noaua!! 314 alea

Download NOAUA!! 314 alea

Post on 21-Mar-2016

236 views

Category:

Documents

9 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

  • Ehizaren lege berriak sutan jarri ditu ehiztariak

    ASTEKARIA - 2008ko otsailaren 29an - XII. urtea - Usurbil, 314. zenbakia

    OOstiral honetan, antzstiral honetan, antzererkikisaioa Usaioa Udarrdarregi ikastolanegi ikastolan

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Ehizaren lege berriak sutan jarri ditu ehiztariak

  • 3Noaua! - 2008ko otsailaren 29anATA R I KO H A I Z E A

    6. Or.

    Aurkibidea

    15. Or.JOKIN IARTZA TXIRRINDULARIA

    EMAKUMEEN EGUNEAN EKITALDI UGARI 5. Or.

    BI ANTZEKI SAIO BEGIBISTAN

    9. Or.

    ALDERDIAK, MARTXOAREN 9ARI BEGIRA 10. Or.

    HAUTESKUNDE KANPAINAREN HOTSAK

    12. Or.

    EHIZTARIEKIN SOLASEAN

    14. Or.UDARREGIKOAK, TXURI URDINEN

    NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoa Rekondo, IakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iaki Labaka, KoldoHuegun, Aloa Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloa Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Intza Salsamendi, Alaitz Aizpurua.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

    Tirada: 2.600 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAKGEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BIIKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETELEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

    NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    Albistea iruditan

    Udarregiko hainbat irakasle, Egunkariarekin bat

    Otsailaren 20an eguneroko laneanetenaldi bat hartu zutenUdarregi ikastolako hainbat irakaslek.Euskaldunon Egunkaria itxi zutenekobost urte betetzen ziren egun berean,ikastola atarian elkarretaratu ziren.Modu horretan salatu nahi izan zuten2003.urtean itxitako euskara hutsekoegunkaria. Eta auzipetuei elkartasunaadierazi, goiz berean, Andoaingo MartinUgalde kultur parkean bildutako alorezberdinetako eragileek egin bezala.Egunkaria auziko hamabi auziperatuekduten babes falta nabaria argi utzi zuten.Gertu den epaiketaren aurrean, berrizere Egunkaria libre! aldarrikatu zuten.

    irudian, pasa den otsailaren 20an udarregi ikastola atarianelkarretaratu zen irakasle taldea.

  • 4 Noaua! - 2008ko otsailaren 29anHE R O R R E K E S A NLUIS ARANALDE

    Erroskilak bezala saltzen ari da liburu hau; 50.000 bat mila alejadanik. Xabier Pikaza teologoak esan duen bezala: 2007kofenomeno teologiko nagusia. Ez da erraza zutabetxo honetan adie-raztea arrakasta horren arrazoiak, baina, hona nire ikuspegia etabalorazioa.

    Norbaitek ez baleki, aorgatarra da Joxe Antonio Pagola, 1937anjaioa, Bikario Nagusia izana; Erroman eta Jerusalemen bukatuzituen bere goi mailako ikasketak; hogei bat liburu argitaratu ditu;zazpi urteko lana suposatu dio azken liburuak.

    1- Edukia. Garai hartako pentsamolde eta kode gehienak haustenzituen gizona aurkezten digu Pagolak. Zein izan zen Jesus? Zergatikez da ahaztu bere izena? Zergatik hil zuten? Galdera hauei eta besteaskori erantzun nahi die. Eta ez nolanahiko erantzuna: zientifikoa,historikoa. Azken urteotan idatzitako berrehun bat liburu irakurri,landu, aztertu ditu bere Jesus hori aurkeztu aurretik. Gai honi buruzhistorialariek egin dituzten deskubrimendu guztiez baliatu da.Horrela agertzen digu Jesusen garaiko egoera politikoa eta erlijiosoa,lanbideak, klase sozialak, tradizioak Garaia aztertu ondoren,Jesusen rola, lana, ametsak, jasan zituen erasoak, predikua, bazter-tuekiko gertutasuna, txiro mota guztien aldeko borroka Jesusiburuzko irudi benetan erakargarria ematen du.

    2- Idazkera. Estilo soila, erraza, erakargarria. Hiru pertsona kla-setan pentsatuz idatzi du: kristauengan (predikatzaile askok nahi-ko gaizki aurkeztu die Jesusen irudia); sinesgabeengan (gizadi oso-aren ondarea baita Jesus); eta gazteengan (nahiz eta ez zaiela axolaesan, interesatzen zaie pertsonaia ezagutzea). Hauek denek ulertze-ko moduan idaztea ez da txantxetako lana. Bada, nire ustez, lortudu. Nire lagun pagano samar batek honela zioen: Motel, semearenfutbol partidura joan eta, han ere, Pagolaren liburua beste konturikez zagok. Teologia arloan aditua izan beharrik ez dago, beraz, idaz-

