amavi. 3.zbk

9
Herriko elkarteek haien historiaz eta jardunataz hitz egiten dute Udala herriko basoen ustiapen eredua aldatzeko bidean da Ameztoyren Zeruko Argiako azalak, Sarrionandiaren ikuspegitik 2 4 8 amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA urria | octubre 2012 03

Upload: amasa-villabona-udala

Post on 21-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Amasa-Villabonako Udal Aldizkariaren 3.alea

TRANSCRIPT

Page 1: Amavi. 3.zbk

Herriko elkarteek haien historiaz eta jardunataz hitz egiten dute

Udala herriko basoen ustiapen eredua aldatzeko bidean da

Ameztoyren Zeruko Argiako azalak, Sarrionandiaren ikuspegitik

2 4 8

amaviAMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA urria | octubre 2012 03

Page 2: Amavi. 3.zbk

Lagun bat liburu-joslea zuela esan zidan behin aitak, ea etxean barreiatu-rik zebiltzan Argiak josi eta azaleztatzeko emango zizkion. 18 edo 19 urte izango nituen eta artikuluak idazten nituen lantzean behin Zeruko Argian. Argia lurrekoa zen jadanik, Zeruko hura izen-buruan eta Mikel Atxagaren prologoa babesgarriak ziren arren. Gordelekua

Joseba Sarrionandia

Gobernu Batzordetik

Udalak herritarren galderak erantzun ditu

( )agurra

Bixente Ameztoyren azalak

Amasa-Villabonako Udaleko Gobernu Batzordeak parte-hartzea eta gertuta-suna sustatzeko e-posta helbide bat jarri zuen martxan orain dela zenbait hilabete. Denbora horretan hainbat galdera eta zalantza jaso ditugu. Agur honetan horietako zenbait aipatu nahi ditugu, herritarrei interesgarri izango zaizkizuelakoan. Berretsi nahi dugu lerro hauen bitartez, Udalaren ateak zabalik daudela zuek, herritarrok, hartzeko. Go-bernu Irekia da gure xedea eta erronka. Horren harira, laster izango dugu mar-txan Udaleko Webgune berria. Ordura arte, jakizue ondorengo posta elektro-nikoa zuen zerbitzura aurkitzen dela: [email protected]

Noiz hasiko da Amasa-Villabona atez-ateko bilketarekin?

Atez ateko bilketaren inguruan hainbat mezu jaso ditugu, sistema ho-rren inplantazioa noiz emango den gal-dezka. Ondo bidean, atez atekoa 2013. urteko udaberrian martxan jarriko da.

Zergatik margotu dira urdinez “akordeoi etxe” inguruak?

2012.urte hasieran, Udal gobernuak, Amasa Villabonako aparkalekuen ingu-ruko txosten bat egiteko eskatu zion Udaltzaingo Zerbitzuari. Txosten ho-rren arabera, Eliza eta Donostialdeako herri sarreraren artean bizi ziren bizi-lagunek, Txermingo aparkalekua eta

ere kaputxinoena zen: Elixabete, Pilar eta Lur-desen bulegora inguratzen ginen noizean behin euskal herrietako punta guztietatik Joxe-mari , Ermiñe, Mikel, Felix, Txema, Koldo, Balere eta beste asko.

Bixentek Argiarako portadak egiten zituen. Portadak gustatzen zitzaizkidan. Irudi enkan-tatuak ziren, xamurrak, umorezkoak. Koadro bakoitzak bazuen zerbait ustekabekoa. Sus-matzen zen pintura bakoitzeko naturaltasuna eta aldi berean, lan lasai eta zaindua. Hitzik gabe, imajina poetiko ikusgarria izaten zen koadrokoa, non atseginaren zentzua errealita-tearen zentzuaren gainean lebitatzen ikusten baitzen.

Magritte Donostian, eta Billabonan. Paisaian eta jendearen artean. Ikusten zen Bixente hiriko kaleetatik ibiltzen zela gau zatiak biltzen. Base-rrien arteko bideetatik egurasten zela, tresna desagertuak biltzen zituela soro eta troken

sikara eta pinturara. Bizenterenak ez ziren azalak ere oroitzen ditut, Errealitate gupidagabeak pintatutakoak, Amparoren biluztasun ubelduarena esate baterako. Ikurriña debekaturik zegoen, artean, hargatik ziren hainbeste erabiltzen kolore berde, gorria eta zuria disi-muluan bezala. Buzo urdinarekin sartzen ziren langileak fabrikara oraindik, XIX. mendean bezala. Eta mundu guztiak nahi zuen zerbait egin Lemoizko zentral nuklea-rraren aurka, listua bota behintzat. Gazte gehienak, gero sekula atera ezin izateko moduan hanka sartzeko prest geunden, edozertan, maiteminean, politikan edo beste edozein adikziotan. Edozer gauza zen anti-erlijiosoa, anti-kapitalista, anti-patriotikoa, eta iraultzailea. Interes-garriak ziren gauza gehienak arriskutsuak ziren, zeren Guardia Zibilaren kuartelean amai zitezkeen.

Eta horrela, aste bete pasatu eta denboraren laburpen lez heltzen zen Bixenteren azala. Asterik aste, ustekabekoa, harrigarria, ederra izaten zen Bixenteren portada. Eszena lasaiak, lasaitasun horretan zerbait gertatzear zegoelako airearekin. Esplikazio errazetatik, museoetatik bezala, ze-haro apartatzen ziren koadroak. Ikonografia susmagarria, errealitatearekiko mesfidantza eragiten zuelako.

Behin, pertsonalki ezagutu nuen, aldizkariaren gorde-leku kaputxinoan. Ez zen handinahia. Apala, berba egin baino gehiago entzuten zuen. Bai pinturan eta bai bes-tetan ere bila ari zela ikusten zen. Umorea ere bazuen, umiltasunez egiten zuen barre, lehenengo bere buruaz egin behar balu bezala aske eta adiskidetasunez egiteko. Harekin egon eta, umiltasun harekin, inpresioa ematen zuen halako koadro haietako batetik irtendakoa pertso-naia zela. Figura bat, lekuz kanpo, askatasunaren bila, izateko derrigorren kontra, izateko aukeren bila.

Aitak, lagun liburu-joslea zuela eta, etxean barreiaturik zebiltzan Argiak josiko zituela esan zidan, nire artikuluak gordetzeko. Nire artikuluak ez zitzaizkidan ardura, baina baietz esan nion, Argia haietan sasoiaren azalpen mo-duko zerbait egon zitekeela pentsatuz. Egun batzuetan heldu ziren aldizkariak bi edo hiru liburu jositan. Baina Argien azalak falta ziren. Jostunak, kolorez eta paper distiraz azalak desberdinak irudituko zitzaizkion, eta zuri beltzeko orriak baizik ez zituen josi. Gogoratzen dut aita, nire protesta aguantatzen, koloretako azalak non zeuden, azalak ezinbestekoak zirela, portadak zirela in-portanteena, liburu-joste tailerrean edo zabortegiren batean galduko zirenak. Aita lagunaren etxera joan zen biharamunean eta pozik ekarri zituen azal guztiak solte eskuan, Inportantea zen azal haiek errekuperatzea. Zeren portadetako une soseguan denbora –denbora pasatua, denbora presentea eta denbora futurua—laburbiltzen zen, esandakoarekin eta isildutakorekin, gertatutakoare-kin eta gertatu ez zenarekin. Eta hara hemen berriro por-tadak, denbora zeharkatuz heldu direla, zabal daitezkeen ateak balira bezala. Imajina poetiko ikusgarriak, irudi bihurturiko benetakoa gauzak eta egiazko bilakatzeko gogoarekin dirauten fantasiak. Liburua ondo josita, jos-tunak testuak ahaztu dituela oraingoan, ea ikusten eta sentitzen den denbora –orainaren iragana, iraganaren oraina eta iraganaren etorkizuna– Bixenteren azaletan.

ertzean. Ematen zuen kostaldeko bidetik au-toan joan eta ostadarrari begira geratzen diren horietakoa zela, ostadarra alboan edo atzean agerturik ere autoa martxan begira geratzen direnetakoa.

