irakaslearen gida materia - 2....

23
IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentzia

Upload: others

Post on 01-Sep-2019

22 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentzia

Page 2: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

MATERIA GAIAREN MAPA

1. Sekuentzia 2. Sekuentzia

Unibertsoa, bizirik eta mugitzen Fisika o kimika?

MATERIA GAIAREN PLANGINTZA, 2. SEKUENTZIA Fisika edo kimika?

LAN-ESKEMA Arloak: Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza.

Gaia: Materia. 2. sekuentzia: Fisika edo kimika?

Maila: LH 6. Saio kopurua: 3-5

PROPOSAMENAREN KONTESTUALIZAZIOA: Materia, proposamen orokorrean azaldutako beste gai guztiak bezala, zuzentzen gatzaien ikasleek jaso behar dituzten oinarrizko gaitasunak garatzeko ingurune ezin hobea dira. Unitate-didaktiko honetan ikaslearen ezagutza abstraktuan berriz ere sakontzeko intentzioa daukagu, eta bere ikasketa-prozeduraren gainean egotekoa. Unibertsoari eta honen konposizioa eta legeak ulertu, interpretatu eta horiei buruz pentsatzea erraztu nahi dugu, bere ezagutza zientifikoaren lehenengo pausoetatik.

Page 3: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

LANDUTAKO OINARRIZKO GAITASUNAK:

- Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna - Ikasten ikasteko gaitasuna - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. - Matematika-gaitasuna. LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAK: Kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasun-kulturan gaitasuna

- Etxeko sukaldea bezalako gertuko toki arrunt batetan aurki daitezkeen hainbat nahasketa mota ikustea.

- Nahasketa homogeneo eta heterogeneoak ezberdintzea. - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak

ulertzea, solido, likido eta gasetan. - Nahasketak banatzeko hainbat prozedura erabiltzea

esperientziak egiteko, informazioa bilatzeko eta bakoitzaren ekoizpenak sortzeko.

- Substantzien eta materialen aldaketa fisiko eta kimikoak ezberdintzea, bideoak ikusiz eta esperientziak eginez.

- Hainbat aldaketa fisiko eta kimiko desberdintzea.

Ikasten ikasteko gaitasunak

- Ikasten ikasteko estrategiak erabiltzea: klasean egindako esperientzietako materiala euskarri digitalerako antolatzea, Interneten irudiak eta kontreptu berriak bilatzea...

- Ikasketa-prozesuetan analisi-gaitasuna garatzea, ikasgelan egindako esperientzien txostenak idatziz.

- Hipotesiak era egokian planteatzeko eta horien ebazpen eta egiaztapen egokia izateko teknikak ikastea.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Ikasgelan izaten diren komunikazio-egoeretan parte hartzea,

hipotesi bat proposatuz, ondorioak ateraz eta horien txostenak eginez.

- Posterra eta horma-irudia osatzeko izenburu eta argazki-oinak prestatzea.

Page 4: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Gaitasun digitala - Poster eta horma-irudi digitalak egitea, glogster tresnarekin

testua eta bideoa txertatuz. - Ikasgelan eta etxean egindako esperientziei argazkiak

ateratzea, ondoren poster eta horma-irudietan erabiltzeko.

- Ikasgelan egindako esperientzien ondorioekin txostenak egitea.

- Euskarri digitalean aurkeztutako lanen itxura zaintzea. - Hiztegi digitalak erabiltzera ohitzea.

Matematika-gaitasuna

- Matematika-ezagutzak erabiltzea eguneroko bizitzari buruzko informazio eta mezuak ulertu, balioetsi eta egiteko, eta beste ezagutza-eremu batzuetan erabiltzeko balioa onartzea.

- Materiaren egoera batzuk interpretatzeko oinarrizko matematika-neurriak erabiltzea.

