aldaize 33

20
[ 33.alea ] 2009ko maiatza NEKANE LANGARIKA: “Asko eskertzen dut hasiera batetik bizilagu- nek eskaini eta eman zidaten laguntza” ANDONI URTEAGA "Lazkaon txapelketetan parte hartzeko aukera zegoela ikusi nuenean hara joan nintzen” // KIROLAK 14 // ZE BERRI? 8-10 ADINEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO NAGUSILAN TALDEA SORTU DA HERRIAN Udalak, gizarte langileak eta laguntzaile bolunta- rioek bultzatuko dute proiektua // HIZKETAN 7 URA URA IZAN ETA NAHI EZ. URIK EZ ETA HURA BEHAR ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 1

Upload: aldaize-illati

Post on 24-Mar-2016

240 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Aldaize aldizkariaren 33. alea

TRANSCRIPT

Page 1: Aldaize 33

[ 33.alea ]

2009komaiatza

NEKANE LANGARIKA:

“Asko eskertzen duthasiera batetik bizilagu-nek eskaini eta emanzidaten laguntza”

ANDONI URTEAGA

"Lazkaon txapelketetanparte hartzeko aukerazegoela ikusi nueneanhara joan nintzen”

/ / K I ROLAK14

/ / Z E BERR I ?8-10

ADINEKO PERTSONEILAGUNTZEKO NAGUSILANTALDEA SORTU DAHERRIAN

Udalak, gizarte langileaketa laguntzaile bolunta-rioek bultzatuko duteproiektua

/ / H I Z K E TAN7

URA

UR A I Z A N E T A N A H I E Z .U R I K E Z E T A H U R A

B E H A R

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 1

Page 2: Aldaize 33

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 2

Page 3: Aldaize 33

aldaize 33 > 3

illatiren txokoa

#33AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, NereaGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, XabierUrteaga eta Izaskun Vazquez

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Ana Mari Ansalas,Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasate-gi, Idiazabalgo Agenda 21, Ane Telleria, AinhoaLizarralde, udaletxeko langileak, Andoni Urteaga,Nekane Langarika, Irantzu Arrizabalaga, LurdesMintegi eta Iñaki Arrondo.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

AADDII!!!!!!!!!!!!IILLLLAATTIIKK EETTAA AALLDDAAIIZZEEKK TTEELLEEFFOONNOO ZZEENNBBAAKKII BBEERRRRIIAA DDAAUUKKAATTEE!!!!!!994433 1188 7744 7788

AALLDDAAIIZZEERRII BBUURRUUZZKKOO IIKKEERRKKEETTAAKKOO EEMMAAIITTZZAAKKJJAASSOO DDIITTUUGGUU.. ALDAIZE SORTU ZENEKO HELBURUAK BETETZEN ARI GARELA ESATERA AUSARTZEN GARA

Jaso dugu Aldaizeren inkestaren emaitzen txostena.235 orri ditu txostenak, ikerketa sakona egin duAztiker ikerketa enpresak inondik ere. Illati-Aldaizekook behinik behin, gustura geratu gara, bailan egiteko moduez, baita emaitzekin ere. Ale hontanaurkituko dituzue ikerketako emaitzen hustuketa, 6.orrian.

Lehenik eta behin, Illatiko Zuzendaritzak Aldaizekolan taldea zoriondu nahi du, sortu zenetik bost urteigaro arte egindako lanarengatik. Emaitzek argiadierazi digute Idiazabalgo herritarrak gustura dau-dela Aldaizerekin eta etxean jasotzen jarraitu nahiluketela. Hori da Aldaizeren bosgarren urteurrene-rako oparirik onena. Horrela uste du, behintzat,Illatik.

Idiazabalgo herritarrek Aldaizeri 7’6ko nota jarridiote. Herri Eskolan ibili ginenean, “oso ongi” jartzenziguten irakasleek zenbaki horrekin. Beraz, Aldaizeoso ongi dagoela esatera ausartzen gara. Nota poli-ta dela uste dugu.

Iritzi ugari jaso dira, guztira 400dik gora. Estatistikaarauei jarraituta aukeratu da lagina eta Idiazabalen18 urtetik gorakoen kopurua kontuan hartuta (eus-karaz jakin ala ez, berdin dio, denak hartu dira kon-tuan), 400 bat pertsonek inkestari erantzutea toka -tzen zen. Hori zergatik? Jasotako emaitzak esangu-ratsuak eta ordezkagarriak (errepresentatiboak)izateko eta ondorioak orokortzeko. Pentsa daiteke,telefono bidez inkesta bati erantzuteak bati bainogehiagori denbora lapurtu izana edo besterik gabe,modua gustuko ez izatea. Ez dugu beste aukerarikizan eta horrela egin behar izan dugu. Ez dago bestearrazoi berezirik.

Aldaizekook emaitzak aztertu ditugu, eta guztiak dirakontuan hartzekoak, jakina. Dena den, zenbakiei

horrenbeste begiratu beharrean, honako hauek har-tuko ditugu kontuan, sortu zeneko helburuei eustendiogula baieztatzen dutelako (emaitza hauek ehune-kotan ikusi nahi izanez gero, jo emaitzen hustuketadagoen orrira, 6. orrira):

1) Aldaize ondo baloratzeko arrazoiak: gustura ira-kurtzen delako, gertuko berriak emateagatik, euska-raz delako eta euskara sustatzen delako.

2) Aldaizeko albisteak objektiboak eta pluralak dira.

3) Irakurleek ez dute Aldaizeren edukia aldatzeriknahi. Testu luzeak baino, hobeto testu laburrak (erre-portajeen eta elkarrizketen luzera kontuan hartubeharko dugu)

4) Herritar gehienek Aldaize etxean jasotzen du hu -tsik egin gabe.

Lau balorazio horiek esku artean ditugula jarraitukodugu lanean. Eskerrik asko guztiei inkestan partehartu eta iritzia eman izanagatik. Guztiontzako egindugu, merezi izan duelakoan gaude. Beti dago-etazerbait hobetzeko, ala ez?

Amaitzeko, jakin ezazue, ikerketaren txostena nahiduenak Aldaizekooi eskatzea besterik ez duela.Euskarri digitalean entregatuko diogu hala nahi due-nari.

HERRITARREK 10ETIK 7’6KO NOTA JARRIDIOTE ALDAIZERI, OSO ONGI BERAZ

IKERKETAREN TXOSTENA NAHI DUENAKALDAIZEKOOI ESKATZEA BESTERIK EZ DU

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 3

Page 4: Aldaize 33

4 < aldaize 33

iritzie

BBIILLBBOOTTIIKKHemen goian Bilbotik jarri didate eta nik zuzen-du, Deustutik. Izan ere, Bilboko auzo honek izae-ra propioa du. Bertan dagoen mugimendu kultu-rala ere ikaragarria da nik ezagutzen nuenarekinalderatuta.

Hainbat talde daude, hala nola, “Gazte alai” aisialdi taldea, tailer, joko eta irtee-rekin ume eta gazteak hezitzen dituena. Gazte Asanblada, independentzia etasozialismoaren alde lan egiten duena. “Berbaizu” euskara elkartea, auzoan eus-kara sustatzen dabilena. “Pare” feminista taldea, emakumeen berdintasunarenalde lanean dabilena. Talde honen inguruan nire arreta erakarri duen zerbaitkomentatu nahi nuke, autodefentsarako tailerra. “Zanpantzar” amnistia gesto-rea. Roller, patin-zaleen taldea eta abar.

Aipaturiko horiek batzuk besterik ez dira. Argi dago pluralitatea eta mugimenduanabarmena dela. Hala ere, zehaztu behar da aipaturiko taldeetan parte hartzenduen jendea gutxiengoa dela. Jende gehiena talde bat baino gehiagotan dagosartuta. Baina hori horrela izanik ere, ez dut aurretik, horrelako mugimendurikezagutu.

Hiriko jendearen aniztasuna, gaztelaniaz “tribu urbana” deritzonean ere nabaridaiteke. Hauek gustu batzuen inguruan biltzen diren jendeak osatzen ditu. Taldehauetan ez dagoen batek, beraien jazteko moduagatik bereiztuko ditu. Gustuhauek, musika, ideia politiko, kirol edo literatur mota bat izan daitezke, besteakbeste. Askotan arlo desberdinak nahasten dira.

Gainetik, pixka bat bereiz ditzazuen ona hemen azalpentxo batzuk. Ez nuke ezersinplifikatu nahi, horregatik, ezer baino lehen, garbi utzi nahi nuke hauetaz gainaipatu ez ditudan beste askoz gehiago ere badaudela, asko nik neuk kalean des-berdinduko ez nituzkeenak, eta deskribapenak ere oso gainetik egindakoak dire-la.

Heavyek osatzen dute Bilboko “tribu” hauetako handi bat. Metal musika entzu-ten dute eta estetika aldetik beltzez jantzi eta ile luzea izan ohi dute.Orokorreanerlijioen aurka azaltzen dira eta gai epikoak ere maiz jorratzen dituzte abestie-tan. Punkak daude, militar estetika barneratu dutenak eta izen bereko musikaentzuten dutenak. Emo (emotional hardcore edo emocore), hauek ere izen bere-ko musika entzuten dute, beltzez jazten dira eta aurpegialdeko ilea luzea izan oidute begi bat edo biak tapatzen dielarik. Melankolikoak dira, sufrimenduak era-kartzen ditu, ulertu gabeak sentitzen dira. Gotikoekin ere nahastu daitezke.Azken hauetakoren bat ere ikusi izan ditut kalean. Skaterrak beraien patinetea-ren gainean hiriko parkeak zeharkatzen dituzte, baita banku eta barandillak ere.Pijoak ere bereiz daitezke, normalean arropa garestia janzten dutelako.

Horietako batzuk Goierri aldean ere ikus daitezke, beste batzuk ez. Badago bes-terik gabe estetika berdina hartzen duenik ere. Nolanahi ere, desberdintasunakbereizten ditu. Argi dago pertsona bakoitza mundu bat dela. Baina batzuk bestebatzuek baino gehiago, desberdinak direla aldarrikatzen dute.

