antero apaolaza aranguren apaolaza.pdfaranguren (1845-1908) le h e n u r t e a k antero daniel...
TRANSCRIPT
-
BIDeGILEAK
AnteroApaolazaAranguren1845-1908
-
Egilea:Jerardo Elortza
-
1
Botikari liberala
ANTERO APAOLAZA ARANGUREN(1845-1908)
LEhEN URTEAkAntero Daniel Apaolaza Aranguren Urre
txun jaio zen 1845eko urtarrilaren 3an.
Herri berekoa zen aita, Antonio Maria
Apaolaza Araiztegi, eta antzuolarra ama,
Maria Isabel Andresa Aranguren Lasku
rain. Anteroren ama bigarren emaztea
zuen Antonio Mariak, aurretik Josefa
Ramona Aranburu urretxuarrarekin ez
kondu eta bost semealaba izan baitzituz
ten 1827 eta 1838 bitartean.
Diego Apaolaza Aranburu beasaindarra
eta Mikaela Zabalo Zuazola zumarragarra
izan ziren Antonio Maria aitaren gu
rasoak; Maria Isabel amarenak, berriz,
Antonio Aranguren Alkorta zumarragarra
eta Frantziska Tomasa Laskurain Pildain
antzuolarra. Alargundu ondoren, laster
hartu zuen Antonio Mariak Maria Isabel
emaztetzat. Bi neskamutil jaio ziren biga
rren ezkontza honetatik: Frantziska Juana
1843an eta Antero 1845ean.
Urretxuko Santa Anastasia parrokian ba
taiatu zuen mutikoa Sasieta bikario jaunak
eta egunari zegozkion bi santuren izenak
ezarri zizkion: Antero eta Daniel, alegia.
-
2
Elizatik oso hurbil zegoen garai hartan
Apaolazatarren etxea, hiribildu zaharreko
Goiko kalean bizi zireneta, hau da, gaur
egungo Jauregi kalean. Familia, gerora,
errebalera aldatu zen, Labeaga kalera hain
zuzen ere.
Postaetxea aurkitzen zen Labeaga ka
learen hasieran. Eraikin horiek zeregin
garrantzitsua izan zuten orduko garraio
sisteman. Joanetorri asko zaldikotxetan
egiten zirenez, ibilbideko herri nagusie
nen atari edo sarrera inguruan horrelako
etxeak kokatzen ziren. Han hartzen zuten
atseden bidaiariek, eta ostatu ere bai, gaua
bertan igarotzea egokitzen baldin baziUrretxuko udaletxea
Goiko kalea eta parrokia Urretxun
Urretxuko plaza nagusia. Atzean J. M. Iparragirreren monumentua eta parrokia
-
3
tzaien. Zaldiak artatzeko ukuilu nasaiak
edukitzen zituzten eta, izenak adierazten
zuen moduan, postagutunak jaso eta bi
daltzeko bulegoa ere bazen, jakina.
Handik urte gutxira trenbidesarea za
baldu zenean, pixkanaka ezkutatuz joan
ziren postaetxe horiek. Urretxukoa ere
bai, noski, 1864an Urola ibaiaz bestaldetik
eskualde guztiko trengeltokirik inportan
teena jarri baitzuten: Zumarragakoa.
Aitak postamaisu kargua bereganatu zue
lako, Apaolaza familia trena heldu baino
urte batzuk lehenago aldatu zen Labeaga
Urretxuko Goiko kalea (Jauregi) Urretxuko posta-etxe ohia Labeaga kalean
Urretxuko posta-etxea izandakoaren atea gaur egun
kaleko 8an zegoen postaetxera. Azken ha
markadetan ia zeharo eraberritu den kale
horretan zutik iraun duen etxe bakarre
netakoa dugu. Postamaisuarena lanpostu
garrantzitsua izan behar zuen, inolaz ere,
semeak unibertsitatean ikasteko adina
diru eskuratu baitzion Antonio Mariari.
Batxilergoa egiteko ez zuen garai hartan
oso urrutira joan beharrik Anterok: Ber
garako Seminario ospetsua izandakoan
zegoen batxilersistema berriko lehenengo
institutu gipuzkoarra. Karrera bat ikastea,
ordea, beste kontu bat zen. Botikari izan
-
4
Antero Apaolaza, Bergaran bizi zen garaian Bergarako udaletxea XX. mendearen lehen urteetan
nahi zuen Apaolaza gazteak, eta harta
rako Madrileko unibertsitatera jo behar
izan zuen, erreinuko hiriburuko farmazia
fakultatera. Ikasketa horiek ordaintzea
izan zen, nonbait, Anterok aitaren aldetik
jaso zuen ondarea. Urretxuko etxea Fran
tziska Juana arrebarentzat geratu zen.
BERGARAN ETA ANTZUOLAN
Gazterik bukatu zituen Anterok karrera
hartarako behar ziren estudioak Madrilen
eta hango farmaziafakultateak eskuratu
zion botikarititulua 1869ko irailaren 2an.
Hurrengo urteko azaroaren hasieratik
Bergaran ekin zion bere lanbideari. Herri
hazitxoa genuen orduan Bergara, 5.000
inguru bizilagunekin, Donostia, Tolosa
eta Oñatiren ondoren, handienetakoa Gi
puzkoan. Deba Arroaren erdi inguruan
kokatua, bidegurutze garrantzitsua zen
Gasteiztik itsasorako eta Goierritik Biz
kairako erregebideak elkartzen ziren
parajean. Jauregi ederrak zituen herriko
kaleetan nahiz inguruetan, udaletxe do
torea eta antzinako seminarioa beheko
plazan, eta goikoan San Pedro parrokia
bikaina eta auzitegi berri zabala, eskualde
ko barruti judizialaren buruari zegokionez.
