aldaize 34

28
[ 34.alea ] 2009ko uztaila NEKANE LANGARIKA: “Asko eskertzen dut hasiera batetik bizilagu- nek eskaini eta eman zidaten laguntza” ANDONI URTEAGA "Lazkaon txapelketetan parte hartzeko aukera zegoela ikusi nuenean hara joan nintzen” // KIROLAK 14 // ZE BERRI? 8-10 ADINEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO NAGUSILAN TALDEA SORTU DA HERRIAN Udalak, gizarte langileak eta laguntzaile bolunta- rioek bultzatuko dute proiektua // HIZKETAN 7 URA URA IZAN ETA NAHI EZ. URIK EZ ETA HURA BEHAR ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:49 Página 1

Upload: aldaize-illati

Post on 09-Mar-2016

264 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Aldaize aldizkariaren 34. alea

TRANSCRIPT

Page 1: Aldaize 34

[ 34.alea ]

2009kouztaila

NEKANE LANGARIKA:

“Asko eskertzen duthasiera batetik bizilagu-nek eskaini eta emanzidaten laguntza”

ANDONI URTEAGA

"Lazkaon txapelketetanparte hartzeko aukerazegoela ikusi nueneanhara joan nintzen”

/ / K I ROLAK14

/ / Z E BERR I ?8-10

ADINEKO PERTSONEILAGUNTZEKO NAGUSILANTALDEA SORTU DAHERRIAN

Udalak, gizarte langileaketa laguntzaile bolunta-rioek bultzatuko duteproiektua

/ / H I Z K E TAN7

URA

U R A I Z A N E T A N A H I E Z .U R I K E Z E T A H U R A

B E H A R

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:49 Página 1

Page 2: Aldaize 34

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:49 Página 2

Page 3: Aldaize 34

aldaize 34 > 3

illatiren txokoa

#34AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, NereaGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, XabierUrteaga eta Izaskun Vazquez

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Ana Mari Ansalas,Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasate-gi, Idiazabalgo Agenda 21, Ane Telleria, AinhoaLizarralde, udaletxeko langileak, Andoni Urteaga,Nekane Langarika, Irantzu Arrizabalaga, LurdesMintegi eta Iñaki Arrondo.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

AALLDDAAIIZZEERREENN IIKKEERRKKEETTAAKKOO EEMMAAIITTZZEENN BBEERRRRII EEMMAANN DDAAPILARRENEAN EGIN DA UZTAILAREN HASIERAN. IKERKETA EGIN DUENAZTIKER ENPRESAKO ORDEZKARIA ERE BERTAN IZAN DA.

Dagoeneko hainbat lekutan argitaratu edo aipatuditugu Aldaizeri buruz egin dugun ikerketako emai-tzak. Illatiren aldetik hauxe izango da azkeneko aipa-mena horren inguruan. Jakin ezazue, uztailaren 3anegindako aurkezpen harekin eman nahi izan diogulaikerketaren komunikazioari amaiera. Ez zenIllatikook nahi genuen beste herritar hurbildu, bainabertaratu zirenek patata tortilla goxoa dastatzekoaukera izan zuten aurkezpenaren amaieran.

Ikerketako emaitzek argi utzi digute herrian Aldaizegustura irakurtzen dela eta ahal dugun neurrianbada ere, horri eustea da gure erronkarik zailena.Gustura hartu ditugu emaitzak, baina horrek esannahi du, ale bakoitzeko egiten dugun esfortzua egi-ten segi behar dugula, baldin eta kalitateari eutsinahi badiogu. Aldaizek sorreratik helburu hauxe du:herriko informazioa ematea kalitatezko euskaranargitaratuko den aldizkaria izatea. Emaitzek argiesan digute hori lortzen dugula. Eutsi egin behar!

Jakin badakigu sei-zazpi lagunez osatutako erredak-zio taldea daukagula Aldaizen. Baina Aldaize ez litza-teke posible izango izan dituen kolaboratzaile etalaguntzaile guztiak ez balira izan. Joan diren bosturtetako aleak errebisatu ditugu eta zenbatu eginditugu Aldaizen zuzenean parte hartu duten herritarkopurua. Zenbatek parte hartu duten jakin nahi?Bada…. XXX lagunek parte hartu dute. Erraz esatenda, baina 30 ale argitaratu ditugu eta ale bakoitzekobatez beste XXX kolaboratzaile dira. Beraz, herrita-rrei esker argitaratzen da Aldaize eta hori azpima-rratu egin nahi dugu. Nabarmena da, aldi berean,erredakzio taldeak egiten duen lana, jakina. Bainabien uztarketak ekartzen du Aldaize bihilero etxeguztietara.

Ikerketa honetako emaitzak guztiontzako dira, zorio-nak denei.

ZZoorriioonnaakk,, eettaa eeuuttssii,, AAllddaaiizzeekkoo eerrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaarrii::

IILLLLAATTIIKK EETTAA AALLDDAAIIZZEEKK TTEELLEEFFOONNOO ZZEENNBBAAKKII BBEERRRRIIAA DDAAUUKKAATTEE!!!!!!994433 1188 7744 7788

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:49 Página 3

Page 4: Aldaize 34

4 < aldaize 34

iritzie

BBOONN DDIIAA DDEESS DDEELLSSPPAAIISSOOSS CCAATTAALLAANNSS!!Badie sei bat hilabete, Tarragonako St.Jaume dels Domenys izeneko herri bateaetorri nintzela, denboraldi bateako bizitzea.Neska baten nahiek ekarri nindun honea ta, hementxe nau patsaraizenlurralden. Hemen dana oso geldi dijola esango noke, nahizta estresaregertun somatzean dan, Bartzelona ta inguruko turisterri haundi hok e,gertun baidie. Kontrastea haundie eitten zat, nekazari giroko herritxook,hain masifikazio haundin ondon eotea. Baino bueno, hemen e txorikzerun eitten due hega, zuhaitzek haizen erritmon dantza ta txakurrekmiau ta katuk guau… EEE!? Ez, ez… alderantziz, barkau, guau!!

Hemen baztar guztik mahastiz josita dare, ta urtaro hontan berdez jant-zita. Earra da lautada haundi hotan begiradea galtzea, galdu ta aurkit-ture bai untxin bat.

Herri honek Izalekin antzekotasunek bauzkela iruitzen zat. Herrie luxez-kea dalako, posta kutxatille 13-un bukatzen dalako, errepide bat pasat-zen dalako herrin erditik mendate bateantz ta berantz kostaldeantz, tahemen Izpar-e badaulako (badie zerikusi gehiore, baino hor utzikoiat).

Herrie, ez ta oso haundie baino gehienak etxe txikik dienez dexentekoluzerea hartzeo. Hemen ingurun dauzke Vilafranca del Penedès ta ElVendrell herrik, nolabait esateko jenden jaigune ta erosleku nausik.

Jende askok lan eitten due mahastitan, podatzen eo bilketan. Hemengodenominaziok “Penedès” do izena ta ardoa eitten due. Kaletio traktoreta nekazari giroko kutxue nabarie da, baino badare industri gunek e,espekulazioa ta urbanizaziok e, baino euzkie etatzeonen ta astintzengaittunen, danok bere baitan getzen gea, halare. Hemen ardoa, bi modu-takoa daukie: +500 ta normala. +500-ek esanaido bostehun metrotikgorago daren mahastik diela, ta bestek altura hortatik berago. Beraz,mats biltzea leno allatzea beheko eremutan ta beandugo mendialdeko-tan. Ardoa bakarrik ez, olibondok ta almendra zuhaitzek e badie, tamasia (baserri) askotan ean olioa garatzen due. Almendrakin beiz seit-tun ikastea onak ta txarrak bereizten. Bat sartu ahuan ta ikuskoek/nmodukoa eo ezmodukoa dan. Sobrare zuhaitz “amargok” omen dare,betiko almendrakin batea. Ta behin, zuhaitz batetio ai nintzela almen-drak hartzen, bat proau non, ta txarra tokau ziten. Beste bat proau non,ta… hau re txarra! Ta hola seittu non, esan zien arte, hor ez nola almen-dra onik sekula bilauko.

Bueno ta holaxe, herrik be lekun seittuko dolakon, aiooo!

OOPPOORR UUSSAAIINNAA

Uda iristeko zain izaten gara denak, askourtean zehar lan gogor eginda, beste askohilabetetan ikasten arituta. Giztiak izatengara jai egun horien zain, onerako edo txarrerako.

Gehienenak eguraldi ona hasi eta gero, hau gehiegi berotzen hastendenean iristen dira, ordea. Eta beroarekin batera, kexatu besterik ezgara egiten, denak ez esateagatik gehienak: egun osoa izerdituta ema-ten dugulako, igerilekuan ere Kontxako hondartzan bezala txingurrienmoduan egoten garelako, enkarguak egiteko bero gehiegi egiten duela-ko... Egun horietan eguraldi txarra eginez gero, ordea, orduan ere kexa:eguna fundamentuz aprobetxatu ezin delako, abuztuan euria egiten due-lako, fresko egiten duelako... Konformatu ere ez gara berehala konfor-matzen. Ez beroa egiten duenean eta ezta hotza egiten duenean ere.Beti gara kexu.

Eta, eguraldi petral honekin lanean aritu behar dutenekin gutxi gogorat-zen gara, noski. Eguzki berotan eta 35 gradu egiten dituenean obran edoantzekoetan egon behar dutenekin, behintzat, batere ez. Beroak nazka-tuta, izerditan blai eta ondoan igerilekuan nola dauden begira, inbidiakakabatuta. Ez da erraza, ez, obrako langilearen lana. Ez eguraldi onare-kin eta ezta eguraldi txarrarekin ere. Indar fisikoa erabili behar ia beti,eta Gutxiago kexatzen dira horiek, eguraldi petralarekin, ona egin edotxarra egin. Egon egin behar da eta kitto. Beste hamaika lanbidetan ger-tatzen den moduan.

Baina negua ere iritsiko da, eta orduan ere kexa izango dugu ahoan.Hotz gehiegi egiten duelako, eta gehienetan euria ere egiten duelakogurean. Eta eguraldi horrekin askorik egin ezin daitekeelako, etxetikkanpora. Orduan ere kexatu egingo gara bai. Eta hortxe egongo dapeoia, polarra eta sira sudurreraino igota, ondo lotuta, arnasten duenairearen tenperaturarekin gorputz guztia izoztuta. Lanean ari den etxe-ko teilatutik, barruan epelean zein ondo dauden begira.

Eta berriz iritsiko da uda, eta berriz kexatuko gara.

