marzo 14 eusk

14
Klaret Antzokiak martxoan bertan hasiko da oso opera ezagunak eskaintzen, mun- duko muntaketa onenekin. 7. orr. Ohiko bilkura mar- txoaren 7an egin zen, eta bertan, besteak beste, martxoaren 8ko erakunde adieraz- pena onetsi zuten. 10. orr. Gurutze Bide Bizi- dunak zenbait hi- labete daramatza Aste Santua anto- latzen, eta berrita- sun batzuen berri eman digute. 8. orr. BABESA GARAPEN EKONOMIKOARI BABESA GARAPEN EKONOMIKOARI DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - MARTXOA 2014 - 171. ZK.

Upload: balmaseda-udalberriak

Post on 29-Mar-2016

238 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Marzo 14 eusk

Klaret Antzokiak martxoan bertan hasiko da oso opera ezagunak eskaintzen, mun-duko muntaketa onenekin. 7. orr.

Ohiko bilkura mar-txoaren 7an egin zen, eta bertan, besteak beste, martxoaren 8ko erakunde adieraz-pena onetsi zuten. 10. orr.

Gurutze Bide Bizi-dunak zenbait hi-labete daramatza Aste Santua anto-latzen, eta berrita-sun batzuen berri eman digute. 8. orr.

BABESA GARAPEN

EKONOMIKOARI

BABESAGARAPEN

EKONOMIKOARI

doAKo ALEA - ALE KoPUrUA: 4.200 - GUrE UdALArEn inForMAZioA - 11. UrTEA - MArTxoA 2014 - 171. ZK.

Page 2: Marzo 14 eusk

Laburki

Eskaera ugari Enkarterri Suspertzeko Eskualdeko ProgramarakoMartxoaren hasieran 52 pertso-na langabetuk hasi dute Enkar-terri Suspertzeko Eskualdeko Programako prestakuntza-fasea. Proiektuaren helburua da pertsona horiei orientazio profe-sionala ematea eta horietakoen ehuneko handi batek auto-en-pleguko ekimen bat sortzea. Proiektuak hiru fase izango ditu, eta hau da lehenengoa. Deialdia oso arrakastatsua izan da. Ares-tian aipatutakoa berresteko, na-barmentzekoa da Balmasedan 24 pertsona gelditu direla pro-grama honetatik kanpo, eskaera-kopurua oso handia izan delako. Zalla (14 pertsona) eta Balmase-da (12 pertsona) dira proiektura ikasle gehien eraman duten uda-lerriak.Programatik kanpo gelditu diren pertsonei gogorarazi nahi diegu udaren ostean bigarren deialdia egingo dela. Aldizkari honetan informazioa emango dugu maiz.

UdalBerriak2

GArAPEn EKonoMiKoA

BABESA GArAPEn EKonoMiKoAri

Udalak hiribilduaren garapen ekono-mikoaren alde egin nahi du, eta ho-rretarako, diru-laguntzen hiru lerro sortu ditu: merkataritzari, familiei eta pertsona langabetuei dagozkie. Ba-da, guztira 204.500 euroko partida bat aurreikusi da, eta honako la-guntza hauen artean banatuko da. Horiek urte hasieran onestearen bi-dez lortu nahi da enpresaburuek, merkatariek eta familiek jakitea zein aukera dituzten 2014rako, nahiz eta aurkezteko epea berau onetsi baino hilabete batzuk geroago izan.

diru-laguntzak merkatarientzatUdalak diru-laguntzak onestu ditu, Balmasedako merkataritza-, zer-bitzu- eta ostalaritza-establezimen-duak irekitzeko eta eraberritzeko, lokal hutsak egokitzeko eta gazte ekintzaileei merkataritza-lokalak

alokatzeko inbertsioak egiteko. Es-katzaileen artean, gehienez ere, 50.000 euro banatuko dira, eta horie-tatik asko jota 7.500 erabiliko dira gazteek merkataritza-lokalak alokatzeko. Oraingo honetan, la-guntzak hirigune historikotik kanpo dauden saltokiek ere eskatu ahal izango dituzte.Helburua da gure merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen lehiakor-tasuna handitzea, lokalen eta azpie-gituren kalitatea handituz eta moder-nizatuz. Halaber, hiribilduko ostala-ritza-terrazetako altzariak hobetu eta homogeneizatu nahi dira, publizita-tea desagerraraziz eta, horrela, oi-nezkoentzako kaleen hiri-paisaia hobetzeko. Beste alde batetik, hutsik dauden lokalen okupazioa bizkortu nahi da, merkataritza kaleen irudi orokorra hobetzeko; negozio-proiek-tu berriak martxan jartzeko laguntza eman nahi da, gazteei begira, gure

merkataritza-ehundura aberasteko eta, horren bidez, eskaintza erakar-garria sortzeko; orobat, Balmasedako kaleetan merkataritza- eta aisialdi-multzo bereizi bat sortu nahi da.Diru-laguntza horiek eskatzeko, nahi-taezkoa da jarduera egiten duen esta-blezimendua kalera begira egotea, Balmasedako eraikinetako etxaberen batean. Halaber, beharrezkoa da bal-dintza hauek betetzea, besteak beste: helbide fiskala gure hiribilduan iza-tea, indarrean dagoen lizentzia izatea (lokal hutsak salbu), zerga-betebeha-rrak eguneratuta izatea, sexu-arra-zoiengatiko bazterketak egiteagatik zehapenik jaso ez izana eta enpresa txikitzat jo ahal izatea.Diruz lagun daitezkeen gastuen ze-rrenda oso luzea da (argiteria-insta-lazioak, altzariak erostea, errotuluak jartzea, obra txikiak, apaintzeko lan-dareak kanpoko terrazetarako, intso-norizazioa, etab.); baina, ez dira inola

Balmaseda

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

Page 3: Marzo 14 eusk

BABESA GArAPEn EKonoMiKoAriLaburki

3Martxoa 14

Gazte jobGaztea zara eta ez duzu erabat ar-gi zer egingo duzun zure etorkizu-narekin? Argi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Datorren apirilaren 10ean aukera izango duzu zure zalantzak argitzeko, Gazte Joben aurkezpenera bertaratuta. Ekintzailetzari buruzko jardunal-dia da, non Gaztedi Enkarterri 2014 bekak ere azalduko baitira. Ekintzailetzari dagokionez, funtsezkoa eta gure eskualdeko zenbait kasu praktiko ezagutzeko, besteak beste honako hauek izan-go ditugu gurekin: Laugar Brewvery (Gordexolako garagar-do-ekoizleak, enpresa-proiektua hasi berri dutenak), Voy por ti (eki-men propio bat oso inbertsio txi-kiarekin nola has daitekeen erakusteko), Last Tour Internatio-nal (proiektu txiki bat, arrakasta beteko negozio bihurtu dena) eta Julian Iantzi (telebistan hasi aurre-tik, bertan aritu bitartean eta ho-rrekin loturarik ez duten enplegu eta ideiez jardungo du).Era berean, ekitaldian stand bat jarriko da, Gaztedi Enkarterri 2014 bekei buruzko informazioarekin. Enkarterriko 18 eta 25 urte bitarte-ko gazteentzako 30 beka dira, prestakuntza eta lana konbinatze-ko, gure eremuko enpresetan, 6 hi-labetez.Ekitaldia Klaret Antzokian izango da, 18:00etan. Ez hutsik egin.Bertaratzen diren pertsonen ar-tean, BBK Liverako txartelak zo-zketatuko dira.

ere diruz lagunduko honako hauek eragindako gastuak: garraioa, honda-kinak kentzea, informatika-sarea ka-nalizatzea, erremintak eta tresnak, apaindura-elementuak, garbiketa-tratamenduak, diruz lagun dai-tezkeen elementuen konponketak, etxetresna elektrikoak eta altzariak muntatzea.Laguntza horiek eskatu nahi dituzte-nenek urriaren 1etik 31ra bitar-tean izango dute horretarako epea, udaletxeko erregistro orokorrean (1. solairua). Ebazpena emateko eta jaki-narazpena aurkezteko epea ahalik eta laburrena izango da.Edozein zalantza argitzeko, Merkata-ritza Dinamizatzeko Bulegoa interes-dun guztien eskura dago (telefono-zenbakia: 946801002).

diru-laguntzak, familien ekonomiei laguntzekoLaguntza horien helburua da la-guntza ematea beharrizan handienak dituzten familiei, honako kontzeptu hauetan: Ondasun Higiezinen gaine-ko Zerga; eskolako arropa eta kirol-materiala erostea; bainuontzia dutxa-ontziarekin ordezteak eragindako gastuak; euskara ikastea; fatxadak, teilatuak eta atariak berritzea; igo-gailuak instalatzeko gastuak; eta lan-gabetuen lekualdatze-gastuak, pres-takuntza-jarduerak egiteko. Diru-la-guntza horiek ez dira bateraezinak, eta interesdun bakar batek arestian aipatutako lerro guztiak edo batzuk jaso ditzake.Diru-laguntza horretarako partida 54.500 eurokoa da. Gainera, gehie-nez ere 10.500 euroko zenbatekoa aurreikusi da, premiazko beharriza-nak artatzeko. Horiek banatzeko iriz-pidea zuzeneko emakida izango da.

