mataderoa herriarentzat! proiektua
DESCRIPTION
2012ko ekainaTRANSCRIPT
����������
��� ��� ���
� ������� ����� ��� �� ���
� ������������ �� �!" �� �!� ��#�� ���!"����"�$���� ����
� ��!�� �#�����������%�!� � ��������!����!��� ��������� ����&
� '� ����!�������� ���"� ���� ��� � ��� �(��)
� *������ �������!�� �������"��# ��!%����"������� �� �� �� �����
+ ,�����-��!" �� �%���!�!��� �!��� �����#� ��� ������ �"�� �����
& ,�����-���$��������#������������� �������"���!�� �+
( ,�����-���� �� � #����������#���"!�� � �&
) ,�����-�����.!���� ������!� �(
� /�� �� �� �)
� 0�"� �� ������� ���� ����!� �!������������� !�� ����� ��� �� � #����� ����
MEMORIA
Hamarkada baino gehiago da Trapagarango gaztetxea sortu zela. Denbora tarte horretan, gazte
multzo batek sortutako ekimen asanbleario eta autogestionarioak bide egin du. Asko izan dira
bertatik igarotako belaunaldiak eta ehunaka gaztetxeko ekimen batean edo bestean parte hartuz,
espazioa erabilgarri egin dutenak. Epealdi horretan gaztetxeak, antolakuntza eta kultur eredu
alternatibo bat eskaintzeaz gain, herrian garrantzitsu eta esanguratsu diren ekimenak sortzeko
gaitasuna izan du (Carrascoliendas, Lonjero Eguna, Gazteguna, antzerki emanaldiak, olerkigintza,
bertsolaritza, hitzaldiak, mahai inguruak, zinea, kontzertuak...).
Urte hauetan guztietan okupatutako lokal batean garatu da proiektua. Gaztetxea herrian integratua
egoten saiatu da eta gazteek une bakoitzean izan dituzten kezka eta asmoei erantzuteko
baliagarria izan da. Proiektuak espazioa irabazi du bai herrian bai herriko elkarte sarean. Izan ere,
badira beste zenbait elkarterekin elkarlanean antolatzen diren ekimenak. Hala ere, herriko jarduna
normala den arren, gaztetxearen egoera eta iraunkortasuna ez dago ziurtatua. Gaztetxean
gauzatutako esperientzia zein bertatik sortutako ekimenak goraipatu eta herriarentzat baikorki
baloratzen baditugu, bada errekonozitu eta bere jarduna ziurtasunez garatzeko aukera emateko
garaia.
Udalak badu hor zer eginik eta Zaballako mataderoa da udalak hutsik duen instalazioetako bat.
Beraz, herrian dauden espazio eta erakinak aztertu eta gero, uste dugu mataderoa egokia dela
lerro hauen artean azaltzen ari garen proiektuaren garapenerako. Erakina izatea pausuetako bat
da; eta hurrengoa? Hau da, nola sortu asanblearismo eta autogestioaren esparrutik herriari ahalik
eta gehien aportatuko dion proiektu publikoa? Erantzuna da gakoa. Proiektuaren funtsezko gakoa.
Trapagaranen ez dago gazteei zuzendutako lokalik. Zaballan ez dago auzokideei zerbitzu ematen
dien ekipamendurik. Gaztetxean asanbladan eta autogestioan oinarritutako esperientzia bat garatu
dute gazteek. Bertatik herrian esanguratsuak diren hainbat ekimen sortu dira eta asanblada eta
autogestio esparrua herriarentzat emankorra eta beharrezko dela erakutsi. Nola atera daiteke
errendimendu handiena orain arte garatutako esperientziari? Nola uztartu genitzake errealitate
hauek guztiak eta herrian emankor izango den sorkuntza, eta era berean, elkartruke eta elkarlan
esparru bat ireki?
Ideia hauek guztiak uztartzeko, gazteok gaztetxean hausnarketa bat hasi genuen 2011ko azaroan.
Hortik erditu da dokumentu honetan aurkezten dugun proposamena. Gure arteko eztabaida
askoren ondoren, gogoeta eta elkarrizketen ondoren, martxan dauden beste esperientziak ikusi
eta aztertu ondoren, hemen duzue Zaballako mataderorako aurkezten dugun proiektua. Filosofia
asanbleario eta autogestionariotik eta gaztetxean garatutako esperientziatik, proiektu irekia eta
berria proposatu nahi dugu. Gaztetxe eta erdarazko Centro Social Autogestionado terminoak
parekatzen ditugu, hauek bere gain hartzen dituzten eduki zabal eta irekiak gureganatuz.
Hizkuntzak ez du ireki behar lan egiteko moduak irekitzen ez duen pitzadurarik; izan ere, Zaballako
mataderoa ez da soilik gazteentzako errekurtso bat izango, Zaballako auzoari eta Trapagaran
osoari mesede egingo dion tresna baizik. Guztion artean egin dezagun!
NONDIK GATOZ, NORA GOAZ?
HERRITARREK KUDEATUTAKO LOKALAK: AURREKARI HISTORIKOAK
Trapagaranen hamaika izan dira urte luzeetan zehar erabili izan diren lokal herrikoiak. Gaur egun
horrelako eredu askok bizirik diraute, auzoetan adibidez. Argi dago gaurko egoerara iritsi arte,
hainbat belaunaldik ibilbide luzea egin behar izan dutela; eta, era berean, asko izan dira pertsona
horiek guztiek, momentu ezberdinetan, praktikan jarri dituzten esperientziak.
Mende hasierako Arboledako meatzarien lokaletatik hasi eta gaur egungo gaztetxearen
esperientziara heldu arte, Casa Social proiektutik pasatuta, topagune libre hauek gertutik
ezagutzen dituzten pertsonek honako ideia eta ikaskizuna azpimarratzen dute: herriko gizarte
sarearen garapenerako ezinbestekoa da herriak irekia eta librea izango den espazio bat izatea.
Haiek garatutako proiektu eta esperientzietan, parte hartzea eta irekidura helburu izan dituztela
gaineratu ohi dute.
Izan da gure herrian herriko elkarte edota gizarte sareak kudeatu duen lokalik. Proiektu bakoitza
zergatik eta nola abiarazi zen jakin nahi izan dugu haiek gertutik ezagutu zituzten pertsonei
egindako elkarrizketen bidez.
1. XX. mendearen hasiera: Arboledako meatzarien lokalak eta batzokiak
Gizarteak beti izan du elkartu, bere sare sozialak egituratu eta proiektu kolektiboak garatzeko
beharra; horregatik, aspalditik dema horretan saiatu da. XIX. mendea baino lehenago Trapagaran
oso txikia zen. Baserri sakabanatuek, zelai, baso eta soroek osatzen zuten gure paisaia.
Bizimodua tradizionala zen. Herritarrak igandetan elizaren inguruan elkartzen ziren. Eta, egia
esan, hori zen haien sozializazio modua eta elkartzeko moldea.
XIX. mendearen amaierarekin batera, berriz, Foruen galera eman zen eta horrekin batera meatze
ustiaketa handiaren garaia. Gure herriaren egitura aldatu zen: mendialdean auzo berriak sortu
ziren eta biztanleria asko hazi zen. Lan baldintzak oso gogorrak ziren eta meatze konpainien
kontrolpean egoten zen guztia: barrakoi eta etxebizitzak, elikagai ekonomatoak, tabernak...
Gehiegikeria horiei aurre egiteko, meatzariek elkartu beharra zuten haien egoerari buruz
hausnartzeko, ideiak elkarbanatzeko eta antolatzeko. Horrela, lehenbiziko elkarteak sortu ziren
ideia sozialisten inguruan baina kulturari garrantzi berezia emanez. Gaur Maite taberna dagoen
lekua sozialisten bilgunea zen eta gaineko partean zegoen kultur ekintzak egiteko antzokia.
Antzerkiak egiten ziren, mota ezberdinetako kultur ekintzak eta esperanto ikasteko talde bat ere
egon zen.
Aldi berean abertzaleak Trapagarango Batzokiaren inguruan elkartzen hasi ziren, bertan kulturak
ere garrantzi berezia izan zuen. Txistu, dantza edo euskara klaseak ematen ziren eta antzerkia ere
egiten zen.
