noaua!! 242 alea

16
ASTEKARIA - 2006ko ekainaren 23an - XI. urtea - Usurbil, 242. zenbakia M ikel Arr ikel Arr illaga illaga albaitar albaitar iar iar ekin solasean ekin solasean www.noaua.com Santixabelak ate joka dira Santixabelak ate joka dira

Upload: egunea

Post on 10-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA!! 242 alea

ASTEKARIA - 2006ko ekainaren 23an - XI. urtea - Usurbil, 242. zenbakia

MMikel Arrikel Arrillaga illaga albaitaralbaitariariarekin solaseanekin solasean

ww

w.n

oaua

.com

Santixabelak ate joka diraSantixabelak ate joka dira

Page 2: NOAUA!! 242 alea
Page 3: NOAUA!! 242 alea

3Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

ATA R I KO H A I Z E A

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

6. Or.

Aurkibidea

MIKEL ARRILLAGAREKIN SOLASEAN

5. Or.LEHEN ARITZETA, ORAIN LANDARBASO

9. Or.LANBIDE HASTAPENEKO TAILERRAK

10. Or.UDA HONETAN, OIARDO KIROLDEGIRA

Eskaintza zabala da LanbideHastapeneko tailerretan topatu duguna:sukaldaritza, gozogintza, ile-apainketa,edergintza, zurgintza… Izena emateko epeairekita dago.

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Ekainaren 29an San Pedro eguna ospatukoda Euskal Herriko herri eta auzo askotan.Lasarteko San Pedro jaiak dira gertuen

geratzen zaizkigunak Oriokoekin batera. Betidanik,usurbildarrok ohitura handia izan dugu Lasartezein Orioko jaietara bueltatxo bat emateko. Aurtenere horrela izango da eta segidan Santixabel jaiekhartuko dute protagonismoa. Egunkari zaharrenartean begira ibili ondoren, 1993ko ekainean Eginegunkariak argitaratutako Lasarteko San Pedro jaie-tako gehigarrian atera zen honako argazki hau topa-tu dut; Usurbilgo trikitilari taldea LasartekoOkendo plazaren ondotik, trikitixa doinuekin kale-ak alaitzen. Dagoeneko ezagutuko zenituzten triki-tilari eta panderojole fin hauek nortzuk diren ezta?Ezkerretik hasita Joseba Zubeldia, NagoreSegurola, Aitzol Arrospide, Miren Azkonobieta,Agurtzane Alkorta eta Aiora Arrospide.

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Herriko trikitilariak Lasarteko San Pedro Jaietan, 1993.

Argazkia: Egin egunkaria.

Txirrikitutik

Page 4: NOAUA!! 242 alea

4 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

HE R O R R E K E S A N

LUIS ARANALDE

Garaitsu honetan irakurri nuen duela bi urte Dan Brown-eneleberri hau. Pirinioetara joan nintzen hamabostaldi bat

pasatzera eta lehen bi egunetan eguraldi kaskarra egin zuen; liburuhonen irakurketa izan zen nire dibertimendu bakarra. Literaturaarloan ez dakit goi mailakoa den ala ez, baina, atzeman, “engantxa-tu” egin ninduen eta niretzat balekoa da.

Pelikula, aldiz, ez dut ikusi: hain kritika txarrak izan zituenCannes-en bota zutenean, ikusteko gogo guztiak joan zitzaizkidan.Aditu batek honela zioen: “inozokeria piloa besterik ez da, absur-doa, hutsala eta aspergarria”.

Izugarria izan da bere arrakasta: 40 milioi ale saldu dira jada.Oihartzun mediatikoa, berriz, ez dago neurtzerik ere. Ospearen“tsunamia” izan dela diote batzuk.

Nobelaren trama honela labur daiteke: Louvre museo ospetsukozahar berritzaile bat hil dute bertan. Robert Langdon sinboloetanaditua susmagarri bihurtzen da poliziarentzat, hildakoarekinhitzordua baitzuen. Hilketa misteriotsuaren inguruko ikerketakLangdon bera eta Sophie Neveu batetik bestera eramango ditu,gertakizun korapilatsuetan barna eta konjurazio beltz batenbarruan ikusiko dituzte euren buruak.

Opus Dei eta Vatikanoa buru belarri sartuta dabiltza gertakizu-notan. Jesusen historia beste modu batean gertatu ote zen ikertubeharko dute pertsonaia hauek. Istorio honetan gauza piloa nahas-ten du Brown-ek: Mona Lisa, Louvre-ko piramidea, Opus-ekomonjearen zilizioak, Jesusek haurdun utzi omen zuen MariaMagdalena, Leonardo Da Vinci maisu gorena omen zen Sion-goprioratoa… Tesi hau ez da berria, baina, Dan Brown artista daalderdi horiek guztiak lotzerakoan. “Fikzio emozionala” bezaladefinitu du bere nobela, zenbait pertsonaia eta gertakizun histori-koetan oinarrituta.

Vatikanoak ofizialki ez du ezer esan, baina, zenbait gotzain, eliz-gizon, erakunde erlijiosok protesta handiak egin dituzte.Debekatua ere izan da leku batzuetan. Zerbait antzekoa gertatuzen Costa Gavras-en “Amen” eta Scorsese-ren “Kristoren azkententaldia” rekin; batean Elizaren pasibitatea holokaustoaren aurre-an kritikatzen zen eta bestean Jesus Maria Magdalenaz maitemin-duta agertzen zen.

Bizpahiru gauzatxo esan nahi nituzke Da Vinci Kodeaz:1.- Brown-ek eskubide osoa du fikziozko obra bat egiteko; ez

dauka zergatik kezkaturik Elizaren edo erlijiosoen jarrera holakoaedo halakoa delako. Ez gaude ez inkisizioaren garaian, ezta“Indice” ospetsuaren (argitaratzen ziren obra arriskutsuen zerren-da zen eta Pablo VIak agindu zuen bere desagerpena 1966an)mende ere.

2.- Elizak ere baditu bere betebeharrak eta horietako bat, hainzuzen, parte hartzea da debate publikoetan gai erlijiosoak distor-tsionatuak edo deformatuak ager ez daitezen. Egiari bide emandiezaiogun zaindu behar du Elizak. Ez da erraza lan hau: fintasun,kontu eta arreta handiak eskatuko dizkio betekizun honek. Eta ezdezala inoiz ahantz autokritika serio bat egitea ere.

