herria 2997

8
2009ko Martxoaren 5ekoa - ISSN 0767-7643 5 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2997 - PETATXU ETA TRATU Bordele, ilargiaren portua. Bisitaria- rentzat, misterioa pollitak dira portu hortako kaiak, Garona bazterrean. Egu- naz berdin gauaz, jendea gostura bada- bil hor gaindi, xahar ala gazte, tokiko ala urrungo, gehienak oinez, batzuk roller, skate ala bizikletez. Garona ibaiak ilargierdiaren forma dauka hor, bisean bis dauzkala hemezortzigarren mendeko eraikin ederrak, ibaiaren be- girale ospetsu. Eta iluntxean bereziki, zer miresmena, kaia horiek mila argi koloretsuz dirdiratsu ! Eta hurbiletik ira- gaiten diren tramway elegantek ez dute panorama hori batere itsusten. Kaia ho- rien izkin batean, haatik, zuhaitz eihartu bat anakronikoki zutik, burdin herdoil- duz petatxaturik, bere ondoan ANPE lan agentzia bat daukala. Hauxe sin- bolo harrigarria ! Enpleguaren egoera aspaldian izan ez den txarrenean dugu, zuhaitz zauritu hori iduri, urtarrilean berean 92.000 langabe gehiago direla kondatu Frantzian. Eta gauzak ez dira berehala hobetzekotan ! Gobernua, dena ele eder, dena haize, petatxatzera baizik ez delarik gai, petatxuen gibele- ko miseriari erremediorik aurkitu gabe. Ilargiaren portuko lan-agentzian sar- ateraka ikusi dugun jende xeheak ingu- ru ospetsuaz axola guti zuela emaiten zuen. Alabainan, ospeak begiak ase- tzen ditu, ez sabelak ! Enpleguaren zuhaitza miseria gorrian delarik, zertan ote dugu Gernikakoa? Ez da oraindik, zorionez, eihartzeko heinean, bainan beldur handia bazen hosto frango ez ote zituenez galduko joanden igandeko hauteskundeetan. Ainitz bazagon jokoan bozkaldi hortan. Euskadi euskaldun baten geroa, ez gu- tiago. Kanpaina garratz baten ondotik, igandeko emaitzek lehen postuan utzi dute Eusko Alderdi Jeltzalea. Sozialis- tak bigarren postuan, indarturik. Indar- turik halaber Aralar ezkerreko alderdi abertzalea, indarkeriaren kontrakoa. Buruz beheiti aldiz Eusko Alkartasuna eta frango maingu legezkanporatutako ezker abertzalegoa, boz baliogabeeta- rik 100.000ko bat bere ukanikan ere, duela lau urte baino heren bat gutiago haatik. Horiek hola, deputatu alkiak trenkatu balinbadira, Gasteizko go- bernua ez da oraindik osatua. Indar abertzaleak lehen aldikotz gutiengoan daude. Ilabete batez edo gehiagoz iza- nen da beraz alderdien arteko tratu eta dantza. Ez dadila Gernikako zuhaitza larruturik atera ! P.J. martxoaren 26 an 3000 Galdua ibiltzen denak ditu bide berriak idekitzen ( Nils Kjaer) Harakinek behi hazleak begietan Idi ederren erakusketa egunean, Baio- nan, harakinek hitz gogorrak bota di- tuzte behi hazleen kontra. Eraso horrek harridura sortu du barneko aldean be- reziki, aste honetako HERRIA entseia- tzen da gaiaren konprenitzera, kontutan hartuz gutartekoak hunkitzen dituela debate bizi horrek, mintzatu diren hara- kinak hemengoak dira begietan dituz- ten behi hazleak bezalaxe. Harakinen deklarapenetan, etxetik behi haragia zuzenean saltzen duten laborariek ez dituzte komertsant ofizio tatsak paga- tzen, beraz harakinen lehiakari desleia- lak dira, orohar buxeren salgai berdi- nak proposatzen baitituzte merkeago, hauei salmenta paradak hautsiz. Deklarapen horiek jiten dira hemen gaindiko harakinetatik, hemengo eta hego Landesetako laborariei behiak eta aratxeak erosten dituzten harakinen gandik. Jakina da Denis Brillant hara- kinak parte hartzen duela « Lurrama » etxe ekoizpen erakusketa sortu duen elkarteko administrazio kontseiluan. Beraz ez dira hala holaka abiatu erran dutenaren erraitera. Hain segur ere iduripena dute lehen bistan laborariek laguntza bereziak kausitzen dituztela berek ezin ukan dituztenak komertsant gisa ; horri gehitzen dizkiote berek pagatzen dituzten komertsant tatsak, labora- riek pagatzen ez dituztenak. Horrela labur bil daitezke Denis Brillant Baiones harakinak egin dituen deklarapenak. Ez da haatik berehala ixiltzeko hasi publikoki mintzatzen. Deputatuei eskatu diote zerbait egin dezaten zuzengabe- keria horien kentzeko, eta gaia arra plazaratuko du erortzera utzi aitzin. Harakin horiek aldi honetan deusik ez badute erran super edo hiper merkatuek egiten dioten lehiaz, ezagutuak dira lehenagoko urtetan le- hia hori bipilki salatzea gatik. Badaiteke azpian besterik, hala nola harakinen erreberritzeko aurkitzen dituzten zailtasunak. Harakin ofizioak ez baitu tirriarik aski sortzen gazteen artean. Behi haragiaren merkatuari so egitearekin ere aitortu behar da ez dela espanturik ; jendekal hamabi kilo behi haragi jaten dugu urtean eta bi kilo aratxeki ; xifreak apaldu ondoan arra goiti abiatuak dira 2008an, eta oraingo krisiare- kin harakinek prezioak beheiti buruz tinkatu be- harko dituzte salmenten segurtatzeko. Orduan, behi eroa eta mihi urdina pasa bezain laster, bizi dugun krisi ekonomiko zorrotzak ere es- plika dezake harakinen kexua. M.L. Otsailaren 26an, etxetarik beren mozkinak sal– tzen dituzten IDOKI-ko laborariek prentsaurreko bat antolatu dute, Donoztiriko Etxeberria etxal- dean. Biltzarre hortan, 11 kidek orroitarazi digute Idoki elkartearen helburuak zein diren: Euskal Herrian laborantxatik bizitzea, beren etxaldetako landare eta haragikiak salduz zuzenean, hauek direlakotz egiazkoak, lekukoak, naturalak, sano- ak eta gostudunak. Euskal Herriko etxaldetan, abereak luzaz gizenduak dira, tokiko bazkarekin, bihi eta belarrean haziak; berezitasun hunek gos- tu hobea emaiten diote. Nola ere, sasoinean sa- soineko barazkiek arrakasta haundiagoa duten, produkzio industrialarenak baino. Idoki elkarteko kideek diote ez direla haragi saltegien aurka jarriak; hauekilan partzuergo bat egiten ahal litaikeela, zenbaitek jadanik abiatua dutenaren molde berean, adibidez haragi sal- tegiek laborarier erosiz kabalak. Egiak ez diren gauza asko erranak izan dira saltze horien kontra agertzen diren batzuen ganik : sanotasuna ez dela errespetatua, etxen berean hiltzen dituztela kabalak legez kontra eta saltze horientzat, labo- rariek ez dituztela hortarako diren zergak ordain- tzen. Idoki taldekoek nahi ukan dute lepoa moztu zuzenkontrako zurrumurru horier, argi eta garbi ihardetsiz mehatxatzen dituzteneri. Kabalak hilto- Manex Codega xiberotar harakina Etxaldetik zuzenki saldu Baionako merkatu gunean, hauste egunez, idi gizen feria kietarat eremanak dira, sail hortan ohargarri delarik Mauleko kabalen hiltegiak bere garapena ardietsi duela Idoki elkarteko laborarier esker; sanotasunaren alorrean, bertze haragi saltzaileen egitate berak dituz- te, marexalen kontrolak barne, lege beren menpean daude. Bertz- alde, hotzaren gatea ez hausteko, behar diren tresneria eta artatzeak baliatuak direla diote laborariek. Harakinak dira bortizkienik jazartu elkarteari, erosleak saltegietarik urruntzeaz beldurtu direlakotz, bainan laborarien arabera, gogoeta bide makurrean dabiltza eta, dio- tenaz, elgarrekin mintzatuz baizik ez da aterabide- rik izanen. IDOKI guneko laborari etxetako eros- leak gutienez 5 kg haragi erosi behar ditu eta hau- etan orotarik aurkitzen da, abere azpiak, bainan ere aitzina edo oraino kabalaren edozein haragi mota, errakinetik haste, saltsakiak arte; ohiko su- kaldaritzan baliatuak direnak eta gaurko egoeran berriz usaietan sartzen ari direnak. Idoki elkarteko Jean-Michel Berho lendakariak dio ez dutela mundu osoaren hazteko gutiziarik; er- emu hurbileko merkatu mugatu bat gelditzen dela, nahiz 200 etxalde diren elkartean partaide eta hau- etan 85 Idoki kalitatean sartzea izenpetua dutenak. Saltegi haundiek laborarier erosten duten prezi- oetan, ezinbizia dela errana izan da eta ondorioz, laborariari ez zaio bertzerik gelditzen, berak bere etxeko mozkinak lantzea eta hauek bertatik saltzea baizik. Gasna eta esnaki saltzaileak ez dira egun- daino laborari gasna saltzaileeri oldartu, beraz ezin onetsia daukate haragi saltzaileen salaketa. Laborariek xekatzen dutena da beren lanetik biz- itzea eta produkzio neurtu batean gelditzea, kalita- tea beiratzea gatik. Jean Arotçarena Idoki elkartekoak, Donoztiri Etxeberrian, Mailux eta Daniel Petrissans-en etxaldean

Upload: 8probintziak

Post on 23-Mar-2016

258 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria 2997

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2997

2009ko Martxoaren 5ekoa - ISSN 0767-76435 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2997 -

PETATXU ETA TRATUBordele, ilargiaren portua. Bisitaria-rentzat, misterioa pollitak dira portu hortako kaiak, Garona bazterrean. Egu-naz berdin gauaz, jendea gostura bada-bil hor gaindi, xahar ala gazte, tokiko ala urrungo, gehienak oinez, batzuk roller, skate ala bizikletez. Garona ibaiak ilargierdiaren forma dauka hor, bisean bis dauzkala hemezortzigarren mendeko eraikin ederrak, ibaiaren be-girale ospetsu. Eta iluntxean bereziki, zer miresmena, kaia horiek mila argi koloretsuz dirdiratsu ! Eta hurbiletik ira-gaiten diren tramway elegantek ez dute panorama hori batere itsusten. Kaia ho-rien izkin batean, haatik, zuhaitz eihartu bat anakronikoki zutik, burdin herdoil-duz petatxaturik, bere ondoan ANPE lan agentzia bat daukala. Hauxe sin-bolo harrigarria ! Enpleguaren egoera aspaldian izan ez den txarrenean dugu, zuhaitz zauritu hori iduri, urtarrilean berean 92.000 langabe gehiago direla kondatu Frantzian. Eta gauzak ez dira berehala hobetzekotan ! Gobernua, dena ele eder, dena haize, petatxatzera baizik ez delarik gai, petatxuen gibele-ko miseriari erremediorik aurkitu gabe. Ilargiaren portuko lan-agentzian sa r-ateraka ikusi dugun jende xeheak ingu-ru ospetsuaz axola guti zuela e maiten zuen. Alabainan, ospeak begiak ase-tzen ditu, ez sabelak !

Enpleguaren zuhaitza miseria gorrian delarik, zertan ote dugu Gernikakoa? Ez da oraindik, zorionez, eihartzeko heinean, bainan beldur handia bazen hosto frango ez ote zituenez galduko joanden igandeko hauteskundeetan. Ainitz bazagon jokoan bozkaldi hortan. Euskadi euskaldun baten geroa, ez gu-tiago. Kanpaina garratz baten ondotik, igandeko emaitzek lehen postuan utzi dute Eusko Alderdi Jeltzalea. Sozialis-tak bigarren postuan, indarturik. Indar-turik halaber Aralar ezkerreko alderdi abertzalea, indarkeriaren kontrakoa. Buruz beheiti aldiz Eusko Alkartasuna eta frango maingu legezkanporatutako ezker abertzalegoa, boz baliogabeeta-rik 100.000ko bat bere ukanikan ere, duela lau urte baino heren bat gutiago haatik. Horiek hola, deputatu alkiak trenkatu balinbadira, Gasteizko go-bernua ez da oraindik osatua. Indar abertzaleak lehen aldikotz gutiengoan daude. Ilabete batez edo gehiagoz iza-nen da beraz alderdien arteko tratu eta dantza. Ez dadila Gernikako zuhaitza larruturik atera ! P.J.

martxoaren 26 an3000

Galdua ibiltzen denak ditu bide berriak

idekitzen (Nils Kjaer)

Harakinek behi hazleak begietanIdi ederren erakusketa egunean, Baio­nan, harakinek hitz gogorrak bota di­tuzte behi hazleen kontra. Eraso horrek harridura sortu du barneko aldean be­reziki, aste honetako HERRIA entseia­tzen da gaiaren konprenitzera, kontutan hartuz gutartekoak hunkitzen dituela debate bizi horrek, mintzatu diren hara­kinak hemengoak dira begietan dituz­ten behi hazleak bezalaxe. Harakinen deklarapenetan, etxetik behi haragia zuzenean saltzen duten laborariek ez dituzte komertsant ofizio tatsak paga­tzen, beraz harakinen lehiakari desleia­lak dira, orohar buxeren salgai berdi­nak proposatzen baitituzte merkeago, hauei salmenta paradak hautsiz. Deklarapen horiek jiten dira hemen gaindiko harakinetatik, hemengo eta hego Landesetako laborariei behiak eta aratxeak erosten dituzten harakinen gandik. Jakina da Denis Brillant hara­kinak parte hartzen duela « Lurrama » etxe ekoizpen erakusketa sortu duen elkarteko administrazio kontseiluan. Beraz ez dira hala holaka abiatu erran dutenaren erraitera. Hain segur ere iduripena dute lehen bistan laborariek laguntza bereziak kausitzen dituztela berek ezin ukan dituztenak komertsant gisa ; horri gehitzen dizkiote berek pagatzen dituzten komertsant tatsak, labora­

riek pagatzen ez dituztenak. Horrela labur bil daitezke Denis Brillant Baiones harakinak egin dituen deklarapenak. Ez da haatik berehala ixiltzeko hasi publikoki mintzatzen. Deputatuei eskatu diote zerbait egin dezaten zuzengabe­keria horien kentzeko, eta gaia arra plazaratuko du erortzera utzi aitzin. Harakin horiek aldi honetan deusik ez badute erran super edo hiper merkatuek egiten dioten lehiaz, ezagutuak dira lehenagoko urtetan le­hia hori bipilki salatzea gatik. Badaiteke azpian besterik, hala nola harakinen erreberritzeko aurkitzen dituzten zailtasunak. Harakin ofizioak ez baitu tirriarik aski sortzen gazteen artean. Behi haragiaren merkatuari so egitearekin ere aitortu behar da ez dela espanturik ; jendekal hamabi kilo behi haragi jaten dugu urtean eta bi kilo aratxeki ; xifreak apaldu ondoan arra goiti abiatuak dira 2008an, eta oraingo krisiare­kin harakinek prezioak beheiti buruz tinkatu be­harko dituzte salmenten segurtatzeko. Orduan, behi eroa eta mihi urdina pasa bezain laster, bizi dugun krisi ekonomiko zorrotzak ere es­plika dezake harakinen kexua. M.L.