Frankismoan gizarte kultur mugimendu horiek guztiak debekatu ziren eta OJE edo elizaren
ingurura mugatu zen gure herriko gizarte ekimena.
Elkarrizketatua: Eneko Perez Goikoetxea, historialaria eta Peñas Negraseko interpretazio
zentroko langilea.
2. 60-80. hamarkadak: Casa Social
Casa Social 60. hamarkadaren hasieran
eraiki zen Trapagaranen, orduko apaiza
zen Don Rufinoren diru bilketaren bidez
finantzatuta; hau da, herriko pertsona,
elkarte, enpresa eta familia askok eman
zuten dirua eraikina altxatzeko asmoz.
Proiektuaren helburu nagusia jendea, eta
batez ere gazteak, elkartuko zituen
topagune zabal eta irekia sortzea izan zen.
Casa Social herriarentzat sortu zen eta
herritar ezberdinek erabiliko zuten espazio
gisa.
Lehen hamarkadan, Casa Social Gurea izeneko gazte taldeak kudeatu zuen batik bat. Talde
honetan jende ugari bildu ohi zen eta antzerkiak, txapelketak, ekimen kulturalak eta bestelakoak
antolatzen zituzten. 70. hamarkadaren hasierarako Casa Sociala herriko elkarte askoren egoitza
eta bilgunea zen dagoeneko: taberna zegoen, adinekoen lokala eta baita eskubaloia, Larrañeta
edo funeraria bezalako elkarteak ere. Elizak ere pisu bat erabiltzen zuen, bilera zein erlijioaren
ikasketarako. Gastuak baxuko lonjen alokairuekin eta erabiltzaileen ekarpenekin ordaintzen ziren.
Horrez gain, gerora, Haur Jolas izango zen Club Infantil Trapaga sortu zen. Berehala, elkarte
honek dinamismo handia lortu zuen, urte luzeetan zehar igandero ume zein nerabeentzat ekintzak
antolatuz. Handik eta jende askoren esfortzuaz eta auzolanaz sortu zen, adibidez, umeen
oporraldietarako Medinako kolonia.
75. urtean eta Francoren heriotzarekin batera, Trapagarango Auzo Elkartea sortu zen. Elkarte hau
borroka ugariren bultzatzailea izan zen eta ekimen eta hainbat mobilizazioren bidez, anbulatorioa
edota etorbideko lurrazpiko pasabidea bezalako lorpenak izan zituen. Mugimendu anitz horretatik
jaio zen “Herriko Berriak” herri aldizkaria, bi urtez elkarte ezberdinei ahotsa eman zien publikazioa;
eta baita 77. urtean ospatu zen Trapagarango lehenengo Euskal Astea ere. Pixka bat beranduago
etorriko zen 5. pisuan jardungo zuen irratiaren proiektua. Aktibitate handiko urteak izan ziren:
momentu politiko gorabeheratsu baina pizgarriak lagunduta, jendearen sormena eta elkartasuna
izan ziren nagusi. Casa Socialek aukera asko eman, ate asko zabaldu eta horma asko bota zituen,
esperimentu erraldoi, sormenaren fabrika bilakatuz. 80. hamarkadan ere elkarte ugariren etxea
izaten jarraitu zuen, baina pixkanaka indarra galtzen joan zen. Bertan aritutakoen arabera
banaketa politikoek eta interes alderdikoiek zerikusi handia izan zuten gainbehera hartan.
Gaur egun, Casa Socialaren esperientzia bizi izan zutenek honako irakaspenak azpimarratzen
dituzte han jasotako bizipenetatik:
-Casa Sociala izan da orain arteko herriko proiektu kolektibo handiena. Jendea eta bereziki
gazteak elkartzeko bokazioarekin jaio zen eta bertuterik izan bazuen azken hori izan zen:
gazteen arteko harremanak eta berauen herriarekiko konpromisoa indartzea.
-Casa Sociala herriko elkarte askoren bilgune bilakatu zen, haien arteko harremanak erraztuz
eta elkarlana bideratzeko espazioa sortuz.
-Casa Sociala ekimen berri ugariren sorleku izan zen eta herritarrei bere proiektuak garatzeko
baliabideak eskaini zizkion.
Esperientzia honen arrakastarik nagusiena litzateke espazio horren bidez herritarrek haien
proiektu eta asmoak gauzatu eta garatzeko, elkarlanean erakutsitako ahalmen eta gaitasuna.
Casa Socialaren arrakastak elkartasuna eta ezberdinen arteko lana izan zituen oinarri; finean,
garai hartako herritar ezberdinen parte hartzeak eta ekarpenek eraiki baitzuten etxea bera eta
baita bertatik sortutako ondorengo mugimendu guztiak ere.
Elkarrizketatua: Jose Antonio Fernandez, Trapagarango apaiza 1971tik 1986ra eta Casa
Socialaren erabiltzaile eta bultzatzailea.
3. 90. hamarkada: lehenengo asanbladak eta Basetxe Gaztetxearen
hastapenak
90. hamarkadan, gazteak lokalak eskatzen hasi ziren herrian. Haien helburu nagusia gazteentzako
lokal autogestionatu bat lortzea zen, bereziki herriko musika taldeek entsaiatzeko eta horren
inguruko aisialdi espazio bat sortzeko. 1997. urtean lehenengo aldiz gazte asanblada elkartu zen
herriko plazan. Lokalak nahi zituzten eta bi urtez aritu
ziren udalarekin harremanetan sartu nahian. Ekimenaren
aurrean erantzunik ez zegoela ikusirik, gazte haiek
ekimena gauzatzeko aukera ezberdinak aztertzen hasi
ziren. Hutsik zegoen lokal batean sartu eta bertan
ekimena abiatzea zen haietako aukera bat. Esan eta
egin. Gazteek lokal hura beren kasa bilatu, bertan sartu
eta atondu beharko zutela erabaki zuten. Horrela sortu
zen orain ezagutzen dugun gaztetxea.
Lokala garbitu, atondu eta berehala sortu ziren lehenbiziko ekimenak. Gazteek serigrafia,
txalaparta eta larrua lantzeko tailerrak sortu zituzten eta gaztetxean gero eta jende gehiago hasi
zen parte hartzen. Gai baten gaineko interesa zuenak tailer bat antolatzen zuen eta bertan hasten
zen jendea txalaparta, larru lanketa edo kamisetak serigrafiatzen ikasten. Guztia dohain trukean
eta kolektibotasunean oinarrituz. Herriko musika taldeek ere aukera zeukaten bertan entsaiatzeko,
eta horrela hasi ziren zenbait talde.
Sozial arloan etxebizitzaren gaineko lan talde bat sortu zen eta herrian hutsik zeuden 623
etxebizitzen gaineko salaketa kanpaina bultzatu zuten. Kanpaina horrek berebiziko garrantzia izan
zuen, gaztetxearen bidez zenbait gaztek herriko arazoekiko kezka azaldu eta gizarteratu
baitzituzten.
Denbora igaro ahala, gaztetxearen proiektua iraunkortzen ari zela ikusi zuten asanblada kideek,
belaunaldi berriek asmo berriak zekartzaten eta etorkizunera begira jarri ziren. Haien helburu
nagusietako bat gaztetxea auzoan eta herrian txertatzea zen, elkarte eta gizarte dinamiketan parte
hartuz. Horrela, San Gabriel eta Trapagarango jaietan parte hartzen hasi zen gaztetxea.
Elkarrizketatua: Patxi, Trapagarango Gazte Asanbladako hasierako kidea.
4. 2000. urtetik gaur egun arte: Basetxe Gaztetxea
Urteak aurrera, belaunaldi berriak etorri ziren gaztetxera eta haiekin batera, ideia berriak. Kulturari
eta gaztetxe barneko tailerrez gaindiko ekimen berriei pisu gehiago ematen hasi zitzaien. Proiektu
berriak sortu ziren.
2000. hamarkadako hasieran hasia zen gazte mailan lonjen fenomenoa herrian indarra hartzen.
Fenomeno berria izateaz gain, aldaketa handia ere bazen: gazteak kalean egotetik, nor bere
lagunartean lokal partikularretan egotera pasatu baitziren. Inork gutxik zekien fenomeno honek
gazteen ohituretan zer ekarriko zuen.