3.- Da Vinci kodeak fedea arriskuan jartzen badio norbaiti,pentsa dezala bere sinesmena oso axalekoa dela. Fikziozko obrabatek ezin du mehatxatu bizitzaren zentzuaren edo Jainkoarenbilaketa serioa. Nire ustez, obra honek mesede handia egin deza-ke fededun bakoitzak argi ditzan bere ideiak Jainkoaz, erlijioaz,ebanjelioaz…

Bultza gaitzake ebanjelioa berriro irakurtzera eta berraurkitzera,agian, bere mezu paregabea. Pelikulako protagonista Ton Hanksekzioen: “pelikulak bultzatzen baditu elkarrizketak eta debateak,kontent gelditzen naiz, nahikotzat jotzen dut nire lana”.

Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Jose Piñas - Ar i tz Gorr i t i

Da Vinci Kodea

Ika-mika

Zinegotziak: zertarako?

Udal hauteskundeak lau urtetikbehin herrian. Gure izena aurkez-

ten dugunean helburu zehatz batekin egi-ten dugu, herriaren alde lanean jarduteko.Gure asmoa hori zen behintzat. Zubietakherri bezala nortasuna du baina nortasunhori sendotzeko nahia aldarrikatzen du.Etxebizitza gehiago eraiki dira eta horrekbeste behar eta aldarrikapen batzuk sorra-razten ditu. Bi udalek errekonozitu nahiez duten proiektu bat gara, eta hala jarrai-tzea nahi dute eta horretan ahalegintzendira. Gu, berriz ez!. Guk herri izaerari eutsinahi diogu eta horretan dihardugu. Gurelana herriak nahi eta behar dituen asmoakbideratzea eta lortzea da. Herritarrek hau-tatu gaituzte eta hori da gure eginbeharra.Guk behintzat hala diogu!. Zubietan sor-tzen diren eskakizunak aztertu, bideratu

eta horiek gauzatzeko adina izerdi botabeharra dago. Horien adierazpen txikibatzuk: etxeak eraikitzeko bilerak antolatu,zakarrontzi eta zaborra botatzeko eduki-ontziak eskatu, argi publikoa ezarri, apar-kalekuak sortu, kultur etxea lortu eta ges-tionatu… Guztia herriaren beharrei eran-tzuteko eta ez interes partikular batzuenmesedetan salbuespenak egiteko. HerriBatzarrean lanean ari geranak horrela uler-tzen dugu herri gestioa. Argi dugu gureindarrak metatuak ditugula juridikoki biudalen menpe lan egin behar dugulako,baina horrek ez gaitu ez izutzen eta ezkikiltzen; kontrakoa baizik, ezinak indar-tzen gaitu. Herriak aldarrikatzen duenarenalde lan egitea da gure helburua, bainaUsurbildar zinegotzi batzuen lan-asmoa ezdago hain argi. Ba dirudi beren nahiak

direla hemen ezinbestean aurrera aterabehar omen direnak beste gauza guztiengainetik ateratzea!. Ildo horretatik ez gaitu-zue zuen alboan izango, gure eginkizunabeste norabide batean doalako.Herriarekiko leialtasunez jokatzen dugueta horrela jarraitzeko asmoz gabiltza.Gure eginkizun guztiak anitzak dira eta ezmodu indibidual eta partikular batean egi-nak. Baina denborak gauzak bere lekuanjartzen ditu eta esplikazioak eskatzen diz-kie diru publikoarekin gestioa egitenduten pertsonei. Etorkizun labur bateangauzak beste modu batera ulertu eta egin-go diren ilusioarekin jarraitzen duguZubietako herriarentzat lanean.

Zubietako Herri Batzarra

Page 5: NOAUA!! 242 alea

5Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

HE R O R R E K E S A N

Ika-mika

Gazteak piztuz!

Urtetik urtera festak pobretzen zihoa-zela ikusita, zerbait berria egin

asmoz, gazte batzuk elkartu eta bilerabatzuk antolatzen hasi ginen. Herriko gaz-teok, bilera izango zela-eta, Usurbilgo herrialdizkarian (NOAUA!n) publikatu genuenduela 4-5 hilabete, festetan laguntzeko prestzeuden gazteak aurkitzeko asmoz, eta bile-rara jende dexente azaldu zen.

Ordutik, hainbatero errepikatzen joangara bilerak, orain arte.

Bilera horietan gazteontzako ekintzaezberdinak atera ziren eta nahiz eta jakinSantixabeletan Askatasuna plazan jarri ohidirela txoznak, herriko festa gunea zabaldubeharra ikusi genuen, eta honetarako kon-tzertuak kokatzeko toki berri bat (eta ego-kia) aurkitu behar genuen. Artzabalen zego-en frontoia egokia iruditu eta aurrera jo

genuen. Bertan ekintza ezberdin asko jarri-ko ditugu (BMX ekitaldia, hainbat kontzer-tu, joko batzuk, etabar), eta txozna zerbaitsekundarioa izan zen, festa-gune batek txoz-na bat behar duela ikusi genuelako.Horrexegatik, lehendabiziko aldiz, aurten,herriko gazteok txozna jarriko duguArtzabalen.

Hau erabaki aurretik, txozna batzordeare-kin hitz egin ez arren, Jai Batzordera jogenuen, eta inork desadostasunik ez zuenez,eta udalak laguntzeko jarrera azaldu zuenez,aurrera jarraitzea erabaki genuen.Aipatzekoa da, Jai Batzordean lehen bilera-tik egon garela presente eta gure ideiak adie-razi ditugula, ezertxo ere ezkutatu gabe.

Gu gure artean adostasun batera iritsiaurretik, txoznan lortzen den dirua udale-txera bideratuko dugula leporatu digute

herrian, beste hainbat akusazioren artean(udalak bultzatu omen du txozna hau, uda-letxearen txozna omen da, eta horrelakoastakeriak). Guk oraindik ez dakigu zeregingo dugun ateratako diruarekin, etadena hasera batetik, bileretan erabakitakoa-ren bidez joan da aurrera.

Horrexegatik, agiri hau idatzi duguherrian zabaldu diren zurrumurruak isila-razteko behingoz. Urteak badira herrihonetako gazteok ez dugula ezer egin etadenok berpiztu eta gero, soilik, kritikak etairainak jaso baititugu.