-
5
Beherago, Deba errekaren ertzean eta
elkarri begira, pilotaleku modernoa eta
Oxirondoko Santa Marina parrokia aur
kitzen ziren.
Tamaina horretako herriak gehienetan
ondo hornituak egon ohi ziren, zerbitzu
guneei dagokienean. Eta halaxe zegoen
Bergara ere: eskualdeko ferialeku inpor
tanteena ez ezik, hainbat denda, taberna eta ostatu ere bazituen hirigunean; auzitegiaren eraginezedo, ez zen falta abokatu, eskribau eta notariorik; lehen mailako eskolez gain, arestian aipatu den institutua zeukan beheko plazan eta Mariaren Lagundiko ikastetxea Espoloian; herriko ospitalea, hiru mediku eta bi botikari arduratzen ziren bergararren osasunaz. Lehen
Dantzari-taldea Bergarako Bidakrutzeta kalearen hasieran (1904). Eustakio Agirreolaren argazkia
-
6
urratsak ematen ziharduen Gipuzkoako
industria berriak ehungintzafabrika erai
kia zuen 1844an Gabiria dorretxearen
ondoan: oraintsu eraitsi duten San An-
tonioko Algodonera ezaguna, nahiz eta
oraindik Tavex izenarekin Bergaran eta
beste toki batzuetan jarraitzen duen.
Politika aldetik ez ziren sasoi lasaiak
haiek. Antero artean Madrilen ikasten
ari zela, Isabel II.ak, Espainiako erregi
nak, Frantziara alde egin behar izan zuen
ihesi 1868an, Iraileko Iraultza Lorio
sak behartuta. Hurrengo zortzi urteetan
makina bat gorabehera ezagutu ziren
bazterretan: Serrano eta Prim jeneralen
agintaldiak; Primen kontrako atentatua eta
Saboiako Amadeoren erregealdi laburra;
I. Errepublika, federala eta gatazkatsua;
kantonalistek batetik eta karlistek beste
tik piztutako liskarrak eta gerra; Pavía eta
Martínez Campos jeneralen estatukolpea
eta altxamendua; eta Alfonso XII.aren be
rrezarkuntzarekin azken gerra karlistaren
amaiera eta euskal foruen behin betiko
galera 1876an.
Euskal Herrian eragin gehien eduki zuena
karlisten eta liberalen arteko gerrate gogo
rra izan zen. Hiriburuak liberalen esku
geratu baziren ere, herri txikietan laster na
gusitu ziren Karlos VII.aren jarraitzaileak.
Bergara bezalako herrietan, aldiz, borroka
orekatuagoa izan zen. Jende xehea, oro
har, karlisten aldekoa izan arren, agintari
eta handikien artean denetik zegoen, eta
abokatu, mediku nahiz botikari gehienek
liberalen alderantz jotzen zuten. Horre
gatik, ez da harritzekoa Antero Apaolaza
ere liberala izatea. Egia esan, ez da gerra
garaiko dokumentazioan hori egiaztatzen
duen agiririk agertzen. Baina geroago iku
si zenez, bere gremiokoen ideologiarekin
bat zetorren.
Bergarako Santa Marina parrokia eta pilotalekuaren inguruak 1900 aldera. Eustakio Agirreolaren argazkia
-
7
Karlistada hasi zenean, beraz, Bergaran ari
zitzaigun lanean botikari gisa. Farmazia
Bidakrutzeta kaleko 5. zenbakian jarriko
zuen, segur aski, plaza nagusitik oso gertu.
Etxe horretan zeukan, behintzat, bizilekua
eta botika 1879an, urte hartako maiatzean
egindako erroldak frogatzen digunez.
Aurretik, ordea, ezkondu egin zen Felipa
Eulalia Azkarate Lezeta bergararrarekin
1873ko abenduaren 15ean. Hogeita zor
tzi urte zituen Anterok eta hogeita lau
emaztegaiak, eta Felipa Santa Marinako
eliztarra zelakoedo, parrokia hartan egin
zuten ezkontzazeremonia. Lekukotzat
Jose Agustin Agirre eta Mateo Zumalabe
izan zituzten, Bergarako medikuak biak
eta liberal ezagunak. Ez dugu uste beste
lako ospakizun handirik egiteko betarik
eta modurik izango zutenik, gerragiroan
murgilduta baitzeuden 1872 ezkero.
Ez dirudi, karlistak 1873ko abuztuan
Ber ga ran sartu zirenean, Apaolazatarrak,
beste liberal asko legez, herritik Donos
tiara edo beste hiriburu batera alde egin
beharrean aurkitu zirenik. Ezkontza har
tatik jaio ziren bost semealabetatik hiru
Bergaran munduratu ziren: Frantzisko
Bergarako Bidakrutzeta kalearen hasieran zegoen Antero Apaolazaren botika eta bizilekua
Frantzisko Apaolaza, Oñatin mediku zenean
Maria Irizar. Frantzisko Apaolazaren emaztea
-
8
1874an, gerradenboran; Roman, 1876an
gudatea amaitu eta laster, eta Maria Isabel,
1879an; eta beste bi Antzuolan: Frantzis
ka, 1882an, eta Luisa, 1883an.
