egape txo!5

16
1 EGAPE_TXO! 5 EGAPE IKASTOLA 2013-14 3. ZIKLOA PRENTSA TAILERRA

Upload: anjaritoi-urnieta

Post on 20-Jul-2015

3.181 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egape txo!5

1

EGAPE_TXO! 5

EGAPE IKASTOLA 2013-14

3. ZIKLOA PRENTSA TAILERRA

Page 2: Egape txo!5

2

ALBISTEAK MOTZEAN...

AURKIBIDEA

ALBISTEAK MOTZEAN

2 KIROL HARRIGA-RRIAK

3

ESPAZIOKO BERRIAK:

4

BITXIKE-RIAK: Ba al zenekien…?

5

ELKARRIZ-KETAK: PRAKTIKE-TAKOAK

6-7

LIBURUTE-GIKERIAK

8

FILMAK-MUSIKA

9-10 6. MAILA-KOEN AGU-RRA

11

BITXIKE-RIAK

12

TXISTEAK-ASMAKIZU-NAK

14

DENBORA-PASAK

15-16

NAHIKARI GARCIA

13

EMAKUMEAREN EGUNA Martxoaren 11an tailerrak izan ordez pelíkula bat ikusi genuen emakume langilearen nazio arteko eguna ospatzeko. “Quiero ser como Beckham” pelikula, neska bati buruz da, indiarra da, bere familia bezala. Futbola asko maite du, gainera oso jokalari ona da, baina aitak eta amak ez zuten uzten futbolean jolasten. Baina futbolean ibiltzen da. Guri asko gustatu zitzaigun pelikula, futbola asko gustatzen zaigulako eta oso polita de-lako.

ZUHAITZAREN EGUNA Martxoaren 19an, 5.mailako ikasleak Erre-kalde kalera joan ziren.Zuhaitzaren eguna ospatzeko. Egapeko eta Presentacion de Maria ikas-texeko ikasleak joan ziren. Han 5 eta 4ko taldeak egin zituzten. Talde bakoitzak zuhaitz bat landatu zuen. NOLA LANDATU: Lehenengo, lurra bota zuten. Ondoren, zapaldu zuten. Eta horrela aldi dexente batzuetan. Zuhaitzak Gereziondo Asiarrak ziren ,ez dute fruiturik ematen baina lo-reak bai. MIKEL IBARGOIEN KAZETARIA 5. MAILAKOE-KIN Martxoaren 25a, Mikel Ibargoien izeneko kazetari bat etorri zitzaigun, bosgarren maila-koen gelara. Esplikatu zigun nola egiten diren telebistako programak. Kontatu zigun nola aukeratzen dituzten be-rriak. Lehenengo editoreak erabakitzen du aterako den berri hori, ondoren kazetariak berria egi-ten du. Ondoren, erakutsi digu nola grabatzen den ahotsa. Gero erakutsi digu nola diren platoak, ere bai erakutsi digu nola jasotzen den kamaran argazkiak. ARRIARAN URTEGIA 2014ko apirilaren 1an,bosgarren mailakoak Arriaran urtegira joan dira. Arriaran urtegia Beasainen dago.Han, esplikatu diete uraren proze-sua.Ura nola garbitzen den ere esplikatu diete. Pesa bat nola dabi-len,gero joan dira araztegi batera, han ura garbitzen dute. Gero autobusa hartu dute Egapera bueltatzeko. LAURA ETA MADDI

Page 3: Egape txo!5

3

ESKELETON: Eskeletona, elurretako kirolen artean kokatuta dago. Luge eta Bobsleigha baino zaharragoa da. XIX men-dean sortu zen Suitzan, Ingles batek metalezko lera (trineoa) bat egin zuen eskeleto baten formarekin. Beste bi kirol horiek bezala (luge eta bobsleigha) kirol honetan hasiera da garrantzitsuena . Oso hasi-era azkarra izan behar da, abiadura handia lortzeko. https://www.google.es/search?q=skeleton&source

Erabiltzen duten kaskoa eta trajea fibra sintetikoz egina dago. Lerek ez daukate bolante-rik eta gizakiak gorputza alde batera edo bestera mugitu behar ditu kurbak hartzeko .

