arranopola egunkaria

14
ELKAR ARGITALTXEAREN ESKUTIK 2013 2 EGUNKARIA ARRANOPOLA!!! EGI LEA: UXU E VELEZ

Upload: uxue

Post on 28-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Eukerako eta informatikako proiekturako eginiko lana

TRANSCRIPT

Page 1: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ELKAR ARGITALTXEAREN

ESKUTIK

2013

2

EGUNKARIA

ARRANOPOLA!!!EGILEA: UXUE VELEZ

Page 2: ARRANOPOLA EGUNKARIA

AURKIBIDEA1. Albisteak

1.1. Orain dela aste bete desagertutako emakumearen gorpua aurkitu dute1.2. Larunbat honetan Durangon Berriaren aldeko festa1.3. Unibertsitatean karrera berri bat sortu nahi dute: Euskal dantzak

2. Erreportajea2.1. Goierri dantzan: Aurtzaka dantza taldea

3. Iritzi-artikuluak3.1. Zer ordutan nerabeak herriko festetan etxera?3.2. Eutanasia,

4. Editoriala4.1. Atez ateko zabor bilketa

5. Elkarrizketa5.1. Etor Mendia

Page 3: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ALBISTEAK

ORAIN DELA ASTE BETE DESAGERTUTAKO EMAKUMEAREN GORPUA AURKITU DUTE---------------------------------------------------------------------------------------Herriarentzat golpe izugarria izan da

Jada aste bete pasatu da Ertzaina Nerea Alustiza Lekeitiotarraren gorpuaren bilatzen lanetan hasi zela. Emakumearen amak eman zuen albistea eta desagertze abisua Apirilaren 2 an. Nerea lan bidaia batean joana zen Bilbora, beste enpresa bateko nagusiarekin biltzera. Apirilaren 1 ean bueltatzekoa zela jakinda, bere ama urduritzen hasi zen eta baita bere bi semeak ere, bitartean amonaren etxean geldituak zirenak. Baina atzo, Ertzainak bilaketa uztekotan zirenean aurkitu zuten uste gabez gorpua Lea ibaian. Orain kasua Ertzainen esku dago, gertaera latz honen zergatia aurkitu nahian. Bitartean,

Lekeitioko biztanleak gertaera hau ezin ulerturik daude, eta hainbat emakume beldurrez. Oraingoz ez da gertakari bat bera ere baztertzen, baina jendearen gehiengoak dio beste biolentzia kasu bat izan litekeela. ---------------------------------------------------------

1

Page 4: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ALBISTEAK

Ertzainak beste biolentzi kasu baten aurrean egon gaitekeela esan du---------------------------------------------------------

Ertzainak, beraien lanean aurkitzen dira

Nereak 45 urte zituen eta 10 eta 12 urteko bi seme. Bi seme hauen aita orain dela 7

urte hil zen kotxe istripu batean, eta amak lan kontuengatik joan beharra zuenean amaren kontu uzten zituen. Lekeitioko udalak eta herri osoak doluminak ematen dizkie familia osoari, eta hainbat ekintza egiten ari dira gertatutakoa salatu nahian.

1

Page 5: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ALBISTEAK

LARUNBAT HONETAN DURANGON BERRIAREN ALDEKO FESTAHERRI GUZTIAN ZEHAR BANATU DUTE FESTA ETA JENDE ASKO JOATEA ESPERO DUTE----------------------------------------------------------------------------------------------------------Hurrengo astebururako egun berezia prestatu dute Berria egunkariko langile eta zuzendari den Martxelo Otamendik gaur egun dugun Euskarazko egunkari bakar honi diru laguntzak emateko asmoz.” Aspalditik dabil Berria egunkaria diruz nahiko justu” onartu zigun Martxelo Otamendik. Bistakoa dela jendeak beste egunkari batzuk nahiago dituela Euskal Herrian zehar esan zigun, eta baita lehen erosten zuten batzuk orain

egunkaria online bidez irakurtzen dutela ere. Hala ere, kontua da dirua behar dutela eta horretarako hurrengo larunbatean Durangon egunean zehar haurrentzako hainbat puzgarri eta jolas antolatu ditu. Durangoko alde zaharrean musika izango da, hainbat txarangen eskutik, eta eguerdian bazkari herrikoia egingo da frontoian, pertsonako 10euroren truke. Etiketak jada salgai daude berriaren webgunean. Jende asko espero dute

antolatzaileek.” Adin guztietako jendearentzat prestatuta dago eguna” jakinarazi zuten aurrekoan. Gainera gazteentzat kontzertuak izango dira. Vendetta, Berri Txarrak, Betagarri eta Iheskide entzuteko aukera izango dute. Ziztada bat behar dutela aldarrikatzen dute bertakoek eta Euskal Herria Bildu partidu politikoak babesa eman die.