AARROO BBEERRRRII AAXXAARRII--NNArratsaldeko 16.30etan eskolatik irten etadenok batera plazara. Tuneleko pasabidetikbarrena antzematen hasten da lapikoan dago-en txokolate egin berriaren usaina.

Hauxe da “Axari elkarteak” burura ekartzen didan lehenengo oroitzapena:eskolako lagunen urtebetetzeak ospatzean egiten genituen merienda ede-rren oroitzapena. Garaiak aldatu dira, meriendak ezezik orain bazkari etaafariak antolatzen ditugu, baina hortxe mantentzen da lagunarteaz gozatze-ko aukera. Euskaldunok hobetoen dakigun bezela, mahai inguruan eta ten-tuz prestatutako otorduen aurrean. Nola ba hobeto?

Elkarte gastronomikoak bizirik daude eta euren partaideekin batera gara -tzen doaz, eta hauxe gertatzen ari zaio Idiazabalgo “Axari Elkartea”ri.Azken urteetako elkarte berrien sorrera ikusirik, “klasiko”ek ere eurentokia mantentzeko bide berriak jorratzeko beharra ikusi dute. Ildo honetan“Axari Elkartea” ahalegin handiak egiten ari da bazkideen partehartzea ber-pizteko eta erabilterraztasuna lortzeko.

Elkarteko zerbitzuak etengabe berritzen ari dira: hozkailu berria, edalon -tziak garbitzeko garbigailua, gizonezkoen komun berria... Erabilera errezte-ko “bazkide” mota berri bat ere garatu da: giltzakideak. Bazkide bakoitzakpertsona bat izendatzeko aukera izan du, eta horri esker betidanik bazkideizan direnekin batera euren ingurukoek ere elkarteko zerbitzuez gozatzekoaukera izango dugu. Ideia honi esker jende gazte asko sartu da eta elkar-tearen erabilera ikaragarri hazi da. Elkarteak aspaldiko partez beste bizi batdu.

Lehen ez bezela, gaur egun guztiok egiten dugu topo labe eta suen aurrean:gazte eta heldu, gizon eta emakume, bazkide eta giltzakide… eta horreta-rako planifikazio ona eta organizazioa ezinbestekoak dira. Hori dela eta, etabide batez juntako kideen lana errezteko, bazkide berri bat onartu da: orde-nagailu bat. Maiatzaren 6tik aurrera, bai mahaien erreserba eta bai kon -tsumizioen ordainketa kudeatzeko programa errez inplantatu da. Jendenagusiek bazuen kezka ordenagailu honen funtzionamendua ikasteko gaita-sunik izango zuen edo ez. Hainbat komentario ere entzun ziren: “lehen gutxietortzen baginen, ordenagailuarekin dugun “filinarekin” gutxiago etorrikogara”.

Mahainguruan elkartzearena ohitura zaharra da, gogokoen dugunetako bat.Teknologia berri hauek lagunduko digute ohitura onak mantentzen eta aha-legin txiki batekin, denok gozatu ahal izango dugu “Axari elkartea”ren aroberriaz.

[ HEMENDIK ] Idiazabal

aanneetelleria aaiinnhhooaalizarralde

[ HANDIK ] Bilbo

[ BERTSOA ]

MARI KRUZIBERTSOA

EEggiilleeaaKK:: UUddaalleettxxeekkoo llaannggiilleeaakk

Hainbat urte laneanTa orain jubilatuNahiz ta erabakiaHain errez ez hartuKorostiaren horiZuk zendun aipatuArantzak ahaztu etaederra gozatuMila esker Mari KruzAsko disfrutatu

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 4

Page 5: Aldaize 33

GGOOAAZZEENN OOIINNEEZZ EESSKKOOLLAARRAA!!

aldaize 33 > 5

kolaborazioak [herri eskola]

Badira zazpi hilabete Eskolarako bidea oinez egiteko asmoz, OinezkoenTrena bezala ezagutzen den egitasmoa, behin betiko, martxan jarri genuela.Orain arteko balorazioa guztiz positiboa denez, inoiz baino indartsuago etagogotsuago gaude, inguru bizigarriago eta osasuntsuagoa helburu, pausozpauso, bidea urratzen jarraitzeko.

Baina ingurunearen ongizatea ez da Eskolara oinez joateak dakarren onurabakarra. Oinezkoen Trenean ikaslea esnatuago iristen da Eskolara; ariketafisikoa egiten jarraitzen du; etxekorik gabe, bakarrik ibiltzen ikasten du,jende ezberdinarekin solasten, harremanatzen, bide-hezkuntzaren zirriki-tuetan murgiltzen; finean, autonomoago, alaiago eta zoriontsuago izaten.

Gogoetarako!

“Hirian edo herrian haurrak jolasean eta paseatzen bakarrik ikusten baldinbaditugu, horrek esan nahi du hiria edo herria osasuntsu dagoela; hirian edo herrian ahurrik ikusten ez baldin bada, hiria edo herria gaixo dagoen seinale”.

Aurrera Begira!

Oinezkoen Trena egitasmoa indartu eta proiektuaren identitatea janztealdera, AMPO enpresaren laguntzarekin, motxila bat atera dugu 3 euroaneskola-komunitatean banatzeko. Txikitako esperientziak kontatuz, hainbatguraso eta aitona-amona ikasgeletan izan ondoren, sentsibilizazio eta haus-narketa garai berri bat urratzen hasiak gara. Hiru aste barru, eskola-komu-nitatea, ikasle, guraso eta irakasleak, kalera irtengo gara, guztiok bateraegungo Oinezkoen Trenaren ibilbidea egitera. Ikastetxetik herritar guztiakgonbidatzen ditugu azken ekimen honetan parte hartzera.

Denon Artean, Egin Dezagun!

Goazen oinez eskolara, lanera, polikiroldegira, Arizkorretara, erosketakegitera…Denon artean, egin dezagun herri bizigarriago, lasaiago, askeagoa.

AAiittaa IIppaarrrraaggiirrrree HHeerrrrii EEsskkoollaa

Korrika 16 apirilaren 2an iritsi zen Idiazabalera, baina hurrengo egunean,apirilaren 3an, arratsaldean, ospatu genuen Korrika Txikia Herri Eskolakoikasle, guraso eta irakasleak ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUNHERRIRA lelopean. Herri Eskola parean hasiera eman eta lekukoa hainbatpuntutan aldatuz egin genuen ibilbidea, Zigorretik barrena Plaza Nagusiraarte, bertan mezua irakurri eta dantza eginez amaitu genuen.

KKOORRRRIIKKAA TTXXIIKKIIAA

AAPPIIRRIILLAAKK 2233,, NNAAZZIIOOAARRTTEEKKOO LLIIBBUU--RRUU EETTAA EEGGIILLEEEENN EESSKKUUBBIIDDEE EEGGUUNNAAEskolako L.H.ko 2. zikloko ikasleok, guztiok elkartu ginen egun honen non-dik norakoa jakiteko.Internet bidez lortutako informazioa irakurri ondoren, UNESCOk 1995.urtean erabaki zuela, apirilaren 23an ospatzea “Nazioarteko liburu etaegileen eskubide eguna” jakin genuen. Miguel de Cervantes, WilliamShakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazle ospetsuak (Espainia,Erresuma Batua, Peru) hil ziren eguna omen da.Hori dela eta, ikasle bakoitzak orrialde bat irakurriz, Cervantesen“Mantxako Don Quijote” komiki moduan argitaratuaren lehen 35 orrial-deak irakurri ditugu.

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 5

Page 6: Aldaize 33

6 < aldaize 33

berezia [aldaize]

AALLDDAAIIZZEERREENN IIRRAAKKUURRLLEEEENN EETTAA IIRRIITTZZIIEENN IIKKEERRKKEETTAAKKOO EEMMAAIITTZZAAKKAldaizek bere bosgarren urteurrena ospatzeko aitzakia hartuta, ikerketa aplikatua egin duAztiker enpresak. Segur aski zuetariko askok eta askok jaso duzuela etxean telefono deiaAldaizeren izenean. Eskerrak eman behar dizkizuegu ikerketa honetan zuen aletxoa jarri iza-nagatik. Guztion artean ikerketa mamitsu eta esanguratsua izatea lortu dugu. Maiatzarenhasieran jaso ditugu behin betiko emaitzak eta horiei tarte berezia eskaini nahi izan diogu,herriari zor diogulakoan. Jakin ezazue, Aldaizek datu horiek guztiak aztertu dituela eta osogustura egoteko moduko emaitzak direla. Aurrera jarraitzeko izpia izan da, eskerrik asko!Hobetu beharrekoak ere agertu dira, eta erredakzioko lan taldeak ahalegina egingo du horiekguztiak gainditzeko.

[ Ikerketaren datuak ]

[ Emaitza orokorrak ]

NNoorrii:: 15 urtetik gora, sexu eta adina orekatutaZZeennbbaatt:: 418 herritarriNNooiizz:: otsailaren 24tik martxoaren 5eraAAkkaattss ttaarrtteeaa:: ± %4’2KKoonnffiiaannttzzaa mmaaiillaa:: %95’5

-15 urtetik gorakoen %%9955’’77kk AAllddaaiizzee eezzaagguuttzzeenn dduuttee (1.800 herritarrek).Eta horietatik %92’8k noizbait irakurri dute (1.700 herritarrek).

-BBaalloorraazziioo oorrookkoorrrraa 1etik 10era bitartean: 77’’66.. Ehunekotan: %0 eskas/osoeskas; %1’7 nahiko batez; %6’6 ongi, %74’9 oso ongi, %16’9k bikain.

-Aldaize ondo baloratzeko arrazoiak: gguussttuurraa iirraakkuurrttzzeenn delako, ggeerrttuukkoobbeerrrriiaakk emateagatik, eeuusskkaarraazz delako eta eeuusskkaarraa ssuussttaattzzeenn delako.

-Aldaize irakurri ohi dutenek batez beste 3333’’88 mmiinnuuttuu eemmaatteenn dduu iirraakkuurr --ttzzeenn..

