez genekien ondo nondik hasi.Baina ikusita jende asko zegoela gogo

berberarekin…Odei Astibia. Gainera, orain gogor

ari da jotzen batukada herri guztietan,eta geroz eta talde gehiago dago.Doritos Capoeira, Carlinhos Browneta horrelako gauzek gogor jo dute.

I. M. Horrela sortu zen gurea ere.Nahi baino jende gutxiago gaudeazkenean, askok nahi baitzuten partehartu, baina momentu horretan ezinzen, hamabost baino gehiagoko taldeaosatu…

Dena den, ondo ateratzen bada, etabadirudi ondo ateratzen ari dela,akaso datorren urtean zerbait gehiagoegongo da.

N. Egin al duzue emanaldirik?I. M. Ez, oraindik ez. O. A. Lehenengoa hilaren 27koa

izango da.I. M. Eta hurrengoa festetan, uztai-

laren 2an.O. A. Egun horretan Zozongo eta

Beteka taldeak joko dugu.I. M. Zozongo Odeiren taldea da,

eta Usurbilgoa, Beteka.O. A. Hori ikaragarria izango da.I. M. Bai, gu hamabost gara eta

hauek beste hainbeste! Hauek gaineradantzariak eta abar dituzte, izugarriaizango da.

N. Zeintzuk osatzen duzue Beteka?I. M. Garikoitz, Ixak, Josu, Antton,

Txaflis, Agurne, bi Iñaki ditugu, biGorka, Odei, Martin, Jokin, Nagoreeta Ibai.

Entsegu batean ateratako irudia. Taldeko kide batzukfalta dira argazkian.

Beteka taldeak lehen emanaldia eskainiko du maiatzaren 27an

“Batukada estiloa gogor arida jotzen herri guztietan,

gero eta talde gehiago dago”

BATUKADA ESTILOA

NEREA KORTA ________________________

Page 7: NOAUA!! 238 alea

7Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

HE R R I KO TA L D E A K

Perkusio instrumentuekin osatutako taldea

Akaso ikusiko zenuten antzekoproposamenik beste nonbait.Horrelako taldeen doinuak,

gehienak, instrumentalak dira.Kalejiran ibili ohi dira eta kantuakerritmo handikoak direnez, ikusga-rriak izan ohi dira batukada saioak.Maiatzaren 27koa ere hala izango da.

N. Entsegu asko eskatzen al duhonek?

O. A. Beno, egia esan segituan har-tzen da martxa. Hauek, behintzat, segi-tuan hartu dute. Nabaritzen da musikaikasten dutela. Lau klasetan jada osoaurreratuta geunden. Moldeak egitenhasi ginen, pixkanaka dantzak sartzen.Detaileak, kantak…

N. Instrumentuak nondik ateradituzue?

I. M. Zozongo taldekoenak dira,entseguetarako alokatuta dauzkagu.Hala ere, taldekide batzuk hasi diraberaien instrumentuak erosten.

N. Kontatuko al diguzue batukadazehazki zer den.

O. A. Perkusiozko instrumentuekinosatutako talde bat da, dena perkusioada. Baina guk, adibidez, erritmo funkybatzuk ere sartzen ditugu, doinu afrikarbatzuk ere nahasten ditugu… Hau da,ez da batukada brasildar soila. Badaudebeste eratako batukada brasildarrak,

samba-reggae modukoak… Denetikpixka bat da, nahasketa bat. Gero kapo-eirako kanta bat ere badugu…Batukada, berez, Brasiletik ekarritakomusika modalitatea da. Baina gukhemendik pixka bat eta handik bestepixka bat hartzen dugu, eta azkeneanpilota bat egin eta… Beteka!

N. Entseguak hobeto Zumartebarruan ala kalean, kanpoan?

I. M. Kanpoan hobeto. Barruanitxiegia gelditzen da, eta ematen duondo entzuten dela, baina kanpora irte-tean soinuak alde egiten du, askonabarmentzen da. Eta zailagoa daaurrekoarekin kontaktatzea…Erosoagoa da barruan, baina gero betikanpoan jo behar da, orduan…

O. A. Gozatu, agian, gehiago goza-

tzen da barruan. Bolumen handiagoaentzuten da… Kanpoan, soinuak aldeegiten du eta kolpe bakoitza zehatzentzuten da dagoen tokian. Horregatik,kolpea ez badoa behar duen tokian,nabaritu egiten da.

N. Bukatzeko, zer ikusiko dugumaiatzaren 27ko saioan?

O. A. Showa!I. M. Izugarria gainera! Eta Beteka

taldearen hasiera izango da. Zumartekantolatzen duen Musika Astearenbarruan joko dugu, Galizako dantzatalde bat dator arratsaldean eta haienondoren, festa bukatzeko, Beteka.

