lasarte-oriaren kirol ondarea

54
LASARTE-ORIAREN KIROL ONDAREA EZAGUTUZ

Upload: ander-otaegi

Post on 31-Mar-2016

285 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Lasarte-Orian historikoki egondako eboluzioa eta bertako kirol ondarearen azalpena

TRANSCRIPT

Page 1: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

LASARTE-ORIAREN KIROL ONDAREA EZAGUTUZ

Page 2: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Lasarte-Oria 1986an egin zen udalerri. Hala ere, askoz lehenago hornitu zen nortasun propioz eta historia partikular batez. Bere iragan urrunena baserri-giro beteko ingurune batez mintzo zaigu; XIX. Mendearen erditik geroztikoa, aldiz, bizkor industrializatu zen espazio batez, non biztanleak, usadioak, ogibideak eta bizimoduak bereizi edo ezaugarritu egin baitziren. Hala bertakoek nola sarri bisitatzen zuten kanpokoek “hiri bat baino eskastxoago, baina auzo bat baino ondotxoz handiago” jotzen zuten beti Lasarte-Oria. Beraz, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 1986ko urtarrilaren 31n hartu zuten erabakiaren bidez, ordurako izatez errealitatea zen zerbait, hots, Lasarte-Oriako komunitatea, zuzenbidez ezagutu baizik ez zuten egin. Herri bat, azken batean, ofizialki hogei urte urri besterik ez baina benetan hainbat mende igaroa, lan honetan luze eta zabal erakutsiko dugun moduan.

Lasarte Gipuzkoako hiri gazteena denez, historialariek eragozpen franko izan dituzte Lasarte-Oriaren iragana ikertzean. Dokumentu-falta da handiena. Lasartek eta Oriak ez dute inoiz artxibo propiorik izan, ezta dosier bereizirik ere erregistro nagusietan. Lehenengo kronikariek, halaber, ez zieten arreta handirik jarri bi izen horiei.

Page 3: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Lasarte-Oria udalerria Donostiako eskualdean dago, Oria ibaiaren ertzean. Mugaz Donostia eta Usurbil dauzka Iparraldean, Andoain Hegoaldean, Urnieta eta Hernani Sortaldean eta Oria ibaia bera Sartaldean. Lurrez 6,02 Km ditu, Gipuzkoako probintziaren gainalde osoaren %0,30. Bi udalerriren parte zen Lasarte izeneko auzo historikoa: Hernanik Elizalde eta San Pedro auzoa hartzen zuen eta Urnietak Goikale zuen bere. Mendaro errekaren ibilbideak mugarritzen zituen bata eta bestea. Oria auzoa ere Urnietaren jurisdikziokoa zen. Instituzionalizatzeko garaian, 1986. urtean, Hernani, Urnieta eta Andoaingo lurrek osatu zuten Lasarte-Oriako udalerria.

DESKRIPZIOA; geografia, demografia

Aipaturiko Mendaro erreka, gaur egun hiriguneko ibilbidean lurpean ezkutatua, brigitarren komentuaren ondotik pasatzen da azken zatian, eta Oria ibaian hiltzen da berehala. Erreka horri Loidi esaten zioten garai batean, izen bereko baserri baten ondotik igarotzen baitzen. Basetxe hura bota zutenean jatorrizko izena hartu zuen eta litekeena da Mendaro erreka izatea Lasarte hitzaren jatorria, zein, Koldo Mitxelenak dioenez, lats = erreka errotik eta –arte atzizkitik eratorria baita. Hortik segitzen da Lasarte hitzak “erreka arteko lekua” aditzera ematea. “Oria”ren sorburuari dagokionez, ibai horren beheko arroak bustitzen duen auzoak hartu zuela Oria izena.

Page 4: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Hernani eta Urnietako bizilagunak kontatuta, 48ren bat familia eta 250en bat pertsona bizi ziren Lasarten 1564. Urtean. Handik bi mende eta gehiagora, 1771n hain zuzen, 104 familia eta 325 pertsona bizi ziren barruti berean. Bistan denez, familiak bider 2,17 multiplikatu ziren; pertsonak, aldiz, bidez 1,3. Argi dago familiak ugaldu egin zirela eta etxe berriak altxatu, baina familia-unitateak murriztu, aldi berean. XIX. mendearen erdi aldean gertatu zen hazkunde demografiko nabarmena, ehunaren sektoreko lehen kapitalistek faktoriak jartzeko eta garatzeko leku aproposa Lasarten aurkitu zutenean. Ikusten denez, Gipuzkoako biztanleriaren %0,05 inguru zen Lasarte-

Oriakoa, harik eta 1940 eta 1987 bitartean %2,69 izatera iritsi zen arte, hau da, lurralde historikoan bizi ziren ia 700.000 lagunetatik 19.000 izatera heldu zen arte. Datu horien argitan, egiazta dezakegu, 1930-1940 tartean izan ezik (Gerra Zibila) Lasarte-Oriako biztanleriaren urteko hazkundea beti izan zela Gipuzkoako batez bestekoa baino handiagoa. 1940 eta 1987 bitartean %2,31 hazi zen Gipuzkoa; Lasarte-Oria, aldiz, %19,54. Hazkunde determinantea 50-60ko hamarkadetan gertatu zen: industrializazioaren beharrei erantzunez, orduantxe bihurtu zen Lasarte-Oria immigrazioko eskulangile andana baten bizileku. 1966. urtean 17.861 biztanle zituen Lasarte-Oriak, Gipuzkoako populazioaren %2,64 probintzia osoko lurraren %0,30 besterik ez den zatian.

Page 5: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HEZKUNTZA, EUSKARA ETA

KULTURA

Page 6: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

XIX. mendearen lehen laurdenean jarri zuten Lasarteko lehen eskola publikoa: 1824. urtea zen, eta Hernaniren auzoko kontzeju-etxean kokatu zuten. 1847. Urtean, 31 neska-mutil zebiltzan, 900en bat erreal kostatzen zitzaien mantentzea eta Hernani eta Urnietako udalek jartzen zuten dirua. Dena dela, beti ez ziren bat etortzen bakoitzak ipini beharrekoan, eta tirabiran ere ibiltzen ziren. Hala, 1861. Urtean adibidez, probintziako korrejidoreak arbitratu behar izan zuen auzia. Desadostasunak tarteko, eskola itxita egon zen 1863. urtea arte. XX. mendean, 196. Urtean, Landaberri Ikastola sortu zuten, haurrak euskaraz eskola zitezen. Horrela hasi ziren hizkuntza berreskuratzeko lehen oinarriak ipintzen. Esperientzia hura bide-erakusle, beste egitasmo batzuk jarraitu zitzaizkion, hala nola, helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko proiektua (AEKren euskaltegia izan zen lehenik eta Udal Euskaltegia ondoren), euskaraz irakasteko hizkuntza-ereduak aplikatu zituzten ikastetxeetan eta Udaleko Euskarako Batzordea gogoz ekin zion bere lanari. Arlo horretan, bereziki aipatzekoa da Ttakun Kultur Elkartearen jarduna. Bostehunen bat bazkide ditu, eta udalerrian euskararen erabilera sustatzea du xede. Gaur egun, beste lasartear bat ageri da gailen euskal literaturaren sorkuntzan: Harkaitz Cano idazlea, 1975ean jaiotako gaztea; maiz kolaboratzen du prentsa idatzian eta irratian. Hainbat ipuin eta eleberri eman ditu argitara, eta aipagarria da 2012. urtean Euskadi Saria irabazi zuela Twist lanarekin. XXI. mendearen hasieran, Lasarte-Oriako bertsolaritzaren kimu-berritzea da azpimarratu beharreko beste irabazi bat. Eskola bat ari da bat-batekotasunaren adierazpen hori lantzen, eta dagoeneko azaldu ere azaldu dira bertsolari berriak. Zerrenda bukatze aldera, ekar dezagun gogora lau urtez behin egiten den Euskararen Maratoia, zeinetan herri guztiak eta era guztietako elkarteek hartzen baitute parte, kulturako, musikako, kiroleko… joko, jolas eta emanaldien bidez. Ahalegin horren guztiaren ondorioz, euskararen egoera nabaren hobetu da Lasarte-Orian azken mende-laurdenean. Kalkulu ofizialen arabera, egungo egunean biztanleen %35,5 da euskalduna, hots, 6.260 lagun inguru.

Page 7: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

JAIEN EGUTEGIA Santa Ageda bezpera (otsailaren 4a): hainbat talde ibiltzen dira kalerik kale Santa Agedari koplaka. San Joan bezpera (ekainaren 23a): San Joanetako zortzikoa eta gizon-antza dantzatu ondoren, usadiozko San Joan sua pizten da. San Pedro eguna (ekainaren 29a): Udala aurrean dela ematen dute zaindariaren eguneko meza nagusia. Horrez gainera, nahi adina jai eta jolas egiten dira. Santa Ana eguna (uztailaren 16a): 1951z geroztik ospatzen da. Beste hainbat ekitaldiren artean, epaiketa baten parodiak hartzen du gaina, zeinetan urtean zehar udalerrian ahoz aho ibili dien gaien satira egiten baita modu atsegin bezain irrigarrian.

