eusko jaurlaritza euskaraz · pdf file 2016-07-01 · 2.2 lehen helburu orokorra:...

Click here to load reader

Post on 15-Jul-2020

2 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • 1

    Euskararen erabileraren normalizazioa Eusko

    Jaurlaritza eta bere erakunde autonomiadunetan

    V. PLANGINTZALDIKO (2013-2017)

    TARTEKO EBALUAZIO TXOSTENA

    2016ko maiatza

  • 2

    AURKIBIDEA

    1 . AURKEZPENA ...................................................................................................... 4

    2 EUSKO JAURLARITZA ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIADUNETAKO

    EBALUAZIOA............................................................................................................... 5

    2.1 DATUEN AZTERKETA ................................................................................................................. 6

    2.2 LEHEN HELBURU OROKORRA: Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea Eusko

    Jaurlaritzarekiko eta bere erakunde autonomiadunekiko harremanetan, bereziki zuzeneko

    arretako eta jendaurreko zerbitzuetan ............................................................................................ 7

    2.2.1 Euskararen idatzizko erabilera, arreta eta jendaurreko zerbitzuetan .............................. 8

    2.2.2 Ahozko erabilera, arreta eta jendaurreko zerbitzuetan .................................................. 14

    2.2.3 Elebideko kexen kopurua ................................................................................................ 16

    2.3 BIGARREN HELBURU OROKORRA: Euskara lan hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea,

    euskaraz gero eta gehiago sortuz................................................................................................... 17

    2.3.1 Euskaraz sortzen den dokumentazioaren indizea ........................................................... 18

    2.3.2 Lan bileretako erabilera, ahoz ......................................................................................... 19

    2.3.3 Lan bileretako erabilera, idatziz....................................................................................... 20

    2.3.4 Lan hizkuntzako erabilerari dagozkion beste adierazle batzuk ....................................... 20

    2.4 HIRUGARREN HELBURU OROKORRA: Herri administrazioen arteko harremanetan euskara

    gehiago erabiltzea .......................................................................................................................... 27

    2.4.1 Euskararen ahozko erabilera, administrazioen artean .................................................... 28

    2.4.2 Euskararen idatzizko erabilera, administrazioen artean ................................................. 29

    2.5 LAUGARREN HELBURU OROKORRA: Erakunde ordezkarien lidergoa indartzea euskararen

    normalizazio prozesua erakunde bakoitzaren ohiko jardunean txertatzeko ................................ 31

  • 3

    2.6 LEHEN ZEHAR LERROA: V. Plangintzaldi honetarako zehaztu diren Hizkuntza Ofizialak

    Erabiltzeko Irizpideak ..................................................................................................................... 32

    2.7 BIGARREN ZEHAR LERROA: Langile eta erakunde ordezkarien hizkuntza gaitasuna handitzea,

    erabilera areagotzeko .................................................................................................................... 33

    2.7.1 Hizkuntza eskakizunen betetze maila .............................................................................. 33

    2.7.2 Hizkuntza eskakizunen betetze maila .............................................................................. 34

    2.7.3 Erakunde ordezkarien hizkuntza gaitasuna ..................................................................... 38

    2.8 HIRUGARREN ZEHAR LERROA: Langile eta erakunde ordezkarien erabilera planarekiko

    atxikimendua areagotzea, euskararen erabileran eragiteko ......................................................... 40

  • 4

    1 . AURKEZPENA Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan

    euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautu zen. Dekretu horren arabera, Euskal Herriko

    administrazioetako hizkuntza normalizazio prozesua hezurmami zedin, entitate bakoitzak euskararen

    erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu behar zuen.

    Dekretu horren 6. artikuluari jarraiki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, aurrerantzean HPS,

    plangintzaldi bakoitzaren tartean, balorazio txostena igorriko dio Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari herri

    administrazioetan hizkuntza normalizazioa zertan den ezagutzera emateko.

    V. Plangintzaldiaren tarteko ebaluazio prozesua aurrera eramateko, iturri nagusi gisa, HPSk diseinatu eta

    erakunde guztien eskura jarri duen galdetegia erabili da, eta haren arabera jasotako datuak ekarri ditugu

    txosten honetara.

    Galdetegiaren bidez informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa jaso da, txosten honen amaieran ikus

    daitekeen moduan.

    Txosten hau osatzeko jarraitu den metodologiaren eskema hurrengoa da:

    Prozesuan jasotako informazioa sailkatzeko txosten hau honako ataletan antolatu da:

    1. Aztergaien aurkezpena: azterketarako kontuan hartuko dugun unibertsoa eta jasotako erantzunei

    buruzko azalpen laburra.

