herria 3068

16
2010eko Abuztuaren 5-ekoa - 5 Août 2010 - 1,15 E - N° 3068- ISSN 0767-7643 Artetan, Lehoinak ere behar du izan Axeri (Napoleon) Izpiritu libreko kantari eta bidaiaria Iñaki Zabala auzapezak (Arantzazuko Pello Zabala frantziskotarraren anaia) egin dauku ongietorri beroa bere hiriko udaletxean, Ipeñarrieta jauregian. Zazpi milako bat biz- tanleko hiria dugu Urretxu, Zumarragaren juntan, Urola ibaiak dituela bakarrik berexten bi herriak, biez bat eginez 18.000 jenderen kokaleku izanki. Hamaiketako gozo bat egi- nik udaletxe ondoko taberna batean, Urrelur museoari bota diogu begia, meatzaritzak Euskal Herrian eta berezikiago Urretxuko in- guruetan daukan garrantziaz jabetzeko. Ge- roxago, Jose Maria Iparragirrek Urretxuarren bihotzean daukan toki handiaz gira ohartu, erakutsia izan zaikun bideo aberats bati es- ker, eta ere hiriko aztarnak bisitatuz : Iparra- girre plaza, haren eskultura handiarekin, San Martin de Tours elizaren aitzinean ; Iparra- girre karrika, huntan dagola ere haren sor- tetxea... Bidaiari amorratua zen Iparragirre. Lehen karlistadan gudari gisa parte hartu ondoan, Frantziara joan zen, langileriaren alde barrikadetan ere borrokatu, gero Suitza, Italia, Alemania, Inglaterra zituen kurritu, beti koblakari gisa. Euskal Herrirat itzuli, Tolosan aurkitu emazte gazte bat eta Argentinara joan zen eta Uruguaien kokatu, artzain lehen ba- tean, oso artzain txarra, ardi frango galdurik, tabernari gero, hor ere ez hain ona, edariak urririk eskaintzen-eta... Herriko minak ti- rriaturik, Euskal Herrira zen itzuli 18 urteren buruan, emazte eta haurrak (9 haur ukan zi- tuen) han utzirik eta Ezkion eman zuen azken hatsa. Santa Barbara auzoaldean Urretxuko itzuliaz balia, Aikur erle museoa ere dugu bisitatu, Irimo mendiaren mazele- tan, Santa Barbara ermitaren auzo hurbilean. Museo guziz ederra, orain arte ikusi ditugu- netan aberatsena, erlezain andereak espli- kazione guziak argiki eta txukunki emanez. Ezti-erauztailu, turroi-prentsa, argizari, zuma- lahar eta beste, baginuen zer ikus, erlekume populutsu bateraino, bere erreginarekin, er- lamando gaizoak aldiz baztertuak... Museoak gogoa asetzen du bainan ez sabela, ondorioz handik hurbil dagon os- tatu batean dugu alegeraki bazkal- du, jangela kantu ozenez betez, nola ez Iparragirreren herrian, guk ere baginuela gure trobadorea, Manex Pagola bere gita- rrarekin. Etxeratu aitzin, ez baigi- nen oraindik arras aseak, Ormaizte- giko Zumalakarre- gi museoan ditugu atseginezko azken urratsak egin... Iparragirreren omenezko margolana, Herriko Etxean, Antonio Maria Lekuonak 1878an obratua Zenbatetan ez ditugu kantatu “Hara nun diran”, “Gitarra xartxo bat”, “Ume eder bat”, “Trapero”, “Gazte gaztetatikan” eta bertze frango, eta bistan da “Gernikako arbola”, askok Euskal Herriko himno daukatena! Horiek oro Jose Maria Iparragirreren kantuak ditugu. Sortzez Urretxukoa zen Iparragirre (1820-1881). Haren aztarnak ikusi nahian, bisitaldi bat antolatua zuen Euskaltzaleen Biltzarrak uztail hondar hortan Urretxun gaindi. Hogeita bost bat lagunek deialdi horri ihardetsirik, atsegin handiz egin dugu beraz Urretxuren ezagutza. Urretxu, Iparragirreren sehaska Iñaki Zabala auzapezarekin Udaletxean... Aikur erle museoan, ezti-erauztailu baten inguruan...

Upload: 8probintziak

Post on 27-Mar-2016

291 views

Category:

Documents


18 download

DESCRIPTION

Herria 3068

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3068

2010eko Abuztuaren 5-ekoa - 5 Août 2010 - 1,15 E - N° 3068- ISSN 0767-7643

Artetan,Lehoinak erebehar du izanAxeri

(Napoleon)

Izpiritu libreko kantari eta bidaiariaIñaki Zabala auzapezak (Arantzazuko Pello Zabala frantziskotarraren anaia) egin dauku ongietorri beroa bere hiriko udaletxean, Ipeñarrieta jauregian. Zazpi milako bat biz-tanleko hiria dugu Urretxu, Zumarragaren juntan, Urola ibaiak dituela bakarrik berexten bi herriak, biez bat eginez 18.000 jenderen kokaleku izanki. Hamaiketako gozo bat egi-nik udaletxe ondoko taberna batean, Urrelur museoari bota diogu begia, meatzaritzak Euskal Herrian eta berezikiago Urretxuko in-guruetan daukan garrantziaz jabetzeko. Ge-roxago, Jose Maria Iparragirrek Urretxuarren bihotzean daukan toki handiaz gira ohartu, erakutsia izan zaikun bideo aberats bati es-ker, eta ere hiriko aztarnak bisitatuz : Iparra-girre plaza, haren eskultura handiarekin, San Martin de Tours elizaren aitzinean ; Iparra-girre karrika, huntan dagola ere haren sor-tetxea... Bidaiari amorratua zen Iparragirre. Lehen karlistadan gudari gisa parte hartu ondoan, Frantziara joan zen, langileriaren alde barrikadetan ere borrokatu, gero Suitza, Italia, Alemania, Inglaterra zituen kurritu, beti koblakari gisa. Euskal Herrirat itzuli, Tolosan aurkitu emazte gazte bat eta Argentinara joan zen eta Uruguaien kokatu, artzain lehen ba-tean, oso artzain txarra, ardi frango galdurik, tabernari gero, hor ere ez hain ona, edariak

urririk eskaintzen-eta... Herriko minak ti-rriaturik, Euskal Herrira zen itzuli 18 urteren buruan, emazte eta haurrak (9 haur ukan zi-tuen) han utzirik eta Ezkion eman zuen azken hatsa.

Santa Barbara auzoaldeanUrretxuko itzuliaz balia, Aikur erle museoa ere dugu bisitatu, Irimo mendiaren mazele-tan, Santa Barbara ermitaren auzo hurbilean. Museo guziz ederra, orain arte ikusi ditugu-netan aberatsena, erlezain andereak espli-kazione guziak argiki eta txukunki emanez. Ezti-erauztailu, turroi-prentsa, argizari, zuma-lahar eta beste, baginuen zer ikus, erlekume populutsu bateraino, bere erreginarekin, er-lamando gaizoak aldiz baztertuak... Museoak

gogoa asetzen du bainan ez sabela, ondorioz handik hurbil dagon os-tatu batean dugu alegeraki bazkal-du, jangela kantu ozenez betez, nola ez Iparragi rreren herrian, guk ere baginuela gure trobadorea, Manex Pagola bere gita-rrarekin. Etxeratu aitzin, ez baigi-nen oraindik arras aseak, Ormaizte-giko Zumalakarre-gi museoan ditugu atseginezko azken urratsak egin...

Iparragirreren omenezko margolana, Herriko Etxean, Antonio Maria Lekuonak 1878an obratua

Zenbatetan ez ditugu kantatu “Hara nun diran”, “Gitarra xartxo bat”, “Ume

eder bat”, “Trapero”, “Gazte gaztetatikan” eta

bertze frango, eta bistan da “Gernikako arbola”, askok

Euskal Herriko himno daukatena! Horiek oro

Jose Maria Iparragirreren kantuak ditugu. Sortzez

Urretxukoa zen Iparragirre (1820-1881). Haren

aztarnak ikusi nahian, bisitaldi bat antolatua zuen

Euskaltzaleen Biltzarrak uztail hondar hortan

Urretxun gaindi. Hogeita bost bat lagunek deialdi

horri ihardetsirik, atsegin handiz egin dugu beraz

Urretxuren ezagutza.

Urretxu, Iparragirrerensehaska

Iñaki Zabala auzapezarekin Udaletxean...

Aikur erle museoan, ezti-erauztailu baten inguruan...

Page 2: Herria 3068

Gure Hitza

Diru laguntzaDenek badakite edo, bederen, behar lukete jakin, alderdi politiko bakoitzari emaiten ahal zaiola diru-laguntza, bainan ez 7500 euro baino gehiago. Nork eman dezake hainbertze diru?Berrikitan sortu dira alderditxo batzu, politikari bakoitzak egin lezakeena. Hala egin dute hain ezagutuak diren ministro batzuk eta, beraz, 7500 euro eman diezoke alderditxo bakoitzari edozein aberatsek, demagun, adibidez, Bettencourt andereak, alderditxoek eskainiz alderdi nagusiari.Egia da erreka ttipiek sortzen dituztela ibai nasaiak.

MunDu zabalean

Irrintzinaka!Zaldiak artzen dira irrintzinaka. Eta jen-deak ere ba. Lehen baino irrintzina gu-tiago aditzen da haatik. Zaldi gutiago de-lakotz orobat eta jendeak ere ez baitira lehen bezen aise atrebitzen irrintzinaka artzerat. Aspaldiko ixtorioa da bainan Haz parne aldeko kasko batean bazen gi-zon bat igande arats gehienetan, ostatuan frango berant arte egonik, tirahala irrin-tzinaka artzen baitzen etxerako bidean. Ondo hetan jadanik lo ziren jendeak ere iratzartzen omen ziren! Zioten ere, gizon horren irrintzinak hain azkarrak eta hain luzeak zirela nun, haizea eskualde izanez, entzuten omen baitziren Gerezietako pla-zaraino!Denboran, irrintzinaka artzen zen nor-baiten urrunetik deitzeko, edo balentriaz bezala, oraintxe aipatu gizon horren gisa, edo alaitasunez, bozkariatuz beraz, baz-terrak airostu nahiz zuhaur ere airos ager-tuz! Batzuetan, zerbait lan ederki buru-ratu ondoan berdin eta hori gertatzen zen konparazione ogi-joite aratsetan, untsa lanean ar, untsa afaldu eta jo irrintzinaka!Orai, irrintzi edo irrintzina gutiago hor gaindi bainan beti badira ohidura horri atxikiak daudenak eta irrintzina egiten trebatzen direnak ere. Hain xuxen, eta hortakotz ari gira funtsean gai huni, Haz-parnen, Urkoiko plazan, badu kasik hogoi urte agorrilean muntatzen dutela irrintzi-nakarien xapelketa bat… Arrakasta pollita ukaiten duena. Aurtengoa aste huntan da preseski, ortzirale aratsean. Ohidura xaharrak ez direla hola eta hola galtzerat utzi behar, horra beste askoren gisa sail bat zinez goresgarria.Hainbestenarekin hauxe jin ere zaut go-gorat: Baionako bestak, oraintxe bururatu direnak, gero eta euskaldunago nahi di-tuztela ezarri, nola besta horiek idekitzen diren aratsean bertsulari bat izaiten den gomitatua, zendako ez litakeen gomita bera luzatu behar irrintzina egile bati. Ai-tzineko urtean xapeldun ateratuari berdin, zendako ez!Beste elgarretaratze batzuen karietarat ere, irrintzina bat edo beste ez litake ba-tere kalte. Elgarretaratze alegerak direla-rik bixtan da.Norbaitek erranen du menturaz gaurko jendartean diren arrangura, buru-hauste, traba eta nekezia guziekin, ainitzek ez du-ketela irrintzinaka artzeko gogo handirik… Baditake, baditake… Bainan denen buru zendako izan hoin minkor eta hoin ezkor? Artetan bederen, bestenaz ere hoinbeste besta izaiten-eta eskuin eta ezker, zerga-tik ez bota zonbait irrintzina?

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

kolpatuak izan dira atentadu hortan.

• Suak Errusian dira oroz gainekoak izan uda huntan ikaragarriko eremuak dituzte-larik herri handi hortan erreak eta oraino erretzen ari, gaitzeko beroek oraino bul-tzaturik, jende guzia euriaren galdez eta otoitzez. Hola dira Errusian deitoratzen 240.000 biztanle hunkiak bederen, eta horien lagun badabiltza 25.000 beribil, 226 hegazkin eta helikoptera.

• Pakistan herrialdean uhasteak di-tuzte izigarriak hiru egun oso euriteren ondotik eta desmasiak nork erran zen-

batekoak diren! Mila hil bederen konda ditazke eta sokoritzaleak ezin helduak. Bixtan da europear batasunak besteak beste badituela 30 miliun euro bozkatuak herri horren alde baina zer dira denak ere holako beharren aitzinean? Eta ez ditugu aipatu makur horietarik ondorioz heldu diren gaitz eta izurriteak...

• Idorteak Afrikan egin desmasiak eza-gutzen ditu mundu guziak eta hortakotz ez dira aipatu gabe uzten ahal. Ahan-tziak ez direnetan, izan zen 1968-1974ko idorte haundia, hor urgabetu baitziren Ni-ger eta Tchadeko ibaiak. 1971an Tchad hortako aintzira haundiak galdu zituen bere uren hiruetarik biak, eta ihesari eman ziren hango laborari gaixoak ehun milako bat jende hil baitziren. Haundiena ondotik zuten halere, 1983-1984ko idor-tearekin, mende batez ikusi duten garra-tzena. Horiek orok beren ondorioak uz-ten, horra 2005ean hain zorrozki pekatu zuten gosetea, hiru miliun biztanle (heie-tan 800.000 haur) jo zituena, ONUko na-zioen estimuetan. Herri eta gune horietan guzietan, ahulenek dituzte senditzen ho-lakoak, bereziki haurrek, emazte haurdu-nek, xaharrek eta eriek.

• Berri hobe batzu ere behar dira sei-nalatu gosete mailetan han edo hemen. Hala nola Brasilen, Hegoamerikan, ikusi diren hobetzeak, nahiz han ere baden zer egin. Gauzak hobekitzen hasiak dira hango eskualde batzuetan, kafe ta soja gehiago eta hobeki ekarraraztearen bor-txaz. Honekin batean, ari dituzte aloka-zione mota batzu segurtatzen familietan, etxegintza ere aitzinatzen hasi nolazpait. Haurrak hor itxuraberritzen hasiak dira, lehen, gosetez tripa xorro biribil batekin zirenak azkartzen hasiak. Hots espe-rantza bat badute sortzen hasia, oraino 44 miliun behartsu badituztelarik halere, e rran nahi baita Brasil guziko jendetzaren laurden bat badela oraino pobreziaren kenka txarretik ezin ateraz ari dena.

• Galapagos ugarteak ere handik ipa-rreratago dira, Ekuador herriarenak, be-rrogei bat ugarte edo isla ttipi, Amerika haundiaren itsas-leihorretari milako bat kilometretan direnak. Preseski UNESCO deitu herriarteko batasunak bere herri behartuen zerrendetan dauzka ugarte multxo hortakoak eta, hau berri on de-naden, bere lixtako eskualde hitsaren zerrendatik kendu dituzte eremu horiek, gauzak hobekitzen ari direla ikusiz. 2007 urtean kezkatu ziren horietaz UNESCO batasunekoak eta heien laguntzen hasi. Orai, Brasilia kapitalean egiten ari den biltzarrean erabaki dute nazioneek, be-ren laguntza halere segitzea Galapago-sen alde, bainan orai munduko patrimo-nio edo herri arraro maileko direlakotz ugarte xoragarri horiek.

