k53 2006 07

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

264 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K53 2006 07
Page 2: K53 2006 07
Page 3: K53 2006 07

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Infomazioa 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Karenka 10-11

Natura 12

Malenetako argazkixak 14-15

Gizartia 17

Kirola 18-19

Teknologia berrixak 20-21

Auzoz auzo 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIATAMBORRADAKO HAIZE-ZURRUNBILOTAN

San Ferminetan txupinazioa jaien adierazgarri nagusia bada, mutrikuarrontzattanborrada jaien hasiera isladatzen duen ikurra da. Duela urte dexente herriansortutako ohitura zaharrari hala nola eutsi egiten diogu. Baina oraintxe, ez dakit!Gaztetxoago ginenean ilusio iturri izaten zen nagusiagoak danborradan ikustea.Eskatutako adina izateko desiatzen egoten ginen haundiekin parte hartzeko.Neska-mutil, gizon-emakume eta kuadrillak ilusioz ikusten genituen Malen bez-perari hasiera ederra emateko prest. Baina badirudi danbor hotsen txispa itzal-tzen doala. Zer gertatzen da? Aspertu egin al gara? Alpertu egin al gara?Badakit astun xamarra izaten dela entsaioetara joatea, aste barruan, afaltzekoorduan eta uda sasoian. Baina ez al du merezi esforzutxo bat egitea, herriko ohi-tura zaharrei eusteko?Kontuan hartzekoa da, baita ere, danbor-jotzaileak nagusitzen doazela. Batzuekurte mordoa daramate parte hartzen eta penagarria bezain ulergarria da lagatzeaerabakitzen dutenean. Baina, bada Mutrikun gazteri jatorra jaietan ondo pasa-tzeko prestu dagoena. Ba, a ze jaietako hasiera ederra, tanborradan parte har-tzea!Herriko gazteak animatu nahi nituzke tanberna txuloa ordu batzuetan utzi (geroere hantxe egongo da eta) eta hain polita den ohitura zaharra eustera. Gaurkogazteok gara etorkizunean gure txikienek tanborrada ezagutu dezaten bidebakarra. Eutsi diezaiogun!Ah! Beste gauzatxo bat! Puri-purian dagoen Berdintasun Legea Mutrikun hankaz-gora utzi eta emakumeak dira gaur egun kopuruz tanborradan nagusi. Poztekoaden kontua beste toki batzuekin alderatuta. Hala ere, herriko mutil eta gizonez-koak despistatuta dabiltza. Gero ta gutxiagok parte hartzen dute eta. Agian tan-borradaren haize-zurrunbiloetatik ihesi? Animatu eta parte hartu!

Agurtzane Urriolabeitia

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: K53 2006 07

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)UZTAILA

14tik 16ra Jabier Otxagabia17tik 20ra A. Zalduegi21etik 23ra M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)24tik 27ra Jabier Otxagabia28tik 30era Lon Apraiz31n M. C. Riveiro

ABUZTUA

1etik 3ra M. C. Riveiro4tik 6ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)7tik 10era Lon Apraiz11tik 13ra Jabier Otxagabia14tik 17era A. Zalduegi18tik 20ra M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)21etik 24ra Jabier Otxagabia25etik 27ra Lon Apraiz28tik 31ra M. C. Riveiro

IRAILA

1etik 3ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)4tik 7ra Lon Apraiz8tik 10era Jabier Otxagabia11tik 14ra A. Zalduegi15etik 17ra M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)18tik 21era Jabier Otxagabia

OTX

AG

AB

IA: 6

89 5

8 57

59

- A

PRA

IZ: 6

30 0

5 50

97

ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

- R

IVEI

RO

:667

33

88 9

0

Page 5: K53 2006 07

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

TRANPAN GORA TABERNARIEN ELKARTETIK

Tabernarioi udaletxetik inposatu nahi diguten ordutegiberrien aurrean, honakoa azaltzera gatoz:

• Herriko sozioekonomia ez dago momenturik one-nean. Herrian mugimendu gutxi dabil eta komer-tzioan bezala, ostalaritzan ere eragina nabarmenada. Gure kasuan, aste bukaera eta jai egunetakodiru sarrerak dira urtean zehar bizirauten laguntzendigutenak. Ordutegi berriekin murrizketak besterikez datoz (lan pixkat egin dezakegun egunetanorduak kentzen dizkigute), laguntasuna emanbeharrean, ito larrian jartzen gaituzte, gure lanpos-tuen etorkizuna kolokan jarriz.

• Zaraten arazoa herri guztietako arazoa da. Aisialdigiroan jendea batzen den lekuetan beti sortzen dazarata, bai frontoian, bai tabernan, bai kalean…Baita motorrak kalian gora kalian behera dabiltza-nean, baita kale garbiketako makinak martxandabiltzanean…

• Tranpan Gora Tabernarien Elkarteak, urtean zeharherriko ekimenetan parte hartu eta herritarrentzatekintza ezberdinak antolatzeko dirua jartzen du.

• Hitz egiteko eta denon artean irtenbide bat adoste-ko prest gaude, baina inposaketaren bidea ez duguegokiena ikusten. Egoera kontuan hartuta, elkarbi-zitza on baterako guztion ahalegina eta ulermenaezinbestekoak dira.

TRANPAN GORA TABERNARIEN ELKARTEA

HONDARTZAREKIN, ZER?

Batzuentzat zorionez eta nire kasuan zoritxarrez, jadanik portu-ko obrak habian dira. Lehenengo hondartzaren egoera tamalga-rria ikusita burumendiko hondartzara jaisten hasi naiz eguraldiona aprobetxatuz. Baina bertako egoera ere ez da oso ona;zakarrak, dutxara ailegatzeko zailtasunak... Lehenengo hondar-tzarekin eta inguruekin ganoraz ezin badugu disfrutatu, detailepolita litzateke burumendikoa txukuntzea!Beraz, dagokionari eskatzen diot mesedez burumendiko hon-

dartzak eta inguruak garbitzeko eta behin porlana botatzen hasi-ta, bertako dutxari pare bat eskailera jartzeko.

Herritar bat

Page 6: K53 2006 07

puri-purixan6

Zabielgo arte tailerraAurten hemeretzi urte beteko diraarte tailerra Zabielen martxan jarrizenetik. Orain gutxi azaldu dituzteurtean zehar egindako lanakaurtengo kurtsoari bukaeraemanez, baina Santixo Egunekomargo lehiaketa dute oraindik berenardurapean, oporrak hartu aurretik.Tailerraren egoeraren berri jakinnahian gerturatu da KalaputxiArantxa Arakistain, Joxe SanSebastian, Manu Abad eta Juan MariBelaustegirekin solas egitera, etahona hemen haiek azaldutakoak.

Nola duzue antolatuta tailerra?Ia hasieratik lau gune ezberdin ditugu: pinturakoa,

zeramikarena, tailua egurrean eta beste gune txikiagobat beste arlo batzuk entseatzeko. Kurtso batetik beste-ra, etortzen diren pertsonen arabera, aldakorra izaten dagune hauen erabilera; aurtengo kurtsoan, adibidez,hogeitalau pertsona bildu gara, eta batzuk izan ezik,beste guztiak pinturan ari izan gara. Tailua zaila da ira-kaslerik gabe jarduteko, baina, hala ere, lan batzuk egindira; zeramikan, ostera, sei hilabetetan arazoak izanditugu labearekin eta ezer gutxi egin ahal izan dugu.Pare bat lagun ahalegindu dira beste arlo batzuk jorra-tzen.