FREEBOARD: Freeboarda longboarda bezalakoa da baina karretera batean erabiltzen dena. Skatetik eta Snow-boardetik asmatuta dator kirol hau. Skateko taularen antzekoa da baina

honek sei gurpil ditu. (4 kanpoan eta 2 barruan).2 barruko horiek taula . mugitzen dute http://bestofskatesnow.blogspot.com.es/p/freeboard.html

BLOBBING Blobbing-a uretako kirola da. Normalean lakuetan prakti-katzen da. Kirol honetan,airez betetako globo bat dago

(Blob izenekoa) normalean 10 metrotakoa laku baten muinean jartzen dena eta jokala-riak 5 metrotako tranpolin batetik botatzen dira eta globoaren beste aldean pertsona bat egoten da. Botatzen dena globora erortzean bestea airean ateratzen da 10 metro edo ge-hiago. Erorketak gogorrak direnez kasko bat eta salbamendu-jaka jantzitzen dute. Estatu

Batuetan asmatu zen kirol hau. Munduko errekorra 17 metro-koa da. http://deportesdesconocidos.wordpress.com/

Andoni Urra eta Xuban Peñagarikano

Page 4: Egape txo!5

4

MUNDUKO TELESKOPIO HANDIENAREN ZATI BAT EUSKAL HERRIAN ERAIKI DA! 2014/03/11 Munduko eguzki teleskopio aurreratuenaren egitura eraiki ostean, hiru aldiz handiagoa izango den beste teleskopio bat eraikitzeko lehiaketa irabazi nahi dute. Idomek garatu du AEBetan kokatuko den teleskopioaren zati bat egiteko proiektua, eta Gometegui eta Hilfa enpresak izan ditu lagun. Gaur aurkeztu duten teleskopioaren egituraren halako hiru izango da E-ELT, eta Atacama basamortuan jarriko dute, Txilen. Unibertsoko beste leku batzuetan bizitza bilatzeko erabiliko den 'begi' handiena izango da. Basaurin eraikitako egitura Basaurin egindako egitura izango duen teleskopioa inoizko aurreratuena izango da, eta eguzkiari begira jarriko dute Hawaiko Maui irlan, Haleakala behatokiaren barruan, 3.000 metroko altueran. Teleskopio hori babestuko duen egitura Basaurin eraiki dute, eta 26 me-troko diametroa, 24 metroko altuera eta 600 tonako pisua du. Idom en-presak zuzendu du proiektua, baina beste zortzi konpainiak parte hartu dute, gehienak EAEkoak, baina baita Espainiakokak, Alemaniakoak eta Bri-tainia Handikoak ere. Egitura eraiki ostean, orain desmuntatu egingo dute barkuan, 60 edukion-tzitan, AEBetara eramateko. Ziurrenik urrian hasiko dira muntatzen, eta 15 hilabete beharko dituzte ho-rretarako. Egitura altxatu ostean, teleskopioa muntatuko dute barruan, eta litekeena da 2017rako martxan egotea. .

Argazkia:https://www.google.es/search?q=munduko+eguzki+teleskopiorik+handiena+basauri+etb&tbm=isch&hl=eu&biw=&bih=&gbv=2 Testua: http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/2071232/basauri-teleskopioa--euskal-enpresak-munduko-handiena-egiteko-lehian/

LIHER ETA JAGOBA

Page 5: Egape txo!5

5

Munduko gizonik zaharrena: Thomas Cam deiturikO Britaniar bat izan eta 137 urtere-kin hil zela. Pertsonen begiak buruaren %1-a baino gu-txiago pisatzen duela. Sudán:Sudan dela piramide ge-hien dituen herrialdea. Fifa: Elkarkide bezala ONUk baino herrialde gehiago ditu-ela. Alfabeto luzeena: Jemer deitzen dela eta 74 letra dituela.

Iridoa: Munduko metalik pisutsuena dela: 30 zentimetrok 350 kg pisatzen dutela. Puntu gorria: Neska hindu batengan ezkonduta dagoela esan nahi duela. Chupa-chups: Haren logoa 1969an

sortu zuela Salvador DalíKek.

