liburua durangoko kirol ondarea
DESCRIPTION
Durangoko Kirol Ondarea: Bilakaera HistorikoaTRANSCRIPT
DURANGOKO KIROL ONDAREA:
BILAKAERA HISTORIKOA
1
AURKIBIDEA
1. Datu Orokorrak ……………………………………………………………… 3. or.
2. Historia ………….……………………………………………………………. 4-11 or.
3. Errituzko Jarduerak ……………………………………………………. 12-15 or.
4. Haurren Jolas Tradizionalak ………………………………………… 16-21 or.
5. Helduen Joko Tradizionalak ……………………………………….. 22-32 or.
6. Patroitza kirolen agerpena ………………………………………… 33-38 or.
7. Kirol Burgesaren agerpena ………………………………………… 39-49 or.
8. Kirolaren Gizarte Dibertsifikazioa (1920 – 1940) …………. 50-54 or.
9. Kirol klasikoaren garapena (1940 – 1970) ……………………. 55-59 or.
10. Kaliforniako Kirolem agerpena (1940 - 1970) eta Jarduera Fisikoen dibertsifikazioa ……………………………………………. 60-65 or.
11. Postmodernitatea eta globalizazioa (1990- gaur arte) …. 66-74 or.
2
KOKAPENA:
Lurralde Historikoa: Bizkaia Eskualdea: Durangaldea Epai Barrutia: Durango Zabalera: 10,79 Km' Altuera: 119 m. Kokagunea: Sartalde-luzera 2 37' 53" Ipar-latitudea 43 10' 16"
OROGRAFIA:
Durangok Ibaizabal errekaren ezker ertzean zabalgune bat osatzen du. Hegoaldean, geruza
ia bertikalak dituen antiklinal estu eta puskatu txiki batek mendikatea osatzen du: ekialdetik
mendebalderantz Udala, Anboto eta Alluitz mendiak aurkitzen ditugu. Udalerri barruan aipatzekoak dira
Pagasarri (838 m.) eta Neberondo mendiak (453 m.). Bata zein bestea, karstiko erako karezko mendi sail
baten barruan aurkitzen dira. HIDROGRAFIA:
Mañaria ibaiak eta zenbait errekatxok (Larrinagatxu, Etxanerreka, eta abar) Ibaizabal
errekaren ur-etorria handitu egiten dute. MUGAK:
Iparraldean Iurreta du mugatzat; Hegoaldean Izurtza eta Mañaria; Ekialdean Abadiño, eta
Mendebaldean Dima, Iurreta eta Zornotza. BIZTANLERIA:
1940. urtetik hona Durangok etengabeko hazkuntza demografikoa ezagutu izan du, batez
ere, inguruan ezarri ziren industria ugarien eraginez. 80. hamarkadan, joera honek nolabaiteko geldialdia
izan zuen krisi ekonomikoaren ondorioz. Mende erditik hona emandako biztanleria gorakadaren arrazoirik
nagusiena Durangaldeko nekazal munduko eta itsas herrietako immigrazioan aurkitu behar da eta, batez
ere, beste lurraldeetako biztanleriaren etorreran. Honek, hain zuzen, argi asko erakusten digu adin
piramidearen gaztetasuna. Durangok, 2009ko datuen arabera 28.229 biztanle ditu, hauetatik 13.878
gizonezkoak dira eta 14.351 emakumezkoak dira. JARDUERA EKONOMIKOA:
Durango neurri ertaineko zerbitzu hiria dugu. Autonomia Erkidegoko geografian estrategikoki
kokatuta dago, eta langileriaren zati handi bat betetzen duen industria garrantzitsu bat du, batez ere,
fundizio eta tresneriaren arloan. Durangok, Ibaizabal errekaren goi eta erdi harana betetzen duen eskualde
burua izanik, zerbitzu arloa oso garatua du, batez ere, merkataritza, zerbitzu publiko, garraio, banku eta
aseguruei dagokienean.
DATU OROKORRAK
3
NOLA HASI ZEN?
Durango izenaren jatorriari buruzko iritziak ugariak dira. Alfontso
Irigoienen ustez "argi dago erdi aroan sortua dela, eta Duranco antroponimo formaz
ezagutzen zela". Beste batzuk Urazango hitzetik datorrela diote eta Justo Garatek
Padurango izenaren garapenetik datorrela dio. Uriko forua berrestean Juan infanteak
(1372) Tavira de Durango izena eman zion. Tabira gune zaharraren izena izango
litzateke eta Durango merinaldearena. XVI. mendea arte Villanueva de Tabira izenaz
ezagutzen zen.
HISTORIA
Orella Unzue historialariaren ustetan, Durangaldeak bere historia eta
bere koaderno juridikoak ditu erdi aroko Iruñeako erresumaren barruan. 1095. urtea arte
Durangoko Konderria Iruñeako lehen Erresuma barruan aurkitzen zen eta geroago
Nafarroakoan. Urte horretatik aurrera Bizkaiko Jaurerriaren menpeko bihurtu zen; baina,
hala ere, nahiko burujabe izaten jarraitu zuen.
Durango Hiria noiz sortu zen zehatz-mehatz jakiterik ez dagoen arren, historialari gehientsuenak bat datoz
Santxo VI. "Jakintsuaren" (1150-1194) eta Santxo VII. "Indartsuaren" (1194-1234) erregealdien bitartean kokatzerakoan.
1195. urtean Gaztelako Alfontso VIII.ak Durangaldeko Konderri osoa bereganatzean, Uria Gaztelako Koroaren menpera
pasatu zen.
4
NOLAKOA ZEN?
Hasiera baten 3 kale paralelok ematen zioten itxura herriari (Barrenkalea edo "Yuso", Artekalea eta
Goienkalea edo "Suso"). Beranduago Kalebarria gehitu zitzaion. Kale guztiak zeharkale batek gurutzatzen zituen eta
XVI. mendean oraindik bukatu gabe zegoen hegotik iparralderaino luzatzen zen harresi batez inguratuta zeuden.
Harresi honek Kurutziaga, San Pedro, San Juan, Piedadeko Amarena eta gaur egun ere zutik dirauen Santa Anako
ateak zituen.
5
Santa Anako Eliza
Santa Anako Arkua
6
Durango XV.mendean
Alde Zaharra
7
XV. mende osoan zehar herriak Zaldibar, Ibarguen eta Unzueta ahaide nagusien arteko borroken
ondorioak jasan zituen. Garai horretan eraiki ziren jauntxoen dorretxeak: Arandoño, Asteiza, Etxebarria, Lariz
Monago eta Otalora. Gaur egun ia ez da dorretxe hauen aztarnarik gordetzen. Gaztelako Enrike III.ak (1339) eta
Enrike IV.ak (1457) bisitaldiak egin zituzten. Udal artxibategian ageri denez Isabel erregina Katolikoak (1483) gaua
eman zuen Larizko dorretxean Uriko eta merinaldeko foruak zin egitera etorri zenean.
Lariz Dorrea
Isabel Erregina Katolikoa
8
Mende honetako gertakizunik aipagarriena Durangoko Heresia izenaz ezagutzen dena da (1442-1444).
Nahiz eta gaiari buruzko agiriak eskasak diren, badakigu bultzatzaile nagusienetakoa Alonso de Mella fraide
frantziskotarra izan zela, jatorriz Zamorakoa eta Juan de Mella kardinalaren anaia. Bere ideologiari buruz, Ernesto
García Fernándezen iritzian, "badaude parekotasun batzuk "Espiritu Askearen Anaiekin" (sexualitateari buruzkoak
batez ere), dotrina Joakindarrekin (Espiritu Santuaren Aroaren iristeaz), eta halaber, Wiclifitas eta Husitas XIV. mende
amaieran eta XV. mende hasieran azaldutako ideiekin (elizaren aberastasuna, doktore eta teologoek egiten duten
liburu santuen interpretazioa, Aita Santuaren kontrako iritziak, eta abar)". Gaiaren neurriak ikusita, bai agintari
publikoak bai erlijiosoak, gogor egin zieten Mellaren jarraitzaileei. Ehunetik gora heriotza zigorraz kondenatu zituzten
(jendaurrean erre zituzten: Kurutziaga, Santo Domingo de la Calzadan eta Valladoliden) eta beste batzuk, Mella bera
eta bere lagun frai Guillen tarteko, ihes egitea lortu zuten. Kurutziagako gurutzeak gaur arte iraun du heresiaren
oroigarri. Heresiek jarraipena izan zuten XVI eta XVII. mendeetan eta baita XIX. mendeko 2. erdialdean ere. Garai
honetan, bere burua "profetatzat" zuen Manzanero izeneko batek jarraitzaile sorta handia bereganatu zuen eta sekta
bat sortu ere bai, nahiz eta eskualdetik kanpora oihartzun gutxi izan.