Page 5: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

IKASKETA PLANAREN EDUKIAK: - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 6. ATALA MATERIA ETA ENERGIA 2- Saiakerak eta ikerketak egitean talde-lanaren balorazioa egitea, ororen helburuak lortzeko berdintasunerako jarrerak eta parte-hartze kritiko eta arduratsua garatuz. 3- Materialen masa, bolumen eta dentsitatearen pertzeptzio eta behaketa sistematikoa, eta baita horiekin egin daitezken nahasketa motena eta ondoriozko aldaketa fisiko eta kimikoena ere. 4- Dentsitate-aldaketagatik gertatzen diren fenomeno fisiko behagarrien azalpena. Ingurune likido baten gertatzen den flotagarritasuna. 7- Destilazio, iragazpen, lurrunketa eta disoluzioaren bitartez nahasketen gaiak banatzea. 8- Erreakzio kimikoak. Errekuntza, oxidazioa eta hartzidura. 11- Zenbait saiakera prestatu eta aurrera eramatea, egunero erabiltzen diren materialen ezaugarriak eta horiek beroarekin eta hotzarekin duten jarrera aztertzeko. Prozedura eta emaitzak jakitera ematea, modu plastikoan eta informazio-teknologiak erabilita (glogster). 13- Lan-materialen erabilerarako neurriei, segurtasunari eta kontserbazioari errespetua izatea. - Hizkuntzak - Komunikatu eta elkarlanean jarduteko informazio-teknologiek erraztutako oinarrizko baliabideak erabiltzea. Sarean informazioa era gidatuan bilatzea. - Lan-plangintza bat erregistratzeko teknika gisa txosten bat egitea; ahoz jakitera ematea eta ondorioak idaztea. -Matematika 2. ATALA 2.2 - Neurtzeko tresna eta unitate arruntak erabiliz neurketak egitea.

Page 6: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

SEKUENTZIAREN GAIAK: Masa, bolumena eta dentsitatea. Nahasketak eta disoluzioak: Nahasketa heterogeneoak eta nahasketa homogeneoak. Nahasketak banatzeko prozedurak: Filtrazioa, dekantazioa, lurrunketa, magnetismoa. Nahasketa solidoak, likidoak eta gas-nahasketak. Aldaketa fisiko eta kimikoak. Errekuntza eta korrosioa edo oxidazioa.

JARDUEREN SEKUENTZIA:

a) PLANGINTZA Ikasleek bideoak ikusi eta erronkak gaindituko dituzte, eta nahasketekin eta nahasketa homogeneo eta heterogeneoen bereiztearekin esperientziak egingo dituzte. Txostenak aurkeztuko dituzte hipotesi eta ondorioekin. Masa, bolumen eta dentsitateari buruzko informazioa bilatuko dute. Etxean, hainbat nahasketei eta horiek sukaldean duten erabilerari buruz ikertuko dute, eta argazki-artxibo bat sortuko dute. Bukatzeko, euskarri digitalean horma-irudi bat eginko dute glogster tresnarekin, eta bertan definizioak, deskribaketak eta ondorioak agertuko dira.

Page 7: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

b) AURRERA ERAMATEA: a) Objetu digitalean agertzen diren ikerketa errazak egitea;

solido, likido eta gasen masa eta bolumena neurtzea. b) Talde-lanean parte hartzea, informazioaren antolaketaren

plangintza eginez. c) Ikasgelan egindako esperientzietan talde-lanean aritzea, masa

gramotan eta bolumena zentimetro kubikotan edo litrotan neurtzen dela egiaztatzeko.

Talde-lana. Klasean egiteko esperientzia: Likido, solido eta gasen masa eta bolumena neurtzea. Txosten-eredu bat egingo dugu. -Esperientziaren izena -Hipotesia -Prozedura -Arrazoia -Ondorioa

Page 8: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Ikasgelan egiteko esperientzia, 1: Likido baten masa eta bolumena.