Usurbildar guztion artean egin ditzagunfestak ahal dugun onenak, eta denaren gai-netik, Santixabeletan izan dezagun anbienteona.

Usurbilgo Gazte Ekimena

Hemeroteka

Landarbasoko eremua proposatu du Donostiako Udalak errauste planta egiteko

Donostiako Udalak Landarbasondagoen Igoin Azpiko lur eremua

proposatu du Gipuzkoako bigarrenerrauste planta egiteko (bestea Txingudinegingo da), udal batzarrak Aritzetakokokalekua bertan behera uztea erabakiondotik. Odon Elorza Donostiako alka-teak gaur Udaleko bozeramaileen batzor-dean aurkeztuko duen adierazpen institu-zionalean kokaleku hori proposatuko du,eta, ekainaren 20ko udalbatzan bozkatzeanahi du. «Hor bukatzen da UdalGobernuaren lana. Presiopean eta xantaiaerabiliz kokaleku bat proposatzeko agin-du zitzaigun, eta eskatu zaiguna egindugu. Orain erraustearen alde daudenalderdiei dagokie euren iritzia ematea»,azaldu dio Denis Itxaso Ingurumen zine-gotziak Berriari.

Errauste planta non jarri erabakitzeko,Donostiako Plan Orokorraren Bulegoakazterketa egin du Udalaren aginduz, etahiru leku proposatu ditu: bat Zubietan(Atxulondo-Abalotz eremua) eta beste biLandarbason (Larratz eta Igoin-Azpi).Kokaleku horiek berriak dira, izan ere,leku horiek ez ziren azaldu Diputazioak

errauste planta non jarri erabakitzeko egi-niko Gipuzkoa osoko azterketan.

Denis Itxasok azaldu duenez, kokale-kua zehazteko orduan, bi irizpide hartudituzte kontuan: alde batetik,Donostiako lur eremuaren barruan ego-tea, eta, bestea, herri guneetatik 2.000metrora egotea. Hiru proposamenen arte-an udal teknikariek Igoin-Azpiren aldeegin dute, eta horixe izango da Udalakekainaren 20ko plenoan aurkeztukoduena. Denis Itxasok garbi utzi nahi izandu Udal Gobernua erraustearen aurkadagoela, eta, eurentzat ez dagoela kokale-ku egokirik: «Aukera txarren artean, ez dahain aukera txarra». Igoin AzpiDonostiako erdigunetik urrun dago, etaErrenteria, Oiartzun, Astigarraga etaHernani ditu mugakide. Handik pasakoda Donostiako bigarren ingurabidea.Lursailak jabetza pribatukoak dira.

Baga Boga plataformak gogor salatu duUdalaren jarrera. Kokalekuak Hiriko PlanOrokorrak paisaia eta ekologia babestekogunetzat dauzkala ohartarazi du (...).

EAJ, BAIKOR. Xabier EzeizabarrenaDonostiako EAJko zinegotziak «oraingoz

iritzi baikorra» dutela azaldu zuen. Denaden, oraingoz Udalak proposatutakokokalekua onartzen ote duten esateko goi-zegi dela dio. «Orain arte denbora galtzenaritu dira, eta orain iritsi zaigu proposa-mena. Aztertzen ari gara». Errauste plantanon jarri guztien artean erabaki behar delauste du. «Pilota guztien teilatuan dago,hau ez da tenis partida. Donostiako udaltaldeez gainera, mankomunitateek ere era-baki beharko dute». DuñikeAgirrezabalaga EBko zinegotziak, ordea,bestelako iritzia du: «EAJ, EA eta PPkoxantaiagileek erabaki dezatela orain noninposatu nahi diguten errauste planta».

Agurtzane Solaberrieta, Berria, 06-06-15

Page 6: NOAUA!! 242 alea

6 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

EL K A R R I Z K E TA

“Kaleko animaliak bildu eta hauei irteera bat ematea da gure helburua”

Animalien BabeserakoElkartea ez da txakurtegibat. Animaliak zaintzen dira

hauentzat etxe berri bat aurkitu bitar-tean. Uda parte honetan, jendeakoporretara joaterakoan animaliakuzteko joera du. Ez da berdina, ordea,abandonatzea edo era honetako egoi-tza batean uztea. Mikel Arrillaga gazteusurbildarra elkarte honetako albaita-rietako bat da eta egoitza honetan egi-ten den lana azaldu digu.

NOAUA! Ze helburuekin sortu zenAnimalien Babeserako Elkartea?

Mikel Arrillaga. Kalean daudeninguruko zakur eta katuei laguntzekosortu zen duela bederatzi bat urte.Alde batetik kalean dauden animaliahoriek biltzea, eta bestetik irteera batematea litzateke gure helburua.Irteerarik ematen ez bazaie hemengeratzen dira. Problemarik ez baduteematen eta kupoaren arabera hemengeratzen dira. Baina noski, ezin daekarri besteekin bizi ezin duen txaku-rrik. Ahal bada irteera ematen diegu,baina ezin bada, hemen geratzen dira.Hemen daukagun setter batek zortziurte daramatza jada gurekin.

N. Ze animalia mota izaten ditu-zue?

M. A. Hirurehun bat katu, ehun etaberrogei zakur inguru, llama bat, astopare bat, ardiak, ahuntzak… denetikdaukagu.

N. Zeintzuk dira eskaintzen ditu-zuen zerbitzuak?

M. A. Alde batetik, udaletxearekinhitzarmen bat daukagu. Haiek ani-malia bat kalean topatzean guri dei-tzen digute eta gu joaten gara anima-lia hori jasotzera. Bestalde, klinikaalbaitaria daukagu, hemengo anima-liak zaintzeko eta kanpoko jendearenanimaliak sendatzeko.

Eta, horrez gain, pentsioa edohotela, zakurrentzat. Pertsonen hotelarruntek duten funtzionamendu beradu. Deitu, plaza erreserbatu, zenbategunerako izango den esan eta zaku-rra ekarri. Badugu rottwailer batduela urtebete baino gehiagotikhotelean. Jabeak banandu egin zire-nean ez zuten etxean izan nahi, etahona ekarri zuten. Egunean bi aldizateratzen dugu paseatzera, bainahorretarako hesi guztiak ixten ditu-gu, oso handia da eta ezin dugu bestetxakurrekin eduki.

