egunerokoa.urtarrila

9
EGUNEROKOA. URTARRILA 0

Upload: edurne-m-arrese

Post on 17-Feb-2017

182 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

0

Page 2: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

0

URTARRIALK, 11 astelehena

Azkar pasa dira gabonak,

konturatzerako egin nahi nituen

hainbeste gauza alde batera utzi eta

ikastolara bueltau behar izan gara denok.

Egia esan, gaurko eguna nahiko arraroa

izan da. Alde batetik, Olentzeroren

opariak, oporraldian egindako jarduerak

eta orokorrean gabonak ziren hizketagai.

Betetik ordea, gabonetan bidalitako lanak

biltzea, zuzentzea eta feedbacka ematea

zegoen. Gainera ikasleak urduri zeuden,

ez zeuden lanerako prestutasunez,

mugituak zeuden batzuk, “euren

munduan” beste batzuk. Tira, esaten

den bezala “aterrizaje forzoso”-aren

eguna delako izango da. Ea biharkoa ez

den hain egun arraroa, istilutsua eta

mugitua izaten.

URTARRILAK 12, asteartea

Gaurko egunean ez naiz ikastolara

joan. PRACTICUMeko zein GRALeko

tutoreekin bilera izan dut eta egia esan

nituen buru hauste dexente argitu ditut

baita nire esperientzia konpartitzeko

aukera izan ere.

GRALeko bilerari dagokionean,

esango nuke guztiz aberasgarria izan dela

gure esperientziak elkar trukatzea baita

honen inguruko sentimenak ere. Izan ere,

ikastetxe bakoitza mundu bat da eta

irakasle bakoitza ere, beraz, ikasle

bakoitzak esperientzia eta sentimen

ezberdinak partekatu ditugu. Gainera,

gainontzeko ikasleak berriro ikusteak

poztasun handia eman dit.

Bestalde, ondoren, Lorearekin

elkartu naiz eta GRALeko oinarri izango

den IKT esperientziarako prestaturiko

materialaren oniritzia eman dit. Horrez

gain, txostenaren nolakotasunaz eta

orain arte egindakoaz ere jardun gara.

Egia esan, Lorearekin oso eroso

sentitzen naiz hizketan, ulertu egiten

nau, nire lekuan jartzen da eta gainera

aportazio ezberdinak ere egin dizkit.

Okerrena, haurdun dagoela! Asko pozten

naiz beragatik baina tira, orain tutore

berria egokituko zait.

Hala ere, ezin naiz kexatu! Jada

Aingeru nire proiektuan interesatuta

dago eta bera izango da nire tutore.

Gainera, hau pertsonalki ezagutzeko

aukera izan dut eta nire proiektuaren

berri eman diogu Lorea eta biok. Uste

dut, nahiz eta Loreak aurki baja hartuko

duen ez nauela esku txarretan utziko

ezta galduta ere. Egia esan, proiektu

honetan murgiltzeko gogo handiak

Page 3: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

1

dauzkat eta ez nuke nahi tutore

aldaketagatik nire motibazioa galdetzerik!

Gainera, hurrengo astean hasiko naiz

O.G.-rekin proiektua gauzatzen! Irrikitan

nago!

URTARRILAK 13-14, asteazken-osteguna

Egun hauetan ez dut ezer idatzi,

ez dut ordenagailua piztu ere egin. Hiru

egun pasa ditut etxean, gripeak jota

ohetik ezin jaiki. Burutik gauza dexente

pasa zaizkit baina asteburua

aprobetxatuko dut argazki-egunkarian

dena jasotzeko. Irakasleen ondoeza,

ordezkapenak, hainbat berri…

URTARRILAK 15, Ostirala

Zelako pazientzia izan behar

dugun irakasleok! Gaur, TG gelako ikasle

batekin joan naiz LOGOPEDArekin lehen

aldiz (hurrengo astean berarekin hasiko

naiz eta ezagutze aldera) eta benetan

harritzekoa iruditu zait Amaiak duen

pazientzia. Gaur, goiz goizetik A.O.

ikaslea aztoratuta ibili da, ez dio

hitz egiteari utzi eta lana ere

kostata egin du. LOGOPEDArekin

izandako saioa ere halakoa izan da. Ez

dakizue zenbat aldiz errepikatu dizkion

gauzak Amaiak ikasleari. Besteak,

kasurik ez, bere esaldiak errepikatzen

ziharduen. Gainera, lanean hasi eta

erantzun okerra emandakoan arkatza

gorantza bota, garraxi egin eta gelan

bueltaka hasi da. Egia esan, egoera

ezhoikoa izan da logopedarena. Hala ere,

Amaiak bere pazientzia osoarekin ez da

bere onetik atera. Saio amaieran,

azkenik, errepikapenaren bidez eta

insitentzia handiarekin lanean jardutea

lortu du.

