akta landa eremuaren

6
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 1 LAUDIO IBAR NOBLEAREN UDALA LANDA-SUSTAPENARI BURUZKO ASANBLADAREN AKTA Tokia: Udaletxeko hitzaldi-aretoa Eguna: 2011-12-11 Ordua: 19:00 – 20:00 Bertaratutakoak: Udal talde politikoen ordezkariak Jon Iñaki Urkixo Orueta (Alkatea-BILDU), Amets Meaza Castañares (BILDU), Koldo Zabala Atxa (Bildu), Mikel Lasa Del Castillo (EAJ/PNV), Juan Manuel Ibarretxe (EAJ/PNV), Aroa Cerrada Lopez (EAJ/PNV), Nerea Gonzalez Garcia (OMNIA). Administrazioaren ordezkariak Jokin Arruti Aldape (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako burua), Felipe Markuartu Goikoetxea (Obra arduraduna), Jon Ander Gastaka (Mendiak), Javier Pagazaurtundua Basterra (Ondarea). Jose Cerro Alvarado (Moderatzailea), Patxi Arregi Añibarro (Idazkaria). Asanbladan 20 auzokide izan dira. (11-9) Asanbladari hasiera eman eta moderatzaileak gai-zerrenda azaltzeari ekin dio, hauxe izanik: 1- Mahaiaren aurkezpena. 2- Auzokideek galderak egitea, horretarako jarritako pantailan agertuko dira egin nahi dituzten galderak. 3- Alkateak eta mahaiak galderak banan-banan erantzutea. 4- Behin erantzunda, beste galdera-txanda bat egingo da, bertaratutakoek egin nahi izanez gero, baina gai orokorrez. Ondoren, parte-hartzeak hasi dira:

Upload: laudioko-udala

Post on 07-Mar-2016

243 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 1

LAUDIO IBAR NOBLEAREN UDALA

LANDA-SUSTAPENARI BURUZKO ASANBLADAREN AKTA

Tokia: Udaletxeko hitzaldi-aretoa Eguna: 2011-12-11 Ordua: 19:00 – 20:00 Bertaratutakoak: Udal talde politikoen ordezkariak Jon Iñaki Urkixo Orueta (Alkatea-BILDU), Amets Meaza Castañares (BILDU), Koldo Zabala Atxa (Bildu), Mikel Lasa Del Castillo (EAJ/PNV), Juan Manuel Ibarretxe (EAJ/PNV), Aroa Cerrada Lopez (EAJ/PNV), Nerea Gonzalez Garcia (OMNIA). Administrazioaren ordezkariak Jokin Arruti Aldape (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetako burua), Felipe Markuartu Goikoetxea (Obra arduraduna), Jon Ander Gastaka (Mendiak), Javier Pagazaurtundua Basterra (Ondarea). Jose Cerro Alvarado (Moderatzailea), Patxi Arregi Añibarro (Idazkaria). Asanbladan 20 auzokide izan dira. (11-9)

Asanbladari hasiera eman eta moderatzaileak gai-zerrenda azaltzeari ekin dio, hauxe

izanik:

1- Mahaiaren aurkezpena. 2- Auzokideek galderak egitea, horretarako jarritako pantailan agertuko dira egin nahi

dituzten galderak. 3- Alkateak eta mahaiak galderak banan-banan erantzutea. 4- Behin erantzunda, beste galdera-txanda bat egingo da, bertaratutakoek egin nahi izanez

gero, baina gai orokorrez.

Ondoren, parte-hartzeak hasi dira:

Page 2: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 2

.- Zugetzu (Sugesu) baserrirako bidea konpontzeko eskatu da, zuloz beteta baitago, batez ere ibaiko harriak jasotzen dituzten kamioiek eginikoak; harriak, antza, udalaren baimena zuen finka pribatu baterako dira. Eskatzaileak dio bidea konpontzeko eskatzeko orduan arazoak daudela, bidea Okondoko lurretan dagoelako, eta baserria Laudion, eta okerren dagoen bide-zatia hogeita hamar metrokoa dela.