Ez dut data zehatzik gogoan eta, gainera, data zehatzekin markatzeko modukoa den ere ez dakit, apur bat itxuragabekoa ere bazelako denbora hura. 1975-80 aldia zaila izan zen jen-dearentzat eta paisaiarentzat ere. Takateko asko ematen zizkiguten orduan. Bazirudien dena ari zela laster aldatzen eta bazirudien gau harrizko luzea astiro eta gutxi argituko zela. Egunak luzeak zirela ematen zuen eta aldrebe-sak, eta gauak are arraroagoak. Dena harea ari zela egiten, Bernardok idatzi zuen bezala, Etio-pian. Ziurtasun gutxi eta ilusio asko, eta ziurta-sun gutxi.

Barrikadak ere izaten ziren kaleetan trabes. Politika nahinora heltzen zen, literaturara, mu-

. . .Mikel Uzkudun

Nora Urbizu Rosa Arregi Nagore Etxeberria

Urko Arin Jose Luis Irazusta Laura Santos

lur azpiko garajeak kontutan izanda, ez zeukaten egunerokoan aparteko arazorik autoa uzteko (Txermingo aparkalekuan leku asko gelditzen baitzen soberan). Aldiz, eta ikusirik herriko merkataritza eskaintza herri-gunean pilatzen dela, nabarmena zen merkataritza zerbitzuak era-biltzen zituzten herritarrek autoa aparkatzeko zituzten arazoak. Hau da, gune urdina zabaltzea erabaki da merkataritza orduetan, herrigunean aparkatzea errazagoa izan dadin eta honek merkataritzarako onurak ekar ditzan. Jakinda, gune honetako bizila-gunek, aparkalekua bermatua dutela arestian aipatutako arrazoiengatik.

Gabonetan haur parkea egingo al da?

Joan den irailaren 17an egin ge-nuen bilera Oria merkatarien elkar-teak eta Amasa-Villabonako Udalak. Herritarrei helarazi nahi diegu be-raien prestutasuna azaldu zutela aurten ere Gabonetako parkearen aldeko apustua egiteko. Gabone-tako oporraldian egingo da, herri-tarrak Amasa Villabonan gelditzea helburua izaki.

Bidali galderak, kezkak, zalantzak, iradokizunak, e.a.

[email protected] helbidera!

Sarrionandiak Villabonarako espreski idatzitako testua, Ameztoyk Zeruko Argiarako egindako azalen inguruan

Galder AzkueAmasa-Villabonako Alkatea

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 3( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A2/ / / / / /20

12ko

urr

iaamavi VICENTE AMEZTOY

Page 3: Amavi. 3.zbk

Amasa-Villabonako elkarteak

gertutikSarri esan ohi da herrigintza zerbait abstraktua dela. Kontrakoa

erakusten dute, alabaina, Amasa-Villabonan herrigintza hori errotzearren lan egiten duten elkarteek. AMAVI aldizkariaren

lehenengo alean lau talde eman ziren ezagutzera. Orain, beste hainbestek beren historia, bitxikeriak eta egun esku artean dutena

partekatu nahi dute amasa-villabonatar guztiekin. Herrigintza Amasa-Villabonan, ez delako utopia.

KIROLA

“Zer den niretzat Irrintzi Elkartea? Ba nire bigarren etxea. Zenbait urte da-ramatzat hemen, eta niretzat ez dago hau bezalako topagunerik. Emazteare-kin eta seme-alabekin etorri izan naiz beti… herritarrekin eta beste familie-kin elkartzeko leku aproposa da”.

“Hiruhileko honetarako aretoko dan-tzak, jokuen bidez emozioak adierazteko ikastaroak, edota Gurutze-Puntuaren Kluba antolatu ditugu, besteak beste. Asteartero elkartzen gara arratsaldeko 17:30ean udaletxeko Balio Anitzeko gelan. Ekarpenak edota ideiak dituen edonor etor daiteke gurera, baita beharren bat duen edozein ere. Gurekin harremanetan jartzeko e-posta bat daukagu: [email protected].”

Aitor AtxagaIrrintzi Elkartearen Lehendakaria

Maxux ÁlvarezHutsunea Betez-eko lehendakaria

“Sekulako giroa sortzen da antolatzen dugun irteera bakoitzean. Elkartean gazteak eta 60tik gorako federatuak ditugu. Ederra da azken hauen istorioak entzutea, asko ikasten dugu beraiengandik. Haiei esker Aizkardik bizirik darrai, bizi guztia eman dute elkartean eta guk, gazteok, lanean jarraituko dugu da-tozen belaunaldiek euren mendizaletasuna Aizkardin errotu dezaten”.

Egoitz BengoetxeaAizkardi Mendizale Elkarteko Lehendakaria

Artea maite du Sebek. Bere diziplina guztiak. Eta hori nabari zaio. Estetikoki indartsuak izateaz gain, praktikoak eta erabilgarriak dira bere lan asko. Horren erakusle, erakutsi dizkigun hainbat eta hainbat pieza. Izakera xumekoa, arteaz hitz egitean disdira berezia nabari zaio begietan. Pilo-talekuko enkarguaz hitz egitean erakusten duen disdira berbera. Amasa-Villabonako Udalak pilotalekuan botarri bat margotzeko eskatu zion joan den uztailean

Iglesiasi. “Ilusioa egin zidan. Denboraz larri ibili nintzen arren, pintzelkada batzuk eman eta bo-tarrea irudikatu nuen”, dio. Pintzelkada horiek, urrutira, botarri baten formak erakusten dituzte argitasun osoz. Sebe Iglesiasek, lan horri “azken ukitu” bat eman nahi diola azaldu du: “Villabo-nako Besamotza errebote jokalari mitikoaren irudia margotu nahiko nuke botarriaren gainean, azken finean errebotearen sinbolo da gure he-rrian ”.

Sebe Iglesias Margolari afizionatua

Aizkardi Mendizale ElkarteaGaur egun 200 federatu baino gehiago ditu Aizkardi Mendizale Elkar-

teak; herrian mendizaletasuna pil-pilean dago, beraz. Hala baieztatzen du Egoitz Bengoetxeak, elkartearen lehendakariak. 28 urteko villabonatar gazte horrek Amasa-Villabonan mendi kultura “betidanik” egon dela dio. “Afizio handia dago, beste lekuetako mendizaleen artean villabonatarren zaletasuna aski ezaguna da. Dena den, gure xedea jende gehiago erakar-tzea da. Ostegunero egiten dugu elkartean bilera, arratsaldeko 20:00etatik 22:00ak arte. Astebururako planak zehazten ditugu, baita esperientziak partekatu ere… finean mendizaleonzat topagune bihurtu da ostegune-roko bilera. Ateak edonorentzat ditugu zabalik”.

Ekintza asko antolatzen ditu Aizkardik urtean zehar. Aipagarria da, esaterako, umeei zuzendutako Ttonttorrez ttonttor ekimena: “Egutegi bat lantzen dugu gaztetxoentzat, eta ibilaldiak egiten ditugu haurrekin eta haien gurasoekin. Zenbait txangotan, 20 bat ume izaten ditugu, guztira 40 pertsona gurasoak kontutan hartuta. Koordinazioa eta motrizitatea asko hobetzen dituzte umeek; gainera gurasoek eskertzen dute haurrentzat halako gauzak egitea, beste haurrekin mendian ibiltzen ikusita, lasaitu ederra hartzen baitute! Giro ezin hobea sortzen da iganderoko txangoe-tan”.

