teknologia berriak

64
1. gaia Sarrera Informatikaren historia Ordenagailu-belaunaldiak Ordenagailuak gaur egun Sareak eta Internet Arazo sozial eta etikoak Oinarrizko kontzeptuak

Upload: xabier-huarte-sanchez

Post on 16-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Azalpen batzuk

TRANSCRIPT

Page 1: TEKNOLOGIA BERRIAK

1. gaia SarreraInformatikaren historia

Ordenagailu­belaunaldiakOrdenagailuak gaur egun

Sareak eta InternetArazo sozial eta etikoakOinarrizko kontzeptuak

Page 2: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 2/64

Lan eta aurkikuntza asko egin behar izan dira, lehendabiziko ordenagailua eraiki baino lehen.

Zenbatzeko eta, aldi berean, zenbatutako kantitateak adierazteko lehen tresna atzamarrak izan ziren. Sistema hamartarra sortu zen hala.

Gizakiak beti behar izan ditu kalkuluak egiteko eta informazioa prozesatzeko baliabideak. Baliabide horien konplexutasuna, denborarekin batera, areagotuz joan da behar berriak sortu ahala, eta teknologiaren aurrerapenen mende egon da.

Informatikaren historia

Page 3: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 3/64

Aurrekariak Abakoa: kalkulatzeko gailurik zaharrena

Abako japoniarra

Abako errusiarra Abako txinatarra

Abako erromatarra (calculi)

Page 4: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 4/64

Aurrekariak

Akatsik  gabe  kalkulatu  beharraren  ondorioz  sortu  ziren  lehenengo  kalkulagailuak.  Kalkulagailu mekanikoa  abako  moduko  bat  da,  baina  gurpil  horzdunak  ditu  hagaxkak  eta  bihiak  izan beharrean, eta mekanismo batez baliatzen da bururako unitateak gobernatzeko.

John Napier (1617) Logaritmoak asmatu zituen. Hala, biderketak eta 

zatiketak batuketa eta kenketa bihur zitezkeen. Napierren arrabola: biderketak batuketetan 

oinarrituta egiteko mekanismoa.

Blaise Pascal (1642) Pascalina izeneko batugailu mekanikoa asmatu 

eta egin zuen. Merkataritza­aritmetikarako batuketak eta 

kenketak.

Page 5: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 5/64

Wilhelm Schickard (1623) Lehendabiziko kalkulagailu mekanikoa egin 

zuen. Napierren arrabolak eta Pascalen batugailuaren 

antzeko batu­kengailu bat uztartzen ditu. Pascalen makina baino hobea eta lehenagokoa.

Aurrekariak

Gottfried Leibniz (1672) Kalkulu infinitesimala asmatu zuen. Kalkulu 

modernoaren aitzindaritzat jotzen da, Newtonekin batera.

Hobetu egin zuen Pascalen kalkulu­makina: kalkulagailu unibertsala.

Zenbaki­sistema bitarra asmatu zuen, gaur egungo ordenagailuek darabilten lengoaia.

Page 6: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 6/64

Kalkulu matematikoa

Charles Babbage (1822) Diferentzia­makina

Funtzio­taulak kalkulatzeko eta inprimatzeko gailu mekanikoa.

Makina analitikoa Txartel zulatuaren kontzeptua baliatu 

zuen. Ideia berriak erantsi zituen:

Memoria, sarrera­irteerako gailuak, kontrol­unitatea eta prozesadorea.

Kalkulagailu  mekanikoak  ez  ziren  automatikoak.  Horrek  esan  nahi  du  operadore  baten  laguntza behar  zutela  une  oro,  eta,  beraz,  eragozpen  handia  zen  emaitzak  azkarrak  eta  fidagarriak  izan zitezen.

Joseph Marie Jacquard (1805) Txartel zulatuak erabiliz, ehungailuak automatizatzea 

lortu zuen: Jacquarden ehungailua.