Natxo Urkixo alkateak, adierazi du Zugetzurako bidearen konponketari dagokionez, eskumen-arazo bat dagoela, errepidea Okondorako sarbideetakoa izanik eta baserria Laudioko lurretan egonik, eta gaineratzen du arazoa konpontzeko Okondoko Udalarekin egon beharko dela eta, hala ere, bide hori herrian konpondu beharrekoen artean sartuta dagoela. .- Auzokide batek dio, Motxotekaletik Lusurbeilandara doan errepidea oso txarto dagoela, zulo eta bigungune asko baititu, batez ere bihurguneetan, eta, kontuan hartuta alde horretan oinezko asko ibiltzen dela eta jendea hortik joaten dela iturrira, eskatu du zuloak eta bigunguneak konpontzeko, zehatzago esanda, Kasille bideko sarreratik hurbil ateratako bat, auzoko ura hornitzeko hodia pasatzen den tokian, ia-ia bide erdia hartzen baitu.

Natxo Urkixo alkateak erantzun du baloratu beharko dela ea bide osoa goitik behera konpontzea merezi duen ala zatikako konponketak egin daitezkeen alde hondatuenetan.

Udal teknikariak, Arruti jaunak, adierazi du baietz, errepide osoa hartzen duen proiektu bat

garatzeko baliabiderik ez badago, errepideko zati hondatuenetan partxeak jarri beharko direla. .- Oletarako bidea konpontzeko eskatu da, eskaera hori orain hilabete batzuk egin zen, auzoko postontzien konponketarekin batera, oso txarto baitaude; horretaz gain, zuhaitzak inausteko ere eskatu da, autoak igarotzen badira ere, kamioiek arazoak dituztelako auzo horretara joateko, eta galdetu du udal hiltegiaren funtzionamenduaz. Auzokide berberak galdetu du ea nor arduratzen den inguruetan egiten diren ehiza-uxaldiez, ea Udala den ala ehiza-barrutiaren arduradunak, tiroak etxeetatik gero eta hurbilago botatzen baitira eta azken uxaldian, irailekoan, ehiztari bat bere etxetik 20 metrora zauritu baitzuten.

Mendien udal arduradunak, Ander Gastakak, azaldu du adarrak jabeak berak inausi behar dituela, ez Udalak, eta gaineratu du jabeari baimena eskatu behar zaiola, legez ezin direlako partikularren adarrak inausi, nahiz eta bideari itsatsita egon.

Natxo Urkixo alkateak ehiza-uxaldien gaiari erantzun dio eta esan du erantzukizuna Kiputxeta ehiza-elkartearena dela, ehiza-barrutia kudeatzeko eta segurtasun-eremuak errespetatzeko ardura duena den aldetik.

Entzuleetariko batek adierazi du, ehizari buruzko legeak bete ezean, miñoiei deitu behar

zaiela, eurak baitira ehizari buruzko legeak betearazteko arduradunak. .- Auzokide batek galdetu du ea nor den basurdeek jabari pribatuko lurretan eragindako kalteen erantzulea.

Page 3: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 3

.- Asanbladako batek dio, berriro, Santa Luzia inguruetan, ur edangarriaren arazoa areagotu egin dela eta aurten urez hornitzeko zisternez baliatu behar izan direla, eta gaineratu du badakiela Laudiotik Santa Luziara ura eramatea zaila dela, baina gaia aztertzeko eskatu du eta eskertu ditu inguru horietan egiten ari diren lanak, esaterako, lubakiak berreskuratu, basabide berdea, etab.; eta galdetu du apaizetxe zaharrari buruz, gaur egun udal jabarikoa denez, bere ustez hor falta baita, batez ere, inguruetara joaten den jendea informatzeko tokiren bat, jendea auzokoei galdezka ibiltzen baita, eta azkenik galdetu du trukatzeen egungo egoeraz, horretan denbora luze eman baita eta berak nahiko bailuke bere aurreko ahaideak desagertu aurretik konpontzea.

