teknologia berriak

12
Leticia Conde Loreain Martínez Maria Undabarrena Haur Hezkuntza 32

Upload: maritajon

Post on 02-Aug-2015

1.608 views

Category:

Business


5 download

TRANSCRIPT

Leticia CondeLoreain MartínezMaria UndabarrenaHaur Hezkuntza 32

Gaur Gabonak osteko lehen klase eguna da. Leire jaiki da lehena, eta oraindik lo dagoen ama esnatzera joan da.- Esnatu ama, bada ordua, eskolara berandu helduko gara!

Baina ama burkoarekin estali eta honela esaten dio:- Ez, ez eta ez! Orain ez! Goiz da, eta zurekin jolastu nahi dut. Ez dut eskolara joan nahi.- Tira ama, ondo portatu, nagusia zara. Badakizu oporrek ez dutela betiko irauten. Gabonak eta gero zer hasten da? Eskola. Goazen ba.

Azkenean ama jaiki eta janzten hasi da. Oso urduri dago, ezin du gona lotu, eta laguntza eskatzen dio Leireri.

Berokia eta botak jantzi eta haserre esaten dio alabari:- Banago.

Bidean Leire ama distraitzen saiatzen da.- Begira ama, oraindik ez dituzte kendu kaleetako argiak, zuhaitzek ez dute hostorik…Lasai ama, eguna berehala igaroko da, lanera joango zara, lagunak ikusiko dituzu… Baina amak haserre aurpegia ipini du eta astiroago ibiltzen hasi da. “Apropos egiten du, ni haserretzeko” pentsatzen du Leirek.

Eskolan haserre aurpegia duten guraso gehiago topatu dituzte, baina umeek ikusiko ez balituzte bezala egin, eta Gabonetako kontuak kontatzen dizkiete elkarri.

Eskolan haserre aurpegia duten guraso gehiago topatu dituzte, baina umeek ikusiko ez balituzte bezala egin, eta Gabonetako kontuak kontatzen dizkiete elkarri.

Gurasoak ere elkarrekin hasten dira hitz egiten.- Nire semea zentimetro bat hazi da.- Ba nirea kilo bat loditu da.- Nirea Olentzero harrapatzen saiatu da.- Ba nireak gripea hartu du.

Txirrinak jo du.Umeek gurasoak besarkatu eta agurtzen dituzte.Leirek amari esaten dio:-Geroarte ama! Joan zaitez autobusa hartzera, garaia duzu!Eta Mikelek bereari:- Ondo lan egin ama! Ez beldurrik izan, ez zait ezer gertatuko.

Guraso batzuek ez dute seme-alabengandik aldendu nahi. Eskola hesira eutsi eta honela oihu egiten dute:- Beste muxu bat!Eskola lehen eguna denez, umeak itxarote onekoak dira eta beste muxu bat ematen diete.

Gurasoak joandakoan haurrak lasaitu eta gurasoen jarreraz hasten dira hizketan.-Nirea ez da oso gaizki portatu, baina kostatu zaio ohetik ateratzea- dio Leirek. -Nireak boltsoa ahaztu, ondoren giltzak, eta gero berokia. A ze burua!- esaten du Endikak.- Badakizue, ohitzeko denbora eman behar zaie. Gurasoentzat oso gogorra da lehen eskola eguna!

Jolastokian eguzkia ageri da. Haurrek ondo pasatu ahal dute, azkenean!