Tailerrean parte hartzeko, hogei euroko kuota beste-rik ez da eskatzen kurtsoaren hasieran, eta trukean dau-kagun tresneria guztia dago eskura.

Irakasle falta dela eta, nola egiten duzue aurrerateknika aldetik? Ala, denok zarete autodidaktak?

Egia esan, herriko artistak izan ziren tailerra sustatuzutenak, eta batzuek, Anizeto, Xiri eta Bittor bezala, urteaskotan jardun izan dute eguneroko irakasle lanetan etaikastaro bereziak zuzentzen, beraz, hauek izan dira gureegarria asetzen joan diren iturriak. Kalaputxiren bitartez,benetan eskertu nahi diegu egindako lan eskerga. Baina,egoerak ez dira betiko izaten, eta gaur egun ahal dugunmoduan egiten dugu aurrera. Maila pertsonalean saia-tzen gara liburuak irakurtzen, museoak bisitatzen, bestetailer batzuekin harremanak izaten eta lan edo teknikaberriak entseatzen... Ondoren, hau guztia besteekin kon-partizen saiatzen gara.

Page 7: K53 2006 07

Nolako taldea biltzen zarete?Gizon-emakumezkoak gara eta adinaren batez

bestekoa berrogei eta berrogeita hamar urte bitar-tekoa. Gazteenak hogeita zazpi bat eta adinekoe-nak hirurogeita hamabost bat. Bittorrek ere, berelaurogeita bederatzi urteekin egiten dizkiguoraindik bisitak.

Nahiz eta gutxieneko adina hamasei urtetandugun jarrita, aurten lehenengo aldiz adin horre-tara iristen ez diren lau gaztetxo ere izan ditugugure artean. Eta kontent gaude.

Giroa lagun artekoa da, lasaia eta egunerokoa-ren zama arintzen laguntzen duena.

Maila pertsonalekoak aparte, beste helburu-rik baduzue?

Tailerrak beti ikusi izan du herriak ematendigun laguntza beste era batera bueltatu beharradagoela, baina, egia esan, gaur ez dugu inolakoproiektu berezirik; iraunkortasuna dugu lehen hel-buru, zeren orain urte gutxi desagertzeko kinkalarrian gertatu baiknen eta eutsi beharra dago.

Gutxiengotzat hartzen ditugun beste helbu-ruak hauxek dira: kurtso bukaeran gure lanakherriari aurkeztea, Santixo Eguneko margo lehia-keta antolatzea eta unean-unean beste taldeetatikeskatzen dizkiguten laguntzei ahal dugun mailanerantzutzea. Horretan saiatu gara aurten ere, etaurtean zehar apaingarri batzuk prestatu ditugu

herri ekintza batzuetarako; horretaz gain, oraingutxi berrogeita hamar kuadro, bi eskultura etatailu batzuk aurkeztu ditugu gure lanak Zabieleneratu dugun erakusketan; azkenik, Santixo Eguna-ren antolakuntza dugu betetzeko.

Santixo Eguna. Zeintzuk dira margo lehiaketahonetan parte hartzeko oinarriak?

Aurten XXVI. lehiaketa izango da eta azkenurteetako baldintzak izango ditu: nahi duten guz-tiei irekia; Mutrikuri dagokion zerbait izan behardu gaitzat; teknika eta formato libreak; lanen zigi-ladura goizeko zortzietatik hamarrak bitarteanegin bekarko da, eta lanak eguerdiko ordu bieta-rako aurkeztu beharko dira. Sariak: 540 e, 240 e,150 e, hiru lehenengoentzat, 60 eko accesit bateta 150 e lehen herritarrarentzat, baita 60 e mar-go materialetan herriko hamabost urtera artekoe-tzat. Noski, epai-mahai bat izango da lanak sari-tzeaz arduratuko dena.

Zer gehiago nahi duzue azaldu Kalaputxitik?Santixo Egunaren inguruan, parte hartzera dei

egingo genieke mutrikuarrei. Uste dugu pertsonaasko dagoela lan txukun bat azaltzeko gaitasuna-rekin, eta lotsa alde batera utzita ager daitezelaZabielera beren tramankuluekin. Bestetik, dato-rren urteko kurtsoan, parte hartzera gonbidatunahi genituzke duda-mudatan dabiltzanak, etaaurrez ziurtatu giro eta harreman egokia aurkitu-ko dutela.

puri-purixan 7

Page 8: K53 2006 07

8 bi hitzetan

MARTXAN DITUGU KAYAKAK!BERTAN DENDARIENELKARTEAREN ZOZKETA

Aurtengo udan ere hortxe daukagu kayaketan ibiltzeko auke-ra paregabea. Uztailaren hasieratik irailaren hirura arte, larun-bat eta igande guztietan, eman ahal izango ditugu paseo fres-kagarri bezain jostagarriak tramankulu lirain horietan. Eguer-di-artean izango da, 11:30etatik 12:30etara bitartean.

Parte hartzeko bazkide egin beharra daukazue eta, horretara-ko, 10,00e ordaindu besterik ez dago. Hortik aurrera doan ibi-liko zarete.

Kayakekin irteeraren batean parte hartu nahi duzuenok izenaemanda eduki behar duzue, aurrez, Turismo Bulegoan; baina,horretarako epea konturatu gabe pasatu baldin bazaizue,lasai, zoazte Arraun Taldearen egoitzara, larunbat edo igandegoizean eta, lekurik baldin badago, ba, joan ahal izango zare-te arraun egitera.

Hemezortzi urtetik beherakoek gurasoen sinadura beharkodute itsasora atera aurretik. Izan ere, segurtasun kontuak geroeta estuagoak baitira guztiontzat.

Bestalde, ez ahaztu, San Piñastegi egunean kuadrilen ar-teko estropada jokatuko dela eta, horretarako, Malenakondoren hasiko direla entrenamenduak. Izena eman nahi du-zuenok deitu telefono honetara: 617520502 eta hitz egin Ri-txirekin. Badakizue lauko taldeak behar direla, patroia eta hi-ru arraunlari. Aurtengoa zortzigarren urtea izango da. Animazaitezte!

Bertan dendarien elkarteak ohitura-ri jarraituz aurtengo Malenetakoere 1000 eurotako zozketa antolatudu.

Bertan elkarteko dendetan eroske-tak egiteagatik txartela jasoko dubezeroak aipatu zozketan partehartzeko.

Zozketa uztailaren 21ean, eguer-dian egingo da Goiko Plazan.

Bestalde, datorren irailaren 2anMutrikun egingo den Ertaroko Azo-kan dendariek beren produktuakkaleratuko dituzte eta parte hartu-ko dute ekitaldian.

Page 9: K53 2006 07

9bi hitzetan

komikixa gotzon santander

ZAHARREI OMENALDIA HERRIAK HERRIARENTZAT

Abuztuaren 15ean Zaharren Eguna osapatuko da, herrian ohituradenez. Dagoeneko XXXIV. edizioa izango da aurtengoa eta, jaiarenantolaketaren ardura duen Ziñua soziedadeko Boni Lekubek adierazidigunez, herriak herriarentzat egindako omenaldia da Amabirjinarenegunekoa.

Ziñuako bazkideen ondoan hainbat herritar izaten da egun horretanlaguntzaile, baina era batera edo bestera beste askoren laguntza erebadutela adierazi nahi dute. Hasi txapelak, oroigarriak eta abar eskain-tzen dituztenekin eta bazkalondoko bertsolariekin amaitu arte, hamai-ka dira herriko gure zaharrei ondo merezitako omenaldia egitea posi-ble egiten duten mutrikuarrak.