Laguntza horiek jaso ditzakete Bal-masedan erroldatuta gutxienez hiru urte egin dituzten pertsonek eta fami-lia-unitateek, behar besteko baliabi-de ekonomikorik ez dutenek. Beraz, laguntzari dagokionez, familia-erren-ta lortzeko, familiako kide bakoitza-ren errentak (edozein izanda jasotzen duten diru-sarrera) gehituko dira. 2013 ekitaldikoak zenbatuko dira, eta ezin izango dira 13.000 euroak gain-ditu familia-buru bakoitzeko. Bestal-de, muga hori 1,2rekin biderkatuko da hirugarren kide bategatik; 1,3rekin laugarren kide bategatik eta 1,4rekin bosgarren kide bategatik edo hortik gorakoengatik. Guraso bakarreko fa-milia-unitatea bada, gehienez ere 16.000 euroko diru-sarrerak hartuko dira kontuan familia-unitate bakoitzeko. Bestalde, 1,2rekin bi-derkatuko da bigarren kide bategatik; 1,3rekin hirugarren kide bategatik eta 1,4rekin bosgarren kide bategatik edo hortik gorakoengatik. Halaber, nahitaezko betekizuna da familiak ez izatea balio handiko ondasunik, ohiko etxebizitzaz, garajeaz eta trastele-kuaz gain.Laguntza horiek jaso nahi dituzten in-teresdunek irailaren 1etik aza-roaren 3ra bitartean aurkeztu be-har dituzte euren eskaerak, udaletxe-ko erregistro orokorrean. Ebazpena emateko epea ahalik eta laburrena izango da.

Langabeak kontratatzeko diru-laguntzakUdalak hiribilduko langabeak kontra-tatzea erraztu nahi die enpresei, eta, horretarako, diru-laguntzak emateko lerro bat sortu da, 100.000 euroko partidarekin.

Laguntza horiek jaso ditzakete enpre-sek, saltokiek eta ostalaritza-zer-bitzuek, Balmasedan erroldatutako beste batentzat jarduten duten langi-leak kontratatzen badituzte. Lehenta-suna emango zaie gizarte-egoitza Balmasedan duten eskaerei. Ezin izango dira onuradun izan birmol-datze-planak dituzten enpresak eta Gizarte Segurantzari, Foru Ogasunari edo Udalari dagozkion betebeharrak egunean ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak. Kontratatuko diren pertsonek, gutxienez, urtebete eman behar izan dute Balmasedan errolda-tuta, oinarri hauek BAOn argitaratzen direnetik aurrera zenbatzen hasita. Gainera, Lanbiden izena emana izan behar dute, langabezia-prestazioa ja-so zein ez jaso. Diruz lagun daitezke aurtengo urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean hasitako kontrata-zioak, kontratuen iraupenak data hori gainditu arren. Kontratuei dagokien lanaldia ez da inoiz aldera daitekeen lanaldi oso baten % 50etik beherakoa izango.Eskaerak aurkezteko epea (Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira) oinarri hauek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren eguna-ren biharamunean hasiko da, eta la-guntzen kreditua amaitu bitartean mantenduko da. Nolanahi ere den, epea irailaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntza horien oinarri osoak, kasu bakoitzean batu be-har diren eskaerekin batera, uda-letxeko Erregistro Orokorrean (1. solairua) eta Udalaren webgu-nean (www.balmaseda.net) lor daitezke.

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

Page 4: Marzo 14 eusk

Laburki4 UdalBerriak

Saharako herriarekiko elkartasunaUrtero bezala, otsailaren 27an, Balmasedako Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokra-tikoak (RASD) eginiko aldarrika-penaren urteurrena ospatu zuen. Horrela, Saharako herriaren alde agertzen diren Euskadiko beste udalerri eta elkarte batzuekin bat eginez, Balmasedak herri horren bandera jarri zuen udaletxeko fa-txada nagusian.

Balmasedak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eskutik, beste urrats bat eman du birzikla-tzeari dagokionez; izan ere, arroparako edukiontziak aldatu eta horien ordez be-rrerabiltzekoak jarri ditu. Xedea da, arro-pak uzteaz gain, berrerabil daitezkeen bestelako objektu guztiak (besteak beste, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko eta elektroniko txikiak, zapatak, osaga-rriak, azokako objektuak eta abar) jasoko dituzten bi edukiontzi berri jartzea. Zerbitzua berez hobetuko da, eta horri ere gaineratu behar zaio maiztasun handia-goarekin bilduko direla objektuak. Hama-bost egunean behin jaso beharrean, as-tean behin egingo da, eta Udalari ez dio inolako kostu gehigarririk ekarriko. Are ge-hiago, zerbitzua merkeagoa izango da Udalarentzat; izan ere, kiloka kobratuko da bildutako materiala, eta ez irteera bakoitzeko, orain arte gertatzen zen beza-la.Biltegi berri horien kokalekuak Martín Mendia ikastetxearen aurrean eta Gaztelu kaleko Ercorecaren ondoan egongo dira.

BErrErABiLTZEKo EdUKionTZi BErriAK

Ikasturte honetan, Balmaseda BHI elikadura arduratsuaren inguruan ari da lanean Tokiko Agenda 21 progra-maren baitan. Hori dela eta, otsaila-ren 21ean hainbat hitzaldi eman zi-tuzten ikastetxean “nekazaritza eko-logikoa” eta “iragan garaietan eros-teko eta elikatzeko ohiturak" gaien inguruan.Domingo Martínezek eta Jose Martí-nek, biak ere Balmasedakoak, beste garai batzuetan zeuden erosteko eta elikatzeko ohiturei buruz hitz egin zuten. Hainbat gauza kontatu zituz-ten gai hauen inguruan: erosketak non eta zenbatean behin egiten zi-ren, zein produktu mota kontsu-mitzen zituzten eta nolakoa zen Bal-maseda urte batzuk lehenago. Ikas-leak oso adi egon ziren hitzaldiak iraun zuen bitartean.Horrez gain, nekazaritza ekolo-gikoari buruz hitz egin zen. Izaskun Urbanetak eta Ainara Baguerrek eu-ren bizimoduak aldatu zituzten se-

ktore honetan aritzeko euren lanpos-tuak utzi zituztenean. Gazte horiek, ortuan lanean aritzeaz gain, pasta ekologikoa ere ekoizten dute. Saio horretan, ikasleek aukera izan zuten eurek lortzen duten pastaren aban-tailak ezagutzeko.2004-2005 ikasturtean Balmase-dako Institutua Eskolako Agenda

21en parte hartzen hasi zenetik, hainbat gai jorratu dituzte: ura, hon-dakinak, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, eta energia, besteak beste. Era berean, ekintza asko abia-razi dira ikastetxearen kudeaketa hobetzeko aztertutako eta arestian aipatutako gaiei dagokienez.

nekazaritza ekologikoari eta erosteko eta elikatzeko ohiturei buruzko hitzaldiak Balmaseda BHin

Ikasle batek pasta ekologikoa egiteko erabiltzen den irina ikutzen

inGUrUMEnA

Saharako bandera Udaletxearen aurrekaldean

Berrerabiltzeko edukiontzia

Page 5: Marzo 14 eusk

MErKATAriTZA

Zerbitzu berria: innova KlinikaBalmasedan zerbitzu berria dago, eta espero du-te erreferentea izatea podologiaren arloan. Eta, horrez gain, beste terapia batzuk ere eskainiko ditu; besteak beste, akupuntura, homeopatia, dietetika eta nutrizioa eta abar. Innova klinika da, Ehule 5 kaleko 2 B zenbakian dagoena.Bertako filosofia da erabateko zerbitzua ematea (gaixoaren balorazio osoa egiten da, hezur eta giharretako egitura, jarrerak eta abar aztertzen dira) arazoa errotik kentzeko eta denboran kro-niko ez bihurtzeko. Beraz, tratu ezberdina da, ja-rraipen oso zehatza eta kasu bakoitzaren neurri-ra eginda.Gainera, podologiako klinika bakarra izango litzateke gure eskualdean, eta horrela, ez da be-harrezkoa izango herritarrak Bilbora joatea, orain arte horrela egiten baitzuten oinetan zi-tuzten arazoak konpontzeko.Innova klinikan espezialistak dira kirolarientzako oin-euskarriak egiten, baita kirolarien biomekanika integrala-ren tratamenduak egiten ere. Era berean, irtenbideak ema-ten dituzte oilar-begiei, kailuei, haragian sartutako azazka-lei eta bestelako arazoei aurre egiteko. Oso modu berezian artatzen dituzte oin diabetikoak eta oin baskularrak. Azken bi kasu horietan, asmoa da, gainera, erreferentziazko zer-bitzua izatea;izan ere, hainbat ikerketa egiten ari dira oin patologia arloko ikerketarako beste zentro batzuekin.Informazio gehiagorako, hitzordua eska dezakezu telefo-

no-zenbaki hauetan: 635741429 edo 615344533. Kontsul-ten ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da: 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Horrez gain, euren facebook orrialdean (Podología Balmaseda In-nova) ere informazioa dute, eta euren helbide elektro-nikoaren bidez ere eskura dezakezu informazioa: [email protected] IX. Azokan (martxoaren 15ean egingo da), stand bat jarriko dute eta bertan euren lanari buruzko infor-mazioa jaso ahal izango duzu.Ahalik eta arrakastarik handiena opa diegu.