Kurutziagako Gurutzea
XVI. MENDEA:
XVI. mendeko gertakizunik aipagarrienak Urian gertatu ziren zoritxarrekin lotuta daude. Horrela,
1517. urtean, Durango izurrite gogor batek eraso zuen eta herritar asko hil egin ziren. 1544an Uriko bazterrak
urez gainezka egin zuten uholde izugarri baten ondorioz. 1554ko martxoaren 11n Uriak sute handi bat jasan
zuen. Sutea Artekalean hasi zen, eta gutxira, zurezko etxe guztiak kiskali egin ziren. 1597an beste izurrite bat
eman zen. Mende honetakoa dugu Udaletxearen eraikuntza, Bernabe Solano maisu harginak egina zati handi
baten.
9
Udaletxea
XVII. MENDEA:
XVII. mendean zehar Durango Uriak Gaztelako Koroak Frantziaren aurka izan zituen gudu
ugarietako ondorioak jasan zituen: bai dirutan bai jendetan. Sarri askotan, Bizkaiko eta Gipuzkoako portuei
laguntzera joan behar izaten zuten. Gudu hauen ondorioz burdingintzaren garapena eman zen, lantzak, ezpatak,
daga, pikak eta antzerako armak eginez..
XVIII. MENDEA:
XVIII. mendea beherakada ekonomikoaren mendea dugu, eta honen adierazgarri Udalak ezartzen zituen
zergak. Hala eta guztiz ere, 1785ean frontoia eraikitzeari ekin zitzaion. Aipagarria da Durangok Konbentzio Frantsesaren
aurka izandako guduan egindako eskaintza: 70 soldaduz osatutako zazpi konpainia sortu ziren. Frantsesak 1795ko uztailean
sartu ziren Durangon, eta handik lasterrera, errendizioaren ostean, herria hustu egin zuten. Urte batzuk geroago,
Independentziaren gerlan, Uria eta gainontzeko lurraldea Frantsesek hartu zuten berriz ere. Madalenako eliza botatzea
agindu zuten eta bere lekuan hilerria eraikitzeko agindua eman.
XIX. MENDEA:
1813.an Kadizko Konstituzioa onartu zen Durangon. Urte batzuk geroago, Fernando VII.ak herritarren
goresmena jaso zuen 1828ko ekainean Durangora egin zuen bisitaldian. Durangon oihartzun handia izan zuten Gerla
Karlistek. Lehenengo Gerra Karlistan, Durango Uria Don Karlos erregegaiaren gortea bilakatu zen. Don Karlosek
Pinondoko Juan Santos Orueren etxean hartu zuen ostatu. Gudaldietako giza eta diru galera izugarriei kolera izurritea
gehitu behar zaie. Esan beharrik ez dago Durango ia lur jota gelditu zela. Lehenengo karlistada, Durangon, 1839. urteko
abuztuaren 2an amaitu zen Espartero jenerala herrian sartu eta gero. 2. gerra karlistan (1872-1876) Durango, berriro ere,
Karlos VII. erregegaiaren gortea bilakatu zen eta Francisco Zengotitaren agindupean 800 gizonez osotutako batailoi bat
sortu zen. Lehenengo karlistadan bezala, lehen garaipenak Karlisten aldekoak ziren, baina gerrak aurrera egin ahala,
liberalak garaile atera ziren. Azkenean, 1875eko otsailaren 4an, liberalen tropak herrian sartu ziren inolako eragozpenik
gabe.
1882. urtean Bilbotik Durangorako trenbidea zabaldu zen, ahalegin handia suposatu zuena baina herriko
ekonomiari bultzada handia eman ziona. 1886an Euskal Jaiak antolatu ziren Durangon, garrantzi handiko kultur ekitaldiak
alegia. Aipagarriak dira bertsolarien eta txistularien lehiaketak eta, batez ere, literatura lehiaketak.
10
XX. MENDEA: XX. mendearen hasieran,
industria garatu zen
Durangon. Aipagarrienak,
Mendizabal, Ferretera
Vizcaina eta Olma izanik.
1927.urtean Iurretako
elizatearen anexioa eman
zen. Honela, Durangok 2.000
biztanle gehiago izan zituen.
Banatzea 1990.eko
urtarrilaren 1ean gertatu zen
Primo de Riveraren diktadurapean, diktadorea bera etorri
zen Durangoko azoka zabaltzera. 1937.eko martxoaren 31an, Espainiako
Gerra Zibilean (1936-1939), Durangok biztanleria zibilaren kontrako
bonbardaketa sistematikoa jasan zuen. Handik gutxira Nafarroako 1.go
Brigadako tropak Urian sartu ziren. 50. hamarkada arte gose eta eskasia
urteak dira. Hamarkada honetan industriak, berriro ere, garapen handia
ezagutu zuen eta honen ondorioz Estatuko beste lurralde batzuetatik,
Extremadura eta Andaluziatik batez ere, etorkin multzo handia heldu zen
herrira.
11
Errituzko jarduerak
Durangon errituzko jarduerei buruz mintzo garenean ihauteriak aipatzea beharrezkoa dugu. Gure herrian
ihauteriak oso antzinekoak suertatzen dira, XVI.mendeko liburuetan ere agertzen direla eta horrela egun bereziak
dira herritarren ohiturentzako. Karnabal egunak hauek izaten ziren: “Eguenzuri”, “bariku argi”, “zapatu erregular”,
“domeka karnabal”, “astelen karnabal” eta “martitzen karnabal”.
12
Ihauterietan, bereziki ihauteriak izan
baino lehenagoko domekan,
txitxiburduntzi eguna egiten da. Egun
honetan argazkian ikusten dugun
jarduera egiten da. Txorizoa hartu,
zur zati bat sartu eustekoa izateko
eta sutan jarri, egiteko asmoz. Gaur
egun ere ospe handiko errituzko
jarduera dugu txitxiburduntzia.
URKIOLAKO HARRIA
Dokumentaziorik ere ez
dagoen garaitik, antzinatik hala ere,
gurtuak dira bertan San Antonio Abadea
eta San Antonio Padurakoa, bata
animalien zaindaria, urtarrilaren 17an jaia
duena; besteak ekainaren 13an.
Hainbat tradizio betetzen
dira egun hauetan eta lehengo festa
urtarrilaren 17an ospatzen da. Besteren
artean, umeen eskaintza (beren pisua
gariz, olioz edo argizariz osatutako
erreskate sinbolikoz), urrixena (soroen
emankortasunarengatik esker ekintza)
ematen da eta bigarren egunean
(ekainaren 13an) ezkonduen jaia, elizaren
aurrean dagoen harri bitxi baten
(meteoritoa delako ustea dago) inguruan
bueltak emanik eskua eskatzearen
tradizioa. Dagoen beste ohitura bat,
harriari bueltak kontrako norabidean
ematean datza, horrela bikotea lortu
beharrean bikotea galtzea edo bikote bat
edukitzea galarazi egiten da.
Urkiolara bikotekide bila
joateko ohiturak honako bertso edo kopla
hau sorrarazi du, eta jendea bertara
doanean bikotekidea edukitzeko
saiakeran abestu egiten du (eskumaldean
dugun kanta). 13
Neskazaharrak joaten dira
Urkiolara, Urkiolara,
Santuari eskatzera senar on bana,
senar on bana, konbeni bada.
Santuak esaten die,
buruakin ez, buruakin ez,
zergaitik lehenago akordatu ez,
akordatu ez, orain batere ez.