Page 7: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 7/64

Kalkulu matematikoa Augusta Ada Byron (1843)

Lehendabiziko programatzailetzat jotzen da. Babbageren makina analitikoaz ekuazio traszendenteak 

eta integral definituak ebazteko zenbait programa argitaratu zituen.

Aurreranzko eta atzeranzko adarkatzeak eta begiztak erabili zituen.

AEBetako Defentsa Sailak ADA izena eman zion bere programazio­lengoaia ofizialari.

Herman Hollerit (1879) Informazioa automatikoki tratatzen zuen 

lehendabiziko makina, txartelak irakurtzen zituen makina.

7 urtetik 2 urtera laburtu zuen Amerikako errolda egiteko denbora.

Datu­prozesaketa automatikoaren garaiari ekin zion.

Enpresa bat sortu zuen, eta handik atera zen IBM (1924).

Page 8: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 8/64

Lehendabiziko ordenagailuak

Lehendabiziko ordenagailuak elektromekanikoak izan ziren (erreleetan oinarrituak).

Z3 (1941) Konrad Suse alemanak garatu zuen. Lehendabiziko ordenagailu funtzional, programagarri 

eta elektromekanikotzat jotzen da.

MARK I (1944) IBM Automatic Sequence Controlled Calculator. Howard Aiken­ek eta Grace Hooper­ek garatua, 

Harvardeko Unibertsitatean eraiki zuten, IBMren laguntzaz.

Bost tonako pisua zuen, eta 700.000 errele eta 800 km kable baino gehiago zituen.

Page 9: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 9/64

Ordenagailuen bilakaera

Huts­hodiak Transistorea (1948)

Zirkuitu integratuak(60ko hamarkada)

Mikroprozesadorea (1971)

Erreleak

Page 10: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 10/64

1. belaunaldia (1939­1958)Erreleen ordez, huts­hodiak hasi ziren erabiltzen

ENIAC (1945) Lehendabiziko ordenagailu elektronikotzat jotzen da. 

Jaurtigaien ibilbideak kalkulatzeko erabili zen. John Eckert eta John Mauchly amerikarrek garatu 

zuten. 18.000 hodi zituen, eta 30 tonako pisua zuen. Mark I 

baino 300 aldiz azkarragoa zen, eta 400.000 dolar balio zuen; Mark Iek, berriz, 5.000.000.

Balbula bidez funtzionatzen zuten ordenagailuen garaia da. Esparru zientifiko­militarrean baino ez zen erabiltzen.  Makinak programatu ahal izateko, zuzenean aldatu behar ziren haien zirkuituen 

balioak (makina­lengoaia). Makina handi eta astunak ziren, korronte­kontsumo handikoak. Txartel zulatuak baliatzen ziren. Biltegiratzen masiboa, zinta magnetikotan eta danborretan.

Page 11: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 11/64

1. belaunaldia (1939­1958) Colossus (1943)

Alemaniako (Lorenz makinaz) armadaren mezuak deszifratzeko makina britainiarra.

Atanasoff­Berry Computer (1939) Sistema linealak ebazteko kalkulagailu txikia, John 

Atanasoff fisikariarena. ENIAC baino lehenagokoa, baina ez zen ez automatikoa, 

ez programagarria. Epaiketa bat izan eta gero, historiako lehen 

konputagailutzat jo zuten.

UNIVAC (1954) Lehendabiziko kudeaketa­ordenagailu 

elektronikoa. Arrakasta handia merkatuan, ordura arte IBM 

nagusi bazen ere. IBMk 705ak merkaturatuz erantzun zuen, eta 

berehala berreskuratu zuen buruzagitza.

Page 12: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 12/64

John von Neumann (1945) ENIAC eraikitzen ziharduen taldean sartu zen. Programak memorian gordetzea proposatu zuen, datuak balira 

bezala, eta ez, Babbageren diseinuaren garaitik egiten zen moduan, memoria berezi batean. Von Neumannen arkitektura erabiltzen da haren ondorengo eta gaur 

egungo ordenagailuetan. Von Neumann motako lehendabiziko ordenagailua eraikitzen, 

aurrea hartu zion EDSACek (1949).