2

Page 6: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ALBISTEAK

UNIBERTSITATEAN KARRERA BERRI BAT SORTU NAHI DUTE: EUSKAL DANTZAK---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Euskal Herriko Unibertsitateak hurrengo urterako sortu nahi du---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hurrengo urterako Euskal dantzak karrera ikasi ahal izateko aukera eskaini nahi du Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak. Karrera besteak bezala 4 urtetakoa izango litzateke eta bertan praktikaz gain Euskal dantzen historia, ohiturak, eta jantziei buruzko arautegi zabal bat ikasi beharko dira. Oraindik gai hau ez da zer esana ematen ari baina antolatzaileak gogotsu daude. Honez gainera, ikastoletan eta

eskoletan ere gai moduan sartu nahi dute. Horretarako astean matematikako ordu bat kentzea eta Euskal dantzak gaia sartzea proposatu dute. Nahiko zaila ikusten dute oraindik eta oraingoz hezkuntza ministeriok zer esango duten zain daude Euskal Herriko Unibertsitate Publikokoak. Oraingoz informatu digutenaren arabera, Leihoan jarri nahi duten karrera berria izango da,

2

Page 7: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ERREPORTAJEA

GOIERRI DANTZAN: Aurtzaka euskal dantza taldeaAURTZAKA Dantza Taldea izen honekin 1979. urtean sortu zen. Garai hartan, aurretik urte askoan lanean ari ziren GOIERRI eta SALLEKO ADISKIDEAK taldeen elkartzearen ondorioa izan zen, eta era honetara, joan den mende guztian zehar Beasainen egon ziren dantza talde guztien lekukoa jaso zuen. Taldeko partaideen eta herritar guztien euskal folklorearekiko ezagupena eta haren gozatzea bultzatzea izan da hasiera-hasieratik dantza taldearen asmo nagusiena. Gaur arte, tinko eta gogoz eutsi zaion asmoa inondik ere.Usadiozko dantzak mantentzeaz gain (Beasaingo San Martinen ezpata-dantza eta dantza-soka besteak beste), Euskal Herri osoko dantzak ikasi eta irakasteaz ere arduratu da urte hauetan guztietan zehar taldea. Ekitaldiei dagokienez ere, Beasainen bertan urtero egiten diren hainbat ekintzatan parte hartzen du, hala nola, Loinazko San Martin jaietan ospatzen den Mari sorginaren jaitsieran eta udazken kulturaleko dantza-ekitaldian (taldeak berak bakarrik dantza eginda edo beste talderen bat gonbidatuta ere bai), eta Beasain edo Goierri mailan dantza egiteaz gain, beste zenbait herritako ekitaldietan ere parte hartu izan du eta hartzen du oraindik ere. Baita Nazioarteko Jaialdietan ere.Haur eta gaztetxoekin ere urtero Euskal Herriko zenbait herritako Dantzari-txiki egunetan izaten da eta Beasainen bertan ospatzen dena antolatzeaz ere taldea bera arduratzen da.Egun, 170 haur eta gaztetxok eta 40 heldu inguruk osatzen dute Aurtzaka dantza-taldea. Joan den asteburua Aurtzaka dantza taldeko heldu koadrila batek Huelvan igaro zuten. Eginiko ekintza hau Igartzako ezpata dantza egunetik dator, bertara Huelva de Guazman-eko ezpata dantzariak etorri baitziren. Dantza taldeko arduradun de Mikel Sarriegik esan duenez”oso bidaia aberasgarria izan da. Hangoek oso ondo tratatu gaituzte eta dantza ugari egin dugu bertan. Bi emanaldi izan bai ditugu. Hango kaleetan ere dantzan ibili ginen ezpata dantzako paseoa eginez, eta hango jendeari, batez ere pertsona helduei asko gustatu zitzaien. Uste dut oso ondo datozela noizbehinka egiteko horrelako ihesak.Dantza talde honek argi du zein den bere egitekoa eta indartsu dabiltza Euskal Dantzak

4

Page 8: ARRANOPOLA EGUNKARIA

ERREPORTAJEA

erakusteaz eta ikasteaz. Haurrak astean behin ensaiatzen dute eta helduek astearte eta ostiraletan izaten dituzte saioak 20:00etatik 22:00ak bitartera.

