una bella sfida formale tra quattro e cinquecento · hitz-gakoak: berpizkundea, fortifikazioa,...

4
40. zenbakia / Topaketen kartografia III 47 ARTIKULU ZIENTIFIKOA Artikulu honek 2019. urteko ekainean defendatutako doktorego-tesiaren ikergai nagusiak laburbiltzen ditu. EHUko Arkitektura Sailean egina, lanaren behin betiko argudioak Florentziako Unibertsitatean eginiko egonaldi baten eta Uffizi museoko Gabinetto dei Disegni, Casa Buonarotti eta Florentziako Kunsthistoriches Institut erakundeek emandako sostenguaren ondorio dira. /// Nire tesiaren ildo nagusitzat hartu ditudan harresigintza modernoaren jatorriek irakaspen garrantzitsuak dituzte nire ofizioa ulertzeko dudan moduarentzat. Hortaz, eginiko ikerketak fortifikazioaren oinarri arkitektonikoak argitzeko helburua izan du; hau da, haien forman atxikiak dauden logika funtzionala eta espresiboaren arrazoiak azaleratzekoa. Bestalde, ahalegin honen oinarrian arkitekturaren alde humanistikoaren aldarrikapen bat dago, momentu kritikoenetan ere arkitekturak behar tekniko eta erabilgarrietatik harago joateko duen beharraren aldarria. Helburu hori lortzeko, fortifikazioari zuzendutako lan eta ikerketetan nagusi diren ikuspuntu tekniko eta finalistak saihestea beharrezkoa zen. Hau da, defentsa-arkitekturaren berritze-prozesua ibilbide ireki gisa ulertzeko beharra zegoen, problematika tekniko edo militarretatik askoz harago doan arazo baten modura (Díez, 2019: 23). Hortaz, Berpizkundeko arkitektoek fortifikazioa bere oinarrietatik sorberritzeko eginiko ahaleginak izan dira nire tesiaren funtsa. Sortze-momentu zehatz hori da ikerketan interes handien izan duena, bere momentuan izan zuen intentsitateagatik, bere berezitasunagatik eta beste edozein arkitekturaren sortze-prozesurekin dituen lotura estuengatik. Harresigintza berri baten premia Egiaz, momentu hartaraino (XV. mendearen azken erdiraino), ez ziren inoiz suertatu (hamarkada gutxiko epean eta hain premia handiarekin) arkitektura zehatz baten forma-errepertorio guztia bere oinarrietatik birsortzeko baldintzak. Izan ere, Antzinarotik Erdi Aroraino, gotorleku eta hiribilduen harresiak funtsean berdina zen babes-logika baten ondorio ziren forma eta adierazpen logika berdin batzuen baitan egituratu ohi ziren. Artilleria asmatzearen eta garai hartan izan zuen garapen gorakorraren ondorioz, ordea, gerlaren oinarri guztiak errotik aldatu ziren; ondorioz, Erdi Aroko harresi guztiak bat-batean zaharkitu eta defentsa-arkitekturen premiazko eraberritze-prozesu bat abiatu zen. Gerlaren etengabeko mehatxuak, eguneroko segurtasun gabeko giro itogarriak, Berpizkundeko Italia modu erabakigarrian kolpatu zuen; indarkeria egiturazko eragile bilakatu zen, eta gai horri dagokionez, arkitektoen fortifikazioarekiko ardurak modu erabakigarrian moldatu ziren (Fara, 1993). Artilleriaren botere suntsitzaileari aurre egiteko gai izango zen fortifikazio-sistema berri bat sortzeko beharra Berpizkundeko erronka nagusietako bat bihurtu zen, eta arkitekturaren ikuspuntua, arte guztien arteko zeharkako ofizio izanda eta bere ikuspegi panoramikoari esker, erabakigarria izan zen problematika hori bere konplexutasuna kontuan hartuta hausnartzeko. Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento Fortifikazioaren arkitektura-forma berri baten sortzea Berpizkundeko arkitektoen eskutik ///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////// Abstract: In this paper, we will show how modern fortification becomes the reference for the study of the principles that govern the architectural form. In addition to the utilitarian character traditionally associated with fortification, we will discuss how it is possible to assign to it other aspects related to the base of architectural thought and how these constitute the main reason for these fortifications. Key words: Renaissance, fortification, form, Italy. Laburpena: Harresigintza modernoaren hastapenak dira kasu honetan forma arkitektonikoaren oinarriak aztertzeko aukeratutako aitzakia. Fortifikazioari tradizionalki atxiki zaizkion pragmatikotasun eta funtzionaltasunaren atzean behar militarretatik harago doazen hausnarketa sendoak badaude, eta azken horiek dira haien izateko arrazoiaren funts nagusia. Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10 Onartze data: 2020-01-15 Aritz Díez Oronoz Arkitektoa Aldiri, 2019, IV, 40, 47-50, ISSN 1889-7185