1. belaunaldia (1939­1958)

EDSACVon Neumann arkitektura

Page 13: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 13/64

2. belaunaldia (1958­1964)Huts­hodien ordez, transistoreak hasi ziren erabiltzen

Transistorea (1948) Bell Laborategiek asmatu zuten. Huts­balbula baino fidagarriagoa, txikiagoa eta 

merkeagoa zenez, haren lekua hartu zuen.

Belaunaldi honetan, honako hauek agertu ziren: Lehendabiziko ordenagailu komertzialak. Aurretiazko programak zituzten, 

geroago sistema eragile bihurtuko zirenak. Goi­mailako programazio­lengoaiez (Cobol, Fortran) egindako instrukzioak 

interpretatzen zituzten. Hala, programatzaileak lengoaia horiez idazten zituen bere programak, eta ordenagailuak makina­lengoaiara itzultzen zituen.

Erabilera berriak: Airelineetako erreserbak, aire­zirkulazioko kontrola... Energia­kontsumo txikiagoa, tamaina txikiagoa

Page 14: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 14/64

2. belaunaldia (1958­1964)

Transistore bidezko IBMren eta Sperry Rand­en lehen ordenagailuak IBM 7070 (1960) eta UNIVAC 1107 (1962) izan ziren.

IBM 7070 UNIVAC 1107

Page 15: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 15/64

3. belaunaldia (1964­1971)Transistorearen ordez, zirkuitu integratuak hasi ziren erabiltzen

Zirkuitu integratuak erabiltzea du bereizgarri garai horrek. 60ko hamarkadaren erdialdean hasi ziren erabiltzen. Hala, kostua merkatu eta prozesatzeko ahalmena handiagotu egin zen 

eta, aldi berean, txikiagotu egin zen makinen tamaina.  Garai horretan sortu ziren multiprogramazioa, denbora partekatzea 

eta antzeko kontzeptuak.   “Softwarearen krisia” delakoa ere gertatu zen. Lengoaia unibertsalak sortu nahi izan ziren: PL/1 (1964). Estandarizatu egin ziren lengoaiarik erabilienak: 

Fortran (1966), Algol (1968) eta COBOL (1970).  Belaunaldi horretakoak dira, halaber, BASIC (1964) eta Pascal (1971).

Page 16: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 16/64

3. belaunaldia (1964­1971)

Nabarmentzekoak dira: IBM 360 familia (1964), garai hartako 5.000 milioi dolar inbertitu zituen IBMk hura garatzeko; eta, batez ere, IBM 370 (1970), belaunaldi hartako produkturik ospetsuena.

IBM 360IBM 370

Page 17: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 17/64

Osagai elektronikoen integrazioa da garai horretako berezitasuna, eta, ondorioz, mikroprozesadorea sortu zen: Mikroprozesadorea ordenagailuaren oinarrizko elementu guztiak 

uztartzen dituen zirkuitu integratua da. Lehendabiziko ordenagailu pertsonalak sortu ziren.

4. belaunaldia (1971­1988)Mikroprozesadoreak sortu ziren

Intel 4004 (1971) 4 biteko mikroprozesadorea, txip soil 

batean egindako lehendabiziko mikroprozesadorea.

Microsoft (1975) IBMren PCrako MS­DOS. Goraka hasi zen haren arrakasta.

Page 18: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 18/64

4. belaunaldia (1971­1988)

IBM PC (1981) Apple IIren arrakastak IBM PC sortzera bultzatu zuen 

IBM. Informatika pertsonalaren hedapen masiboa ekarri zuen. Arkitektura irekia zerabilen, eta horrek arrakasta eman 

zion, baina lehiakideek fabrikatutako klonak ere agertu ziren (Compaq, Dell, Gateway).

Apple II (1977) Garaje batean sortu zuten bi gazte iparramerikarrek: 

Steven Jobs eta Stephen Wozniak. 8 biteko arkitektura zuen, 6502 prozesadorean 

oinarritua.

Sinclair ZX80 (1980) ZX81en eta Spectrum­en aurrekoa.

