kronika - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik...

15
17 03 hiruhilabetekaria uztailetik irailerarte

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

INFORME MENSUAL SEPTIEMBRE

- OCTUBRE

1703

hiruhilabetekariau z t a i l e t i k i r a i l e r a r t e

Page 2: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

2

Etxerat

2

KRONIKA

KEPA DEL HOYO EUSKAL PRESO POLITIKOA BADAJOZEKO ESPETXEAN ZENDU DA

Uztailaren 31n bere familiaren egoitzatik 720 kilometrotara Badajozen espetxeratua zegoen Kepa del Hoyo euskal preso politikoaren senitartekoek ha-ren heriotzaren albiste mingarria jaso zuten.

Kepa del Hoyok 46 urte zituen eta Badajozen espetxeratua zegoen; inork ez zekien hark gaixotasun larririk edo bizitza arriskuan jarriko zion gaitzik zuenik; beraz, gure aldarrikapenetan ez zegoen berehala atera beharreko presoen ze-rrendan. Baina, Kepak 20 urte zeramatzan osasun fisiko eta psikikorako bereziki erasokorra den salbuespeneko espetxe politika baten mendean.

Espetxeko baldintzak dituen inguru bat gaixotasun sortzailea izaten da berez. Berez osasunaren kalterakoa eta zapaltzailea den inguruneari urtetako tra-tu txar fisiko eta psikikoak (Kepa del Hoyok jipoi bat jasan zuen jadanik, hil zen espetxean bertan) eransten bazaizkio, hala nola, tirabirak, bizitza baldintza oso gogorrak, urruntzearen eta bortxaren ondorioak, hitz batean, ad hoc ezarritako salbuespeneko espetxe politika baten ondorioak, ondorenak ekidin ezinak izaten dira eta aurre ikusi ezineko irismena izaten dute.

ETAk bere jarduera armatua behin betiko uzteak euskal gizarteak ha-markadetan bizi izandakotik ezberdina zen agertoki baterako aukera eman zuen; geroztik, Kepa del Hoyorena da espetxean gertatu den preso euskaldun baten hirugarren heriotza

Alabaina, lehen urrats hori eman zenetik sei urte betetzear direnean, eus-kal preso eta erbesteratu politikoen senitarteko eta ahaideok, eta presoek berek, sufrikarioari buruz iraganeko gertaera bat balitz bezala hitz egin ezinik jarraitzen dugu. Espetxe politikaren salbuespen neurriek mendekuaren eta saminaren pa-rametro berberetan jarraitzen dute; preso politiko euskaldunen eta haien senitar-teko eta adiskideen gain ezartzen den presioa ez da oraindik inolaz ere arindu.

Uztailaren 31n Kepa del Hoyoren senitartekoek ehunka kilometroko bi-daiari ekin zioten, zirkunstantziarik gogorrenetan; haren gorputza aberriratzeko bidaia oinazez eta zirraraz betetakoa izan zen; urruntze eta sakabanatzearen 20 urte hauetan egin behar izan duten bidaiarik mingarri eta zailena izan da.

Abuztuaren 1ean, Loiolako Santutegian, Kepa del Hoyoren heriotzari buruzko balorazioa eskaini zuen Etxeratek prentsaurrekoan. http://bit.ly/2vp6xfX

Peru del Hoyoren esku-hartzea, bere aita zen Kepa del Hoyoren agurre-ko ekitaldi publikoan. http://bit.ly/2fknG3E

Page 3: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

3

1. SAKABANATZEA

3, gaixo larri espetxe arinduan

2, espetxe arinduan Brasilen eta frantsesez Estatuan

310 euskal preso politiko, 61 espetxetan dispertsatuak

2 euskal preso politikoak Euskal Herriko 2 kartzeletan.

239 euskal preso politikoak, espainiar Estatuko 39 kartzeletan.

68 euskal preso politikoak, frantses Estatuko 20 kartzeletan..

Bat, Portugalen.

212 (68,85 %), Euskal Herritik, 600 - 1100 kilometrotara

67 (21,75 %), Euskal Herritik 400 - 590 kilometrotara

29 (9.40 %), Euskal Herritik 100 - 390 kilometrotara

2 ume espetxean bere amekin dispertsatuak

URRUNTZEA

SAKABANAKETA

1.1

euskal preso politikoak

SAKABANATZEA ETA KOLEKTIBOTIK URRUNTZEA

.