Laburki

5Martxoa 14

Kale-izendegi berria Udalaren webgunean

Udalaren webguneak (www.balma-seda.net) orain dela gutxi estreinatu du kale-izendegi inteligente berria, non erabiltzaileen eskura online tres-na bat baitago, ahalbidetu egiten due-na gure hiribilduan kokatzea, eza-gutzea eta gune interesgarriak

ibiltzea. Mapak Google Mapsen tek-nologia darabil(egungo indartsuena), eta hobetu egiten ditu horrek eskaini-tako zerbitzuak. Oinarria erabat intui-tiboa izanik, era guztietako dispositi-boetan erabil daiteke, eta optimizatu-ta dago mugikor inteligenteetan,

PDAetan, tabletetan eta abarretan erabiltzeko. Zoom-ahalmena, mu-gitzen den mapa, tamaina egokitu ahal izatea eta sarbide libreko plata-forma bat izatea (inolako instalaziorik edo deskargarik egin gabe) dira kale-izendegi hori interesdun guztientzat tresna erabilerraz bihurtzen duten ezaugarrietako batzuk. Halaber, inte-res-guneak ikus daitezke, eta horiek handitzeko aukera ematen du.Zerbitzua publizitatea jarri nahi izan duten establezimendu eta negozioen iragarkiei esker auto-kudeatzen da. Kale-izendegia egin duen enpresak (Calle 333), aurrez aurreko lehenengo kanpaina egin ondoren, tresna hau te-lefonoz sustatzen jarraituko du, publi-zitate gehiago sartu nahi duten enpre-sa guztiei begira (argazkiekin, mapan kokatuta, webguneen loturekin, etab.).

TEKnoLoGiA BErriAK

Beherapenen ix. AzokaBalmadendak martxoaren 15ean egingo du Beherapenen Azokaren IX. edizioa. Udal Fron-toian izango da, 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Besteak beste, prezio oso interesgarrietan izango ditu-gu eskura 28 dendaren produk-tuak, sorpresa opariak, txi-kientzako animazioa Discotxou-ren emanaldian eta putxera das-tatzea 13:00etan. Azoka Eusko Jaurlaritzaren eta Balmasedako Udalaren laguntzarekin egingo da.

Personal shopper ikastaroaBalmadendak hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero elkarteko kide diren saltokientzat. Mar-txoaren 17tik 27ra, esaterako, Personal Shopper ikastaroa anto-latuko du 14:30etik 17:00etara. Ikastaro horietan parte hartu na-hi duten pertsonek Merkataritza Dinamizatzeko Bulegora (Enkar-tur eraikinaren azken solairuan dago) jo dezakete informazioa eskatzera, edo bestela telefono-zenbaki honetara dei dezakete: 946801002 (hitz egin Nagorere-kin).

Merkataritzako datuak eguneratzeaBalmasedako Udaleko Merkata-ritza Sailak dituen datuak egune-ratzeko asmoz, saltoki berria ireki duten edo euren saltokiko datu-ren bat (izena, e-posta, telefono-zenbakia, kokapena eta abar) al-datu duten guztiek aipatu Sailera jo ahal izango dute. Horretarako, 946801002 telefono-zenbakira dei dezakezu eta Nagorerekin hitz egin.

Kale-izendegiaren irudia

Innova Klinika

Page 6: Marzo 14 eusk

Laburki6

KULTUrA

Aguirre musika estudioaren entzunaldiaMartxoaren 22an egingo da Kla-ret Antzokian Balmasedako Agui-rre musika estudioko ikasleen entzunaldia. Neska-mutiko hauek ikasturtean zehar egindako lana-ren erakusketa izango da, eta ber-tan, abestiak zein musika instru-mentala eskainiko dituzte. 19etan izango da, eta sarrerak 2 euroan eskuratu ahal izango dira.

juan Urteagari omenaldiaJuan Urteaga Loidi musikaria eta musikagilea izan zen, eta aurten 100 urte beteko zituen. Balmaseda jaio zen 1914an, eta ez zen kasua-litatea izan: bere familia gure Hiri-bilduan bizi zen bere aita San Se-verino elizako garai hartako orga-no jotzaile Martín Rodríguez Semi-narioren ikasle zelako. Artista horri omentzeko antolatu diren jardue-ren artean, nabarmentzekoa da Kolitza abesbatzak martxoaren 15erako antolatu duen kontzer-tua. Urteagak berak sortutako eta Donostiatik etorritako Donosti-Er-esti abesbatzak hartuko du parte, eta bere obrez gozatu ahal izango dugu San Severino elizan, 20:15etik aurrera.

San josé azoka GueñesenGueñesek San José hegazti eta gastronomia azoka egingo du martxoaren 16an (igandea). Eus-kal Oiloaren XIII. monografikoaz gain, Enkarterriko villano eta villa-nuco txakurren XX. monografikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Atlantiar arkuko gaztaren eta Bi-zkaiko txakolinaren erakusketa, dastatzea eta salmenta ere egingo da.

UdalBerriak

Zinea Klaret AntzokianM A r T x o A EL CABALLERO DON LATÓNMartxoak 15, 19:30ean/ Martxoak 16, 17:00etanGeneroa: haurrentzako animazioa, abenturak, familia girokoa / Zuzenda-ria: Thomas Bodenstein/ Gidoia: Mark Slater eta Gabriele M. Walther; Jörg Hilbert et Felix Janosaren liburuan oinarrituta / Jende guztiarentzat apro-posa.Izenburu berbera duen Jörg Hilberten eta Felix Janosaren haurrentzako li-buruan oinarrituta, Don Latónen istorioa kontatzen digu. Don Latón zaldun harroputza baina era berean zintzoa da, eta Chatarralandia erreinu ma-gikoan bizi da. Bertan, jende guztia da txatarrezkoa. Don Latónek bere bi-zitzako abentura bizitzen du; izan ere, printze maltzur bat garaitu eta errei-nua salbatu beharko du.

AGOSTOMartxoak 15, 22:30ean/ Martxoak 16 eta 17, 19:30eanGeneroa: komedia dramatikoa / Zuzendaria: John Wells/ Gidoia: Tracy Letts, bere obran oinarrituta / Aktoreak: Meryl Streep, Julia Roberts, Ewan McGregor, Chris Cooper, Abigail Breslin, Benedict Cumberbatch, Juliette Lewis, Margo Martindale, Dermot Mulroney, Julianne Nicholson, Sam Se-pard/ Ez da aproposa 16 urtetik beherakoentzat.“Agosto” filmean, Weston familia biltzen da aitaren hileta dela eta. Berriz ere elkarrekin topo egitean, denboran lurperatutako gatazkak eta kexak ate-ratzen dira. Ama (oso gaixorik), eta hiru alabak (horietako bakoitzak maita-sun arloan zoritxarreko bizitza izan du) izango dira gatazka honen ardatz.

MONUMENTS MENMartxoak 22: 22:30ean/ Martxoak 23 eta 24, 19:30eanGeneroa: Drama, belikoa / Zuzendaria: George Clooney / Gidoia: George Clooney y Grant Heslov; Robert M. Edselen eta Bret Witterren “The Monu-ments Men: Allied héroes, nazi thieves and the treatest treasure hunt in His-tory” liburuan oinarrituta/ Aktoreak: George Clooney, Matt Damon, Bill Mu-rray, John Goodman, Jean Dujardin, Bob Balaban, Hugh Bonneville, Cate Blanchett / Ez da aproposa 7 urtetik beherako umeentzat.Historian egon den altxor bilaketa handienari buruzko benetako kontakizu-nean dago oinarrituta. “Monuments men” akziozko drama da, eta museoe-tako zazpi zuzendari, artistak, arkitektoak, artearen kontserbatzaileak eta historialariak izango dira ardatz nagusiak. Denek jo beharko dute Munduko Bigarren Gerratean lehen lerrora, munduko artelan nagusiak xahutzaile na-zien hatzaparretatik babesteko eta euren legezko jabeei itzultzeko.

LAS AVENTURAS DE PEABODY Y SHERMANMartxoak 29, 19:30ean/ Martxoak 30, 17:00etanGeneroa: animazioa, komedia, abenturak / Zuzendaria: Rob Minkoff/ Gi-doia: Ted Key, Craig Wright/ Jende guztiarentzat egokia.Jay Ward pertsonaia klasikoa du oinarri. Txakur batek, dirudienez, planetako izaki bizidun adimentsuenak, gizaki bat adoptatzea erabakitzen du.

OCHO APELLIDOS VASCOSMartxoak 29: 19:30ean eta 22:30ean/ Martxoak 30 eta 31: 19:30eanGeneroa: komedia / Zuzendaria: Emilio Martínez-Lázaro / Gidoia: Borja Cobeaga eta Diego San José / Aktoreak: Clara Lago, Dani Rovira, Carmen machi, Karra ElejaldeRafak, andaluz peto-petoak ez du inoiz atera behar izan bere kutuneko Sevi-llatik bizitzan gehien axola diona lortzeko: ardoa, ile-gogortzailea eta emakumeak. Harik eta egun batean dena aldatzen den arte bere xarman ero-riko ez den lehenengo emakumea agertzen denean: Amaia, euskaldun bat.

(3d)

Juan Urteaga

Page 7: Marzo 14 eusk

LaburkiMartxoa 14 7

chihuahua kabareta KlaretenApirilaren 4an, ikuskizun ezber-dina, dibertigarria eta ironikoa es-kainiko du Klaret Antzokiak, krisi garaietarako ezin hobea. Chi-huahua kabareta da: gau alaien lokala, zuzeneko musika, abestiak eta giro mexikarra duen taberna-zuloa. Bertan, barieteetako artis-tek pop kulturako saio klasikoei heltzen diete, guzti-guztiek bikain imitatzen baitituzte Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana (bertsolaritzako txouman os-petsua). Sexuz, parrandaz eta gla-mourrez beteriko gauak. Tamalez, krisia ikuskizunen mundura ere heldu da: ikusle gutxi daude, BE-Zak dena garestitzen du, ERE bat egin behar da... Frida Kahlok eta Montserrat Caballék ere langabe-tuen ilaretara jo beharko dute. Bi-zitza bezalakoxea. Ezin duzu huts egin, etorri musikal ezin dibertiga-rriagoa ikustera! 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude jada, 6 euroan. Emanaldiaren egunean 8 euroan egongo dira.