Page 19: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 19/64

5. belaunaldia (1988­gaur) Japonian, ordenagailu­belaunaldi berri bat garatzeko ikerketei ekin zitzaien 

90eko hamarkadan. «5. belaunaldiko ordenagailu» izena eman zitzaien.

Belaunaldi horretako ordenagailuek honako eginkizunak bete behar zituzten: Gizakien eskarmentu, arrazonamendu­ahalmen eta adimen osoa behar lezaketen 

konponbideak ematea oso arazo konplexuei. Hizkuntza naturalen azpimultzo handiak maneiatzea eta ezagutza multzo 

handietan oinarriturik egotea.  Oso konplexuak izanik ere, informatikan adituak ez diren pertsonek erabiltzeko 

daude diseinatuta belaunaldi horretako ordenagailuak.

Handik 10 urtera, bistakoa zen proiektuaren porrota. Autore askok uste dute ez dela belaunaldi gehiagorik sortuko, teknologia mailako aurrerapausoak ez baitira uste bezain azkar gertatzen ari.

Page 20: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 20/64

5. belaunaldia (1988­gaur) Ordenagailua lan­tresna gisa erabiltzeak, ordea, gero eta arrakasta 

handiagoa du. Aurrerapausoak hainbat arlotan ari dira ematen: Teleinformatika­arloan. Ekipoaren tamainaren eta kostuaren murrizketa etengabea. Adimen artifiziala programatzeko eta garatzeko teknikak eta prozesu­

kontrolerako teknikak (robotika). Giza esperientzian oinarritutako sistema adituak: medikuntza­

diagnostikoak, ekipoak konpontzea, ibilgailuen bideak hautatzea...

Page 21: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 21/64

Ordenagailuen etorkizuna Ordenagailu kuantikoak

qubit­ak (kuantu­bitak) erabiltzen dituzte.  Atomo baten egoeran gordetzen dute 

informazioa. Atomoen propietateen arabera, hauek izan 

daitezke egoerak:  Zero edo bat. Bien nahaste bat.

Hala, qubit bakoitzean aldi berean bi balioen nahaste bat gorde daitekeenez, aldi bakar batean trata daiteke informazio guztia.  Oso denbora laburrean kalkulu kopuru handiak behar dituzten arazoei 

konponbidea emateko berebiziko gaitasuna. Gainera, atomoz eraikiko lirateke, eta miniaturizazio maila ikaragarria 

lortuko litzateke.

Page 22: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 22/64

Ordenagailuen etorkizuna Ordenagailu molekularrak

Prozesatu beharreko informazioa molekula organiko bidez adierazten da, eta saiodi baten barruan erreakzionarazten dira, arazo bat ebazteko.

Saiodi batean molekulek aldi berean erreakzionatzeko duten gaitasuna baliatzen da, eta, hala, datu kopuru handia trata daiteke aldi berean.

Molekulen tamaina dela­eta, ordenagailu kuantikoekin lor daitekeen tamainaren antzekoa lor daiteke.

Ikaragarria da gorde daitekeen informazio kantitatea. Zentimetro kubiko batean, bilioi bat CDtan gorde daitekeen beste informazio 

gorde daiteke.

Page 23: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 23/64

Ordenagailuak gaur egun

Superordenagailuak Zerbitzariak Lan­estazioak Ordenagailu pertsonalak Ordenagailu eramangarriak Xede jakineko ordenagailuak

Page 24: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 24/64

Mainframe­ak eta superordenagailuak Balioa: 1.000.000 €. Konputazio­lan handiak behar 

dituzten jardueretarako. Denbora partekatu egiten da:

Erabiltzaile bati baino gehiagori erantzuten zaio aldi berean.

Erabiltzaile bakoitzari denbora­tarte laburrak ematen dizkio ordenagailuak.

Kalkulu intentsiboetarako erabiltzen dira.

Page 25: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 25/64

Zerbitzariak Zerbitzuak (programak eta 

baliabideak) eskaintzen dizkiote hainbat erabiltzaileri, sare baten bidez.

