aldaize 31

20
[ 31.alea ] 2009ko otsaila MARI KRUZ GALARRAGA Herriarentzat eta herrita- rrentzat lan egiteak bete egiten nau "Hartu Hitza" ekimeneko kideak Kataluniara joango dira Aste Santuan // KIROLAK 7 // HIZKETAN 14 ELIZAKO ABESBATZA, HERRIKO AHOTSEN BILGUNE // ZE BERRI? 8-9 TORRE ETXEA Jatetxea eta gazta biltegia izango ditu eraikin berriak ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 1

Upload: aldaize-illati

Post on 26-Mar-2016

252 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Aldaize aldizkariaren 31. alea

TRANSCRIPT

Page 1: Aldaize 31

[ 31.alea ]

2009kootsaila

MARI KRUZ GALARRAGA

Herriarentzat eta herrita-rrentzat lan egiteak beteegiten nau

"Hartu Hitza" ekimenekokideak Kataluniarajoango dira Aste Santuan

/ / K I ROLAK7

/ / H I Z K E TAN14

ELIZAKO ABESBATZA,HERRIKO AHOTSEN BILGUNE

// ZE BERR I ?8-9

TORRE ETXEA

Jatetxea eta gaztabiltegia izango ditueraikin berriak

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 1

Page 2: Aldaize 31

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 2

Page 3: Aldaize 31

aldaize 31 > 3

illatiren txokoa

#31AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, MaddiGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, IruneUrteaga eta Xabier Urteaga.

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Asun Uranga,Oihane Urteaga, Amaia Azurmendi, OierEziolaza, Aita Iparragirre Herri Eskola, XapobixiAisialdi Elkartea, Idiazabalgo Agenda 21,Anttonio Berasategi, Nagore Intxausti, Ana MariAnsalas, Sara Mujika eta Irantzu Arrizabalaga.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

AADDII!!!!!!!!!!!!IILLLLAATTIIKK EETTAA AALLDDAAIIZZEEKK TTEELLEEFFOONNOO ZZEENNBBAAKKII BBEERRRRIIAA DDAAUUKKAATTEE!!!!!!994433 1188 7744 7788

““KKRRIISSIIAALLDDII EEKKOONNOOMMIIKKOOAA”” IILLLLAATTII EETTAAAALLDDAAIIZZEERRAA EERREE IIRRIITTSSIIKKOO OOTTEE DDAA??

Hotsak badira behintzat eta pentsatzea herrielkarteoi ere eragina digula ez da akatsa, ezta?

Iazko uztaila aldera hasi ziren hainbat komunika-bide hizketan krisialdiaz edo ekonomiarenmoteltzeaz. Geroztik, hilabete batetik bestera,albisteak geroz eta kezkagarriagoak jaso ditugu.

Goierriko enpresetan ere kezka nabaria da.Kontratazioak jatsi egin dira eta behin-behinekokontratua zeukaten askok eta askok dagoenekolanpostua galdu dute.

Illatik gai honi buruz ere hitz egin du, hala beha-rrez. Bazkideon urteko kuotarekin Aldaizeren alebat argitaratzeko adina diru lortzen dugu. Bainagainerako bost aleak eta Illatik antolatzendituen gainerako ekintzetarako dirua hainbat itu-rrietatik lortzen dugu. Diru laguntzarik gehienaenpresetatik eta administrazio publikotik jaso -tzen dugu.

Nabarmena da sektore jakin batzuek krisialdiekonomikoa gainerakoek baino gehiago sufri -tzen ari direla. Baina ikusten ari garenez, poliki-poliki eta agian neurri txikiagoan, gainerako sek-toreetara ere ari da zipriztintzen.

Illatik urtero izan dituen diru-iturriak jaitsikodiren edo ez, ez dakigu. Agian esan daitekeaurreko urteekin konparatuta, gutxiago jasokodugula datozenetan. Baina tira, Illatiren txokohauxe aprobetxatu nahi dugu adierazteko, ahale-ginak egingo ditugula diru faltarik behintzat izanez dezagun.

Bi diru laguntza iturri esanguratsu izan dituguurtarrilean. Udalak eta Ampo Koop.E.-k dirulaguntza handia eman diote Illatiri. Eskerrakeman nahi dizkiegu, garrantzitsua izan daIllatirentzan euren ekarpena. Ea beste laguntzagehiago ere lortzen dugun.

Illatiko bazkideok erabaki genuen azarokoBatzarrean lehentasunik handiena Aldaize argi-taratzeak duela eta horren ondoren, herrikoegutegiak. Gainerako ekintzak dauden dirulaguntzen araberakoak izango zirela erabakigenuen. Illatik seigarren urtez, Aldaizeren beste6 ale argitaratuko ditu.

NABARMENA DA SEKTORE JAKIN BATZUEKKRISIALDI EKONOMIKOA GAINERAKOEKBAINO GEHIAGO SUFRITZEN ARI DIRELA.BAINA IKUSTEN ARI GARENEZ, POLIKI-POLIKI ETA AGIAN NEURRI TXIKIAGOAN,GAINERAKO SEKTOREETARA ERE ARI DAZIPRIZTINTZEN

BI DIRU LAGUNTZA ITURRI ESANGURATSUIZAN DITUGU URTARRILEAN. UDALAK ETAAMPO KOOP.E.-K DIRU LAGUNTZA HANDIAEMAN DIOTE ILLATIRI

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 3

Page 4: Aldaize 31

4 < aldaize 31

iritzie

BBOONN DDIIAAFisioterapia ikastea erabaki eta EuskalHerrian aukerarik ez zegoela ikusteanBartzelonara joatea pentsatu nuen. Oso hirikosmopolita da, izan ere, mundu guztikojendea aurkitu dezakegu bertan eta aldi berean oso erakargarria daeuskaldunontzat.

Egia da herri txiki bateko lasaitasuna utzi nuela Bartzelona bezalako hiribatean bizitzeko, baina oso ongi egokitu naiz hizkuntza aldaketarekinzailtasun batzuk eduki arren, ikasgai guztiak katalanez baitira.

Ikasle-egoitza batean bizi naiz, unibertsitatetik nahiko gertu. Bertan,Espainiako toki ezberdinetako jendea eta AEBko batzuk ezagutzekoaukera izan dut eta lagun talde jatorra osatu dugu. Gelan Barakaldokoneska batekin nago, oso ongi konpontzen gara eta elkarri asko lagun -tzen diogu.

Nire egun arrunt bat: goiz xamar esnatu, gosaldu, ikasi eta bazkalduostean metroa hartu unibertsitatera joateko. Klaseak arratsaldez dauz-kat, hortaz, egoitzara iristean afaldu eta ohera. Aste bukaerak aprobe -txatzen ditut lagunekin irtetzeko; kanpoan jaten dugu eta hiria ezagu -tzen ibiltzen gara.

Bartzelonan desplazatzea oso erraza da, normalean, metro edo bizikle-taz mugitzen gara. Ezagutzea merezi duen tokia “Parque Güell” dugu,bertan, eraikuntza bitxiak aurkituko ditugu. Bisitatzeko beste leku bat“Tibidabo” parkea da, bertatik bista zoragarria dugu, Bartzelona osoaikusten da eta. Nik ikasten dudan unibertsitatearen ondoan “SagradaFamilia” kokatzen da, inoiz bukatuko ez dela ematen duen katedrala.Bizi naizen egoitzatik nahiko gertu “Ramblas” deitzen den kale luze batdago. Egunean zehar jende asko egon ohi da bertan dauden mimo, pin-tore eta denda txikiak ikusten.