Otsailaren 26an, e txetarik beren mozkinak sal–tzen dituzten IDOKI­ko laborariek prentsaurreko bat antolatu dute, Donoztiriko Etxeberria etxal­dean. Biltzarre hortan, 11 kidek orroitarazi digute Idoki elkartearen helburuak zein diren: Euskal Herrian laborantxatik bizitzea, beren etxaldetako landare eta haragikiak salduz zuzenean, hauek direlakotz egiazkoak, lekukoak, naturalak, sano­ak eta gostudunak. Euskal Herriko etxaldetan, abereak luzaz gizenduak dira, tokiko bazkarekin, bihi eta belarrean haziak; berezitasun hunek gos­tu hobea emaiten diote. Nola ere, sasoinean sa­soineko barazkiek arrakasta haundiagoa duten, produkzio industrialarenak baino.Idoki elkarteko kideek diote ez direla haragi saltegien aurka jarriak; hauekilan partzuergo bat egiten ahal litaikeela, zenbaitek jadanik abiatua dutenaren molde berean, adibidez haragi sal­tegiek laborarier erosiz kabalak. Egiak ez diren gauza asko e rranak izan dira saltze horien kontra ager tzen diren batzuen ganik : sanotasuna ez dela errespetatua, etxen berean hiltzen dituztela kabalak legez kontra eta saltze horientzat, labo­rariek ez dituztela hortarako diren zergak ordain­tzen. Idoki taldekoek nahi ukan dute lepoa moztu zuzenkontrako zurrumurru horier, argi eta garbi ihardetsiz mehatxa tzen dituzteneri. Kabalak hilto­

Manex Codega xiberotar harakina

Etxaldetik zuzenki saldu

Baionako merkatu gunean, hauste egunez, idi gizen feria

kietarat eremanak dira, sail hortan ohargarri dela rik Mauleko kabalen hiltegiak bere garapena ardietsi duela Idoki elkarteko laborarier esker; sanotasunaren alorrean, bertze haragi saltzaileen egitate berak dituz­te, marexalen kontrolak barne, lege beren menpean daude. Bertz­alde, hotzaren gatea ez hausteko, behar diren tresneria eta artatzeak

balia tuak direla diote laborariek. Harakinak dira bortizkienik jazartu elkarteari, erosleak saltegietarik urruntzeaz beldurtu direlakotz, bainan laborarien arabera, gogoeta bide makurrean dabiltza eta, dio­tenaz, elgarrekin min tzatuz baizik ez da aterabide­rik izanen. IDOKI guneko laborari etxetako eros­leak gutienez 5 kg haragi erosi behar ditu eta hau­etan orotarik aurkitzen da, abere azpiak, bainan ere aitzina edo oraino kabalaren edozein haragi mota, errakinetik haste, sal tsakiak arte; ohiko su­kaldaritzan baliatuak direnak eta gaurko egoeran berriz usaietan sartzen ari direnak. Idoki elkarteko Jean­Michel Berho lendakariak dio ez dutela mundu osoaren hazteko gutiziarik; er­emu hurbileko merkatu mugatu bat gelditzen dela, nahiz 200 etxalde diren elkartean partaide eta hau­etan 85 Idoki kalitatean sartzea izenpetua dutenak. Saltegi haundiek laborarier erosten duten prezi­oetan, ezinbizia dela e rrana izan da eta ondorioz, laborariari ez zaio ber tzerik gelditzen, berak bere etxeko mozkinak lantzea eta hauek bertatik saltzea baizik. Gasna eta esnaki sal tzaileak ez dira egun­daino laborari gasna saltzaileeri oldartu, beraz ezin onetsia daukate haragi saltzaileen salaketa. Laborariek xekatzen dutena da beren lanetik biz­itzea eta produkzio neurtu batean gel ditzea, kalita­tea beiratzea gatik. Jean Arotçarena

Idoki elkartekoak, Donoztiri Etxeberrian, Mailux eta Daniel Petrissans-en etxaldean

Page 2: Herria 2997

• Giro nahasia Afrikako Ginea Bissauherrialdean. Bulta huntan, armadakoaitzindari batzu ez ziren batere adosBernardo Vieira presidentarekin. Hau luzazherrialdeburu egona, duela hamar urte bazter-tua bainan berriz kargutan jarria 2005ean.Joanden egunean, tiroz hil dute armadakoburulehena, arrunt presidentaren kontra ager-tua zena. Biharamunean, mendekioz,armadako aitzindari batzuk tiroz hil-arazi dutepresidenta bera ! Geroztik, sukar handia badutehan gaindi, iduriz armadak gider guziak hartuakbere gain.

• Sri Lanka lurralde ttipia da eta badituztenahasmendu handiak. Kurutze Gorriak diobadituztela 200.000 zibil gerlaz bahituak etahilak ehunka. Josffnako apezpikuak, ainitzgiristino baita han, badu barur saindu batpredikatua bere burua aitzinean ezarriz. ONUnazioarteko erakundeak eta Europear bata-sunak ahal dutena egiten dute gauza horiensalatzeko eta armen ixiltze bat galdegiteko,baina lehenik begiak idekarazteko, munduakjakin dezan hango berri eta zerbait egin.• Guadalupe frantsesean, Amerika eta Antil-

letara buruz dauden ugarte beroheietan, ez dira kexamenduak

eztitzen zenbait ilabete huntan. Hangojendea, beltzaran eta ainitz gisatara

desfagoratua da, frantses asko ikusten dituzteturistak eta heietaz axola guti. Berek aldiz, han-goek, oro kario, lanik ez ainitzek, gazteekbereziki beren eskola eta formakuntzetariklanda ere, beren manatariak Frantziatik etorriakdituztela eta beraz arrotz edo haundikari,sobera haustura sendi da batzuen eta besteenartean. Auzo Martinikan ez dira gauzak ainitzhobeki. Bortizkeria ere bada sartua, auto-erre-tze, barrikada frango karriketan, armekilakomehatxatze ta ohointzak, eta elgarren artekoherrak, beren burua mespretxatua sendi dute-nen eta besteen artean. Norat egin horiekindenekin !• Japonian Toyota marka dutela munduanautogintza eta saltzeetako lehena, horibadakite bainan hortik beretik dituzte berenkezkak ere, jakinez geroz % 54 ko beharakadaizan dutela marka horrekin aurtengo lehentrimestran. Nagoya hiria zuten beren automobilkapitala, bixtak ikusahala hedatua eta hor dakrisia agertzen hasia : egoitzak husten hasiak,ostatu hoberenetan ere jende gutiago, lanattipitzen hasia, lantegiak hesten dituzte astele-henetan eta ostiraletan, erosleak berriz betiauto merkeago batzuen beha eta gutiagoerreko dutenak, nola aterako diren, eta zenbaitzorretan jarriak ere.• Xina haundian berriz ere ixtripu lazgarria izandute beren mina edo mehategi batean : 73 hildituzte aitortu lurralde horren iparraldeko herribatean eta hor dituzte beren herrialdeko ikaste-gi haundienak Shanxi aldean. Berek errandutenaz, bazituzten 436 langile gune hortan arizirenak : 300 oso eta salbu atera direla hei-etarik erran dute Hu Jintao presidentak etaWen Vjabao lehen ministroak baina nola jakinxuxena, kontrola f idagarri guti den tokihorietan ? Hots, baditu Xinak orotara 16.000edo hola mehategi eta gehienak ez batere fida-garriak segurtamenez. Xehetasun hau baizik ezemaiteko, badituzte 3.000 hil ukanak ixtripuziragan urtean berean, ofizialki, bainan ainitzgehiago, egiaz, dudarik ez da.• Hillary Clinton anderea, Amerikako Oba-maren estadu segetaria, ibili berri da Xinangaindi bisitaz eta Japoniarainokoa ere eginez.Xina horrekilako tratuak biziki haundiak direlaagertu da hor, asma errex zitakeen bezala, mil-iar eta miliarka bixtan dena. Elgarren beharabadutela bi herriek aitortu dute bainan denboraberean justizia maila ere hunkituz amerikarrakgizonaren dretxoez aski axola erakusten ezduen Xina horri, erlisioneen libertateak barne,batetik giristino Elizenak bai-eta islamistenakere.

MOTTEL-AIREEuropa-maileko bozeri buruz, sozialixtek ereagertu dituzte beren hautagaiak. Hautsi-mautsika arizanik, tratu eta tratu, Mar-tine Aubry alderdiburuaren aldekoek gainaatxikiz hein batean, bainan Ségolène Royal-en aldekoeri toki pollita utziz, ikusiz bestaldeeskualdeka nor nun den hobekienik heltzenahal eta bestalde oraino gizon-emazteenarteko parekotasuna kondutan hartuz bixtan dalegeak orai manatzen duen bezala. Horiekhola, hautagaien aurkezpen horrek bazuennunbaitik halako mottel-aire bat. Gainerat,iduri du aspaldiko zauri batzu berriz gaixtatuere direla. Alderdia kudeatzen dutenen araberahaatik, kanpaina gaitza egitekoa dute halere,erakutsiz sozialixtak berriz azkartuak direla etadenek elgarrekin segitzen dutela, beren artekokalapitak kasik ahantziak balituzte bezala...

GIRO BELTZAAitzinetik ere ezagun zen holako zerbaiti ariginela bainan urtarrileko xifreak ez dira batereonak agertu lan-eskasari buruz: langabeakbadira 90.200 abendoan baino gehiago. Etaoraino hor ez dira kondatzen Urtats irian zon-bait egun eta batzuetan zonbait aste etxeanegon direnak, lana xuhurtua izanez, bainanberen laneko segida halere atxikiz... Arras giro beltza beraz eta gobernuak berakere aitortzen du hola izanen dela oraino zon-bait hilabetez segurik. Krisia hor dela, untsakrisia latza...

EZTABADA BIPILABazterra frango airean ezarri ditu ixtorio hunekere: Urtxintxaren bankoa eta Populaire diru-kutxa arrunt batetaratu beharrak baitira udaaitzin, bien arteko batasun horren buru izen-datua izan da arrunt hortakoa omen den gizon

bat, François Pérol. Salbu hara, jaun horiarras asurtia bada ere holako kargu batentzat,hauxe behar da haatik ikusi, orai arte NicolasSarkozy presidentaren hurbil-hurbileko lagunaeta laguntzailea ginuela. Ainitzen arrangura,xuxen denetz eta gisa banko-etxe berriarenburu jar dadien presidentari hein hortarainojosia egona den norbait. Azen ontzeko, holakokasuak aztertzen dituen batzorde bereziak bai-etz errana, hala zion joanden eguneanSarkozy-k berak, bainan denen buru batzordehorrek ez ikerketarik egina ere, batzordekidebat mintzatua bakarrik bere ikusmoldeaemanez, gehiagoko garbitasunik batere gabe...Hots, saltsa bat ederra beste askoren gainerat!Horiek hola, jakin da ere jazko konduak arrastxarrak ukan dituela Urtxintxaren kutxak, bi mi-liar euroren galtzearekin oro har... Urtxintxakjan beharko du beraz hur eta intxaur ainitzbera ez sobera mehatzeko...

ORDEZKARIJack Lang sozialixtak egin du Kubako itzuliaeta hango buruzagiekin mintzatu da. Helburua,Frantzia eta Kubaren arteko harremanakemendatzea, aspaldixkoan hoztuak zirenak.Jack Lang ibili da Kuban gaindi Sarkozy presi-dentaren ordezkari berezi bezala. Sarkozy-kgisa hortan berriz ere erakutsi nahi ukan dugizon “idekia” dela, ezkerraldekoak ere hartzendituela berdin gisa hartakoa iduritzen zaionsail batentzat... Sozialixta alderdian ez dute denek hain untsahartu Jak Lang-ek onartzea holako lana, batzubeltzurika arizan dira bainan Martine Aubryalderdiburuak arras polliki erran du Jack Lang-ek baduela ainitz talendu eta Frantziaren one-tan baliatzen baditu biziki gauza ona delahori... Solas horiek entzun dituzten batzueriiduritu zaiote haatik maltzur aireño bat ere ba-zitakeela hor nunbait...

J-B D

2

Hauteskundeak : EAJ- PNV garaile, bainan gehien-gorik gabe

Erran behar da emaitzak behin behinekoak direla postazkoak kondutanhartu gabe eta Ezker abertzaleko D3M eta Askatasunaren partehartzerik gabe lortuak direla, bi alderdiak debekatuak izanez. Asteburuaaitzin ez dira hauteskundeen emaitza ofizialak jakinen. Jeltzaleak izandira gehienik bozkatuak : 30 deputatu izanen dituzte legebiltzar berrian.2005 ean EArekin koalizioan aurkeztu ziren eta PNVk 22 deputatu etaEAk 7 izan zituzten. Aldi huntan beraz, bakarrik, 8 deputatu gehiagoizanen ditu PNVk. Alderdi Sozialistak 24 deputatu izanen ditu edoberdin 25, postazko bozkak kondutan hartuz EAri postu bat kendubailezake. Sozialistek ere punpe haundia egin dute, azken aldian bainosei depuatu gehiagorekin. PP galtzaile 13 deputatu, 15-en ordez. Hal-aber, EA eta Ezker Batua. EA-k bi deputatu izan behar luzke 7-renordez eta Ezker Batuak bakarra hiruren ordez. Irabazle nabarmenaAralar 4 deputaturekin, hiru postu gehiago. Azkenik deputatu bakar-rarekin UPD Rosa Diezen alderdi berria. Oro har abertzaleen aldekobotoak kasik 600 milakoak izan dira eta bestenak 520 mila ingurukoak.

