07 zenbakia

6

Upload: maria-eta-jose-ikastetxea

Post on 27-Jul-2016

231 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 07 zenbakia
Page 2: 07 zenbakia

HAUR ESKOLA

Page 3: 07 zenbakia

2016a hastearekin batera hasi genuen gurasoek berebiziko garrantzia izango zuten hiruhilabete hau. Izan ere, eskola eta familien arteko koordinazioak, elkarlanak eta hurbiltasunak, ikasleen hezkuntza prozesuan duen eraginaz oso kontziente gara. Bide honetatik, beraz, gurasoek eskolan duten parte-hartzea areagotzeko ekintzak burutu ditugu.

Hiruhilabetero antolatzen diren “Hazi, Hezi, Bizi bizipen tailerretik” haratago, gurasoen tailer ezberdinak ere antolatu

ditugu. Hala, ikastetxeko orientatzailearekin aho higienea, mintzaira eta ahoskotasuna hobetzeko tailerrak izan ditugu batetik; bestetik berriz, irakasle, haur eta familien arteko “erroskila tailerrak”, “eskultura tailerrak”, “gurasoen lanbideen aurkezpena” … antolatzeko aukera ere izan dugu. Gure HH-ko ikasleek gaitasun ugari ikasteaz gain, gurasoekin bat eginik, eskola berea egin dute! Gustura elkarlanean, hiruhilabete bikaina pasa dugu!

H.H. • GURASOEKIN ELKARLANEAN TXIKI-TXIKITATIK

Page 4: 07 zenbakia

Gorputz Hezkuntza arloan, Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleekin zirkoa landu dugu. Proiektu honen bitartez, Gorputz Hezkuntza lantzeaz gain, Esku-lanak eta Euskara ere lantzen dira. Lehenengo mailakoekin desfilea eta sarrerako ekintza egin ostean, malabaren txanda dator, gero orekariak, animaliak eta animali hezitzailea eta pailazo barregarriekin ematen zaio amaiera. Bigarren mailakoekin berriz, lehenengo mailakoek egiten dutenaz gain, plater txinoak, magia eta malabarak mazekin gehitzen zaizkio. Metodologiari dagokionez, lehendabizi proiektua bera aurkezten zaie ikasleei azalpenak emanez eta bideo batzuk ikusiz. Ondoren, Gorputz Hezkuntzako klaseetan, ikasle guztiek modalitate denak lantzen dituzte. Horrela, begi-esku koordinazioa, oreka, trebetasunak, sormena… lantzen dituzte modu atsegin eta dibertigarri batean. Behin dena landuta

dagoenean, lehenengo mailako ikasleek, beraien gustuko edo hobekien egiten duten modalitatea aukeratzen dute eta bigarren mailakoek, berriz, bakoitzak bi diziplina. Zirkoan egiten dituzten ariketa gehienak beraiek sortutakoak dira; hala nola, malabaristak pilotekin egin beharreko trukuak edo animaliek egiten dituzten mugimenduak, taldean adostu eta sortutakoak dira. Aurten, bigarren mailakoekin, mazak egin ditugu eta horretarako plastikozko botilak, egunkariak, zelo, koloretako zintak eta apaintzeko koloretako paperak erabili ditugu. Gidoia, irakaslearen laguntzaz egiten dute eta aurkezleek ahozko lanketa egin behar izaten dute gero aurkezle ezin hobeak izateko. Martxoaren 16an, lehenengo mailakoek, Haur Hezkuntzako haurrei eskaini zieten zirko emanaldia eta apirilean zehar, bi mailek, gurasoei eskainiko diete beraien lan zoragarria.

L.H. • ALEBIN NESKAK ESKUBALOIKO GIPUZKOAKO TXAPELDUNAKL.H. • ZIRKOA

Page 5: 07 zenbakia

Eskola Agenda 21en barruan, aurten ZISARE programa jarri dugu martxan eskolan. Helburu nagusia, beraiek sortzen dituzten hondakinetatik abiatuta, ikasleak materia organikoak izan dezakeen balioaz jabearaztea da.

Programaren barruan ikasleek hainbat unitate didaktiko lantzen dituzte (hondakinen murrizketa eta birziklapena; konpostagailu barruko prozesua; deskonposatzaileak…) eta eskola guztiko hondakin organikoak jaso eta konpostagailuan biltzen dituzte, konpost egoki bat lortzeko.

D.B.H. • ZISARE PROGRAMA

Page 6: 07 zenbakia

INAUTERIAK OSPATU GENITUEN

Ze mozorro politakjai hauen antzerabakea eskatzekohippie janzkera

ondo pasa dezagunguztiok bateraInauteriak dira

goazen ospatzera