Gaztetxean fenomeno berriaren gaineko hausnarketa abiatu zen. Ikusi zen lonjek koadrilen
isolamendua ekartzen zutela; eta, horrekin batera, koadrila ezberdinen arteko komunikazioa
zailagotu. Bestalde, lonja irla bezala ikusten zen, gizarteko errealitate eta arazoek hunkitzen ez
zuten irla. Horrek guztiak gazteak herriko bizian eta dinamiketan pasibotasunera bultzatzen zituela
ondorioztatu zen.
Horrela gaztetxeko hausnarketan pentsatu zuten egoera berrian baliabideak jarriz gero, posible
zela pasibotasun tendentzia horri buelta ematea, gazteon arteko harreman sarea trinkotzea eta
herriko bizian inplikazioa handitzea. Hortik sortu zen lonjen dinamika, eta baita gerora helduko zen
Lonjero Eguna ere. Esperientzia berri honen bidez, herriko gazteak aisialdi alternatiboaren, parte
hartzearen, gazte harremanen eta herri izaeraren inguruan gogoeta egin eta mugitzen hasi ziren.
Lonjero Egunarekin batera lan egiteko molde berri bat
sortu zen, sare autonomo eta herrikoia, zabala,
anitza, parte hartzailea eta autogestionatua. Hori
oinarri hartuz eta gaztetxetik dinamizatuz aurrera
atera ziren, geroago, Gazteguna edo Carrascoliendas
bezalako proiektuak. Ekimen hauen hasierako
helburua Trapagaranen euskal kultura eta herri
nortasuna bultzatzea izan zen. Carrascoliendasen
berreskurapena Danetarako Danok zein auzo
elkarteekin elkarlanean egin zen. Berriz ere, elkarlana
eta autogestioa izan ziren oinarri eta herriko gizarte
saretik herrian bi urteetan arrakasta itzela lortu duen
inauteria plazaratu zen. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Herriko adinekoen esanetatik
lehengo ohitura bildu eta gaurko baliabideez eraberritu eta eguneratu da.
Espazio berriak zabaltzeaz gainera, dagoeneko existitzen zirenetan ere inplikatu izan da
gaztetxea. Horrela, asanblada jai herrikoi eta parte hartzaileen alde murgildu zen, herri zein auzo
mailan. Auzoetan aipatzekoa da San Gabrielen egindako lana, eta bertoko jaien berpiztea, batez
ere Lonjero eguna berauekin uztartu denetik. Herri mailan, gaztetxeak beti defendatu izan du parte
hartzea, belaunaldi ezberdinen arteko harremana, espazioen dibertsifikazioa, herrikoitasuna eta
jasankortasun ekonomikoa. Gainera, beste elkarte eta talde askorekin batera, Jai Batzorde herrikoi
eta baten alde lanean egon da.
Denbora honetan guztian kultur eskaintza herrikoia ere egiten saiatu izan da gaztetxea, aldikako
kultur ekimen, zine forum eta hitzaldiak antolatuz. Horrela, hamaika izan dira Basetxetik pasatu
diren hizlari, musika zein antzerki talde, ipuin, txiste kontalari, bertsolari, abenturazale eta lagunak.
Tailerrak ere inoiz baino gehiago egon dira azken garaian gaztetxean eta uneotan txalaparta,
euskal dantzak, alboka eta gitarra irakasten da dohainik. Bertan entsaiatzen du astero
Trapagarango Bertso Eskolak eta baita hainbat musika taldek ere.
Gaztetxearen bilakaera bizi izan dutenek Basetxe Gaztetxea herri bizitasuna, parte hartzea, gazte
harremanak eta kultura herrikoia garatu eta sustatzeko lanabes ona izan dela uste dute. Gainera,
bertatik pasa direnek oso esperientzia baliagarria deritzote; ideien trukea, norbanakoaren
gaitasunak, balore kolektiboak, elkarrekin lan egiteko trebetasunak eta kritikotasuna garatu
baitituzte bertan. Elkarrizketatuen arabera, proiektuak badu ibilbidea, errealitate bat da eta herrian
sustraitua dago. Herriarentzat espazio onuragarri eta beharrezkoa osatzen dute autogestioak eta
herrigintzak. Normaltasun edo ziurtasun instituzionala izango litzateke elkarrizketatuentzat
hurrengo pausua, urte luzeetan lortutakoa ez galtzeko baino, etortzear dagoena, hurrengo
belaunaldiek ekarriko dutena ez galtzeko baizik. Hori izan daiteke Basetxe gaztetxeak Trapagarani
egin diezaiokeen ekarpenik handiena.
Elkarrizketatuak: Kimetz eta Nora, Basetxe Gaztetxeko kideak.
ZABALLAKO MATADEROAN GAZTETXEA,
PROIEKTUA
1 TRAPAGARANEN LOKAL
AUTOGESTIONATU PUBLIKO
BATEN BEHARRA
Lehen esan bezala, gaztetxearen ibilbidea emankorra izan da herrian. Hamarkada pasa daukan
esperientzia asanbleario eta autogestionarioak eman du bere fruitua eta lehen aipatu bezala,
antolakuntza eta kultur eredu alternatiboaz gain, sozialki gizartean esanguratsuak izan diren
ekimenak sortzeko gai izan da: Lonjero eguna, Carrascoliendas edo gaztetxean egiten diren tailer
zein antzerki, kontzertu, mahai inguru edo bertso saioak.
Gaztetxearen inguruan garatu den herri ekimenak iraunkortasuna azaldu du eta epealdi honetan
belaunaldi asko eta jende oso ezberdinek parte hartu dute bertan. Herriko sektore gehienekin
batean zein bestean elkarlanean aritu da eta guztien artean espazio aberats bat ireki da herrian.
Proiektua aurrera eramateko baldintzak, tamalez, ez dira onenak eta hobeak lor ditzakegula uste
dugu.
Duela 13 urte proiektua aurrera eraman nahi izan zuten gazte haiek ekimena errealitate bihurtzeko
lokala okupatu egin zuten. Horrek amets zena errealitate bihurtzea ekarri zuen, lokal
autogestionatu baten aldarrikapenetik ekimena garatzen hasteko aukera zabaldu zuen. Bidea,
ordea ez da erraza eta gainera hirigintza ordenazioz kanpo egoteak bere iraunkortasun fisikoa
kolokan jartzen du. Une konkretu batean gaztetxearen gainean irekitako espazioak bere ondorio
emankorrak izan ditu eta gaur egun ez da posible herrian hain errotuta dauden Lonjero Eguna edo
Carrascoliendas bezalako ekimenak espazio horren existentzia gabe ulertzea. Are gehiago,
gaztetxearen inguruan garatu den espazioa bi ekimen horiek baino askoz emankorragoa izan da,
bertan sortu eta ari da Trapagarango bertso eskola, alboka klaseak ematen dira, txalaparta tailer
bat dago eta panderoa jotzen erakusten da. Guztiak ala guztiak, gaztetxean soilik eskaintzen diren
tailerrak dira gure herrian.
Trapagaranek bere herriko gizarte sarea babestu, zaindu eta garatzeko herritar eta elkarte sareari
irekia izango den espazio autonomoa behar du, unean uneko koiunturen gainetik. Normaltasun
instituzionala izango duena eta asanbladan eta autogestioan oinarrituko dena.
Orain arteko esperientziatik abiatzen den proiektu berri bat aurkezten dugu hemen. Ez dugu soilik
gazteei mugatua den esparru bat sortu nahi, edozein herritarren esku izango den espazio aske eta
irekia baizik. Herriaren garapen komunitarioa, gizarte sarea eta elkartegintza garatzeko tresna
berriak behar ditugu gaurko gizarte modernoan eta hau da guk proposatzen duguna, gaztetxean
2011ko neguan egindako hausnarketa luze baten ondorioz sorturiko proiektua: ZABALLAKO
MATADEROA gaztetxe publikoa Trapagaranen.