    ki hori ulertzeko.3- Polemika. Jose Antoniok bazekien Gotzainen baten makuluka-

    daren bat edo beste jaso beharko zituela. Ez dut uste ustekabeanharrapatu duenik piztu duen alarma horrek. Zer dela eta ? Betikoa:alde batetik, Elizaren sektore integrista edo fundamentalista batzuenustez, zalantzan jartzen ditu Pagolak Ama Birjiaren birjintasuna,Jesusen berpizkundea, mirariak, jainkotasuna Bibliako kontake-tak hitzez hitz hartzen dituzte hauek, testu sinboliko eta metaforikoizanik askotan. Ez dira enteratu ere testu horiek interpretatzeko kla-bea genero literarioak deritzana erabili behar dela, bereizteko tes-tuak jartzen duena, esateko era eta esanahia. Bestetik, zientziarenaurkikuntzen beldur dira talde horiek, zientzia historikoa bibliarenaurka balego bezala. Louis Pasteur-ek esaten zuen: ZientziakJainkoarengana eramaten gaitu; ezjakintasunak, aldiz, urrundu.Mesfidantza ematen die egia historikoak. Norbaitek zioen: Traditiosine veritate, pesima corrupcio, hau da, egiarik gabeko tradizioa,ustelkeriarik makurrena. Pagolak badaki egiak bakarrik bihurtukogaituela pertsona libreak. Horregatik atxikitzen zaio horren sendoegia historikoari.

    4- Animatua. Bere egoera animikoaz kezkatzen direnentzat, idaz-kitxo bat jarri du interneten. Honela dio: Sufritzen ari naiz, nirega-tik eta nire inguruko batzuengatik Elizaren sektore batzuk nire aho-tsa isilarazi nahi dute. Baina, ez naiz desanimatzen, lanerako gogoapizten dit egoera honek.

    Laburtuz: Pagolak aurkezten digu gizatasunaren paradigma edoeredu den Jesus, errukiz jantzia, justiziazko eta maitasunezko munduberri baten ametsa (Jainkoaren erreinua) egin eta gauzatzen saiatuzena. Eta hori dena, ahalik eta datu historiko gehienekin kontras-tatuz.

    Bejondeiala, Joxe Antonio: txapeldun haiz. Jarrai horrelaxe!

    A i t o r L a n d a l u z e - L u i s A r a n a l d e - A r i t z G o r r i t i - I m a n o l U b e d a - Ne r e a Z i n k u n e g i - I d o i a To r r e g a r a i - J o x e P i a s - Un a i A g i r r e

    Pagolaren Jesus, hurbilketa historikoa

    Ika-mika

    Zaborraren kudeaketa gure esku dugu

    Errauste planta dela eta badira urteak,zenbait herritar alternatiba berriakplanteatzen eta aztertzen ari garela. Eta herri-tar gehienak Errauste plantaren aurka daude-la ikusteko ere adibide ezberdinak izan ditu-gu, egokiena herrian bertan egin genuenmanifestaldia. Orain ordea, zaborraren kude-aketaren gaia komunikabideetan eta politika-rien arten dabilela dirudi. Dena den, argiizan behar dugu zaborraren kudeaketanherritarrok izan behar dugula protagonistaeta edozein ideia politikoren gainetik jarribehar dugu gure osasuna eta gure ingurume-na.

    Duela gutxi San Markos mankomunitate-ko eta zenbait herrietako ordezkariak (tarteanUsurbilgo zenbait herritar eta udal ordezkariere) Katalunia eta Mallorkako herri ezberdi-netan izan ginen zaborra nola kudeatzenzuten ikusten. Ikusitako adibideak dagoene-ko martxan daudenak izan dira eta argi eta

    garbi ikusi ahal izan dugu zaborra kudeatze-ko era ezberdinak posibleak direla. Eta kude-aketa honen oinarrizko printzipioa, materialorganikoa biltzea da. Materia organikoa bil-tzeko berriz, atez ateko bilketak nola funtzio-natzen duen ikusi dugu. Materia organikoa-ren bilketa egitearekin batera, orainartebereizten ditugun gaien bilketa ere igo egitenda eta zaborraren %80 gaika biltzera eta ber-ziklatzera iristen dira zenbait herritan.

    Aipatutakoa adibide bezala hartu behardugu, Usurbilen martxan jarri nahi dugunPlan Pilotuak ondo funtziona dezan etahorretarako herritar guztiok gure ahaleginaegin beharko dugu. Alde batetik, norberarenetxean egiten dugun zaborraren sailkapenafuntsezkoa izango da eta bestetik, herritarguztiok gure aportazioak egin beharko ditu-gu zaborraren atez ateko bilketa ahal dugunera egokienean egiteko.

    Errauste planta Zubietan ez jartzeko bidea

    izango da. Herritar guztion artean zaborraren%70-80 gaika bildu eta berziklatzeko gaigarela erakusten badugu zertarako behardugu errauste planta? Politikariek esan beharal digute zaborren %20-30 kudeatzeko plan-teatzen duten errauste planta behar dugula?Material organikoa kentzen badugu zaborra-ren zakutik geratzen den erreusa ez da gauregungo bertederora doan zaborra. Zabor hauinertea da eta ez genuke gaur egun ezagutzendugun zabortegirik beharko.

    Hori guztia lortzeko, herritarrok gure eskudaukagu indarra. Badirudi zenbait politikarikaspaldi erabaki zutela errauste planta delasoluzio bakarra baina, denen artean erakutsiahal izango dugu oker daudela. Alderdikeri