• Afghanistan herrian bazauden oraino holandar soldado alde bat herri hortako bakearen zaintzale, gostarik gosta. Baina gostasari hori dorpeegia zitzaielakotz ho-landeseri, azken gobernua ere auzi ho-rrek eror-arazi baitzuen, handik jalgitzea eta etxera joaitea erabaki dute holande-sek. Bixtan da Afghanistango taliban go-gorrek etzutela besterik galdatzen.

• Portugalen sute haundiak izan dituzte idortearekin makur haundiak egin dituz-tenak, bero ikaragarriak ere baitziren han, 40 gradutaraino heltzen zirenak. Suaren bentzutzerat etorriak bazituzten 8.000 gudari bederen eta aireko urketa-riak Italiatik, Frantziatik eta Greziatik ere etorriak.

• Grezian preseski kamiunzailek grebak ere egin dituzte azen ontzeko, ez baitzi-takeen autoentzat erregailurik ere aurki. Beren garraio ministroarekin ukan dituzte aferak, hunek bortxatuak zituelarik lane-rat greba utzirik. Bainan ondar huntan oro konpontzerat doatzi.

• Italian erretretaren adinaz gauzak aldatzen ari dira beste herri gehienetan bezala, eta ez du gobernamenduak traba haundirik ukan hortako, sindikatek ere ez baitute batasunik horri kontra egiteko. Hots, hemendik ere 2050 artean, emeki emeki, 65 urtetarik 68tara pasatzekoa da xaharren erretretan sartze hori. Bizia ere luzatzekotan agian.

• Ukrainan bonba bat jauzarazi dute or-todoxo eliza batean, hain zuzen Kiril pa-triarka Kiev hortan zutelarik bisitaz. E rran behar da auzitan dabiltzala hor Erru-sia-Moskuko gobernuzaleak batetik eta Ukraina arrunt bere gain nahi dutenak bestetik, beren ukaldi hortako arrazoinak klarki agertu ez badituzte ere. Hil bat eta

Urak denetan gaindika, jendeak iheska...

2

Page 3: Herria 3068

Han eta HeMen

Uztailaren 10-ean, hegazkinak eraman gaitu Hondarribitik Marrakex-era. Hamalau lagun Ipar Euskal-Herritik joan gira Marokora, Goi-Atlas-eko mendien zeharkatzera, zortzi egunez. Antolatzailea : Beñat, Ahuñamendi elkarteko burua. Gure trekking-ean, behar ginuen besteak beste, M’goun (4088 m) gainditu eta honek dauzkan osin-arroilak jautsi. Gida profesionala ginuen : Pipas, Xuberotarra eta hunen lagun-mina Mohamed, tokiko aitzindaria. Zazpi mando, beste hainbeste mandazain eta sukaldaria. Karabana gaitza, koloretsua bezain nahasia, bainan trinkoa : denak bat. Ibilaldia ederretan ederren izan da, amestua zen heinekoa. Han ez zen deusen eskasik: ez jan, ez edanik, ez osagarririk, ez humore onik. Eta denen gainetik iguzki beroa eta zeruko izarrak.Alabainan holako ibilbide batek, kirolaz gain, badauka beste altxorrik. Ehun bat herrixka zeharkatu ditugu. Jendea ‘Ait Atta’ tribukoa, Berberoa, mendi laborantzatik bizi da. Lur-landa zatitxoak, mendiari hartu dituztenak, bat besteari datxikola, artatzen dituzte baratzeak bezala, urestatuz arroila bidez : sagardi, intxaur-ondo, luzerna, sekale, arto, baratze oparoak. Jendea badabil, etengabe bidexkaz bidexka, igitaia edo aitzurra bizkarrean, batetik bestera. Hemen, emazteak kokoriko igitaiekin belarra, ogia edo luzerna mozten eskutaraka, edo astotxo batekin ur-keta. Han ogia jotzen asto pare bat hesola bati loturik inguru-minguru… Jendeak beti irriño bat ezpainetan, begia dir-dir. Erlategian bezala jendea haia-haia doa. Gehienek neguko sei-zortzi ilabetez bederen ez dute ‘zibilizaturik’ kurutzatuko. Gorago mendian 3000 metroz goiti, daude familia osoak, ardi eta ahuntz tropekin, udako alhapideetan. Zenbaitzuek kameluak badituzte libroan. Harrigarria nola lotzen den jendea biziari, zein gutirekin bizi daitekeen! Mortua ere bizi! Beharrean gertatuz, deus guti duten hura emanen dautzute, nobleziaz eta jendetasunez.Nola ez aipa haurrak, nun nahitik ateratzen, bizi-biziak, lasterka. Baduzu beti buru ttipi bat nunbaitik zuri so. Begi borobil beltxak, kuriostateak janak. Agur

ttipi bat eginez... Egun hemen haziak bainan bihar… nun biziko ?Gogoetetan bat atxikitzekotz hau litzateke: holako mendietan zein mendrea den jendea eta denbora berean zein handia! Planetako lau haizetan zehar, mendi handiek berdintsu moldatzen dute jendea eta jendea manera berean moldatzen da

mendiari. Bai, nunbait hurbileko senditu gira.Euskaltarrek ‘Ait Attarreri” agur eta ohore !

Auñamendiren partezXan Errotabehere

2010/07/19

Ighil M’goun (4088m) Auñamendi taldearekinAhal banitu lotu mendiak mendieri, herriak herrieri…

M. Erdozaintzi-Etxart

Berbero artzaina, ardi eta ahuntz troparekin

Euskal mendizaleak M’goun kaskoan

Urte guziz bezala artixta hunek, bere ekintzen erakusketa bat egiten du agor-ril hastapen huntan. Uztailaren azken egunetik ilabete hunen 8a arte artixta margolari hunen urteko ekintzak ikus-ten ahal dira, Jondonaneko erakuste-gian. Biziki polliki margotzen ditu Eus-kal Herriko bazterrak, laborari etxe eta ur bazter itzaltsuak eta abar.

Artixta hunek Pedrito Xoribit margolari ezagunarekin eginak zituen ofizio hun-tako lehen urratsak, geroztik lantu du

bere dohaina eta gaur hunen beterat heldua da. Gero eta usuago margo-tzen ditu jende ezagunen itxurak eta ere lehengo gure Hazparne, iragan mendekoa, berak bizi izan dituenaren orroitzapenak heldu zaizkio gogorat eta betirako lotzen ditu bere margoetan. Ikustekoa da Pierre Irigoin-en lan ede-rra, berak eginen dautzuete ongi etorria ikusterat joaiten bazirezte. J.A.

Pierre Irigoin margolaria HazparnenPierre Irigoin margolariaren erakusketa.

3

Page 4: Herria 3068

Espainiar selekzioaren kontrako manifestaldiaEzker abertzaleak, EAk eta Ara-larrek ala ELA eta LAB sindika-tuek manifestaldia deitu dute agorrilaren 7 rako Gasteizen, Espainiar selekzioaren inposa-tzea salatzeko. Espainiako sas-kibaloi selekzioak agorrilaren 6 etik 8 ra torneoa jokatuko du Arabako hiriburuan.

ETB-2k ikusle gutiagoIlabeteak jin, ilabeteak joan, ET-Bren ikusleak ez doaz emenda-tuz. Uztaileko emaitzen arabera ETB-2 k bana beste %8,2ko ikus-leak izan ditu, ETB-1ek %2,4ak eta ETB-3k %1a. Hiruen artean %11,6ra heltzen dira, 2009an, %17 zituztelarik. ETB-2k duela urte bete %12,8 zituen eta % 3,9 ETB-1ek. Bi urte barne, ETB2 ko ikusleak erdiratu dira.

Urkulluk dio Zapaterok autogobernua bultzatzen ez badu boterea gal dezakeelaEAJ-PNV alderdiaren sortzearen 115. urtemugaren ospakizu-nean, Iñigo Urkullu EAJko bu-ruak deklaratu du jeltzaleen borondatea euskal aberria sortzea dela. Autogobernua-ren defentsa egin du EAJko buruak, erranez hunen murriz-teak ondorioak izanen dituela Espainiako gobernuari buruz. Espainiar Estatuak oraindik bete ez dituen hitzartu konpetentziak ez bazaizkio onartuak euskal gobernuari, EAJ-PNVren sus-tengua gal lezakeela Zapatero-ren gobernuak eta bidenabar gobernuan izaitea bermatzen dion gehiengoa. Alderdi sozia-lista, bai Madrilen bai EAEn, au-togobernuaren kaltetan ari dela salatu du EAJ-PNVko buruak. Eta bide horretan segituz Espai-niako Gobernua erortzeko irris-kuan ezartzen duela.

«Hezkuntzaren porrota» salatu du Munilla apezpikuak San Inaziokari, Munilla Donos-tiako apezpikuak egin duen predikuan, sainduaren irudia goraipatu du, bereziki hezkun-tzan egin zuen lana, «Eguno-tan pairatzen ari garen hezkun-tzaren porrotaz » hitz egin du, hezkuntzak itxaropena behar duela gehituz.Celaa hezkuntza sailburuak, hitz hoiek entzun eta, jakinarazi du kazetariei, apezpikuarekin prest dagoela gai hortaz hitz egiteko eta baieztapen hori argitzeko, sekulan ez baita, bere hitzetan,

hezkuntzari buruz hoinbeste sarbiderik izan.

Landarbaso abesbatza Txinan saristatuaLandarbaso Abesbatza mis-toak hiru medaila ardietsi ditu Shaoxingen, Txinan antolatu olinpiadetan. Mundu guzitik etorri 400 abesbatzen artean sa-ristatua izan da.

Bizi itxaropena emendatuz GipuzkoanGipuzkoar emazteen bizi itxaro-pena 84,6 urtekoa da eta gizo-nena 77,6 urtekoa. Emazteena 5,7 urtez emendatu da azken 25 urteetan eta gizonezkoena 71,9 tik 77,6 urtetara pasatu da. Ehun urtetara heldu diren Gipuzkoa-rrak 111 izan ziren jaz.

ETAko presoen lekualdatzea PPren ez gustokoaMariano Rajoy PPko presiden-teak galdea egin dio gobernua-ri, ETAko presoekin zer egiten ari diren publikoki argi dezan. Berriki, Zapateroren gobernuak Idoia Lopez Riaño ETAko kidea Langraizko (Araba) presonde-gira ekartzea erabaki zuen. ETA-ren jokamoldearekin ados ez di-ren presoei, baldintza bereziak onartu dizkie gobernuak Euskal Herriko presondegietara hurbil-duz edo egun zenbaitez, kalera ateratzea onartuz.Iturri ofizialen arabera, ehun bat preso balitezke, ETAren joka-moldeari uko egina luketenak, eta 50 batek indarkeria bazter-tuz, biktimei barkamena galdatu eta egin kaltearen ordaintzea onartua lukete.

Hauteskundeak: EA abertzaleen bateratzearen aldePeio Urizar EAko idazkari na-gusiaren arabera, onuragarria litzateke subirotasunaren alde-ko akordioarekin ados diren alderdiak, helduden hauteskun-deetan batasunean presenta-tzea. Dena den, bateratze prozesu hori ez litzateke larraz-kena arte adostuko.

Urizarren arabera dudarik ez dago ezker abertzaleak indarke-ria baztertua duela eta ETAk ez badu bide berrien aldeko apus-tua egiten, baztertuta geldituko dela.

3.900 langabe gutiago euskal erkidegoanLangabezia gutitu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Orotara 2010eko bigarren hiruhilekoan 3.900 langabe gutiago daude hegoaldeko hiru lurraldetan. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz, % 3, 41 gutiago. Oro har 109.800 langabe daude : langileriaren % 10,40koa.Azken hamabi hilabeteetan, 200 langabe gutiago daude erkide-goan. Lana duten pertsonen kopuruak berriz gora egin du: 9.500 pertsona gehiago ari dira lanean. Orotara, 945.700 per-tsona ari dira lanean gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan ere langabeen non-brea % 9,59az gutitu da azken hiruhilekoan.

Euskal errepideetan radar gehiagoArabako, Bizkaiko eta Gi-puzkoako errepide nagusietan 32 radar gehiago ezarriak izan dira. Jadanik martxan ziren 38 radarrei gehituak izan direnak. Nun kokatuak diren jakiteko, EITB.com-en kontsulta egiten

ahal duzue.Bideko ezbeharren kopurua gutitu nahi du gobernuak. Jaz, 17.482 ezbehar izan zi-ren hegoaldeko errepide-tan, 2008an baino % 13,7 gu-tiago eta, halaber, hildakoen ko-puruak ere % 24az behera egin zuen.

Itsasoan zikinak nasaikiGipuzkoako kostaldetik 140 mi-

letara, 5 hektarea inguruko zikin hedadura badagoela ikusi dute behatzalek. Ez da beraz harritzekoa azken egunotan, Gi-puzkoako hondar tzetan, bereziki Donostiakoan zi-kin asko aurki tzea - egur, plastiko, bidun, sare, botoila eta abar- ; 40 to-naladataraino zikin bildu dituzte Onda rreta eta Kontxako hondar tzetan. Gobernuari galdea egina izan zaio, zikin hoien bil-tzeko neurriak har ditzan.

Hondarribiatik Pasaiara oinezTalaia izeneko itsas baz-terreko xendra idekia da Hondarribia eta Pasaia artean. 20 kilometroko bidexka errexa. Mutriku-

raino eginen den xendrak, 80 kilometro izanen ditu ibiltarien atseginerako. Pasaia eta Do-nostia arteko 11 kilometroko bidexka laster idekia izanen da. Egokitze lanak 50 mila euro gos-tako dira.

Gerla zibilean konfiskatu dokumentuak EAJ-PNVri itzuliakGerla Zibilean, frankistek EAJ-PNVri konfiskatu dokumentuak itzuliko dizkio gobernuak. Do-kumentu hoiek gaur egun Sa-lamancako Memoria Historikoa-ren Zentroan daude. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kul-tura sailburuak fondoen itzul-pena egiteko agindua onartu du. Aspaldidanik egin galdeari erantzun baikorra emaitea onar-tu du gobernuak.

Atunaren kanpaina Orain arteko harrapaketak ahu-lak izan dira : 1 400 tonelada Gipuzkoako portuetan sartu di-renak. Atuna kostaldetik frango urrun arrantzatzen dute: bi egun untziz behar dituzte arrantza gunetara hurbiltzeko. Kontser-bategiek dute arrain gehiena erosten ; hegaluze edo bonitoa 2,3 euro eta 3,3ren artean ki-loko, eta 4,5 eurotaraino arrain haundia.

HeGoalDean

Landarbaso abesbatza

4

Page 5: Herria 3068

Herria kazetan, uztailaren 15eko zenbakian « Euskal pastoral-tzaz » agerturiko gutunak go-goeta hau piztu dit Baionako diozesak euskarari ematen dion tokiaz. Ikuspegi orokor batean hizkuntza bere lekuan jarriz, euskararekin populu bat ba-dago jakintsunen arabera, baita euskaldunen aburuz. Frantziako Estatu jakobinoak ez gaitu ho-lakotzat onartzen, eta gure nor-tasunaren ezabatu nahiz ari da, nahiz azken urteetan tolerantzia baten hastapena erakusten di-gun, bereziki eskoletan. Baio-nako Elizak aitzitik, euskarari leku handia egin dio berriki arte. Orain ordea, batzuek euskara-ren bazter uzteko joera handia ikusten diote.