..315

...

.

.

...

Page 4: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira
Page 5: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

5

Troitiño Arranz Antton Soto del Real Estremera 520 kmOña Ispizua, Josune Picassent, Valencia Foncalent, Alicante 760 kmMoreno Martinez, Itziar Fleury (EF) Roanne (EF) 850 kmSanchez Iturregi, Saioa Roanne (EF) Rennes (EF) 520 kmSaez Arrieta, Arkaitz Réau-Sud-Francilian (EF) Mont de Marsan (EF) 234 kmGomez Larrañaga, Aratz Réau-Sud-Francilian (EF Mont de Marsan (EF) 234 km

Nahikari Otaegi 2017-09-29 Zigorra betetaAndoni Ugalde Zubiri 2017-09-28 Zigorra betetaKepa Arkauz Zubillaga 2017-09-22 Zigorra betetaNekane Txapartegi Nieves 2017-09-18 Aske geratu zen SuitzanMikel Oroz Torrea (Burlata) 2017-08-01 Zigorra betetaKemen Uranga Artola 2017-08-06 Zigorra betetaMikel Irastorza Artola 2017-08-08 Behin behineko askatasunean frantziar EstatuanEgoi Alberdi Casanova 2017-08-24 Zigorra betetaItsaso Zaldua Iriberri 2017-08-23 Zigorra betetaRafa Diez Usabiaga 2017-08-17 Zigorra betetaMikel Arretxe Saldise 2017-08-14 Zigorra betetaJoxe Kamatxo Elizondo 2017-08-11 Zigorra betetaJosune Balda Arruti 2017-08-11 Zigorra betetaMontxo A. Barea 2017-07-20 Zigorra betetaXabier Lujambio 2017-07-17 Zigorra betetaFelipe San Epifanio 2017-07-14 Zigorra betetaJoseba Vizan 2017-07-02 Behin behineko askatasunean, BrasilenIñaki Marin 2017-07-02 Zigorra beteta

ASKATASUNAK / Libertades / Libérations

LEKUALDAKETAK / Traslados / Transferts

Page 6: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

6

Jaiki Hadi Elkarteak, osasuneko profesionalek osatzen dute-nak, euskal preso politikoen artean gertatu den gaixotasun larri eta sendaezin baten kasu berri bat ezagutarazi du. Errenterian jaioa den eta Algezirasen, familiako egoitzatik 1.100 kilometrotara, espetxera-tua dagoen Mikel Arrietaren kasuaz ari gara.

Mikel Arrietari espondiloartropatia kroniko seronegatiboa diagnostikatu zaio; gaixotasun degeneratiboa da, bereziki mingarria, bizkarrezurra eta artikulazioak ukitzen dituena eta duela zazpi urte hasi zen gaixotasun horren sintomak sentitzen.

Gaixotasun horrek sendagilearen tratamendu eta jarraipen zehatzak eskatzen ditu. Kronikoak, degeneratiboak eta sendaezinak diren beste gaixotasunekin gertatzen den moduan, espetxean ego-teak zaildu edo eragotzi egiten du sendagilearen tratamendu eta kontrol horiek beharrezko baldintzetan eman ahal izatea.

Jaiki Hadi Elkarteak jakinarazi zuen, era berean, larriki gaixo diren euskal preso politikoen zerrenda luzatzen ari dela, murrizten joan ordez, gai horri buruz neurriak hartzeko borondaterik eza agert-zen duelarik horrek.

Kasu berri honekin badira jada 21 euskal preso politiko gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak; horietatik 8k ez dute be-ren identitatea ezagutarazterik nahi. Horiek guztiak bat-batean espe-txetik ateratzea eskatzen da, beharrezko laguntza eta tratamendua baldintzarik onenetan har dezaten eta osasunerako duten eskubidea bermatua gera dadin.

1.2

GORAKA DOA LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN KOPURUA, ZEINTZUK BAT-BATEAN ESPETXETIK ATERATZEA ESKATZEN BAITA.