N. Udan animalia gehiago abando-natzen al dira?

M. A. Udan katu asko etortzen zaiz-kigu, kumeak egiten dituzten kale-katuek eta asko iristen zaizkigu.Zakurrak ere bai, dezente. Orain txa-kurkume dezente ditugu. Baina era-man ere egiten dituzte. Larunbatetanjende asko etortzen da txakur bila,pare bat eramaten dute larunbatero.Dezente adoptatzen da, baina hala ereetortzen diren animaliak gehiago dira.

N. Ze ardura hartzen dira animaliabat adoptatzean?

M. A. Txakur bat adoptatzerakoantxertoa eta txipa ordaindu behar dira.Gero esterilizazioa gure kontu joatenda, ez baitugu nahi zakur bat erama-tea eta zakurrak kumeak egitean kumehoriek hona bueltan ekartzerik. Zakurbat eraman eta lau etor daitezke!Orduan, eskatzen dena da esteriliza-tzera ekartzea eta zakurra ondo zain-duta edukitzea. Jendeak zakurra buel-

Aterpe izateaz gain, Klinika ere bada Animalien

Babeserako Elkartea.

Mikel Arrillaga, Usurbilen dagoen Animalien Babeserako Elkarteko albaitaria

“300 katu, 140 zakur,llama bat, ardiak, ahuntzak,astoak... denetik daukagu”

MIKEL ARRILLAGA

Page 7: NOAUA!! 242 alea

7Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

EL K A R R I Z K E TA

Txakurrak adoptatzean ezda ezer ordaindu behar.

Animalien babeserako elkartea,ez txakurtegia

Klinika-babeslekuaAnimalien Babeserako Elkartea ez

da txakurtegi bat, klinika-babeslekubat da, non animaliak etxe bat aurki-tu arte bizi diren. Txakurtegi bateanez bezala, animalia hauek ez dira aka-batzen denbora bat pasatakoan.Lekurik ba dago eta arazorik ez badu-te ematen, bertan bizi daitezke.

Etxe baten zain dauden katu etatxakurrez gain, hamabost untxi, zirkobatek abandonatutako llama bat,poniak, astoak, ardiak, ahuntzak…dauzkate. Eta animaliak zaintzenbadituzte ere, landareak ere atsegindituzte. Lursail handia daukatezuhaitz eta landare ezberdinez beteta.

Hotel zerbitzuaAnimalien Babeserako Elkarteak

katu eta txakurrentzat hotel zerbitzuadauka. Hoteleko katuak kaioletanegoten dira, zortzi plaza daude etaaurretik erreserbatu behar da. Halaere, elkarteak etxekoren baten zain-tzapean edukitzea gomendatzen du,delikatuagoak izanik gaizki pasatzenbaitute bertan. Txakurren kasuan erelehenago erreserbatu behar da.Egunean bi aldiz ateratzen zaie etaaurretik ordaindu behar da. Kasuguztietan bakunak eta mikrotxipekeguneratuta egon behar dute.

Elkarteak gogorarazten du anima-liak ez liratekeela erosi edo saldubehar. Horregatik hemen dohainikadoptatzen dira, bakunak eta mikro-txipa bakarrik ordaindu behar direla.Esterilizazioa Elkarteak ordaintzendu.

Animalia nola adoptatuElkartearen klinika-babeslekura

deitu edota bertara joan behar da,goizeko 10:00etatik 14:30era. Berenwebgunean txakur eta katuen argaz-

kiak ikus daitezke.Txakur bat adoptatzeak ez dauka

erosketa kosturik. 75 euro ordaindubehar dira bakuna, mikrotxipa etadesparasitazioa ordaintzeko.Esterilizazioa derrigorrezkoa da,baina bere kostuak elkarteak ordain-tzen ditu (bestela, 125-220 euro arte-an ordaindu beharko litzateke).

Katu bat adoptatzean 60 euroordaindu behar dira bakunazioa, leu-zemia eta inmunoeskasi frogak etadesparasitazioa ordaintzeko. Hauenesterilizazioa ere derrigorrezkoa da etaelkartearen kontu doa (bestela, 60-120 euro bitartekoa litzateke).

Telefonoa: 943 37 66 50 (10:00etatik 14:30era)e-posta: [email protected]: www.protectoradegipuzkoa.com

tan ez ekartzeko ahalegina egitendugu, bereziki zakurra hartu eta hila-betera aspertu egiten direnekin.

N. Tratu txarren kasuak ikusten aldituzue?

M. A. Bai, duela gutxi bat egunka-rian agertu zen, “Xatur”. Zakarretanagertu zen burua aitzurrarekin ireki-ta, ez dakigu bere jabea izan ote zenhori egin ziona. Bestalde, orain azal-du berri zaigun beste txakur bat dau-kagu, “Kaxiano”. Honi ez dakigu zergertatu zaion, baina zulo batean ager-tu zen hanka bat ustelduta eta moztuegin behar izan genion. Suposatzendut bakarrik erori zela. Badugu horbeste txakur txuri bat, Igeldoko basobatean agertutakoa, zuhaitzari lotutazegoen.

N. Nola lagun diezaiekegu anima-lia hauei?

M. A. Adoptatu eta zaindu eginbehar dira. Hemen ez daude gaizkizainduta, baina beti ere kaiola bateandaude. Egin behar dena da hartu etaeraman.

Animaliak doan har daitezke,

baina bakuna eta mikrotxipa

ordaindu behar dira.

“Larunbatetan jendeasko etortzen da hona

txakur bila”

MIKEL ARRILLAGA

NEREA KORTA ________________________

Page 8: NOAUA!! 242 alea

8 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

PI L-P I L E A N

Felix Aizpurua literatur lehiake-taren bosgarren edizioa ez daoharkabean pasa. Guztira 136

lan aurkeztu dira aurtengoan: 37 olerkieta 99 prosa-lan. Sari banaketa ekaina-ren 16an egin zen Sutegin.

Jabier Pikabeak aurkeztu zuen ekital-dia. Sariak banatzen, besteak beste,Luismari Ormaetxea alkatea, JulianBeloki zinegotzia, Mertxe Arzalluz (FelixAizpuruaren alarguna) eta Udarregi ikas-tolako Mariaje Imaz zuzendaria arituziren.