Beharrezko materiala: - Plastikozko botila bi, berdinak. - Balantza bat - Ura

Prozedura: Plastikozko botilaren aire gabeko masa idatzita daukagu dagoeneko. Bete urez plastikozko botila. Pisatu balantzan eta idatzi likidoaren masaren neurketa. Kasu honetan, likidoaren bolumena plastikozko botilaren edukieragatik jakingo dugu (litrotan).

Ikasgelan egiteko esperientzia, 2: Solido baten masa eta bolumena.

Beharrezko materiala: - Harri bat - Balantza bat - Ontzi handi bat - Ura Jarri harria balantzan eta idatzi masa gramotan. Bete ontzia urez eta bolumena kontuan hartu. Sartu harria. Ur-maila igo dela ikusi. Neurrien arteko ezberdintasuna harriaren bolumenari dagokio.

Page 9: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Ikasgelan egiteko esperientzia, 3: Gas baten bolumena.

Beharrezko materiala: - Xiringa bat. Prozedura:

Xiringa toperaino irekiko dugu. Airez bete da. Xiringaren zulotxoa atzamarrarekin estaliko dugu, eta enboloa hormaren kontra bultzatuko dugu. Airearen bolumena xiringaren neurketatik bertatik aterako dugu.

Page 10: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Ikasgelan egiteko esperientzia, 4: Gas baten masa eta bolumena.

Objetu digitalean ere agertzen den loturako argibideei jarraitu. http://www.youtube.com/watch?v=xHWMNZKP65Q&feature=related Beharrezko materiala: - Plastikozko botila bi, berdinak. - Balantza bat - Puzgailu bat Prozedura: - Plastikozko botila pisatu. Horretarako, ahal den aire gehiena ateratzen saiatu (ahalik eta aire gehiena atera arte estutu). Jarri tapoia airerik ez sartzeko. Pisatu aire gabeko botila eta idatzi emaitza. - Erabili orain plastikozko beste botila, eta bete gasez, hori da, airez, puzgailua erabiliz. Neurgailurik izanez gero, idatzi botilan sartutako airearen bolumena. - Botila pisatu. Nabarmena da aire gabeko botilaren eta airez betetako botilaren pisuaren arteko ezberdintasuna. Idatzi gramotan botilak duen airearen masa. - Alderatu bolumenarekin. Botila litro eta erdikoa bada... litro eta erdi aire-bolumen duela esan al dezakegu? Gogoratu gasek hartzen dituzten ontziaren bolumena daukatela.

Page 11: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

d) Dentsitatearen eta bolumenaren artean erlaziorik ez dagoela egiaztatzeko bakarkako eta familiartean egindako esperientzietan talde-lanean jardutea.

Etxean egiteko esperientzia, 1: Janarien dentsitatea.

Zure etxeko sukaldean, atera argazkia urez betetako lapiko baten hondoratzen diren eta ur gainean gelditzen diren gauzei. Atera zure ondorioak. Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan.

Page 12: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

e) Ikasgelan egindako esperientzietan talde-lanean jardutea,

bakarkako edo familiartean egindako behaketen bitartez, sukaldean erabiltzen diren hainbat nahasketei buruz ikerketak egiteko.

Etxean egiteko esperientzia, 2: Nahasketa homogeneoak eta heterogeneoak.

Zure etxeko sukaldean, atera argazkiak bazkaria egiteko erabiltzen diren janari nahasketei. Saiatu nahasketa homogeneo eta heterogeneoen argazkiak ateratzen. Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan.

Ikasgelan egiteko esperientzia, 5: Hainbat prozeduren bitartez, nahasketa homogeneo eta heterogeneoak bereiztea.

Beharrezko materiala: Nahasketa homogeneoak. - Kobre sulfatoa eta ura - Ura eta gatza - Ura eta azukrea

Beharrezko materiala: Nahasketa heterogeneoak: - Hondarra eta burdin txirbilak - Ura eta olioa - Hondarra eta ura

Banaketa-prozedurak:

- Filtrazio bidez - Dekantazio bidez - lurrunketa bidez - Magnetismo bidez - Kristalizazio bidez

Txostenean agertzen diren pausoei jarraituz, nahasketak prestatu eta banatu.