Nou camp-en futbol partidu bat ikusteko aukera ere izan dut. Ikuskizunbat izan zen Barça jolasten ikustea; etengabeko flash argiak, Barça-renereserkia, jarraitzaileen animo oihuak...bertako bat gehiago sentiaraz-ten zaitu.

Azterketak amaitu ostean Idiazabalgo jaietara etorri naiz. Festak amai-tuta Bartzelonara itzuli beharko dut baina martxoan berriro izango naizbueltan, beraz, ordurarte...

Fins Aviat.

BBEEKKAATTUU MMOORRTTAALLAAEz da erraza bizitzan erabakiak hartzea, ez daerraza egoera honetan lan bat edukitzea, ez daerraza lanaren eta bizitzako beste gauzenarteko oreka mantentzea.Bakoitzak ahal duenmoduan egiten du. Eta ez da hau denon gustukoa izaten.

Ni merkataria naizenez jendeari esker bizi naiz, hau da, gauzak eskaintzendizkizuet: tabakoa, inpresoak, zigiluak, opariak, fotokopiak, faxa... nahiduzuenarentzako, eta bezero bezala zerbitzua zor dizuet, baina nola emannire esku dago eta etortzea zuenean.

Jendearekin lan egiten dugunok beti denen ahotan gaude; prezioak direla,diru asko omen dugula, gaur itxita dugula, "ez dakit nora" joan garela...Batzuentzat kafe bat hartzea lan ordutan "bekatu mortala" da, beti jendebatzuen protestak entzuten, eta gainera aurpegi ona jarri behar!

Nire kasuan, lanean bakarra naizelako ezin izaten dut beste inor utzi, etabakarra naiz soldata batentzat ematen duelako negozioak.

Ez noa hemen nire bizitzaren atal guztiak kontatzera, ez da hori intentzioa,nahiz eta asko gustatzen zaigun besteen etxeetan sartzea norberarena zain-du ordez.

Bakarrik adierazi nahi dut denda eramateko era ahal dudan moduan egitendudala. Badakit inoiz ez dela izango denen gustukoa, badakit askok ulertzenduzuela ere... Horiei eskerrak eman nahi dizkizuet, eta besteei esan; ordu-tegi berria dela eta ez dela sortu diren komentarioen harira gauza bakarra:mundu honetan zerbait ondo egin baldin badut, hori nire alaba edukitzeaizan dela eta berarengatik hartu dudala erabaki hau.

Besterik gabe, nire denda apal eta xume honetatik esaten dizuet hemennagoela zuen zerbitzura astelehenetik ostiralera 9:15etatik 15:15etara, etalarunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Larunbat arratsalde eta igandea itxitadago. Esklabutza aspaldi bukatu baitzen. Eta gainera Jainkoak berak ereegun bat hartu omen zuen deskantsatzeko. Ni "atea" hutsa naizenez (nahizeta une honetan nire ama eta izebari bihotzekoak eman) egun eta erdi har -tzen ditut eta hemendik aurrera asteko arratsalde guztiak nire txikiarentzatizango dira, infernura joango ote naiz?

Asko kostatako erabakia da baina nire aitak esaten duen moduan "urtebukaeran beti San Silvestre". Besterik gabe, barkatu eragozpenak eta milaesker bezero guztiei.

[ HEMENDIK ] Idiazabal

ooiihhaanneeurteaga aammaaiiaaazurmendi

[ HANDIK ] Bartzelona

[ BERTSOA ]

Hipoteka hartutaBizi guztirakoNola hala ahal dala Ordaindu beharkoGure bizi tokia Izango dalakoJubilatuko gera Hala izaterako

Ordaintzekore orain A ze miseriaKrisia daukagulaHau da komeriaDenok lanikan gabeGeitu gera iaBankuena da ia Munduan erdia

EEggiilleeaa:: OOiieerr EEzziioollaazzaaDDooiinnuuaa:: 88kkoo ttxxiikkiiaa

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 4

Page 5: Aldaize 31

SSAANNSSEEBBAASSTTIIAANNAAKK

aldaize 23 > 5

kolaborazioak [herri eskola]

Aurten ere, azkeneko urteen gisara, SanSebastian eguna ospatu dugu, festa giroan etadanborra astinduz. Nahiz eta kanpoko giroa bus-tia eta hotza izan, gure animoak eutsi zion goia-ri. Herriko kiroldegian egin genuen eta HaurHezkuntzako maila guztiak parte hartu genuen(2-5 urte bitarteko haur eta irakasleak). Gozamena nagusitu zen bertaratu ginenon arte-an: eskolako ikasle, guraso, aiton-amonak, ira-kasle,…gustura egon ginen, nahiz eta ikuslenahiz danbor jole paperean izan. Jende ugari hur-bildu zen eta baita parte hartu ere. Bakoitzakgeunden tokitik, bizipen desberdinak izango geni-tuen, baina aldi berean denok elkartzen eta bate-ratzen gintuen lokarria festa bera izan zen.Benetan oso alaia eta animosoa izan zen.Gure haurrak pozik eta gustura aritu ziren dan-borra joz. Ilusio eta interes handia zuten. Denoksukaldariz jantzita aritu ginen, dotore!!, Alixirenzuzendaripean. Eskertzekoa da, megafoniaren antolaketan egi-ten den ahalegina, horrelako festetan musikabaita oso inportantea. Eta bestalde, aipamenberezia egin nahi diogu Alberto Inzari, horrelako-etan beti prest dagoelako guri laguntzeko. Eadatorren urtean Alberto ere animatzen zaiguneta sukaldariz janzten dugun! Txanoa gurekontu!!!

ZZIIKKLLOOIIAARREENN OONNDDOORRIIOOAAKKEskolako kiroldegian ere arrastoak utzi ditu haize zikloiak. Urtarrilaren23an, gauean, haize bolada ikaragarri batek, kiroldegiko teilatu zatihandi bat hau -t si eta bota egin zuen. Hori gertatu zenean, eskerrak, inorez zegoen bertan! Baina irudiak ikusita, ikusi dezakezue zer nolako hotseta arriskua izan den.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 5

Page 6: Aldaize 31

6 < aldaize 31

kolaborazioak [xapobixi]

IIAA 8800 HHAAUURR AARRII DDIIRRAA EEUUSSKKAALL DDAANNTTZZAAKK IIKKAASSTTEENN

Aurreko urteko urrian, kurtso berriarekin bate-ra, hasi ziren Xapobixi aisialdi taldetik hiruga-rren aldiz herriko umeentzako antolatu dituguneuskal dantzen entseguak.

4 eta 11 urte tarteko 78 umek eman dute izenaaurten dantza ikastaroan, eta horietatik, seitalde sortu dira adinka banatuta. Talde bakoitze-an hainbat euskal dantza ikasten ari dira. Bidantza-irakasle ari dira aurten umeei eskolakematen, Amaia Juarena urretxuarra eta NereaGarcia idiazabaldarra. Dantza ikastaroak Gura-so Elkarteko lokalean ematen dira.