Page 8: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Ospetsuak dira, halaber, urteroko inauteriak. Kalejirak, berbenak… izaten dira, baita sorgin-dantza(*) ere: adierazpen komikoa. Mutilak aritzen dira dantzan neska jantzian, eta emakumeen moduak parodiatzen dituzte. Azken urte hauetan, ikuskizun begi-betegarria eta koloretsua erne da behiala izaera irrigarri eta urratzailea zuen dantza hartatik. Eguberrietan haur-gazteen taldeen txalda izaten da. Usadiozko jantziak soinean dituztela, kaleak, etxeak eta baserriak kurritzen dituzte gabon kantak kantatuz. Urtarrilaren 5eko errege magoen desfilea: behin errege magoek brigidarren komentuko estalpean eskaintza egitean hasten da desfilea Lasarte-Oriaren erdiguneko kaleetan barrena. Adieraziriko ospakizun hauei auzoetako jaiak gaineratu behar zaizkie, baita Euskal Okelaren Eguna izenekoa ere. Ohiko gertaera bilakatu dira, halaber, ondoko hauek guztiak: Musika banden jaialdia (maiatza), eskulanen azoka (uztaila), zaharren omenaldia (urria) eta munduko folklorearen erakustaldia.

Page 9: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

SORGIN DANTZA(*) Oriako Sorgin Dantza balio ukaezina duen legatu historiko-kulturala da. Ihauterietako errito eta dantzak Europa eta mundu osoan barreiatuta daude, baina badira zenbait bereziak eta zehatzak testuinguru geografiko batean. Hauetako bat, Europa osoan zehar zabaldua, Gipuzkoan gorde da, Oria auzoan, gaur egungo Lasarte-Oria udalerrian eta hau Sorgin Dantza da. Sorgin Dantza izenez ezaguna, gizonezkoen ihauterietako konpartsa bat da, bandera bat jasotzen duen buruzagi batek zuzendurikoa. Dantzariek bi errenka paralelo osatzen dituzte, errito honetan tradiziozkoak diren bi mozorro motei dagozkienak: ezkerreko errenkada sorginek osatzen dute, gona gorriz eta txirikordatutako ile-orde horiz neskatxa nekazari jantzitako gizonek; eskuinetara intxisuak jartzen dira, galtza eta alkandora zuriz jantzitako gizonak, kartoizko kapela luze batez burua estalia daramatenak. Sorgin Dantzaren hastapenei eta historiari dagokionez, Brunet enpresaren sorrerarekin lotu behar da, Irundako Gaien eta Kotoizko Ehunen Lantegia, Oriako baserrigunean 1848an eraikia. Horregatik, lantegiaren inguruan hirigune bat eraiki zen. Lantegiak aurrera egin ahala, Bergara ingurutik, irunak eta ehunak fabrikatzen teknikoak zirenak, hasi ziren iristen. Langile hauek, beren astialdian, inguruko beste batzuekin batera, bere zaletasun gogokoenean jarduten zuten: euskal musika eta dantzetan. Sortzeko zuten gogo biziari esker, gaur egungo Oriako Sorgin Dantza izenez ezaguna denari itxura eta edukia ematea lortu zuten, bai egitura aldetik eta baita doinu aldetik. Sorgin Dantza, gaur egunean, Lasarte-Oriako edozein ekitaldi garrantzitsu dagoenean dantzatzen da. Horrez gain, herriko festa eta beste hainbat ospakizunetan ikusten da herrian zehar. Honela, haurrei txikitatik erakusten zaie dantza hau eta ez dago inor herri osoan dantza honen berririk ez duenik eta dantzatzen ez dakienik. Sorgin Jaien egunik garrantzitsuena San Pedro egun bezpera da eta bertan ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta ez hain gazte abiatzen dira bi lerrotan Oriatik Lasartera barrena, bidea eginez kalejira alaiaren doinuarekin eta leku jakinetan Sorgin Dantza dantzatuz. Modu honetan, Oriako Sorgin Dantzaren kulturak bizirik mantentzen jarraitzen du.

Page 10: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Lasarte-Orian eta kulturaren arloan, Manuel Lekuona kultur etxea ageri da zentroan do lehen buruan. Egoitza horretan, era guztietako jarduerak programatzen edo gauzatzen dira: musikan, dantzan, pinturan, fotografian, eskulanetan… trebatzeko ikastaroak, kontzertu-zikloak, antzerkia, zinema, hitzaldiak, erakusketak, etab. Bestalde, liburutegi publiko batez hornitua dago.

Musikarekiko sentiberatasuna ere agerikoa da Lasarte-Orian. Azpimarratzekoa da 1987. urtean sortu zen Zero Sette akordeoi-orkestra. Nahikoa da taldearen sari-zerrendari erreparatzea, goien graduko profesionalak direla egiaztatzeko.

Joseba Tapia ere lasarteoriatarra da, sustrai autoktonoetan oin harturik modernitate handiko estilo propioa sortu duen musikari heterodoxoa. 1984an, euskal trikitiko bikote zoroena osatu zuen Billabonako Leturia pandero-jolearekin batera eta hainbat sariketa irabazteaz gain diskoen produkzioan ere jardun dira. Hauez guztiez gain, euskal kulturaren ondarea bizirik mantentzeko lanean jarraitzen duten elkarte eta talde ugari daude herrian zehar, hala nola; Kukuka Antzerki eta Dantza Taldea (*) edo Erketz Euskal Dantzari Taldea.

Page 11: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

KUKUKA ANTZERKI ETA DANTZA TALDEA (*)

Urte dezente dira Antzerkia, Dantza eta Euskara bultzatzearen alde Lasarten Kukuka Eskola martxan jarri zenetik. Eskolakaren helburua antzerkia eta dantzarekiko zaletasuna eta heziketa soziala lantzea da ikasleen formazio pertsonala bultzatuz (harremanak, emozioen azalpenak, espresibitatea, elkartasuna…); Euskara bultzatzea; eta Lasarte-Oriako beste elkarteekin harremana eta elkarlana lantzea. Hau guztia modu ireki, herrikoi eta gardenean, beti ere.

Irakasleen lanaz aparte, muxutruk egiten da dena bertan. Ez aterperik ez biltzeko lekurik ere ez zutenez, nomada ibili behar izaten zuten batetik bestera. Zentzu honetan, batere azpiegiturarik gabekoak izanik, bertutetsuak ez agian, baina birtualak izatearen kontzientzi sendoa zuten.

Hala ere, 2009. urtean udalarekin hitzarmena sinatu ondoren, eskolak gora egin du herrian. Gaur egun, ehundaka haur, gazte eta heldu biltzen ditu antzerkia eta dantza oinarri izanik. Haien arrakastak gora egin badu ere, hasierako idei

a eta filosofia apalarekin jarraitzen dute lanean.

Page 12: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

EKONOMIA

Page 13: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Lasarte-Oria herri urbanoa da, hirugarren sektoreak eta sektore industrialak garrantzia handia dutena. Herriko industria nagusia Mitxelin pneumatikoen fabrika da, Lasarte-Oria eta Usurbilen arteko mugan kokatua. Horrez gain, poligono industrial bat ere badago Oriako zonaldean, tamaina erdiko zenbait enpresa biltzen direnak. Euskadiko Industria Katalogoaren arabera, honako hauek dira berrogeita hamar langiletik gora dituzten enpresak: Jesús María Aguirre (JEMA): potentziako elektronika ekipoak. Grupo Irizar barnean. Michelin España-Portugal: motozikleta pneumatikoak. Talleres Protegidos Gureak: piezen muntaia eta bilketa. Tudefrigo:Hozkailuen nazioarteko banaketa. Honez gain, Urbil zentro komertziala aipatzea ere garrantzitsua da, 2000. urtean zabaldua, Usurbileko lurretan egon arren Lasarte-Oriatik gertuago dagoena eta lasarteoriatar ugariri lana ematen diena.

Page 14: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

DEMOGRAFIA

Page 15: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Lasarte-Oria herri txikia da, bere lurren gehiengoa urbanizatua dago, eta horrek Gipuzkoa osoko dentsitate handienetarikoa duen udalerria bilakatzen du.

Gaur egungo biztanleriaren %35a soilik jaio da Euskal Herritik kanpo, baina estatuko beste eskualdeetako jende ugari bizi da bertan, biztanleria osoaren %50a erraz gainditzen duelarik batez ere 50 urtetik gorakoetan. Lasarteoriatarren arbaso asko Euskal Herritik kanpokoak izateak eta langile tradizioak Gipuzkoako sozialismoaren feudo bilakatu du Lasarte-Oria, euskal nazionalismoak pisu gutxien duen udalerri gipuzkoarra izanik.

Page 16: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

GASTRONOMIA

Lasarte-Orian aurki dezakegu Martin Berasategui sukaldari ospetsuaren jatetxea, Guia Michelinen hiru izar dituen Espainiako zazpi jatetxeetariko bat.

Page 17: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

LASARTEKO KIROLEN AZTERKETA HISTORIKOA

Page 18: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

LASARTEKO KIROLEN AZTERKETA HISTORIKOA

(gehien praktikaturikoak eta gehien praktikatzen direna) Lasarte-Oriak, nahiz eta herri oso berria

izan, historikoki kirol tradizio oso handia izan du. Horregatik, oso interesgarria da garai batean egite ziren kirolak aztertzea, gaur egun egiten direnetara iritsi arte, ikusteko nola eman den progresio hori.