Frantziskok, medikukarrera egin ondo
ren, Oñatin jardun zuen luzaroan sen da
gilelanetan. Etxaluze izeneko eraikuntza
ederrean bizi izan zen Kale Barriko goi
eneko aldean, 1905ean etxe hartako alaba
Maria Irizarrekin ezkondu zeneta. Ante
roren alabarik gazteenek ere, Frantziska
eta Luisak, Oñati aldera jo zuten. Hauek,
ordea, plaza ondoan zegoen Santa Ana
komentuan moja sartu ziren, euren aitak
antiklerikal eta librepentsalari fama eduki
arren; hori bai, Antero hil eta gero komen
turatu ziren. Isabel gaixo samarra zelako,
gurasoekin geratu omen zen. Roman,
berriz, Encarnación Etxeberria antzuola
rrarekin ezkondu eta Tolosan eta Bilbon
bizi izan zen. Donostian dira egun haren
ondorengoak.
Bergaran itxuran finkatuta zegoela ziru
dienean, ongi ezagutzen ez dugun gerta
kari misteriotsu batek sakon samar astindu
zuen Apaolazaren bizimodua. Karlistek
azken gerra galdu ondoren, liberalak izan
ohi ziren nagusi herri askotako udaletan,
lehenengo hamarkadan behinik behin.
Hala ere, ez zen makala karlismoak zuen
eragina herritar askorengan. Gerra amai
tu eta bost urtera, hain justu, egokitu
zitzaion Anterori Bergarako alkate liberal
izatea, 1881eko uztailean. Baina ez zuen
alkatetzan asko iraun, urte bereko irailean
kargua utzi eta Antzuolara joan baitzen
bizitzera.
Zer jazo ote zen horrelako erabaki harriga
rria hartzeko? Udaletxeko paperetan ez da
arrazoi garbirik adierazten; bizilekua An
tzuolara aldatu izanarena bakarrik. Ezin
ukatu orduko giro politikoa nahikoa zita
la zenik, gerraren ondorio eta oroitzapen
latzak bizibizirik baitzeuden herritarren
artean. Farmazia moduko negozioa zuen
profesional batentzat arriskutsuegia ote
zen horrelako kargua onartzea? Fami
liaren presioa jasan behar izan ote zuen
Anterok? Ahozko tradizio bati jarraituz,
Juan San Martinek zera dio: medikuren
baten portaera ez zuzena salatu zuelako,
herriko handikiak kontra azaldu zitzaiz
kiola eta Antero zeharo nazkatuta geratu
zela1. Kontua da, Bergarako botika eta
-
9
udala lagata, Antzuolara alde egin zuela
Apaolazak, 1.000 biztanle pasatxo zeuzkan
herri askoz txikiagora, alegia.
Gure botikariak, bada, amaren jaioterrian
igaroko ditu bere bizitzako azken hama
zazpi urteak. Kale goiko 9. zenbakian
jarriko ditu bere egoitza nahiz botika,
Montxonenekua deritzan etxean, eta han
jaioko zaizkio bi alaba gazteenak 1882an
eta 1883an. Arestian aipatu ditugun bes
te hiru semealabak bergararrak ziren,
1874 eta 1879 bitartean sortuak. Antzuo
lan, dena den, amaren aldetiko senideez
gain ondasunak ere bazituen, herri ho
rretako baserriren bat tokatu baitzitzaion
herentzian. Bizileku berrian ez zuen, ziur
asko, pentsamolde liberalaren jabe zen
batek Bergaran baino giro xamurragoa
aurkituko. Eta badirudi etxekoek ere ez
zizkiotela bere ideiak onartu; familiako
emakumeek bederen, hau da, emazteak
hasieran eta hiru alabek geroago, nagusituz
joan ziren heinean. Seme biak, Frantzisko
eta Roman, aitaren tankerakoagoak zirela
esango nuke, Apaolazatarren egungo seni
deei kasu egiten badiegu.
Antzuolako udaletxea Antzuolako Montxonenekua gaur egun
-
10
Antonio Trueba, El Judas de la casa nobelatxoaren egilea
Politikatik literaturara
Egia esan, herrialdaketa hori ez zi
tzaien hain gaizki etorri euskal letrei.
Izan ere, Antzuolako bakardadean
eta lasaitasunean patxada gehiago izan
go baitzuen Anterok irakurtzeko nahiz
idazteko. Bestalde, inguratzen zuen giro
zaila gainditu ahal izatekoedo, literatura
nolabaiteko ihesbide eta babeslekua bi
lakatu zitzaion nonbait. Tamalez, idatzi
zituenetatik obra bakarra iritsi zaigu: Pa-
txiko Txerren. Gainontzekoak, ez dakigu
zenbat, erre egin omen zituzten senideek,
Antero hil zenean. Batzuk bertsoz molda
tuak omen ziren.
Idazteko grina seme zaharrenari, Frantzis
kori, ere kutsatu ziola ematen du. Zenbait
bibliografia, poesiaantologia eta litera
turaren historiatan horrela agertzen da2,
behintzat: Frantzisko Apaolaza, Oñatiko
medikua eta Anteroren semea, euskaraz
ko lau poematxoren egilea izen zela,
gutxienez. Alabaina, bada hor dataara
zotxo bat: olerki horiek 1889an argitaratu
zirela Donostiako Euskal-Erria aldizkarian,
hots, Frantziskok 1415 urte besterik ez
zuenean. Mutiltxo gazteak bakarrik mol
datu ote zituen ala aitak edo besteren
batek lagundu ote zion zeregin horretan?