Felix Aizpurua literatur lehiaketako

sariak banatu ziren Sutegin UHL Usurbilgo Herri Lan elkargu-neak aditzera eman duenez, dato-

rren larunbatean, San Joan egunean hainzuzen, EHNA (Euskal HerrikoNaziotasun Agiria) tramitatzeko aukeraberria izango da Usurbilen. Goizeko11:00etatik eguerdiko 13:00era, udaletxeaurrean. Aurkeztu beharreko agiriak: 3argazki, errolda agiria, 18 urte beherako-entzat famili-liburuaren fotokopia.Honekin guztiarekin batera, 15 euroordaindu behar dira EHNA eskuratzeko.

EHNA agiria eskuratzeko

aukera berri bat

56ko kintoen afariaSutegiko auditorioan

egin zen sari banaketa.

Irailaren 30ean, arratsaldeko 20:30ean,56ko kintoen afaria egingo da

Olarrondo jatetxean, honako menuarekin:-Entsalada epela, zapo eta langostinoe-

kin.-Porru eta ganbazko hojaldrea.-Zapoa plantxan, perretxiku salteatue-

kin, pikilo saltsa eta txipiroi tintarekin.-Solomiloa plantxan, foie-gras eta patata

purearekin.-Edaria: Rioja Vega krz., gorria, txuria,

sagardoa, txakolina eta kaba.-Etxeko postrea eta kafea.Prezioa 50¤ eur o. Izena eman nahi due-

nak honako kontu honetan sartu beharkodu dirua: 2101 0069 11 0125485359.Izen-emateko azken eguna: abuztuak 31.

Kontribuzioa

2006ko kontribuzioa ordaintzekoborondatezko epea uztailaren 4an

amaituko da. Domiziliaturik dauden agi-riak uztailaren 4an kargatuko dira zergape-koen kontu korrontean.

Ekainaren 28a arte domiziliazio aldake-tak onartuko dira edo domiziliatu gabeduenak kontu zenbakiaren 20 digitoakemanez domiziliatu dezake.

Uztailaren 5etik aurrera ordaindu gabedauden agiriak dagokien gainkarguarekinkobratuko dira.

84ko kintoen afaria

1984an jaiotakoak afaria antolatudute. Santixabel bezperan, uztailaren

1ean, Errastin.

A TALDEA (8tik 10 urtera) LH 3. eta 4. maila

Olerkia1. Arrate Imaz Eizagirre, “Zoragarriak dira urtaroak”.2. Haira Rivero, “Urtaroak nire gorputzean”.3. Iñaki Lertxundi Beristain,“Urtaroak/Kirola/Kalezahar”.

Prosa1. Natali Izagirre Aginaga,“Tuneleko mamua”.2. Arrate Imaz Eizagirre,“Ahate gaixoa”.3. Jon Aranzabe Zugasti,“Espaziora bidaia”.

B TALDEA (10etik 12 urtera) LH 5. eta 6. maila

Olerkia1. Aitziber Orbegozo Aizpurua,“Negua”.2. Jon Etxabe Telleria,“Udaberriko lorea”.3. Leire Izagirre Balda, “Maitasuna”.

Prosa1. Iñaki Irazusta Furundarena,“Pug astoak ez du astolanik nahi”.2. Esther Arrojeria Arantzazistroke,“Atsoa lapurretan”.3. Peru Beloki Segurola, “Txomin pelotaria”.

C TALDEA (12tik 14 urtera) DBH 1. eta 2. maila

OlerkiaEz da lanik aurkeztu.

Prosa1. Kepa Zubeldia Redondo,“Kabir zaldiaren istorioa”.2. Arantzazu Zubimendi Urdanpilleta,“Deabruaren ezustekoa”.3. Garazi Basurto Korta.“Hodeietan”.

D TALDEA (14tik 16 urtera) DBH 3. eta 4. maila

Olerkia1. Ugaitz Agirre Zapirain, “Lur maitea”.2. Ane Perez Landa, “Pena”.3. Arrate Leibar Loiti, “Bakardadea”.

Prosa1. Imanol Arrojeria Arantzazistroke,“Zergatik?”.2. Oihana Eizagirre Ascaray, “Ezkutuko sekretua”.3. Oihana Eizagirre Ascaray,“Ordua da!”.

Epaimahaia: Luis Aranalde, Xabier Pikabea,

Juan Luis Zabala eta Ibon Beristain.

Aurten sarituak izan diren idazleak

Page 9: NOAUA!! 242 alea

33Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

PIL-PILEAN

Lanbide bat ikasteko aukera aparta

Eskaintza zabala da LanbideHastapeneko tailerretantopatu duguna: sukaldaritza,

gozogintza, ile-apainketa, edergintza,zurgintza… Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Saila eta Andoain,Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnietaeta Usurbilen artean adosturiko lan-kidetza hitzarmenari esker lortu dahori guztia.

Usurbilen sukaldaritza, gozogintza,ile-apainketa eta edergintza ikastaroak

eskaini ohi dira. Lasarte-Orian, igel-tseritza eta teknika berriak, zurgintzaeta egurra ikas daiteke. EtaAndoainen, berriz, automobilarenkarrozeria, galdaragintza eta soldaduraikastaroak.

Praktikak enpresetanLanbide bat ikasteaz gainera, lante-

gietan praktikak egiteko aukera zabaladute ikasleek. Horren ondorioz, lan-kontratu bat lortzeko erraztasun han-diagoa ere bai.

Lanbide bat ikasi eta gero,

praktikak egiteko aukera dago.

Lehengo ostiralean amaitu zenmatrikulazio kanpaina

Zumarte Musika Eskolan. Hala ere,bada izena emateko aukerarik orain-dik: musika-txokoa, musika mintzai-ra, helduentzako musika mintzaira,tronpeta, saxofoia, biolina, perkusioa,klarinetea, abesbatza, eskusoinua,alboka, pianoa, txistua, gitarra, tra-beskako flauta, trikitixa, panderoa,informatika musikala eta talde instru-mentalak. Gutxieneko adina, lauurte. Telefonoa: 943 37 15 94.

Uztailean euskaltegia zabalik

Uda honetan euskara ikasinahi duenak aitzakiarik ez

dauka. Etxean bertan, UsurbilgoAEK euskaltegian, euskara klaseakemango dira uztailean. Udalakdiruz lagunduko du Etumetarenekimena.

Informazio gehiago EtumetaEuskaltegian eskuratuko duzu.

Helbidea: Kale Nagusia, 42behea.