Alta bada Aita Sainduak frankotan mintzatu dira Estatu

gabeko nazioen alde, bereziki populu txikien alde, bakoitzaren hizkuntza eta nortasuna zaindu nahiz. Horretan ezagunena dugu Joanes XXIII.a « Pacem in terris » gutun famatuarekin, eta ondoko pontifoak ber bidetik dabiltza mundu zabalean.

Baionako elizbarrutiak Eliza-ren irakaspen hori nola betetzen du? Orokorki, euskararen aldetik biziki apal erori gara toki anitze-tan, apezen gatik baino gehiago inguruko laikoen faltaz. Parro-piako laguntzaileetan, usu ka-rrikako jaun-andre frankofonoak dira buru, eta horien ondotik dabiltza euskal kontzientzia eta kultura guti daukaten euskaldun prestu batzuk. Euskara gero eta gehiago baztertzen digute, kantuetan ere frantsesa burrus-tan sakatzen, denek erdara hori

konprenitzen dugulakoan, fe-dea jakitate hutsa balitz bezala, bihotzarekin deus ikustekorik ez lukeena. Aise ari dira, jende xehea gainbehera zernahiren irenstera ohitua baitago, eskola txikiak eta gerlek hertsiki hezia. Haatik euskaraz ozenki kanta-tzen du, frantseses ordea nagiki. Baina gure frankofonoek ez bide dute belarririk, edo beren ideo-logiak gortzen ditu.

Euskaltzaleak non daude? Batzuk fedea galdurik, besteak Elizaren hoztasunaz aserik, guti dira parte hartzen dutenak. Gai-nera Elizak ez du jendartean lehenago zuen indarra, beraz euskararen geroa ez da hortik pasatzen. Baina batetik fede-dunek gure sinestearen ama hizkuntzan bizitzeko une eta guneak behar genituzke, lurreko

aita-amei eta haurrideei bezala zerukoei ere bihotzeko hizkeran mintzatuz. Bestetik Baionako Eli-zak euskal kulturan bere urrats partea egin behar luke, bestela horren izenean mintzatzea baz-ter utzi, eta ber gisan bere pro-pagandan horrez baliatzea be-rea balu bezala.

Euskal kulturaren dinamika berri bat azkartzen ari delarik bereziki gazterian, kristau espiri-tuak ere hor nolabait bizi behar duela iduri zait, eta beraz guk ere, euskaldun giristino soilek, euskal mundu berri horretan parte hartu dugula euskara fidel-ki biziaraziz, ahalaz gure buru-zagiekin, bestela gabe. Tren hori huts egin ala ez, tenorez hautatu behar da.

Jean-Louis Davant

eGun eta biHar

Presondegi berri parrasta bat

Frantzian gaindi, ainitz pre-sondegi aspaldikoak dira, Baionakoa ere horietan barne. Aspaldikoak eta arrunt planta txarrean. Bestalde, tokia eskas eta preso diren horiek ezin de-nak bakarka atxik, untsalaz hala behar litazkeelarik.

Bixtan da presunerak ez direla tratatu behar hotel eder zonbai-tetan pentsuner balire bezala. Bainan ez dira ere gaizki eka-rriak izan behar. Jendeak dira alabainan eta hori ez da ahantzi behar. Jende gisa, nor nahi izan diten, badituzte beren eskubi-deak. Europa maileko neurriek ere ez dute besterik manatzen, eskubide horietaz behar dela hein bat axola.

Horiek hola, gobernuak era-baki du beraz presondegien be rritze sail bat pizkorra akula-tuko duela. Zazpi urte barne, 23 presondegi barreatuko dituzte eta beste hainbeste presondegi berri eraikiko haratxago edo hu-natxago. Hauxe da bitxikeria, arrrunt zaharkitua delarik, Baio-nakoa ez da haatik berrituak izanen direnen zerrendan ager-tzen… Zendako ez ote?

Larderia gehiago

Uztail erditsutan, Grenoble hi-rian, gaitzeko nahasmenduak izan ziren. Kaxketadun batzu abiaturik ohointzan ari ziren gaixtagin batzuen ondotik. Tiro-kada bat ere izan zen eta poli-zak hil zuen iheska zoatzinetarik batto. Ondorioz, hiru gauez se-gidan, gazte multxo batzu arrunt jazarririk, zernahi nahasmendu eta lan tzar!

Hori ikusiz, Nicolas Sarkozy presidenta kexatu da eta ez guti! Bestenaz ere jakinik gertakari hits horietarik landa polizako ait-zindari batzuk gaitzeko mehatxu itsusiak ukanak zituztela… Ni-colas Sarkozy erakitan jarri da! Isère departamenduko prefetari bere kargua kendu dio, haren ordezko segidan ezarri polizako aitzindari ohi bat, Eric Le Doua-ron, eta bera izan Grenoble hiri hortan ordezko horren kargu hartze egunean. Han, hitzaldi bipil batean, aski gora errepi-katu larderia gehiago behar dela erakutsi lan tzarrak egiten dituz-tenak ez hoin ausartak eta atre-bituak izaiteko… Solas horiek entzunik, batzu txaloka, beste batzu gogoetatuak. Larderia gehiago eta hortan kito, hori ote den funtsezko aterabidea… Batzueri iduritzen ere Sarkozy mintzo dela eskuinburukoak be-

zala, hitz berekin eta arrazoina-mendu berak bere gain hartuz…

Dena den, bigarren aldia da polizako aitzindari bat jartzen dela prefeta baten alkian. Idu-ri-eta poliza lanak diren prefeta batentzat premiatsuen-premia-tsuenak…

Gitoak begietan…

Hau ere aski gogetagarria di-take: Cher eskualdean na-hasmendu batzu izanik, gito batzuen gatik diotenaz, Sarkozy presidentak aski gora oihukatu du hor ere larderia handiagoa erakutsi behar dela. Erakutsi ere gitoak arras begietan hartuak di-tuela eta bereziki naski Erruma-niatik eta Bulgariatik azken urte hotan sartu “rom” delako batzu. Behin hasteko eta bat, paperak

xuxen ez dituzten guziak nahi ditu haizatu ahal bezen laster…

Hortarik ere bixtan da bada ai-nitz arrangura. Gito batzuk zer-bait lan tzar egiten badute, gito guzieri behar ote zaiote hola mendekatu? Bixtan da ezetz gure gostuko segurik. Eta hor ere gisa guziz, bada hein bat jendetasunen behar handi-han-di bat…

Zortzi oren!

Eric Woerth minixtroak ukan du bere bulegorat polizaren bi-sita. Zernahi galde egin omen daizkiote. Behar zen denbora guzia ere hartuz. Hala iduri du segurik, zortzi orenez arizan baitzaizkio galde eta galde. Mi-nixtroaren abokatak erran due-naren arabera, eguna xarmanki joan omen da. Eric Woerth-ek frogatuz omen egin dituen sos biltze guziak, izan UMP al-derdiarentzat ala Sarkozy-ren bozketako kanpainarentzat, denak beti legezkoak izan di-rela. Eta bestalde ere ez duela deusetan hobenik. Garbi dela eskualde guzietarik… Gauden ikus zer segida ukanen duen oraino afera nahasi horrek…

J-B D

Jainkoa bizia JenDeaHautatu behar da

Eric Le Douaron, berenaz polizako aitzindaria, prefeta kargurat heldua Sarkozy-ren manuz.

5

Page 6: Herria 3068

kostalDeanTeink eta TeinkAste huntan da Teink arraulari lehiaketa berezia, fama handia bildua duena ! Astelehenean abiatua da Bilbotik larunbat aratsaldean heltzeko Doni-bane Lohizune-Ziburuko por-turat. Antolatzaile, Ur-Ikara el-kartea. Aurtengoa 18. jadanik. Batteleku untzi ttipiekin egiten da zoin-gehiagoka hori, por-tuz-portu, sei egunez. Getxo, Bermeo, Lekeitio, Mutriku, Orio, Donostia eta Hendaian gaindi. Lehen aldian, 1993-an, sei hirukote izan ziren parte hartu zutenak. Aitzineko urtean hiru itsasturi gaztek zuten asmatua sail hori. Batere funtsik gabe gisa batez. Karkulatua zuten batteleku batekin ibili behar zirela Donibane eta Bilbo arte hortan diren portu guzietan gel-dialdiño bat eginez eta argaz-ki batzu hartuz. Nola denetan ongi etorri kartsua egin zioten, erabaki zuten etzela batere gaizki izanen batteleku zoin-lehenka baten muntatzea Bilbo-tik Donibanerat. Urtetik urterat arrakasta gehiago badu lehia-keta horrek. Aurten hemezortzi talde badira partaide. Segitzaile parrasta bat ondotik. Eta azken egunean, larunbatean beraz, besta gaitza izanen da Doni-bane-Ziburun. Sarien banatzea eta erromeria alegera bat...

Lur-antolaketa berria HendaianHendaian, herriko kontseiluak bozkatu du lur-antolaketaren sail berritua, PLU delakoa, bul-ta huntan eztabadabide zena. Gisa hortan neurri berriak har-tuak dira etxegintzarentzat. Etxeak, eta bereziki etxe han-diak, bakoitxak bizitegi pa-rrasta bat baduten etxe horietaz mintzo gira bereziki, ainitz leku-tan orai arte baino apalago egin beharko dira eta beren artean leku gehiago utziz, ez sobera

elgarren gainean beraz. Etxegintza orekatuago baten griña handi batekin, herriko etxean dio-tenaz. Kontseiluko gehiengoan direnak arrunt neurri be-rrien alde, besteak kontra, Kotte Ece-narro auzapez ohia-ren gisa, salbu Iker Elizalde abertzalea agertu dena ez alde eta ez kontra, gauza onak badirela PLU berri hortan bainan oro har lur-antolake-ta hori asmatua dela turismoaren susta-garri gehienik, hala iduritzen zaio behin, beste hautu batzu egokiagoak litazkeelarik. Kotte Ecenarro-ren arabera hiriaren garapenaren kaltetan izaiten ahal dira gisa hortan hartu era-bakiak, asko gisetarat sobera muga ezarriaren bortxaz. Gai-nerat, dauka pondu batzu ez daudela hain garbi finkatuak. Dena den, neurri berriak berme, berdeguneak arta handiz be-giratu beharrak dituzte. Etxe berriak egin beharko dira ere beti segurtatuz araberako apar-kalekuak. Neurri garrantzitsua hau ere: hamar bizitegi baino gehiagoko etxegune berrietan gutienez % 30 sozial-mailekoak beharko dira eta tokika %50.

Merkatu plaza hortan…Donibane Lohizunen, badu orai urte bat xuxen ez dela gehiago autorik aparkatzerat haizu merkatu-plazan berean, merkatuaren itzuli hurbil hortan beraz. Hori hola deliberatu zue-larik herriko etxeak, eztabadak izan ziren. Urte baten buruan, berriz piztu dira eztabada ho-riek, ezkerrreko hautetsi batzuk galdeturik auzapezari jaz hartu

erabakia hauts zezan, autoak berriz haizu beraz. Auzapezak deplauki jakin-arazi du ez dela segur gibelerat egiteko xede-tan. 25 toki kendu direla autoen aparkatzeko baliatuak zirenak bainan toki frango badela au-toen uzteko inguruan berean, arras hurbil, eta orai aise errex-tasun gehiago oinezkoentzat, denak gostuan ibiltzen ahal. Horiek hola, ainitzek galdetzen dutena da, autorik ez hor uzte-kotan, bizi gehiago emaitea nolazpait merkatuaren inguru hurbilari eta herriko etxean ere karkulan ari omen dira zer nola egiten ahal Iitakeen.

Oren erdi bat greba…Donibane Lohizunen gertatua hau ere: joanden egunean, ara-tsalde betean, hogoi bat saltegi zerratu dira eta oren erdi bat zerratuak egon, greban zirela, karrika handian gehienak. Hori egin dute protesta gisa herrizai-nek kasik egun guziz 11 euroko ixunak emaiten zaizkiotela-eta. Jakin behar da komertsantek, bereziki arropa saltzaleek, ba-dutela eskua salgai dituzten gauza batzu kanpoan ager-tzeko, karrikan beraz, bainan izarian, herriko etxeak finkatu izari batean preseski. Bainan

komertsantek ez omen dute izari hortaz axola handirik. Hortarik heldu da makurra. Bilkura bat egina izan da bazte-rren lasaitzeko, denek borondate on poxi bat erakutsiz.

Where U Art, zer da hori?Inglesari beharko ote gira denak eman? Ingles izena da alabai-nan Where U Arte hori, Hendaiako Abbadia jauregian aurkeztu dute-

na berak bidartarrak diren bi emazte gaztek. Bainan zer da hori? Blog delako bat, Internet sarean kausi ditakeena beraz. Hor agertzen dira Bordele eta Bilbo artean diren 38 erakus-tegi. Horietaz denetaz bada zer-nahi xehetasun. Nun diren, zer den horietan ikusteko eta ho-lako. Tirriatzen zaituzte museo horietarat bisitaño baten egite-rat. Hybrid Editions Multimedia deitzen da sail hori sortu duen etxea. Argitasunak emanak dira euskaraz, españolez, frantse-sez eta inglesez…

Maurice Ravel gogoanZiburun, badu jadanik zonbait urte abiatua dutela sail hori: agorrilean Jondoni Bixintxo eli-zan eskaintzen dute muskaldi berezi bat, bi kontzertu bi ara-tsez segidan, 8-ak eta erdietan, Maurice Ravel musikagilea go-goan, haren omenez nolazpait. Aurten, asteburukari izaiteko partez, astelehen eta astear-tearekin muntatzen dituzte, hel-duden astean, agorrilak 9 eta 10. Jaz bezala, entzunen dira aitzineko urtean Ravel akade-miaren ikastaldi nagusian saris-tatu musikari hoberenak…

Uztaila hilabete “bitxia” izan dea?

Ziburuko plazan entzuna dugu solas hori: sasoinaren aldetik, aurtengo uztaila hilabete “bitxia” izan dela. Hola mintzo zenak jadanik irakurtua zuena ote landestar ostaler baten lekukotasu-na, egunkari batean agertua, uztaila izan dela “bizarre”, bitxia beraz. Bainan zendako bitxia? Batean iduri jende ainitz bazela eta bestean ez. Jendea joan-jinka ibilki balitz bezala. Hilabete nahasia nolazpait, ez hain ona eta ez hain txarra. Hementxe-tan jendetsu eta hantxetan ez hainbeste, zazi zu zergatik. Besta batzuentzat ere oharpen berak entzun dira.Gure Kostaldean, ne-hork ez espantu handirik, nehor ez ere sobera arrangura haatik, uztail txarragoak ere izan direla… Donibane Lohizuneko hondartzan, ardura ba ainitz jende, batzu mainatzen ari,

besteak iguzkirat egoki. Bainan hor ere, ainitzen iduriz, uztailak askotan ekarri du aurten baino jende gehiago…

Merkatu plaza hortan, bazterrak ez direa arinago autoak ken-duz geroz? Jatetxe batek ere bere mahain batzu hor ezartzen ahal…

6

Page 7: Herria 3068

kostalDean

Jakitate eta ederlan festibala atD Quart Monde elkartearen eskutikAste huntan guzian ira-gaiten ari da ATD Quart Monde elkarteak antola-tzen duen festibala Baio-nan, Habas-la- Plaine au-zoaldean, Ginsburger karrika aitzineko kirolze-laian, animazio askorekin.