-Aldaize irakurri edo ezagutzen duten herritarrak, hau esan dute: %11’3kezagutu ez edo ez du inoiz irakurri. %17’6k inoiz irakurri izan du, bainaazken alea ez (otsailekoa). Herritarren %%7711’’11eekk aazzkkeenn aalleeaa iirraakkuurrrrii dduu. Alebakoitzak batez beste, 11..335500 iirraakkuurrllee ddiittuu.

-Aldizkariaren edukia: irakurleen %%8822’’22kk eessaanndduu eezz lluukkeeeellaa eezzeerr aallddaattuukkoo.

-Aldizkariari zer gehitu? Herriko informaziogehiago (%3’5). Kirola gehiago sartu (%3’1).Denbora-pasa gehiago (%1’3). Udalaren infor-mazio gehiago (%1’3). Gazteleraz zerbait ager -tzea (%1’3).

-Aldaize nnoorrkk aarrggiittaarraattzzeenn dduueenn eezz ddaakkii iirraakkuurr--lleeeenn ggeehhiieennggooaakk (%67’9).

-Aldaize ezagutzen duten %%8844’’44kk eettxxeeaann hhuuttssiikkggaabbee jjaassoottzzeenn du.

-Aldaizeren irakurleen etxeen %%6688’’33ttaann eeuusskkaarraazz ssooiilliikk hhiittzz eeggiitteenn dduuttee.

-EEuusskkaall HHeerrrriiaann etorkizunean zein hizkuntzatan hitz egitea nahi luketengaldetuta, irakurleen %%7799’’66kk eeuusskkaarraa nnaagguussii lliittzzaatteekkeeeenn eeggooeerraa nnaahhiiaaggoodduuttee..

-Aldaizeren irakurleek ggeehhiieenn iirraakkuurrttzzeenn dduutteenn eegguunnkkaarriiaa DDiiaarriioo VVaassccoo da(%35,2). Atzetik datoz Goierriko Hitza (%21’4), Gara (%7’5), Berria (%7’1)eta Noticias de Gipuzkoa (%5’1).

-Aldaizeren albisteen ttrraattaaeerraa oobbjjeekkttiibbooaa dela diote ia irakurle guztiek(%98’2)

-AAllddiizzkkaarrii pplluurraallaa da irakurle gehiengo oso zabalarentzat (%93’5). Aitzitik,%6’5ek dio aldizkari lerratua dela.

-Aldaize irakurtzen dutenen artean, %95’5ek dio UUddaallaarrii bbuurruuzzkkoo aallbbiissttee--aakk oobbjjeekkttiibboottaassuunneezz lantzen dituela.

## AAddiinnaarrii ddaaggookkiioonneezz, orekatua da irakurlegoa:

[ Euskararen erabilera eta beste prentsa ] [ Albisteen objektibotasuna ]

[ Aldizkariaren edukia eta banaketa ]

## TTeessttuu llaabbuu--rrrraakk nnaahhiiaaggoodituzte irakur-leek luzeakbaino:

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 6

Page 7: Aldaize 33

aldaize 33 > 7

hizketan

NEKANE LANGARIKA . AXARI ARROPA-DENDAKO DENDARIA

““AASSKKOO EESSKKEERRTTZZEENN DDUUTT HHAASSIIEERRAA BBAATTEETTIIKK BBIIZZIILLAAGGUUNNEEKKEESSKKAAIINNII EETTAA EEMMAANN ZZIIDDAATTEENN LLAAGGUUNNTTZZAA””

NNeekkaannee LLaannggaarriikkaakk 2233 uurrttee ddaarraammaattzzaa AAxxaarrii aarrrroo--ppaa--ddeennddaakkoo mmoossttrraaddoorree aattzzeeaann.. HHaammaabboosstt uurrtteerree--kkiinn hhaassii zzeenn llaanneeaann LLeeggaazzppiikkoo aarrrrooppaa--ddeennddaa bbaatteeaann..GGeerroo,, IIddiiaazzaabbaalleerraa eettoorrrrii zzeenn eettaa ddaaggooeenneekkoo,, 3366uurrttee eeggiinnggoo ddiittuu llaanneeaann hhaassii zzeenneettiikk.. AAttsseeggiinn dduuIIddiiaazzaabbaall eettaa hheemmeennddiikk mmuuggiittuukkoo eezz ddeellaa zziiuurrttaattuudduu,, jjeennddeeaarreekkiikkoo dduueenn ggeerrttuuttaassuunnaakk ppoozztteenn bbaaiittiioo..

ZZeennbbaatt uurrttee ddaarraammaattzzaazzuu??Dagoneko 23 urte pasa dira idiazabalen lanean hasinintzenetik. Legazpitik idiazabalera etorri nintzenhan hamahiru urtez dendari gisa lanean aritu ondo-ren. Bertan, lanik gabe geratu nintzenez eta niresenarrak lanarekin arazoak izan zituenez, biontzakoegokia izango litzatekeen zerbaiten bila hasi ginen.Orduan, arma-denda bat irekitzea erabaki genuen,farmazia ondoko lokalean.

NNoonnddiikk eettoorrrrii zziittzzaaiizzuunn nneeggoozziioo bbaatt iirreekkiittzzeekkoo iiddeeiiaa??Lehen esan bezala, biontzako aproposa izango zenzerbait behar genuen. Horregatik, gizonak ere lanabehar zuela kontutan hartuz eta nik ere bertan lanaegingo nuela ahaztu gabe, arma-denda jarri genuen.Hala ere, hiruzpalau urtez arma-denda izan ondo-ren, hori kendu eta kirol arropa, umeen arropa etagizon zein emakumeentzako arropa saltzen hasinintzen.

BBeettii ddeeddiikkaattuu iizzaann aall zzaarraa mmooddaa nneeggoozziioorraa??Bai, egia esan bai. Arma-denda gizonak eramatenzuen batez ere, ez bainintzen oso jantzia kontuhorretan. Horregatik, gizonaren lana normalduzenean, segituan kendu nuen arma-denda eta arro-pan zentratu nintzen, mundu hori baitzen nik osoondo ezagutzen nuena.

OOrraaiinn ddeennookk eezzaagguuttzzeenn dduugguunnddeennddaarraa iirriittssii aarrttee,, zzeeiinn ddaajjaarrrraaiittuu dduuzzuunn iibbiillbbiiddeeaa??Hamabost urte nitueneanhasi nintzen lanean legazpikoarropa denda batean saltzailegisa. Han hamahiru urtez lanegin ostean, idiazabala etorrieta farmazia ondoko lokalaalokatu nuen. Etorri eta bere-hala, jendearen laguntza izannuen, oso ondo portatu zirenbizilagunak nirekin, lupe etajuliani asko eskertzen diethasiera batetik eskaini zida-ten laguntza. Alokatu nuenlokala hutsik zegoenez, obraegiten hasi nintzen, obra egi-teko orduan ere, ez nuenlaguntza eskatu beharrik izan,bizilagunak hor izan bainituennire ondoan laguntzeko prest.Lokala obratan zegoenean ni

legazpitik etortzen nintzen astean zehar goizekozortzietan, gaztelun kafetxoa hartu eta bertara joa-teko. Jendeak kaletik agurtu egiten zidan, eta nikerabat harrituta pentsatzen nuen: “ hori da zorteaizan behar dudana denda irekitzen dudanerako”.Uste nuen, nire anaia idiazabalen bizi zelako agur -tzen nindutela, baina, oker nengoen, gauza da idia-zabalen denak agurtzen dutela elkar. Behin obrakamaitzean, arma-denda jarri genuen, nahiz eta nikkirol arropa ere saltzen nuen. Hiruzpalau urte eginostean, arma-denda kendu eta hamar urtez janzte-ko arropan zentratu nintzen. Hamahiru urte erren-tan pasa ondoren, oso gustura nengoenez nire lana-rekin, lokala erosteko erabakia hartu nuen. Orduannengoen lokaleko nagusiak saltzeko asmorik ez zue-nez, lokal bila hasi nintzen idiazabalen gaur denokezagutzen dugun dendako lokala erosi nuen arte.Lokal berrian obra egin bitartean, bestean jarrai -tzen nuen lanean normaltasunez. 1998ko abendua-ren 5ean, farmazia ondoko lokalean aritu nintzenlanean. Abenduaren 6an familiakoen laguntzaz gau-zen lekualdaketa egin nuen, 7an inauguratu eta 9anlokal berrian hasi nintzen lanean normaltasun osoz.

ZZeerr ssaallttzzeenn dduuzzuu eettaa nnoorrii ddaaggoo zzuuzzeenndduuaa??Gizonezko nahiz emakumezko arropa saltzen dut.Nire arropa. 20 urtetatik 60 urte bitartera zuzenduadagoela esango nuke. Herri txiki batean bizi garaeta beste arropa dendarik ez dagoenez, adin-taldeezberdinetarako arropa ekartzen saiatzen naiz. Orohar, gazteentzako zein zaharragoentzako arropasaltzen dut. Beste denda izan nuenean, umeentzakoarropa ere saltzen nuen eta oso gustura saltzennuen gainera, baina eroski eta horrelako enpresak

umeen arropa komertzializatzen hasi zirenean,umeentzako arropa kendu beharra izan nuen, horienaurka lehiatzea ezinezkoa zelako.

KKaannppookkoo jjeennddeeaa eettoorrttzzeenn aall ddaa??Bai, eta dena hasiera batean izan genuen arma-den-dari esker. Jendea inguruko herrietatik etortzen zengure dendara: segura, zegama, altsasu, lazkao,beasain... Horri esker, gaur egun ditudan bezeroasko eta asko, hasiera batean arma-dendara etorriohi zirenak dira. Lehen nuen dendatik hona bezerohoriek mantendu egin dira, hala ere, aitortu beharradaukat galduko nituenaren beldur ere izan nintzela.Lokala aldatzerako garaian nire zalantzak izannituen, lokal berria bertakoentzat oso zentrikoa etaegokia bazen ere, kanpokoentzako aldiz, bestelokala erosoagoa iruditzen zitzaidan. Horregatik,bezero asko galduko nituela pentsatzen hasi nin -tzen. Zorionez, lokal berrira aldatu eta bezero horieketortzen jarraitzen dute, azken finean nire arropagustatzen bazaie ere, aski da nire tratua ere hordagoelako. Gainera, hori gutxi balitz, niri erostendidaten arroparen konponketak ere, nik egiten dituteta kanpokoentzako hori erosotasun bat da. Dendabertan dut josteko makina, orduan kanpoko norbai-tek konponketaren bat behar badu momentuan egi-ten diot, horrela bueltatu behar ez izateko.Konponketa horiek kanpokoei bakarrik egiten niz-kien hasiera batean, gaur egun aldiz, nik saltzendudan arropa erosten duen edonori.