[ HEMENDIK ] Idiazabal

bbeeññaatturteaga jjoonnandermmuujjiikkaa

[ HANDIK ] St. Jaume dels Domenys

[ BERTSOA ]

EEggiilleeaa:: AAiittoorr UUrrtteeaaggaa ““HHaaiittooww””

zenbat santu izenijarriaz arretaherri askotan festakizanten dira`taguztiak ospatzekohartu naian betauda sarrerarekinzimurtuz kopetaelizak hutsik etatabernak beteta

udan zenbat parranda!ondo degu jakineskerrak ba gibelakhitzeitten ez dakinkarterak hartu ohi dunahi hainbeste minondo pasatzen egin hamaika aleginuda ondo hasi`tabukatu ere berdin

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:50 Página 4

Page 5: Aldaize 34

22000088--0099 IIKKAASSTTUURRTTEEAA IIRRUUDDIITTAANN!!kolaborazioak [herri eskola]

aldaize 34 > 5

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:53 Página 5

Page 6: Aldaize 34

6 < aldaize 34

kolaborazioa [xapobixi]

AAMMAAIITTUU DDAA XXAAPPOOBBIIXXIIRREENN IIKKAASSTTUURRTTEEAA EERREEUdara iristearekin batera, esan dezakeguXapobixi Aisialdi Elkarteak aurtengo kurtsoaamaitutzat eman duela. Aurten ere, aurrekourteetan bezala, ludotekaren kudeaketan, dan -tza ikastaroan eta egun puntualetan ekintzakegiten aritu gara.

Ludotekak urtero bezala, maiatzaren 29an itxizituen ateak. Aurten ludotekaren kokalekuaberria izan da, baina leku aldatze hau ez daoztopo izan haur asko bertan izateko. Haur askoizan da ludotekan aurtengo kurtsoan eta osogustura gainera Alaia hezitzailearekin batera.Egunerokoaz gain, tailer batzuk ere antolatudira aurten ludotekan eta egia esan parte har -tzea guk uste baino handiagoa izan da eta osopozik gaudela esan dezakegu.

Dantza ikastaroa berriz, ekainaren 19an bukatuzen. Aurten ere haur asko ibili da bertan, 75hain zuzen ere. Hauek sei taldetan banatutaegon dira eta astean ordu beteko ikastaroa izandu talde bakoitzak. Hemen irakasle lanetanAmaia Juanena eta Nerea Garcia ibili dira.Ekainaren 7an eskaini ziguten haurrek beraiendantza saioa Igarondo pilotalekuan. Jendeugari bildu zen bertan gure dantzariak ikusten.

Eta kurtsoari amaiera emateko, ekainaren 20anherri eskolako festan izan ginen haurrekin jolasbatzuk egiten. Egia esan, oso gustura ibili zirenhaurrak eta baita gu ere. Hemen ere, haur askoizan ziren parte hartu zutenak.

Besterik gabe, datorren kurtsora arte agurtzengara! Irailean izango duzue berriro gure berri!Ondo pasa oporrak!

EGUNEROKOAZ GAIN, TAILER BATZUK ERE AN-TOLATU DIRA AURTEN LUDOTEKAN ETA EGIAESAN PARTE HARTZEA GUK USTE BAINO HAN-DIAGOA IZAN DA ETA OSO POZIK GAUDELAESAN DEZAKEGU.

AURTEN 75 HAUR ARITU DIRA EUSKAL DANTZAK IKASTEN

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:53 Página 6

Page 7: Aldaize 34

aldaize 34 > 7

kirolak

SSeegguurraann ssoorrttuu ddeenn nneesskkeenn ffuuttbbooll 1111--kkaakkoo lleehheennddeennbboorraallddiiaa bbuukkaattuu bbeerrrrii dduuttee,, IIddiiaazzaabbaallggoo bbiinneesskkaa hhaauueekk.. BBeerraaiieekkiinn eellkkaarrttuu ggaarraa,, ddeennbboorraall--ddiiaarrii bbuurruuzzkkoo hhaauussnnaarrkkeettaa eeggiinn ddeezzaatteenn..

NNoollaattaann eeggiinn dduuzzuuee,, ffuuttbbooll ssaallaattiikk,, ffuuttbbooll 1111--rraakkoo ssaallttooaa??

Aurreko urtetan futbol salan ibili gara eta gurebetiko ekipoa jende gabe geratu zen, jendeklana eta ikasketagatik ez baitzuen jarraitubehar. Pena zen hainbeste urte eta gero futbo-lean ez jarraitzea baina ez genuen beste auke-rarik ikusten. Futbola uztekotan geundela,aukera berri bat sortu zen. Segurako lagunenbidez, Seguran futbol 11-ko nesken taldea ateranahian zebiltzala enteratu ginen. Salto handiaizan arren, zerbait berria zela eta, entrenatzerajoan, gustatu eta segitzea erabaki genuen.

JJeennddee,, bbaallooii,, ooiinneettaakkoo,, zzeellaaii…… iiaa ddeennaa bbeerrrriiaaeettaa eezzeezzaagguunnaa zzeenn,, zzeerr ssuuppoossaattzzeenn dduu hhoorrrreekk??

Egia esan, hau dena, ez zen berria gu biontzatbakarrik, apuntatu ginen denontzat zen berria.Batzuk gu bezala futbitotik salto eman zutenakziren, beste asko inoiz futbolean aritu gabeak,eta horrek nolabait denak maila berean kokatugintuen. Gainera, bai jokalari eta bai entrena -tzailearekin sortu den harremana oso naturalaeta ona izan da eta horrek denboraldia aurreraeramatea ahalbidetu du. Baloiari-eta dagokio-nez, hasieran nahiko zaila egin zitzaigun, alda-

keta handia baitago, baina behin neurria hartuzgero segituan irteten dira gauzak. Lanik handie-na baloia dominatzen izan genuela esangogenuke, bote handiak ematen baititu eta horre-tara ohitu gabeak baikeunden.

ZZeettaann ooiinnaarrrriittzzeenn ddiirraa zzuueenn eennttrreennaammeenndduuaakk??

Denboraldi hasieran batez ere fisikoa landudugu. Hemen fondoa izatea oso garrantzitsuabaita, 40 minutuko bi zati aguantatzeko.Intentsua eta futbol salako intentsitate horibaino gehiago erresistentzia eskatzen baitu.Erresistentzia hori lantzeko era desberdinetakoariketak egiten ditugu, baloia kontrolatzeko zir-kuituak, paseak, kontrolak, zentroak, tiroak,…eta hau dena txandakatzen joaten gara. Horrezgain, partidutxo bat ere egiten dugu. Astearteeta ostegunak izaten dira entrenamendu egu-nak eta gehienetan asteartean fisikoa lantzenda, eta ostegunetan teknika.

DDeennbboorraallddii hhaassiieerraa eexxkkaaxxaa iizzaann bbaazzeennuutteenn eerree,,bbuukkaaeerraa oonnaa iizzaann ddeellaa eettaa hheellbbuurruuaakk bbeettee ddiirree--llaa eessaann ddaaiitteekkee..

Bai, jokatzeko era asko antzeman dugu etaemaitzatan argi ikusi da. Hasiera baten 5-0galtzea eta bukaeran 3-2 galtzea ez da gauzabera. Gure jokatzeko eran hobekuntza handiaikusi dugu eta ekipo bezala ere asko aurreratudugu, horrela partiduak berdindu eta irazi ereegin ditugu. Denboraldi osoaren balorazioapositiboa eta oso ona izan da. Eta hasiera bate-

an jarri genituen helburu minimo horiek beteditugula ikusi da eta oso gustura gaudela esa-teko da.

HHuurrrreennggoo uurrtteerraa bbeeggiirraa zzee aassmmoo eettaa eerrrroonnkkaaddiittuuzzuuee?

Aurtengo emaitzak ikusita segitzeko asmotangara. Hasiera batetik orain arte eman dugunsalto eta hobekuntza ikusita, segitzeak mereziduela uste dugu eta horregatik beste urte bate-an jolasten jarraituko dugu. Urtero bezala, aur-tengo denekin kontatzerik ez dugu izango, bat-zuk ikasketagatik utzi egingo baitute. Baina eki-poa aterako dugula argi daukagu. Erronkeidagokienez, orain dela gutxi zelaia berritu dute,eta baloi berriekin jokatzen hasiko garenez,lehenengo gauza zelaira eta baloietara ohitzeaizango da. Ondoren, partidu batzuk irabazi etaahal bada aurtengo emaitzak hobetzea.

HHeerrrriikkoo nneesskkaakk ffuuttbbooll 1111--nn hhaasstteekkoo zzeerr eessaannggoozzeenniieekkeettee??

Urte beteko esperientziarekin, oso ondo pasatudugula da garrantzitsuena. Hasiera batean inorez ezagutzetik ekipoan sortu den giroa oso poli-ta izan da.Gainera, kirola egiteko modua izanik,jende berria ezagutzen da. Lehia ere hortxedago.Partidutako pike sanoa eta irabaztekogogo horiek edukitzeak sortzen duen giroakmerezi du kirol honetan hasteak. Eta hemendikneskak animatu nahi ditugu. Gutxienez probatudezatela!

UXUNE ALUSTIZA ETA IOANA PRADOS . FUTBOL 11-KO JOKALARIAK

““SSEEGGUURRAANN NNEESSKKEENNTTZZAAKKOO FFUUTTBBOOLLEEAANN AARRIITTZZEEKKOOBBEESSTTEE AAUUKKEERRAA BBAATT GGEEHHIIAAGGOO DDAAGGOO””

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:53 Página 7

Page 8: Aldaize 34

8 < aldaize 34

ze berri ?

ZZEELLAAAATTIIKK BBEERREE NNAAHHIIAA AARRTTEEKKOO LLAANNAAKKAAUURRRREERRAA DDOOAAZZ

Udalak Aldaizeri adierazi dionez, lanak martxaonean doaz. Lan hauen arrazoi nagusiena kot-xeen abiadura moteltzearena da. Dena den, ezda arrazoi bakarra: Zelaatik hasi eta BereNahia arte errepidea estutzen ari dira, KaleNagusiak bere ibilbide osoan zabalera berdinaizan dezan herri osoan zehar. Tarte horretan,gainera, ibilgailuak uzteko aparkalekuak izan-go dira. Momentu honetan, batez ere, aparka-leku horiek eraikitzen ari dira.

Bere Nahia parean egiten ari diren obra bere-ziaren bidez herriari sarrera bat eman nahizaio. N-1etik Benta Txiki aldera irteterakoan,errepidea zabala da, ohiko errepidea da. Za-balera hori estutzea izan da obra honen oina-rria. Horren ondorioz, ibilgailu guztiek abiadu-ra jaistea besterik ez dute izango.

Foru Aldundiak zirkulazio arauak ditu ezarrita.Idiazabalgo Udalak Arau horiek kontuan har-tuta ari da egiten lan hauek. Udalak adieraziduenez, bai kamioiek eta baita autobusek ere,dagokion abiaduran joanez, ez lukete arazorikizan beharrik bertatik pasatzeko.

Idiazabal, herri eta udalerriko auzo-buruaizanik mendeetan zehar, herria handitu eta in-dartzearekin batera, botere aldaketa nabarme-nak gertatu dira.