Udalaren eta Kutxaren laguntzak ezinbestekoak badira ere, omenaldiaren aurreko zapatuan egiten den pos-tulazioan Mutrikuko herria ere oso ondo portatzen da. Hiru horiek ez balira, nekez antolatu ahal izango zenurtero jaialdi hori.

Sentimenduzko eguna da, topaketa eguna. Urtean zehar ezin dutela eta, askok eta askok elkar ikusteko auke-ra bakar izaten dute egun horretan. Zenbat eta zenbat oroitzapen, zenbat eta zenbat istorio!

Honez gero interesatuek jakingo duten arren, esan behar da hrurogeita hamar urtetik aurrerako mutrikuarrekhartu ahal izango dutela parte Zaharren Eguneko omenaldian. Nahikoa izango da beraiek edo familiakoren batZiñua soziedadera hurbiltzea eta zaharraren izena ematea.

Urtero bezala, On Ramon Mutrikun eta Keleo Mendaron, hasiko ziren elizan oharra ematen zaharrak Ziñuatikpasatzeko. Izan ere, duela 34 urte omenaldia egiten hasi zenean Mendaro Mutriku zen eta hango zaharrek ereomenaldian parte hartzen zuten. Gaur egun ere badatoz mendaroar-mutrikuarrak.

Ondo-ondo joan dakizuela egun hori zaharroi eta antolatzaileoi, guztiok merezi duzue eta!

Page 10: K53 2006 07

karenka10

Iñigo Lezertua«The Kino 2006 goes to: El martini perfecto»

Zer da “El martini perfecto”?Film laburra da. Karrera amaieran, asignatura batenbarruan egiten den praktika da. Guk egin dugun film laburra zeharo profesionala izanda. Unibertsitateak filmatzeko materiala baino ez digueman. Baina beste lan guztia profesionala izan da: akto-reak lortu, lokalizazioak, dirua… dena. Bene-benetakojarduera bat egin dugu.Bederatzi laburmetraia egin dira guztira; hamarnaka lanegin dugu: hamar laguneko taldetan, 90 ikasle ginenguztira eta.

Horixe izan al da zuen karrera amaierako proiek-tua?Azken batean, bai. Beno, proiektu asko egin ditugu: irra-tiko programazio osoa, egun osokoa; telebistarako saiobat ere egin dugu, dokumental batekin eta, tartean,korto hori. Denetik pixka bat. Ez da, beraz, proiektubakarra: urtean zeharreko proeiktu txiki asko izan dira,ikusentzunezkoen munduarekin lotutakoak denak.

Zenbat sari lortu dituzue?Beno, guztira, bost sari: Film Laburrik onenari, Zuzenda-ri onenari, Aktorerik onenari eta Argazkirik onenari.Gero, gainera, Publikoaren Saria ere jaso genuen. Azkenhori irabaztea oso polita izan zen. Izan ere, proiekzioegunean Areto Nagusia bete-bete eginda zegoen, mila-tik gora izango ziren ikusleak, eta bakoitzak bere gustu-

koena aukeratu zuen. Horretan ere irabazi egin genueneta, beraz, adituen sariez gain, “takila”koa ere lortugenuen: bietan irabazi genuen!

Nork egin du gidoia?Gidoia Paul Auster idazlearen Creí que mi padre ere Diosliburutik ateratako ideia batean oinarrituta dago. Bereliburuan hainbat ipuin labur biltzen ditu, eta horietakobat aukeratu genuen. Oso egokia iruditu zitzaigungeure erara moldatzeko eta geure ikutuak emateko. Ira-kurriaz batera hasi ginen ideiak botatzen eta denonartean idatzi genuen ; beno, gehienbat, zuzendariakidatzi zuen. Hortik aurrera nire lana hasi zen : aktoreaklortu, e.a.

Produktorea zarela diozu…Ni produkzioan espezializatu naiz, eta bitarteko guztiakipintzea da produktorearen lana. Zuzendaria, azkenbatean, istorioa nola kontatuaz arduratzen da: aktore-en jokatzeko modua, planifikazioa, erritmoa… Produk-torea, ordea, teknikoagoa da: aurrekontuak egin, nongrabatua topatu, materiala lortu, aktoreak kontratatu,montajearen denboraz arduratu… Horrelako gauzakdira niri dagozkidanak. Esango genuke, nolabait, enpre-sarioaren lana izango litzatekeela. Produktoreak, gaine-ra, ideia saltzen jakin behar du, eta dirua horretan sar-tuko duena aurkitu, eta komentzitu.

Udan sartuta gaude. Ikasle guztiak, oporretan. Guk karrera bukatu berri duenIñigo Lezertuarengana jo dugu, zer jakingo. Izan ere, ikasketak amaitzeaz

gain, sari bat ere irabazi baitu: Kino 2006 Saria. Kino hitzak “zinea” esan nahidu. Horrelaxe esaten dute Alamania eta Errusian. Beno, ez pentsa hain urrutira

joan zaigunik gure mutila, ez! Iruñan banatzen dira Kino Sariak, NafarroakoUnibertsitateko Informazio Fakultatearen eskutik. Hantxe egin baititu

Ikusentzunezko Komunikazio ikasketak Iñigok.

Page 11: K53 2006 07

kareka 11

Kandido Uranga oso aktore ezaguna da…Gure ustez, oso garrantzitsua zen aktore on bat lortzea,eta pentsatu genuen Kandido Uranga izango zela apro-posena. Film horretan pisu handia dauka aktoreak etabere ahotsak, eta Kandidorengana joatea erabakigenuen. Hasieran, aurpegira barre egingo zigulakoan;zeren, ikasle batzuk baino ez ginen… Baina saiatu beha-rra zegoen! Gidoia bidaltzeko esan zigun, eta ez zitzaionbatere gustatu. Hala ere, berarekin elkartu eta gure ikus-puntutik azaldu genion. Hiru bat ordu pasatu genituenberarekin gure asmoa ulerrarazteko eta bere iritziakjasotzeko. Azkenean, aldaketatxo batzuk egin genituendenok konformatzeko, eta baietza eman zigun. Osojator portatu zen gurekin.

Musika ere zeuek sortu duzue?Bai. Pentsatu genuen musika bat behar genuela istoriarilotura emango ziona. Igoal, musikarik gabe ez da ondoulertzen filma. Pertsonaia bakoitzak bere melodia dau-kala esango genuke. Zuzendariaren lagun batek egin dumusika. Biak jarri ziren filmea ikusten eta zuzendariakadierazten zion zer nahi zuen momentu bakoitzerako,nolako tonalidadea, e.a. Bestea idazten joan zen. Kon-posatu ondoren, geuk interpretatu genuen: berak, pia-noa eta nik, saxofoia.

Nondik nora aukeratu zenuen IkusentzunezkoKomunikazioa?Nire ustez, bokazio kontua izan da, gehienbat. Gustatuegiten zait zine mundua, irratia… Batzilerreko lehenen-go urtean, jadanik, garbi neukan telebista edo zine mun-duan lan egin nahi nuela. Eta, horrelaxe, Iruñara joannintzen eta oso gustura aritu naiz. Iruñak daukan gauza-rik onena, nire ustez, urrutiko jendea elkartzea da. Italiar,mexikar, argentinar, txiletar, uruguaytar eta, gainera,Espainia osoko jendearekin lan egiteko aukera izan dut

nik. Hori zorte handia da. Hor sortzen den kultura nahas-te hori oso aberasgarria da. Hala ere film honetan aritugarenok, denok, hemengoak gara; nafarrak gehienak.

