egape txo 3 (16 17)

16
EGAPE_ TXO! 3 3. ZIKLOA (2016- 2017)

Upload: beitza

Post on 13-Apr-2017

144 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egape txo 3 (16  17)

EGAPE_TXO! 3

3. ZIKLOA (2016- 2017)

Page 2: Egape txo 3 (16  17)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN……….….… 2-3 JON RAHM………………...…...……. 4 KORRIKA……………………………...5 ERREFUXIATUAK……………….…. 6 ELKARRIZKETA: Kepa Álvarez ........ 7 HYPERLOOP, ZER DA?.....................8 ALERGIAK…………………………….9 KOLDO VELASCORI ELKARRIZKETA... 10 ZIENTZIALARIAK……………....11- 12 ZINEA ETA MUSIKA………...….13-14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK……. 15 DENBORAPASAK………….……… .16

BERRIAK MOTZEAN... TRATU-ONAK Otsailak 7, 8, 9 eta 10-ean 6.mailako geletara sexologa eta psikologa bat etorri zen, eta gauza desberdinak egin genituen. Bideoak ikusi zituzten eta familia bat biluzik agertzen zen. Joku desberdinak egin zituzten, adibidez, gure artean gauza politak esan zituzten. Dibertigarria eta interesgarria izan zen Olatzekin egindakoa. IÑAUTERIAK Otsailaren 24ean iñauteriak ospatu genituen ikastola guztian. Denak kaldereroz mozorrotu ginen, eta dantza desberdinak egin genituen. DBHkoak ere etorri ziren, antzerkia egitera, eta DBH ko beste batzuk kaldereroz mozorrotu ziren. Ondoren geletan meriendatu genuen. Primeran pasa genuen!!!

ZUHAITZAREN EGUNA Martxoaren 2an 5. mailako A eta B ge-lak San Juan plazara joan ziren. Hor Presentacion De Maria ikastetxeko, 5. mailakoak zeuden. Lorezainak zeuden, alkatearekin batera. 5. Mailakoak lurra jarri zi-oten zuhai-tzari. Buka-tzean lore ba-tzuk oparitu zizkieten, eta chupachus bat ere bai.

Page 3: Egape txo 3 (16  17)

3

EMAKUMEAREN EGUNA Martxoaren 8an emakumearen eguna izan zen. 5.mailako eta 6.malaiko ikas-leak pelikula bat ikusi zuten. 5.mailako pelikula Quiero ser comoBeckham dei-tzen zen, eta 6.mailakoek ikusitakoa berdina zen. Asko gustatu zitzaigun eta oso interesgarria izan zen neskak nola borrokatu behar duen futbolean jolasten utz diezaioten KEPA ALVAREZ Kepa Alvarez, 6.mailakoen gelara etorri zen, otsailak 16ean. Grezian errefuxia-tuei laguntzen egon zenez, bere esperientzia pixka bat kontatu zigun. Asko ikasi genuen pertsona hauek jasaten duten egoerari buruz.

NAHIA ETA SARA

Page 4: Egape txo 3 (16  17)

4

JON RAHM

Jon Rahm Rodríguez (Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10a) euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua. Arizonako Unibertsitateko Sun Devils taldean ibilitakoa, bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan Saria. 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazi zuen, Jack Nicklausek ezarritako marka hautsiz. Jack Nicklaus, batzuentzat munduko golflari hoberena da. Domina eta sari ugaria lortu ondoren, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen. Open bukatu eta berehala, pro-fesional bilakatu eta liga Nationalean debutatu zuen. Jon Rahm golflari bizkaitarrak eskura izan du 2017 ko Urtarrilak 29an garaipena Mexiko Hirian, Munduko Txapelketako proban, baina azken orduan, Dustin Johnsonek, egun sailka-peneko lehen postuan dagoen estatubatuarrak, erdietsi du garaipena.