Denbora asko egin dute entseatzen. Orain, ikasitakoguztia plazaratzeko garaia iritsi zaie.

“Batukada, berez, Brasiletikekarritako musika da”

BATUKADAREN JATORRIA

Beteka perkusio taldeaNoiz: maiatzaren 27an larunbata.Non: Kalean, 20:00etan nahiz 23:30ean.

Page 8: NOAUA!! 238 alea

8 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

HE R R I KO TA L D E A K

Debako Musika Bandaren saioarekinamaituko da Soinurbil Musika Astea

Debako Musika Banda 1978.urtean sortu zen, SantiGimenezen gidaritzapean.

1991. urtetik aurrera, FernandoUrainek hartu zituen zuzendari-lanak.Denbora honetan guztian, DebakoMusika Bandak ekitaldi garrantzitsue-tan hartu du parte: DonostiakoMusika Hamabostaldian, DonostiakoAste Nagusian, Real Sociedad-ekohainbat ekitalditan... Zumarte MusikaEskolaren ekimenez, maiatzaren 28anUsurbilen izango ditugu.

Iaz Bergarako Musika Bandak alaituzituen Usurbilgo kaleak. AurtengoMusika Astean, Debakoa izan da auke-ratua den taldea.

Ez da nolanahiko musika taldea.Debako Musika Bandak hiru CD argi-taratu ditu, musika estilo ezberdinakjorratuz. Gaur egun, 39 kidek osatzendute Debako Musika Banda.Aipagarriena, ordea, talde honen adina-ren bataz-bestekoa da: 24 urte.Etorkizun handia duen taldea, ezbairikgabe.

Lehenik kalejira,ondoren kontzertua

Debako Musika Banda, lehenik etabehin, kalejiran ibiliko da. Kalez kalekosaioa 11:30ean hasiko da. ZumarteMusika Eskolatik abiatuko da kalejira.12:30ean iritsiko dira frontoira eta ber-tan kontzertua eskainiko dute.Kontzertuan eskainiko dituzten obrakhauexek izango dira: “Miguel Angel”(pasodoblea), “La Boda de Luis Alonso”(Intermedio) “Capricho Italiano”,“Music For A Solemnity (Tribute ToJohn Williams)” eta “Sing, Sing”.

Debako Musika Bandaren emanal-diarekin amaituko da Soinurbil MusikaAstearen bigarren edizioa. Udalak etaZumartek antolatu dute Musika Asteaeta hauek izan dira laguntzaileak:Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa,Udarregi ikastola, Salbatore Eliza.

Iaz Bergarako udal Musika Banda aritu zen Usurbilen.

Mungia eta Zumarte Musika Eskolak elkarrekin

Maiatzaren 12an Zumarte MusikaEskolako ikasleak Mungian izan

ziren. Maiatzaren 26an, MungiakoMusika Eskolako ikasleak izango diraUsurbila hurbilduko direnak.

Orain dela 27 urte sortu zenMungiako Musika Eskola. Gaur egun,musika hezkuntzarekin batera euskaldantzak ere eskaintzen dira Mungiakoeskola honetan. Guztira, 18 musikairakasle eta euskal dantzako 8 begiraleari dira lanean.

635 ikasle ditu Musika Eskolak etahorietatik 345 musika tresnaren batjotzen ari dira eta 190 euskal dantzakikasten.

Mungiako talde instrumental txikia,trikitixa-pandero taldea eta abesbatzaarituko dira Sutegin, Zumarteko kita-rra taldea eta trikitixa-pandero taldea-rekin batera.

Maiatzaren 26an ostirala,19:00etan, Sutegiko auditorioan.

Anduriña DantzaTaldearen emanaldia

Anduriña dantza taldearenibilbidea 1988an hasi zen.

Hasiera-hasieratik helburu nagusiagalizar kultura ezagutaraztea izanda. Talde honetako kideen ahalegi-nari esker, Porto do SonekoAnduriña udal eskolak musika-jaial-di askotan hartu du parte.

Galizan estimazio handiko taldeada. Dantza talde honek, urtero,Galizako musika jaialdi garrantzi-tsuenetan hartzen du parte.

Horrez gain, Galizako telebistako(TVG) “Luar” programan eta La2-eko “Desde Galicia para el mundo”programan hartu dute parte.Anduriña Udal Dantza Taldearenemanaldia larunbat honetan ikusahal izango dugu Sutegiko audito-rioan, arratsaldeko 19:00etan hasi-ko den emanaldian.

Maiatzaren 27an larunbata,19:00etan, Sutegiko auditorioan.

