kerik gabeko astea

24
KERIK GABEKO ASTEA Tabako-kerik gabeko Euskadi Prentsa-dosierra 2013/05/27

Upload: irekia

Post on 28-Jun-2015

83 views

Category:

News & Politics


5 download

DESCRIPTION

Prentsa dosierra 2013/05/27

TRANSCRIPT

Page 1: Kerik gabeko Astea

KERIK GABEKO ASTEA

Tabako-kerik gabeko Euskadi

Prentsa-dosierra2013/05/27

Page 2: Kerik gabeko Astea

KERIK GABEKO XIV. ASTEAAurtengo kerik gabeko astearen lema «Saiatu, lortu eta partekatu» izango da.

Tabakismoaren gaineko hainbat jarduera antolatu dira Euskadin egun horietarako (I. ERANSKINA), azkenak, maiatzaren 31rako, ostirala, Tabakorik gabeko eguna baita, 1987an OMEk ezarri zuenetik, tabakismoaren epidemiaren eta horren ondorioen gainean ohartarazteko.

Page 3: Kerik gabeko Astea

Euskadiko hainbat herritan izango dira ekintzak eta osasunaren profesionalek, pazienteek, elkarteak eta adituek hartuko dute parte, besteak beste. Helburuak, herritarrei tabakoaren arriskuen berri ematea, eta erretzaileei tabakoa uztera bultzatzea eta bide horretan laguntzea.

Ekimenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak prebentzioaren kulturarekin eta osasunaren zaintzarekin duten konpromisoanabarmendu du Jon Darpón Osasuneko sailburuak.

Page 4: Kerik gabeko Astea

Osasun Saila osasunaren gainean eragina duten elementu guztiak aztertzen ari da, eta, ondorioz, bizimodu eta ohitura osasungarriak sustatzen dituzten politikak, programak eta proiektuak sortzen.

Horren jakitun, Jaurlaritzak mendekotasunei buruzko lege‐proiektua aurkeztuko du, legealdi honetan onartu dadin. Besteen artean, edari alkoholdunen eta tabakoaren sustapenari, publizitateari, salmentari eta kontsumoari buruzko gaiak bilduko ditu. Halaber, Osasun Planeko helburuak, Mendekotasunen Planean ezarriko direnak, beteko ditu. Helburu horiek gai horren transbertsalitateari, sektore eta sail arteko koordinazioari eta hirugarren sektorearen partaidetzari erreferentzia egingo diete.

Page 5: Kerik gabeko Astea

TABAKOA EUSKADINOsasun‐komunitateak borrokatzen duen epidemia saihesgarri nagusia tabakismoa da, haren ondorioak hilgarriak diren aldetik.

Munduan heriotza gehien eragiten dituen bigarren kausa tabakoa da, eta hamar heldutatik baten heriotzaren arrazoia da.

Osasun Sailaren datuen arabera, Euskadin gertatzen diren heriotzen % 13 eragin ditu tabakoak.

Page 6: Kerik gabeko Astea

Gizonezkoen artean, heriotzen % 23 eragiten ditu, nahiz eta kopurua txikitu egin den, 16 urtetik gorako gizon erretzaileak % 51 izatetik % 29 izatera igaro baitira.

Zifrak txikitu arren, gizon erretzaileen kopurua handiagoa da adin‐tarte guztietan, gazteenen kasuan salbu. Izan ere, 16 eta 24 urte arteko erretzaileen kasuan emakumeak gehiago dira (% 26,5 eta % 23, hurrenez hurren).

Beste faktore batzuek ere eragina dute tabakoaren kontsumoan, adibidez lan‐ eta ikasketa‐mailak. Maila txikienetan tabakismo‐indizea handiagoak dira.

Page 7: Kerik gabeko Astea

TABAKORIK GABEKO KULTURAJon Darpón Osasuneko sailburuak tabakismoaren prebentzioa eta tabakoarekiko mendekotasuna gainditzearen garrantzia erretzaileei transmititzearen beharra nabarmendu du, gure inguruan gaixotasun eta heriotza saihesgarrien kausa nagusia baita.

«Ibilbide honen helmuga TABAKORIK GABEKO KULTURA sortzea da, prebentziorako, tabako‐kontsumoa gutxitzeko, tabako‐kerik gabeko eremuei buruzko legeak betearazteko eta erretzaile ez direnen osasuna babesteko ekintza eta programa eraginkorren bidez».

Page 8: Kerik gabeko Astea

Osakidetzaren erakundeetan eta beste erakunde batzuetan, urte osoan, erretzaileei zuzendutako ekimenetan osasuneko profesionalen partaidetza eta lana nabarmendu ditu.

