euskara. euskararen historia - euskadi.net · saint jean pied de port maule mauleon iruña pamplona...

20
Cymraeg Elsässisch Català Galego Egoera soziolinguistikoa Egoera juridikoa Hizkuntza politika Euskal Herria Europaren hegomendebaldean dago, Frantziako eta Espainiako estatuetan banatuta. Euskal Herriaren mugak: iparraldean Landak, Bearno eta Bizkaiko Golkoa; hegoaldean Errioxa eta Zaragoza; ekialdean Bearno, Huesca eta Zaragoza; mendebaldean, berriz, Kantabria, Burgos eta Errioxa. Euskal Herriak 20.864 Km 2 eta 2.876.879 biztanle ditu. Hego Euskal Herrian (Espainian) euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten da; Ipar Euskal Herrian (Frantzian), aldiz, euskaraz eta frantsesez. Euskararen historia E uskara

Upload: buinhu

Post on 29-Sep-2018

218 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Cymraeg ElsässischC atalà G alego

Egoerasoziolinguistikoa

Egoera juridikoa

Hizkuntza politika

Euskal Herria Europaren hegomendebaldeandago, Frantziako eta Espainiako estatuetanbanatuta.

Euskal Herriaren mugak: iparraldean Landak,Bearno eta Bizkaiko Golkoa; hegoaldean Errioxaeta Zaragoza; ekialdean Bearno, Huesca etaZaragoza; mendebaldean, berriz, Kantabria,Burgos eta Errioxa.

Euskal Herriak 20.864 Km2 eta 2.876.879biztanle ditu.

Hego Euskal Herrian (Espainian) euskarazeta gaztelaniaz hitz egiten da; Ipar Euskal Herrian(Frantzian), aldiz, euskaraz eta frantsesez.

Euskararen historia

Euskara

Page 2: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Gaur egun zazpi herrialdek osatzen dute Euskal Herria. Lurraldeaadministrazioaren aldetik horrela banatzen da: Frantzian Lapurdi,Nafarroa Behera eta Zuberoa daude eta, 1990eko erroldaren arabera,249.275 biztanle ditu; gainontzeko herrialdeak bi erkidegoautonomotan daude banatuta: Euskal Autonomia Erkidegoan (Arabak,Bizkaiak eta Gipuzkoak osatutakoa) eta Nafarroako Foru Erkidegoan,2.104.041 eta 523.563 biztanlerekin, hurrenez hurren (1991koerrolda).

1996an egin zen II. Soziolinguistikazko Inkestako datuen arabera,15 urtetik gorako biztanleen artean, lautik bat da euskalduna IparEuskal Herrian (26,4%) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (25,3%).Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, hamarretik bat (9,6%) daeuskalduna.

Euskararen historia

Egoera juridikoa

Hizkuntza politika

Egoerasoziolinguistikoa

Euskara

Nafarroako AntsoJakitunak "lingua

navarrorum" deituzuen euskara (1167)

Page 3: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskararen historia

Egoera juridikoa

Hizkuntza politika

Egoerasoziolinguistikoa

Euskal Herria, euskararen herria

Euskaldunak kontinenteanmilaka urtetan bizi izan dira, eta horidela bide, Euskal Herria Europakoherririk zaharrena da, indoeuroparrenaurrekoa, alegia.

Historiaurretik gaurdaino Euskal Herrian lurraldea, herria etahizkuntza guztiz lotuta agertu izan dira. Dirudienez, euskaldunakbetidanik Euskal Herrian bizi izan dira eta euskara bertan sortutakohizkuntza da. Horregatik, ez da bitxia Euskal Herria izenak balio izatea, euskaldunak bizi diren lurraldea izendatzeko eta euskaldunek berenburua “ euskaraz mintzo den herritzat” hartzeko.