ZER ORDUTAN NERABEAK HERRIKO FESTETAN ETXERA?

Lazkaoko festak gerturatzen ari diren neurrian, 14-14 urteko gazte guztien eta gurasoen artean eztabaidak hasten dira. Etxera joateko orduari buruz hitz egiten duten bakoitzean. Nire ustetan 14-15 urteetako gazteak etxean egon beharko lirateke goizeko ordu-bietarako gehienez

Lehenik eta behin, festetan kanpoko jende asko ibiltzen da eta kale bazterrak arriskutsuak izaten dira. Gainera ordu horietan kanpoan ibiltzen den jendea helduagoa izaten da.

Horrez gain, jende mozkor asko ikusten da herrietan, eta adin horretan ere, gazteen ehuneko handi baten edango du. Ez dut nire semea ez beste edonor adin horretan edaten hasterik nahi, oso gaizki bukatuko bai lukete.

Hori guztia kontuan hartuta, 14-15 urte inguruko gazte-ume guztiak ordu bietarako etxean egon beharko liratekeela pentsatzen dut.

4

Publizitatea

Page 9: ARRANOPOLA EGUNKARIA

Iritzi artikuluak

EUTANASIAEutanasia gai eztabaidagarria da gure gizartean. Gaur egun ez da onartua halere. Eutanasia praktikatzeko era ezberdinak daude: asko sufritzen ari den gaixo batekin, koman edo kableei konektatuta dagoenean kableak desentxufatuz, hartu beharko lukeen botikaren bat ez emanez... Nire iritzitan eutanasia onartu egin beharko litzateke.

Hasteko, norberak bere buruarekiko erabakiak hartzeko eskubidea izan beharko lukeela iruditzen zait. Gainera, familiarekin hitz eginda badu eta familiakoek ere hori nahi badute, askeak dira nahi dutena egiteko. Azken finean, erabaki hori hartzera iristeko oso gaizki pasatzen gon beharra dute.

Bestetik, gizakiok, kasu honetan gaixoek, duintasunez hiltzeko eskubidea dute. Ez badute gehiago sufritu nahi eta duintasunez hil nahi badute, eutanasia da horretarako bidea. Berriz ere esango dut, familia ere ados badago, beraien eskubidean daudela.

Hori guztia kontuan izanik, eutanasiak legalizatuta egon beharko lukeela uste dut. Bakoitzak hartzen duen erabaki zail eta deseroso bat baita gehiago sufritu nahi ez duten pertsonentzako.

6

Page 10: ARRANOPOLA EGUNKARIA

EDITORIALA

ATEZ ATEKO ZABOR BILKETA

Atez Ateko zabor bilketa, hondakinak atalka biltzeko sistema bat da. Sistema honen ezaugarri nagusia etxebizitza bakoitzak sortzen dituen hondakinak bereizita biltzea da. Ardura elkar banatutako sistema bat da, hau da, herritarrak eta administrazioak bakoitzak dagokion ardura hartzen du. Sistema indibidualizatua da. Bilketa honek eraginkortasun handia lortzen du.Hasteko sistema honekin gaikako bilketa portzentaje handiagoa lortzen da, %65-%85 bitartekoa.Bestetik, bildutako gaiekin batera desegoki nahastutako gai gutxiago daude, ondorioz birziklapen kostua txikiagoa da.Gainera, horrela erraustegi eta zabortegien beharra murrizten da, eta kaleko zabortegiak ere murriztu egiten dira.

Batzuk egokia ez dela esaten dute biztanleria dentsitate txikiko herrietan daraman kostuagatik, baina gero gai horiek banatu beharrak eta erraustegiek ere badute beraien kostua.Abantaila hauek guztiak izanda, nahiko argia da, funtzionamenduan jarri beharrekoa dela sistema berri hau. Ez du horrenbesteko esfortzua eskatzen, soilik herritarren onarpen eta esfortzu handixeagoa, zaborrak botatzeko ordu itxi bat baitu eta batzuetan hondakinak etxean gorde beharra izango baita. Baina zer da hori erraustegien aldean?