Upload: others

Post on 20-Jan-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento · Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10 Onartze data: 2020-01-15 Aritz Díez Oronoz

40. zenbakia / Topaketen kartografia III

47

ARTIKULU ZIENTIFIKOA

Artikulu honek 2019. urteko ekainean defendatutako doktorego-tesiaren ikergai nagusiak laburbiltzen ditu. EHUko Arkitektura Sailean egina, lanaren behin betiko argudioak Florentziako Unibertsitatean eginiko egonaldi baten eta Uffizi museoko Gabinetto dei Disegni, Casa Buonarotti eta Florentziako Kunsthistoriches Institut erakundeek emandako sostenguaren ondorio dira.

///

Nire tesiaren ildo nagusitzat hartu ditudan harresigintza modernoaren jatorriek irakaspen garrantzitsuak dituzte nire ofizioa ulertzeko dudan moduarentzat. Hortaz, eginiko ikerketak fortifikazioaren oinarri arkitektonikoak argitzeko helburua izan du; hau da, haien forman atxikiak dauden logika funtzionala eta espresiboaren arrazoiak azaleratzekoa. Bestalde, ahalegin honen oinarrian arkitekturaren alde humanistikoaren aldarrikapen bat dago, momentu kritikoenetan ere arkitekturak behar tekniko eta erabilgarrietatik harago joateko duen beharraren aldarria.

Helburu hori lortzeko, fortifikazioari zuzendutako lan eta ikerketetan nagusi diren ikuspuntu tekniko eta finalistak saihestea beharrezkoa zen. Hau da, defentsa-arkitekturaren berritze-prozesua ibilbide ireki gisa ulertzeko beharra zegoen, problematika tekniko edo militarretatik askoz harago doan arazo baten modura (Díez, 2019: 23).

Hortaz, Berpizkundeko arkitektoek fortifikazioa bere oinarrietatik sorberritzeko eginiko ahaleginak izan dira nire tesiaren funtsa. Sortze-momentu zehatz hori da ikerketan interes handien izan duena, bere momentuan izan zuen intentsitateagatik, bere berezitasunagatik eta beste

edozein arkitekturaren sortze-prozesurekin dituen lotura estuengatik.

Harresigintza berri baten premia

Egiaz, momentu hartaraino (XV. mendearen azken erdiraino), ez ziren inoiz suertatu (hamarkada gutxiko epean eta hain premia handiarekin) arkitektura zehatz baten forma-errepertorio guztia bere oinarrietatik birsortzeko baldintzak. Izan ere, Antzinarotik Erdi Aroraino, gotorleku eta hiribilduen harresiak funtsean berdina zen babes-logika baten ondorio ziren forma eta adierazpen logika berdin batzuen baitan egituratu ohi ziren.

Artilleria asmatzearen eta garai hartan izan zuen garapen gorakorraren ondorioz, ordea, gerlaren oinarri guztiak errotik aldatu ziren; ondorioz, Erdi Aroko harresi guztiak bat-batean zaharkitu eta defentsa-arkitekturen premiazko eraberritze-prozesu bat abiatu zen.

Gerlaren etengabeko mehatxuak, eguneroko segurtasun gabeko giro itogarriak, Berpizkundeko Italia modu erabakigarrian kolpatu zuen; indarkeria egiturazko eragile bilakatu zen, eta gai horri dagokionez, arkitektoen fortifikazioarekiko ardurak modu erabakigarrian moldatu ziren (Fara, 1993).

Artilleriaren botere suntsitzaileari aurre egiteko gai izango zen fortifikazio-sistema berri bat sortzeko beharra Berpizkundeko erronka nagusietako bat bihurtu zen, eta arkitekturaren ikuspuntua, arte guztien arteko zeharkako ofizio izanda eta bere ikuspegi panoramikoari esker, erabakigarria izan zen problematika hori bere konplexutasuna kontuan hartuta hausnartzeko.

Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento

Fortifikazioaren arkitektura-forma berri baten sortzea Berpizkundeko arkitektoen eskutik

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Abstract: In this paper, we will show how modern fortification becomes the reference for the study of the principles that govern the architectural form. In addition to the utilitarian character traditionally associated with fortification, we will discuss how it is possible to assign to it other aspects related to the base of architectural thought and how these constitute the main reason for these fortifications.

Key words: Renaissance, fortification, form, Italy.

Laburpena: Harresigintza modernoaren hastapenak dira kasu honetan forma arkitektonikoaren oinarriak aztertzeko aukeratutako aitzakia. Fortifikazioari tradizionalki atxiki zaizkion pragmatikotasun eta funtzionaltasunaren atzean behar militarretatik harago doazen hausnarketa sendoak badaude, eta azken horiek dira haien izateko arrazoiaren funts nagusia.

Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10

Onartze data: 2020-01-15

Aritz Díez OronozArkitektoa

Aldiri, 2019, IV, 40, 47-50, ISSN 1889-7185

Page 2: Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento · Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10 Onartze data: 2020-01-15 Aritz Díez Oronoz

Aldiri. Arkitektura eta abar

48

Artilleriaren erabilpenak ekarritako erronka tekniko eta funtzionalak garrantzia bazuen ere, fortifikazioaren aferan bazeuden behar militarretatik haragoko beste hainbat kontu garrantzitsu. Zinez beharrezkoa zen Erdi Aroko harresien irudia eta adierazpenaren oinarri zen forma-errepertorio zehatza ordezkatzeko lengoaia berri bat aurkitzea. Hau da, ezinbestekoa zen iruditeria kolektiboaren babes eta nortasunaren irudi ziren Erdi Aroko harresien formen ordezko egoki eta egiazko bat aurkitzea (1. eta 2. irudiak) (Sica, 1970).

Erronka horren ardatz nagusia, artilleriaren legeak arkitekturak berezkoak dituen erreminta eta baliabideen bidez ulertzeko bide bat aurkitzea izan zen. Alegia, artilleriaren errealitate kaotikoa arau zehatz eta apaletan laburbiltzea, haren esentzia ulertarazteko eta fortifikazioaren konplexutasun funtzional eta espresiboa kontuan hartzen zituzten irtenbide berri eta eraginkorrak proposatzea.

Geometria eta formaren garrantzia

Momentu hartan Berpizkundeko artea errotik eraldatzen ari zen. Perspektiba Linealak zekarren pentsamoldeen eraldaketa erabakigarria izan zen afera horri konponbide egokia emateko. Perspektibak, espazioa ulertu eta irudikatzeko bidean sekulako iraultza ekarri ez ezik, era guztietako esperientziak arau geometriko sistematizatuen bidez ulertzeko bidea ere ireki zuen (Panofsky, 1927). Haren bidez, ikusmenarekin erlazioan dauden esperientzia oro arau geometriko bakun eta sistematikoen bidez sinplifikatu zitezkeen eta, hortaz, perspektiba linealaren eraginaren bidez Berpizkundeko espazio irudikatua espazio sistematizatu bilakatu zenez, errealitatea aldi berean geometriaren bidez sistematizatu zitekeen esperientzia bihurtu zen (3. irudia).

Era horretan, marrazketa eta geometria funtsezko erreminta bilakatu ziren artilleriaren arauak ulertu eta gai honen inguruko arkitektoen hausnarketak zuzentzeko orduan. Fortifikazioa geometriaren bidez hausnartutako afera bihurtu zen eta, ondorioz, defentsa-arkitektura horien formak hartu zuen arkitektoen egitasmoen protagonismo guztia, haien ofizioarentzat esperimentazio-esparru emankor bihurtuz eta proposatutako eraikinak inoiz ikusi gabeko emaitzetaraino bultzatuz.

Formaren logika berria

Hain zuzen ere, harresigintzaren benetako birsortze-prozesua geometriaren eta formaren logika-aldaketa horrekin hasi zen. Ordura arteko Erdi Aroko harresien oinarri logikoan zegoen «materialen erresistentziaren logika», F.P. Fiorek lehen aldiz izendatu zuen «formaren erresistentzia logikara» aldatu zen (Marconi, 1978: 26).

