erromantzeak

10
ERROMANTZEAK (BALADAK) -Gehienak idatziz baino, ahozkoak . -XIV eta XVIII mende bitartekodun musika poemak dira.

Upload: martasena

Post on 01-Jul-2015

1.279 views

Category:

Business


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Erromantzeak

ERROMANTZEAK (BALADAK)

-Gehienak idatziz baino, ahozkoak .

-XIV eta XVIII mende bitartekodun musika poemak dira.

Page 2: Erromantzeak

Hiru multzo:

1.- Eredu epikoa:

- XIV. eta XVI. mende bitartekoa

-Gudu kantak, eresiak eta erlijio kantak.

-Hauxe da “Beotibarko gudua” izeneko kantaren hasierako bertsoa:

Mila urte igarota

ura bere bidean

gipuzkoarrak sartu dira

gazteluko etxean,

nafarrokin batu dira

Beotibarren pelean. (... )

Page 3: Erromantzeak

Eredu epikoko erromantzeak

-Literatura monumenturik zaharrenak.-Erdi Arokoko zenbait gertaera tragikoren kronikak ziren eta eginkizun soziala betetzen zuten.-Informatzeko eta entretenitzeko.

Page 4: Erromantzeak

Estiloa

-Kantatzeko poesia:-Musikaren erritmora egokitutako testuak dira.-Gudu kantetan kontaketa da nagusi.-Eresietan, aldiz, ez da beti horrela gertatzen.

-Hizkuntza ekonomikoa:-Elipsiak-Kontakizunari bizitasuna eman-Gauza asko iradoki egiten dira eta entzulearen intuizioa sartzen da jokoan.

Page 5: Erromantzeak

2.- Eredu epiko-lirikoa:

-XVII. mendeko poemak dira

-Kontakizun asmatuak dira.

-Gertaerak errealismo handiz kontatzen dira

-Hona hemen “Brodatzen ari nintzen” edo “Neska ontziratua” poemaren hasiera:

Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk,

aire bat entzun nuen itsasoko aldetik

itsasoko aldetik untzian kantaturik

Page 6: Erromantzeak

3.- Eredu lirikoa:

-XVIII. mendekoak dira

-Maite kantuak dira

-Elkarrizketadun kontaketak dira eta sinboloz beteta daude

-Honela hasten da “Maitia nuen zira”:

-Maitia, nun zira?

Nik etzütüt ikusten,

ez berririk jakiten

nurat galdu zira?

Hala kanbiatü da

zure deseina?

Hitz eman zeneraitan,

ez behin, bai berritan,

enia zinela

Page 7: Erromantzeak

SEHASKA KANTAK

-Haurrei loaldia errazteko

kantatzeko ipuinak dira.

Page 8: Erromantzeak

-Haurrak lasaitu egiten dira eta gainera helduen eta haurtxoen arteko lotura eztutzen da.

-Lotara joateko unea oso garrantzitsua da

- Une horri merezi duen garrantzia eman behar zaiolako. Baina askotan ez zaio ematen.

-Bizi den garai honetan, daramatzaten bizitza erritmoa dela eta, halako kontuei garrantzi gutxi ematen zaie.

Page 9: Erromantzeak

loa, loa masusta.Aita guria Gasteizen daama mandoan hartuta.Aita guria Gasteizen daama mandoan hartuta.

Loa, loa txuntxurrun berdeloa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berdeloa, loa masusta.

Aita guria abiatu daVitoriako ferira.

Aita guria abiatu daVitoriako ferira.

Loa, loa txuntxurrun berdeloa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berdeloa, loa masusta.

Aita guriak diru asko duama bidean salduta.

Aita guriak diru asko duama bidean salduta.

Loa, loa txuntxurrun berdeloa, loa masusta.

Page 10: Erromantzeak

Kopla- Zaharrak

• Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako; Santa Ageda, Urte zahar eta berrian, Olentzeron...

• Berezitasunak:-Formula edo klixe jakin batzuk jarritzen dira: hasierako

agurra, santuaren edo jaiaren aipamena. -Baladetan bezala, naturaren aipamen ugari. -Bertsoetan bezala, eskemak ere uzten dio lekua bat-

batekotasunari. Adibidez, Santa Agedan, beti koplez gain, bakarlariak beste zenbait inprobisa ditzake. Gainera, neurri handia eta txikia bereizten dira, zortziko txikia kopla txiki bikoitza baino ez delarik.