2007ko urtarrilaren 28a, igandea ::: 2.088 zka. ::: … · 2019. 10. 17. · mailan, aritz otaegik...

15
2007ko urtarrilaren 28a, igandea ::: 2.088 zka. ::: www.kronika.net X KIROLDEGIA Ur ludoteka gaur igerilekuan Haurrek primeran pasatze- ko aukera izango dute gaur igerilekuan, goizeko 10:30etatik 12:30etara ur ludoteka eta jolasak izango baitira bertan. \\ X ARRAUNA Trainerua ateratzeko diru biltzen Hernaniko Arraun Elkartea trainerua atera nahian dabil eta hori dela eta diru biltzen ari da. Gaur, txotx irekiera herrikoian zehar, kamisetak saltzen izango dira. Sei lagunentzako bi afari ere zozketatuko dituzte. \\ X FUTBOLA Mutilek irabazi eta neskek berdindu Gorengo mailan, Hernanik 1 eta 0 irabazi zuen Pasaiaren kontra. Emakumezkoen ligan, Hernanik bina berdindu zuen Urnietaren kontra. / 3 ETORKINAK asesoratzeko langilea izango da hemendik aurrera Transpakarreko bulegoetan. Zerbitzu hori martxan jarri da Udalak eta AMHER elkarteak sinatutako hitzarmena medio, izan ere Udalak diru laguntza eman dio elkarteari. Langileak asesoramendua eskainiko die etorkinei, paperak regularizatzeko garaian, besteak beste. Hitzarmenaren aur- kezpena egin zuten atzo prentsaurrean. / 2 Etorkinak aholkatu eta laguntzeko langilea Transpakarreko bulegoetan AMHER elkarteak eta Udalak sinatu berri duten hitzarmen bat dela eta kontratatu dute langilea, jornada erdira. Udalak 18.000 euroko laguntza eman dio elkarteari. AHOAN irrifarrea ezin kabituta hurbildu ziren atzo Hernaniko pelotariak Kronikako erredakziora, Gipuzkoako txapelketako hiru finaletatik hiru irabazi berritan. Kadete mailan, Aritz Otaegik 30 eta 2 irabazi zuen Oiarperen kontra. Jubenil mailan, Eñaut Esnaolak 35 eta 22 irabazi zuen Mundarroren kontra. Nagusi mailan, Unai Alvarezek 40 eta 27 irabazi zuen Andazperen kontra. \\ Gipuzkoako txapelketako hiru final hernaniarrentzat AMHER eta Udalaren arteko hitzarmena /2 GEHIGARRIA: Txotx 2007 /I-XII Kirolak. Futbola, erremontea, gimnasia /3 Eskelak/3 Agenda/3 Santa Ageda /4 Jasota Bezala /4 Zinea Biterin/4 GAUR KRONIKAN Gehigarri berezia: Txotx 2007 / I-XII Ezkerretik hasita: Eñaut Esnaola, Aritz Otaegi eta Unai Alvarez pelotariak.

Upload: others

Post on 31-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2007ko urtarrilaren 28a, igandea ::: 2.088 zka. ::: www.kronika.net

    K I R O L D E G I AUr ludoteka gaurigerilekuan

    Haurrek primeran pasatze-ko aukera izango dute gaurigerilekuan, goizeko10:30etatik 12:30etara urludoteka eta jolasak izangobaitira bertan.

    A R R A U N ATrainerua ateratzekodiru biltzen

    Hernaniko Arraun Elkarteatrainerua atera nahian dabileta hori dela eta diru biltzenari da. Gaur, txotx irekieraherrikoian zehar, kamisetaksaltzen izango dira. Seilagunentzako bi afari erezozketatuko dituzte.

    F U T B O L AMutilek irabazi etaneskek berdindu

    Gorengo mailan, Hernanik 1 eta 0 irabazi zuenPasaiaren kontra.Emakumezkoen ligan,Hernanik bina berdindu zuen Urnietaren kontra. / 3

    ETORKINAK asesoratzeko langilea izango da hemendikaurrera Transpakarreko bulegoetan. Zerbitzu hori martxanjarri da Udalak eta AMHER elkarteak sinatutako hitzarmenamedio, izan ere Udalak diru laguntza eman dio elkarteari.Langileak asesoramendua eskainiko die etorkinei, paperakregularizatzeko garaian, besteak beste. Hitzarmenaren aur-kezpena egin zuten atzo prentsaurrean. / 2

    Etorkinak aholkatu eta laguntzekolangilea Transpakarreko bulegoetan

    AMHER elkarteak eta Udalak sinatu berri duten

    hitzarmen bat dela eta kontratatu dute

    langilea, jornada erdira. Udalak 18.000 euroko

    laguntza eman dio elkarteari.

    AHOAN irrifarrea ezin kabituta hurbildu ziren atzoHernaniko pelotariak Kronikako erredakziora, Gipuzkoakotxapelketako hiru finaletatik hiru irabazi berritan. Kadetemailan, Aritz Otaegik 30 eta 2 irabazi zuen Oiarperen kontra.Jubenil mailan, Eñaut Esnaolak 35 eta 22 irabazi zuenMundarroren kontra. Nagusi mailan, Unai Alvarezek 40 eta27 irabazi zuen Andazperen kontra.

    Gipuzkoako txapelketako hiru finalhernaniarrentzat

    AMHER eta Udalarenarteko hitzarmena /2

    GEHIGARRIA:Txotx 2007 /I-XII

    Kirolak. Futbola, erremontea, gimnasia /3

    Eskelak/3

    Agenda/3

    Santa Ageda /4

    Jasota Bezala /4

    Zinea Biterin/4

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Gehigarri berezia:

    Txotx 2007 / I-XII

    Ezkerretik hasita: Eñaut Esnaola, Aritz Otaegi eta Unai Alvarez pelotariak.

  • 2007-I-28 igandea

    2

    AMHER elkarteak langile bat kontratatudu etorkinak aholkatu eta laguntzeko

    HERNANIRA iritsitako etorkinekhemendik aurrera pertsona bat izangodute esklusiboki haien zerbitzuralanean. Aholkularitza zerbitzua es-kainiko du, bai paperak erregulariza-tzeko garaian, eta beste hainbat beha-rrei erantzuteko garaian (etxebizitza,lana, hezkunta, ongizatea, osasu-na....). Langilea kontratatzea posibleizan da AMHER elkarteak eta Udalaksinatu duten hitzarmenari esker, izanere, Udalak 18.000 euroko laguntzaemango dio elkarteari.

    Atzo eman zuten hitzarmenarenberri prentsaurrean: Txema Mercado,Etxebizitza eta Gizarte gaietako zine-gotziak; Alejandra Amelian, AMHERelkarteak kontratatutako langile be-rriak; eta Niko Elizondok, AMHERelkarteko kideak. Jakinarazi dutenezbulegoa Transpakarren izango du lan-gileak, Latxunbe auzoko 42garren zen-bakian. Telefono hauek ere jarri dituzteeskura: 943 336071 eta 667710928.

    Inmigrazioaren arloan laneanTxema Mercadok azaldu zuen Her-naniko Udala duela 4 urtetik dabilelainmigrazioaren arloan lanean, Her-nanira iritsi berriak modu egokianintegratzen saiatzeko helburuarekin.Bere garaian diagnosi bat ere egin zu-

    tela azaldu zuen eta zenbait asanbla-da deitu ere bai. Bide horrek AMHERelkartea sortzea ekarri zuela adierazizuen, eta bide horren jarraipenakekarri duela hitzarmen hau.Egindako beste lanen artean aipatuzituen etorkinentzako harrera proto-

    koloa eta udaletxeko inmigrazioplana.

    AMHER 3 urte martxanNiko Elizondok azaldu zuen, AM-HER-SOS Arrazakeria elkarteak ba-daramazkiela hiru urte laneanHernanin. Urte hauetan egindakolanaren balantze positiboa egin zuen,baina egindako lana nahikoa ez delaere aipatu zuen.

    Orain arte egindako lanari bultza-da eman nahi diotela azaldu zuen,“benetazko integraziorantz” gero etaurratsa gehiago emanda.

    Zerbitzu honekin etorkinei aseso-ramendu gehiago eta hobea emannahi zaiela azaldu zuen, batez erepaperak erregularizatzerako garaian.Horrez gain lana, etxebizitza, osa-suna eta beste hainbat gaietako ase-soramendua ere aipatu zituen.Zerbitzu honek herrian dagoenekomartxan dauden baliabideekin elkar-lanean lan egingo duela esan zueneta baita herriz kanpokoekin ere.

    Zerbitzu hau herritar guztien arte-ko eskubide berdintasuna bilatzekobidean kokatu behar dela azpimarra-tu zuen, denon bizi kalitatea berma-tzeko bidean, kohesio sozialaren bide-an eta arrazakeriarekin bukatzeko bide-an, besteak beste.