Amaitu da negu Gazteabentura 2014Ekintzaz beteriko programaren os-tean (besteak beste, neguko hainbat kirol egiteko irteerak eta kirolari ospetsuen hitzaldiak), Bal-masedako eta Gueñesko gazteria zerbitzuek antolatutako Negu Gazteabentura 2014 proiektuak agur esan behar digu. Baina, amai-tu baino lehen, oraindik beste bi ir-teera daude aurreikusita aurtengo martxorako. Alde batetik, hilaren 15erako Lunadara irteera antolatu da, Balmasedako Mendi Taldearen laguntzarekin, eta bertan ibilbide bat egingo da elur-erraketekin. Martxoaren 28tik 30era, berriz, parte hartu nahi duten neska-mu-tikoek irteera egingo dute Formi-galera.Informa zaitez Balmasedako Gaz-teria Zerbitzuan (Kultur Etxean), eta goza ezazu neguko azken ekintzez. Gainera, Trukez-ak lortu ahal izango dituzu. Azkar ibili, pla-za mugatuak ditugu eta.

“Geltokia”, Aukeran-en proposamen berriaAukeran dantza elkarteak “Geltokia” izeneko euren azken ikuskizuna erakutsiko digute, primizian, Donos-tiako Antzerki Jaialdian estreinatuko bait da egun bat lehenago. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen ar-teko nahasketa argia duen lan hau Miren Agur Meabe-ren gidoian oinarrituta dago, eta geltokiekin du zeriku-sia, geltokiak bizitzan ematen diren etapa ezberdinekin lotuta baitaude. Eszenaren zuzendaritza Enrique San-tiagok bideratzen du, eta musika, berriz, Xabi Zeberiok, Alos Quartet taldekoak.Murgil zaitez bidaia erakargarri honetan martxoaren 14an, 20:15ean, Klaret Antzokian. Sarrerak 6 euroan eskuratu ahal izango dira aldez aurretik, eta 8 euroan emanaldiaren egunean bertan.

opera Klaret Antzokian: “Turandot”

Mundu osoko ahots nagusiak, Vie-nako edo Parisko muntaketa bikai-nak, garai guztietako obra ospetsu eta ezagunenak... Hori dena eta ge-hiago egongo da martxoaren 28an (ostirala) Klaret Antzokian Turandot operaren emanaldian. Udaleko Kul-tura Arloak eginiko apustu berria da; izan ere, erabaki du Balmasedara ekartzea antzoki onenetan interpre-tatzen diren munduko operarik one-nak eta bereizmen handiarekin eta soinu onenarekin aurrez grabatuta eman.Turandot izan da ziklo honi ekiteko aukeratu den opera, eta hiru ema-nalditan egingo da, Pucciniren eta

Alfanoren musikarekin eta Adami-ren eta Simoniren libretoekin. Neza-miren (pertsiar literaturako olerkari handienetariko bat) olerki batean oinarrituta dago. Printzesa baten is-torioa kontatzen digu. Berarentzako moduko gizon duina aurkitzen ez zuenez, gotorleku batean bere burua giltzapetu eta aitortu zuen bera aurkitzen zuen eta zenbait enigma ebazten zituen gizonari emango ziola bere maitasuna.Ezin duzu nobedade hori galdu, es-perientzia paregabea izateko itxura du eta. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke 9 euroren truke.

Ikuskizunaren eszena

jAiAK

Balmasedako inauteriak 2014Inauterietako larunbatean eta astear-tean euria eta eguraldi txarra bidela-gun izan bagenituen ere, balmasedar asko animatu ziren jaian parte hartze-ra, eta giro zoragarria sortu zuten. Hauek dira lehiaketetako irabazleak:

Inauterietako Mozorroen XXI. Lehiaketa NagusiaMartxosoenarentzako saria, 14 urtera artekoak: Futbolín Balmaseda Martxosoenarentzako saria, 14 urte-tik gorakoak: A can you emon de pla-yer

Taldekako mozorrorik onena, 14 urte-ra artekoak:1: Balmadutxa2: Rey León3: Balma Town4: Balma-Rea-NegraTaldeko mozorro onena, 14 urtetik go-rakoak:1: Playmo-Balma2: Los Chamanes3: Balmakinder4: Balmasedako zirkorik onenaBakarkako mozorrorik onena, 14 urte-ra artekoak: Ramiro el VampiroKarroza onena:

1: Balma Ghost 2: BalmanoosEpaimahaiaren sari berezia:Carretes de hiloBebés con taca-tacaBalmadenda saria, ondoen mozorro-tutako txokoari: Balma PoliOndoen girotutako saltokia:Bar NarúOgi txigorkien XVIII. Lehiaketa1: Oihan Pizarrín2: Aiala Díaz

Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartu duten guztiei.

Page 8: Marzo 14 eusk

Laburki8

Parte-hartze handia MintzodromoanOtsailaren 26an, Errotarena adin guztietako euskaldunez bete zen, Mintzodromoan parte hartzeko xedez. Guztira, 50 lagun inguru animatu ziren euskaraz mintzatzera (horietako batzuk Enkarterriko euskaltegikoak ziren, beste batzuk Balmaseda BHIkoak, eta gainerakoak Berbalagun proiektuko kideak), aurretik hau-tatutako hiru gai hauen inguruan: teknologia berriak, euskara bera, eta jaki motak. Gai bakoitzari buruz hitz egiteko denbora 15 mi-nutukoa izan zen, eta ondoren, parte-hartzaileak mahaiz al-datzen ziren jende berria eza-gutzeko eta hitz egiteko aukera gehiago izateko. Giroa zoragarria izan zen, eta jarduera amaitu-takoan ere euskaraz mintzatzen jarraitu zuten.

Gatibuko bi kideren hitzaldiaGatibu musika taldeko kide Mikel Caballerok eta Álex Sarduik eus-karari eta euskararen erabilerari buruzko hitzaldia eman zuten otsailaren 28an. Ikastolako eta Balmaseda BHIko ia 300 ikaslek gozatu zuten jardueraz, eta bi saio egin ziren.Azken diskoko kanta batekin hel-du zioten hitzaldiari, giroa be-rotzeko, eta gerora, euskal mu-sikaren historiaz mintzatu ziren, harik eta gaur egungo taldeetara heldu ziren arte. Ikasleek galde-rak egin ondoren, hainbat ezuste-ko egon ziren. Batetik, ikastolako gazteek Álexekin abestu zuten agertokiaren gainean. Eta bestetik, Balmaseda BHIko ikasle-talde batek Gatiburen kan-tetako bat abestu zuen, eurek prestatutako musika eta koreo-grafia baliatuta.

UdalBerriak

oHiTUrA

ASTE SAnTUrAKo SArrErAK ETA ArGAZKi LEHiAKETA

Honezkero, hilabeteak dira Aste San-turako antzezlanetarako lanak hasi zirela. Aste Santuko antzezlanen an-tolatzaileak duela zenbait hilabete hasi ziren dena prestatzen. Oraingoz, badakigu aurtengo Jesús Yosu López izango dela, eta Sira Valenciagak Ma-ría Magdalenarena egingo du. Oro-bat, Jesusen bazkari tradizionala api-rilaren 5ean egingo da.

SarrerakHona hemen sarreren prezioak:Ostegun Santua: Aulkiak: 3 euro Orokorra: doan Ostiral Santua: 1. ilarako aulkiak: 13 euro 2. ilarako aulkiak: 11 euro 3. ilarako aulkiak: 11 euro 4. ilarako aulkiak: 9 euro Tribuna: 7 euro Zutik: 5 euro Gurutze-bide Biziduna elkarteak aditzera eman digu Erramu Igandean, apirilaren 13an, Enkarturren bule-goko leihatila zabalik egongo dela sa-rrerak erosteko, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Ostegun San-

tuan bertan ere irekita egongo de Enkarturren bulegoa sarrerak saltze-ko (17:00etatik 21:00etara), eta Ostiral Santuan, berriz, Klaret Antzokikoak zabalduko dira (08:00etatik 09:15era). Apirilaren 12ko 15:00etara bitar-tean, Laboral Kutxaren Telebanka zerbitzua era-bili ahal izango da sarre-rak eskuratzeko, 901101122 telefono-zenbakira deituta. Ordu-tegia 08:00etatik 22:00etara bitartekoa izango da astelehenetik ostiralera, eta larunbate-tan, aldiz, 08:00etatik 15:00etara bitartekoa.

Interesa duen norbaitek bi bide horie-tako bat ere erabili ezin badu, helbide elektroniko honetara idatzita eska ditzake sarrerak: [email protected]. Bertan, eguna, sarrera-ko-purua eta -mota, eta harremanetan jartzeko e-posta adierazi beharko di-ra. Sarrerak leihatilan bertan jasoko dira ordainketaren dokumentua aur-keztu ondoren.