Mendi Astea, la Marcha de Aizkardi y un sinfín de actividades No resulta fácil confeccionar un calendario lleno de iniciativas con es-

casos recursos. Pero Aizkardi, lo consigue. La filosofía de esta asociación nos da la respuesta: “¿Pagar para ir al monte?” No, porque les parece inco-herente. “No podemos dar la espalda a nuestros principios. Por ejemplo, en la Mendi Astea, que se celebrará entre el 19 y el 25 de noviembre, se podrán ver en el cine Gurea proyecciones de gente que nos haya facili-tado vídeos caseros, fotos, etc. de una excursión o de una expedición que hayan realizado, al tiempo que se ofrecerán diversas charlas. No quere-mos perder la esencia popular que caracteriza a Aizkardi”, reitera Egoitz Bengoetxea. Siguiendo con la Mendi Astea, los organizadores han ideado un programa que ofrecerá a sus participantes la oportunidad de “cono-cer txokos nuevos, por caminos alternativos, desconocidos, pero igual de bellos”. Otra cita ineludible y que año tras año consigue más adeptos entre los montañeros es la Marcha de Aizkardi. “Es un reto para nosotros seguir organizando esta marcha. El de 2012 fue la 44. edición. Esperamos llegar, al menos, a los 50”.

Irrintzi ElkarteaIrrintzi Elkartea da Garagardo Azokaren arrakastaren erruduna, haren

sortzailea. Ez dira hitz hutsak, azken edizioan jasotako zifrek arrakasta hori berresten baitute: 30 litroko 200 barrika eta 2.500 txerri-ukondo saldu ziren. Egunero 1.200 pertsona inguru gerturatu ziren Amasa-Villabonara azokaz gozatzera, eta antolaketa lanetan 100 norbanakok jardun zuten. “Arrakas-taren giltza jendearen jarreran dago”, dio Aitor Atxagak, Irrintzi Elkarteko Lehendakariak. “Herria ongi kokatua dago estrategikoki, Aiztondo bailarako sarreran dago eta inguruko herriko bizilagunak urtero gerturatzen dira ga-ragardo azokara”, aipatzen du. Gauzak ongi egiten diren seinale izango da: “Beno, saiatzen gara. Antolaketak lan handia du berekin. Muntaiarekin Santio Jaiak baino bi aste lehenago hasten gara. Irrintziko zuzendaritzaz gain, sei pertsona ditugu espresuki Garagardo Azokan esku bat botatzen. Eta bolondresak ere baditugu”. Atxagaren aburuz, gazteen inplikazioa be-harrezkoa da Azokaren etorkizunari begira: “Gazteentzat primerako topa-gunea da garagardo azoka, baina urtetik urtera bolondres gehiago behar ditugu, gazteak tartean. Deia luzatzen diet datozen edizioetarako”.

1981etik, txirrindularitza babestuz1981 urtean sortu zen Irrintzi Taldea, Santiago bezperan. “Txirrindula-

ritza bultzatzearren” eta “elkartzeko txoko bat” izateko jaio zen. “Kirol hori bultzatzeko lan handia egin du elkarteak. Gurean izan dira, esaterako, Abraham Olano eta beste zenbait lasterkari ospetsu”, dio Atxagak. Orain dela lau urte txirrindularitza eskola desagertu zen, baina “beti jarraituko du Irrintzik txirrindularitza sustatzen”. Elkarteak guztira 115 bazkide ditu, eta ko-purua igotzen doa urtetik urtera: “Elkarteen kultura oso errotua dago gure herrian eta antolatzen ditugun ekimen guztiek erantzun bikaina jasotzen dute”. Datorren hitzordua hil honen hirugarren astean izango dute: Baba-rrun jana Garagardo Azokaren XVI. Edizioan esku bat bota zuten bolondres guztientzat.

URRIAK 21, igandea: Barrio-BATXIKABO (1201), LOS CASTROS

(1049), Araba. 28, Igandea: Donostia –ULIA–Pasaia. AZAROAK

11, Igandea: 5. Argazki Rallya 19tik 25era: 29.Mendi Astea.

ABENDUAK 16, Igandea: Irurtzun – Goldaratz- TRINIDAD (1094)

– Irurtzun (Nafarroa)

GASTRONOMIA

Herrigintza ez delako utopia...

ARTEA

Hutsunea BetezExisten infinidad de libros de autoayuda para mujeres que arrastran una

pesada mochila, llena de miedos e inseguridades. Pero unas páginas relle-nas de tinta y teorías obvias no son suficientes. Así lo entienden las inte-grantes de la asociación Hutsunea Betez. “Nacimos hace cinco años. Todo surgió a raíz de un curso de autoayuda. Cuando finalizó, se crearon unos vínculos muy fuertes entre las asistentes al curso. Aprendimos muchas cosas, y creíamos que podíamos ir más allá, profundizar más en esos temas para ayudar a mujeres que se encontrasen en situaciones similares. Enton-ces nos aconsejaron desde el Consistorio crear un asociación. Ahí empezó nuestra andadura”, relata Maxux Álvarez, presidenta de Hutsunea Betez.

La asociación es un punto de encuentro para mujeres que, por un mo-tivo u otro, “no se atreven a expresar sus sentimientos”. Hutsunea Betez trabaja a destajo para organizar cursos y charlas sobre inteligencia emo-cional, sexualidad, risoterapia, biodanza, teatro… y un largo etcétera. Ál-varez confiesa que han sido “años duros” para Hutsunea Betez, porque es “primordial” que todas las que conforman la asociación se “involucren de igual manera”. “No es nada fácil traer a expertos en distintas materias sin tener apenas recursos. Yo soy la presidenta, sí, pero también necesito que todos los miembros del grupo aporten y hagan más por la asociación”.

Harremanetarako www.aizkardi.comE-posta: [email protected]

OHARRA:Abenduaren hasieran irekiko da federatzeko izen-emate epea. Informaizo gehiagorako bisita ezazu webgunea.

PAREKIDETASUNA

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A4 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

ia A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 5( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

HERRIKO ELKARTEAK

05 .. .01 02 03 04

Page 4: Amavi. 3.zbk

Hondakinik onena sortzen ez dena da. Hauen murrizketa ezinbestekoa da birziklapen jasangarri baterantz abiatzeko.

Horregatik da garrantzitsua eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak, elementu kutsakor bihurtu ordez, baliabide

bihurtzea. Errotik hasi behar da hondakinak murrizten, hau da, etxetik. Jarraian helburu hori lortzeko egunerokotasunean

praktikan jarri daitezkeen zenbait aholku zerrendatzen dira.

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egitea, lorategian. Horrela, elikadura-hondar guztiak birzikla daitezke, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria lortzen da, landare osasuntsuagoak izanez.

Etxeko konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da.

Etxetik hasi behar dugu!

Etxean konpostatzeko gida Hasi zu ere!

Lorategia edo baratza baduzu, konposta lor dezakezu materia or-ganikoaren deskonposaketa natu-ralaren bitartez.Si tienes jardín o huerta, podrás ob-tener compost de la descomposi-ción natural de la materia orgánica.

¿Cuáles son las reglas básicas del compostaje doméstico?

1.- Colocar el compostador directamente en la tierra. Los jugos que se derivan de la descomposición de la materia orgánica se drenan y son aprovechados por la vegetación de los alrededores, las lombrices y demás insectos. Nunca se debe instalar el compostador sobre pavimento o enla-drillado.

2.- Mezclar volúmenes iguales de materia húmeda y seca. Los restos de cocina, la hierba fresca y las partes tiernas de las plantas son materia húmeda y muy rica en nitrógeno. Las hoja, la hierba seca, los de poda, la paja, las virutas y el serrín son la parte seca, con un alto contenido en carbono.

3.- Remover la pila. Al remover sólo hay que hacerlo en la capa superior. Se airea y se evita que las capas de restos orgánicos se compacten. No hay que remover toda la pila.

4.- Controlar la humedad. Hay que vigilar que la pila no se seque. Si el compostador está instalado a la sombra no se deberá regar casi nunca. Si está al sol, habrá que regarlo una o dos veces en julio y agosto. Se riega con difusor para asegurarse de que el agua queda bien distribuida.

1

2

3

4

5

6

)Urtaroaren arabera, hiru eta sei hilabete bitarte behar dira hondakin organikoak ongarri bihurtzeko. )

)Konpost ona egiteko sekretu bakarra dago: materia lehorra eta hezea ondo nahastu behar dira. )

)Konposta eginez, sukaldean sortzen diren janari-hondar guztiak birziklatzen dira. )

Konpostagailua: Zer da?

