argazkiegunerokoa. 1.astea

6
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea IKTak vs errealitatea Begirada bakar batean zera ikus genezake argazki honetan: portatil bat eta atzean haurrak nork bere portatilarekin lanean, eskolan IKTeak erabiltzen direnaren seinale garbi, ezta?. Hala ere, errepara dezagun bigarrenez argazkia, atentzio handiagoarekin. Zer gehiago ikusten da? Eta zein testuingurutan ematen da? Bada argazkian ondo erreparatu eta testuinguruan bertan kokatuz gero ondorio ugari atera daitezke bertatik: Alde batetik, ordenagailu bat dugu lehen planoan baina hau itzalita dago, ez ordenagailuak soberan daudelako baizik eta hondatuta dagoelako, gainera hainbat pieza ere falta zaizkiola ikus daiteke. Tamalez ez da hondatuta dagoen ordenagailu bakarra, bertan ikusi ezin badaiteke ere, gelako ordenagailuetatik 6 hondatuta daude. Hala ere ez zait harritzekoa iruditzen, “ordenagailu bat haur bat” printzipioa oso urrun gelditzen da Iñigo Aritza ikastolan. Ikastetxe osoan 26 ordenagailu daude LH guztiko ikasle guztientzat, hau da, 26 ordenagailu 180 ikasle ingururentzat. Beraz, ordenagailu horiek dituzten bost urteetan behatz eta esku ezberdin ugaritatik pasa direla ondoriozta dezakegu. Noski, teknologia berriak behar bezala zaindu eta mantenimendu egoki eta konstante bat eskainiko balitzaie baliteke hauek gehiago irautea baina errealitatea oso bestelakoa delakoan nago. Ordenagailu askori piezak falta zaizkie, askotan bateria gabe aurkitzen dira, guztiek ez dituzte beharrezko programa instalatuta eta hori gutxi balitz, ikasleek izugarrizko arazoak izaten dituzte interneten sartu eta ordenagailua blokeatu gabe IKASYS-en lanean jarduteko.

Upload: edurne-m-arrese

Post on 12-Apr-2017

382 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

IKTak vs errealitatea

Begirada bakar batean zera ikus genezake argazki honetan:

portatil bat eta atzean haurrak nork bere portatilarekin lanean,

eskolan IKTeak erabiltzen direnaren seinale garbi, ezta?. Hala ere,

errepara dezagun bigarrenez argazkia, atentzio handiagoarekin. Zer

gehiago ikusten da? Eta zein testuingurutan ematen da?

Bada argazkian ondo erreparatu eta testuinguruan bertan

kokatuz gero ondorio ugari atera daitezke bertatik:

Alde batetik, ordenagailu bat dugu lehen planoan baina hau

itzalita dago, ez ordenagailuak soberan daudelako baizik eta hondatuta

dagoelako, gainera hainbat pieza ere falta zaizkiola ikus daiteke.

Tamalez ez da hondatuta dagoen ordenagailu bakarra, bertan ikusi

ezin badaiteke ere, gelako ordenagailuetatik 6 hondatuta daude.

Hala ere ez zait harritzekoa iruditzen, “ordenagailu bat haur

bat” printzipioa oso urrun gelditzen da Iñigo Aritza ikastolan.

Ikastetxe osoan 26 ordenagailu daude LH guztiko ikasle guztientzat,

hau da, 26 ordenagailu 180 ikasle ingururentzat. Beraz, ordenagailu

horiek dituzten bost urteetan behatz eta esku ezberdin ugaritatik

pasa direla ondoriozta dezakegu. Noski, teknologia berriak behar

bezala zaindu eta mantenimendu egoki eta konstante bat eskainiko

balitzaie baliteke hauek gehiago irautea baina errealitatea oso

bestelakoa delakoan nago. Ordenagailu askori piezak falta zaizkie,

askotan bateria gabe aurkitzen dira, guztiek ez dituzte beharrezko

programa instalatuta eta hori gutxi balitz, ikasleek izugarrizko

arazoak izaten dituzte interneten sartu eta ordenagailua blokeatu

gabe IKASYS-en lanean jarduteko.