Gaur egun, badirudi futbola dela indarrean dagoen kirol bakarra herri honetan, baina ikusiko dugu nola historikoki eta baita gaur egun ere kirol interesgarri eta oso ezberdinak praktikatu izan diren eta praktikatzen jarraitzen diren. Horrela, kirol hauek egiten dituztenak omenduz eta kirolak egiten ez dituztenak hauek egitera hurbil daitezen. Izan ere, herri hau mugimendu eta progresio konstantean dago. Hau lortu ahal izateko, Lasarte-Oriako kirolen inguruko azterketa historikoa egingo dugu.

*ARRAUNA

*ATLETISMOA

*ZIRKUITU AUTOMOBILISMOA

*SASKIBALOIA

*BOLA ETA TOKA

*ZALDI KARRERAK

*ARETO FUTBOLA

*FUTBOLA

*GOLFA

*HERRI KIROLAK

-SEGA

-HARRIJASOTZAILEAK

-AIZKORA

-KORRIKALARIAK

*MENDIA

*PELOTA

*ERRIGBYA

*TXIRRINDULARITZA

Page 19: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ARRAUNA Lasartetik oria ibaia igarotzen da, baina garai batean bertan ur gehiago zegoen eta garbiago mantentzen zen.

*1946an Joxe Antonio Lasak lehen aldiz estropadak antolatu zituen San Pedro festetan.

*1948an apustua egiteko moduan ezarri zuten eta irabaziak herriko Misericordia eta Hospitalari laguntzeko erabili ziren.

*1955ean ibaian ur gutxi zegoela eta lehen jardunaldia jokatu eta gero bertan behera gelditu zen, harriekin arraun asko hautsi baitziren.

*Nahiz eta izen ematea irekia izan, 1950ean herriko gazteentzat proba bat antolatzen hasi zen.

*1953an Michelin arraun kluba sortu zen. *1953an Donostiako batel estropada irabazi eta garaipenen bide arrakastatsua abiatu zen. *1956ean iritsi zen gailurrera, Portugaleten Espainiako Txapelketa irabazi baitzuten.

*1967an, Lasarten arraunaren bigarren aroa Aurreko planteamendu eta politika aldatu eta Antonio Olidenek handik eta hemendik jendea ekarri zuen trainerua osatzeko. Beste hainbat herritako morroskoak ekarrarazi zituen eta Lasartekoekin batera talde indartsu bat sendotu zuen (Antonio Oliden baserriz baserri ibili zen mutil indartsuak bila eta egunkarietan ere deialdiak jarri jarri zituzten)

*Michelinek lokal bat hartu zuen Orion eta horixe zen arraunlarien egoitza. Entrenamenduak ere bertan egiten zituzten normalean. Hala ere, Lasartetik Oriara zihoazen urak ere aprobetxatzen zituzten serieak lantzeko. Arraunlariei, beste klub askotan ez bezala, entrenamendu eta estropadetan egindako kilometroengatik ordaintzen zitzaien. *Arraunaren munduan, betidanik helbururik maitatuena Kontxa izan da eta Michelinek birritan lortu zuen Kontxako bandera haizetaratzea Konstituzioko enparantzan. Lehenengoa, 1969an lortu zuen eta bigarrena 1973an. *1979an klubaren arraunaren atala amaitu zen etaMichelinek agur esan zion arraunaren munduari. IKUS IRUDIAK

Page 20: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

SANTANDER, 1973

KONTXAKO ESTROPADAK 1969

IRABAZLEAK FRANCOREKIN

Page 21: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ATLETISMOA Lasarten korrika egiteko instalazio berezik ez denez beharrezko, oso za*a da zehaztasunez esatea noiztik egon diren atletak Lasarten.

*Korrikalari asko ibili ziren lehiaketa baten batean ez bazen, apustuak irabazteko nahian (1918an adibidez, Justo Urdanpilleta eta Anton Gordok erronka bat izan zuten San Pedro festetan non horietako batek begiak estalita izanen zituen).

*1924ean, Biyak bat elkartea atletismo sekzioan hasi zen

*1925ean Inazio Alkortak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen 400 metrotan.

*Lasarterik sona eman zion korrikalaririk handiena Migel Zialzeta oriar txapelduna izan zen. 1925ean lehen proba garrantzitsua irabazi zuen, Fortunaren lasterketa, marka guztiak hautsiz. 1928an Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen eta urte berean Espainiako txapeldun izan zen., pistako bi probatan, 1500 eta 5000 metrotan, bietan errekorrak hautsiz. Urte horretan bertan, Espainiako txapelketan bigarren izan zen.

*Gerra ondoren, pistako talde bat osatu zen. *1944tik aurrera azaldu ziren zeresana eman zuten kross gizonen belaunaldiak: Soldaduskan korrika egiten zutenak, etxean egoteko denbora gehiago izateko abantaila zutenez, gazte asko horregatik hasi ziren korrika koartelean eta hortik zetorkien zaletasuna. *1946ean Leandro Romok bigarren mailako kross guztiak irabazi zituen eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen. *1953an Michelinek talde bat atera zuen. Baina urte batzuetan atletismoak herrian jaitsiera izan zuen. *Lasarte Orian, atletismoaren aro berria 1974-75ean hasi zen; Michelin-Landaberri elkartea sortu zen. Honen bidez, atletismoa apenas lantzen zuen herri bat, espezialista anitz edukitzera igaro zen (20 bat urteren buruan eta Michelin-Landaberrik titulu asko lortu zituen Gipuzkoa eta Euskadi mailan)

*1934ean Lasarteko Caddies Club izan zen Estatu mailan beteranoen lehen lasterketa. *1956an “Cross de las Naciones” urtean behin antolatzen zen munduko krossik garrantzitsuena Lasarteko hipodromoan jokatzen hasi zen IKUS IRUDIAK

Page 22: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

MIGUEL ZIALZETA

-ARCHIVO GURE ETXEA-

PEPE SANCHEZ, ENRIQUE VILA ETA ERRASTI

Page 23: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ATLETISMOA: LASARTE-ORIA BAI KROSA

*1995. urtean lehen aldiz, Ostadar K. F.-ak Lasarteko lehen “kross herrikoia” antolatu zuen. Honen helburua, Lasarten kirola bultzatzea, kirolaren inguruko festa bat antolatzea eta dirua lortzea izanik.

*Hasieran, zerbait xumea bezala hasi zen, baina urtero haziz joan da. Gaur egun ere, Urriko azken igandean ospatzen da urtero, inguruko gazte eta korrikalari hoberenak biltzen dituena.

*2000. Urtetik aurrera, Lasarte-Oria Bai Kross Txikia ospatzen da. Bertan, Lasarteko haur eta gazte asko ateratzen dira eta izugarrizko arrakasta du.

Lasarteko kross ospetsu hau, urteroko zita galdu ezina da Lasarte-Oriako biztanle ororentzat.

LEHEN ARCHIVO

GURE ETXEA

ORAIN

Page 24: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ZIRKUTU AUTOMOBILISMOA 1923an Donostian kotxeen pieza eta laginen inguruko erakusketa bat ospatzeko asmotan zerbait ikusgarria erakusteko gogoa zegoen turista asko erakartzeko asmoz. Asmo horiek guztiak Lasarteko zirkuitua sortzea eraman zuten. Zirkuitu hau ez zen ustekabean sortu, baizik eta mendean zehar eraikitako bide eta errepideak erabili ziren, Lasarteko zirkuitua naturalki eraikia zegoen. Konponketa batzuk egin eta helmuga parean ezarritako tribuna batzuen bidez lehen karrerek erakutsi zuten zirkuitua paregabea eta zuen arrakasta publiko kopuruagatik. Donostiako udala arduratu zen beharrezkoak ziren gastuetaz eta aldi berean, *1923an, “Real Automovil Club de Gipuzcoa” delakoa sortu zen. 1926an Lasarteko zirkuitua Europako Sari Nagusia bilakatu zen, proba puntuagarria zirkuitu kontinentalaren barruan.

Esfortzu askoren ondoren, zirkuituak honelako maila bateko proba jaso zezan Europako Sari Nagusia ospatu zen 1926an Lasarteko zirkuituan.

Honela, 20 eta 30. Hamarkadetan zehar Europa osotik zehar jendetza izugarria etortzen zen Lasarte eta inguruetara. Zirkuituak 17.400 metro zituen eta Alfontso XIII. Erregeak, Hispano Suiza esku zuena, lehiaketeko egun guztietan zirkuitua ixten zuen goizeko hamarretan eta handik aurrera guztiz debekatua zegoen bertan ibiltzea. *Bi istripu tragikok puntu negatiboa jarri zuten 1924 eta 1925 urteetan. 1931 eta 1932 artean ez ziren lehiaketako lasterketak eman, Espainiar Gobernuan erregimen aldaketagatik egon ziren arazoen ondorioz. *1933an berriro ospatu zen eta baita hurrengo bi urteetan ere. Baina 1936an bere jarraitasuna gelditua izan zen gerra zibilaren ondorioz, zirkuitua hobetu eta aldatzeko proposamenak indarrean zeudenean. Horrela, 1936an betirako gelditu zen hain arrakasta handia izan zuen proba hau. Hala ere, 1948an hau berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu zen, baina ez zuen aurrera egin.

IKUS IRUDIA

Page 25: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

EL PILOTO ES ATENDIDO POR LOS MECANICOS

ENTRADA EN META

Page 26: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

SASKIBALOIA “Aplicaciones Tecnicas del Caucho” enpresa aitzindaria izan zen Lasarte-Orian saskibaloi talde baten sorreran.