Gehiengorik ez

Zailtasunak izanen dira gobernu berriaren osatzeko eta lehendakariberriaren izendatzeko. Orain arte euskal gobernua osatzen zuten hirualderdiek (PNV-EA EB) 33 deputaturekin ez dute gehiengorik. Arala-rreko lauak gehituz ez dira ere gehiengorat heltzen. Aldiz, SozialistekPPrekin eta UPDrekin akordioa eginez gehiengoa balukete. Edo berdinJeltzaleekin, nahiz eta zaila dirudien sozialistek Ibarretxeren hauta-gaitza sustengatzea. Bi ilabete gelditzen dira orain koalizioak egitekoeta gobernu berriaren koloreak ikusteko.

Ezker abertzalearen bozkaldia

D3M eta Askatasuna hauteskundetan parte hartzeaz debekatuakizanez, boto baliogabea egiteko mezua zabaldua zuen Ezker abertza-leak. 100 milaz goiti kondatuak izan dira : parte hartzaleen % 8 eta 9artean. Beraz 7 deputatu behar luzketela legebiltzarrean. Hauteskundekanpaina nolakoa izan den kontuan hartuta, oso emaitza ona deladeklaratu du Itziar Lopategik. Euskal gizartearen zati haundiak atxiki-mendua erakutsi duela zinezko sorgin ihizia pairatzen duen ezkerabertzaleari.

Erreakzioak

PNV eta Ibarretxek jakinarazi dute, gehienik bozkatuak izanez, haieidagokiela gobernu berriaren osatzea eta lehendakari postua. Kontaktu-ak abiatuko dituztela gehiengo zabal eta egonkorraren osatzeko.Sozialistekin ez dutela gehiengoaren egiteko asmorik deklaratu dualderdiko ordezkariak. Lehendakaritzarako hautagaitza mantentzendute Patxi Lopez eta sozialistek emaitzak aztertu ondoan, zinezkoaldaketa bideratzeko. PP-koek jakinarazi dute prest agertzen direlasozialisten sustengatzeko. Halaber UPD-ko deputatuak jakinarazi dubloke konstituzionalistaren aldeko gehiengoaren hautua eginendutela. Krisia aldiz EA-ren lerroetan. Unai Ziarretak alderdiaren porrotaonartu eta bere kargua utziko duela apirileko kongresu berri bat deituzdeklaratu du. Halaber, Ezker Batuan ere sektore kritikoak saminki kri-tikatu du alderdiaren zuzendaritza. Ezker Abertzaleak salatu du iruzurelektorala, erranez baliogabeko botoen arabera 7 deputatu postudagozkiela eta EA eta Aralarrek baino independentziaren aldeko bozkagehiago bildu dutela.

Tortura : 15 guardia zibil epaituak

Jazko urtean arrastatuak izan ziren Igor Portu eta Mattin SarasolaLesakar etakideek torturak salatu zituzten. Epaileak auziaren bide-ratzea erabaki du eta 15 guardia zibil akusatuak dira tortura eta tratutxar hoietaz eta auziperatuak.

Euskaltzainak omenduak

Berriki zendu Karmelo E-txenagusia, Xabier Iratze-der, Henrike Knörr, JakesEtxeberri, Jose Inazio Te-lletxea eta Milagros Bide-gain euskaltzainak omenduditu euskaltzaindiak Donos-tian egin osoko bilkuran.Bilkura berean, TxominPeillen euskaltzain emeritubilakaturik, Xarles Videgainproposatua izan da harenalkian euskaltzain kargu-rako, martxoan egina iza-nen den bozkaldirako.

Mondragon kooperatifa Indian

Txinan duela bi urte ireki zuen bezala, Arrasateko kooperatifak parkeairekiko du Indiako Pune hirian : 24 hektareako eremuan kokatuko dirakooperatifaren 10 bat zentro industria ala komertzioari dedikatuak,hauetan lehenetarik : Kide eta Danobat. Untsalaz 2010 urteko idekiaizan behar luke. Jadanik Txinan zentro honen idurikoa ireki zuten,2007ko urtean.

Ekaingo harpean aurkikuntza berriak

Gorriz eta beltzez tindatu margoak aurkitu dituzte Ekaingo harpeetan.Koro Mariezkurrena, Jesus Altuna arkeologoaren emaztea eta kolabo-ratzailea izan da deskubritzailea. Rafael Rezabal eta Andoni Albizurikduela 40 urte aurkitu zuten Ekaingo harpea. Jose Migel Barandiaran etaJesus Altunak 1969an argitaratu zuten pinturen inguruko lehen argi-talpena.

Xarles Videgain

BernardoVieira hogoitazonbait urtez

presidentegon dena…

Page 3: Herria 2997

BERINAK AZKARRAGO

Donibane Lohizunen, Hélianthal itsas-artategiak makur asko jasan zuen duela xu-xen urte bat, ekaitzak funditurik hondartza aldeko berina guziak. Negu huntan,gostaia gosta, denak berritu dituzte, aise azkarragoak ezarriz. Miliun erdi bat eurogosta zaiote fazoina. Beste obra batzu ere akulatzen ari dituzte helduden uztaileanhandizki ospatzeko beren hogoi urteak...

BI OREN... EDO LAU

Hendaian herriko kontseiluan ainitz arizan dira autoen aparkalekuez. Hiri guzietanbezala, baita buruhauste frango gai horrekin. Autoen uztea pagatuz den tokietakotresneria dena berritua izanen da. 568.000 euro gostako da hori. Prezio bereziak iza-nen dira Hendaian bizi edo(eta) Hendaian lan egiten dutenentzat. Bai eta lehen orenerdia urririk. Bestalde, pagatuz ere, gune batean, herriko etxearen aitzin hortan kon-parazione, ez da bi oren baino gehiago uzten ahalko autoa eta beste gune batean,herriko etxearen inguruan, lau oren… Iker Elizalde abertzalea ez ados: hondartzaaldean aparkalekuak pagatuz izaitea onesten du bainan hiri erdian urririk nahi luzke,autoa uzten den denbora mugatuz haatik...

OBRAK ERREBIDEAN

Urruñan, obra asko egin beharra da errebide handian, herriaren gain, kontseilu jen-eralarekin partzuer: biribilgune berri bat Pausuko patarraren zolan, bazterren a-rramoldaketa bat Urtubiako jauregiaren ondo hortan, su berriak Total-eko bide jun-tan, oinezkoen pasabide bat Leclerc saltegiaren parrean... Leclerc saltegi horrenondo hortan, frango gune luzean, zalutasuna gehiago mugatua izanen da, orenean50 baino gehiago ez egin behar, orai 70-etaraino haizu delarik...Obrak hasiko dira maiatz erditsutan hilabete bat eta erdi iraunen dute eta 500.000euro gostako dira.

ITZULIAREN... ITZULIAK

Donibane Lohizunen eta Ziburun itzulia frango egiten du auzoaldez auzoaldeibiltzen den “Itzulia” autobusak. Udaz kanpo, arrakasta handiena merkatu egunetanukaiten du, astearte et ortziraletan. Herri-erkidegoaren babespean badabila. Zer-bitzu horren kontratua behar da ekainaren 30-a aitzin berritu. Ikerketa bat akulatuada ikusteko ez ote litakenetz zerbait egiten ahal jende gehiagok baliatzeko “Itzulia”,frangotan autoa baduenak ere hartzen ahal lukeela, usuxago balitz edo hola...

ETXEGINTZAREN ALDE

Kosta-Hegoaldeko herri erkidegoan ere aurtengo norabideak ukan dituzte solasgai.Lehenik, apur bat ixil-ixila egonik Jean-François Durandeau Hendaiako hautetsiohia, berrikitan zendua, denek gogoan zutela, oroituz ainitz eta ainitz urtez zonbatlan egin duen bere herriaren alde.Herri-erkidegoak nahi du sail nasai bat sustatu etxegintza mailean. Zonbait urtebarne 3700 bizitegi berri egiteko, lehen etxe gisakoak, horietarik 1085 sozial-mailekoak eta beste 785 bakoitxak emeki emeki beretzen ahalko dituenak.Nun zer nola eginen den xeheki finkatu beharra dute zonbait asteren buruko.Bestalde, erkidegoak nahi luke beredatzi hektarako eremu bat beretu SenperekoLizardia lanzelaiaren handitzeko xedetan.

3

HAZKUNTZARENAte-idekitze Egunak

Guzientzat, eskainirik, jateko eta edateko

Martxoaren 6an

DONAPALEU05 59 38 72 72

Martxoaren 11n

EZPELETA05 59 93 90 91

Martxoaren 17an

HAZPARNE05 59 29 62 05

Urte guziez, IKAS pedagogia zerbitzuaknonbait han 15 titulu berri argitaratzenditu. Gaur egun, 90 bat baditu kata-logoan, sarean ematen dituenezbestalde (www.ikas.org).

Gehienak, eskolako ikastresnakdira bakarrik, adibidez, mate-matiketako edo zientzietako fi-txategiak eta liburuak.

Bizkitartean, baditu zenbait esko-latik kanpo ere balia daitez-keenak, hala nola haur literaturaalbumak. Alabaina, 2002tikHezkunde nazionalak gomentatzendu irakurketaren eta idazketarenlantzea albumetarik abiatuz. Horregatik,IKAS hasi da obra “klasikoen” euskaratzen,dela frantsesetik (adibidez Claude Boujon-en Bonappétit Monsieur Lapin ! eta La chaise bleue), dela ingelesetik (Eric Carle-ren Thevery hungry caterpillar), alemanetik (Tomi Ungerer-en Otto), edo berrikiagoespainoletik (Antonio Skarmetaren La composicion).

Aldi honetako obra klasiko handi bat da, munduan gaindi ezaguna den SergeiProkofiev ukrainarrarenPello eta otsoa izeneko ipuin musikala.

Obra hau aldi berean literaturan eta musika heziketan kausitzen da, helburua

obrak berak erakustera ematen duela haste-hastetik : musika tresna zenbaitekipuineko pertsonaiak itxuratzen dituzte (Pello: sokazko kuartetoa, otsoa: hiru turu-ta, Pelloren aitatxi: fagota, gatua: klarinetea, xoria: flauta eta ahatea: oboea, ihiz-tariak eta haien eskopetak: tinbalak eta dunbalak). Entzuleak ongi behatu behardu, haien ezagutzeko.

Obra klasiko eder hau euskaraz ere ohoratu nahi izan du Ikas-ek, Euskal Herrikohiru artistarekin landuz euskarazko egokitzapena : lehenik testua, DanielLandarten eskutik, horren grabaketa Maddi Oihenartena da eta marrazkiakLaure Gomez marrazkilari xiberotarrarenak.

Argitalpen hau, IKASen beste guziak bezala, dohainik zabalduko du ikastetxee-tan, herri liburutegietan eta haurtzaindegietan, Euskararen erakunde publikoarendiru laguntzari esker.

Horrez gain, publiko zabalak erosten ahalko du, liburudenda zenbaitetan etaazoketan : usaiako Sarako Biltzarrean Pazko biharamunean, Durangon, bai etalehen aldikotz iraganen den Uztaritzeko liburu azokan, martxoaren 21ean eta22an.Parada huntaz baliatuko da Ikas beste otso istorio batzuen aurkezteko : AmaiaHennebutte Millardek sortu duen trilogia bat, Jesus Aureden musikaz lagundurik.Adi egon, beraz, Uztaritzeko azokan, martxoaren 21eko arratsalde apalean das-tatzeko doia emanen baitute, IKASek hurrengo hilabeteetan argitaratu aitzin.

Daniel Landart idazlea, Aines Dufau IKAS-eko zuzendaria, Maddi Oihenart kantaria eta Laure Gomez marrazkilaria

Pello eta otsoa

Batzeko hondakin lantegiak kezkakpizten - Hondakinek usain txarra heda-tzen dute, urrun eta zalu. Adech (Asso-ciation de Défense de l’Environnementdu Chemin de Hargous) elkarteak bi bil-kura egin dituelarik aldi oroz 200 bat la-gun elkartu dira. Azken bilaldian delibe-ratu dute Batzeko hondakin lantegiproiektuaren inkesta publikoaren karikontrako oharrak metatzea eta denakbatera eramaitea suprefeturara inkestapublikoaren azken egunean. PareanBiltagarbi ez dago besoak gurutzaturik.Hamar mila paper banatzen ditu Batze-ko auzo ingurutan, jendeari oinarrizkoinformazioak ekartzeko ; gune bat xar-manta eta koloretsuan hainbat zehazta-sun emaiten ditu proiektuaz, eta hiru-garren elementua : ararteko bat hartuadu auzotarrekin mintzatzen ibiltzeko. Auzotarren elkartean biltzen dira Ba-chefores-eko hondakin labearen usai-nek markatu dituzten partikularrak ; bar-ne dira ere Jean eta Monik Maymou,zazpi hektarako mintegia kudeatzen du-tenak Batzeko ontasunaren errepidebestaldean. Hauek eta Biltagarbik ne-goziaketa korapilatsua ba daramate,eta diote ez zaiela proposamen serio-sik egin Batz aldera dituzten bi hektaraeremuren Biltagarbiri uzteko. Orohar,defentsa elkarteko kide gehienak beldurdira lau hektarako eremua hartuko du-ten hondakintegiko eraikinek usain txarkozkorra utziko dutela. Biltagarbi-k pre-fetari pasako dio auzotarrak desgostu-an utziko dituen lantegiaren eraikitzekoerabakia. Orduan ikusi beharko da pre-fetak zehazki nolako erabakia hartukoduen.