2009ko Sanblasetan ere, beste urteetan bezala-xe, Idiazabalgo umeek eginiko dantzak ikusteko

aukera izan da. Igarondo pilotalekuan izan zendantza emanaldia, eta guraso eta herritar ugaribildu zen bertan. 4 urteko umeek Zapatari-dan -tza egin zuten, 5 urtekoek Ipurdi-dantza, 6 urte-koek San Petit, neska talde batek Makil Txiki etamutilen beste talde batek Jorrai-dantza.

Umeek San Adrian egunean izango dute dantzenjendaurreko hurrengo emankizuna, arratsaldepartean izango da herriko plazan. Horretaz gain,Xapobixi aisialdi taldea Idiazabalen DantzariTxiki egun bat egiteko ideia aztertzen ari da,dena den oraindik ez dago ezer aurreratzerik,ideia zehazten ari gara oraindik eta.

IIHHAAUUTTEERRII JJAAIIAA Ostiral mehe egunez, ihauteri jaia ospatuzuen Xapobixi elkarteak. Umeentzako jola-sak antolatu zituen. Arratsalde partean Gu-raso Elkarteak merienda antolatu zuenohiko legezherriko plazan eta ondoren jola-sak egin ziren. 6 urte bitarteko umeentzatmargotzeko marrazkiak egon ziren, aurpe-gia margotzeko aukera izan zuten, globoakbanatu ziren...

6 urtetik gorako umeentzat berriz, Play Backlehiaketa antolatu zen.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 6

Page 7: Aldaize 31

aldaize 26 > 7

kirolak

Eskoziara egindako bidaia izan zen autodeter-minazio eskubidearen aldeko herri ekimenarenmugarria 2008. urtean. 95 bat pertsona joanziren eskubide hori aldarrikatzera, euskal kultu-ra erakutsi eta bi herriak hurbiltzera.

Aurtengoa, gertuko sentitzen dugun bestelurralde batera bidaia izango da: Katalunia.Aste Santuetarako antolatzen ari dira irteera.Oraingoan ere Beasaingo dantzariak, IruñakoArrosadia auzoko joaldunak eta Idiazabalgojendea joango dira, tartean, herri kirol taldea.Ekimeneko bi kide izan ziren Katalunian festaostean bidaiako antolaketa planifikatu asmotaneta hauxe da kontatu digutena.

Gironara eta BartzelonaraLehenengo bisita lekua La Bisbal d’Empordàherria izango da. La Bisbal Gironako BaixEmpordà zonaldean dago, hiriburutik 20 batkilometrora eta 10.000 biztanle ditu. Bertan biegun egitea da asmoa. Ostiral Santu eguneanharrera ekitaldia izango dute. Larunbatean, api-rilak 11, izango da ekimenaren ekitaldi nagusiaeta ondoren, gauean, dantza saioa eskainikodute beasaindarrek. Joaldunekin batera kaleji-ra, herri kirol saioa eta dantzariak izango dira.La Bisbal herriko kultura taldeekin harremane-tan egon dira hau guztia zehazteko. Correfocdeitzen den suaren festa ospatzen dute LaBisbalen eta ekitaldi horren arduradunekinelkartu ziren. Gerora bertako herritarrakIdiazabalera etortzea espero da.

Gironatik Bartzelona hirira joango dira ondoren.Bertako Euskal Etxeko zuzendaria izan daBartzelonan kontaktua. Helburua asmo handi-koa da: Katalunia Plazan egin nahiko lukete eki-taldia, hiriaren zonarik garrantzitsu eta fama-tuenetako den gunean. Zaila izango da, ordea,hainbat baimen lortu beharko direlako, bainasaiakera hor dago.

Dirua biltzeko ekintzak martxanIaz bezala ekimena ekintza ugari antolatzen arida bidaiako gastu gehienak ordaintzeko.Goierriko hainbat udaletxek dirulaguntzak ema-tea aurreikusita dago, eta Gipuzkoako Foru

Aldundiak ere bere ekarpen ekonomikoa egiteaespero da. Horretarako elkarte ofiziala sortubehar izan dute: Hartu Hitza.

Otsailaren 28an saski eder bat zozketatuko da,errifak salgai daude oraindik. Festetan erehainbat lan egin dira dirua lortzeko, sagardodastatzea eta taloak tarteko.

Bidaian parte hartzeko deialdia irekia da. Horidela eta, otsailaren erdi aldean bilera egin zenproiektuaren nondik norakoak azaltzeko.Eskoziako esperientzia benetan bikaina izanzen, ziur gaude oraingoak ere beteko dituelaespektatibak. Animatu, bada, bidaian partehartzera.

EEKKIIMMEENNAA EESSKKOOZZIIAATTIIKK,, KKAATTAALLUUNNIIAARRAA:: HHEERRRRII BBAATTTTOOPPAAGGUUNNEERRAA BBIIDDEEAANN

// EKIMENEKO KIDEAK, ESKOZIARA EGINDAKO IRTEERAKO ARGAZKI BATEAN

HARTU HITZA DEITZEN DEN ELKARTEASORTU DU AUTODETERMINAZIO ESKUBIDE-AREN ALDEKO IZALGO HERRI EKIMENAK.

EEKKIIMMEENNAARREENN BBIIDDEEOOAA IIKKUUSSGGAAII lloottuurraahhoonneettaann::http://es.youtube.com/watch?v=TV6ba860nrk

// EKIMENEKO KIDEAK, ESKOZIARA EGINDAKO IRTEERAKO ARGAZKI BATEAN

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 7

Page 8: Aldaize 31

8 < aldaize 31

ze berri ?

Udaletxeak Zelaako kiroldegi parean hasi etaZepai jatetxera bitartean dagoen espaloi ere-mua berrituko du. Eremu horretako oinezkoenibilbideari Kale Nagusiko itxura bera emangozaio, eta aparkaleku berriak ere egingo dira.

Lan horiek baina, errepidea estutzea ekarrikodute. Eskolarako sarrera, ordea, errazagoa

egingo da behin lanak amaituta, autoz etor -tzen direnentzat.

Lanen azken faseak Bere Nahia etxeareninguruan izango du jarraipena. Eremu horre-tan ere espaloia eraikiko da, eta herri sarre-ra gisako bat ere egingo da bertan, inguruaeraldatuz.

KKIIRROOLLDDEEGGIITTIIKK ZZEEPPAAIIRRAA BBIITTAARRTTEEKKOOEESSPPAALLOOIIAAKK BBEERRRRIITTUUKKOO DDIIRRAA

OOIINNEEZZKKOOEEKK LLEEHHEENNTTAASSUUNNAA IIZZAANNGGOO DDUUTTEEKKAALLEE NNAAGGUUSSIIAANN

Idiazabalgo Kale Nagusia itxura aldatuta iku-siko dugu laster, Kale Nagusia oinezkoentzatmoldatuko baita Txomenane eta plaza artekoeremuan. Lanak lehenbailehen hasiko dirabertan.