Euskal herrian, Erdi Aroaren amaiera alderaudal “kontzejuak” sortu ziren. Bere jatorria,antzinako "concillium" germaniarrean dago. Hi -tzaren bidez, libreki eta herritarren nahiak ja-sotzeko asmoz batzarrak egunerokotasunekolan tresna ziren. Udal kontzejuaren indarra han-ditu ahala, herriko nagusien boterea ahulduegin zen. Baina Aro Modernoan, udal-batzarrakedo auzokoen erregimentu bihurtuz, batzarhauetan parte hartzeko eskubidea murriztu eginzen eta horrela, biztanle xume gehienak kanpo-an geratzen ziren.

Baina historia une askotan errepikatzendenez, herri honetan bada kontzejua imitatunahian-edo, agenda21eko parte hartze foroa.Zure nahiak eta ezagutzak elkarlanean herria-rentzat lagungarri izan daitezkeen lan taldeosatzen dugu. Herrian bolo-bolo ibili diren hain-bat gai (edukiontzien kokalekuak edo Udaletxeondoko errepide moldaketak) adibidez, hemenlandu dira. Herriko “mamia” izan nahi du etaasmo honekin hilabeteko lehen astelehenetanbiltzen gara Pilarreneako ganbara ederrean.

Gaur egun, nahiz eta elkartetako parte har -tzea nabari jaitsi den, gure bizitzan eraginaizango duten erabakiak ezagutu ez ezik, gureiritzia aintzakotzat hartzea nahi izaten dugu.Honela ezinbesteko bihurtzen da etengabekoelkartrukatze bat da sortzea, herritarrak etaUdalaren artean.

IIddiiaazzaabbaallggoo bbiizzii kkaalliittaatteeaa gguu gguuzzttiioonn eettaa gguuttaa--kkoo bbaakkooiittzzaarreenn llaannaarreenn bbaaiittaann ddaaggoo;; ppaarrttee hhaarreezzaazzuu ,,eettoorrrrii ffoorroorraa eettaa eemmaann eezzaazzuu zzuurree iirriittzziiaa!!

AAGGEENNDDAA 2211HHEERRRRIITTAARRRREEKK EERRAABBAAKKII PPOOLLIITTIIKKOOEETTAANN PPAARRTTEE HHAARRTTZZEEAAEEZZ DDAA AAUUKKEERRAA BBEERRRRIIAA..

IIDDIIAAZZAABBAALLEENN XXIIBBAA HHEERRRRIIKKIIRROOLLEETTAAKKOO TTXXAAPPEELLKKEETTAAKKOOGGIIPPUUZZKKOOAAKKOO KKAANNPPOORRAAKKEETTAAJJOOKKAATTUU ZZEENN EEKKAAIINNEEAANN

Herritarrek seigarren aldiz irabazi zutenGipuzkoako kanporaketa. Sei txapelketajokatu dira eta seiak irabazi dituzte. EuskalHerri mailako finalean ez dute orain artezorte handirik izan, bigarren postua izan dabatik bat eurentzat. Ea aurten irabaztenduten. Diotenez, irailean izango da finala.Saio ugari ari dira egiten Idiazabalgo herrikirolari hauek. Xiban parte hartzeaz gain,Iruñeako Arrosadia auzoan, Mutiloan etaLazkaon ere izan dira. Uda ondoreneanZaldibian ere saioa eskaintzekotan dira.

BBAATTZZAARR NNAAGGUUSSIIEETTAAKKOOKKAAMMIIOOIIAA IIDDIIAAZZAABBAALLGGOO PPLLAA--ZZAANN AAPPAARRKKAATTUUTTAA EEGGOONN DDAA

Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrenganahurbiltzeko ahaleginetan ari da. Horren adi-bidea da ekainaren bukaera aldean herriraetorri zen Batzar Nagusietako kamioia.Plazan egon zen hainbat egunez. BatzarNagusiak zer diren, zein funtzio eta helburudituen azaldu nahi izan dute kamioira gertu-ratu diren herritar guztiei. Kamioi horiherriz herri ibili da, Gipuzkoa guztian barre-na.

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:53 Página 8

Page 9: Aldaize 34

aldaize 34 > 9

ze berri ?

NNAAZZIIOOEENN MMUUNNDDUUAA HHEERRRRII EEKKIIMMEENNAAKK EESSKKOOZZIIAAKKOOMMUUNNDDUU TTXXAAPPEELLKKEETTAANN PPAARRTTEE HHAARRTTUU DDUU

2008an Ekimenak egin zuen bidaiak fruituakeman dituela adierazi dute Ekimeneko kideek.Eskoziako herri kiroletako mundu mailako txa-pelketan parte hartu du uztailean Ekimenak.Bertan izan dira mundu osoko eskoziarrakparte hartzen eta Idiazabaldarrak ere hantxeizan dira gonbidatu berezi gisa. Ekimenak, ohiduen legez, herrien erabakitzeko eskubideenaldeko aldarrikapena egin du. Ekimenak adie-razi duenez, eskoziarren euskal gona (BasqueTartan) erregistratu dute, euskaldunen lehe-nengoa. Tartan-a eskoziarren traje modukoada, gona, gorbata eta galtzetinez osatutakoa.

Historikoki Eskoziako klan bakoitzak bere tar-tan-a izan du eta erregistratuta dauzkate guz-tiak. Oraingo honetan, lehenengo euskal tar-tan-a erregistratuko dute Nazioen MunduaHerri Ekimenekoek, munduko lehen euskal tar-tan-a hain zuzen ere. Horretaz gain, Jon Maiaere eurekin joan da Herri Ekimen honen ingu-ruko dokumentala egiteko asmotan baitagobertsolari ezaguna. Ekimen herritarrari emannahi zaio garrantzia dokumental horretan.(Oharra: lerro hauek idatzi ondoren joan daEkimena Eskoziara)

EERRRREEKKAANN ZZAABBOORRRRAA AAGGEERRTTUU DDAA

TELP TAILERRAKSarritan izaten ditugu kezkak euskararen erabi-leraren inguruan. Galdera hauek, adibidez, ezzaizkizue arrotzak egingo:•Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bateuskaraz egin nahi, eta gaztelaniaz egitenbukatzea?•Zergatik sentitzen gara deseroso horrelakoegoeren aurrean?•Nola konpondu ditzakegu egoera horiek?Galdera hauei erantzuna ematen saiatzen daTELP tailerra (Taller d´espai lingüistic personal,katalanez), eta horixe da Idiazabalera ekarriduguna. Uztailaren 8 eta 15eko arratsaldeetanIdiazabalen euskara planaren inguruan eta oro-korrean euskalgintzan lanean ari diren hainbatlagunek parte hartu dute ikastaro moduko hone-tan. Euskaraz egiterakoan gusturago sentitzeko,eta horretarako baliabideak eskura izan etahobeto ezagutzeko aukera izango dute horrela.

EUSKARA ESKOLEN KANPAINAUdalak eta AEKk elkarlanean antolatzen dituz-ten euskara eskolak ekainean bukatu dira, balo-razio onarekin. Datorren irailean berriro egingodugu matrikulazio kanpaina, eta orduan izangoduzue eskaintzaren berri. Hala ere, oporrenaurretik ere gonbidapena luzatu nahi dizuegu,datorren kurtsora begira. Aukera polita da, etaanimatu!

ETORKINEN LAN TALDEAEtorkinak eta euskara lotzen dituen esparruarigarrantzia berezia eman diogu beti euskara pla-naren barruan. Horregatik dago, planaren egi-turaren barruan, gai honetaz bakarrik ardura -tzen den lan talde bat. Zenbait hilabetetan etxe-ko lanak egin ondoren, uztailean egin dugu,aspaldiko partez, lan taldearen bilera. Gutxigora behera, udazkenean egin beharreko laneibidea zabaldu eta prestatzen hastea izan dabileraren helburua. Irailetik aurrera izangoduzue gai honen berri gehiago.

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

Hainbat herritarrek bere kezka agertu dioAldaizeri. Errekan azken aldian zabor ugariagertu omen da. Antza denez, zakarrontzirabota beharreko edukiontzi ugaria gertu dira.

Zaborra lurrera botatzeko joera ez dela erabataldatu diote herritar hauek. Zaborrak lurreangeratu eta euria egin duenez, bada, euriakberak eraman ote dituen errekara diote.Erreka eta zorua garbi mantentzeko ahaleginaherritar guztiona dela irizten diote. Ahaleginhori handia balitz, garbitze lanetan ez litzate-keela halako lanik izango adierazi dute.Agenda 21eko Foroak lan handia egiten duelaazpimarratu nahi izan dute eta ea poliki-poliki

kontu hau denon artean hobetzeko nahia era-kutsi dute.

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:53 Página 9

Page 10: Aldaize 34

10 < aldaize 34

ertzea [izal ezautuz]

OOIIAARRBBIIDDEE aannttttoonniiooberasategi

OIARBIDE ORAIN 52 URTE OLABERRIA ALDETIK IKUSITA ETXEAK EGUN DUEN ITXURA.

Ez dira gutxi oiarbidetarrak Idiazabalen eta -izenburua ikusita- horietakoren batek pentsatuadu, honezkero: “Hara, gaur nitaz hitz egin behardute”.

Egia da, normalean, Idiazabalgo etxeez aritzengarela “Aldaize”ko txoko honetan, baina bereabizenarena aztertuko dugula pentsatu duenhori ere ez dabil guztiz oker. Gaurko egunekoabizen gehienen jatorria etxeren baten izeneandago eta, etxeez mintzatzean, bertakoez min-tzatzeko sortu ziren deiturez ere ari gara, bidebatez. Horregatik, 1550 eta 1558ko dokumen-tuetan Catalina eta Estibariz “de Oyarbide” zire-lakoak aipatzean, Oiarbidekoak zirela esan nahida; aurrerago, euren pertsona izenaren utziezi-neko osagarri ere bihurtu zen etxearen izena.Jatorrizko etxe(eta)tik alde egin eta zabaltzeansortutakoak ditugu oraingo oiarbidetarrak,beraz.

Baina, hemen bertan besteren batean azalduden bezala, etxea bera baino lehenagokoa izanohi da beraren izena; lekuaren izenari zor dio et-xeak berea... eta, Oiarbiden etxe bat baino ge-hiago egin zenez, guztiek bereganatu zutenizena.

Gureari helduz, Oiarbideko etxe baten lehen ai-pamena (guztien artean zein etxerena den ez da-

kigula) 1541. urtekoa da; ondorengoetan zehaz-tu egingo da zeinetaz ari den: “Oyarbide desuso” (1578), “Oyarbide de allende” (1591),“Oyarbide en la parte de Olaberria” (1617). Gai-nerako etxeak ere antzeko esamoldez bereiziziren elkarren artean. Gero, bestelako zehazpe-nak bereganatu zituztenean (“Erdikoa” esan zit-zaion bati, “Ferminena” beste bati...), gaur az-

tertzen ari garen etxearentzat bakarrik gordezen “Oiarbide” hutsa; hala iritsi da gure garaira.