I. Argazki Lehiaketa Tematikoa Berrikuntza gisa, Balmasedako Gu-rutze-bide Biziduna elkarteak Javier María Santa Coloma Memoriala ize-neko argazki lehiaketa tematikoaren lehen edizioa abiarazi du aurten. Sa-riak handiak dira: 1.200 euro iraba-zleari, 800 euro bigarren suertatzen denari, eta 200 euroko akzesita tokiko obra onenari. Argazkiak antzezlan osoan zehar egin daitezke, hala Oste-gun Santuan nola Ostiral Santuan; de-na den, ezin da antzezlana oztopatu, ez eta pertsonaiei hots egin edota flashak erabili ere. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru obra aurkez ditzake apirilaren 28tik maiatzaren 31ra arte, eta jatorrizkoak zein argita-

ragabeak izan behar dute. Paperean aurkezten diren obren gutxieneko for-matua 25 x 35 cm-koa izango da, eta gehienez, 40 x 50 cm-koa. Atzealdean goiburua eta obraren izenburua adie-raziko dira. Horrezaz gain, euskarri in-formatikoan ere atxikiko dira. Forma-tua jpg edo tif izango da, bereizmena 300 ppp-koa eta GBU kolore-ereduan aurkeztuko dira. Fitxategiaren izena obraren izenburua izango da. Bi auke-ra daude argazkiak helarazteko: pos-taz igortzea 32 zenbakiko posta ku-txara (48800 Balmaseda, Bizkaia), elkartearen izenean; edota Pasio Bizi-dunaren Interpretazio Zentroan zuze-nean aurkeztea (Mojazelai kalea 1). Obrekin batera, gutun-azal bat hela-raziko da; kanpoaldean goiburua ida-tziko da, eta egile berak aurkeztutako argazki guztiek goiburu berbera era-mango dute. Datu hauek adieraziko dira gutun-azalaren barruan: izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, pos-ta kodea, udalerria, probintzia, he-rrialdea, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa. Ekainaren 30ean izango dugu garaileen izenen berri. Obra fi-nalistek erakusketa bat osatuko dute. Izena emateko epea martxoaren 7an itxi ziren 2014ko Gurutze-bidean ize-na eman eta parte hartzeko zerren-dak, baina gogorarazi nahi dugu ze-rrenda bat osatu dela etorkizunean parte hartu nahi dutenentzat. Pertso-naia jakin bat egiteko izena emateak ez dakar berau antzezteko eskubidea. Eskaera-inprimaki bat dago, eta bete ondoren, Balmasedako 32 zenbakiko posta kutxara bidal daiteke, edota elkartearen posta elektronikora.Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu Gu-rutze-bide Bizidunak orain dela bi ur-te egin zuela bat teknologia berriekin, eta Facebook nahiz Twitter sareetan argitaratzen dituzte garai honekin lo-tutako berritasunak, ekitaldiak, hitzorduak eta berriak (www.face-book.com/AsociacionViaCrucisVi-vienteBalmaseda eta @VC_Balmase-da).

Aste Santu honetarako berritasuna

Sardui eta Caballero

Page 9: Marzo 14 eusk

LaburkiMartxoa 14 9

Masaje linfatikoaBerdintasun Zinegotzigoak hilero eskaintzen dituen masaje linfa-tikoen saioak martxoan izango di-ra, hilaren 21ean. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurreko hitzordua eskatzea Emakumearen Etxean. Saio horiek 32 eurokoak izango dira, zati batean aipatu Ber-dintasun Zinegotzigoak diruz la-gunduko ditu eta.

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroaBerdintasuna Sailak Elikagaiak manipulatzeko ikastaroaren edizio berri bat antolatu du. Emakumea-ren Etxean izango da, martxoaren 26an, 16etatik 20etara. Izen-ema-tearen prezioa 25 euro izango dira, eta interesa duten pertsonek 946103099 telefono-zenbakira dei dezakete; bestela, Emakumearen Etxera bertara daitezke.

ordenagailu berriak Emakumearen EtxeanAzken aldian berritu egin da Emakumearen Etxeko ordena-gailu-parkea. Ordezkatutako ma-kinak zaharkituak zeuden, eraikina ireki zenez geroztik (10 bat urte izango dira) erabili baitira. Guztira 8 ordenagailu aldatu dira, eta ho-rren bidez, kalitate handiagoa emango zaio udal-zerbitzuari.

GLL-ren eskabideak2014ko lehenengo seihileko Gi-zarte Larrialdietarako Laguntzen eskabideak aurkezteko epea api-rilaren 1etik 30era bitartekoa izango da, biak barne. Ez da onar-tuko aipatutako epea baino lehen edo ondoren aurkeztutako eskabi-derik.

Txapa feministen tailerraMartxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunare-kin loturiko ekintzak, aurten txapa feministen taile-rrarekin amaituko dira. Martxoaren 25ean izango da hori. 17:00etan izango da, Emakumearen Etxean, eta materialak Berdintasun Arloak emango ditu. Ekintza honen xedea da emakumeekin eta fe-minismoarekin loturiko hainbat gai azaltzea eta horien gainean eztabaidatzea, eta, era berean, es-kulan dibertigarriak egitea. Tailerra erabat doakoa bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ema-tea. Interesa dutenek, izena eman ahal izango dute Emakumearen Etxean (946103099 telefono-zenbakian).

dorotea Herrerok 100 urte bete ditu

Otsailaren 11n, Balmasedako alkateak, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko teknikariarekin eta Aldundiko teknikariekin batera, gure bizilagun Dorotea Herrero Fontecha bisitatu zuten bere mendeurrenagatik zoriontzeko. Izan ere, Doro-teak 100 urte egin zituen otsailaren 7an, euren senitarte-

koez inguratuta eta egoera fisiko eta buruko egoera desiragarrian.jakin-min handikoa da berez, eta landareekin esku ona du, baina gehiago gustatzen zaio irakurtzea landareak baino. Ezinegonez beteriko izaeraren zertzelada gisa, nahikoa da esatea erakundeak bisita egin zion egunean pixka bat makalik zegoela, eskailera batetik jausi zelako egongelako armairuan zegoen kandela bat zu-zen jartzen saiatzean. Jada hiru urte daramatza bere etxetik atera gabe. Gehienbat zarataren beldur da, beste ezer baino gehiago, ehun urteko emakume honek oraindik ere txundituta utzi ahal gaitu-eta ibilbide ederra eginez.Horren osasun ona izateko zein sekretu duen galdetu diote, eta Doroteak adierazi du beti izan dela gutxi jatekoa, eta seguruenik guztira ez duela kilo bat indaba jan, ez baitzaizkio lekaleak gustatzen. Halaber, nostalgiaz gogoratu du Ta-banera de Valdabiako (bertan hazi zen) orujoa, aitak ematen baitzion bera umea zenean.Edozein urtebetetzetan bezala, ehun urte egin

dituen honek ere hainbat opari jaso zituen Udalaren eta Al-dundiaren eskutik. Foru erakundeak emandako "Raíces de sabiduría" koadroa gustatu zitzaion gehien, bai eta Balma-sedako putxerita ere; izan ere, indabak gustatzen ez bazai-zkio ere, beti gozatu izan du San Severinoko jai giroan.

Dorotearekin batera, Balmasedako Alkatea, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak,

Udaleko Gizarte Ekintzako teknikaria eta bere biloba

BErdinTASUnA

GiZArTE EKinTZA

Tailerra: amaren egunaOpari polit bat egin nahi diozu zure amari bere egu-na ospatzeko? Bada, Berdintasun Arloak horreta-rako aukera emango dizu apirilaren 25ean egin-go duen tailerrean. 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Ordubetean baino ez, 17:00etatik 18:00etara, zure oparia egin ahal izan-go duzu Gaztetxokoan euskaraz egingo den tailer honetan. Erabat doakoa bada ere eta beharrezko material guztiak barne hartzen baditu ere, derrigo-rrezko baldintza da aldez aurretik izena ematea Emakumearen Etxean, martxoaren 17tik 28ra, tal-dea hobeto antolatzeko.

Harrera handia Emakumearen Eguneko jardueretan

Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna, ospatzeko antolatutako jarduerak herritarren laguntza handia izaten ari dira, eta orrialde hauen bidez eskerrak eman nahi ditugu. Jarraian, ekintza horien guztien artean biren argazkia argitaratuko dugu: joan den mar-txoaren 7an udal frontoian eginiko afaria eta hurrengo egunean Kolitzara mendi-martxa. Guztion artean berdintasuna lortuko dugu.

Afaria eta Kolitzara mendi-martxa

Page 10: Marzo 14 eusk

Laburki

Erabakitzeko dugun eskubidea sustatzeko plataforma sortu daGure Esku Dago herritarrek abia-razitako ekimena da. Eskubide zibil eta politiko (banakakoak zein kolektiboak) guztienganako errespetutik abiatuta, eskubide demokratiko eta unibertsala lortzea du helburu: erabakitzeko eskubidea. Bertan esku hartzen ari diren pertsonak sentsibilitate politiko ezberdinetakoak dira, eta baieztatzen dute, herritar ga-ren heinean, gure etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea dugula, eta irizpen hori herritar guztioi dagokigula.Otsailaren 14an aurkeztu zuten euren plataforma Balmasedako Kultur Etxean. Foro honetan par-te hartzen duten pertsonetako bakoitzak gerora begira proposa ditzakeen proiektu ezberdinez harago, Gure Esku Dago giza ka-te handia antolatzen ari da (ekai-naren 8rako) ekintza kolektibo gisa oinarri demokratikoa duen eskubide hau gizarteratzeari eta baliatzeari begira. Informazio gehiago jaso dezakete gureesku-dago.net web orrian.

nazioarteko elkarbizitzari buruzko tailerraParte hartuko duten neska-mu-tiko guztiekin batera egingo di-ren jolas ekintza eta ekintza di-namikoen bidez, Immigrazio Ar-loak nazioarteko elkarbizitzari buruzko tailerra antolatu du. Bes-te kultura eta tradizio batzuekiko errespetua da apirilaren 22an 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzen-duta egingo den tailer honen oi-narria. Hurrengo egunean, be-rriz, 8 eta 13 urte arteko haurren txanda izango da. Tailerra euska-raz izango da, eta Gaztetxokoan egingo da, 17:00etatik 19:00eta-ra, erabat doan. Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta martxoaren 17tik 28ra bitartean egin ahal izango da Emakumea-ren Etxean.