Artilleriaren tiro dinamikoari geometria pasiboetan oinarritutako eraikinekin aurre egiteko ideia honek logika geometrikoarekiko funtsezkoak ziren bi fortifikazio-familia sortu zituen. Alde batetik, forma borobiletan oinarritutakoak eta, beste alde batetik, angelu zorrotzekin sortutako forma inklinatuetan oinarritutakoak (Marani, 1984: 47).

Francesco di Giorgio Martini arkitektoak eraikitako Sassocorvaro eta Mondavioko gotorlekuak arketipikoak

1. irudia ~ XV. mendearen bigarren erdiko zenbait gotorlekuren gailurrak.

2. irudia ~ XVI. mendearen hasierako zenbait gotorlekuren gailurrak.Irudien egilea ~ Aritz Díez Oronoz

3. irudia ~ Perspektiba linealaren metodoaren eta artilleriaren tiroaren arteko konparaketa.Egilea ~ Albretch Dürer.

Page 3: Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento · Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10 Onartze data: 2020-01-15 Aritz Díez Oronoz

40. zenbakia / Topaketen kartografia III

49

dira haien formaren logikari dagokionez, eta argi uzten dute egitura geometriko biekin sortutako fortifikazioek duten gaitasun espresiboa (Fiore; Tafuri, 1993). Geometria borobiletan oinarritutako gotorlekuen erantzuna pasiboa bazen, angeluetan eta plano inklinatuetan oinarritutakoek fortifikazioaren garapenarentzat funtsezkoa suertatuko zen itxura aktiboago eta oldarkorragoa garatuko dute. Era horretan, geometria horiekin sortutako forma zorrotzen angeluak nabarmentzeko joera harresien baliabide espresibo nagusi bilakatu zen (4. eta 5. irudiak).

Harresigintza bateratzaile baterantz

Angeluetan oinarritutako harresien nagusitasunak geometria zuzenekin burututako gotorlekuak lehenetsi zituen. Ondorioz, perspektiba linealaren irudikapenetan gertatu ohi den modura, tiroaren gidalerro zuzenak fortifikazioen geometria eta formaren definizioan geroz eta garrantzi handiagoa hartu zuen, eraikinen angelu, orientazio, dimentsio eta bestelako ezaugarri guztiak zehaztuz. Era berean, logika geometriko honek hasieran zuen intuiziozko izaera galtzen joan zen pausoz pauso eta arkitekto bakoitzaren esku zegoen erreminta bat izatetik metodo sistematizatu eta arautu bat izatera pasa zen.

Henri Focillonen hitzetan, «ezer ez da hain erakargarria —eta ezer ez, batzuetan, funtsadunagoa— formak barne-logika baten menpe erakusteak baino» (Focillon, 1943: 15). Hain zuzen ere, fortifikazio modernoan gertatu zen modura, haien geometria-arau propioekin burututako formak sortu dituzten beharrekin bat etorri ohi dira beti, sistema berri bat sortuz (6. irudia).

Fortifikazioen osotasuna zehazten zuen sistema geometriko arautu baten finkatzeak mugatzen du birsortze-prozesu honen amaiera eta, ondorioz, aukeratutako ikerketa-lanaren bukaera. Berpizkundeko arkitektoek prozesu honetan izan zuten arrakasta bermatzen dute defentsa-sistema honek izan zuen harrera zabalak, mendeetan zehar izan zuen erabilpenak eta hiri-ideia berri baten definizioan izan zuen eraginak.

Paradoxikoa bada ere, arkitektoek lortutako arrakasta, hau da, fortifikazioaren konplexutasun guztia kontuan hartzen zuen defentsa-sistema eraginkor eta geometrikoki erraza zena sortzea, haien kanporatzearen arrazoi nagusi bilakatu zen (Fara, 1993: 87). Fortifikazioa arau eta geometria zehatzekin arautuz joan zen neurrian, arkitektoek bermatzen zuten esperimentazio-prozesuaren indarra garrantzia galduz joan zen, harresigintza bere araudi zehatzen menpe geratu zen arte (7. irudia).

Ondorioz, defentsa-arkitekturaren afera arkitektoen adimenaren bizigarri izatetik arau geometrikoetan oinarritutako metodo bat izatera murriztu zen. Gaston Bachelard-ek dioen moduan, «arte oro autonomoa bilakatzen den momentuan, abiapuntu berri bat hartzen du» (Bachelard, 1957: 24). Momentu hartatik aurrera, nortasun pragmatikoagoa zuten ingeniari militarrek harresiak eraikitzeko ardura guztia har zezaketen, arkitektoek sortutako metodoak oinarrian zituen hausnarketen zabaltasun eta aniztasun guztia alde batera utziz.

