k36 2005 01

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

244 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 9

Komikixa 11

Kulturia 12

Kale inkesta 13

Karenka 14

Auzoz auzo 16

Lan giruan 18

Ospakizunak 20

Gizartia 21

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

«Tsunami» itsasikarak munduaren zati haundi bat suntsitu duen une honetan,gure burua beste nonbait beste gauzetan dago: Gabonetan irabazi ditugunkiloak nola galdu, merkealdietan zer erosi, urtarrileko aldapari nola eginaurre…

Urte berrian Kalaputxikoen asmoak eta gogoak berdinak izaten jarraitzen du,hilero egon nahi dugu zuen etxeetan, gustura hartzen gaituzuela sentitu, baitagure ahaleginak alferrikakoak ez direla jakin ere.

Dakizuen bezala, Kalaputxiko atea zabalik dago parte hartu nahi duen edono-rentzat, gogorik baduzu animatu eta etorri.

Urte berri on eta eutsi goiari!

EditorialaEditoriala

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA

1 eta 2 Lon Apraiz3tik 9ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)10etik 16ra Jabier Otxagabia17tik 23ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)24tik 30era Lon Apraiz31n Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

OTSAILA

1etik 6ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)7tik 13ra Jabier Otxagabia14tik 20ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)21etik 27ra Lon Apraiz28an Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

5zeuk esan

UDAL LIBURUTEGIA EREOPORRETAN

Hilabete pasa da Durangoko Diskaeta Liburu azoka izan dela. Aurtenere izugarria izan da bertara hurbil-dutako jende kopurua, halere liburusaltzaileek eta idazleek gutxi irakur-tzen dugula esaten dute. Irakasleakere kexu dira eskoletan ez dagoela-ko afiziorik irakurtzeko.

Udal liburutegietako helburu batzaletasuna suspertzea omen da etahori ezin Mutrikun, eskolek oporrakhartzen dituztenean Udal Liburute-giak ere gauza bera egiten duelako.Liburuez gain orain KZgunea erebadago bertan eta horretarakoaukera ere mugatu egiten digutegure herri santu honetan.

Udal liburuzainak eskubidea izangodu oporrak hartzeko, hori ez dutukatzen, baina ez al dago ordezko-ren bat haren lana betetzeko? Askodira urtean zehar liburutegira joanezin dutenak edo bidea ikasi ezdutenak, zergatik ukatu aukera horioporretan?

NIKASIO

GAZTETXO BATZUENDENBORAPASA

Ematen du ez doala gurekin.Garaiak haiek joan zirela pentsatzenda, baina ez, oraindik ere gureherriko kaleetan droga dabil, motaguztietako droga asuntua: txokola-tea, maria, alkohola... eta auskalozer gehiago.

Bi umeren aita naizen aldetik, bathamairu urtekoa, beharbada sen-tsibilizazio maila altua daukat,halaxe tokatzen zaidalako. Neuere orain artean horrelako gaigarrantzitsu batekin konturatugabe nengoen, baina gero etagarrantzi handiagoa ematen diot.Amorrua ematen dit gaztetxoak,hamabi urterekin hasita batzuk,beste eginkizunik ez izatea erre-tzen eta edaten ibiltzea baino.Pena ematen dit guraso askok etaaskok gaiari garrantzirik ez emate-ak eta gerra hori beraiekin joangoez balitz bezala jokatzen dutelaikusteak.

Lehenago edo beranduago, familiaguztioi helduko zaizkigu kezkahoriek eta horiek heldu aurretikmugitzen hastea ez litzateke txarraizango. Mugitu ez ezerren aurka,norberaren informazioa lantzekomugitu, jakin horrelako gaiek ingu-ruan zer duten, jakin gazte jendehorri alternatibak ematen, jakin,azken batean, hazten ari direngazte horien ardura geurea dela.Gainera, iruditzen zait erantzukizu-naren kuota banatu egin beharkolitzatekeela herriko erakundeekinere, izan ere, ikastetxeen arduraarratsaldeko lau eta erdietan amai-tzen al da? Hortik aurrerako ordue-tan gaztetxoek zer egiten duten ezzaie axola haiei? Eta udalak ere ez alluke zeresanik izan behar gaztetxo-ei alternatibak emateko garaian?Zer eskaintzen die udalak gaztetxo-ei aisialdia betetzeko?

Azkenengo, eliz atzera kotxearen bilajoan nintzela, hiruzpalau gaztetxo

ikusi nituen kotxearen gainean erre-tzen eta litrona batzuk eskuetan.Mesedez kotxeak errespetatzeko etadenbora horrela alferrik ez galtzekoesan nienean, petx egin zidaten, ni eznintzela inor beraiei ezer agintzeko.

Nora galduak ote dira zaharren esa-nak (gu geu ere zaharrak gara gaz-tetxo horientzat) aintzat hartzengenituen garaiak! Ea etxean bertanhasten garen gaztetxoei ereduakematen eta, batez ere, alternatibakematen.

GURASO KEZKATU BAT

IGOGAILUA EZ GORA EZBEHERA

Lehengo egunean Ludotekara joannintzen umearen bila. Nirekin bate-ra, bi amona zihoazen umeen bila.Putzaka heldu ziren biak, putzakaeta kexuka. Igogailu handia ipiniberri eta dagoeneko izorratuta! zio-ten, igogailua izorratuta zegoelako-an. Amona horien nekeak eramannau lerro hauek idaztera.Izorratuta al dago igogailua? Ez dutuste. Gaztetxoak gora eta beheragalanixan ibiltzearren amona zeha-rrak eta ume txikiagoekin doazengurasoak izorratu behar al dira?Gazteok! Izan zentzudunak eta ezdaitezela kaltetu helduak zuenkatxondeorako gogoagatik. Etaarduradunok, igogailua igotzekoeta jesiteko dago, ez geldik egote-ko! Kalean igogailuak jartzen dire-nean horiek ere geldik egongo aldira? Ez, ezta?

ANDIKO

gutu

nak Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,

nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez daargitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

2003ko udaberrian hasitako obra luzea badiru-di amaitzera doala. Kostatu bazaigu ere, lortudugu Xiri mutrikuar eskultorearekin hitz egiteabere azken proiektuari buruz, Atxukaleko parkeberriari buruz hain zuzen ere.

- Nola sortu zitzaizun aukera hau?Atxukaletik hasi eta Samikoila bitartean egiteko zegoenproiektuak porrot egin zuenean, ezer ezean gelditu zenguztia eta horri buruz hizketan genbiltzan koadrila bat.Lehengo alkateak, tartean zenez, galdera hau egin zidan:«kapaz izango zinateke, Xiri, Atxukale azpi honetarakozerbait sortzeko?».

Erronka haundia iruditu zitzaidan eta lekua guztiz zailaeta penagarria, baina... Markinako «Mogel» proiektuaere ez zen txantxetako desafioa izan etea hura ere gain-ditu nuela akordaturik, ez nion ezer agindu baina ahale-ginduko nintzela erantzun nion.

- Zeintzuk pausu eman zenuen azken proiektuhonetara iristeko?Lehenengo Atxukale zaharra nortzuek, zertarako etanoila erabiltzen dugun aztertu nuen, hau da, bere memo-ria, historia, funtzioa, kokapena, klima eta lekua bera.Betiko Atxukalen oinarriturik, berria norentzat zuzendunahi nuen erabaki eta elkarren arteko lotura aurreikusibehar izan nuen. Ideia orokor hori landuta, tokia berafisikoki aztertu behar izan nuen geroko planteamenduartistikoetara pasatu aurretik. Horretarako, plano topo-grafikoak lortu nituen eta argazki pilo bat atera tokiari.Ondoren, neurriak hartu, oin planta eta terrenoen ebaki-durak marraztu. Marrazki bakoitzari bere alderdirik one-nak jaso ondoren, proposamen askoz landuagoak eginnituen.

Bost hilabeteko lanaren ondoren marrazkiak udal ardura-dunei aurkeztu nizkien eta gaur bukatzen ari garenadefendatu nuen. Asko gustatu zitzaienez, planoak etamarrazkiak hartu eta eskalan egurrezko maketa eginnuen. Hori guztia udalari ofizialki aurkeztu eta indar poli-tiko guztiek onartu zuten. Maketa hau 2002 urtean ikus-gai egon zen Arrietaren dendan egin nuen erakusketan.Gero, maketa obran bertan egon da lanak egin bitarteankontsultatzeko eta zalantzak argitzeko.

Udalak parkea egiteko erabakia hartuta, nire proiektuaaurrera eramateko arkitektoak aukeratu eta obra «Altu-na y Uria S.A.» enpresari eman zion. Hortik aurrerakoguztia zeuek zeuen begiekin ikusteko aukera izan duzue.