*1965ean dozena bat langile abiatu ziren bertako liga probintzialean talde bat ateratzeko abenturan. Eskolako kantxetan jolastu nahi zuten, baina argi faltagatik, eskuragarri zuten kanasta mugikor batekin joaten ziren Okendo plazako frontoi argiztatura, bertan entrenatzeko.

*Lehendabiziko urtean, 1965-66 denboraldian ez ziren gai izan partidurik irabazteko.

*67-68 denboraldian iritsi ziren lehen garaipen eta emaitza nabarmenak eta jokalari bat, Manoli Zumeta Mediterraneoko jokoetara joan zen Gipuzkoako elastikoa defendatuz.

*1969an Michelinek esku geratu zen taldea. 1968an Michelin aurkeztu zuen talde bakarra osatu zen, baina bi urte bakarrik iraun zuen. *1972an neskak Gipuzkoako txapeldunak izan ziren.

*1977an, kanpoko herrietako neskak batu non Espainiako jubenil mailako txapelketan hirugarren sailkatu ziren.

Sasoetako eskola ere arduratu zen eta hasi zen nesken saskibaloi taldeekin lan egiten. 1981-82an Michelin talde Lasartearrak, Gipuzkoako saskibaloi historian mugarri bat ezarri zuen, txapelketa probintzial guztiak irabazi baitzituen nesketan, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailan. Hurrengo urteetan taldeak gutxiagotzen joan ziren eta Michelin baseko taldeetan oinarritu zen 1992an desagertu zen arte.

*1987an Ostadar K.T. sortu zen eta gizonezkoen arlora dedikatu zen, Lasarten historiko egon den hutsune hau bete nahian. Hala ere, honek ere urte guti iraun zuen. Horrela, saskibaloiak ez du inoiz lortu garrantzia handia Lasarten, nahiz eta nesketan emaitza onak lortu izan diren.

Page 27: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Azken urteetan gaur egun arte, ez da talderik egon senior mailan Lasarte-Orian. Hala ere, eskola kirolean lana egiten jarraitu du Landaberri ikastolak eta urtero nesken taldeak atera dira kategoria ezberdinetan. Aurten, Ostadar S.K.T aspaldiko kontuan gogora ekarri nahian, saskibaloian berriro arreta jarri eta neska talde bat atera du kadete mailan. Oraindik ere, ikusteke dago nolakoa izango den kirol honen etorkizuna Lasarten eta arrakasta lortzen badu taldeak sortzen joate diren. Izan ere, azken urteotan saskibaloi zale lasartearrak kanpora atera behar izan dira jolastu ahal izateko.

A.T.Cko LEHEN EKIPOA

Page 28: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

BOLA ETA TOKA Bolatokien historia sagardotegiena bezain zaharra da eta kupelak zituen baserriak, kanpoan bolarekin aritzeko egokituriko txokorik ez zuen falta.Bolak 6-7 kilokoak ziren, sagarraren ipurdi-ondoak aprobetxatuz eginak eta bolak artetik ateratako 10-12 kilotakoak.

*Bola jokoa, hastapenetik, apustu bide bilakatu zen, dirua beti zegoen tartean.

*1908an Oriako bolatokian apustu ospetsu bat jokatu zela jakin badakigu, baina ez zen ez lehena ez azkena izango. (Erronda ordaintzeko ere sistema paregabea zen. Hamar bat lagunek boloetan jokatu eta azken biek edandakoa ordaintzen zuten).

*Lasarte-Orian txapelketetan ibilitakoak ere badira eta 1934an jokatu zen lehen Gipuzkoako txapelketa ofizialean bezalaxe, denetan ordezkariren bat egon da.

Bola zaletasuna eta bolatoki kopurua goitik behera amildu da. Gaur egun, bolatokietan oso jende gutxi dabil, nahiz eta hauek bizirik gordetzen duten euskal kirol zaharrenetariko hau.

1918ko LASARTE-ORIA BELATOKI BAT

ARCHIVO GURE ETXEA

Page 29: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ZALDI KARRERAK Izatez Donostiakoa bada ere, Lasarteko hipodromoa esan izan zaio lasartearrek berea sentitu baitute.

Gure hipodromoa Europako hoberena izatera ere iritsi zen. Donostiako Ondarretako paduretan egin zuten hipodromoa da eta hura 1907an inauguratu zuten. I. Mundu Gerrak zaldi karrera guztiak geldiarazi zituen kontinenteko herrialdeetan eta Belgikako zein Frantziako hipodromoak ere itxi egin ziren. Horrela, mugatik hurbil kalitate eta neurri handiagoko beste bat egin ote zitekeen bururatu zitzaien.

*Alfontso XIII.a erregearen eta Goeorges Marquet Donostiako Kasinoko zuzendariaren eskutik beste hipodromo bat eraikitzeari ekin zioten. 1916ko uztailaren 2an inauguratu zuten eta Donostiako Sari Nagusia ospatu zen, jendetza ospetsu asko bildu zirela: Alfontso XIII.a, Maria Kristina, printzea, infanteak …Nazionalitate guztietako prestatzaile, jockey, koadra gizon eta zaldiak biltzen ziren Lasarten eta topagune bihurtu zuten atzerriko jabe eta zaletuek.

Gerra amaitzean, bakoitza bere herrialdera itzuli zen. Hala ere, Donostiak ez zuen bere proben izen ona galdu nahi eta 1922an milioi erdi pezeta eman zizkion irabazleari, zifra ikaragarria ordurako. Eromena izan zen egun artakoa. Lasarteko hipodromoan urtero jarraitu zuten zaldi karrerek, baina gerra zibilaren ondorioz lau urteko geldialdia egon zen 1936-40 artean. *1966an hipodromoaren sorreratik 50 urte betetzen zirela, Donostiako lehendabiziko Urrezko Kopa (Copa de Oro de San Sebastian) jokatu zen. *1992tik aurrera, hiru proba nagusi ezarri ziren: Diputación Foral de Gipuzcoa, Copa de Oro eta Gobierno Vasco. Hipodromoaren sorrera ez zen bakarrik onuragarria izan kirol honen zaletuentzat, izan ere, gizarte fenomeno txiki bat bilakatu zen. (Diru-sarrera berri bat, erlazioa beste jende mota batekin, beste bizi moduen ezagutza eta laburbilduz, gertutasun bat gure mundutik kanpo zirudien zerbaiti).

Gaur egun ere, Lasarten zaldi karreretako zaletasunak bizirik jarraitzen du eta udarako igande guztietako zita ezinbestekoa da hipodromokoa. IKUS IRUDIA

Page 30: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ARCHIVO GURE ETXEA

ARCHIVO GURE ETXEA

Page 31: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ARETO FUTBOLA Lasarte-Orian lehen aldiz areto futbolean lehiaketa ofizialetan 1980-81 denboraldian jokatu zen eta aitzindariak Txartelen izenean jokatu zuten, Areto Futboleko Gipuzkoako Federakuntzak antolatutako lehiaketetan. 1982an hemengo batzuk Asador Dana Onara igaro ziren eta bigarren mailan jokatu zuten. 1986-87 denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuten eta 1988-89 denboraldian pronbitziako txapeldunak bilakatu ziren. Honela urteetan zehar hainbat talde sortzen eta eraldatzen joan dira gaur egun arte. Gaur egun, talderik garrantzitsuena Aldatz taberna da, lehenengo erregional mailan jokatzen duena.

Kategoria txikiagoetan, 1980tik aurrera jokatu izan da Futbitoko Gabonetako Txapelketa. 1980 eta 1990 artean, talde lasartear ezberdinek Gipuzkoako txapelketa eskuratzea lortu zuten alebin, infantil eta kadete mailatan eta jokalari batek baino gehiagok lortu zuen Gipuzkoako selekzioarekin jolastea. Horrez gain, Txema Valles lasartearrak 1990ean Euskadiko beteranoen taldean Tbilissi-ra (Georgia) jo zuen txapelketa bat jolastera.

1983an Ostadar kirol taldeak lehen herriko txapelketa sortu zuen. Lehen urtean 18 talde zeuden eta gaur egunean, 40 bat talde daude eta taberna arteko txapelketa bihurtu da. Arrunta da, ostiral arratsalde eta asteburuetan, lasartear gazte eta ez hain gazteak areto futbolean jokatzen ikustera joatea.

KALIMOTXOAK

Page 32: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

FUTBOLA Edozein talde federatu eta Gipuzkoako futbol txapelketa jolastu baino lehen, Oriako, Lasarteko eta Andoaingo eskolek bere indarrak neurtzen zituzten periodikoki, urte askoz luzatu zen lehia sortuz. Lasarte eta Oriakoen arteko pikeak ekiditeko, lehen taldea sortu zen 1923an Biyak Bat izenarekin, Oria eta Lasarteko auzoak elkartzeko intentzioaren erakusle garbia izanik. Lehen denboraldia 1924-25ean jokatu zuten 2. kategoriako Serie B-an eta txapeldun gelditu ziren, partidurik galdu gabe. Hipodromoko kanpan jolasten zuten eta aurkariek lasartearrek menderatzen zituzten zelaiko erliebe eta ondulazioak kontra zituzten. Ondoan zegoen baserria bilakatu zen aldagela, baina dutxarik ez zegoenez Oria ibaiko uretara gerturatu behar izaten zuten entrenamendu eta partidu ostean izerdiak kentzera. Andoaindarren aurka egondako partidu baten gora behera eta liskarrek, santzio handiak ekarri zituen eta lasartearrek izen ona eta kategoria galdu zuten.