4. irudia ~ Sassocorvaroko gotorlekua, 1478. urtea.Egilea ~ Aritz Díez Oronoz.

5. irudia ~ Mondavioko gotorlekua, 1483. urtea.Egilea ~ Aritz Díez Oronoz.

Aldiri, 2019, IV, 40, 47-50, ISSN 1889-7185

Page 4: Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento · Hitz-gakoak: Berpizkundea, fortifikazioa, forma, Italia. Jasotze data: 2019-12-10 Onartze data: 2020-01-15 Aritz Díez Oronoz

Aldiri. Arkitektura eta abar

50

Afera honen irakaspenak

Nire ustez garrantzitsua da adieraztea tradizionalki fortifikazioari atxiki zaizkion pragmatikotasun eta funtzionaltasunaren atzean behar militarretatik harago doazen hausnarketa sendoak daudela, gizakiaren edozein sormen-prozesutan parte hartzen duten hausnarketa berak, alegia (Diez, 2019: 355).

Batetik, gizakiaren izate arrazionalean oinarritutako geometria eta forma bat, gure adimenak gogoetak hausnartu eta bateratzeko duen baliabide garrantzitsuena, pentsatutako forma bera sorrarazten dituen premiak norberaren helburu eta desioekin lotzen dituenak. Bestetik, kanpo-beharren eta gizakiak pentsatutako formaren bitarteko den edertasun bat ageri ohi da gauzen eitearen eta haien barne-biziaren arteko oreka egokia adieraztera ematen duena. Emozioetara lotua dagoen edertasuna, alegia, baina objektuen barne- eta kanpo-koherentziarentzat beharrezkotzat jotzen den egiturazko ezaugarria.

Harresigintza modernoa arkitekturaren erreminta propioekin hausnartutako afera izan zen. Arkitekturak, edertasunaren bidez, haren geometria eta formaren barne-koherentziaren bidez adierazteko duen gaitasunean oinarritutakoa. Azken batez, zinez dramatikoa izan zen momentu batean sortutako defentsa-sistema bat, baina une oro ardura eta helburu zabalagoekin hausnartutakoa, ezertarako desegoki ulertutako pragmatismo baten mugetara murriztutakoa, baizik eta arkitektura oro bezala, afera funtzional edo tekniko bakunetatik harago doana.

///

Bibliografia

Bachelard, G. (1957): La Poétique de l’espace, Presses Universitaires de France, Paris.

Diez Oronoz, A (2019): Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento. La nascita di una nuova forma architettonica della fortificazione nei grandi architetti del Rinascimento italiano, (Tesia) Euskal Herriko Unibertsitatea, Arkitektura Saila. Zuzendariak: Andrés Caballero Lobera eta Alberto Ustarroz Calatayud.

Fara, A. (1993): La città da Guerra, Giulio Einaudi Editore, Torino.

Fiore, F.P. eta Tafuri, M. (1993): Francesco di Giorgio Architetto, Electa, Milano.

Focillon, H. (1943): Vies des Formes suivi de Éloge de la main, Presses Universitaires de France, Paris.

Marani, P.C. (1984): Disegni di fortificazioni da Leonardo a Michelangelo, Cantini edizioni d’Arte, Firenze.

Marconi, P. (1978): I Castelli. Architettura e difesa nel territorio tra Medioeveo e Rinascimento, Istituto Geografico de Agostini, Novara, Italia.

Panofsky, E (1927): Die Perspektive als «Symbolische Form», Vorträge der Bibliothek Warbug, Leipzig-Berlin.

Sica, P (1970): L’immagine della città da Sparta a las Vegas, Gius. Laterza & Figli, Erroma-Bari.

6. irudia ~ Leonardo da Vinciren Pionbinoko gazteluarentzako proiektuaren dorrea, 1504. urtea.Egilea ~ Aritz Díez Oronoz

7. irudia ~ Palmanovako hiri gotortuaren XVI. eta XVIII. mendeetako planoen arteko konparaketa.Egilea ~ Vincenzo Scamozzi

Aldiri, 2019, IV, 40, 47-50, ISSN 1889-7185