Page 9: NOAUA!! 238 alea

9Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

ET X E KO BE R R I

Beka deialdi berria egin du NOAUA!k

Herriak badaki, Usurbilgomemoria errepresiboalaburbiltzen duen liburua

gogoan duzu? Eta Usurbilgo base-rrien liburua? Josu Tellabidek egin-dako liburu ederra? Bada bata zeinbestea NOAUA!k sustaturiko bekadeialdien bidez abiatu ziren.Egitasmo berriak entzuteko irrikitanda NOAUA!ko zuzendaritza batzor-dea. Hortik dator orri honetan jasodugun deialdia. Irailaren 15eanamaituko da egitasmoak aurkeztekoepea.

1.- NOAUA! Kultur Elkarteak 2.000euro bildu ditu 2006an Usurbilgoherriari buruzko ikerlan-proiektuakburutzen laguntzeko.

2.- Ikerketarako deialdi honetan edo-nork har dezake parte.

3.- Burutu nahi den ikerlana edozeinalorretakoa izan daiteke: historia,soziologia, biologia, kultura, teknolo-gia berriak... Baina, beti ere,Usurbilgo herriari buruzkoa.

4.- Ikerlan-proiektuak norbanakoeknahiz taldeek aurkez ditzakete.

5.- Euskaraz burutuko diren ikerlan-proiektuak bakarrik hartuko dira kon-tuan. Erdaraz burutu eta euskararaitzuliko liratekeen ikerlan-proiektuakez dira aintzat hartuko.

6.- Deialdira aurkeztuko diren iker-lan-proiektuak originalak eta argitara-tu gabeak izan beharko dute.

7.- Aurreko bi arauetakoren bat ezdela bete egiaztatuko balitz, elkarteeratzaileak dirulaguntza itzultzea eskalezake, emanda baldin balego.

8.- Ikerketarako dirulaguntzaren batjaso ahal izateko eskaerak, NOAUA!

Kultur Elkartearen egoitzara(Bordaberri 3; Eguzkitzaldea; 20.170Usurbil; Gipuzkoa) helarazi beharkodira ondoko dokumentazioarekin:-Egilearen edo egileen nortasuna.-Curriculum vitae.-Burutu nahi den ikerlan-proiektua,honen nondik-norakoa eta garrantziaazalduz, eta zein euskarrietan egingolitzatekeen (liburua, DVD,Internet…).-Ikerketaren aurrekontu zehatza.-Harremanetarako helbidea, telefonoa.

9.- Eskaerak jasotzeko epea 2006koirailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan,itxiko da.

10.- Aurkeztutako ikerlan-proiektuakaztertzeko epaimahaia NOAUA! KulturElkarteak izendatuko du eta honenerabakiak aldaezinak izango dira.

11.- Epaimahaiak dirulaguntzarik ezbanatzea erabaki lezake, baldin etaaurkeztutako ikerlan-proiektuekgutxieneko kalitaterik ez dutela ustebadu.

12.- Epaimahaiak erabakiko du zeikerlan-proiektuek jasoko duten diru-laguntza eta hau zenbatekoa izangoden. Proiektu bat baino gehiago izandaitezke aukeratuak, beti ere 2.000euro banatuz, gehienez ere.

13.- Epaimahaiaren erabakia partehartzaile guztiei jakinaraziko zaie.

14.- Epaimahaiaren erabakia jakinara-zi ondoren, dirulaguntzaren bat jaso-tzeko aukera egokitu zaien eskatzaile-ek hamar eguneko epea izango duteberaien oniritzia emateko. Hala egin-go ez balute dirulaguntza jasotzekoeskubidea galduko lukete.

15.- Eskainitako dirulaguntzak bizatitan ordainduko dira:

Lehen zatia: dirulaguntzaren % 25a,eskatzaileak oniritzia ematen duenunean.Bigarren zatia: dirulaguntzaren gai-nontzeko % 75a, ikerlana bukatu,entregatu eta NOAUA! KulturElkarteak izendatutako epaimahaiakontzat ematen duenean.

16.- Aukeratutako ikerlanak, dirula-guntzaren lehen zatia jasotzen denetiksei hilabetera bukatu beharko dira.

17.- Dirulaguntzaren bat jaso dutenikerlanen jabetza egileena izango da.

18.- NOAUA! Kultur Elkarteak bere-tzat gordetzen du, bi urterako, dirula-guntzaren bat jaso duten ikerlanenargitalpen-eskubidea. Argitalpenhonek ez du egile-eskubiderik izango.

19.- Dirulaguntzaren bat jaso dutenikerlanak argitaratzean, nahitaez,NOAUA! Kultur Elkarteak emandakodirulaguntzaren aipamena egin behar-ko da.

20.- Deialdi honetan parte hartzeak,oinarri hauek eta aipatu epaimahaiko-en erabakia onartzea dakar, partehar-tzaile guztien aldetik.

Usurbilgo herriari buruzko edozein ikerlan-proiektu aurkez daiteke

Beka deialdi batetikabiatu zen baserrien liburua.