PERU ETA ALAIN

Page 6: Egape txo!5

6

Elkarrizketak: praktiketakoak

Aurten praktiketan dauden lau ikasle etorri dira Egapera. Elkarrizketa egin diegu. Hauek dira Mariaren erantzunak. Maria 4. mailan ari da praktikak egi-ten:

Betidanik izan nahi zenuen irakaslea izatea? - Bai, txikitan bai. Gero herizain izan nahi nuen baina azkenean, irakasle izatea erabaki nuen. Zer moduz Egapeko ikasleekin? - Oso ondo,

bai nere gelakoekin eta besteekin ere. Ez zenekien zerbait ikasi duzu Egapen? -

Praktiketan beti zerbait berria ikasten da eta gauza berriak ezagutzen dira.

Beste lan baterako ikasketak egin dituzu? -

Ez. Nere lehen ikasketak dira baino hala ere ikasketekin jarraitu nahi nuke.

Irakasle izateaz aparte lanbide bat aukeratze-

kotan, zein aukeratuko zenuke? - Erizaina izan nahi nuke.

Txikitan Egapen ikasi al zenuen? - Bai. Haur

hezkuntzatik 6. mailara. Gure adina zenuenean zein gai zen zuen

gustukoena? - Ingurune. Ze gaiko irakaslea izan nahi duzu? - Denak eta

heziketa bereziak batez ere. Zer egiteko asmoa duzu praktikak bukatu

ondoren? – Aurten kurtsoa bukatu eta hu-rrengo urtea azkena izango da.

Zer gomendatuko zenieke ikasle guztiei be-

raien ikasketekin? Ondo pentsatzea zer egin behar den. Oso garrantzitsua da gustora lan egi-tea.

June eta Maria

Hauek dira Maddiren eratzunak: Betidanik izan nahi zenuen irakasle

izatea? - Bai betidanik izan nahi nuen irakasle. Zer moduz Egapeko ikasleekin? – Oso

ondo. Nik uste baina hobeago joan zait ikasleekin.

Ez zenekien zerbait ikasi duzu Ega-pen? - Bai gauza asko ikasi ditut. Az-kenean beti ikasten da zerbait berria egunero.

Beste lan baterako ikasketak egin ditu-zu? – Ez oraindik ez ditut egin ikaske-tak beste lan baterako.

Irakasle izateaz aparte lanbide bat au-keratzekotan, zein aukeratuko ze-nuke? - Arte ederrak ikasiko nituzke.

Txikitan Egapen ikasi al zenuen? - Bai. Egapen ikasi nuen txikia nintzenean.

Gure adina zenuenean zein gai zen zuen gustukoena? - Plastika zen nire gai gustukoena zuen adina nuenean.

Ze gaiko irakaslea izan nahi duzu? Ingeleseko irakaslea izan nahi dut.

Zer egiteko asmoa duzu praktikak bukatu ondoren? - Kurtxoa bukatu ikasten jarraitu eta Ingeleseko irakas-lea izan ahal baldin badut.

Zer gomendatuko zenieke ikasle

guztiei beraien ikasketekin? – Asko ikastea eta ondo pentsatzea zer egin nahi duten eta zer izan nahi duten handitan nahiz eta asko falta Unibertsitatera joateko.

JUNE ETA MARIA

Page 7: Egape txo!5

7

Hauek dira Anderren erantzu-nak:

Betidanik izan nahi zenuen irakaslea

izatea? – Ez, txikia nintzenean for-mula 1- eko gidaria izan nahi nuen.

Zer moduz Egapeko ikasleekin? – Nahiko ondo. Talde lasaia da eta laguntzeko prest daude.

Ez zenekien zerbait ikasi duzu Ega-pen? – Bai. Lehenengo urtean txi-kiagoekin egin nituen praktikak eta orain handiagoekin nola jokatu ika-si dut.

Beste lan baterako ikasketak egin dituzu? – Ez

Irakasle izateaz aparte lanbide bat aukeratzekotan, zein aukeratuko zenuke?- Hoteletako morroia izatea gustatuko litzaidake.

Txikitan Egapen ikasi al zenuen? – Bai.

Gure adina zenuenean zein gai zen zuen gustukoena? – Soinketa eta ingelesa.

Ze gaiko irakaslea izan nahi duzu? – Soinketakoa.

Zer egiteko asmoa duzu praktikak bukatu ondoren?

-Unibertsitatera joan eta ikasten se-gi.

Zer gomendatuko zenieke ikasle guztiei beraien ikasketekin? – Serio hartzeko, ikastola formatzen direla gero lan egiteko.