Euskal Herria ez da bere baitan isolaturik egon den herria, baiziketa historian zehar hizkuntza eta kultura desberdinetako herrienkokagunea izan da. Une desberdinetan euskaldunek zelta, iberiera,latin eta zenbait mintzaira erromantzerekin (besteak beste, gaztelania,nafar-aragoera, gaskoi eta okzitaniera-languedocierarekin) izan dituzteharremanak.

Euskara

San Adrian.Erromatarren

garaiko galtzada

Page 4: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskararen historia

Egoera juridikoa

Hizkuntza politika

Egoerasoziolinguistikoa

Euskara

Euskara hizkuntza indoeuroparrek Europa hartu aurreko hizkuntzabakarra da, Kristo aurreko lehen milurtekoan hizkuntza indoeuroparrekMendebaldeko Europa hartu aurretikakoa hain zuzen. Hori horrela,euskara Europaren jatorri etnolinguistikoa ikertu nahi duenarentzattresna baliotsua da.

Euskararen bitxitasun historiko-linguistikoa dela eta, asko dirahistorian zehar euskararen jatorriaren inguruko eztabaidetan partehartu duten garai eta herrialde desberdinetako historialari etahizkuntzalari europarrak: J. de Valdés (1535), Poza (1587), Larramendi(1718), W. Humboldt (1817) eta abar. Funts zientifikoagoarekin,nazionalitate guztietako euskalariek euskararen jatorriari eta bestehizkuntza batzuekiko edota hizkuntz familiekiko ahaidetasunari buruzkoera askotako hipotesiak (batzuk beste batzuk baino sendoagoak) emandituzte. Erabilitako hipotesien artean, kaukasiarren, indoeuroparrenaurreko iberiarren eta ipar afrikarren aldekoak izan dira euskarareniragana argitzeko hipotesirik ospetsuenak.

EuskaraArgiñetako

hilerria

Page 5: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskararen historia

Egoera juridikoa

Hizkuntza politika

Egoerasoziolinguistikoa

1860-70 urte bitartean L. L. Bonaparte printzeak eginikosailkapenean oinarrituta R. M. Azkuek, mende hasieran, egindakosailkapenaren arabera, euskara sei euskalkitan banatuta dago:bizkaiera; gipuzkera, goi-nafarrera, lapurtera, behe-nafarrera (horrenbarruan dauden aezkera eta zaraitzuera euskalki independientetzatjo daitezke) eta zuberera. Bazegoen zazpigarren euskalki bat ere,erronkariera, Aragoaren ondoko bailarakoa, ahozko hizkera gisaorain dela gutxi desagertu dena.

Gaur egun, euskarak badu eredu estandarra: euskara batua.Euskaltzaindiak proposatu egin zuen eta guztiz onartzen da EuskalHerri osoan.

1979az geroztik, Autonomia Estatutua onartuz geroztik, euskara,gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren hizkuntzaofiziala da

Euskara

L.L. Bonapartereneuskalkien mapa(1863)

Page 6: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

BilbaoBilbao DonostiaSan Sebastián

DonostiaSan Sebastián

BaionaBayonneBaiona

Bayonne

Donibane GaraziSaint Jean Pied de Port

Donibane GaraziSaint Jean Pied de Port

MauleMauleonMaule

Mauleon

IruñaPamplona

IruñaPamplona

Vitoria/GasteizVitoria/Gasteiz

EuskalHerriko mapa

Euskal Herria

Page 7: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Cymraeg ElsässischC atalà G alegoErakundeen laguntza

Euskara

J. Intxaustiren "Euskara,euskaldunon

hizkuntza" (1990)

Euskararen historia

Euskararen kronologia

XX. mendea

Hegoaldeko lurrenokupazioa

Ohiko euskal ekonomia

Industrializazioa

Gizarte taldeen jarreralinguistikoak

Page 8: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Euskararenkronologia

Euskararen historia

* K. aurreko II. milurtekoa.Antropologo, aurrehistorialari etahizkuntzalari gehienen ustean, garaihorretan, aldi neolitiko betean,euskaraz mintzatzen zen; noiz sortuzen zehazki ez dakigu, baina balitekelehenago izatea.