Festibaleko azken ani-mazioak ostiral huntan: 18:00tan tailerretan aste guzian moldatutako eder-lan erakusketa, ondotik lagunen arteko ikusgarria, hurrupaldia eta afari.

baionako katedralean erakusketaEderlanetan ari diren ofizialeek 30 urte huntan bezala aurten ere beren obrak presentatuko dituzte Baionako katedralean, kalostrapean. Orotariko obrak, zur, harri, lur, berina, oihal, larru, burdin edo beste ekaiez landuak. Obra horien erakusteraz gain, tailerrak ere izanen dira, ederlanak nola moldatzen dituzten

ikusteko, ofizio horien lekuko dauden argazki xahar erakusketari datxikola. Agorrilaren 6etik 15era idekia da, 12an ortzegunez (22:00) filma bat ikusten ahalko delarik han berean, eta 14ean larunbatez (21:00) blues musikaldi bat gozatzen ahal, « Au grand café » taldearekin. Egunero idekia 10:00 - 19:00. Sartzea urririk.

Baionako bestek berriz ere utzi dute beren ondorio iluna, eta aurtengoetan bortxaketa bat salatua izan da. Jakinik bataz beste zortzi bortxaketetatik ba-kar bat salatzen dela, ohartzen gara egoera beti larria dela. Bortizkeria

sexisten kontrako kolektibo feministak protesta-elgarretaratzea antolatu du astelehenean Herriko Etxe aitzinean. « Bortxaketa krimena da, gu guziok hunkitzen gaitu eta haren aitzinean ezin gira ixilik egon ».

Gertakari iluna baionako bestetan

eGa 2010105 kandidatu aurkeztu dira m a i a t z e a n eta ekainean iragan diren EGA azterke-tara, horietarik 45ek (%43) gainditu dute-na, emaitza hauekin: no-labaitekoak 5, aski ongi 17, ongi 17 eta bikain 6.AGUERRE MENDIBOURE Oier, Aski ongi AMESTOY Anize, Aski ongi ANDUEZA GROSDENIER Naia Colombe, OngiANETAS LANDABURU Elorri, Aski ongi ARANIBAR ALMANDOZ Joseba, Aski ongi BACHO MONGASTON Anne-Marie, OngiBARRENQUY PHAGABURU Oihana, Aski ongi BARROSO GOMILA Orhi, OngiBENGOA LOPEZ DE ARMENTIA Asier, Nolabaitekoa BERRA ZUBIETA Maialen, Aski ongiBERTERRETCHE Xalbat, Aski ongiBILBAO TAPIA Manex, Aski ongi BIVALSKI Igor, NolabaitekoaCAMPO BARANDIARAN Jose Luis, Aski ongiCARRERE NARZABAL Naia Maixan Elixabet, BikainCHERBERO Amaia Catherine, Bikain DAGORRET Mailen, Bikain DELIART Kattin, Bikain DENIS-ITURRIA Maika, Aski ongi DUMONT Marilou, NolabaitekoaELIZARAN AGUILAR Aitor, OngiELIZONDO Ion, OngiESPARZA ORTEGA Iker, NolabaitekoaETXEBERRI GOIHENETXE Aline, BikainGONZALEZ Oier, OngiGOYENETCHE SALABERRIA Patxi, Aski ongiGUINEA GUILLAUME Ihintza, OngiLARRETXEA MENDIOLA Joanes, Aski ongiLAVIELLE Luxi, Aski ongiLOPEZ DE LACALLE GAUNA Alberto, NolabaitekoaMENTA MARTINEZ DE GUERENU Maddi, Ongi MUGICA ANDONEGI Ander, OngiNEGUELOUA Gillen, OngiNEGUELOUA MIGUELGORRI Leire, Ongi NOBLIA Jokin, Aski ongi OILLARBURU Eztitxu, OngiOILLARBURU Bixente, OngiORBE SEVILLANO Zigor, OngiPESSANS Mikel, Aski ongiSAGARZAZU ESNAL Jon, OngiTONNERRE ARANDIA Eguen, Aski ongiUGARTEMENDIA Louise, Aski ongi URCHEGUI LARROQUET Beñat Patxi, Bikain URREIZTI Urko, OngiVIGNERTE Elena Pantxika, Ongi2010eko bigarren deialdiko azterketak urriaren 2an eta 23an iraganen dira eta izen-emate epea abuztuaren 30ean abiatuko da www.mintzaira.fr webgunean.

Ekain bukaerako Herria aste-karian, Michelle Alliot Marie frantses ministroaren etorrera aipatu duzue. Pena eta haserrea sentitu dugu artikulua irakurtze-rakoan. Hain zuzen, kazetariak informazioaren parte bat baka-rrik tratatzen du: argazkian, Mi-chelle Alliot Marie ministroa eta Amotzeko serora ikusten dira, eta artikulu osoa medaila ema-teari buruz da.Alta, momentu eta toki berean, 60 pertsona bildu ziren, « Zer egin duzue Jonekin, Alliot Marie egia nahi dugu! » banderolaren gi-belean. Baina hortaz ez du hitz bat ere aipatzen kazetariak. Ez al da Jon Anzaren afera aski larria? Zer-gatik ez du aipatzen kazetariak el-garretaratzea? Guk, izenpetzaileok, desinformazioa salatu nahi dugu, eta gure ekimenaren berri ematea eskatzen diogu Herriari.Juan Manuel Galarraga, Eliane Etxe-berria, Haritza eta Maider Galarra-ga, Bruno Josié, Saroia Galarraga, Bittori Garaiar, Mixel Mendiburu,

Thierry Lopes, Maiana Mendiburu, Joana Haramboure, Olivier Bibens

Gure oharra: Gure tokiko berrike-tariak aspaldidanik arrunt zintzoki betetzen du bere lana, eta hortarako gain gainetik eskertzen dugu. Kasu hortan ez duke Jon Anzaren afera larria aipatu, bertze gisa kaseta hun-tan frangotan eginik izan baitugu, joanden astean oraindik aski sakon-ki. Gisa hortan ez dugu desinforma-ziorik ikusten hor. Hortan bego! Herria

irakurleak mintzo

Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen ari da. Osoko bilkuraren azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diren ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu, hots, Karrantzatik hasi eta Bidasoraino.Toponimoetan ohi den bezala, amaierako -a bokala berezkoa ez bada, artikulua baizik, Euskaltzaindiak izenaren ondotik (-a) marka jartzen die, izen hori deklinatzean nola jokatu behar den jakin ahal izateko, esaterako Deba, berezkoa delako, baina Bidasoa (-a), artikulua delako.Hori dela eta, Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...Erabaki hau hartzeko, Euskaltzaindiak inguru horretako euskaldunen erabilera

izan du kontuan. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako testuetan erabat arruntak dira gisa honetako aipuak: Bidasora doaz; Bidasoko Bera; Bidasoko nekazarien biltzarra; Baztan, Malerreka eta Bidasoko gazteria, etab. Bertako herritarren artean bildutako ahozko testigantzak ere erabilera horren alde mintzo dira, arruntak baitira, batik bat, adin batetik goitikoen artean gisa honetako esaldiak: Bidásora bota zuten; Bidásotik atera zuten; Bidásoko izokinak, etab. Horretaz gain, kontuan izatekoa da, herritar izena edo ‘jentilizioa’ deitzen dena, azken -a hori gabekoa dela, hots, bidasotarra, eta ez *bidasoarra.Hortaz, erabat baztertzekoak dira azkenaldi honetan, bai idatziz bai ahoz, hedatzen ari diren gisa honetako esaldiak: *Bidasoako trenbide zaharra; *Bidasoaraino iritsi ziren; *Bidasoatik pasatu ziren; Baztan-*Bidasoako ingurua; *Bidasoako hitza... Horien ordez bertze hauek erabili behar dira: Bidasoko trenbide zaharra, Bidasoraino iritsi ziren, Bidasotik pasatu ziren, Baztan-Bidasoko ingurua, Bidasoko hitza...

ibai izenen erabilera zuzenaz

7

Page 8: Herria 3068

Herriz HerrisaraPottokaren eguna : Uztailaren 24an pottoken primak ginituen errebotean. Pottokazainak ez

dira sobera kontent. 153 E-ko prima bazuten mendiko pottoka bakotxeko eta kendu diote, pot-token taldeari galdegiten diote zerbeit egin dezan, diru lagunt-za hori berriz izateko. Bainan halere pottokak ekarri dituzte, tropa ederra bazen (110) men-diko eta pentzetakoak erdizka, etorriak alde guzietatik eta ederrak. Primatu batzu emanen ditut. Mendiko 2 urteko beho-karen lehen prima Gorosureta Ainhoakoa. Pentzetakoetan Laussucq Sarakoa, 6 eta 7 gar-rena. Mendiko 3 urtekoak Hiri-goyen Sarakoa, 4 eta 7 garrena. Pentzetakoetan Milon Sarakoa, 2 garrena. Mendiko behorrak Lopez Azkaingoa, lehena eta Hirigoyen Sarakoa, 6 garrena. Pentzekoetan Milon Sarakoa, 3 garrena. Mendiko behorrak umearekin Laborde Sarakoa lehen prima. Mendiko behorra 8 eta 18 urte artekoa Hirigoyen Sarakoa, 4 garrena.

Ondotik 200 bat lagun baziren bazkaltzen piperrada aratxe-kiarekin, bildotxa brasan egina ilarrarekin, gasna eta pastiza, Sarako Kantariak taldeak airos-tua. Iluntxean bazkaltiarrak es-tomaka ongi beterik sartu dira etxealde. Pottoken primen an-tolatzaileek milesker handi bat erraten diote deneri, partikulazki komertsant eta lantegieri eman duten diru laguntzarentzat, lana egin duten guzieri, zeren ho-lako ikusgarri bat antolatzeko bada lan eta buru hauste. Nik ere nahi zaituztet milesker bat erran, zeren behar zen ikusi jendea, ainitz gainera, nola za-gon holako animaleri begira eta arratsaldean neskatxa batzuek egin duten erakusketa pottoka horiekin. Animale horiek badute arrakasta, pena litaike holako erakusketa bat galtzea. Beraz egizue gogor eta helduden urte arte.

Kermeza : Uztailaren 25an ker-meza ginuen. Polikiroltegian

180 bat bazkaltiar baziren Sa-rako Kantariek airostua, bi egu-nez segidan izan dute non boza

eman kantari horiek. Plazan gazte batzu meza ondoan aritu dira pilotan. Ostatuan izan dute jende egun guzian eta zozketan ere bai. Gure apezak eskerrak ematen diozkate deneri.

Kontseiluko bilkura: Hitzar-men bat egin du herriak euskal formakuntzarentzat herri elkar-goarekin. Hirutik bi diruaren la-guntza emanen diote herriari. Bi enpleatu badira Pascal Lagout-te eta François Pouyet baliatuko dutena. Kuraia on zeren ez baita errex gure lenguaia ederra ika-stea.Elektrikaren segurantza: bi elek-trikazko armorio antolatu be-har dira, Sorondokoborda eta Lehenburukoa. Santinazioko auzoan hor berriz airelinea az-kartu. Lan horiek gostako dira 82.000E, herriari heldu zaiona 14.000E.

Errugbia: Ganden larunba-tean errugbiaren eguna aski ongi pasatu da. Goizean eta a rratsaldean gazte horiek pilo-tan aritu dira, batzu esku huska eta bertzeak atxiki ttikian. Gero zintzur bustitzea eta janaldia, jendea azkar izan dute (300 bat pasaturik). Buruzagien partez milesker handi bat deneri. Abisu: Abuztuaren 7an larun-batez Eskubaloiaren erromeria errebotean. Arratseko 7ak eter-ditarik goiti Country dantzaren demostratzionea, ondotik afaria izigarriko paella haundi bat egi-nen dute. -Abuztuaren 12an ortzegunez elizan arratseko 9 orenetan eus-kal kantuak Arin Luzien talde-arekin.-Abuztuaren 13an ortziralez selauru hustea errebotean esko-la publikoko haurren burasoek antolaturik, arratsaldeko 5 ore-netarik gauerdi arte. Lekuaren prezioa 15E, zuen izenak eman lehen bai lehen lekua erreser-batzeko, deitu 06/18/84/54/04.

Ganex

Mixel Labéguerie-ren orroit-menez :1980 urtean, uztailaren 28an,

zendu zen Mixel Labéguerie, 1965tik 1980ra, 15 urtez Kan-boko auzapez izan ondoan. Bere heriotzaren 30garren urte-betetzea da beraz aurten. Ka-ria hortara Kanboko herriko etxeak omenaldi bat eskaini dio joanden uztailaren 30ean, osti-ralarekin. Mixel Labéguerie-ren familia eta lagunak elgarretaratu dira lehenik Kanboko elizan e mana izan den mezan eta on-dotik San Josep parkean den orroitarriaren inguruan. Orroith-arri hau Jean Escaffre senpertar zizelkariaren obra da eta es-treinatua izan zen 2005 urtean.

Herriko bestakOstiral aratsean hasiko dira Behereko Plazako zikiroarekin. Larunbata, Sukila eta Emaitza elkarteek antolatu Ziganteen eguna izanen da. Ziganteak ibiliko dira karriketan goizean, 11.00tik 13.00ra eta aratsal-dean, 16.00tik 18.00ra. Eguerdi-tan bazkari bat antolatua da pla-zan (txartelak salgai trinketean eta Masciocchi ile apaindegian). Larunbat aratsaldean Joko Gar-bi partida plazan, 17etan, eta bestetako lasterketa, 18etan, izen emaitea 17tik landa kirol zelai nagusian. Larunbat ara-tsean, kontzertua eta dantzal-dia, Behereko Plazan, PLEBE, TNT eta KOLOKA taldeekin. Ig-andean, egun guzian, besta kar-rikan egiten ahalko da, animazio frango izanen dira : trikilariak, joaldunak, INCOGNITOS ban-da, Buhaminak, GARAZTARAP, LES FARCES DE L’ORDRE, Itsasuko makilariak eta KAN-BOKO IZARRAKO musikariak… Kanboko elkarteek ideki ostatu eta jateko tokietan behar diren guziak atxemanen dira egun guziaren pasatzeko. Goizean 10.30etan meza nagusia pa-rropiako kantariek animaturik eta mezatik landa mutxikoak eta makilariak elizako plazan. Aratsaldean, 18.30etan Le Pe-tit Théâtre de Pain antzerki tal-deak eskainiko du CABARET ikusgarria, Trinketeko plazan. Igande aratsean, SALTOKA eta KANTUZ, plazan dantzan ari-

tzeko. Astelehenean, egun gu-zian, merkealdiak saltegietan ; 10.00etan mus txapelketa pla-

zan ; eguerditan eta aratsean, E rromeria pla-zan ; 17.15etan esku huskako partida ga-zteekin trin-ketean eta ondotik,18etan, partida nagusia berezkoekin ; 19.30etan, Mu-txikoak plazan T x a r a n g a g o -gok alaiturik ; 2 0 . 3 0 e t a n ,

Fandango txapelketa plazan ; 21.15etan, Kanboko harmo-niaren kontzertua ; 22.00etan, dantzaldi herrikoia KIKI BOR-DATXOrekin, Les ALLEES os-tatuaren ondoan ; 00.00tik goiti, gaualdia gaztetxean. As-teartean, 9.00etan, 12kmko ibilaldia Kanboko inguruan ; 12.00etan, aperitifa eta bazkaria LA GRILLANDIERE ostatuan ; 14.30etan, jokoak haurrentzat San Josep parkean ; 15.00etan, dute dantzaldi AIEC gelan ; 15.00etan, Euskadiko 10ga-rren arroltze botatze lehiaketa ; 16.30etan, Ostalarien kurtsa ; 18.00etan, aperitifa Bar des ALLEES ostatuan TTIPITTO Bandarekin ; 18.30etan, aperi-tifa San Josep parkean Euskal Bixkotxaren kofradiak antola-turik ; 19.00etan, desfilea karri-ketan Zigante, Joaldun eta ma-kilariekin ; 19.30etan, trotineta lehiaketa ; plazan, 21.30etan, TRIKILI TRAKALA, gauerditan, Suak konpainiaren « Hiltzoriak » kreazio piromusikala eta ondotik dantzaldia ENTZUN taldearekin. Asteazkenean, egun osoa Behe-reko Plazan, 11.00etan, esku huskako partida ; 12.00etan, bazkaria TANTE URSULE ja-tetxean ; 17.00etan, pilota partida Kanboarrak elkarteko gazteekin ; 18.00etan, partida nagusia : BERASATEGUY-LA-DUCHE / B.DUCASSOU-WAL-TARI ; 19.00etan, Mutxikoak ; 23.30etan, dantzaldia XITOAK taldearekin ; 24.00etan Suzko Zezena.