JOEL ETA JON

Page 5: Egape txo 3 (16  17)

5

20. KORRIKA http://korrika.eus/ezagutukorrika/zerdakorrika

KORRIKA Datorren udaberrian zeharka-tuko ditu korrika Euskal He-rri osoko bideak eta errepi-deak, martxoaren 30etik api-rilaren 9ra bitartean. Urnietatik apirilak 4 ean goizeko 11:00 al-dera pasako da. Haur eta gurasoak 50. Urte urreneko kamisetekin atera-tzea animatzen zaituztegu. EIDER ETA ALAIA

KANTA “ ZIRKORRIKA” Hei, Hei, heldu diraaaaaa! Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat. Bi urteko ekilibristak, su-irensle optimistak, jaiotzetik ilusionistak... bidera atera gara, Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara! Atso-agure kontortsionistak, pailazoak, eskapistak, euripean ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat. Ahotskordan funanbulistak, fakirrak ta alkimistak, ofizioz ilusionistak... bidera atera gara, Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara! Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak... bidera atera gara, herriz herri ibiliko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat

Page 6: Egape txo 3 (16  17)

6

Siriako errefuxiatuen «drama» NBEk dio lau milioi pertsonak baino gehiagok utzi dutela Siria gerraren ondorioz. Herrial-de barnean, zazpi milioi dira desplazatuak 4.000.000 ERREFUXIATUAK Siriako gatazkak lau milioi errefuxiatu baino gehiago eragin ditu. Horrek esan nahi du Si-riako herritarren seirenek baino gehiagok herrialdea utzi behar izan dutela. Errefuxiatu horietako gehienek inguruko herrialdeetan bilatu dute babesa. Turkiak 1.805.255 siriar jaso ditu, eta horietatik milioi bat azken hamar hilabeteetan iritsi dira. Gainerako herrialdeei da-gokienez, Libanok 1.172.753 siriar jaso ditu; Jordaniak, 629.128; Irakek, 249.726; Egiptok, 132.375; eta Afrika iparraldean 24.055 siriar errefuxiatu dira. Datu horien artean ez dira biltzen Europan edo beste lekuetan errefuxiatu diren siriarrak. 7.000.000 BARNE DESPLAZATUAK Gatazkak ez die eragiten soilik herrialdetik ihes egiten dutenei; han geratu direnek ere pai-ratu dituzte haren ondorioak. Zazpi milioi lagunek baino gehiagok, gerratik ihesi, etxea utzi behar izan dute Sirian, hots, herritarren ia herenek. Barne desplazatuen kopurua herrialdetik ihes egin behar izan dutenei batuz gero, kasik Siriako herritarren erdiak dira errefuxiatuak. 44.000 MEDITERRANEOTIK IHES EGINDAKOAK Errefuxiatuek ez dute soilik inguruko herrialdeetan bilatu babesa. Ekialde Hurbiletik hara-go, 44.000 mila iheslari siriarrek gurutzatu dute Mediterraneo itsasoa Europara bidean 2015eko lehen sei hilabeteetan. Orotara, 137.000 lagunek gurutzatu dute Mediterraneoa denbora horretan, eta horien herenak ziren siriar jatorrikoak. Gerrako lau urteetan, jada 270.000 dira Europan asiloa eskatu duten siriarrak. http://www.berria.eus/paperekoa/1964/014/001/2015-07-10/siriako_errefuxiatuen_drama.htm

Page 7: Egape txo 3 (16  17)

7

ELKARRIZKETA: Kepa Álvarez Kepa Álvarez, Europako errefuxiatuekin lanean ari den bo-luntario hernaniarrari, galderak egin dizkiogu egoera ho-beto ulertzen saiatzeko. Hemen dituzue erantzunak: Laguntzea gustatzen al zaizu? Uste dut mundu guztiari gustatzen zaiola laguntzea, ezta? Beste gauza bat da sekula frogatu ez izana edo ez kontu-ratu izana. Zer uste duzu gertatuko dela gerrarekin? Benetan, ez dut ideiarik, galdera hau erantzu-tea oso zaila egiten zait. Hainbeste aldagai daude, politikariek, beraiek ere, ez dakitela eran-tzuna; baina historia ezagutuz eta armen industriak diruarekiko duen interesa, uste dut luze joan daitekeela eta hor ez bada beste leku bat bilatuko dutela borrokan jarraitzeko. Nondik eta nola iristen dira Europara errefuxiatu horiek? Herrialde askotatik iristen dira eta ez guztiak arrazoi beragatik. Errefuxiatu batzuk gerran edo istilu armatuak dauden he-rrialdeetatik datoz, Siria, Yemen, Kurdistan, Palestina, Irak etab. Beste batzuk, berriz, talde gutxitu eta jazartu direnez ihesi datoz,; beste batzuk egoera ekonomiko hobe baten bila da-toz, … Ihes egiteko modua antzekoa izaten dute, oinez, edozein garraioz baliatuz, polizia, mugak eta militarren kontrolak saihestuz, eta maiz, azken bidai zatia itsasotik. Bidai hauek hilabe-teak edota urteak iraun dezakete, ongi ibiliko diren inolako bermerik gabe. Gaizki pasatzen al da kanpamentuetara joatean? Ez dira leku erosoak, oinarrizkoa falta izaten da. Pertsonak egoera psikologiko zailean egoten dira; hala eta guztiz ere eguna alai-tzen dizuten pertsonak beti topatzen dituzu . Badakizu laguntzen ari zarela pertsona hauei berotasun eta hurbiltasun pixka bat emanez. Harrigarria da jende honek ez duela inoiz irriba-rrea galtzen, eta horrek boluntarioa animatzen du. Ematen duzuna baino gehiago jasotzen duzula hemen betetzen da. Ze laguntza ematen diezue? Boluntario bezala zauden erakundearen arabera. mota guztie-