Aritxaga auzoan ekaitzaren kalteakantolatzen - Hilabete bat pasa jadanikekaitza handiak desmasiak sortu zituelagure herrietan. Oraindik ainitz zuhaitzlurrean edo erortzeko arriskuan dira,eta jende batzu antolaketa lanetan aridira. Aritxaga auzoan, jende talde batari da arbolak pikatzen : ez dira ez zer-bitzu teknikoak, ez eta ere enpresa pri-batukoak, baizik eta Atherbea elkarte-

koak. Inserzioko bidean diren sei lagundira zuhaitzak pikatzen ari, eta bidebazterrak garbitzen. Angelun hasiakdira antolaketak egiten Izadia parkean,eta Aritxagaren ondotik, ONF Oihaneta-ko Batzordearekin harremanetan sartu-ko dira, beste leku batean laguntzaekartzeko, seguraski Angeluko Xibertaoihanean. Atherbea elkarteak esperan-tza du langilek esperientzia hau geroanbaliatzen ahalko dutela, sail horretanlanpostu iraunkor baten atxemaiteko.

Sagarno Berri gaua 2009- SagarnoBerri gaua iragan da joanden osti-ralean, Aviron Bayonnais klubarenegoitzan. Bost sagarno egilek das-tatzera eman dute beren aurtengouzta : Jatsuko Bordatto, DonaixtikoEztigar, Urruñako Txopinondo, BiriatukoKaminoberri, Baionako Sagarmuin.Kirol munduko bi presuna famatu oho-ratuak izan dira, Pekin-eko Joko Olin-pikoetan aritu den Estitxu Vivanco nes-ka gaztea, eta Aviron Bayonnais futboltaldeko presidentea den Manu Mérin.Sagarno Berri gaua, urteko lehensagarno animazioa izan da Baionanaurten : Hiruki elkarteak azpimarratu duSagarnoaren Eguna, heldu den Ma-iatzaren 23an ospatuko dela, Baionan,Espainiako Atean.

Jakitate Zaharretaz Baionako Fakul-tatean Martxoaren 6an, ostiral ara-tsaldeko 2etan bilkura bat antolatua daBaionako Fakultateko liburutegian, jaki-tate zaharren biltzeaz : atarrietakoa,hizkuntzak dakarten irudiak… Eus-karazale orori idekia.

Liburu eta diska zahar feria ElkarMegadendanMartxoaren 6an eta 7an, BaionakoElkar Megadendan iraganen da liburu,diska eta DVD zahar feria. Ehunka al-txor prezio ttipi-ttipietan… Euskal gaiak,frantses l i teratura, giza zientziak,musikak, filmak… Denen gustuko !Ateak idekiak 9.30etatik 19ak arte.

BAIONA

Page 4: Herria 2997

Kantaldi Atabal gelan - Miarritzeko ikastolak antolaturik,gaualdi berezi bat eskainia izanen da Atabal gelan martxoaren7an, larunbat aratsaldeko 6etarik goiti. Lehen batean, Itsas Argiikastolako haur guziek kantu batzu emanen dituzte. Ondotik,Haurrock taldeak eskainiko du bere kontzertua, Philippe Albor-ek zuzendurik. Gero, Baigorriko Zurbeltz perkusionistataldearen aldi. Eta bururatzeko, Patxi Perez-ekin dantza pikoak.Artetik, bistan da, taloak jastatzeko parada. Sartzea 7 eurotan,urririk 12 urtez pekoentzat.

Bi Harriz Lau Xori - Udaberriko lehen egunekin batera hordugu “Bi harriz lau xori” festibala, bost egunez iraganen dena,martxoaren 18tik 22ra, Biarritz Culture elkarteak antolaturik,Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Martxoaren 18an,asteazkenez (18:30) Pantxix Bidart eta Koldo Amestoyen“Aneta Bokaleko” ikuskizuna Plaza Berrin. Martxoaren 19an,ortzeguna (20:30), Mizel Theret koreografoaren “Dorrea”dantza sorkuntza Koliseo gelan. Martxoaren 20an, ostirala(20:30), Nomadak TX taldearen kontzertua Midi geltokian.Martxoaren 19an, larunbata, Asier Zabaletaren “Ertza” karrika-dantza Bellevue plazan (12:00 eta 13:00) ; “Ikuska” dokumentalandana Mediatekan (16:00) ; Lagunarte konpainiarenmusikaldia Mazon parkean (20:30). Eta martxoaren 22an, igan-dea (20:30), “Ibañeta” antzerkia Plaza Berrin.

4

HAZPARNE

Kutxa baten laguntzak - “Caisse d’Epargne” kutxak lagunduditu herriko bi elkarte. Gurutze Gorriak ukan ditu 15 000€,auto baten erosten laguntzeko. Elkarte hunek, orori idekia dengela bat ideki du, LOAT deitzen dutena. Hemen beharduneknorbeit kausi dezakete beren arranguren aipatzeko eta admi-nistrazio egitekoetan laguntzeko. Adibidez, auto hori baliatukodute langabezian direnen karreatzeko beren lan ikertzetanedo bertze kasu batzuetan. Auto eskasak ainitz behardunmugatzen ditu beharrezkoak diren eginbidetan. MayiLacabaratz, Gurutze Gorriko elkartearen lehendakariari emandiote diru zenbaki hori. Bertzalde kutxa horrek lagundu du ere“Urtxintxa” kirol elkartea, bereziki hunen talde bat, elbarrituakdiren kirolariena. Bi alki kirolatzeko egokiak direnen erostenlaguntzeko eskainia izan zaiote 5 000€. Christophe Caldi-boure kirolariari eman izan zaio laguntza hori, hau baita taldehortako arduraduna.

Basurdeko zakur lehiaketa - Helduden larunbatean,Paxkoeneko inguruetan izanen da Basurde ihiziko, oinekozakur lehiaketa. Usnadun zakur bereziak dira zoin gehiagokahuntan parte hartzen dutenak. 28 zakur eta bakotxarentzatxendra berezi bat izanen da, basurde hatzetarik bide egin

beharko dutena, nagusiak estekan atxikiz eta bi epailetazsegitua izanez. 800 metro egiten duten xendra horiek, zan-goak basurde larruaz estalirik eta oinetan hauen patta batloturik, aldean bertze kurrituz, hatzak uzten dituzte. Bidez bideerabiltzeko ordez, bi gunetan baztertzen dira edo gibelerategiten zenbait bergaz zakur usnaduneri lana zailtzeko. Xapel-go hori goizeko 8tan hasiko da eta aratsaldeko ordu bateanbukatuko bazkari batekin, Paxkoeneko ostatuan iraganendena. Hau orori idekia izanen da aitzinetik tokirat deituz geroz.Aratsaldean, 5 orenak aitzinttoan, saristatzeak izanen dira.

PIJ udako lan eskaintza foroa - Hirugarren aldikotz, PIJ,gazteen argibide guneak antolatzen du udako lan eskaintzaforo bat, Mendealako gelan, helduden maiatzaren 14an,

goizeko 9etarik ara-tsaldeko hiruak arte.Hor kausituko dira50 bat ofiziale etalan eskaintzale.Gaztek bertze argibide batzu ere ukai-ten ahalko dituzte,formakuntza batzueriburuz edo berdin ereluzarako lan batzueridoazinak, edo orainoa p r e n d i z g o a r e nmaileko xehetasunasko. Bertze urtetanUztaritzen eta Kan-bon izan dira holakoegunak, aldi oro 500bat gazte izan dira

argibide galdatzen. Aurten, Hazparneko aldi da egun hunenantolatzea bainan nun nahi izan dadien ere hiru herri hauekbatean dute gertakari hau antolatzen. Elgar zentroan den P.I.Jhuntan, urte osoan lan eskaintzak banatzen dituzte, gazteaklaguntzen ere beren lan galdeen egiten eta informatika tres-nak heien menean ezartzen lan eta formakuntza ikertzetanbaliatzeko.

Wimax antenak zer diren xuxen jakiteko, Hazparneko taldebatek bilkura eztabaida bat antolatzen du martxoaren 5ean,osteguna, 20.30 xuxen, Hazparnen, Elgar zentroan. DanielOberhausen fisikalaria eta Bordeleko dei kortean adituadenak aipatuko ditu Wimax uhinak.

Wimax sistima erabiliz, helburua, Kontseilu orokarrarentzat,da internet “haut débit” heltzen ez den “gune xuriak” deitzendiren guneetara joaitea, jendetzaren %5ak du zerbitzu hori ezlortzen. Kontseilu orokorrak erabaki du departamendu osoan 126wimax antena horien finkatzea, gure eskualdean 3 Hazpar-nen, 1 Aiherran, 1 Kanbon, 1 Heletan, etabar…

Wimax sistimak hedatzen dituen uhinak berez ez daudenaturan. Telefono mugikorren antena errepikagailuen gisara,uhin hauek ondorio txarrak dituzte abere, landare eta bixtandena pertsonaren gan (loezinak, buruko minak, antzutasuna,sortzetiko malformazioak, minbiziak…). Denbora osoanetengabe hedatuak dira eremu osoan. Denak hunkitzen ditu.

Aipatu behar da beste alternatiba batzu badirela, ez hainkaltegarriak, Euskal Herriko guneari gehiago egokituak dire-nak eta beste departamendu batzuetan erabiltzen dituztenakbai ta ere beste herri batzuetan hala nola “courant porteur enligne” izenekoa Alemanian eta Britania Handian,… Azpimarratzekoa da ere aseguru konpainiek ez dituztela ase-guratzen Wimax bezalako sistemek hedatzen dituzten uhinelektromagnetikoek eragin irriskuak. Etor zaitez informatzera !

Usnadun zakur bat entseguetan

Carole Etcheverry PIJ huntanlan egiten duen andere gaztea

SENPEREHeriotze- Ganden astean bi herritar segituak izan dire berenazken egoitzarat.

- Bat Dominique Etcheverry 58 urtetan. Sortzez Hazpandarrazen bainan bazuen urte saila gure herritar zela. Bere familare-kin bizi zen Artziringo kartierari abiatzean den Feliziana etxean.Itxuraz gizon azkarra zen eta adin gordinean. Bainan barkatzenez duen gaitz bortitzak beretu du arras denbora laburrean.Pena handitan utziz Dany emaztea, alaba Marie bere familare-kin eta aitaren izen bera duen Dominique semea eta jendakiguzia.- Bertzea Gaël Chechin Olhatar gaztea 23 urtetan. ElbarrunenErrota Berriko bidekurutzean gertatu den ixtripu lazgarri bateanbizia galdu du. Bihozmin izigarrian utziz Marina bere bizilagunaeta seme bakarra galdu duten burasoak. Gizon gazte hori ongiezagutua zen herrian eta Azkaingo errubilariekin bai eta ereUrruñako sokatira taldean. Izan dituen ehorzketa zinez ederre-kin ageri zen bere lagun guziez osoki maitatua zela. Gure elizamukurru betea zen gaina eta behera. Bere lagunek karreatudute gorputza. Mezako irakurtze guziak ere egin dituzte. Mezaaitzinean eta bururatzean bere lagun andana ederra gorputza-ren ingurura jinik Gaelek maite zituen kantu euskaldun zonbeitkantatu dituzte. Bainan mezako kantika guzietan hunkigarrizen entzutea zonbat parte hartu duten gazte horiek kartsutasunhandienean.- Bi heriotze horiek hunkitu dituzten guzieri eskaintzen ditugugure doluminak…Kirol batasunaren bestaJadanik hemen berean aipatua izan den martxoaren 21ekobestari buruz, afariarentzat izenak emaiten ahal dire turismobulegoan martxoaren 9tik 11 barne goizetan 10 etarik 12ak arteeta aratsaldetan 2 orenetarik 6ak arte.

MAKEA - LEKORNE

Sortze - Lorietan daude Lekorne Plazako etxean, zeren Maevaeta Yoannen ondotik hirugarren haurño bat sortu baita, deitzendena Théo Dermit. Bai, ostatu ezagutuak eta horgo mahainonak segida bat ukanen dute, ez da dudarik. Zeren Florenceeta Jean Claude pilotaria ez dira ttonttoak eta amatxi begiraleona hor dago, irria nasai sukaldean, Theo sortu berriarensahetsean, barazkien prestatzen ari ! Gure azken etorria handidadila euskaldunki eta osasun onean Mendiondoko lur beroan.Goresmenak etxekoguzieri !

Haize eta ur - Bai, jadaaipatua eta jakin duturuntzi hau gorago eginaizanen dela, halaberbidea ere doi bat bazter-tua. Dena den ibil gaitenemeki leku hauetan etatresna ttipiekin eta arinki !

Airetik - Xehetasunetansartu gabe, gure jokolarigehienak fleitean ditugu.Herve Bonebeltxek ereirabazi du 40-31 Saldube-here zuela hor jokolaribipila ! Segi beretik neska,puttil eta haurñoak ! Eta lerro hauk idaztean, iguzkia kukutzenari du lanoak ! P.I.

ITSASU

Biltzar nagusien garaia- ostiral aratsean, martxoaren 6an,ITSASUARRAK batasuneko pilotaelkarteak eginen du bere urteko biltzarnagusia aratseko 8.30tan Herriko Etxekoelkarte gelan- ondoko ostiralean, martxoaren 13an,MENDITARRAK elkarteak eginen dubere urteko biltzar nagusia aratseko7etan Herriko Etxeko elkarte gelan.Usaian bezala, Besta Komiteakaurkeztuko ditu urteko konduak, heldudiren pesten egitaraua bai eta ere bereproiektuak. Hortaz gain, galdera guziererantzuteko prest egonen diraelkartekideak. Itsasuar guziak gomit dirabiltzar nagusi hortara.

San Josep eskolaren lotoa iraganen dahelduden igandean, martxoaren 8an,aratsaldeko 3etarik goiti Sanoki gelan.Beti bezala, sari ainitz izanen dira jokoan,nagusiena 300 euroko eros-txartel bat,FNAC salgunean baliatzekoa.

AZKAINEAdin goxoa - Elkarte horrek egin du bereurteko bilkura gora beheren argitzeko.Ondotik bazkaria egin dute Axafla Baitaostatuan, 150 bazkaltiarren kopuruapasaturik. Multxo eder hori alegeraki etagostuan etxeratu da.