2 EGUNGO BENETAKO ESPERIENTZIAK: AUZOETAKO ELKARTEEK KUDEATUTAKO UDAL ERAIKINAK (Trapagaranen eta inguruan)
Aipatzen dugu herria, irekitasuna eta herritarrek lokal publiko bat zuzenean kudeatzea. Pentsa
genezake kontzeptu arrotzak direla gurean, baina ingurura begiratuz ikusten dugu gure herrian
bertan badirela horrelako adibideak, gaur egun martxan daudenak.
Elgero, Larreinetan eta Ugarten badaude herri elkarteek kudeatzen dituzten lokalak, egoera eta
modu desberdinetan baina modu zuzenean hala ere. Guk eskatzen duguna molde ezberdinez
praktikan dago gure herrian bertan. Zer aportatzen die kudeaketa molde honek herriko auzo
horiei?
Bestalde eta urrutira joan gabe, Ortuellan bertan bada udalak gazteei utzi eta gazteek zuzenean
kudeatzen duten gaztetxea. Adibideak ondoan ditugu, borondatea, aurrera egiteko nahia eta
aldeen konpromisoa izan dira ekimenak zutik mantendu eta aurrera ekiteko zutabeak. Haietaz
jabetu eta kudeaketa eredua aztertzeko auzoetako lokalen erabiltzaileak elkarrizketatu eta haien
hitzak jaso ditugu.
1. Elgeroko eskola zaharra
Duela hamarkada batzuk hasi ziren Elgeroko auzokideak biltzen. Helburua argi zegoen: auzoari
dinamismoa eta bizitza ematea. Momentu hartan auzoan ez zegoen ekintzarik, jendeak ez zuen
nora joan; are gehiago, Elgeron taberna bakarra zegoen.
Hasieran, atarietan, sukaldeetan edota kalean
elkartzen ziren; horregatik elkarte bihurtzea erabaki
zuten: 1991. urtean osatu zen legalki Elgeroko
elkartea. Elkartea betidanik egon da erabat irekia,
bazkide barik; izan ere, bazkide bakarra auzoa
bera da.
Elkartea eratuta, auzokideek udaletxera jo zuten
lokal bat eskatzeko. Elkartuko eta ekintzak egingo
lituzketen local horretan; hori dela eta, udalaren
erantzuna baiezkoa izan zen. Eskola zaharretako
giltzak eman zizkieten eta berehala hasi ziren
lokala atontzen bertan ekintzak egin ahal izateko.
Auzolanaren bidez atondu zen tokia, auzokideen laguntzari esker eskola zaharretan ekintzak
egiten hasi ziren: sukaldaritza ikastaroak, euskara klaseak eta jai batzordearen antolakuntzan
bera. 2000. urtean, udalak aurrekontuetan Elgerorako diru-partida bat sartu eta lokala konpondu
zuen.
Garbiketaz auzokidean arduratu izan dira urteetan; gaur egun, ordea, udalak hartu du bere gain.
Urtero elkartearen bidez egindako ekintzen segimendua egiten da; hau da, urtean zehar udalak
diruz lagundutako ekintzen memoria egin behar dute.
Egun, elkartean 28-60 urte arteko auzokideak daude. Guztiek ala guztiek egindako lanaren oso
balorazio positiboa egiten dute. Guztiek egiten dute bi ideien inguruan: elkartea egotea eta lokalak
eskaintzen dien azpiegitura ezinbestekoak dira auzoari bizitza emateko. Giza eta belaunaldien
arteko ehuna kohesionatzeaz gain, auzoan eskaintza kultura egin dute; betiere auzokideen
inplikazioa sustatuz.
Elkarrizketatuak: Koldo, Jose Enrique, Rosi y Marisa, Elgeroko Aldapa elkarteko kideak.
2. Larreinetako eskola zaharrak
Larreinetako eskola zaharra beti izan da azpiegitura erabilgarria bai auzokideentzat bai ekintzak
egiteko. Historikoki abesbatzak erabili izan du lokala; erabili ez ezik, mantenuaz ere arduratu izan
da. Hala ere, jai-batzordea ere antolatu izan da bertan eta adinero jendea bertara joan izan ohi da
partiduak ikusi, hitz egiteko edota arratsaldea bertan pasatzeko.
Gaur egun, hiru dira batez ere lokalean egoten diren taldeak: abesbatza, adinero
emakume talde bat eta auzokideen elkartea. Izan ere, azken bi urteetan
auzokideen elkartea osatu da eta ordutik, lokalean kultur mugimendu handia dago:
zinema saioak, ikastaroak, informatika... Argindarra, ura eta wiffiaren ordainketa
udalak egiten du. Baita garbiketa ere.
Bestetik, auzokideen elkartekoek adierazi digute lokalean sartzeko hitzarmen bat
sinatu behar izan zutela baldintza zein betekizun batzuekin. Horietako bat izan zen
edozein ekintza aurrera ateratzeko, udalaren baimena behar zutela. Gaur egun,
formalismo hori ez da beharrezkoa, modu autonomoan lan egiteko aukera badute.
Elkarrizketatuak: Santi eta Jose, Larreinetako Auzokideen Elkarteko kideak.
3. Ugarteko eskola zaharra
Ugarteko elizaren ondoko lokala izan da historikoki
auzotarrek gehien erabili izan duten lokala. Beheko
solairua auzo elkarteak, auzotar independenteek edo
Ugarteko jai batzordeak erabili izan dute kultur
ekintzak, jaien antolakuntza edo auzoko edozein
ekintza kultural egin eta prestatzeko. Horrela zinea,
haur-antzerkia edo ipuin kontalariak egin izan dira
bertan. Elizaren ondoko eraikineko goiko pisua, berriz,
jubilatuen elkarteak kudeatu du.
Eskola zaharra da, ordea, Ugarten dagoen auzo erabilerarako eraikin publikoa. Eraikinaren
berriztatzea orain urte gutxi egin du udalak eta ordura arte Ugarteko gazteen biltoki izan da
erakina. Haiek zeukaten lokaleko giltza eta gazteen lonja bezala, gazteek beraiek kudeatzen zuten
etxea.
Elkarrizketatuen ustez, eraikina egoera onean badago ere, tamalez, Ugarteko eskola zaharrari ez
zaio haiek nahi luketen besteko erabilera ematen. Aspaldiko garaietan, auzo elkarteak lokala
zuzenki erabiltzeko gaitasuna izan zuen eta horrela, euskara zein musika klaseak eman ziren
bertan. Bi elkarrizketatuek nabarmendu dute auzoko elkarte guztiak elkartu eta eskola zaharraren
kudeaketaz gogoetatzearen beharra. Eskola zaharraren kudeaketan elkarteen inplikazioa eta
zuzenean lokala erabiltzeko aukera ezinbestekoa izango dela uste dute, auzoa biziago, ekintzaz
eta zerbitzuz beteago eta sare sozial indartsuagoaz azaldu eta etorkizunean mantentzeko.
Elkarrizketatuak: Igor eta Eguzkiñe, Ugarteko Auzo Elkarteko kideak.
4. Ortuellako Gazte Lokala
Trapagaranen bezala Ortuellan ere behar handia
zegoen herriko gazteei eskainitako local zein
ekintzen eskaintzetan. Egoera horretatik abiatuta,
hainbat elkarte eta gazteen kuadrillak elkartzen
hasi ziren: Ortuellan autogestionatutako lokal bat
behar zen. Garai horretan, eta udalaren jarrera
ezkorraren aurrean, okupazio saiaketa batzuk
eman ziren. Azken saiakera duela hamar urte izan zen; horixe izan zen egungo Ortuellako Gazte
Lokalaren emateko egin ziren negoziazioen piztea. Gazteek okupatzen ari ziren eraikina uztea
onartuko zuten baldin eta euren proiektuak autonomoki garatzeko udal-lokal bat uzten bazien
udalak.
Urte hauetan guztietan, Ortuellako Gazte Lokala gazteen aisialdirako kultur alternatiba bat sortzen
saiatu da: asteburuetan ekintzak egiten dira, tailerrak ere badaude, eta herriko jai-batzordean lan
egiten dute.
Horrela, Gazte Lokaren erabiltzaileak dira lokala kudeatzen, eta mantenuaz eta garbiketaz
arduratzen direnak; eta, udalak argindarra eta ura baino ez du ordaintzen. Erabakiak asanbladan
erabakitzen dira eta erabiltzaileek ordutegiak eta arauak betetzen dituzte auzokidekin elkarbizitza
egiteko.