SANTA APOLONIAKO ERMITA
Bestalde aipatzekoa da bertoko ermita batean beste erritu mota bat praktikatzen zela, Santa Apolonia ermitan burutzen zena. Santa Apoloniaren ermita, herrian “Santutxoarena” lez ezaguna, Urkiolan isolaturik dago, Urkiola hegoaldeko mendialdean, Santutegiaren eskuinaldetik joanda 200 metro ingurura, Gasteizko antzinako galtzadaren ondoan eta pagadi baten erdi-erdian. Garai batean, Gurutz tokiaren zeregina betetzen zuen, erromesak hantxe geratzen zirelako Santutegira heldu aurretik, penitentzia edo santuari egindako promeserako prestatzeko eta asko ortozik oinez joaten zen galtzadatik Santutegiraino. Iturri baten gainean eraikirik dago eta bere urek bertute sendagarriak dituela uste da. Tradizioaren arabera, hagineko mina daukanak iturri horretako ura hartu behar du ahoan, hiru edo zazpi itzuli eman ermitari eta ura gero ermita barruan bota Santuari erregu eginda. Eragina izateko, aurretik kredo bat errezatu behar da eta amaitzean beste bat. Santa Apolonia, Durango aldeko dentisten zaindaria da.
14
DANTZARI DANTZA
Dantzari dantza Durangaldean egiten den
dantza hau Durangoko merindatearen dantzarik
zaharrenetarikoa da, eta honetaz gain Euskal Herriko
garrantzitsuenetarikoa da, bere erritmo, irudien figurak
dituzten edertasunagatik. Erabiltzen diren instrumentuak
txistua, txistularia eta atabaleroak dira.
Dantza hau praktikatzearen konstantzia
hurrengoko elizatean daude, hauek bertan dantza taldea
zutelako: Berriz, Garai, Iurreta, Abadiño, Izurtza eta
Mañaria, eta hauen partaide izateko selekzio bat egin
behar zen, gehienetan oso jendetsua zena, betidanik
izan baita ohoretsua dantzari talde baten partaide izatea.
15
Errealitatean dantza hau beste bederatzi dantza
desberdinen multzoa da, hauetariko lau erritmo eta koreografia
antzekoak dituzten dantzak direlarik: Zortzinagoa, Banangoa,
Binangoa eta Launangoa. Aldatzen den gauza bakarra koreografia
orokorrak dira, bere izenak esaten duen bezalaxe banana banan,
binaka… praktikatzen direlarik. Beste hiru dantza ezpata eta makil
jokoekin dantzatzen dira, eta hurrengokoak dira: ezpata joko txikia
(ezpata txikien jokoa), ezpata joko nagusia (ezpata handien jokoa)
eta makil jokoa (makilen jokoa). Amaitzeko, bi dantza geratzen dira;
lehenengoa dantzarien buruen gaineko banderaren mugimendua
eta bigarrena txotxongilo izenarekin ezagutzen dena eta bertan
taldeko kapitaina besten gainetik altxatzean datza.
16
HAURREN JOLAS TRADIZIONALAK
Haurrak garai eta kultura guztietan jolastu direla baieztatu izan da sarri. Honen inguruan, ikuspuntu
ezberdinak daude haur-jolasak historian izan duen bilakaerari buruz. Batzuek haur-jolasen bilakaeran aldaketa nabarmenak hauteman dituzte, batez ere XVIII. mendetik, jolasa produktiboa, pedagogikoa, didaktikoa izan behar zen.
Pieter Brueghelen Haur-jolasak margolana. 1560 urtea.
HAUR JOLASEN HISTORIA
17
DURANGOKO HAUR JOLAS TRADIZIONALAK
Euskal Herriko haur-jolas tradizional gehienak inguruko kulturetan ere aurki daitezke, baina euskal
kulturak izan dituen berezitasunak haurren jolasetan ere aurkitzen dira, Euskal Herrian ere. Jaio bezain laster, euskal
kantez lagundu dira haurrarekiko jolasak. Ezagunak dira antzinako ume txikien kili-kili,kukuka, belarritik tiraka,
hatzamartxoekin edo arre arre mandako jolasteko kantak. Kanta hau, haurraren eskuko bost hatzamartxoekin
jolasteko zen:
Kukurruku. Zer diozu?...: Euskal Herri osoan zabaldurik zegoen haur txikientzako elkarrizketa
moduko olerki tradizionala ere aipatu behar dugu, Durango eta inguruko herrietako umeek orduak pasatzen
baitzituzten honelako kantekin. Gainera, euskal kulturan erlijioak izan duen eragin nabarmena hauteman daiteke:
Honek xoxa bildu
honek sua egin
honek arraultza prejitu
honek pixkat jan
honek dana dana
18
Kultura tradizionala natura eta baserri-giroan
garatuta zegoen gehien bat. Haurrak naturako animalia eta
landareekin egindako jolasen arrasto ugari aurkitu ditzakegu,
amona mantangorri edo marigorringo alegia, haur-kanta eta
jolas ugarietan agertzen dira. Haurrak, garai hauetan, gaur
egun arriskutsu bezala ikusten ditugun jolas asko egiten
zituztela ere adierazi behar da, inkea adibide garbia dala.
Mari Ardanza Durangarrak azaltzen duen antzera, Inkea
umeen jolas tradizionala bihurtu zen, nahiz eta, biolentzia
nahiko zuen jokoa izan. Joko honek mutur zorroztua zuen
bara baten beharra exijitzen zuen. Bara hori urrutira botaz ea
nork lurrean tinko uzten zuen baloratzen zen.
Kilker-harrapaketan edo kabietara (txorien
kabiak bilatzen) jolastea ere oso ohikoa zen garai hauetan.
Haurrak beraiek egindako txabola txikietan ibiltzen ziren
batzuetan. Beste alde batetik, elurra egitea aukera bikaina
zen haurrak malda behera irrist egiten jolasteko, beraz ikusi
dezakegunez ez zuten aspertzeko denborarik. Euri asko
egiten zuenean, putzu eta erreketan ere jolasten ziren. Aldi
berean, kasu deigarria da txirikila jokoarena. Josefina Agirre-
ren hitzetan entzun genuen joko honetaz. Txirikila hori zur
zati batekin egiten zen. Honek puntak zorroztuta zituela
altuera batetan jartzen zen, beste zur batez jo ahal izateko
moduan. Orduan mutur baten jo eta beste alderantza noraino
joaten zen balio zuen. Urrunago botatzen zuena zen
irabazlea. Haurrak kilker-harrapaketan.
Mari Ardanza Azkarate, Durangoko auzotarra.
19
Soka saltoa, orain dela denbora askotik existitu izan da eta jolas sinple, merkea eta dibertigarria zenez
arrakasta handia zuen, batez ere emakumeen artean. Oso ohikoa zen Durangoko kaleetatik nesken taldetxo bat
ikustea sokasaltoan aritzen.
Ezkerreko irudian ikusi dezakezuenez, Durangoko ume
batzuk 1923.tabirako kale batean kaniketan jolasten ari
dira, esan beharra dago, denbora aurrera joan ahala
honen moduko jolasek jende asko praktikatu dituela.6 bat urte zituztenean normalean, erregelak dituzten jolasetan
Xirrixti-mirrixti, gerrena, plat
olio-zopa, kikili-salda
urrup, edan edo klik
Ikimilikiliklik!
hasten ziren haurrak. Hau da ezagunenetako bat, aldi berean antzinako sorginak aireratzean ere esaten zutena:
20
Trebezia-jolasetan aritzen ziren lehengo haurrak honelako jokoetan aritzen ziren: tortoloak, non
arkumeen hanketako hezur txikiak dado moduan erabiltzen ziren jolasak ziren, guztiok hobeto ulertzeko tabak
izenpean ere ezagunak dira. Zotzetan, txanpa, puxtarriekin, soka saltoan eta txirringola edo uztaia, baita ere.
Mugimenduzko jolasetan, harrapaketa eta ezkutaketaz gainera, txorro morroka asko jolasten zen.
Ezk. Goian, umeak ezkutaketan jkolasten. Ezk. Behean, tortoloak edo tabak. Esk. Neskato battxirringolaz jolasten.
21
Lehengo haurrak trebeak ziren euren jostailuak egiten: punteria lantzeko tiragoma, goitibera, maldan
behera joateko ibilgailua, edo petako edo etxeko pinball-taula besteak beste. Herriko jaietan, haurrentzako jolas
bereziak antolatzen ziren: zaku-lasterketak eta aulki jokoa, besteak beste.
Eskuman, goitibera. Behean, zaku lazterketak.