Page 10: NOAUA!! 238 alea

10 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

XXV. SAGARDO EGUNA

Sagardo Egunaren Lagunaktaldeko kideak pozik egotekomoduan dira. Eguraldia espe-

ziala izan zen. Atzerriko sagardoakjakinmin handia piztu zuen.Alkartasuna plaza era honetakoospakizunetarako toki aproposa delaere frogatu zuten. Eta hori gutxibalitz, Artzabalen zabaldutako gune-ak haur eta gaztetxo ugari erakarrizituen.

XXV. Sagardo Eguna ez zen oharka-bean pasa. Martxa honetan, beste 25urte baietz! Eguraldia lagun, jendeugari bildu baitzen Dema plaza ingu-rura.

Aurten, kanpoko sagardo ugari das-tatzeko aukera izan da: Mexikokoa,Belgikakoa, Kanadakoa, Errusiakoa...Arrakasta handia izan zuten denek.Kanpotik ekarritako sagardo etasagarkiak azkar asko agortu baitziren.

Estrainekoz, jaia Askatasuna plazarazabaldu da aurten. Honek Dema plaza

arintzen lagundu zuen. Ez zen berrita-sun bakarra izan. Artzabalen haur zeingaztetxoentzat zabaldutako gunean ereprimeran pasa zuten txikienek.

Kerman Errekondo garaileSagardo botatzaileen lehiaketan,

Urko Manterola izan zen hirugarren,Arantxa Unanue bigarren eta txapela,beste behin ere, KermanErrekondorentzat izan zen.

Jaiak jarraipena izan zuen arratsalde-an. Baita gau partean ere. Gaupasaegin zuenik ere izan zen.

Estrainekoz, atzerriko sagardoa nagusi izan zen Dema plazan.

Sukaldea Askatasunaplazan; Datorren urterako

kontuan hartzekoa.

Festa Askatasuna plazarazabalduz, antolatzaileek

bete-betean asmatu zuten.

Askatasuna plazakobotatzaileek ez zuten

atsedenik izan.

Mundu bat Sagardo Egunean

Askatasuna plaza ere pil-pilean

Page 11: NOAUA!! 238 alea

11Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

XXV. SAGARDO EGUNA

Sagardo botatzaileak,lanean hasi aurretik

ateratako erretratuan.

Egunari hasiera ematekoohorea izan zutenak sagardo

botatzaileak izan ziren.

Iaz baino jende gehiago ibilizenez, botatzaileek lan

gehiago egin behar izan zuten.

Karpin, Realeko jokalarioiha, Usurbilen izan zen.zaletuek ez dute ahaztu.

Mundiala izango zela etahauek hala azaldu ziren,

“Cider Day” kamiseta soinean.

18/98+ lan taldeak dirubilketa ikusgarria egin zuen

frontoi atzean.

Botatzaileen lehiaketakoirabazleak eta epaimahaiko

kideak elkarrekin.

Aurten ere, Gure arterabilgunekoak lan eta lan

aritu ziren.

Dema plaza, eguerditikJendez gainezka.

Botilakoa nahiz latakoa,atzerriko sagardoakarrakasta izan zuen.

Dema Plazan irudiederrak ikusi genituen.

Page 12: NOAUA!! 238 alea

12 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

XXV. SAGARDO EGUNA

Sagardo Egunak hedabide

askoren arreta bereganatu zuen

IIII kkkkuuuu ssss iiii tttt zzzz aaaa zzzz uuuu

SSSS aaaa gggg aaaa rrrrddddoooo EEEEgggg uuuunnnn eeee kkkkoooo

iiii rrrr uuuu dddd iiii aaaa kkkk

AAAArrrr gggg aaaa zzzz kkkk iiii tttt eeee gggg iiii aaaa nnnn

noaua.com webguneaklehen ordutik egin

zuen jaiaren jarraipena

Gure webgunean jarraipenzehatza egin zitzaion Sagardo

Egunari. Unean uneko ekitaldienberri eman genuen noaua.com web-gunean. Sagardo Egunaren aitzakia-rekin gainera, “Argazkitegia” atalazabaldu genuen estrainekoz. Atarinagusian aurkituko duzu argazkite-giaren ikurra. Klik egin eta begibis-tan izango dituzu irudi ugari.

Mundu bat ibili zenSagardo Egunean. Eraberean, jai hau mundu-

ratzeko ahalegin berezia egin zutenhedabide askok. Telebista, prentsa etairratiarekin batera, webgune askokXXV. Sagardo Egunaren berri emanzuten.

EITB entetik jarraipen zuzena eginzitzaion Sagardo Egunari. Telebistazein irrati bidezko konexio zuzenakegin ziren. Interneten ere, SagardoEguna albiste nagusia izan zeneitb24.com webgunean.

Zuzeneko konexioak egin zituenbeste hedabide bat Herri Irratia izanzen.