Zer moduz karrera?Ondo, hegan pasatu da. Orain dela gutxi izan genuendespedidako afaria eta ez genekien egun pozgarria alatristea zen. Hain urrutikoak izanda, badakizu batzuk ezdituzula gehiago ikusiko… Bestalde, pozik, konturatzenzarelako zelako hartueman ona eduki dugun. Lau urtehauek oso onak izan dira. Azken batean, ikusten duzuhain diferenteak izanda, gauza asko dauzkagula elkar-tzen gaituztenak. Iritziz desberdinak izan arren, gai izangara proiektu hau aurrera eramateko eta hain ondo kon-pontzeko. Igoal, horixe izan da gehien ikasi duguna:elkarlan hori ondo eramaten!

Eta, orain, kazetaria zara! Beno, guri beti sartu izan digute buruan kazetariakgarela, eta halaxe gara formazioz; baina, debozioz, ez.Guri fikzio mundua gehiago gustatzen zaigu, bai telebis-tan, edo bai zinean. Sortzeko joera daukagu guk, ezinformazioa zabaltzekoa. Informazio mundua nekaga-rria da, etengabe ari da aldatzen…Eta gu, horrelako pre-sek, ez gaituzte batere betetzen; hori baino sortzailea-goak gara gu. Agian, artistagoak, eta alferragoak erebai, igoal.

Hemendik aurrera, zer?Ba, Los Angelesera, UCLAra, joan nahi dut ProdukzioanMasterra egitera. Baina, hori baino lehen, Londreserajoango naiz ingelesa ikastera, eta gidoiak idazten eresaiatuko naiz.

http://www.atxukale.com/Mutriku/1147365493web gunean sartu eta ikusi; bertan daukazue filma.

Page 12: K53 2006 07

Belkroa. Belkroa George de Mes-tral asmatzaile suitzarrak ideiatuzuen. Txakurrarekin paseatu etaetxera bueltatzean, txakurrak kardubolatxoak atxikita zituela ohartu zen.

Bolatxoak mikroskopioarekin ondo aztertu eta kakoantzeko estruktura zutela ikusi zuen. Honek eman zionsuitzarrari belkroa asmatzeko ideia.

Bainujantzia. 2000ko Sydney-koJoko Olinpikoetan, urrezko dominairabazi zuten 33 igerilaritik 28k Spee-do markaren Fastskin bainujantziazeramaten. Jantzi honek, igerilaria-ren abiadura %7.5 hobetzen du ura-

ren erresistentzia urrituz. Diseinua marrazoen azalarenezaugarrietan dago oinarritua, zehazki gorputzareninguruan turbulentzia gutxitzen duten V formako gan-dortxoetan.

Mozteko erremintak. Arratoiekegur, metal eta hormigoiari egitendiote hozka. Eta hortzak ez zaizkiekoskatzen, ezta desgastatzen. Arra-toien hortzek hain ondo moztearenarrazoia gogortasun ezberdineko

materiaz osatuta egotean datza. Mozteko erremintamoderno asko hortz horien ezaugarri eta portaeranoinarrituta sortu dira.

Eransgarri iraunkorrak. Dragoi-txoak, pareta eta sabaian jausi gabenola ibil daitezkeen ikertzen ari dira.Ikerketek erakusten digutenez, dra-goitxoen oineko iletxoen eta igotzenari diren gainazalaren arteko karga

elektrikoek ahalbidetzen dute halako ibilaldia. Behake-tatik atera litezkeen onurak: hondakinik uzten ez dueneta garbitzeko edo ordezteko beharrik ez duen erans-garria.

Gainazal auto-garbitzaileak.Loto-lore zuriak izugarri garbiak edu-kitzen ditu beti bere petaloak.Mikroskopioak, haren gainazalaorraztxo ñimiñoez estalia dagoela

erakusten du. Hautsa petaloaren gainera jaustean,orraztxoetan atxikita geratzen da, eta ur ttanttek errazgarbitzen dute petaloan zehar irristatzean. Ezaugarrihau kontuan hartuta, zientifikoek etxeetako fatxaden-tzako pintura berezia asmatu dute, pintura normalabaino gehiago mantentzen dena garbi, alegia. Halako-rik eskuratu nahiko bazenu, jakin Alemanian Lotusanmarkapean komertzializatu dela.

Hari eta kable sendoak. Armiar-mak ekoizten duen zeta-hariarenberezitasun ezagunenak bere sendo-tasun eta malgutasuna dira. Altzairuabaino bost aldiz sendoagoa da etanylon elastikoena baino %30 urruna-

go tenkatu daiteke. Gainera, inongo agente kimikotoxikorik erabili gabe fabrikatzen du zeta armiarmak.Honen aplikazio praktiko batzuk: segurtasun-gerrikoa,zubietan erabiltzen diren kableak, balen kontrako txa-lekoa, sutura eta giza lotailuen aldaketa, beste batzuenartean.

Mikroprozesadore hoztaileak.Bostongo unibertsitate batean txime-leten (kalaputxi esan beharko, ez?)hegoak aztertzen dihardute. Odolhotzekoak direnez, kalaputxiekeuren gorputzen tenperatura egoki-

tu behar dute etengabe, hegoetara itsatsita duten azalfineko estrukturak erabiliz. Badirudi hego mehe irisa-tuek ordenagailuen mikroprozesadoreen tenperatura-ren hoztean asko irakats dezaketela.

12 natura

Bionika: Natura modelo gisaBionika, gizakiarentzat baliagarria den ezaguera lortzeko sistema biologikoen azterketada. Izena bera berria den arren, betidanik existitu da diziplina hau, historiaurreko gizakiekerremintak fabrikatzen hasi zirenetik. Egungo garaira begirada botaz gero, asmakizunmoderno ugari modelo biologikoetan oinarrituak daudela ikus daiteke, esate baterako,talka ez egiteko saguzarrek erabiltzen duten bilaketa sisteman funtsa duen radarra edogorputz guztia estaltzen duen igerilari profesionalen bainujantzia. Unibertsitate ezberdi-netan garatu diren beste hainbat etsenplu ere badaude, suge, armiarma, labezomorro,arrain eta abarretan inspiratu direnak. Hona hemen hauetako adibide batzuk.

Page 13: K53 2006 07
Page 14: K53 2006 07
Page 15: K53 2006 07
Page 16: K53 2006 07
Page 17: K53 2006 07

gizartia 17

MALEN JAIETAKO PROGRAMAZIOA 06Uztailak 21, barixakua, MALEN BEZPERA

Gaueko 12,00etan Danborradaren ondoren Manifesta-zioa PRESOAK KALERA AMNISTIA OSOA!! lemapean goikoplazatik beheko plazara.

Ondoren Euskal preso eta iheslari politikoei ome-naldia beheko plazan.

Ondoren Beheko plazatik Gaztetxera Gaztetxeko Per-kusio Taldearekin kalejiran Gaztetxeraino

Ondoren, txupinazoa Gaztetxe aurrean.

Uztailak 22, zapatua, MALEN EGUNA

Arratsaldean, sokamuturraren ondoren, KALEJIRA “EZGAITZATELA JAN” lemapean.