GAIXOTASUNLARRIAKDITUZTENPRESOAK

SALBUESPEN NEURRIAK ETA ESPETXEETAKO EGOERA

Page 7: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

7

JUAN MARI ETXABARRI, HILABETE BATEZ OSPITALERATUA, PNEUMONIA BAT JASATEARREN.

OSASUNESKUBIDEA

Juan Mari Etxabarri euskal preso politikoa, Iruñean jaioa eta familiaren egoitzatik 954 kilometrotara Sevillako espetxean giltzapetua, hiri hartako ospitalera urgentziaz eraman zuten iragan abuztuaren 4an. Han biriketako odolbildu bat detektatu zioten, ja-saten zuen pneumonia larriaren ondorioz sortua. Iruiñeako presoa hilabete luze batez ospitaleratua egon zen eta beharrezko trata-mendua jarri zitzaion. Gero, Juan Mari Etxabarri berriro ere Sevilla II-ko espetxera eraman zuten.

Berriro ere, urruntzeak presoaren senitartekoentzat egoe-ra anker bat ekarri du, 2000 kilometroko bidaiak behin eta berriz egitera behartuak egon baitira, baimendutako denbora tarteetan presoa bisitatu ahal izateko eta haren osasun egoeraz sendagilee-kin beharrezko kontsultak egin ahal izateko.

Page 8: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

8

SENITARTEKOAK ETA HURBILEKOAK 1.3

SAKABANATZEAREN ONDORIOAK

URTEKO TRAFIKOKO ZORTZIGARREN EZBEHARRA, SAKABANATZEAREN POLITIKAREN ONDORIO MODUAN

Irailaren 16an, Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren neska-lagunak istripu bat izan zuen Badajozeko espetxera Zilar-Bi-detik zihoanean. Istripuaren ondorioz pintzamendua, zartada lunba-rra eta zerbikala, eskuin besoko giharren fisura eta saihets-hezurre-tako kolpe indartsua jasan zituen.

Zilar-Bideko 400. kilometroan gertatu zen istripua, Béjar pasatuta gero. Bere errailetik zihoala, bi errailen artean zihoan ibil-gailu bat agertu zen aurrean eta bere ibilgailuaren kontra tupust egin zuen; jasandako kolpearengatik, eskuin gurpila lehertu zen eta autoak hiru bira eman zituen bere ardatzaren inguru.

Ezbeharraren ondorioz, García Justoren neska-lagunak Ba-dajozeko espetxeko bisita galdu zuen, bere etxetik 706 kilometro-tara; hasieran Béjar-ko ospitalera joan zen eta gero Urdulizko Ospi-talera eraman zuten.

Page 9: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

9

GALDAKAOKO UDALEKO OSOKO BILERAK IKER LIMA PRESOAREN LAGUNAREKIKO ELKARTASUNA AGERTZEN DU ETA

2. SALBUESPENEKO KARTZELA POLITIKEN AURKA

Iragan uztailaren 3an, Galdakaoko Udaleko Osoko Bilkuran mozio bat onartu zen: mozio horretan elkartasuna agertzen zen Iker Lima euskal presoa bisitatzetik itzultzean istripua izan zuen herriko bizilagunarekiko eta presoen urruntzeari amaiera ematea eskatzen zen.

“Era berean, zuzenbidean oinarritutako estatu demokra-tiko bati dagozkion giza eskubideekiko begirune arduratsuz” Udal honek eskatzen du “indarrean dagoen legeria bete dadin beha-rrezkoak diren urratsak eman daitezela eta, zentzu honetan, Es-petxe-Erakundeari eskatzen dio euskal preso guztiak euskal espe-txeetara hurbil ditzala, egungo egoerak beste zigor bat erants ez diezaien, ez presoei berei, ez eta haien senitartekoei”.

Mozioak aurrera egin zuen EAJ, EH Bildu, Galdakao Ora-in, Usansolo Herria eta Irabazi-ren botoekin, PSE-EE-ko zinegotzien abstentzioarekin eta PP-ko zinegotzien kontrako botoarekin.

Udaleko osoko bilkuran lortutako akordioa Espetxe-Erakun-dearen Zuzendaritzari, Espainiako Herri Defendatzaileari, EKAko Arartekoari eta Eusko Jaurlaritzako Gogora erakundeari ezaguta-razi zitzaien.