22
HELDUEN JOLAS TRADIZIONALAK
Heldu gehienak nekazariak ziren edo negozio txikitxoak zituzten, beraz,
denbora libre askorik ez zegoen garai haietan. Hala ere, errekako arrantzari ere
ematen zitzaion antzina Durangon. Horren adibide dugu Isidro Ugarte Durangarra.
Isidro etxearen alboan zuen errekatxoaren alboan hartzen zituen arrainak eta baita
karramarroak ere, teknika berezi batez baliatuz. Makailoa saku baten sartuz, uretan
sartzen zuten. Saku horrek ematen zuen usain horrek karramarroak erakartzen zituen
eta minutu batzuetara zakua berriz ere kanpora ateratzen zenean karramarroak
kanpoko azalari itsatsita agertzen ziren.
Isidro Ugarte. Durangarra.
Baina kontua da, Durangoko heldu gehienak irrikitan egoten zirela karnabalak iristeko, hauek zirelako jairik
garrantzitsuenak.
Karnabal egunak, hauek ziren: eguenzuri, bariku argi, zapatu irregular, domeka Karnabal, astelehen
Karnabal eta astearte Karnabal. Beraz, egun hauek oso markatuta zeuden egutegian eta heltzerakoan sekulako jaiak
antolatzen zituzten. Jai hauen hasiera, eguenzuri eguna izaten zen goizetik pregoilariek meza nagusiaren ostean
alkatearen bandoa jakinarazten zuten bertan hainbat gomendapen botatzen zituen jai egoki eta on batzuk pasa ahal
izateko. Egun honetaz, zehazki, Isidro Ugarte mintzatu zen, abesten zuten abestiaz oroituz. Egun horretan abestea
tradizioa zela adierazten du eta umeek, herriko auzo guztiak abesten emanez diru puxka bat ateratzeko ere baliagarria zela.
23
Durangoko kaleetatik tanbolitero taldea joaten zen herriaren giroa pixkanaka alaitzen eta horren ondoren
sokamuturrari hasiera ematen zitzaion. Sokamuturra durangarrei gehien gustatzen zitzaiena zen.
Eguerdiko hiruretan herri kirolei ematen zitzaien hasiera Santa Anako Plazan eta Andra Mariko arkupeetan
eta bertan mota desberdinetakoak jorratzen zituzten. Gainera aipatu beharra dago, jai ostean Santa Susanako konbentoan
otoitz egiten zuen jendeak, jaietan egindako gehiegikeriengandik barkamena eskatzeko.
HERRI KIROLAK DURANGON
Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen
sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki
dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak.
Durangoko herrian etengabe jorratu izan dira herri kirol hauek eta belaunaldiz belaunaldi aurrera jarraitu dute
tradizio handiari esker. Herri kirolei buruz gehiago sakontzeko, Durangon helduek gehien burutzen zituzten kirolak
aipatuko ditugu:
Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat
edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka,
binaka edo taldeka lehiatu ahal ziren. Enborra zutik edo etzanda egon
daiteke. Aizkolariak Durangon ugariak ziren gerra zibileko garaietan. Herrian
erreza zen aizkora lehiaketak aurkitzea, batez ere Tabirako zonaldean
antolatzen ziren eta bertara joaten zen jendea asko zen, zaletasuna
bazegoen.
24
25
Harri-jasotzea, harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan
dabilen kirolariari harri-jasotzaile deritzo. Herri kirol hau gizonen artean egiten zen batez ere, emakumeak ikustea ez zen arrunta izaten. Gehien bat indartsuena nor zen neurtzeko egiten zuten eta irabazleek ohorea eskuratzen zuten.
26
Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari
bakoitzak bere aldera tira egin behar duena. Kirolaren helburua adierazitako, leku edo marka jakin batetik beste taldea
pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik. Pisuaren arabera proba
ezberdinak daude, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako
kategoriak daude alde batetik eta pisu librekoa bestetik. Irudietan behatu daitekeenez sokatira, indarra neurtzeko jolasa zen
eta gehienetan gizonezkoak lehiatzen ziren. Gizonezko helduek harri-jasotzearekin batera gehien gustuko zutena zen, haien
indarra erakusteko eta emakumeek haiengan fijatzeko (Jose Mari Errazti-k,1931.urtean Durangon bizi izandako kirolari trebeak esan zigun bezala).
27
1968-V-15
28
Giza proba herri kirol bat da eta harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean
garraiatzean datza. Taldeka nahiz banaka jokatu ahal zen eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen zuen gerriko bat jartzen zuen.
Atzerantz tiratzen zen. Erreka harri borobilez egindako plazetan lehiatzen zen normalean harriak ondo irrista
zitezen. Durangon normalean San Agustin aldean egiten zen ibaiaren ondoko plazan. Bertan erreka harri borobilak
baitzeuden. Animaliekin ere antzeko froga bat egiten zen, normalean idi edo zaldiekin.
29
Idi-demak edo idi-probak herri kirolak dira, non, idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan
zehar alde batetik bestera mugitu behar zuten. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan
dute beti eta ez zaldiak edo mandoak. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz.
30
Ondorengo irudi hau, Durangoko udaletxe aurreko plazakoa da eta ingurutik ikusi daitekeenez
bertara joaten zen jendea ugaria zen. Gehien bat jai edo festa egunetan antolatzen ziren ekitaldi hauek.
Udaletxeko plazan proba hauek egiten ziren.
31
Trontza bi helduleku dituen zerra motarekin egiten zen herri kirola da (zerra, trontza izenekoa ere).
Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean etzanda kokaturiko enborra ebaki behar zen. Bi kirolari jarduten direnez,
bien artean koordinatu behar ziren trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.
32
Patroitza kirolaren aztarnak
33
Patroitza kirolaren aztarnei so egin ezkero
Ingalaterrara jo behar dugu, non kirol modernoaren lehen
urratsak eman ziren. Kasu horretan XVI. eta XVII. Mendeetan
emandako garapenak dira. Kirol hauek, nobleziaren
entretenimendurako jarduerak ziren hasiera batean, eta sortze
prozesu desberdinak izan zituzten.
Aipagarriak dira iIgalaterran oinarria izan zuten
zenbait kirolen kasuak, hala nola, zaldi edo oin lasterketak.
LEHEN JOERA KIROLARIAK EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian ere,
Ingalaterran eman zen bezala, zenbait
sektoreek aisi bezala kirola erabiltzen
hasi ziren.
Horrela, euskal pilota agertu
zen. Mendietan agertutako kirola da, eta
artzainek ardiekin joatean zuten
aspertzeko joerarekin amaitzeko
erabiltzen zuten. Pilotasoroak sortu zuten
euskal pilotan jolasteko eta horrela kirola
herrietara zabaltzen joan zen.
Gaur egun, Euskal Herria
oso herrialde kirolaria da, eta hein handi
batean garai horretan emadakoagatik
suertatzen zaigu.
34
APOSTUAREN AGERPENA
Euskal Herriko herri
guztietara bezala, Durangora kirol
modernoak gogor jo zuen, herritarren
implikazioa laster lortuz.
Kirol modernoen garapen
ikaragarri hori, hein handi batean, apustu
moduko egiturek ahalbidetu zuten, izan
ere, apostatzeko aukera hori ikuslegoa
erakarri zuen lehen egunetik, gaur
egunera arte indarrean jarraituz.
35
Apustuak bertan ematen ziren (frontoiak, herri plazak), jarduera ematen zen bitartean, eta aldagai batzuek apustuaren balorazioa ematen zutela.
Frontoi hau, 1945an inauguratu bazan ere, garrantzi handiko zestako eta pilotako partidu handiak izan ditu. Herriko erdialdean kokatuta agertzen zaigu (Ezkurdi kalean, zehazki) eta herriaren patrimonio deklara dezakegu. Durangon, beste herrietan bezala apustuaren bitartez garatu izan zen pilota, frontoian ematen ziren dirutza horien bitartez. Gaur egun ere, Jai alaitik pasa ezkero, apustuak egiteko aukera berdinak izango ditugu eta ikuslegoaren tentsioa eta momentuko emozioa ikusteko balio izango digu. Frontoiak, gainera, handia izanez (650 pertsonentzako eserlekua du) emozio horiek gehiago transmititzen ditu eta balkoiaren presentzia nagusitasuna ematen dio.