23,00 etatik aurrera kontzertua Gaztetxean

Uztailak 23 domekia, AMNISTIA EGUNA

Eguerdiko 13,30etan Giza katea Estatus politikoaorain! lemapean Goiko plazatik beheko plazara

Ondoren, ekitaldi politikoa14,30etan Herri bazkaria beheko plazan. Menua:

ENTSALADA, MARMITAKUA, IZOZKIA (15 euro)Tiketak salgai Zubixa tabernan eta Gaztetxean.Ondoren kantaldia, bertsoak...Arratsaldeko 19,00etan bertso-trikiti-poteoa: JAIAK

BAI BORROKA ERE BAI!!Gaueko 23,00etan Rock kontzertua Gaztetxean

Uztailak 25, martitzena, SANTIXO EGUNA

21,00etan Atxukalen afaixaafaixa ta gero malen jaixei bukaera emateko txupina-

zoa.

ARGI IZPIAK IRISTEN EZ DIREN LEKUAK

“Hiru hilabete eskas igaro dira ETAk aldarrikatuta-ko su eten iraunkorra indarrean dagoenetik. Badirudiaro berri batean sartu garela.

Badirudi diot, ze eguzkia bere burua laino artetikatera nahian dabilenean, badira oraindik ere, argiizpiak iristen ez diren lekuak.

Hainbeste ospatzen den prozesu honen etsaiei eskersartu ninduten isolamenduan eta bakarturik naukate2005eko uda geroztik.

A Lamako kartzelan nagoenetik nabarmen gogortudira nire bizi baldintzak. Isolamendu departamentuandagoen euskaldun bakarra naiz, egunero 21 ordu egitenditut ziega barruan bakarrik, eta gainontzekoan 20pauso luzera, 5 pauso zabalera daukan patio batean.

Egunak beste inoren aurpegia ikusi barik eta inore-kin berba egin barik.

Astelehenetan bakarrik etor daiteke ni ikustera aste-ko beste egunetan ez baitago aurrez aurreko bisitarik.

Aro berri batean sartzeko ezinbestekoa da gatazkaksortu dituen bidegabekeria guztiak konpontzea etahorretarako denon bultzada behar da.”

Iñaki Garces Beitia (Euskal preso politikoa)

Horregaitik zure laguntzaren beharrean aur-kitzen gara:

Agertu ezazu presoenganako elkartasuna etahartu parte uztailaren 21etik 25era ipinikodugun txoznan; eta baita ere Mutrikuko Etxerat,Askatasuna, Segi, Mutrikuko Rock kolektiboa etaMutrikuko Gazte Asanbladaren artean antolatutakoegitarauan.

Gogoratu, Jaiak bai borroka ere bai!!

Page 18: K53 2006 07

kirola18

Lehenengo denboraldia presidente lanetan eta balan-tze positiboa... Lau urterako aurkeztu nuen neure buruaeta lehendabizikoa pasa da. Lehendik ere ezagutzen nuenfutbol mundua, jokalari, entrenatzaile, idazkari... hamaikalan desberdin egitea tokatu izan zait baina oraingoa gogo-rragoa da; erantzukizun handiagoa izateaz gain, kezkak erehandiagoak dira eta ordu asko eramaten dizu. Dena den, nireborondatez aukeztu nintzen eta emandako hitza betetzekoasmoa dut.

Talde lanak ere izango du eragina... Sei lagunek osatzendugu zuzendaritza eta ez pentsa erraza denik denok biltzea,bakoitzak bere lana du eta lanetik kanpo aritzen gara hone-tan. Hasieran astero biltzekoak ginen baina ezinezkoa eginzaigu hau betetzea. Hamabostero egiten ditugu bilerak etabatak edo besteak kale egiten du kanpoan daudelako edoordutegi finkorik ez dutelako. Horrelakoetan, gaudenok har-tzen ditugu erabakiak eta aurrera ekiten diogu lanari. Agianez legoke halako arazorik zuzendaritza taldean jende gehia-go balego, baina oraingoz ez du beste inork sartu nahi. Lekuguztietan bezala, egun jendeak ez du gehiegi inplikatu nahi,erraz nekatzen da eta utzi egiten du. Dena den, zerbaitbehar izanez gero, beti dago laguntza puntuala ematen due-nik, baina hor bukatzen da.

“Jende gehiagoren inplikazioabeharrezkoa da”

Joxe Mari Etxaburu,Mutriku Futbol Taldekopresidentea da iaztik.Denboraldia bukatuberri da eta taldeetakofutbolariek oporrak disfrutatzen ari direnbitartean M.F.T.kozuzendaritzak ez duoporrik. Tartetxo batostu diogu Joxe Maririaurtengoari buruz zerbait esan diezagun. “Jende ggehiagoren iinplikazioa nnahiko ggenuke llana eerrazago

eta hhobeto eegiteko.

Page 19: K53 2006 07

kirola 19

Gizartearen aldaketak ere izan du futboleaneraginik... Aldaketa handia izan da batez ere tele-bistek ematen duten irudiagatik, hau da, ematendu gauzak oso erraz lortzen direla, diru asko mugi-tzen dela, futbolariak ospetsuak direla... Hori goimailako futbolean ematen da baina Mutriku etaantzeko taldeek guk atera behar ditugu babakeltzetik. Gero esan beharra dago jende asko futbo-larekin aspertu samartuta dagoela. Lehen, larunba-tetan eta igandeetan futbola ikusteko desiratzenegoten zen zaletua; egun, ia egunero duzu futbolpartidaren bat telebistaz eta horrekin jendea asetu-ta gelditzen da eta kostatu egiten zaio futbol zelai-ra joatea.

Gazteen helburuak ere aldatuta ote... Urte askodaramat futbol munduan eta ez dut sekula inolakoarazorik ez eta presiorik izan gurasoen aldetik, nor-mala da gazteak ametsak edukitzea baina hor gel-ditzen da dena.

Neska eta mutilen arteko lehiarik... Gure asmoada taldeen artean denek eskubide berdinak izateaeta hau diodanean ez ditugu ez neskak ez mutilak

bereizten. Denek entrenatzen dute astero, denekdute astero partida, denek daukate beren kirol bizi-tza, bakoitzak bere mailan. Gero esan behar da,neska eta mutil asko koadrila berekoak direla etahor ez dago konpetentziarik.

Futbol zelaiak ere erabilpen handiagoa izandu... Gu entrenatzaile ginenean ez ziguten belarrazapaltzen uzten eta asko sufritu izan dugu urtee-tan, behar beste erabiltzen ez zelako. Gure helbu-ruetako bat zelaiari erabilpen handiagoa emateaizan da, garai batean talde nagusiak zuen erabil-tzeko aukera, aurten talde guztiek jokatu dute ber-tan eta hala izan behar dela uste dugu.

Bazkideetan ere gora... Aurten 570-600 bazkideinguru izango gara eta dena behar. Jokalarien gura-soei, inplikazio handiagoaz gain, bazkide egitekoere eskatu genien eta horrek ere izan du eraginaekonomikoki. Udalaren laguntzaz gain, zozketenbidez, kantinarekin eta abarrekin egiten dioguaurre daukagun aurrekontu potoloari.

“Lehen kkotxetan aateratzen gginen kkanpora bbainaorain aautobusetan eegingo dditugu bbidaiak.

“Burumendiren llorpena uurte oosoko llanaren eemaitzaizan dda.