AAnnttzzeemmaann aall dduuzzuu kkrriissiiaa??Krisiarekin beldur handia badago ere, antza denezoraindik ez du arazo handirik eman. Egia esan, niere beldur naiz, jendea krisiaren hatzaparretanerortzen denean, ni ere hala egongo bainaiz.Zorionez, ez dut oraindik pairatu krisiak ekar deza-keen ondoriorik. Azken udazkenean egindako sal-mentak beste urtekoekin parekatuak egon dira etahori poztekoa da.

HHaassii zziinneenneettiikk hhoonnaa zzeeiinn iizzaann ddiirraa aannttzzeemmaannddaakkooaallddaakkeettaakk??Nire lana asko gustatu izan zait betidanik. Hasi nin -tzenean oso gustura egon arren, hobeto sentitzennaiz orain, gehiago disfrutatzen dut. Hamabost urte-terekin hasi nintzenean baino lasaitasun gehiago-rekin aritzen naiz mostradore atzean. Orain dudanlasaitasun hori bezeroari transmititzen diot etahorregatik, iruditzen zait jendea arropagatik baino,nik eman ohi dudan harrera onagatik etortzen dela.

“DENDA BERTAN DUT JOSTEKO MAKINA, HORREGATIK, NIK SALTZEN DUDAN ARROPAEROSTEN DUEN EDONORI EGITEN DIZKIOTKONPONKETAK”

// NEKANE LANGARIKA AXARIN LANEAN

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 7

Page 8: Aldaize 33

8 < aldaize 33

ze berri ?

AADDIINNEEKKOO PPEERRTTSSOONNEEII LLAAGGUUNNTTZZEEKKOONNAAGGUUSSIILLAANN TTAALLDDEEAA SSOORRTTUU DDAA HHEERRRRIIAANN

AAzzkkeenn hhiillaabbeetteeoottaann zzeennbbaaiitt bbiilleerraa eettaa pprreessttaa--kkeettaa llaann eeggiinn oonnddoorreenn,, llaanneeaann hhaasstteekkoo ggeerrttuuddaaggoo IIddiiaazzaabbaallggoo NNaagguussiillaann ttaallddeeaa.. BBoolluunnttaa--rriioozz oossaattuuttaa ddaaggoo eettaa aaddiinneekkoo jjeennddeeaarrii llaagguunn --ttzzaa eesskkaaiinnttzzeekkoo hheellbbuurruuaarreekkiinn ssoorrttuu ddaa..

Taldearen sorrera eta helburuak

Eguneroko hainbat jarduera egin ahal izatekoezintasuna edo mendekotasuna duten pertso-nen kopurua gero eta handiagoa da gure gi-zartean, eta aldi berean bakarrik bizi diren adi-nekoen kopuruak ere gora egin du. Errealitatehonetatik habiatuta, idiazabaldar talde batpertsona hauei laguntzeko asmoz elkartu da.

Taldea sortzerakoan, inguruko herrietako Na-gusilan taldekoen bultzada izan dute. Ordizia-ko taldekoekin elkartu ondoren, Idiazabalenere halako zerbitzua eskaintzea ona litzateke-ela eta animatu dira kideak. Otsailean, bestal-de, Izarne Lizaso Euskal Herriko Unibertsitate-ko irakaslearen eskutik ikastaroa jaso zutenboluntarioek.

Idiazabalgo Nagusilan taldekoen esanetan“Gero eta garbiago ikusten da erakundeek es-kainitako zerbitzuez gain, herritarren laguntzaere behar-beharrezkoa dela gizarte lanetan.Elkartasuna azaltzea gauza handia da, edono-ren bizimodua alaitu eta hobetzeko”.

Diru ordainik gabeko lana izango da Nagusila-nekoena, bestelako ordaina jasoko dutelakoandaude hala ere, diruarekin zerikusirik ez duenbestelako zerbait: “Beste herri batzuetako tal-dekideek adierazi digute, eman adina, jasoegiten dela. Jendeari gure ahalegintxoa es-

kaintzea guztiz betegarria izango delakoangaude”. Horregatik, taldean parte hartzeagauza interesgarria dela uste dutelako, kezkaduten herritar guztiei ere hurreratu eta eure-kin batera aritzeko deia egiten diete.

Nagusilanen egitekoakNagusilan Udarekin harremanetan jarri da,bere eginkizunak zein izan behar duen ahaliketa garbien mugatzeko. Udalak bere babesaeskaini dio eta gizarte langileak, boluntarioekaurrera eramateko moduko lanak zeintzukizan litezkeen proposatuko dizkie.

Taldekideek garbi utzi nahi dute beraien helbu-rua ez dela zerbitzu profesionala eskaintzea“asmoa ez da, konparazio baterako, inori etxe-ko lanen bat egiten laguntzea. Bestelako hel-burua dute: pertsonekin egon, bere gauzezhitz egin eta bere eguneroko kezketan tartekoizan nahi dugu”. Boluntarioek aitortzen dute ezdela eginkizun erraza eta arituz-arituz ikasteaere espero dutela.

Gestioetan lagundu, konpainia egin eta antze-rako lanak egingo dituzte taldeko kideek. Adi-neko jendeak, bakarrik egonda, norabait ges-tioren bat egitera (medikuarenera, gizarte se-gurantzara...) joan behar eta laguntza beharbadu (joan-etorria egiteko, egin beharrekoakulertzeko...), boluntarioen laguntza eska deza-ke. Edo, izan liteke etxean astean behin kon-painia izatea nahi izatea; Nagusilanek hori egi-teko konpromisoa hartuko luke.

Dei bat egin nahi du taldeak, inork (edo inguru-ko norbaitek) halako zerbaiten beharra baluudaletxeko gizarte langilearengana jo etakasua berari azaldu diezaion, ondoren hauNagusilenekin harremanetan jar dadin.

Azken hilabete honetan plaza inguruan egitenaritu diren obrak direla eta zenbait endredosomatu dira herrian. Bat baino gehiago izangodira “Zer egin behar dute? Eta zertarako?”moduko galderak izango dituztenak.

Iazko abenduko Aldaizeko alean, proiektuhonen jatorriaren ingurukoak azaltzen saiatuginen: obra hau egitea adostu aurretik baiAgenda 21eko foroan eta baita Udaleko Hiri-gintza Batzordean izandago eztabaiden berriemanez. Bertan aipatzen genuen bezala, bile-ra hauetatik zehaztu genuen helburua herrigu-netik auto gutxiago eta motelago pasatzeazen, herria oinezkoak eroso eta seguru ibiltze-ko modukoa izanez.

Helburu hau, dena dela, ez da berria: Idiaza-balek urteak daramatza herriko kaskoa goxa-tuz (errepidea estutuz, oinezkoen espaloiakzabalduz eta autoentzat oztopoak jarriz).

80. hamarkada erdialdera arte izugarrizko tra-fikoa pasatzen zen herrigunetik. N-1aren sa-hiesbidea egiteak, herri barruko trafikoa askomoteldu zuen, eta honek herria egituratu etaosatzen joatea baimendu zigun (aurrez zeudengoiko eta beheko auzoak azken urteetan lo -tzen joateko aukera eman dio herriari). Eraberean, espaloiak zabalduz (eta beraz, errepi-dea estutuz) joan izan da pixkanaka azken ur-teetan. Erabaki hauek hasiera batean uler-gaitzak izan baziren ere (askotan zaila egitenzaigu autoari oztopoak jarrita oinezkook lor -tzen ditugun abantailak ikustea), urteak joanahala herria guztiontzat erosoago izaten joandela ikusi dugu.

Azken obra hau ere asmo berarekin egin da,herrigunean oinezkoari espazio gehiago emaneta herri barrutik pasatzen den auto kopuruagutxitu eta hauen abiadura moteltzeko asmo-arekin. Autoz ibiltzeko traba hau jartzeak, he-rrigunea indartu eta guztiontzat atseginagoaizango den eremu bat izatea ekarriko digula-koan gaude!

UUTTZZII AAUUTTOOAA EETTXXEEAANN EETTAA IIBBIILLII OOIINNEEZZIIDDIIAAZZAABBAALLEENN!!!!!!!!!!!!

AAGGEENNDDAA 2211

IIDDIIAAZZAABBAALL OOIINNEEZZKKOOEEII BBIIDDEEEEGGIINNEEZZ

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 8

Page 9: Aldaize 33

aldaize 33 > 9

ze berri ?

KKAASSOONNGGOO LLUUNNDDAA EERRAAKKUUNNDDEEAAKK MMAATTEERRIIAALLAABBIIDDAALLTTZZEENN JJAARRRRAAIITTZZEENN DDUU KKOONNGGOORRAA

Gobernuz Kanpoko Erakundeak datozen astee-tan material ugari bidaliko ditu Kongora.Jakina denez, Idiazabalgo AlejandroAldanondo dago han eta bere bitartez bidal -tzen ditu Kasongo Lundak Euskal HerritikKongora behar dituzten materialak. Honahemen oraingoan bidaliko dituztenak: meta-

gailuak (acumulador), plakak, esne hautsa,botikak eta Ampoko kamisetak. Norbaitekdiruz lagundu nahiko balu, hona hemen kontukorronte zenbakiak:

EEuusskkaaddiikkoo KKuuttxxaa:: 3035.0199.061990010624KKuuttxxaa:: 2101.0044.410011420080

KKOORRRRIIKKAA 1166 IIDDIIAAZZAABBAALLDDIIKK PPAASSAATTUU ZZEENN MMAARRTTXXOOAANN

Dagoeneko bi hilabete pasa badira ere,Aldaizek aipamen berezia egin nahi dio euska-rari bultzada ematen dion Korrikari. AurtengoKorrikak euskara ikasten ari direnak erreko-nozitu nahi izan ditu. Badakigu euskara ikasten

ari diren herritar ugari dauzkagula Idiazabaleneta egiten ari diren ahalegina kontuan hartzeadagokigu. Illatik bere ibilbidetxoa egin zuen.Argoitz Urrestarazu Illatiko bazkideak eramanzuen lekukoa.