    O S I Ñ A G A A U Z O E L K A R T E AAuzo elkarteko bilera

    Osiñagako auzo elkarteak bilera du gaur. Bertanhitz egingo dute 2006 urteko balantzeaz eta2007ko egutegia ere finkatuko dute. Eguerdiko12:00etan, Arriatsu eskolan.

    E T X E R A TSinadura bilketa gaur giza eskubideak errespetatzea eskatzeko

    Etxerat elkartea sinadurak biltzen ariko da gaur.Etxeratek udaletxean mozio bat aurkeztekoasmoa du, Iñaki de Juanaren askatasuna etagiza eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko. Goizeko 11:00etatik 14:00etara izango dira, Plazan .

    H H IAsteartean bukatzen da epeamatrikula egiteko

    Asteartean, hilaren 30ean, bukatzen da epeaHelduen Hezkuntza Ikastetxean matrikula egite-

    ko. Izena emateko Antziola 62 zenbakiko eraikine-ra joan behar da. Bulegoko ordutegia da, astele-henetik ostiralera goizeko 10:00etatik 12:00etaraeta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.Informazio gehiago: 943 33 5318 telefonoan.

    K I N T O A K53ko kintoek bazkaria egingodute otsailaren 18an

    53ko kintoek bazkaria egingo dute Txantxan-gorrin, otsailaren 18an. Aurretik, goizeko 11:00-etan, hildako kintoen aldeko meza izango da SanJoan Bataiatzailearen parrokian. Hildako kintoensenitartekoak ere gonbidatu dituzte bazkarira.

    I P U I K O N T A L A R I ARai Bueno ipuin kontalaria asteartean, liburutegian

    Rai Bueno ipuin kontalaria izango da astearteanudal liburutegian. Arratsaldeko 18:00etan 3 eta 4urteko haurrentzat ariko da, eta arratsaldeko18:30etan 5 eta 7 urteko haurrentzat. Saioa Uda-lak antolatzen du eta Jaurlaritzak laguntzen du.

    Udalarekin sinatu berri duen hitzarmenaren bidez diru laguntza jaso du elkarteak eta jornada erdirako langilebat kontratatu dute, etorkinei zerbitzua emateko. Transpakarren dute bulegoa.

    Ezkerretik hasita: Txema Mercado zinegotzia; Alejandra Amelian, langilea; etaNiko Elizondo, AMHER elkarteko kidea.

    .

    Transpakarren du bulegoa, Latxunbeauzoko 42garren zenbakian. Telefonohauek ere jarri dituzte eskura: 943

    336071 eta 667710928...

    Inma Noble eta PakitoLujanbiori omenaldia

    INMA Noble eta Pakito Lu-janbiori omenaldia egin zie-ten ostiralean, 20 eta 22 urtebaitaramazkite espetxean.Omenaldia txalaparta saio ba-tekin hasi zen. Inma Noble etaPakito Lujanbiorekin espe-txean izandako preso ohienkartak ere irakurri zituzten.Pakito Lujanbiok egindako

    bertso pare bat ere kantatuzituzten gero. Presoen senitar-tekoak ere bertan izan zireneta agurra dantzatu zieten.

    Askatasunako kide ba-tek garaiko irakurketa poli-tikoa egin zuen, eta preso-en eskubideak aldarrikatueta espetxe politika salatuzuen.

    Presoen senitartekoei agurra dantzatu zieten.

  • T x o t x d e n b o r a l d i ag e h i g a r r i b e r e z i a

  • 2007-I-28 igandea

    T x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a I I

    SAGARDOGUNEA Hernani-ko Ave Marian joango dela ja-kina da dagoeneko, baina egi-tasmoa zein puntutan dagoenikusi eta sagardogileek zeriritzi duten jakiteko, laneanari diren kideengana jo duHernaniko Kronikak. Gipuz-koako Sagardogile Elkarteada proiektua babestu duenaeta bertako Lehendakari denJoxe Antonio Gaztañaga An-doaingo Gaztañaga sagardo-tegikoa, zuzendaritzako kideden Ibon Alkorta Altzuetasagardotegikoa eta Eugenio

    Urruzola Setien sagardotegi-koa daude lanerako mahaian.Hauez gain Zelaia sagardote-giko Joxe Antonio Gainzerainere mahai horretan dago etaHernaniko Udala ere proiek-tuan sartua dago. HernanikoKronikari proiektuaren non-dik norakoak azaldu dizkiote,“pauso sendoak” eman baiti-ra azken hilabeteetan.

    Gipuzkoako sagardotegiakUrtebete pasatxo da Hernani-ko Udalak proposatu eta Gi-puzkoako Sagardogile elkar-

    teak proiektuari baiezkoaeman zionetik, eta neurrihaundi batean hori izan daSagardoGunea egitasmoariindarra eman diona “ez baitaHernaniko sagardotegien gu-ne bat, Gipuzkoako sagardote-gien gunea da, Gipuzkoakosagardoaren aldeko gunea”.Hernani mailako proiektubatek izango ez lukeen babesalortu du SagardoGuneak eta“Gipuzkoa guztiko sagardogi-leengan” sortu du ilusioa, etaDiputazioa eta Eusko Jaurla-ritzaren babesa ere hortik da-

    tor, hein haundi batean. Egi-tasmoa argitzen ari bada ere,oraindik bide egin beharko duSagardoGuneak hezur-mami-tu arte, eta laster dute lau alde-ek bilera egitekoa, oinarrizkoproiektua zehaztu eta finan-tziazio portzentajeak zehazte-ko: sagardogileek, HernanikoUdalak, Foru Aldundiak etaEusko Jauralaritzak. AndoniAmonarraiz zinegotziaren hi-tzetan, legegintzaldia buka-tzerako nahiko luketena daoinarrizko proiektua onartuauztea, eta oinarrizko proiektu

    horrek biltzea orain leneanaritu den taldeak garrantzitsujo dituen zenbait alderdi.

    Gunea zehaztenSagardoGunea ez da sagardomuseo bat, museoa Sagardo-Guneko parte bat izango da.Hori baino askoz gehiagoizango da SagardoGunea, sa-gardogile eta udal ordezka-riek azpimarratu nahi izandutenez. Sagardoaren inguru-ko guztia bildu lezakeen gu-nea izango da, “sagardoaprestigiatzeko leku bat eta

    «SagardoGunea ez da Hernaniko sagardogileenproiektu bat, Gipuzkoako sagardogileen babesa du»

    Epe zehatzik ez bada ere legegintzaldia bukatzerako oinarrizko proiektua egina egon liteke.

    Andoni Amonarraiz, Joxe Angel Gaztañaga, Joxe Antonio Gainzerain eta Ibon Alkorta Hernaniko Udaletxean, Hernaniko Kronikak egindako elkarrizketan.

    SagardoGunearen egitasmoa aurrera dijoa,eta buila asko atera gabe, “pauso sendoak” ematenari dira Ave Marian joango den gune hori erabatdefinitzeko. Gipuzkoako sagardogileen babesa du

    proiektuak, Hernaniko Udalarena, eta Diputazioaneta Eusko Jaurlaritzan ere oso begi onez ikustendute. Hernaniko Kronikak proiektuan lanean aridiren zenbait kiderekin hitz egiteko aukera izan du.

    AAllbbeerrrrooSanta Barbara 61 - Telefonoa: 943 550019 SS

    AAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko

    menua.

    1961garren urtean irekia. Nagusia: Joxe Mari

    Alberro.130 bat lagunentzat

    jangela.Txotx denboraldia:

    Otsailaren lehenengotikmartxoaren azkenera.

    Sagardoa botilan urteosoan salgai.

    AkarregiAkarregi auzoa - Akarregi baserriaTel.: 943 330713 - 660 144560 - 660 144563

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua. Bakailua saltsan, enkarguz

    Nagusi berriekin berriro zabalik.Nagusia: Mikel Tapia eta

    Jon Peña.100-120 lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    19tik aurreraSagardoa botilan urte osoan

    salgai.

  • 2007-I-28 igandea

    I I I T x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    sagardo munduaren beharrakaseko dituen gune bat: zabal-tzeko beharra, komertzializa-tzekoa, azterketarakoa...”.

    Museo gunea, ostalaritza-rekin lotutako funtzioak, sa-gardoa eta sagardogileenbeharren araberako gune etabulegoak, liburutegia... bertanjoan litezkeen elementuakasko dira, baina sagardogileekez dute oraindik gehiegi hitzegin nahi horretaz, ondozehaztu eta hitzartu arte.Gainera, behin proiektua etaobra eginda ere, etorkizuneanjarri nahi diren gauzetarakoirekia izatea nahi dute, Gipuz-koako sagardoak aldian-al-dian dituen beharrak asetzealdera.