36
EZKURDI JAI ALAI FRONTOIA
Ezkurdiko frontoi mitiko hau hobeto ezagutzeko asmoz, partiduen antolaketan helburua zuen
enpresagizonarekin elkarrizketa sakona izan dugu. Honek, Jai Alai frontoia hainbat urtetan eraman zuen enpresa
gizona zen. Honen aitak gestioak egiten hasi zen frontoiaren inguruan inaugurazio egunetik. Horrela, partidu zehatzak
antolatzen zituzten. Geroago, 1958ko maiatzetik aurrera, enpresak frontoiaren partidu guztien antolaketa hartu zuen
eta orduan Miguel eta bere anaiaren kabu eraman zuten enpresa.
37
-Zeintzuk ziren zuon funtzioak pilota
partiduetan?
-Gure enpresak zestako partidak hartzen zituen,
frontoi honetan oso ugariak zirenak. Astero
partiduren bat izaten genuen eta partiduaren
inguruko ezaugarri guztiak kontrolatzen
genituen. Enpresak udalarekin errentamendua
adosten genuen, frontoiaren mantentzearen
kabu geratzen ginen eta partiduen antolatzea
gure arazoa zen (kirolariak kontratatu, aditzera
eman, propaganda...).
-Baina... zer nolakoak ziren apustuak? Partidu hasieran egiten al ziren denak?
-Ez. Apustuak partiduan zehar egiten ziren eta markagailuaren araberakoak ziren. Izan ere,
momio-a zen garrantzizkoena. Momio-a tanteoa segun eta zein zen apustulariak zenbateko
dirua irabazten zuen determinatzen zuen ezaugarria zen. Horrela, emozioan irabazten zuen espektakuluak.
-Apustuak ere, zuen kabu geratzen ziren?
Konta eiguzu zer nolakoak ziren.
-Bai, bai... Apustuak ere guk eramaten
genituen. Frontoian bertan egiten genituen eta
komisionistabatzuk kontratatuz egiten genuen. Apustuen irabazien %10 eskuratzen
genuen, zati bat komisionistei eman eta bestea enpresarentzako
geratzen zela.
38
39
KIROL BURGESEN AGERPENA Durangon kirol burgesaren edo kirol modernoaren hastapenak
XX.mendearen hasieran eman ziren, honen adibiderik garbiena Durangoko futbol
talde garrantzitsuenaren sorrera da: “Sociedad Cultural Deportiva Durango”, gaur egun modu labur baten “la Cultural” edo “ la Cultu” deitua.
1919. urtean Durangoko lagun talde batek, D. Emilio Baqué-k gidatua
Durangoko “Culturala” sortu zuten. Hasiera baten lagun talde horren pertsona baten
lokalean egiten ziren bilerak, baina laster txiki geratu zitzaien eta D. Juan Mª
Bengoak (Lapiko) zuen pabiloi bat izan zen taldeko bai zuzendarien zein jokalarien bilera zein entrenamendu leku (gimnasio bat bai zegoen).
1913.urtean jada, Ezkurdioste zelaian Durangoko hainbat futbol
taldek / koadrilek beraien artean lehiatzen zuten, hauek gero Durangoko
Culturalaren sorreran garrantzi handia izango zuten. Hauek ziren orduko futbol
talde batzuk: Ederrori, Tavira, Arrastraka, Danok bat, Anboto Mendi… Futbol talde
/ koadrila horiek gerora, elkartu eta Culturala sortu zuten, Emilio Baqué presidente
izanik.
Zeukaten arazoetako bati aurre egin ostean (arauak ezarritako
zelai baten beharra, Ezkurdi ostekoa ez baitzituen ezarritako arauak
betetzen), eta Ermitzingogane landan futbol zelai bat inauguratu ostean,
Bizkaiko Futbol Federazioan inskribatu zen Culturala.
Horrela sortu zen Durangoko lehen futbol taldea, eta beraz, hori
izan zen Durangon aurki daitekeen kirol burgesaren lehen aztarna.
Durangoko Kulturalaren ezkutua
Bizkaiko Futbol Federakundea
40
Errugbiari dagokionez ordea, Durangon ez zuen garrantzi handiegirik izan kirol modernoaren
garapenean, zeren eta 1986. urtera arte ez zen Errugbi talde edo zelairik egon Durangon. Hala ere, gaur egun nahiko
indar hartu du errugbiak eta neska taldea ere badago.
DRT, sortutako lehen urtean (1986)
Gaur egungo neska talde bat
41
Nahiz eta 1986an sortu ere, hasieran ez zuten zelairik, eta Derioko, Iurretako edo Extremeñoren zelaietan
jokatu behar izan zuten instituzioen arreta lortu arte. Gaur egun, Arripausuetako belar artifizialeko zelaian jokatzen dute,
eta kluba asko garatu da, Senior-ak ohorezko mailan jokatu eta emakumeen talde bat izateraino. Gaur egun, 200 jokalarik osatzen dute Durangoko Errugbi taldea.
Goian, Durango Rugby Taldeen argazkia, 2011. Eskuman, DRT senior taldea partidu baten.
42
Euskal pilota ere aipamen berezia behar du. Aurreko atalean hasierari buruz aritu bagara argi geratu da
zelan hasi zen kirola apustuen bitartez. Horrela, laster zabaltzen da pilotarien kantitatea eta gizonezkoetatik
emakumezkoengana ere zabaltzen da. Horren eredu dugu Bego Ereñaga Durangarra. Begok azaldu zigunez, Euskal
Herrian txarto ikusita zegoen emakumezkoek pilota munduan sartzea, zehazki, gizon euskaldunak “muy machistas”
bezala adierazten zituen eta astelena frontoiara joatekotan gizonezkoak “a pedradas” botatzen zituztela adierazten du.
Sabadellen eta Bartzelonan aukera gehiago zituztela adierazten zuen.
Durangarrak, aldi berean, Sabadellen izandako
bizipenak kontatu zizkigun. 9 hilabeteko kontratu batez etxetik
joan zen, erraketista profesional bezala ibiltzeko gogoekin. 9
hilabete horietan jornal ona izateaz aparte (500 pezeta hilero),
ondo bizi zela adierazten zuen. Hala ere, afizioa galduz joan
zen eta ez entrenatzeagatik kontratua amaitzean etxera
bueltatu zen, nibel handirik lortu gabe.
Bego Ereñaga Onaindia
43
Gizonezkoak errazago izan zuten eta herrian geratzen ziren. Horretaz jakiteko, Jose Mari Amantegi
durangarrarengana jo genuen eta honek durangaldean izan ziren ospeko pilotariez hitz egin zigun, zestakoetaz batez
ere. Horien artean Altube, Mentxaka, Amorebieta IV, Begoñeses edota Oroz aipatzen ditu.
Jose Mari Amantegi
Durangoko Jai Alai frontoia; zesta partidua.
44
Txirrindularitzari dagokionez, “Durangoko Txirrindulari Elkartea” 1936ko martxoaren 4an sortu zen.
Hasieran lasterketa batzuk eta bizikleta irteerak antolatzen zituen, adibidez, Urkiolako igoera. Lasterketa hau 1931. urtean
S.C. Bilbaina sortu zuen, baina 1936an Durangoko txirrindulari elkartea sortu zenez, urte horretatik aurrera eta gaur egun
arte, Durangoko taldeak antolatu izan du lasterketa hau. Txirrindulari elkarte honek, bere historian markatutako urte bat
1972 urtea izan daiteke, urte horretan Ziklismo eskola sortu zuen. Horri esker, txirrindularitza gazte-gaztetik irakasteko
aukera ematen du, txirrindularitza bere oinarritik sustatuz.
Durango txirrindulari elkartea (Urkiolako igoera, 1984)
45
Durango Txirrindulari Elkartea (Urkiola igoera 1936, egin zuten lehena).
46
Durangoko Txirrindulari Elkarteaz aparte, herri honetan bi urtez (2003-2004) profesional mailan izandako
talde bat ere badago: “Cafes Baque” taldea. Talde hau, 1978ko martxoaren 17an sortua, pelotoian 31 denboraldi
daramatza, eta beraz, aktiboan dagoen Europako txirrindulari talderik zaharrena da.
Cafés Baque talde profesionala.
47
Atletismoari dagokionez, Errugbiaren
kasuan bezala, nahiko berandu sortu zen Durangoko
“Bidezabal Atletismo Taldea”, 1983an sortu bai zen.