- Termo-konpostagailuak konpostatze prozesuak egiteko ontziak dira. Espazio bertikala baliatzen dute eta konpostatu beharreko meta txukun gordetzen dute.

- %100 plastiko birziklatuarekin eta birziklagarriekin eginak daude.

- Bere diseinuari esker hondakin organikoa ongarri bihurtzen duen mikroorganismoentzako aireztatze egokia bermatzen da. Gainera, airearen zirkulazio onak hezetasun eta tenperatura egokiak mantentzen laguntzen du.

- Usainik eta eltxorik gabeko deskonposizio lasterra lortzen da, gutxi gorabehera 6 hilabete bitartean.

¿Cómo puedo reducir desde mi casa?

Ez erosi hondakinik, erosi produktuak.No compres residuos, compra productos.

Eman beste erabilera bat. Gauza baterako balio duenak, beste bate-rako ere balio du.Dales otro destino, lo que vale para una cosa, vale también para otra.

Eskuz aldatu gauzak, zerbait behar ez duzunean, beste pertsona batek erabil ditzan.Pasa de las tuyas a otras manos; cuando tú no necesites algo, que otra persona utilice tus cosas usadas.

Hezi itzazu beraien gauzak gehiago iraun diezaieten.Edúcales para que sus cosas duren más tiempo.

Zaborrontzira bota aurretik, saiatu gauzak konpontzen.Intenta reparar las cosas antes de echarlas a la basura.

“Mankomunitateak urtebeteko plangintza oso bat jarri du martxan konpostajearen inguruan eskualde osoan. Helburua, zabor gutxiago sortzea da eta ahal den orga-niko gehiena zirkuitotik ateratzea. Batetik, ingurume-nari eta gure inguruari egiten diogu mesedea, berriro ere lurrari bueltatzen diogulako ongarri moduan, beste modelo bat sortuaz. Bestetik, baliabide gutxiago alferrik galduko ditugu hondakinen kudeaketan, konpostajea eta birziklatzea haundituaz. Horrela, askoz errefusa gu-txiago sortuko dugu eta bere tratamendua askoz ere errazagoa izango da”.

Eneko MaiozTolosaldeko Mankomunitateko arduraduna

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A6 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

iaINGURUMENA A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 7( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

Page 5: Amavi. 3.zbk

KRISIAK SEKTORE MORDOXKA UKITU DITUELA GUZTIOK JAKINA DA. URTE ASKOAN, AMASAMENDIKO ZUHAITZAK ETA, ORO HAR, BALIABIDE NATURALAK USTIATU DIRA, BERTAKO EGURRA ETA BESTE ZENBAIT MATERIAL MERKATURATUZ. EGURRAREN SALMENTAK, ORDEA, JAITSIERA NABARMENA JASAN DU AZKEN DENBORAN. BAINA ARAZO HORRETATIK

HARATAGO, AMASA-VILLABONAKO UDALAK IRTENBIDE JASANGARRIAGOA EMAN NAHI DIO AMASAMENDIARI: USTIAPEN EREDUA GUZTIZ ALDATZEA DU HELBURU. HORTAZ, HERRIKO BASOEI ETEKINA MODU JASANGARRI BATEAN

ATERATZEKO ALTERNATIBAK AZTERTZEN ARI DA UDALA.

Amasamendia, ustiapen jasangarri baterantz

Villabonako herriak, gainon-tzeko ia herri guztietan ez bezala, publikoa den mendia dauka. He-rriaren azalera 1770 hektareakoa da gutxi gora-behera. Horietatik, %60a, gutxi gora-behera, Villa-bonako mendia deitzen zaiona izango litzake, batez ere Amasa-mendia. Honen lur azala ia osoa garrantzi ekologiko izugarria du-ten babes eremuetan aurkitzen da: Leitzarango Biotopo Babestua eta LIC-aren eta Aralar-Aiako harria ko-rredore ekologikoaren zati da, hain zuzen.

Amasamendiaren habitat motakAmasamendian habitat mota ezber-

dinak aurkitzen dira. Bi multzo handi-tan banatzen dira:

* Batetik, habitat natural eta semi-naturalak direnak; korrontedun erre-kak (Leitzaran ingurua kasu), mendiko larreak (Belabieta eta Loatzo aldeko larreak), Leitzaran ibai ertzeko haltzadi eurosiberiarra, Troska aldeko pagadia, Aski inguruko hariztia, e.a.

* Bestetik, naturalak ez diren ha-bitatak, hots, gizonak manipulatu-takoak: nekazaritzarako belardiak, zuhaitz hostozabalen landaketak (Lastur parkeko haritz amerikarra), ko-niferoen landaketak (pinuak…), e.a.

Arriskuetatik babestuaJabetza publikoa duen Amasamen-

dia, Herri Onurako Mendien katalo-goan jasota dago. Honek esan nahi du, Amasamendiaren funtzio sozial eta ekologikoa arriskuan jarri dezakeen edozein erabilera mota egiteko, au-rretik Baso Administrazioaren baime-na beharko dela. Kasu honetan, Baso administratzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da. Hala, Amasa-Villabonako Udalak eta Foru Aldundiak, kudeatzen dituzte Amasamendian egiten diren jarduera mota guztiak.

Baso ustiapen eredua aldatzea, Udalaren apustu irmoa

Urteetan zehar, Villabonako Ama-samendian baso ustiapena ekono-mikoki errentagarria izan da eta, jarduera horren ondorioz, Amasa-Villabonako Udalak diru-sarrera ga-rrantzitsuak izaten zituen.

) El Ayuntamiento de Amasa-Villabona está

trabajando en torno al cambio del sistema de explotación de los

bosques de Amasamendi. El objetivo es concretar

y llevar a la práctica una gestión sostenible y perenne, que derive en el futuro en una fuente

natural de energía para el municipio)Modu jasangarri batean

bertako espezieak eta baliabideak erabiliz, baso

kudeaketa iraunkorra eginez, energia

berriztagarriak lortzea du buruan Amasa-

Villabonako Udalak; hots, biomasa lortu baso

garbiketak egitean, energia hori herrian bertan

kontsumitzeko )

)

Gaur egun, ordea, egurraren krisia medio, Udalak ez du azken urteetan inolako etekinik atera. Bertan landatu-tako pinu askok urte asko dituzte eta, hori gutxi balitz, gaitz batek jota asko eta asko oso ahulduta daude; ez da erraza, beraz, egur hori erosiko duen eroslerik aurkitzea.

Horren guztiaren aurrean, udala hausnarketa sakon batean murgildu da. Ateratatako ondorioa, honakoa: basoaren ustiapen eredua aldatzea beharrezkoa dela. “Azken asteotan Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundia-rekin harremanetan gabiltza, herriko basoei etekina modu jasangarri batean ateratzeko alternatibak aztertzeko as-moz”, azpimarratu du Galder Azkuek, Amasa-Villabonako Alkateak. “Proiek-tu interesgarri bat atera daiteke ener-gia berriztagarriak eta landa ingurua lotuz: biomasaz hornitutako kalefakzio sistemak eraikin publikoetan –Olaede-rra kiroldegia eta herriko ikastetxea ai-patzen ditu–… Ildo hortatik jarraituko dugu lanean. Gainera, hemendik au-rrera, mendiaren kudeaketa iraunkor bat emate aldera, bertako espezieen kontserbazioa eta leheneratzea izango da gure lehentasuna”.