Kalaputxik zorionak eman nahi dizkio Burumendi Futbol Taldearieta animoa Mutriku Futbol Taldeko zuzendaritza nekaezinari,

oporren bueltan indar berriturik etor daitezen.

Page 20: K53 2006 07

20 teknologia berrixak

Herrira Euskaltelen banda zabala heldu zene-tik, gero eta ugariago dira etxeko ordenadoree-tan WiFi konexioen bidez lanean hasi direnak.Horretaz gehiago jakitearren, Pedro Lopezenganajo du Kalaputxik. Gainera, Bar Cristinan abianjarri duen WiFi guneaz galdetzeko ere aprobetxa-tu dugu. Jarraian, beraz, Pedrok bidali diguna:

Jarraikoa WiFi sareetan sortzen diren arazo batzuk,deskonexioak edo seinale txikiko edo seinalerik gabekokonexioak esaterako, konpondu ahal izateko gidamoduan planteatu da. Euskaltelen konfigurazioandago oinarrituta, baina oinarrizko printzipioak WiFiguztientzat baliogarriak dira.

1 – Gure sarea identifikatzea

Gure sarea identifikatuko dugu gure ordenadoreaknon konektatu jakin dezan; oso erabilgarria da erabil-tzaile asko dagoen guneetarako. Printzipioz, kablebidez egin beharko litzateke baina, gehienetan orde-nadorea WiFi modemari lotzeko nahikoa kable egotenez denez, WiFi sistema bera erabiliz egingo dugu.

1.1 – ZyXel utilitatea irekiko eta seinale indartsuenazein den begiratuko dugu. Seinale bat baino gehiagobadago, indartsuena gure Wifiarena izango da, hurbil-tasunagatik. Horren gainean sakatu eta onartu egingodugu (1 irudia).

Dagoeneko, gure modemari konektatuta gaude.Jarraian identifikatu egin behar dugu, modemarenbarruan sartuta eta izen bat emanda.

1.2 – Interneteko arakatzailea abiatu eta helbidebarran 192.168.100.1 idatziko dugu. Erabiltzailea etahitz-gakoa eskatuko dizkigu. Erabiltzailea, hutsik utzi-ko dugu; hitz-gakoa, admin (2 irudia).

1.3 – Azalduko zaigun pantailan, ISSD atalean, guremodemarentzat aukeratu dugun izena idatziko dugu,adibidez APROBA, eta Apply sakatuko dugu (3 irudia).

Interneteko arakatzailearen leihoa itxi eta Zyxelenkonfiguraziorako leihora itzuliko gara (ziurrenik, Inter-

neterako lkonexiorik gabe geratuko ginen, baina horinormala da).

2 – Profil Berria sortu

2.1 – Profil Berria sortuko dugu gure ordenadorearijakinarazteko beti gure modemari konektatzeko. (4irudia).

Agertzen zaizkigun profil guztiak aukeratu (1) etaezabatuko ditugu (2). Jarraian, Gehitu (3) sakatukodugu.

2.2 – 5. irudiko pantaila agertuko zaigu. Gure profi-larentzako izena idatziko dugu, adibidez, EUSKALTEL;SSID atalean modemari eman diogun izena idatzikodugu, APROBA. Sare mota aukeran infraestructura akti-batuko dugu eta Hurrengoa sakatu.

2.3 – Bukatzen ari gara. 6 irudiko pantaila agertukozaigu eta, gure kasuan, Deshabilitado aukera egingodugu. Hurrengoa sakatu. WiFi sarea bisitari arrotzen-gandik babesteko informazioa eta gehiago ondokohelbidean lor daiteke:“http://www.euskaltel.es/web/home_attclipartic.jsp?elegido=1&linea=Internet“.

2.4 – 7 irudiko pantailan, Gorde sakatuko dugu.

2.5 – Bukatu dugu. Rev. Sitio izeneko leihoan sartu,“APROBA” gure sarearen gainean sakatu eta segidanKonektatu sakatuko dugu. Gure konekxioa prest dago(8 irudia).

Bukatzeko, zenbaitentzat interesgarri izan daiteke-en datu batzuk: Euskaltelek IP bakarra ematen du 3Mbbaino gutxiagoko banda zabala kontratatu dutenen-tzat; aldiz, 3 Mb edo gehiagoko banda zabala kontra-tatu dutenentzat bi IP. Kontuan izan behar da IP bakoi-tzeko ordenadore bakarra konektatu ahal dela. Kone-xio gehiagotarako aukera izateko, WiFi Router batedota AP bat (Sarbide neutroa) instalatzeko eskatzeada (9 irudia).

Pedro Lopez

WiFikonexioaren oinarriko printzipioak

Page 21: K53 2006 07

21teknologia berrixak

WiFi gunea Bar Cristinan

Kalaputxi: Zer da WiFi gunea?

Pedro Lopez: Jende askok galdetu izan dit hori. Bihitzetan esanda, norberaren portatila edota PDA era-biliz kablerik gabe Interneten doan konektatzekotokia. Bar Cristinan, adibidez, edonor sar daiteketabernan edo terrazan egonda.

K: Nondik sortu zitzaizun WiFi gunea jartzekoideia?

P.L.: Ezagutzen nautenek badakite informatika etateknologia oso gustuko ditudala. Egia esan, WiFigunea sortuta zegoen eta lagunei ematen nien sarbi-dea. Egun batean, besterik gabe, bezeroei zerbitzuhori gehiago eskaintzea bururatu zitzaidan eta,horrela, SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren WiFi guneensareko partaide izatea. Beraiekin hitz egin nuen etasarean parte hartzeko nire eskaria onartu zuten.Beharrezkoa zen azpiegitura sortuta nuenez, zerbi-tzu hobea emateko hobetu nuen.

K: Nork erabil dezake Interneterako WiFikonekxio hori?

P.L.: Tabernako edozein bezero sar daiteke Inter-neten, galdetu eta baimenik eskatu gabe. Baldintzabakarra da norberaren portatila edo PDA ekartzea.

K: Zer egin behar da konektatzeko?

P.L.: Oso erraza. Sareen ikonoan sakatu eta ondo-ren Sareak Bilatu sakatu. BAR CRISTINAren gaineansakatu eta listo.

K: Zer egin daiteke eta zein abiaduratan?

P.L.: Printzipioz, denetarik egin daiteke: Messen-ger, Chat, Web orriak bisitatu, sarean jolastu, korreoelektronikoa… Abiadurari dagokionez, 3Mb-ekoa da,MIMO teknologiadun AP Router batek kudeatuta.Teorian, 100 erabiltzaile konewkta litezke aldi bere-an. Nahi nuke horren aproba egitea!

K: Ze espero duzu ekimen honetatik?

P.L.: Erabili nahi duten bezeroei zerbitzua emate-az gain, Mutrikun teknologia berrien aldeko urratsberri bat ematea.

Page 22: K53 2006 07

Aurretik bihoa, koarta-tenporek 4 irakurketaedo diagnosi utzi dizkigutela eskura. Alegia, ten-poren kontu honetan gure euskal laborarienartean jakinaren gainean gorde direnetan, han-dik eta hemendik peskizan ibilita, 4 eskola topa-tu izan ditut nik. Esan dezadan, baita, bertatik,gure honetatik at, ez dagoela tenpora kontu han-dirik. Ireki interneteko leihoak, eta milaka zitatopatuko dituzu, baina “el culo con las témpo-ras” grazioso horren ingurukoak denak.