Biharamunean, prentsak luze-zabaljaso zuen Sagardo Eguna. Gara,Noticias de Gipuzkoa eta DV izanziren tarte zabalena eskaini ziotenak.Azken biek, gainera, azalera eramanzuten Sagardo Egunaren albistea.

Prentsan eta Interneten luze-zabal jaso zen Sagardo Eguna.

Page 13: NOAUA!! 238 alea

13Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

ET X E KO B E R R I

Pello Añorga ipuin kontalariaKalezarren izango da datorren astean

NOAUA!ko bazkideak

Sagardo Egunean

Euskal karaokeaSantuenean

Ekainaren 3an larunbata,Kalezarren arituko da PelloAñorga ipuin kontalaria; arratse-

ko 17:00etan Haur Eskolako jangelan.

Oiartzungo ikastolan hainbat urte eginondoren, ipuinak kontatzeari ekin zion1986an. Ipuinen maleta zahar bezainberria lagun, adin guztietako jendearibegira, batzuetan bakarrik eta besteetanmarrazkilariek edota musikariek lagundu-ta aritu ohi da.

Gaur egun, Euskal Herriko ipuin kon-talari ezagunetarikoa da. Ipuin tailerraketa ipuinari buruzko ikastaro teoriko-praktikoak ere zuzendu ditu. Hainbatlibururen egile ere bada Pello Añorga.

Sagardo Eguna hasi baino orduerdi lehenago bildu ohi gara

NOAUA!ko bazkideak. Beti toki ber-dinean, gainera. Maiatzaren 21eanurteroko ohitura berritu genuen.Bistan denez, asko dira argazkian faltadiren bazkideak. Guztira 525 bazkidebaikara. Tira, ea datorren urtean lagungehiago biltzen garen...

Pello Añorga ipuin kontalariarensaioa ekainaren 3an izango da.

Hori baino lehen, maiatzaren 27anlarunbata, gaur egungo eta betikoabestiak euskaraz abesteko aukeraizango dugu. Haur zein gazteak ani-matzeko Txatxilipurdi Taldea aurkez-le eta guzti hurbilduko daSantuenera. Karaoke saioa arratsalde-ko 17:00etan hasiko da.

Plis, Plas, Txalo ta Jolasi eskerarituko da Kalezarren.

Page 14: NOAUA!! 238 alea

14 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

NO A U A! TX I K I

Joan den astean Arratzainen izan ginen

Joan den astean,Lehen Mailakoikasleok Arratzain-

era joan ginen udaberriazgozatzeko asmoz. Bideanzehar animalia asko ikusigenituen. Ea guzti horienartean, behean izendatzendirenak aurkitzen ditu-zuen hizki-salda honetan.

Ardia - arraina - astoa -behia - katua - oiloa -oreina - pauma - sugandila- txakurra - txerria -txekorra - zirauna - txoria -zaldia - zezena.

Udarregi ikastolakoLehen Mailako ikasleak

TEL. 36 61 97

MASAJE LEKUA

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA

Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Page 15: NOAUA!! 238 alea

15Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

I Z E R D I PAT S E TA N

Ostiralean hasiko da Usurbil Cup 2006

Ostiral honetan hasiko daUsurbil Futbol Taldeakantolatzen duen Usurbil

Cup 2006 txapelketa. Azken bi urte-etan bezala, maiatzaren amaieranekingo zaio haur eta gaztetxoen aretofutbol lehiaketa honi eta datozenasteetan futbol zelai txiki bat bihur-tuko zaigu herriko pilotalekua.Neska-mutilak futbolean jokatzen,senitarteko eta lagunak partidei begi-ra... Ziur aurten ere paregabeko giroasortuko dela bertan.

Izen-emateko epea pasa den maia-tzaren 7an amaitu bazen ere, asteburuhonetan hasiko da Usurbil Cup 2006haur eta gaztetxoentzako areto futboltxapelketa. Aurreko bi asteburuetanpilotaleku inguruan ekitaldi desberdi-nak zeudenez lehiaketa honen hasieraia hiru astez atzeratu behar izan duteantolatzaileek, baina hemendik aurre-ra, eta ekainaren 25a bitartean, futbolgiroa izango da nagusi frontoi ingu-ruan.

Usurbil Cup txapelketaren 3. edi-zioa izango da aurtengoa, eta aurreko

bi urteetan bezala bikaina izan da haureta gaztetxoen erantzuna. Guztira 21talde izango dira aurten lehian eta laumaila desberdinetan banatuta ia 170partehartzaile izango ditu txapelketahonek. Azpimarratzekoa da haur etagaztetxoek Usurbil Cup-en jokatzekoizaten duten ilusioa. Lehen edizioan20 taldek eman zuten izena, iaz 21 tal-dek eta aurten ere mantendu egin dakopuru hori.