Hori horrela gerta zedin, zerikusia izango zuen,segurutik, etxeak izandako itxuraldaketak. Gaur-ko egunean daukagun jauregi itxurako etxe han-dia geroago egindakoa da. 1700 ingurukoa izanbehar du, ordutik aurrera Oiarbide “berriaz”mintzo baitira paperak; Oiarbide “haundia” ereesango da inoiz. Garai hartako etxe aberatsen it-xura barrokoa hartu zuen orduan: sarrera doto-rea, bere armarri eta guzti; harlandua; arkuzosatutako galeria, hegoaldera begira...

Eta etxea bera bezala, izena ere aldatuz joan da.“Oiarbide” hasierakotik “Ojarbii” eta “Ojarbi”etorri dira. Batetik, “oi(h)an” lehen osagarria-ren barruko silaba banaketa desitxuratu etagaztelaniazko “j”ren ebakerak eraginda eta,bestetik, “bide”ren kontrakzioa (“Atxurbide >Atxurbii”n bezala) gertatu delako.

Berriro ere oiarbidetarren hariari helduz, esan-go nuke asko kostata baino ezingo liratekeelasartu gaurkoak hasierako oiarbidetarren azale-an. Edozein moduz ere, Oiarbideko paraje eta et-xeek izan duten gorabehera eta aldaketaz bete-tako bilakaerak erakusten du ez direla atzo goi-zean zerutik eroriak behintzat.

OIARBIDEKO ETXE BATEN LEHEN AIPAMENA(GUZTIEN ARTEAN ZEIN ETXERENA DEN EZ DAKI-GULA) 1541. URTEKOA DA

ETA ETXEA BERA BEZALA, IZENA ERE ALDATUZJOAN DA. “OIARBIDE” HASIERAKOTIK “OJARBII”ETA “OJARBI” ETORRI DIRA

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:54 Página 10

Page 11: Aldaize 34

San Ignacio

Kateako “Patroi Handia”Gehigarri berezia

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:54 Página 11

Page 12: Aldaize 34

12 < aldaize 34

A uzoko jaiak izandira betidanikOria aldekoak.

Musika, jana eta edana ez dirasekula falta izan. Apartekorikgabekoak izan dira, baina idia-zabaldarrentzat eta auzokoent-zat, zer esanik ez, festa apartak.

Oria baserriaren aurrean dagoenSan Ignazioren baseliza auzokoenelkargune izan da aspaldidanik.1970-1975 inguru-arte bertanelkartzen ziren auzoko baserritarrakiganderoko meza entzuteko, orain“Patroi Handiaren” egunean bainoez ditu ateak zabaltzen.

Tabernarik ere ez da falta izanauzoan, eta hauek ere bertakoen bil-toki izan dira orain gutxira arte.Jeronimoenea, Kateako taberna etaduela urte gutxi desagertutakohonen bolatokia ere Oria ibaiareninguruko idiazabaldarren topalekuizan dira.

Baseliza eta taberna hauek urteanbehin behintzat protagonismo bere-zia hartzen zuten. Auzo guztia uztai-laren 31n, San Ignazio egunean,herritar denen topaleku izatekoprestatzen zen. Jai xumeak bainaaldi berean kuttunak izan dira SanIgnaziotakoak.

AUZOKO FESTA HERRIKOIA

Aspaldikoak dira San Ignazio jaiak,ermita egin zutenetik ziurrenikospatuko da erromeria bertan. 90.hamarkadara arte denok ezagutuditugu jai hauek eta urte batzuetangalduta egon arren, azken urteotanIzalgo Gazte Asanbaldak (IGA)hartu du festa antolatzeko ardura.

San Ignazio jaiei buruz aurkitudugun aipamen zaharrena 1918koada. Serapio Mugikak Geografía deGuipuzcoa liburuan aipatzen ditu jaihauek San Blasekin batera, antza,ordurako jai garrantzitsua eta tradi-ziozkoa zen Idiazabalen.

Erromeria giroko festak izan diraOria aldekoak, ondoan jaso dugun1932ko El Día egunkariko kronikakederki jasotzen ditu orduko“Zaindari aundiaren” omenezkoeguneko ospakizunak. jaiaren berriematen zaigu. Urte horretan urtarri-lean, Jesusen Lagundia desegin etaondareaz desjabetu zuenErrepublikako gobernuak.

Hortik aurreragoko datuak auzota-rrek gogoan dituztenak dira nabar-menenak. Joxe Basurtok, adibidez,50. hamarkadaren erdialdera egitenziren zapo lasterketak ditu gogoan.Eskarga edo karretilla batean sart-zen zituzten eta zapoak bertatiksalto egin gabe helmugara lehenda-bizi iristen zenak irabazten zuenlehia. Zapoak kanpora salto egitenbazuen irteera marratik berriz hasibehar izaten zuten parte hartzaileek.Trikitixa erromeriak ere izaten ziren,baita bazkari eta afariak ere. Baina,ermitan San Inazio santuaren ome-nez egindako mezak ematen zionjaialdiari hasiera beti. Aurrez antola-tutakoak baino, gerturatutako herri-

1965ean, bi soinujoleeta jolas herrikoiek

osatzen zuten egitaraua

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:55 Página 12

Page 13: Aldaize 34

aldaize 34 > 13

tarren umorea eta festarako gogoaizaten ziren garrantzitsuenak.

60-70. HAMARKADETAKOSANINAZIOAK

Hainbat dokumentutan jasota daude60. hamarkadatik aurrerako SanInazio festetako egitarauak. Bestehainbat ekitaldi eta festekin gertatuden bezalaxe, Saninazioetan ere,urteak aurrera joan ahala egitarauagero eta beteago izan da. Uztailaren31 hurbildu ahala, auzotarrak elkar-tu, eta festa antolatzeari ekiten zio-ten.

1965. urtean, esaterako, auzokoekkontratatutako bi soinujole eta bestehainbat jolas herrikoik osatzen zutenbi egunetako egitaraua. Ordutikgaur arte, festa ekitaldiz betetzenjoan da.

Bertsolariak ez dira falta izanLoiolako santuaren omenezko jaie-tan, hala 1973. urtetik aurrerakoegitarauetan Agirre, Iraola, Arazola,Zeberio, Goiburu, Etxaluze…. bert-solarien saioak iragartzen ziren.

Garai hartan, Udalak GobernuZibilari baimena eskatu behar izatenzion bertso saio hauek egin ahal iza-teko. Gobernu ZibiletikSaninazioetan bertso saioak egiteko

baimena eman arren, honako jaki-narazpena egiten zion Udalari: “(…)se le hace responsable de cualquieractividad o manifestación quepudiera constituir una infracción alas normas establecidas.” Honezgain, “gaian jakitun” zen bakarrenbat saiora bidal zezan eskatzen zit-zaion Udalari: “Se señala la conve-niencia de que, por esa Alcaldía sedesigne un experto en la materia quepueda controlar el desarrollo delacto.”

Musikarik gabe jairik ez dagoenez,Katean ere urtero izaten zen trikitixaedo “konjunto”-ren bat.. 1970 urte-an, “Los Skapolis” taldearen kont-zertua antolatu zuen “Bar LaCadena”-ko (hala dio dokumen-tuak) Miguel SanchezAmondarainek. Garai hartan,SGAEri (Sociedad General deAutores) 150 pezeta ordaindu beharizaten zizkioten antolatzaileek kont-zertuetarako baimena lortzeko.

Toka eta bolo jokoak ere tradiziohandia izan zuten Katean.Tabernako bolatokian goiz eta arrat-saldez izaten zen bola saio. Hauezgain, bestelako joko eta herri kirolakere egiten ziren orduan. 1976an “LaCadena” auzoko jaietan aizkoraapustua egin zen. Antolatzaileekfroga antolatu ahal izateko Udalari

egurra eskatu zion eta honekPartzoneriatik ekarritako bi arbolaeman zizkien. Urte bat beranduago,programazioa osatu eta aizkolariezgain korrika apustua ere antolatuzuten jaietan, bi hauekin “FestivalVasco” izenekoa antolatu zelarik.Herriko dantzarien saioak osatzenzuen jaialdi hau.

Plater hausketa frogak ere izatenziren. Honela, 1970. hamarkadaneskualdean eta herrian bertan platerhausketak zuen afizioa ikusita,antolatzaileek “Tiro al plato interso-cial”-a antolatzea erabaki zuten.

Oporretara joateko gaur bezalakoohiturarik ez zen garai hartan, etajendez gainezka izaten zen auzoafestak irauten zituen bi, hiru edo lauegunetan.

Baina, auzotarrek gogoan dute nolagarai batean Katea inguruan egitenzen festa. Izan ziren tartean hiruzpa-lau urte, jaiak hasierako arrakastahandi hura galtzen joan zirenak.Baina, hainbat auzotar berriroelkartu ziren, jaialdiari indarra ema-teko helburuarekin. Jilimone inguru-ra, “goiko aldera” eraman zuten fes-taren zati bat. Eta, modu horretara,herritar gehiagok parte hartzea ereikusi zuen jaiak.

Gehigarri berezia

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 09:57 Página 13

Page 14: Aldaize 34

14 < aldaize 34

80-90 HAMARKADAK

Urteek aurrera egin ahala, garaibateko arrakasta berreskuratutaikusi zuten Idiazabalgo Saninazioek.Herritarrentzat bakarrik ez, inguru-ko herrietako askorentzat ere ezin-besteko hitzordu bihurtu ziren.Egitarau berdin antzekoarekin, 80.hamarkadaren inguruan antolatzenhasi zen asto karrera jaietako ekint-za erakargarri eta nagusietako batbihurtu zen 80. hamarkadarenamaieran eta 90.aren hasieran.Urtero parte hartzen zuten afiziona-tu handienek, gazte askok ere, gura-soen baimena lortuta, lortzen zutenlehiaketan parte hartzea. Herritarguztiek gozatzen zuten, gehienetan

dominatzen zailak izaten ziren astoeibegira, nor baino nor.

Bitarte hartan, beranduago desager-tuko zen Saninazioetako tiro platoakere herriko gizon asko erakartzenzituen. Giro ederra sortzen zuten etasariak ere ez ziren, garai hartarako,nolanahikoak izaten. Aizkolariakere, protagonista bihurtzen zirenKateako auzoan arratsalde batez.Iluntze gaueko berbena izaten zenjarraitzaile gehien biltzen zituena.Urte batean Joselu Anayak taldearaiarra ere ekarri zuten herriraSaninaziotarako, San Blas jaienpare.

KATEA ETENDA

Baina, 90. hamarkadaren amaieragerturatzearekin batera amaieraikusi zuten San Inazio jaiek ere.Antolakuntza lanen nekea izan zenarrazoi nagusienetakoa. Jendea eregeroz eta gutxiago gerturatzen joanzen. Azkenean, auzotarrek jaiakantolatzeari utzi zioten. Hamar bat

urtez, San Inazio jairik gabe izanziren herritarrak.