Hauek dira Leireren erantzunak:

Betidanik izan nahi zenuen irakas-lea izatea?- Bai, betidanik izan nahi nuen irakasle.Lehengusu txiki asko ditudanez gaztetatik gustatu zait beraiekin egotea.Hortik dator-kit irakasle izateko gogoa.

Zer moduz Egapeko ikasleekin? – Orain arte oso ondo portatzen dira Egapeko ikasleak. Oso harrera ona egin didate klaseetan.

Ez zenekien zerbait ikasi duzu Ega-pen? – Gauza asko ikasi ditut. Eta asko ari zaizkit erakusten.

Beste lan baterako ikasketak egin dituzu? – Oraingoz ez.

Irakasle izateaz aparte lanbide bat aukeratzekotan, zein aukeratuko zunuke? – Sukaldaritza aukeratuko nuke.

Txikitan Egapen ikasi al zenuen? – Bai, Egapen ikasi nuen. Oso garai polita izan zen Egapen egon nintzenean.

Gure adina zenuenean zein gai zen zuen gustukoena?

Euskara zen nire gai gustokoena. Ze gaiko irakaslea izan nahi duzu? – Edozein gaikoa. Zer egiteko asmoa duzu praktikak bukatu ondoren? -Ikasten ja-rraitu zeren eta beste urte bat falta zait unibertsitatean Zer gomendatuko zenieke ikasle guztiei beraien ikasketekin? Disfrutatzea lehen hezkuntzan, eta asko ikastea.

JUNE ETA MARIA

Page 8: Egape txo!5

8

LIBURUTEGIKERIAK... HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo irakur zaleok. Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotza gogoratuz Haur eta Gazte Liburuaren Nazi-oarteko Eguna ospatu zen mundu guztian. Egape ikastolan ere astean zehar, Haur Liburuaren inguruan, zenbait jarduera burutu genituen; hala nola, 2. Eta 3. zikloetan, liburu trukaketa; gela batzuetan, Andersenen ipuin batzuen irakurketa; liburutegian,

mailegu itsua… Baina zein izan zen Christian Andersen? Ba, Christian Andersen 1805. urtean, Odensen, Dinamar-kan jaio zen. Oso haurtzaro latza izan zuen: bere familia oso pobrea zen eta oso gaztea zela, eskola utzi behar izan zuen aita hil zitzaiolako. 14 urterekin Kopenhaguera joan zen operako abeslaria izan nahi zuelako. Geroxeago, ahalegindu zen dantzari bezala, Kopenhagueko Antzerti Errealean. Eta azkenean, bere pa-sioa izango zen munduan murgilduz, idazle bihurtu zen. Idazle bezala, nahiz eta ezagunagoa izan berak idatzitako haur literaturagatik, helduentzako literatura ere idatzi zuen,

baita poesia eta bidaia liburuak ere. Aipatzekoa da bere bidaiatzeko zaletasuna (“bidaiatzea bizi izatea da”, zioen). Zaletasun horri esker, Europan zehar asko bidaiatu zuen eta bisitatutako herrialdeetan nahiko ospetsu bihurtu zen 1875ko abuztuaren 4an hil zen Kopenhaguen. Agian, orain arte esandakoarekin ez zarete jabetu zeini buruz ari garen, baina jarraian, berak idatzitako ipuin batzuen izenburua irakurriz gero, berehala kontu-ratuko zarete. Christian Andersenen ipuin ezagunenetako batzuk hurrengo hauek dira: Ahatetxo itsusia, Enperadorearen jantzi berria, Berunezko soldadutxoa, Sirenatxoa, Zapata gorriak, Elurreko erregina, Printzesa eta ilarra… Andersen idazlea, gertuagotik ezagutu nahi izanez gero, etor zaitezkete liburute-gira eta han dauden liburuen artean aukeratu. Gomets urdina daukaten artean: Ahatetxo itsusia, Sirenatxoa Gomets berdea: Ipuinak Andersen, Lo eta ametsen iratxoa, Andersen Lo que el viento cuenta de Valdemar Daae, Cuentos de Hans Christian An-dersen Ondo izan.