Telefonoa: 943 372 001.e-posta: [email protected]

Udajolasen izena ematekoepea ekainaren 26an amai-

tuko da. Bi txanda antolatuko dira: lehe-

na, uztailaren 3tik 14ra. Bigarrena,uztailaren 17tik 28ra.

Udajolas goizez egingo da,9:00etatik 13:00era. Begiraleakpedagogoak eta monitore esperien-tzidunak izango dira.

Izena emateko telefono zenba-kiak, hauexek: 637 758 710 / 943367 496 (arratsaldez eta gauez).

Udajolasen izenaemateko garaia da

Zumarten izenaemateko azken aukera

Espezialitateak: Sukaldaritzaeta gozogintza, ile-apainketa etaedergintza, igeltseritza eta teknikaberriak, zurgintza eta egurra,automobilaren karrozeria, galda-ragintza eta soldadura.

Nori zuzendua: 16-21 urtebitarteko gazteak, Usurbilgoherritarrak, ikasten ari ez direnakedota langabezian daudenak.

Izena emateko epea: irailaren

15a arte, udaletxean 943 371 951.

Sustatzaileak: Andoain, Astigarraga,Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbilgo Udalak.Eusko Jaurlaritza. Europako GizarteFondoa.

2006/2007 ikasturteko eskaintza

Page 10: NOAUA!! 242 alea

34 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

I Z E R D I PAT S E TA N

Uda honetan, Oiardo kiroldegira

Urtero legez, Oiardo kirol-degiak jarduera ugariantolatuko ditu uda hone-

tan. 7 eta 14 urte bitarteko gazteeieskaintza erakargarria egin zaie.

Bi talde antolatuko dira. 7- 9 urtebitartekoak, batetik; 10-14 urte bitar-tekoak, bestetik.

Aukeran, bi dira antolatuko direntxandak. Biak, uztailean egingo dira.Uztailaren 4tik 14ra iraungo du lehentxandak. Bigarrena, uztailaren 17anhasi eta 28an amaituko da.

Bi txandatan, ordutegia berdinaizango da: goizeko 10:00etatik12:30era.

Jarduera ugariBi txandatan, hauexek dira landuko

diren jarduerak. - Badminton eta jolasak.- Tenis eta boleibol.- Herri kirolak (lokotxak, sokati-

ra…).- Joko alternatiboak eta hauekin

lotutako eskulanak.- Jolasak eta igerilekuan igeriketa.- Boleibol eta badminton txapelketa.- Ibilaldia.- Hockey eta badminton txapelketa.- Jolasak eta igerilekuan igeriketa.

Hori bai. Taldeak mugatuak izangodira. Talde bakoitzean, gehienez, 12

izango dira parte hartuko duten gazteak.

Igeri hobekuntza, gazte zein helduentzatOiardo kiroldegiaren eskaintza opa-

roa dela esan dugu. Lehen aipatuditugun txanda horietaz gain, izangoda igerilekuan aritzeko aukera ere. 6-8 urte bitarteko haurrentzat, “Igerihobekuntza” ikastaroa antolatu da.Astelehen, asteazken eta ostiraletan,goizeko 9:00etatik 10:00etara.

Helduek ere, “Igeri hobekuntza”ikastaroa jasotzeko aukera izangodute. Ikastaro hau ere astelehen, aste-

azken eta ostiraletan egingo da, bainagazteen ikastaroa baino lehenago:goizeko 8:00etatik 9:00etara (gazteakbaino ordubete lehenago).

Izen-ematea, kiroldegian bertanUdako jarduera hauek guztiak uztai-

lean egingo dira. Izena emateko edotainformazio gehiago jasotzeko, kirolde-gira jo behar da.

Oiardo kiroldegia, Gernika ibilbidea, 9 Telefonoa: 943 37 24 98E-posta: [email protected]

Igeriketaz gain, bestelako kirol jarduerak ere antolatu ditu

Oiardo kiroldegiak.

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu Korrontea:

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sus-tapena, euskararen normalizazioa, urtekoegutegia, beka deialdiak, NOAUA! Txiki,Fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas,“Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”...Gure bazkideak harro egoteko moduan dira.Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke.

Orain, bazkide egiten bazara, Usurbilgobaserrien liburua jasoko duzu opari gisa.

Page 11: NOAUA!! 242 alea

35Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

I Z E R D I PAT S E TA N

Puntapax Kanoe KE ilusioz gainezka

Puntapax Kanoe KirolElkartea du izena duela gutxisortu den herriko kirol talde-

ak. Piraguan ibiltzea gustuko dutenbi herritar bildu eta proiektu txikibat aurrera eraman nahian dabiltza.Aginagako eliza zaharrean udalaklekutxo bat egin eta beraien asmoakgauzatzeko lanean ari dira.Santixabeletan, adibidez, ”Kayak jai-tsiera” egingo dute uztailaren 1eaneta Zubietako Santio jaietan ereantzeko ekintza antolatu dute.

Ilusioa dute bidelagun. Piraguanibiltzea gustuko duten bi lagun elkar-tu dira, Joseba Mikel Azkorreta etaImanol Etxaburua, eta abiapuntumodura Puntapax Kanoe KirolElkartea sortu dute. Izan ere, proiek-tu berri baten lehen urratsak emandituzte, baina herritarrengana, etabatez ere kirol honetan zaletuak dire-nengana heldu nahi dute Usurbilensortu den talde berri hau indartuasmoz.

Kirola egin eta ondo pasatzea daelkarte honen helburu nagusia.“Piraguan ibiltzen den jendea elkartueta konpromisorik gabe, gustukodugun kirol honetaz gozatzea nahigenuke. Herria dinamizatu nahidugu, piraguan ibiltzen garenokelkartu, irteerak egin eta ibiltzen ezdirenei ere kirol hau zertan den eza-gutzeko aukera eman. Jende askok ezdaki piraguan ibiltzea zer den etakirol mota hau probatzeko aukeraeman nahi genieke herritarrei”.

Piragua birziklatzaileakMomentu honetan Aginagako eliza

zaharrean gordetzen dute beraienmateriala. Lauzpabost piragua dituz-te, baina pixkanaka pixkanaka diru-laguntzekin eta abar elkartearenmateriala handitzen joatea da helbu-rua, gero herritarrei aukera desberdi-nak eskaini ahal izateko. “Piraguatalde batzuekin harremanak ditugu,Atletico San Sebastianekin esaterako,eta beraiek behar ez duten materiala

guk jasotzen dugu konpondu eta era-bili ahal izateko moduan jartzeko.Piragua birziklatzaileak garela esandaiteke”.