NON DAGO IEP!?Logotipo: hitzezko, irudizko edo entzunezkoelementua; pertsona, enpresa, erakunde edoproduktu bat irudikatzen eta ordezkatzenduena.

Logotipo, marka, irudi… eta abarrak zerbaitenidentifikagarri izaten dira, hiztegiek ederki defi-nitzen dute. Zuzenean beharrean, zeharka adie-razten digute jakinarazi nahi digutena.

Logotipo ederra dauka Idiazabalgo euskaraplanak. Dagoeneko ezagutuko duzue, leku uga-ritan ikusi baituzue: lehenengo pegatinak izanziren, ondoren poltsikoko telefonoa biltzeko zo-rroak, beste batean behin eta berriz erabiltze-ko poltsak, zenbait aldiz agertu da hilero uda-letxetik banatzen den agendan…

Baina ordenagailuko karpeta batean, edo apalbatean hautsa hartzen uzten badugu, zentzuagaltzen du irudiak. Irudia, logotipoa, erakuste-ko eta ikusteko dago sortuta. Eta aurten ere ka-lera ateratzea pentsatu dugu.

ALDAIZEren ale hau atera den garaitsuan ate-rako da kalera IEP! logotipoa, jadanik aterataez badago. Begiratu bazterretan, ea aurkitzenduzuen. Eta aurkitzen baduzue, pentsatu ezdela logotipo bat bakarrik; baita zerbait adie-razten, identifikatzen duela ere. Euskararenerabilera plan oso-oso bat duela atzean, alegia.

Pista bat? Tabakoaren legea estutzen badute,jai dauka logotipoak… ea planari berdin ger-tatzen ez zaion!

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 9

Page 10: Aldaize 33

10 < aldaize 33

ze berri ?

GGAAZZTTAA EEGGUUNNAARREENN 1122..EEDDIIZZIIOOAA EEGGIINN DDAAMMAAIIAATTZZAARREENN LLEEHHEENNAASSTTEEBBUURRUUAANN

OOIINNEEZZKKOO TTRREENNAAKK ZZAAZZPPIIHHIILLAABBEETTEEHerri eskolak abian jarritako Oinezko Trenak zazpi hilabeteko ibilbideaegin du jada. Hasiera batean ikastetxe inguruko mugikortasuna hobe -tze aldera sortu zen ekimenak beste hainbat helburu ere lortu ditu etaekimena komunitatetik haratago zabaldu nahi dute orain. Hala, herrianezagutzera emateko asmoz, pankarta handi bat jarriko dute plazan etatxirrindu bira handi bat ere egingo dute herrian zehar.

Etorkizunera begira eximen hau ikastetxean bakarrik ez, herrian eresustatu nahi du herri eskolak; Ikasleak eskolara bakarrik ez, langileaklantegira ere adibidez oinez edo bizikletaz joan daitezen.

HHEERRRRII KKIIRROOLLEETTAAKKOO XXIIBBAA TTXXAAPPEELLKKEETTAAKKOO GGIIPPUUZZKKOOAAKKOOKKAANNPPOORRAAKKEETTAA IIDDIIAAZZAABBAALLEENNIIZZAANNGGOO DDAAProbintziaka egiten dira lehen kanporaketak eta aurtengoGipuzkoakoa gure herrian izango da. Ekainaren 6an izango da.Idiazabalgo herri kirol taldeak ere parte hartuko du txapelketaren 6.edizio honetan ere. Festa handia izango da asteburu horretan, izanere, San Adriango egun berezia ere orduan izango da eta UdalakOskorri taldea ekartzea aurreikusita dauka asteburu horretarako.

Arrakasta handia izan du aurtengoan ere GazteEgunak. Kanpotik etorritakoek Ampo aldean utzibehar izan zituzten autoak, herrira autobusezetortzeko. Eguraldia lagun, ospakizun polita izanzen. Aurtengoan artzain-txakurren lehiaketa etaherri afaria izan dira berrikuntzarik nabarmene-nak. Gazta Egunaren bezperan, zapatuan, izan zenlehiaketa Arizkorreta ondoko zelaian eta sei ar -tzainek parte hartu zuten. Igandean, berriz, goize-an gazta eta mamia dastatzeko aukera, artzainenpostu dotoreenak saritu, gaztaia ketzen ikusi…Gabiriako Eli Elgarrestak irabazi zuen gazta one-naren saria eta postu dotorenaren saria herrikoAranburu elkartari eman zioten. Inazio Berasate-gi herriko artzainari eta Jose Antonio Otxandore-na zenari egin zitzaien omenaldia. Arratsaldean,aizkolariak izan ziren frontoian.

// GAZTA EGUNEKO IRUDIAK_ARGAZKIAK: GOIERRIKO HITZA

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 10

Page 11: Aldaize 33

Ura bai eta urik ez. Ura baldin bazen, ardoa edango; urik ez,eta ura edan behar. Hondarribiko marinelen esaerak errazdefinitzen du gizakiek urarekiko duten dependentzia. Eta ezkostaldean bakarrik. Barne aldean ere bai. Hilabete batzukatzera egin eta bizpahiru egunez Idiazabalen urik gabe egongineneko pasadizo hura gogoratu besterik ez da egin behar.Urik ez, eta hura edan behar. Larri gainera.

Ura: Ura izan etanahi ez. Urik ez etahura behar.

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:37 Página 11

Page 12: Aldaize 33

“Garai batean ez genuen horre-lako komeriarik izaten. Ur bilajoan behar izaten genuen etagehiago nahi izanez geroberriro ere bila joan behar”,kontatzen dute helduek. Egun

etxetik mugitu gabe izaten da ura denen eskura.Baina beste askok oraindik ere bizirik mantentzendute egunero ur bila iturrira joatearen ohitura.Herriko hainbat iturritan ikusi daitezke marmitaeskuan hartuta.

Probidentziako Ahizpen etxe ondoan, ia zubipeandagoen iturria oraindik ere ur emari garrantzitsuada herriko askorentzat, inguruan bizi direnentzatbatez ere. “Mojen iturria” bezala ezagututa,Larrastegiko hainbat bizilagunek oraindik ere ber-tatik edaten dute ura, baita Zepai auzoko askokere. Lehengo Kultur Etxe ondoan, futbitoan dagoeniturria ere herritar askoren ur emale da. Metal uraaskorentzat, zeharo txarra beste askorentzat,gazte eta haurrentzat batez ere. Baina Zigor auzo-ko askok bertatik edaten dute ura egunero.Zenbaitek osasuntsuagoa ere badela diote.Arizkorreta inguruko bizilagunek ere bertan duteniturria erabiltzen dute. Baita, Ojarbiko iturria ere,ingurukoek. Garai batean autoak garbitzeko era-biltzen zela eta oharra ere jarri zuten bertan ingu-rukoek. Ura zaintze aldera egin beharreko saiake-rak ere herriko ur iturri hauetara ere iritsi ziren90. hamarkadan.

Urik ezeta eroEz da denboran urruti geratzen ordea orain hilabe-te batzuk herrian gertatutako pasadizoa.Arriarango presa inguruan izandako lur eraisketabatek inguruko hodi batzuk puskatu zituen etaondorioz urik gabe geratu ziren eskualdeko hain-bat herri. Denbora gehien ordea, Idiazabal etaSegurak egin zuten urik gabe. Orduan bai, orduangora egin zuten herriko iturri guztietako erabiltzai-leek. Bertan elkartzen ziren ugari, ur botila etamarmitak eskuan hartuta, batek noiz bukatu bes-teak eramandakoak betetzeko zain. Baita gertudagoen supermerkatuan erositako ur kantitatea-ren kontsumoak ere. Makina bat ur litro erosizuten herritar askok ur gabeziak noiz arte iraungozuen jakin gabe egoera hari aurre egiteko helbu-ruarekin. Izan ere, ura izan eta urik ez, urik ez etahura behar.

12 < aldaize 33

Zifrek ereIdiazabalen uraaurrezte alderaherritarrak lan egiten ari direlaerakusten dute

Orain ez urte askoiturrietatik edatenzen ura; orain ereaskok ohitura horimantentzen dute

// HERRIKO ITURRI ERABILIENAK

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 12

Page 13: Aldaize 33

aldaize 33 > 13

Oinarrizkoelementua

Urik gabe bizi daitekeen gizakirik ez da agertuoraindik. Eta behar horretatik ura beharrikgabe erabiltzera ere iritsi dira gehienak. Uraetxean bertan izateak horretarako joera bul -tzatzen du, aditu askoren esanetan. Azken urte-otan ugaritu egin dira ura zaintze aldera adi-tuek egindako aholkuak. Baita Idiazabalen ber-tan ere. Eta saiakerak orok egiten ditu bereetxean. Ez da askorik behar: gogoa, kontzient-zia eta saiakera pertsonala.

Zifrek ere Idiazabalen ura aurrezte alderaherritarrak lan egiten ari direla erakusten dute.Uraren eskari osoa herrian 368.096 metro kubi-kotakoa bazen 2006. urtean, 2007.ean 330.002metro kubikotakoa zen, azken datuen arabera.

Orain hiru urte ur kantitate horren %26,16 era-biltzen zen etxeko kontsumorako.% 37,42 kon -tsumo ez domestikoan erabiltzen zen, indus-trian, nekazaritzan edota bestelako zerbitzue-tan. Beste %3,06 bat herri kontsumoari zego-kion eta azken %33,34 sarean galdutako urari.Datu hauen arabera urte betean 30.000 metrokubikotan jaitsi zuten idiazabaldarrek urarenkontsumoa. Etxean kontsumitutako uraren kan-titateak gora egin zuen, baina herri kontsumo-an erabilitako urak ere bai. Aurreztutako urkantitatearen gehiengoa sarean galdutako ureizegokiena izan zen. Guztira 330.002 ur litrokubikoren %27,68 erabili zen etxeko kontsumo-an, %37,94 industrian eta nekazaritzan, %3,22herri kontsumoan eta %31,15 sarean galdutakoura.