Herriko Agenda 21etik ateratako proiektuada, herritarrek beraiek euren ekimenez bul -tzatutakoa, beraz. Helburua herri guneari airelibre pixka bat ematea izango da. Hala, Txo-menane parkea eta Plaza Nagusia lotu egingo

dira, oinezkoei lehentasuna emateko. Eralda-keta honek autoentzako eta gisako ibilgai-luentzako oztopo urbanistiko bat suposatukodu. Autoek bidea erabili ahal izango dute,baina errail bat soilik izango du errepideak,eta noranzko bati emango zaio nagusitasuna.Kontrako noranzkoko autoek itxaron egin be-harko dute. Horrek, herriko ertzetan bizi dire-nentzat, adibidez, herria zeharkatzen ibili be-harrean, sarrera batetik edo bestetik sartzeaekarriko du, adibidez.

Orain urtebete pasatxo jarri zen martxan lehenaldiz Oinezko trena proba moduan astebetez. Tre-naren arrakasta ikusita, pasa den ekainetik moduiraunkorrean, egunero-egunero zeharkatzen duOinezko trenak gure herria.

Idiazabalgo Agenda 21eko Forotik Oinezko trenamartxan jarri eta egunero egunero trena hartzenduzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Izanere, tren hau, gure bileretan hainbeste aldiz ezta-baidatu dugun mugikortasun iraunkor hori lortze-ko tresna ezinhobea da. Era berean, gainerakoherritarrok ere autoa gutxiago erabiltzearen ga-rrantziaz jabetzeko ere bide paregabea iruditzenzaigu: herrian bertan egiten ditugun desplaza-menduak (lanera, enkargutara, etab, joateko)oinez giteko inongo arazorik ez dagoela erakus-ten diguzue eta!

Beraz, jaso gure zorion eta animorik beroenak!!ESKERRIKASKO!!

Agenda 21eko Foroa

AAGGEENNDDAA 2211EEKKOO FFOORROOAA2009arekin batera hasi gara lanean Agenda21eko foroan ere! Pasa den Urtarrilaren 19an el-kartu ginen, herriko hondakinen edukinontzienkokapean eztabaidatu asmoz.

Hondakinen kokapenari buruz zenbait aldaketaegitea egokia iruditzen zaigu eta gure proposam-na Sasietari jakinarazi nahi diogu, beraien iritziaere kontuan izateko.

Aurrerantzean ere hilero biltzeko asmoa dauka-gu, lehenengo astelehenetan Honela, datorrenbilera otsailaren 9an izango dugu, Pilarrenean,arratsaldeko 18.30etatik aurrera (bilera astebe-te atzeratzea pentsatu da San Blasak direla eta).Herritar guztioi gonbidapena luzatu nahi dizuegubileretan parte har dezazuen!!! ANIMATU ETAPARTE HARTU!!!!!!

AAGGEENNDDAA 2211OOIINNEEZZKKOO TTRREENNAA EEGGUUNNEERROO MMAARRTTXXAANN:: EESSKKEERRRRIIKKAASSKKOO!!!!!!!!

// HERRIGUNEA, PLAZA ETA TXOMENANE ARTEKO ERREPIDE ZATIA

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 8

Page 9: Aldaize 31

aldaize 31 > 9

ze berri ?

JJAATTEETTXXEEAA EETTAA GGAAZZTTAA BBOODDEEGGAA IIZZAANNGGOO DDIITTUU TTOORRRREEEETTXXEEKKOO GGAAZZTTAA GGUUNNEE BBEERRRRIIAAKK INTERPRETAZIO ZENTROA ERE BERTAN IZANGO DA, BAITA ERABILERA ANITZERAKO HAINBAT GELA ETABULEGO ERE

Idiazabalgo Udalak urtarrilean eman zuen jendeaurrean Torre Etxean egingo den proiektuarenberri. Bertan gaiaren ingurukoak izango dira:jatetxea, gazta bodega, interpretazio zentroa,sektoreko hainbat bulego eta erabilera anitze-rako hainbat gela izango dira, besteak beste.

Proiektu berri honek hiru helburu nagusi izangoditu: batetik, gaztaren sektoreari baliabideakematea bere garapenean laguntzeko. Bestetik,nazioartean Idiazabal gaztaren promozio lanaindartzea. Azkenik, Idiazabal jatorri izendapenaduen gaztarengan interesa azaltzen duten per -tsona, erakunde eta organismo guztiei zerbitzuaematea. Hiru helburu horiek abiapuntu hartuta,Idiazabal Gazta Gunea gaur egun dauden mun-duko gazta erakunde eta elkarte desberdinei

zerbitzua eman eta beraiekin elkarlanean aritu-ko da. Beste jatorri izendapenetako ekoizle han-diekin lehiatuko da, beraz, eta orain arte egitenez diren lan eta ekintzak garatzea izango daardatz nagusietako bat: bezeroari zuzendutakofilosofia sustatzea.

Udaletxeak iaz eskuratu zuen eraikina Madrildikjasotako diru laguntza bati esker. Urte betelanean buru belarri aritu ostean, proiektuazehaztuta dago jada. Hasieratik argi zeukanUdalak gaztaren inguruko proiektua garatu nahizuela eraikinean. Baina proiektu horri formaematea falta zen.

Hasteko, Idiazabal Gaztaren inguruko jatetxetematiko bat egingo da. Ahal izanez gero, izen

handiko sukaldariren batek kudeatzea litzatekeUdalaren nahia. Idiazabal Gaztaren interpreta-zio zentroa ere bertan kokatuko da, proiektuberria abian jarritakoan. Gainera, gaztarenupeltegi bat ere kokatuko da bertan, zerbitzubikoitza eskaintzeko: alde batetik, sektorearidagokionez, leku faltan geratzen diren artzai-nen beharrak asetuko ditu, logistika biltegibaten gisa funtzionatuz. Bestetik, enpresa mun-duari begira, eurek egindako gaztak gordetze-ko biltegi modura ere funtzionatuko du. Hainbatkudeaketa administratiborako bulegoak erebertan kokatuko dituzte eta erabilera anitzekogela bat ere bai. Kanpoaldean, berriz, aparka-lekuaz gain, hainbat ekimenetarako espazioaere egokituko da.

// TORRE ETXEA.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 9

Page 10: Aldaize 31

10 < aldaize 31

ertzea [izal ezautuz]

Karkamo estrada dotoretuaz aritu ginen aurre-koan. Bada, beraren alboan, lehenagotik ereberriztua dagoen orube bat. “Gernikako Arbola-ren Parkea” dela dio hango paretako idazkunak,baina lehenago beste gauza bat izan zen; izenezeta izanez.

Aurretik, Kantoiko etxea egon baitzen leku ho-rretan. 1965 aldera –artean, saihesbidea egingabe zegoen oraindik- goitik behera zetorrenkamioi handi batek etxea jo eta beraren alde batbota egin zuen; ia mirarizkoa izan zen, baina ezzen etxearen hondamenaz bestelako ezbeharrikgertatu. Ez etxean bizi zirenei, ez txoferrari ger-tatu zitzaien ezer. Eroritako zatia ez zen berre-raiki eta, handik hamar bat urtera, errepikatuegin zen historia, baina, oraingoan, zoritxarrekoondorioa ere ekarriz: gidaria eta parean harra-patutako herritar bat hil egin ziren eta beste batoso larri zaurituta utzi. Orduan, etxea bota eginzen osorik eta ez zen berriro altxatu.

Etxe ederra zen Kantoikoa, bertako indianoekberritu eta itxuratua; gerra ondoren arte, dendaeta taberna ere egon ziren bertan.