Bakarrean ondu baldin bazituen, euskal
idazlerik goiztiarrenetakoa izango genuke
Frantzisko Apaolaza Azkarate bergararra.
-
11
ANTERO APAOLAZA ETA ANTONiO TRUEBA
Patxiko Txerren, Apaolaza aitaren idazlan
ezagun bakarra, ez da berak sortua, baina
ez da itzulpen soila ere. Antonio Trueba
idazle bizkaitarraren obra baten molda
pena dugu. Galdamesko Montellano edo
Mendizelai auzoan 1819an jaiotako auto
re honek liburu asko kaleratu zituen arlo
desberdinei buruz, ipuin, narrazio eta
eleberrietan bereziki. Autodidakta sama
rra izan arren, historiagaiak ere jorratu
zituen, batez ere 1862an Bizkaiko Jaure
rriko kronista eta artxibozain izendatu
zutenetik. Madrilen eta Bilbon bizi izan
zen batik bat, eta azken hiri horretan hil
zen 1889an.
Gaur egunean hain estimatua ez bada
ere, oso irakurria izan zen XIX. mendea
ren bigarren erdian eta XX.aren hasieran.
Bizkaiko hiriburuan Mariano Benlliure
eskultore ospetsuak egindako monumen
tu ikusgarria eraiki zioten Albia plazan,
eta Euskal Herriko hainbat kale eta are
tori jarri zioten galdamestarraren izena.
Gorago adierazi den Euskal-Erria kul
tur aldizkarian ere lan mordoxka agertu
zen euskaraz nahiz gaztelaniaz, Trueba
ren omenez 1889an. Euskarazkoak Felipe
Arrese Beitia, Frantzisko López Alén, Kar
melo Etxegarai, Antonio Arzak eta Juan
Karlos Guerrarenak ziren. Eta idazle hel
du eta ezagun hauen poema eta prosalane
kin batera, aipatu berri dugun Frantzisko
Apaolaza gaztetxoak honako soneto hau
kaleratu zuen errebista eta urte berean:
ON ANTONIO TRUEBAKOARI**************
AMALAUDUNA
Aberea, plantaia! aitz gogorra,Gizona, ai! dena, mundu onetanGuztia al duanan gotxedetanDena izan bear du illkorra.
Goiz argiak ere ikusi nolaLege onen beran zoriondetanArratseko ostarkian besoetanIllaz, aitortzen du bere zorra.
Baña, Trueba-ren oroipen eztiaEuskal-erritarren biotzeanSegurki iraungo du bizia
Aitzgorriko aitza zut dan arteanBai, bere izena egokidaroMintzaiatuko da beti, betiro.
-
12
Truebaren lehenengotariko lanen artean
Cuentos de color de rosa (1859) izeneko
ipuinbilduma topa dezakegu. Zazpi ipuin
narrazio luze samarrek osatzen dute
liburua, istorio guztiak Bizkaian gertatzen
direlarik, Enkarterrietan batez ere: Gal
dames, Sopuerta, Gueñes eta inguruetan.
Arrakasta handia lortu zuen garai hartan
eta behin eta berriro argitaratu zuten. Bil
duma horretako bosgarren kontakizunak
El Judas de la casa du izenburutzat eta,
askoren ustez, arrosa kolore gutxienekoa
da liburuko ipuin guztien artean. Gue
ñesko Etxederra deritzan baserri bateko
familia baten gorabeherak kontatzen zaiz
kigu bertan: gurasoak eta hiru semealaba
dira baserrian bizi direnak; adinekoak aitaamak, gazte sasoikoak bi mutilak eta neska bakarra; sendi zoriontsua litzateke, semerik zaharrena, Bautista, hain zitala eta doilorra ez balitz; anaia gaztea, Ignacio, mutil zintzoa eta jatorra da, arreba Juana bezalaxe. Osagai manikeo samar hauekin garatzen da istorioa: Bautistaren zikoizkeriak hondamendia ekarriko dio familia osoari, baina deskalabru askoren ondoren, Ignacio eta Juanaren pazientziari eta jokabide zuzenari eskerrak, gauzak bere onera itzuliko dira, zintzoentzat behintzat.
Atzerriko hainbat hizkuntzatara itzuli ziren Antonio Truebaren idazlanak: frantses, italiera, alemanera, ingelesera, portuges eta errusierara, besteak beste. Gure artean hain estimatua baldin bazen, ez da harritzekoa euskaratzeko saioren bat norbaitek egitea. Egia esan, foruak kendu ondorengo urteetan, egoera triste hura nolabait gainditu guran, euskara suspertzeko ahaleginak areagotu egin ziren Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, Iparraldeko
Frantzisko Apaolaza, mediku-titulua jaso zuenean
Antonio Truebaren Cuentos de color de rosa. Bosgarren argitalpena. Madril, 1875
-
13
euskaltzaleen ekarpenak ahantzi gabe. Ohiko erlijiozko kontuez aparte, gero eta maizago hasi ziren bestelako gaiak ere
lantzen, bertsoz nahiz hitzlauz. Eta Hego
Euskal Herrian karlistak ez ezik, liberalak
ere aritu ziren tema horretan. Adibiderik
garbiena, agian, lehenago gogoratu dugun
Euskal-Erria aldizkariaren inguruan ma
mitu zen. Jose Manterola liberal donostiar
eta euskaltzale sutsuak 1880an eratu eta
bideratutako errebista honek lortu zuen
elkartzea argitalpen serio baten hegalpean
ordura arte sakabanatuta zeuden taxu
eta pentsamolde desberdinetako idazleak.
Gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz ar
gitaratzen zituzten era askotako idazla
nak, euskararen eta euskal literaturaren
inguruan zihardutenak garrantzia handia
izatera iritsi zirelarik.
Testuinguru horretan ulertu behar da
Antero Apaolazaren euskarazko lantxoa
ere. Gizon eskolatua eta irakurzalea izan
go zen Antzuolako botikaria. Ikasketak
erdara hutsean eginak izango zituen, bai
na bazeukan, antza, euskararenganako
zaletasuna ere. Ez zuen, agian, obra luze
eta originalak idazteko asti, kemen eta
ausardiarik. Horregatik helduko zion
itzulpenlanari, bere gustuko zuen testu
baten euskaratzeari. Hautaketa egitera
koan, ez zuen zalantza gehiegirik izango:
Antonio Trueba, ikusi dugunez, autore
oso ezaguna eta sarritan argitaratua ge
nuen XIX. mendearen hondarrean. Go
gora dezagun, bestalde, Apaolaza semeak,
aitaren bultzadaz eta laguntzaz behar
bada, Truebari eskaini zion sonetoa ere.
Gainera, Anteroren euskarazko molda
penaren argitalpendatari (1890) errepa
ratzen badiogu, pentsatzeko modukoa
da urretxuarrak omenalditxoa egin nahi
izan ziola hil berria zen galdamestarrari.
Patxiko Txerren nobelatxoaren azala. Lehenengo argitalpena, Bergara, 1890
-
14
ANTERO APAOLAZAREN BERTsiOA
Itzulpenak egiteko era bat baino gehiago
egon ohi da: itzultzaile batzuek estuestu
eta oso hurretik jarraitzen diote jatorrizko
testuari; beste batzuek askeago jokatzen
dute, egoerak eta hizkeramota euren ko
menentzien arabera egokituz; zenbaitek
jatorrizkoa «aberastu» egiten dute, bes
te hainbatek, aldiz, «erraztu». Zeregin
horretan Antero Apaolaza nahikoa libre
aritu zela esan behar, eta gehienetan testua
samurtzen saiatu zela. «Euskeralben» hi
tza darabil berak, baina egun euskarapen
gisa hartzen duguna baino askoz gehiago
egokipena dela esango genuke. Izenburu
tik hasita, makina bat aldaketa egiten dio
testuari: El Judas de la casa titulua bera
pertsonalizatu egiten du, Patxiko Txerren
bihurtuz.
Ez da hau, ordea, moldapen bakarra, ezta
gutxiagorik ere. Anjel Lertxundik, Patxi-
ku Txerrenek oraingoz izan duen azken
edizioari ezarri zion epilogoan3, ederki
azaltzen ditu aldakuntza horietako asko.
Hona hemen Lertxundik aipatzen dituen
batzuk:
Itzultzaile eta moldatzaile
Patxiko Txerren. Seigarren argitalpena, Erein, Donostia, 1993
-
15
a) Narrazioaren ekintzaren kokapenari
dagokiona da deigarriena, agian. Truebak
Enkarterrietan jarri duen istorioa Apaola
zak bere ibarrera dakar, hots, Antzuola eta
inguruetara; Bizkaiko eskualde erdaldun
batetik, garai hartan bederen, bailara oso
euskalduna zen batera. Beraz, euskarazko
irakurleei sinesgarritasun gehiago ema
tekoedo, zeharo aldatzen ditu Anterok
kontakizunari dagozkion parajeak. Begira
erdarazko eta euskarazko gertalekuen ar
tean dagoen aldea:
A. Trueba A. Apaolaza
Gueñes Antzuola
Bilbo Bergara
Bilbo Oñati
Bilbo Donostia
Bilbo Tolosa
Avellaneda Bergara
Castro Urdiales Oñati
Castro Urdiales Bergara
Mexiko / Nueva España Indiak
Zalla Urretxu
Maiz agertzen den beste toponimo bat ere
ez dator erdarazko testuan bezala: True
bak Echederra ipini baldin bazion izentzat
Gueñesko baserriari, Apaolazak Etxe Alai
gisa bataiatu zuen Antzuolakoa. Kasu ho
netan ez dago oso garbi aukera berriaren
premia.
b) Beste aldaketa nabarmen bat pertso
naien izenarena dugu, testu batetik bestera
ia erabatekoa baita:
A. Trueba A. Apaolaza
Bautista Patxiko
Martín Juane
Mari Fraiska
Juana Mikaela
Mateo Anjel
Doña Antonia Josepa
Miguel Simon
Chomin Mitxel
Jacinta Maria
Agustina Manu
Rumbana Pepete
-
16
Bi pertsonaiek soilik eusten diote jatorriz
ko izenari: Don Jose apaizak eta Ignazio
seme formalak.
c) Nobelatxo honen irakurketa samurtu
alde, Anterok arindu egiten du idazkera,
Truebaren estiloak enbarazu egiten dio
nean: adibidez, deskripzioak laburtu egi
ten ditu askotan, aipamenak baztertu,
zehar estiloaren ordez zuzenekoa erabil
tzen du, intzisioak (tabakoari buruzko
iruzkin luzea, esaterako) eta irakurleari
egindako interpelazioak murriztu edo
kendu. Ber tso eta kantuekin ere oso libre
jokatzen du: kasuren batean ez du erda
razkoa itzultzen (3. eta 8. kapituluetan)
eta beste batzuetan jatorrizkoan ez da
torrena asmatu egiten du Apaolazak (5.
kapituluko ikazkinaren kantua):
Goiz, eguardi eta arrats
beti porru salda,
kopatsu nai izatea
arrazoi ez al da?