Natxo Urkixo alkateak adierazi du baietz Santa Luzia inguruak, Altuirekin batera, bi eremu zail direla ur edangarria eramateko arazoa konpontzeko; apaizetxeari dagokionez, azaldu du aterperako proiektua egiteko asmoa dagoela eta, trukatzeei dagokienez, gaiari buruzko informaziorik onena eman dezakeena Ondarearen udal arduraduna dela, Javier Pagaza. .- Auzokide batek dio Altuin arazoa larriagoa dela, urik ez dutelako, Santa Luzian, aitzitik, bai, ur-harpen batzuk dituzte aprobetxagarri, eta eskatu du inguru horietarako proiektu bat egiteko.

Javier Pagazak, Ondarearen udal arduradunak, Santa Luziari dagokionez, uraren arazoa, apaizetxea, basabide berdea, Burdin Gerrikoa, etab. barne, azaldu du Udalak diru-laguntza eskatu ziola Eusko Jaurlaritzari, Barne Eraberrikuntzarako Plan Berezia (BEPB) egiteko emanik, hau da, hori Santa Luziaren Plan Berezia izango da, eta gaineratu du apaizetxeak, egoera higieniko egokia ez duen arren, bilerak egiteko balio duela, etab. eta jendaurrean jarriko den proiektu horretatik aurrera zonalde guztia antolatuko dela. Trukatzeen gaiari dagokionez, eskatu zaio Aldundiko mendietako arduradunari trukatze horiei buruzko informazioa emateko, Aldundira bidali baitziren 2010eko urriaren 14an; trukatze guztiek lan handia eragin dute; izan ere, lehenik banantzeak eratu ziren, oso konplexuak, eta gero katastrora bidali eta horren berri eman zen, bakarrik falta dira Aldundiaren txostenak, eta gero Osoko Bilkurara joango dira eta, ostean, eskriturak egingo dira. Burdin Gerrikoa enplegu tailerren lankidetzaz konpontzen ari da. Asanbladan bertaratutako batek galdetu du ea ez den kontuan hartu erabilera-lagatzea, apaizetxea ostalariren bati lagatzea, beste toki batzuetan egin den bezala.

Alkateak erantzun du aukera hori aipatu egin dela, baina ez dagoela horri buruzko proiektu zehatzik.

Ondarearen udal teknikariak adierazi du aukera hori kontuan hartuko dela zonaldeko BEPBren barruan (Barne Eraberrikuntzarako Plan berezian), 2012an egingo baita. .- Informazioa eskatu da udalerriko bazkalekuen gaineko arauei buruz, atsedenaldiak ez baitira errespetatzen ez Santa Luzian, ez beste zonalde batzuetan, galdetu du ea nork begiratuko duen atsedenak betetzen diren, etab. eta batez ere informazioa eskatu du Santa Luzia zonaldeko gehiegizko ustiapenari buruz, gainustiapen hori Aldundiak berak aitortu baitu, zonaldeak ezin duelako jasan abereek bazkalekuak gehiegi ustiatzea; gainera, bertan zeudenak gonbidatu ditu Pagasarrirako bidea bisitatzera, egungo egoera ikus dezaten; horretaz gain, galdetu du nola dagoen plastikoak, sokak, etab. jasotzeko gaia, baita baso-pistetan ibilgailu astunak igarotzeko gaia ere.