2004ean baina, IGAk (Izalgo GazteAsanbladak) garai batean arrakas-tatsu izan ziren jai haiek berresku-ratu nahi izan zituen. Poliki-polikihasi ziren: afaria, berbena… Bosturte pasa dira ordutik, ordea, etajaiek garai bateko arrakasta berres-kuratu dute. Herrian galduta zegoenohitura bat berreskuratzea izanzuten helburu, giro jator eta euskal-duna biziberritu nahian.

Bost urte bete dituzte San Inazioeraberrituek. Antolatzaile berriekin,programazio petoa dute orain, garaibateko ezaugarriak mantenduta etaberriak gehituta: sagardo dastaketa,musika, jokoak, asto karrera, herrikirolak… San Inazio zaharretakoafari eta berbenarekin batera.Herriko ohitura garrantzitsuenetakobat berreskuratu zuen IGAk, haur,gazte nahiz helduentzako jaiak bizi-berrituta. Desagertutako ohiturabiziberritutako ohitura da orain.

Gehigarri berezia

Kontzertuak emanahal izateko 150 pezeta ordaitzen

zitzaizkion SGAEri

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:01 Página 14

Page 15: Aldaize 34

Idiazabal DEUN IÑAKI JAYAK

¡Ze egun aundia ta edeŕa euskotaŕentzat!Egunik egokiena Iñaki aundiaren bidez Jaunari otoitzegiteko gure abeŕi onen alde.Euskal eŕí guztiyak ospatu nayan jai bikañak egiten ditu:eta txoko onetan ere ez gera aztuta egon: bada urtekoegunik edeŕenetako bat igarotzeko zoriona izan degu.Goiz-goizetik danbolin soñu eder ta alaya.Amaŕetan aupa nagusia itzaldi bikañakin eta ondorenDeun Iñaki´ren ereserkiya abertzale guztiek abestu.¡Ura abestutzea! Orainguan Idiazabaltaŕak agertu deguez gaudela edozeñek far egiteko.Aŕatsaldean “Oria” aldeko baleratxura festa edeŕa iritxizan: ¡ango alaitasuna! Gaztediak etzeukan orpotakomiñik! Dantza ugariak egiñ ondoren ilunabaŕerako aguregin zitzayon beste bat arte “Oria”koinguruari.Agur guztiok Deun Iñaki egunari eta urte askotan pakeeta alkartasunean igarotzeko zoriona iritxi deigulaZaindari aundiak.

Txantxangorri.El Día. Euskal-Orria. 1932ko abuzturen 5ean.

AZPEITIKO SANTUARIESKAINITAKO BASELIZA

Ezer frogatuta egon ez arren, ermita honen sorreraridagokionez esaten da, San Ignazio Loiolakoa IruñetikAzpeitira zauriturik zetorrela baseliza honetan geldiunebat egin zuela. Garai hartan, itxura denez, bertan KristoSantuari eskainitako santutxo edo guruztokia (gaztelerazhumilladero deitzen zaiona) zegoen.

Loiolako Ignazio Santu egin zutenean, garai batekootoitz-leku hura baseliza bihurtu eta bere aginduperapasa omen zen.

Erretaulan ageri den San Ignazioren irudia Francisco deBarrenetxea tolosarrak egindakoa da eta erretaula poli-kromatua XVIII. mendekoa da,

70. hamarkadan asteroko mezak amaitu zirenetik, uztai-laren 31ko mezarako baino ez da irekitzen baseliza.Tradizioari jarraituz, egun horretan, urtero abesten dutebertaratutakoek “Ignazio gure patroi handia” kanta.

Gehigarri berezia

aldaize 34 > 15

“Gaztediak etzeukan orpotako miñik!”

“Idiazabaltaŕak agertu degu ez gaudela edozeñek far egiteko”»

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 15

Page 16: Aldaize 34

JOSEBA AGIRREZABALA + ANDER GARMENDIA KATEKO FESTETAKO ANTOLATZAILEAK (Izalgo Gazte Asanblada)

Gehigarri berezia

Kontatuko diguzue nola antolatzen dituzuenKateko Festak?

Bi hilabete lehenago bilerak-eta egiten hastengara eta gutxi gora- beherako egitarau bat egi-ten dugu, ondoren eskaerak egiten hasteko.

20-25 bat laguneko taldea gabiltza antolaketalanetan. Gauzak ondo ateratzeko beharrezkoada gure artean ondo antolatzea eta horretarako,talde txikiagotan banatuta gaude, bakoitzakbere lanak egiteko.

Antolaketa edo egitura landuta daukazueorduan…

Beharko! Bai, taldeetan banatuta gaude etatalde bakoitzaren barruan ere, kide bakoitzakzeregin bat jartzen zaio. Zeregin horiek ez dirafesta aurretik egin beharrekoak bakarrik. Festakaurrera doazen heinean sortzen diren eginbeharrekoak eta festak bukatu ondoren eginbeharrekoak ere hor daude. Normalean asteanbehin elkartzen gara dena erabat lotuta izanarte..

IGAtik kanpo bestelako laguntzarik jasotzen alduzue?

Diru laguntzaz gain, materialetan ere jaso dugulaguntza. Dirua batez ere Udalak ematen digueta horretaz gain, hainbat enpresek ere jartzendute euren ekarpena ere; eta hori eskertzekoada, laguntza hori gabe ezingo genuke-eta festahauek aurrera atera.

Laguntza materialen inguruan… bada, inguru-ko sagardotegiek, herriko taberna eta dendabatzuk… laguntza ematen dute, museako sarie-tarako esate baterako. Udalak materialetan ereasko jartzen du, nabarmentzeko modukoa da:suak, mahiak…

Hitz egin dezagun egitarauari buruz…

Egitarauei dagokionez, festara hurbiltzen jendegehiena herritarra izaten da. Horietaz gain, ingu-ruko jendea ere etortzen da. Baina nagusikiherrikoa izaten da bertan. Hori horrela izanik,ekitaldi batzuk finkatuta daudela esan daiteke,duten arrakasta dela eta. Horien artean daudesagardo dastaketa txerri harrapaketa eta mustxapelketa. Horietaz aparte, urtero berrikuntzanbat sartzen saiatzen gara, jendea erakarriasmoz. Orain bi urte egin zen sega apustua etaiazko idi probak dira adibide egokienak.

Zein da zuen helburu nagusia?

Gure helburua da festa hauetara ahalik etaherriko jende gehien gerturatzea, bertan herrigiroa eta euskaldun giroa bultzatuz.

Aurtengo edizioari buruz ezer aurreratzerikbai?

Aurtengoari dagokionez, bi eguneko festak anto-latu ditugu. Lehenengoa egun gogorra izangoda: sega erakustaldia eta sagardo dastaketaizango ditugu arratsaldean. Gauean, txerri harra-paketaren ondoren berbenea ere izango da. Bi-garren egunean berriz, musa, ume eta kuadrillaarteko jokuak eta bertso afaria izango ditugu.

Aurten ere auzoaren goiko aldean izango dafesta?

Bai, aurten ere bai. Orain goran egiten ditugu,tokia ere gehiago dagoelako. Hala ere esatekoada, beheko auzoak zeukan xarma beste gauzabat zela eta polita izango litzaeteke beste urte-ren batean ere han antolatzea. Hala ere, horizail xamarra ikusten dugu.

16 < aldaize 34

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 16

Page 17: Aldaize 34

Gehigarri berezia

JOXE MARI IRIZAR

Katea auzotik gertu bizi da 80. hamarkadatik aurrera garai bateko San Inazio jaiek amaieraikusi zuten artean, antolaketa lanetan aritu zen Mitizar. San Inazio zalea da, lehengoen zaleaeta oraingoen zalea.

Nolakoak ziren garai bateko San Inazioak?

Antolakuntza lanetan aritzen ginen gu, auzokohainbat mutil. Hamar bat lagun izango ginen,gehienak auzokoak edo auzoarekin loturarenbat genuenak. Arizkorretatik behe aldera biziginenak behintzat. Eta guretzat jai ederrak iza-ten ziren, giro paregabea izaten genuen. Gu1989an hasi ginen festak antolatzen. Ni 27 baturterekin hasi nintzen, mutikoa nintzela. Aurretikauzoko beste auzokideak aritzen ziren antola-kuntza lanetan, ikastolaren alde eta.

Nolako jaiak antolatzen zenituzten?

Denetariko ekintzan antolatzen saiatzen ginen.Sega apustua izaten zen, asto karrera ere bai,berbena ere ez zen falta izaten... Sagardo das-taketarekin giroan sartzen ginen. San Inazioegunean meza eta hamaiketakoa antolatzengenituen. Urte batean auto krosa ere antolatugenuen. Urte bakarrean egin genuen hori, era-bat animatuta. Aspaldiko urteren batean SanBlasetan egin izandu denaren antzekoa izanzen hura ere. Nahiko informala kasu honetan,baina oso ongi atera zen. Ideia bota zuen auzo-tar batek, onartu egin genuen eta jende bilahasi ginen. Auto zahar batzuk ere topatu geni-tuen eta denen artean arratsalde on bat pasa

genuen urte hartan. Egunean zehar ere bestehamaika ekintza izaten ziren.

Berbena ere garrantzitsua izaten zen.

Bai, hala da. Urtero, San Inazio egunean, JoseluAnayak taldea ekartzen genuen.

San Blasen pare izaten ziren orduan, ia-ia,San Inazioak ere.

Bai, noski. Giro ederra jartzen zuten. Egunaborobila izaten zen, bai. Giro aparta jartzenzuten eta herritarrak ere festarako gogoarekinizaten ziren. Bazkal ondorenean animatu egitenzen jendea eta Joselu Anayak taldeak giro pare-gabea jartzen zuen. Anbiente polita egoten zen.Play backa ere egiten zen taldeak deskantsuaegiten zuenean eta herritar dezentek parte hart-zen zuten. Giro polita sortzen zen denen artean.

Zenbat festa zale elkartzen ziren?

Asko, asko. Ez genuen inoz zenbakirik egin,baina herritar asko elkartzen ginen han, kanpo-koak ere bai askotan. Kobratu berria izaten zenjendea, dirua izaten zuen poltsikoan, festarakogogoarekin etortzen ziren eta dirua gastatzeko

inolako prokupaziorik gabe. Festarako gogoaere ez zuen inork falta izaten, denak laguntzenzuen pixka bat.

Garai hartan taberna txiki bat ere izaten zen,Jilimoneako tabernaz gain.

Bai, hala da. Nahiko komeria egiten genituentaberna harekin ere! Makina bat lan ematenzuen prestatzeak baina gero oso ongi funtzio-natzen zuen.

Gero, ordea, jaiak antolatzeari utzi zenioten.

Bai, 1995. urtean izan zen, oso oker ez banaiz.Urte hartan antolatu genituen azken SanInazioak.