Ekainaren 25ean gertatu zen istripua, Salamanca inguruan, Galdakaoko bizilaguna Iker Lima presoa bisitatzetik zetorrenean. Iker Lima Huelvako espetxean dago, familiaren egoitzatik 1000 kilometrotara.

SAKABANATZEARI AMAIERA EMATEA ESKATZEN DU

Page 10: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

10

BERANGOKO UDALEKO OSOKO BILKURAK SAKABANATZE POLITIKA INDARGABETZEA ESKATZEN DU

Berangoko Udaleko Osoko Bilkura sakabanatze eta urruntze politika berehala indargabetzearen alde agertu da, “senitartekoak kaltetzen dituelako eta gain-sufrikario batera zigortzen dituelako”. Irailaren 26an ospatutako udalaren osoko bilkuran aurkeztutako mozioa Asier Garcia euskal preso politikoaren neska-lagunak, Be-rangoko bizilagunak, irailaren 16an jasandako istripuarekin lotua zegoen; mozio hori onartu egin zen, aldeko 11 botorekin (EAJ, EH Bildu, Denok Batera, PSE eta atxiki gabeko zinegotziarenak) eta PP-ren kontrako botoarekin.

Etxerat Elkarteak proposatutako mozioan esaten denez, "sakabanatze politikari aktiboki eusten zaio, eta orain arte gertatu den moduan, politika horrek jarrai dezake biktimak gehitzen, ino-lako zigorrik jaso gabe. Azken ezbehar hori kontuan izanik, badira jadanik hamar pertsona aurten istripuetan zauritu direnak; hamar pertsona horiek derrigorrean eta ezarritako baldintzetan egiten di-ren bidaien ondorenak jasan dituzte, segurtasun fisikoa eta bizitza jokoan jarriz. Asteburu honetan zauritua gertatu den pertsona herri honetako bizilaguna da eta 706 kilometrotara dagoen Badajozeko espetxera bisita bat egitera zihoan, bera bezalaxe herri honetako bizilaguna den Asier Garcia ikustera".

Udaleko Osoko Bilkurak “pertsona guztien eskubide guz-tiekiko begirunea eskatzen du”; eta lortu den “akordioaren berri Espainiako eta Frantziako Estatuei eta Espetxe-Erakundeko ardura-dunari emango zaie”.

Page 11: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

11

3. ERBESTERATZEA ETA DEPORTAZIOAEusebio Iriarte eta Jesus Azkorbebeitiaren heriotzek mahai

gainean jartzen dituzte berriro ere honako gai hauek: euskal iheslari politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu-ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu-nak Euskal Herrira ekartzeko bide-orri baten beharra.

Eusebio Iriarte Miarritzen hil zen iragan abuztuaren 30ean, eta hil berorretako 7an zendu zen Jesus Azkorbebeitia “Bergante”, Otxandion jaioa, 24 urte luzetan Mexikon egoitza izan zuena.

Page 12: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

12

4. ERAGILE ETA ERAKUNDEAK

FORO SOZIALAK PRESOAK HURBILTZEAREN ALDEKO 80.000 SINADURA ENTREGATU ZITUEN IRUIÑEKO ETA GASTEIZKO LEGEBILTZARRETAN

Foro Soziala, kide aktiboetako bat Etxerat duena, uztailaren 3an Nafarroako Legebiltzarreko Presidente den Ainhoa Aznarezekin bildu zen eta uztailaren 10ean Eusko Legebiltzarreko Presidente den Bakartxo Tejeriarekin, presoen hurbilketaren alde jasotako 80.299 sinadura, Ireki-ren ekimenez lan-munduan bildutakoak, haiei entre-gatzeko. Sinadura horietatik 19.532 Nafarroako langileei dagozkie-nak dira, eta gainerakoak EKAko lan-eremuan jasotakoak dira.

Bi bilera hauekin amaitu zuen Foro Sozialak iragan maiat-zean IV. Foro Sozialean “Pertsona presoen itzulera”-ri buruz aurkez-tutako ondorioak ezagutarazteko bileren erronda. Ondorio horiek adostasun transbertsal eta inklusibo batean oinarritutako bide-orri integral bat definitzea sustatzen dute.