Zazaquel Tiki - Elkarte horrek heldudenortziralean, 8.30etan, gure elizan kantaldibat antolatzen du, Tximi txama etaGoraki koroekin. Irabaziak Mada-gaskarreko haur tt ipien artatzeko,erizainak eta medikuak formatzeko.

Appel Detresse - Elkarte horrek merkesaltze bat antolatzen du ilabete hunen12an, osteguna, egun guzianReketenian. Apiri laren 10 eta 11nAzkaineko Bil Tokin bi egunez segidanizanen da ere gauza bera.

M.L.

UZTARITZEEuskalgintzari diru-laguntzak -Euskararen Erakunde Publikoak etaEusko Jaurlaritzako kultur sailakeuskararen sustatzeko ekimenakbultzatzen dituztenen proiektuak diruzlagunduko dituzte. Diru laguntza bat nahiluketen guziek beren dozierak bete behardituzte martxoaren 27rako berantenik.Horri buruz, eta xehetasun guziakemaiteko, EEP-k eta Errobi herri elkar-goak informazio bilkura bat antolatzen dumartxoaren 5ean (19:00) UztaritzekoLapurdi salan, interesatu orori idekia.

KANBODroga kontsumoaren Iparraldeko etaNafarroako adituak - Pax Cristi taldekrixtauak eta Kanboko herriko etxeakgomitaturik Nafarroako eta Iparraldekodroga kontsumoaren adituak mintzatudira berrogeitamar bat eragilerenaitzinean. Fermin Castiella Nafarroakoosagarri saileko ordezkariak eta RaoulColbert Kanboko osagarri poloko buruakNafarroako azken ikerketak presentatudituzte eta iparraldearen kasuan alkolis-moari buruz Uztaritze eta Ezpeletakokantonamenduetan iaz eginik izan denikerketa, umorea lagun komentatu duJean Louis Petrissans Baionako ospi-taleko pzikiatra/neurologoak. Kanbokoherriko etxeak ez du baztertzen gisabereko topaketak antolatzea gero hur-bilean, iparraldean edo hegoaldean,mugaz gaineko harremanek ona ekardezaketelako osagarri prebentziosailean.

MILAFRANGABizitegi berri - Hiru etxe baziren herrianberean hutsak zaudenak, horietarik battolehengo Posta, eta hiruen jabea herriaizanki. Herriko Etxeak akulatu du hor sailbat untsa baliosa, hiru etxeak arruntxaharberrituak izan baitira sozial-mailekobizitegiak eraikiz. Office 64 deitu etxe-gintza erakundeak du sail hori gauzatu,berari 437.000 euro gosta zaiona,gehiena mailegu baten bitartez segurtatuduena. Partaide eta beraz laguntzaile,gobernua, Akitania lurraldea, kontseiluorokorra, eta herria bera, denen artean163.000 euro ekarriz. Orotarat zazpibizitegi berri egin dira eta estreina joan-den egunean iragan da. Robert Dufourcqauzapezak azpimarratu du zoin atsegin-garri zaukan holako estreinaldia, BernardLarramendy aitzineko auzapezak abiatusailaren bururapena.

MIARRITZE

Haurrock taldea

Page 5: Herria 2997

5

BIDARRAIEmazteen afaria – Emaztearen Egunaren karietara, Otxaldetarrak elkarteak anto-latzen du bidarritar emazteen arteko afaria, martxoaren 6an, ostiral aratseko 8etatikgoiti, Barberaenean, 25 eurotan.

Soziedad Alkoholika Ezpeletan, martxoaren 14ean, Bidarraiko gazteriaren esku-tik – Oroit gira joanden uztailan herriko besten karietara etorri beharra zela Gasteizko

Soziedad Alkoholika taldea. Bainanaro txarraren gatik bai eta eszenatokia eta aterbea ttipiegiak izanez,fama handiko talde horrek ez zuenmusikarik jokatu, haatik bai sari guziaaltxatu. Ordainez, gure herriko gaz-teriaren fagoretan, Ezpeletara eto-rriko da, hango merkatu estali nasa-ian kontzertu bat eskaintzeko,martxoaren 14ean, aratseko 9etatikgoiti. Europa osoan, Ameriketan etaJaponian ere fama handia bilduaduen talde horren trash metal musikaindartsua eta bereziki Mala sangreazken diska entzuteko parada ederradaukate hor Iparralde huntako etaurrunagoko gazteek. Aitzinetik arikoda lehenik Kop taldea, ondotik aldizLDKO garaztar taldea.Soziedad Alkoholika talde kementsua

BAIGORRIAbisu - Dei hau laborarieri zabaldua da. Uhalde eta euriteen gatik jasan kalteakbehar dituzte herriko etxean deklaratu gutunez, bakotxak bere izen eta helbidearekin,helduden astelehena barne (martxoaren 9a). D.D.E.A.-k laster galdeginen du depar-tamendua “Calamités agricoles” delakoetan sailkatua izaitea.

Baigorriren desbideratzea - Desbideratze hunek galdegin inkesta publikoa bururatuda ortziralean, otsailaren 27an, eta hunek izan ditu ihardokitzeak. Beren lur eremuaketa etxeak hunkituak dituztenek sortu dute Bidea defentsa komitea, beren intresakhobeki zaintzeko xedearekin. Aintzina Baigorri taldeak bai eta Clara Petricorena Mon-teil-ek ere, herriko komertsanten izenean, gutun bidez agertu dituzte arrangurak,bereziki informazio eskasa inkesta aitzin, bidearen egiteko deliberoa zonbait urtelehenago hartua izanki eta, karrikan diren komertsioen interesak kondutan ez hartzea,

horgo 50 lanpostuarriskuan ezarriz.Elgarretaratze batardietsia izan daotsailaren 17ankontseilu oroko-rrean bideetazardura duen Bar-thélémy Aguerre-kin eta kontseiluhortako berekoazpiegitura zerbi-tzuekin, aterabidehobeak ardieste-ko. Lecail lonkomisario ikertzai-leak errezebituditu jenden oha-rrak eta orain hila-betea badu ondo-rioen txostena etabere iritzia herrikoetxera helarazte-ko.

Ihauteriak - Ihauterien garaia da eta Baigorrin ere ospatuko dira helduden larunba-tean, martxoaren 7an, arratseko 18.00etatik goiti. Hauek aspaldidanik egiten dituztejendeek eta denborarekin ohidura bilakatuak dira, neguaren eta primaderaren artekolotura eginez. Aurten, US Nafarroa, Arrola, Zaharrer-Segi, Iparralai musika eskola,Basaizea, Baigorriko besta komitea, Trinketeko eta Juantorena ostatuak dira antola-tzaileak. Azken urtetan euskal mitologiaren inguruan egin dira eta aurten ere hala iza-nen da. Beraz, jin mozorroturik, zirtzil, sorgin, lamin, ziripot, basajaun edo bertzez…eta omore onarekin. Desfilea, Juantorena ostatutik abiatuko da dantzari, kantari, gai-tero, trikitilari, txistulari eta joaldunekin. Trinketean bururatzeko Zan Pantzarren erre-tzearekin ; arte hortan, bidean izanen da jateko eta edateko. Herlauz’Band txarangakalaitu gaualdiarekin bururatuko da.

Errugbia - US Nafarroak Aramits errezebitu du Garaziko zelaian eta nagusitu da 14 –3, borroka gogor baten ondotik.

Lecaillon jauna oharren errezebitzen (arg. P.E.)

BUNUZESortze - Idoia sortu zaie Bernadette eta Beñat Molimos-i. Errekaldeko hirugarren hau-rra da eta bizi luze ahal den hoberena desiratzen diogu.

DONAIXTIDolu - Senjan Larranda Oierreneko nausi xaharra azken egoitzara lagundu da 75 urtezituela. Bizitzan nahigabeak izanik, gazterik galdu baitzuen emaztea, funtsezko gizonlangilearen oroitzapena uzten du ezagutu dutenen artean. Familiaren doluari jun-tatzen gira.

UREPELEDolu - Ilabete huntan bi heriotze izan ditugu herrian. Jean Baptiste Irastorzak utzigaitu bat batean 65 urtetan. Aspaldiko urtetan Baigorrin plantatua zen bolanjergoanbere familiarekin. Hurrana aldiz izan da “Biperreneko” nausia, Gratien Ernaut81.garren urtean. Hunek ere supituki utzi gaitu. Dolumin bizienak eskaintzen ditugugelditzen diren espos lagun, haur, haurride eta ahaide guzieri.

JUTSISortze - Otsailaren 20an Larreondoko familia gaztea aberastu da bigarren haurñobatez, mutiko bat, deitu dutena Arño. Florence Çamalbide eta Xabi Oyhamburuburasoak zorionean daude eta Elenarentzat ere zerbait handi da anaia ttipi horrenetortzea ; ez dugu dudatzen hurranik zainduko duela. Gure goresmenak onharditzatela burasoek eta Arñok izan dezala bizi luze eta uros bat.

P.L.

LUZAIDEHeriotze - Berriz ere sekula gelditzen ez den herioak jo du Luzaideko etxe batenatea : Martin Martingazte deitzen zen 80 urteko gizona eraman dauku. Zonbeit urtehotan osagarria hainbat mendratua zuen, eta duela 4 urte buruko pahalesia ukaldi batizanik, kadera ibilgailu batean pasatzen zuen denbora gehiena ; joanden astekoasteazkenean pausatu zauku, eta ortzegunean eginak izan dira elizkizunak,Luzaideko Santiago Elizan. Martin ez zen esposatua eta arreba eta ilobekin bizi zenaspaldian. Euskaldun eta langile zintzo baten oroitzapena utzi dauku. Orai doluminikbizienak eskaintzen ditugu familiari.

A.A

ORTZAIZE

HERIOTZEJoanden asteko aztezken aratsaldean bere azken egoitzarat segitu dugu ÑeronekoMarcelle Celhay, 80 urtetan zendu dena. Alditxar bat ukan eta aste bat barne utzi gaituMarcellek. Aste huntan aldiz, Salaberriko Beñat Etchechoury zendu da 93 urtetanazken bi asteak eritetxe batean iragan eta. Beñaten ehorzketak astearte aratsaldeaniragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu hil horien bi familieri.

EMAZTEAREN EGUNAOhidura hartua du Lokarri elkarteak emazteen elgarretaratze bat antolatzekoemaztearen eguna kari. Aurten ere afari bat antolatzen du martxoaren 7-an, E-txekoborda ostatuan. Afaria, aitzin edaria barne, 25 eurotan da. Eta Lokarri elkarteaksorpresa bat antolatua du hor izanen diren andereek gaualdi alai eta goxo bat iragandezaten.

Heriotze - Otsailaren 16an pausatu da Dominique Garacotche 71 urtetan, BehorlegiIhidoiko nagusia. Bere ideien arabera nahi izan du ehorzketak egitea bere sorterrian,Aintzilen. Ukan du meza bat ederra 5 banderekin zeren egina baitzuen Aljeriako gerla.Dominique zena lau seme alaben aita zen. Gure doluminik bizienak familia guziari,Behorlegitar eta Aintzildar guzien izenean.

Sortze - Otsailaren 17an munduratu da Jerémy Garacotche Ezpondako hirugarrenhaurra, hori da Thierry Garacotche eta Christellen semea, deitu dutena Jerémy. Etxehortan argi bat itzali da eta bertze bat piztu. Erran nahi baitut aitatxi Dominique hil-etabiharamunean Jerémy sortu dela. Goresmenak eta zorionak aitameri eta bi aldetakoamatxieri herritar guzien izenean. M.A.

AINTZILE

IZTURITZEKorrika - Aurtengo korrika 16garrena, euskararen aldeko lasterkaldi famatua, Iztu-ritzen gaindi iraganen zauku helduden martxoaren 29an, igande aratsaldez. Horriburuz gogo bihotzen berotzeko, besta komiteak eta Erberua elkarteak asmatu dutetotem gisako obra bat eraikitzea Erdihetsi elkartea laguntzaile eta nahi duten herritarguziak partaide. Jalgiko den obra berezia plazan egonen da, herriaren ongi etorriarenseinale Korrikari ! Hortarako gogoa dutenak oro bil ditezela beraz herriko plazaratmartxoaren 7an larunbat aratsaldeko 14.30etan beren tresna eta muntadurekin : bur-dinsare, kartoin, paper, mihise xahar, tindu eta beste.

Bixkotxa saltze pilotarentzat - Helduden martxoaren 14ean, larunbat aratsaldez,Harpe Alde trinketean jokatzekoak dira buruz burukako 3 pilota partida lehen mailekoxapelgoaren kondu. Paradaz balia, Abarratia pilota batasuneko kideek bixkotxak sal-duko dituzte trinket sartzean aratsaldeko 5etarik 8ak arte. Eskerrak deneri pilotalaguntzea gatik.

IRISARRI - SUHUSKUNEHego Xuria - Ihaut asteartez, ohi duen bezala, Irisarri eta Suhuskuneko 3garrenadineko Hego Xuria deitu elkarteak egin du bere biltzar nagusia Irisarriko Denen Etxeagelan. Bildu dira nunbait 75 bat partalier, lehenik bilkuran, nun Maitexa Sallaberrylehendakariak eman baititu urteko harat hunatak, orhoitzapen berezi bat emanezaurten itzali diren 7 lagunez, aipatu ateraldi edo elgarretaratze. Gero, Kaiet Etchebe-here diruzainak bi herrietako laguntzak, eskertzen zituela horrat jinak ziren bi auza-pezak. Gero filma bati esker duela 15 bat urte egin ateraldiak, Ossau eskualdean, Orri-an, Larrunen, bazkariak, nun ikusi baitira ainitz partalier, heietan ainitz itzaliak, bainangogoan atxikitzen direnak. Ondotik, bazkari eder batean, Elizalarrea ostatuan, denakgoxatu dira, segur giro onean, Hego Xuria elkartea beti azkar begiratzen dutela.

Eskubaloia - Zafraldi gaitza eman diote irisartarrek Billereko biarneseri, iragan ibi-akoitzean, Billereko zelaian irabazirik 38-14 (partida erditan 18-7). Beren multxokolehen tokia finkatzen dute, 4 punduren aitzinarekin bigarrenari, Tournefeuilleko taldea,hunek galdurik Trèbes-Badens-en. Larunbatean Montpon-era doatzi irisartarrak,garaipen berri baten menturarekin.

