noaua! 369 alea

Download NOAUA! 369 alea

Post on 28-Mar-2016

222 views

Category:

Documents

4 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

  • ASTEKARIA - 2009ko ekainaren 5ean - XIII. urtea - Usurbil, 369. zenbakia

    EEururopako Legebiltzarraopako Legebiltzarra

    aukeratzaukeratzeko hauteskundeakeko hauteskundeak

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Etxebizitza proiektuak geldi

    Olarriondo eta Ugartondoko lur-sailak

    belaze izaten jarraituko dute

    Etxebizitza proiektuak geldi

    Olarriondo eta Ugartondoko lur-sailak

    belaze izaten jarraituko dute

  • 3Noaua! - 2009ko ekainaren 5eanATA R I KO H A I Z E A

    AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoa Rekondo, IakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iaki Labaka, KoldoHuegun, Aloa Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloa Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Miren Azkonobieta, Olatz Rezola, Amaia Zumeta.

    Tirada: 2.600 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    12. Or.HEZIKETA ZIKLOETAN ERE, EUSKARAZ

    OLARRIONDO-UGARTONDO, GELDI

    LABOAREN OMENALDIA, HUNKIGARRIA 5. Or.

    8. Or.

    10. Or.EKAINAK 7, HAUTESKUNDE EGUNA

    Albistea iruditan

    Folk festa atseginaKalean egoteko giro ederra eginzuen pasa den larunbatean.

    Horri esker, asko izan zirenKorrontziren doinuak deituta Demaplaza ingurura hurbildu zirenak.Hurbildu eta euren trebeziak erakarri-ta, saio bukaera arte Korrontzi ikustengeratu zirenak.

    Zeltiar kutsuko kantuak eskaintzenhasi ziren. Baina batez ere, Getxoazken diskoko kantuak eskaini zituz-ten. Giroa berotzen joan zen eta, saiobukaeran, jendea dantzan jarri zuten.

    Aurretik, Kantu Taldekoak arituziren kalejiran. Eta 20:00ak aldera hasizen Korrontziren saioa. Pasa den larunbatean frontoian aritu ziren Korrontzi taldekoak.

  • 4 Noaua! - 2009ko ekainaren 5eanHE R O R R E K E S A N

    ARITZ GORRITI

    Egindako kaltea maila eta modu berean itzuliko bali-gu, zer gerta liteke? Pentsatze hutsak oilo ipurdia jar-tzen dit. Inoiz ahaztuko ez genukeen eta ondorio latzak eka-rriko lizkigukeen zaplazteko galanta jasoko genuke ziurre-nik. Ez baita gutxiagorako. Inor gure nahietara makurtzeanahi badugu, bere gogoa, beharra edota iritzia aintzakotzathartu gabe, ez litzateke harritzekoa izango, inor hori, edo-zein izanda ere, haserretzea eta gure aurkako jarrera argiahartzea gainera; salatzea, zigortzea Are gehiago, beremende bizi garela eta bere onurak gure probetxurako balia-tzen ditugula jakinik. Inor gutaz mendekatuko balitz zerjasan beharko genuke? Galdera horri erantzuteko gaitasu-nik ez izateak, ezjakintasunak alegia, ezinegona, eta ezine-gonak beldurra sortzen dit.

    Pazientzia handia izaten ari da, gehiegi gurekin. Beno, egiaesan batzuekin besteekin baino zertxobait gehiago. Halere,inor hori epailea balitz, Usurbili zigorra zertxobait (edo zer-txobait baino gehiago) arinduko lioke, Sagardo Egunazgeroztik pilotalekuan esekita dauden bi zenbaki potoloakbere alde ditu eta.

    Maiatzaren 24an hain zuzen, urtero legez SagardoEguneko jai giroaz gozatu ahal izan genuen lur gainean. Euriapur bat ari zuen goiz hartan, eta horregatik edo, kosta egi-ten zen burua frontoiko sabai aldera biratzea: Halakorik egi-ten zuenak bi zifrekin topo egingo zuen. San Markoskozabortegiak egindako argaltze operazioaren berri izangoluke. Dieta ederra egin du alajaina! Iaz, Usurbildik 173.200kilo garraiatzen ziren bertara. Udaberri honetan, 25.380 bes-terik ez. A zer lasaitua hartu behar izan duen! SagardoEgunean, edalontziak gora begira kartel hari zuzendu etatopa egiteko moduan ginen. Azkenean, beti gehiegi jaso edohartu dugun horri ematen hasiak gara. Inguruneari men egi-ten hasi gara, eta ez goaz bide txarretik. Mendekotasun harre-man batetik, parekidetasunerantz goazela esan liteke.Denborarekin nork daki, lagun minak ere izan gintezke bai.Edo ez? Geure esku dago. Bera beti hor baitago, guri duenguztia emateko prest. Arazoa geurea da, ez berea. Gu garalaguntasun bide horretan pausoak eman behar ditugunak.Eta ari gara. Ekainaren 5ean, Ingurumenaren NazioartekoEgunean, azken hilabeteotan egindakoa ospatuko al dugu?

    Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Pias - Unai Agirre - Idoia Torregarai

    Inguruari, kasu!