Burrun burrun bun
kopatsu nai izatea
arrazoi ez al da?
Antzuola 1915ean
-
17
Beste zenbaitetan, berriz, euskaratu baino
gehiago egokitu egingo ditu urretxuarrak
galdamestarraren bertsoak. Hona hemen
lagin batzuk:
En mi casa hay un libro; Nik badut liburutxo bat
dice la letra: duana esaten,
En cuidados ajenos iñor ez dedilla asi
nadie se meta auzo gobernatzen.
Edota ikus beste lelo labur honi ematen
dion taxukera:
Rumba Rumbana, Pepe, Pepete,
los doblones de Güeñes iñoren gauzaz
rumban en Zalla zuk etxea bete.
Eta ezin aipatzeke utzi kapituluen ba
naketa bera zein era librean egiten duen
urretxuarrak. Truebak nahiz Apaolazak
hamarna kapitulutan zatitzen dute isto
rioa, baina testuaren banaketa ez dator
beti bat bertsio batean eta bestean. Hori
nabarmen ageri da laubostsei eta zazpi
garren kapituluetan.
Mairuaren jaia Antzuolako plazan (1910). Eustakio Agirreolaren argazkia
-
18
Lertxundiren ustez, «jatorrizko testua
baino hizkera lijer, bizkor eta erritmi
koagoa» darabilelako, «Apaolazaren ber
tsioak hobetu egiten du Truebarena4».
Eta San Martin ere iritzi horretakoa da:
«Truebaren prosa, beretzat, astunegia iza
ki, landertu egin zuen hainbat ondoen.
Truebarena aspergarri samarra bazen ere,
Anterok eralgiz kendu zion zahia. Itzul
tzaile batek horretarako eskubiderik ez
badu ere, El Judas de la casak Apaolaza
ren gandik atera zenean asko irabazi zue
la koan gaude. Jatorrizkoa bera baino
hobea da irakurtzeko. Uste dugu Apao
lazak bazekiela zer egiten zuen. Lasto
kentze horrek ez dio nobelari kalterik
egin, mesede baizik5».
Antzuolako Montxonenekua 1925ean. Etxe horretan jarri zuen Antero Apaolazak bere botika eta bizilekua
-
19
LiBURUAREN ARGiTALPENAk
Irakurleen aldetik Patxiko Txerren nobe
latxoak estimazio polita jaso zuela esan
daiteke, mende batean izan dituen argital
penei erreparatzen badiegu behinik behin.
Erlijiogaiak lantzen ez dituzten euskal li
buruen artean sasoi hartako gutxik eduki
dute hainbeste edizio. Domingo Agirreren
Kresala eta Garoa edo beste bakarren bat
kenduta, nekez aurki daiteke epe horretan
sei bider kaleratu den euskarazko literatur
lanik. Tankera eta garai aski desberdine
takoak dira Anterok moldatutako lanaren
argitalpenak:
a) Lehendabizikoa Bergaran azaldu zen
1890ean, Juan Lópezen moldiztegian,
Trueba hil eta handik urtebetera. Ez dugu
argitalpen honi buruzko bestelako daturik
topatu, baina inprenta Antzuolatik hain
gertu egotean, lehen edizio honen gorabe
herez Apaolaza bera arduratu zela pentsa
dezakegu. Ortografia zaharra darabil, ez
oso zuzen beti, eta ez zaio inprentaaka
tsik falta.
b) Bigarrena ez da hain ezaguna eta aipa
tua. Atalka publikatu zelako, beharbada.
Resurrección María Azkuek argitaratu
zuen Ibaizabal aldizkarian 1903an, 60tik
75era bitarteko zenbakietan zatika. Or
tografia berriagoan eta aurrekoaren akats
batzuk zuzenduta agertu zen6.
c) Hirugarren edizioak Irunen ikusi zuen
argia 1915ean, J. Díazen moldiztegian.
Patxiko Txerren. Bergarako edizioaren barruko lehen orrialdea
-
20
d) Laster kaleratu zen laugarrena ere,
1917an, Donostiako Euskal Esnalea al
dizkariaren ekimenez. Bi eratan eskaini
zuten: folletin moduan, aldizkarian bertan
eta, separata gisa, liburu batean. Azken
hau Martín, Mena y Cía. irarkolan inpri
matu zuten Truebaren beste eleberritxo
baten itzulpenarekin batera: Ugaz-ama
deiturikoa, Cuentos de color de rosa bildu
mako beste kontakizun bati (La madrastra
izenekoari) Nikasio Larreak egin zion eus
karapena, hain zuzen ere.
e) Bosgarrena berrogeita bost urteko
tarte luze baten ondoren kanporatu zen
«Auspoa» liburusortaren zortzigarren
zenbakian, Tolosa, 1962. Juan San Marti
nek prestatu zuen edizio honek jatorrizko
testuari jarraitzen dio, nahiz eta beste
edizio batzuetako aldaera batzuk ere oha
rretan jaso. Interesgarriak dira, halaber,
egileaz eta liburuaz sarreran nahiz hitzau
rrean euskaltzain eibartarrak eskuratzen
dizkigun berriak.
f) Seigarrena da azkena, oraingoz. Erein
argitaletxearen «Auskalo» sailean agertu
zen 1993an. Euskara batura egokituta dago,
testuaren prestaketa Anjel Lertxundik
egin zuen eta Antton Olariaga marraz
kigile ezagunarenak dira ilustrazioak.