tako laguntzak daude, baina Ez dira beti nahikoa izaten. Nik SOS REFUGIADOS era-kundearekin egiten dut lana, jana, arropa, oinetakoak, botikak, banatzen ditugu eta lagun-tza eman ere (abokatuak)

Ze esperientzia izan zenuen? Hiru hilabete eman ditut Greziako errefuxiatu eremuetan, gainera hemendik ere laguntzen

dut beste ekintza batzuekin. Ze sentimendu sentitzen dituzu pertsonak horrela ikustean? Lotsa eta pena izugarriak

gizakiok horrelako egoerak sortzen dituztela jakiteak inolako premiarik gabe. Zergatik joan zinen hara? Ez dakit, agian egunen batean lotsa sentitu nuen eta hainbeste

hitz egiteari utzi eta ekintzara pasatzea erabaki nuen, behin pausoa emanik ezin atzera egin.

Gaixotasun asko egoten al dira? Pertsonen jatorriaren arabera bai. Kanpamentuetan gar-bitasun falta izugarria dago eta behar asko; hori dela eta gaisotasun asko sortzeko aukera handia dago

Gu bezalako umeek nolako eguna ematen dute bertan? Kanpamentuaren arabera, baina ez dago zer egin handirik. saiatzen da eskolaren bat sortzen, kirola egin dezaten, eskolaz kanpoko ekintzaren bat. errutinak sortu bertan irakasleak baldin badaude, behintzat. Baina zaila da, errefuxiatu huek martxa egiten baitute, eta baliabide finkoen premia larria dago.

Zer egin dezakegu han laguntzeko? Lagundu antolatzen diren kanpainetan, oinetako eta arropa bilketan parte hartu; egoeraz protestatu, politikoak ohar daitezen gure ezadostasu-naz; boluntario bezala lana egin.

Zenbat jende iristen da egunean gutxi gora behera? Ezin da jakin, baina egia da, egune-tik egunera gehiago direla iristen direnak

Zenbat jende hiltzen da egunean gutxi gora behera? Ezin da jakin, baina galdera luzatzen dizuet…ba al dago arrazoirik jende hau hiltzeko? Niri ez zait bururatzen.

MILA ESKER AZALPENAGATIK!!! ZORTE ON!!! ENEKO ETA ALEX

Page 8: Egape txo 3 (16  17)

8

Hyperloop Europara iritsi da. Europako hainbat herrialde lo-tuko dituen tren hegalaria da. Elon Muskek sustatutako garraio sistema da. 560 metro du lu-zeera. 1200 km/h da bere abiadura altuena. Hornitutako ingurua California (Estatu Batuak). Bagoi bat dago 28 pertsonentzat. Urte osoan 7.400.000 dira bidaiariak gutxigora behera erabil dezakete garraiobide hau.