Page 2: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

Honen aurrean irakasle askok IKTak ahalik eta gutxien

erabiltzen saiatzen dira, eta Eiderrek dioen moduan “ordenagailu

hauekin ezin da lan egin, arazoak baino ez dituzte ekartzen eta

ikaskuntzaren erritmoa mantsotu eta eten egiten dute. Gainera,

Nekane da mantentzearen arduradun baina ez dago ezer

sistematizatuta eta berak ez du ardura bere gain hartzen, askotan

Manuri pasatzen dizkiot ordenagailuak, badakizu Manuri asko

gustatzen zaizkio kontu hauek”.

Eiderrekin guztiz ados, eskolan konpetentzia digitala garatzeke

daukate ikasleek baina baldintzek (gaurkoan ez naiz IKASYS

proiektuarekin sartuko, hurrengo baterako utziko dut) ez dute

ikaskuntza sutatzen alderantziz baizik. Zein da ordea Iñigo Aritzak

konpetentzia digitala bere osotasunean ez lantzearen arrazoia? Non

dago arazoaren muina? Arazoaren iturburua zein da baliabide

materialen falta, erabilera desegokia, mantenimendu falta edota

ardura eta kontzientzia falta? Argi dago denek bat egiten dutela eta

ondorioz irakasleei atzera botatzen die ordenagailuekin lan egiteak.

Baina kontxo, ezin ahal dira neurriak hartu? Ikastetxeak egun

dituen baliabide teknologikoetara mugatzen bagara ere, egoera irauli

daitekeelakoan nago. Lehenik eta behin, irakasle oro, LHtik hasi eta

DBHraino informatika mantenimenduaren oinarrizko nozioak jaso

beharko lituzketelakoan nago. Eta noski, zentzu honetan garrantzia

berezia eman beharko litzaioke interneten eta software ezberdinek

izan ditzaketen arazoei irtenbidea emateko baliabideak eskaintzeari.

Bestalde, IKTen ardura duten irakasleek honen mantenua eta

erabilera egokia bermatu behar dute eta ez ikasolan gertatzen den

moduan irakasleek ez dakitela norengana jo laguntza eske. Askok

zuzendari pedagogikoari eskatzen diote ordenagailuak begira ditzan

(kontrolatzen duelako) baina bidezkoa ote da pertsona honi halako

marroia pasatzea? Ez al du nahikoa izango bere egunerokotasuneko

lanarekin? Zuzendaritzaren lana ildo honetatik ikastetxeko espezialista

erreferente bat ezartzea litzateke eta IKTeekiko pertsona honek

izango lituzkeen ardurak ikastetxe osoko kideei zabaldu.

Pertsonalki, bi aldaketa hauek eskolan IKTen integrazioan

aurera pauso handia emango zutelakoan nago. Izan ere, horrela

irakasleek baldintza fisiko egokiak izango lituzkete ordenagailuak

erabiltzerako garaian eta euren motibazioa eta gogoa asko hobetuko

litzateke. Noski, hau hasiera baino ez da hasiera beti garrantzitsua da

aurrera egiten jarraitzeko.

Page 3: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

Sintonia:

autoerregulaziorako bidea

Masaje tailerra? Erlajazio Saioa? Zer da argazki honetan ikusten

dena? Masajeak ematen ari dizkiote elkarri bai eta entzuten ez bada

ere Donostiako orquesta sinfonikoa dago entzungai. Ikasleek 3 minutu

inguru jaso eta eman dituzte masaiak. Denetariko teknikak erabili

dituzte eta gustoko ala ez jasotzen zegoenak ez du tutik ere esan,

begiak itxita dago eta erlaxatuta dirudi. Baina orain galdetuko

duzue, noiz eta zertarako ari dira dinamika hau burutzen?