Elkarrekin ados jarrita, pertsona presoen EPPK kolekti-boaren eztabaidaren ondorioen balorazioa sartu zuten topaketaren agendan; ondorio horiek aurreko egunetan argitaratuak izan ziren.

Foro Sozialarentzat presoen kolektiboaren erabakia ekar-pen kualitatibo garrantzitsua da bide-orrirako; eta ekarpen kuanti-tatiboa ere bai, bere kideen artean lortutako gehiengo argiagatik. Haien ondorioen arabera, kolektiboak hartuko dituen ekimenak bat etorriko dira gizarte zibilaren eskaerekin.

Prozesuaren gardentasuna ere azpimarratzekoa da. Gizarte zibilak eskatutako argitasuna eta gardentasuna. Alderdi politikoek orain arte ezezaguna zen ahobatezko adostasunez agurtu zuten erabakiaren garrantzia eta hark irekitzen dituen perspektibak.

Foro Sozialak ondorio hau ere atera zuen: aldeko giroa sor-tua dagoela eta garaia dela goi mailako jomuga jartzeko; horretarako elkarrizketa eta akordioa sakondu behar direla inplikaturik dauden eragileen artean: Nafarroako eta Euskadiko Gobernuak, alderdi po-litikoak, sindikatuak eta gizarte zibila; akordioaren helburua bide-orri bat definitzea dela, arrazoizkoak eta egingarriak diren epe batzue-tan pertsona presoak birgizarteratzeko estrategia bat diseinatzeko.

Page 13: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

13

Akordio zabalen eremuan lanean ari garela, Foro Soziala-ren iritziz epe laburrean adostu behar diren hiru ardatzak honako hauek dira: presoak hurbiltzea, salbuespeneko espetxe legeriaren desagerpena eta espetxeetako eskumenaren transferentzia. Bal-dintzak prestatuak daude alderdiek, sindikatuek eta gizarte zibilak aipatutako gaien inguru itunak sina ditzaten eta akordio horiek balia ditzagun Madrileko Gobernuaren lerro gorriak mugiarazteko.

ETXERAT, ERAGILE SOZIALEKIN ETA GIZA ESKUBIDEEN ELKARTEEKIN PARISEN BILDU ZEN EUSKAL DELEGAZIOAREN KIDE

Hogei pertsonako delegazio bat Parisera joan zen iragan uztailaren 10ean, eragile politikoekin eta Giza Eskubideen elkar-teekin hainbat bilera ospatzera, eta delegazio horren partaide izan zen Etxerat, euskal gizartearen dibertsitatearen (ordezkari hauta-tuak, gizarte zibila) ordezkari moduan. Topaketa horien helburua bake prozesuan aurrera egitea zen, giltzarria den preso euskaldu-nen auzian Frantziako agintariek izan behar duten ezinbesteko es-ku-hartzea azpimarratuz.

Zortzi bilera egin ziren: Exekutiboarekin (Justizia Ministe-rioa), legebiltzarkideen taldeekin (eta Biltzar Nazionaleko presi-denteordearekin) eta giza eskubideen babeserako erakunde inde-pendenteekin (Giza Eskubideen Batzorde nazional Aholku emailea, abokatuak, askatasun-gabetzeko zentroen kontrolatzaile orokorra) eta magistratuen sindikatuarekin.

Delegazioaren iritziz, entzutearen kalitateari eta kontside-ratutako lanaren ikuspegiei buruzko ekarpen oso positiboak egin ziren topaketetan

Euskal presoen auzia ez da jadanik auzi euskaldun bat bakarrik, orain agintari frantsesen agenden zati ere bada.

Page 14: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

14

ETXERATEN DELEGAZIO BAT NORVEGIA ETA FINLANDIARA JOAN DA SAKABANATZE POLITIKAREN ETA HAREN ONDORENEN BERRI EMATEKO.FORATUS AD DES? AT PESTIENIUR. AT CONUNCESTA NIHILIC EPERORUM IA NOX

Irailaren 18an Etxeraten delegazio bat Norvegia eta Finlan-diara joan zen, lurralde bietan Giza Eskubideen babeserako indar politiko eta elkarteekin hainbat topaketa egiteko.