6 puri purixan

Atxukaleko parke berria amaitzear

7puri purixan

- Zein ardura izan duzu obrak iraun duen bitartean?Proiektu originala errespetatu dezaten, jarraipen latzaegin behar izan dut eta, aldi berean, obra ahalik eta kali-tate handienarekin amaitzeko zaintzea. Gainean egonizan ez banintz, beharbada hobea izango zen Atxukale,baina nik sortu nuena ez!

- Nola moldatu zara arkitekto, aparejadore, kons-truktore, gremio eta langileekin?Goikoekin baino, behekoekin hobeto, zalantzarik gabe.Unibertsitatean bost urte egin banituen, Atxukaleko hauseigarrena. Oso gogorra izan da guztia. Hasieran inork ezzaitu ezagutzen eta inori ezer esateko ere ez zaude. Askokostatu zait obran neure tokia lortzea. Gaur da eguna,hitz bat bestea baino altuago esan gabe, guztiek erres-petatzen nautena eta harro nago horrekin.

- Artista edo eskultore profesionala zarenez, konta-guzu Atxukale berria defendatzen duen zure argu-mentu ezkutua...Hau lehendik mutrikuarrok geneukan Atxukalerenluzapen bat besterik ez da. Inor ez dadila hona eskul-tura bila etorri. Aukera izan arren, ez dut eta nire eskul-tura bat bera ere kokatu. Alderantziz, lekua bera nahiizan dut eskultura bihurtu, besterik ez. Horixe nahi dutazpimarratu, bai, lekua bera nahi izan dudala eskulturabihurtu.

Orain ikusiz gero, erraza da esatea hau era honetaraedo hura beste era hartara egin zitekeela. Honek guz-tiak meritu apur bat badu, eta agian bakarra izango da,zakar zulo bat besterik ez zenean gaurko hau ikusteaizan daiteke.

- Eskultura ez badira, zer dira, bada, «Corten»altzairuzko modulo hauek? Eta jarleku berezihoriek?Jarlekuek badute bere espiritu kontrakulturala. Gaurkogizartea gero eta indibidualagoa nahi dute egin, gizakibakartiagoak eta tokiak ere -parkeetako ezarleku baka-rrak eta abar- horretara doaz zuzenduta arkitektura alde-tik, informatika aldetik eta baita politika aldetik ere. Nikalde3rantziz sinesten dut, euskaldunok eta konkretukimutrikuarrok beti lagunarteko jendea izan garela etahorrela jarraitzea gustatuko litzaidake, horrek komunika-zio handia sortzen baitu gure artean. Baina hori itxuraz ezda komenigarria, bai ordea etxezuloan sartu eta prentsaeta telebista manipulatu bat irakurtzea. Inoren eta inon-go pozik eta penarik ezagutuko ez duen gizartera zuzen-du nahi gaituzte.

Jarri ditudan jarleku guztiak taldeei zuzenduta daude edoaukera hau eskaintzen dute behintzat, errespaldorikgabeak edozien aldetara jarri ahal izateko eta edonore-kin.

Lehen aipatu dut altzairuzko moduloak ez direla eskultu-rak, jendea barnera bildu, parke guztia goxotu eta bero-tuko duten AITZAKIA, maiuskulaz hori, AITZAKIA batzukbaizik. Eskultore moduan eta nire izenari haize emateko,banuen aukera proiektaturik eta eginda daukadan izuga-rrizko eskultura parkearen behealdean kokatu banu…baina ez dut nahi izan.

- Igogailu bat jartzekoak ere bazineten…Hemen esan behar dut arantza galanta gelditu zaidalabihotzean, Intxirritik eta parkerainoko igogailua ez jartze-

arekin. Ez nago ziur zer gertatu den, ze ni ez naute deituaurrekontu eta diru kontuen batzarretara. Dakidana daaukera ederra galdu dela…

Adin handiko marinel jubilatuek sarritan galdetzen zida-ten: «Egia, Xiri, igogailua jarriko dutela Atxukalen?» Nikerantzuten nien «nik uste baietz, proiektuan kontenpla-tuta dago, behintzat»; eta beraiek bai jakin: «Guk ezdugu hori ezagutuko!». Bizitza osoan itxasoan, itxasoamaite eta ezin portura jeitsi ez igo. Ni lotsatu egiten naizberaien albotik pasatzean, nahiz eta kulparik ez izan.

- Ez zaizu iruditzen obra oso luze doala?Lehenengo mikropilote piloa sartu behar izan ziren lekuagogortzeko, goitik eta beherainoko lurra ez baita mendia,betelana baizik. Gero aurkikuntza arkeologikoak gertatu

ziren, XVII. mendeko kañoi tronerak, itxuraz, baita harlan-duzko ate bat ere Atxukaleko zimenduetan. Biak bistan utziditugu. Nire maketan, obran txikitu eta desagertu dena, bitronera nituen kontenplaturik baina ez nintzen ausartzengehiagoko fundamentu gabe. Aranzadi zientzia elkartearentxostena 2004ko urtarrilean dataturik dago, baina nireeskuetara 2004ko urrian heldu da; beranduegi. Tartean eregreba gogor bat ere izan da... Dena den, bi katu besterik ezdira jardun abendura artean eta Gabonetarako hamabiegun falta direnean kolpetik denak isteriko jarri dira derrigoramaitu behar dela esanaz.

Ni ez naiz jefe de obras bat, nii proiektuaren egilea naizeta nire bete beharra esan dut lehen zein den: Proiektuabere horretan eta ondo egina izatea eta ez noizko. Horibeste batzuen arteko kontua da. Ez noana da hamar egu-netan bukatzearren gero damutuko naizen presakakolana eragitera inori. Idi-proba honetan berandu samarerabili da akuilua.

- Zein izen emango zenioke parke berriari, Xiri?Nire ustez, badu bere izena: Atxukale. Eta kitto.

- Parkearen inguruan aholkuren bat?Bai. Nik ez dakit merezi izan duen ala ez, baina garbidago leku hau ondo zaintzen ez bada berriz ere kakalekubihurtuko dela, eta azkar gainera.Mutrikuar guztiok ezagutzen dugu esaera hau: “Bostduruan Luis Mariano?” Nire ustez parke honek honelakomantenua beharko luke:1- Belarra sarri moztu. 2- Horma bejetalizatuan landatudiren sastrakak podatu. 3- Ureztatzeko sistema komenidenean ireki eta itxi. 4- Zakarrak egunero jaso. 5- Moto-bonbaren filtroak sarri garbitu eta ordutegia kontrolatu 6-Noizean behin pistina hustu eta berriz ere bete. 7- Egindiren hiru komunak zaindu eta zabalik mantendu. 8- Eda-teko uraren iturria, aska, tarteka garbitu.

Badakit ez naizela nor gai honetan sartzeko baina etor-tzen ikusten dudanez... nire iritzia ematera noa: Norbai-tek egunero ordubetetzo bat dedikatuko balu aipatutakozeregin horietara, nahikoa litzateke parkea ikusgarri man-tentzeko.

- Besterik bai esateko, Xiri?Jesusss… Hamaika! Baina ez dut bazter guztiak aspertze-rik nahi. Bakarrik eskerrak eman neure herrikideei nigankonfidantza jarri dutelako eta lehengo eta gaurko udala-ri proiektuan sinestu dutelako. Aldi berean, barkamenaeskatu nahi dut, ziur nagoelako gauza asko denon gus-tura ez nituela egingo.

8 puri purixan

9bi hitzetan

BERTAN ELKARTEAREN GABONETAKO ZOZKETA

Urte batzuk badira Bertan dendarien elkarteak udaneta neguan zozketak antolatzen dituela. Mutrikukodendariek herrian erostearen aldeko joera suspertunahi dute eta horretarako hainbat ekitaldi antolatzendituzte urtean zehar. Horietako bat dugu gabon ingu-ruan bezeroen artean egin den zozketa. 1000 eurokosaria izan da oraingoa ere eta sariduna GLORIA PEÑAanderea izan da eta Guadalupe dendan betetakoa.ZORIONAK Gloriari eta animatu herriko dendetan eros-ketak egiten, merezi du eta.

KALIAN GORA EURIPEAN

Euria eta hotza lagun hamalau korrikalari ausartek giro petra-lari aurre eginez kalian gora abiatu ziren pizina aurretik kirol-degiraino. Partaideak iaz baino gutxiago izan arren ez zutenumorerik galdu eta kementsu iritsi ziren helmugara.

Partaideen artean eta beterano mailan Yolanda Barjola izanzen denbora onena egin zuen emakumea. Gizonezkoetan etamaila berean berriz, Jesus Mª Beristainek. Senior nesketanAmaia Elosegi eta mutiletan berriz, Jorge Iruretagoiena.

Zorionak partaide eta antolatzaileei egindako ahalaginagatik.