“Kantoikoa” zeritzoten etxeari, seguruenik ere,horrelako lekuan zegoelako, Karkamo estrada-ren eta Kale Nagusiaren artean, kantoi-kan-toian.

Baina etxeak izan zuen –azken aldian, behin -tzat- ezagutzen eta erabiltzen ez zen beste izenbat ere: “Elizazpia/Elizazpi”.

“Kantoikoa” XX. mendeko aipamenetan baka-rrik dago dokumentatua, izan ere, ordu arte,idatzizko agiriak Elizazpiko etxeaz mintzo baiti-ra. 1673. urtean hasten dira izenaren aipamenhoriek, baina baliteke etxea bera XVI. mende-koa behintzat izatea (Domingo Urbizukoarenetxea, 1599an).

Eliza eta beraren aurrealdeko plaza izango zirenorduan herriko erdigunea eta ez da harritzekoaberari begiratuz sortu eta eratzea etxe batzuenizenak: Elizazpi bezala, hor ditugu Elizalde(Ugalderekin batera, orain dela gutxi botata-koa) eta Elizburu (Arraizenea) ere.

Azken xehetasun bat bukatzeko. Gure hizkuntzaaldatzen nola joan den konturatzeko, jakitekoa

da aipamen zaharrenetan “Eleizazpi(a)” esatendela. Gaurko eguneko “Arizkorreta” edota“Urritzabal”en lekuan “Areizkorreta” eta“Urreitzabal” egon ziren bezalaxe.

KKAANNTTOOIIKKOOAA aannttttoonniiooberasategi HerrikoAbesbatzak:urte askotako historia

“KANTOIKOA” ZERITZOTEN ETXEARI, SEGU-RUENIK ERE, HORRELAKO LEKUAN ZEGOELA-KO, KARKAMO ESTRADAREN ETA KALE NAGU-SIAREN ARTEAN, KANTOI-KANTOIAN.

“KANTOIKOA” XX. MENDEKO AIPAMENETANBAKARRIK DAGO DOKUMENTATUA, IZAN ERE,ORDU ARTE, IDATZIZKO AGIRIAK ELIZAZPIKOETXEAZ MINTZO BAITIRA.

// KANTOIKOA, PLAZA ZAHARRETIK IKUSITA, AURREKO MENDEAREN HASIERAKO IRUDIAN.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 10

Page 11: Aldaize 31

HerrikoAbesbatzak:urte askotako historia

Egungo elizako korua ezagutzen dugu herrian. Urte askota-ko istorioak gordetzen ditu, baina, bere ahotsetan. Elizakoabesbatzaz gain, baina, Gautxori izeneko abesbatza ere izanzen herrian. 40 herritarretik gora elkartzen ziren PatxiIparragirreren zuzendaritzapean.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 11

Page 12: Aldaize 31

12 < aldaize 31

erreportajea

Herrian eginiko emanal-diak bakarrik ez,Idiazabalgo mugetatikkanpo ere ateratzenziren askotan, abeste-

ra, koadrilan. Inguruko herritara, gehienetan:Segura, Alegia, Legorreta, Ataun… Ondoren,beste herrietako abesbatzak ere etortzen zirenherrira, euren emanaldiak eskaintzera.“Askotan joaten ginen beste herrietara ere,kontzertuak eskaintzera”, gogoratzen duteEugenio Urteaga eta Isa Diazek, egungo elizakoabesbatzako kideak. Urte asko eman zituztenbiek Gautxori abesbatzan, eta orain, elkarrekinabesten dute Elizako abesbatzan. “Izugarrizkokoadrila juntatzen ginen entseguetan”, gogo-ratzen du. Herritarren artean sortutako zerbaitizan zela gogoratzen du Eugenio Urteagak.“Poteoan eta herritar asko ibiltzen ginen, giroonean, eta abesbatza bat osatzeko elkartzeapentsatu genuen”, gogoratzen du. Askok eliza-ko koruan ere parte hartzen zuten, eta, beraz,bazekiten haren berri. Patxi Iparragirre arituzen zuzendari lanetan, “Behin Irunera ere joanginen abesbatza lehiaketa batetara!” gogora -tzen du, irribarrez, Urteagak. Ez zuten, baina,saririk eraman. “Oraindik ez geunden prestatu-ta”. Patxi Iparragirre, ordea, Donostiara joan

zen bizitzera, eta Gautxori abesbatzak ere horikusi zuen etenda bere ibilbidea. “Harekin bate-ra isilduko zen abesbatza ere”, gogoratzen duteDiazek eta Urteagak. Hala, herrian, abesbatzabakarra geratu zen: Elizako abesbatza.

TradizioaHerrian beti egon den abesbatza, baina, Elizakoabesbatza edo korua izan da. “Ni umetatik ibilinintzen bertan, eta gero Gautxorin eta elizako-an, bietan batera ibiltzen nintzen”, gogoratzendu Urteagak. Ez daki, zehazki, zein urtetan sortuzen elizako abesbatza. “Nik betitik ezagutzendut”, dio.

UZTAILAREN 18AN EGUN PASA ETA ERROME-RIA EGITEN ZITUZTEN ELIZAKO KORUKO KI-DEEK.

JOSE GALO ZUDAIREK JOTZEN ZUEN HASIE-RAN ORGANOA; BITTORIANO TELLERIAK ON-DOREN, ETA NAXARIO TELLERIAK ORAIN.

// HERRIKO TXISTULARIEK ETA ELIZAKO ABESBATZAK SAN BLASETAN ELKARREKIN ESKAINTZEN DUTEN KONTZERTUA, 90. HAMARKADAKO ARGAZKI BATEAN

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 12

Page 13: Aldaize 31

aldaize 31 > 13

erreportajea

Ahotsa bakarrik ez, organo soinua ere herrikoabesbatzako laguntzailea izan da betidanik.Jose Galo Zudairek jotzen zuen lehendabizi,Bittoriano Telleriak ondoren, eta NaxarioTelleriak orain. Zuzendaritza lanetan ere, PelloGorrotxategi aritzen zen noizbehinka lan horre-tan, baina Naxario Telleria aritu da, urte luze-tan, lan hori egiten, organua jotzen hasi zeneraarte. Orain ere zuzendari bezala aritzen da, etaMaitere Auzmendik laguntzen dio horretan, sol-feoa baitaki. “Elkarrekin aritzen gara lana egi-ten”, diote. hartu zion erreleboa. 14 urte zitue-la hasi zen koruan abesten eta organoa jotzenNaxario Telleria, eta oraindik lan horretanjarraitzen du. Ia bizitza osoa daramaki taldea-rekin bat eginda.

“Izan zen urte guzti horietan ixilune bat, 70.hamarkadaren bueltan, oso oker ez banago”,kontatzen du Eugenio Urteagak. Elizatik etorrizen, abesbatzak denbora batean isiltzea kome-ni zenaren esana. Eta, hala, urte batzuetan isi-lik egon zen herriko abesbatza ere. Baina, berri-ro ere elkartu eta abesten jarraitu behar zute-lakoan, bildu egin ziren partaideak. “Eta ordu-tik, gaur egunera arte jarraitzen dugu”, dioteegungo partaideetako batzuk.