Lehiaketez gain, beste metodo tradizional bat bi talde lehian jartzeko erronkarena zen: desafioaren baldintzak idatzi eta dei bat egiten zen egunkarien bidez, zeintzuk jokatuko zuten eta partidaren tokia eta lekua espezifikatuz, aurkariren batek desafioa onartzearen esperoan. *1925etik aurrera Oriako Beti Aurrera taldeak erronka ugaritan parte hartu zuen. *1933-34an federazioan inskribitu ziren eta 3. Kategoriako txapelketan parte hartu zuten. Horrez gain, Caddies taldea ere bazegoen Lasarten eta 1934-35 urtean 2. Kategoriara igo ziren. Partidu guzti hauen eszenatokia hipodromoa izan zen, nahiz eta Lasartek ikaragarrizko estadioa zuen 1929an inauguratua. Esperanza kirol elkarteak Arkaitza eraiki zuen, honela deitzen zen estadioa, nahiz eta gerra aurretik Michelinen esku geratu. *Gerra bitartean ez zen futbolean jolastu. 1940ean aktibitatea berreskuratu zen eta Caddies Clubeko gazte berdinek Lasarteko Club Deportivo-ren izenean jokatu zuten Arkaitzan eta bigarren mailako titulu probintziala lortu zuten. Zaletu kopuru handiak taldeari diru kopuru handi bat eman zion eta modu ikaragarrian ospatu zuten.

Page 33: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Talde honek itxaropen handia zeukan, baina Oriako Klub Deportivo-rekin batera, Michelinen sorrerarekin desagertu egin ziren 1947an Manuel Stinusek S.D. Michelin taldea sortu zuen.

*1947-48 urtean Michelinen lehen taldea 2. Regional mailan inskribitu zuten eta 1948-49an igotzea lortu zuten. Jokalariei entrenamenduko 13 pezeta ematen zitzaikien eta horrez gain, prima extrak zeuden jokalari batzuen jokabide ona saritzeko.

*1956an Lasarteko Michelin enpresako taldeak Torinon ospatutako Txapelketa Internazionala irabazi zuen, Michelin fabriken artean jolastu zena. Honen ondoren, historikoa zen zerbait lortu zuten estatu mailako futbolean,bigarren mailara jaitsi ondoren. Bi urtez jarraian ez zuten partidurik galdu eta 3. Mailan plaza bat eskuratu zuten lehen aldiz, 1970ean. 1977-78an posturik hoberena lortu zuten maila honetan, bederatzigarrena. Baina, jokalarien nahiaren aurka, urte honen ondoren talde lasartearra desagertu egin zen maila altuko txapelketetatik.

Urte hauetan zehar, Osasuna, Tenerife, Atletico Madrileño eta maila honetako taldeak Michelinetik pasa ziren, ikusle handia biltzea lortuz. Michelinek goiko taldea bertan behera utzi zuen, baina ez zen futbol mundutik desagertu, benjamin, alebin,infantil eta jubenil mailako gazteak hezten jarraitu baitzuen, maila guztietan tituluak lortuz.

Gertakari horien ondorioz, 1962an C.D. Texas jaio zen eta talde batekin lehiatzeaz gain, hainbat txapelketa antolatu eta hondartzako txapelketetan parte hartu zuen. Urte askotan zehar, gogo askorekin baina beharrezko bitartekorik gabe, ahal izan zuten toketan entrenatu zuten. Texas urte berean 5 kategoria ezberdinetan taldea izatera ere iritsi da, baina gaur egun, arrazoi ezberdinengatik, talde bakarra du gizonezkoen 2. erregional mailan, Texas Lasartearra izenarekin.

Page 34: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

1970ean probintziako talde ezberdinetan jolasten zebiltzan Lasarte eta Oriako jokalari batzuek, talde bat osatzea erabaki zuten herriko futbolariek osatua, beste toki batzuetatik zetozenen laguntzarekin. Honela C.D. Lasarte sortu zen, baina izena aldatzera behartu ziete eta S.D. Lasartearra izendatu zuten. S.D. Lasartearra 2. erregional mailan jokatu zuen eta beti izan zen talde apal bat. Hala ere, 1978an 1. Erregional mailara igaro ziren eta 1980an Preferente mailara iritsi ziren. 1981-82 denboraldiaren ondoren, S.D. Lasartearra taldeak agur esan zion behin betiko futbolari.

C.D LASARTE

Page 35: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

FUTBOLA: OSTADAR KIROL TALDEA

Talde hau 1987-88 urtean hasi zen Conchako hondartzako txapelketa jolasten alebin mailan. Urte gutxiren ondoren, haien oinarria indartzea lortu zuten eta denboraldi batean 5 talde izatera iritsi ziren 1991-92 denboraldian.

Ostadar modu xumean hasi zen futbolean, baina egun Lasarteko talde entzutetsu eta garrantzitsuena da, bai futbolari eta bai beste kirol askori dagokionez. Talde honen filosofia betidanik egon da auzolanean, lankidetzan eta herriko kirolarietan oinarritua. Lagun talde batek sortua, gaur egun ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta ez hain gazte dabiltza bertan. Bertan, kirolik garrantzitsuena futbola izaten jarraitzen du eta maila guztietan, haur eskolatik hasi eta erregionaletara iritsi arte, talde bat baina gehiago ditu. Nesketan ere talde bat du emakumezko erregionalen 1. Mailan. Gaur egun, futboleko talde nagusienak kadeteena, Euskal Ligan dagoena aurten lehen aldiz eta erregionalena da.

Futbolaz gain, Ostadarrek sekzioak ditu areto futbolean, tenisean, saskibaloian, atletismoan,mendian, errugbyan, zikloturismoan, palan eta beste hainbatetan. Horrez gain, Lasarteko kross herrikoia, porra ezberdinak eta beste hainbat ikuskizun eta jardunaldi antolatzen ditu herriko kirola bultzatzeko.

*Emakumezkoen futbolari dagokionez, 1970ean izan zen Lasarte eta Oriako neskek osatutako talde batek futbol partidu bat lehen aldiz jokatu zutenean Oñatiren kontra.

*1971ean hainbat entrenatzen hasi ziren eta hainbat lagunarteko partidu jolastu zituzten. Garai artatik 1991era arte, ez da Lasarten nesken futbolik egon, urte honetan Ostadar Kirol Taldeak talde bat inskribitu zuenean Gipuzkoako erregional mailan. Taldea apuntatu zuten Gipuzkoako Futbol Federakuntzan epea amaitzen zelako, baina oraindik taldetik izan gabe.

Page 36: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Deialdi bat egin zuten komunikabideen bidez eta 18 neska aurkeztu ziren futbolean inoiz jolastu ez zutenak. Lehen urtean partidu bat bakarrik irabaztea lortu zuten, azkenekoa. Urte hartatik aurrera gaur egun arte, Ostadarren beti egon da futbol talderen bat emakumezkoena. Talde bat baino gehiago izatera ere iritsi dira, formakuntzako kategoriatan taldeak aterata. Gaur egun, Ostadarren emakumeen talde bakarra dago, Gipuzkoako erregional mailan.

Lasarten futbolaren inguruan izen propioak ere badaude: entrenatzaileen artean, Josean Iruleguik Lehen Mailako bi talde zuzendu zituen (Erreala eta Español) eta bigarren mailako beste lau. Miguel Etxarri, errealeko bigarren entrenatzaile eta Eibarreko entrenatzaile gorena izatera iritsi da eta horrez gain, baita Euskal Selekzioko entrenatzaile izatera.

Jokalariei dagokionez, asko dira Lehen Mailara jolastera iritsi diren lasartearrak, bereziki Errealean jolastuta. Hauen artean esanguratsuenak Julio Olaizola (Errealarekin bi liga eskuratu zituena) eta Javi Olaizola (8 urtez Mallorcako kapitaina) dira. Arbitroei dagokionez, Leandro Romo Bigarren Mailan arbitratzera iritsi da. Horrez gain, Lasarten eta Errealean sinbolo bat den Mitxelo Olaizola lasartearra dago, 20 urtez baino gehiagoz Errealeko utileroa izan dena eta horretan jarraitzen duena.

Esan beharra dago, gure gizartean futbola beti kontsideratu izan dela errege kirola eta eskola guztietan praktikatu izan dela, beste edozein kirolen gainetik eta gaur egun ere, izugarrizko aldearekin, kirolik praktikatuena da eta jokalari eta zeresan gehiena duena.

OSTADAK K.T. FEMENINO

Page 37: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

GOLFA XX. mendearen hasieran Donostia udan oporretan joateko hiriburu nagusia zen. Maria Kristina erregina, beste askoren artean, zen udaro Donostiara etortzen zenetako bat. Bere etorrerak, gorteko eta aristokraziako beste asko ekartzek zituen eta goi mailako jendea bertan izaten zen Uztaileko hasieratik Irailaren erdialdera arte.

Donostia oso polita zen bere hondartza, klima suabe, paseo etab.engatik, baina hau ez zen nahikoa turista kanpotarrak erakartzeko. Gauzak honela eta beste toki batzuetan ikusiriko arrakastaren ondoren golf instalazio eta hipodromoa eraiki eta gero, 1913an golf zelai bat eta hipodromo bat eraikitzea erabaki zen, hiriaren erakargarritasuna areagotzeko.