    2. Erakundeak eta erabilera planak: erakundeetako erabilera planei buruzko informazio orokorra.

    3. Datuak, atalka: erabilera planei buruzko datu kuantitatiboak esparruka jaso eta aztertu dira:

    zerbitzu hizkuntza, lan hizkuntza, administrazioen arteko ahozko eta idatzizko harremanak

    4. Erabilera planei buruzko balorazio kualitatibo orokorra: herri administrazioetako erantzun

    kualitatiboen azterketa.

  • 5

    2 . EUSKO JAURLARITZA ETA

    BERE ERAKUNDE

    AUTONOMIADUNETAKO

    EBALUAZIOA V. Plangintzaldiaren tarteko ebaluaziorako jasotako datuetan, Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakunde

    autonomiadunen datuak aurkeztu dira. Azken hauen izaera bereziagatik, beraien emaitzak atal propio

    batean aurkezten ditugu.

    86/1997 Dekretuko 2. eta 3. artikuluetan adierazten den moduan, ebaluatu nahi diren erabilera planak

    hurrengo sail eta erakunde autonomiadunetan ezarritakoak dira.

    Lehendakaritza

    Herri Administrazio eta Justizia Saila

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

    Enplegu eta Gizarte Politikak Saila

    Ogasun eta Finantza Saila

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

    Segurtasun Saila

    Osasun Saila

    Ingurumena eta Lurralde Politika Saila

    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia

    EMAKUNDE

    EUSTAT

    IVAP

    KONTSUMOBIDE

    OSALAN

  • 6

    2.1 DATUEN AZTERKETA

    V. Plangintzaldirako ezarritako xede nagusia honakoa da:

    Euskara eta gaztelania izanik hizkuntza ofizialak, xede nagusia da herritarrak beraiek aukeratutako

    hizkuntzan artatzea, herritarren hizkuntza eskubideak betetzea eta, beraz, aipatutako ofizialtasuna

    gauzatzeko euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza gisa erabiltzea.

    Horren guztiaren garapenerako nahitaezkoa den lidergoa eta parte-hartzaileen arteko adostasuna

    gauzatzea ere plan honen xede izango da.

    Xede nagusi hori lortzeko lau helburu orokor eta hiru zehar lerro zehaztu ziren:

    1. HELBURU OROKORRA: Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea Eusko Jaurlaritzarekiko

    eta erakunde autonomiadunekiko harremanetan, bereziki zuzeneko arretako eta jendaurreko

    zerbitzuetan.

    2. HELBURU OROKORRA: Euskara lan hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea, euskaraz gero

    eta gehiago sortuz.

    3. HELBURU OROKORRA: Herri administrazioen arteko harremanetan euskara gehiago

    erabiltzea.

    4. HELBURU OROKORRA: Erakunde-ordezkarien lidergoa indartzea euskararen normalizazio

    prozesua erakunde bakoitzaren ohiko jardunean txertatzeko.

    1. ZEHAR LERROA: V. Plangintzaldi honetarako zehaztu diren Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko

    Irizpideak.

    2. ZEHAR LERROA: Langile eta erakunde-ordezkarien hizkuntza gaitasuna handitzea,

    euskararen erabilera areagotzeko.

    3. ZEHAR LERROA: Langile eta erakunde-ordezkarien euskararekiko atxikimendua areagotzea

    euskararen erabileran eragiteko.

    Hurrengo orrialdeetan, aipatutako helburu orokor horiek eta beraien adierazleak aztertuko ditugu.

  • 7

    2.2 LEHEN HELBURU OROKORRA: Herritarren hizkuntza

    eskubideak bermatzea Eusko Jaurlaritzarekiko eta bere

    erakunde autonomiadunekiko harremanetan, bereziki

    zuzeneko arretako eta jendaurreko zerbitzuetan

    V. Plangintzaldian lehenengo helburu orokorraren betetze maila neurtzeko zehaztutako adierazleak honako

    hauek dira:

    2.2.1 Euskararen idatzizko erabilera, arreta eta jendaurreko zerbitzuetan.

    2.2.2 Euskararen ahozko erabilera, arreta eta jendaurreko zerbitzuetan.

    2.2.3 Elebide zerbitzuko kexen kopurua.

    Hurrengo taulan, adierazle horien emaitza orokorrak ikus ditzakegu:

    ADIERAZLEAK EMAITZAK

    Euskararen idatzizko erabilera, arreta eta jendaurreko

    zerbitzuetan

    Eus Gaz Ele bi

    %10,7 %9,2 %80,1

    Herritarrek administraziora bidalitako

    idatziak:

    Eus Gaz

    %14,4 %85,6

    Euskararen ahozko erabilera, arreta eta

View more