Lan horretarako berariaz diseinaturik daude zerbitzariak: Hardware erredundantea dute, 

fidagarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko.

Askotariko baliabideak (prozesadoreak, memoria, diskoak), errendimendua hobetzeko.

Page 26: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 26/64

Lan­estazioak Kalkulu­potentzia handia 

behar duten erabiltzaileentzat: Grafikoak Prozesamendua Multiataza

Batez ere, aplikazio zientifikoak.

Mahai gaineko ordenagailuak dira, gama altukoak.

Page 27: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 27/64

Ordenagailu pertsonalak Erabiltzaile bakar batentzat. Eguneroko lanetarako 

potentzia nahikoa: Interneten nabigatzea. Testuak eta bestelako lan 

batzuk idaztea. Musika entzutea, bideoak 

ikustea... Askoz kostu txikiagoa dute. Gehienak bateragarriak dira 

IBMren PCarekin (PCak edo klonak).

Page 28: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 28/64

Ordenagailu eramangarriak Erraz eraman 

daitezkeen ordenagailuak (3 kg baino gutxiagokoak).

Mahai gaineko ekipoen potentzia bertsua dute.

Ordenagailu eramangarrien muturrean, PDAk daude.

Page 29: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 29/64

Xede jakineko ordenagailuak

Mota jakin bateko atazak burutzea da haien eginkizuna.

Haien programazioa aldatzea ez da erraza, zirkuituetan grabaturik baitago (firmware).

Ordenagailu txertatuak: mota askotako gailuetan ezarriak (etxetresna elektrikoetan eta gailu elektronikoetan).

Page 30: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 30/64

Interneten historia

Sareen sorrera ARPA agentziaren eginkizuna ARPANETen sorrera ARPANETetik Internetera Interneten sorrera Interneten iraultza World Wide Web

Page 31: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 31/64

Sareen sorrera 60 hamarkadan, ordenagailuak handiak eta 

mugiezinak ziren. Erabiltzaileak ordenagailua zegoen lekura joan behar zuen. Datuak gordetzeko euskarriak erabiltzen hasi ziren.

Sareak sortzen dira: Superordenagailuetako terminalen ordez, ordenagailu 

pertsonalak ezarri ziren (LAN sareak). Zaila zen ikerketa­datuak partekatzea.

Kasurik onenean, modemak erabiltzen ziren (WAN sareak). Garestia zen telefonoa erabiltzea.

Datuak transmititzeko baliabide eraginkorrak aurkitu nahi ziren. Multiplexadorea: Telefono­lineako denbora­tarteak.

Page 32: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 32/64

ARPA agentziaren eginkizuna ARPA (1985)

Estatu Batuek ikerketarako gobernu­agentzia bat eratu zuten, SESBaren mehatxuei aurre egiteko. Sputnik I.a jarri zuen espazioan.

Defentsa Sailaren kontrolpean zegoen. Haren helburua:

AEBak defendatzeko aplikazio teknologiko ez­konbentzionalak garatzea eta eratzea.

Hurrengo urteetan ordenagailuek eta komunikazioek izandako berrikuntza askoren eragilea izan zen.

Page 33: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 33/64

ARPANETen sorrera 60ko hamarkadaren amaieran, gerra hotzean.

Nola eutsi komunikazioei, gerra nuklear bat gertatuz gero? Lehendabiziko konponbidea pakete­kommutazioa izan zen.

Sare telefoniko batean zehar zirkulatzen duten “mezu” izeneko segmentu txikitan zatitzen da komunikazioa.

1963an, Licklider­ek irudikatu zuen lehendabiziko aldiz Internet. Internet iragartzen zuen memorandum bat bidali zien 

“Galaxiarteko Ordenagailu Sareko Kideei”. Ordenagailuek informazioa partekatzeko eta beste pertsona 

batzuekin komunikatzeko balio zezaketela baieztatzen zuen.