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bilketa portzentaje handiagoa lortzen da, %65-%85 bitartekoa.------------------------------------------------------------------------------------------------------

7

Page 11: ARRANOPOLA EGUNKARIA

EDITORIALA

ETOR MENDIAUrte asko daramatzazkizu entrenadore pertsonal bezala. Zer suposatzen du zuretzat Asegarce-ko pelotariak entrenatzen hasteak, pertsonalki eta profesionalki? Pertsonalki satisfazio handia eta erabateko poza. Profesionalki berriz, erantzukizuna eta orain arte izan ez dudan presioa. Lana orain arte egin izan dudan berdina izanda ere, lan horrek orain daukan proiekzioa askoz ere handiagoa da, jende asko bai dago pelotarien errendimenduari begira.- Pelotariak entrenatzen ari zarenean nola sentitzen zara? Disfrutatzen al duzu? Lan atsegina da. Lan fisikoaren zati handiena (korrika, gimnasioko lana,…)beraiekin batera egiten dut, gustora egin ere. Arlo espezifikoa berriz , gainbegiratu eta kuantifikatu bai, baina albotik ikusten dut eta nere lana kasu honetan beraiek motibatzea eta zuzenketak egitea da.- Asegarcez aparte jendea entrenatzen al duzu? Bai, 1996.urtean Kemen abian jarri genuenetik batik bat kirolarien prestakuntzaz arduratzea izan da nire lana, edo eta kirolariak ez diren pertsonei beren osasuna hobetzen laguntzeko plangintzak antolatzea. Gaur egun pelotariez gain mendizaleak,aizkolariak, segalariak, mendi lasterkariak, txirrindulariak, triatletak, eskalatzaileak etab entrenatzen ditut.- Beste talde edo kluberen baten entrenamenduak jartzeaz ere arduratzen al zara? Gehienbat banakakoen prestakuntza planak antolatzen ditut, baino momentu honetan, Asegarceko lan taldeaz gain Txindoki atletismo taldeko erresistentziako kirolarien entrenamenduen arduradun ere banaiz- Lanez gain zaude, eta dena gainera kirolarekin lotua, beraz, zu ere zainduko zarela seguru nago. Zer egiten duzu? Neroni ere saiatzen naiz nire burua osasuntsu mantentzen, garrantzitsua iruditzen bai zait nire lanerako. Azken 19 urteetan triatloietan lehiatzen dihardut. Horretarako eguerdietan igeriketa saioak burutzen dituk astean 2-3 aldiz. Iluntzetan korrika egitendut astean beste 3tan, eta txirrindua asteburuetan (ahal dudanean astean zehar egunbatean ere bai)

7

Page 12: ARRANOPOLA EGUNKARIA

EDITORIALA

- Garrantzi handia du zure ustez kirola egiteak, baina zergatik da horren garrantzitsua? Gure gizartea geroz eta zaharragoa da, bizi itxaropena handituz doa. Honen eraginez adinean aurrera joan ahala gaitasun fisikoen gainbehera ematen da. Kirola egiteak gure gaitasun fisikoak garatzen ditu eta jarduera fisiko hori urteetan mantentzeak gaitasun fisiko horiek ere maila altuago batean mantentzea eragingo du: zahartzarora osasuntsuago iritsi ahal izango gara eta besteekiko dependentzia maila txikiagoa izango da-Horrenbeste lanekin, zuretzako denbora nondik ateratzen duzu? Denbora ateratzearena da nire lanik zailena. Lana egitea oso garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da bakoitzak bere buruari denbora bat eskaintzea egunero-egunero. Gutxiago edo gehiago, guztiok daukagu egunero tartetxoren bat. Gakoa gure lehentasunak finkatzean datza. Nere kasuan nire aisialdi denbora kirolerako erabiltzen dut, eta zortea daukat familiaren babes osoa daukatelako (beraiek ere kirol zaleak dira!). Ondorioz beste zenbait gauza alde batera utzi beharra izaten dut: telebista ikusi, sofan etzanda lokuluskak egin,…

7