Sintonia da hau, Pentazitate proiektuaren

(http://www.pentacidad.com/) dinamiketako bat eta egunero

egunero ikastolara sartu orduko eta atsedenaldi ordutik

bueltatutakoan sintonía burutzen dute. Momenu honetan masajeak

ematen ari dizkiote elkarri baina beste teknika batzuk ere burutzen

dituzte. Eta guzti hau zertarako?

Hasteko, jarri irakaslearen paperean eta pentsatu: zenbat

abisu, zenbat garrasi ikasleak euren lekuetan eseri, materiala atera

eta lanean hasteko? Zenbat denbora galtzen da horretan egunero?

Bada kontzentrazio hori lotzeko sintonía erabiltzen da ikastolan.

Lehen ordutan ikasleak erdi lo daude, ez dakite zer daukaten edota

berritsu dabiltza asteburuko istorioak kontatu nahian, atsedenalditik

bueltan ordea oso mugituak egoten dira. Sintoniaren bidez ordea

aurrekoa alde batera uztea lortzen dute, erlaxatu egiten dira eta

amaitutakoan jardun berriari ekiteko prest egoten dira.

Autoerregulaziorako bide ederra dela esaten dute.

Page 4: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

Hala eta guztiz ere, aipatu bezala, sintonia, Pentazitatea

proiektuaren dinamika bat besterik ez da eta jada ikastolak 7 urte

daramatza proiektu honetan murgildurik. Ondorioz, nik ere ikasle

nintzela berdina bizitzeko aukera izan nuen. Hala ere ezin dut

berdintzat hartu. Izan ere, Pentazitatea txertatzean gu DBH

2.mailan geunden eta dena egun batetik bestera jarri nahi izan

ziguten. Noski, nerabezaro gordinean geunden denok eta sintonía

denbora galtze galantatzat hartzen genuen. Txorrada bat iruditzen

zitzaigun, ez genion zentzu handirik ematen eta orokorrean ez

genuen serioski hartzen.

Hala eta guztiz ere, 6 urteren ostean ikastolara bueltatzean

harriturik gelditu naiz. Ikasleek sintonía guztiz barneratuta daukate,

serioski hartzen dute eta gainera ondorio positiboak dituela esatera

ausartuko nintzateke. Ikusgarria da benetan atsedenalditik bueltan

zein mugituak etortzen diren eta masaje labur baten ostean zeinen

erlaxatuak eta martxan jartzeko prest egoten diren.

Beraz, esango nuke gutxi arte pentazitate proiektuarekin bat

ez banentorren ere gutxinaka honen alderdi positiboak nire begiekin

bizitzen ari naizela. Hala eta guztiz ere, sintonia proiektuaren zati

txiki bat baino ez da eta ondorioz beste baterako utziko dut

gainontzeko dinamiken inguruko hausnarketa. Ea praktikaldia

burutzean proiektu honen inguruko iritzi kritiko zabal eta justifikatu

bat izatera iristen naizen!

Atsedenaldiak eta

rol estereotipatuak

Page 5: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

Haurrak futbolean ari dira atsedenaldi orduan. Eguneko 30 minutu

preziatu horietan disfrutatu egiten dutela dirudi eta argazkiak ere

horixe islatzen du. Gorkaren aurpegia ikusi besterik ez dago lagunekin

kirolean aritzeak asetasuna eta poza dakarzkiola. Gorkaren atzekaldean

dauden haurrak ere, nahiz eta ez atzeman irribarrea dute euren

aurpegietan, denak primeran pasatzen ari dira ikastolako zelai

handienean! Baina itxaron, zer gertatzen da? Hauek al dira Gorkaren

ikaskide guztiak? Denak mutilak al dira? Non gelditu dira gelako

neskak? Argazkitik ezkutatu ahal dira?