Page 9: Kerik gabeko Astea

OSASUN SAILAREN ETA OSAKIDETZAREN HELBURUAK1. Kerik gabeko espazio publikoak lortzeko ekimenetan parte 

hartzea: 2013an KERIK GABEKO OSPITALEEN EUROPAKO SAREAN sartzeko pausoak ematen ari gara.

2. Tabakismoaren prebentzioaren garrantzia eta erretzaileei zuzendutako laguntza sustatzeko Euskadiko osasun‐sistema indartzea.

3. Funtsezkoa da gizarteak tabakoaren aurkako borrokan parte hartzea. Horregatik, herritar gehienak tabakoaren arriskuen inguruan sentsibilizatu nahi ditugu, eta horretarako, udal‐erakundeek, gizarte‐erakundeek eta herritarrek hartu beharko dute parte.

Page 10: Kerik gabeko Astea

4. Tabakoaren aurkako borroka zabaltzea komunitatetik, adibidez, ikastetxeetan, farmazia‐bulegoetan, lantokietan edo aisialdirako tokietan, arriskuen berri ematen duten ekimenen eta programen bitartez.

5. Tabakoa uzteari dagokionez, tabakismoa tratatzeko errazlor daitezkeen zerbitzuak ematea lehen mailako arreta‐zentroetan. Aurten, Osakidetzako zentro guztietan tabakoaren mendekotasuna gainditzeko banakoentzako eta taldeentzako programak abiarazi nahi ditugu, Tabako‐kerik gabeko Euskadi Planaren bitartez. Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek sortu eta garatu dute, eta plan horren helburuak indartu eta bultzatuko ditugu.

Page 11: Kerik gabeko Astea

OSATZEN‐semFIC (familia‐ eta komunitate‐medikuntzaren Espainiako sozietatea) ERAKUNDEAK ESTATU OSOAN TABAKOARI BURUZ GAUZATUTAKO INKESTAREN 

EUSKADIKO EMAITZAK

Estatu osoan egindako 8.494 inkestetatik 2.291 Euskadin erantzun ziren.

Page 12: Kerik gabeko Astea

Inkestak lanean partaidetza nabarmena izan duten osasuneko profesionalek gauzatu dituzte.

Inkesta kopurua komunitate autonomoen araberaInkestak guztira: 8.494

Page 13: Kerik gabeko Astea

Euskadiko 2.291 inkestatuetatik % 23,13 erretzaileak dira, % 38,85, erretzaile ohiak eta % 38,02 inoiz erre ez dutenak.

Tabako-kontsumoa

Erretzailea Erretzaile ohia Erretzaile izan ez dena

Page 14: Kerik gabeko Astea

Tabako‐kontsumoa handitu dezaketen faktoreak

Azterlanean, tabakoa kontsumitzera eraman dezaketen faktoreen inguruan galdetu zen. Hona hemen emaitzak:

Guraso erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz galdetzean, inkesta parte hartu dutenen % 81ek uste du seme‐alabak ere erretzaileak izatean eragin handia edo nahikoa duela eta % 19k, txikia edo batere ez.

Lagun erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz galdetzean, ordea, inkestatuen % 97k eragin handia edo nahikoa duela uste du.

Page 15: Kerik gabeko Astea

Ohitura osasungarri gisa kirola egiteak duen garrantziari eta tabakismoan duen eraginari dagokienez, inkestatuen % 65en arabera, kirola ez egiteak eragin handia edo nahikoa du erretzenhasteko erabakian. 

Inkestatuen % 77k uste du tabako‐paketeetako irudi eta ohar beldurgarriek eragin txikia dutela erretzeko erabakia hartzean, edo batere ez. Datu deigarria da, eta antzerakoa Estatu osoan. 

Bestalde, inkestatuen arabera, eragina handia da tabakoaren gehigarrien kasuan (% 84) eta alkoholaren kasuan (% 80).Espainian, zifrak % 82 eta % 76 dira, hurrenez hurren.

Page 16: Kerik gabeko Astea

Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia dute hurrengo faktoreek gazteak erretzen hasteko?

Handia/nahikoa Txikia Batere ez

Gurasoak Lagunak Kirolik Paketeetako Alkohola Gehigarriakez egitea irudiak

Page 17: Kerik gabeko Astea

Tabakoaren Legea aldatzea

Inkesta erantzun duten Euskadiko herritarren % 86k uste du kasinoetan eta joko‐aretoetan erretzea baimentzeko legea aldatzea kaltegarria edo oso kaltegarria izango litzatekeela.

Gurasoek seme‐alabei emateko gomendioak

Gurasoek seme‐alabei eman beharreko aholkuei dagokienez, Euskadin inkestatutakoen % 41ek eskatuko lieke inoiz ez erretzea eta % 56k, erretzeari lehenbailehen uzteko.