Urarekiko dugun dependentzia jaisten ari da,baina datu hauen arabera alferrik galtzen denur-kantitateak (sarean galtzen den ur guztia,alegia) erraldoiak dira oraindik. Eta giltza nor-banakoek euren etxeetan dituzten ohituretandago. Azken ikerketen arabera etxe arruntbatean gastatzen den ur kopurua eguneko 112litrotakoa da (%30 komunetik joaten da, beste%30 dutxatik edo bainutik, %20 garbigailuekineta gainerakoa etxeko garbiketan). Zifra horiordea, txikiagoa izan daiteke. Aholkuak xeheakdira, edonork bere etxean egin ditzakeenak:

- Ura aurrezteko gailua jarri komunean: batazbeste komuneko katea botatzen den aldiko gal -tzen den uraren %60a aurrezten du. Edota, jarribetetako bi botila zisternaren barruan.

Erabiltzen duzun aldiko bi eta lau ur litro arteanaurreztuko dituzu.

- Itxi etxeko ur pasoaren giltza erdizka. Ez duzuia nabarituko eta ur kantitate handia aurreztu-ko duzu egunero.

- Ahal bezain laster konpondu iturrietako mat-xurak. Tantaka dagoen iturri batek 30 litro urgaldu ditzake egun batean.

- Itxi iturria bizarra kentzen duzunean edotahortzak garbitzen dituzunean. Hamar ur litroaurreztu ditzakezu.

- Dutxatu bainua hartu ordez. 150 litro aurrez-tera iritsi zaitezke. Eta, itxi iturria gorputzaxaboitzen duzun bitartean.

- Ez erabili konketa zakarrontzi bezala.

- Garbiketarako produktuak edota olioak ezbota harraskatik edo komunetik. Hodiak kaltetueta trabatzeaz gain ura kutsatzen du, berrizerabil tzeko aukerarik utzi gabe (litro bat oliok100.000 litro ur kutsatu ditzake).

- Landareak gauez ureztatu lurrunketa ekidite-ko. Ez garbitu lorategietako inguruak ur zorro-tadarekin, erabili erratza.

- Arropa eta ontzi garbigailuak erabiltzen ditu-zunean guztiz bete, ur gehien kontsumitzenduten tresna elektrikoak dira.

Uraren zainketa

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 13

Page 14: Aldaize 33

14 < aldaize 33

kirolak

AAuurrtteenn 1188 uurrttee bbeetteekkoo ddiittuu AAnnddoonnii UUrrtteeaaggaakk,,LLaazzkkaaookkoo ppiilloottaa ttaallddeeaann jjookkaattzzeenn dduu dduueellaa uurrtteebbaattzzuueettaattiikk.. GGuu bbeerreekkiinn eellkkaarrttuu ggaarraa oorraaiinn aarrttee--kkoo eessppeerriieennttzziiaa eettaa ppiilloottaa mmuunndduuaarreenn iinngguurruuaanndduueenn iirriittzziiaa ggaallddeettzzeekkoo..

NNooiizzttiikk eeggiitteenn dduuzzuu kkiirroollaa?? NNooiizz hhaassii zziinneenn ppiilloo--ttaann??

Txikitatik egiten dut kirola, eskolan hasi ginene-tik. Hasieran, denak bezala, kirol desberdinakegiten nituen, aurrerago futbola eta pilotangehiago ibiltzen hasi nintzen eta besteak uzten.Azkenik, futbola eta pilotaren artean, pilotaaukeratu nuen, nahiko ondo moldatzen nintzela-eta.

TTaallddeekkoo kkiirroollaakk aarrrraakkaassttaa iizzaatteenn dduuttee llaagguunneekkiinnkkiirroollaa eeggiitteekkoo aauukkeerraa eemmaatteenn dduutteellaakkoo,, ppiilloottaa,,oorrddeeaa,, bbaannaakkaakkoo eeddoo ggeehhiieenneezz bbiinnaakkaa eeggiitteenn ddeennkkiirroollaa ddaa,, hhoorrrreekk zzeerr ssuuppoossaattzzeenn dduu??

Bai, alde batetik begiratuta kirol bakartia delaesan liteke baina aldi berean, ez zara bakarriksekula egoten, beti egoten da bai entrenamen-duetan eta baita partidutan ere norbait aldame-nean, eta beti zabiltza gurasoekin handik-hona.Talde aldetik, entrenatzen beti egoten gara mailabertsukoak garen batzuk. Partiduetara bakarrikedo gehienez zure bikotearekin joaten zara eta

horrek sortu lezake nolabaite-ko bakardadea beste kirolekinalderatuz, baina hala ere, fron-toitik kanpora denok ezagutzendugu elkar eta denok garalagunak. Nahiz eta frontoirasartutakoan laguntasun denakanpoan geratzen den.

OOrraaiinn ddeellaa uurrttee bbaattzzuukk IIzzaalleekkoossppeeaa lloorrttuu zzuueenn ppiilloottaa mmuunn--dduuaann,, ggaazzttee ddeexxeennttee iibbiillttzzeennzziirreenn.. HHaallaa eerree,, zzuu LLaazzkkaaoorraajjooaann zzaarraa,, zzeerr ddeellaa eettaa??

Lazkaon, txapelketatan partehartzeko aukera zegoen etahura dena antolatzen Izalgobat ibiltzen zela jakin nueneanLazkaora joan nintzen. Horrela,txapelketetan parte hartzenhasi nintzen. Hala ere, Lazkaongure mailan, ez dago pilota afi-zio handirik, nire mailan laupilotari gabiltza eta horietatikhiru kanpotarrak gara.

ZZee iirriittzzii dduuzzuu hheerrrrii aarrtteekkoo““iinntteerrppuueebbllooss”” ddeellaakkoo ttxxaappeellkkeettaarrii bbuurruuzz??

Maila aldetik, maila handia duen txapelketa delauste dut. Herri askotan, jende on asko dagobaina denak ez dute batera entrenatzen etajokatzen, txapelketa honek, herriko gazte des-berdinek batera jokatzea ahalbidetzen du etahorrek, beste era bateko giroa sortzen du.Txapelketa hau irabazteko inportanteena mailaguztietan pilotari onak edukitzea da, kategoribatean bakarrik onak izateak ez du askotarakobalio. Hor Donosti eta Azpeiti iruditzen zaizkitaipagarrienak eta osoenetako batzuk. Goierrimailan ere zerbait polita egiteko aukera ereikusten dut, Ataungo taldearen aldetik. Bainaesatekoa da, txapelketa hauetan inportanteenaez dela irabaztea baizik eta parte hartzea, zebestela herri askok eta askok ez lukete partehartuko. Nik nire aldetik esan beharra dut ezdudala parte hartzen txapelketa honetan, ezinbaitut.

EEsskkoollaakkoo uummeeaakk kkiirrooll mmoottaa ddeessbbeerrddiinnaakk eeggiitteennddiittuuzzttee,, bbaaiinnaa aazzkkeenneeaann ddeenneekk ffuuttbboolleeaann jjaarrrraaii --ttzzeenn dduuttee.. ZZeerrggaattiikk ddeellaa uussttee dduuzzuu hhoorrii,, zzeerr eessaann--ggoo zzeenniieekkee ppiilloottaa aauukkeerraattzzeekkoo??

Nahiko zaila izaten da. Umeek infantiletatikaurrera pilotan segitzea, maila horretatik aurre-

ra, jendeak egiten duen kirolak seriotasun bateskatzen baitu eta gehienak futbola aukeratzendute talde jokoa beti ere nahiago izaten delakoeta lagunekin egiten delako. Hala ere, Izalenbadaude ume pilo bat pilotan ibiltzen direnak etanik uste, horiei lagundu egin behar zaiela, pilotagustatuz gero, badaudelako aurrera egiteko etaondo ibiltzeko aukerak. Klubetan laguntza askoematen dituzte eta partiduak ez dira inon faltaizaten. Hala ere, denari dedikatu behar zaio beredenbora, eta pilotak alde horretatik denboraasko behar du, gehien bat takok egiten-eta. Osogarrantzitsua da gauza bakoitzari bere garran -tzia eman eta behar duen denbora dedikatzea.

AAzzkkeenn uurrtteettaann,, tteelleebbiissttaarrii eesskkeerr ppiilloottaarrii aasskkooeezzaagguuttuu ddiittuugguu:: IIrruujjoo,, AAiimmaarr,, BBaarrrriioollaa……HHoorriieettaattiikk zzeeiinn dduuzzuu gguussttuukkooeennaa??

Barriola dut gustukoena, denerako balio duenpilotaria delako. Frontoian gutxi daude berabezalakoak, dena ematen baitu partiduetan.Bere izaera umila ere azpimarratzekoa da.Bestalde, Irujok duen kasta eta borroka egitekoahalmen hori izugarria iruditzen zait. Frontoianedozein gauza egiteko kapaz da eta bera bezelagutxik jokatzen baitute. Baina Irujo bera da par-tidu bat galdu edo irabazten duena.

ZZee aassmmoo ddiittuuzzuu aauurrrreerraa bbeeggiirraa??

Egia esan, uste dut aurtengoa izango dela pilo-tan egingo dudan azken urtea. Denari bezalabehar den denbora eskaini behar zaio eta ondoibili eta partiduak irabazi ahal izateko asko ibilibehar da. Momentu honetan ez diot ia denbora-rik eskaintzen.

Kuriosoena da, pilotan gehienok ezagutzen gare-la eta ezagunenak ondo ibiltzen direnak izatendira, denean bezala. Beti bezala orain badaudelau edo bost izen nahiko markatuak eta horiekorain arte bezala jarraitzen badute, laster tele-bistan ikusteko aukera izango dugu. Niri aldehorretatik pilotak bete egiten nau, nik mutilhorietako batzuren aurka jokatu baitut etaberaien jokatzeko modua nola aldatu den ikusidut. Egunen batean horietakoren bat telebistan omaila altuko txapelketa baten ikustea zoragarriaizango litzateke niretzat.