Amasamendiko ikuspegi orokorra, Amasa aurrez-aurre ikusten dela.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A8 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

iaINGURUMENA A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 9( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

Page 6: Amavi. 3.zbk

“Frankismoaren ondorioak pairatu zituztenek merezi duten onespena izatea nahi dugu”

Azkenaldian Memoria Historikoa guztion ahotan dabilen terminoa da. Aurkeztear zaudeten liburuak izaera hori al du?Esti Amenabarro: Guretzat garrantzitsua da azaltzea memoria historikoa guk nola ulertzen dugun. Iraganean gertatutakoaren bueltan egia jakin nahi izateaz gain, herri honetan gatazka politikoaren ondorioz sufritu duten norbanako guztiei merezi duten esker ona eskaintzea da. Lan hau egin dugu, batik bat, erakundeek zein gizarte eragileek datu histo-riko hauek kontutan hartuta, pertsona horiei onespen bat eman diezaieten. Liburu hau gi-zarteari igortzen diogun mezua da, oro har.Pello Aranburu. Hori da. Amasa-Villabonako Udalari egitasmoa aurkeztu genionean ildo horretatik joan ginen. Karlos Almorza. Villabo-naren historian, belau-naldietan zehar, gaur arte Frankismoaren az-

/ / / F R A N K I S M O A R E N A Z T A R N A K A R A K A T Z E N

tarna eta ondorioak pairatu dituzten eta historia ofizialean agertzen ez diren pertsona horiei bere tokia eskaintzea da gure xedea.

Liburua labetik ateratzear da. Zein izan zen lan horren abiapuntua? Prozesu luzea izan al da?Esti. Urte eta erdiko prozesua izan da. Testuin-guru politiko oso zehatz eta nire ustetan interes-garri batean kokatzen den liburua da aurkeztera goazena. Herri honek bizi izan duen gatazka politikoaren benetako dimentsioak aztertzeko garaia da, sarri historia ofizialak gatazkaren on-dorio asko eta asko nahita ahazturaren kutxan gorde baititu; denok dakigu erakutsi izan digu-ten historia ez dela benetako historia, askoz ere gauza gehiago gertatu direla, kontatu ez dire-nak. Jende askok pentsa dezake “zergatik hitz

egin behar da momentu honetan gai honen in-guruan?”, eta erantzuna argia da: atzera begiratzea ezinbestekoa delako aurrera egiteko.Karlos. Horretaz gain, kezkatzeko modukoa da 75 urtez Frankismoaren inguruko hainbeste doku-mentu Villabonako Udaletxean egon izana, mutur aurrean izan eta urte horietan guztietan inor ger-turatu edo arduratu ez izana paper horiek az-tertu eta arakatzeaz. Gu guztion, herritarron, ardugabekeria izan da: garai hartan horrenbeste jendek sufritu zuela jakin eta guztiok bizkarra eman diogu. Udaletxeko artxibora ez da denbora guzti honetan ez ikerlaririk ez eta historiagilerik agertu aipatutako helburuarekin. Pello. Goraipatzekoa da proiektu honetan une oro Amasa-Villabonako Udalaren aldetik izan dugun babesa. Artxiboa arakatzeko ateak zabaldu. Horixe da hain zuzen egin duguna urte t’erdiz, artxiboa sakonean arakatu, bertan orduak eta orduak sartu.

Eta Udal Artxiboan aurkitutakoak ibilbidea lu-zatzera eraman zaituzte?Esti. Hori izango da ibilbide luze honen bigarren etapa, egitasmoaren bigarren fasea. Arakatze lan horretan 450 bat pertsonaren historiak ezagutu di-tugu, eta horiek guztiak bilatzea da gure helburua, gure eginkizuna. Karlos. Humiltasun kontua da hau, oso gai serioa eta larria. Ez dakigu zehazki zertaz hitz egiten ari garen, noraino iritsiko den hau guztia, ez baitakigu gaiaren larritasuna noraino heltzen den. Pello. Hildako asko dauzkagu lokalizatuta, baino beste asko, ordea, ez. Frankistek aginduta edo behartuta, asko eta asko dira Villabonatik alde egin behar izan zutenak, derrigortuta. Errepresa-

liak jasan zituztenak 300 edo 400 bat pertsona izango ziren, gure estimazioen arabera. Txos-tenetan argitasun osoz ikus daiteke herritar askok Villabonatik gutxienez 25 kilometrotara alde egin behar izan zutela.Esti. Liburu honen ekarpenetako bat da, 450 pertsona izendatzen ditugula, modu batera edo bestera frankismoaren errepresioaren jomugan. Eta ondoren gure nahia da (egi-tasmo honen bigarren helmuga esango genuke) pertsona horiei izen abizena jar-tzearen bat izana jartzea, ahots bat, biografia bat,sentimendu bat... eta horretarako lan asko dugu egiteko. Baina ez dakigu zehatz-mehatz nolako dimentsioa hartuko duen guzti honek. Horrexegatik behar dugu erakundeen eta gizarte eragileen babesa, la-naren dimentsioa hartu behar baita kontutan, eta ezinezkoa da hiru pertsonak soilik lan erral-doi hori bere gain hartzea, batez ere ez ditugu-lako funtsezkoak diren baliabideak.

Eta nola gauzatu, beraz, ikerketa potolo hori?Karlos. Estik aipatu bezala, gure baliabideak xumeak dira, hiru pertsona gara eta horrek, noski, guztia mugatzen du.Esti. Liburua hedatzea guretzat estrategikoa da, zabaltzea eta ezagutzera ematea ezinbes-tekoa delako baliabideak lortu ahal izateko. Ez dugu nahi liburu bat egin eta apalean hautsa pilatzen geratzea.

Zein da liburuaren egitura?Esti. Liburuak hiru atal nagusi ditu: bi prologo, bata Euskara eta Kultura zinegotzi den Nora Urbizuk idatzia eta, bestea, Iñaki Egaña histo-riagilearena. Urbizuk herri ikuspegiak eta Udal Gobernuarentzat memoriaren garapenak zein garrantzi dituen agertzen du, eta Egañak, adie-razten du Euskal Memoriak euskal kolektibitate horren berreskurapenean zein funtzio dituen. Azkenengo atala gure epilogoak eta eranskin modura dauden zerrendek osatzen dute. Pello. Liburua dokumentala da erabat. Doku-mentu-interpretazio eskema jarraitzen du, baina interpretazioa ikuspegi historiko batetik.Karlos. Udalak liburu pedagogikoa izan ze-dila eskatu zigun eta abiapuntu hori eurekin partekatu dugu, oso garrantzitsua baita peda-gogikoa izatea, herriko gazteek gertatu zena ezagutu dezaten.

Zer izan da zuentzat lan honetan murgil-tzea? Karlos. Lehenengo sentimendua lotsarena

izan da. Ez dakit zer gertatu den, ez diot zentzu-rik aurkitzen. Ez da normala inor ez kezkatu izana egia jakiteaz. Pello. Niretzat harrigarria da Frankismoak sortu zituen terrorea eta laztura, gertatutakoaren ingu-ruan ezer ez esatera iristeko. Gaur egun oraindik ere beldurra dute askok.Karlos. Herritar asko frankistak egin ziren bel-durra zutelako. Errejimen frankistak Villabonan ezarri zituen agintariak psikopata hutsak ziren. Biztanleek izugarrizko amesgaiztoa bizi izan zuten, Udalean zegoen jendea oso gaiztoa ze-lako. Herritarrak umiliatuak eta irainduak izan ziren. Batzuk falangistak egin ziren Villabonako buruzagien mehatxuen aurrean makurtu egin behar izan zutelako.Esti. Bi sentimendurekin gelditzen naiz: bata, harridura, Villabonan eman zen bortizkeria hori ezagututa, egia ezagutzeaz inor ez kezkatu iza-nagatik. Gure kasuan, helburu xume batekin hasi eta paper horiek arakatzean munstro batekin aurkitu ginen. Bestetik, nire ibilbide pertsonal guztia berresteko balio izan dit, hots, zapalduen historiarekiko beti izan dudan interesa eta kezka konfirmatu dizkit lan honek.

Zer moduzkoa izan da zuen arteko elkarlana?Esti. Hiru lagun gara, izaera desberdinekoak, bai tradizioz eta bai ibilbide politiko aldetik ere, baina eginkizun honek elkartu eta talde sendo bat bi-hurtu gaitu.Karlos. Lan hau bukatu egin behar dugu, eta horren konpromisoa hartu dugu hirurok. Hau lehenengo fasea da, bidearen lehenengo etapa da, besterik ez. Erakundeen, eragileen eta Udala-ren laguntza behar dugu ibilbidea jarraitzeko. Gu prest gaude helmugaraino iristeko.