* K. aurreko I. milurtekoa. Lehenbiziko herri zeltak finkatzen dira HegoEuskal Herrian. Finkapen horiei esker, euskarak lehenbiziko harremanakizan zituen atzerriko hizkuntza batekin; antza denez, euskarak ez duhizkuntza horien eragin handirik gorde.

* K. aurreko II. mendea. Erromatarren lehenbiziko aztarnak HegoEuskal Herrian garai honetakoak dira. Erromanizazioaren xedea nekazaritzamediterraniarra zabaldu, meatzeak ustiatu eta plaza militarrak sortzeazen. Horregatik nagusitu zen errazago Hegoaldean, batez ere nekazaritzanaritzen zen herria zelako; nolanahi ere, egiaztatuta dago Iparraldekoherriguneetara ere iritsi zirela. Seguru asko eskualde horietan latinezmintzatzen ziren.

* K. ondoko III. mendea. Mendebaldeko Inperio Erromatarrarengainbehera hasten da, eta Euskal Herriko gizartea landa giroan murgiltzekoprozesua hasi zen, mendeetan barna iraunen zuena.

"La Hechicera"trikuharria (Bilar,Arabako Errioxa)

Gasteizko ErdiAroko harresia

Page 9: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Euskararenkronologia

Euskararen historia

Prozesu horrek indarra etaegonkortasuna ekarri zizkionEuskal Herriko gizarteari, kampokoeraginetatik at egon baitzen.

* K. ondoko V-X. mendeak.Euskal Herrian hitz egiten zenlatina, beste lekuetan bezalaxe,hizkuntza erromantze bilakatu zen.Gero, hizkuntza horiek gaskoiaeman zuten Ipar Euskal Herrianeta gaztelania Hegoaldean.

* X. mendea. Erresuma musulmanen Errekonkista kristaua hasi zen.Errekonkistarekin batera, birpopulazio mugimendua gertatu zen, EuskalHerrian ondorio linguistiko guztiz desberdinak izan zituena. Alde batetik,biztanle euskaldunak kokatu ziren Arabako hegoaldean, Errioxan,Burgosen eta Sorian, eta Nafarroako hegoaldeko erdialdean. Bestalde,Bizkaiko mendebaldean, Enkarterrietan, hizkera erromantzeko biztanleakkokatu ziren, eta horren ondorioz, alde horretan euskara desagertu eginzen.

* XI eta XII. mendeak. Bizkaia (1180), Araba (1199) eta Gipuzkoako(1200) lurralde historikoak Gaztelako Erresuman sartu ziren. Askotanaipatzen da horren ondorioz gaztelania aukeratu zela euskaladministrazioetako hizkuntza ofiziala izateko.

Gareseko zubierromanikoa

(Nafarroa, XI. m.)

Page 10: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Euskararenkronologia

Euskararen historia

* 1539. Frantziako Frantzisko I.aerregeak Villers-Cotterêt Ordenantzakpromulgatu zituen Ipar Euskal Herrikohizkuntza ofizialaren maila biarnesarikendu eta frantsesari emateko.

* 1545. Nafarroa Behereko BernardEtxepare apezak euskarazkolehenbiziko liburua argitaratu zuen,Linguae Vasconum Primitiae.

* 1563. Protestanteen aurreratzeageldiarazi nahian, Trentoko Kontzilioanberretsi egin ziren katekesia etapredikuak euskaraz emateko aginduaematen zuten dekretuak. Hortikaurrera, katixima eta liburu ugariargitaratu ziren euskaraz.

* XVII. mendea. Merkataritza tradizio handia zuten guneetan,erromantzea erabiltzearen joera _XVI. mendean hasitako joera alegia_finkatu egin zen. Orobat, gaztelaniak euskararen lekua hartzeko prozesugeldoak aurrera egin zuen Arabaren eta Nafarroaren arteko hizkuntzukipen egoeran zeuden eskualdeetan.