Arnagako antzerki festibala :Abuztuaren 12tik 14era iraga-nen da aurtengo edizioa. Ho-rra zer proposatzen daukuten ACCORDS elkarteko antola-tzaileek : 12an, Molière-en « LES FEMMES SAVANTES » ; 13an, Charlotte Matzneff eta Jean-Philippe Daguerre-n « NOUS SOMMES UNE FEMME » ; 14ean, Shakespeare-n « LA TEMPETE ». Aratseko 21.30etan hasten dira emanaldi guziak. To-kien atxikitzeko deitu behar da ahal bezain laster : 05 59 29 30 27.

kanbo

8

Page 9: Herria 3068

Herriz Herri

Herriko pestak agorrilaren 13, 14, 15ean. 13an herriko pestak hasiko dira. Ortzirale aratsaldeko sei orene-tan pilota esku huska, trofeoko bi finalerdiekin Erregelu trinke-tean, ondotik talo ta xingar, gero dantzaldia Adartza taldearekin. 14ean, meza Bixintxoko kaperan 10ak et’erditan, zintzur bustitzea Kazernako ostatuan, Maitena eta Antton-ek alaiturik. Aratsaldeko 5etan, kantaldia Amaren Alabak, aratseko 8etarik goiti zikiroa pla-zan, Egungoek alaiturik, ondotik dantzaldia Egan taldearekin. Andredena Maria 15ean, meza nagusia 10 orenetan, ondotik zintzur bustitzea Madarietan, Maitena eta Antton-ek alaiturik,

aratsaldeko lau orenetan kantal-dia Maialen Errotabehererekin, 7 orenetan Heleta lehiaketaren finala Erregelun, ondotik afaria S. B. - RAK-ek alaiturik. Igande 22an, herritarren eguna; meza 9 orenetan, 10etan herritarren pa-lantxa lehiaketaren finala, zintzur bustitzea Mattin ostatuan. Oren batean adin ederrekoen bazka-ria Agerrebeherean. Bakotxak doakion partea hartuz goazin gure pestak ohoratuz.

Mezak : larunbat aratseko 7 ore-netan, Armendaritzen; igandean 9 orenetan, Iholdin eta 11 orene-tan, Heletan.

Herritarra

Heleta

Heriotze

Iragan aste ondarrean berri latz batek, urrats haundiz, bide egin du: gaitz bortitz batekin ezin ga rraituz gudukan arizan on-doan 5 urtez, Iturraldeko Jean Sallaberry itzali da. Helduden azaroan 72 urte beteko zituen. Ongi ezagutzen eta gain-gaine-tik estimatzen ginuelakotz Jean, emo zio haundi batek hartu gai-tu. Esposatua zen Marie-Jeanne Irola, Esterenzubi Paulleineko alabarekin. Hiru haur ukaiteko zoriona jin zaioten. Jean-ek ba-zuen jite berezi bat: maite zuen biltza rretaran aurkitzea beti zerbaiten ikasteko. Hoinberze gauza aldatzen eta berritzen zi-relakotz, bazuen bere arrangura bere herritar eta adixkideen

lagun tzeko. Eta sail hori egiten zuen zenbat bihotz onez, e rran behar da egin-bidez. Hurbil e rrexa zen. Horren gatik, bere etxaldea ibiltzen zuela artoski, hautatua izan zen herriko mera-ren axuant. Kargu hori atxiki du 18 urtez. Ondoan, eman zako-ten meraren kargua zoina segitu baitu 25 urtez. Ordu beretan, herriko laborarien asurantzako kesaren arduradungoa onetsi zuen eta, hor ere, denen arran-guretaz axolatzeko. Beti kexatu gabe, irriño batek argitzen zuela begitartea. Nahigabe haundi bat ukan zuen, duela dotzena bat urte, lagunarekin eta fami-lia guziarekin jasaiteko: beren seme gazte baten heriotzea. Zorionezko orduak ere iragan ditu bere bi haurrekin. Astelehen huntan ehorzketak iragan dira. Buzunaritzeko elizak bazuen kokahala ohala ahaide eta adix-kide, 6 apezek inguratzen zu-tela aldarea. Adixkide batek utzi gaitu eta, gure bihotzak bildurik direla, eskaintzen ditugu Marie-Jeanne-ri eta bere haur, ahide eta adixkideeri gure doluminik bizienak.

Ellande Etcharren

buzunaritze

Irrintzina xapelgoaXIX garren irrintzina xapelgoa iraganen da Urkoin helduden agorrilaren 6an ara-tseko 9 orenetan tokiko arrabotean.Urte oros arrakasta gaitza biltzen du ger-takari horrek eta guziz herritarren ganik. Eus-kal Herriko irrintzina egile hoberenak etor-tzen dira lehiaketa hor-tarat eta epaileen lana ez dago beti erretxena, ezen elga rren bete agertzen baitira ardura. Irrintzina gau hortan He-galka dantzari taldea ikusten ahalko duzue. « Urtsu-Mendi » elkarteak eskaintzen du ikusgar-ri hau osoki urririk izanen dena. Jatekoa eda edariak salgai iza-nen dira gau guzian.

Ortzegunetako gauazko mer-katuakIragan ortzegunean bezala, gaur agorrilaren 5 ean bertze gauaz-ko merkatu bat izanen da. Mer-katu hori eliza sahetsean iragai-ten da, hor kausitzen ahal dira tokiko janariak eta bertze asko gauza salgai.

Eta kantaldiaDelako merkatua hasi aitzin, or tzegun arats huntan, ara-tsaldeko 7 tan « Udan Kantari» deitu ikusgarria izanen da Misio-nesten Kaperan. Kantaldi hau merkatuari lotua da. Lagunarte Konpainiak euskal kantutegia-ren inguruan lan egiten duten taldeak aurkezten ditu. Or-

Hazparne

Jean Michel Bedaxagar xuberotar kantaria eta Be-ñadin Lohiague hazpandar kantari soinularia

tzegun huntako bi kantariak dira Jean Michel Bedaxagar xubero-tar omentsua eta Beñadin Lohia-gue hazpandar soinulari gaztea. Gaz tetasuna eta heldutasuna bata bestearen sahetsean eza-rriak dira hemen, ez aurka bai-nan huntarik zerbeit berri atera-tuko delako agian tzan. Bi artista hauen arteko topake-ta ez da funtsik gabekoa, ikus entzutea balioko du segurki.

aldudeBestak Horra beraz Aldudeko bestak aste ondar huntan eta gazteek

prestatu daukute egitarau pollit bat nun izanen den denen gus-tukoa. Ortziralean 6-an bede-ratzietan zikiroa ogitartekoan, kantu afari moldean NOKA tal-dearekin Alfaro ostatuan. Larunbatean 7an biak eta er-ditan haurren jokoak. Lauetan meza eta lehengo gazteen as-karia. Zazpietan kantaldia : Lau Buru eta ondotik Gaztelu taldea (Baztandarrak). Ondotik afaria

Baillea ostatuan.Igandean 8-an hamarrak eta erditan meza nagusia klikare-

kin. Eguerditan zintzur busti-tzea Alfaro os-tatuan. Lauetan pilota desafioa: Bielle-Barnetche / Etcheverry-G o i c o e t c h e a . Seietan lekuko dantzari gaz-teak eta ondo-tik ZURBELTZ. Zazpietan talo ta xingar Eztikik alaiturik. Asteartean 10-an bostak eta erdi-

tan artzain txakur lehiaketa pla-zan, zortzietan afari alaitua Doi-nua taldearekin, otordu hunetan jateko izanen da xipiroia, aha-txekia, gasna, xokoleta bixkotxa, kafea eta diseritzekoa. I k u s zoin animazione aberatsak pres-tatu dauzkun gazte komiteak, preziatu denek Aldudeko bestak eta etorri omore onean. G. S.

NOKA taldea

9

Page 10: Herria 3068

Herriz Herri

Makea-lekorneSortzeOngi etorri bero beroa egin diote beren bosgarren haurñoari Basoita Ospitalean. Bai, lorietan daude ba aita Jacques Mousin eta ba ama Pascale Belluchon eta 4 lehen jinak, alabainan! Be-raz Olivier deitzen da gure sortu berria. Handi dadila osasun eta zorionean. Goresmenak etxeko guzieri. Bai, bai, segi dezatela oraiko burraso gaztek bide be-retik, zion xahar batek, batekin egoiteko orde! Bai, bai, bada leku etxe alimale hoietan.

AiretikBerri onak: pilotako aste han-dian, gure xitoek eta arinek jokatuko dituzte finalak Aihe-rrako plaza nagusian agorrilaren 12an. Bixtan da oste handitan joanen girela!

Denaden, Airetik 30 - Urruña 27: arizan dira gogotik Bastien Iribarren eta Iban Jauregi et se-gur bide beretik segituko dutela ere Eñaut Etxeberria eta Peio Hi-riartek. Gora, gora Airetik! P. I.

HeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Andre Bourgoin Plaza Moxkoinekoa. Azken urte horietan senditzen zen osagarriaz ahulduz zoala. Eta duela urte bat paralesia kolpe batek jo zuen. Geroztik, bere haurrez eta guziz arta han-direkin arras hurbildik segitu duen emazteaz inguratua zen. Pausatu da 84 urtetan. Bere-naz Frantzia erdian den Nevers hirikoa zen. Ezkondu zen José Dokhelar Ferreroeneko alaba-rekin. Bortz seme alabekin fami-lia ederra altxatu dute. Bere lan denboran erakasle izan da Mia-rritzen « Plan Cousut » ikastegi berezian. Hor biltzen dire beren izaitean zerbeit koropilo duten gazteak. Beraz pazientzia eta dohain handi bat behartu zaizko bere lanaren xuxen eremaiteko. Erretreta hartzean Andrek zer-nahi zerbitzu egin du bere ingu-ruan. Parte handi bat parropian eta ere herriko gazteen kirol el-kartetan. Orai penetan den fami-liari, Jose bere emazteari, bere seme alaba eta horien guzien familieri eta jendaki guziari es-kaintzen ditugu gure doluminak.

Udako bestakDenetan bezala udako bi ilabete hautan gure elkarteek molda-tzen dituzte elgarretaratzeak eta arats goxo zonbeit oporretan di-ren jendeeri agertuz gure josta-moldeak eta ohidurak. Orhoitza-pen hoberenarekin itzul daitzin beren tokitarat. - Astelehen aratsaldetan turismo bulegoak pilota partida xixtera handiarekin, aitzin partida gure gazteek, behin esku huska eta ondoko astean joko garbian;- Astearte aratsetan errebotean Zirikolatzeko gazteek beren eus-kal dantzak;- Asteazken arats zonbeitez eli-zan kantaldia turismo bulegoak;- Ortzegun aratsetan errebotean indar jokoak Emak Hor-eko soi-nulariek;- Ortzirale aratsetan Gantxiki barnean pilotaren bortz bere-zitasun, esku huska, xare, pa-saka, joko garbia xixteraz eta palantxa;- Igande aratsaldetan kirol ze-laian behi lasterrak, eskubaloi taldeak;- Bertzalde jendea bakarka edo multxoka heldu da gure pilotako museoaren ikusterat.

senpere

bidarraiSortzeBordaberriko Paxkal Iturbide eta Maia Haristoyek ongietorria egin diote beren bigarren haurñoari, neska bat. Nora sortu zaiote eraiki berria duten kafira pollitean. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

ahetzeUdako bestaAgorrilaren 7an, herriko etxeak eta besta muntatzaile gaztek udako besta eguna antolatzen dute: 16etan trotineta lasterketa, 17etan indar joko (Zuraide eta Senpereren artean), ondotik dantzaldia, Primadera taldeare-kin. 20etan zintzur bustitzea, 20ak et’erditan afaria Hiriartea ostatuak prestaturik (14E), xin-garra, atuna piperadarekin eta deserta, 23etan su-ikusgarria. Gauerditan dantzaldia Betiko taldearekin. Sartzea urririk eta afaldu nahi duenak izenak igorri 05.59.41.95.22.-rat.

KermezaAhetzeko eta Arbonako kermeza dugu agorrilaren 8an Ahe tzen. 10ak et’erditan meza Ahetzeko elizan Jarraiki kantorearekin,

12etan zintzur bustitzea, 13etan bazkaria, Ahetzeko eskolako gerizan. Jende helduentzat 20E eta haurrentzat 7E. Piperada + xingarra, zikiroa ilarrarekin, entselada, ardi gasna, herri bixkotxa, kafea ondokoarekin, arnoa barne. Bazkal denboran, plazer haundirekin entzunen ditugu Gerard Ihidoy eta Daniel Xalbador. Bazkal ondoan loteria. Arbonar, Aheztar eta kanpotiar guzieri kermeza muntatzaleek ongi etorria eginen diote. Baz-kaldu nahi duten guziek izenak igorri: Ahetzen, Christiane Du-puy 05.59.41.97.75, Arbonan, jJaun erretora 05.59.41.94.54. Adixkide guziak gonbidatuak zirezte egun goxo bat Ahetzen pasatzera heldu den igandean.

Panpili

baigorriDoluEhungarren urtean utzi du mun-du hau Aña Aiçaguer Muttikoe-neko etxekandere xaharrak. Bizi luze hortan, emazte langilea eta fede haundikoa agertu da beti, bihotz eta izpiritu haundikoa ere. Jendalde ederrak segitu du igande goizean, bere azken egoitzara. Gure doluminak fami-liari eta nahigabe hunek hunki-tzen dituen guzieri.

Kantuka elizanKantari talde hori, Behauzetik heldu zauku. Ortzirale huntan agorrilaren 6an, elizan aratseko 21.00tan eskainiko du euskal kantu kontzertua. Lehen par-tean, entzunen da Gaëlle La-rroude kantari ezaguna.

Indar jokoakIgande huntan, agorrilaren 8an, plaza nagusian, berriz indar jo-koen aldi. Sokatirako hiru talde : Amaiur, Gabadi eta Baigorri-Ju-tsik osatu selekzioa, ariko dira usaiako bost probetan. Ara-tsalde berean ikusgai ere aizko-lariak, enborrak xutik eta lurrean mozten bai eta aitzurka. Peru-rena aita semek ere erakutsiko dute beren talendua 290 kiloko harri altxan. Behatzailetan balin bada joko horietan parte hartu nahi duenik, izanen dira sariak

irabazteko.