Herritarrek parte aktiborik izan dezakete ikerketa honetan?Karlos. Etxe guztietan dago zapata kaxa bat eta mundu guztiak dauzka argazki zaharrak. Deial-dia egiten diegu beraz, 18 urtetik gora dituz-ten herritarrei, euren etxean argazkiak eta abar arakatzeko, galdera askoren erantzunak aurki ditzakegu-eta guztion artean.

)“Amasa-Villabona se merece conocer la verdad de lo que pasó aquí durante la dictatura. El Ayuntamiento fue tomado por unos franquistas que instauraron la cultura del miedo y del terror en nuestro pueblo”

)

)

El libro, que se presentará el 9 de noviembre a las 19:00 horas en Mintzola, estará disponible en las librerías de Amasa-Villabona. Su precio es de 10 euros.

“Esta publicación es sólo la primera etapa de la carrera. La segunda será encontrar a esas 450 personas que sabemos fueron castigadas por el régimen. Todo eso está en el archivo”

)

)

)

)“Para llevar a cabo la segunda fase, necesitamos el apoyo de agentes sociales e instituciones, porque la magnitud del trabajo requiere de recursos que no están a nuestro alcance”

)El Archivo del Consistorio demuestra que Villabona fue un pueblo humillado y muy castigado por el régimen franquista )

)

El próximo 9 de noviembre se presentará

el libro Frankismoaren

aztarnak arakatzen

(Analizando las huellas del

Franquismo) de la mano de sus autores: Esti Amenabarro y Karlos Almorza, junto al coordinador

del trabajo Pello Aranburu. El acto de presentación tendrá lugar ese

día a las 19:00 horas en Mintzola. En esta entrevista, los responsables

de la publicación desvelan la cruel realidad que vivieron los habitantes

de Amasa-Villabona durante la dictadura franquista. “Es espeluznante el contenido de la documentación que se encuentra en el Archivo Municipal”,

aseveran.

Liburuaren egileak Pello Aranburu, Karlos Almorza eta Esti Amenabarro.

Portada del libro.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A10 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

ia A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 11( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

ELKARRIZKETA

Page 7: Amavi. 3.zbk

AbdelillahDe Marruecos, lleva año y medio en Amasa-Villabona

“Antes de venir aquí estuve viviendo seis años en Cataluña, por lo que tam-bién hablo catalán. Me gustan los idiomas. En mi país estudié la carrera de lingüística, Filología Árabe. Me encanta aprender idiomas y conocer otras culturas. Gracias a Petra estoy mejorando mi euskera”.

Petra Elser Irakaslea. Alemaniarra izatez. Urte asko daramatza Euskal Herrian

“Ikastaroan toki askotariko jendea dugu: Senegal, Maroko, Errumania, Txile, Portugal, Nikaragua edota Mexiko. Kultur aniztasuna oso aberasgarria da, elkarrengandik asko ikasten baitute. Esaterako, afari-meriendak egiten ditugu eta bakoitzak bere herrialdeko jakiak ekartzen ditu… giro ezin hobea sortzen da”.

LA LENGUA DEPENDE DEL LUGAR DONDE NAZCA CADA UNO. LA VIDA, EN CAMBIO, NOS LLEVA DE UN SITIO A OTRO; MU-

CHAS VECES, SIN QUERER. PARA ALGUNOS INMIGRANTES AMASA-VILLABONA ES UN PUEBLO “DE PASO”; PARA OTROS,

ES LA META. PERO PARA TODOS ELLOS ES UNA FORMA DE CONOCER EL EUSKERA. EL AYUNTAMIENTO, JUNTO CON LA

ASOCIACIÓN BANAIZBAGARA, IMPULSA PROGRAMAS Y CURSOS DESTINADOS A INMIGRANTES QUE DESEEN APRENDER EL

IDIOMA. PORQUE PARTE DE LA INTEGRACIÓN ESTÁ LIGADA INTRÍNSECAMENTE A LA LENGUA. EN AMASA-VILLABONA SON

UNOS 10 LOS INMIGRANTES QUE YA ENTIENDEN Y PRACTICAN EL EUSKERA. ZORIONAK ETA EUTSI GOIARI!

Euskara Zerbitzua denen eskuraEtorkinak ere euskaraz

Rosalía Fierro HernándezMexikarra da eta 2 urte darmatza Amasa-Villa-bonan.

“Nire senarra eta seme-alabak euskaldunak dira. Lehen ez nuen denborarik euskara ikasteko, eguneroko bete-beharrengatik. Orain umeak helduak direnez, niretzat hartu dut denbora euskara ikasteko, beti izan baitut gogoa”.

Gladis DávilaNikaraguakoa. 2 urte eta erdi daramatza herrian.

“Nik nahi nuelako hasi nintzen ikasten, atentzioa

ematen zidan hizkuntzaren doinu berezi hark, oso gustuko dut hasiera-hasieratik. Nire seme-alabak Nikaraguan daude eta aipatzen diet eus-kara ikasten ari naizela… nire bilobak “amona” deitzen dit dagoeneko!”

Euskalduntze AlfabetatzeaAmasa-Villabonako Udalak euskara sustatzeko kanpaina martxan jarri du. Talde homogeneoak sortuz gero, euskara ikastaroak Villabonan bertan antolatuko lirateke. Horrez gain, Udalak matriku-laren %75arte ordainduko du eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago. Diru laguntza jaso ahal izateko, ordea, ondorengo bal-dintza hauek bete behar dira: Villabonan errolda-tuta egotea, gutxienez, %85eko asistentzia izatea, euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendi-menduari dagokionez, eta matrikula ordainduta izatea.

MintzalagunaKalean euskaraz hitz egiteko ohitura eta errazta-suna izan nahi dituzu? Mitzalaguna da soluzioa. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zer-bitzuek beste urte batez Mintzalaguna egitas-moa bultzatu dute. Helburua da euskara ikasten ari direnei kalean hitz egiteko konfiantza hartzen laguntzea. Horretarako hiru laguneko taldeak osatu dira (bi euskara-ikasle era laguntzaile eus-kaldun bat). Talde hauetako kideek konpromisoa hartzen dute astean behin, gutxienez ordubetez, euskaraz aritzeko elkarrekin, kafe bat hartu, kirola egin, paseatu edo nahi duten jarduera egiten duten bitartean”.

Euskararen alde, herrian barrena lasterka

Villabona eta Zizurkilen artean Eus-karaz bizi nahi dut herri lasterketa egin zen joan den irailaren 22an. Amasa-Villabonan Euskaran Ados! lan-mahaia, Kontseilua, Zunbeltz eta Urkamendi elkarteak izan ziren anto-latzaileak, Villabonako eta Zizurkilgo Udalen, Ikastetxeen, EHE-ren, Ba-

naizbagara taldearen eta gazte taldeen laguntza izan zutelarik. Partaide gehie-nek Euskaraz bizi nahi dut kamiseta jan-tzi zuten lasterketa egiteko. “Balantzea positiboa izan zen, jende askok hartu baitzuen parte euskararen aldeko herri-lasterketan”, diote Udaletik.

Felipe RetamalTxiletarra. 30 urte eman ditu Euskal Herrian. Egun Anoetan bizi da.“Euskalteleko komertziala

naiz eta lanagatik ezinbestekoa zait euskara ikastea. Gainera maite dut hizkuntza hau. Nire seme-alabak euskaldunak dira, eta nik saiakera egin behar izan dut euskara ikasteko. Oso pozik nago ikastaro hauekin” .

Tania Azucena GonzálezNicaraguakoa. Amasa-Villabonan bizi da duela 4 urtetatik

“Nire nagusiak euskaraz egiten du eta ho-rrek bultzatu ninduen ikastera. Ezinbeste-koa da hizkuntza ikastea herriko bizitzan integratzeko. Gainera ekintza askotan har-tzen dut parte. Adibidez, euskal kantak oso gogoko ditut eta horiek abesten aritzen naiz sarri!”