Berengario

Page 9: Egape txo!5

9

MUSIKA ENKORE http://enkore.eu/bio Enkore 2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde gaztea da. EP bi (“Multiplo Komunetako Txikiena” eta “Zatitzaile Komunetako Handiena”) eta single bat (“Zer Garen”) auto ekoiztu dute eta 2012an “Faktore Komunak” izeneko diskoa kaleratu dute Baga-Biga diskoetxearen eskutik. Azkeneko disko hau aurkezteko hiru single kaleratu dute ordura arte (“Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia” eta “Muxurik muxu”) Gaztea Irratiko Top Gaztea zerrendako lehenengo postua lortuz Euskal Herri osoko entzuleen botoei esker. Taldekideak: Xabi Hoo: Ahotsa Urtzi Iza: Gitarra Aitor Gallastegui: Baxua Alvaro Olaetxea: Bateria

NURIA ETA NOELIA

Page 10: Egape txo!5

10

ZINEA LUCIUS DUMBEN BEREBI-ZIKO BIDAIA Pelikula honetan honako hau gertatzen da… Zientzia-lari talde oso jakintsu, oso ero eta oso serioak tresna bat aurkitu behar du Lurra planeta baketsu, zoriontsu eta argitsua bihurtuko duena. Ziur daude tresna hori

badela nonbait, eta erabakitzen dute beraietako bat bila joatea. Aukeratua Lucius Dumb da, zientzialari gaztetxoa, lotsatia eta onbera. Bidean Luciusek Irakaslea eta Komandantea ezagutuko ditu, bi estralurtar sinpatiko matxura izan dutenak espaziontzian eta, bateriak kargatu ahal izateko, energia iturri positibo oso potentea behar dutenak. Luciusek eta lagun berriek berebiziko bidaiari ekingo diote, istorio zoragarriak erakutsiko dizkigute eta baita egun-doko tresna bat ere oso erraza jotzen, eta zenbat eta jende gehiago jarri jo-tzen soinu hobea ateratzen duena. Gainera, zoriontsu egiten ditu jotzailea eta entzuten dagoena, eta ez du sekula desafinatzen: Giza Eskubideak dira inon den tresnarik onena. Pelikula honi buruz informazio gehiago jakiteko edota marrazkiak eta trailerra ikusteko helbidea jartzen dizuegu. Animatu eta ikus ezazue… http://www.elextraordinarioviajedeluciusdumb.com/eusk.htm

NURIA ETA NOELIA

Page 11: Egape txo!5

11

6. MAILAKOEN AGURRA 6.Mailakoak laister Egapetik alde egin eta DBHra joan beharko dugu. Han, etapa berri bat hasiko dugu eta gelak nahastuko dira , ondorioz agian ez gara gure lagunekin egongo baina lagun berriak ere egingo ditugu. Egapen oso ondo pasa dugu, lagun eta irakasleekin baita gaizki ere azterkete-tan baina hemendik hoberena eramango dugu: irakasleak eta lagunak. Hoberen pasa duguna irteeretan izan da: Piraten etxea, Sastarrain, Arotz enea, Zarautz, Beire, Ollo, Arantza… Piraten etxean buf bat eman ziguten, Ollon ez genuen lo egin eta Arantzan kobazulo batean sartu eta ikertu genuen! DBHn aldaketa batzuk egongo dira: ◊ beste ikasketa batzuk ere egingo ditugu :Txanela bi zatitan banatuko da

Natur eta Gizarte. ◊ Gero ere Tekno, Frantsesa, Buztina … izango ditugu ikasgai berriak Beldur pixka bat ere badugu bertako irakasleak ezagutzen ez ditugulako eta txikienak izango garelako. Asko ikastea espero dugu eta baita DBHen Egapen bezain ondo pasatzea.

Egileak:Jon eta Xabier.