Guraso erretzaileen artean, aholku ohikoena ez dezatela inoiz erre da eta erretzaile ohiak diren edo inoiz erre ez duten gurasoena, lehenbailehen utzi dezatela.

Page 18: Kerik gabeko Astea

Erretzeari uzteko asmoa eta behin betiko uztea

% 39 erretzeari uzten saiatu da azken urtean.

% 65i uztea gustatuko litzaioke, % 21ek gutxiago erre nahiko lukeela eta % 3k soilik ez dio inoiz utzi nahi.

Erretzaile ohien % 32ren arabera, erretzeari uztea zaila edo oso zaila da, baina kopuru handiago batek erraza edo oso erraza dela uste du, hain zuzen, % 49k.

Erretzeari utzi diotenen % 16k osasun‐profesional baten, farmazialari baten edo beste norbaiten laguntzaz egin du.

Page 19: Kerik gabeko Astea

TABAKO KERIK GABEKO EUSKADIOsasun Sailak eta Osakidetzak tabakismoaren arloan gauzatzen ari diren ekintzaren ildo estrategikoa Tabako‐kerik gabeko Euskadi programa da.

Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek sortutako eta garatutako programa da, eta hiru helburu ditu:

Herritarrak tabako‐ketatik babestea.Lehen mailako arretaren bidez erretzaileak laguntzea.Tabakoak eta tabako‐kez kutsatutako aireak osasunari eragiten dizkioten kalteez informatzea eta sentsibilizatzea.

Page 20: Kerik gabeko Astea

Trebakuntzari eta tratamenduei buruzko datuak eta ebaluazioa

Osakidetzako osasun‐zentroen % 97n tabakismoaren aurkako tratamenduak eskaintzeko profesional trebatuak daude.

2012. urtean, lehen mailako arretako zentroetan emandako banako tratamenduak 2011n baino 4,5 aldiz gehiago izan ziren: 388tik 1729ra hazi ziren.

Taldeko tratamenduak 9,5 aldiz biderkatu dira. 2011n 51 izanziren, eta 2012an, 483.

2012ko azken lauhilekoa aurtengo lehen lauhilekoarekin konparatuz gero, banako tratamenduen kopurua 1,60 aldiz biderkatu dira eta taldekoak, 2,20.

Page 21: Kerik gabeko Astea

Línea 6

Tratamenduen bilakaera 2011‐2012 aldian

Banakako tratamenduak Taldeko tratamenduak

Page 22: Kerik gabeko Astea

Trebatutako pertsonen kopuruaren bilakaera trebakuntza‐jardueraren arabera

Deshabituación tabáquica individual

Deshabituación tabáquica grupal

Profundización en consejo breve 

en tabacoTotal

2010 10 10

2011 474 129 603

2012 534 139 66 739

2013 (hasta el 8/5/2013) 324 20 344

Total 1332 278 86 1696

Línea 6

Page 23: Kerik gabeko Astea

2013ko helburuak

2013ko helburu zehatzen artean, ondoko hauek ditugu:

Profesionalen trebakuntza osatzea programa homogeneo baten bidez, EAEko zentro guztiek tabakoaren mendekotasuna gainditzeko banako eta taldeko programak izan ditzaten.

Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuari dagokienez:Lehen mailako arretaren kupo guztietan tratamenduen eskaintza handitzea, zentroen ordutegi osoan.Erretzaile ohiak gehitzea tratamenduak egitekoEuskadiko kerik gabeko osasun‐erakundeen sarea sortzea kerik gabeko ospitaleen Europako sarearen barruan.Ospitaleetako arlo guztietan tabakoaren aurkako osasun‐aholkuak ematea.Lehen mailako arretarako deribazioa bultzatzea.

Page 24: Kerik gabeko Astea

Herritar‐talde zehatzak ondo sentsibilizatzea tabakoaren kontsumoaren eta tabako‐kez kutsatutako airearen arriskuen gainean.

Eskola‐umeak: «Kerik gabeko ikasgela» programaHelduak: Prebentzio‐zerbitzuak dituzten lantokietan «Bizitabakorik gabe» kanpaina abiaraztea.Egoera ahuleko taldeak: Egoera ahuleko taldeen artean (etorkinak, gaixoen elkarteak, emakumeak...) «Bizi tabakorik gabe» kanpaina abiaraztea.Tokiko erakundeen, gizarte‐erakundeen eta herritarren partaidetza bultzatzea:

«Tabako‐kerik gabeko herriak» ekimenak bultzatzea, eta tokiko osasun‐ eta gizarte‐eragileen partaidetza lortzea.

Elkarte eta sozietate zientifikoekin koordinatzeaTabakismoa prebenitzeko eta horren aurkako borroka bultzatzeko jarduerak babesteko lan‐mahaiak

Erretzaileei laguntzeko teknologia berriak sortzea