10

UdALBATZA

MArTxoAK 7Ko UdALBATZAMartxoaren 7an egin zen 2014. urte-ko bigarren ohiko osoko bilkura.

Lehenengo zatiaEbazpen aldean, onetsi egin zen Eus-kararen Erabileraren Kudeaketa Plana 2014. Ordezkaritza duten alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten, Bil-duk izan ezik, abstenitu egin baitzen.Plan hori egiteko, iradokizunak aur-kezteko epea ireki zen, interesdun guztien parte-hartzea sustatze alde-ra. Aurreko urteetan arrakasta han-diena izan duten jarduerak berriz ere egingo dira eta beste apustu batzuk ere sartuko dira. Azpimarratu behar da Plan horrek 44.000 euroko partida duela, eta horri Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hainbat diru-laguntza gaineratu be-harko zaizkiola.Osoko bilkuraren lehenengo zatia amaitzeko, aho batez onetsi zen herri lursaila Vanesa Naranjo Alaézen ize-nean lagatzea, ortua jartzeko.

Bigarren zatiaBi Alkatetza Dekreturen kontu eman ondoren (bat Hirugarren Munduari Laguntzeko Elkarteari diru-laguntza nominatiboa emateari buruzkoa eta bestea Hermanos de Franciscoren ize-nean Martín Mendia 7 helbideko al-daketa puntuala artxibatzeari buruzko), alkateak 2013ko laugarren hiruhilekoaren berankortasun txoste-naren berri eman zuen.Berez, berankortasun txostena egite-ko betebeharra 2010. urtean sortu zen, baina 2011. urtean ondo sartuta egin zen txosten horrek izan behar duen egiturari buruzko gida. 2013ko otsailean eginiko araudiaren azken aldaketa egin ondoren, berriz ere hel-du zioten kontabilitatea egokitzeko gaiari. Horrela, jakin dugu 2013ko laugarren hiruhilekoan ordaindutako fakturen % 78,63 igorri zirenetik 60 eguneko legezko epean ordaindu di-rela. Epe hori gainditu dutenen % 45,63 gehienez ere 10 eguneko ge-roago ordaindu zen. Fakturen % 98,76 30 egun baino lehenago or-daindu dira, % 97,64 oraindik or-daintzeko legezko epean daude, eta

batez beste ordaintzeko epea 8,66 egun ingurukoa izan da. Gainditutako ordainketaren batez besteko epearen kasuan, 23,30 egun ingurukoa da.Ondorio gisa, ezinbestekoa da epe hori murriztea gerora egon dai-tezkeen arau-hausteak bermatzeko. Horretarako, fakturen erregistroaren administrazio-prozedura berrituko da eta sinadura elektronikoaren proze-suari bultzada ematen jarraituko du-gu.Aho batez onetsi zen martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta eginiko erakunde adierazpena. Berdintasuna Arloko zinegotziak es-kerrak eman zizkien oposizioko tal-deei Arlo honek antolatutako bilere-tara bertaratzeagatik. Oraingo hone-tan, berariaz emakumeei eragiten dien lan arloko arazoa nabarmendu nahi izan zuen. Are gehiago gaur egungo esparru ekonomikoan; izan ere, salatu egin ziren gizarte murrizke-tak eta emakumeei haurdunaldia bo-rondatez etetearen inguruan eraba-kitzeko eskubidea ukatzeko ahalegi-na.Hurrengo puntuan onetsi egin zen EAJk, sozialistak taldeak eta CLIk aur-keztu zuten erakunde adierazpena, genero-indarkeriaren edozein kasu-ren aurrean Udalak egin beharreko jarduketei buruzkoa. Adierazpen hori aipatu taldeek onetsi zuten, eta Bildu taldeak (ez zen deitutako batzordean egon) kontrako botoa eman zuen. Adierazpen horrekin argi utzi da Uda-lak gaitzetsi egiten duela emakumea-ren aurkako edozein indarkeria ekintza.EH Bilduk kontrako botoa eman zuen; izan ere, euren ustez neurri gehiga-rriak eskatu behar dira dauden neu-rriei eransteko, eta beharrezkoa bada, protokoloa aldatu behar da (2012ko Udalbatza Osoan aho batez onetsia) eta herritarrei dei egin behar zaie, mu-gi daitezen. Horrez gain, gizartearen gaitz hori sufritzen duten emaku-meentzat giza kontaktu gehiago jarri behar da. Gainerako taldeek onetsi-tako adierazpenak azpimarratu egi-ten du garrantzitsua dela biktimen beharrizanak artatzeko berariazko protokoloak ezartzea, betiere bikti-men intimitaterako eta konfidentzial-

tasunerako eskubidea babestuta.Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gizar-te klausulak kontratu publikoetan sartzeari buruz, eta aho batez onetsi zen. Nabarmendu zen beste erakunde batzuetan mota hauetako klausulak ezartzeari buruzko hainbat formula egin direla honako arlo hauetan: lana, gizarte segurtasuna, lan arloko osa-suna, euskararen erabilera sozialaren sustapena, genero-berdintasuna eta abar.Bigarren zatiaren seigarren puntua izan zen EAJk Toki Administrazioa za-harberritzeari buruz aurkeztu zuen mozioa. Asmoa izan da euskal talde horren negoziazioari Kongresuan ba-lioa ematea, bigarren xedapen gehi-garri hori sartzearen bidez, zaindu egiten baitu foruen bitxitasuna eta udalen autonomia Euskadiko udale-rrietan eta azpimarratu egiten baitu finantzen zaintza foru aldundiei da-gokiela, eta ez Ogasun Ministerioari. Horrela, udalek gaitasuna izango du-te euren berezko eskumenak zein di-ren erabakitzeko eta euren udal auto-nomia garatzeko, betiere horiei dago-kien finantza iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatzen bada.Kasu honetan ere Bilduk bere mozioa aurkeztu zuen, eta ez zuten onetsi go-bernu taldearen kontrako botoen bi-dez.Era berean, aho batez onetsi zen talde politiko guztien artean adostutako mozioa, hain zuzen ere, haurdunaldia borondatez eteteari buruzko Legea aldatzeari buruzkoa. Horren bidez, defendatu nahi izan zuten emaku-meek ama izateko edo ez libreki era-bakitzeko duten eskubidea.Bilduk aurkeztutako galderak eta es-kaerak atalaren ondoren, talde poli-tiko horrek osoko bilkuran aurkeztu zituen jorratu ez ziren bi mozio; izan ere, ez zituzten lortu premiazkotzat jotzeko beste botorik, EAJren kon-trako botoak direla eta.

Azkenik, zehaztu zen datorren ohiko osoko bilkura maiatzaren 9an egin-go dela, 09:00etan.

UdalBerriak

Page 11: Marzo 14 eusk

Laburki

11Martxoa 14

Mendi Taldearen irteerakHona hemen Balmasedako Mendi Taldeak datozen asteotarako an-tolatu dituen irteerak:-Egun erdiko txangoa Udalatxera (1.117 m). Elorrio, Bizkaia. Mar-txoaren 30ean izango da.-Zenbait eguneko bidaia Sierra Nevadara (Granada), Mulhacén (3.482 m) eta Veleta (3.398 m) mendietara joateko. Apirilaren 17tik 21era.

Mulhacén mendia

Balmasedaren garaipenak esku pilotanIragan urtarrilean jokatu ziren esku pilotako Enkarterriko txapelketako finalak. Beste behin ere, Balmaseda gailen-du da, hiru kategorietan azken faserako sailkatu baita eta kadeteen finalera iritsi. Izan ere, David eta Pablo bi-kiek osatzen duten bikoteari esker, Balmaseda txapeldun suertatu da aipatu kategorian.Beste alde batetik, Álex García balmasedarra eta bere bikotekidea nagusitu egin ziren Santurtziko Gabonetako txapelketako finalean (Martín Fernández V. Memoriala). Beraz, esku pilotari dagokionez, Balmaseda arrakastarik arrakasta dabil, eta Pelotazale elkarteak lanean jarrai-tuko du, gure Hiribilduak ildo beretik jarrai dezan. David eta Pablo anaiak Alex García

KiroLA

Gol bakarra Federazioa Kopako finala jokatzeko

Balmasedak amaitu egin du Federa-zioa Kopako jardun ederra: 2-0 garai-tu zuen La Balugan, 2. B mailako CD Ourense taldearen aurrean. Emaitzak ez du balio izan finalerako sailkatze-ko, baina, hala ere, taldeak oso partida

ona egin zuen, eta zaleak oso pozik agertu ziren aurrez aurrekoa amaitu-takoan.Hiribilduko giroa ezin hobea izan zen egun osoan, eta futbol zelaiaren itxu-ra ere bikaina zen: harmailak zaleez bete ziren, eta etengabe babestu zi-tuzten Balmako jokalariak.Epikoa izan zen martxoaren 5ean La Balugan bizitako partida. Tokiko tal-dea hasierako txistutik bertatik aurre-ra jabetu zen baloiaz, eta zenbait aukera huts egin ondoren, Santi Véle-zek 44. minutuan inauguratu zuen markagailua. Gidoia ez zen aldatu bi-garren zatian: Balmasedak jaun eta jabe jarraitu zuen aukerak sortzen, za-le handiek bultzatuta.Geroago, 72. minutuan, partidako ar-bitroak tokikoen aldeko penaltia adie-razi zuen eremuan jokalari bat bota izanagatik, baina Ourenseko atezai-nak gelditu egin zuen Iker Zarateren

jaurtiketa. Balmasedak ekin eta ekin jarraitu zuen, eta 86. minutuan, Santi Vélezek sare galiziarrak zulatu zituen eta markagailuan 2-0 emaitza finka-tu.Ondoren, 90. minutuan, jaurtiketa gu-rutzatu batek ezkerreko zutoina igur-tzi zuen; golak partida luzatzea eka-rriko zuen, eta ia ziurra litzateke fina-lerako sailkatzea, talde galiziarrak 10 jokalari baino ez baitzituen zelaian azken minutuetan, defentsetako bat kanporatu zutelako.Ordutik partida amaitu arte, gure tal-deak Patok defendatutako atea ja-zartzen jarraitu zuen; baina, hain zu-zen, Pato bera bikain aritu zenez, Ou-rense finalerako sailkatu zen.Jokalariek gala gisako txaloaldia jaso zuten partida bukatutakoan, horrela-xe amaitu baitzuten txapelketan izan-dako partaidetza ona.