AMASA-VILLABONAKO UDALAREN POLITIKA DA EUSKARA ETA BERE ERABILERA HERRITARREN ARTEAN ZA-

BALTZEA. XEDE HORI LORTZEKO, URTE GUZTIAN ERA ASKOTARIKO EKIMENAK SORTU ETA BULTZATZEN DITU

UDALEKO EUSKARA ZERBITZUAK. IKASTURTE BERRIRAKO IKASTAROAK ETA HAINBAT EGITASMO MARTXAN

JARRI DITU SAILAK. “EUSKARA IKASTEKO HERRITARREN ESKURA ERRAMINTAK JARTZEA EZINBESTEKOA DA

HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIO BAT EMATEKO”, DIOTE UDALETIK .

Maite ArregiAmasa-Villabonako Udaleko euskara teknikaria

“Mintzalagunaren lau edizio egin dira da-goeneko, eta balantzea positiboa izan dela esan genezake. Iaz adibidez zazpi talde izan genituen, eta partaideak oso gustura ibili ziren. Euskara hobetzeaz gain, aisiaz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aukera aparta da beraien-tzat. Laguntzaileak behar ditugu aurten, euskal-dun zaharrak, bolondres modura astean behin, ordu betez, euskaldun berriei euskaraz mintza-tzeko. Interesatuak jar daitezela Udaleko Eus-kara Sailarekin harremanetan”.

Eskertza: “Mila esker Pako Ezeizari euskara-ren sustapenaren alde egindako lanagatik, Mintzalaguna egitasmoan urtetan parte hartuz. Gure eskerrik eta agurrik beroena zuretzat, Pako”. Amasa-Villabonako Udala.

HARREMANETARAKO:

Nola integratzen dira etorkinak ikastetxeetan?

Amasa-Villabonako Euskara

Zerbitzua

Tfnoa:

943 693 501

E-posta:

[email protected]@

Mintzalaguneko eta euskaltegiko ikaslea afari batean.

euskaranMaritxu ArostegiFlemingo ikasketa burua“Normalean oso ondo integratzen dira. Ara-zoa da askotan epe motzerako geratzen direla, eta euskara hobetzen ari diren mo-mentuan, herria utzi behar dute askok. Ez da batere erraza euren egoera. Baina oroko-rrean euskara maila ona erakusten dute”.

Kontxi OrmazabalIkastolako zuzendaria“Hizkuntza ez da etorkinentzat oztopo gelaki-deekin harremanak egiteko. Egia da, alabaina, gazteleraz ez dakiten etorkinek euskara as-koz azkarrago ikasten dutela, komunikatzeko garaian ez baitute gaztelera alternatibatzat. Gainera, ikaskideek ere euskaraz egin behar diote etorkin horri, bertakoek euskaraz hitz egiteko ohitura hartzen dutelarik”.

Amasa-Villabonan euskara ikasten ari diren zenbait etorkin.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A12 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

ia A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 13( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

EUSKARA

Page 8: Amavi. 3.zbk

HONDAKINAK INGURUMENA

ONGIZATEA

KOMUNIKAZIOA

La Mancomunidad contrata a la em-presa Spora para implantar el com-postaje doméstico en Tolosaldea

Abriendo camino hacia una gestión de bosques más sostenible

El acondicionamiento del centro San-tiago, en la última fase

La nueva web municipal, operativa a principios de noviembre

El Consistorio, inmerso en la consecu-ción de un Plan de Viabilidad para el Puerta a puerta

Tolosako Mankomunitateak Spora enpresa kontratatu du es-kualdean autokonpostaia ezar-tzeko

Herriko basoen kudeaketa jasangarri baterantz

Santiago Egoitzaren egokitze prozesua, azken txanpan

Webgune berria, erabilgarri azaro hasieran

Udalak atez atekoaren bideragarritasun planean lanean dihardu

La Mancomunidad de Tolosa acaba de contratar a la empresa catalana Spora, de-dicada a servicios ambientales, para llevar a cabo la implantación del compostaje doméstico en la comarca. Ese acuerdo fa-vorecerá el fomento del autocompost en los municipios que conforman Tolosaldea, entre ellos Amasa-Villabona. Las partes cita-das han comenzado ya a trabajar de forma conjunta en aras de impulsar el compostaje doméstico en los pueblos de Tolosaldea.

El Consistorio está barajando diferen-tes posibilidades, junto con el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Gipuzkoa, para dar un giro de 180 grados al sistema de explotación de los bosques de Amasa-Villabona. “Queremos poner en marcha una gestión más sostenible y perenne que a la larga pueda beneficiar a los habitantes de Amasa-Villabona; como por ejemplo, siste-mas de calefacción provistas de biomasa en los edificios públicos como el polideportivo Olaederra o los centros educativos”, co-menta el alcalde Galder Azkue.

La Diputación Foral de Gipuzkoa ayudará económicamente tanto en la redacción del proyecto como en la ejecución de la obra. El coste de la redacción asciende a 22.258 euros, de los cuales el ente foral asumirá 16.693 euros. En 2013 darán comienzo las obras, que supondrán un coste de 655.533€.

A ese respecto, el Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha reiterado que “por ley, todas las Residencias deberían de estar en manos de la Diputación Foral de Gipuzkoa”. “El Consistorio no tiene porque asumir ni un euro pero habrá que funcionar así hasta que la Residencia esté en manos del ente foral”.

La nueva web municipal está ya en la última fase de elaboración. Aunque ya está práctica-mente finalizada, el Gobierno Municipal de Amasa-Villabona ha decidido retrasar su pre-sentación oficial, con motivo de las elecciones del 21 de octubre. “No queremos presentar la web en el marco de la campaña electoral; hemos decidido demorar su puesta en marcha para darle la importancia que se merece”, expli-can desde el Consistorio.

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona trabaja ya en la implantación del sistema Puerta a puerta. A ese efecto, el Consisto-rio ya ha dado los primeros pasos. Según ha informado el Alcalde del municipio, Galder Azkue, el Gobierno municipal “tiene entre manos un plan de viabililidad”. “A finales de este año pondremos en marcha un proceso de participación y, a principios de 2013, se llevará a cabo la implantación del Puerta a puerta”.

Akordio horren helburua da Tolo-saldeako herrietan autokonpostaia sustatzea. Eskualdean aurkitzen da Amasa-Villabona, beraz, Udalak au-tokonpostaiaren alde lan egingo du Tolosaldea eta Spora enpresaren aho-lkularitza medio. Aipatutako erakun-deak hasi dira jada lanean, Tolosaldean etxean konposta egiteko ohitura bul-tzatze aldera.

Amasa-Villabonako Udalak herriko basoen kudeaketa jasangarri bate-rantz nahi du abiatu. Horregatik, azken aldian Eusko Jaurlaritzarekin eta Gi-puzkoako Foru Aldundiarekin harre-manetan ibili da gai hau sakonean uztartzeko. “Azken asteotan Eusko Jaurlaritza eta aldundiarekin harre-manetan gabiltza, herriko basoei etekina modu jasangarri batean ateratzeko alternatibak aztertze-ko asmoz”, azpimarratu du Gal-der Azkuek, Amasa-Villabonako

Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudira egokitu ahal izateko, azken urteotan hainbat obra burutu dira San-tiago Egoitzan. Baina, prozesu guztia amaitutzat emateko, beste obra bat geratzen zen egiteke. Horren harira, Gi-puzkoako Foru Aldundiak diruz lagun-duko ditu proiektuaren erredakzioa eta exekuzioa. 2012. urte amaierarako egi-tasmoa idatzia egongo da eta 22.258 euroko kostua izango du –horietatik 16.693 euro Aldundiak ordainduko ditu–. 2013an, berriz, obrei ekingo zaie. Lan horiek gauzatzeko aurrekontua 655.533 eurotakoa da.