Golf zelaia Lasarteko sarreran kokatua zegoen, Atso Bakar Berri baserriaren ondoan, errepide generalarekiko paralelo eta Vascongaden Trenaren ondoan. Zelaia terreno naturalean diseinatua zegoen, 240.000 m2-ko extetsioa zuen eta bederatzi zulo zituen.

Zuloen “par” deritzona aldakorra zen. Hasieran makilak egurrezkoak ziren eta gerra ondoren altzairuzkoak egiten hasi ziren, gaur egun arte izan dute aurrerapena erakutsiz. Pilotei dagokionez, alde ikaragarria dago orduko eta gaur egungo piloten artean. Makilak eduki eta ukitzeko aukera zuten bakarrak “caddyak” ziren. Gehienak lasartear gazteak ziren, jokalariekin batera zihoazenak, zelai osoan zehar makilen poltsa eramaten zutenak, trukean diruren bat lortuz. 15 egunetan entrena zezaketen, eguna argitzetik lehen jokalariak iritsi arte. Esan behar da, gehienak klandestinoki jolasten zutela eta jokalari askok baino maila hobeagoa lortu zutela. Jokalari aurreratuenak irakasle bihurtzen ziren eta oinarrizkoena ikasteko arazoak zituztenei laguntzen zieten. Lasarteko lehen golf entrenatzailea Paco Mujika izan zen, nahiz eta historiko gehiago egon ziren bera eta gero. Golfean lehiaketak eguneroko kontua ziren. Txapelketa indibidualetatik Lasarte eta ondoko herrietako jokalariak aurrez aurre jartzen zituen inter golf txapelketetara arte.

Page 38: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Nicasio Sagardia lasartearrak Espainiako txapeldun izatea lortu zuen 1944, 1945, 1948 eta 1951ean. Beste asko ere izan ziren golflari profesional izatera iritsi ziren lasartearrak. Horiez gain, aipatu beharra dago hirurogeiko hamarkadan Espainiako amateur hoberena izan zen lasartearra, Carlos Gainza. Aipatu beharreko beste batzuk Arruti familia dira, bai Jesus Mari eta Jose Manuel anaiek eta haien seme-alabek Espainiako txapeldun izatea lortu baitzuten.

50 urtez baino gehiagoz bizi izan zen Lasarteko golf zelaia, txikiegia geratu zela kontsideratu zuten arte eta 1968an azken txapelketa jolastu zen Lasarten. Hala ere, urte askoz golfaren sugarrak bizirik iraun zuen Lasarten eta 90. hamarkadara arte asko ziren Hondarribi, Biarritz eta ondoko beste golf zelaietara gerturatzen jarraitu zuten lasartearrak. Horren ondorioz, 1992an lehen aldiz Lasarte-Oriako lehen txapelketa antolatu zuten, herriko jokalariei erreserbatua. Txapelketa hau San Juan de Luzen jolastu zuten eta hainbat urtetan zehar bizirik jarraitu zuen. Hala ere, gaur egun ez dago inolako Golf txapelketarik eta golf zaletuak ere oso gutxi geratzen dira. Nork daki ea noizbait herrian gutxi baino bizirik dirauen golfaren sugarrak, noizbait herrian berriro ere golf txapelketaren bat ikusten duen.

FOTOTECA KUTXA

Page 39: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HERRI KIROLAK (SEGA) Sega apustuena, aurreko gizalditik datorren kontua da. XVII. Mendean jokatzen zirela dakigun arren, paperetan desafio baten berri ez da jaso 1888an baino lehen. Urte hartakoa Zumaburu auzoan jokatu zen, orduan zegoen Sumao uhartean. Harrez gero, Sumaon ez zirenak Miracamposen jokatu zituzten. Hala ere, Sumaon 1950etik aurrera sari eta apustu asko jokatu izan ziren. Urte hartatik aurrera, hurrengo hamar urteetan sega apustu asko jokatu ziren. Joxe Mari lasartearrak jokatu eta irabazitakoak ziren son handiena lortu zutenak, herritarren aurrean irabazten baitzituen. 1955ean jokatu zen Sumao uharteko azkena Joxe Antonio Senperenak irabazi zuena eta gero soro bikain haietan etxeak eraiki zituzten, gaur egun Zumaburu auzoa dena eta hor amaitu ziren sega apustuak.

Joxe Mari Lasaren ondoren, Lasarte-Orian urte dezente igaro behar izan zen beste segalariren bat agertzeko. Antxon Erauskin “Etxetxo” 1975ean plazaratu zen lehenengoz. 1976an Euskal herriko txapelketa irabazi zuen Etxetxok Jauregin. 1987an Gipuzkoako txapela eskuratu zuen eta hurrengo urteetan ere txapel asko eskuratu zituen. Telleria baserriko Manuel Arteagak 1977an egin zuen debuta eta Euskadiko gazteen txapelketa irabazi zuen. 1979an Euskadiko txapelketan hirugarren geratu eta hura izan zen bere azken lana.

BELAR BILTZAILEAK LANERAKO PREST; ARCHIVO GURE ETXEA

Page 40: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HERRI KIROLAK(HARIJASOTZAILEAK)

Oriako Juan Joxe Egaña izan zen aitzindaria harrijasotzen eta pultsuan. Inguruko erromerietako egitarauan beti egiten zitzaion zulo bat bere gaitasuna erakuts zezan. Hurrengoa Larrekoetxe baserrian 1913n jaiotako Pello Sarobe izan zen eta 1933tik aurrera 5 urtez harriak jasotzen ibili zen plazaz plaza. Gerra ondoren ere, egon ziren aldian aldiko harrijasotzaile onenak lasartearrak zirenak, baina ondoren urte askotan zehar ez zen herriko ordezkari ezagunik azaldu. Luis Mari Telleriak marka onak lortu zituen 1990eko hamarkadan, 14 urterekin hasi zen harriak jasotzen eta 1991ean Euskadiko txapelketa bereganatu zuen eta hurrengo bi urteetan errepikatu zuen hau. Horrez gain, San Pedro jaietan harrijasotzaile onenen erakustaldiak dastatzera ohitu ziren 90. Hamarkadan. Gaur egun, honekiko zaletasuna asko gutxitu da eta baserri batzuetan salbu, ez dago honekiko interes handirik herrian.

Lasarteko elizaren atzean zutik zegoen harri batek gurdiaren pasua galarazten zuen. Joxe Mari Lasak gurdiarekin tiraka bidetik kendu eta etxera eraman zuen. Urteen poderioz, ospetsua bilakatu zen harrijasotzeko erabili zuten harri hura. Ez zen oso astuna, 139 kilo, baina oso labaina izanik, zaila izaten zen heldulekurik aurkitzea eta gutxi izan ziren bizkarrera jaso zutenak. Lehena, Joxe Ibar Urtain izan zen 1948an, San Pedro festetan antolatutako jaialdian Arkaitza futbol zelaian. Harriari izena ere jarri zioten, “Sausta Txiki”. Gipuzkoako inguruetatik jende asko etortze zen harria jasotzen saiatzera, baina batzuk ezin zuten, nahiz eta 200 kiloko beste harri batzuk altxa. Azken aldi 1984an saiatu eta jaso zuen Arteagak, baina ordutik aurrera, nahiz eta proposamenak jaso, harria gordeta mantendu zuten jabeek.

IKUS IRUDIA

Page 41: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HELDULEKU ZAILEKO HARRIA

-SAUSTA TXIKI-

JOXE RAMON ARTEAGAK 6 ALDIZ JASO ZUEN TANDA BATEAN

Page 42: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HERRI KIROLAK(AIZKORA)

Hogeigarren hamarkadan, Oriako Egaña azaldu izan zen inoiz erakustaldiren batean. Antonio Soraluze “Korta” azpeitiarra soldaduskatik bueltan Lasarteko Teresategi baserrira etorri zen bizitzera eta handik ez zen mugitu. Aizkoraren munduan ospetsua bilakatu zen. 1940tik aurrera, txapelketa eta apustuetan onenekin aritu zen borrokan eta garai artako aizakolari haindienetako bat bilakatu zen. Erronka gustuko zuen eta sarri onartzen zituen beste era bateko apustuak. Adibidez, 1946an Michelingo futbol zelaian Kortak 45 ontzako 8 enbor ebaki zituen Miguel Sukuntzak 5 kilometro korrika bete baino azkarrago. Lasarten, herriko semeez gain, urteetan zehar aizkolari onenak ikusi izan dira betidanik.

ANTONIO SORALUZE “KORTA”

JEXUX OLAIZOLA “AGITE”

Page 43: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HERRI KIROLAK

Miguel Aldaz oriarrak makina bat desafio jokatu zituen 1950etik aurrera eta onenen kontra aritu zen apustuen saltsan. 1947an egin zuen debuta eta profesionaen bideari primeran ekin zion lehenengo 13 apustuak irabaziz. Lortutako emaitzak ikusita, berak aurkariei abantaila eman ohi zien. Garai hartako izarrekin aurrez aurre lehiatu eta irabazi egin zien behin baina gehiagotan. 1960.en hamarkadan utzi egin zuen profesionalen mundua.