Agorrilaren 14ean, gaueko merkatu bat antolatzen du Bai-gorriko ama ikastolak. Arastiriko 18.00etatik goiti Aiko taldeak egin euskal jauzieri buruzko diskoaren aurkezpenarekin ha-siko da. Ondotik, afaria (izenak eman : 06.30.48.39.99) eta ani-mazioa Arrola dantza taldea eta Baigorriko erraldoiekin. Hogoi bat merkatalarik beren ekoizpe-nak presentatuko dituzte eliza aitzinean.

PilotaFeredazioneko xapelgoaren kondu, azken finalerdiak jokatu dira joanden asteburuan. Huna emaitzak. Esku huska, minimo mailean Alcasena – Bascans 30/ Donapaleu 23. Joko Garbian Junior mailean : Riouspeyrous – Cadot- Lucu 40 - Ogeu 39. Senior B mailean : Gaicotchea, Monaco, Arrossa 20 – Hardoy 40.Finalen aste haundiko, bost ekipa izanen dira lau finala jo-katzeko : esku huska, minimo mailean, batasuneko bi pare izanez bat bertzearen kontra. Bertzeak dira esku huska, Kadet mailekoak eta joko garbian eta errebotean Junior mailekoak. Suerte on gure pilotarieri.

itsasuSortzeUztailaren 21ean sortu da Baio-nan Rémi GIFFARD, Damien De-nis eta Béatrice GIFFARD biko-tearen haurra, muttikoa beraz. Zorionak aitameri eta ongietorri herritar berriari.

Ostegunetako merkatuaren estrenaldiaEkitaldi hau ostegun huntan, agorrilaren 5ean, iraganen da Gaineko Plazan, herriko auza-peza buru. Karia hortara kafea kroazantekin hartzen ahalko da goizeko 9etan.

Artzain xakur lehiaketaEzinbestekoa bilakatua da ur-teko hitzordu hau ! Murtutsenia elkarteak antolatzen du beti a rrakastatsua gertatzen den lehiaketa hau. Bainan KASU !

Aurten aratsaldeko 7etan iraga-nen da (eta ez 9etan orai arte bezala). Gisa hortan jendeak izanen du, lehiaketaren ondotik, tokian berean afaltzeko parada, hor prestatuak izanen diren talo eta edariak preziatuz.Usaiako xakur eta artzainek parte hartuko dute lehiaketa hortan: 6 izanen dira orotara. Sartzea 8 eurotan finkatua da, kitorik 15 urte azpiko haur eta gaztetxoentzat. Sartzeko txarte-lak zozketatuak izanen dira, eta apairuak irabazgai izanen dira.Larunbat huntan beraz, ago-rrilaren 7an, aratsaldeko 7etan, Atharri ezker-paretean: artzain xakur xapelketa.

Herriko Etxea hetsirik egonen da Andredena Maria bezperan, agorrilaren 14an, larunbatez, egun osoan.

azkaineBataioLeo Graxian Intzaby eta Emilien Arnaud sakramendu hortaz giris-tino familian sartu dira. Izan zai-tezte uros, zorionak etxekoeri.

EzkontzaSeverine Gauthier eta Patrick Ibarboure.Eztella Toussier eta Sylvain Bal-domera. Gaztek beren baia eman dute elgarri, agian luzarako. Gores-menak etxeko guzieri !

DantzaOrtzirale 6an euskal dantzak plazan ikasleak taldearekin.

Selauru husteaLarunbat 7an gure plazan.

Appel Detressek ere izanen du mahain bat, Haitirat igortzeko (1.700 euro) eta eskola egile batzu sustengatzeko (1700E).

M. L.

10

Page 11: Herria 3068

Herriz Herri

uztaritzee.s.a.i.t.-en 10. MenDi

MartXaE.S.A.I.T. (Euskal Se-lekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) elkarteak aur-ten bere hamargarren mendi martxa abiatu du Uztaritzetik juanden larunbat eguerditan, mendiz mendi eta he-rriz herri eginen duen ibilaldia Maule eta El-getan gaindi heltzeko Trebiñuraino (hau Gasteizko hegoaldean da). Hamar urte hun-tan Euskal Herri osoa zeharkatuz, urte batez ez bada bertze batez zazpi lurraldeak bi-sitatuz, elkarteak helburu bakar du edozoin kirol mailan bertze munduko herrrialdeen artean Euskadiko kirolariak, bakarka edo taldeka, euskal selekzio batean ezagutuak izan ditezen eta euskaldun gisa lehiakete-tan parte har dezaten. Elkar-tearen hemengo arduradun den E llande Alfaro-ren ongi etor-riaren ondotik, Mattin Lucu eta Ximun Cazaubon bi bertsulari gaztek zonbait bertsu hunkigar-ritan goraipatu dute gisa hortako selekzio baten beharra. Hitza hartu du ondotik Uztaritzeko hautetsi den Battitt Amestoy-ek. Hunek bere mintzaldian hauxe zion: ‘’Aurtengo ESAIT-en ibilal-di luzea Trebiñun gelditzen bada ere oinezkakoentzat, aldarri-kapenek eta guduak segituko dute helburua lortu arte. Eus-kaldunek kirolaz aparte, hanbat arlotan urtez urte ez ote ditugu ibilaldi luzeak egiten dadin kul-

tur mailan, ekonomia mailan, politika mailan edo bertze...

Bainan eskakizun horien aitzinean daukagu Parise eta Madrilek eraikia duten ezezko eta debekuen murrua edo horma, Euskal Herria eraikitzeari ari diren guzien kontrako murru edo horma. Gurea den herriak, Euskal Herriak, behar du bertze herrialdeen artean onartua izan’’. Azkenik bi-

deari lotu aitzin Txiki-k eman ditu zonbait hitzez teknika mailako xehetasun eta kontseilu abia-tuak ziren 50 bat ibiltarieri. Agian agorrilaren 8a arte iraunen duen ekitaldi horrek aro ona ukanen

du lagun, abia tzean ukan duen bezala. Kuraia on ibiltari dener. Guk euskaldunek ez dugu eki-taldi hori sustengatzen ahal bai-zik. B.S.

Battitt Amestoy bere mintzaldian

Bi bertsulari gazteak

izturitze

Uztailaren 25ean igandez, Men-diburuko jendakia bildu da Gra-ziana Donapétry familiako se-roraren inguruan, esker onezko mezatik haste. Etxeko eta he-rritarrek Tati deitzen duten Men-diburuko serorak badu 65 urtez goiti bere sailari lotu zela eta ge-roztik ez da lo egon, 20bat urtez Frantzia iparraldean eta ondotik Landesetan behartsuen lagun-tzaile izanik besteak beste. Bere betiko omore onarekin kausitu dugu eta zoriontsu. Goresme-nak eta segi dezala beretik oraino luzaz!

Gazteriaren gomitaAgorrilaren 7an, herritarrak go-mit dira arats laket baten ira-gaiterat trinket inguruan. Arat-saldeko 6etan hasiko da birla zoingehiagoka herriko barat-zean, denbora berean haurrek marraz ki bizidun bat ikusten ahalko dutelarik. Ondotik, er-rakiak izanen dira gostu dute-nentzat, izenak 4eko emanez antolaketaren gatik (ostegun huntan ez ditake berantegi) 06 30 19 00 23rat deituz Julien edo Sylvain 06 63 33 22 01erat. Jan edarientzat 10 euro helduentzat, 5 euro 12 urtez petikakoentzat.

Elgarretaratzea

OroitzapenIgandean, Bernard Minaberry, urte haste huntan Pomona Ka-lifornian zendu den oraino pre-suna gaztearen (49 urte) oroi-tzapenezko meza 10.30etan izanen da Donoztirin. Bernard segur lagun goxo, jostakin, zer-bitzu egile ona baitzen. Arnaud Minaberry hunen aita Urus-puruan sortua, duela 21 urte zendua. Herritik gaztean Ame-riketarat airatua, beti Euskal Herriari atxikia egon dena. Ber-nard ere ez hain aspaldi hemen gaindi loriatua ibilia. Hunen plazer handi aipagarria « aire-koa », ibiliz lagunak eta ere gaz-te ainitzeri erakutsiz nola erabil.

Otoiz egitean parte hartuko dugu ama Mayi, bi anaien eta familia guziaren pena handian, oroituz Bernardek barkatzen ez duen eritasunaren bururatzean erran hitz hunkigarriaz: « Orai li-bratua naiz ». Oraino agur Ber-nard zuri!

HeriotzeGure berriketaria Marie Hélène Lagardelle joan zaiku, 63 urte, hau ere eritasun gaixtoak har-turik, gutartean ongi maitatua. Jende alde pollita bildu da Haz-parneko elizan ondar errespe-tuzko agur eta otoitz egiteko. Doluminak familiari. Betiereko pausu on bat, Marie Helene zenduari.

SortzeJoanden hilabete hastean pla-zer handiz Idiarteko Cache-naut-Urruty familian egin diote ongi etorri lehen haur Marina neskato xarmantari. Goresme-nak familiako guzieri, bihotzetik bizi luze zoriontsu bat Marina auzoko aingeru sortu berriari.

A. A.

Donoztiri

Agorrilaren 12an, finalak Ai-herrako plazanFrantziako federakuntzak sasoin huntan ohi du plaza laxoan, aste nagusi baten antolatzea pilota xapelketako finalekin. Aurten, agorrilaren 12an, egun haundi bat iragan behar ginuke Aiherra-ko plazan, goizetik haste. Huna aurtengo egitaraua :Goizarekin, 10etarik goiti, esku huska Akitaniako koparen fi-nalak, sartzea urririk, xitoetan, gaztetxoetan eta arinetan.Aratsaldearekin, 4etarik goiti, Frantziako xapelketaren finalak, plaza laxoan, xitoetan, gaz-tetxoetan eta arinetan. Sartzea 6 euro eta urririk 18 urtez petika-koentzat. Abarratia pilota batasu-nak egun hortan edari eta taloak salduko dituela orroitarazten dauku. Ongi etorri deneri !!

Senegal-eko herrixka batetan, liburutegi batDuela zonbeit urte gisa bereko la-guntza galde bat egin zaukuten, Antzuolako Anelka batasuneko kideek. Aurten, eskola batetako

arduradunek liburutegi bat xutik ezarri nahi dute herritarrentzat, Senegal herrialdean, eta frantse-sezko liburuak falta dituzte.Zuen etxetan, soberakin diren li-buruek ongi etorria izanen dute. Zerrenda ez da hetsia : hiztegiak (frantsesa, frantsesa-española, frantsesa-inglesa, frantsesa-ita-lierra), entziklopediak, elebe-rriak, geografia liburuak, mun-duko mapak, ipuinak, komikiak, sukalderako errezeta liburuak, bidaiei edo herrialde ezberdiner buruzko aldizkariak, gai ezberdi-ner buruzko kultura aldizkariak, eskulaner buruzko liburu eta al-dizkariak, iturgintza edo elektri-zitateari buruzkoak, botanika eta zoologiari buruzkoak, anatomia, lehen osasun laguntzak (“pre-miers secours”), aho osasuna (hygiène bucco-dentaire), argaz-ki liburu eta aldizkariak…Zuen liburuak Aiherrako Herriko Etxera ekartzen ahal dituzue, idekia den tenoretan (hetsia da agorrialaren 15tik 29ra), ahalaz buruilaren 15a aitzin.Aitzinetik milesker !!

aiherra

Bernard Minaberry

11

Page 12: Herria 3068

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

“Garroko elkartea”-ren lan eskaintza

Lanpostua :Bio baratzezain zuzendaria

Egitasmoaren aurkezpena:Lekornen kokatua den “Garroko Elkartea”k, lekuko elkargoekin eta beste partaide batzuekin, Interes Kolektiboak dituen Kooperatiba Sozietate (SCIC) ba-ten sortzeko egitasmo bat darama. Hunen helburua, Lekorneko Garroko etxaldearen lurretan, 5 hektarea bio barazkiren ekoiz-tea eta saltzea da.

Lanpostuaren aurkezpenaHori gauzatzeko, elkarteak bio baratzezain zuzendari bat bilatzen du, SCIC-aren baz-kidea bihurtuko dena.

Pertsona horrek bere kargu hartuko ditu:-Bio barazkien ekoizpenerako tresnaren abian ezartzea, - Aitzinkonduaren, finantzaren eta langile-goaren kudeaketa-Lekuko salmentarako zirkuituen bilaketa-Garroko Elkartea, Kooperatiba Sozietate (SCIC) eraldaketan parte hartzea.

Galdeginak diren gaitasunak-Bio baratzegintzan baieztatua den espe-rientzia. -Erosleekin harremanetan eta saleroske-tan esperientzia-Enpresagintzan, kudeaketan eta anima-zioan ahalmenak.-Egitasmo kolektibo baten elkarlanean eramaiteko ahalmena.

HarremanakC.V a agorrilaren 31 aitzin igorri behar da helbide huntara:Lehendakari JaunaGarroko Elkartea.Herriko etxea 64240 Mendiondo

Postu fitxa ukaiteko : [email protected] edo [email protected].

FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte - Kultura etaKomunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz,BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko.Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen :FRANTSES ENIA Lizeoa64 220 DONIBANE GARAZITél : 05 59 37 22 35

lan eskaintza

Misioa :Lehendakariaren zuzeneko lankidea, zuzendariak, ordezkaritza eskumen handiarekin, EEP egituraren zuzenda-ritza segurtatzen du. Lehendakariaren ardura pean EEPren orientabideen finkatze lanean parte hartzen du, eta EEPren baliabideak koordenatuz eta kontrolatuz orientabide horiek buru-tzen ditu.

Eginkizunak :• EEPren orientabide politiko edo/eta estrategikoen finkatze lanean parte hartu eta lehendakariari proposatu ; • EEPko lehendakaria ordezkatu insti-tuzio eta kideei begira ;• EEPren ekintzak antolatu eta kudea-tu, langile eta dirutza beharrak planifi-katu eta kontrolatu ;• kudeaketa eta administrazio proze-dura arauak obratu eta hauen aplika-zioa kontrolatu ;• gai bereziak tratatu eta konpondu barneko eta kanpoko baliabideak mo-bilizatuz.

Beharrezko gaitasunak :• euskara ahoz eta idatziz menpera-tzea ;• negoziatzeko gaitasuna ;

• egitura publikoei dagozkien lege eta finantza araudien printzipioen menpe-ratzea ;• enpresa-kudeaketaren printzipioen menperatzea.

Jarduera baldintzak :• lanbide diskrezioa ;• laneko gertutasuna ;• sail anitzeko lana ;• laneko zorroztasuna ;• lan antolaketa ona eta erresponsabi-litateen hartzeko gaitasuna.

➥ Hautagaitzarako txostenak 2010eko irailaren 3an berantenaz he-larazi behar dira, honako dokumentu hauekin : Motibapen gutuna eskuz idatzia eta CV zehatza. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (eus-karaz eta frantsesez).

➥ Hautaketa eta hautua: 2010eko irailan

➥ Kontratuaren hastapena : 2010eko urri-azaroan

➥ Hautagaitzarako txostenak igorri behar dira ondoko helbidera : ALDIA Kabinetea – 2, Maréchal Joffre etorbi-dea – 64 200 MIARRITZE.