Hala ere, hau ez da harritzekoa, zeren eta Durango
ez da oso herri handia, eta nahiz eta garrantzitsua
izan, Euskal kulturako kirol eta kirol klasikoekin
lotuagoa egon dela esan daiteke.
2010eko San Silvestre lasterketa.
48
Emakumeen Ohorezko Maila 2011
Lasarteko Nazioarteko Krosa 2011.
49
Gimnasia lekuei dagokienez, kirol modernoaren hasiera
horretan ez zeuden gaur egun ezagutzen ditugun polikiroldegiak,
hala ere, bazeuden gimnasia leku txiki batzuk, adibidez,
Durangoko Culturalak 1920.urterako bazuen gimnasio txiki bat non
pesak, paralelak, gomak… artikulo zeuden.
Goian, Jolas Leku gimnasioa; Behean, udal polikiroldegi berria.
50
KIROLAREN GIZARTE DIBERTSIFIKAZIOA (1920 – 1940)
Kirola giza-gertaeratzat aztertzeko, XX.mendeari begiratu behar diogu nahi eta nahiez, mende honetan
izan baita aldaketarik handiena, bigarren erdialdean batik bat. Aldaketa ez da berez etorri. Mendebaleko gizartean
aisialdiaren kontzeptu iraultzaileak azal ditzake kirolaren loraldia eta hazkundea. Harantzago ere, mendebaleko
gizartetik kanpo, garatze bidean daudenetan, bai eta garapen ahulenetakoetan ere, kirolak ahuldadea baino osasuna
du erakusgai, sarri errealitate gordinaren ordezko. Hurbilenekoari lotu behar gatzaizkio, ordea, eta arestian
aipatutako testuinguruari bi hitz berri erantsi nahiko genioke. Horretarako, aisialdia berriro aipagai hartuko dugu.
Burgesia eta aristokraziaren pribilegio hutsak zirenak, gaur egun guztien lorpen, eskubide eta betebehar bilakatu
zaizkigu. Gutxiengoaren eremu estutik gehiengoaren aukera zabalera egin du jauzi. Kasuak kasu, salbuespenak
salbuespen eta, beti ere, beste ezaugarri batzuekin, kontu zaharrak ditugu hamalau ordutako lan-egunak. Berrogei
ordutako lan-astea dugu erreferentzi mende bukaeran, hogeita hamabostekoa ere eztabaida bizian dugularik. Beraz,
ordu gehiago lanetik kanpo. Horri hertsiki lotuta, kontsumo-gizarteak ekarri digun dibertsifikazioa, aisialdiaren dibertsifikazioa, bidaietan, oporretan edo kirolean gauzatzen dena.
Aristokrazia eta burgesia kirolean
51
Aisialdiaren aukera, bestalde, ikaragarri
zabala eta dibertsoa eskaintzen bazaigu, batik
bat administrazioak ziurtatzen dituen
bitartekoei esker da, guztia ere gizarte-
ongizatearen bidetik. Guztia herri-agintaritzari
ez badagokio ere, herri-agintaritzaren eskutik
datorkigu, nagusiki, aisialdiaren aukera,
aisialdi antolatua behinik behin. Datu
estatistikoak eskutan izan gabe, aisialdi-
aukera zabal horretan kirolak, bai ikuskizun
bai praktika moduan, duen presentzia gutxik
ukatuko luke. Harreman estuak dira, beraz,
kirol eta aisialdiarenak. Aisialdi-jarduerak
lanetik kanpo egiten ditugu, eta kirol-jarduerak
ere halaxe egiten ditugu, ikusle izan edo
partaide izan. Kirolari profesionalak eta goi-
mailakoak aldenduko lirateke lerro horietatik.
Kirolaren azterketak orri asko beharko lituzke,
besteak beste azterketa konplexua baita,
alderdi askokoa .
Kirolaren dibertsifikazio honetan, Euskarak hizkuntza moduan eragin handia jasan du, elkarri ulertu ezin
izanez gero, ezinezkoa bada kirolen praktika. Hasiera batean ez dirudien arren, euskararen normalkuntzaren bidea eta
kirolarena ez daude hain urrun, oro har, kirolaren esparruan euskarak izan duen presentzia erabat testimoniala eta
marjinala izan da. Urtetan kirola eta euskararen arteko harreman bakarra euskal kirolen esparrura mugatu daiteke
mugatzekotan. Hor ere, halere, egoerak ez zuen inoiz normaltasun itxurarik izan, ez Iparraldean ez eta Hegoaldean ere.
Pilota elkarte batzuetako zuzendaritza taldetan edota Federazio batzuetako pertsona batzuen ahalegin eskergarria kanpo,
gurea den pilota bertan ere, bai Frantziako Pilota Federazioak bai Lurraldetako Federazioek atxikimendu gutxi agertu
zuten euskararekiko. Urte luzetan egoera hobetsuagoa izan zitzaketen kiroletan euskara normaltasunetik urrun ibili dela
kontutan hartuta, dena esanda dagoela onar daiteke. Merezi du, halere, euskarari baino kirolari azken mende erdiko gain-
begirada egitea, aurretik gertatutakoa baztertuz. Hirurogeita hamargarren hamarkadaren bukaera aldera arte aztergai
gutxi dugu. Laburpenik osatuena ondorengoa litzateke: Hegoaldean futbolari urtetako nagusitasuna eskaini behar zaio.
Iparraldean, ordea, kirol egitura garatuagoa lagun, aniztasuna onar dakioke kirolari, futbolaren nagusitasunik gabe.
52
Gaurko neurritara iritsi gabe, Iparraldean, beti ere, kirol aniztasuna nabarmenagoa zen hamarkada haietan.
Hegoaldean, berriz, oso berandukoak dira futbolaren nagusitasuna hausteko lehendabiziko saioak. Aldaketa,
modernizazioa , ekonomi-garapena eta kirol-egitura berritik etorriko da. Irakaskuntzara lotuta eta " Formación del Espirítu
Nacional " delakoaren ildotik, eskubaloia, saskibaloia, atletismoa edo igeriketa bera garatzeko bidean jarri ziren. Hori
guztia, halere, minimoetatik hurbil, Europako joeratik urrun, Espainiar Estatuan INEFeko ikasketek berandu arte ez
baitzituzten sarbide izan unibertsitatean. Irakaskuntza bidezko kirol-egituretan bitarteko gutxi zeuden eta zeuden
gehientsuenak Euskal Herritik kanpokoak ziren bitartean, kirol federatuaren egoera antzerako ildotatik aztertu behar dugu.
53
Kirolean euskarak lortu duen normalkuntzaren alderdi nagusiena EITBk
egindako bideari zor zaio eta baita ere bide horrek berarekin sorrarazi dituen aldaketei
ere. Batik bat, unibertsitatearen ekarpenari esker urte hauetan kirol esatari-eskola
amaiezina sortu da eta alderdi horretatik normalkuntza sendotuta dago eta
aurrerantzean ere hala izango dela aurreikus daiteke. EITBrekin gertatu den bidetik,
normalkuntzak berak sortu du testu eta material berri ugari. Oraindik ere ikasgai
praktikoetako batzuk euskaraz ematen ez diren arren, SHEE (Soin Heziketaren
Euskal Erakundea) euskararen normalkuntzarako zutaberik nagusienetarikoa da.
Horrekin batera, Irakasleen Unibertsitate Eskoletako hezkuntza fisikoa adarrak ere
irakasle euskaldunak ziurtatzen dihardu. Administrazioak zuzenean edo partaide gisa,
antolatzen duen eskaintzak du osasunik onena.
Hor dugu, esaterako, eskola-kirolaren egitura
erraldoia, azkeneko urtetan kirolaren ikuspegitik garapenik
garrantzitsuena izan duen esparrua. Aniztasuna, aukera-
zabaltasuna, diskriminaziorik eza eta kirol federatuak
berezkoak ez dituen ezaugarriak ekarri ditu eskola-kirolak.
Ikastetxeen eta administrazioaren kontrolari esker, egoera
soziolinguistikoak aukera ematen duenean, hizkuntz-
irizpideak zaintzen ditu eskola kirolak.