    Ika-mika

    Zaborren gerratik zaborren iraultzara

    Duela urte batzuk zenbait agintarikzaborren arazoari beste arazo bate-kin erantzutea erabaki zuten, erraustegiaeraikitzearekin. Erraustegia baliatuz, zabo-rra dioxina, furano, metal astun, CO2,eskoria eta errauts toxiko bihurtzea izan dahaien "irtenbidea". Ordutik hona, herrita-rrok zentzuzko irtenbide bat ematea eska-tzen aritu ondoren, azkenean lortu duguUsurbilgo udalak eskaerarekin bat egitea,eta guztion osasuna den ingurumenaribegira, hondakinen arazoari irtenbide erre-al bat emango dion sistema martxan jar-tzea, atez atekoa. Alternatiba erreal horiEuskal Herrian bertan gauzatzeak errauste-giaren beharraren diskurtsoa hankaz gorajarriko zuela jakitun, erraustegizaleekhariak mugitu eta zaborren gerra antolatze-ari ekin zioten. Azken batean, erraustegiaeraikitzearen erabakia, ikusi denez, tekni-koa baino, politikoa da. Jendea aurka jar-tzeko egiak balio ez zienez, gezurrak asma-tu eta zabaltzeari ekin zioten: kiratsaherrian zehar zabalduko zela, jendeak izu-

    garrizko nahastea edukiko zuela, ordutegia-rekin ez dakit ze arazo edukiko genuela,organikoa biltzeko edukiontziarekin antze-ko emaitzak lortu daitezkeela, udal erabakibat inposaketa dela...

    Ohituren aldaketak eta ezagutzen ezdugunari aurre egin beharrak beldurra,zalantza eta kezka eragiten ditu. Egia esan,bazekiten nondik jo behar zuten aldaketagalarazteko: beldurra sortzetik.Gezurrekin nahikoa ez eta boikoterakodeiaren bidez beraien gezurrak egi bihur-tzen saiatu dira, hau da, kaleak zikin egondaitezen, gaika bildutako zabor ehuneko-ak lehengo maila apalean mantentzen etaabar. Dena, errua atez ateko sistemaribotatzeko, erraustegia herri ondoan jardiezaguten asmoarekin. Herri mugimen-du gehienentzat betatuta dauden komuni-kabide (iritzisortzebide?) handien laguntzaere izan dute gezurrak eta matxinatzekodeia zabaltzerako orduan.

    Hala ere, harro esan dezakegu usurbildargehienek informazioaren bideari heldu eta

    ohiturak aldatzearen beharra ulertu eta beregain hartu dutela. Atez atekoak egin duenibilbide honetan pozarren dakusagu gaikabildutako hondakinak %28tik %76ra igodirela, gure kaleak inoiz baino garbiagoakdaudela edukiontzi zikin horiek kendutaeta zaborra ateratzea sekula baino erosoagoadela etxe atarira jaitsi baino egin behar ezdugulako. Usurbildarrok gure etxeetan ber-tan ikusi ahal izan dugu zenbateko errefusasortzen genuen lehen eta zenbat gutxituden atez atekoarekin. Gainera honezkeroaldaketa zena ohitura bihurtu zaigu eta ezdigu aparteko ez neke, ez buruhausterik sor-tzen ordutegiak, egutegiak, zaborrak sailka-tzeak, ez ezerk. Horrela, aldaketa gauzatuta,esan dezakegu erraustegizaleek sortu nahiizan duten zaborren gerra gainditu etaUsurbilen zaborren iraultza gauzatu dugula.Orain, gure esperientzia gainerako herrieiezagutaraztea eta erraustegiak alternatibabaduela ozen aldarrikatzea dagokigu.

    Usurbil Bizirik

  • 5Noaua! - 2009ko ekainaren 5eanPI L-P I L E A N

    * Ezizena ere onartzen da, baina idatziaren egile den gizabanakoaren NA edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da Ika-mikarako idatzia (Ika-mika araudia, NOAUA! astekaria)

    Ika-mika

    Hauteskundeak

    Martxoan baskongadetako hautes-kundeak izan genituen eta ekai-naren 7koak berriz Europakoak izangoditugu.

    Orain hiru hilabete ehun mila bozkabaino gehiago ezabatu zituzten. Erabilitakoarrazoi guztiak indarrean oinarrituak izanziren. Nik esan eta nahi dudan bezala joka-tzen ez baduzu, zure bozka guztiak zaborontzira botako ditut eta ez dute balioko.Nik nahi dudan bezala joktzen ez baduzu,ez duzu inongo aukerarik izango, eta D3Mpapertxoekin harrapatu zituzten batbaino gehiago izan zen atxilotua.

    Hala eta guztiz, ikusi nahi ez zituzten100.000 papertxo baino gehiago azalduzitzaizkien hautes-ontzietan eta berriro

    Gasteizko legebiltzar horretan eseri direnalderdi guztiak bereganatu (lapur hitzagehiegi dela diote baina bakoitzak pentsadezala) ondoren aulki pozoinduetan eseridirela ikusi dugu.

    Jokabide horrekin, nahiz eta aurka dau-dela esaten diguten, Europako Legedirikatzerakoienetakoa den Alderdi Legeariberriro zilegitasuna ematen ikusi ditugu etaherritarron ahotsa zanpatuz bozka horiekguztiak maltzurki beraien interesetarakobakarrik erabili dituzte.

    Ez da lehenengo aldia erasoen gainetikmilaka euskaldunek ausart jokatzen dutelaeta ziur naiz (maiatzaren 21eko greba oro-korrean bezalaxe) berriro ere ausart joka-tzeko prest dagoen mila euskaldun ditugu-

    la inguruan.Euskaldun ausart horiekin bat egiten

    dudalako ekainaren 7an IniziatibaInternazionalista-Herrien E