Euskararen Erakunde Publikoak zuzendari bat xerkatzen du

KANETA IMMOsociété à responsabilité limitée au capital

de 8 000 eurosSiège Social : 32 boulevard du général de

gaulle64700 Hendaye (PyrénéeS atlantiqueS)

481141117 rcS bayonne

AVIS DE PUBLICITE LEGALE

D’un procès-verbal d’assemblée générale extraordinaire du 29 juin 2010, il résulte que :

- Les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L.223-42 du Code de commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la société.

Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.

Pour avis,le représentant légal

SCP LARRALDE, FAGOAGA, COUSTOU et SALHA

Notaires associésà SAINT JEAN DE LUZ (64500), 21 rue

Chauvin Dragon,

Changement de régime matrimonial

« Suivant acte reçu par Maître Olivier COUSTOU, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 07 juillet 2010, Monsieur Michel Antoine BADIOLA-LAZCANOTEGUI, retraité, et Madame Danielle LE COSQUER, retrai-tée, son épouse, demeurant ensemble à SAINT JEAN DE LUZ (64500), 3, Bou-levard Thiers, mariés initialement sous le régime de la communauté de biens ré-duite aux acquêts régi par les articles 1400 et suivants du Code civil, aux termes du contrat de mariage reçu par Maître Robert MEUNIE, notaire à PARIS, le 17 juin 1968, préalable à leur union célébrée à la mairie de ARNOUVILLE-LES-GONESSE (95400), le 21 juin 1968, ont adopté pour l’avenir le régime de la séparation de biens pure et simple tel qu’il est établi par les articles 1536 à 1543 du Code civil.

Les oppositions devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Olivier COUSTOU, no-taire à SAINT JEAN DE LUZ.

En cas d’opposition, les époux peu-vent demander l’homologation du chan-gement de régime matrimonial du Tribunal de Grande Instance. »

p/o Maître Olivier COUSTOU

ABC IMMOBILIERSociété à responsabilité limitée

au capital de 7 622,45 E

Siège social :31, Rue Gambetta64200 BIARRITZ

R.C.S. BAYONNE : 351 851 779AVIS DE PUBLICITÉ

Aux termes du procès-verbal du 31 mars 2010, l’associé unique, statuant confor-mément à l’article L. 223-42 du Code de commerce, a décidé de ne pas dissoudre la Société.

Mention sera faite au RCS de BAYONNE.Pour avis,

Baionako Herriko Etxe aitzinean erakutsia izan ondoan, Montaut plazan ikusgai da « Ondareaz behako kurutzatuak » erakusketa. Huntan argaz-kilari amatur zenbaitzuk eginiko argazki handi batzu erakutsiak dira, Baionako ondare pare-gabearen lekuko. Argazki bakotxa Koldo Amestoy ipuilariaren testu labur ba-tez ilustratua da. Erakus-keta hori zabalik da iraila-ren 19a arte.

ondareaz behako kurutzatuak

12

Page 13: Herria 3068

telebixta leihotik

asteburuko HitzorDuak

Hiru mintzaldi antolatzen ditu agorril huntan Eusko Ikaskun-tzak Miarritzeko mediatekan, hiruak ortzegunez (18:00).Agorrilaren 5ean, Pascal Pra-gnère ikerleak gai hau ukanen du solasgai: « Margo politikoak Euskal Herriko paretetan: funk-zio politikoak eta Ipar Irlandare-kin konparaketak ».Agorrilaren 19an, André Pees injinerua mintzatuko da euskal oihanetako toponomiaz.Agorrilaren 26an, Eric Di-charry-k « Euskal Herrian irria-ren antropologia » du barna-tuko.Orori idekiak diren hitzaldiak.

Bahituak: Zorigaitzez ez dira bahitu guziak libratzen, hala nola Mi-chel Germaneau jauna. Joan den astean berri txarra jakinez gero hiru galde egin nituen berehala. Erahil dute: non?, noiz?, nola? Hiru galde horiek errepikatzen ditut. Non? Nehork ez daki eta haren gor-putzaren bila ari direnek ez dute deus hatzeman. Noiz? Bihotzetik eri zen 78 urteko gizona eta bahituz gero ez zuen erremediorik. Noiz hil da? Erahil dutea edo jadanik zendua zen eta bahitzaileek baliatu dute parada erakusteko bazakitela erantzuten atakatuak zi-relarik. Nola? Hain zuzen noiz galdearekin doa nola delakoa. Gor-putza aurkituko delarik jakinen da tirokatu duten edo urkatu duten edo... Al Qaidaren adar baten lana izan da.Baionako bestak: Aipatuak dira hasi baino lehen, bortz egunez badugu nahikoa bai prentsan, bai irratietan eta bai telebixtan. Iduri luke ez dela bertzerik mundu hunetan eta azkenik goraipatuak iza-nen dira bururatuak izanen direlarik.Orduan espantua merke. Aspaldian aldarrikatua da miliun bat jende biltzen dela karia horretara. Nork kondatzen ditu? Miliun bat ala 900.000? Nork daki? Agian ez ditu poliziak kondatzen. Alabainan, jakinik nola jokatzen den euskal manifestaldiekin, bi miliun jende biltzen daitezke. Zinez, espantua merke.Kirolak: Etorria da « kukuruku » garaia. Bartzelonan jokatu dira las-terkariak, jauzikariak eta bertze... Larunbatean, hau idaztean jada-nik hamar medaila bereganatu dituzte frantsesek, lau urrezkoak ez baita guti.« Kikiriki » ere 19 urtepetikako futbolarientzat, Europako xapeldun direlakotz Espainiaren kontra irabazirik. Datozen urtetan Laurent Blanc entrenatzaileak baduke hautu on baten egiteko parada baz-tertuz Hego-Afrikako jokolari tristeak.Oilarkeriak: Oilarrek kikiriki edo kukuruko ahantzi gabe Zubero-koek kükürükü kantatzen dutela, kantatzen dute telebixtan ere. Joan den igandean behar ziren entzun Bartzelonatik. Egia erran, bandera urdin, zuri, gorria agertu da nasaiki Europako xapelgoe-tan, orotara Frantsesek bereganatuz 18 medaila, 8 urrezkoak, 6 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak. Halere hitzez eta oihuz kirol kase-tariak oilarkerietan sartu dira.

J. H.

ortziralean-Gamarten, Berhocoirigoinen Uhartea etxaldean, Idoki merkatua.-Kanbon, Arnaga egoitzaren eta inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan.-Hazparnen, Urkoiko plazan (20.00), irrintzina egileen xapelketa.-Getarian, pilota plazan (20.00), Xingar gaua.-Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), The Rabbeats taldea, Beatles talde famatuaren omenez.-Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), Ahoz koroa kantari.-Azkainen, herriko plazan (21.30), euskal dantzak Ikasleak taldearekin.

larunbatean-Ahetzen, Udako besta.-Bidarten, herriko etxe aitzineko plazan (11.00), Bidarten Kantuz.-Ziburu eta Donibane Lohizuneko portuan (17.00), Teink arraulari lehiaketaren arribada. Ondotik, besta herrikoia eta afaria.-Azkainen, herriko plazan, selauru-hustea. Xurio plazan (21.30), indar-jokoak.-Baionan, Poterne harresipean (11.00), Sol y Fiesta, erromeria Espainiako gisan. Katedralean (19.15), kantu eta organo kontzertua.-Urruñako plazan (19.00), Atun-Besta.

-Beskoitzen, plaza berrian (19.00) Gau pasa, mutxiko eta kantaldi.-Sarako plazan (19.00), Eskubaloi elkartearen erromeria eta paella jatea.-Itsasun, Atharrin (19.00), artzain xakur lehiaketa.-Bidaxunen, besta Jondoni Jakobe karrikan, afari eta ausagailu-Irisarrin, Ondarearen Heziketa Zentroan, Atahualpa Yupangui-ren kantuak, Beñat Achiary eta Jesus Aured.-Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), Ozenki koroa.-Izurako elizan, (21.00),Ensemble vocal du Brabant Wallon koroaren kontzertua.-Ainhoako elizan (21.30), Atsulai koroa.

igandean-Izuran, selauru-hustea.-Azkainen, herriko plazatik abiatuz (09.00), Larrun kaskorat joan-jina lasterka. Haranederrea baserrian (16.00), artzain xakur lehiaketa. Bil-Toki gelan (20.00), Atun-Besta.-Urruñan, kermeza. Bestalde, Jondoni Bixintxo elizan (18.00); organo kontzertua Pariseko musika ikastegi nagusian saristatu gazte batzuekin.-Getarian, kermeza, bai eta Ahetzen.-Lekornen, Garroko jauregian (09.00) ogi-joitea moda xaharrean eta ondotik bazkaria.-Bidarten, herriko etxe aitzinean, (11.00), mutxikoak. Toki berean (21:30) Bidarten kantuz.

-Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.15) Arrantzaleak koroa. Erromardin (21.30), behi lasterrak.-Barkoxen (15.30), Xahakoa pastorala.-Hazparneko karriketan (18.00), behi lasterrak. Aratsean, indar-jokoak. -Miarritzen, Santa Eugenia plazan (19.15), hiriko Harmoniaren kontzertua. Mazon parkean (21.15), indar-jokoak.-Senperen, jauregi xaharraren sahetsean (21.30), behi lasterrak

asteburuan-Kanbon, Izpuran, Gamarten, Alduden, Garruzen, Zihigan eta Uharte-Garazin, herriko bestak. -Baionako zezen-plazan, ortziralean, larunbatean eta igandean (11.00 eta 18.00), zezen lasterrak, agorrileko feria.-Hendaian, otziraletik iganderat, agorrileko Euskal-Besta nagusia. Igandean, bazkari herrikoia geltokiko auzoaldean, ondotik karro apainduen ibilaldia Ondarraitz kirolzelaieraino.-Arrangoitzeko elizan, ortziralean (21.00), eta gero Jauregian, larunbatean eta igandean (11.00), piano musikaldiak.-Angelun, Quintaou plazan, ortziralean eta larunbatean, Zaharkizaleen Festibala. Barrako plazan, ortziralean eta larunbatean, herriko elkarteen besta, “Cabanas” famatuekin.-Miarritzen, herriko kasinoan, larunbatean eta igandean, liburu feria.

eusko ikaskuntzaren agorrileko hitzaldiak

« Euskal Herriko baserriak » erakusketa

Euskal kultur erakundeak an-tolaturik, « Euskal Herriko ba-serriak » erakusketa ikusgai da Donapaleuko mediatekan orai-danik irailaren 3a arte. Sartzea urririk.

Amikuzeko mediatekan, Donapaleun

Landetxogoikoa, Mungian (Bizkaia)

Haize berri kulturetxean

gaualdiaPatricyan artista eta

Marie Cosnay idazlearekinAgorrilaren 20raino, Izuran beste 5 artistarekin batera, ikus-gai dago Patricyan plastikalariak egin faunaren gorpuzki saldo bi-kaina. Alanbresare tolestu artos-ki josiaz eta margotuaz ximenki helarazi du elementu bakoitza eta ikustera eman antolamendu adituan: pareta gainean iguzki-tara dagoke burumotz den su-gandilaren gorpua, haratxago huts-hutsa itsasotza dukeen maskorra, kakalardoa eta oilarra buruetan laburbilduak dira, zaldi miragarria inaloskan gelditua, le-hoina berde eta haren karmuza lore, paoma handiustearen lu-

mak lurreratuak eihartzera doan lilisortaren gisara... Edertasuna eta trebetasuna erakusten da bilduma paregabe hontan. Az-tarna hauekin gure adimenera emaiten digu egileak biziberritu diren izaite hauen halabeharra, gure ahultasunaren eta iragan-kortasunaren adierazle den me-tafora ezin ederragoan. Guziz aberatsa da Patricyan-en artelan bilduma eta olerkiz aberastua, Marie Cosnay idazleak idatzi testu zatiak eskulturek inspiratu-rik daude han hemenka erakus-ketan. Agorrilaren 5ean, 21etan, Haize Berrira gonbit gira denak artista eta idazlearekin egoitera.

Arratseko 7etan, Mutxiko ostatu Oinakarineko musikariekin (talo ta xingar / ostatu);Arratseko 9etan, kontzertua, Otxalde taldeak gomitatzen ditu Jamixel bakarlaria, Xalbador eta Ihidoy bikotea, Ixo Folk taldea eta Chino/Los Angeles-etik etorria den Noka taldea (hiru neska amerikar eskualdunak). Hirukote hori 15 egunez ibiliko da Hego eta Ipar Euskal Herrian. Sartzea urririk (eu-ria balitz kantaldia elizan).

beskoitzen agorrilaren 7angau pasa plaza berrian

13

Page 14: Herria 3068

Han eta HeMen

Idoki, Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteak, urte oroz bezala, bisitaldi eta merkatu bereziak antolatzen ditu herri zenbaitetan. 88 ekoizle daude Idokiren baitan, 17 ekoizpen desber-din ontzen dituztenak : gasnak (ardi, behi, ahuntza), esneki, urtxoki, oilas-koki, ahateki, xerriki, behiki, ardiki, arno, fruitu, barazki, erreximenta, ezti, landare aromatiko eta Ezpele-tako biper...

Agorril huntan, hiru etxaldetan an-tolatuko ditu merkatuak, ostiralez (10:00-14:00). Agorrilaren 6an Ga-marten, Berhocoirigoin familiaren Uhartea etxaldean (esneki eta kiwai). Agorrilaren 20an Urepelen, Ernau-tene/Campan familiaren Intxaia etxal-dean (xerrikia). Agorrilaren 27an Azkainen, Mikela Untsain-en Patine-nea etxaldean (erlezaintza). Etxalde

horien bisita gidatua eginen da eta, bistan da, etxemozkinak erosten ahalko dira, etxalde horietakoak bai eta Idokiko beste ekoizleenak. Baz-kari bat ere proposatua izanen da, tokiko mozkinez ontua, haurren tzat ere izanen direlarik nahiko ahusa-gailu.

Agorrilaren 13an aldiz, Idokiren merkatu handia Ezpeletan, ostiral osoan (10:00-18:00), Loire-Atlan-tique departamenduko ekoizleak hor izanen direlarik gomita nagusi gisa.

Udako ekitaldi horietarik landa, la-rrazkenean ere antolatzen du Idokik hitzordu pollit bat, Behikiaren besta, Ozazen iraganen dena (Xiberoan), Uthurriague Pantxika eta Andde-ren Bordaxkoa etxaldean, urriaren 2an, larunbatez (10:00-14:00).

Azkaraten omenaldi beroa

Ehun lagunez goiti bildu da joan den larunbat a rrastirian Azkaraten, Juan Otegi Txato zena omen-tzeko. 43 urte zituen GAL erakundeak erahil zuela-rik, Arrosako Denek kooperatifatik etxera zoalarik. Guziz maitatua eta estimatua zen laguna, Grazi Etxebehere ortzaiztarrak oroitarazi duen bezala, egin duen hitzaldi kartsuan, Betti eta Patxi Bidart baigorriar gaiteroen doinuzko agurretik landa. Eta ikurriñaz estalirik zagon Txato-ri buruzko oroitha rria agertu ondoan (aspaldiko urtetan ja han berean ezarria bainan norbaitek ebatsia eta berrikitan mi-rakuluz bezala berragertua), Itsasondoko lagunek eskaini dizkiote bertsu hunkigarri batzu. Argazki kuadro pare bat ere oparitu Karmele eta Nagore andre-alabari. Eta, aurreskutik landa, Erramun Mar-tikorenak kantu pare bat eman du, betiko karrare-kin, denak Azkarateko herriko salarat joan aitzin, lagunarteko hurrupaldiño baten egitera.

igandean, Xahakoaren hirugarrena

Idoki-ren hitzorduak

Taulen gainean, dantza alaiak, zenbaitzu usaiaz kanpokoak...