Page 13: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Txosten-eredu berri bat prestatuko dugu: -Esperientziaren izena. Nahasketa mota: -Nahasketaren osagarriak: -Prozedura aukeratzea: (Ikasgelan, nahasketa banatzeko prozedura eztabaidatu eta egokiena dena proposatu). -Erabilitako prozedura: -Ondorioa: * Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan.

f) Ikasgelan egindako esperientzietan talde-lanean jardutea,

bakarkako edo familiartean egindako behaketen bitartez, substantzia batek jasan ditzakeen aldaketa fisiko edo kimikoei buruz ikerketak egiteko.

Page 14: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

g) Ikasgelan egindako esperientzietan talde-lanean jardutea, bakarkako edo familiartean egindako behaketen bitartez, produktuak, oxidazioa edo errekuntza jasan duten tresnak eta aldaketa horiek eragin ditzaketen etxetresna elektrikoak behatzeko.

Etxean egiteko esperientzia, 3: Aldaketa fisiko eta kimikoak. Zure etxeko sukaldean, atera argazkiak aldaketa fisikoa bakarrik jasan duten produktuei (moztutako patatak) eta aldaketa kimikoa jasan dutenei (patata tortilla). Bilatu beste adibide batzuk. Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan. Ikasgelan egiteko esperientzia, 6: Puxika bat aire gabe puztea. Beharrezko materiala:

- Botila bat - Puxika bat - Ozpina - Bikarbonatoa

Arbel digitalean lotura ikusi, prozedura jarraitzeko. http://www.youtube.com/watch?v=S1lsDrcsY74&feature=related (1) txosten-eredua erabili ondorioak idazteko. (Ozpina eta bikarbonatoa batzen direnean aldaketa kimiko bat gertatzen da, gas bat sortzen da, karbono dioxidoa, eta gas hori da puxika puzten duena). Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan.

Page 15: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

c) ERABILERA

h) Sekuentzian ikasitako kontzeptuak horma-irudi bat eginez finkatu, antolatu, eskematizatu eta erakustea

. i) Sekuentzian ikasitako kontzeptuak interpretatu eta azaltzea

(orri-oinak eta kontzeptuen azalpenak).

Etxean egiteko esperientzia, 4: Oxidazioa eta errekuntza. Erreparatu ea zure etxeko sukaldean oxidaziorik eman den produktu edo tresnaren batean, eta atera iezaiozu argazkia. (torlojuak, giltzak, lata-irekigailuak...) Errekuntza eragiten duten etxetresna elektrikoei erreparatu (labea, gas-erretzaileak, ur-berogailua, tximinia...). Atera egiten dituzun esperientzien argazkiak eta gorde zure Picasako kontuan.

Page 16: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

AZKEN PROIEKTUA

Taldeko lana: Horma-irudia

Etxeko sukaldean eta esperientzietan ateratako argazkiak antolatu eta plangintza egitea, eta horiekin "Fisika edo kimika?" izenburudun horma-irudia egitea, kontzeptu hauen esanahiak azalduz:

-Masa, bolumena, dentsitatea. -Nahasketa homogeneoak eta heterogeneoak. -Nahasketak bereizteko prozedurak. -Aldaketa fisiko eta kimikoak. -Oxidazioa eta errekuntza.

- Prozedura: Ikasgelan nahiz etxean egindako esperientzietan ateratako materialen argazkien erakusketaren muntaia. - Argazkiei izenburua jartzea, argazki-oinean kontzeptuak azalduz.

Adibidez: Burdinak jasandako aldaketa kimiko baten ondorioz herdoildutako giltzak. - Gas baten masa eta bolumena. - Gas baten bolumena. - Likido baten masa eta bolumena. - Solido baten masa eta bolumena. - Janarien dentsitatea. -Nahasketa homogeneoak eta heterogeneoak. - Puxika bat aire gabe puztea. -Aldaketa fisiko eta kimikoak. - Oxidazioa eta errekuntza.