Ikus dezagun zer gelditu zaigun gure asaben eka-rritik:

— Zabalduena eta edonon topaturikoa: “larunbatgauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunaklastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...!” Beste-tzuk lantegiko tximiniaren ke-tximari erreparatukozioten...

— Hurrena zetorrena, hau eskualde batzutan sekre-tu ta harribitxi gisara gordea: “koarta-tenpora egunakasteazkena, ostirala eta larunbata dira; zein haizedabilen egun horietako bakoitzean, haize huraxenagusi hurrengo hiru hilabeteetako banatan hurrenezhurren”... Eskola hauxe izan da azken urteotan gehienzabaldu duguna, neroni hartara saiatuta...

— Bada, ordea, Bizkai aldetik, “kontratenporei”begiratzeko ardurea. Alegia, tenpora-egun jakinhorien ostean datorren asteazkena artekoari errepa-ratzekoa.

— Halaber euskal herrietako ekialdeeneko bestepuntan, Xuberoan, alegia. Han ere, aste osoari, sei-zor-tzi egunei nahi diete begirada finez errepara.

Azken bi hauek, alde banatako erpinetan gordeizan badira, seinale erdiguneko biztanleok, gauzakahalik eta (ustez) errazen eta azkarren egitearen alde-ra, ohitura meheenarekin gelditu garela, aste erdianplanto, larunbateko haize jakinarekin kontentatzeko,ordura bitartekoa 3 hilabeteotan nolabait koadratuz...

Horregatik, udaberrian gertatu denaz akordatzeabesterik ez daukagu deskuido dezentekoak ematendituenaz jabetzeko: ostiral-larunbatek sekulako eurite-ak (104 litro) ekarri zituztela eta, ‘udaberri euritsua etabustia’-ren pregoia zabaldu zen presaka bazterretara.Ez hala, hurrengo beste lau egunei begitandu zienenaldetik: igandea erdipurdiko baina beste hiru egunsano garbi garden distizariak izan zirelako.

Nola portatu da, bada, udaberria? Lehenik, nolajoan zen koarta-tenpora astea? “Haize-dantza” izangenuela, hala esan nuen nik irratian:

auzoz auzo22

koarta tenporakkoarta tenporak

Page 23: K53 2006 07

232323auzoz auzo

— Asteazken-ostegun: hegomendebala, apurka,mendebalekotik iparrekoruntz.

— Ostiral-larunbat: iparmendebala ta iparra, eurieta euri (100 litro pasa...).

— Igandea: maxkal hasi, euri apurrekin, eta argitzealdera...

— Astelehen-astearte-asteazken: dotoreak, gar-biak, gardenak, sano-sanoak...

Eta...? Zer ekarri du udaberriak?

— Martxoko ilbetetik apirilekora, 95 litro (15 egu-netan euri)

— Apirileko ilbetetik maiatzekora, 110 litro (17egunetan euri eta lanbro)

— Maiatzeko ilbetetik ekainekora, 9 litro (4 egunlanbro eta euriska). Aldiz,.

azken ilberriak ekarri zituen 5 litroak kenduta, 16egun doaz idor eta ihar. 24 egunetan, 7 orduz gorakoeguzkia izan dugu; 4 egun besterik ez, ordubete eguz-kiz azpikoak. Beste ñabardura bat: apirilaren 21ean bitrumoialdi (30 litro)... handik gaur arte, 54 egun, ta 52litro besterik ez... (Esan gabe doa, Arantzazuko datue-kin nabilela, ‘kontratenporen’ egunean, ekainak 14).

Goazen orain, udari begira, koarta-tenporen asteakzer ekarri digun...

Bi atal bereziko nituzke: lehen lau egunak, etabeste ondorengo lauak.

1) lehen lauak.

— Aurreko korda luzetik datozenak: sano sama-rrak, bero jasoa ekarri duten arren (30tik pasa bi lehe-nak, 30ra iristear ostiral-larunbata), umiditate barikoeta sargoritasun gutxikoak: %40-tik 24-ra airearenhezetasuna 3 lehenak, %35-tik 70-ra igo zen larunbatgauerako... zeru garbiak, larunbatean ezik... Alegia: 3lehenak garbi gardenak, larunbata ‘zikinxeagoa’; 3lehenak bero itogarridunak, larunbata, arnas hartzenuzten zuena, bere orduan eguzki jasoa izan zenarren...

— Hori dena, -hau inportante,- haize hego-ekialde-ko xume ahul disimulatu emea zegoela, zebilela bai-noago. Halere, haizea horren ahul eta herrena dagoe-nean, kostako brisara gustura sartzen da itsasaldekolur xortak freskatzera. Hori egin zuen kosta aldean,batzutan lanbrolaino estimagarria oparituz.

2) bigarren laukotea:

— Lehen 4ak udaberriko giro garden gozotik zeto-zen; hurrengo lauok, ordea, udak dakarkeena bidera-tzen dute. Igandea, fresko samarretik abiatu zitzaigun:13-14º goizaldera; % 85 airearen hezedura, bai, baina

%20-raino jaitsiko zen garbi eta ihar. Beroak ere, 30ºakagudo pasako zituen. Halere, egun sano antzekoa,goietan ekialdeko hego ikuttuz haizexkak laztantzenzuelarik.

— Astelehen, astearte eta asteazkenok, giro ‘pin-ttarra’ ekarri dute. Eguzki beteko egunik ez da egonjada, egunetik egunera zikiñago zerualdea. Umidita-tea koska oso nabarmenetan: astelehena % 23-rainojaitsita ibili zen ia gauerdiraino. Hor, % 84-ra igo (biordu eta erdiz lanbrolainoa sartuta)... asteartea, % 20eta 30-eko umiditate eskasian mantendu da. Gauerdi-tik aurrera, lanbrolainoa berriro, % 74-raino igoz...asteazkena, lanbrolainoekin abiatu dena, egunez, %10-eraino jaitsi da eguerdi ostean... Eguratsaren eroal-di eta hezetasun dantza oso xelebrea, azken lau egu-notan gauzatu dena.

— Eguzki galgatan ere, tenperatura otxanagoaizan da: 27 astelehenean, 26 asteartean, 28 asteazke-nean. Goizak freskoxeago: astelehenean 17º, astearte-an 16º, asteazkenean 14º. Baina, laino maxkalen etaarratsaldeko potoloxeagoen presentziaz, sargori pun-tua hartzen joan da egunetik egunera. Bero hau astu-na da, kargantea, zakarra, sarkorra... sargori hitzakadierazi nahi lukeena.

— Baina, hau dena, -hau inportante, berriro ere-,haizearen kariaz dator. Haizea dezente mugitu da,beste lau aurreko tenpora egunetan ez bezala; astear-te goizean orduko 95 kilometro ere harrapatu zituenArantzazuko haizebegian... eta horrek guztiak balukezeresanik: udan aurrera goazen heinean, beroa erepixuagoa, zakarragoa, astunagoa, karganteagoa etasargoriagoa suerta daiteke. Haize dantza, edo agian,haize borroka komeni zaigu beroak itoko ez bagaitu,eta euri xorta bat edo beste ekarriko badu. Haizeabixiago balebil, euri kontuak ere presenteago lirateke.Posibleago, beti ere, ilargi kaxko eta koxketan...