Zer dela eta?

Ez dakit ba, nola esan. Batzuk ezkondu egitenzirela, besteek neska laguna egin zutela... Lanhandia ematen zuten eta jendea nekatu eginzen, normala da. Hori entzunda, aurrera jarraitunahi izan nuen nik, lan gutxiagorekin bazen ere,baina jaiak antolatzen jarraituta. Baina, jendeakez zuen jarraitzeko borondaterik eta hala geratuzen.

Zuen testiguari berriz heldu zioten herrita bat-zuk 2004an. Atzera begira, bi jaietako zeinduzu nahiago?

Urtero izaten naiz oraingo San Inazioaten ereeta festa ederrak dira. Giro aparta izaten da etadenak festarako gogoa izaten dugu. Merituaparta dute gainera, antolatzaileek. Herritiketortzen dira behe aldean festa egietara. Etahorretarako borondate handia behar da, ez duedonork egiten halakorik. Festa bakoitzak beregaraiko ukituak izaten ditu. Gu gure garaiko SanInazioekin asko gogoratzen gara, normala denbezala. Baina oraingoei ere ez nieke ezer ken-duko, oso onak dira.

aldaize 34 > 17

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 17

Page 18: Aldaize 34

18 < aldaize 34

iritzie

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 18

Page 19: Aldaize 34

Idiazabalgo lehendabiziko eskola hilabete barru herrikoudaletxe bihurtuko den eraikinean ireki zenetik makina baturte pasa dira. Hasiera zaila izan zuen, XX. mende hasieranlehendabiziko ekimen hark. Sendo hasi zen eta sendo diraubaina egun, toki desberdinean eta irakasle eta ikasle desber-dinekin bada ere. Idiazabalgo egungo eskolak, AitaIparragirre Herri Eskolak, hamarkada askotako historia duatzetik.

HERRI ESKOLARENhistoriaHERRITAR OROREN HISTORIA

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 19

Page 20: Aldaize 34

kasle gutxirekin hasi ziren joan den mendeko20. hamarkadaren amaieran, 1928. urtean,Hilario Berasategi eta Pepita LardizabalIdiazabalen eskolak ematen. Herriko ikasleakziren, garai hartan, lau ikasgelatan banatuta,hilabete gutxiren buruan udaletxe bihurtukoden eraikinean oinarrizko hezkuntza ikastenzutenak. Egunerokotasunetik urrun dagoela iru-ditzen zaigun bi ezaugarri garrantzitsurekin:hizkuntza nagusia gaztelera zen eta ikasleaksexuka banatzen ziren. Neskak gela batean,eraikinaren beheko solairuan, eta mutilak bes-tean, goiko aldean. Garikano Goñi EskolaNazionala zen garai hartako Idiazabalgo eskola.1966. urtean beste ikastetxe ekimen bat jaiozen herrian: Ikastola. Eskolak euskarazeskaintzen hasi ziren Zigor auzoko egoitzan.Hamalau urtez, herriko haurrek euskaraz ikas-teko aukera izan zuten.

Urruti ikusten dugu garai hartako irudia. Zuribeltzeko argazkitan, albo banatan denborakjandako ertzek inguratuta. Herriko lehendabizi-ko eskola sortzetik bost hamarkada gehiago, 50urte gehiago, behar izan ziren herri eskola egunezagutzen dugun ingurunean ikusteko. Eskolahandia eta eskola txikia bezala ezagutzen ditu-gun eraikinak 70. hamarkadaren amaieranbukatu ziren. 1978. urtean Eskola Nazionalekoikasleak bertaratu ziren eta 1980. urteko iraile-an, hainbat hilabetetako lanak amaituta, egunezagutzen dugun eraikin nagusia gaur egungo

izaerarekin jarri zen abian: Aita IparragirreHerri eskolak bere lehendabiziko ikasturteaestreinatu zuen. Aurrean porlanaz egindako fut-bol zelaiak eta eraikinaren sarrera ondokoaterpeak herriko hamaika ikasleren jolasak bilt-zen zituen; baita, haurren eta gaztetxoen arte-an zenbaitetan ohikoak diren iskanbila etaborrokak ere. Egun ezagutzen dugun AitaIparragirre Herri Eskolaren egunerokoa idaz-ten hasi zen inguru horretan.

Estreinaldia: 1980/81

Lehendabiziko ikasturtea bost, sei eta zazpiurteko haurrekin estreinatu bazen ere, aurrera-go adin guztietako ikasleak bilduko zituen, goimailako ikasketak egiteko helburuarekin idiaza-baldarrek beste herrietara (Beasaina, Tolosaraedo Donostiara, gehienetan) joan behar izatenzutenera arte. Ez zen urte askorik behar izanherriko ikasle kopurua ehunka batera iritsibehar izateko.

Urteen joan etorriak eta ikasle kopuruak esko-laren handitzearen beharra ekarriko zuen.Ikasle gehiago iristen ari ziren eta tokirik ezzegoen guztientzat. Kirola egiteko azpiegiturabaten behar nabarmena ere ikusi zen. 90.hamarkadaren hasieran etorri zen herrian egundenok ezagutzen dugun kiroldegia egiteko pro-posamena. Kirol gune garrantzitsu bihurtu zeneraiki zenetik, baita eskolako haurrentzat soin-keta eta eskolarteko kirola egiteko azpiegitura

20 < aldaize 34

Orain ez urte asko itu-rrietatik edaten zenura; orain ere askok

ohitura hori mantent-zen dute

I

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 20

Page 21: Aldaize 34

aldaize 34 > 21

apropos eta segurua ere. Kiroldegia eraikitzeakeskolako ingurunea moldatzea ere ekarrikozuen. Egun oraindik ezagutzen ditugun lur gorri-ko futbol areto zelaia eta saskibaloian jolastekoeremua, esaterako.

Hasieratik herriko irakasleak izan ziren herrieskolako ardatz; herriko irakasleak eta herrikoikasleak. Denborak aurrera egin ahala baina,herri eskolak kanpoko maisu-maistrak ere izanzituen irakasle taldean. Baita Guraso Elkarteindartsua ere, ekimen ugaritan herri eskolarekinbatera antolakuntza lanetan jardundakoa:Gabonetako kantu saioak, jaialdiak, Inauteritakotxokolate janak... Ikasle guztien oroitzapeneangordetako irudiak egitearen arduradunetako batizan da urtetan zehar elkartea.

Mende laurdena

Aita Iparragirre Herri Eskola, herri muinttegi 25urtez leloa herri guztian zehar zabaldu zen2006. urtean. Mende laurdena bete zuen AitaIparragirrek, ez zen gutxiagorako. Urte guztianzehar hainbat ekimen desberdin egin ziren ira-

kasle, guraso, ikasle eta herritarrentzat.Ospakizunen amaierako jaialdiak ere aho zapo-re ezin hobea utzi zien bai antolatzaile eta baitaparte hartzaile guztiei ere. Mende laurdenekohistoria eta hamaika argazki biltzen zuen libu-rua ere kaleratu zuten Eunate eta Oihane Eliok.

Garai berriak, erronka berriak

Aita Iparragirre Herri Eskolak ere aurrera egindu aro desberdinetan; garai berrien eskakizu-nak taularatu ditu, baita herritarrenak ere. Hau-rreskola da, horren adibide nagusia. Gizartea-ren aldaketek eraginda, haur jaio berriak etaHaur Hezkuntzako mailara sartu artekoak artat-zen ditu orain urte gutxitatik Idiazabalgo Hau-rreskolak. Eskola haundia bezala ezagutzendugun eraikinean lehenengo, eskola txikien at-zeko aurre fabrikatutako eraikinetan ere baiorain. Pauso bat aurrera egin dute Herri Esko-lak eta Udalak arlo honetan: Espainiako TokikoInbertsio Fondoko laguntzarekin Zepai auzoaneraikitzen ari dira orain irailetik aurrera irekitaizango den Idiazabalgo Haurreskola berria.

Jangelarekin ere pauso handi bat eman zuenaurrera eskolak. Guraso askok, euren lanbide-ak tarteko, ez zuten eguerdian etxera itzultzekoaukerarik. Horri erantzuna bilatzeko aukera erebilatu zuen Aita Iparragirrek. Jangela zerbitzuajarri zuen abian 2005/2006 ikasturtean. PilarEnean hasieran, eskola haundiko eraikinarenazpi aldean, garai batean aterpea zegoen lekuberean, gaur egun. Aldaketa horrek ere bestehainbat lan ekarri zituen eraikinean, behekosolairuan. Beharrak aginduta, handitu egin zeningurua, parketxo bat eraiki ere bai… Eta,beste sarrera/irteera bat ere egin zitzaioneskolari.

Orain zortzi hilabete abian jarritako oinezkotrena da ere eskolaren inguruan abian jarritakoekimenen adibide garbia da. Herriko mugikor-tasunari aurrera pauso bat ematen laguntzeaardatz, herri eskolako haurrak oinez joaten diraeuren etxeetatik eskolara egunero, hainbat ira-kasle eta gurasoen laguntzarekin. Goierrineredu bihurtu da Idiazabalgo ekimena, baitaGipuzkoa guztian ere.

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 21

Page 22: Aldaize 34

22 < aldaize 34

hizketan

EEssppeerriieennttzziiaa eesskkoollaa llaann mmuunndduuaa uuttzzii dduutteenn 5500 uurr--tteettiikk ggoorraakkoo ppeerrttssoonneeii zzuuzzeenndduuttaa ddaaggoo.. TTrruukkeeaabbuullttzzaattzzeekkoo gguunnee iirreekkiiaa iizzaatteekkoo jjaaiiooaa ddeenn eesskkoollaahhoonneettaann,, ppaarrttee hhaarrttuu dduuttee IIddiiaazzaabbaallggoo 8822 uurrtteekkooLLuurrddeess UUnnzziittiikk eettaa 6699 uurrttee ddiittuueenn JJuuaannii EEzziioollaazzaakk..HHaallaa eerree,, eezz ddiirraa pprroommoozziioo bbeerreekkooaakk,, LLuurrddeesseekk22000088--22000099kkoo kkuurrttssooaa ggaauuzzaattuu zzuueenn eettaa JJuuaanniikkaallddiizz,, 22000033--22000044..

ZZeerr ddaa EEssppeerriieennttzziiaa EEsskkoollaa??

LLuurrddeess UUnnzziittii::Esperientzia Askola, eskola berezibat da, ez dago azterketarik, ez apunteak hartze-ko beharrik ere. Pertsona multzo baten bilkurakdira, non gai ezberdinen inguruan eztabaidanaritzen garen. Zenbait gai ezberdin lantzen dirabertan, eta horiei buruz mintzatzeko aditu batetortzen zaigu, azalpenak egokiak izan daitezen.Astean hiru egunetan joaten ginen, hiru orduz.Aitortu beharra daukat, motz egiten zitzaigula,denbora, azkar pasatzen baitzen.

