euskaldunon egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen
DESCRIPTION
BA AL DAKIZU ESPAINIAKO ESTATUAN BOTERE PUBLIKOEK EGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA? HORIXE DA EUSKALDUNON EGUNKARIA -REN KASUA. Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
![Page 1: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/1.jpg)
BA AL DAKIZUESPAINIAKO ESTATUAN
BOTERE PUBLIKOEKEGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA?
HORIXE DAEUSKALDUNON EGUNKARIA-REN KASUA
![Page 2: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/2.jpg)
Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen.
![Page 3: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/3.jpg)
Euskaldunon Egunkaria-ren lerro editorialean hainbat ezaugarri nabarmentzen ziren: independentea izatea, plurala, aurrerakoia,nazionala, euskararen sustatzailea...
Enpresa argitaratzailea 1990ean sortu zen, 1.500 bat akziodunen ekarpenarekin.
![Page 4: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/4.jpg)
2003ko otsailean, Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen eta hamar lagun atxilotu zituen. Horietatik bostek salatu zuten Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ziren bitartean torturatu egin zituztela. Denen artean, 30 hilabete eman dituzte preso.
ETAko kide izatea leporatu diete, baina ez dago ez oinarririk,ezta inolako frogarik ere.
![Page 5: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/5.jpg)
2003ko urrian, bigarren operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurka. Zortzi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen. Handik egun batzuetara, Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalean bertan, eta inkomunikatu egin zuten. Operazio hartan atxilotutako bi pertsonari, itxierako auzian auzipetutako hiruri eta beste hiru langile ohiri delitu ekonomikoak leporatu zizkieten.
![Page 6: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/6.jpg)
Beraz, orain, Egunkaria-ren aurkako bi auzi daude martxan:
• bata, itxierako auzia,
• eta, bestea, auzi ekonomikoa.
![Page 7: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/7.jpg)
Itxierako auzian, behean agertzen diren Egunkaria-ko bost arduradun ohiak auzipetu dituzte. Fiskalak kasua artxibatzeko eskatu du, froga faltagatik. Hala ere, eta akusazio pribaturik ez dagoen arren, Auzitegi Nazionalak epaiketa egitea erabaki du, AVT eta Dignidad y Justiciak aurkeztutako herri akusazioan bakarrik oinarrituta. Bi elkarte horiek 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorra eta 14-15 urteko inhabilitazioa eskatu dute.
Martxelo Otamendi
14 urteko espetxe zigor
eskaera
Joan Mari Torrealdai
14 urteko espetxe zigor
eskaera
Iñaki Uria
14 urteko espetxe zigor
eskaera
Txema Auzmendi
14 urteko espetxe zigor
eskaera
Xabier Oleaga
12-14 urteko espetxe zigor
eskaera
![Page 8: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/8.jpg)
Madrilen epaituko dituzte, datorrenabenduaren 15etik aurrera.
![Page 9: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/9.jpg)
Auzi ekonomikoaren epaiketa noiz egin erabaki gabe dago oraindik. Zortzi lagun daude auzipetuta (horietako hiru itxierako auzian ere badaude), diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egitea leporatuta; hau da, delitu ekonomiko hutsak. Horregatik, guztira 184 urteko espetxe zigorra eta 235 milioi euroko isuna eskatu dituzte auzipetuen aurka.
Joan Mari TorrealdaiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakariaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.200 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago
Iñaki UriaEgunkaria SAko kontseilari ordezkariaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago
Txema AuzmendiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkariaZigor eskaera: 26 urte eta lau hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago
![Page 10: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/10.jpg)
Joxe Mari SorsEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kideaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna
Ainhoa AlbisuEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna
Mikel SorozabalEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27.265.727 euroko isuna
Begoña ZubelzuEgunkaria SAko administraziosaileko langileaZigor eskaera: 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21.640.933 euroko isuna
Fernando FurundarenaEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 13 urteeta 3 hilabeteko espetxealdia eta21.167.546 euroko isuna
![Page 11: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/11.jpg)
Itxieraz geroztik,hainbat elkartasun ekimenizan dira, Euskal Herrianeta nazioartean.
Ezkerrean, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aldeko manifestazio jendetsua, 2003ko otsailaren 22an. Eskuinean, ‘Egunkaria’-ren aldeko aldarrikapena, Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 10ean.
![Page 12: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/12.jpg)
Euskal Herritik kanpokoen artean, nabarmentzekoak dira Katalunian…
Bartzelonako Piko Andre Mariaren elizan ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren alde egindako ekitaldi bat.
2003ko martxoaren 10ean izan zen.
![Page 13: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/13.jpg)
Madrilen…
eta Bruselan egindakoak.
Europako Legebiltzarreko 22 diputatuk (Independentzia eta Demokrazia Taldea, Europako Aliantza Librea, Berdeak,
Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza eta talderik gabe) ‘Egunkaria auzia’ artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko
otsailaren 22an.
Espainiako Kongresuko 61 diputatuk eta senatarik ‘Egunkaria’-ren aurkako kasua artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko urriaren 19an.
![Page 14: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/14.jpg)
Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak nazioarteko komunikabideetan izan zuen oihartzuna Euskal Herriko auzi batek inoiz izan duen handiena izango da, segur aski.
![Page 15: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/15.jpg)
Egunkaria ixtea hainbat eskubide eta askatasunen aurkako erasoa izan zen: adierazpen askatasunaren murrizketa larria, informazio pluraltasunaren aurkako erasoa eta euskal kultura eta hizkuntza garatzeko eskubidearen aurkakoa. Horrez gain, giza eskubideen aurkako erasoa ere izan zen, atxilotuak torturatu
egin baitzituzten.
Theo Van Boven
NBEko torturari buruzko
kontalari bereziak tortura
erabiltzeari uzteko eskatu
zion Espainiari, 2004.
urteko txostenean.
![Page 16: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/16.jpg)
Lagun iezaguzu kasu honen berri zabaltzeneta bidegabekeria hau geldiarazten.
![Page 17: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/17.jpg)
Mila esker zure arretagatik.
![Page 18: Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen](https://reader033.vdocuments.mx/reader033/viewer/2022061518/56814882550346895db59231/html5/thumbnails/18.jpg)
INFORMAZIO GEHIAGO, ONDOKO HELBIDEAN:
www.egunkaria.info