9 eta 10 urtekoek jokatuko dutenbenjamin mailan sei talde izango dira:Txirristra, Lasarte Auto Eskola A,Lasarte Auto Eskola B, Benta, Beti Gueta Bordatxo.

11 eta 12 urtekoen alebin mailanizango da talde kopururik handiena,zazpi hain zuzen ere: Txiriboga, NikNeuk-tarrak, Mahuka, Zendoia,Pakiton Txokolatero, Txirristra etaSuge Gorriak.

13 eta 14 urtekoen infantil mailanbost dira txapelketara aurkeztu direntaldeak: T.G., Bordatxo, Pakitox,Borrokillas eta Makarroiak.

Azkenik, 15 eta 16 urtekoen kadetemailan hiru talde izango dira: Bat Sen

Piru Lau, Txipironak etaParranderoak.

Aurreko bi edizioetan bezala, txapel-keta honetako partidak ostiral arra-tsaldetan eta larunbatetan jokatukodira. Asteburuan dauden pilota parti-den arabera, larunbatean goizean edoarratsaldean izango dira neurketak.Hala ere, antolatzaileen esanetan aste-gun batzuetan jardunaldia izango da.Azken partidak ekainaren 25ean izan-go dira, eta ordurako txapelketa amai-tu nahi badugu astean zehar ere joka-tu beharko dira partida batzuk.

Udarregi ikastolako infantilmailako nesken eskubaloi tal-

dea da Gipuzkoako eskolarteko txa-peldun berria. Pasa den maiatzaren20an jokatu zuten finala BeasainenLSB Andoaingo ikastolaren aurka eta18-8 irabazi ondoren Gipuzkoakotxapelketa eskuratu zuten. Honela,maiatzaren 27an, larunbat honetan,Euskadiko txapelketako jokatukodute Tolosan Bizkaia eta Arabakoirabazleen aurka. Maila bereko muti-len taldeak, berriz, 28-20 galdu zuenHaztegi La Salleren aurka jokatutakofinala.

Eskubaloian bikain

Udarregiko infantilakGipuzkoako Herri Arteko PilotaTxapelketako azken laurdenak

jokatzeko txartela eskuratu ondoren,datozen bi asteburuetan Azkoitiarenaurka jokatuko du Usurbilek.Maiatzaren 19an jokatu zirenZegaman azken zortzirenetako itzule-rako partidak, eta espero zen bezalaherriko pilotariek txapelketan aurreraegitea lortu dute.

Zegamako pilotalekuan ere 2 eta 1irabazi zuten usurbildarrek. Kadetemailan 22-0 nagusi izan ziren Imanoleta Eñaut Esnaola, jubenil mailanBorja Pulido eta Alain Arrillagak 22-0galdu zuten eta nagusien mailan 22-8irabazi zuten Jabi Santxok eta Jon

Olaizolak. Honela bada, 4-2 izan dakanporaketa honetako azken emaitza.

Honenbestez, Azkoitiaren aurkajokatuko dute azken laurdenetan.Maiatzaren 26an, ostiral honetan,Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatukodituzte joaneko partidak gaueko22:00etatik aurrera. Kadete mailanImanol eta Eñaut Esnaolak jokatukodute, jubenil mailan, ordea, ez dagoargi nortzuk osatuko duten bikotea.Iñigo Irastorza eta Iker Zinkunegieskuetako minez dabiltza eta herrikopilota ordezkariek ez dakite ostiralera-ko prest egongo diren hala ez.Nagusien mailan, berriz, Enrike Huizieta Asier Arrutik jokatuko dute.

Usurbilek Azkoitian jokatuko du ostiralean

Azken partidak ekainaren

25ean jokatuko dira.

JOSU ARANBERRI ________________________

Page 16: NOAUA!! 238 alea

16 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

INFORMAZIO PRAKTIKOA

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia8:15(T) / 12:45 /

15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/21:00 (T)

Zubieta-Donostia TST autobusak

* Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Eguneko goardiako farmaziakMaiatzak 25, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 26, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Maiatzak 27, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 28, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 29, astelehenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Maiatzak 30, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Maiatzak 31, asteazkenaGil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 1, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Ekainak 2, ostiralaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 3, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Ekainak 4, igandeaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Aholkua

Telf: 943 36 61 21 Alperroburu, 1 Zubiaurrenea, 3

Produktu mirarigileek miraririk ez

Irratia zein telebista bitartezhainbatetan entzungo zenuenzenbait gaixotasun sendatzeko

produktu eta tratamendu bereziakbadaudela merkatuan. Argi ibili: haste-ko, dirua gal dezakegu, eta okerrenadena, osasuna ere bai.