ANAIARTEN KINA BEREZIA

Urteberriari umoretsu heldu diote anaiarteko jubi-latuek eta urteko lehenengo kina jokoan gonbida-tu berezi bat izan zuten beraien artean, Olentzero.Honek bere laguntzaile finak ondoan zituelarik,jokua hasi aurretik goxokiak banatu zizkien zainzeudenei eta barre batzuk eragin ondoren emanzioten hasiera barixaku arratsaldetako zitari giroederrean.

10 bi hitzetan

PERUKO EGOERA HIZPIDE

Urtarrilaren hasieran Mutrikuko Luardo etxean Miski GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) PerukoCuzco departamentuan aurrera daraman proiektuei buruzko hitzaldi-diaporama eman zuen Gemma Agi-

rregomezkorta Lakak, erakundeko lehendakariak. Bertakoegoera eta beharren azalpenak eman zituen (ikus Kalaputxi33. alea), aurtengo kanpainaren balorazioa eta laguntasunabideratzeko aukera ezberdinak aipatu zituen, besteak beste:

• Miski GKEko bazkide izateko 5, 10 edo 18 euroko apor-tazioa hilean. Kopuru hauetaz aparte bakoitzak ahal duenaeman dezake. Diru honetatik 100% iristen da Perura etamomentuan momentuko beharrei erantzuteko erabiltzen da:umeak eskolaratzeko, negutegiak erakitzeko, osasun gastueiaurre egiteko…

• Haurrak babestu edo apadrinatzeko aukera eskaintzendute: hilean 18 euro emanez, honela umea eskolaratzea ziur-tatu eta bere etxekoen bizimodua pixkat hobetzea lortu nahida. Diru hau 100% umearen familiak jasotzen du. Beste auke-ra bat hilean 25 euro ematea da, diru hau umearen hezkun-

tzan inbertitzen da oso-osorik ikasketak ikastetxe pribatu batetara bideratuz.• Hauetaz aparte bakoitzaren ahalmenaren araberako laguntzak eman daitezke. Edozein zalantzaren

aurrean lasai deitu Elgoibarko 943 74 03 31 telefono zenbakira eta Gemmagatik galdetu, atsegin haundizemango baitizue nahi dituzuen azalpenak.

JUAN DE LANDA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA

Abenduaren 30an liburuaren aurkezpena egin ondoren, dago-eneko salgai dago Juan de Landa, aktorea liburua. Liburu honekizan artistikoa “Juan de Landa” izan eta herrian “Tablas” ezizenezezagutu zen Juan Pisón Pagoagaren bizitza artistikoa jasotzen du.Aukera ederra, hortaz, Mutrikuk zinearen munduari eman zionaktore handi-handi hari buruz gehiago jasotzeko.

Udalak liburua salgai jartzean garbi izan du hasieratik helbu-ruak mutrikuarrek herkide hura hobeto ezagutzea izan beharzuela. Hori dela eta, ohizko merkatuan 12 euroko balioa izangoduen liburua erosi nahi duenak 6 euro ordainduko du Mutrikun.Salmenta tokiak, hauexek: Turismo bulegoa, Txalupa liburudenda,Guadalupe denda eta Virginia gozotegia.

Gure etxeetako apaletan ondo gordeta izango ditugu gehie-nok Argazki taldeak argitaratutako Argazki zaharren liburua etaLeyre Arrietak idatzitako Mutrikuko historia jasotzen duen libu-rua. Aurrerantzean, hirugarren liburu hau ere izan dezakegueskuragarri gure arasetan.

KIROLERAKO DIRULAGUNTZAK

Udaleko Kirol zerbitzuak 2005 urterako dirulaguntza deialdia egin berri du. Dirulaguntzahoriek bost ataletan banatu dituzte: Kirol elkarteentzakoak, ekintza puntualetarakoak, for-makuntzarakoak, banakako kirolarientzakoak eta herri-kirolak sustatzekoak. Informazioazabaldu nahi duenak jo dezala udaletxeko Kirol zerbitzura.

Aurtengo nobedade moduan banakako kirolarientzako dirulaguntzak ikusten dira. Poz-garria da maila indibidualean diharduten kirolariekin ere gogoratu izana. Adibidez, Muger-tzatarrak aizkoran egiten ari diren lana laguntzea pozteko modukoa izan behar da denon-tzat, izan ere, biharko egunean marka handiak egiten dituztenean baino, beharbada, orain-txe beharko dute laguntza gehiago.

11bi hitzetan

komikixa gotzon santander

MOZORROAK PREST

Aurki iritsiko dira iñauteriak eta festarako aukera berriak. Eta jendeahasita dago mozorroak prestatzen, zer jantzi pentsatzen... Gure herrianerabat ezarrita dagoen tradizio honi erantzun ohi diote urtetik urteraume, gazte zein helduek eta aurten ere izango dira hamaika mozorrokalerik kale.

Tarte honetatik, Kalaputxik proposamen bat egin nahi dizue azkenordura arte zer mozorratu ez dakizuenoi: BUTANO BANATZAILE.

Jantzien aldetik buruko min handirik ez dizue sortuko: Buzo zahar bat, botatzarrak, alfonbrazati bat sorbaldan eta txapela buruan (lehengo eran, Martziano bezala!). E! Baina buzo berri-berria, dendatik atera berria ez, gero! Guantak eta karretila? Ezta oikurritu ere! Imajinatzenduzue Martziano guantak jantzi eta bonbonak karretilan karriatzen? Ez, ezta? Eta orain enbi-do! Butano bonbona ez dadila izan kortxozkoa edo kartoizkoa edo auskalo zelakoa. Ez. Mozo-rroak benetako bonbona eskatzen du, Martzianok benetako bonbonak eramaten zituen eta.

Baten bat animatzen bada, animo! Ikusten bazaituztegu, trago bat Kalaputxiren kontura izan-go duzue.

SANTA ESKIA, 37. URTEZ

Ohitura denez, otsailaren 5ean, zapatuarekin, Ber-tso Eskolakoak eta lagundu nahi dieten guztiekkantuan irtengo dira herriko kaleetara eta auzoe-tara. Horrela, barixakuan Olatz, Ibiri eta Galdona-ko auzoetan ibiliko dira koplari. Zapatuan, berriz,Mijoa, Astigarribia, Olabarrieta, Galbaixo etaLanga auzoetan zein herrian.

Bertso eskolakoek adierazi digutenez, gainera,aurtengoan oroigarria eskaini nahi zaie SantaEskean azken 37 urteetan kantuan irten direnlagunei: Txomin Mugerza, Jose Manuel Larrea,Luis Mari Lete, Jon Azpillaga eta Roman Maiz“Okelar”.

12 kulturia

BBAADDAATTOORR KKOO

RRRRIIKKAA

«Euskal Herria euskalduntzen; ni

ere bai!» lemapean martxan da Korrika-

ren 14. edizioa. Martxoaren 10etik 20ra

bitartean, Orreagatik Bilbora 2.150 Km

egingo ditu Korrikak.

Oraindik euskara ikasi ez dutenei dei

berezia egin nahi die Korrika 14k. Izan

ere, hizkuntzaren trasmisioan gure seme-

alabak euskaraz eskolaratzea bezain

garrantzitsua delako helduak ere euskal-

duntzea.

Euskaraz bizi ahal izateko, euskaraz

jardun behar dugulako gure bizitzako

esparru guztietan eta horretarako geu

guztion konpromisoa behar dugulako.

Ezinbestekoa dugu XXI. mende hasiera

honetan helduak euskalduntzea.

Jakin badakigu hori egitea ez dela lan

erraza; ezfortzu handia behar dela, baina

AEK eta Korrika horretarako gertu daude,

euskaltegietan horretarako lan egiten

jarraituko dute.

Hori dela eta, Korrika 14ren jomuga

Orreaga izango da; euskararen ezauga-

rriei eusten jakin duen lekua, bertako eus-

kara propioari eutsi egin dion herria. Hel-

muga berriz, Bilbo izango da: euskaldu-

non elkartze-leku; euskarak gizarte

modernoan lekua baduela erakusten

duen hiria, milaka eta milaka euskaldune-

kin batera, euskaraz bizi izateko lekua.

Korrika 14k Andolin Eguzkitza

omenduko du

Euskarak hizkuntza bizi eta moderno

moduan irautea lortu badu, euren burua

euskalduntzea, «euskaldun berri» izatea

erabaki zuten/duten hainbat eta hainbat

euskal herritar zein kanpotarri esker izan

da. Eta horiek guztiak kontuan harturik

ere, Korrika 14k omenaldi berezia egin

nahi dio orain dela gutxi utzi gaituen

Andolin Eguzkitza lagunari, milaka eta

milaka horien sinbolotzat hartu daitezke-

elako.

Korrika laguntzailearen kanpaina

abian da

Korrikak laguntzaileak behar ditu.