JJuuaannii EEzziioollaazzaa:: Eskola bat da, bizitzako momentuezberdinetan aurrera nola egin erakusten dizuna.Denok elkartu eta jende jantzia etortzen zitzaigunegun horretan tokatzen zen gaiaren inguruan hitzegitera. Ondoren, guk gure zalantzak galdetzekoaukera izaten genuen. Giro oso ona egoten zen,oso gustura sentitu nintzen.

ZZee hheellbbuurruu ddiittuu??

LL..UU:: Nire iritziz,eskola honen helburu nagusia, lanmundua utzi duten pertsona helduei bizi gogoazein bizi poza ematea izango litzateke. Nik bertanaurkitu dut poza, zoriontasuna...Asko animatzennintzen bertan, parte hartzeak pozten ninduen.Giro ezin hobean murgildu nintzen, etxean beza-la, asko ikasten da. Nik ez nuen imajinatuko ho-rren ondo pasatzera iritsiko nintzenik. Pena daerrepikatu ezin izana, bestela ez nuke bi aldizpentsatuko.

JJ..EE:: Niretzako honako hau da eskolaren helbu-rua; bizitzako une latzei aurre egiten erakusteaeta bide batez, bertako ikasleei kultura orokorbatez janztea.

NNoollaattaann hhaarrttuu zzeennuueenn ppaarrttee??ZZeerrkk bbuullttzzaattuu zziinn--ttuueenn??

MARI KRUZ GALARRAGA . UDALETXEKO ADMINISTRAZIO LANGILEA

““HHEERRRRIIAARREENNTTZZAATT EETTAA HHEERRRRIITTAARRRREENNTTZZAATT LLAANN EEGGIITTEEAAKKBBEETTEE EEGGIITTEENN NNAAUU””

// MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN // MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 22

Page 23: Aldaize 34

aldaize 34 > 23

hizketan

LL..UU::Betidanik izan naiz pertsona alaia, azkenal-dian aldiz, morala baxu nuen, oso triste eta ahulsentitzen nintzen. Jendearenganako kontaktuariihes egiten nion, ez nuen hitz egiteko gogorik,ezer egiteko gogorik...Horregatik, EsperientziaEskolaren anuntzioa jaso nuenean, zenbait aldizirakurri ostean, asko pentsatu gabe, izena ema-tea erabaki nuen. Goiekira joan eta ni izan nint-zen lehenengoa izena ematen.

JJ..EE:: Nire senarra lan-istripu batean hil zenez,animo gutxirekin eta oso triste nengoen, barre-nak jota. Horregatik, nire alabak eta lagun batekgoibel ikusten nindutenez nire izena eman zuten,bertan animatuko nintzenaren esperantzaz. Ha-siera batean, obligazioz joan nintzen, motibaziobat aurkitzeko gogoz. Gerora, gusturago sentit-zen hasi nintzen, lagun asko egin bainituen.

ZZeerr eeggiitteenn zzeennuutteenn??

LL..UU:: Aditu bat etortzen zitzaigun gai jakin batiburuz mintzatzera. Ondoren, bere azalpena buka-tutzat ematean, galderak egitera gonbidatzengintuen. Esan beharra daukat, gaztea nintzene-an, galdetu ez nituen zalantza asko bertan argituditudala. Apunteak ematen zizkiguten, gerora,etxean berrikusi genitzan. Orokorrean, gai ezber-dinez aritu gara: historia, literatura, filosofia, se-xualitatea, psikologia, memoriaren tailerra, osa-suna, Euskal Herriko historia, etika, natur zient-ziak, teknologia, zuzenbidea, informatika...

Bestalde, zenbait irteera ere egin ditugu: Mira-monera, Gernikara, Sasietara... Bestelako ekint-

zak parte hartzeko aukera ere izan dugu, antzerkibat egin genuen, epaiketa bat... Kurtso amaieran,proiektu bati eman genion hasiera, jubilatuen es-kubideak eta betebeharren inguruan eta horre-tan gabiltza orain, irailean berriro elkartuko gara.

JJ..EE:: Egunero, pertsona ezberdin bat etortzen zit-zaigun, egun batean historiari buruz hitz egitera,hurrengoan, ekonomia zen hizpide, eta hurrengo-an berriz beste gai bat. Azterketarik ez zegoeneta hori ere abantaila ona da, ez baikenuen inon-go presiorik.

Eguneroko klaseez aparte zenbait irteera egin di-tugu, batzuk eskolatik eta besteak bertako ikas-leen artean sortutako elkarteak antolatuta,Gueske. Sara bisitatu genuen, Bilbora ere joanginen Guggenheim museoa ikustera. Etxera iris-ten dira irteera ezberdinen gonbidapenak etanahi duena joan daiteke. Kurtsoa amaitzean,proiektu bati eman genion hasiera, SantiagoBidea gaitzat hartuz.

ZZeerr iikkaassii dduuzzuu??

LL..UU:: Asko ikasi dut orokorrean. Pertsonekin el-karbizitzen ikasi dut. Batez ere. Argi gelditu zaitinoiz ez dela berandu norberak nahi duena egite-ko.

JJ..EE:: Gauza asko eta asko ikasi ditut: ingurukopertsonak asko baloratzen, bizitzako momentuezberdinetan izan beharreko jokabide ego-kiak...Pertsonalki asko ikasten da, kultura oroko-rraz janzten zoazen heinean.

NNoollaakkooaa iizzaann ddaa eessppeerriieennttzziiaa??ZZeerreekkiinn ggeellddiittuukkoozziinnaatteekkee??

LL..UU::Zoragarria, ahaztezina. Niregatik izango ba-litz urtez urte errepikatuko nuke. Niri bizia emandit, aurrera jarraitzeko indarra eman dit. Erabatinteresgarria izan da, asko ikasi dut eta aldi bere-an, nire esperientzia ere besteekin konpartitzekoaukera izan dut. Ikastea gustuko duen edozeinpertsonari, bizi guztirako lagun onak egin nahi di-tuenari, gustura egon nahi duen edonori gomen-datuko nioke.

JJ..EE::Pertsonalki oso lagungarria eta oso espe-rientzi positiboa. Lagun oso onak egiten dira, ho-rren adibide gisa geure taldea, oso lagun onakegin ginenez, kurtsoa amaitzean, ingelesenapuntatu ginen denok elkartzeko intentzioz.Denei gomendatuko nieke, esperientzia ezinhobea da, giro atsegina, jende zoragarria eta bi-zitzan aurrera egiteko lagungarria.

LURDES UNZITI:

“ERABAT INTERESGARRIA IZAN DA, ASKOIKASI DUT ETA ALDI BEREAN, NIRE ESPE-RIENTZIA ERE BESTEEKIN KONPARTITZEKOAUKERA IZAN DUT. IKASTEA GUSTUKO DUENEDOZEIN PERTSONARI, BIZI GUZTIRAKOLAGUN ONAK EGIN NAHI DITUENARI, GUSTU-RA EGON NAHI DUEN EDONORI GOMENDATU-KO NIOKE.”

JUANI EZIOLAZA:

“PERTSONALKI OSO LAGUNGARRIA ETA OSOESPERIENTZI POSITIBOA. DENEI GOMENDA-TUKO NIEKE, ESPERIENTZIA EZIN HOBEA DA,GIRO ATSEGINA, JENDE ZORAGARRIA ETA BI-ZITZAN AURRERA EGITEKO LAGUNGARRIA.”

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 23

Page 24: Aldaize 34

Ez duzula urrutira joan nahi? Ordu gutxitakojoan-etorria duen bidaia nahi duzula? Etxetikgertu joan nahi duzula, baina kultura zeharo ez-berdina ezagutu nahi duzula? Marrakech duzuhorretarako egokiena. Marrakech Marokokohiri ederretariko bat da. Aldaizeko erredakzio-ko kide batzuk bertan izanda gaude eta beraz,Aldaizek gomendatzen dizu bertara egun ba -tzuetarako joatea. Madrildik 2-3 ordutako bi-daia dago Marrakech-era, abioira igo eta kon-turatzerako iristen da Afrikako hiri honetara.Abioitik jatsi bezain pronto… “Hara! Nora eto-rri gara? Zein gertu dagoen Euskal Herritik,baina zein ezberdina den hau!”.

Hiria bisitatzekotan, erdi aldera joatea gomen-da-tzen dugu, hortik kanpora kilometro dezen-tetan ia basamortua besterik ez dago-eta.

Antolatutako kaosa diogunean, badirudi kon-traesanean ari garela, ezta? Bada, Marrakech-era joanez gero, segituan ulertuko dugu horrekzer esan nahi duen. Kotxeak, astoak atzeangurdiak dituztela, autobusak, oinezkoak, ta-xiak… mota guztietakoek, motordun nahiz mo-torrik gabeek, guztiek, egiten dute topo egune-ro-egunero hiriko kale eta gurutze-bideetan.Harrigarria da, hainbeste ibilgailu leku bereanegonda ze istripu gutxi ikusten den! Egongodira bideetako legeak han ere, baina hiriko tra-fikoaren joan-etorriari begira jarriz gero, badi-rudi han legerik ez dagoela eta bozina jotzenduenak duela lehentasuna.Horregatik dioguantolatutako kaosa dela. Guretzat ezinezkoa,gurean horrelako zerbait bultzatuz gero, istri-

puak dozenaka egunero seguru! Baina Marra-kech-en ez, han, kaos horretan, guztiak osoongi moldatzen dira!

Marrakech-eraino joan eta trafikoari begiraharrituta egotea ongi dago, baina bertako aldezaharreko zokoa bisitatzea ezinbestekoa da.Hor ere, pilatzen den jende kopururako lekugutxi! Zokoa hemengo merkatuen tankerakozerbait da (agian gehiegi esatea da hori!).Postu pila bat daude, denak merke-merke sal -tzeko noski. Segituan konturatzen dira ez zare-la bertakoa eta erabiliko dituzte hamaika triki-mailu zuri zerbait saltzeko! Polita da ikusteazein trebezia duten saltzeko. Beharrak eragin-da segur aski, baina hizkuntza pila bateko hitzsolteak ikasita dituzte. Norbait urbilduz gero,zure nazionalitatearen berri jakin nahi izatendute, zein hizkuntzatan hasi jakiteko. Euskaldu-na zarela esanda, agian ez dute asmatuko non-goa zaren. Dena den, hori ere ikasten hasitadaude: batetik hamarrera arte zenbakiak eus-karaz esaten zekiena ezagutu genuen. Nazio-nalitatea ezagututa, hortxe hasten da saleros-keta jolasa. Oso garbi badaukazu ez duzulaezer erosi behar, segur aski ez zara euren sa-reetan eroriko. Orain, zalantza izpi bat baduzu,galdu duzu partida; erosi egingo diozu ziur!!

Hain gertu dagoen hiria izanda, merezi du bisi-tatxo bat egiteak. Beste kultura zoragarri batezagutzeko aukera ematen du, geuregandikoso ezberdina. Bizipen berri guzti hauek abe-rastu egiten gaituzte, geure ikuspegi txikia za-baldu arazi egiten du. Animatu!