URTARRILAK 18, Astelehena

Gaur, praktiketan berriro hasi

naizela esango nuke. Amaia

LOGOPEDArekin pasako dut aste hau

eta egia esan gaur gauza berri ugari ikusi

eta ikasi ditut. Lehen orduak Txioka

eraikinean pasa ditugu eta bertan lehen

ordutik gela egonkorrera lau ikasle etorri

dira, haietako bat nire lehengusu Ibai!

Egia esan izugarrizko gogoa neukan bere

hezkuntza garapena nola gauzatzen

duten ikusteko eta tira ez dut batere

gaizki ikusi! Emozioz beteriko saioa izan

da niretzat, duela urte batzuk mugitu

ere ezin zitekeen lehengusua pixkanaka

aurrera doala

ikustea oso pozgarria izan da.

Lehen ordua izan da, Amaia eta

biok gelan geunden eta Oihanek atea jo

Page 4: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

2

du, hau ireki eta Ibai ikusi dut, bere

“kotxean” – ibiltzea ahalbidetzen dion

ibilgailua – poz pozik. Ni ikustean,

harrituta, irribarre batez agurtu nau.

Amaia eta bien artean zer lantzen ari

den azaldu didate eta asko saiatu da

hitzen bidez ahoskapenak egiten.

Egia esan, Ibairekin eta

ikastolan, gelatik at bada ere behar

bezalako esfortzua egiten dutela honen

garapena emate aldera.

URTARRILAK 19, Asteartea

Gaurko egunean Izaro ezagutu

dut eta aurretik teustuinguru ez

formalean bistaz ezaguna banuen ere oso

interesgarria izan da haur honekin

hizkuntza nola lantzen duten ikustea.

Izan ere, ikasle honek ahozko

komunikaziorako zailtasunak erakusten

ditu, ez da haur gorra baina ezin du

apenas hitz egiten. Gauzak horrela,

logopedarekin zeinu hizkunta ikasten ari

da. Logopedarekin ikasitako zeinuak

ordea ez dira gelaeta saio horietara

muGatzen. Izaro bere gainontzeko

kideekin hala komunikatzen da. Aste

astero, Izarok ikasten dituen zeinu

berriak bere gelara eraman eta

gainontzekoek ere ikasten dituzte. Hau

ikastolan, HPB dituzten ikasleekin bizitak

esperientzia guztiz inklusibo bakarra dela

esango nuke. Eredugarria guztiz!

URTARRILAK 20, Asteazkena

Gaurko egunean Amaiak hizkuntza

froga ezberdinak erakutsi dizkit, HHn

zein LH erabiltzen dituztenak. Honen

harira, froga bakoitza noiz eta nola

erabiltzen den, bakoitza zer iruditzen

zaion… solasten egon gara. Solasean egon

garen ordu luzea (libre geneukan) guztiz

interesgarria izan da baita niretzat

baliagarria ere- Egia esan, aste honetan

ikusle gisa baino ez banago ere, izugarri

ikasten ari naizela iruditzen zait. Orain

arte hizkunza eta mintzirareiko ez dut

inongo interesik izan baina saio hauetara

joateko aukera izateak nire motibazioa

eta interesa asko sustatu dute.

http://web.teaediciones.com/plon

-r-prueba-de-lenguaje-oral-navarra-

revisada.aspx

Page 5: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

3

URTARRILAK 21, Osteguna

Gaur bertan hasi gara! Azkenean!

Irri handi batekin hartu nau ikasleak

ikasgelan. Sartu bezain laster bertan zer

egiten nuen galdetu dit baita eskuan

neraman kaxa zer zen galdetu ere.

Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat

sortuko genuela esan diot eta

horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa

zabaldu aurretik musika intrumentu bat

egingo genuela azaldu diot baina

horretarako dakizkien gauzak gogoratu

behar zituela. Jarraian aurre-ezagutzak

lantzeko fitxa banatu diot eta bertako

elementu guztiak, hitzez primeran esan

ditu, letra zopa egitea ordea izugarri

kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru

hitz aurkitu dituenean nahikoa zela

ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa

erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin

erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria,

informatika, musika…). Erlazioak

primeran egin ditu eta orduan material

eroaleen inguruko azalpena emateko

“elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-

indarra” hitzak ulertu nahiean aritu

gara. Horretarako, ezinbestekoa izan da

errealitatearekin erlazionatutako

adibideak erabiltzea. Jarraian, kutxa

zabaldu eta bertan zeuden

elementuetatik elektrizitatea pasako ote

zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta

MM xaflatik pasa zitekeela esan du.

Ondoren, bertan zeuden gailu batzuekin

musika instrumentu bat sortuko zuela

esan zaio eta horretarako ordenagailura

jo dugu adibide bila. MM xaflaren

hainbat bideo ikusi ostean motibazio

handia erakutsi du eta batez ere

plastilina eta fruta/barazkiei arreta

berezia ipini die. Material guztiak

eskuekin manipulatu ditu eta gutxi bada

ere MM xafla gainetik aztertzen jardun

gara. Amaitzeko, gauzak ez ahazteko

egunerokoan egindakoa, sentitutakoa,

ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta

kostata baina proiektuaren helburua

modu gidatuan idaztea lortu du honakoa

ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin,

frutekin eta xaflarekin musika

instrumentua sortuko dugu.”

Page 6: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

4

URTARRILAK 22, Ostirala

Gaur amaitu dut Amaia

logopedarekin. Egia esan behar badut,

berarekin igarotako saioen %90 ikusten

begiratu dut baina benetan, izugarri ikasi

dudala sentitzen dut. Logopediako

teknika ezberdinak ikusi ditut, zeinu

hizkuntzaren hastapenetan hasi, ikasle

baoitzaren lanketa pertsonalizatuak bizi

eta hare garrantzitsuagoa dena,

berarekin saiotik saiora eta une libreetan

hitzegindakoak izugarri balio izan dit.

Ikasle bakoitzaz ez gara apenas aritu,

aste batean ezagutzen joan naiz bakoitza

eta Amaiak ahozkotasunean zeuzkaten

zailtasunen berri eman dit ere,

bakoitzarekin bertan zer lantzen zuten

azalduaz.

Hala ere, saioetatik haratago

gehien harekin izandako solasaldiek balio

izan didatelakoan nago. Maila

instituzionalean HPB dituzten ikasleen

gaineko protokoloak zein diren azaldu

dizkit, ikasle bakoitzari pasa beharreko

frogen inguruan ere aritu gara, HPBen

munduko alderdi profesionalaz ere aritu

gara. Konfintzaz kontatu dizkit gauzak

eta gogotsu ikusi dut nirekin, horrek

eman dit poztasun gehien!

URTARRILAK 25, Astelehena

Berriro ere ikasgelaz, ikaslez eta

irakaslez aldatzea egokitu zait! Gaur

Arraterekin hasi naiz, ikastolako ikasle

ohia eta egungo PT. Neska gaztea da

eta laguntza gelan ikasleei gauza

ezberdinak, motibagarri zein

interesgarriak eskaintzen saiatzen

delakoan nago. Gaurko egunean ikasle

berriak ezagutu ditut eta Arratek zera

proposatu dit, begira Edurne ikasleak

taldeka, banaka etab. pasatzen dira

hemendik eta ea saio bakoitzean ikasle

bakoitzarekin lantzen dugunaren arabera

haien zailtasunak zeintzuk diren

detektatzeko gai zaren. Erronka polita

izan da, saioetan erne egon naiz, ikasleen

erantzunetara, ikasleen mugimenduetara,

Arrateren galderetara… Horrela, saio

bakoitzaren ondoren nire usteak

plazaratu dizkiot eta ateratako ondorio

guztiak zuzenak izan dira. Hala ere,

ondoren berarekin komentatzeko aukerak

ikasleak modu zabalago batean

ezagutzeko aukera eman dit. Uste dut

aste polita pasako dudala!

URTARRILAK 26, Asteartea

Gaur Oierrekin bigarren saioa

neukan baina gaurkoa ezberdina izan da,

ez naiz bakarrik egon, Joxemi ere bertan

egon da IKT interbentzioa behatzen.