    Sagardoaren zirkuituaSagardoGunea ez da sagardo-aren inguruan burutuko denproiektu bakarra, esaterako,Astigarragan ere inauguratuberri dute Sagardoetxea. Kro-nikari azaldutakoaren arabe-ra, proiektu guzti hauek osa-garri jotzen ditu Foru Aldun-diak, Gipuzkoako Sagardoa-ren zirkuituan beren lekuaizan lezaketenak. Ezkio-Itxa-soko Igartubeiti baserria, Do-nostiako Katxola baserria,Astigarragako Sagardoetxeaeta Hernaniko SagardoGuneadira zirkuitu horren parte, etaHernanikoak sagardoa etasagardoaren kultura bildubeharko lituzke bereziki.

    Sagardoa turismoaren bultzatzaile“Sagardotegiek turismoabehar dute sagardoa saltzekoeta SagardoGuneak turismohori baliatu behar du herriaindartzeko”, izan ere turismo-

    aren erakargarri izango dengune bat izatea nahi duteSagardoGunea, sagardoarenbeharrak aseko dituen gunebat izateaz gain. Eta sagardoa-rentzat mesedegarria izateazgain, herriarentzat ere osomesedegarria izango dela iriz-ten diote, eta baita eskualdea-rentzat eta Gipuzkoarentzatere. Oinarri-oinarrian, gaine-ra, Hernanin egindako azter-keta bat dago: aurreko lege-gintzaldian azterketa batagindu zuen Udalak eta ondo-rioetako bat izan zen Herna-nik bideragarritasun tu-ristikoa zuela Chillida Lekueta sagardoarekin batipat.Amonarraizen hitzetan, azter-keta hori eskuetan izanda,erabaki asko hartu zitezkeen“eta hau azierto bat izan da”.

    Sektorean aldaketakSagardo munduak aldaketahaundiak izan ditu azkenurteetan, “eta oraindik alda-keta haundiak ikusiko dira”sagardogileen hitzetan. Sagar-doGunea bezalako proiektuak“aterki baten goiko txapela”direla diote, baina oinarriaksendotzeko ere lan asko eginbehar dela argi dute, eta aridira horretan ere. Ikara-garrizko lana sagarrarekinegin behar dela diote, urtee-tan nahiko utzia egon delakoeta lehengai ona bertan izateaezinbestekoa delako. Horrezgain, sagardotegi barruetanere jende preparatuaren beha-rra geroz eta haundiagoa delaargi daukate, eta ez sagardoaegiteko bakarrik, datorren jen-dearekin komunikatzeko...izan ere sagardoak mugitzenduena “globo haundia da etahaundiagoa izango da”.��

    AltzuetaOsiñaga auzoa 7 - Telefonoa: 943 551502 www.altzuetasagardotegia.com

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    XIX. mende hasieran irekia,baina lehenagoko aztarnak erebadira.

    Nagusiak: Juanito Goikoetxea,Aitziber Goikoetxea eta IbonAlkorta.

    120 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: otsailaren

    3tik aurrera.Sagardoa botilan urte osoan

    salgai.

    ElorrabiOsiñaga auzoaTelefonoa: 943 336990 - 630 429674

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua. Enkarguz arraia jartzen da.

    Aspaldi irekitako sagardote-gia, data zehatzik ez badakiteere.

    Nagusiak: Ximon Goikoetxea.250 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    12tik maiatzaren hasierara.Abuztu arte enkarguz.

    Sagardoa botilan urte osoansalgai.

    .

    «Gipuzkoako sagardogile elkarteak baiezkoa eman zion Udalakegindako proposamenari eta neurri haundi batean hori izan da

    SagardoGunearen proiektuari indarra eman diona»..

    «SagardoGunea ez da museo bat, sagardoa prestigiatu etasagardo munduaren beharrak aseko dituen gune bat da»

    ..

    «Proiektu honek sagardoari ezezik Hernaniri, eskualdeari etaGipuzkoari ere emango dio indarra»....

    Rafa Zulaika - SagardoGuneko Gerentea:«SagardoGunea izango da

    Gipuzkoako Sagardo Naturalak behareta merezi duen proiektua»

    SagardoGuneko proiektuakabiadura azkartu du azkenhilabeteotan, eta horren erru-dunetako bat Rafa Zulaikada, ekainaz gero gerentzia la-nean ari dena. Aukera etaetorkizun haundia ikustendizkio proiektuari eta erron-ka nagusietako bat “proiek-tua sozializatzea” izango duaurrerantzean, herritarrekparte hartzea.

    Orain arteko pausoak eman-da, zer fasetan dago Sagardo-Gunea, zein da hemendikaurrerako zure lana?Momentu honetan 3 atal na-gusitan ari gara lanean: bate-tik erakundeen arteko hiruga-rren bilera fasea ari gara pres-tatzen, Udala, Foru Aldun-diko kultura departamenduaeta Eusko Jaurlaritzako Neka-zaritza saila. Bestetik, proiek-tua gauzatzeko unea iritsi da,bideragarritasun plana eginbehar da orain. Aurreproiektuarkitektonikoa eta museisti-koa baditugu eta bateratu eginbehar dira. Horrekin batean,SagardoGunearen behin beti-ko funtzioak zeintzuk direnerabaki behar dugu, aukeraasko baitago. Eta hirugarre-nik, proiektua sozializatu eginbehar da. Orain arte teknikari,sagardogile eta instituzioeneskura egon da proiektua etaorain plazaratu eta herritarrekhartu behar dute parte. Sagar-doGunean gizarteak parte iza-tea nahi nuke, ez nuke nahierakundeen SagardoGune batizatea. Eta sozializatze horrekorain hasi behar du, gauzatzefasean, ez egin eta gero.

    Dagoeneko atzera bueltarikez duen proiektua al da?Ni konbentzitua nago haladela. Bat, kultur elementu gisa

    sagardoak eta sagardo saga-rrak orain arte ez du horrelakogunerik izan, beraz egin beharda; bi, kokaguneari dagokio-nez, sagardoaren lurraldeandago kokatua; eta hiru, Her-nani nahiko komunitate in-dartsua da: esaten da 10.000biztanletik gorako herrietanhorrelako museo bat komenidela. Gainera Ave Mariakoaukera izanda, 22.000 metrokarratu eta etxe eder horrekin,eta erabat inplikatutako sagar-do sektore bat, instituzioenaldetik ere borondatea... batu-keta baiezkoa ateratzen zait,SagardoGunearen aldekoa. Orain komunitateak eginbehar du proiektuarekin bat.

    Edukiei dagokieneanere, sagarrak eta sagar-doak aukera haundiakematen ditu, bizirik da-goen tradizio bat baita.SagardoGunea izangoda Gipuzkoako SagardoNaturalak behar etamerezi duen proiektua.

    Ideia bat egiteko, nola-ko SagardoGunea ima-jina dezakegu?SagardoGunea izangoda sagardo munduagestionatu, suspertu etasustatu lezakeen gunebat. Baina museoa ez daAve Mariako gune ho-rretara bakarrik muga-tzen, gai honen zerbi-tzura dagoen gune batda, eta neurri bereandira garrantzitsuak mu-seoan dagoen maketa,

    nahiz sagardotegiak berak,sagastiak... nik museoa deit-zen diot SagardoGuneari,museoa modu dinamizatzailebatean ulertzen dudalako, ezera klasikoan.

    Proiektu honek zer eraginizan lezake Hernanin?Jendearen bizitzako errefe-rente bihurtu liteke batetik.Jendea Plazan, Tilosetan,Plaza Berrin geratu litekeenbezala, SagardoGunean gel-ditzea nahi nuke, egunerokoagendan sartu litekeen guneaizatea. Termino ekonomikoeta turistikoetan ere argidago aukera haundiak ema-ten dituela. Hernaniarrenalde jokatuko duen beste eki-pamendu bat izango da, etasektorea eta lurraldearenalde ere egingo du; kulturesparrutik abiatuta ondorioekonomiko, artistiko eta so-zialak izango ditu.

    Rafa Zulaika Ave Marian.

    .

    «Jendearen eguneroko agendansartu litekeen gunea izatea nahi

    nuke SagardoGunea»....

  • 2007-I-28 igandea

    I VT x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    Aurtengo sagardoa nolakoadator?Nahiko ona, nahiko ondo da-tor eta gustora gaude. Hasierahartan egin zituen beroengatikbertako sagarra asko ustelduzen, aurreratu egin baitzen 20bat egun, eta kanpotik ekarribehar izan dugu pixkat. Sa-gardoa egiteko kanpaina nor-malean urri inguruan hastenbada, iraila erdirako sagar iadena heldua zegoen, tokiarenarabera. Horrek ekarri duenada hasieran uste zena baino gu-txiago biltzea azkenerako.

    Sagardotegi txikiek erraza-goa duzue bertako sagarrare-kin sagardoa egitea?

    Normalean guk behintzat ber-takoa erabiltzen dugu, urtenormaletan; batetik kopuruhauetara iristea errazagoa de-lako. Hala ere, aurten sagarraazkarrago heldu denez zerbaitkanpotik ekartzea egokituzaigu.

    Hernani omen da Gipuzkoansagarrik gehien duen herria.Zuek ikusten duzue hori, ber-tako baserrietatik ibiltzenduzue. Eta horrek badu eragi-nik azken produktuan?Hemen inguruko baserrietanbadago, baina guk Gipuzkoa

    osotik ekartzen dugu. Etxeanbadugu pixkat, Urumea baila-ra honetan beste pare bat base-rritatik ere ekartzen dugu etahortik aurrerakoa Gipuzkoakoleku desberdinetatik ekartzendugu.

    Guk bertako sagarrarekinerrazago kontrolatzen dugukalitatea. Baserritarrarekin bes-te harreman bat dugulako,sagar hori bertagotik ezagu-tzen dugulako eta bai bildu etabai sagarra jotzerako tartea txi-kiagoa delako. Kanpotik ekarribehar denari garraioak eraginegiten dio. Hala eta guztiz ere,

    kanpotik sagar ona ere etor-tzen da, baina gu bertakoare-kin errazago moldatzen gara.

    Sagardotegi batentzat, dirua-ri nahiz lanari dagokionean,errentagarria al da sagastiakizatea?Askotan sagardogileak beharadina denbora ez dugu har-tzen gure sagastiak zaintzeko,eta kanpotik ekartzera behar-tzen gara. Errentagarria bada,segun eta zer terreno dituen.Eta etxean daukazuna zer denjakitea eta zeuk kontrolatzeagarantia bat da ondoren atera-

    ko den produkturako ere.Kalitatea hortik hobetzen da,eta horrek zer prezio duen?Bakoitzak ikusiko du.

    Larre-Gainen nolako sagar-doa egiten saiatzen zarete?Garai batean baino sagardoargiagoa ateratzen saiatzengara eta zapore aldetik frutagustu hori izango duena; sa-gardoa dela eta sagarretik da-torrela ikustea gustatzen zai-gu. Bi gauza horiek manten-tzen saiatzen gara. Batzuekingehiago lortzen da eta bestebatzuekin gutxiago. Kupeletan

    Ixabel Santa Kruz eta Joxe Lasarte - Larre-Gain Sagardotegia

    «Guretzat txotx garaia eta botilan saltzeaosagarriak dira, biei ematen diegu garrantzia»

    Joxe Lasarte eta Ixabel Santa Kruz Larre-Gaingo kupeltegian.

    Hernanikosagardo mapa 12sagardotegik osa-tzen dute; horietakobat da Larre-Gain,Ereñotzu auzoandagoena. Sagardoabetitik egin baduteere, 13 urte dira sa-gardotegia txotxe-rako ireki zutela.Familiako nego-zioaren nondik no-rakoak azaldu diz-kigute Joxe Lasarteeta Ixabel SantaKruzek.

    IparragirreOsiñaga auzoaTelefonoa: 943 55 03 28

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    Menu bereziakasteazken - ostegunean

    20 € eta 24 €

    Aspaldiko sagardotegia, betikoa.

    Nagusiak: Eguzkitza aita-alabak.

    200 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrila-

    ren 28tik Aste Santura arte.Sagardoa botilan urte osoan.

    Goiko LLastolaEreñotzu auzoa - Telefonoa: 943 553272SS

    AAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    Jana jendeak eraman lezake.

    1999garren urtean irekia, Nagusiak: Maribi Sanz eta

    Laxaro Etxabe80 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrila-

    ren 19tik apirilaren bukaerara.Sagardoa botilan urte osoan

    salgai.

  • V2007-I-28 igandea

    T x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    alde hori ikusi liteke ederki.Baita bertako sagarrarekin etakanpokoa nahastuta eginda-koarekin dagoen aldea ere.

    Gurean sekretu haundirikez da: asko zaintzen ditugu-nak dira, bilketa eta garbita-suna, eta sagar sanoa eta uste-lak ondo bereiztea. Horrezgain, bildu eta lehenbailehentolarean pasatzen saiatzengara eta kupeletan ere ondozaintzen.

    Txotxaz gain, botilari eregarrantzia ematen diozue.Horretarako sagardoa berezi-ki mimatu beharko da?Bodega batek badu bere zain-keta lana, lan serioa gainera,zuzen jarraitu beharrekoa,gero botilan edateko modukosagardoa atera nahi bada. Gusaiatzen gara ahalik eta haize-rik gutxiena hartuta egondadila kupel hori eta horreta-rako reilenoak egiteko ontzibat izaten dugu, hustu ahalakupelak betetzen joateko. Horisarri-sarri egin behar da, kupe-lek haizerik hartu ez dezaten.

    Sagardoa etorrita dagoelaikusten dugunean, kupel horitapatuta eduki pixka bateaneta enboteilatu egiten dugu.Eta hori bai, ilargiak agintzenduenean enboteilatzen dugu,ilbeheran. Guk horrela egitendugu eta ondo joan zaigu.

    Horrez gain, hilero-hileroenologoak jarraipena egitendio sagardoari: "hau horreladago eta beste hori horrela...".Gaur egun jarraipen estua egi-ten zaio sagardoari.

    Enologoa aipatu duzu. Orainarte beldurra ematen zienzenbait sagardogileri aipatze-ak ere, baina gaur egunsagardotegietan beharrezkoabihurtu da, ezta? Zer lan egi-ten du?Gure kasuan, etxe honetan egi-ten den sagardoa kontrolatzeada bere lana, legedi batekagintzen duen baremotan:"sagardo hau enboteilatzekoondo daukazu, hau azidotasu-nean pasatua daukazu eta ezinda botilaratu, hau binagretara-ko edo hau aurrera datorkizueta kontuz honekin, oliotuegingo zaizu eta...". Berakaholkuak ematen ditu, baina

    hortik aurrera gure eskugeratzen da eman beharrekotratamendua.

    Azpiegituran-eta, inbertsiohaundiak egin behar izandituzue sagardotegiek.Horrek ze aukera ematen du?Produktu homogeneoago bat,berdinago bat lortzeko? Pro-duktuarenganako kontrolhaundiago bat...?Askotan hitz egin dugun gaiada, zenbaitek produktu ho-mogeneoagoa bilatzen baitu,baina horrek ez du esan nahidenak ados gaudenik. Ustedugu bide bat aurkitu behar-ko litzatekeela lehengo sagar-dogintza mantendu nahi du-gunok ere, eta normalean txi-kiok gara, leku bat izan deza-gun. Guk sagardo naturalaegiten dugu, eta sagardo batbestea baino gorriztagoa irtenliteke, produkturik bota eze-an. Guk horren alde egitendugu. Bat ona dela esatekobestea txarra dela esan beha-rrik ez dago eta sagardotegitxikiek gure bidea bilatubehar dugu. Arriskua dagobestela, baremoak sagardote-gi haundiek jartzeko, etabeste era bateko sagardoa dahori. Garai batean egiten zenmodua gutxiesteko joera izanda, baina guk bide horri segi-tzen diogu. Guk aldaketahaundiena eman dugu saga-rra biltzean, sagarra, tolarea

    eta ontzien garbitasunean etaustelak kentzean; horiekerrespetatuta sagardo onaegin liteke.

    Larre-Gain sagardotegimoduan ireki zela ez dirahainbeste urte.Guk txotxerako ireki genuela13 urte egingo ditu aurten,baina aurretik botilan saltzengenuen sagardoa. Botilan sal-tzeko registratuta gaudela aur-

    ten dira 16 urte. Sagardoaberriz beti egin izan da Larre-Gainen: aitona Pedrok 81 urteditu eta berak beti ezagutuomen du Larre-Gainen sagar-doa egiten.

    Botilan non banatzen duzue?Gehiena Hernani inguruan etagehien-gehiena etxetik berta-tik. Guk egiten dugun botilakopurua saltzeko arazorik ezdugu izaten. Hemen inguruansagardo demanda haundia da,baina sagardotegi gehienakere bertan daude, eta askotanez da erraza izaten salmenta.Guretzat txotx garaia eta boti-la, osagarriak dira eta ondomoldatzen gara, erabat horta-tik ez baikara bizi. Baina, era-bat horretatik bizi denak bestemodu batera enfokatu behardu, produktu kantitate haun-diagoa saldu behar baitu.

    Egin duen eguraldia medio,aurten azkarrago enboteilatubeharko al duzue?Kupelen bat edo beste igualbai, baina gainontzean nahikogeldirik daude. Guk egitetiknahiko berandu bukatu ge-nuen gainera, azaro bukaeraaldera, eta sagardo gehienakez datoz aurrera.

    Hasi berri duzuen txotxgaraia nolakoa espero duzue?Guk ezagutu dugunetik txotxgaraia berdintsua izan da.

    Kliente fijo batzuk egiten diraeta talde fijoak pasatzen diraasko, etxe honetatik behintzatbai. Gora dijoan edo ez? Gukezagutu dugunetik mantenduegin da, agian zertxobait goraegin badu ere.

    Jende gehiena gipuzkoa-rra etortzen da eta gainontze-an, Nafarroatik, Arabatik etaBizkaitik etortzen da. Urtetikurtera gehiago etortzen hasidirenak Iparraldekoak dira.

    Jende bera etortzen al daastez eta asteburutan?Larunbat gauetan jende gaz-tea gehiago etortzen da, horida desberdina. Astez jendeheldu gehiago etortzen da,orokorrean. Normalean, la-runbatetan etortzen den gaztehorrek sagardoari garrantziagutxiago ematen dio, nahizeta garrantzia ematen diote-nak ere badiren. Astez etor-tzen direnak probatzera etor-tzen direnak dira asko. Ko-mentario gehiago sagardoariburuz astez egiten da, bainahori ere izan liteke hau lasaia-go egoten delako.

    Zuek ia kupel guztiak ireki-tzeko ohitura duzue.Bai, guk normalean denak ire-kitzen ditugu, gustatzen zaiguetortzen denak hemen egitenduguna probatzea. Baina, ho-rretan bodega bakoitzak berejokatzeko era dauka, bakoitzamundu txiki bat gara. Hortiketortzen da lehen esan dizu-dan kupelak reilenatzeko lanhori: kupelak txotxean ireki etabotilan sagardo ona atera nahibada, lan haundia egin beharda. Eta irekitzeaz gain, esplika-tzeko denbora ere hartu behar-ko genuke sagardogileek,askotan hartzen ez duguna,jendeak jakiteko zer egitendugun eta sagardoaren ingu-rukoak gure ahotik ikasteko.

    Sagardoaz gain, sukaldeariere garrantzia haundia ema-ten diozue.Bai, dudarik gabe. Guk txotxdenboraldiari bere osotasune-an garrantzia ematen diogu:sagardoa izan dadila ahaliketa onena eta sukaldetik ereatera dadila ahal den produk-tu onena. � ��

    .

    «Garai batean baino sagardoargiagoa ateratzen saiatzengara eta zapore aldetik fruta

    gustua izango duena»..

    «Txotxean ireki eta botilan eresagardo ona atera nahi badalan haundia egin behar da»

    ..

    «Lehengo sagardogintzamantendu nahi dugunok gurebide bat aurkitu behar dugu»

    ..

    «Gipuzkoarra etortzen dagehiena, baina, nafarrak,

    bizkaitarrak eta arabarrak erebai. Azken aldian Iparraldeko

    jendea ugaritu da»...

    ItxasburuOsiñaga auzoaTelefonoa: 943 55 68 79

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    Bakailua saltsan enkarguz.

    1982garren urtean irekia, au-rretik sagardoa egiten bazuten ere.

    Nagusia: Asintxio Intxauspe.120 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    19tik Aste Santua pasa arte.Sagardoa botilan urte osoan

    salgai.

    Larre-GGainEreñotzu 58 - Telefonoa: 943 55 58 46 616 28 78 67 - www.sagardotegiak.com

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua. Bakailua saltsan enkarguz. Etxeko berezitasuna:

    bakailua tomatearekin.

    1995garren urtean irekia, au-rretik sagardoa egiten bazuten ere.

    Nagusiak: Ixabel Santa Kruzeta Joxe Lasarte.

    130 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    19tik apirilaren 29ra.Sagardoa botilan urte osoan salgai.

  • 2007-I-28 igandea

    V IT x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

  • 2007-I-28 igandea

    V I I IT x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    HERNANI da Gipuzkoan sa-gastirik gehien duen herria,gaur egungo kopuru zehatzajakitea erraza ez den arren.Gipuzkoako sagardogileekeskatuta, Foru Aldundiak az-terketa bat egin zuen 1991-ean, eta orduko datuek Her-nanin beste herrietan bainodezentez sagasti gehiago ze-goela erakutsi zuten. Orainhamasei urteko datuen arabe-ra, Hernanin 16.382 sagararbola zeuden, 56 hektareatikgora. Pentsa liteke ordutikdezente aldatuko zirela datuhauek, baina hori esaten duendatu zehatzik ez dago. Halaere, urtetan atzerago joanda,askozaz sagasti gehiago izanda, eta ez Hernanin bakarrik,Gipuzkoa osoan baizik.

    Bi mila hektareatik goraEustatek errolda egiten duhainbat urtean behin EuskoJaurlaritzak aginduta, etalurraldeari buruz egindakoazken erroldan, 2005ean, Gi-puzkoan 2.264 hektarea fru-ta-arbol zeudela azaltzen da.Herriz herriko informaziorikez dago, ordea, eta Diputa-zioaren azterketa hartara jobeharra daukagu datuakkonparatu ahal izateko. Her-naniren hurrengo, sagastirikgehien Astigarragak zuen1991ean, 12.092 sagarrondoeta 47 hektarearekin eta hu-rrengo Oiartzun dago, 8.966sagar-arbola eta 36 hektarea-rekin.

    Kopuru txikia Gaur egungo sagarrondoeta-ko asko partzela txikitan etaetxerako egiten direnak dira;sagasti haundiak ez dira askoGipuzkoan. Sagardogileekberek onartzen dutenez, sa-gar behar haundia dute, eta

    interesatzen zaie bertako sa-garra kopuru haundiagoanizatea. Etorkizuneko erronke-tako bat horixe izango da,kalitateko sagardoa egin nahibada, bertako sagastiak uga-ritzea. Inguruetako terrenoonenetako asko, ordea, indus-triak hartuak ditu eta mekani-zatu litezkeen sagastiak jar-tzeko terrenoak bakantzen aridira. Etorkizunean sagastigehiago izango dela nahikoziurra da, eta sagasti gazteak

    ere ikusten dira Hernaninnahiz inguruetan, eta badiru-di etorkizunean dezentezgehiago izango direla.

    Gehiena kanpotikGaur eguneko sagarrik gehie-na kanpotik etortzen da sagar-dotarako. Publiko egindakodatuen arabera, Gipuzkoan15.777.000 kilo sagar behar izandira 2006an sagardoa egitekoeta horietatik 6.234.000 izan dabertako sagarra, ia %40.

    Hernaniko sagasti bat Altzueta-Iparragirre-Elorrabi aldeko erriberan. Sagar asko da inguru horretan.

    Hernani da sagastirik gehienduen herria Gipuzkoan

    Otsua-EEneaOsiñaga auzoaTelefonoa: 943 55 68 94

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    Arraia eta kazuelak enkarguz.

    1988garren urtean irekia,aurre-tik sagardoa egiten bazuten ere.

    Nagusiak: Etxeberria anaiak.100 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    19tik apirilaren 29ra.Sagardoa botilan urte osoan

    salgai.

    OlaizolaOsiñaga auzoaTelefonoa: 943 33 67 31 - 690 69 84 84

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    Menua

    Sagardotegiko menua. Bakailua saltsan enkarguz.

    Olaizolatarrek orain 2 urtehartua baina aspalditik dasagardotegia,

    Nagusiak: Aimar eta AsierOlaizola.

    120 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    17tik maiatzera.Sagardoa botilan urte

    osoan salgai.

    .

    Herriz herriko sagarrondo kopurua zehazteko azterketa1991ean egin zuen Foru Aldundiak sagardogileen eskariz eta

    Hernani da nabarmen sagasti gehien duena..

    Hemen dagoen sagarra baino askoz gehiago behar da, Gipuzkoanegiten diren 12 miloi litro sagardo egiteko. Eman berri dituzten

    datuen arabera %40 inguru da bertako sagarra..

    Sagasti berriak jarriko direla nahiko argi dago, nahiz eta lurrikonenetako asko industriak bereganatuak dituen...

  • I X2007-I-28 igandea

    T x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    Hamabi sagardotegi txotxdenboraldi berrian

    Gehienek dagoeneko hasia dute txotx denboraldia Hernanin, baina badira ateak otsailean irekiko dituztenak ere.

    Horiek dira emandakodatuak, nahiz eta sagardomunduko jende askok berta-koa hainbestera ez dela iristenuste duen, alegia kanpotikdatorren sagarraren portzen-tajea haundiagoa dela. Por-tzentajeak portzentaje, argidagoena da eskaria haundia-goa dela eta denborarekineskaera horri erremedioa he-men inguruan bilatuko zaio-la, gutxi gehiago.

    Kontuan hartzen badugukilo sagarretik hiru txikikosagardo botila bat ateratendela, azkeneko uztan, Gipuz-koan, 12 miloi litro sagardoinguru egin dira.

    Sagarra jartzeko laguntzakSagardo sagarra jartzeko la-guntza ematen du Foru Al-dundiak, 100 landare bainogehiagoko sagastiak jartzendiren kasuetan. Landareko 4euro ematen ditu lehen urte-an eta hirugarren urtean erebeste hainbeste eman lezake,sagastia nahiko txukun zain-dua dagoela egiaztatuz gero.1983tik 2006ra 180.000 sagarlandare lagundu ditu diruzDiputazioak, horietatik68.000 Donostialdean. Batazbeste, urtean 7.483 landarelaguntzen ditu diruz, urtetikurtera alde haundiak izatendiren arren. Datu hauetan ezdira azaltzen diru laguntza-rik eskatu gabe jarritakosagar landareak, eta kendu-tako sagastien daturik ere ezdago inon. Beraz ezin litekejakin 24 urte hauetan sagastikopuruak gora edo beheraegin duen Gipuzkoan.

    Hamabi barietateSagardo sagarrak barietateasko ditu, baina gaur egunDiputazioak hobesten ditue-nak 12 barietate dira: garra-tzak: Geza Mina, Mikatza etaMozoloa; gazi-garratzak:Errezila, Goikoetxea,Manttoni, Merabi, Moko,Txalaka, Urdin sagarra etaUrtebi Txikia; eta gaziak:Urtebi haundia. Hala ere,sagardogile bakoitzak dubere sekretua sagar nahaske-tan eta bere barietate kuttu-nak ere bai.

    RufinoAkarregi auzoaTelefonoa: 943 55 27 39

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua.

    Laugarren belaunaldia dusagardotegiak.

    Nagusiak: Javier Ansorena.80 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: otsailaren

    3tik martxo bukaera arte.Sagardoa botilan urte osoan

    salgai.

    ZelaiaMartindegi 29 - Telefonoa: 943 55 [email protected]

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGIIZZ

    SSAAGGAARRDDOOTTEEGGII

    MenuaSagardotegiko menua. *Afariak bakarrik

    Hirugarren belaunaldia dusagardotegiak.

    Nagusia: Jose Antonio Gainzerain.150 bat lagunentzat jangela.Txotx denboraldia: urtarrilaren

    22tik apirilaren 29ra (AsteSantuan itxita).

    Sagardoa botilan urte osoan.Erreserba aurretik egin behar da.

    AKARREGI sagardotegia zabalikda berriz ere, 2 urte itxita pasa etagero. Mikel Tapia astigartarrak etaJon Peña zarauztarrak ireki dutesagardotegia, eta ilusioz gainezkadira aurtengo urteari ekiteko.Urtarrilaren 19tik dago zabaliksagardotegia, asteartetik ostiraleragauez, larunbatean eguerdiz etagauez, eta igandean eguerdiz.Sagardotegiko menua eskainikodute, eta bakailoa saltsan ere bai,enkargatuz gero. 100-120 lagunen-tzako lekua daukate.

    Oraingoz txotxera enfokatu nahidute sagardotegia, baina botilan eresalduko dute, nahi duenarentzat.Sagardogintzan hasi berriak izana-gatik, ondo ezagutzen dute mundua,Mikel sagardotegietan txikitatik lanegindakoa baita eta Jon txakolinmundua ezagutzen duena. Gainera,laguntza faltarik ez omen dutela izanesan diote Kronikari: “Rufinok askolagundu digu eta olaizolatarrek erebai. Mari Karmenekin ere primeranmoldatu gara; azkenean sukaldeanaritzeko bera animatu da”. Jon Peña eta Mikel Tapia, Akarregi sagardotegiko nagusiak.

    Akarregi sagardotegia berriz zabalikMikel Tapia Arruabarrena astigartarra eta Jon Peña Salegi zarauztarra dira sagardotegiko

    nagusi berriak. Zabalik dago, asteartetik larunbatera gauez, eta asteburuan eguerdiz ere bai.

    HERNANIK hamabi sagardotegi izangoditu txotx denboraldi berrian: Akarregi,Alberro, Altzueta, Elorrabi, GoikoLastaola, Iparragirre, Itxasburu, Larre-Gain, Olaizola, Otsua-enea, Rufino etaZelaia. Txotx denboraldiari hasiera ema-ten dion ekitaldia hamabi sagardotegihauek antolatzen dute, Udalarekin,

    Berriak ostalari eta merkatari elkarteare-kin, Tolarea kofradiarekin eta Kaxkoauzo elkartearekin batean. Hala ere,

    dagoeneko ateak irekiak dituzte sagar-dotegietako batzuek, beste batzuek gaurbertan hasiko dute txotx denboraldia,eta badira otsailean hasiko direnak ere.Txotx garaia Aste Santura arte izaten danormalean, baina aurten apirila hasieradenez, izango dira apirila bukaera artesagardotegia irekiko dutenak ere.

    .

    Txotx garaia Aste Santura arte edoapirila bukaerara arte izango da.

  • 2007-I-28 igandea

    XT x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    WAZEMANK telebista saioko kide-ek emango diote hasiera gaur, Herna-niko Txotx denboraldiari eta taldekokideak pozik hartu dute berria, MikelLaskurain Wazemankeko kideakKronikari esan dionez. Laskurainbergararra da baina 16 urte daramaz-ki Hernanin, eta Kronikari esan dio-nez, bereziki gustora hartu du Her-nanik egingo dien omenalditxoa;izan ere, bere burua “gero eta herna-niarrago” sentitzen omen du ber-gararrak. Wazemank taldea omen-tzea zergatik izan den galdetuta, Las-

    kurainek dio, telebistan lortutakoarrakasta izango dela arrazoi nagu-sia. Dena dela, Wazemank-ek esketxasko grabatzen omen ditu Hernanin,“eta oso harrera ona egiten diguzue”azpimarratu du: “Plazan, pelukerian,ferreterian, sagardotegian... ia Her-naniko leku guztietan egin duguesketxen bat” dio Laskurainek.

    Wazemank saioak sagardoariburuzko erreferentzia asko egitenditu, eta hori zergatik den galdetuta,Laskurainek dio: “gu sagardotegimunduan asko mugitu izan gara

    beti, eta beste esketxetan bezala,saiatzen gara gure inguruko gauzenerreferentziak erabiltzen”. Hori izanliteke izan duten arrakastaren arra-zoietako bat.

    Wazemank saioan izugarri gusto-ra dago Laskurain, eta espero duluzerako proiektua izatea: “ni mo-mentua gozatzen ari naiz. Gure lane-an inoiz ez da jakiten zer tokatukozaigun hurrena, eta momentua apro-betxatu beharra dago. Lanera pozikjoatea gauza haundia da, eta nimomentu horretan nago”. Mikel Laskurain eta Egoitz Lasa, Hernanin.

    Mikel Laskurain - Hernanin bizi den Wazemank-eko kidea

    «Pozik hartu dugu omenaldi hau, bereziki nik,Hernanin urte asko baitaramazkit”

    HERNANIK gaur egingo du txotxirekiera ofizialeko ekitaldia, eguer-diko 12:00etan plazan, ETB1ekoWazemank programako kideeneskutik. Inguratzen denak Udale-txeko arkupeetan egongo diren bikupeletako sagardo berritik txotxegiteko aukera izango du, eta txori-zo pintxoak ere izango dira auke-ran, sagardoari laguntzeko. Aur-tengoa Hernanik txotx irekiera eki-taldia egiten duen bosgarren urteada, eta orain artekoan jendeak osoondo erantzun izan du. Orain arte-ko lau ekitaldietan hauek izan diratxotxari hasiera emateko arduraizan dutenak: 2003an, Aimar Olai-zola izan zen; 2004an, lizasotarrekireki zuten (Joxe, Sebastian etaBeñatek); 2005ean, Isaak Sala-berria, Karlos Argiñano eta MartinBerasategi sukaldariek; eta iazChillida familiak. Hernaniko 12sagardotegiak, Udala, Kaxko AuzoElkartea, Berriak merkatari etaostalari elkartea, eta Tolarea kofra-diak antolatu dute gaurko ekitaldiaeta txotx denboraldian zehar eki-taldi gehiago ere izango dira,herria girotzeko helburuarekinantolatuak.

    Eguneko piroteknia ikuskizunaTxotx irekieraren bueltan festagiroa izango da gaur Gudarien pla-zan. Wazemank-eko kideek txotxaireki ondoren, ikuskizun hauekizango dira: Mugertza anaien aizko-ra ikuskizuna, Los Incansables txa-ranga, bertsolariak, txalapartariaketa abar. Aurtengo nobedadeetanbat egunez egingo den pirotekniaikuskizuna izango da, Astondoapirotekniaren eskutik. Jendea erruz bildu zen iaz Gudarien plazan, sagardo berritik txotx egitera.

    Txotx irekiera gaur Plazan‘Wazemank’-eko kideek irekiko dute txotxa, eguerdiko 12:00etan.

    Jendeak 2006ko uztak eman duen sagardo berria probatzeko aukera izango du.

    Egi tarauaOTSAILAK 24I. Sagar-Lasterra,herri-lasterketa.Lasterketa zenbaitsagardotegietatikpasako da eta hirigu-nean amaitu, AveMarian.

    MARTXOAK 4II. Sagardo eta Sagarfesta Chillida Lekun.

    MARTXOAK 18Tolarea sagardoKofradiako XII.Kapitulua. Gainerakokofradiak ereHernanin izango diraurtero bezala.

    MARTXOAK 25Bertsotranpak, musi-ka, antzerkia etabertsoak uztartzendituen emanaldia: Andoni Egaña, XabiPaya, Fredi Paia,Ander Lipus eta AitorAgiriano.

    APIRILAK 21Sagardoaren Graziya.Txotx denboraldiariamaiera emateko ibil-bidea, Euskal Herrikobertsolari, abesbatzaeta abeslarien esku-tik. Antzinako koplakberreskuratu nahi diraeta kantu, kopla etabertso berriekin bate-an kantatu.

  • X I2007-I-28 igandea

    T x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

    TabernariekPlastikozko

    basoak erabilikodituzte eta bostgarbitzaile berri

    ibiliko dira

    Tabernariek, Udalak eta

    Kaxko elkarteak zenbait

    erabaki hartu dituzte txotx

    denboraldirako.

    TXOTX denboraldian Hernaninizaten den jende uholdea me-dio, zenbait erabaki hartu dituz-te tabernariek, Udalak eta Kax-ko auzo elkarteak. Horietakobat da txotx denboraldian plas-tikozko edalontziak erabilikodituztela tabernariek. Horrezgain, gaueko 22:00etatik aurreraez dute boteilinik zerbitzatukoeta taberna isterakoan kaleangeratu litezkeen kristalezko on-tziak jasotzeko konpromisoahartu dute. Aurten azpimarratunahi izan dute, akordioarekinbat egin dutela hiru aldeek.

    Ordubete gehiagorako baimenaTxotx denboraldian tabernakisteko orduak aldatu egiten di-ra: ostiral, larunbat eta jai egunbezperetan goizeko 04:30ak arteizango dute tabernek ateak ire-kita izateko aukera, normaleanbaino ordubete gehago.

    Garbitasuna haundituKaleetako garbitasuna manten-tzeko helburuarekin, udalakbost garbitzaile gehiago jarrikoditu kaleak garbitzen. Horrezgain, Udaltzaingo gehiago ereibiliko dira, arauak ondo bete-tzen diren ikuskatzen.

    .

    Tabernak 4:30etan isteko aukeraizango dute ostiral, larunbat eta

    jai egun bezperatan..

    SAGARDOAREN Kultura SustatzekoElkarteak bost urte beteko ditu aurten,martxoaren 16 eta 17an. 2003an hasi etaaurten arte, urterik huts egin gabe izandira kontzertuak Hernanin, eta jendeakgero eta harrera beroagoa egin dielaazpimarratu digute Sagarrondotikelkarteko arduradunek.

    Aurtengo Sagarrondotik berezia daberaz, eta ekitaldiak ere halakoak anto-latu dituzte. Dagoeneko zehaztuta dau-den ekitaldiak martxoaren 16 eta 17kokontzertuak dira, baina izango dira,urteroko bezala: herri-kirolak, sagardoprobaketa eta abar ere.

    12 musika talde 2 egunetanOstiralean eta larunbatean izango dirakontzertuak. Ostiralean, 21:30etatikaurrera: Delorean, Skalariak, The JamesTaylor Quartet, The Bon Scott Band, etaLa Incosciencia del Uoho izango dira.Larunbatean, 21:00etatik aurrera: ZeaMays, Obrint Pas, Atom Rhumba,Maneta de Kamioneta+Raimundo Ama-dor, eta Julieta Venegas. Talde on askoizango dira, bai bertako zein kanpoko.

    Bertakoak 5 izango dira, denak ere eza-gunak, hala nola: Zea Mays, azkenhamarkadan Euskal Herriak ezagutuduen talderik indartsuenetakoa, edoDelorean, gero eta ezagunagoa egiten ariden taldea. Kanpoko taldeetan izar haun-diak izango ditugu Sagarrondotik jaial-dian: Raimundo Amadorrek beste taldegazteago baten hasiera emango du,Maneta de Kamioneta taldearena, alegia.Julieta Venegas berriz, bere purieneanden abeslaria dugu, eta jende asko mugi-tzen duena, joaten den lekura joaten delaere.

    Sarrerak eta informazioaSarrerak berehala izango dira salgai.Hernani inguruan sarrerak eskuratzekoleku hauetan egin liteke: Donostian(Elkar Megadendan, Ttun-Ttunen),Astigarragan (Kizki tabernan), edoUsurbilen (Ardi Beltzan). Informaziogehiago nahi duenak telefonoz lortu leza-ke: 943 332 365; interneten begiratuta:www. sagarrondotik.com; edo e-mailez:[email protected] [email protected].

    Skalariak, Raimundo Amador, Zea Mays eta beste 9 musika

    talde, herri-kirolak, sagardoa etaabar aurtengo Sagarrondotik-en

    Martxoaren 16 eta 17an izango dira kontzertuak,Hernanin, eta aurten ere herri-kirolak Urnietan izango

    dira. Aurten 5 urte beteko ditu Sagarrondotik-ek.

    Skalariak taldeko Juantxo abeslaria, Uvieu-Oviedoko ‘Derrame Rock 05’ kontzertuan.

    K o n t z e r t u a kMARTXOAK 16Delorean: Nazio mailan famalortzen ari diren zarauztarrak.

    Skalariak: 10 urte egin dute nafa-rrek.The James Taylor Quartet:Acid Jazz musika egiten duErresuma Batuko taldeakThe Bon Scott Band: AC/DCkoabeslari zenaren jarraitzaile austra-liarrak. La Incosciencia del Uoho:Extremoduroko kitarra Iñaki Uoho-ren proiektu berria

    MARTXOAK 17Zea Mays: Bilboko Rekalde auzoko-ak fama izugarria lortu dute azkenurteetan.Obrint Pas: Hemen geroz etaezagunago den taldea.Atom Rhumba: azken diskoarenaurkezpen biran dira bilbotarrak.Maneta de Kamioneta+Raimundo Amador: Talde gaz-tearen aurkezpena egingo duRaimundo Amadorrek.Julieta Venegas: Aurtengo iza-rretako bat da mexikarra.

    S a r r e r a kSagarrondotik-eko sarrerak salgaidaude prezio hauetan:

    - Aldez aurretik hartuta: 21 euro- Egunean hartuta: 24 euro- 2 egunetako hartuta: 36 euro.

    Leku hauetan jarriko dira salgai:Donostiako Elkar Megadendan etaTtun-Ttunen, Astigarragako Kizkin,Usurbilgo Ardi Beltzen eta abar.Informazio gehiago: 943 332365

  • 2007-I-28 igandea

    X I IT x o t x d e n b o r a l d i a - G e h i g a r r i b e r e z i a

  • 32007-I-28 igandea

    K I R O L A

    Asteko agenda

    U R T A R R I L A K 3 0 , a s t e a r t e a :Ipuin ordua. Rai Bueno kontalariarekin. Hernaniko

    Udalak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.Biterin, 18:00etan (3-4 urtekoentzat) eta 18:30etan (5-7urtekoentzat).

    Korrika 15. Herri batzordea. Biteri Kultur Etxean, iluntze-ko 19:30etan.

    O T S A I L A K 1 , o s t e g u n a :Pintura Erakusketa. Marivi Diez Aranaren lanak.

    Otsailaren 15era arte zabalik. Arratsaldeko 18:00etatik20:00etara, Biterin.

    Langile Ikastola. Hitzaldia: Heriotza. Hizlaria PatxiIrizar. 3., 4. eta 5. mailako gurasoentzat. Laubidietaniluntzeko 19:00etan.

    O T S A I L A K 3 , l a r u n b a t a :Kaldereroak. Konpartsaren irteera herriko kaleetan barre-

    na. Irteera iluntzeko 21:00etan.