Elkarrizketatuak: Pernan eta Iker, Ortuellako Gazte Asanbladako kideak.
5. Elkarrizketen ondorioak
Aztertu ditugun eta martxan diren esperientzia hauek guztiek kolektibotasuna, auzogintza eta
elkarlana dituzte ardatz. Taldean garatzen diren proiektuak dira eta sozial zein kultural arloan
haien inguru geografikoan eragin nahi dute.
Balore sozialak aipatzen dituzte: auzoak bizitasuna izatea, dauden elkarteen arteko harremanak
sustatzea, belaunaldi arteko erreleboa bultzatzea eta auzotarren arteko kohesioa bilatzea dira
haietako batzuk, eta guztiek ala guztiek aipatzen dute hori gauzatzeko auzoan, guztiei irekita,
kolektiboki garatu eta kudeatuko diren lokalen beharra.
Auzoetan badaude halako esperientziak, zergatik Trapagaranen ez? Gure proposamena ildo
horretan doa, herriko gizarte sarea sendotu eta garatuko duen azpiegitura publiko baten beharra
ikusten dugu. Nola gauzatu auzoetatik kanpo, nukleo handiago batean? Trapagaranera
egokitutako proposamena egiten dugu Zaballako mataderorako proiektu honekin.
3 PROIEKTUA IDAZTEKO ERABILITAKO METODOLOGIA: irekia, partehartzailea, zabala eta herrikoia.
Proiektu hau idazteko jarraitu den metodologiak asanblada irekia izan du oinarri. Lehen aipatu
bezala, gaztetxea gaur egun dagoen lokalaren egoera zaila da. Posiblea al da, gaztetxearen
proiektua herrian sustraitua egonik instituzioekin oreka hori ere lortzea eta proiektua normaltasun
egoera batean aurrera eramatea? “Gaztetxe publikoa” deitu genion kontzeptu horri eta horren
inguruan gogoetan hasi ginen.
Horretarako, 2011 urteko azarotik 2012ko otsailera bitartean, gazte mailan eztabaida zabal bat
ireki genuen, gaztetxe publikoaren ideia oinarri hartuz eta herrian gure begiz ikusten genituen
gabezi eta behar sozialetatik abiatuz. Bi ideia hauen uztartzetik osatu genuen hemen aurrean
duzuen proiektua. Gaztetxean izandako esperientziatik, aurrera begira egongo zen zerbait sortu
behar genuen, herritar orori irekia eta herriko elkarte bizia zein ekimen herritar eta kulturalak
indartu eta aukera berriak emango zituena. “Gaztetxe Publiko” eta erdarazko “Centro Social
Autogestionado” kontzeptuak hizpide, proiektu berri baterara jauzi egin genuen. Honakoa izan zen
eztabaida prozesuak eginiko bidea:
1- 2011ko azaroan “gaztetxe publikoa” ideiaren inguruan kanpaina bat burutu zen herrian eta
gazte asanblada orokor baterako deialdi irekia egin zen, ideia honen inguruan hausnartu eta
kontzeptua definitzen hasteko. Gaztetxeak momentuan zituen mugen eta lokal publiko batek eman
zitzakeen aukeren inguruan jardun zen. Lokal publiko horrek eman beharreko prestazioak herriko
beharren arabera definitu beharko zirela erabaki zen eta beste asanblada baterako hitzordua egin
zen.
2- Bigarren bileran bost esparru definitu ziren eta jendea norberaren interesgunearen arabera
taldeka jardun zen: kultura, musika, jaiak, gizarte arloa eta kirola. Zeintzuk ziren esparru
horietan gazteok herrian ikusten genituen beharrak? Zein aukera eta aportazio egin liezaioke
gazteok ikusten genituen herriko gabezia horiei lokal publiko autogestionatu batek?
3- Hirugarren asanbladan, aurretik ateratako ondorioak abiapuntu hartuta eta identifikatutako
beharrak betetzeari begira, lokalak autogestioan oinarrituz herriari eskaini liezazkiokeen zerbitzuak
proposatu ziren. Hortik sortu zen Zaballako mataderorako aurkezten dugun prestazio eta
lokalaren distribuzio proposamena.
4- Laugarrenean, sozialki eta gizarte arloan eragiteko horrelako proiektu batek izan beharko
lituzkeen baloreen inguruan hausnartu zen. Zerk elkartzen gaitu? Zeintzuk izan daitezke
horrelako proiektu batek funtziona dezan jende guztiak onargarri dituen baloreak? Eztabaidaren
bidez balio hauen nondik norakoak definitu ziren.
5- Bosgarren asanblada lokalaren funtzionamenduaren inguruan aritu zen. Nola kudeatu
daiteke modu autogestionatu eta ireki batez instalazio publiko bat? Inguruan ezagutzen genituen
aukerak aztertzen hasi ginen, garatu izan diren esperientzia ezberdinak eta Zaballako
mataderorako aurkezten dugun funtzionamendu egitura definitu genuen.
Eztabaida sorta honetatik bi lantalde ezberdin sortu ziren: batetik, proiektua idatzi, forma eman,
informazioa bildu, elkarrizketak egin eta gauzatuko zuen Talde Erredaktorea; eta, bestetik,
proiektua herriratzeko eta gizarteratzeko kanpaina diseinatuko zuen Komunikazio Taldea. Talde
hauek ere irekiak izan dira eta edonork parte hartu ahal izan du. Horrela eztabaida prozesuan
beranduago hasi den jendea zuzenean bi talde hauetako batean aritu da lanean.
Prozesu zabal eta luze honetatik sortu da hemen aurkezten dugun Zaballako mataderorako
proposamena.
Horregatik pentsatzen dugu beharrezkoa dela Trapagaranen KULTURA HERRIKOIA sakondu eta
landuko duen espazio bat irekitzea. Herriko kultur elkarte, pertsona independente zein gaztetxeen
saretik elikatuko den kultur eskaintza herriari zabalduz, bertako kultur dinamismoa indartu eta
bultzatzeko. Zaballako mataderoko da kultur espresio herrikoia garatzeko herriak behar duen
esparru naturala.
2. MUSIKA GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Bestetik, era berean baina modu espezifikoagoan, herrian musikaren alorrean, Musika Eskolaren
bidez, formakuntza akademikoa izan eta, adierazpen bide eta espaziorik gabe, etxean, inorekin
konpartitu gabe, sorkuntza musikalean dihardutenak asko direla ondorioztatu zen. Gainera, asko
dira ere musika bizitzeko eta esparru honetan esperientzia berriak probatzeko gogoa izanda ere,
horrelako jarduerak garatzeko lekurik izan ez eta nahi horiek alboratu behar izan dituztenak. Zer
esanik ez, herrian ez dago musika taldeentzako entsegu lokal publikorik eta ezta jakintza
musikalen elkartrukea gauzatzeko espaziorik ere. Orain arte, gaztetxea izan da, ahal izan duen
moduan, behar hau asetzeko bitartekoak jarri dituen bakarra, baina hala ere, ez da nahikoa.
3. JAIEN GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Jaiak herrian espazio garrantzitsua dira, auzokide guztiak kalean elkarrekin aritu eta nahasten
diren ekimen komunitario handiena direlako. Badira ordea jaiak antolatzeko orduan kontuan hartu
beharreko hainbat aldagai. Ez ditugu jaiak enpresa handien eskuetan nahi, jaiak herritarren
eskuetan nahi ditugu. Horretarako auzotarren inplikazioa beharrezkoa da. Nola sortu koadrila
arteko zubiak herrian giro ona sortu eta parte hartze espazio naturalak irekitzeko? Nola bultzatu
gazteon inplikazioa gizarteko tendentzia nagusiak indibidualismoa eta pasibotasuna direnean?
Gazte mailan lonjen arteko dinamika dauka abian gaztetxeak; Lonjero Eguna, esaterako, era
eraikitzaile, ireki eta pedagogikoan egiten dugu: elkarlanean eta ardurak banatuz. Zaballako
mataderoko gaztetxeak ekimen honi aurrera ekiteko behar duen onarpena eta segurtasun
garantia emango dio, zilegitasun eta lasaitasun osoz kezka hori daukaten gazteak bertatik
aritzeko.