"Linguae Vasconum Primitiae",euskaraz argitaratutako

lehengo liburua (1545)

Page 11: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Euskararenkronologia

Euskararen historia

* XVIII. mendea. Euskarak atzerakada handia izan zuen Arabakolautadan, besteak beste, Gasteiz hiria hartzen hari zen garrantzia geroeta handiagoa zelako, bai hiriaren inguruan bai Arabako Lurralde Historikoosoan. Bestalde, Frantziako Iraultzaren ondorioz (1789), euskal foruakdeuseztu ziren Euskal Herriko Iparraldean eta ondoren (1793), frantsesaerabiltzeko obligazioa ekarri zuen legea harri zen indarrean.

* XIX. mendea. Euskarak lurraldearen zati handia eta biztanle askogaldu zituen Nafarroan. Bestalde, mende horretan areagotu egin zenEuskal Herriko baserri giroko eskualdeetako euskaldunak Ameriketarajoateko joera, eremu euskaldunenak hustuz. Azkenik, mendearen azkenekoherenean, Euskal Herriaren historia garaikidearen etorkizuna markatuzituzten gertaera batzuk izan ziren, batez ere Hego Euskal Herrian,adibidez, foruen deuseztapena, industrializazioaren hasiera eta euskalnazionalismoaren eta sozialismoaren sorrera

Belaontziak

Page 12: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

XX. mendea

Euskararen historia

* 1914. Lehenbiziko ikastola sortu zenDonostian.

* 1918. Euskaltzaindia sortu zen.

* 1920. Bizkaiko Aldundiak Auzo-Eskolak sortu zituen ume euskalduneiirakaskuntza elebiduna emateko.

* 1936. Espainiako Gerra Zibila hasizen.

* 1937. Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean lehenbiziko EuskoJaurlaritza sortu eta lehenbiziko Autonomi Estatutua onetsi zen; bertan,aurreneko aldiz, hizkuntza ofizialaren maila eman zitzaion euskarari.

* 1939. Espainiako Gerra Zibila bukatu zen Errepublikarendeuseztapenarekin; horren ondorioz, euskararen ofizialtasuna aitortzenzuen Autonomiako Euskal Estatutua ere indargabetu zen.

* 1960. Urte horretan hasiera eman zitzaion euskararen eta euskalkulturaren berpiztea ekarri zuen hamarkadari: ikastolak ugaldu egin ziren,helduak euskaldundu eta alfabetizatzeko mugimendua hasi, euskarabatuaren oinarriak finkatu, euskarazko irrati eta aldizkariak agertu etaeuskara erabiltzen zuten kantari, bertsolari eta idazleak ugaritu ziren.

Auzoko eskolak

J. Intxaustiren "Euskara,euskaldunon hizkuntza" (1990)liburuaren VII. ataleko azala

Page 13: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

XX. mendea

Euskararen historia * 1978. Espainiako Konstituzioa

onetsi zen eta bertan, gaztelaniaezagutzeko obligazioa eta euskaraerabiltzeko eskubidea ezarri zen.

* 1979. Euskal Autonomi Estatutuaonetsi zen; bertan finkatu zen euskaradela, gaztelaniarekin batera, EuskalAutonomia Erkidegoko hizkuntzaofiziala. Etapa demokratikokoEuskad iko ze in Nafar roakolehenbiziko Foru Aldundiak sortuziren.

* 1980. Bigarren Eusko Jaurlaritza sortu zen.

* 1980. Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zen.

* 1982. Euskara Erabili eta Normalizatzeko Legea eta Euskal Irrati-Telebista onetsi ziren. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeariburuzko Lege Organikoa onetsi zen eta bertan ezarri zen euskara ofizialadela Nafarroako eremu euskaldunetan.

* 1983. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetanirakaskuntzarako eredu elebidunak arautu eta Eusko JaurlaritzakoHizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia sortu zen.

* 1986. Euskararen Legea onetsi zen Nafarroan.