LAZKAON, TXAPELKETATAN PARTE HARTZEKOAUKERA ZEGOEN ETA HURA DENA ANTOLATZENIZALGO BAT IBILTZEN ZELA JAKIN NUENEANLAZKAORA JOAN NINTZEN.

ANDONI URTEAGA . PILOTARI GAZTEA

““LLAAZZKKAAOONN TTXXAAPPEELLKKEETTEETTAANN PPAARRTTEE HHAARRTTZZEEKKOO AAUUKKEERRAA ZZEEGGOOEELLAA IIKKUUSSII NNUUEENNEEAANN HHAARRAA JJOOAANN NNIINNTTZZEENN””

// ANDONI URTEAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 14

Page 15: Aldaize 33

aldaize 32 > 15

ertzea [izal ezautuz]

Beste batzuetan ere azaldu da atal honetan,nola herrigunearen zabalkuntzak lehenagokoetxe bat baino gehiagoren galbidea ekarri duenIdiazabalen. Uste dut denok ezagutzen dugulahorrelako bat edo beste. Orain berrogei urte ha-lako zerbait gerta zitekeenik pentsatzea ere ezzen erraza, baina gaur hor daukagu Zelaa aspal-dikoa ere, kaleko etxe eta eraikin berriz ingura-tuta geratzen ari dena, bere baserri izaerari no-labait samar eutsiz (edo ezin eutsiz).

Dena dela, edonork ikusten du Zelaak etxezahar-zahar itxurarik ere ez duela; eraikuntzaeredu oso erregular eta dotorea ageri du, men-deen joanak beste baserri batzuetan utzi duenaldaketa eta berrikuntza erakusgarririk gabea.Izan ere (beste batean aztertu genuen Ondra-muñok bezala edo Atsisain eta horrelako beste-ren batek bezala), oraingo Zelaako etxeak ehunurte inguru izango ditu. Lehenagoko beste etxezaharrago baten ondorena hartu zuen berak

ere. Dokumentuetan ez da eraikuntzaren berri-rik ematen, baina lekukoek esanda dakiguoraingo Zelaa 1900 ondorengo urteetan egin zu-tela. Zelaa zaharra oraingo kiroldegiaren burualdean omen zen lehenago.

Lehenagoko etxe hura aipatzen duten aurrene-ko dokumentuak (Idiazabalgo beste baserri za-harrenen aipamenak bezala, bestalde) XVI.mendekoak dira. 1533. urterako esaten da izkri-buetan Zelaan bazirela bizilagunak; 1558tik au-rrera, etxea bera ere aipatuko da, modu bateraedo bestera idatzita: “Çelaa”, “Celaa”,“Zelaa”, “Çela”... inoiz bestelako forma batzukere ageri dira, seguruenik ere baztertzeko mo-dukoak (ez dirudite oso zuzen jasotakoak):“Zelai”, “Celada”... Azken aldian jasotako “Ze-laakoa”k, berriz, hasierakotik eratorria dirudi;beharbada, etxe berriaren eraikuntzak ekarrikozuen adierazpide berria, “Zelaako etxea” esate-ko edo.

Eta, zer esan izenaren jatorriaz? Ez dago uka -tzerik baduela guk gaurko egunean erabiltzendugun “zelai” izenarekiko antza, baina oso za-lantzakoa da hortik etortzea. Kontuan izanbehar dugu, gainera, Idiazabaldik kanpo ere ba-direla izen bereko beste etxe batzuk (Bidegoia-nen, Ezkio-Itsason, Zaldibian...) eta balitekeelaguztien jatorria ezagutzen ez dugun zerbaitekinlotua egotea, guztiek ere izenaren forma berasortzea harrigarri samarra baita. “Zelaa” abi-zena ere hor dugu, han-hemen nahikoa zabal-dua eta etxe hauen izaerarekin edo jatorriare-kin lotua egon litekeena.

ZZEELLAAAA aannttttoonniiooberasategi

DOKUMENTUETAN EZ DA ERAIKUNTZARENBERRIRIK EMATEN, BAINA LEKUKOEKESANDA DAKIGU ORAINGO ZELAA 1900ONDORENGO URTEETAN EGIN ZUTELA

EZ DAGO UKA TZERIK BADUELA GUK GAURKOEGUNEAN ERABILTZEN DUGUN “ZELAI” IZE-NAREKIKO ANTZA, BAINA OSO ZALANTZA-KOA DA HORTIK ETORTZEA

// ETXEAK ORAIN DUEN ITXURA

// ZELAA, EZKERRETARA, LOBIO ALDETIK IKUSITA 1906KO MAIATZEAN ATERATAKO ARGAZKIAN

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 15

Page 16: Aldaize 33

Bat-batean aukera sortu eta, hor goaz, Nepalera.Zer ikusiko dugunaren ideia garbirik gabe sartugara hegazkinean. Maletan sartu ditugu behar-be-harrezko ditugun gauzak, eta bertako herritarrenartean banatuko ditugun Carrefourrek emandakotxamarrak. Oraingo honetan, turista soilak izanbeharrean turista solidarioak izango gara.

Drukpa Don Gyu GKEak antolatzen duen bidaia da.Nepalgo auzo tibetarrean bizi diren Zinchen Gom-pako (monastegia) Budistek errekurtso ekonomi-koak izate aldera sortutako ekimena da.

Hegazkineko ikuskizuna mendi-tontor elurtsuakikusten hasten garenean hasten da, mendia men-diaren atzetik amaierarik gabe. Iritsi gara Kat-mandu hiriburura eta hasi gara aurreikusitako egi-taraua betetzen: hiriburuak bere barnean dituenaltxorrak ikusteko aukera asko eskaintzen dizkigu,Durbar Square adibidez tenplu eta jauregiz osatu-tako gunea Katmanduko alde zaharra da, etaarratsaldeko 17.00tan gertatzen den aldaketa be-netan ikusgarria da. Tabernetako teilatuetan ego-ten diren terrazetan eguzkia jartzen hasten dene-an, saltzaileak, kamino bazterretan, beraien ba-razki postuak jartzen hasten direneko espektaku-lua ikusgarria da. Bozina hotsak, behi sagratuak,oilo umezurtzak eta herritarren jantzi koloretsuekefekto berezia sortzen dute melodia kaotikoan.

Nahiz eta Nepalen gehiengoen erlijioa Hinduistaizan guk Budisten ikuspuntua ezagutu dugu, be-raien Estupa (leku sakratuak) eta tenpluak bisitatueta kondairak entzun ditugu.

Halere, Nepal, bere kulturagatik baino gehiago,Himalayako mendikateagatik da ezaguna gure ar-tean eta turisten ia %100 mendi ibilaldiren bat egi-teko joaten da bertara. Gu gerturatu ere eginginen. Batean, Everesta ikusteko hegazkin txiki bathartuta eta, bestean, Annapurna egun sentiarekinbatera ikusteko.

Chitwango parke naturalean ere egonaldi oso di-bertigarria igaro genuen: elefanteetan ibili ohia-naren barnean, krokodilo eta errinozeronteak ger-tutik ikusi, elefanteekin bainatu...

Nepalen denak funtzionatzen du “baliteke” aurre-baldintzarekin. Gaur egin beharrekoa beste egunbatera aldatu edo egin gabe utzi edo… eta ez dautzikeria kontua: filosofia kontua baizik. Budistekuste dute dena dagoela erlazionatuta eta badago-ela zergatik bat gauza guztientzako, baina ez dirahorretan pentsatzen jarduten, aurrera jarraitzendute. Egunean 4 orduko argi indarrarekin eta goi-zeko 5etan jotzen zuten Gong iratzargailuarekinjarraituko dute haiek orain ere. Eta gukhemen…badago aldea!

16 < aldaize 33

iparrorratza

TTAASSHHII DDEELLEEKKiirraannttzzuuarrizabalaga eta lluurrddeessmintegi

HHIIZZNNEETT Hiznet webguneak hizkuntza plangintza gradu ondokoa ketabeste hainbat ikastaro eta master on line egiteko aukeraeskaintzen du bere webgunean. Unibertsitate espezialistaizaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko berezko tituluada besteak beste eskaintzen duena.

[ liburua ]“ZAZPI ETXE FRANTZIAN”

IIzzeennbbuurruuaa::Zazpi etxe Frantzian

EEggiilleeaa:: Bernardo Atxaga

Garai kolonialean Afrikabereganatu zuen LeopoldoII.a belgikar erregearenistorioa kontatzen du Atxa-gak bere azken lanean.Pertsonaia batetik besteraetengabe salto eginez sa-banatik oihanera eta oiha-netik sabanarako bideakerakusten ditu.

[ webgunea ]http://hiznet.asmoz.org

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 16

Page 17: Aldaize 33

aldaize 33 > 17

zaharrak berri

Imajinatzen al duzue eskolarik gabeko Idiazaba-lik? Batek baina gehiagok esango luke baietz:batez ere goizetan izarak pegatu eta eskolakotrena harrapatzeko komeriatan ibiltzen denak. Lolasai egin eta gero egun guztia jolasean, ezta? Ai,beti oporretan ibiltzerik ez dela!

Eskola gaur egungo umeentzat gizarteratzekolehen pausoetako bat izaten da. Lagunak egin, bo-rrokatzen eta adiskidetzen ikasi, idazten eta ira-kurtzen ikasi, batuketak eta kenketak egitenikasi…ikasi, ikasi eta ikasi. Egungo eskolan ikas-teko gauza ugari baitago. Txilipurdi egiten ala su-kaldaritza eskolan, antzerkia egiten ala bertso-tan…garai bateko eskolekin antz askorik ez du.

Garai batean irakurri eta idazteko nahikoa lanizango zuten idiazabaldar gehienak. XVII. menderaarte ez zen irakaslerik egon herrian. Ordura arte,nahi zuenari Serotegiko serorak, sakristauak edozekienak erakutsiko zien irakurtzen eta idazten.Baserriko lanetarako eta egunerokorako ez zenoso beharrezkoa izango, eta zerbait idatzi beharraizatean eskribauarengana joko zuten.