Aurreko Korrikarekin sortutako ekimena

izan zen Korrika laguntzailea, orduan,

AEKk jasan zituen erasoei aurre egiteko

premian egon zirelako. Oraindik ere, zori-

txarrez, laguntzaileen laguntasuna ezin-

bestekoa da Korrikari ekiteko eta hori

dela eta, Korrika laguntzaileei egiten

zaien eskaitza sendotu egin da: Euskal

Herriko 300 komertziotan beherapenak

izateko aukera dauka Korrika laguntzailea

egiten den lagunak, 12 euroren truke.

Korrika 14 Mutrikutik

Korrika 14 Debatik etorriko da Mutri-

kura martxoaren 18an eta arratsaldeko

4:24an iristea espero da, gero hemendik

Ondarrurantz abiatzeko.

Korrika 14 antolatzeko batzordea osa-

tuko da eta bertan erabakiko da Mutriku-

ko egitaraua. Euskaltzale eta Korrikazale

guztiok gonbidatuta zaudete batzorde

honetan parte hartzera.

Aipatutako kontu hauetaz gain, Korri-

ka 14ren CDa, Beka eta hainbat proposa-

men gehiago egin ditu AEKk eta horien

guztien berri ere emango dizuegu hurren-

go aleetan.

JUAN LUIS ALBERDI, 63 urteErrentan hartzia igual hobe, neure usteako.Nik neuk badakat etxia baiña nere seme-ala-bak hor doz batzuk alkilerrian eta bestiakerositxa. Luzera begira norpeana eukitziahobe, bestela dirua harrika botatzia izan leiketa, baiña erosteko ere diru asko bihar da, kre-ditxua atera eta gauzia ez do erraz.

JOSE ANTONIO VICENTE, 48 urteEtxia babes ofizialekua izanda erosi leikebaina gaur egungo preziuekin alkilatziahobe. Beste leku batzuetan ez do hemenetxiak erosteko dauan ohitxura berdiña.Baiña alkilatzeko ere, alkilerraren preziuakontuan hartu bihar da, zure soldatian pro-portziuan jun bihar da bestela eziñezkua da.

ANA URAIN, 43 urteOraiñ momentuan alkilerrak ere oso garesti-xak doz, baiña hasteko lelenngo alkilerrianjungo nitzake eta gero denboriakin agianerosi. Ni alkilerrian bizi nai eta gustura no.

JONE GONZALVOS, 28 urteAukeran nahixo det erosi eta bakoitzak beriaeukitzia, baiña gauzak dozen bezela, alkilatubiharrean aurkitzen zea. Ondo egongo litza-ke hamar-hamabost urterako alkiler-sozialakeskaintzia eta denbora horretan zeuria eros-teko dirua aurreratu eta ondoren erostia.

ARRATE MENDIBE, 40 urteNik erosi eingo neuke. Etxe baten hainbestelan eitxen ditxuzu, konponketak diala, obratxikixak… eta etxia alkilerrian badakazu,sekula ez da zure etxia eta eitxen dezun guz-tia bestientzako geratzen da. Zure etxianeindako lanak hor geratzen dia zuretzako.

JAVI ALBERDI, 38 urteNi erostian aldekua nai baiña badakitx gauregun ez dala batere erreza. Epe luzera kon-pentsatu eitxen doala uste det. Alkilerraordaintzia fondo gabeko zakura dirua bota-tzia dala iruditzen zat.

JOXE MIEL TXURRUKA, 60 urteAhal baldin bada erosi, bestela alkilatzenbadezu bizi guztian etxia bestiana da. Aldiz,erosterakuan ordaintzia asko kostatu arren,denboriakin etxia zeureganatu eingo dezu.

ETXIAK EROSI ALA ERRENTAN HARTU?

13kale inkestia

karenka14

Mutrikuko Hotel Txikin jaiotakoa... “garai hartansei hotel eta fonda bat ziren Mutrikun, Saturraranhotela, Vista Alegre, Mauleon... guk, Hotel Txikikoak,kategoria geneukan, jende berezia bizi ginen bertan,Katxeruatarrak, Basilio... Hamahiru urterarte bizi izannintzen han, gero Azkoitira joan ginen aitak bertanlan egin behar zuelako».

Txiki-txikitatik izan zuen musikarako zaletasuna...”lau urterekin hasi nintzen kantuan, tiplea nintzen etaaitonarekin joaten nintzen kantatzera Alkolean zegoenkapilara; gogoan dut sasoi hartan txokolate beroa etaarrautza gorringoa ematen zidatela ahotsa ondo izate-ko. Kantatzeaz gain, herriko bandan flautina jotzennuen, neure kasa. Txistua jotzen, berriz, Miguel Uriare-kin ikasi nuen, hura izan nuen irakasle».

Hamahiru urte zituenean Azkoitira joan zen fami-lia... «aita hangoa zen eta bertan aurkitu zuen lana,okina zen. Ni, berriz, abarketak josten ematen nueneguna. Dena den, ez nuen txistua utzi, bertako dan-tzarien txistularia nintzen; egia esanda, taldeko guz-tiak Larrañagatarrak ginen bat izan ezik, denoklehengusuak».

1925ean itzuli ziren Mutrikura eta 1929an udale-txeko txistulari ofizial izendatu zuten, Gerra Zibileantxistua eta danbolina kendu zioten arte... «oso sasoigogorrak izan ziren haiek, oraindik oso gogoan dutPilar Kareaga, Bilboko alkatea izango zena, nola eto-rri zen Mutrikura eta karlisten soziedadean mitinaematen zegoela zer esan zuen: hay que tener muchocuidado con esos separatistas, con los txistularis,pues esos hacen propaganda con el txistu y el tam-boril. Ni hantxe nengoen. Hurrengo egunean kenduzizkidaten txistua eta danbolina, orduan amaitu zirentxistuarekiko kontu guztiak. Gerra denboran sei bataldiz eraman ninduten komandantziara, salaketasalaketaren gainean, eta fusilatuko nindutela esatenzidaten behin eta berriz. Ni nahiko nekatuta nengo-

TXISTUAREN MAISU NEKAEZINA

Joakin Larrañaga Mendizabal «Joakin Txiki». Azken urteetan

erretiratu samar badabil ere denok dugu gogoan. 1907ko abuztuaren

14an Mutrikun jaioa. Musika bere lanbidea izan ez bada ere, beti

musikaren inguruan bizi izan da.

«JOAKIN TXIKI»

Sasoi batean maiatzaren 3an hasi etaKalbaixuak pasa arte igande eta jaiegunetan diana izaten zen goizeko 7

terdietan.

karenka 15

en ze beti gaueko ordu txikietan etortzen ziren nire bila,familia eta auzo guztia nahasten zuten. Nik esaten niennahi bazuten ni joango nintzela komandantziara nahizuten orduan baina ez etortzeko etxera halako zalapartaateratzen; alferrik zen. Gauean eraman eta eguardirarteedukitzen ninduten zutik eta besoa altxatuta. Eta zeinzen nire delitua? Txistularia izatea eta koruan kanta-tzea!”

Gerra pasa ondoren heldu zion berriro txistuari, Elor-di atabalari zuela. Aita hil zenean Iruñera joan zen lane-ra... «hango fabrika batetako arduradun izendatu nindu-ten eta hara joan nintzen familiarekin. Fabrikan gogorlan egitea tokatu zitzaidan baina, hala ere, ateratzennuen txistua jotzeko denbora. Gogoan dut behin dan-tzariek ez zutela txistularirik eta nire seme Joakinek esanzuen aitak bazekiela txistua jotzen eta hala niregana eto-rri ziren eta neuk jo nuen katedralerako kalejira. Ondo-ren, udaleko txistulari bandako partaidea izan nintzen».

Jubilatu ondoren Mutrikura itzuli eta Ikastolan hasizen txistu irakasle osasunak lagundu dion arte. Ehunneska-mutiletik gora pasa dira Ikastola txikiko gelatik...«nire ilobek eskatu zidaten txistua irakasteko eta nikRosaritorekin hitz egin eta ikastolako jende gehiagorierakutsi ahal niola azaldu nion. Halaxe hurbildu zirengazteak. Gogoan dut behin berrogeita zortzi txistularikegin genuela kalejira Mutrikun, zaharrenak eta gaztetxo-enak batera, ikaragarria izan zen. Ikasle haietatik batzukjarraitzen dute txistua jotzen eta horrek poz handia ema-ten dit».

Joakin Txikik ereindako haziak eman du bere fruituabai. Hanketako min asko gozatu diote txistuaren doinuekmaisuari eta herrenka-herrenka egin du behin bainogehiagotan Malen bezperako kalejira txistuaren doinue-kin herria alaituz.