Abesbatzaren eguna ospatzenzutenekoa“Bada aspaldiko bitxikeria bat, norbaitek konta-tu izana gogoratzen dudana”, dio MaiterekAuzmendi, abesbatzako egungo zuzendariak.Uztailean, hilaren 18aren inguruan, egun pasaegiten zuten, aspaldian, koruko kideek. Ez zirenurrutira joaten; Etxegaratera igotzen ziren,Aizkorri jatetxearen inguruetara. “Ni gazteanintzen artean eta gutxi gogoratzen dut”, aitor-tu du Urteagak. “Uharka Ondoko kamioia har-tuta joaten ginen”, kontatzen du Urteagak.Eserkeluak egiten zizkioten hari, etaEtxegaraten goitik behera abiatzen ziren, otor-dua prestatzeko jaki guztiak hartuta. “Paellaegiten genuen han, gero, bazkaltzeko”.Herritar gehiago ere batzen zitzaizkien, egunhartan, abesbatzako kideei: Benta TxikikoNorberto, adibidez, eskusoinu eta guzti. Baita,

garai hartan danborrak eta klarinetea jotzenzituzten beste hainbat herritar ere. Herriraitzultzen zirenean erromeriarekin jarraitzenzuten plazan.

Erritmo lasaia baino jarraiaEgun, berriz, elizako korua osatzen dute, aspal-dian Gautxori koruan parte hartu zuten askok.Horietatik gain, aurretik elizako koruan arituta-koak eta beranduago bat egindako kideak erebadira. Guztiek osatzen dute, orain, elizakokorua. “Astelehenero elkartzen gara entseguakegiteko”, kontatzen dute abesbatzako kideek,Urteagak, Auzmendik eta Diazek. “Martxa hartudiogu, eta gustora aritzen gara”, kontatzendute. Urtea eta ikasturteko programa, gainera,dataren arabera banatzen dute: “udazkeneanGabonetako emanaldia prestatzen hasten gara;gero, festetako emanaldiarekin hasten gara.Aste Santuetarako prestatzen hasten garaondoren, eta gero jaunartzeetarako”, dioDiazek. Gustora aritzen dira, orain partaideak,elizako koruan. Martxa hartuta daukate, “etaeztarria zaindu beharrik gabe!”, diote.

PATXI IPARRAGIRRE DONOSTIARA JOAN ZENETA GAUTXORI ABESBATZA ERE HORREKIN BA-TERA GELDITU ZEN.

HERRITARREK GAUTXORI IZENEKO BIGARRENABESBATZA BAT ERE SORTU ZUTEN BERAN-DUAGO.

ASTELEHENERO ELKARTZEN DIRA ORAIN ELI-ZAKO KORUKO KIDEAK.

Gautxori abesbatzako kideak, 1972. urteko San

Blas

jaietan.

Atzeko lerroan ezkerretik eskuinera: Jose Ez

iozala,

Justo Goñi, Merino, Agustin Iparragirre, Juan Albisu,

Mesus Mari Albisu, Jose Kruz Aranburu, Fermin

Iriondo, Antonio Albisu.

Aurreko lerroan, ezkerretik eskuinera: Luis E

lorza,

Juan Mujika, San Sebastian, Eugenio Urteaga, Emilio

Otero, Jose Luis Mujika.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 13

Page 14: Aldaize 31

14 < aldaize 31

hizketan

MMaarrii KKrruuzz ññffddaajjkkssddssaaffññllkk 4433 uurrttee eettaa hhiirruu hhiillaabbeetteeeemmaann ddiittuu IIddiiaazzaabbaallggoo uuddaalleettxxeeaann llaanneeaann.. HHaammaa--llaauu uurrttee zziittuueellaa hheerrrriikkoo bbiilleerreettaarraa jjooaatteenn zzeenn,, eettaahhaannddiikk eezz uurrttee aasskkoorraa,, zziinneeggoottzzii bbaatt jjooaann zziittzzaaiioonneettxxeerraa,, llaannppoossttuuaa eesskkaaiinnttzzeerraa.. OOrrdduuttiikk,, bbiizzii gguuzzttiiaaeemmaann dduu hheerrrriikkoo uuddaalleettxxeeaann llaanneeaann.. IIaa bbeerree llaannuurrttee gguuzzttiiaakk bbeerrttaann llaann eeggiinn oonnddoorreenn,, bbeerree llaannppoossttuuaa uuttzziikkoo dduu,, eerrrreettiirraattzzeekkoo..

UUddaalleettxxeeaann hhaaiinnbbeessttee ddeennbboorraa llaanneeaann eemmaann ooss--tteeaann,, aallddaakkeettaa uuggaarrii iikkuussii ddiittuuzzuu..

Hala da, bai. 1965. urtean hasi nintzen lanean.Ordiziako okindegi batean aritu nintzen laneanurte bete inguruan. Aurretik oinarrizko batxiler-goa eta idazkaritza ikasi nituen, garai hartan In-térprete de Oficina Mercantil deitzen zena. Bea-sainen aritu nintzen ikasten, baina Bilbon egin ni-tuen azterketak. Zinegotzi bat etorri zitzaidan etxera, lana interesatzen ote zitzaidan galdezka,lanpostua eskainiz. Aurretik ere herriko kontue-kin lotura handia genuen etxean, gauza batekinedo bestearekin zela. Hamalau urtetarako herri-ko eta udaletxeko bileretara joaten nintzen. Eta,aukera hura, herriaren alde lan egiteko aukeraederra iruditu zitzaidan. Ez soldatarengatik, bai-zik eta herriarengatik eta herriarentzako lan egi-teagatik. Bete egin nau horrek. Oposaketak egin

nituen beranduago, eta funtzionario lapostualortu nuen. Ordutik, aldaketa asko ikusi ditut in-guruan, bai horixe. Hasieran udaletxea bera ereez zen egun den bezalakoa. Gela handi bat zenlehen eraikina. Lanak egin ziren gero, familia iza-tera nindoala. Mantekin tapatuta eta egotenginen hotzik ez pasatzeko… Pentsa!

JJeennddee aasskkoorreenn jjooaann eettoorrrriiaa eerree iikkuussiikkoo zzeennuueenn,,nnoosskkii..

Hasierako hamabost bat urtetan auxiliar de ad-ministratibo lanak egiten aritu nintzen. Jose Gaz-tañaga zen orduan idazkaria, Ordiziatik etortzenzen. Saturnino Gil errioxarra aritu zen ondoren.Hau joan zenean, sinadura nik neukan. Funtzio-nario zaharrena izateagatik egokitu zitzaidan,baina bakarra nintzen ordea! Aholkularia etorriizan da beti, baina. Ondoren, legeak zera ahalbi-

MARI KRUZ GALARRAGA . UDALETXEKO ADMINISTRAZIO LANGILEA

““HHEERRRRIIAARREENNTTZZAATT EETTAA HHEERRRRIITTAARRRREENNTTZZAATT LLAANN EEGGIITTEEAAKKBBEETTEE EEGGIITTEENN NNAAUU””

// MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 14

Page 15: Aldaize 31

aldaize 31 > 15

hizketan

detu zidan, lanean hamabost urte aritu ondoren,antiguetatea deitzen denarengatik, administrati-bo lanpostua lortu ahal izatea. Udaletxearekinakordio batetara iritsita, horixe egin nuen, azter-ketarik egin beharrik gabe. Ordutik, administrati-bo lanak egiten ditut nik, eta Iñaki Elizegi zaldibi-tarra da idazkaria. Eta alkateak ere, sei alkatedesberdin ezagutu ditut guztira: Jose Mari Elor-za, Luziano Aseginolaza, Pedro Jose Iparragirre,Santi Agirre, Antton Irizar eta orain Ioritz Imaz.