XIBEROA

Gaü eskolak bigerren sartze bat antolatzen - Nahiz eta setemez hasi düenekinkonparatuz beranta zerbait üken, üdako ikastaldiari esker, maila baten bururatzekoparade badüe xiberotar eüskaldun berriek. Aurten burutu kanpaina bereziari esker,Mauleko eta Atharratzeko ospitaleetan eta Urdiñarbeko ardi zentroa kudeatzen düanenpresan kurtsoak abiatuko dituzte. Formakuntza lan denboran, nausiarenbaimenarekin.

Organbideskako lepoa antxeretan ihiztekarentako - Zientzialariek ontsa ezagutzendüen gunea da Organbideskako lepoa. Badu hogeitamar urte lepo horretan ez delahaboro ihiztekatzen, eta hegazti pasaldiak kontatzen dituztela. Bena aurten, lepo horiez dü haboro Organbidexka Col Libre (edo OCL) alkarteak alokaidatüko. Erabaki diziealokaiderik ez pakatzea, orain artino sobera eman düelako. Bere aldetik Xiberokosindikatak lepo hori antxeretan arra ezarten du ihiztekarentako. Jean Paul UrcunAkitaniako txorien behatokiko kidearen arabera, OCL alkarteak aski kario pagatü düorai artino lepoa, eta Iratiri eta Xiberoko sindikatari ekarpen handia egiten dio, bertanpagatü gabe egon ahal izateko. Janpier Mirande Xiberoko sindikateko presidenteakihardesten du, ahal litekeala lepo berean atxiki bai OCL eta bai ihiztekariak. Alkar ikusibehar lüküe laster.

ANHAUZEAntzerki - Lan ainitzen eta urte frango luzetako fruituaeskainiko du Chimères taldeak asteburu huntanAnhauzeko herriko gelan : “Les enfants d’Arcadie - Dip-tyque pour l’humanité” antzerkia. Shakespearen “Mac-beth” antzezlanaren moldaketa bat da, bi giro desberdinaipatzen eta lotzen dituena. Lehen batean giza-zimi-noaren lehen urratsak eta eboluzioa da agertzen, giza-kiaren botere gosea bereziki agerian ezarriz. Bigarrenzatian, leherketa atomiko baten ondotik litakeen giroazaigu erakutsia, suntsiketa baten ondotik gizakiak emai-ten dituen indarrak biziaren ber-antolatzeko… Antzerkibizi eta suhar hau emana izanen da martxoaren 6an, osti-ralez, eta 7an, larunbatez, aldi oroz aratseko 9etan. Anto-latzaile, Baxe Nafarroako Herri Antzokia eta AnhauzekoHerriko Etxea.

Page 6: Herria 2997

Astronomiaren urtea kari, animazio desberdin batzu es-kainiko dira Miarritzeko mediatekan, martxoaren 21eraino.Erakusketa bat, eguzkiak lurrarentzat daukan garrantziaz.Tailerrak, hobeki ulertzeko nola sortu zitaikeen bizia lurrean.Planetariumari oren erdiko bisitak asteazkenez (10:00-13:00)eta larunbatez (10:00-13:00 eta 14:00-18:00) : izar-multzoenezagutza ilunpean. Meteoa alde izanez geroz, astronomia-tresnen erabilera eguzkia eta ilargia ikuskatzeko. ChristianMagnan astrofisikariak mintzaldi bat eskainiko du martxoaren7an, larunbatez (16:00) : “Unibertsoa gizonarentzat eginadea ?” Bi film-dokumental zabalduko dira bertzalde : “Galiléeou l’amour de Dieu” martxoaren 14ean (15:00) eta “Voyageautour du soleil” martxoaren 18an (15:00).

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Gutiago mintzo da horietaz mundu guzian. Alta, han daude, non-bait, zoko batean iduriz ahantziak. Guantanamoko jendea ere, emeki emeki,libratzen dute. Alabainan, haien artean baziren deus egin ez zutenak, Bushpresidentaren nahia halakoa izan zelakotz eta orduan hobendunak merke.Ez dut erran nahi ez zela haien artean hobendunik. Egin ditzatela behardiren inkestak, kondena hobendunak, aska bertzeak, horiek ere izan baitiraegiazko bahituak.

***Erignac prefetaren hiltzailearen auzia : Sekulan baino nahasmendu gehi-ago bada auzi horretan. Eta Yvan Colonna ez balitz hiltzailea, garai bateanBarneko ministroak, oraiko Frantziako lehendakariak, adierazi zuen bezalamintzaldi batean ? Hameka urteren buruan argi dago ez dela behar denbezala egin inkesta edo hobeki erran inkesta gehiegi izan direla, polizienarteko gudukarekin eta, gehiago dena, Bonnet prefetak bazterretik eginarazizuena.

***Guadalupe eta bertze ugarteak : Hau da egun hauetako solasgaia. Eta,hain zuzen, igandetan Moatti jaunak biltzen dituen politikarien eta bertze ja-kintsunen artean solasa izan da duela zenbait egun tituluan ezarri duguna :Guadalupe ugartea eta itsas haraindiko bertzeak.Gauza ezaguna da. Igorri zuten harat Yves Jego ; MAM-en ministro ordeaDOM-TOM delakoen arduraduna. Gauza jakina da ere zenbait egunenburuan berriz Parisera sartu zela eta izendatzen zituztela bi ordezkari.Entzun eta ikusi dut Jego jauna Moattiren emankizunean eta argi daukatulertu duela zer pasatzen ari zen Guadalupan, nola desberdintasunean bizizen hango jendea ; argi daukat ere gobernuak ez zuela orduan deus ulertu.Entzuten dute, omen, bainan ez aditzen.

***Errugbia : Hoberenak ziren Europan Galestarrak, jazko xapeldunak etanahiz aurtengoa izan. Erdi eri ziren frantsesek garaitu dituzte (21 eta 16).Aitzineko horiek, haien artean Imanol gurea bereziki, borrokatu dira beharden bezala eta erakutsi norbait zirela. Irlanda da, orain, lehena sailkapenorokorrean.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

Lau apezpiku integrista haienaferak hautsak harrotzen ditu.Haien ideia hertsi eta gogorrakezin onartuak zaizkote jendegehixenei. Beraz hauei idurizaie otsoa artegian sa-rrarazten duela Aita Sainduak,eta bestalde atea hetsirikuzten Elizak baztertu dituenedo berak baztertu direnbertze batzuei : dibortziatu,apez ezkondu… Peio Ospitaladiskideak aipatu berri dituhemen.Auzi horren ikertzen ari izangare duela guti CMR/Herri E-kintzako talde batean, gurekinpartaide dagolarik apez bat.Lagun gehixenen sendimen-dua goraxago erran duten horida. Bat atzemana zen AitaSainduaren bipilki jorratze ho-rrez. Ene gogoeta beheraxagoagertuko dut. Lagun apezakargibide batzu ekarri ditu. AitaSainduaren deliberoa ez bideda iduri bezain inozenta.Lau apezpiku haiek azkenkontzilioa onartu behar dute.Suge lodia haientzat irensteazinez gostako zaie ! Gaineraneholako xingolarik gabe sartubehar lukete batasunean : ate

hertsia apezpiku gradua nolaz-pait erdietsi duten lau gizonazkar horientzat…Eta bertze hau oparitzat : AitaSainduaren eskaintzak seku-lako nahaskeria sortu omen duintegristen artean : batzu o-nestearen alde, bertzeak arraskontra. Azken hauek lehen-dabizikoak traidoretzat dauz-kate. Pataska gogorra…Nire gogoeta orokorra hauxeda : katolikoek ez ote diogunsobera eskatzen Aita Sain-duari ? Ez dezagun ahantz gi-zon bat dela bere mugekin.Bat behar da, Eliza Kato-likoaren indarra horren ganiketortzen baita parte handibatean. Ahal bezain ona izandadiela, haatik ametsik ezegin : ez da perfeitik izan orainarte, beraz geroan ere nekezizanen.Aita Sainduak Elizaren bata-suna irudikatzen du begienbistan, gero eta gehiago ere

telebistari esker. Batasun ho-rren sinbolo biziduna dugu.Bere hitzez ere batasuna atxikibehar du betiko erdi bidetik,baina gaurko munduakentzuteko gisan. Haatik ez dabeti ongi konprenitua. Berriemaileak eskandaluei lotzendira, paper gehiago saleraztenbaitute.Gainera Aita Saindu hau ez dabatere diplomata. Ez da, JeanPaul II zen bezala, publikoanartzera usatua. Frango he-rabea da. Fraide bat bezalabizi da. Apairua bakarrikhartzen omen du. Norkaholkatzen du ? Kanpokoberriez nork argitzen ? Adinakere ez du lagunduko…Baina beharrena da giristinobakoitzak bere fedea barnatu,azkartu, hazi dezan, gain har-tarik mirakulurik igurikatugabe. Fede pertsonalago batbehar dugu. Horren eskasiakditu ene ustez elizak etagogoak husten, ez Aita Sain-duaren ahuleziak, ez eta inte-gristen ustekeria itsu etamakurrek. Jainkoaren ganakofedea da salbagarri.

J.L. Davant

AITA SAINDUAZ

EMAZTEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an ospatuko da Emazteen Eguna. Kari hortara, hitzordufrango finkatuak dira eskuin eta ezker. Horietan, bezperan beharra denaBaionan, martxoaren 7an, larunbat goizeko 11etan Herriko Etxeaitzinean. Bortizkeria sexisten aurkako taldeak deiturik, manifestaldi batbeharra da inguru horietan, bide beretik Baionako karrika batzueriemazte izenak zitzaizkiela jarriko, hiria emazteena ere dela aldarrikatuz.Eta martxoaren 8an, igandez, Hazparnen, Emazteek Diote elkarteakantolaturik iraganen da “Emazte, krisi, etorkizuna” eguna : 11.30etaneuskal dantzak elizako plazan, 12.00etan bazkari-eztabaida emazteenartean Xuriatean (bakoitxak bere bazkaria ekarririk) : “Krisi hunek emaz-teen bizian zer aldatuko du ? Krisiak emazteak etxera itzularaziko ditu ?”

Emazteen nazioarteko eguna 2009Zoe Bray-ren begi kliska

EMAZTEEN ARTEA III,DONIBANE GARAZIN

Donibane Garaziko “Itzal aktiboa” elkarteak Emazteen Artea III erakuske-ta antolatzen du, martxoaren 7tik apirilaren 7raino zabalik izango dena.Nafarroako eta Baxe Nafarroako 10 artistaren obrak ikusgai izanen dira :Amaia Zinkunegi, Ines Gereka, Elena Dufur, Begoña Durruty, Lola Sa-rratea, Jacqueline Lebrun, Josette Dacosta, Maialen Dissard, Odile Las-caray eta Zoe Bray-renak. Estreinaldia martxoaren 7an eginen da, larun-bat aratsaldeko 4etarik goiti, Donibane Garaziko Herriko Etxean, JosetteDacostaren langian eta Laborde etxean, hauk biak Zitadelako karrikanizanki, 22 eta 39 zenbakietan. Eta larunbat arastirian, 18.30etan, JeanFrançois Larralde arte-historialariak mintzaldi bat eskainiko du HerrikoEtxeko ohorezko gelan : “Emaztearen errepresentazioa euskal artean”.Erakusketa aratsaldero idekia izanen da, igandetan salbu (14:00-17:00).

Martxoaren 5a, osteguna 17.00 : Jalgi Hadi, XabierLeterekin elkarrizketa19.00 : Mintza leku, lurral-deko kolektibitaten aldake-tazMartxoaren 6a, ostirala 17.00 : Jalgi hadi, Xabier Le-terekin elkarrizketaMartxoaren 7a, larunbata16.30 : Errubia, B0/ClermontMartxoaren 8a, igandea 9.30 : Gure Bazterrak 10.30 : Meza Arbonatik 12.30 : Gure arbasoak,Idauzeko Filipe Etxegoyen13.00 : Musika klasikoa 15.30 : Errubia,Nafarroa/AramitsMartxoaren 9a, astelehena 19:00 : Zer Dioxu, LierniElortza Seguran irratilari etaIparra Hegoa kultur astearenkidea

Martxoaren 7an, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, Euskaltzaina : “Au-rre-historiatik, Erromatar garai artio (50 J.K. aitzin)”Berriz zabaldua : Martxoaren 9an (23.00) ; 10an eta12an, 14.00 eta 20.15Martxoaren 8an, 14.00 : “Erligioa gure gizartean”, eztabaida + bertsuak : AndoniEGANA eta Jon SARASUA (3/3)Berriz zabaldua : Martxoaren 11n eta 13an, 14.00 eta20.15Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Larunbata 07 : Euskal Kultur Erakundetik zer berri ?Asteartea 10: Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 11 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herriekintza, CMR elkartearen ekintza.Osteguna 12 : Bilbo-ko elizbarrutiaren berriak – AngelMari UnzuetaOstiralean 13 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

ASTRONOMIA ANIMAZIONEAKMIARRITZEKO MEDIATEKAN

Page 7: Herria 2997

7

GARATENEAN XAPELGOA HASIZBielle - Ducassou . . . . . . .40Lambert - J.C. Dermit . . . .23Horra nola hasi den astelehe-nean birazkako xapelgoa, Fe-derazioarena. Aroa hotza, trin-ketetan are hotzago, supazteraro baina supazterrik ez trin-ketetan, badi tugu pi lotakoarduradun onak baina, ikusiznola doan pilota, nola berotzenahalko daukute hauk orok gurepilota gaixoaren geroa ? Halanola, nola ar-araz gurepilotariek, bereziki gazteak,maizago eta gehiago ? Hala-nola part ida bat egin, huragaldu eta galtzaleak kanpo, ezjakin noiz arte. Astelehenhuntan berean baziren kexuzirenak jakinez partida bakarrazela eta hura 40tarat… bertzealdi bat arte !Goazen orai partida huntazmintza : oren bat eta hamaredo gehixago arizan dira lauputtiko hauk : 16taraino, idurizuten berehala ponduanzirela… galtzaleak, 13-9 joaniketa 16-12, hobeki plomatzenzuten pilota, bi gazteak aldiznekeago hasiak, iduriz. Bainailusionea zen hori, zeren horberean, jo eta jo, 16etanberdindu baitute gazteek eta26-16taraino joan ere andaberean, erdiak botetik. Handikharat gazteen alde, parioak etaoro, bipilago jokatuz hauk biaketa desberdinago Lambert etaDermit. Hunek ez du zenbaitaldiz bezala baliatu bere espe-rientzia eta Laurent Lambertekhoberik erakutsi izan dauku,dituen ahalen gainerat. Beresake bortitz harendako ere ezzuen eguna, 5 sartu di tubakarrik eta 14 Biellek. Errandugun bezala, heldudenastelehenean ar iko dira biirabazleak leku berean, etaAlfaro-Lazcanorekin ukanendituzte egitekoak. Beste parebatzuen izenak ondoko egune-tako, Etcheverry-Harizmendyeta geroxago jakinen ditugunbesterik oraino.