Page 4: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 4

.- Auzokideetako batek adierazi du aparkatzeko arazo bat dagoela Berriak komertziotik ikastolara, azken aldi honetan galtzadaren ezkerraldean furgonetak aparkatzen dituztelako, beroriek tokitik kanpo ateratzen direlako, eta eskuinaldean marra horia dagoelako eta, debekatuta dagoen arren, jendeak aparkatu egiten duelako; eta galdetu du ea ezin den aparkatzeko lurren bat prestatu, Vallehermoso enpresarena den lurra, alegia. Natxo Urkixo alkateak adierazi du Vallermosoren orubea konponbidea izan zitekeela, baina pribatua dela, gainera kota-aldeei erreparatu beharko litzaiekeela. .- Olarteko auzokide batek eskerrak eman ditu errepidea konpontzeagatik, nahiz eta oraindik bide-zati bat geratzen den, eta Olarteko urtegiari buruz adierazi du, nahiz eta guztiz berreskuratzea ia ezinezkoa den, apur bat garbitu daitekeela, eta eskatu du nekazarientzako eta basoen jabeentzako laguntza, ez arlo ekonomikoan, informatiboan baizik, hainbeste pinu eta eukalipto landa ez dezaten.

Jon Ander Gastakak, mendietako udal teknikariak, azaldu du gaur egun hostozabalen

landaketa % 100ean dagoela diruz lagunduta, eta eukaliptoa, ordea, ez dagoela diruz lagunduta, beraz, horrek adierazten duela landatzeko garaian partikularren kontua dela, nork bere errentagarritasuna bilatzen baitu. .- Auzokideetako batek eskatu du Lekandazarreko, Lekandako, Etxerreko eta Oruetako errepidea konpontzeko, oso txarto dagoelako eta, aspaldi egin zenetik, berriro ezer egin ez delako; eta gaineratu du Larrazabal zonaldeko auzokideek ez dutela ulertzen zergatik ez diren errepide horiek konpontzen eta Pagolar inguratzen duen pista bat egiten den, 5 metro zabal, zepazko itxiturak eta zorua izanik.

Jon Ander Gastakak, mendietako udal teknikariak, erantzun du kasu bietarako diru-laguntzak eskatzen direla, bai errepideak konpontzeko, bai pistak egiteko, eta gaineratu du diru-laguntza jasotzen denean berariaz jarri behar dela aukeratutako lanak egiteko, eta ez beste batzuetarako; eta hori gertatu dela kasu honetan, diru-laguntza jaso dela aipatutako pistarako, eta gaineratu du Larrazabalgo errepide horiek lehentasuna izango dutela konpontzeko orduan.

Natxo Urkixo alkateak azaldu die bertan zeudenei nola agertu den prentsan egun horietan Durangoko hiltegiaren itxiera, eta adierazi du egoera berean egon daitekeela Laudiokoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoekin bildu zirenean, pentsatzen zutela konponketez hitz egingo zutela, baina jakinarazi zitzaiela abenduaren 31ra arteko epea zutela arau europarretara egokitzeko; ebazpen hori abeltzainentzat eta zonaldeko erabiltzaileentzat arazo handi-handia denez, bileratik alde egin zutela, zabalik iraunarazteko egokitzapen-egitaraua lortu arte, Araba osoko hiltegi bakarra delako, eta, itxiz gero, zonaldeko abeltzainek ez luketelako Irun, Haro edo Kantabriara jotzea baino.

2012an amore eman behar izan da txerri-aziendaren gaian, eta oraingoz egiten ari ez den arren, proiektuan sartuta dago, baina egiteari utzi behar izan zaio, behi-aziendari eta ardi-

Page 5: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 5

aziendari eutsi ahal izateko. Beste bilera bat dugu ostiralean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoekin, tira-birari ekin diogu, arau europarretara egokitzeko gaiari dagokionez, bera hartzen baitute aitzakiatzat, eta esaten dut aitzakia dela abenduaren 31ra arteko epea jarri digutelako, suposatzen denean maiatzaren 30era arteko epea dagoela, eta ez dakigulako zergatik aurreratu den data. Auzokideetako batek galdetu du ea harremanetan jarri diren gainontzeko udalekin, inbertsioak egiteko orduan, zonaldeko hiltegi bakarra izanik, gainontzeko udalerriak ere bera erabiltzeaz balia daitezke eta.