Produktu mirarigileak ez dira medika-mentuak. Produktu kontrolatuek seizifrako zenbakia eduki behar duteontziaren goialdean “Codigo Nacionalde Medicamentos”i dagokiona; halaber,CPS (Control Previo Sanitario) delakosigla erakutsi behar dute. Medikamen-tuaren publizitatearen gainean aurretiaz-ko osasun kontrola egin dela adierazten

du CPS ikurrak eta iragarki guztietanagertu behar dute.

Tratamendu terapeutikoa behar duenbenetako gaixotasun edo lesioren bat iza-nez gero, horrelakoak erabiltzeak trata-mendu egokia geroko uztea ekarrikodizu, eta baliteke horrek oso denborabaliotsua galaraztea.

Ez fido dena sendatzeko gai direla dio-ten tratamenduekin; bestelako eraginikez dutela edo medikuarengana joanbeharrik ez dagoela esaten duten pro-duktuekin. "Produktu mirarigileak" kal-tegabeak izan ohi dira, baina ez erabiliosasunarentzat ustez onuragarria denprodukturik aurretiaz medikuarekin hitzegin gabe.

Horrelako produkturen bat kontsumi-tu baduzu eta ez badu agindutako eragi-na izan, ordaindutako dirua itzultzekoeta eragindako kaltea konpontzeko eska-tzeko eskubidea duzu; fabrikatzaile zeinbanatzaileen aurrean.

Page 17: NOAUA!! 238 alea

17Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

INGO AL DEU?

Egin kontu

Agenda

Igande honetan Elorrion,

Ibilaldia 2006

Maiatzak 25, ostegunaJoan Luis Atxegaren organo kontzer-tua Salbatore elizan, 20:00etan.Sarrera doan.

Maiatzak 26, ostirala- Mungiako Musika Eskolako etaZumarteko ikasleen kontzertua19:00etan Sutegin. Sarrera doan.- Etxerat!ek hileko azken ostiraleanantolatu ohi duen elkarretaratzea.20:00etan, pilotaleku atzean.

Maiatzak 27, larunbata- Euskal karaokea. Plis, Plas, Txalo taJolas. 17:00etan Santuenean. - Anduriña Dantza Taldea etaZumarteko ikasleak Sutegin. 19:00.- Batukada emanaldia 20:00etan eta23:30ean. Kalean.

Maiatzak 28, igandeaDebako Musika Bandaren kalejira11:30ean kalean zehar eta kontzertua12:30ean frontoian.

Zumartegi PoligonoaAitzezarra kalea, 120170 USURBIL Tlf: 943 36 10 79

Faxa: 943 36 62 92

Eleberri hone-tan Gontzal

M e n d i b i l e k ,Gorbeiapeko bereherriari lotutakoistorio hauekmodu soltean etaaurreiritzirik gabekontatzen dizkigu. Bizitza eta herio-tza, denbora eta memoria, adiskide-tasuna eta maitasuna, kultura etapolitika, euskaldunon komunikazio-inkomunikazioa. Gerrako mina, aiti-te Adolforen asmamenak eta geroa-

goko xelebrekeriak eta xelebreak,besteak beste. Barruko sentimen-duak agerraraziz eta inoiz ahaztunahiko ez lituzkeen istorioak berres-kuratuz. Amets imaginario bateansartu gaitezen proposatzen digu zea-nuritarrak. Prosa musikala dirudiGontzalenak. Estilo bizi-bizia dara-bil, bihotzetik harako sentimenduzbetea, musikaz josia eta herrikoitasu-nean oinarritua, gozoa, samurra,herrikoia, aberatsa eta iruditsua.Irakurri eta gozatu beharreko liburuinteresgarria, benetan.

Literaturaren txokoa

Gontzal Mendibil, orain idazle

Gomazko Paleta Txapelketa Aginagan

Aginaga KKE elkarteak etaGipuzkoako Euskal Pilota

Elkarteak antolatuta, federatu gabe-koentzako III. Gomazko PaletaTxapelketako finalerdiak jokatukodira maiatzaren 26an arratsaldeko20.00etan Aginagan.

Agiña, Asteasu, Ataun, Lasarte-Oria, Loiola, Oiartzun, Segura,Tolosa eta Zarautz izan dira txapel-keta honetan parte hartu dutenak.Ligaxka jokatu ondoren, Agiña-Segura eta Lasarte-Oria-Tolosaizango dira finalerdietako partidak.Aitor Landa eta Manuel Galarragaizango dira Agiñako ordezkariakfinalerdi hauetan.

Bazterketa salatzekodeialdia egin du UHLk

UHLk elkarretaratzea anto-latu du maiatzaren

25erako. Igorri diguten prentsa-oharrak dioenez, “hiru urte bete-ko dira udaletik kanpo utzi gin-tuztenetik. Bazterketa hori gogo-ratu eta salatzeko kontzentrazioadeitu dugu, maiatzaren 25eanosteguna frontoi atzean arratsal-deko 20:00etan”.