Xahakoa pastoralaren bigarren emanaldia ere, Barkoxen, joan den larunbat arratsean, arrakasta handikoa izan da, lehen emanaldian bezala 2200 jende bildurik, denak loriatuak. Hirugarren ema-naldia igande huntako dugu. 10:00 meza elizan aktore guziekin, ondotik karrikaldi alegera eta 15:30 pastoralaren emanaldia.

Xiberotar dantzariak orga gainean, karrikaldian

Idokiren lehen merkatua Gamarten, Berhocoirigoin familiaren Uhartea etxaldean

14

Page 15: Herria 3068

kirolak

pilotaWaltari - Oçafrain

nausi baionan

Waltari - Oçafrain ................40Xala - Ezcurra II ..................31Ukan du pilotak arrakasta Baio-nan aurtengo besta jendetsue-tan ere. Laudagarri dira zinez besta horien kudeatzaileak beste hainbeste herritan pilota bazter utzi den denbora hautan herrietako bestetan. Arrazoine-kin jendeketa gaitza ibili da hor, erakutsiz gure pilotaren leku lehena bestetan. Eta hor biba gure pilotariak. Waltarik hau ira-bazi badu, finala egunean Oça-frain loriagarri batekin, lanetan egon dira 30 artean. Hor baitzi-tuzten Xala eta Paxkal Ezcurra, 7-0 eta bat bestearen gainean 29-31 arte Xalaren 5 bote bizire-kin. Baina hor dute beren jokoa nausiarazi irabazleek azken ha-marreko hura beretuz, Kubata-rraren 12 sake heiekin, Oçafrain loriatzen baitzen gibelean ho-lako sakari batekin.Xala - Ezcurra II ..................40Ibarrola - Irujo .....................15Lehen partidan Xalak eraku-

tsia zion Irujori trinketa ez dela ezkerpareta eta hor bederen bere hitza baduela erraiteko iparraldeko pilotari batek, nahiz ez beti. Zinez nekez ibili da bai Martinez de Irujo hor eta sofritu behar ukan da Ibarrolak harekin. Denetako denik ba ote da?

Waltari - Oçafrain ................40Gonzalez - Etcheto .............30Hau izana zen beste finalerdia. Aski da oroitzea beste finaler-dian ere 30taraino berdinean zu-tela Waltari, ikusteko paretsuan izanak zirela hor ere konduak.

Tellier - Berasategui ...........40Aguirre - Carricart ..............18Lehen partidan holaxe joan dira amaturrak igandean urruñar ba-tek bestea garaituz, bainan oroit gaiten ez dutela gazte horiek gutiago balio beste joko batzue-tan ohore guziak hek dituzten denboran.

Garatenean

Lambert - Bessonart ...........50Bielle - Bonetbeltx ..............39Garateneko trinketa betexea udako sasoi hunekin eta pilota gose gehiago dena. Zer esku-zartak, bereziki haste hartan eta zein gogotik jautsi den partida ondoan ikusle saldo bat ederra, Edouard Mayte pilotari-erakas-leak hain gogotik eman espli-kazione heietarat! Horiek orok erakusten dute pilota maitatua dela hirietan eta urrunean. Ez ote litake hor eskola bat ederra gure buraso eta eskoletako era-kasleentzat, guhauren herriko gauzak ditugula zor lehenik haur eta gazteeri, eta ez nun-baitekoak!

Partidaz mintzatzean ez deza-gun ahantz, indarrean eta tren-purik hoberenean zirenek dutela irabazi, bai L. Lambert eta bai Bessonartek eta berriz gogotik ikusiko ditugula helduden as-tean, Alfaro eta Harizmendiren kontra. Galtzaleak nekatuxago zirela? Beste aldi bat arte heieri ere. Boteak ez ditugu aipatu. Hamar bat sartu ditu galtzale ez-kerrak. Bizpahiru gehiago Lam-bertek.

HegoaldeanLemuno - Mendizabal II ......22Idoate - Goñi III ...................19

Berasaluze III - Zubieta ......22Martinez de Irujo - Beloki ...13Horra beraz nola dabilen Le-muno Hegoaldean, eta ez nor-nahikoen artean gainera. Az-peitin jokatua da partida hau eta bazuen partida frango irabazirik Fernando Goñi Zubirikoak hau baino lehen, eta Idoate gaztea ere ez da orai nornahi.

Ezpeletako bestetanSorhaitz - Haroçarene ........40Fabien - Thierry Itoiz ..........38Zikiroari gostu emaiteko, trenpu gogorrean jokatu dute partida hau amaturrek.

Olçomendy - Heguiabehere 40Sorhaitz - Saint Esteben ....34Eta hau ere igandean, A. In-chausperen ordez ari Sorhaitz baigorriar gaztea loriatua Heguiabehere batekin.

Muscarditz - Maitia ...............?J. Carricart - Oçafrain ...........?Plazalaxoan jokatua asteazken huntan, Muscarditz berriz as-paldiko partez hazpandar lagun horrekin. Eta ere Jon Carricart seme konpainia onean. Bainan guk hau agertzean, emaitzarik ezin oraino jakin. Biba Ezpeleta, Harambilleten herria. Bego

Etchevers - Arbeletche 30Harotçarene - Kurutcharry 29 Uztailaren 28an jokatu da parti-da hau, oren bat eta laurdenez, eskuzarta frango bilduz. Partida guzian bi pareak bete betean ibili dira azken kintzeraino. Joko aberatsa, plazako xoko guziak miatuz. Azkenean Irisartarrak garaile, senpertarra eta baigo-rriarra kintze xoil batez joz.

Olçomendy - T. Itoiz ?Heguiaphal - Ducassou ?Agorrilaren 11ko partida dugu hau (17:00), tokiko pilotari tti-piek eskainiko duten partidaren ondotik. Beso bizi eta esperien-tzia oneko pilotariak ditugu hor eta ez ginuke eneatu behar.

F. C.

Ezpeletako plazan

Zumaiako estropadakUrdaibai nagusi

Urdaibai taldeko arraulariak

Estropaden sasoina bete bete hartan da. Zumaian, joanden igandean, hamabi traineru ari-zan dira zoin-lehenka. Urdai-bai bizkaitar taldea atera da

lehen, Orio bigarren, Pedreña eta Pasai Donibane ondo-tik. Sailkapen nagusian, Orio dago halere denen aitzinean, 102 pondurekin, Urdaibai bi-

garren 100-ekin, Pasai Doni-bane eta Tiran urruntxago. An-dredena Marietan, estropada nagusiak Zarautzen beharrak dira.

15

Page 16: Herria 3068

inbiDo

euskal DiasPoraArrakastatsu eta jendetsu bururatu da Jaialdi 2010

Zezen-lasterrak debekatzen balire...

Bost urtetarik behin egiten da, Idahoko Boisen (Estatu Batue-tan), eta munduan Euskal He-rritik kanpo egiten den euskal besta handienaren fama du, ongi irabazia. Jaialdi iragan igandean bururatu da Idahoko hiriburuan eta, lehenengo us-teen arabera, egun guzietan sartu diren jendeak zenbatuz, 40.000 presunatik goiti bildu ditu aurten euskal kulturaren na-zioarteko besta erraldoi hunek. Xifra berezi gehiago aipatzeko, 38.000 kroketa saldu dituzte egunotan, eta 13.063 kilo hor-ma usatu dituzte. 1000 bat izan dira lan egin duten bolondre-sak, eta 40.000-45.000 presuna Jaialdi bisitatu dutenak. Ekitaldiko koordinatzaile nagu-sia den Dave Eiguren euskal-amerikarrak HERRIAk galdegi-nik ihardetsi duenez, «helburuak bete dira eta kontent gira. Jende guzia arras pozik ikusi dugu, eta hala erran daukute, izigarri

ontsa pasatu dutela eta adiskide berri eta zaharrekin bildurik adis-k i d e t a s u n a landu dutela». «Izan ere, hori da gure helbu-ruetarik baño, Boiseko Jaial-di leku bateko eta besteko euskaldunen naz ioar teko biltoki bilaka-tzea. Aurten, Idahoko eta Euskal Herriko lagunez gain, ukan ditugu Txi-nako, Japoniako, Mexikoko, Kanadako, Australiako, Fran-tziako eta beste hainbat nazio-tako partaideak. Baita Estatu Batuetako estatu askotarikoak eta Euskal Herrikoak ere. Gauza ederra da jende haue-tarik batzuk, egun lagun diren batzuk, elgar hemen ezagutu

dutela ikustea, munduko eus-kaldunen artean adiskidetasun berriak sortzea baita gure xe-deetarik baño». Datu gehiago: Estatu Batu oso-tik 17 dantza talde bildu dira Jaialdira, eta bat Euskal Herri-tik (Hendaiako Mutxiko elkar-tea); euskal herri-kirolen arloan [harrijasoketa, aizkolaritza, lasto altxatzea, lasto botatzea,

orga-jokoa, zakua, sokatira...] alimaleko demostrazio arrakas-tatsuak egin ditu Gipuzkoako Mutrikutik heldu taldeak; Boi-seko Biotzetik korala ere arizan da eta baita Txantxangorriak trikitixa eskola eta taldea ere; eta Irungo Txorimaloak taldea; Iratxe Ibarra eta Xabi Paya izan dira bertsolariak; eta Zabaleta Anaiak trikitilari bikotea; ‘Amu-ma says no’ talde euskal-boi-setarraren dantzaldiak ez dira aise ahantziko; eta larunbateko San Inazio prozesioa eta meza --euskaraz eta ingelesez-- Saint John Katedralean. Eta aipatu beharko ditugu, programan sartu gabe, Euskal Herritik be-ren kondu jinik, festari musika eta kantua ekarri diotenak; batzuk Ipar Euskal Herriko ma-neran, beste batzuk Bizkaikoan, hala nola azken kasu hun-tan ‘Taberna ibiltaria’ko kideak, Boiseko bazterrak alaitzen eta girotzen nekaezin ibili direnak egun hauetan.   Joseba Etxarri

Ixtorio hunek ere ukaiten du egun hotan zonbait aipaldi! Barzelonan, Kataluñako lege-biltzarrak erabaki du zezen-lasterren alde bat debekatzea! Hortaratu da eskualde hortako 180.000 lagunek izenpetu on-doan debeku horren aldeko dei bat.Deputatuen artean, 68 izan dira debekatzea onartu dute-nak, 59 kontra eta 9 ixilik egon direnak. Holako aldaketak ez direla tanpez egiten ahal, aur-ten oraino muntatzen ahal dira beraz zezen-lasterrak eta heldu-den urtean ere ba. Handik harat, ez! Gisa batez, bozkatze horren emaitza ez da hain harrigar-ria. Aspaldian, zezen-lasterrren a rrakasta biziki ttipitua da Ka-taluñan. Plaza guziak alde bat zerratuak ere dira, salbu Barze-lonakoa. Bizkitartean, duela doi-doia bospasei urte oraino, jen-dea ez hainbeste beroturik ere zezen-lasterren alde, nork erra-nen zuen deputatuetan gehien-go bat izanen zela aspaldiko ohidura hori hola baztertzeko?

“Españolkeriak”Gai hori eztabadatu delarik legebiltzarrean, batzuk salatu dutena da zezen-lasterren ba-sakeria edo salbaikeria. Ez di-rela abere batzu hola hil behar balentriaka nolazpait, zernahi sofri-araziz gainerat! Horiek oro molde ahalgingarriak di-

rela! Hori entzun da alde batetik bainan beste-tik aditu da, eta berdin kartsuki errana izan da, lasterketa horiek aspaldiko ohi-durak dituela manatzen eta hortakotz direla begiratu behar. Gisa guziz, gos-tukoak ez ditu-enak aski duela etxen egoitea, nehor ez dela bortxaz joan-araz-ten zezen-plazetarat .Ainitzen ustez besterik ere ba-zen haatik eztabada hortan, han berean hori nehork ez badu bizi-ki erakutsi nahi ukan ere. Diote zezen-lasterren kontra agertu diren hautetsi frango ez direla jokatu gisa hortako ikusgarriak ez dituztelakotz batere maite bainan “españolkeria” batzu direla iduritzen zaiotelakotz eta ez beraz batere untsa johan Ka-taluñako jendeari. Hots, Madri-leri desafioka bezala!

“Politikak nahasi du auzi guzia”, diote aski gora zezen lasterren aldeko batzuk.

Eta orai, zer gertatuko da? Es-painian barna, ainitzek arras gaizki hartu dute Kataluñan har-tu erabakia. Probintzia batzu-tan, hain dira zezen lasterreri atxikiak nun nahi baitute legez

finkatua izan dadin lasterketa horiek ondarearen aberastasun arraro bat direla, nehork sekulan ezin debekatuak! Eskuindar de-putatu batzuk nahi dute holako lege bat bozkarazi eta ahalaz Espainiako lege-nagusiari ere lotu. Ondorioz, nihun ez litazke gehiago zezen-lasterrak debe-katzen ahal eta ja debekatuak diren eskualdetan, Kataluñan konparazione, debeku hori hausten ahal litake auzitegien manuz… Ez dira haatik oraino hortan, ez aparantziarik ere… Denetan ere pizten eta hein bat azkartzen ari baita zezen-laste-rren kontrako mugimendua…

Eta Frantzian?Batzu alde eta besteak kontra, zezen-lasterrak eztabadabide dira Frantzian ere. Debekatu behar litazkea? Ainitzek ez da-kite orobat bainan untsalaz ez da debekatzerik jadanik debe-

katuak baitira! Eta bai, 1951-n boz katu lege bat berme ze-zen-lasterrik ez ditake munta Frantzian. Erranen dautazue hori ez dela hola izaiten ahal, zezen-lasterrak egiten direla alabainan, eta aski handizki, asko tokitan, hala nola Baionan berean, eta aste huntan oraino zonbait egunez segidan! Zer da bada ixtorio hori? Gertatzen dena da delako legea berme zezen-lasterrak debekatuak di-rela kasik denetan bainan haizu halere, salbuespenez nolazpait, betiko usaiari jarraikiz egiten diren hirietan, Arles eta Nimes bezalako zonbaitetan beraz, bai eta bixtan dena Baionan. Hiri horietan ere haatik urte guziz badira orai kontrakoek sustat-zen dituzten manifestaldi batzu.

Jean Grenet Baionako auzape-zak dauka duela 59 urte bozkatu legea ez dela behin segurik aise kanbiatuko, deputatuetan nehor ez delakotz kanbiatzearen alde.

Zernahi gisaz, izanen da oraino tirabira frango zezen-lasterren gainetik. Gero eta gehiago oro-bat. Joko basa eta ezin onetsia batzuentzat, besta xoragarria beste batzuentzat, Andalusian edo han nunbait Erdi-Aroan sortu zena, ikerle batzuen ustez haatik Nafarroan agertua izaite-kotz, bainan hortaz ez omen da batere segurtamenik…

Muslaria

Jaialdi 2010rako sarreragune edo sargia, Boiseko ‘Fairgrounds’etan. Larunbata izan zen, seguruenik, egunik lanpetuena eta jenderik gehien bildu zuena.Arg. EuskalKultura.com

Zezenen aitzinean balentriakoa, zezen plazetan edo “entzierro” delakoetan…

16