24 < aldaize 34

iparrorratza

MMAARRRRAAKKEECCHH,, AANNTTOOLLAATTUUTTAAKKOO KKAAOOSSAA

ZZUUGGAAZZFacebook edo Tuenti zalea izanez gero... Euskaraz egindakolehen sare soziala ere iritsi da gurera: Zugaz. Goiena telebistakjarri du abian eta gazteei zuzendutakoa da. Lagunen arteanmezuak bidaltzeko aukera, argazkiak partekatzeko parada, joko-etan parte hartzekoa edota on line beste hainbat ekintza egitekoaukera izango duzu sare sozial euskaldun berri honetan.

[ diska ]“Rafa Rueda: Zuhaitz okerretan gora noa”

IIzzeennbbuurruuaa::Zuhaitz okerretan goranoa

EEggiilleeaa:: Rafa Rueda

Bakarkako hirugarrendiskoa kaleratu du bakar-lari mungiarrak. Amerikarmusikariekin grabatu duRuedak diskoa: Joseba

Irazoki gitar joleaz gain, Fernando Saunders baxu jolea (LouReed, Ruper Ordorika), Jane Scarpantoni (Bruce Springsteen,R.E.M.) eta J.T. Lewis (Sting, Tina Turner) bezalako musikariakizan ditu alboan. Hainbat lagun idazleren laguntza ere izan du:Unai Elorriaga, Gotzon Barandiaran edota Kirmen Uribe, esate-rako.

[ webgunea ]http://www.zugaz.com

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 24

Page 25: Aldaize 34

aldaize 34 > 25

zaharrak berri

Etxebizitzei dagokionez, herrian zeuden etxebizi -tzen %40 1900. urtea baino lehenago eraikitakoakziren. XX. mendeko lehen 60 urtetan oso gutxi erai-ki omen zen, etxe pare bat baino ez urteko batezbeste. 60. hamarkada amaieran, ordea, lau urtetan176 etxebizitza berri eraiki ziren. Orain arte biziizan dugun etxebizitza-boomaren pareko, antza. Etaidazlearen harridura sortzen zuen datua: ingurukoherrietan baino lau logeletako etxebizitza gehiagoomen zeuden Idiazabalen. Etxebizitzen %45 halako-ak ziren. Etxebizitza hauen jabetzaren portzentaiaaldiz, %63.

Lima fabrikarekin batera, garaia hartan herriariaberastasuna ekarri zion beste enpresa bat eresortu zen: Ampo kooperatiba, 1960. urtean. Ordutikikerketa egin zen arte, ordea, enpresa handirik ezzen ezarri herrian. Baina bai neurri txikiko negoziougari: Gaztelu jatetxea, supermerkatua, zerrategia,lau hegazti-granja eta txerri-azienda. Industria zengarai hartan sektorerik garrantzitsuena herrian etahonek sostengatu zuen biztanleria, gaur egun eza-gutzen dugun kopuru antzekoan.

Datu kuriosoak ere jasotzen dira ikerketan. Izanere, herrian genituen animalien datu zehatzak ereematen ditu Iparragirrek. 1962an 786 behi zeudenIdiazabalen. 1970ean, aldiz, 620 abelburu. Ardi ko-puruak ere beherantz egin zuen nabarmen:20.000tik 15.000ra (zenbat ote daude orain?).Granjak zirela eta hegazti kopuruak bai egin zuengorantz: 4.000tik 70.000 hegaztira.

Autobus zerbitzua ere bazegoen Ordiziara, Villafran-cara, garai hartan esaten zen bezala: 13 zerbitzu la-negunetan. Otsoa arrantza eta ehiza elkartea ereagertzen da eta Guraso elkartea ere bai. Elkarte hau220 bazkiderekin herriko kulturaren erdigunetzathartzen du idazleak, hitzaldi eta ekintza kulturalenantolatzaile izateaz gain, etxebizitza kooperatibakere sustatzen baitzituen.

Ia berrogei urte pasa dira liburuan datu hauek jasozirenetik. Asko aldatu ote gara?

UUzzttaauuaakk eezz ddoooo nneesskkaammee--mmoorrrrooiieenn bbiilldduurrrriikk[ ESAERA ]

IIDDIIAAZZAABBAALLGGOO AARRGGAAZZKKIIAA LLAAUU HHIITTZZEETTAANN:: 7700.. HHAAMMAARRKKAADDAA

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

11997700.. hhaammaarrkkaaddaann hhaassiieerraann IIddiiaazzaabbaallggoo bbiillaakkaaeerraaddeemmooggrraaffiikkooaa ppuunnttuu kkrriittiikkooaann zzeeggooeellaa oonnddoorriioozzttaa--ttuu zzuueenn UUddaallaakk.. 11994400--6600 bbiittaarrtteeaann hheerrrriiaakk jjaassoozzuueenn iimmmmiiggrraazziiooaakk ppooppuullaazziiooaa iiaa bbiikkooiizzttuu eeggiinnzzuueenn:: 990066 bbiizzttaannllee ggeehhiiaaggoo zzeeuuddeenn hheerrrriiaann 2200 uurrttee--kkoo eeppeeaann ((11..115566 bbiizzttaannlleettiikk 22..006622 iizzaatteerraa ppaassaazzeenn)).. IIggooeerraa hhoorrrreenn aarrrraazzooiiaa lliimmeenn ffaabbrriikkaa iizzaannzzeenn,, bbaatteezz eerree.. 11996600.. uurrtteettiikk aauurrrreerraa,, oorrddeeaa,, bbiizz--

ttaannlleerriiaa oorreekkaattuu eeggiinn zzeenn eettaa zzeerrttxxoobbaaiitt jjaaiittssii.. EEggoo--eerraa bbeerrrrii hhoonneenn aauurrrreeaann,, UUddaallaakk iikkeerrkkeettaa ssoozziioo--uurr--bbaanniissttiikkoo bbaatt eeggiitteeaa eerraabbaakkii zzuueenn 11997711.. uurrtteeaann..IIkkeerrkkeettaa hhaarreenn eemmaaiittzzaakk jjaassoo zziittuueenn IIggnnaacciioo IIppaa--rrrraagguuiirrrreekk ““CCiinnccoo vviillllaass ddeell AAllttoo GGooiieerrrrii”” lliibbuurruuaann..EEttaa hhoorriieexxeekk ddiirraa hheemmeenn aauurrkkeezztteenn ddiittuugguunnaakk,, 7700..hhaammaarrkkaaddaakkoo IIddiiaazzaabbaallii ggaaiinnbbeeggiirraattuu bbaatt eemmaannnnaahhiiaann..

LIMA FABRIKAREKIN BATERA, GARAIA HARTANHERRIARI ABERASTASUNA EKARRI ZION BESTEENPRESA BAT ERE SORTU ZEN: AMPO KOOPERATI-BA, 1960. URTEAN.

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 25

Page 26: Aldaize 34

26 < aldaize 34

saski-naski

[ RZ ] [ LILI MALLU ] eeggooiittzzbbaarraannddiiaarraann

EERRRREE BBOOTTIIKKEEAA

Oraingo honetan ez gara Anamarirekin egon. Oraingoan Luxia Urkia Te-lleria zenaren errezeta ekarri nahi izan dugu hona. Luxia zenak ere eza-gutza handia zuen. Etxe inguruko belar guztiak ezagutzen zituen, baitabakoitza zertako zen ere. Bere etxe ondoan intxusa zahar handia zueneta huraxe asko maite zuen, etekina ere ateratzen zion. Erre botikeadeitzen zion berak. Jakina, erredurak sendatzeko erabiltzen zuena.Hona hemen errezeta:

> OSAGAIAK

-edalontzi txiki bat oliba olio-4 intxusa adar bigun(momenturik egokiena udaberria da jasotzeko)-4 cm-tako argizari naturala-irabiatutako gorringo 1-botika gordetzeko ontzia/potea

Intxusa oliotan frijitu. Ondoren, intxusa kendu. Olio horri argizaria bota.Ontzi batean gorringo irabiatua bota. Gorringoari argizaria erantsi dio-gun olioa gehitu, baina iragazita. Poliki-poliki nahastu. Azkenik, botaerre botika gordetzeko aukeratu dugun ontzira.

OOIILLAASSKKOO HHEEGGOOBBEERREEZZIIAAKK

> OSAGAIAK

-8 oilasko hego -2 Limoi-1 laranja-1 ezti kutxarakada

> PRESTAKETA

Labea 200 ºc-tara berotzen den bitartean, limoiari eta laranjari zukuaatera eta ontzi batera hustu. Ontzi horretara bertara bota honako osa-gai hauek: eztia, mostaza, soja, gatza eta baratxuri txikitua. Nahastu.Ondoren, pare bat minutuz egosten utzi.

Oilasko hegoak hartu eta laberako egokia den bandeja estuan kolokatu.Ondoren, egin dugun saltsa gainetik bota eta labean sartu 20 bat minu-tuz eta 180 º-tan

-1 mostaza kutxarakada-1 Soja saltsa kutxarakada-2 baratxuri ale-gatza

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 26

Page 27: Aldaize 34

saski naski

D⁄⁄

⁄F

:S

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ]

S⁄Benta Txikiko Norbertok soinua magaleanhartu eta behatzak arinki mugituz trikiti soi-nuak sortzen hasten zenean ematen zitzaionhasiera festari etxean. Taberna eta denda,biak nahasten zituen gelan zeudenek ez zutendenbora askorik behar izaten irribarrea aur-pegian marrazteko eta animatuenek, dantzanhasteko ere ez. Herriko postal ederra marraz-ten zuten, denen artean, egun errepideak in-guratuta dagoen Benta Txikin.

IIDDIIAAZZAABBAALLGGOO TTRRIIKKIITTIILLAARRIIAA

3 2

5 4

2 1 9 8 6

3 6 7 4

7 6 6 4 3 8

8 5

8 5 2 3 7

6 8

7 5 4

SUDOKUA:Sudokua betetzeko arauak oso errazak dira. Hutsuneak bete behar dira 1-9 bitarteko zenbakiak jarriz, baina ezin dira bi zen-baki berdin idatzi lerro, zutabe eta 3x3 koadro bakoitzean. Bete itzazu hutsuneak emandako pistekin eta disfrutatu!

9 8 6 5 2 3 4 7 1

4 2 7 1 9 8 3 5 6

3 6 8 2 5 7 1 4 9

1 7 5 9 6 4 2 3 8

2 9 4 3 8 1 7 6 5

8 5 2 4 3 9 6 1 7

6 4 1 8 7 2 5 9 3

7 3 9 6 1 5 8 2 4

ERANTZUNA:

5 1 3 7 4 6 9 8 2

aldaize 34 > 27

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 27

Page 28: Aldaize 34

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10 15/7/09 10:04 Página 28