Markel eta Eneko

Page 9: Egape txo 3 (16  17)

9

ZER DIRA ALERGIAK ? Udaberriaren beldur. Halaxe egoten dira batzuk. Izan ere, polenari alergia diotenen-tzat ez da batere samurra izaten urte-sasoi hau. Tenperaturak goxatu eta landareak loratu orduko, polenarekiko erreakzioak azaltzen dira alergikoetan. Onddoei aler-gia, Animaliak eta intsektuak, alergikoaren etsai. Batzuek, belar onduaren sukarra izaten dute, eta sudurreko eta begietako mukosak narritatzen zaizkie. Ondorioz, azkura eta jarioa izaten dute, eta etengabe egiten dute doministiku. Beste batzuei bronkioetako mukosa handitzen zaie, eta horrek arnasa hartzea galarazten die. Asmaren sintomak, beraz, itolarria eta eztula izaten dira. Sin-tomak azalean edo azalaren azpiko geruzan ere nabaritzen dituzte batzuek. Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikorta-sun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra de-lako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alargeno deritzo, alergeno ohi-koenak hautsaren akaroak polena janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira. Eran-tzun alergikoaren oinarrian immunitate-sisteman dago. Alergenoak antígeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean. Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira. ANIMO ALERGIA DUZUENAK!!! UDABERRI ARINA IZAN DEZAZUELA!!

Danel eta Naiara

Page 10: Egape txo 3 (16  17)

10

KOLDO VELASCORI ELKARRIZKETA 6. mailan praktiketan dago hilabete honetan Koldo. Zenbat urte dituzu?

19urte ditut. Non bizi zara?

Urnietan bizi naiz. Non jaio zara?

Donostian jaio nintzen baino txikitatik Urnietan bizi izan naiz.

Zer kirol egiten dituzu? Txirrindularitzan ibiltzen naiz baina gazteagoa nintzenean futbola, eskubaloia, pilotan … ibilia naiz. Ki-rol gehienak egitea gustatzen zait. Ki-rol honek esfortzu handia eskatzen du.

Zenbat entrenatu behar duzu? Normalean astean 6 edo 7 aldiz entrenatu behar dut, hainbatetan egunean 2 edo 3 entrenamendu eginez. Entrenamenduen luzera normalean 3 ordu eta erdikoak izaten dira, 100 km inguru eginez. Gaur egun entrenamenduak motzagoak egiten ditut ez dudalako den-borarik.

Zer kirol gustatzen zaizkizu? Kirol gehienak gustatzen zaizkit, ikustetik kirol hori egiteraino. Gehienbat esfortzu luzeko kirolak esate baterako txirrindularitza egiten dut eta telebistatik maratoiak eta laster-keta luzeak ikustea gustatzen zait.

Noiztik izan nahi duzu irakaslea? Orain dela 4 urte hartu nuen erabakia irakasle izateko.

Zergatik izan nahi duzu irakaslea? Txikitatik etxean ikusi dudalako eta gizarterako baliagarria den lan bat delako.

Zer musika gustatzen zaizu entzutea? Denetatik entzun dezaket, musika klasikotik heavy metalera baina gustatzen ez zai-dan musika bakarra reggetona da

Zer moduz Egapen praktikak egiten? Oso gustura nago, asko ikasi dut eta esperientzia oso polita izaten ari da. Eskerrik asko Koldo! Uk ere asko ikasi dugu zurekin! Zorte on!

Eider eta Xuban

Page 11: Egape txo 3 (16  17)

11

LURRAREN ABIADURA Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen du, batez beste orduko 107.280 kilometroko abiaduran. Keplerren bigarren legearen ara-bera, abiadura ez da beti berdina. Hala, urteak 365 egun eta seior-duinguruirauten du. Ondorioz, lauurtetikbehinegutegiariurtebatgehi-tzenzaio (bisurteak 366 egunditu). Lurrak,abiadura maximoa gainditu zuen urtarrilaren 4an,110.700 ki-lometro orduko abiadura izan zen. Perihelioan (eguzkiaren inguruan dabiltzan sateliteen orbitan, eguz-kira gutxieneko distantzia duen puntua), abiadura handiagotu egin ohi zen, Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia txikiagoa baita.

Jon Marin eta Aimar Vilchez

Page 12: Egape txo 3 (16  17)

12

ANIMALIEN BITXIKERIAK

Animali handienak: Badakizue zein den animaliarik handiena ? Bale urdina da inoiz bizi den animaliarik handiena.Bale arruntek 1.800 gi-zakik adina pisatzen dute. Hain handia denez, uretan bakarrik bizi dai-teke.Bale urdinek, krill izeneko ganba antzeko izaki txikiak jaten di-tuzte.Bale batek egunean 4 bat tona jaten ditu. Urtebeterekin, hasieran baino zortzi aldiz gehiago pisatzen dute.