Ez dira ezkutatu ez, bazter batean daude eserita, hizketan

eta mutilek futbolera nola jolasten duten begira. Mutilek garraxi eta

handikotasunezko zeinuak nola egiten dituzten begira daude eta

nesken hizketa nahiko mugatua dela dirudi. Denak partiduari begira

daude, noizean behin batek beste bati zerbait esaten dio baino

orokorrean giro isila da.

---------stop!-------------

Geldi gaitezen eta azter dezagun egoera mesedez! Atsedenaldiak

gizarte heteropatriarkatuak bideratutako botere harreman eta

estereotipoen adibide garbia dira! Kasu bat baino ez dut jarri baina

milaka dira jolastorduetan ikus daitezkeen sexismoaren zeinuak. Hauek

hainbat alderdietan detekta daitezke:

- Espazioa: Adibidean garbi ikus daitezkeen bezala, orokorrean

genero maskulinoak patioaren espazio nagusi eta handienak

bere gain hartzen ditu, pilotalekua edota futbol/eskubaloi

pistak. Neskek ordea, eremu periferikoak nahiago izaten

dituzte eta ez dute leku konkretua izaten, aldatzen joan ohi

dira.

- Jarduerak: Orokorrean mutilek kirolean jardutea atsegin dute

eta batez ere futbolean aritzea, gizartean baloraturik dauden

jarduerak burutzea alegia. Nesken kasuan ordea, denbora-

pasatzat hartuta dauden jarduerak nahiago izaten dituzte,

esaterako: soka saltoan aritzea, hitz egitea, dantzatzea,

margotzea, brile edota gomarekin jolastea…

Beraz, atsedenaldiko azterketa xume honekin ondorio garbietara

iritsi gaitezke. Espazio banaketak eta rol estereotipatuek gizarteko

sexu ezberdintasuna ikustarazi, errepikarazi eta areagotu baino ez

dute egiten. Izan ere, patioaren antolaketak honen erabilera

baldintzatzen du kasu honetan, LH6. Mailako neskak baztertu eta

mutilei garrantzia eta progatonismoa emanaz.

Page 6: ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea

Horrenbestez nahiz eta eskola gehiengoa egun mistoa den ez da

parekidea. Ildo horretatik hezkidetza sustatu beharreko alderdia dugu

eta ikastolan hezkidetza Pentaziatea proiektuarekin lantzen dela

esate bada ere, atsedenaldiek aldaketa behar dutelakoan nago. Baina

kontua da, nola hasi espazioen antolaketa eta jarduerak aldatzen?

Zein izango litzateke jokaera estereotipatuak alde batera utzi eta

espazioaren erabilera ez sexista bultzatuko lukeen alternatiba? Nola

aldatu atsedenaldiak? Nondik hasi bereizketa horiek hausten? Ildo

horretatik irakasleok har genezakeen ardura zein litzateke?

Beno, oraingoan ez naiz hasiko atsedenaldiak nola aldatu

hausnartzen baina hori bai aipatu nahiko nuke aurrekoan Marian

Morenok hezkidetzaren inguruan emandako hitzaldi batean parte

hartu nuela eta bertan baliabide ugari plazaratu zizkigun hezitzaileok

hezkidetzari heltzeko. Ildo honetatik beraz, hitzaldi hartan

gomendaturiko liburua gogorarazi nahiko nuke, Marina Subirats eta

Amaro Tomék idatzirikoa:

“Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación”

http://www.octaedro.com/pdf/10104.pdf

Egia esan behar badut oraindik ez dut irakurri baina,

irakurtzeko liburuen zerrendan lehenengoetarikoa dago eta ziur nago

hastia dudanean irakurtzeari helduko diodala. Eta ez hori bakarrik,

ahal dudan heinean hezkuntzaren munduan darabiltzanei honen berri

emango diet honen inguruan elkar hausnartu eta alternatiba errealak,

lekuan lekukoak, eraiki ahal izateko.