Enkarterriko Emakumeen iii. BiraBalmasedana ziklismo-elkarteak an-tolatu egin du, SC Zallaren eta Udala-ren Berdintasun Sailaren laguntzare-kin, Challenge Enkarterriko Emaku-meen III. Bira. Martxoaren 29an eta 30ean izango da. Zehazki, emaku-meentzako ziklismo-lasterketaren edizio bat da, Euskaldun garaikurra-ren baitan, non lehenengo mailako estatuko taldeek parte hartzen baitu-te. Lehenengo egunean (igandea) Za-llako saria jokatuko da. Lasterketa 16:30ean hasiko da, eta ibilbidearen baitan daude Ibarra Gobeo, Balmase-da, Otxaran, La Herbosa, Artzentales, Las Barrietas eta Avellanedako gaina. Irteera eta helmuga alboko herrian ezarri dira.

Bigarren egunean (igandea), lehiake-ta 11:00etan hasi eta Balmaseda Sa-ria jokatuko da. Irteera eta helmuga Balmasedan egongo dira, eta ibilbi-dea hau izango da: La Herrera, Ibarra, Zalla, Otxaran, Sopuerta eta Artzenta-les. Ziklistak itzultzen direnerako Emakumearen Etxean zenbait ogitar-teko prestatzen lagundu nahi dute-nek informazio gehiago eska dezake-te 635713555 telefono-zenbakira deituta.Balmasedana ziklismo-elkarteak za-letu guztiak animatzen ditu lasterke-tara bertaratzea, neskek euren hanketan daramaten ziklismo ona gozatzeko eta gure adorearekin eta txaloekin animatzeko.Emakumezkoen kirola

Uste duzuna baino gutxiagogatik

jAr EZAZU ZUrE

irAGArKiA

Deitu 657 795 811 telefonoraastelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.edo helbide honetara:

[email protected]

-en

Balmaseda osoa, udaletxea bera ere,

gorri-urdinez edertu ziren gure taldea animatzeko

Page 12: Marzo 14 eusk

UdalBerriak12

Zoko Maiteak emandako hitzaldiakZoko Maiteak Emakumearen Etxean doan emango diren hitzal-di interesgarri batzuen bidez Eus-kadi ezagutzera gonbidatzen zai-tu.- “Bizkaia: Situación geográfi-ca, comarcas, su costa, Bilbao”: martxoaren 20an, 17:30ean.- “Araba: Situación geográfica, comarcas, Vitoria-Gasteiz”: martxoaren 27an, 17:30ean.- “Gipuzkoa: Situación geográ-fica, comarcas, su costa, Do-nostia-San Sebastián”: apirila-ren 3an, 17:30ean.- “El País Vasco-Francés”: apiri-laren 10ean, 17:30ean.

Sanfilippo sindromeaDatorren apirilaren 5ean kontzertu bat egingo da, Sanfi-lippo sindromea pairatzen duten pertsonen alde. Besteak beste, María Riverok, Txaso Gómezek, Jon Arraibik eta Mildek parte har-tuko dute. Saio bikoitzeko kontzer-tua izango da (20:00etan eta 22:00etan). Prezioa: 6 euro. Bildu-tako diru guztia Stop Sanfilippo elkarteari emango zaio. Apirila-ren 2an, 8:00etan, hitzaldi bat emango da Emakumearen Etxean, gaixotasun horri buruz.

64ko kinta64ko kintaren urteko bazkaria prestatzen ari dira. Apirilaren 12an izango da, baina oraindik ere erabakitzeko daude ordua eta lekua. Parte hartu nahi dutenek mozorro-gai hau dute: punk-rock. Informazio gehiago Facebooken, Balmasedan 64an jaiotakoen orrialdean.

76ko kinta1976. urtean jaiotakoek bazkaria egingo dute martxoaren 29an. 15:00etan izango da, Batzokian. Festan parte hartu nahi baduzu, 35 euro sartu besterik ez duzu egin behar Kutxabankeko 2095 0074 60 9113598261 kontu zenbakian.

Laburki KiroLA

HErriTArrAK

“Horizontes al Futuro” proiektuari buruzko berriak heldu dira

Aita Goyok laburbildu egin digu zer nolakoa izan den ikasturte hasiera “Horizontes al Futuro” proiektuan, hau da, Hondurasko Comayagua hi-rian dagoen neska-mutilentzako etxe-egitasmoan. Aurten, eskaera handie-gia izan dute joskintza, soldatze eta konputazio tailerrek. Horrez gain, jen-

deari irekitako bizartegia dute oso prezio merkean, eta bertan praktikatu eta lan egiten dute proiektuko gazte batzuek. IHNFAk (haurren eta fami-lien Hondurasko institutua) bidaliko dituen neska-mutilen zain daude, eta AEBko talde batek oso liburu interes-garriak eman dizkie dohaintzan.

Era berean, aditzera eman digu Eddit hezitzailea joan dela (“amets ame-rikarrari” heltzen saiatuko da) eta Wi-llian Otoniel itzuli dela.Baina hona hemen zeregin horren atsekabegarriena: duela gutxi proiek-tuko ikasle Kevin Eduardo hil dute. Mutila 15 urte betetzekoa zen, eta duela urtebete baino gehiago erabaki zuen Horizontesetik alde egitea; izan ere, lehengusu bat zuen Ultras tal-dean, eta eurek eraman zuten. Bere kasuan ezinezkoa izan zen, baina aita Goyoren eta bere laguntzaileei esker, bazterketa egoeran dauden neska-mutil askok aurrera egitea lortzen du-te. Orrialde hauek baliatu nahi ditugu horregatik guztiagatik eskerrak ema-teko.

Balmaseda BHiren esker ona Zezen Elkartearen Asanblada orokorra

IES Balmaseda BHIko hezkuntza komunitateak (ikas-leak, irakasleak, familiak...) es-kerrak eman nahi dizkie balma-sedar guztiei, otsailaren 4an Agate Deunari abestu zion Ins-titutuko taldeari arretaz, ado-rez eta eskuzabaltasunez egin baitzioten harrera. Eskerrik as-ko bihotz-bihotzez!

Balmasedako Zezen Elkarteak elkarte-kide guztiei deitzen die, datorren mar-txoaren 14an egingo den Asanblada Orokorrera bertara daitezen. Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Presiden-tetzaren, Idazkaritzaren, Diruzaintza-ren eta kideen txostenez gain, Zuzenda-ritza Batzordeko karguak berritzeaz ere hitz egingo da.

Horizontes al Futuro proiektuaren gazte batzuk

YoSU GóMEZ BALEnciAGA 8. GELdiTU dA SAHArA MArATHonEn

Yosu Gómez Balenciaga bal-masedarrak Sahara Ma-rathonen parte hartu zuen joan den otsailaren 24an, eta 8. lekuan gelditzea lortu zuen. Lasterketa horretako 14. edizioko lehenengo eus-kalduna izan da. Leku horrek meritua du; izan ere, guztira 20 herrialdetatik iritsitako 400 parte-hartzaile baino ge-hiago bildu ziren. Maratoia-ren helburua da, lasterketak berak dakarrena ez ezik, herri sahararrak bizi duen egoera-rekin solidarizatzea. Korrika-

lariek inguruko ikastetxe eta ospitaleak bisitatu zituzten, eta etxetik eramandako ma-teriala eman zuten.Yosuk lasterketa-denboral-dia prestatzen jarraitzen du. Mendi-lasterketak egiten di-tu gehienbat, eta oso denbo-ra onak lortu ohi ditu. Esate baterako, Apuko Igoeran egindakoa aipa daiteke: 600 korrikalariren artean, 38. gel-ditu zen.Zorionak eta zorte on, Yosu!!