KORRIKALARIAK

IDI DEMAK

Joxe Mari Lasarena izan zen 1949n entrenatzen ikusi izan zen lehenengo idia. Harekin aritu zen urte batzuetan sari ezberdinak irabaziz. Beranduago Korta azaldu zen eta beste hamaika herritan garaipenak eskuratu zituen. Ondoren Pepe Eneako Antonio Telleriaren idiak nabarmendu dira 1970etik aurrera. Hauez gain, beste asko ere badira idi deman aritu diren lasartearrak, nahiz eta gaur egun ere, baserri batzuetan salbu, honekiko zaletasuna galdu den.

Page 44: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

MIGUEL ALDAZ

Page 45: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

HERRI KIROLAK(BESTEAK)

Aipatutako alorrak alde batera utzita, beste alor batzuetan ere nabarmendu izan dira Lasarte-Oriatarrak. Sokatiran adibidez, hogeigarren hamarkadan hipodromoan antolatzen ziren Euskal Jaietan lasarteko auzoen ordezkaritza izan zen. 90. Hamarkadara arte, San Pedro jaietako egitarauetan antolatu izan ziren tabernen arteko soka tira txapelketak. Aparategiko enparantzan bestalde, igande goizetan aurrez aurre jarri ohi zituzten ahariak indarrak neur zitzaten eta baita oilarrak ere. Txingekin eta trontzan ere lehiaketa asko ikusi izan dira herriko festetan. Orga Jokoa ezaguna bada ere, Iparralden jolasten baita, espezialista bat izan dugu arlo horretan, Joxe Ramon Arteaga. 1991ean adibidez, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan zen.

Argi dago Lasarten, Euskal Herriko beste puntuetan bezalaxe, herri kirolekiko zaletasuna eta desafio kopurua jaitsi egin dela, baina hala ere, herriko festetan eta beste zenbait egun seinalatutan bizirik dirau mota honetako proben erakustaldiak.

OILAR JOKOA- ARCHIVO GURE

ETXEA-

Page 46: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

MENDIA Lasarten betidanik egon izan da mendizaletasun handia eta aspalditik egon dira elkarteak mendiak eta mendizaleak zaintzen. 1941etik aurrera C.D. Lasarte, 1948an Michelin eta urte batzuk beranduago Santa Barbara. Guztien ekintza eta helburuak ziren naturaz gozatzearren, edonori mendira joateko erraztasunak eskaintzea.

Elkarteen ohiko lanerako martxa zen jai egunetan ibilaldiak antolatzea. Zerrenda bat zabaldu ahal bazen autobusa bete eta egun guztirako Euskal Herriko mendiren batera egun pasa abiatu. Aspertzeko betarik ez zitzaien gelditzen. Trikitixa, txaranga edo kantaren bat abestuz ez zen inoiz alaitasunik falta. Mendira joaten zirenak alpargata hutsez ezagutu ditugu eta euria egiten bazuen katiuska batzuk babesten zituzten oinak. Geroago azaldu ziren bota bereziak. Herriko mendizaleak Euskal Herriko eta kanpoko txokotara iritsi dira. Elkarteek sari berezi batzuk eskaintzen zituzten mendizaleen merituk nolabait eskertzeko.

Eskaladaren espezializazioa ere sakondu egin zen hirurogeigarren hamarkadatik hona eta azken hogei urteetan asko igo da eskatzaile kopurua.

Betidanik, entrenamendurako toki aproposa izan dute Santa Barbara. Bertan bide ugari ireki dituzte lasartearrek eta ohikoa da asteko edozein egunetan bertan herrikoren bat paretan gora ikustea. Altuera handiko mendiak egiteari 1980an ekin zioten eta gaur egun arte hamaika espedizio antolatu dituzte.

*1985ean Batasuna Kirol Taldeko espedizio bat abiatu zen lehen aldiz Aconcaguara eta Txomin Otaegi, Txema Contreras, Gustavo Viejo, Jose Manuel de la Serna eta Josu Agirretxek arrakastaz gainditu zuten tontor ospetsu hura.

*1992an Josu Agirretxe, Jose Antonio Martin eta Txomin Otaegi 13 partaideko espedizio batean abiatu ziren Indiako KUN mendira eta 7035 metroan dagoen gailurra hiru Lasarte-Oriatarrek soilik lortu zuten.

Page 47: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Oinez igota zerutik gertuen ibili den Lasarte-Oriako neska Arrate Otaegi izan da, 1993an Iparraldeko 13 lagunekin Aconcaguako tontorren gailurra egin zuen, 6959 metroan kokatua. Eskaladan ere, meritu handiko balentriak eginak dira herriko mendizaleak. Hauez gain, mountain bike edo eski zeharkaldi luzeak burutu zituzten Batasuna Kirol Elkarteko ordezkari batzuek eta gaur egun ere honelako espedizio asko eta asko egitea ohikoa da herritarren arten.

Page 48: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

PELOTA Pelotan jokatzeko 90 graduko angelua osatzen duten bi horma nahikoak dira eta auskalo noiz entzun zen lehen aldiz pelotaren hotsa Lasarten, horretan aritzeko bazeuzkaten eta makina bat txoko.

Okendo plazan egondako pelotalekua, 2010ean botatakoa, ezin da zehaztu noiz eraiki zuten, baina bai oso zaharra zela. Betidanik izan zuen eta kantxa txarra eta zaharraren fama, zorua oso zatarra eta frontisa zuloz beterikoa. Ongi losa bakar bat omen zuen eta denak hor jotzen saiatzen omen ziren. Hala ere, frontoi horretan Hartzeko baino, ohitura handiagoa izan zuten lasartearrek kontzejupeen lau hormen artean sartzeko. Hori eskola baten azpian eraiki zuten hogeigarren hamarkadan eta 1965 inguruan hor denda bat eraiki zuten arte, oriarren aurpegi gehienak ikusi ziren bertan urteak joan eta urteak etorri. Lasarten ere, gaur egun, Lasarteko udaletxe zaharraren azpian dagoen arkupean jokatu zuten, Guardia Zibilak beran kuartela jarri eta pelotan jokatzea debekatu zuen arte.

Kontzejupeak gustuko bazituzten, eliza azpiko hormetan jokatzeak ere xarma berezi bat zuen. Elizaren ate handia izaten zen frontisa. Hauez gain, gerra aurrean beste frontoi batzuk ere bazeuzkaten. Urretakoa bertako familiarena zen eta urtean zehar lagunentzat bakarrik gordetzen zuten nahiz eta noizean behin jaialdi batzuk antolatzen zituzten. Txapelketa batekin ere hasi ziren gerra ostean, baina Marinako Komandantzak debekatzean bertan behera geratu zen. Estanko atzean beste pelotaleku bat zegoen, baita beste bat hipodromo atzean … Pelota partidurik gabeko meza ondorenik ez zen igande goizeta izaten. Oriako Pedro Egizabal eta Teodoro Alkortak mende hasieran aurre egin zieten Gipuzkoako edozein herritatik etorritako bikoteei eta guztiak burumakur atera ziren Oriako frontoitik. Geroago, Azkoititik Lasartera bizitzera etorritako Joxe Iguaranek izan zuen oihartzun handiena. Aramendi azkoitiarrarekin batera 1932 eta 33an Gipuzkoako eta Espainiako tituluak eskuratu zituen. Joxe Iguaran kenduta, gaur egun arte lorpen handirik egindakorik ez da izan nola Lasarten hala Orian.

Page 49: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Agustin Usabiaga pelotari polita izan zen Iparraldean trinketean aritutakoa. Patxi Elosegik ere gaztetik erakutsi zuen pelotan aritzeko dohaia, baina gerrak kalte egin zion. Errenteriako Romualdo Okariz Gipuzkoako txapelduna askotan izandakoa gurera etorri eta pelotak egiteaz arduratu zen urte askotan. Lasarten izugarrizko pelota gosea zegoen eta kontzejupean aritu nahi zuenak txanda hartu beharra zuen. Orduak eta orduak egoten ziren gazte asko kontzejupean eta zenbat desafio jokatuko zituzten dirua tarteko. Gizonen artean bi emakume ere bazebiltzan: Iñaxi Añorga eta Demetri Arteaga. Elkarren kontra aritzen zirenean, 5 zentimo ordaintzen zituzten ikusleek eta apustuak gurutzatzen zituzten. Iñaxik gizon askok baino gehiago jokatzen zuen eta esan izan da ez zuela inoiz galdu. 1948an bataiatu zuten Michelineko pelotalekua eta eskuz jokatu izan bada ere, gehienbat paletaz aritu izan da frontoi honetan. Okendoko frontoia berriz, 160ean eraiki zen. Hurrengo urtean Michelinera kanpotar ugari etorri ziren lanera, nafarrak gehienak, eta pelotarako zaletasuna zutenez, pelotaleku berriari sekulako martxa eman zioten.