Euskal Herriko AgintaritzarenAldizkaria eta Nafarroako

Aldizkari Ofiziala

Page 14: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

XX. mendea

Euskararen historia

* 1988. Nafarroako Gobernuko Hizkuntza PolitikarakoZuzendaritza Nagusia sortu zen eta irakaskuntza elebidunekoereduak finkatu.

* 1989. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetaneuskara normalizatzeko plangintza onetsi eta NafarroakoUnibertsitate Publikoa sortu zen.

* 1990. Euskara hutsez argitaratzen den egunkari bakarraargitaratu zen

Euskaldunon Egunkaria

Page 15: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Hegoaldeko lurrenokupazioa

Euskararen historia

Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak zirela eta, zeltek,erromatarrek, bisigodoek eta musulmanek hartu zituzten Euskal Herrikohegoaldeko lurrak (Arabako eta Nafarroako hegoaldea); horren ondorioz,euskaldunen eta beste hizkuntzez mintzatzen zirenen arteko hizkuntzukipenaren egoera sortu zen, batez ere latinarekin eta, gero,gaztelaniarekin. Eskualde horietatik abiatuta, gaztelania Euskal Herrikoalde penintsularrean sartu zen mantso eta etengabe.

Ildo horretan, euskararen historia, hegoaldetik iparraldera berelurraldearen zatiak galduz doan hizkuntza baten historia da.

Ipar Euskal Herriko euskaldunen eta inguruko lurraldeetako hiztunez-euskaldunen arteko hizkuntz ukipenari dagokionez, presio ekonomikoaeta linguistikoa askoz ere txikiagoa izan da eta horren ondorioz, EuskalHerriko alde horretan bidea egon da mende askotan zehar euskararenlurraldea gordetzeko

Mendozako dorretxea(Araba)

Gari-soroak.Arabako Lautada

Page 16: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Ohiko euskalekonomia

Euskararen historia

Hirietako ekonomiaren aldean ohiko euskal ekonomiak (abelazkuntzak,nekazaritzak eta arrantzak) duen pisu erlatiboa da euskararen bilakaerahistorikoa azaltzen duen beste faktorea. Euskarak lotura estuak izan ditumundu tradizionalarekin, hor kanpoko eraginak txikiak izan baitira. Hiriak,aldiz, hizkuntza erromantzeen sarbidea izan dira askotan eta, beraz,zatikatze soziolinguistikoko prozesu garrantzitsu baten abiapuntua; izanere, eskualde batzuetan erromantzearen nagusitasuna duten hirien ondoanbadira baserri giroko herriak, euskararen presentzia handiagoa dutenak.Hirietan euskara baztertu zen, lehenbizi hizkuntza franko etamerkataritzarako hizkuntza gisara, eta gero, jendearen ohiko hizkuntzagisara.

Faktore geografikoak eta hirien garrantzi gero eta handiagoak azaltzendute neurri handi batean euskarak Araba eta Nafarroan izan zuenatzerakada goiztiarra. Bi kasuetan, latinaren eta hizkuntza erromantzeenpresentzia historikoarekin batera, hiriak hartzen duen garrantzia, gero etahandiagoa, aipatu behar da, Araban Gasteiz eta Nafarroan Iruñea

Beheko sua

OñatikoUnibertsitatea

Page 17: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Grabatua: XIX. mendearenbukaerako lantegia

Beiratea

Euskara

Industrializazioa

Euskararen historia

Industrializazioa beste faktore erabakiorra izan da euskararenbilakaeran. XIX. mendearen bukaeran hasitako prozesu hori Bizkaia etaGipuzkoan gertatu zen batez ere. Industrializazioak hizkuntza minoritariobilakatu zuen euskara urte gutxitan bi lurralde historikoetan. Minorizatzeprozesu hori industrializazioari estuki loturiko hiru elementuk sortu zuten.

Lehenbizi, biztanle euskaldunen zati bat baserrietatik hirira joan zeneta, ikusi dugun bezala, hor euskararen presentzia urriagoa zen.