Liburuaren amaieran, irakurleari zuzen
Patxiko Txerren. Bosgarren argitalpena, Auspoa, Tolosa, 1962
-
21
dutako atalean, eleberritxoaren azterketa
garrantzitsua eskaini zigun idazle oriota
rrak, Apaolazaren lanaren ezaugarriak eta
balioak azpimarratuz.
Dena den, ez zen Anterorena izan True
baren ipuinnobelatxo honen euskarapen
bakarra. Mikel Arrutza Arrugain bilbota
rrak atondu zuen beste itzulpen berri bat
eta 1934an argitaratu, Arseni Beaskoetxea
marrazkilariaren apaingarriekin Bilboko
Verdes Atxirikaren moldiztegian. Bertsio
berri honek Etxe-kalte izenburua darama
eta Apaolazarenak baino askoz gertuago
tik jarraitzen dio gaztelaniazko testuaren
ildoari. Orduko haiek Euskal Literaturan
garbizaletasuna nagusitzen ari zen urteak
zirelakoedo, badu Arrutzak batzuetan
euskara berriaren ukitua, baina puris
moaren gehiegikerietara iristeke. Itzulpen
txukuna da, oro har, nahiz eta sarritan
Apaolazarenaren freskotasuna falta zaion;
agian, Truebak idatzitako guztiak hitzez
hitz aldatu nahi izan zituelako euskara
ra. Hona hemen, lagin moduan, bataren
nahiz bestearen pasarte baten itzulpena.
Ignaziok Ameriketatik etxera bidaltzen
duen gutun baten hasiera da:
Etxe-kalte. Mikel Arrutzak 1934an A. Truebaren lanari egin zion itzulpena
-
22
A. Apaolaza
Nire aita, ama eta anai arreba maiteak; zuengandik alderatu nintzan ezkero, naigabea eta tristura izan dut lagun ordu guztietan. Ni Amerikara joateko Donostian sartu nintzan ontziak, izan zituan bidean milla eta milla estrapuzu, baña ala guztiaz ere urreratu giñan zorioneko Indietarako lurretara. Danon ustea zan seguru giñala, baña gure Jaungoikoak erakutsi nai zizkun oraindikan estutasun gogorragoak... Beingo batean atera zan aize mot(a) izugarri bat, agertu ziraden olatu batzuek mendiak bezelakoak, illundu zan zerua, eta trumoi orruaz bat batera asi ziran orruntz onuntz, galda galdan dagoan burnia baño gorriagoko oñaztuak.
Gure ontzia, tantai luzeak aizeak eramanik eta tximistak zatiturik, zebillen ur gañean, gaztaña orbela ibiltzen dan gisa uda azkeneko aizearekin, noiz baño noiz geldituko olaturen baten azpian geiago ez agertutzeko. Alako batean, tarra tar tar tar egiñaz, banatu zan ontzi zarra, eta nerekin zijoazen lagunik geienak izkutatu ziraden itxasoaren barrenera geiago ez azaldutzeko […].
M. Arrutza
Ene guraso ta anaiarreba maitemaiteak: Eurokandik aldendu nintzan ezkeroztik, zoritxarra izan da nire lagun eta bidekide alde guztietatik.
Itxaso zabal orretan izugarrizko ondamendiak erabilli zituan ni Mejiko’rantza etorteko aukeratu neban itxasontziak. Zeru eta itxaso artean zori ta naigabe gogorrak yasanda gero, ta Mejiko’ko itxas kolkoa arrapatu gendualako, gure samintasun guztien azkenera eldu gintzazala uste izan genduanean, Jaungoikoak ondiñokarren beste naigabe estuago batzuen bidez aztertu nai izan eban gure eroapena. Itxasoko olatuak legorreko mendi yagien antza arturik, indar izugarriz igituten asi zirean; alderdi guztietako aizeak bultz egiten eutsen bildurkiro gure ontziari; zerua odei baltzez illundu zan, trumoiaren ots ikaragarria entzun genduan, eta tximista izukor batek ausi zituan gure ontziaren masta guztiak. Ekaitzari aurre emon nairik ibilli gintzazan luzarotxoan bizirik urtengo genduaren itxaropen guztiak ia galduta geunkazala, ta azkenez, birrindu egin yakun ontzia, ta nire ontzikiderik geienak antxe bertan aurkitu eben betiko atsedena, itxaso zabalaren ondar bildurgarrietan […].