Page 34: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 34/64

ARPANETen sorrera 1969an, ordenagailu­sare esperimental bat eraikitzeko 

eskatu zuen ARPAk. UCLA Ikerketa Zentroa. Stanford Ikerketa Institutua (Kalifornia). Kaliforniako Unibertsitatea (Santa Barbara). Utahko Unibertsitatea (Salt Lake City).

Page 35: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 35/64

ARPANETen sorrera 1970eko martxoan, ARPANET ekialdeko kostaraino iritsi 

zen, BBN sarean sartu zenean.  1972an, unibertsitate eta ikerketa­zentroetako 25 

ordenagailu zeuden konektatuta.

Page 36: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 36/64

ARPANETetik Internetera 1972an, “publiko” bihurtu zen ARPANET.

Hasieran, hiru zerbitzu eskaintzen zituen: Urruneko ordenagailu eta bestelako gailu batzuetarako 

sarbidea. Fitxategi­transferentziaren bidez, informazioa partekatzea. Urrunetik inprimatzea edo beste leku batzuetan kokatutako 

inprimagailuetan inprimatzea. Posta elektronikoa urte batzuk geroago ezarri zen, eta 

arrakasta handia izan zuen.

1973an, nazioarteko lehen konexioa egin zen. Satelite­lotura, Londresko Unibertsitatearekin.

Page 37: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 37/64

Interneten sorrera Beste sare batzuk garatu ziren, ARPANETetik kanpo.

CSNET, BITNET, SPAN, MFENET, USENET, EARN… Bata bestearekin konektatzeko arazoak, protokoloen arteko 

bateraezintasunak zirela eta. Komunikazio­estandar berria garatu zen:

TCP/IP Sare eta ordenagailu ezberdinak konektatzeko aukera ematen 

zuen. Sareen artean, atebide bat ezarri beharra zegoen. Paketeak garraiatzeko biderik azkarrena bilatzen zuen.

1983an, Internet jaio zen ofizialki. ARPANETek TCP/IP estandarrera egokitu zituen bere sareak.

Page 38: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 38/64

Interneten iraultza Sistemak hazkunde handia izan zuen.

Aurrerapausoak eman ziren ordenagailuen gaitasunetan eta abiaduran. 

Zuntz optikozko kableak hasi ziren erabiltzen. Hedapenaren ondorioz, arazoak sortu ziren:

Konektatutako ordenagailuen kopurua gero eta handiagoa zen. Datu­zirkulazio handiak sortu ziren, posta elektronikoaren 

arrakastak eraginda. 1988an, lehen programa arrotza edo harra sortu zen.

Internet mundura plazaratu zen albisteen bidez. Milaka ordenagailu saturatuta edo, segurtasunagatik, 

deskonektatuta.

Page 39: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 39/64

Interneten iraultza 80ko hamarkadaren amaiera aldera, informazioa aurkitzeko eta 

ordenatzeko tresnak asmatu zituzten erabiltzaileek. Lehendabiziko sistema Archie izan zen:

Fitxategiei eta direktorioei buruzko informazioa aurkitzeko sistema. Datu­base erraldoia zen, eta fitxategi­izen asko eta fitxategi 

bakoitzaren zerbitzaria zeuden erregistraturik. 1990eko ekainean, desegin egin zen ARPANET. 

Lehendabiziko konexioak egin ziren lekuetan, Interneteko sareak jarri ziren.

1991ean, Gopher zerbitzua sortu zen Minnesotako Unibertsitatean. Informazioa menu eran antolatzen zuen. Menua ikusi, batera edo bestera joan eta hautaketak egin 

zitzaketen erabiltzaileek.

Page 40: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 40/64

World Wide Web 1992an, Interneteko informazioa antolatzeko modu 

bat asmatu zuen Tim Berners­lee suitzarrak.  World Wide Web (WWW edo W3) izena jarri zion sistema 

hari. Hipertestuak erabili zituen; hau da, Interneteko beste gai 

batzuekin lotzeko erakusleak eta helbideak. Nabigatzeko eta informazioa ikusteko hasi zen erabiltzen 

WWW. 1993an, Marc Andersen­ek MOSAIC diseinatu 

zuen: Web nabigatzailea, erabiltzaileak errazago eta erosoago 

aritzeko. Saguaz klik eginez jaso zitekeen informazioa MOSAICekin.