Udalak utzitako lekuarekin ezdaude oso gustura. “Prekariozko ego-eran gaude. Egitasmo honekin hasiginenean udalak ez zuen guretzakolokalik eta bertako talde batzuk era-biltzen duten Aginagako eliza zaha-rrean lekutxo bat utzi zigun”. Halaere, ibaiaren ertzean gune bat lortzeada beraien helburua. “Erraztasungehiago izango genituzke, aukeragehiago. Piraguekin uretara joatekogaizki ibiltzen gara, karroa behardugu, norbaiten laguntza behar dugubeti. Udalarekin hartu emanetan jarrieta lekutxo bat definitu beharra dau-kagu. Ideia txiki bat badaukagu,aurrefabrikatutako lekutxo bat jartzeaTxokoaldeko zubiaren ondoan, apar-kaleku handiaren parean hain zuzenere”.

Kayak jaitsieraSantixabel bezperanPiraguan ibiltzeko aukera emateaz

gain, Oria ibaia uretatik ezagutzeaosoa polita da eta aukera hori ereeskaini nahi lukete. Uztailaren 1ean,Santixabel jaien barruan kayak jaitsie-ra antolatu dute. Arratsaldeko

17.00etatik aurrera eta Oria ibaiarenur emariak laguntzen badu behintzat,herriko haurrek piraguan ibiltzekoaukera izango dute Oria ibaian,Zorrotzako zubitik presaraino hainzuzen ere. Horrez gain, ZubietakoSantio jaietan ere, antzeko ekintzaantolatu dute.

Piraguan ibiltzen den jendea beraie-kin harremanetan jartzea ere gustatu-ko litzaieke. “Zenbait herritarrek ara-zoak izan ditzakete piragua non jasoez dutelako eta gure ateak irekitadaude lekutxo bat gordetzeko”.Horrekin batera, herria dinamizatunahi dute, piraguan ibiltzen garenokelkartu, irteerak egin eta ibiltzen ezdirenei ere kirol hau zertan den eza-gutzeko aukera eman. Piraguan ibil-tzen den jendea beraiekin harremane-tan jartzea gustatuko litzaieke etahorretarako bi telefono zenbaki utzidituzte: 943 372 642 (Joseba MikelAzkorreta) eta 943 360 899 (ImanolEtxaburua).

Ilusio handiarekin daude eta aurre-ra jarraitzeko asmoa dute. “Ideiabatzuk baditugu materiala osatzendugunerako: Txingudira joan,Urdaibaira irteera egin piraguan ibil-tzera, ikastaroak antolatu...”

Irudian, Puntapax Kanoe kirol elkarteko sortzaileak.

JOSU ARANBERRI ________________________

Page 12: NOAUA!! 242 alea

36 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

INGO AL DEU?

Aurreko larunbatean hasi zirenjaiak Kalezarren. Asteburu

honetan jarraituko du jaigiroak.

San Joan sua pizteko garaia da

Asteburu honetan Kalezarren ikusiko duguna

Giro ederra

lehen asteburuan

Ekainak 23, ostirala San Joan bezpera15:00 San Joan eskearen irteera18:30 Buruhandiak22:00 San Joan suaOndoren eskearen jarraipena

Ekainak 24, larunbataSan Joan eguna11:00 Meza Nagusia13:00 Soka-dantzaOndoren Toka Lehiaketa17:00 Zinta karrera19:00 Sardina eta sagardo dastaketa Ostolaza eta Andonegi trikitilariek alaiturik23:30 Tridantz taldearekin dantzaldia

Ekainak 25, igandeaUmeen eguna10:00 Krosa12:00 Umeen jolasak16:30 Tailerrak17:30 Gorritiren showaOndoren txokolatada eta buruhandiak19:00 DJ Burrunda jaiei amaiera emanez

Ekainaren 23an, San Joanbezperan, gure baserri etaauzoetan udako solstizioa

ospatzeko suak piztuko dira. Batikbat, neska-mutikoek prestatukodituzte suak.

Udako solstizioarekin batera argia,udaren gorespena eta garbi izatearenerritoak berpizten dira indar osoz.San Joan Bezperan, ekainaren 23an,Euskal Herriko herri, baserri eta hiriguztietan suak piztu ohi dira.Tradizioz, deabruak eta gaiztakeriauxatzeko bitartekoa zen sua.Aspaldidanik, herrietako neska-mutilek gozatzen duten festarenoinarria bihurtu da.

Soka-dantza, eguerdianLehengo astean esan genuen beza-

laxe, San Joan eguneko soka-dantzaeguerdiko 13:00ean egingo da aur-ten. Bi oroigarri banatuko dituzteekainaren 24an egingo den soka-dantzan. Kalezarren erroldatuta bizi

diren auzotar zaharrenak omendukodituzte: Maria Bautista AburuzaOtegi (96 urtekoa eta Ibarrolaaundibaserrikoa) eta Joan Joxe AzurmendiLarrea (93 urtekoa eta Aritzeneaetxekoa).

Gaueko 22:00etan

piztu ohi da San Joan sua.

Auzo-bazkariarekin hasi

ziren san Joanak.

Dantzariek saio bikaina eskai-

ni zuten Kalezargo plazan.

Page 13: NOAUA!! 242 alea

37Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

INGO AL DEU?

Egin kontuAgendaEkainak 22, ostegunaZumarte Musika Eskolako musika txo-koko ikasleen eta hainbat talde instru-mentalen kontzertua. 18:00etanUdarregi ikastolan.

Ekainak 17/ ekainak 25- San Joanak Kalezarren (ikus 36. orrian).

Ekainak 24/ uztailak 3- Santixabelak 2006 (egitarau osoa alehonetako erdiko gehigarrian).

Ekainak 26, astelehena- Autoestima ikastaroa 14:45eanSantuenea elkartean.

Ekainak 26/ ekainak 27- Ludoteka irekia Santuenean.Santueneko belardian, 16:30etik aurrera.

Ekainak 26/ uztailak 3- Aterpe tailerreko ikasleen erakusketa.Aterpeko pintura tailerrean, 17:00etatik19:00etara Sutegin.