— Badut beste esperantza poxi bat: uda aurreraahala, tarteka, itsasaldeko labrolainoa, terrala bainohezeagoa, sartuko dela iñular eta goizalde batzutan.Honen konpainia, guretzat freskagarri den neurrian,zuhaitz eta landaredi eta belardien onurako bendiziohutsa da. Zuhaitz autoktonoek batipat, hostoa zabal-zabal egon ohi dira horrelakoetan: orri bakoitzak tan-tan mordoska bat jezten dizkio lanbrolainoari. Euririkgabe lurra ongarritzeko artisautza da hori, gure baso-etako martingala aproposa. Eta nolako perretxikoaketortzen direla gero! Halere, esan behar da, hain dese-goki eta desgaraian nozitu dugun lehorte honekorban galantak utziko dituela, baserri giroan nekezerremediatuko direnak...

Pello Zabala

Page 24: K53 2006 07

zorion agurrak

ONEKAUztailaren 1ean 5 urtebete dituen gure poxpoli-nari, Zorionak etxekoguztion partez, berezikiIzaron partez.

NEREAAbuztuaren 4an 8 urtebetetzen dituelako,Zorionak! muxu haundibat Lide, Lander eta fami-lia guztiaren partez.

JOSEBAZorionak aitona! Ze, aur-ten ere ordainduko digu-zu buelta bat Debako tio-biboan ez? 71 muxu bihotz-bihotzezUr, Sua, Ekaitz eta Aratz.

ANEEtxeko printzesak 4 urteuztailaren 28an. Zorio-nak Ane, etxekoen par-tez eta batez ere Ande-rren partez!

JUNEZorionak gure sorgin txi-kiari! Oso ondo pasazure urtebetetzean etaatera dirua guri gonbida-tzeko. Etxeko danon par-tez, mila musuuuuu.

EKAITZZorionak Ekaitz! Da-goeneko 7 tanto egin di-tuzu, segi horrela txapel-dun! Ondo pasa zeureegunean! Aratz, Ur etaSua.

SUA eta URZorionak bikote! Laisterdator zuen eguna ere, ha-si opariekin pentsatzen.Ondo pasa maspasa!

MIAAmeriketan bizi den guremutrikuar xarmantariZorionak! abuztuan 6urte haundi betekodituelako, etxeko guztienpartez.

EÑAUTMalen txki egunean biurte beteko ditu gureumeak. Zorionak Eñaut!Txurruak jamgo ditugudanborrada entzun bitar-tean. Zorionak etxekodanon partez!

MAITEGure tribuko super-amariZorionak! ta muxu poto-loak zure biloba Aiora,Ekaitz eta Marenen par-tez.

PELLOBig brother! bat geixoez? hemen berriz aitzaki-xa poteo-kantatua egite-ko… Zorionak eta izanontsa!!!

IÑIGOZorionaaaaak! jaixaiaurre hartu ta bezpera-ren bezperan itxapleruabota! Gu ere apuntatzengea, bale? ai oktubrianhamabosta balitz… Tolon& Masillas konpañi.

ANDERAbuztua ailegatuko daeta gure mutil handiak 8urte! Zorionak Ander,etxekoen partez etabatez ere Aneren partez!

AINHIZEJaixen azken egunian, iaindarrik geratzen zaigunzeure urtebetetze egunamerezi dezun bezelaospatzeko! Zorionak!

KLEMENGure izeko martxosiaiabuztuan belarritik tiraegiteko desiatzen goz!Bitartean segi biberoigoxo-goxoak ematen!Zorionak Iker eta Aner-enpartez.

ELAIABi mila kilo Zorion Elaiazure bigarren urtebete-tzean. Segi holako txoko-latadak egiten, datorrenurtian ere juango geata… Zure lagun dananpartez.

MARKELUztailaren 29an gureetxeko jefeak zortzi urtehaundi bete behar ditu.Zorionak Markel, etxekodanon partez eta berezikiIareren partez!

MIKEL eta MAIALENUztailian hasiko duzunpartiduan ikusiko egunola moldatzen zerandefentsa-erasoan! Zo-rionak bioi eta amaiera-rik gabeko partidua opadizuegu. Eskubaloikuak.

AITZOLZorionak mutil handi!Uztailaren 29an 4 urte.Zorionak danon partezeta musu handi-handibat Ane eta Anderrenpartez!

JOSEBA KALDOBarku txiki honetako lemazain trebea enbata nahiz itsaso bareaaterako gaitu beti azalea,lagun baitu umorea…lankide-lagun ezinhobea!Laister hasiko dezun urte berria izan dadila oparoa, zuretzat eta zure ingurukoentzat!Zorionak!Kalaputxiko lan taldearen partez.

Page 25: K53 2006 07

argazki zaharrakargazki zaharrak1953 urteko Malen egunianAtxukalenGoitik eta ezkerretik hasita: XabinAndonegi, Gaudentzio Burgaña, IgnacioAgirre, Nicanor Iturrino, Jose AngelSierra, Jose Manuel Uranga “Panizo” etaBergarako lagun bat.

Behetik eta ezkerretik hasita: EstebanLegarda, Ignacio Lizardi, AndresIparragirre, Bernardin Arrizabalaga,Alfonso Lekube, Jontxu Astigarraga etaAlfredo Azkarraga.

Jose Angel Sierrak lagatako argazkixa

El TarifeñoAntonio Iglesias “El Tarifeño”Eibarren bizi den toreatzailea.1965eko uztailaren 22an, Malenegunean, Goiko plazan eskainizuen saioan.

Page 26: K53 2006 07

2626 agenda

uztaila aabuztua

Kalaputxi, 53. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

ERAKUSKETA: “EGUR-LANAK”

Zuriñe Gredillaren eskutikZabiel kultur etxean

Uztailak 15, zapatua

MUTRIKUKO AKORDEOI ORKRESTAREN KONTZERTUATxurruka plazan, gaueko 11:00etan

Uztailaren 21etik 25era

MALEN JAIXAK- ERTZANTZAREN BANDAREN KONTZERTUATxurruka plazan, gaueko 11:00etan

- COCTEL LATINO, Musika taldea (son, boleroak...)Txurruka plazan, gaueko 11etan

Abuztuak 9, asteazkenaMusika Hamabostaldia: ENSEMBLE DURENDAL taldeaSanta Katalina komentuan, arratsaldeko zortzietan

Abuztuak 19, zapatuaMusika kontzertua: GONTZAL MENDIBILZabiel Plazan, gaueko 11etan

Abuztuak 3, eguenaTrophée TeinkArratsaldean, ongi-etorria-portuan

Abuztuak 4, barixakuaTrophée TeinkGoizean, agurra-portuan

Abuztuak 26, zapatua“ATERPEA” kale antzerkia, Trapu Zaharra taldeareneskutikTxurruka Plazan, gaueko 11etan

Irailak 2, zapatuaERTAROKO AZOKA, Turismo Bulegoak antolatuta

Irailak 9, zapatuaBERTSO JAIALDIA: Lizaso, Iturriaga, Silveira...Miruaitz pilotalekuan, gaueko 10:30etan

Irailak 10, domekaMendi irteera: Bustablado-Porracolina-AsónBurumendi Mendi Elkarteak eta Ondarroako mendi elkar-teak antolatuta.

IX. ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETAKalbaixon, arratsaldeko 5etan

Irailaren 13tik 16raKALBAIXUAK

Irailak 17, domekaKalbaixotarren eguna

Abuztuaren 16tik irailaren 3raLuki Maidaganen erakusketa: “Artea bere aniztasunean”.Marrazkiak eta eskulturak.Astegunak: 18:30-20:30Zapatu-domekak: 12:00-14:00

Page 27: K53 2006 07
Page 28: K53 2006 07