Page 41: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 41/64

World Wide Web

Beste aipamen batzuk: 1994 – Hotmailek web bidezko posta­zerbitzua 

eskaini zuen. 1994 – World Wide Web Consortium (W3C).  1995 – JAVA lengoaia sortu zen. 1996 – Mirabilis enpresak (Israel) ICQ sortu zuen. 1998 – Google sortu zen.

Page 42: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 42/64

Internet gaur egun Azken urteetan, ia edozein pertsonak dauka Internetera 

konektatzeko aukera.

Page 43: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 43/64

Internet gaur egun

Page 44: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 44/64

Internet gaur egun Irabaziak lortzeko aukera bat da enpresa askorentzat.  Informazio­truke anarkikoa, munduaren aldaketa 

azkarraren beraren adierazgarri. Internet­kontzeptu berria sortu da, Web 2.0:

Ohiko web orrietatik zerbitzarietan ezarritako eta erabiltzaileentzat egindako web­aplikazioetara igarotzea. 

Pentsamolde horren bultzatzaileen asmoa da Web 2.0ko zerbitzuek, kasu askotan, mahai gaineko aplikazioak ordezkatzea.

Page 45: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 45/64

Interneten etorkizuna Internet2

Informazioa abiadura handian eta fidagarritasun handiz igortzeko hobekuntzak.

Web semantikoa WWWri metadatu semantikoak eranstea, datuen edukia, 

esanahia eta erlazioa adierazteko. Makinek aztertu ahal izango dituzte, automatikoki.

Hobetu egingo da sistema informatikoek batak bestean duten eragingarritasuna.

Bitarteko giza eragile gutxiago beharko da. Internet mugikorra

Interneten nonahikotasuna adierazten du.

Page 46: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 46/64

Ordenagailuen erabilera Bulegotika­suiteak

Page 47: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 47/64

Ordenagailuen erabilera Internet eta posta

Page 48: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 48/64

Ordenagailuen erabilera Grafikoak eta argazki digitalak

Page 49: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 49/64

Ordenagailuen erabilera Soinu eta bideo digitala (multimedia)

Page 50: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 50/64

Ordenagailuen erabilera Programazioa

Page 51: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 51/64

Ordenagailuen erabilera Zenbakizko kalkuluak eta kalkulu matematikoak

Page 52: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 52/64

Ordenagailuen erabilera Datuak biltzea eta gordetzea

Page 53: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 53/64

Ordenagailuen erabilera Entretenimendua

Page 54: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 54/64

Ordenagailuen erabilera Adimen artifiziala eta robotika

Page 55: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 55/64

Arazo sozial eta etikoak Pribatutasuna arriskuan. Jabetza intelektuala babesteko zailtasunak. Sistema informatikoetan akatsak gertatzeko 

arriskua. Lana automatizatzeko eta 

despertsonalizatzeko arriskua. Teknologiarekiko mendekotasuna.

ALDATU BEHARRA DU TEKNOLOGIAK…                          ALA PERTSONOK DUGU ALDATU 

BEHARRA?

Page 56: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 56/64

Informazioaren tratamendu automatikoa eta arrazionala aztertzen duen zientzia da.

Oinarrizko kontzeptuakINFORMATIKA = INFORmazioa + autoMATIKA

Sarrerako datuak

Irteerako datuak

Sarrerako datuak jasotzen dira (input).

Jasotako informazioa prozesatu egiten da, behar diren eragiketak eginez.

Emaitza bat sortzen da, eta kanpora eramaten da informazioa (output).

Gorde egiten da informazioa.

INFORMAZIOA

INSTRUKZIOAK – zer egin behar duen adierazten diote ordenagailuari. 

DATUAK – programak baliatzen dituen edo sortzen dituen elementuak.