Joxe Mari Ituarte Lasarten bizitako andoaindarra profesionaletan aritu zen urte askoan. 1969 eta 1972 artean buruz buruko torneoak eratu ziren herritarrentzat eta horrez gain, Michelin, Intza, Gonzaga eta Luises erakundeek ere txapelketa martxan jarri zituzten. Bertan, ondoen arituriko lasartearra Joxe Solano izan zen. 1968an Gipuzkoako Pelota Federazioak lehen aldiz herriarteko txapelketa antolatu zuen (Interpueblos izenenz ezaguna) eta garai artan Lasarte-Oriak udaletxerik izan ez arren, parte hartzeko onespena jaso zuen. 1969an historiako sailkapenik honena lortu zuten, finalerdietara arte iritsiz, gero txapeldun izan zen Segurak kanporatu zituen. Geroztik gaur egun arte, urtero Lasarte-Oria edo Lasarte izenez beti izan dira herriarteko txapelketan. Lasartearren artean azken urteetako pilotaririk ezagunena Juan Mari Arteaga izan zen. Afizionatu mailan Gipuzkoako txapela irabazi zuen hainbat aldiz eta behin baita Espainiako txapela ere. Horrez gain, 1982an Mexikon Munduko Txapelketan txapeldunorde izan genuen. 1983an profesionaletara pasa zen eta hainbat torneo irabaztea lortu zuen.

Page 50: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

1980an Michelinek eraikitako kiroldegiko pilotalekuan Joxe Solanok pilota eskola jarri zuen martxan eta gaur egun ere mutil kozkor asko ibiltzen dira bertan, eskola bere eme Joxe Feixek eramaten badu ere. Lasarten beste ezertan baino gehiagotan eskuz aritu bada ere, beste espezialitateetan ere aritu izan dira lasartearrak. Denborapasaz paletaz nahiz palaz asko ibili izan dira, baina bakan batzuk besterik ez dira gora heldu. Gaur egunean, 2000. Urtean hasita, urtea zehar binakako pala txapelketa jokatzen da bikote lasartearren artean. Finala Santa Ana egunean jokatzen da eta herri guztia gerturatzen da bertara.

Gaur egun, Lasarten makina bat frontoi daude. Michelinen barrukoa, kanpokoa, trinketea, kiroldegikoa, oriakoa, eskolakoa… Pelotak ere antzinako zaletasuna galdu badu ere, oso ohikoa da lasartear haur eta gazteak herriko frontoietan pelotan aritzen ikustea.

ARCHIVO GURE ETXEA

Page 51: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

ERRUGBYA 1961ean Gipuzkoako rugby selekzioak, Kataluniakoare kontra jokatu zuen Michelinen, kirol ezezagun hura hedatu asmoz. Garai artan Michelin elkartea saiatu zen talde bat ateratzen, baina Espainiako Federazioak ez zuen onartu enpresa baten publizitatea egiten zuela iruditu zitzaiolako. 1978an Jesus Castillo donostiarrak Euskal herriko Rugby Eskola Independentea sortu zuen eta Gipuzkoako beste herri batzuetan beste eskola independenteak sortuz, elkarren artean aritu ziren jokatzen, Iparraldera ere irteera dezente eginez. Europako hainbat txokotara era egin zituzten irteerak. Lasarten ere antolatu zen eskola bat. Hipodromora doan errepidean bertan aritu ziren entrenatzen lehen urteetan, gero institutu eta azkenik kiroldegian. 1992an obalantzeko baloiaren eguna ospatu zen Lasarte-Orian eta lehen aldiz rugby amerikarraren erakustaldi bat eskaini zuten Miarritzeko Atlantasek eta Bartzelonako Boxersek. Landaberri eskolan ere saiatu ziren gazteak 1991-92 artean baina ez zuen jarraipenik izan. Horrez gain, 1991-92an hasi zen rugbyarekin, baina urte batzuen ondoren ezerezean geratu zen. Aurreko urtean, 2012an, rugbyari bultzada ematen saiatu zen berriz ere Ostadar eta talde bat ateratzea lortu zuen, Beltzak-Ostadar taldea, antzinako Beltzak taldea gogora ekarri nahian. Lortu dute taldea ateratzea Lasarteko gazteez, kanpoko batzuk ekarrita eta ligan lehiatzen ari dira. Michelingo futbol zelaia ere prestatu dute rugbyan ibiltzeko eta bertan aritzen dira entrenatzen astero. Aurten ligako hainbat partidu ere jolastera heldu dira Lasarten eta kirol honekiko zaletasuna gora doa berriz ere herrian.

GAZTETXOAK HIPODROMO ZELAIAN

Page 52: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

TXIRRINDULARITZA

LASARTEN ASPALDI JOKATUTAKO LASTERKETA BATEN ATARIAN

ARCHIVO GURE ETXEA

Page 53: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

Bizikleta bat edukitzea gutxi batzuen esku zegoenean ere, Lasarte eta Orian baziren batetik bestera txirrinda baten gainean ibiltzen zirenak. 1910ean Sebastian Etxaniz lasartearrak Gipuzkoako txapelketa irabazi eta urte horretan bertan egin zuen debuta profesionaletan. Baina bere garaipenek baino gehiago, oihartzun handiagoa izan zuen Larramendirekin egin zuen apustu batek. Ia Gipuzkoa osoari eman zioten buelta eta aise menderatu zuen lasartearrak. *1923an Biyak Bat elkartearen sorrerarekin batera, txirrindulari talde bat jaio zen klubaren izenarekin. Talde honetakoak gertu ibili ziren askotan, baina karrera ofizialik ez zuten irabazterik izan.

*1924an hasita, lau urtez “Lasarteko Zirkuitua” izendaturiko lasterketa antolatu zuen Biyak Batek. Euskal Herriko espezialista onenak etortzen ziren et komunikabideetan egundoko garrantzia ematen zitzaion sariaz jabetzeko asmoz.

Garai hartan bizikleta zeukaten mutil kozkorrek ez zuten beste gazteei uzteko borondate handirik, eta lapurretak maiz gertatzen ziren.

*1926ean lasterketa berezi bat prestatu zuten: distantzia labur batean, helmugara azkena iristen zenak irabazten zuen. Hilario Beloki izan zen makalena eta aldi berean trebeena.

*1931tik aurrera, herri mailan jokaturiko karreretan nabarmendutako lasartearrak kanpora irteten hasi ziren.

*1948an Michelinek talde bat sortu zuen profesional mailan. Lasartear asko zeuden talde honetan eta jokatutako lasterketa gehienetan garaipena lortu izan zuten taldeka. Taldearen sorrerarekin batera, Michelin urtero proba bat antolatzen hasi zen San Pedro jaietan, lehengo profesionalentzat eta gero afizionatuentzat utzi zen. 1949an Jexux Mari Etxaniz hasi zen karrerak irabazten eta hiru urte geroago Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. Dohaiak eta ahalmena bazituen, baina lanak ordu gehienak kentzen zizkion eta horrekin konformatu behar izan zuen.

50.hamarkadan Anjel Sagasti nabarmendu zen errepidean, Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen eta beste hainbat karreretan ere garaipen garrantzitsuak lortu zituen.

Page 54: Lasarte-Oriaren kirol ondarea

60. Hamarkadan ere ugari izan ziren txirrindularitza karreretan ibilitako lasartearrak, baina ez zituzten emaitza garrantzitsurik lortu.

*1977an Batasuna K.K.T. herriko gazteentzat lasterketak antolatzen hasi zen eta lasartearrek bakarrik hartu zezaketen parte. 1984an lehen aldiz, txirrindulari guztientzat ireki zen, Gipuzkoako Federazioko lasterketa ofiziala bihurtuz. Batasunak antolatutako sari honek suspertu egin zuen azken urteetan lokartuta zegoen Lasarte-Oriako txirrindularitza.

Horrez gain, 1986an Lasarte txirrindulari eskola eratu zuten, hemen gazteak herrian has zitezen. 40 bat haur zebiltzan Lasarteko Txirrindularitza eskolan Joxelu Perezen esanetan eta kategoria desberdinetan ibili ziren herriko gazteak. *1985ean herriko afizionatuentzat probak errekuperatzekotan, txirrindulari batzuk “Lasarteko Zirkuitua” antolatzen hasi ziren berriro. Honen guztiaren ondorioz, Lasarten txirindulariak ateratzen hasi ziren berriro. Garrantzitsuenak Sebastian Centeno (Euskadiko Txapelduna eta Espainiako hirugarren izandakoa), Martzelino Santxez (Euskadiko Txapelduna) eta Patxi Arteaga (Gipuzkoakoa) izan ziren.

Ordutik gaur egun arte, lasartearren artean txirrindularitzarekiko zaletasunak bere horretan iraun du. Hala ere, herriko talde baten faltan, herritar gazteak kanpora atera behar izan dira txirrindularitzan aritzeko eta badira emaitza garrantzitsua lortu dituztenak.

*1965ean Donostiak eskuratu zuen txirrindularitzako Munduko Txapelketa antolatzeko eskubidea. Manolo San Jose lasartearra ere oso abila zen bizikletan ibiltzen.

Honez gain, Lasarten beti egon da zikloturismorako zaletasuna. 1965ean Mariano Valles, Inisate eta Manolo San Joserekin batera, lehen talde zikloturista sortu zuten, S.D. Michelin. Urte onenetan 100 zikloturista baino gehiagok jantzi zuten klubeko maillota. Ohikoena jai egunetan irteerak egitea zen, baino partaide askok espedizio garrantzitsuetan ere parte hartu zuten. Honekin paraleloki, Batasuna K.K.T.-ak zikloturista batzuekin sekzio propioa sortu zuen eta urte osoan zehar irteerak antolatu zituzten Euskal Herrian zehar. Hala ere, hamar urteren buruan, jende faltagatik bertan behera geratu ziren zikloturisten taldeak.

Gaur egun ere, bada jendea zikloturista moduan aritzen dena bai bakarrik, bai taldean, baina ez dago klub edo talde ofizialik.