1663an Udalak ordaindutako lehen irakaslea egonzen. 29 urteko Idiazabaldarra zen: Lorenzo de Go-rrochategui e Iparraguirre. Urte betez irakasle

egon ostean, badirudi bost urtez berriro ere herriairakaslerik gabe geratu zela. 1668an orduan 20urte zituen Jose de Artieda y Urbizu jarri zen ira-kasle. Urte batzuetan irakasle jarraitu zuen arren,1677an jesuita sartu zen. Bere lehengusu PedroUrbizuk hartu zion erreleboa urte betez, 1679anAntonio Saenz de Muniain jartzeko. Ordu ezkero ezda herrian irakaslerik falta izan.

Irakaslea, Udalarena zen Sastretxean bizi zen alo-kairuan. Bere urteko 20 dukateko (210 erreal) sol-datatik ordaintzen zituen 104 erreal alokarirurako.Irakaslearen soldata baxua zen eta normaleanbeste ofizioren batekin uztartuko zuten. Bere etxe-an eman behar izaten zituen klaseak. Pentsatze-koa da, beraz, ez zituela ikasle asko izango.

1790ean Gipuzkoako korregidoreak eskolak egite-aren beharra azaldu zuen. Idiazabalgo Udalakonespena eman zion ideia honi, baina dirua faltazen. Hori konpondu nahian, Udalak ideia bat izanzuen: elizari aurreratzeko eskatzea. Hamarrenaketa hasikinak (gaztelerazko diezmo eta primizia:elizaren zergak ziren) aurreratzen bazizkien, esko-la egin ahal izango zen.

Hori luzerako zihoan ordea, eta aurretik beste neu-rri bat hartu zuen Udalak. Irakasleari soldata igo -

tzea, irakasle lanetan bakarrik jardun zedin etaikasle gehiago har zitzan. Baldintza horietan lehenirakaslea Jose Francisco de Azurmendi izan zelauste da. 1806an. Jose Antonio de Urreta y Aranakhartu zuen bere postua hau hil zenean.

Idiazabalen XIX. mende erdi aldera arte ez zen es-kolarik egon. Udaletxe zaharraren azpian, gauregun Correos dagoen tokian jarri zuten. Orduanhasi ziren herriko neska mutiko gehienak eskolarajoaten. Neskak alde batetik eta mutilak bestetik.Baina guztiek ikasiko zuten idazten eta irakurtzen,batuketak eta kenketak egiten.

1927an bigarren eskola izango zena egin zutenAngel Unsain alkate zela. Azken urteetan KulturEtxea izan den eraikina alegia. Hemen ere neskaketa mutilak desberdinduta egoten ziren hasieran.Lehenengo solairuan neskak. Bigarren pisuan mu-tilak. Doña Petita, Don Alberto, Don Hilario…askok gogoan izango dituzte. Orduan apaizak etamaisu maistrak Don eta Doña izaten baitziren.Baina ikasteaz gain jolastordua orain bezalaxe iza-ten zuten lehen ere. Bigarren pisuan, plazara ema-ten zuen bigarren solairuko leiho zabaleko gelari,galeria deitzen zioten hasieran. Euria egiten zue-nean bertan jolasten zuten umeek. Gero, hura eregela egin zuten.

Baina Francoren diktadurako azken hamar urtee-tan bestelako eskola bat sortu zen. Alternatibenbila 1966an ikastola sortu zen. Bi eskola zeudenorduan: Eskola Nazionala eta Ikastola. Eskola ofi-zialari ihes eginez, ikastola apaiz etxeko geletaneta Zigorreko lokaletan egon zen hasieran.

1978an gaur egungo eskola eraiki zen. Eskola na-zionalekoak bertara joan ziren orduan, eta Udalakikastolari eskola zaharreko eraikina utzi zion. Bieskola egon ziren 1980 eta 1981 kurtsoan HerriEskola sortu eta biek bat egin zuten arte. Dena denbi ereduak ez ziren desegin 1988-1989 kurtsoraarte, D eredua (ikasgai guztiak euskaraz) guztien -tzat ezarri zenean.

Makina bat aldaketa izan ditu eskolak hasiera har-tatik. Hamaika kontu eta komeria eskolan gertatu-ko zirenak. Ez bairik gabe Idiazabalgo aldaketarenispilua da eskolaren historia.

HHoorrii ttoonnttooaa bbaaiinnoo aazzkkaarrrraaggooaa ddeekk[ ESAERA ]

XXIIXX.. MMEENNDDEE EERRDDII AALLDDEEAANN EEGGIINN ZZEENN LLEEHHEENNEENNGGOO EESSKKOOLLAAIIDDIIAAZZAABBAALLEENN

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 17

Page 18: Aldaize 33

18 < aldaize 33

saski-naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] iiññaakkiiaarrrroonnddoo aannaamariaannssaallaass

UURRDDUURRII ZZAAUUDDEE??KKAAFFEERRIIKK EEZZ,,TTEERRIIKK EERREE EEZZ.. ((IIII))

Normalean gizartearen bizi mar -txari leporatzen dizkiogu gure ur-duritasun eta buru-hausteak. Kon-turatzen ote gara gizarteko partai-de norbanako guztiak garela?

Aurreko Aldaizeren alean Anama-rik eman zigun erremedioa. Orain-go honetan, beste bat:

Jarri egosten honako barazkihauek, oliba olio txorrotada batekin: aza berdea, lekak (vaina), asunarengoiko aldeko hostoak, uraza (lechuga) eta perrexila. Egosten ari direne-an, zartagin batean jarri tipula, baratzuria, bi tomate lau zatitan txikitu-ta. Gehitu horri piper berdea edo gorria. Biguntzen direnean, bota egosi-tako barazki guztia zartaginera (ura kenduta noski).

Horrela utzi pixka batean. Berdura hori guztiori, beste jakiren bati la-guntzeko da. Arroz zuriari esate baterako. Egosi arroza aparte eta botabarazkiak arrozari. Guzti hori janez gero, bapo geratuko gara! Arrozik ezbaduzu etxean, pasta ere egin dezakezu.

PPAATTAATTAA PPAANNAADDEERRAAKK

> OSAGAIAKLLaauu ppeerrttssoonneennttzzaatt

- 5 patata + 2 Tipula + 3 Piper berde

> PRESTAKETA

Lehenik patatak eta tipula zurituko ditugu, ezta piperrei barneko haziakkenduko dizkiegu.Ondoren, patatak xerretan zatitu, eta zartagineandoratuko ditugu. Hori egin ondoren, labeko erretilu batean jarriko ditu-gu.Patatak frijitakoan, tipula eta piperrak zati txikietan banatuko ditugu,eta dena batera Doratuko dugu. Bukatzean tipula eta piperrak patatengainean jarriko ditugu.Orain, labea 250ºC-tara jarriko dugu eta pixkabatean berotzen utziko dugu, hamar minutu pasatu eta gero, aurretikfrijitu duguna labean sartuko dugu 20 minutuz. Azkenik, gatza eta pere-jil pikatua botako diogu eta zerbitzatzeko prest egongo da.

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 18

Page 19: Aldaize 33

saski naski

D⁄⁄

⁄F

:S

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ]

S⁄Duela hogeita bost bat urtekoargazki polita da honako hau.1978, 1979 eta 1980 urteetanjaiotako herritarrak ageridira. Gabonetako kantu-es-keko karrozan daudela dirudi,guztiak apain eta txintxo-txintxo. Honako hauek dira,ezkerreko aldetik hasita: IeraAcin, Orkatz Imaz, Alaitz Egu-ren, Ainitze Otamendi, EiderAlustiza, Alaitz Imaz, BegoArtola, Argoitz Urrestarazueta Aloña Telleria

Zein herrirekin egiten du muga Idiazabalek? Aurkitu itzazu ondoko hizki-zopan.

aldaize 33 > 19

GGAABBOONNKKAANNTTUUAANN

A I L H N B H M Z Z O U T B D W S L O MJ N B G V C C Ñ O E K J H N G M B V L TC X D Z Z S J H G G K N B V C U I O A PB V G G R E E A V A C N M K I T G V M IP L I K J G B F D M F D C M N I F D C XE W S V S E G U R A A B M O J L E A O PN N B E C G T R P A Ñ N M I U O P L K MN G F I R E W S A V C U Y T G A M K I OO N H B B V F D E I O P L M N B V C Y TR B V A D C G N J M J K I L O U Y T R FM B V R T F L O I A A T A N U O I K J UA N B G H J U Y T T V C L A Z K A O A EI B V F R D C X M A O L P O I U J L N HZ B N M V C E A O U U L K I M V X A Q WT E R D F R E H Y N M K I U L O I B N BE B G T H Y F D O N O S T I A M J E I OG V F R D C S B Z E P M N B V G T R W XI S L I U J H N G V M N N N W S D R O PI S H Y U I K J S W E G T H U M N I P OP K B N I A S A E B C D S W Z B T A U U EERRAANNTTZZUUNNAA::

Idiazabalekin muga egiten dutenherriak: Zegama, Segura, Mutiloa,Ormaiztegi, Beasain, Lazkao,Olaberria eta Ataun.

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 19

Page 20: Aldaize 33

Ale bakoitzakbatez beste, 1.350

irakurle ditu

Aldaize ondo baloratzekoarrazoiak: gustura irakurtzen dela-ko, gertuko berriak emateagatik,euskaraz delako eta euskara sus-

tatzen delako.

Aldaizeren albiste-en trataera objektiboadela diote ia irakurle guz-tiek (%98’2)

Euskal Herrian etorkizuneanzein hizkuntzatan hitz egiteanahi luketen galdetuta,irakurleen %79’6k eus-

kara nagusi litzatekeenegoera nahiago dute.

Aldizkariaren edukia: irakurle-en %82’2k esan du ez lukeelaezer aldatuko

Aldizkari plurala da irakurlegehiengo oso zabalaren tzat(%93’5). Aitzitik, %6’5ek dioaldizkari lerratua dela.

aldaizeren irakurleen iritzienlaburpena

Aldaizeren irakurleek gehienirakurtzen duten egunkariaDiario Vasco

Balorazio orokorra 1etik 10erabitartean: 7’6. Ehunekotan: %0

eskas/oso eskas; %1’7 nahiko batez;%6’6 ongi, %74’9 oso ongi, %16’9k

bikain.

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10 14/5/09 15:38 Página 20