* Horma-irudia egin eta ondoren blogean argitaratzeko, Glogster tutorialera lotura: http://posterdigital.wordpress.com/

Page 17: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

d) EBALUAZIOA IKASKETA PLANAREN IRIZPIDEAK - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8- Materiaren masa, bolumena eta dentsitatea, nahasketa homogeneo eta heterogeneoak eta horiek banatzeko prozedurak nahiz ondorioz gertatzen diren aldaketa fisiko eta kimikoak aztertzeko ikerketa errazak planifikatzea eta egitea talde-lanean, eta emaitzak ezagutzera emateko glogster tresna erabiltzea. 10- "Write" tresna erabiliz esperientzia errazei buruzko txostena aurkeztea. Horretarako informazioa hainbat iturritatik jasoko da (e-Blai, liburuak, Internet...), lan-plan bat jarraituko da eta ondorioak jakitera emango dira. - Hizkuntzak 6- Erabilera-eremu anitzetarako hainbat generotako testuak idaztea, produkzio-prozesuko pausoak jarraituz: plangintza, testua idaztea eta berrikusketa-, egokitze-, koherentzia-, kohesio- eta zuzenketa-maila onargarria erakutsita. 7- Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, prozesatzeko eta ezagutzera emateko informazio- eta komunikazio-teknologiak modu gidatuan erabiltzea, eta ereduetatik abiatuta horma-irudirako testuak idaztea. - Matematika 4- Neurriekin zerikusia duten zenbaki-testuak interpretatzea; egiazko testuinguruetan neurri-unitate eta tresna arrunten artean egokienak hautatzea, aurrez baliospenak egin eta gero, eta pisu/masa eta edukiera neurriak azaltzea. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8.1- Esperientzia eta ikerketa txikiak eginez fenomeno fisikoei buruzko arazoei erantzuten die. 8.2- Lan-hipotesia aurkeztu, ikerketa garatu, frogak egin eta emaitzak eta ondorioak ateratzen ditu. 8.3- Esperientzia nola egin planifikatzen du, behar den materiala prestatuz eta denbora eta espazio egokia kalkulatuz. 8.4- Ikerketa garatzeko beharrezko informazioa bilatzen du, inguruan dituen baliabide teknologikoak erabiliz.

Page 18: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

8.5- Taldearekin ikerketan egindako prozesu osoa partekatzen du, ondorio eta emaitzak era argi eta txukunean azalduz. 10.1- Plangintzak egiten ditu hainbat iturritatik informazio esanguratsua lortzeko, aurrehipotesiak planteatuz eta iturriok sistematizatuz. 10.2- Helburu zehatz batekin, egoerei eta gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak jaso eta hautatzen ditu. 10.3- Helburu zehatz batekin jasotako informazioa antolatu eta aztertzen du (karpetak, partekatzea, zatikako ariketen ondorioak) azken ondorioak ateratzeko. 10.4- Lortutako ondorioen berri ematen du, kasuan kasuko metodo egokiena (ahoz, idatziz, IKTak erabiliz...) eta forma komenigarriena hautatuz (ipuina, erreportajea...), eta ahalik eta modu argienean, dela euskarri digitalean dela paperean. 10.5- Era txukunean eta argiro azaltzen ditu lan-plangintza jakin bati jarraituz egindako prozedura, emaitzak eta ondorioak. - Hizkuntzak 6.1- Edukiaren plangintza era gidatuan burutzen du, esperientzia-txostenen bitartez, komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta idatziko testuaren estruktura kontuan hartuta. 6.2- Esperientzia-txostenetako informazioa antolatzen du. 6.4- Ezarritako helburua modu egokian erakusten du. 6.7- Testua modu argi eta antolatuan aurkezten du. 6.8- Ekoizpen eta berrikusteko ariketetan lankidetzan jarduten du. 7.2- Testu-prozesagailuaren eta glogsterren oinarrizko funtzioak erabiltzen ditu horma-irudiko informazioa editatu eta zuzentzeko. 7.3- Klaseko ariketetan egindako informazioak era txukun eta argian aurkezten ditu, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta baliabideak modu gidatuan erabilita. - Matematika 4.2- Tresna errazekin neurriak hartzen ditu, tresna eta unitate egokienak aukeratuz.