54
Kirolaren gizarteratzeak behera egin ordez, gorako bidea hartu duen seinale fenomeno berri baten
aipamena ere egin behar da: Irabazi asmoz sortu eta ugaldu diren izaera pribatuko kirol zerbitzuak. Hiriek eskaintzen
dituzten aukeren inguruan, hiritan kokatzen dira gehienbat zerbitzu horiek, baina joera herrietara iritsi da eta bada
hemen hizkuntz-politikak zaindu beharko lukeen hirugarren eremu bat. Kirolari bereziki egokitutako hizkuntza
politikaren ahalegin egituratuenak laurogeita hamargarren hamarkadan zehar egin dira. Kataluniako kanpainak
erreferentzi, kirolari zuzendutako hiru aipatu daitezke, bata bestearen atzetik egin ziren hiru. "Euskara eta kirola beti
lagun" lelopean Oñatin lehendabizi, Donostian gero eta Laudion egin zirenak. Aurreko hamarkadaren bukaeran egin
zirenei ondoren han eta hemen eman zaie jarraipena, kanpainen bidez edo era antolatuagoan. Hurrengo bi ataletan
egingo dugu azkenaldian eta egun egiten dihardugunaren azterketa eta balorazioa. Gaur arteko ibilbide labur honetan
jaso egiten dugu, besterik gabe.
Ikuspegi ezberdinetatik egin daiteke gaurko egoeraren azterketa. Baikortasunetik begira, ETBk
normalkuntzari daramazkion indarra eta ziurtasuna erabatekoak dira. Duela hamar urteko zalantzak egun kirol
zaletasun gutxiko ikusleen kexu bilakatu dira, kirolari ETBk eskaintzen dion tartea kontutan hartzen badugu. Dena
den, gurea ez da orain ETBk eta munduko telebista gehienek kirolari arreta asko edo gutxi eskaintzen dioten ala ez
juzkatzea. Kirolaren ardatzik nagusienetarikoa izanik, komunikabidetan euskarak egingo duen bideak erabakiko du
ziurrenera euskarak kirolean izango duen tokia eta honek sortuko duen dibertsifikazio soziala. Eta, egia esateko
euskarak tresna gutxi ditu esparru erabakior horretan. Ikus-entzunezkoetatik kanpo, gainerako hedabidetan ere gutxi
antzeko presentzia du euskarak. Edonork daki, bestalde, idatzizko hedabidetan kirol orriek duten pisua, irakurleentzat
erreklamorik nagusienetarikoa direlarik.
Kirol klasikoaren garapena
Herri honetan garai hori eta guri okupatzen gaituen gaia elkarrekin aztertzen baditugu, dantza taldeak topatuko
ditugu gehienbat. Gerra ostean Durangon hainbat dantza talde sortu ziren, jarraian hauen inguruko ezaugarri batzuk aipatuko
dira. Dantza talde hauek 1940-1970.urteen artean arituriko taldeak dira. Batzuk ordea gaur egun indarrean dabiltzanen
aitzindariak dira.
55
DURANGOKO DANTZA TALDE
AIPAGARRIENAK
Accion Tradicionalista (1940-1945) izeneko dantza taldea da. Talde hau emakume eta gizonez osaturiko taldea da. Mutilak protagonismoa hartzen zuten Dantzari dantzan, emakumeek ordea, Arku dantzan eta Zinta dantzan. Pilar Primo de Riverari asko gustatzen zitzaizkion talde honen dantzak, hori dela eta dantza talde hau emakumezkoen Koro eta dantza ekintzetara irteten zen Euskal Herritik kanpo. Aipatzeko da ere (1941-10-31) Santa Anako plazan egin zuten dantza Jose Enrique Varela Tenientearen ezkontza zela eta.
Cruzada Eucaristica (1943-1955) izeneko dantza taldea. Andra Mariako elizan sortzen den taldea da, talde hau elizan bertan esaiatzen zuen. Hiru etapa nabarmentzen dira talde honetan. Hasieran katekesira joaten ziren emakumezkoak bakarrik zeuden. Gero mutil talde bat ere sortu zen. Talde honek “Cruzada Eucaristicaren” bandera erabiltzen zuen. Gehienetan katekesitako festetan dantzatzen zuten nahiz eta aipatzekoa da ere Bernagoitian ere dantzatu egin zutela. Azken etapan mutilez osatutako taldea bakarrik dago.
56
Sección Femenina (1945-1954) Lehen aipatutako “Acción Tradicionalista” taldeari jarraitzen dion taldea da eta aldaketa batzuk dakartza 1946.urtetik aurrea. Mutilen taldea desagertu da eta taldearen entsaio lekua PNV/EAJren batzokia da Ezkurdi plazan kokatua dagoena. Burutzen zuten errepertorioa nahiko eskasa zen: Arku dantza, Zinta dantza, jota eta arin arina. Batzuetan Sagar dantza ere dantzatzen zuten eta taldeko nagusienak festeju garrantzitsuenetan makil dantza egiten zuten. Durangon eta inguruko herrietan dantzatzen zuten gehienbat. Bartzelonan eta Madrilen ere dantzatu ziren. Madrilen beraien kategorian lehengoak geratu ziren eta saria Amerikara joatea zen eta bertan dantza pelikula bat grabatzea beste irabazle batzuekin baina azkenean Bilboko talde bategatik aldatu egin zieten.
57
(1954-1960) Errepertorioa bariatu
bat zeukaten: Sagar dantza, Gorulariena, Zinta
dantza eta Zozo-dantza. Taldean mutilik ez
zeudenez, beraientzat eginiko dantzak neskek
dantzatzen zituzten: Saludo a la bandera, Aita San
Miguel, eta makila jokoa eta Ezpata dantzaren
zatiren bat. Mutil talde bat sortu nahi izan zuten
baina ez zen posible izan eta batzuetan Iurretako
dantza taldearekin dantzatu zuten. Euskal herriaz
aparte Espainiako hainbat lekutan ere dantzatu
zuten. 1955. Urtean talde honetako bi kideek
Bizkaiko emakumeen koro eta dantza taldearekin,
Belgika, Holanda eta Alemaniara joan ziren.
Santa Ana
(1945-1947?) Santa Ana dantza taldea,
Santa Ana eliza inguruan sortu zen
beraien entsegu lekua “Salon
Parroquiala” zen. Domingo Zuloaga,
Santa Ana elizan egon zen abadea izan
zen taldearen sortzailea eta sustatzailea.
Frente de juventudes:
(1950-195…) Mariano lopez falange
lokaleko buruzagi batek sorturiko mutilen
dantza taldea da. Talde honek Sorian,
Logroño, Burgos, … dantzatu ziren.
58
Santa Susana
Komentuko taldea:
(1954-1958) Monjeen
eskolako ikasleak ziren
neskek osatzen zuten
dantza talde hau.
Zeukaten errepertorioa
hurrengokoa zen: arku
dantza, zozo dantza
fandango eta arin arina.
Gehienbat eskolako
jaietan dantzatzen
zuten. 1955 eskolako
bidai bat Burgosera
antolatu eta bertara
dantzatzera joan ziren.
Garbi Alayak :
(1956-1960) Urteetan “Cruzada Eucaristica” izenarekin ibili zen taldea. Leku berean entsaitzen jarraitu arren (Andra Mariako sakristian), taldearen egitura aldatu egin zen. Durangaldea eta Euskal Herritik zehar dantzan ibili ziren. 1960ko uztailaren 18an, Durangon derrigor dantzan egin behar zutela esan zieten baina taldekoek ezetz esan eta horren ondorioz Andra Mariako sakristian entsaiatzeko baimena kendu zieten. Talde hau “Juventud Franciskana” eta “Heraladitas” taldearekin elkartu eta izen barik egon ziren urtebetez. 1961.urtean Eduardo Ryan abadeari esker Tronperri izena hartzen dut izengabeko talde horrek.
Astarloa Taldea:
(1957) talde hau 1957. Isaak Uribesalgo Andra Mari elizako abadeak Frantziara egin behar zuen bidai baterako sortu egin zen. Bidai orretan Durangoko Orfeoiak ere parte hartu zuen. Bidai honek hamahiru egun iraun zituen.
San Francisco Komentuko talde “heralditas”:
(1958-1960) Eduardo Ryan abadea izan zen taldearen sortzaile eta bultzatzailea. Neskez osatutako taldea zen eta dantzariak San Franciskoko dantzariak ziren.