AAllddaakkeettaa aasskkoo ddiirraa hhoorriieekk,, eezzttaa??

Beno, bai. Baina horiek baino, lanak berak izanditu aldaketak urteen joan etorriarekin. Instru-mentuek edo lanerako tresnek egin dute aldake-tarik handiena! Hasieran, udaletxean hasi nintze-nean, ez zen ez ordenagailurik, noski, ezta foto-kopiagailurik eta ezta gaur egungo teknologiarikere. Kalko beltzak orrien azpian jarrita egiten ge-nituen kopiak, eta aldiko bat! Bi nahi izanez gero,bi kalko jarri behar izaten genituen, baina kalita-tea galtzen zuen beti… Gisa horretara molda -tzen ginen. Makina ere asko erabiltzen genuen,makinaz idatzi eta idatzi aritzen ginen. Ordena-gailuak iritsi ziren, eta horiek aldaketa eta erraz-tasun asko ekarri dituzte. Hasieran buruhaustebatzuk ere bai, hori egia da! Alkate aldaketari da-gokionez, zer esango dizut ba… Zerotik abiatzea

bezalakoa da, nagusi berri bat izatea bezalabaita. Nola esan, ez zaituzte ezagutzen. Hala ere,lanak berdina izaten jarraitzen du, noski.

HHeerrrriiaann llaann eeggiitteenn dduuzzuu,, hheerrrriittaarrrreennttzzaatt.. ZZeerraahhaallbbiiddeettzzeenn dduu hhoorrrreekk??

Gauza asko ikusten dira toki horretatik. Behin zi-negotzi batek esan zidan konfesionario modukoa

dela udaletxeko leihatila, eta ez zuen arrazoi fal-tarik. Orain ere hala izaten jarraitzen du. Pertso-na bakoitza etxean jaso duen eskutitz batekin jo-aten zaizu, bere arazoarekin, soluzio bila, zerga-tien bila. Eta denak entzun behar izaten ditut. Ni-retzat, gainera, ez dira lan ordu hutsak; horibaino gehiago da: bete egiten nau lanak. Asko-tan, gainera, ez dira bulegoko lan orduak soilikizaten. Etxera joaten zara eta problematikarekinjarraitzen duzu, lana bizi egiten duzulako. Horigertatu izan zait askotan. Askotan etxera eredeitu izan didate, larrituta, laneko kontuengatik.

AAllddee oonnaakk bbaaii,, bbaaiinnaa ttxxaarrrraakk eerree bbaaddiittuu,, oorrdduuaann,,hheerrrriiaann eettaa hheerrrriittaarrrreekkiinn llaann eeggiitteeaakk??

Bai, hala esango nuke. Beti esan izan dut udale -txean lan egitea gorosti zuhaitz bat bezalakoadela: polita, oso polita, bai, baina arantzaduna.Baditu oso erraz min hartzeko arriskuak ere, ni-retzat behintzat. Bizi guztiko harreman bat bertanbehera geratzea, adibidez, momentu zehatz bate-an zerbait gustokoa esan ez duzulako edo…Baina, orokorrean, oso polita da, ez dut inongodudarik.

UUrrttee aasskkoo,, 4433 iinngguurruu,, llaanneeaann eemmaann oonnddoorreenn,,bbaaiinnaa,, eerraabbaakkii bbaatt hhaarrttuu dduuzzuu..

Bai, hala da. Hemendik aurrera denbora gutxiemango dut udaletxean. Kostatu egin zait eraba-kia hartzea, baina hartu dut azkenean. Erretiratuegingo naiz, udaletxean bertan ere adierazi dutjadanik. Hilabete batzuk jarraituko dut lanean,eta gero amaitu egingo dut.

EEttaa,, eettoorrkkiizzuunneeaann,, zzeerr eeggiinnggoo dduuzzuu??

Ez dakit, egia esan. Datorrena datorrela, ongieto-rria izango da. Disfrutatu, hori bai. Bizi. Osasunaizanez gero, behintzat, gustora izango naiz.

“HAMALAU URTETARAKO HERRIKO ETA UDA-LETXEKO BILERETARA JOATEN NINTZEN”

“UDALETXEAN LAN EGITEA GOROSTI ZU-HAITZ BAT BEZALAKOA DELA: POLITA,BAINA ARANTZADUNA”

“HILABETE BATZUK JARRAITUKO DUTLANEAN, ETA GERO AMAITU EGINGO DUT.”

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 15

Page 16: Aldaize 31

Afrika mendebaldean kokatua dagoen herrial-dea, batzuen ustez Zanaga hitzetik, hots, ipa-rraldeko tribu bereber baten izenetik eratorriaeta beste batzuen ustez Sunugal hitzetik, hauda, gure piraguatik eratorria. Edonola ere, kul-tura eta etnia ugari biltzen dira bere lurretan.Gambia ibaiak eta izen bereko herrialdeak iabitan banatzen du laua den lurralde hau etaterangaren edo ospitalitatearen herrialde gisada ezaguna.

Orohar, bi urtaro bereiz ditzakegu, euritesasoia, hemengo uda partean eta urtaro leho-rra, gure negu partean. Hala ere, herrialdeareniparretik hegora eta kostaldetik barnealdera,tenperatura eta prezipitazio kopurua aldatuzdoaz eta ondorioz, baita paisaia ere.

Gu batez ere kosta inguruan ibili ginen, Dakar

hiriburutik hasi eta hegoalderantz, Casamanceeskualderaino. Lehen egunetako paisaian, tar-teka azaltzen ziren baobab zuhaitz erraldoiekhausten zuten belardi berdeen monotonia etaGambiatik hegoaldera berriz, oihan tropikalazen nagusi, palmondo ugari, arroz soroak…Inguru honetako ibaiak ozeanora hurbiltzendirenean sarritan manglarrez osaturiko zonal-deak sortzen dira.

Bertako elikaduraren oinarria arroza da, egune-ro jaten dute arroza, batzuetan oilaskoarekin,beste askotan arrainarekin eta gutxi batzuetanbehi haragiarekin. Hango elikagaien arteanarrain eta mariskoez gain, fruitu tropikal etakakahueteek ere aipamen berezia merezi dute.

Globalizazioaren eragina hara ere iritsi delanabaria da zenbait aspektutan (ia senegaldar

guztiek dute mugikorra), hala eta guztiz ere,hegazkinetik atera orduko beste mundu bateansartu zaren sentsazioa nabarmena da, arenabarmenagoa batik bat bertakoekin harrema-netan jarriz gero.

Kolonialismoaren eraginez hizkuntza ofizialafrantsesa den arren, herritarrak euren ama hiz-kuntzan mintzo dira, hala nola, wolof, sérère,diola, pular, manding...Tribu bakoitzak bere hiz-kuntza du.

Senegaldarren umiltasun eta errespetuak hun-kitu gintuen. Erlijio eta tribu ezberdinen artekoereduzko elkarbizitzak, beraien irribarre etabarre algarek... Guzti honek egin zuen gurebidaia horren zoragarri.