Herriari eman diozun alaitasuna eta ilusioa izan deza-zula zeuk ere urte askotan. Bejondeizula Joakin Txiki!

Bere obrak: «Nere alabatxoak», «JeikiJoxepa», «Iñigo», «Idurre», «Jokin»,

«Amaitu gabea»...

Zazpi urte nituela Buen Pastorreko elizan kantatu nuen Karmengo

egunean.

ristau erlijioaren eragina handia izan damendeetan zehar ia oraintsu arte. Nekezuler zitekeen bizitza mundu hau bainoharatago zegoela sentitzen zuten Nor-bait handiago baten betiereko presen-tziarik, segurtasunik eta babesik gabe.Gauzak horrela, herriko ezinbesteko eli-zaz gain, beste elizatxo batzuk ere, base-

lizak, eraikitzen zituzten santu ezberdineiberen otoitzak eskaintzeko gogoz. Ugari iritsi zaizkiguhan eta hemen sakabanatuak, batzuek oraindik zutikdiraute, besteak, jada, desagertuak. Handiagoakbatzuk, “aberatsagoak”, maitatuagoak, apalagoakedota garrantzitsuagoak besteak, baina guztiak geure-geureak. Eman diezaiogun, besterik gabe, hasiera ibil-bide honi, historiaren hautsak estalita duena apur batastinduz, izanaren edo direnaren gainean gehiago jaki-teko irrikaz, gure herriaren historia zatiak berreskura-tzeko asmoz.

San Blasi eskainia izan zen baseliza Ibiri auzoankokatua zen, diotenez, antzinako baserri artean zihoanOndarroarako bide inguruan, mendiska baten gai-nean. Otsailaren 3an ospatzen da berejaia. Ez dakigu noiz edota norkeraiki zuen baina,1565eko agiri batenaipamenari eskerbadakigu ordurakobazela; “Mendiandago eta kofradiaere badu. Ez baseli-

zak eta ez kofradiak ez dute diru errentarik”, “bara-tzea, sagastia, gaztainadia eta intxaurrondo bat ditu”,”hiru aldare ditu bere izara eta oihalekin”. 1759 urtekoagiri batek dio, lehenengo, Gurutze Sainduari eskainiaizan zela, nahiz eta, geroago, honetaz gain, San Blase-na ere izan. Baseliza gehientsuenak seroren zaintzape-an egon ohi ziren. Hauek, alargunak edo ezkongabeaketa fede handikoak, bizitza beren deboziokoa zen san-tuari eskaintzen zioten. Berrogei urte betez geroztikonartzen ziren eginkizun horretarako. Dotea ematenzuten. 1713ko beste agiri batek dio bi serora aritu zire-la aldi berean eginkizun horretan, Maria Etxea 6 dukatemanda jarri zena eta Josepha Mendibelzua, berriz, 12dukat eskainita. Batek utzi ahala, beste batek hartzenzuen haren lekua, horrela, zaintzak etengabeko jarrai-pena izanik. 177Oean Iruñeko gotzainak serora zeinherriko baselizei buruzko txosten bat egin zezan eska-tu zion Mutrikuko parrokiko erretore nagusiari, JuanJoseph Azilonari. San Blasi eskainitakoa ixtea proposa-tzen zuen berak. Lehenik, bertako ondasunen berriematen du, “seroraren etxearen balioaz gain, sorotxoadu, sei laurden eta erdiko lursaila, ereindako garia eta

gutxi gorabehera beste hiru laurdeneko garia emandezakeen eta dozenaka haritz nahiz gaztai-

nondo dituen mendia. Guztira, jakindudanez, urtean kobrezko 16 dukatekoerrenta ematen duena”. Ixteko arra-zoiak aipatzerakoan, ordea, honakohau argudiatzen du: “…guztietan

herritik urrunen dagoena da. San Blaszaindariaren egunean nahiz San Antolin

,San Kosme eta San Damianen egunean

auzoz auzo16

B A S E L I Z A K , GURE IZANAREN LEKUKOAK

k

SAN BLAS

auzoz auzo 17

jende ugari hurbiltzen da bertara, dantzaldiak izaten diraatabalarekin eta mozkorrak, ardoa saltzen baitute bertan.Ezagutu izan dira bideetan kristau erakutsi garbiari inolaere ez dagokion giza jokabideak”. Maiz hartu izan zirenmendeetan zehar baseliza eta eliza inguruetan “jokabidelizunak” eragozteko erabakiak, hala Probintziako BatzarNagusietan nola Udaletxeetan. Antza denez, 1775 urtean,itxita geratuak ziren baselizetan bildutako eliz jantzi,apaingarri zein bitxien zerrenda osatu zuten eta zabalikgera zitezen erabaki zuten baselizetara eraman zituzten.Bertan zen kanpaia Mª Magdalenaren baselizara eramanomen zuten. Historialariek diotenez, 1862an desagertuada. Urte batzuk geroago, ordea, baserri bihurturik agerizaigu. Badirudi orain urte batzuk arte ur bedeinkatuarenpontetxoa mantendu zela baserriaren kanpoaldean.

Aipatu nahi dugun bigarrena, Santa Ageda eta AmaSortzez Garbia izeneko baseliza da, lehenengo izenarekinsoilik ezagutzen duguna. Parrokiatik kilometro batera edodago kokatua, itsasora begira dagoen gainaldean, zelata-ri. Bere jaia, otsailaren 5ean ospatzen da. Santa Bata ize-nez ezagutzen da herrian eta, erabat ziurtatzerik ez bada-go ere, “Santa beata” tik letorkeela dirudi, hala izan bai-tzen Santa hau. Lehen aipamen idatzia 1559koa dugu.Bertan dio 1609an eraikuntzaren zati bat erori omen zelaeta kobrezko 187 erreal xahutu zirela konponketan. 1651urtean bertako serora zen Mª Pascuala Arizmendi hil zene-an, Maria Zuruzelaegik bete zuen haren lekua. Hura,1656an hango ardura utzi zuenean, Magdalena Iñurriga-rrok ordezkatu zuen. 1722an, berriz, aurretik zegoen zain-tzailea hil zenean, Maria Josepha Elorza jarri zen 12 duka-teko dotea ipinita. Geroago, Antonia Goizueta eta CristinaAzpiazuk eman zioten jarraipena. 1625eko aipamen batekzera dio: ” … han aldare bat dago Ama Sortzez Garbiarenirudiarekin, non Jainkoak mirari ugari egiten baititu..” (1).Lehenago aipatutako txosten horretan ez da ageri baselizahorretako ez bitxi sakratuei, ez eliz jantziei buruzko inola-ko azalpenik eta, gainera, San Blasen baselizako bitxienartean, Santa Agedakoari aurrez oparitutako zilarrezkokaliza bere patenarekin ageri da, beraz, pentsa daiteke1770ean zutik egon arren, ez zela ia elizkizunetarako era-

biltzen. Desagertu behar zirenen zerrendan zegoen etaarrazoitzat hauxe adierazten da: ” Sª Agedakoa, mahastieta soroez inguraturik dago eta ez du bere inguruetanetxe bakar bat ere; itsas gizonentzako, eguraldi onez, etxe-ratzerakoan bide erakusle da, nahiz behe-lainoa deneanduen kanpai hotsak portura onik gida ditzan baino ezduen balio”. Hormak zein kanpaiak eta dorreak zutik iraunzezaten gomendatzen du, lehengo eginkizuna betetzenjarrai zezan. Behin betiko itxi zenean, Santa Agedaren iru-diaren sei piezako hiru jantzi, bi oihalekin batera, Ama Sor-tzez Garbiaren bederatzi piezako lau jantzi, eta zilarrezkobi koroi eta bertako ezkila, Mª Magdalenaren baselizaraeraman eta hantxe gorde zituzten.

Zehazki ez dakigun arren, iritsi zaizkigu gureganainobaseliza horretako zaindariaren izenean oraindik orainkantatzen diren bertso batzuk:

“ Santa Bata gaixua “Ai,ai,ai, mutilak Gerran puskatua Kapela gorriaHiru mila soldadu Ai,ai,ai, neskatxakAzpian hartua” Painuelo zuria”

Ziurrenik, bertso gehiago izango ziren nahiz eta, tama-lez, horiek baino ez iritsi gaurko herriko jendearen ezagu-penera.

Zaindarien egunaren aitzakiaz, eguneroko kezka etalan astunak ordu batzuez alboratuz, festa egiteko egunbihurtzen ziren, dantzaren, jokoaren, antzerkiaren nahizmusikaren laguntzaz.

Iturriak:1- Compendio historial de Guipuzcoa Lope Marti-

nez de Isasti * Ermitas de Gipuzkoa. Antxon Aguirre Sorondo,

Koldo Lizarralde. Barandiaran Fundazioa* Mutrikuko Parrokiako Artxibategia.