BAIONATTIPIANAguirre - Etcheto . . . . . . .50Ezcurra I - Jeannots . . . . .38Etchetok eta besteek egin dutehalere partida hau pilotarenmaitez, hor zirenetan.

EUSKAL LIGAN BURUZBURUXapelgo hortan hirugarrenastea pasatu dute buruzbu-rukariek, berri guti jakin badaere. Nolaz ez dira part idakaitzinetik jakinarazten, ikusleakere parte har dezan horietanzuzen den bezala. Herr iakaseta hemen dela ez erranguri : astekari gira gu eta ezegunkar i , hortakotz beharginuke abisua aitzinetik etagogotik jakinaraz ginezake,ikusleak hobeki mugiarazteko,jakin dezaten rugby etahoriekin pilota ere badugula.Alain Heguiabehere . . . . .40J. Claude Istillarte . . . . . .15

Hona beraz bet i xutHeguiabehere. Bainan ez ukoegina Istillartek ere, hoinbertzebaduelar ik eginik bet i ar i ,eguna on ala txar.Beñat Maitia . . . . . . . . . . .40Bixente Oyhenart . . . . . . .25Izturitzeko trinketean ari zirenbi auzoak, hazpandar etaaihertar eta lehenaren besoakdu gaina hartu hemendenaden.Fabien Etcheverry . . . . . .40Txomin Sasco . . . . . . . . . .35Goazen hemen Lapurdirat, iku-siz zuraidarrak arbonarragaraitu duela.Herve Bonetbeltx . . . . . . .40David Saldubehere . . . . . .32Makear t rebeak garaztarragaraiturik, horra bi pilotari po-llit.Olivier Haroçarene . . . . . .40Daniel Cachenaut . . . . . . .36Eta horra senpertarraren etaitsasuarraren partida.

SEGIDAKOAKAste ondar huntan seiburuzburuka : Etcheverry etaBerasateguy, Saldubehere etaSasco, Lamure eta Mait ia,Oyhenart eta Aramburu, Isti-llarte eta Ibarburu, Cachenauteta Heguiabehere. Goazenpartida horietarat.

HEGOALDEANBengoetxea VI - Beloki . .22Berasaluze - Begino . . . . .11

Gonzalez - Laskurain . . . .22Aritz Lasa - Pascual . . . . .15

Larralde . . . . . . . . . . . . . . .18Galarza V . . . . . . . . . . . . .14Donostiako Atano III-an jokatudira hiru partida horiek.Gorka - Teletxea . . . . . . . .22Idoate - Uzkundun . . . . . .17

Salaberria - Castillo . . . . .22Narbarte - Linzoain . . . . .14Maol labian jokatu part idahoriek, biharko izarren lehiake-tan.Ropon . . . . . . . . . . . . . . . .22Asier Galarza . . . . . . . . . . .9

Ansotegi . . . . . . . . . . . . . .22Sukia . . . . . . . . . . . . . . . . .14Hau biak Donostiako Antiguan,gaztetxoen lehiaketako par-tidak.M. de Irujo - Goñi III . . . . .22Olaizola II - Mendizabal II 17

A. Lasa - Arruti . . . . . . . . .22Olaetxea - Oteiza . . . . . . .12

Arretxe II - Patxi Ruiz . . . .22Julen Retegi - Zearra . . . .13Horiek hiruak Iruñeko Labritenjokatuak.Mikel Goñi - Eulate . . . . . .22Olazabal - Lasa III . . . . . . .19

Saralegi - Apraiz . . . . . . . .22Galarza V - Beroiz . . . . . .18Eta horra Lizarran ikusi direnbi partida.

Bego

LEGEZKO ABISUSELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN

&BONNECAZE-DEBATAvocats

Résidence Adour - 4 Rue de Gramont64100 BAYONNE

Tél : 05.59.25.71.00Fax : 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05.59.37.38.94Fax : 05.59.37.27.19

E-mail : [email protected]

Expolitation Agricole à Responsabilité Limitée

Au Capital de 48.783.69 €Siège Social : Maison “Menta”

64240 MENDIONDER.C.S. BAYONNE D 435.090.113

Par suite des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire en date du31 décembre 2008, il a été décidé :-de prendre acte de la démission deMadame Claudette DAMESTOY, néeCANDELE de ses fonctions de co-gérante au 31/12/2008 pour faire valoirses droits à la retraite à compter du01/01/2009-de transformer sans création d’un êtremoral nouveau, à compter du 1er janvier2009, le G.A.E.C LAUGUNE en Exploita-tion Agricole à Responsabilité Limitée,les statuts de la Société ayant été adop-tés sous leur nouvelle forme-d’agréer Mademoiselle EvelyneOXARANGO, demeurant à MACAYE(64240), “Iribarnea”, en qualité d’asso-ciée non exploitante à compter du01/01/2009La dénomination, le siège, le capitalsocial et la durée demeurent inchangés.Représentant Légal : Monsieur HervéDAMESTOY demeurant à MENDIONDE(64240) - “Maison Menta”, seul et uniquegérant.Objet : Dans la limite de dix fois la sur-face minimun d’installation, la société apour objet l’exercice d’activités corre-spondant à la maîtrise et à l’exploitationd’un cycle biologique de caractèrevégétal ou animal constituant une ouplusieurs étapes nécessaires audéroulement de ce cycle, ainsi quetoutes les activités en prolongement decet objet, définies par la loi du30.12.1988 (loi d’adaptation agricole).A condition que ne soit pas modifié lecaractère civil de son activité, la sociétépeut notamment :-procéder à l’acquisition de tous élé-ments d’exploitation agricole ;-prendre à bail tous biens ruraux ;-recevoir sous forme de mise à disposi-tion dans les conditions prévues à l’arti-cle 26 des présents statuts les biensdont les associés sont eux-mêmeslocataires ;-vendre directement les produits de l’ex-ploitation agricole avant ou après leurtransformation conformément auxusages agricoles.Capital social : Le capital social del’E.A.R.L. LAUGUNE s’élève à48.783,69 € divisé en 3.200 partssociales de 15,24 € chacune, entière-ment souscrites et libérées et attribuéesaux associés en proportion de leursapports lors de la constitution dugroupement, des transferts et cessionsde parts sociales et de la transformationintervenues ultérieurementCession de parts sociales : Parts libre-ment cessibles entre associés - Procé-dure d’agrément pour toute cessionautre qu’entre associés.R.C.S. : L’exploitation Agricole àResponsabilité Limitée sera imma-triculée au Registre du Commerce etdes Sociétés de BAYONNE.

Pour avis,Le Gérant.

AVIS DE CONSTITUTIONAvis est donné de la constitution d’uneSociété présentant les caractéristiquessuivantes :DÉNOMINATION : XABI SALDUBEHEREFORME : Société à responsabilité limi-téeSIEGE SOCIAL :Maison UR HEGIA 64430 Les ALDUDESOBJET :L’activité de menuiserie, charpente cou-verture, agencements, la fabrication etla pose de cuisines et d’escaliers.DURÉE : 99 ansCAPITAL : 4000 eurosGERANCE : Monsieur Xabi SALDUBE-HERE, demeurantMaison UR HEGIA 64430 Les ALDUDES,IMMATRICULATION : au RCS deBAYONNE.

Pour avis,

RECTIFICATIFDans l’annonce parue le 26 Février2009, concernant la constitution de laSARL 2 VIL, il fallait lire : en date du09/01/2009 a été constituée la SARL 2VIL, au lieu du 17/02/2009. Pour avis, Le gérant

AVIS FIN DE LOCATION GERANCELe contrat de location-gérance qui avaitété consenti en date du 30 janvier 2006à Saint Jean de Luz par Monsieur DidierIrazoqui et Madame Juana Beatriz Gon-zales Morel, demeurant ensemble àAscain, 24 lotissement Kisu Labea,loueurs, à Madame Muriel Etiennedemeurant à Saint Jean de Luz – 8 rueTourasse, immatriculée sous le N° 405251 315 au RCS de Bayonne, locatairegérante, sur le fonds de commerce derestauration rapide connu sous le nom“Le Bocadillo” exploité à Saint Jean deLuz, 13 Place Louis XIV est venu à expi-ration le 30 janvier 2009. Le dépôt légal sera effectué au Greffedu Tribunal de Commerce de Bayonne.

Madame Muriel Etienne

LOCATION GERANCESuivant acte en date du 13 février 2009la société d’exploitation de l’hôtelOhartza, immatriculée sous le numéro433 840 847 au RCS de Bayonne, dont lesiège social est à Saint Jean de Luz, 28,rue Garat,A confié à Madame Muriel Etienne, néele 1er février 1986 à Latresne (33)demeurant au 8 rue Tourasse à SaintJean de Luz, commerçante immatriculéesous le N° 405 251 315 au RCS deBayonne.L’exploitation à titre de location-gérancedu fonds de commerce de restaurationsis à Saint Jean de Luz, 19 rue Courta-de, sous l’enseigne Piper Beltz.Pour une durée de un an à compter du14 février 2009 renouvelable d’annéesen années par tacite reconduction.La locataire gérante est tenue de pren-dre le fonds de commerce, ses acces-soires, le matériel et les ustensiles dansl’état ou le tout se trouve actuellement,conserver le même genre de clientèle etle caractère du fonds de commerceloué.Pour unique publication

La Locataire Gérante

Bi urtetarik iragaiten da Haur Kantu Xapelketa. 1991n emanzituen lehen urratsak xapelgo horrek, aldi oroz arrakasta handiaardietsiz. Alabainan, “haurrak beti prest dira kantuz gogotikartzeko” zioten astearte goiz huntan xapelketa honen antolaitza-iletarik diren Gilles Haran eta Jean Louis Errotabeherek. EuskalIrratiak elkartearen laguntzarekin da xapelgo hau antolatua. Lanhandia galdegiten du antolakuntza honek, 26.500 euroko buxe-tarekin hemengo hiru probintzietako kanporaketentzat. Azkenbospasei urte hautan, bolondresen kopurua doi bat ttipitua zen,jendeak eta bereziki haur kantarien burasoek kontsumitzaileizaitea nahiagorik laguntzaile baino. Dena den, aurtengo xapel-goa bidean da, agian orain arte bezain bat haur kantarirekin.

Izen emaite epeak6 eta 15 urte arteko haur eta gazteeri idekia da xapelgo hau,erran nahi baita 1994 eta 2003 bitartean sortutakoeri. Hiru saile-tan iraganen da : bakarka, binaka eta taldeka (15 kantarigehienez talde bakar). Ahots hutsez edo musikarekin kantadaiteke, kantu ezagunak ala sorkuntzak. 12 sari banatuko dira :sail bakotxeko bi lehenak saristatuak izanen dira eta bertze seisari berezi eskainiko dira, ahots hutsezko saria, sorkuntzarena,publikoarena, interpretazio hoberenarena, orijinaltasunarena etamusika antolaketa hoberenarena.Baxe Nafarroako kanporaketa iraganen da martxoaren 29an,Izpuran : izenak behar dira haatik eman martxoaren 16a aitzinIrulegiko Irratirat deituz (0559371411).Lapurdiko kanporaketa iraganen da apirilaren 5ean, Luhuson :izenak eman martxoaren 23a aitzin Gure Irratirat deituz(0559593001).Xiberoko kanporaketa iraganen da apirilaren 19an, Maulen :izenak eman apirilaren 6a aitzin Xiberoko Botzarat deituz(0559282987).Finala aldiz iraganen da Barakaldon (Bizkaian) ekainaren14ean. Miren Duhart donoztiritarrak, duela 12 urte irabazle ate-ratu zenak 8 urterekin, kondatu dauku zein xoragarria eta abera-tsa izan zaion Haur Kantu Xapelketan parte hatzea. Oraiko hau-rrek ere segi bezate bide hortarik !

PARISEKO SALOINEKO MEDAILAKZerri hazkuntzan, euskal xerri hazkaientzat medaila bana Haz-parneko Xetretea etxaldeak, Landibarreko Artetxea etxaldeak etaAldudeko Pierre Oteizak.Arnoetan, hiru medaila Irulegiko arnoak : arno beltzetan, urrea,Gorri d’Ansa 2007 ; arno gorrietan, zilarra, Elorri/Axeridoy 2008 ;arno xurietan, zilarra, Mendia/Andere d’Ansa 2008.

Aurtengo saloinak arrakasta ederra ukan du. Batzu beldur baitziren,krisia hau eta krisia hura, jende gutiago izanen zela orobat, hori ezda batere hala gertatu. Denen buru, jaz baino ikuslier gehiago izanbaita, 650.000 nunbait han, jaz baino %10 gehiago. Dela aberetan,dela jateko eta edateko onen eskualdean, beti izan da mugimenduhandia. Euskal herriak ere bere tokia atxiki du eta molde hobere-nean denen buru...