Jaiak ere badira belaunaldi ezberdinen topaleku. Ez dago normalean, gaurko gizartean, belaunaldi
ezberdinak elkartzen dituen espaziorik. Gizarteak belaunaldi ezberdinak elkartuko dituen
espazioak behar ditu. Horregatik proposatzen dugu Zaballako mataderoa proiektu honetarako,
belaunaldi ezberdinen arteko nahasketa, ideien joan etorria, ezagutza eta trukerako esparru
naturalen egoitza izan litekeelako.
Horregatik pentsatzen dugu beharrezkoa dela Trapagaranen KULTURA HERRIKOIA sakondu eta
landuko duen espazio bat irekitzea. Herriko kultur elkarte, pertsona independente zein gaztetxeen
saretik elikatuko den kultur eskaintza herriari zabalduz, bertako kultur dinamismoa indartu eta
bultzatzeko. Zaballako mataderoko da kultur espresio herrikoia garatzeko herriak behar duen
esparru naturala.
2. MUSIKA GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Bestetik, era berean baina modu espezifikoagoan, herrian musikaren alorrean, Musika Eskolaren
bidez, formakuntza akademikoa izan eta, adierazpen bide eta espaziorik gabe, etxean, inorekin
konpartitu gabe, sorkuntza musikalean dihardutenak asko direla ondorioztatu zen. Gainera, asko
dira ere musika bizitzeko eta esparru honetan esperientzia berriak probatzeko gogoa izanda ere,
horrelako jarduerak garatzeko lekurik izan ez eta nahi horiek alboratu behar izan dituztenak. Zer
esanik ez, herrian ez dago musika taldeentzako entsegu lokal publikorik eta ezta jakintza
musikalen elkartrukea gauzatzeko espaziorik ere. Orain arte, gaztetxea izan da, ahal izan duen
moduan, behar hau asetzeko bitartekoak jarri dituen bakarra, baina hala ere, ez da nahikoa.
3. JAIEN GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Jaiak herrian espazio garrantzitsua dira, auzokide guztiak kalean elkarrekin aritu eta nahasten
diren ekimen komunitario handiena direlako. Badira ordea jaiak antolatzeko orduan kontuan hartu
beharreko hainbat aldagai. Ez ditugu jaiak enpresa handien eskuetan nahi, jaiak herritarren
eskuetan nahi ditugu. Horretarako auzotarren inplikazioa beharrezkoa da. Nola sortu koadrila
arteko zubiak herrian giro ona sortu eta parte hartze espazio naturalak irekitzeko? Nola bultzatu
gazteon inplikazioa gizarteko tendentzia nagusiak indibidualismoa eta pasibotasuna direnean?
Gazte mailan lonjen arteko dinamika dauka abian gaztetxeak; Lonjero Eguna, esaterako, era
eraikitzaile, ireki eta pedagogikoan egiten dugu: elkarlanean eta ardurak banatuz. Zaballako
mataderoko gaztetxeak ekimen honi aurrera ekiteko behar duen onarpena eta segurtasun
garantia emango dio, zilegitasun eta lasaitasun osoz kezka hori daukaten gazteak bertatik
aritzeko.
Jaiak ere badira belaunaldi ezberdinen topaleku. Ez dago normalean, gaurko gizartean, belaunaldi
ezberdinak elkartzen dituen espaziorik. Gizarteak belaunaldi ezberdinak elkartuko dituen
espazioak behar ditu. Horregatik proposatzen dugu Zaballako mataderoa proiektu honetarako,
belaunaldi ezberdinen arteko nahasketa, ideien joan etorria, ezagutza eta trukerako esparru
naturalen egoitza izan litekeelako.
4. SOZIAL GAIEN GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Meatzalden bizi gara, Euskal Herrian sozial arloan zigortuen dagoen inguruetako batean. Lantegi
handien gainbehera, langabezia tasa altuak, inguru kutsatua eta etxebizitza lortzeko zailtasunak
dira gaurko gazteok bizi dugun errealitatearen isla. Baldintza horiek guztiek gure eskualdea
sozioekonomikoki eskualde berezia egin dute, eta gure izateko modua eta baloreak ezaugarritu.
Gizarte kezka badago gurean eta badira gaur egun arlo honetan dirauten hainbat elkarte:
langabetuen asanblada, Hitza Kalean elkartea komertzio justuaren eta hirugarren munduarekiko
elkartasunaren arloan, Amaris Taldeak emakumeen zapalkuntza lantzen, zenbait auzo elkarte
beren inguruko baldintzak hobe daitezen lanean...
Askotan, elkarte hauen jarduna haien artean isolatua da herrian, salatzen dituzten injustizia
egoeren sorlekua berdina den arren. Gizarte justu, berdinago eta demokratiko batera joan nahi
badugu beharrezkoa da gizarte arloan ari garen elkarteen sarea gure herrian ere ehuntzea.
Aldarrikapen sozialetarako elkarte ezberdinen arteko sinergiak ahalbidetu eta bultzatuko dituen
lokal publiko autogestionatu batek asko erraztuko luke talde ezberdinen lan soziala eta beren
dinamismoa areagotuko luke. Zaballako mataderoa liteke espazio hau, elkarte guztiei irekitako
espazio librea, data hartu eta bilerak egin, hitzaldi, mahai inguru, zine emanaldi zein bestelako
edozein ekintza antolatzeko esparrua.
Bestalde injustizia sozialen salaketatik eraikuntzara ere jauzi egitea beharrezkoa da. Langileak
izan gara gehienak gure herrian, meatokietan aurrenik, eta lantoki handietan gero. Egon badauden
arren, oraindik ez dugu barneraturik beste eskualdeetan kooperatiba edo lantegi txikiak sortzeko
daukaten kultura. Krisia heldu da eta langabezia tasak altuak dira gurean. Mundu mailan egindako
hainbat ikerketek esaten dute autoantolakuntza, autogestioa eta autokudeaketa esperientzia
komunitarioek ekonomi arloan iniziatiba eta sorkuntza gaitasuna ematen diotela haietan aritzen
diren gizarteei, arlo ekonomikoan iniziatiba berriak garatzeko jendartea landuz.
5. KIROL GAIEN GAINEKO EZTABAIDA TALDEA
Kirol arloan dauden herriko instalakuntzak txikiak dira Trapagaranen tamainarako eta beste
hainbat kirol praktikatzeko ondoko herrietara desplazatu behar izaten dira gazteak, izan skate,
BMX edo eskalada bezalako kiroletan. Bestetik, herriko kirol taldeek egiten duten eskaintzaz gain,
udalaren eskaintza enpresa pribatuen esku dago eta garestia izaten da sarritan. Posiblea litzateke
autogestio kulturan oinarrituz unean herrian falta den kirol eskaintza bat egitea? Ortuellan
rokodromoa autogestionatua da eta enpresa pribatu batek baino, eskalada taldea arduratzen da
bere mantenu eta kudeaketaz. Autogestioaz ari garela, Zaballako mataderoa da halako kirol
esperientzia herrikoia garatzeko esparru egokia.
5 GAZTETXE PUBLIKOA. INGURUARI LOTURIKO EGITASMO
SOZIAL ETA ERALDATZAILE BAT.
BALOREETAN OINARRITUTAKO PROIEKTUA
Asko dira bizi garen gizarteko egunerokoan ditugun
hutsune eta arazoak. Krisiak arazo hauek guztiak
areagotu egin ditu. Zaballako mataderorako
aurkezten den proiektu honek gizarteko arazo eta
gabeziei aurre egiteko pertsonengan jarrera
proaktiboak garatzea du helburu. Gizarte arloan
eraldatzailea da hemen aurkezten den egitasmoa
eta funts guztiz soziala du. Horregatik baloreetan
oinarritzen du bere jarduna.
XX. mendearen amaierako gizarteari kontsumo
gizartea deitu izan zaio, erdi mailako jendartearen
bizi maila hazi egin da eta lehenago eskuragarri ez
ziren produktuak gehiengoaren eskuetara iritsi dira.