Alkateak erantzun du Aiarako alkateekin eta Arabako Nekazarien Elkartearekin hitz egin dutela; horretaz gain, eskatu digute eskualdekoa izateko, udalerrikoa izan beharrean, baina arau europarretara moldatuz gero, penintsula osoko abeltzainek hil lezakete bertan. Auzokideetako batek galdetu du ea kudeaketa aldatzea pentsatu den, hiltegiko kudeatzaileei ez baitzaizkie interesatzen azienda gutxi eramaten duten abeltzainak, eta eskatu du gai ekonomikoari lehentasuna ez emateko.

Alkateak iradokizuna jaso du. Asanbladan bertaratutako batek galdetu du baserrietako hondakin-urei buruz, eta adierazi du Aiaran kolektoreak egin direla 10 edo 12 baserriko guneetan, eta galdetu du ea Laudion ezin den hori egin, bospasei baserriko guneetan, hainbat zonaldetako inguruabarra izanik.

Alkateak iradokizuna jaso duela erantzun du.

OROKORRA Auzokideetako batek galdetu du Lamuza parkea berregokitzeko planari buruz, proiektuaren gaur egungo egoeraz eta eska daitezkeen foru-laguntzez, baita Eusko Jaurlaritzarenez ere.

Koldo Zabalak, Obretako zinegotziak, erantzun du Aldundiarekiko konpromiso bat zegoela, euren aldetiko kreditu bat zekarrena, 2011-13ko denboraldian urteko milioi bat, alegia, parkea konpontzeko, Aldaikoerrekarako, ur fekaletarako, etab. Hortik aurrera, behin baino gehiagotan bildu gara haiekin, eta jakinarazi digute, egungo egoera ekonomiko txarraren ondorioz, hasita ez zegoen proiektua hasiko ez zen proiektua zela.

Proiektua irailean amaituta eta onartuta zegoela jakinarazi zitzaigun, Javier Ruiz

Arbulurekin elkarrizketa bat izan genuen eta bilera horretan jakinarazi ziguten aukera bazegoela proiektu hori hurrengo foru-planean sartzeko, 2 urte luzerako, eta diruz % 80 lagundu litekeela, eta borondatea dutela; eta guk horretan segituko dugu herriarentzat garrantzitsua delako eta baita ezin dugulako ahaztu parkea, ia osorik, Aldundiarena dela, eta badelako garaia nork bere erantzukizunen kargu hartzeko.

Page 6: AKTA LANDA EREMUAREN

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

Asamblea de Promoción Rural 2011 Pág 6

Mikel Lasa, EAJko zinegotziak, adierazi du kontu handiz ibili behar dela % 80ko diru-laguntzaren gaian, pasatu garelako 3 milioiko partida batetik % 80ko diru-laguntzara.

Obretako zinegotziak, Koldo Zabalak, adierazi du baietz, egia dela beldurretako bat hori dela, egoerara helduta izan daitekeelako bakarrik % 50 ematea eta, jakina, Udalak ezin izango lukeela beste % 50 jarri, oso kopuru handiez ari baikara.

Natxo Urkixo alkateak adierazi du bigarren aukera horretan kontu batean irabazten ateratzen dela; izan ere, aurreko planaren arabera soilik laguntzen zuten ur fekalak konpontzen, parkearen amaieratik, eta oraingoan obra osoa izango litzateke, hau da, Ugartetik amaieraraino, gainera diputatuak jakinarazi digu interesa duela parkea bisitatzeko eta datorren astean etorriko dela.

Besterik gabe, eta galdera edo parte-hartze gehiagorik ez dagoenez, asanblada amaitutzat

eman da.