Salbuespeneko espetxe-politika baten ondorioz euskal preso politikoek eta haien senitartekoek jasaten duten egoerari buruz Espainiako eta Frantziako estatuek ezartzen duten informa-zioaren blokeoa gainditzeko Etxeratek abian jarri duen dinamikaren barnean kokatzen da ekimen hori. Zentzu honetan garrantzi berezia hartzen du Etxeraten delegazioak larriki gaixo dauden euskal pre-soei buruz emandako informazioak.

Iragan urtean Europako Legebiltzarrera egindako bisital-dian Etxeratek landu zituen harremanen jarraipen moduan, gure elkartearen delegazio bat Bruselara joan zen iragan urtarrilean eta bertan hainbat europarlamentariorekin bildu zen. Bisitaldi horretan zehar konpromiso konkretuak hartu zituzten; horien artean, Etxera-tek iragan martxoan Suitzara eta Alemaniara egindako bidaia, eta azken egunotan Norvegia eta Finlandiara egin dena.

BARAUALDIA HIRIBURUN, PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE

Uztailaren 14an Etxeraten ordezkaritza bat Hiriburura joan zen, euskal preso politikoen eskubideen alde gose-greba egiten ari ziren gazteei gure sostengua eta elkartasuna adierazteko. Apirila-ren 8az geroztik, arma-gabetze prozesuaren amaieraz Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak emandako ziurtagiriarekin, gatazka politi-koaren ebazpenerako erdiko erraila euskal preso eta erbesteratu politikoek okupatzen dute.

Lau gaztek gose-greba egin zuten sakabanatzeari amaie-ra ematearen, preso gaixoak askatzearen eta espetxe frantsesetan baldintzapeko askatasuna aplikatzearen alde.

Page 15: KRONIKA - etxerat.eus · politikoen arazoa, erbesteratzearen drama eta ondorioak eta tortu - ratik eta errepresalietatik ihes egin zuten dozenaka hiritar euskaldu - nak Euskal Herrira

Etxerat

15

SAKABANATZEARI AMAIERA EMATEKO AUSARDIA ESKATU GENION LEHENDAKARIARI LOIOLAN

Abuztuaren 1ean, Kepa del Hoyoren heriotzaren albistea izan eta biharamunean, Loiolan elkarretaratu ginen, urtero egun horretan egiten den ospakizun tradizionalarekin kointzidituz. Etxe-raten delegazio batek haren azken dosierra eman zion Iñigo Urkullu lehendakariari.

Gure senitarteko presoaren heriotzaren zoritxarreko albis-teak eragindako astinaldi eta zirrararen pean Iñigo Urkulluk adierazi zigun lanean jarraituko dutela PP-ren Gobernuak bere espetxe-po-litika alda dezan. Erantzun genion ezin dugula gehiago itxoin eta bere lanean ausardia eskatu genion, sakabanatzeari eta presoen eta haien senitartekoen sufrikarioari amaiera emateko.

5. ELKARTASUNA

EUSKAL HONDARTZETAN ELKARRETARATZEAK SAKABANATZEAREN KONTRAKO ERREFUSA ADIERAZTEKO

Etxerat-en ekimenez eta “STOP Sakabanatzea. Bizirik eta etxean nahi ditugu” leloaren pean mobilizazioak egin ziren Euskal Herriko hainbat hondartzetan, salbuespeneko espetxe-politikaren ondorenak salatzeko asmoz. Izan ere, presoak eta haien senitarte-koak eta lagunak azken hiru hamarkadetan jasaten ari diren/garen anomalia bat baita salbuespeneko espetxe-politika hori. Ezin dugu utzi anomalia hori normalitatez onartzen, euskal gizartea ezin de-lako normalitatez bizi. Eguna joan eta eguna etorri, sakabanatzea-ren ondorenak (sufrikarioa eta samina) ehunka familien gainera eta milaka pertsonen gainera erortzen dira.

Elkarretaratzeak eta giza-kateak ospatu ziren Muskiz, Plent-zia-Gorliz, Bakio, Laidatxu (Mundaka), Laida, Laga, Ea, Lekeitio, On-darroa, Mutriku, Deba, Zarautz, Orio, Donostia eta Hendaian.