Page 57: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 57/64

Informatikan 3 baliabidek hartzen dute parte: Fisikoak: edo hardwarea (gogorra edo ukigarria) Logikoak: edo softwarea (biguna edo moldagarria) Gizakia: informatika langileak: Ikerlariak, analistak, 

programatzaileak, sistema edo sare administratzaileak, etab. Ordenagailua:

Datuak habiadura handian prozesatzeko gai den gailua. Sarrerako datuen arabera irteera edo emaitza jakin bat 

bueltatzen duen sistema. Teknologia mikroelektronikoz osatutako sistema digital, 

programa edo agindu­segida baten bitartez datuak prozesatzeko gai dena.

Oinarrizko kontzeptuak

Page 58: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 58/64

Beste: Informazio Sistema batek datuak edo informazioa helburu 

zehatz batekin kudeatzen dituen sistema da. Informatikak Informazio Sistema automatikoak ahalbidetzen 

ditu.  Erabilera jakin baterako sortutako programa bat edo gehiagoz 

osatutako multzoari aplikazio deitzen zaio. Sistema informatikoa: aplikazioak burutzeko beharrezkoa 

den elementua. Algoritmo edo prozesu: problema baten ebazpenerako 

eman behar diren urratsen deskribapen formala (eragiketa­segida).

Oinarrizko kontzeptuak

Page 59: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 59/64

Hardwarea: euskarri fisikoa

HARDWAREA

SOFTWAREA

Euskarri logikoa

Euskarri fisikoa

Ordenagailua osatzen duten elementu materialen multzoa da: Gailu elektroniko eta elektromekanikoak, zirkuituak, kableak, 

txartelak, armairu edo kutxak, mota guztietako periferikoak eta beste elementu batzuk.

Sistema informatiko baten elementu fisikoa da; hau da, entitate fisikoa duten elementu guztiek osatzen dute.

Page 60: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 60/64

Ordenagailuaren oinarrizko osagaiak Kutxa barruan:

Prozesadorea (CPUa).

Memoria. Busak eta atakak.

Periferikoak: Sarrerako gailuak. Irteerako gailuak. Datuak gordetzeko 

gailuak.

Sarrerako gailua Irteerako gailua

Datuak gordetzeko gailuak

Memoria

Prozesadorea (CPU)

Page 61: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 61/64

Ordenagailuaren oinarrizko osagaien eginkizunak Mikroprozesadorea: 

Datuak tratatzeko eragiketa guztiak egiten ditu.  Datu­fluxua kontrolatzen du. Memoria kudeatzen du. Periferikoak gobernatzen ditu. 

Memoria:  Kodea (memorian gordeta dagoen programa) eta 

mikroprozesadoreak tratatzen dituen datuak gordetzen ditu.  Periferikoak: 

Ordenagailuaren sarrera­irteerako sistema osatzen dute. Batetik, prozesadoreari sarrerako datuak ematen dizkiote; 

bestetik, prozesatutako datuak jasotzen dituzte, kanpoaldera igortzeko edo gordetzeko.

Page 62: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 62/64

Softwarea

Arazoak konpondu beharra dute pertsonek. Ordenagailuek mota guztietako “trikimailu teknologikoak” 

egin ditzakete. Halere, batak eta zeroak besterik ez dute ezagutzen.

Softwarearen bidez, pertsonek ordenagailuekin lan egin dezakete.

SOFTWAREASOFTWAREA

Page 63: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 63/64

Softwarearen banaketa Sistema eragileak.

Makinaren hardwarea zuzenean kudeatzen dute, honen gaineko programen arteko interfaze moduan jokatuz.

Aplikazioak. Funtzio konkretu bat betetzeko pentsatuak daude: 

hala nola, testu prozesadorea, datu­base kudeatzailea etab.

Programazio lengoaiak eta erremintak. Programatzaileek softwarea garatzeko erabiltzen 

dituztenak.

Page 64: TEKNOLOGIA BERRIAK

 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak 64/64

Ariketak. Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin 

batera dohala esaten da, zergatik? Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta 

konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa? Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, 

erabiltzen dituela esaten da, zergatik? Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea, 

mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra? Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu. Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.