Page 12: Egape txo!5

12

BITXIKERIAK... INURRIAK ETA MANTXINSAL-TOAK SUAREN AURREAN INDARTSUAK

Ikerketaren helburua espezie ezber-dinetako animaliek suaren aurrean izan ohi dituzten erreakzioak zeintzuk diren jakitea izan da. Horretarako, besteak beste: barraskiloak, armiarmak, kakalardoak, inurriak, matxinsaltoak, zimitzak, txoriak eta narrastien jokaerak aztertu dituzte.Ondorioz, sua-ren ondorioak hobekien zeintzuk jasaten dituzten eta suaren ondorioz naturan izaten diren aldaketen aurrean

ahulenak zein diren jakin dute. Ikerketak azpimarratu duenez, espezie orojaleak gainerako espezieak baino indartsuagoak direla. Izan ere, denetik jaten dutenez, suteen ondorioz eratzen diren natur egoera berrietara euren jateko ohiturak molda ditzaketelako. Bestalde, ikerketak ere garbi uzten du leku berrietara ohitzeko gaitasuna duten nahiz mugikortasun handiko espezieek,adibidez txo-riak , bizirik ateratzeko aukera handiagoak izan ohi dituztela. APOLO 11KO OBJEKTUAK SALGAI

Apolo 11 gizakia 1969an Ilargira lehen aldiz eraman zuen espazio-ontziaren objektuak, enkantean jarriko dira datorren apirilaren 8an New Yorken, espazioa ikertzeko erabili ziren hainbat elemen-turekin batera. Enkantean aurkitu ahalko den objekturik deigarrienetako bat Apolo 11 espazio-ontzian joan ziren hiru astronauten (Neil Amstrong, Mi-chael Collins eta Buzz Aldrin) bakoitzaren sinadurarekin. 40-.000 eta 60.000 dolarretan saltzen dira. Salgai egongo den beste elementu bat, Mercury proiektuan (NASAk lehenik egin zuen lehen espedizio tripulatuaren) erabilita-

ko traje espazialak izango dira. 8.000 eta 12.000 dolarren artean salduko direla kalkulat-zen da. EITB.COM-ALBISTETATIK HARTU DUGU

MANEX ETA ORKATZ

Page 13: Egape txo!5

13

NAHIKARI GARCIA

Nahikari Garcia txikitatik hasi zen jolasten futbolean. Egapeko futbol zelaian jolasgaraitan gol ugari sartu izan ditu. Hasieran Urnietako kaleetatik mutikoekin baina gero 9 urterekim Añorgak fitxatu zuen. Gaur egun Errealeko jokalaria da nesken taldean. Futbo-lerako gaitasunak direla eta behin baino gehiagotan dei-tu dute selekzioarekin jolasteko Munduko hainbat toki-tan. Nazioarteko futbolaria izan da brontzea lortuz sub-17 an Suizan jolastuz Eurokopan. Finalean gol bat sartu zuen eta bere taldeak 0-4 irabazi zuen Belgikan. Aurten ere urte berezia izango da Nahikarirentzat Es-painiako selekzioarekin jolastuko du eta Kosta Rikan. ANIMO NAHIKARI ETA ZORTE ON!!

ALAIN ETA PERU

Page 14: Egape txo!5

14

1.Lurpeko urre likidoa beltz-beltza baina oso preziatua. Bagenu nahi adina! 2.Ez du balio Nahi badugu jateko Baina behar-beharrezkoa Bizi ahal izateko 3.Urtearen hasieran Jaiotzen da gizen-gizen Baina amaieran Argal-argal hiltzen 4..Gora eta behera igotzen da Artista paregabea; Lau hanka ditu ,eta buztan lu-zea, Maite du beroa eta harriartea.

1-ESAMINETAN: Ikastolan, andereñoak, esaminetan: Mikel, aurreneko galdera: Zure aita Donosita aldera abiatu da oinez, orduko 5 kilometro eginez; Zure osaba, berriz ordubete geroago irten da atzetik; baina az-karrago doa, 6 kilometro, orduko.Non elkartuko dira? -Aurkitzen duten lehenengo tabernan.

2-LAPURRETA: - Bizikleta nork ostu dizun jakinda, nola ez duzu saltzen? - Neumatiko berriak jarriko ote dizkion zain nago.

Page 15: Egape txo!5

15

DENBORAPASAK

AUDI BMW BUGATI CITROEN FERRARI FIAT FORD LAMBORGHINI MERCEDES MITSUBISHI OPEL NISSAN PEUGEOT RENAULT SEAT

AUTO MARKA HAUEK BILA ITZAZU HIZKI ZOPAN...

ORKATZ ETA MANEX

Page 16: Egape txo!5

16

Ea hemen dauden 10 desberdintasumak bi-latzen dituzuen… Animo!

Zorte on laberinto honetatik ateratzea ez da erreza eta zorte on!

ALAIN ETA PERU