JOSE ANGEL LIZARDI

SANTAAGEDA

NAGUSILAN NAGUSILAN NAGUSILAN lan giruan18

“Egin behar genuke; zergatik ez gara animatzen?” Horixe esan zioten elkarrihasierako hitzaldira joan ziren zenbait herritarrek. Harrezkero, prestakuntzahitzaldietara joan, taldea osatu eta Nagusilan izeneko zerbitzua martxan jarri dutegure herrian ere. Borondatezko taldetxo hau hamahiru emakumek osatzen dute:Mari Jose Andonegi, Begoña Arrasate, Maria Luisa Coto, Mari Karmen Egurbide,Marta Elezgarai, Rosina Elezgarai, Zorion Elezgarai, Mari Pilar Lekube, RosaritoLekube, Itziar Maiz, Begoña Rementeria, Rosarito Rementeria eta ArrateZuazubizkar. Taldearen zeregina hurre-hurretik ikusteko eurekin pasatu duguarratsalde bat Zaharren Egoitzan.

Hantxe ikusi ditugu bertako zaharrei lagun egiten: eurekinkontu-kontari egon, besotik heldu eta paseatzera eraman,gurpildun aulkietan batetik bestera ibili, elkarrekin abestu…Hunkigarria izan da gaitzak bere mundu ilunera bilduta daukanhorietako bat kantuan entzutea; bere buruak ez ditu aspaldikokantu zaharrak ahaztu, itxuraz! Taldekide bakoitzak astean biordu ematen ditu borondate onez eta binaka edo hirunakajoaten dira; horrela, astelehenetik ostiralera artekoa betetzen

dute.

Oraingoz Zaharren Egoitzan dihardute, baina etxeetara ere zabaldu nahi duteeuren laguntza, eta ez bakarrik nagusiei lagun egiteko, baita beregain zahar edo

BORONDATEZKO

“Gu oso pozik gaude; osogustura etortzen gara”

gaixoren bat duen edonori atsedentxo bat hartzekoaukera emateko ere. Denok dakigu zenbaterainoko loturasortzen duen zahar edo gaixo baten ardura izateak eta,proiektu honen bidez, egoera horretan daudenei ere ateakzabaltzen zaizkie astean pare bat ordutako etentxo bat,behintzat, egin ahal izateko.

Pertsona nagusiei lagun egiteaz gain, badute besteegitasmo bat ere eskuartean: “Hilo de Plata” izenekozerbitzua. Izan ere, ez gara denok berdinak eta zenbaiteknahiago du aurrez aurre baino telefonoaren bestaldeandagoen lagunarekin hitz egin. Beraz, momentu jakin

batean barrua hustu beharra edota bakardadea uxatubeharra sentituz gero ere, telefono zenbaki bat eskainikodute; bertara deitu eta laguntza izateko.

Herriko etxe guztietan euren zerbitzuaren berri izatea daNagusilan taldea osatzen dutenen nahia. Horretarako,laurogei urtetik gorako guztiei gutun bana idazteko asmoadute, euren eskaintza azaltzeko. Horrelako ekintzak etabideratzeko, hamabostero biltzen dira Udaletxeandaukaten lokalean; martitzenetan, arratsaldeko seietan.

Bukatzeko, irakurle, zeure astiaren zatitxo bat besteenmesedetan eman nahi baduzu edota, bestela, talde horrenlaguntzaren beharrean baldin bazaude, zoaz UdaletxekoGizarte Laguntzailearengana (Asistenta Soziala) eta berakjarriko zaitu Nagusilan taldearekin hartu-emanetan.Edonor izan daiteke partaide: gazte nahiz zahar, gizonnahiz emakume. Gainera, toki askotan, gizonezkoakomen dira gehienak. Harritzekoa!

historixa 19lan giruan 19

GIZARTE ZERBITZUA

“Mojak eta denek esatendute igarri egiten

dutela aldea”

Gure Ametsa Dantza Taldeak 40. urteurrenaospatuko du aurten. Dagoeneko urte osoko egitaraua antolatzeari ekindiote eta besteak beste, ekainean dantza taldeko argazki zaharren era-kusketa antolatu nahi dute. Horretarako jendeari etxean dituzten dantzataldeko argazki zaharrak Potero okindegian edo Apartak ileapaindegianlagatzeko dei egiten zaie. Erakusketa bukatutakoan jabeari bueltatzeko bal-dintzarekin.

Ekainaren 19an, Umeen Euskal Jaiaren XXIV. edizioa ere izango da, ekai-nak 25ean 40. urteurreneko ekitaldi nagusia gabaz Goiko plazan eta ekai-naren 26an dantzari izandako guztien kalejira eta ondoren bazkaria. Hone-taz aparte, Gure Ametsa dantza taldeko dantzari eta txistulariak hor izangoditugu urtean zeharreko hainbat jai eta ospakizunetan: inauterietan, SanJuan gauean, Gaba beltzean, Malen Txiki egunean, Sto Tomas egunean…beraz hainbat urtetan zehar gure kulturaren alde egindako lanak eta hartu-tako nekeak izan dezala behar duen errekonozimentu eta erantzuna. Zorio-nak! Gure Ametsa Dantza Taldea eta Txistu taldeari.

Urriaren 21ean Trafal-garreko itsas-guduarenbigarren mendeurrenaizango da. Jakina denbezala, herriko seme zenKosme Damian Txurrukakgudu horretan heriotzaaurkitu zuen. Uda sasoianhasita ekitaldi ugari izangoda gure herrian ospakizunhonen inguruan udaletxe-tik antolatuta.

Atxukale TxirrinduTaldea ere ez da atzeangeratzen eta aurten bere

ibilbidearen 25. urteurrena ospatzekotan direla jakin dugu. Urtero antola-tzen dituzten bizikleta karreretaz aparte zerbait berezia egiteko gogoa etaasmoa daukate. Ekintzak zehaztu ahala urtean zehar emango dugu hauenberri. Zorionak Atxukale Txirrindu Taldeari eta honen inguruan lanean dihar-duen jende guztiari.

Hau horrela lagunok aurten ere bada non gazitu eta zer eskertu!

ospakizunak20

2005 urtea estreinatu berri dugun honetan ere gure herrian izango da ospakizunik. Ohikoakdiren egun seinalatu, festa eta ekitaldiez aparte, aurtengoak urteurren sorta ederra ere badakar

berarekin, batzuk aspaldi-aspaldikoak, beste batzuk berriagoak baina ez horregatik garrantzigutxiagokoak. Batzuk aipatzekotan…

2005 urteak ere badakar zer ospatu

Urriaren 21ean Trafalgarreko itsas-guduaren bigarren mendeurrenaizango da. Jakina den bezala, herriko seme zenKosme Damian Txurrukak gudu horretan herio-tza aurkitu zuen. Uda sasoian hasita ekitaldiugari izango da gure herrian ospakizun honeninguruan udaletxetik antolatuta.

Atxukale Txirrindu Taldea ere ez daatzean geratzen eta aurten bere ibilbidearen 25.urteurrena ospatzekotan direla jakin dugu. Urteroantolatzen dituzten bizikleta karreretaz aparte zer-bait berezia egiteko gogoa eta asmoa daukate.Ekintzak zehaztu ahala urtean zehar emango duguhauen berri. Zorionak Atxukale Txirrindu Taldearieta honen inguruan lanean diharduen jende guz-tiari. Hau horrela lagunok aurten ere bada nongazitu eta zer eskertu!

gizartia 21

Datozen urteetarakoMutriku prestatzenDatozen urteetarakoMutriku prestatzen

Aldiro, etorkizun hurbilean hirigintza alorrean herrian egingo diren aktua-zioak zaintzeko arauak berritu egiten dira, hurrengo urteetan egin ahal izan-go diren gauzak, etxeak edo berdeguneak adibidez, non, zenbat, nolakoaketa nola egin ahal izango diren dokumentu ofizial batean jasota: Arau Sub-sidiarioak. Arau subsidiarioek, hortaz, udalerriko lurretan egin ahal diren etaegin ezin diren gauzak arautzeko balio dute.

Azken arau subsidiarioak 1997 urtean onartu ziren eta 2001 urtean arauhoriek berritzeko prozesuari ekin zitzaion. Prozesu luzea da arau subsidiarioberriak idaztearena eta ondoko lerroetan hori azaltzen saiatuko gara eta,baita ere, arau berri horiek zeintzuk aurreikuspen nagusi egiten dituzten. Aspaldian herritar asko nahiko asaldatuta ibili da kanpofubolaren gaiarekin,baina hori eta gauza askoz ere gehiago dagoela ikusiko dugu. Arauak etor-kizunaren aurreikuspen gisa planteatzen direnez, horietako asko gauzatukodira datozen zortzi-hamar urteetan eta beste batzuk, aldiz, ez dira egingoaldi horretan eta gerorako utziko dira.

gizartia22

ORAIN ARTE EGINDAKO BIDEA

Aurreko legegintzaldian, 2001 urte-an, erabaki zen arau subsidiarioen berri-kusketa egitea eta orduantxe emanzitzaion lana SABAI, S.L. enpresari. Era-baki hura hartu zenetik bidea egin daeta aurten, udazken aldera prozesuabukatzea espero da.