-
23
ONdORiO GisA
Ez da oso ugaria Antero Apaolazak utzi
zigun ondarea euskal letretan. Gorago
aipatu denez, badirudi hark idatzitako
beste hainbat lan galdu egin zirela, zenbat
ziren ez baldin badakigu ere. Alabaina,
geratu zaiguna, bere urrian, kontuan har
tzekoa dela iruditzen zaigu. Hara zergatik:
batetik, ordura arte euskaraz ondutako li
teratura ez erlijiosoari bultzadatxoa eman
ziolako; eta bestetik, bere garaian mediku
eta botikariak ziren euskal idazleen izen
degi meharra apur bat loditzen lagundu
zuelako.
Gai ez erlijiosoak landu ziren aurreko
mende eta urteetan ere, gutxiasko, baina
elizarekin zerikusia zutenak baino maila
apalagoan. Allande Oihenart, Xabier Mu
nibe, Bizenta Mogel, Juan Ignazio Iztueta,
Jean Pierre Duvoisin, Jean Baptiste Das
konagerre eta beste banaka batzuen lanek
lortu zuten argia ikustea. Beste batzue
nak, ordea, ezkutuan egon ziren denbora
askoan, gizalditan inoiz; berandu ezagutu
tako idazle sekular horien artekoak ditugu,
adibidez, Juan Perez Lazarragakoa, Joanes
Etxeberri Sarakoa, Pedro Ignazio Barrutia,
Jusef Egiategi edota Jose Pablo Ulibarri.
Elizgizon ez ziren egileek gutxiengoa osa
tzen zuten, jakina. Irakasleak ziren batzuk,
eskribau eta abokaturen batzuk ere bai, eta
matematikaririk ez zen falta. Osasun saile
koen artean medikuek aitzindari aipagarria
izan baldin bazuten (Joanes Etxeberri Sa
rako humanista bikaina), XIX. mendearen
amaieratik aurrera, aldez edo moldez, osaAntero Apaolazaren sinadura 1879ko erroldan (Bergara)
-
24
gileandana inportanteak hartu du parte
euskal letretan: Pablo Fermin Irigarai, Jon
Arrospide, Albert Constantin, Frantzisko
Apaolaza, Jean Etxepare, Joseba Zinkune
gi, Aingeru Irigarai, Justo Garate, Pedro
Díaz de Ulzurrun eta Jose Angel Irigaraik,
besteak beste. Botikarien artean, berriz,
Antero Apaolazak XIX. mendearen hon
darrean emandako hasierari Jose Antonio
Loidi Bizkarrondok eman zion jarraipena
XX.aren erdialdean.
Aurtengo abenduaren 21ean beteko dira
ehun urte Antero Apaolaza Antzuolan
hil zela. Ehortzi Bergarako hilerrian egin
zuten, emaztearen familiaren hilobian.
Azkenera arte, bada, nola edo hola Deba
Arroko inguru horri atxikita bizi izan zen.
Mendeurrena ospatzeko, ez legoke gaiz
ki eskualde horretako udalek Apaolazari
omenalditxoa egingo baliote, Patxiko Txe-
rren eleberritxoaren zazpigarren edizioa
argitaratuz.
Antero Apaolaza, XX. mendearen hasieran Oñatiko Etxaluze jauregiaren lorategian
-
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzagatik,eskerrak eman nahi dizkie:• Donostiako Apaolaza-Banister familiari• Iñaki Ormazabali• Arantzazu Oregiri eta Bergarako Udal Artxiboko langileei• Juan Luis Bikuñari• Mikel eta Josuren Murgizurri• Jone Larrañaga Antzuolako Udaleko artxibozainari• Koldo Argandoña Urretxuko Udaleko artxibozainari• Joseba Etxeberria Arantzazuko santutegiko liburuzainari• Juan Jose Agirre Lazkaoko monasterioko liburuzainari• Ramon Martín Sukiari eta Oñatiko protokoloen artxiboko langileei
1 Juan San Martín, in Patxiko Txerren, Auspoa argitaldaria, Tolosa,1962, 12. or.
2 Adibidez, Juan San Martín, a. l., 10. or.; eta Aita Onaindia, Millaeuskal olerki eder, Larrea-Amorebieta, 1954, 394. or.
3 Anjel Lertxundi, in Patxiko Txerren, Erein argitaletxea, Donostia1993, 101-120 or.
4 Anjel Lertxundi, a. l., 113.or.
5 Juan San Martn, a. l., 17. or. Aipua gaurko idazkerara egokitua dago.6 R. M. Azkuek 1923an agerrarazi zuen Morfología Vascaren “Índice
de autoridades” atalean honako hau dakar: “Apaolaza, farmaucéuticode Anzuola (G). Autor de una linda obrita titulada Pachico Cherren,adaptación vasca de la novelita El Judas de la casa, de Antonio deTrueba. Tuve el gusto de escribir al autor felicitándole por su obrae incitándole a que escribiese otras por el estilo. Inútil fué mi empeño”.
Oharrak
Zuzendaritza: Mikel Atxaga
Argitaraldia: 1.a, 2008ko urria
Ale-kopurua: 2.300
© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaServicio Central de Publicaciones del Gobierno VascoDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazkilaria: Edorta Sanz
Fotokonposizioa: E.P.S., S.L.Herminio Madinabeitia, 18-pab. 3 - 01006 Vitoria-Gasteiz
Inprimaketa: Gráficas Santamaría, S.A.Bekolarra, 4 - 01010 Vitoria-Gasteiz
ISBN: 978-84-457-2792-8 (Lan osoarena)978-84-457-2795-9
L.G.: VI-446/08
-
BID
GIL
EA
K
e
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística