documenta3

4
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea Sakanako Gerra lantegitik Ziburuko ikastolara Ikastolak garai batean auzolanean, guraso euskaltzale eta konpromisodunen aldetik sortu zela jakin badakigu baina argazki honetan ageri diren pertsonak atzean ageri den ikastolako gurasoak al dira? Ikastolen filosofiari jarraiki bertan daudenak gurasoak direla esango genuke, astebururo bezala euren haurrak merezitako hezkuntza izatearen alde borrokan eta lanean dabiltzanak. Hala ere, hau ez da kasua. Eraikina Ziburuko (iparralde) ikastola den arren, langileak Lakuntzako Gerra lantegiko kideak dira. Ez daude bertan kontratazio bat egin dietelako, ez daude lanean, auzolanean baizik. 110km egin dituzte Gerra lantegiko 7 langileek, lanetik atera eta auzolanean asteburu osoan zehar Ziburuko ikastolaren aterpea eraikitzeko. Harrigarria egia esan hauen elkartasun eta konpromisoa! Baina galdetuko duzue, nolatan? Nondik sortu da konpromiso eta nahi hori? Guaixe astekarian irakurri nuen berria eta harrituta gelditu nintzen ni ere, gehiago jakin nahi nuen. Horrenbestez, bertako Imanol langilea ezagutzen nuenez poteoan berarekin topatu eta ezin izan nuen aguantatu auzolan hartaz gehiago jakiteko nahia. Gogoz kontatu zidan haien ekimen txikia. Antza, Kaskotenea ikastolaren egoera 2014. Urtean gogorra zen oso. Ikasleak eskola publikoaren ondoko etxola batzuetan zeuden eta herriko auzapezak ez zien bertan jarraitzen uzten eta ez zizkien gauzak erraztu (argindarra moztu zieten eta egunero 100€-ko isuna jarri).

Upload: edurne-m-arrese

Post on 12-Apr-2017

225 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: DocumentA3

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea

Sakanako Gerra lantegitik Ziburuko

ikastolara

Ikastolak garai batean auzolanean, guraso euskaltzale eta

konpromisodunen aldetik sortu zela jakin badakigu baina argazki

honetan ageri diren pertsonak atzean ageri den ikastolako gurasoak al

dira? Ikastolen filosofiari jarraiki bertan daudenak gurasoak direla

esango genuke, astebururo bezala euren haurrak merezitako hezkuntza

izatearen alde borrokan eta lanean dabiltzanak. Hala ere, hau ez da

kasua.

Eraikina Ziburuko (iparralde) ikastola den arren, langileak

Lakuntzako Gerra lantegiko kideak dira. Ez daude bertan kontratazio

bat egin dietelako, ez daude lanean, auzolanean baizik. 110km egin

dituzte Gerra lantegiko 7 langileek, lanetik atera eta auzolanean

asteburu osoan zehar Ziburuko ikastolaren aterpea eraikitzeko.

Harrigarria egia esan hauen elkartasun eta konpromisoa!

Baina galdetuko duzue, nolatan? Nondik sortu da konpromiso

eta nahi hori? Guaixe astekarian irakurri nuen berria eta harrituta

gelditu nintzen ni ere, gehiago jakin nahi nuen. Horrenbestez,

bertako Imanol langilea ezagutzen nuenez poteoan berarekin topatu

eta ezin izan nuen aguantatu auzolan hartaz gehiago jakiteko nahia.

Gogoz kontatu zidan haien ekimen txikia. Antza, Kaskotenea

ikastolaren egoera 2014. Urtean gogorra zen oso. Ikasleak eskola

publikoaren ondoko etxola batzuetan zeuden eta herriko auzapezak ez

zien bertan jarraitzen uzten eta ez zizkien gauzak erraztu

(argindarra moztu zieten eta egunero 100€-ko isuna jarri).

Page 2: DocumentA3

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea

Hau da hau komunitatearen elkarlana! Egoera jasanezin honen

aurrrean LAB sindikatuak enpresatan diru bilketa egin zuen, laguntza

emateko asmoz eta Sakanan hiru enpresatan 1200€ bildu ziren eta

aurten joan ziren diru hori eskutan ematera eta burdinarekin

erlazionatutako lanen bat behar izanez gero euren eskua luzatu

zieten.

Deia bueltan etorri zitzaien eta ikastetxeko aterpea

eraikitzen lagunduko zieten galdetu zieten. Erantzuna baiezkoa izan

zen eta Imanol eta haren kideek materiala lortu, erosi eta asteburu

oso bat igaro zuten aterpea eraikitzen. Haren arabera esperientzia

oso polita izan zen, ezin hobe tratatu zituzten, otorduetan elkar

ezagutzeko aukera izan zuten eta berriro errepikatuko zutela diote.

Haren esanetan, auzolanean aritzeak, poltsikoa betetzen ez duen

arren hori baino garrantzitsuagoak diren onurak dakartza.

Auzolanaren eta elkarlanaren bidez herritik eta herriarentzat lan

egiteak satisfazio pertsonal eta kolektibo izugarria eragiten du.

Gainera kasu honetan Imanolek dio, eta berarekin guztiz bat

nator, auzolana ez dela talde edo kolektiboen lan egiteko erara

mugatu behar. Hau da, ikastolak euren artean auzolanean aritzeak

ez duela gurasoen auzolanera mugatu behar. Komunitate osoak elkar

lagundu beharko lukeela dio, eta kolektibo ezberdinek auzolan irekiak

deitu. Horrela, beraiek egin bezala, hezkuntzan ere industriaren

laguntza izango dute eta alderantziz.

Ekimen eredugarria Imanol eta Hermanos Guerra lantegiko

kideena! Izan ere, Euskal Eskola sortzeko ezinbestekoa izango da

herritik eta herriarentzat guztiok (haur, heldu, ikasle, langile,

norbanako, kolektibo…) elkarlanean eta auzolanean lan egitea.

Golden 5 Altsasura ere iritsi da!

Irakasle gelako egutegira begira

gelditu naiz gaur. Irakasleek etengabeko formakuntzari jarraiki eta

ikastolako pedagogia berritze aldera ikastaro eta hitzaldi andana

jasotzen dituztela dirudi.

Page 3: DocumentA3

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea

Horien artean logo batek atentzioa deitu dit, Golden5

programaren logoa alegia. Practiuma hasi aurretik Garaizarren

ikasgaian ikasitakoagatik nuen ezaguna. Izan ere, berdinen arteko

tratu txarren gaiari jarraiki, esku-hartze programa ezberdinak aztertu

eta ezagutu genituen eta haietako bat hauxe izan zen.

Antza, Golden5 programa Euskal Herriko ikastetxeetan ziztu

bizian zabaltzen ari da eta tira ez da gutxiagorako. Izan ere, proiektu

honek egungo hezkuntzaren erronka ezberdinei egiten die aurre ;

esaterako, bereizketak, pertsonaren gaitasunen garapen mugatuak,

auto-ezagutzarik eza, auto-estimu baxua elkarren arteko errespeturik

eza, motibazio falta, errendimendu eskasa …

Hala ere, erronka horiei aurre egitea ez da erronka erraza eta

honek irakasleen formakuntza sakon, antolatu eta osatua eskatzen

du, ikastolako Orientatzailearen arabera 3 urteetan, hilean behin

egingo diren formakuntza saioetan burutuko dena. Baina zeintzuk dira

formakuntza saio horietan landuko diren alderdiak? Golden5

webgunean (http://www.golden5.org/golden5/) murgildu eta hauexek

dira laburbilduriko alderdiak:

1. Gelako antolakuntza

Ikasleen jarrerak ez luke klaseko erritmoa moztu behar, horretarako,

gatazkak momentuan esku hartu behar dira indibidualki

protagonistarekin, eta jarrera edota eginkizun positiboak goraipatu

gela guztiaren aurrean. Etengabe ikasleekin hitz egiten aritu behar da

eta etengabe gogorarazi zeintzuk diren jarrera positibo eta

negatiboak. Ikasle-irakasleen komunikazioa ezinbestekoa izango da.

2. Harremanak eraikitzen

Ikasleei begietara begiratu eta nolabaiteko interesa erakutsi haietako

bakoitzarekiko, alderdi positiboak azpimarratuz eta modu honetan

autoestima handituz. Beraien bizitzaren inguruko interesa erakutsi

eta edozein pertsonaren aurrean, talde osoaren izaere txalotu.

Ezinbestekoa izango da irakasleak gertutasuna erakustea, guztiak

aukera berberak emanez eta laguntza eskainiaz.

3. Klima soziala

Ikasleak ezagutzeko dinamikak proposatu, guztientzat baliagarri izango

dena. Ikaskuntza kooperatiboa sustatu, haien arteko elkar laguntzak

sustatzeko. Gela apaindu, energia positiboa helarazten duen toki bat

sortuaz.

4. Ikaskuntza zehaztua

Jarduera anitzak proposatu eta aurrera eraman, hauen prozesuaren

bitartez lortuko den azken emaitza boligrafo berde batekin ebaluatuz.

Hobetzeko asmotan, indibidualki aholkuak eman lana hobetu

dezaketela adieraziaz, egindakoa beti ere gutxietsi gabe. Ikasteko

estrategiak gelan landu. Autoebaluazioa sustatu.

Page 4: DocumentA3

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea

5. Guraso/Ikastetxearen arteko harremanak eraiki

Gurasoei euren seme-alabaren inguruko informazioa eskatu eta baita

gelako informazioa ahal den neurrian helarazi. Esan beharrekoa zaindu

eta familiarekiko interesa erakutsi, etengabe aholkuak eskainiz.

Gurasoen arteko elkarrekikntza sustatu, guraso taldeen dinamikak

antolatuz.

Alderdiak sakonak dira oso, nire burura datorkidan galdera

edukietatik haratago doa: Formakuntza ikastaro hauetan, alderdi

teorikoetatik haratago egunerokotasuneko kezka horiei aurre egiteko

bideak, aholkuak… emango al dira?

Noski, orain ezin diot galderari erantzun ez bainaiz halako

formakuntza saio batean egon baina ahal izanez gero, saioren batera

gerturatuko naiz eta gaitegietatik eta programa honen filosofiatik

haratago, berau barneratzeko erabiltzen diren teknikak ezagutzea

gustatuko litzaidake. Ea aukera daukadan!