2003 urteko maiatzean SABAIk ida-tzitako arauen oinarri den Diagnosia etaPlangintzaren aurrerakin dokumentuaonartu zuen udalbatza osoak eta seihilerako jendaurrean jarri ziren Zabielendokumentuan jasotzen ziren plano guz-tiak. Herritar guztien aurrean egondakoaldi horretan, hogeita bost iradokizunjaso ziren aurreikusitako hainbat puntu-ri buruzkoak. Horrekin batera, aurrera-kina Gipuzkoako Foru Aldundiko Hiri-gintza eta Ingurumena departamenturaeta Costas sailera bidali zen haien oniri-tzia jasotzearren.

2004 urte hasieran herritarren par-taidetza prozesua abiatu zen. Sortutakobatzorde irekian alkateak, udaletxekohirigintza gaietarako hiru teknikarieketa sentsibilitate ezberdinetako hamabilagunek hartu zuten parte. Batzordehorrek aurrerakin dokumentua bera etajendaurrean jasotako hogeita bost ira-dokizunak aztertu zituzten. Hauexekizan ziren aztertutako atalak:

- Etxebizitzatarako gordetako lurra- Jarduera ekonomikoetarako gor-

detako lurra- Ekipamenduak- Azpiegitura nagusiak zein sistema

orokorrak- Ingurumen fisikoaren babesa zein

Ondare kulturala.

Atal bakoitzari batzar bat eskaintzeazen hasierako asmoa baina etxebizitza-tarako gordetako lurraren inguruan hirubatzar egin behar izan ziren. Hortaz,zazpi batzar egin ziren, guztien aktakjasota. Batzar horietan guztietan propo-samen berriak zein alternatiba ezberdi-nak aipatu ziren eta horiek guztiekaurrerakin dokumentua eguneratzekoeta arau subsidiarioak idazteko proze-suan txertatzeko balio izan zuten.

Herritarren partaidetzan oinarrituta-ko eztabaida aldia bukatuta, SABAIarkitektoak enpresak dokumentuaberridatzita aurkeztu zion udalari etahonek, urriaren 28an, hasierako onar-pena eman zion, azaroaren 12koGipuzkoako aldizkari ofizialean argita-ratuta. Ordutik urtea bukatu arte jen-daurrean jarrita, hogeita hamar bat ale-gazio aurkeztu zitzaizkion dokumen-tuari. Horietatik hogeita bost bat berri-kusketak dokumentuaren alderdi zeha-tzei egiten zieten alegazioa, aurkeztuta-

ko sinadura guztiengatik deigarrienakanpofubolaren toki-aldaketari zego-kiona izanda. Bost bat alegaziok, hauekorokorragoak eta dokumentuaren zen-bait alderdi ikutzen dituztenak, udalakgure herriarentzat aukeratutako lurral-de-eredua zalantzan ipintzen dituzte.

DOKUMENTUKO PROPOSAMENNAGUSIAK

Arau subsidiarioen aurrerakin doku-mentuak jasotzen dituen bost ataletanadierazten direnak agertzen saiatukogara jarraian, jakinda osoaren zatibatzuen zertzeladak baino ez direlaizango.

- Etxebizitzatarako gordetakolurra

Hurrengo urteetan Mutrikun zaz-piehun etxebizitza pasa eraikitzeaaurreikusten du Arau subsidiarioenaurrerakinak, horietatik 164 Babes ofi-zialekoak eta 25 prezio tasatudunak.Etxebizitza horiek guztiak hiru helbururibegira antolatu dira egungo lurrarennolakoaren arabera.

Batetik, hiri erregenerazioari begiraeraikiko dira etxebizitza batzuk, gauretxebizitzarik ez dagoen eremuetan etagalbidean dauden eraikinak ordezkatu-ta. Horien adibide dira Azkiaga, SanAgustin-Arrasate eta Txanbolin-Txilineremuak.

gizartia 23

Bestetik, hiri transformazioari begira,Calogero, Yurrita, Etxe-Txiki eta Reineraldeetan dauden enpresak beste aldebatera eramanda eta horietan daudeneraikinak ordezkatuta, hainbat aktuazioaurreikusten dira erabilera publikorakoekipamenduak, bide-koneksioak, espazioirekiak eta etxebitzak lortzeko. SantaCatalina komenduko lurretan ere trans-formazioari begira jokatu nahi da, ekipa-mendutarako, parkea zein plazarako,aparkalekutarako eta etxebizitzatarakoere aukerak baliatzeko.

Hirugarrenik, hiri hazkundeari begira-ko hiru gune identifikatu dira: Kaiko etxe-etatik eta Santa Batarainoko eremua,Villa Magdalena eremua (babes ofizialeko164 etxebizitzatarako) eta Urreizti baserriingurua (prezio tasatuko 25 etxebizitzata-rako).

- Jarduera ekonomikoetarakogordetako lurra

Gaur arte Mijoako industrialdea baka-rra izan dena, aurrerantzean bi zatitanbanatzea proposatzen da: Mijoa eta Txi-rritxa. Bi sektore horietan, gainera, gauregun okupatzen diren lurrak zabaltzeaproposatzen da. Hirugarren sektore batere proposatzen da, Antzomendi base-rriaren ondoko eta Laskibarren ondokolurretan.

Bestalde, Motric industria kontsolida-tzea proposatzen da dokumentuan.

- EkipamenduakHerri barruan kanpofubola tokiz alda-

tzeak emango lukeen aukera baliatu nahida berdegune handia sortzeko eta etxebi-tza-ekipamendu eraikin mistoa egiteko.Eraikin horretan sartuko litzateke, adibi-dez, Ikuskizunetarako aretoa edo Geolo-gia interpretaziorako museoa. Berdegu-nea, gainera, Komenduko eremuarekinlotuko litzateke.

Herriaren kanpoaldean, berriz, Onda-barrokoa da aurreikusten den kirol ekipa-mendu-gune nagusiena. Bertan belarartifizialezko kanpofubola eta bigarrenbat aurreikusten dira Ondabarro Gazta-ñeta auzoarekin lotuko lukeen bidego-rriarekin batera. Saturraranen ere doku-mentuak erakusten du herri kirolentzakoekipamendua, oinezkoentzako ibilbideaketa turismo-ekipamenduak sortzea.

Azkenik, Urasandi aldean Mutrikuren-tzat eta Debarentzat planteatzen den eki-pamendu-eremua aurreikusten da.

- Azpiegitura nagusiak zein siste-ma orokorrak

Atal honi dagokionez, goragoko era-kundeen ekimen diren Mutriku-Sasiolaerrepideari, Portu berriari eta Mutriku-Deba errepideari dagozkienak jasotzendira.

Bestalde, GI-638 errepidean zenbaithobekuntzaz gain, Txanbolingo erroton-da eta Malako bidegurutzeko errotondaaurreikusten dira. Baserrietarako bide

berriak ere jasotzen dira.

Deigarria edo bitxia da Mutrikuntren geltoki baten aurreikuspena ikus-tea, Sasiolatik letorkeen eta Ondarroaaldera lihoakeen trenarena.

- Ingurumen fisikoaren babesazein Ondare kulturala.

Ingurumen fisikoaren babesakudalerriko lur urbanizaezina identi-fikatzen du. Dokumentuan aurrei-kusten da Mutrikuko lurraren%96,68k babes berezi bat beharduela nekazaritza, basogintza edo

abeltzantzako baloreengatik, berenbalio naturalagatik, beren paisaia, kul-tura edo kondairagatik edo lurrarenfauna, flora eta ekologia defendatzea-gatik.

Bestalde, dokumentuak herriko onda-re kulturala jasotzen du, nagusienak Hiri-gune Historikoa eta Astigarribiako auzoadirela. Gainera, interes kulturala dutenoinezkoentzako ibilbideak seinalatzenditu: Santiagoko bidea eta PR GI-22mendi ibilbidea.

ALEGAZIOAK

Lehen esan bezala, udalak onartutakoarau subsidiarioen berrikuspenaren hasie-rako onarpenari hainbat alegazio eginzaizkio, hogeita hamar bat hain zuzenere. Horien guztien berri ematea ezinez-koa denez eta udaleko hirigintza sailetikadierazi digutenez bost bat izan direladokumentuari modu orokorrean alega-zioa aurkeztu diotenak, horietako nagu-sienei lotuko gatzaizkie.