Honen inguruan denbora luzez hitz

egiteko aukera izan dugu eta proiektu

honekin aurrera egiteko aukeren inguruan

aritu gara. Begiak zabaldu dizkit, baita

gogoak ere! Gainera, proiektuarekiko

Page 7: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

5

erakutsi duen interesak honekin aurrera

egiteko motibazioa areagotu dit. Egia

esan, ikastetxean muga dexente izan

baditut ere proiektu interesgarria

gauzatzen ari naizelakoan nago eta

praktika huts batean gelditzeak pena

emango lidake. Ea UPV edo Hezkuntza

Berrikuntzaren programaren bati heldu

naitekeen! Agian nire lehen ikertzaile

pausoak izan daitezke! Nork daki!

Amaitzeko, hona hemen saioaren

garapena:

Aurreko saioan egindakoa

birgogoratuz, ikasleari material eroaleak

(elektrizitatea pasako ote da?)

identifikatu behar genituela azaldu zaio

eta horretarako MM xafla lagungarria

izango zela. Gauzak horrela, lehenik, MM

xaflaren ezaguera sakona egiteari ekin

zaio (soilik gaineko aldea;

gezia,xagua,tartea,”lurra” ).

Horretarako, 1.txantiloiaren laguntza

ezinbestekoa izan da, hauen

azalpenarekin zein laguntzailearenarekin,

ikasleak ordenagailu-xaflaren arteko

erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu

honetan, xaflaren ezagupena bermatzeko

forma geometrikoak (gezia, borobilak,

laukia, zuloak…) landu dira baita eskuin-

ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren

elementuak ezagututa, honen konexioa

gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin zaio

(kokodrilo kableak eta USB kablea). Era

berean, MM xaflak funtziona dezan

1.txantiloiaren webgunera jo dugu eta

“Bongos”

(http://makeymakey.com/bongos/)

aplikazioa zabalduz (modu autonomoan

nabigatzailera jo du baita webgunean

aritu ere). Esperimentazioan hasi

aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea”

kontzeptua sakondu da, material

eroalearen kontzeptura iristeraino (argia,

kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea)

eta jarraian ikasleari esperimentatzera

bideratu zaio. Horretarako ondorengo

galdera bota zaio: Kutxako material

guztietatik elektrizitatea pasako ote da?

MM xaflarekin frogatzea posible al da?

Gauzak horrela, bidean gidatuz

eta hainbat unetan MM xafla

konketatzeko zein sarean nabigatzeko

laguntza eskainiz ordenagailua kutxako

material guztiekin konektatzea lortu da

hasierako galderei esperimentazio bidezko

erantzuna emanaz. Guztiz aipatzekoa da

ere ikaslea modu guztiz autonomoan

orokortzeak egitera ere iritsi dela,

esaterako, fruta guztiak eroaleak direla

ondorioztatzera iritsi da edota

plastikodun materialetatik elektrizitatea

Page 8: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

6

ez dela pasatzen baieztatzera ere.

Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso da,

non ikasleak elementu eroale guztiak

arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa

amaitzeko, berriro ere egunerokoan

idazteko gonbitea egin zaio eta saioan

eduki/kontzeptu berri ugari landu

baditugu ere laburki egindakoa idazteko

gai izan da:

“Esperimentua egin dugu elektrizitatea

pasatzen den ikusteko”

URTARRILAK 27, Asteazkena

Gaur Oierrekin 3. Saioa izan dut.

Oso pozik nago, esperotakoa baino askoz

gehiago barneratzen ari ditu kontzeptuak

eta ez zaio inongo momentuan

motibaziorik falta! Gainera, nahiz eta

berarengan oso ohikoa izan, ez da

blokeatu, bapateko erantzuna eman du

eta hitzezko zein idatzizko

komunikazioan biziki saiatu da. Gaur

beraz, saioaren garapena elkarbanatu

nahiko nuke:

Saioari hasiera emanaz, lehenik

aurreko saioan egindakoa birgogoratu

dugu ikasleari gogoratzen zuenaz

galdetuz. Segidan, ikasleari gaurko

egunean, musika instrumentu ezberdinak

frogatuko dituela esan zaio, bere

proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak

horrela, lehenik eta behin, MM webgune

ofizialeko software ezberdinak ezagutzera

jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea

ingeleraz zegoen arren aurreko saioan

nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen).