Udaleko web berriaren elaborazioa azken txanpan aurkitzen da. Ia guztiz bukatuta egon arren, Amasa-Villa-bonako Udalak haren aurkezpen pu-blikoa atzeratzea erabaki du, datorren urriaren 21ean egingo diren hautes-kundeak medio. “Webguneari merezi

Atez ateko sistemaren inplan-tazioa 2013 hasierarako au-rreikusten da

Amasa-Villabonako Udalak atez ateko sistemaren inplan-tazioan lanean dihardu jada. Batzar Orokorrean herrian sis-tema horren ezarpena onartu ze-netik, Udalak hainbat urrats eman ditu atez atekoa herrian modu egokienean finkatzeko. “Atez ate-

Amasa-Villabonako Udalak azpima-rratzen du, “legez, Gipuzkoako Foru Al-dundiaren esku egon beharko luketela lurraldeko zaharren egoitza guztiak”. “Ia denak halaxe daude, baina gurea be-zala, badira oraindik Udalon esku gelditu diren hainbat egoitza, Udalari ez dagokio legez euro bakar bat ere jartzea, baina Aldundiaren izenean egon arte, honela funtzionatu beharra daukagu”. Udaleko ordezkariek espero dute Aldundiak “be-randu baino lehen” Amasa-Villabonako Santiago Egoitza “bere gain hartzea”.

koarekin aurrera darraigu eta bideragarritasun plana esku artean daukagu; orain, parte-hartze prozesuak eta ezarpena etorriko dira urte amaieran eta hasieran, hurrenez hurren”, azaldu du Galder Azkuek, Amasa-Villabonako Alkateak.

Alkateak. “Proiektu interesgarri bat atera daiteke energia berriz-tagarriak eta landa ingurua lotuz: biomasaz hornitutako kalefakzio sistemak eraikin publikoetan –Olaederra kiroldegia eta herriko ikastetxea aipatzen ditu–… Ildo horretatik jarraituko dugu lanean. Gainera, hemendik aurrera, men-diaren kudeaketa iraunkor bat emate aldera, bertako espezieen kontserbazioa eta leheneratzea izango da gure lehentasuna”.

Udalak Zero Zaborri buruzko hainbat hitzaldi eskaini zituen joan den ekainean.

Spora enpresak Katalunian egindako kanpai-na baten irudia.

duen garrantzia eman nahi diogu, eremu politikotik kanpo; horregatik nahiago izan dugu hauteskundeak pasa ostean herrita-rrei aurkeztea”, azaldu dute Udaletik.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A14 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

urr

ia A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 15( )amavi / / / / / /

2012

ko u

rria

LABURRAK

Page 9: Amavi. 3.zbk

2 0 1 2 k o U R R I A

Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila

harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa!

AMASA-VILLABONATAR guztientzat

@

3993

-012

Pap

er b

irzik

latu

an e

gina

D.L

. SS-

1158

-200

9

“Samartiñen antolaketak lan han-dia eskatzen duen arren, gustura jarduten dugu egitaraua egiten”.Ainhoa Barandiaranen eta Miren Jauregiren hitzak dira hauek. Zazpi bat urte daramatzate Ama-sako jaiak antolatzen. Eta bizi guz-tia Samartiñez gozatzen. Xarma berezia dutela nabarmentzen dute: “Oso festa herrikoiak dira, parte-hartze handia izaten dute, batik bat gazteen artean. Villa-bonatik eta inguruko herrietatik jende asko etortzen da, batez ere asteburuan, gauez”, diote. Amasako 20 bat gazte arduratzen dira guztia antolatzeaz, ez da zifra

makala Amasak duen biztanle ko-purua kontuan hartuz gero. Buru-belarri lanean aritu ondoren, lortu dute helburua: adin guztietako pertsonentzat erakargarri den egitarau zabala sortzea. Nabar-mentzekoa dira, besteak beste, Mendi Duatloia, bigarren urtez (berez XV. edizioa da, bigarrena ordea maila profesionalean), Eus-kal Herriko lasterkari trebatuenak bilduko dituena, edota azaroaren 8an, ostegunean, beste urte betez egingo den Gazte Eguna, Samar-tiñetako egunik “kuttunena” gaz-teen artean.

SAMARTIÑAK ATE JOKA DITUGU. ASTE GUTXIREN BURUAN AMASA JAI GIROAN MURGILDUKO DA. FESTA EGITARAU ZABALA TAXUTU DUTE ANTOLATZAILEEK AURTENGOAN ERE, “ADIN GUZTIETAKO PERTSONENTZAT” PENTSATUA.

AZAROAREN 3AN EGINGO DEN AZOKA BEREZIAREN BIGARREN EDIZIOAK EMANGO DIE HASIERA FESTEI, ETA

HILAREN 11RA ARTE JARDUERA UGARI IZANGO DIRA GOZAGARRI. ZATOZ BERAZ AMASARA, ZATOZ FESTARA!!

[email protected]

Badatoz

“Antolatze lanetan izaten garenon bataz-bestekoa 15 eta 23 urte bitartekoa da. Beraz, gazteak gara, oro har, festak prestatzen ditugunak. Amasar guztiak gonbi-

datzen ditugu datozen larunbat goizetan egingo ditugun bilere-tara. Guztion partehartzea baita jai arrakastatsuak lortzeko giltza”. Ainhoa Barandiaran eta Miren JauregiAntolatzaileak

943 69 21 00

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O ( )amavi

egitaraua

OHARRAK:

*Azoka Berezian postua jartzeko, aurrez izena eman beharko da Uxo-Toki, Iturri Goxo edota Elizan dauden paperetan, urriaren 28a baino lehen.

*Bakailu Lehiaketan parte hartu ahal izateko, Uxo-Tokin, Iturri Goxon eta Elizan itsatsita dauden paperetan eman be-harko da izena. Azken eguna, azaroak 3.

Azaroak 3, larunbata. 10:00-14:00: Amasako II. Azoka berezia (apuntatzeko azken eguna urriaren 28a). Iluntzeko 20:30ean: Mon-deju afaria Uxo-Toki elkar-tean.

Azaroak 4, igandea. 11:00: Euskal Herriko II. Mendi duatloi zirkuitua.

Azaroak 7, asteazkena. 19:30ean: Txupinazoa, Mar-tina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.

Azaroak 8, Gazteen eguna Goizeko 6:00etan: Gazteen gosaria Ongi Etorri tabernan, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.14:30ean: Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 16:30ean: Soka dantza eta Aurreskua plazan. Ondoren: Trikitilarien erro-meria. 21:00etan: Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 9, ostirala. 17:15: Pailazoen emanaldia Ondoren: Txokolate beroa. 20:00etan: Amasako XXI.Bakailo Lehiaketa frontoian. 23:30etatik aurrera: MOZO-RRO GAUA, Dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik.

Azaroak 10, larunbata. 11:00etan: Ume Krosa 6. mailara arteko umeentzat. 14:00etan: Herri Bazkaria. 18:30ean: Kantaldia. 22:30ean: Bertso Saioa. Ondoren: Dantzaldia Triki ta Ke taldearen eskutik.

Azaroak 11, San Martin eguna

10:30ean: Meza Nagusia. Ondoren: Idi demak, triki-tilariekin alaituz eta ume jolasak Frontoian. 18:00etan: Herri kirolak he-rriko gazteen eskutik. Ondoren: Martina Sorgi-naren agurra eta ondoren XXIII. Intxorraren aldatzea.

Urriak 28 eta 29. Sua filma Modu autokudeatuan egindako film herrikoia.

28an, 19:30ean proiekzioa. Aurretik, egileek eta parte-hartzaileek filmaren aurkezpen txiki bat egingo dute. 29an, 21:30ean filmaren proie-kzioa.

Azaroak 3 Amasako II. Azoka Berezia

Azaroak 4 Barrura begirako lei-hoak filma. 19:30ean.Amasako XX. Duatloia.

Azaroaren 7, 8 eta 9anAhoa Bete Hots Jardu-naldiak, Mintzolaren

kult

ur

agen

da

eskutik. “Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkun-tzan” Subijana Etxean. www.mintzola.com

Azaroaren 8tik 11raAmasako Samartinak

Azaroaren 19tik 25eraAizkardiren XXIX.

Mendi Astea. www.aizkardi.com

Azaroaren 25eanGenero indarkeria-ren aurkako eguna. 19:30ean, film ema-naldia Gurea zineman, Hutsunea Betezen eskutik.