59
60
Kaliforniako kirolak (skate, BMX…) nahiko berandu sartu ziren Durangon, 90eko hamarkadan hain zuzen.
Gainera, lagun artean egiten zen, lehiaketa ofizialik gabe. Hala ere apurka-apurka gehiago praktikatzen joan dira kirol
hauek, eta gaur egun skate, BMX edo dirt-a praktikatzeko tokiak badaude, batzuk Durangoko udaletxeak jarriak
(Arriputzuetako skate eta BMX zonaldea) edota kirol mota hori praktikatzen duten jendeak egindakoa (Larrinagatxuko
dirt “parkea”). Larrinagatxuko dirt parkea (Larrinagatxuko kampilloa deitua) orain dela 10 urte gutxi gora behera egin
izan zen Durangoko Larrinagatxu auzotik gertu, zuhaitz artean dagoen leku polit baten; bertan, saltoak egiteko, bai
mendiaren erliebeaz baliatu, baita lurrezko menditxoak egin dira, baita egurrezko igarobide batzuk ere.
KALIFORNIAKO KIROLEN AGERPENA (1940 – 1970) ETA JARDUERA FISIKOEN
DIBERTSIFIKAZIOA
BMX Kaliforniako Kirola. (Campillo Durango, Larrinagatxu
61
Gaur egun kirol kaliforniarraren inguruan hainbat lehiaketa egiten dira
Durangon, azken urteetan adibidez, skateboard lehiaketa garrantzitsu bat
ospatzen da urtero Durangon, “Volcom Txotx” lehiaketa, Landako
erakustazokan ospatu izan da azken 5 urteetan. Bertan Penintsulako zein
Europako skateboard onenetarikoak elkartzen dira “mini rampa”-ko Europako
lehiaketa garrantzitsuenetakoa den Txotx ospatzera.
“Volcom Txotx” lehiaketa landako gunean.
62
BMX-arekin hainbat txapelketa ere ospatu izan dira Durangoko kaleetan, trial-ekoa adibidez.
Trial txapekleta Durangon.
63
Kaliforniako beste kirol bat izan daitekeena “slackline” da. Nahiz eta gaur egun modan jarri den, kirol
hau ez da berria. 70eko hamarkadaren amaieran, eta batez ere 80ko hamarkadan Estatu Batuetako eskalatzaileak
praktikatzen hasi ziren, eta Durangoko bailarara 90-eko hamarkadaren erdialde aldera heldu zen, Durangotik hurbil
dagoen Atxarteko eskalada tokian hain zuzen. Atxarteko eskalatzaile ohikoenak, beren momentu libre batzuetan,
hainbat arrazoirengatik eskalatu ezin zutenean, slackline-a praktikatzen zuten Atxarteko inguruetan, baina batez
ere “Olondo” tabernaren inguruetan dagoen pagadian. Tabernan egoten ziren denbora pasa, eta noizean behin
zintara igotzen ziren jolas edo denbora pasa moduan.
Atxarten slackline egiten.
64
Dantza eta adierazpenari begira, Durangon Kriskitin
Euskal Dantza Taldeaz aparte (1986an birsortua, aurretik
Tronperri dantza taldea deitzen zen), Rock Izar eskola, L’Atelier
arte dramatiko eskola… sortu dira azken urteetan.
Kriskitin (goian), Tronperi (eskuman), Rock Izar Eskola (ezkerrean) eta L´Atelier (behean) taldeak.
65
L'Atelier dantza eskolako ikasleak Durangon (goian).
Tronperri taldea, 60ko hamarkadan (behean).
66
POSTMODERNITATEA ETA GLOBALIZAZIOA (1990 – GAUR EGUN ARTE)
1990eko hamarkadatik gaur egun arte, jarduera komertzialen eboluzioa eta beste kirol alternatibo
batzuen ekarpena Durangon ere eman da. Horrela, kirol talde berri asko sortu dira, adibidez: Mugarra triatloi taldea,
Sapuherri boleibol taldea, Durangoko Ehiza eta Arrantza Elkartea, Durango Judo Taldea…
67
68
Nola ez, ekialdetik ekarritako jarduerak ere agertu dira, adibidez, Ninjutsu Wado Kan karate taldea. Baita euskal
kirol tradizionalen “eboluzioa”, Ezkurdi Jai-alai zesta punta eskola sortuz, horrela, gure kulturako kirol modalitate hau
erraietatik (umeetatik) sustatuz.
Durangoko Jai Alai frontoia
69
Baina Jarduera fisiko komertzial horren
eboluzioa, batez ere gimnasilekuetan ikus daiteke, body
fitness, yoga eta horrelako jardueretan, eta normala den
moduan, Durango ez zen gutxiago izango eta horrelako
jarduerak praktikatzeko aukera ikaragarri igo da, bai
Udaletxekoak diren polikiroldegietan, baina baita, beste
enpresa pribatu batzuk sortutako zentruetan ere.
“Dharananda” zentruan adibidez, yoga, tai chi, Chi kung
eta Shaolin aktibitateak praktikatzen dira. Dharanda
zentroaz aparte ere “Open Klub” zentroak 1996-tik gaur
arte Fitness eta Welness merkatu internazionalak dituen
ariketa abangoardistenak eskaini izan ditu.
Goian eta eskuman Landako II Kirol gune berria; ezk. Tabirako udal igerileku irekiak.
70
Goian, Landako II Kirol gunea; behean, Landako I kirol gunea, atletismoko pistarekin batera.
71
Dharananda, yoga, tai chi monitoreak
Open Klub gimnasioa
72
Kohesio sozialari begiratuta, Durangon hainbat ekintza eman dira azken urte hauetan, adibidez, kriskitin dantza
taldeak aurten antolatu duen Durangoko folklore lehiaketa internazionala, non bertan, ekialdeko dantza eta kultura
batzuk erakutsi diren, kasu honetan, Indonesiakoak hain zuzen, bai atzerriko kultura polit bat azalerarazteko, baita
kulturen arteko kohesioa bilatzeko.
Jakartako dantza taldea Durangon. “Certamen Internacional de Folklore de Durango”
Bizkaia mailan “gureaisia” proiektuaren barne ere badago Durango. Gureaisia proiektua gizarte arretarako
zerbitzu bat da. Berorretan espazio publikoetan esku hartzen da, etorkinek haien aisialdi eta kirol- ekimen ez
formalak gauzatzeko erabiltzen dituzten espazio publikoetan, hain zuzen. Toki hauek Bizkaiko udal desberdinetan
aurkitzen dira. Proiektu honen helburu bi dira etorkinei zenbait gairi buruzko informazioa eta aholkularitza erraztea,
hala nola, lan-, gizarte eta hezkuntza informazioa eta aholkularitza, eta integrazioa laguntzen duten beste mota
batzuetakoak ere bai; eta bestelako ekimenak abiaraztea, talde hartzailearen bizi kalitatea hobetzera zuzenduak
daudenak betiere.
73
Durangoren kasuan, gureaisia proiektu honek atzerritarren integraziorako egiten duena da futbol liga bat,
“mundialito” deiturikoa eta bertan nazionalitate ezberdinetako taldeak parte hartzen dute. Jesuitas ikastetxean
jokatzen dira partiduak.
Proiektu honen helburua da Durangon elkarbizitza sozialean eta kulturen artekoan laguntzea. Bitarteko
nagusiak dira: etorkina animatzea kirol eta aisialdi jarduerak egitera, herriko espazio publikoak modu egokian erabiltzea eta sentiberatzea gatazkarik sortu ez dadin.
Durangon egiten den “mundialitoa” integrazio interkulturalerako.
74
“Mundialitoaz” aparte, aurreko urtean adibidez, “Harresiak apurtuz” Gobernuz Kanpoko Erakundeko
antolatzaileak Durango hartu zuen topaketa interkultural baten zentro bezala. Topaketa hau, bi partetan ezberdindu
genezake: Lehen partea aldarrikatzailea instituzionala da, horretarako Durangoko kaleetatik kalejira bat eginez;
bigarren partea aldiz, ludiko-folklorikoa, hezitzailea eta
sentsibilizaziozkoa izan zen, non herri bazkari, tailer
ezberdinak, kontzertuak… antolatu ziren Landako
gunean.
75
KIROL ONDAREA:
DURANGOKO
BILAKAERA HISTORIKOA