Mozio bat ere aurkeztuko duUHLk maiatzaren 30ean egingoden ohiko udalbatza plenoan.Herritarrei plenora bertaratzekodeialdia egin zaie. Eguerdiko13.00ean udaletxeko pleno aretorahurbiltzeko deia zabaldu dute.

Urteak joan urteak etorri,Ibilaldiak bere sortzeko arra-

zoei eusten die: ikastolen hezkuntzaproiektua ezagutzera ematea etaerronka berriei aurre egiteko baliabi-deak eskuratzea.

Elorrion maiatzaren 28an ospatukodena 28. edizioa izango da. 2006koIbilaldia Elorrioko Txintxirri ikasto-lak antolatuko du (Udarregi ikastolakez du Ibilaldira joateko autobusikantolatu).

Page 18: NOAUA!! 238 alea

18 Noaua! - 2006ko maiatzaren 26an

INGO AL DEU?

JAIOTAKOAK- Enaitz Garcia Sanchez

2006ko maiatzaren 1ean.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak bioi! Julenek 5 urte egingo dituostiralean eta Mikelek lehenengojaunartzea igandean. Zorionaketa muxu haundi bana etxekoenpartez!

Ze uste huan aingeru aurpegihorrekin ez gintuala hitazgoatuko? Maiatzaren 26anzerbait hartzera gonbidatukogaituk ezta? Zorionak Gari!

HILDAKOAKPako Olasagasti EtxanizMaiatzaren 17an hil zen68 urte zituela.

ETXEBIZITZA

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahi-ko luke Usurbilen. 679 185 102.

- Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke.Tel: 630 032 779.

- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduen-tzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dutpremiaz. 620 646 769.

- Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu.Ordainketa bermatua. 943365737.

-Capbreton (Landas) Home mobile (bungalow) alo-katzen da. Hondartza gertu. Guztiz jantzita, bilogela dauzka, terraza eta jardina. Aste buruak etauda. Ekonomikoa. 685 721 652 edo 665 734009.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian, 22m2,kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuakdeitu arratsaldez: 943373185.

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

- Kamarera bat eskaintzen da. Esperientziduna.616273785

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egite-ko, umeak eta helduak zaintzeko eta antzekolanetarako. Interesatuak deitu 630274906.

-Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematendira. Alojamendua ere eskaintzen da.Informazio gehiago: 652 651 906

-LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskarazzein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperien-tziaduna klase partikularrak ematen.635209193.

- Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH etaDBHko haur eta gazteei klase partikularrakematen ditugu euskaraz zein gazteleraz.Interesatuak: 653711574.

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egite-ko, pertsona helduak zaintzeko edota antzekolanetarako. 620 646 769.

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehe-netik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.

- Emakume bat eskaintzen da astelehenetik osti-ralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintze-ko. Telefonoa: 626 641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzekozerbaitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat

eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan.690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak

Aginagako Manterola gasolindegian oporretakoordezkapenerako pertsona bat behar da, ekai-netik urrira lan egiteko. Interesatuek curricu-luma argazki batekin utzi gasolindegian, edotadeitu 943 36 13 95 zenbakira (Garbiñe).

-Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egunosoz, pertsona baten bila gabiltza .645403905.

- Emakume bat behar da etxeko lanetara-ko.650947142

- Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbitza-riak behar dira. Interesatuak deitu 661972670telefonora.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- 6 urteko neska baten txandal txaketa berde batgaldu dugu Txirrista inguruan. Aurkitu due-nak deitu dezala: 658723426.

- Kotxe bat salgai, Opel Frontera. SS-AP, 3.000euro. ITV eta bineta ordainduta. Telefonoa:656 712 340 (Luis).

- Euskadiko selekzioko txandalaren jertsea galduzait, frontoi inguruan. Aurkitu duenak deitu943 366 845.

- Urrezko pultsera bat galdu zait Artzabalgo frontoiinguruan. Aurkitzen duenak NOAUA!ra eramandezala. Eskupekoa emango da.

- Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut.Interesatuak deitu: 657633461.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukutzen dira,baita ezkontza, opor edota beste edozein ospa-kizunetako bideoak editatu ere.Emaitza profe-sionala, modu onean. Telefonoa 617242660edota [email protected]

- Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ezbadakizu etxean daukazunarekin, gustora har-tuko genuke. Deitu 943360321 telefonora etageroni pasako ginateke jasotzera.

-Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genu-ke. 667 694 049.

- Fatxada margotzeko pintura naranja salgai dau-kat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209235.

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako kara-bana salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea.1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosikonuke. Tlfnoa: 605 72 48 24

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera era-maten da. Tf. 615 755 762.

Page 19: NOAUA!! 238 alea
Page 20: NOAUA!! 238 alea