ANIMALIA AZKARRENA:Jakin nahi duzue zein den munduko animali azkarrena ? Lasterketa bat egingo bagenu, zalantzarik gabe belatz handiak irabaziko zuen, 200 km/h lortzen du eta. Hegoak jaso eta zuzen-zuzen amiltzen da ha-rrapakinarengana. Lur gainean,berriz,animaliarik azkarrena gepardoa da: ehizan ari denean 10-0 km/orduko abiaduran ibiltzen da eta ugaztunik azkarrena da.

JON MARÍN // AIMAR VILCHEZ

Page 13: Egape txo 3 (16  17)

13

ZINEA ETA MUSIKA: TERESA ETA GALTZAGORRI Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. TIM lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriekin nahasita, gainerako iratxoen-gadik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrak-zio gisa esplotatzeko. Teresa 6 urteko neska bat da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, TIM ikusi du jendeaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. TIMentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. TIM TERESAren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira. Denborarekin, TIM eraldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingu-rukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. TIM salba-tzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! Vlad zelatan dago! Urtea: 2017 Iraupena: 75 min. Herrialdea: Espainia Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga Produktorea: Dibulitoon Studio Gidoia : Juan Luis Carreras Musika: Joseba Beristain

MARTA ETA KLAUDIA

Page 14: Egape txo 3 (16  17)

14

MUSIKA: SKAKEITAN

2010. urtean beren izaera definitzen hasiko zen musika talde hau. Handik aurrera, nazioarteko mailan aski eza-gunak diren hainbat taldere-kin batera jotzeko aukera izan zuten, Manu Chao artis-tarekin 40.000 pertsonen aurrean emandako kontzer-tua. Handik aurrera, asko izan dira taldeak zapaldu dituen oholtzak. Adibidez, Valen-tzian, Euskal Herrian eta Estatu Batuetan, Japonian ere aritu ziren, Tokioko hainbat aretotan zuzenekoak ematen. 2016. urtearen hasieran Suitzan izan zi-ren zuzeneko emanaldi batzuk eskeintzen Berna, Lu-zerna eta Bremgartenen, besteak beste, Reitschule etxe mitikoan ere izan ziren. 2016. urte amaieran disko berria aurkeztu zuten, hau ere Haritz Harreguyren Higain Estudioetan grabatu eta nahastua. Galera (2016) izenburupean bederatzi abesti berri dakartzate, oraindik zeresan handia du-tela argi utziz. Animo eta entzun taldea! KLAUDIA ETA MARTA

Page 15: Egape txo 3 (16  17)

15

ASMAKIZUNAK 1-ZURI-ZURIA, BETI HEGAKA, EHIZTARIA ETORTZEAN BETI PRESAKA. NOR NAIZ? 2-BETI DAGO ZUTIK ETA EZ DAKI IBILTZEN. HIRU BEGI DITU, AUTOAK GIDATZEN. GORRI, BERDE, HORI, ZUK ASMATU HORI. 4--BI BELARRI LUZEAK, ZALDIAREN ANTZA. AHOA IREKITA EGITEN DU ARRANTZA Auzoko tabernan elkartu dira Mikel eta Jon: -Erretzeko gogoa kentzen duen mediku batengana joan naiz gaur goizean - esaten dio Mikelek Joni. -Zorionak, ba zen garaia! Eta orain, erretzen al duzu? -Bai, baina gogorik gabe. b)Banpiro batek, ahotik odola dariola ikusi du bere adiskideak: -Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila? -Zatoz nirekin, eta ikusiko duzu! Kaleko horma bat erakusten dio esanez: -Ikusten al duzu horma hori? -Bai! - erantzuten dio adiskideak. -¦ nik, ez dut ikusi! c)Eulia, bere eulikumearekin burusoil baten buru gainean zegoela esan zion: -Nik zure adina nuenean, hemen ikusten duzuna, baso bat zen.

Page 16: Egape txo 3 (16  17)

16

LEIRE ETA HAIZEA