Page 19: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

BALIABIDEAK IKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA AUTOEBALUAZIOA:

IKASKETA ESKASA IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Talde-lana

Taldean nire lana betetzea zaila egin zait. Taldekideen laguntza behar izan dut prozedura ulertu eta kontatzeko.

Taldean, bete dut nire lanaren zatia. Prozedura ulertu eta kontatu dut.

Taldean, bete dut nire lana. Lan-prozedura ulertu dut eta kontatu dezaket.

Taldean, ongi bete dut nire lana. Lan-prozedura partekatu dut, eta argi eta ordenan kontatzeko gai naiz.

Webgunearen erabilera

Webgunean datuak jaso eta aukeratzea zaila egiten zait. Egokiak aukeratzeko orduan laguntza behar izan dut. Datuak antolatu eta aztertzerakoan laguntza jaso dut.

Datuak jaso ditut, baina egokiak direnak aukeratzea, antolatzea eta aztertzea zaila egin zait.

Lanerako beharrezko datuak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena antolatu eta aztertu dut.

Lanerako beharrezko datu guztiak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena erraz antolatu eta aztertu dut.

Page 20: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Lanaren garapena

Materien nahasketei, bereizteko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientziak planifikatzeko eta antolatzeko taldekideen laguntza dexente behar izan dut. Materialen argazkiak antolatzeko eta denbora kalkulatzeko ere laguntza behar izan dut. Laguntzarekin, beste ikaskide batzuei egindako esperientziaren bat azaldu diet.

Materialen nahasketari, hauek banatzeko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu dut. Materialen argazki batzuk antolatu eta gutxi gorabeherako denbora kalkulatu dut, laguntzarekin. Laguntzarekin, beste ikaskide batzuei esperientzien ondorioak azaldu dizkiet.

Materien nahasketei, horien bereizteko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu dut. Argazkiak antolatzeko eta beharrezko denbora kalkulatzeko gai naiz. Taldearekin prozesu osoa partekatu dut, eta badakit emaitzak eta ondorioak nire ikaskideei azaltzen.

Materien nahasketei, horien bereizteko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu dut. Argazkiak segurtasunez antolatzeko eta beharrezko denbora kalkulatzeko gai naiz. Taldearekin prozesu osoa partekatu dut, eta badakit emaitzak eta ondorioak era argi eta antolatuan azaltzen.

Tresna digitalen erabilera

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak erabiltzea zaila egiten zait. Etengabe laguntza behar dut. Horma-irudia egin eta blogera igotzeko pauso guztiak azaltzea behar izan dut.

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak erabiltzen ditut baina askotan eskatzen dut laguntza. Horma-irudia egin eta blogera igotzeko pausoren batetan laguntza behar izan dut.

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak nahiko ongi erabiltzen ditut. Horma-irudia egin eta blogean argitaratu dut.

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak menperatzen ditut. Horma-irudia egin dut, Glogster tresnaren aukera asko erabilita. Blogean argitaratu dut.

Page 21: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

IRAKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA IKASLEAREN JARRERA

IKASKETA ESKASA

IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO ONA

Lanarekiko jarrera

Eginbeharrean arreta jartzea zaila egiten zaio. Lan-prozedura ulertzea zaila egiten zaio. Bere erantzukizun propioa eta taldekoa ulertzeko laguntza behar du.