Batetik Mutriku Eginez herri plata-formak aurkeztutako alegazioa dugueta bestetik Mutriku Natur TaldeaIngurunearen defentsarako platafor-mak aurkeztutakoa. Horietan esatendiren guztiak ezin hona ekarri, bainabai batean bai bestean arau subsidia-rioen berrikuspenerako aurrerakinakaurreikusten dituen hainbat alderdire-kin ados egon ez eta horientzakoalternatibak proposatzen dituzte,batzuk ikutu txiki batzuk eginda etabeste batzuk planteamendu berriakeginda.

Hurrengo alean alegazio horien non-dik-norakoak jorratuko ditugu zehatzagoeta, ordurako erabakita badago, onartudiren ala ez azalduko.

Hemendik aurrera, aurkeztu diren ale-gazioei erantzuna eman ondoren, udalakbehin-behingoz onartuko du arauenberrikuspena eta Gipuzkoako ForuAldundira bidaliko da, erakunde honekbehin betiko onaespena eman diezaion.

zorion agurrak

RIKARDOOndarrukolengusun par-tez, Zorionak!urtarrilaren1ean etaondo pasazeure egune.

OIERUrtarrilaren1ean hiru urtebete ditue-nez, Zorionakgure etxekoterremoto txi-kiari, berearreba Saioa,aita, ama etaAndonegifamiliarenpartez. Muxuhaundi bat.

JONUrtarrilaren5ean 14 urtebete dituenetxeko mutiljatorrariZorionak!etxekoen par-tez.

JON Zure 9. Urte-betetzeanondo-ondopasatu egunberezi horieta jasomuxuak zurearreba Nerea,aita, ama,amona etaosabaren par-tez.

JONEEgun gutxibarru pixkatzartxuo izan-go den gurekamarera sal-tzerienariZorionak! «la kuadrila».

JONZorionak 7urte betezenituelakourtarrilaren12an. Aita,ama eta Mire-nen partez.Ah! Oskitzenpartez erebai.

IRATIUrtarrilak17an 5 urtebete dituzu-nez, Zorionaketa muxuhaundi batetxekoen par-tez. Aita,ama, Beñateta Uxue.

NAHIAUrtarrilaren22an bi urteegingo dituengure sorgin-txo alaiariZorionak etatxokolatzekomuxuak etxe-ko guztionpartez.

PEPITA «SanJuan Txiki»Zorionak gureama, amonaeta birramonaalai eta gua-pienari. Urteaskotanhorrelaxesegi!. Muxuakzure familia-ren eta batezere zure bilo-ben partez.

RUTHZorionak gurekamareraditxaratxerahorri! Nego-zioa negozioada, bainabarratik irte-tzen zareneantrago batpagatukodezu, ezta?Zorionak etaholaxe segi!

AINHOALibratukozinelakoan?Zorionak zeuriere! Jarraitutragoak beti-ko alaitxasunhorrekin ate-ratzen! Zukere trago batzor barrarenkanpoaldeanzaudenean!

AINHOAZorionak etamuxu asko14. honetangure etxekoseñoritiai.Aita, ama etaAsierren par-tez.

ZEIN DA ZEIN?Urtarrilaren 8, 11 eta 12an Edur-ne, Idoia, Mirari eta Naroari Zorio-nak! etxeko guztien partez, batezere goikuak eta bekuak.

BINGEN, UNAI eta IRATIBaga, biga, higa… hirukote honibelarritik tira! Laga, boga, sega…ez jan txokolate dena! Zai, zoi,bele… opari asko jaso, bale?Zorionak.

SEBASTIAN, AITOR eta AMETSMuxu haundi bana hirukote etaZorionak etxeko danon partez.

AINHOA eta JULENGure etxeko bikote politari Zorio-nak urtarrilaren 25ean bi urtehaundi betetzen dituzuelako.Muxu asko aiton-amonak, aita,ama eta familia osoaren partez.

argazki zaharrakargazki zaharrak

LEKEITIO, 1937KO OTSAILA.1937ko urte latzean, Mutriku etainguruetako herrietatik desterrurajoandako hainbat familia Lekeitiokoportuan irteteko zain. Beste batzuenartean (guk jakin ahal izan dugunneurrian), Usobiaga familiakoak,Arrizabalaga familiakoak, Andonegifamiliakoak…

1963KO TXISTULARI TALDIA.Atzean nagusiak: Jesus «Dondai» ,

Zezilio Pagoaga, Manolo Alberdieta Oskar Azkue.

Aurrean umeak: Jose Agustin«Mixkia», Iñaki Solupe, Jose Mari

Ulazia, Pedro Mari Lezertua etaRafa Oianguren.

2626 agenda

UURRTTAARRRRIILLAA oottssaaiillaa

Kalaputxi, 36. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

2005 URTEKO MENDI IRTEERAKOTSAILAK 13 Ventas de Astigarraga – Bianditz – EskasMARTXOAK 6 Cruz de Métrico (Miranda de Ebro)APIRILAK 3 Uharte Arakil – San Miguel – Madotz

(Irurtzun)MAIATZAK 29 Badaiako mendikatea (Araba)ABENDUAK 28, “POXPOLO, MAKOLO eta KONPAÑIA”

pailazoak. BERTAN Elkarteak antolatuta.EKAINAK 19 Larrau Gaina Ori – Chalet de PedroUZTAILAK 1, 2, 3 Peñalara (Guadarrama)IRAILAK 11 Lokizko mendikatea (Kontrasta, Arnaba,

Larrañeta, Ulibarri)URRIAK 9 Mercadillo – Castro Grande – Peñalba

(Sierra Magdalena)AZAROAK 10 Zierbena – Zierbena (Punta Lucero,

Montaño, Serantes)ABENDUAK 4 Deba – DebaAntolatzailea: Burumendi Mendi Elkartea

UMEEN MENDI IRTEERAKOTSAILAK 6 BitarratxoOTSAILAK 13 Arantzazu-UrbiaOTSAILAK 20 TxitxiburduntziMARTXOAK 6 MotroioMARTXOAK 13 Ibilaldi neurtuaAPIRILAK 24 Ernio (Asteasu, Iturriotz, Bidania, Errezil)MAIATZAK 5 SantamañazarMAIATZAK 15 Zugarramurdi (egun guztirako)MAIATZAK 22 Finalista jaiaEKAINAK 12 Geure jaiaAntolatzailea: Eskola kirola

2005eko SANTA ESKIA, Bertso eskolak antolatuta

OTSAILAK 4, barixakua, gaueko 10etanOlatzko tabernan elkartuta, Olatz, Ibiri eta Galdonaauzoetan koplari.Koplari: Roman Maiz “Okelar” eta Laxaro Astigarra-gaSoinujole: Jon AntsorregiOTSAILAK 5, zapatua, goizeko 10etanMijoako enparantzan elkartuta, Mijoa auzoankoplari.Koplari: Xabier Astigarraga eta Iñaki ApalategiSoinujole: Eneritz AzkueOTSAILAK 5, zapatua, goizeko 10etanLuardon elkartuta, herrian koplari.Koplari: Jon Azpillaga eta Iñigo ArrizabalagaSoinujole: Mari Juli

Luardon elkartuta, Astigarribia, Olabarrieta, Galbai-xo eta Langa auzoetan koplari.Koplari: Jesus Mari Irazu, Juan Mari Agirrezabalaeta Joseba MugerzaSoinujole: Olloki eta Ospas

2005eko IÑAUTERIAKOTSAILAK 4, barixakua4:30etan PIKOMELATOSen irteera Ikastolatik Gazte-

txoen musika bandak lagunduta.5:30etan Haurrentzako tailerrak Ludotekan.

OTSAILAK 5, zapatua5:00etan PIKOMELATOSen kalejira udal musika ban-

dak lagunduta.6:30etan DISKOTEKA haurrentzat, Txantxangorri

aisialdi taldeak antolatuta.6:30etan: Gure Ametsa Dantza Taldearen kalejira eta

dantzak Goiko plazan eta Beheko plazan.7:00etatik 9:00etara Txarangarekin KALEJIRA, Bertan merkata-

rien elkarteak antolatuta.8:30etan DISKO-GAUA Beheko plazan.11:00etan DISKO-GAUA Beheko plazan.Arratsalde-iluntzean, mozorro lehiaketa; mozorro hobe-renari saria. Tabernarien elkarteak antolatuta.Goizaldeko 6etan,

txokolatada Beheko plazan, Tabernarien elkarteak antolatuta.

IPUINAREN ORDUAOIHULARI KLOWN TALDEAren eskutikURTARRILAK 25, martitzenaOTSAILAK 22, martitzena3 – 6 urteko haurrentzat, 5etan7 urtetik aurrerakoentzat, 5:30etan

Zabiel kultur etxeko aretoan.