Ekainaren 15ean Pirritx etaPorrotx pailazoen “Maite zai-

tut” ikuskizunaz gozatzeko aukeraizan zen kaxkoko pilotalekuan. Etahala egin zuten bertaratu ziren guz-tiek. Gaztetxoak euren guraso nahizaiton-amonekin joan ziren, eta eder-ki igaro zuten bi pailazoen eta eurenlagunen istorioekin.

Emanaldi honekin amaitu da Plis,Plas, Txalo ta Jolas ekitaldi-sorta;NOAUA! Kultur Elkarteak urteroudaberri partean antolatu ohi duenzikloa. Datorren urtean gehiago!

Pilotalekua gainezka

Pirritx eta Porrotxen saioan

Santuenea Kultur Elkarteak ur jolasak antolatu ditu bi egunetanjarraian, ekainaren 26an eta 27an. Ludoteka berezi hau belar-

dian egingo da eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da (bi egunetan, orduberean hasiko da ludoteka). Bestetik, autoestima tailerra ez da amai-tu. Ekainaren 26an beste saio bat egingo da Santueneko elkarteberrian, eguerdiko 14:45etik aurrera.

Ikasturte amaiera honetan, Zumarte MusikaEskolakoek hainbat jaialdi eskaini dituzte egun

hauetan. Azkena ekainaren 22an osteguna izango da,arratseko 18:00etan Ikastolako aretoan. Zumartekomusika txokoko ikasleak eta hainbat talde instrumen-tal izango dira oholtza gainera igoko direnak.

Ludoteka berezia Santuenean Zumartekoen kontzertua

Eguneko goardiako farmaziakEkainak 22, ostegunaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Ekainak 23, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Ekainak 24, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilGil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 25, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 26, astelehenaGil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 27, astearteaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Ekainak 28, asteazkenaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 29, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Ekainak 30, ostiralaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Uztailak 1, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Uztailak 2, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Haur eta gazte txokoak antolatu dira Zubietan2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Zubietako eskola txikian izango dira uztaila etaabuztuan; uztailaren 3an hasita, 9:30etik 13:30era.

Izen-ematea jada irekita dagoIzen emateko azken eguna ekainaren 28a izango

da. Interesatuek dei dezatela 606 59 48 62 telefonozenbakira.

Haur eta gazte txokoak

Zubietako eskola txikian

Page 14: NOAUA!! 242 alea

38 Noaua! - 2006ko ekainaren 23an

GAZI, GOZO, GEZA

Oharrak, Txerrimunik ordainetan

doaneko atalak dira

Datorren alea: ekainak 30.

Zorion-agurrak ekainaren 26a baino lehen ekarri edo bidali.

[email protected]

NOAUA! Kultur ElkarteaBordaberri 3 Eguzkitzaldea

20170 Usurbil

JAIOTAKOAK

- Ruben Pilo Das DoresEkainaren 5ean.

- Mikel Roura ArrillagaEkainaren 11n.

- Eki Arozena ArrutiEkainaren 12an.

ETXEBIZITZA

- Usurbilen logela bat alokatzen da 200 euro, guz-tia barne. 679185102 (Iñaxio).

- Usurbilen (kaxkoan) etxe bat salgai daukagu. 3logela, egongela, amerikar sukaldea eta traste-roa. Berritua eta igogailuarekin. 288.500?.Interesatuak deitu 667243560 telefonora.

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahikoluke Usurbilen. 679 185 102.

- Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke.Tel: 630 032 779.

- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduen-tzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dutpremiaz. 620 646 769.

- Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu.Ordainketa bermatua. 943365737.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Tata todeterreno bat saltzen dugu. 34.000 km,ondo zaindua eta aire egokituarekin. Prezioa:7.000 euro. Negoziagarria. Interesatuak deitu676 636 038 telefonora.

- 49 zm-tako Honada moto bat daukat salgai.Kondizio onetan eta modu onean. Interesatuakdeitu 943364554 telefonora

- Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian, 22m2,kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuakdeitu arratsaldez: 943373185.

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

- Udan umeak zaintzeko prest nago. Telefonoa: 687 651 605.

- 17 urteko mutil bat naiz eta ekainetik irailerabitartean Usurbil eta inguruetan gustora lanegingo nuke. Eskaintzen bat baduzu deitu650491552 telefono zenbakira.

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko,umeak eta helduak zaintzeko eta antzeko lane-tarako. Interesatuak deitu 630274906.

-LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskarazzein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientzia-duna klase partikularrak ematen. 635209193.

- Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH etaDBHko haur eta gazteei klase partikularrakematen ditugu euskaraz zein gazteleraz.Interesatuak: 653711574.

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko,

pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lane-tarako. 620 646 769.

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehe-netik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zer-baitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan.690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionala eskain-tzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak

- Irailetik aurrera pertsona bat behar dugu haur batzaindu eta etxeko lanak egiteko. 943 36 71 29.

- Etxeko lanak goizez egiteko pertsona heldu batbehar dugu, esperientziduna eta euskalduna.607233255.

- Oporraldian ordezkapen lanak egiteko neska batbehar dugu Laukote okindegian. Esperientziaizatea baloratuko da. Interesatuak deitu943360980 telefonora.

-Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egunosoz, pertsona baten bila gabiltza 645403905.

- Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbitza-riak behar dira. 661972670.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Terrenoa landatzeko erosi nahi dut, edifikatzekoez. Tl: 943 36 11 09.

- Kotxe bat salgai, Opel Frontera. SS-AP, 3.000euro. ITV eta bineta ordainduta. Telefonoa:656 712 340 (Luis).

- Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut.Interesatuak deitu: 657633461.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukutzen dira,baita ezkontza, opor edota beste edozein ospa-kizunetako bideoak editatu ere.Emaitza profe-sionala, modu onean. 617242660 / [email protected]

- Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ez bada-kizu etxean daukazunarekin, gustora hartukogenuke. Deitu 943360321 telefonora eta gero-ni pasako ginateke jasotzera.

-Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genuke.667 694 049.

- Fatxada margotzeko pintura naranja salgai dau-kat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209235.

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karaba-na salgai. Tf. 629 680 214.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosikonuke. Tf. 605 72 48 24

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera era-maten da. Tf. 615 755 762.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak Kaxinto eta Joanita!Urrezko ezteiak ospatu zenituztenSan Antonio egunean. Muxu batetxekoen partez eta horrela segiurte askoan!

Page 15: NOAUA!! 242 alea
Page 16: NOAUA!! 242 alea