DANTZALDI ETA OSPAKIZUNBAIONAN

Ilabete guziz, bigarren igan-dearekin, euskal giroko dantzaldibat antolatzen du Baionako hiriak,partxuer dauzkala Leinua eta Ka-rrikaldi elkarteak. Martxo huntakoairaganen da igande huntan (11:30)Montaut plazan, Oinak Arin Soinuztaldeak alaiturik. Aitzinttoan,dantza urratsen ikastaldi bateskainia izanen da, Baionakobestetako Dantzazpi gogoan.Euria balitz, dantzaldia BaionaHandiko eskolan, Albert 1er ka-rrikan. Bertze dantzaldienegunak : apirilaren 12an Polokobiltokian, maiatzaren 31n GurutzeSainduko Sozio-kultur zentroan,ekainaren 14ean, Habas-la-Plaine-ko Francis-Jammes plazan.Bertzalde, apirilaren 25ean, larun-batez (11:00) Jean Grenet auza-pezak ohoratuko ditu BaionakoHerriko Etxean 2008an urrezkoeta diamantezko ezteiak ospatudituztenak. Hauek behar dutehaatik beren izena Herriko Etxeraezagutarazi martxoaren 10a aitzin.

HAUR KANTUXAPELKETA 2009

Ezin konprenitua da naski nola gertatu den hori bainan zernahibalea edo hilak edo arrunt ezinduak agertu dira bizpahiru egunbarne Australiako itsas-aldean, Tasmania eskualdean, King izenekougartean. Orotarat, berrehun bat, izurde andana bat bestalde. Iker-le jakintsun batzu ari dira finkatu nahiz zendako hoinbeste baleahola gaizkitu diren, eta gehienak hil, denak toki berean...

ZERNAHI BALEA HILAK...

Page 8: Herria 2997

8

NOLA GOBERNAZurrumurruak lehenik eta azkenean « Le Monde » Pariseko egunkariak dakar zurrumurruek salatzen zutena. Ixilka eta izenak eman gabe ministro batzuk erran dute Sarkozy-ren gobernatzeko moldea ez dela batere egokia.Hiru talde badira. Lehena gobernuan dauden minixtroek egina, Lege nagusiaren 20.artikuluaren arabera, bainan balio gutikoa. Bigarrena Eliseo jauregian dagoena lehendakariaren inguruan diren aholkulariekin egina. Hirugarrena, bigarrenak lehenari eskaintzen dizkion ordezkariez egina.Nabari da nor den egiazko nagusia : « ni » eta « nik », bere mintzaldietan derabilan hura.

-Ortziralean (20.00), Miarritzen, Mizanbu gaztetxean, «Bidaia intimoak» dokumentala, Korrika Kulturalaren kondu.-Ortziralean (21.00), Baionan, Bar du Marché ostatuan, Mikel Laboa-ri eskaini omenaldia, Martxoko Etiopikoak festibalaren kondu.-Ortziralean (22.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Bokowsky eta The Enterprise taldeak.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Anhauzen, “Les enfants d’Arcadie” ikusgarria, Chimères antzerkitaldearekin.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Tamala taldea, Afrikako dantza eta musika.-Ortziralean eta larunbatean (20.30), bai eta igandean (11.00), Miarritzen, Palazio hotelean, kontzertua Pariseko Octuor zortzikotearekin.-Ortziralean eta larunbatean (20.30) bai eta igandean (17.00), Miarritzen, Koliseo gelan, “Le bruit des os qui craquent” antzerkia.-Ortziralean (20.30) Azkaingo elizan, Tximi Txama eta Goraki taldeak.-Asteburu guzian, herriko bestek aitzina segitzen Angelun, San Leon herriko patroinaren ohoretan.- Larunbatean, ihauteriak Baigorrin eta Donapaleun- Larunbatean, (10.00) Donibane Garazin, Vauban gelan, Euskal Kultur erakundearen biltzar nagusia-Larunbatean (18.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Itsas-Argi ikastolako haurrak kantari, bai eta Haurrock,

Zurbeltz eta Dantza Piko taldeak.-Larunbatean (18.30), Donibane Garazin, herriko etxean, emazte artixta batzuen erakusketaren karietarat, Jean-François Larralde mintzo. Gaia, “emazteak euskal ederlanetan”.-Larunbatean (19.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, opera ikusgarria New York hiriko Metropolitan antzokitik xuxenean.-Larunbatean (19.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, talde horrek ospatzen bere 30 urteak.-Larunbatean (20.30), Baionako Antokian, Kostaldeko Orkestraren kontzertua, Kanako Abe japonesak gidaturik.-Larunbatean (21.00), Baionan, Espainiako kulturetxean, Maroka eta Euskal-Herriko kantuak, Martxoko Etiopikoak festibalaren kondu.-Larunbatean (21.00), Maulen, jai-alai pilota plazan, “Ufaka Zanpaka” dantza ikusgarria.-Larunbat aratsean, Pagolan, kontzertua Korrika Kulturalaren karietarat.-Igandean, Ligin, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik.-Igandean (10.30), Angelun, Barrako ondartzatik abiatuz, itsas-hegiko lasterraldia emazteentzat, ikastola antolatzaile.-Igandean, Baionan, arrabesta San Leon auzoaldean. Mutxikoak goiz ondarrrean.-Igandean (20.30), Larresoron, herriko gelan, ‘Ibañeta” antzerkia.-Igandean, Senperen, amarrain kofradiaren biltzarra eta besta.

Gehexan Pontto

Otsailaren 14 eta 15 eko asteburuan ospatu du bere urte betetzea. Ikusten zen pozik zagoela, milaz goiti jende etorri baita urte betetze horren ospatzera. Euskal Etxeak iduri zuen andere gazte bat bere espos egunean alegera, jantzirik ederrenetan dener ongi etorri egiten. Zuk, Euskal Etxe, euskalduner atsegin egiteko badakizu gauza askoren egiten hala nola pilotalekuaren aldatzen. Pilota jokoa bururatzen denean, bihurtuz ja-tetxe edo dantza leku, txixtu, klika ta bertze; igande goizerako meza leku bihurtuz aldare eder bat ongi apaindurik, “dakigun bezala euskaldunek sinesten dugu besta bat ez dela airosa izaten ahal meza saindu bat gabe”, mezaren emaile Aita Lastiri hemen sortu eus-kalduna, hunen iguruan, euskal koroa, klika, dantzari, bertsulari, txixtulari, mezan laguntzen.Hor ikusten ziren ere pilotariak hemengo ta kanpoko. Jende asko Estadu Batuen lau hegaletarik, Europatik, Argentinatik ta nik dakita nundik etorriak, meza dena euskaraz kantatuz, otoitz bereziak eskainiz Aita zerukoari, bertsulariaren laguntzarekin, denen karsutasuna ageri zen otoitz egiten zelarik egun hortan etorri ahal ez direnentzat, edo ez gure artean izanez gehiago, edo eri, edo bertze, segur ez dugu ahantzi gure otoitzetan Aita Martxel Tillous apez eta euskaltzale suharra, eta zuretzat Euskal Etxea otoitz berezia, beti egon zaiten azkar ta euskaldun. Zuk zinion ematen Aita Martxeli egontokia.Meza bururatu orduko berriz bihurtu zira jatetxe, gero berriz pi-lota leku; partida ederrak egin dira “pala motza ta esku pilota” zure egunari zohazkonak, pilota indarrean joago, pilotatzaleen orroa gorago eta zu orduan-ta kontentago, gogoratzen zaut Xal-bador bertsulariak “Odolaren mintzoa” liburua plazaratu zuenean zer erran zuen : “ez altxa liburu hau onda edo zikin beldurrez bainan atxik sukalde xokoan egun guziez irakurtzeko gisan,” iduri luke zuk ere Xalbador-en gisan erraiten edo erakusten duzula ez “egon pilotan, kantuz, dantzan, musikan egingabe ni zauritu edo zikindu beldurrez”, bainan segi azkar ta usu bakartasuna uzkurgarria baita.Zure zabal egunean, zure aldean landatu zen Gernikako arbola ttipi ta gaztea edo be-

deren Gernikako arbolaren umea ha-ren ezkurretik hazia, hori landatzean Ximún bertsu idazleak (harri batean) idatzi zion bertsu bat “argazki hun-tan ikusten den bezala”. Bai segur haunditu zara, erro azkar ta gorputz lerdenarekin, zure lana ongi egiten ari zarela ageri da, segi aurrera San Frantziskoko Euskal Etxea beti egon dadin orain bezala azkar, zabal ta euskaldun, hau baita hemengo euskaldunen eta horien lagunen el ga rr e ta ratzailea.Zorionak zure urte betetzean eta es-ker mila gure biltoki izaitea gatik.

Frantxoa Bidaurreta

SAN FRANTZISKO-KO EUSKAL ETXEAK HOGOITA ZAZPI URTE BETE!!

Frantses ekarria bainan Frantziatik urrun izanki - nunbait han 7000 kilometrotan - Guadalupe ugartea famatua da opor-leku arraroa dela-eta. Turismoa da funtsean gero eta gehiago hango mozkinbide han-diena. Azken bospasei aste hotan haatik beste aipaldirik ukaiten du eskualde ho-rrek: nahasmendu pizkorrak badituzte alabainan, greba eta gaineratiko, baz-terrak kexu eta minbera, dela irabazien gainetik, dela beste aldarrikapen batzuen gatik... Sukar handia beraz, handik hurbil den Martinikarat ere hedatu dena...Bainan zer da Guadalupe ugarte hori? Xuxen erraiteko, ez da ugarte bat, bi bai-tira, kasik elgarri josiak, itsasarte hertxi batek berexten, itsasarte horren gainetik eraiki bi zubik batetaratzen... Eskualde bat deitzen da frantsesez Grande-Terre eta bestea Basse-Terre. Nunbaiteko bitxikeria, Grande-Terre ez da handiena eremuz, eta bestalde Basse-Terre da menditsuena, su-mendi bat ere badauka, frango gora dena, noiztenka iratzar tzen ahal oraino ere...Guadalupe ugarteak 1628 kilometro karratu dauzka, bi aldiz Lapurdiren heina gauza guti eskas. Orotarat 451.000 biztanle azken kondaketaren arabera, frantses departamendu frangok duten hein bertsua. Hain xuxen, 63 urte huntan departa-mendu gisa ekarria da eta denbora berean, bainan 2003-az geroz bakarrik, lu-rralde bezala, Akitaniaren gisa beraz...Frantsesa da mintzaira ofiziala, «Errepublikaren mintzaira» hura dela, bainan kreo-lera dago kasik denek ttipian ikasten duten min tzaira, han berean sortzen diren ber...

ANDREDENA MARIAREN OHORETAN

Hango bereko mintzaira xaharrean, Guadalupe ugartea deitua omen zen Kanuke-ra, erran nahi baita «ur eder ugartea». Kristobal Colon itsasturi guziz famatua izan zen Europatik harat heldu zen lehena, Ameriketarat egin zuen bigarren itzulian, 1493-ko azaroan. Izen española eman zion, Santa Maria de Guadalupe de Estre-madura, Espainian ongi ezagutzen zuen toki baten oroitzapenetan eta Andredena Maria goretsi beharrez. Aise izen luzeegia jendeak usaia hartzeko burutik buru erraiteko aldi guziz. Laster Guadalupe izena atxiki zen eta hortan kito...Ez du iduri españolek indar handirik egin zuten han kokatzeko. 17. mendean frantses batzu ziren han plantatu. Emeki emeki zernahi beltz harat ereman ere zituzten, han esklabo bezala ar-arazteko tirahala lanean, eta bereziki kanpolan penatuetan. 1656-an, orduko txosten baten arabera, 15.000 biztanle baizik etzen ugartean bainan ordukotz heietarik 3000 esklaboak ziren...Geroxago, izan zen ixtorio frango inglesak ere han gaindi nagusi jarri nahiz eta hola. Frantziako iraultza handiaren keinka hartan preseski, zernahi nahasmendu eta bortizkeria! Alde batetik, iraultzaren aldekoek hil-arazi zuten hango nagusi xuri andana bat, arrunt erregetiarrak zirela-eta. Handik berehala, inglesak berriz jinik, iraultzaren aldeko heiek ingles horiek garaitu zituzten bainan esklaboen laguntza-rekin eta la rru beltz gaixo hoieri hitzemanez etzirela gehiago sekulan esklabo iza-nen! Bainan etzuten hitza atxiki eta 1802-an, Napoleon-ek ere gisa hartako manuak emanik, esklaboak egundainokotan esklabo ekarriak izan ziren. 1848-an zuten azkenean ardietsi jendetasun gehixagorekin tratatuak izaitea, jende gisa tratatuak nolazpait... Norbait esklabo atxikitzea alde bat debekatua izanez...

ARRANGURA HANDIAK

Geroztik, ez da beraz esklaborik. Bainan beti badira arrangura handiak halere. Eta arrangura horietarik piztu auziak dira aitzina sumindu eta samindu azken aste hotan. Gisa guziz, beti ba nagusi larru xuri batzu jende xeheaz baliatu nahi dutenak, dena larderia eta berexkuntza, eta beti ba azpitik atxikia izaitea ezin onetsia zaioten jende larru beltxak, untsalaz eta legez larrua-ren koloreak ez lukeelarik deus berexkuntza sor-arazi behar... Aldi bat baino gehiago izan dira jazar-kunde pizkorrak, hala nola 1952-an eta 1967-an, aldi guziz zonbait hil eta kolpatu andana bat... Az-ken denbora hotan, bizia azkarki karioturik, eta lan-eskasa azkarki hedaturik - lanean artzeko adi-nean direnen %28-rat heldua da ainitz tokitan - arrangurak emen-datu dira eta ez guti…Ainitz gazte asaldatu, aseak di-rela hoinbeste molde txar badela oraino, aberatsak beti ta abera-tsago, jende xehea biziki xuhur-ki bizi. Behar da erran gazteria gaitza badela. Jendetzearen erdia hurbil 35 urtez azpikoa izanki.Turismoaren garapenak ere ez du naski hain ondorio onik ukan. Batzuk xingarra lodi egiten, beste frangok purruskak bildu behar...Frantzian, harritu gira ikusiz no-lako asaldadura bazen bat-batean Guadalupe ugartean. Hango berri ongi dakitenek diote ez dela hor batere harritzekorik. Aspaldiko arazo handiak direla minberatu. Luzaz, ez ohartuarena egin zaio-tela bainan ez direla ukatzen ahal. Gisa hartako aterabideak beharko direla nolazpait kausitu... Haste-ko, azken aste hotako gertakariek egin zauriak ahal bezen laster senda diten... Muslaria

GUADALUPE UGARTEASUKARRAK HARTUA

manifestaldi bat

LKP kolektiboa

Jacques Bino sindikalistaren ehorzketetan

Carbet ur-jauzi famatua