Normalean eginbeharrean arreta jartzen du. Noizean behin, lan-prozedura gogorarazi behar zaio. Noizean behin, bere erantzukizun propioa eta taldean duena ahaztu egiten ditu.

Eginbeharrean arreta jartzen du. Lan-prozedura ezagutzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena ezagutzen ditu. Batzuetan, taldeko kideekin batera lan egiten du.

Eginbeharrean arreta era egokian jartzen du. lan-prozedura menperatzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena onartzen ditu. Taldekideekin batera lan egiten du.

Taldeko llana eta parte-hartzea

Taldean duen eginkizuna gogorarazi behar zaio. Bere eginbeharra egiteko zailtasunak ditu. Lan-dinamikan gutxi hartzen du parte. Lan-dinamikako gutxieneko pausoak azaltzeko laguntza behar du. Taldean duen rolaren funtzioak zein diren gogorarazi behar zaizkio.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta burutzen du, nahiz eta batzuetan gogorarazi egin behar zaion. Lan-dinamikan parte hartzen du, normalean. Lan-prozeduraren funtsezko pausoak azaltzen ditu. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ongi ezagutu eta burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak era egokian burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta modu egokian burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du, eta ikaskideekin lankidetzan aritzen da, hauek prozedura azaldu dezaten. Bere rolaren funtzioak eta taldekideen rolak ezagutzen ditu. Bere eginbeharra segurtasunez burutzen du.

Page 22: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

PRODUKTUAREN BALORAZIOA

IKASKETA ESKASA IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA

IKASKETA OSO ONA

Lanaren garapena

Materien nahasketei, bereizteko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientziak planifikatzeko eta antolatzeko taldekideen laguntza dexente behar izan du. Materialak antolatzea eta denbora kalkulatzea kosta egin zaio. Laguntzarekin, beste ikaskide batzuei egindako esperientziaren bat azaldu die. Sekuentzian jasotako ezagutzak eskas erakusten ditu.

Materialen nahasketari, hauek banatzeko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu du, laguntzarekin. Material batzuk antolatu ditu eta gutxi gorabeherako denbora kalkulatu du. Prozeduraren zati bat taldekideekin partekatu du, eta esperientziak ikaskideei azaldu dizkie, laguntzarekin. Sekuentzian jasotako ezagutzak nahikoa ongi erakusten ditu.

Materialen nahasketari, hauek banatzeko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu du. Badaki materialak antolatzen eta denbora kalkulatzen. Taldearekin prozesu osoa partekatu du, eta badaki ikaskideei egindako esperientziak eta horien ondorioak azaltzen. Sekuentzian jasotako jakintzak islatzen ditu.

Materialen nahasketari, hauek banatzeko prozedurei eta aldaketa fisiko eta kimikoei buruzko esperientzien garapena planifikatu du. Badaki materialak segurtasunez antolatzen eta denbora kalkulatzen. Taldearekin prozesu osoa partekatu du, eta badaki ikaskideei egindako esperientziak eta horien ondorioak argi eta era antolatuan azaltzen. Sekuentzian jasotako jakintza guztia islatzen du.

Page 23: IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 2. sekuentziaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu_2011111433_1230100... · - Besteak beste bolumena, masa eta dentsitatea kontzeptuak ulertzea,

Tresna digitalen erabilera

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak erabiltzea zaila egiten zaio. Materialak (irudiak, testuak...) jasotzeko eta antolatzeko laguntza behar du.

Glogster tresnaren oinarrizko zenbait tresna erabiltzan ditu. Materialak (irudiak, testuak...) antolatu gabe jaso eta gordetzen ditu.

Glogster tresnaren oinarrizko aukerak era egokian erabiltzen ditu. Behar den materiala (irudiak, testuak...) jaso eta gordetzen du.

Glogster tresnaren oinarrizko aukera guztiak menperatzen ditu. Beharrezko informazio guztia (irudiak, testuak...) jaso, gorde eta karpetetan antolatzen du, modu egokian.