Bigarren, Espainiako Estatutik langile erdaldunak milaka etorri zireneta horrela, leku askotan gaztelania gehiengoaren hizkuntza bilakatuzen.

Eta hirugarren, eskolatzea zabalduz joan zen, batez ere gaztelaniaz

Page 18: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Gizarte taldeen jarreralinguistikoak

Euskararen historia

Euskal Herriko gizar te taldeen jarreralinguistikoak ere eragin handia izan du euskararenbilakaeran. Oro har, esan dezakegu Euskal Herrikogoi mailako pertsonak (nobleak, merkatariak,kleroa eta burgesak) ez zirela euskararen aldeegon. Elizaren hainbat sektorek joera horrensalbuespena osatzen zuten

Donibane-Lohizuneko kaia.grabatua: Ozanne, 1776

Arantzazuko Santutegia

Page 19: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Erakundeen laguntza

Euskararen historia

Erakundeen laguntza, azkenik,euskararen jarraipen eta berpiztesoziolinguistikoaren funtsezko faktoreaizan da. Foru Araubidea egotea ezzen aski izan euskararen erabilerasoz ia la ber matzeko, ha laxeegiaztatzen baitu euskarak XVIII.mendean Araban eta XIX.arenlehenbiziko erdian Nafarroan zuenegoerak. XX. mendearen lehenbizikohamarkadetan Foru Aldundiekburututako jarduera batzuk etaEspainiako Gerra Zibilean EuskoJaurlaritza sortzeak (1936) ekarri zuenparentesia kenduta, erakundeek ez zioten euskarari laguntzarik emanXX. mendearen 80ko hamarkada arte, sistema demokratikoa birrezarrieta Euskal Autonomia Erkidegoko (1979) eta Nafarroako (1982) autonomiestatutuak onetsi zirenean. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroanemandako laguntzen ondorioz, aurrera egin da hizkuntzarenestandarizazioan eta modernizazioan, hala nola hezkuntza sisteman,kulturan, komunikabideetan, Administrazioan eta enpresetan sartzekoprozesuan.

Euskaldunen komunitatea, gaztelaniaz eta frantsesez mintzatzendirenen aldean, 1981ean minimo historikora ailegatu zen; ordutik aurrerahasi zen euskararen ibilbide historikoaren norabidea aldatzen.

"Euskararen jarraipena"(II. Soziolinguistikazko Inkesta)argitalpenaren azala (1996)

Eusko Legebiltzarra.Vitoria-Gasteiz

Page 20: Euskara. Euskararen historia - euskadi.net · Saint Jean Pied de Port Maule Mauleon Iruña Pamplona Iruña Pamplona ... Euskararen historia Nekazaritza eta armadaren inguruko arrazoiak

Euskara

Erakundeen laguntza

Euskararen historia

Inflexio puntua gertatu zen, Nafarroan aspaldi hasi eta etengabe gertatuzen galeraren etena ekarri zuena; Euskal Autonomia Erkidegoarenkasuan, berriz, euskararen berreskurapena eta aurrerapena etengabeaizan da. Ipar Euskal Herria, erakundeen laguntzarik gabe, dinamikapositibo horretatik at gelditu da. Horren ondorioa euskararen atzerakadaprozesua da eta, gaur egun, ikusten den desagertzeko joera baztertunahi baldin bada, beharrezkoa da horren kontrako neurriak hartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrianeuskarak duen egoera alderatu ondoren, argi dago erakundeen laguntzafuntsezkoa dela hizkuntza gutxituen etorkizunari begira. Halaber, argigeratzen da modernitatea eta aurrerapena hizkuntz komunitate txikiendesagertzearekin identifikatzen dituen binomioa gezurra dela.

Hizkuntza gutxituak geroan zerbait izango badira, gero eta irekiagoden mundu batean haien jarraipen eta garapenaren alde jokatzen dutenborondate politiko eta sozialari esker izango da

NafarroakoParlamentua.

Iruña-Pamplona