Yosu Gómez

Abesten Udaletxean

Page 13: Marzo 14 eusk

Martxoa 14 13

-Garaje partzela alokairuan Ateneo eraikinean. 50 euro hilabetero. 946800756.-Txokoa alokairuan Pandozalesen: 2 tximinia, egur-labea eta lursail txikia. 605768366.-Baster taberna alokairuan (Kalbario kalea). 620814619-Garaje partzela alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647-Garajea alokairuan Félix de la Torre kalean. 676917108-Etxebizitza alokatzen da. Erdialdean. 635742209.-Hainbat partzela itxi alokairuan (auto, karabana eta bestelakoetarako). Balmase-datik 4 km-ra, Santecilla de Menan. 675708318 (Sergio).-La Union taberna alokairuan edo salgai, Enkarterri etorbidea 65 helbidean. 608487950 /649417911.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Gazte nazionala altzarigintzan, obretan, etxe aldaketetan eta abarretan lan egiteko prest. 650571995.-Balmasedako mutila tabernari edo sukaldeko laguntzaile gisa lan egiteko prest. Eskarmentuduna. 662429364.-Nazioko klinikako laguntzaileak bere burua eskaintzen du adinekoak eta umeak zaintzeko. Baita sukaldari gisa ere. Eskarmentuduna. 660357757.-Balmasedako neska bat prest dago etxeko lanak egiteko eta haurrak zein pertsona nagusiak zaintzeko. 656742472.-Neska arduratsua lan bila dabil, haurrak eta pertsona nagusiak zaintzeko, eta etxeko lanak egiteko. Esperientzia eta gomendioak. 629793760.-Euskara: eskola partikularrak eta itzulpenak. Esperientzia praktikoa eus-kaltegietako irakasle gisa. Maila guztiak. 656710411/ 946087086.-Telekomunikazio ingeniaritzako ikaslea banaka edo talde txikietan eskola partikularrak emateko prest. Etxean bertan edo nire txokoan eskolak emateko aukera. Lehen eta Bigarren Hezkuntza (euskaraz eta gaztelaniaz). 685722864.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxe-tresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.- Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8 eta 15 urte bitar-teko haurrei. Lokal propioarekin. Arkaitz - 665738777.

Salmenta-Pisua salgai. Merkea, erdigunean bertan (Hedegile kalea 57, 2), igogailuarekin. 4 lo-gela (hormetan sartutako armairuak), 2 bainugela, egongela-jantokia, altzariz jantzi-tako sukaldea, halla, trasteleku zabala (patiora begira dagoen leihoa) eta berogailua. 605719788.-Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa eta apeoekin. 4850 m2. 946102258.-LEd teknologiako bonbillak salgai. Energia eraginkortasuneko proiektua egite-ko. Energia errendimendu handiko produktu berriak, 3 urtetik gorako bermea. Kalita-tearen eta prezioaren arteko harreman oso lehiakorra. 666845698.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.-Yamaha markako maleta gogorra salgai, saxofoi altua eramateko. Oso egoera ona. 35 €. 637404136.-Garaje partzela salgai Pío Bermejillo kalean, “Markesaren etxe”-aren ondoan. 625786429 /665026859.-Pisu ia berria, dotorea, San Severino plazaren ondoan (Ateneo eraikina, Ercorecako ataria). 4. solairuan, 130 m2-ko azalera. Trastelekua ere badu (10 m2), eta garaje zabal-zabala (hautazkoa), etxebizitzara zuzenean doazenak. 32 m2-ko saloia, 16 m2-ko sukaldea, 3 logela, 2 komun. Horma-armairuak. Alokairuan ere har daiteke, erosteko aukerarekin. Ikusi egin behar da nahitaez. 268.000 €. 654140222.-Etxebizitza atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 ibilgailurako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio berogailua. 200.000 euro. 679597404.

oporrak Bakean 2014AFANISen (Saharako haurren harrera familien elkartea), beste urte batez, Saharako haurrak harreran hartzeko lanean dihardugu, gutxienez datorren udako bi hilabetetan euren eguneroko bizitzan izaten dituzten gabeziak al-de batera utz ditzaten. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak izango dira.Haur horiek urte osoan Saharako (Tindufen, Argelian) errefuxiatuentzako kanpamentuetan bizi dira egoera prekarioan, eta guztion artean udako bi hilabete hauetan euren egunez egun bizi dutenaren aldean beste errealitate bat ezagutzea erraztu behar diegu, eta, horrela, elikadura egonkorragoa eta osasungarriagoa eskaini ahal izango diegu,bertan egin ezin dituzten me-diku azterketak egingo dituzte eta udaro jasan behar izaten dituzten tenpe-ratu altuetatik ihes egingo dute.Afanisek, programa hori kudeatzen duen erakundea den heinean, bidaiaren gastuak eta beharrezko izapide guztiak hartzen ditu bere gain.Parte hartu nahi duten pertsonek 945 27 70 45 edo 650 13 40 11 telefono-zenbakietara dei dezakete edo bestela [email protected] helbide ele-ktronikora idatzi eta zuzenean Oporrak Bakean 2014 programaren inguruko informazioa jaso.

oparitu-Euskal artzain txakurkumeak oparitzen dira, abenduaren 11n jaiotakoak. 679276515.

Erretiratuen Elkartearen bazkaria

Martxoaren 8an, Balmasedako Erretiratuen Elkarteak urteko bazkaria egin zuen udal frontoian. Argazkia J. M. San Vicente Cresporena da.

Page 14: Marzo 14 eusk

Udaltzaingoak aurkitutakoakMartxoaren 10ean, Udaltzaingoak ho-nako hauek aurkitu ditu: giltzak, diru-zorroa eta soin-uhala.

KZgunea martxoanMartxoan, goizeko 9etatik 13etara egongo da zabalik KZgunea.Ikastaroak eta mintegiak:-Gizarte sareei buruzko ikastaroa: martxoak 17tik 25era, 9etatik 11etara.

-LinkedIn: martxoak 26, 9etatik 11eta-ra.-Skype: martxoak 27, 9etatik 11etara.-Oinarrizko Open Office Impress: mar-txoak 27, 11etatik 13etara.-Wikipedia: martxoak 28, 9etatik 11etara.-Open Office Impress aurreratua: mar-txoak 28, 11etatik 13etara.-Lortu lanpostua: martxoak 31, 9etatik 11etara.-Oinarrizko Open Office Calc: mar-txoak 31, 11etatik 13etara.

UdalBerriak Martxoa 1414

Zezen Elkartearen Asanblada Orokorra: martxoaren 14an, 19:30ean, Kultur Etxean.“Geltokia” dantza ikuskizuna: martxoaren 14an, 20:15ean, Kla-ret Antzokian.Beherapenen IX. Azoka: mar-txoaren 15ean, 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, udal frontoian.Zinea: El caballero Don Latón: martxoaren 15ean, 19:30ean; martxoaren 16an, 17:00etan, Kla-ret Antzokian.Juan Urteaga Loidiri omenal-dia: martxoaren 15ean, 20:15ean, San Severino elizan.Zinea: ”Agosto”: martxoaren 15ean, 22:30ean; martxoaren 16an eta 17an, 19:30ean, Klaret Antzokian.Personal shopperra izateko ikastaroa: martxoaren 17tik 27ra, 14:30ean, Kultur Etxean.Hitzaldia: Bizkaia: Situación geográfica, comarcas, su costa, Bilbao”: Martxoaren 20an, 17:30ean, Emakumearen Etxean.Masaje linfatikoa: martxoaren 21ean, Emakumearen Etxean.Entzunaldia Aguirre musika-es-tudioan: martxoaren 22an, 19:00etan, Klaret Antzokian.Zinea: Monuments Men: mar-txoak 22, 22:30ean; martxoak 23 eta 24, 19:30ean, Klaret Antzo.Txapa feministak egiteko taile-rra: martxoaren 25ean, 17:00etan, Emakumearen Etxean.Elikagaiak manipulatzeko ikas-taroa: martxoaren 26an, 16:00etatik 20:00etara, Emaku-mearen Etxean.Hitzaldia: “Araba: Situación geográfica, comarcas, Vitoria-Gasteiz”: Martxoaren 27an, 17:30ean, Emakumearen Etxean.Opera: Turandot: martxoaren 28an, 20:00etan, Klaret Antzokian.Challenge Enkarterriko Emaku-meen III. Bira: martxoaren 29an, 16:30ean, Zallan; martxoaren 30ean, 11:00etan, Balmasedan.3D zinea: Las Aventuras de Pea-body y Sherman: martxoaren 29an, 19:30ean; martxoaren 30ean, 17:00etan, Klaret Antzo-kian.

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

Zinea: Ocho apellidos vascos: mar-txoaren 29an, 22:30ean; martxoaren 30ena eta 31n, 19:30ean, Klaret Antzokian.Hitzaldia SanFilippo Sindromea: Apirilaren 2an, 18 h., Emakum.Etxean.Hitzaldia: “Gipuzkoa: Situación geográfica, comarcas, su costa, Donostia-San Sebastián”: Apirila-ren 3an, 17:30ean, Emakumearen Etxean.Chihuahua kabareta: apirilaren 4an, 20:00etan, Klaret Antzokian.Kontzertua SanFilippo Sindromea: Apirilak 5, 20 eta 22etan, Klaret Antz. “El País Vasco-Francés” hitzaldia: apirilaren 10ean, 17:30ean, Emaku-mearen Etxean.Gazte Joben aurkezpena: apirilaren 10ean, 18:00etan, Klaret Antzokian.Kulturarteko bizikidetzari buruzko tailerra: apirilak 22 eta 23, 17etatik 19etara, Gaztetxokoan.Amaren egunaren inguruko taile-rra: apirilaren 25ean, 17:00etatik 18:00etara, Klaret Antzokian.Balmasedako Gurutze Bide Bizi-dunari buruzko I. argazki lehiake-ta tematikoa: apirilaren 28tik maiatzaren 31ra bitarteko epea, Gu-rutze Bide Biziduna elkartean.

Aurtengo inauterietako 14 urtetik gorako taldekako mozorrorik onena. Argazkia: J. M. San Vicente Crespo. / Me-jor disfraz de grupo hasta 14 años de estos carnavales. Foto: J. M. SanVicente Crespo.