Behin bertan, aplikazio ezberdinak erabili

ditugu piano sinpletik hasi eta logika

jolasetara iristeraino. Erabilitako

softwarearen arabera material ezberdinak

erabili ditugu, esaterako musika

intrumentuak jotzeko fruta eta barazki

ezberdinak erabili dira (plakaren aurreko

aldeko konexio guztiak) eta jolasetarako

plastilina. Saio honetan, eroaletasun

kontzeptua guztiz barneratu duela

ondoriozta daiteke baita gizakiok

eroaleak garela ondorioztatu ere.

Ezagutza hau esperimentazioaren bidez

gertatu da, izan ere, bere kabuz

konturatu da zirkuitua isten duen

persona izango dela soinuak sortzeko gai

den bakarra baina era berean, ondoan

dagoen kideak zirkuitua ikututako

persona ikutuz gero posible izango da

soinuak sortzea. Bestalde, interesgarria

izan da ikasleak ateratako ondorioa eta

arazo horri erantzuteko erakutsitako

premia: jolasten hasi garenean ikasleak

modu horizontalean jarritako frutekin

ezin zuen efektibotasunez geziekin

solastu eta horretarako gezi forman jarri

behar genituela esan du. Gauzak horrela,

frutekin gezi bat egin behar zuela esan

du, bera ez liatzeko. Horren harira eta

galdera gidatzaileen bidez plastilina bidez

joystick bat sortu du.

Page 9: Egunerokoa.urtarrila

EGUNEROKOA. URTARRILA

7

URTARRILAK 28, Osteguna

Gaur bi ikasle falta dira (badirudi

HHn ikaslegoaren erdia gripeak hartuta

edo eskusitisak jota etxean gelditu direla

azken aste honetan!) eta hau

aprobetxatuz Arraterekin denbora luzez

solasteko aukera izan dut. Jorratutako

gaien artean aipatzekoa iruditu zait

irakasleen formakuntzaren harira

solastutakoa.

Haren esanetan, formakuntza

etengabekoa izan behar da baina

formakuntza asko oso gainetikoak direla

dio. Esaterako, adibide bat jartzearren

aurreko hilabetean parte harturiko

bullying ikastaro batez jardun gara. Aste

osoz, arratsaldez 3 orduz, hau da 15

ordutan ezer berririk ikasi izana

onartzen zuen. Bullyingaren oinarriez

aritu ziren, zer den eta zer ez den, nola

ekidin baina dena modu orokorretan eta

esku-hartzeko metodologia edo

estrategietan gehiegi zentratu gabe.

Arrateren esanetan irakasleen

formakuntzak haien beharretara

egokituak egon behar dira eta haien

egunerokotasunean praktikan jartzeko

baliagarritasuna bermatu beharra dago.

Guztiz ados horrekin, askotan ikastaro

batzuetara jo eta espektatiba guztiak

zapuztu egiten dira aurrea egin ahala

oraindik ere gauza orokorrak baina

azaltzen ez direnean eta noski,

elkartrukeari garrantzirik ematen ez

zaionean.

http://eibz.educacion.navarra.es/

web/index.php?option=com_user&view=log

in&return=aHR0cDovL2VpYnouZWR1Y2F

jaW9uLm5hdmFycmEuZXMvd2ViL2luZG

V4LnBocC9pa2FzdGFyb2FrLmh0bWw=

URTARRILAK 29, Ostirala

Egia esan gaur oso lasai ibili gara,

hiru ikaslek ondoezik jarraitzen dute eta

gainera gaur Orientazio departamentuko

bilera atzeratu egin da. Gauzak horrela

gaur saio gutxi izan ditugu haurrekin.

Hala ere, Orientazio departamentuko

bilerei helduaz, pena handiarekin baina ez

naute bertan parte hartzera gonbidatu.

Beti kanpo gelditu naiz. Hala ere badakit

Isabel orientatzaileak egun hauetakoren

batean gonbidatzeko intentzioa duela

baina oraindik zain nago. Egia esan, nahiz

eta saio horiek libre izaten ditudan uste

dut bertan asko ikasi dezakeedala

koordinazioa nola gauzatzen den, ikasleen

ebaluazioa nola egiten den… ikusi ahal

izango nukeelako baina tira, ni ez naiz

eskola honetan erabakiak hartzen dituela

eta haien esku utziko dut.