16 < aldaize 31

iparrorratza

SSEENNEEGGAALL:: TTEERRAANNGGAARREENN HHEERRRRIIAALLDDEEAAnnaaggoorreeintxausti

IIzzeennbbuurruuaa::UNE AKUSTIKOAK

Abeslari ondarrutarrak bakarkako ibilbideari heldu zion orainurte batzuk denbora luzean Etsaiak, Fjord edota UEK bezala-ko taldeetan aritu ondoren. Neguko epeltasunarekin kutsatu-tako kantu sorta bildu du bere azken diskoan. Kitarra etaahotsarekin soilik egin ditu abestiak (baita, zenbaitetan,baxuaren eta biolontxeloaren laguntzarekin ere).

[ liburua ]“ERLOJUEN MEKANIKA”

IIzzeennbbuurruuaa::ERLOJUEN MEKANIKA

EEggiilleeaa:: Joe Luis Otamendi

“Gu munduarenak gara,baina mundua ez da gurea,gu euriarenak gara, jende-arenak gara, baina mun-dua ez da gurea ”, dio Ota-mendik. Gizon baten atse-gin eta nekeen ispilua ei daliburua. Idazleak bere bu-ruaz trufatzetik gai sozialeta politikoetan murgiltze-

rainoko ibilbidea egiten du orrialdeotan. Poesia gustuko dute-nek irakurri beharreko olerki sorta da hau.

[ diska ]“KEU AGIRRETXEA: UNE AKUSTIKOAK”

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 16

Page 17: Aldaize 31

aldaize 31 > 17

zaharrak berri

Izenek, historian zehar, aldaketa han-diak izaten dituzte. Eta, zenetik denera,deitzen ziotenetik zenera, eta deitzenziotenetik deitzen diogunera, aldaketahandiak ere badira, gurean ere. Ydiacabbezala ageri da, XVI. mendeko mapahontan, Idiazabal.

Ongi isladatzen da, bertan, garaiko he-rrien garrantzia. Egun herri handi edogarrantzitsu bihurtu diren Ordizia edotaBeasain bezalako herririk ez da ageriirudian. Bai ordea Idiazabal, adibidez,edota Amezketa eta Abaltzisketa ere.Mapan ezinbesteko geltoki zen, ordura-ko, herria.

AAmmeenn,, hhii hhoorr eettaa nnii hheemmeenn[ ESAERA ]

YYDDIIAACCAABB,, IIDDIIAAZZAABBAALL

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 17

Page 18: Aldaize 31

18 < aldaize 31

saski-naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] aassuunnuurraannggaa aannaamariaannssaallaass

KKIIRROOLLAA EEGGIINN OONNDDOORREENN EERRRREEKKUUPPEERRAATTZZEEKKOO

Kirola egitearena gutxi ba tzuena zen duela urte gutxi arte. Gaur egun,berriz, badirudi, kirolik egiten ez baduzu ez zaudela egunean. Kirola egi-terakoan esfortzua egiten dugu eta komeni da elikadura zaintzea.Anamarik hiru aholku eman dizkigu indarrak errekuperatzeko:

SSaallddaa aarrrraauuttzzaa ggoorrrriinnggoo ggoorrddiinnaarreekkiinn::Jarri uretan egosten honako hauek: egosteko haragia, kañada hezurbat, porruaren hosto berdeak, perrexila, ahur bat garbantzu eta patatabat. Hogei bat minutuz egosten edukitakoan, banandu salda gainerakoguztietatik. Salda hori bero-bero dagoela, bota arrautza gorringo gordi-na eta ongi nahasi. Horren segidan, hartu salda.

EEzzttiiaa::Jarri esnea irakiten kanela zotz batekin. Esneak kanelaren gustua har -tzen duenean, kendu esnea sutatik. Esne horri bota kutxarakada batedo bi ezti. Edan.

UUrrddaaiiaazzppiikkooaa::Bota zartagin batean olio pixka bat. Berotzen denean, bota urdaiazpikoazartaginera. Urdaiazpikoak ez du denbora askorik egin behar zartagi-nean. Urdaiazpiko xerraren bi aldeak berotuta nahikoa da.Urdaiazpikohorri gehitu aldez aurretik egindako piper berdeak. Indarrak hartzekooso ona omen da hau, Anamarik esan digunez.

KKOOKKOOZZKKOO PPAASSTTAAKK> OSAGAIAK

-150 gr. glass azukre-200 gr. irin-150 gr. koko arraiatu-100 gr. gurin-2 arrautza-Royal poltsatxo 1 (legamia)-almendra xehatua, nahi izanezgero

> PRESTAKETA

Nahastu irina, gurina, arrautzaketa Royal poltsatxoa ontzi batean.Gehitu gutxinaka glass azukreaeta koko arraiatua. Masa lodi batizango da emaitza. Labeko bande-jan bertan jarri, nahi den formakemanez (moldeekin, eskuekin,edalontzien ahoarekin…). Sartulabean 180 gradutan. Adi egon;zaindu pastak kolorea hartzennoiz hasten diren. Gustuaren ara-bera, denbora gehiago edo gu -txiago eduki labean (zenbat egin-da, zein kolorearekin…). Kontuz,bero-beroak ateratzen dira eta!Pixka bat hozten direnean, prestdaude jateko. On egin!

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:57 Página 18

Page 19: Aldaize 31

saski naski

D⁄⁄ ⁄

⁄F ;

:S

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ]

S⁄SEtxeko atari aurrera ganadua atera eta halaxe, dotore jarrita atera

zuten honako argazkia Urtsuaran auzoko Elizalde baserriko Mujika In-saustitar senideek. Argazkia zehazki zein urtetan ateratakoa den ezdugu jakiterik izan, baina Gerra Zibilaren aurrekoa omen da.

Ezkerretik hasita Antonio, Isabel, Teresa, Alejandro eta Jose.

1.- Hutsik dago orain barrutik… bete-ko dute, baina, ondo bete ere!

2.- Frontoitxoa, kolore berdea, etxepolita… gehiago ere badu!

3.- Kateko bidea edo…

4.- Ama! Pilotan jolastu nahi dut!

5.- Turista gehienak hura erosita joa-ten dira herritik.

6.- Bere esneari esker…

7.- Joan dira, datorren urtera arte.

8.- Asto lasterketa, txerri harrapake-ta, sagardo dastaketa, beroa…

aldaize 31 > 19

UURRTTSSUUAARRAANNGGOOEELLIIZZAALLDDEEKKOOAAKKGGAANNAADDUUAARREEKKIINN

11..-- KKuullttuurr EEttxxeeaa..22..-- PPiillaarr EEnneeaa..33..-- KKaallbbaarriiooaa..44..-- IIggaarroonnddoo ffrroonnttooiiaa..55..-- IIddiiaazzaabbaallggoo ggaazzttaa..66..-- AArrddii llaattxxaa.. 77..-- SSaann BBllaassaakk..88..--SSaann IInnaazziiooaakk..

L

R

R

S

A

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:58 Página 19

Page 20: Aldaize 31

Argazkiak: Sara Mujika, Maddi Garcia eta

Irantzu Arrizabalaga.

ALDAIZE 31:ALDAIZE 10 24/2/09 11:58 Página 20