Teknologia berriek lan gogorrak bigundu eta
kualifikatuago bihurtu dituzte eta gaur egun bizi
dugun informazio eta komunikazioaren gizarteak ideia, teknologia eta notizien batetik besterako
momentuko joan etorria posible bihurtu du. Abiadura handian bizi gara eta distantziak laburtu egin
dira. Gizarte adituek globalizazioa deitu diote homogeneizazio prozesu horri.
Aldaketa global horiek gure herrian ere izan dute eragina, baina guztiak ez dira onerako izan.
Indibidualismoa, belaunaldi arteko loturen hausketa, gizarte desegituraketa, elkarte sarearen
ahultzea eta errelebo falta, proiektu kolektibo berriak sortzeko gaitasun eza edo herriko nortasuna
galtzea dira horietako batzuk. Tresna berriak behar ditugu aro modernoan gure herriko gizarte
sarea indartu eta berriztatzeko; horregatik, Zaballako matadero zaharrerako proposamena ildo
horretan kokatzen da. Gizarte baloreak dira proiektuaren oinarria:
1) ANIZTASUNA
Aniztasuna oinarri eta helburu izango du proiektuak. Guztiak berdinak gara. Ez da inor bere ideia
politiko, tendentzia, gustu sexual, arraza, erlijio, iritzi edo jatorriagatik baztertuko. Elkarrekin lan
egiten ikasiko dugu, errespetuan oinarrituz eta enpatia landuz. Ondoko baloreak errespetatuz
edozein herritarrek bere proiektu komunitarioa garatzeko lekua izango du bertan.
2) ELKARLANA
Pertsona indibidualen interesen gainetik kolektibotasuna du proiektu honek oinarri. Pertsona
ezberdinek elkarlanean haien asmoak aurrera eramatea, kultur tailer, zerbitzu edo proiektuak
garatzea, elkarrekin lan egiten ikastea eta harremanak sortzea.
3) HERRI NORTASUNA BIRSORTZEA
Azken urteetako aldaketek Europako mendebalde osoan bezala, gurean ere herri nortasuna
galtzea ekarri dute. Gure aitite-amamek ikusi dituzten gizarte aldaketak itzelak izan dira eta
gazteok ez gara askotan haietaz jabetzen. Herri nortasuna zauden inguruarekin lotura izatea da.
Ez da ordea transmisioa soilik, herri nortasuna etengabe ari baita berriztatzen eta herritar guztiak
baikara protagonista. Horrela, lotura espazio berriak lantzen eta sortzen, Carrascoliendasekin
Basetxe Gaztetxeak egin duen ildo beretik jarraitzeko baliabideak eskainiko ditu proiektu berri
honek ere bai.
4) INGURUARI LOTUA IZATEA
Krisi garai honetan asko hitz egiten da zirkuitu txikiez eta tokiko garapenaz. Zaballako mataderoko
proiektua tokiari guztiz lotutako proiektua da; hau da, inguru geografikoarekin guztiz inplikatuta
dagoen proiektua. Herriaren iniziatiba eta sare sozialen indartzea ekarriko du. Gure herriaren
garapena laguntzea du helburu alternatiba komunitarioen eraikuntzaren bidez, sozial, kultur edo
ekonomi arloan eraginez.
5) BELAUNALDIKORTASUNA
Garrantzitsua da belaunaldi arteko zubiak sortzea, gure aurreko garaietakoek zer pentsatzen
duten jakitea, haiek gure ideia berriak ezagutzea eta elkarrekin egoteko espazioak irekitzea. Herri
osoari irekia izango den lokal autogestionatuan belaunaldikortasuna landuko da.
6) FEMINISMOA eta EMAKUMEAREN ESPAZIOAK ZABALTZEA
Berdintasuna dugu ardatz, asko aurreratu da emakumearen eskubideetan. Ondora begiratu eta
tamalez, oraindik ikusten dugu gizarteko espazio publikoan gizona dela nagusi. Gaztetan ere
aurreko belaunaldietako rolak errepikatzen ditugu askotan, neskak isilean jarrera pasibotan eta
mutilak lider jarrera aktibotan. Berdintasunera iristea izango da helburu, lokal berriaren jardunean
emakumeari espazioa irekiz eta emanez.
7) EUSKARA
Euskara ere Trapagarango hizkuntza da. Gurean aspaldi galdu bazen ere, belaunaldi gazteek
eskoletan ikasi dugu. Kalean, ordea, oraindik ere euskaraz hitz egitea ez da erraza. Euskara ez da
baldintza baina honen aldeko jarrera positiboa bultzatuko da proiektu berriaren bidez.
8) AUTOGESTIOA eta TRUKEA
Balorerik bada autogestioa eta trukea dira aurkezten ari garen proiektu berriaren ardatz nagusiak.
“JUST DO IT” zein “DO IT YOURSELF” teorietan oinarritzen da Zaballako mataderoaren proiektua.
Herritarren eskuetan baliabideak utzi, bere kultur afizioak, proiektuak edo asmoak amestu, garatu
eta gauzatzeko. Jende arteko jakintza trukea bultzatu edo proiektu berriak autogestionatzeko
aukera emango du Zaballako mataderoak.
9) ELKARTASUNA ETA JUSTIZIA SOZIALA
Injustizia sozialei aurre egiteko prest egotea, gutxitutako zein gehien sufritzen duten sektoreei
adierazpenerako eta garapenerako aukerak eskainiz eta elkartasuna adieraziz. Horrek bazterketa
egoerak ekiditen eta herria bateratzen lagunduko du. Aurkeztutako proiektuak hori guztia kontutan
izango du eta ez die balore horiei muzinik egingo.
6 GAZTETXEAK HERRIARI
ESKAINI DIEZAZKIOKEEN ZERBITZUAK
1-KULTURA HERRIKOIA. Kultura herrikoian oinarritutako kultur eskaintza osatzea.
2-ELKARTEGINTZA. HERRIKO edozein ELKARTEK LOKALA ESKATU eta ERABILTZEKO
AUKERA. Elkarteak haien ekintzak bertako programazioan txertatu, azpiegituraz baliatu eta
autogestionatzeko aukera emanez.
3-JAKITURIA TRUKEA. Edozein herritarrek bere interesen arabera beste batzuekin elkartu,
TAILERRAK proposatu eta antolatzeko aukera, batek dauzkan trebeziak besteei pasatuz eta
elkartrukatuz edo jakintza mota berriak ikasiz.
4-AUZOGINTZA. Zaballako auzoak faltan duen ekipamentu komunitarioa. Lokalak auzoan
integratua egon behar du, auzokideekin batera proiektua garatuz, zerbitzuak eta aukera berri asko
ekar diezazkioke auzoari.
5-INGURUARI LOTUA eta ATXIKIA. Herriko beharren inguruko iniziatibak sortzeko ideien gurutze
bide izango den espazioa sortzea. Gazte belaunaldiak herriko bizi ekonomiko, kultural edo
sozialean inplikatu eta lotzeko proiektuak sortzeko espazio normalizatu bat irekitzea.
6-GIZARTE BALOREAK lantzeko espazioa. Proiektu komunitarioak sortu eta garatzeko espazio
normalizatua irekitzea, gaur egun krisian dauden baloreak lantzeko: aniztasuna, ezberdinen arteko
elkarlana, konfiantza, jarrera sortzaile eta aktiboak...
7 GAZTETXERAKO PROPOSATZEN DEN DISTRIBUZIOA
Herriko gabezia eta gizarte egoeraren hausnarketatik abiatuz, herrian ikusten ditugun beharrei
erantzuteko Zaballako mataderorako honako prestazioak proposatzen dira:
1-KULTUR EKINTZAK EGITEKO SALA NAGUSIA (eszenatoki bat, ekimenak egiteko instalazio
elektrikoa, argiak, insonorizazioa eta ekitaldiak autogestionatzeko barra bat). Tailer jendetsuak,
dantza, antzerki eta abarrak hartu ditzakeena.
2-TAILERRAK EGITEKO GELA MULTIFUNTZIONAL BAT. Izan bertso eskola, txistu edo alboka
klaseak, yoga, erlajazioa edo beste edozein tailer, ikastaro, eskola...
3-MUSIKA TALDEAK ENSAIATZEKO 2 GELA. Segurtasuna eta insonorizazio aintzat hartzen
dituztenak.
4-BILERAK EGITEKO GELA BAT. Lokalaren kudeaketarako asanblada eta beste edozein
elkarte, kultur zein kirol talde… biltzeko. Mahai txikiak izatea proposatzen da, ikasketa gela
modura ere erabili ahal izateko.
5-ROKODROMOA
6-KOMUNA
7-BILTEGI MODUAN eta GARBIKETA TRESNAK GORDETZEKO GELA
8 GAZTETXERAKO PROPOSATZEN DEN FUNTZIONAMEDUA
Gaztetxearen funtzionamendua ahalik eta zabalen eta edozein erabiltzailerentzat sinpleen izatea
izango da helburu. Gainera instalazioa auzoko bizian integratu eta erabilgarri egiteko espazioak
irekitzea funtsezkoa izango da.
Erabakitze esparru ezberdinak izango dira, denak irekiak, autonomoak eta binkulanteak.
Gaztetxeko erabiltzaile guztiek derrigorrez bete beharreko arauak guztien artean adostuko dira,
elkarbizitza, ordutegi, auzolan eta mantenuaren alorretan.
Dena den, erabiltzaile, auzoko, elkarte eta herritar guztiek izango dute asanblada horietan parte
hartu eta erabakitzeko eskubidea.
Gauzak horrela eta printzipio hauetatik abiatuta, erabakitze esparru ezberdinak proposatzen
ditugu, egunerokoa zein erabiltzaileen koordinazioa gauzatuko duen asteroko asanblada
kudeatzailetik hasi eta gaztetxetik kanpoko eragileekiko komunikazioa baimenduko duten
asanblada orokorragoetara heldu arte:
1) Aste(ro)ko asanblada irekia edo ASANBLADA PERMANENTEA. Edonori irekia, egunean
eguneko proposamen eta ekimenez eta lokalaren gestioaz arduratuko dena. Gaztetxean
lanean diharduten elkarte eta taldeek asanblada hau erabiliko dute koordinatzeko. Era
berean, hilabetean behin, haietako bakoitzaren ordezkari batek gutxienez asanbladara joan
beharko du, espazio komunen erabilera, garbiketa txandak… antolatzeko. Asanblada
erabakiak aho batez hartzen saiatuko da, eta unanimitatea lortu ezin denean, bozkaketa
bidez.
2) URTEKO ASANBLADA, gaztetxeko erabiltzaile guztiei irekia. Urtean behin egingo da
urtean egindakoaren balorazioa egiteko, horretaz gogoetatzeko eta hurrengo urteko ildo,
proiektu, ekimen edo erronka berriak aukeratzeko.
3) AUZOA gaztetxeko erabiltzaileekin uztartu, ekimenak kontrastatu, auzotik ekimenak
proposatu eta konbibentzia arauak adosteko esparru bat egokitu beharko da. Zaballako
auzotarrekin adostu beharreko formatua eta maiztasuna izango ditu.
4) UDALETXEAREKIN egindako konpromiso, eskubide eta betebeharren gaineko akordioari
segimendua egiteko eta berritzeko espazioa.
9 ONDORIOAK
Ikusi dugunez, Trapagaranen lokalak era
autonomo batez kudeatzeko beharra
aspaldikoa da. Horrela, historian zehar elkarte
eta bilgune ezberdinak molde ezberdinez
saiatu izan dira behar honi erantzuten. Ildo
horretan hemengo proposamen hau gure XXI.
mendeko gizarte modernoaren ezaugarriei
egokitutako saiakera bat da.
Zaballako mataderorako egiten den proposamen honek justizia, berdintasun eta aniztasun
baloreak ditu oinarri. Gaurko gizartean gainbeheran dauden elkartegintza, jakituria trukea eta
kolektibotasuna babestea ditu helburu.
Modu berean, kultura herrikoia zabaltzea eta herriko gizarte-elkarte sarea trinkotzea bilatzen
du. Ikerketen arabera, jendarteak bere eskuetan kolektiboki kudeatuko duen espazioa izateak
herriarekiko duen inplikazioa handitu egiten du: kultur sorkuntza, gizarte sarea eta ekonomia
ekimen txikiak sortuz eta arlo horietan dinamismo berezia piztuz.
Proiektu hau ez da beste ezeren kontra eraikitzen baizik eta dagoenaren osagarri modura.
Kultura herrikoia kultura komertzialaren osagarri izan daiteke eta alderantziz. Herri ekimena,
ekimen instituzionalaren osagarri izan daiteke espazioak zabalduz gero. Erabil ditzagun gure
herrian dauzkagun potentzialtasun guztiak krisi egoera honi aurre egiteko.
Gaztetxearen proiektu hau tokiari lotuta dago. Trapagarango garapenean eragin nahi du
herritarrei garapen horretan zuzenki bere alternatibak, gustu, kezka, amets eta proiektuak
garatzeko espazioa emanez.
Ildo horretan, Zaballa auzoan integratua eta auzotarrekin estuki lotua egon behar du
proposatzen dugun egitasmoak. Zaballako mataderoko gaztetxea ezin da auzotarrentzat karga
bat izan, auzoari onura ekarri behar dio. Horretarako, erabilgarritasuna izan behar du
auzotarrentzat, baliabideak haien eskuetan egon behar dira, egitasmoak aurkeztuz, lokala zuzenki
erabiltzeko aukera emanez eta hori bultzatuz.
Beraz, Trapagaranen jendartearen eskuetan egongo den herrigintza proiektu kolektiboa da
Zaballako mataderorako proposatzen dugun hau.
10 ZABALLAKO MATADEROAN GAZTETXE PUBLIKO BAT
SORTZEKO UDALARI AKORDIO PROPOSAMENA
Borondatea eta udal zein sektore herrikoien inplikazioa da proiektu hau gauzatzeko ezinbesteko
baldintza. Horretarako honakoa da “Zaballako mataderoa gaztetxe publikoa” proiektua gauzatzeko
udalari egiten zaion proposamena:
KUDEAKETARI DAGOKIONEZ
Udalak eta Basetxe Gaztetxea kultur elkarteak Zaballako mataderoaren gaineko kudeaketa
hitzarmen bat sinatuko dute ondoko baldintzekin:
a) Udalak Basetxe Gaztetxea kultur elkartearen eskuetan utziko du Zaballako
mataderoaren kudeaketa “Zaballako mataderoa gaztetxe publikoa” proiektua garatzeko eta
ondoren azaltzen diren baldintzetan kudeatzeko.
b) Bi aldeek 5 urterako hitzarmen bat sinatzea eta 5 urte igarota behar berrien arabera
hitzarmena berritzeko aukera izatea.
UDALAK BERE GAIN HARTZEN DU:
a) Proiektua martxan jartzeko lokala txukuntzeko oinarrizko konponketak eta hasierako
inbertsioa.
b) Denboraren poderioz proiektuak aurrera egiten duen neurrian, eraikinaren berriztatze
lanak (egitura, teilatua, saneamenduak....).
BASETXE GAZTETXEA KULTUR ELKARTEAK BERE GAIN HARTZEN DU:
a) Lokalaren garbiketa, mantenua eta konponketa txikiak (argiak, margoketa, obra
txikiak....).
b) Lokala era ireki eta asanblearioz kudeatzeko konpromisoa, aurrean azaldutako
baloreetan oinarrituz eta herritar guztiei irekia izango den moldez.
c) Auzokideekin lokalaren jardueraz eta ordutegia adosteko foroa sortzeko ardura eta
konpromisoa.
d) Ura eta argindar gastuen gaineko ordainketak.
LOKALAREN EGOKITZE LANEI DAGOKIENEZ
Behin proiektua onartuta eta kudeaketa akordioa sinatuta udalak konpromisoa hartzen du,
teknikari eta Basetxe Gaztetxea kultur elkartea partaide direlarik, nola garatu lokalaren
egokitze lanak. Hori planifikatu eta adosteko mahai bat osatuz. Bertan adostuko da krisi
garai honetan lanak nola aurrera eraman, gauzatzeko aukera ezberdinak aztertuz.