    O T S A I L A K 4 , i g a n d e a :Santa Ageda bezpera. Santa Ageda abesbatzen eta

    taldeen irteera.

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    I. URTEURRENA

    Felixa Eguren Otegi2006ko urtarrilaren 4an hil zen 98 urte zituela.

    Felixaren seme-alaba, biloba, birlobak eta gainerako ahaide-ek urteurreneko meza eskaini nahi diogu eta guztiakgonbidatzen zaituztegu etor zaitezten. Aldez aurretik milaesker.

    Urteurreneko meza, gaur igandea, urtarrilak 28, goizeko 11:00etan,San Joan Bataiatzailearen parrokian.

    Hernanin, 2007ko urtarrilaren 28an

    ESKERTZAAntonio Aldunzin Aguirrezabala

    Orain egun gutxi hil zen- Goian bego -

    Antonioren familiak eskerrak eman nahi dizkizuegumodu batera edo bestera gure ondoan izan zaretenguztiei eta baita elizkizunetara etorri zineten guztieiere.

    ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin, 2007ko urtarrilaren 28an

    LUTXI ESKUDERO ZUBIRI

    KORO eta BERE SENDIA

    Goizuetan, 2007ko urtarrilaren 28an

    Izan zarenagatik

    eta erakutsi diguzunagatik

    ez zaitugu inoiz ahaztuko.

    Mutilen taldeak irabazi eta nesken taldeak berdindu

    F U T B O L A

    GORENGO mailan Hernanik1 eta 0 irabazi zuen atzo Pa-sajesen kontra jokatutako par-tidua. Gola aurreneko zatiansartu zuen Unai Bakerok,ondo entrenatutako jokaldibatekin. Hernani gehiago izanzen atzoko partiduan etanahiz eta sortutako aukeraguztiak ez aprobetxatu garai-pena eraman zuen.

    Taldeko arduradunen hi-tzetan garaipen honekin Her-nanik bigarren postua ziurta-tzeko bidean urrats garrantzi-

    tsua eman du.

    Emakumezkoen ligan bina berdinduEmakumezkoen ligan, Herna-nik bina berdindu zuen Ur-nietaren kontra. Golak Ama-goia eta Itxasok sartu zituzten.

    Entrenatzailearen hitzetanHernanik ez zuen dena emaneta partiduan sartzea kostaegin zitzaion.

    Partidu honekin aurrenekofasea bukatu dute. Datorrenasteburuan igoera faseko par-tiduekin hasiko dira.

    Gorengo mailan atzo Zupipen jokatuko partiduan Hernani nagusi izan

    zen. Emakumezkoen Ligan Hernani ez zen partiduan sartu.

    Gorengo maila

    Hernani 1

    Pasajes 0

    Emakumezkoen liga

    Urnieta 2

    Hernani 2

    S A S K I B A L O I ASaskibaloian aritzeko aukera gaur kiroldegian

    Hernaniko saskibaloi elkarteak entrenamenduakprestatu ditu 1995, 1996 eta 1997 urteetan jaiota-ko neska-mutilentzako. Goizeko 10:00etan hasikodira, kiroldegian.

    B O L AErregularidadeko bigarren tiraldia, gaur Zerainen

    Erregularidadeko bigarren tiraldia izango da gaurZerainen. Bertan ez da faltako Hernaniko bolari-rik. Aurreneko tiraldia joan den astean izan zenAltzako bolatokian.

    G I M N A S I A E R R I T M I K O AKurtso berriko erakustaldia gaur, kiroldegian

    Gimnasia erritmikoko kurtso berriko erakustaldiaizango da gaur kiroldegian. Guztira 75 gimnastekhartuko dute parte: benjamin eta alebinetan,

    banaka eta taldeka; infantil eta kadete mailan,bakarka; jubeniletan taldeka; eta seniorretan,bakarka egingo dituzte saioak. DonostiakoKarmelo ikastetxeko gimnastak ere izango dira.Gaur goizeko 11:00etatik aurrera, kiroldegian.

    E R R E M O N T E ALau partidu gaur Galarretan

    Galarretan lau parti-du jokatuko diragaur. Lehendabizikopartiduan Ibarzabaleta Gazteluk jokatu-ko dute Larrea etaZubizarretaren kon-tra. Bigarrengoan,Agirresarobe etaEizagirrek jokatukodute Juaristi eta San Miguelen kontra. Hirugarre-nean, Zalakain eta Badiolak, Iribarren eta Agirre-zabala izango dituzte aurrez aurre. Jaialdiko azke-neko partiduan Martinez II eta Urkok, Etxeberria IVeta Aizpuruaren kontra jokatuko dute.

    Hernani atzo Zubipen jokatutako partiduan, erasoan.

    Argazkia:Mauricio

    Olite

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, J. Ijurko,E. Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko urtarrilaren 28a, igandea ::: 2.088 zka. ::: www.kronika.net

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 l Autobusak: 943 556662 l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103 FARMAZIAK l Egunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 -943 552941 l Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    IRAGARKI MERKEAK

    Hernani erdialdean pisua dut alokatzeko, 100m2 ditu eta altzariak baditu. Deitu: 699 492 235.

    Emakume euskalduna behar da, goizean 3 orduz lan egiteko, 08:00etatik 11:00etara. Deitu:627 08 49 07

    Taberna alokatu edo saltzen da Etxeberri auzoan, prezio onean. Funtzionamenduan dagoentaberna. Deitu: 616 92 53 96

    Gimnasia orekatua HAURDUNENTZAT eta Masajea eta Erlaxazioa HAURRENTZAT. Sasoiko.Informazioa jasotzeko sarrera librea, ostiraletan 16:00- 18:00. Deitu: 943 33 11 83 - 656 72 14 92

    Pertsona bat behar da tabernan lan egiteko, ahal bada euskaraz dakiena. Deitu: 943 55 26 94Hernaniko taberna batean tabernaria behar dugu ostiral, larunbat eta igandetarako. Deitu

    635 745 503Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua,

    komuna, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15.

    Z I N E A B I T E R I N‘Eragon’ gaur arratsaldeko 19:30etan

    Biterin gaur Eragon filma jarriko dute, fantasia eta abenturazkoa.Eragonek harri dizdiratsu bat aurkitu du basoan, hasieran pentsatukodu harri bitxia dela eta negu osorako jana lortuko duela harriarekin.Konturatuko da harria dragoi arrautza bat dela. Aurkikuntzak berebizitza aldatuko du eta abentura bati ekingo dio, magia eta botereakprotagonista dituena. Arratsaldeko 19:30etan jarriko dute.

    ‘Vecinos invasores’ Haurrentzat Vecinos invasores animaziozko filma jarriko dute gaurBiterin. Udaberria iritsita Verne eta bere lagunak neguko lozorrotikatera dira. Esnatzerakoan konturatuko dira beraien bizilekua hesibatek zeharkatzen duela. Hesiaz bestalde gizakiak bizi dira etamundu berri hori arakatuko dute, eta etekina ere aterako diote.Gaur arratsaldeko 17:00etan jarriko dute.

    Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zenbakia eta telefonoa 7 Gehienez 1.000 karaktere onartukodira 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail honetan esaten direnak.

    Bada garaia: Bai EskolakEuskalduntzeari!Dakizuenez, 2006ko otsailetikmaiatza bitartean Bai EskolakEuskalduntzeari! ekimenaksinadura kanpaina handiaegin genuen. Maiatzaren27an Donostian egin zenmaniFESTAzioan 107.780 he-rritarren sinaduren lorpenapublikoa egin genuen.

    Zalantzarik gabe, eskaerasozial handia gorpuztu ge-nuen eta lan horretan, naziozein herri mailako erakundeeta elkarteen lana garrantzi-tsua izan zen. Honekin bate-ra, herritar askok eta askokkanpaina bultzatzeko egin

    zuten lana ere azpimarratubehar da.

    Eskaera handia gorpuztuarren, iazko egoera ez daaldatu. Hots, gaur gaurkoz,Euskal Herriko 3 ikasletik 2ez dira euskaldunduko etahorrexegatik, sinadura kan-painaren dinamikari segidaematea beharrezkoa dela de-ritzogu. Gorpuzturiko eskae-ra handiari jarraipena emannahi diogu beraz.

    Hau dela eta, batzarraantolatzeko asmoa dugu. Ba-tzarrean bi gai nagusi aztertunahi genituzke: batetik, egoe-raren gainean azterketa elkartrukatu eta lorturiko sinadu-

    ren kudeaketaren berri emannahi dizuegu. Honi loturik,administrazio ezberdinekinegindako bileren berri eman-go genizueke. Bestetik, egoe-ra zein den ikusirik, mobili-zazio dinamika baten propo-samena aztertu nahi duguguztion artean.

    Gaiaren garrantzia ikusi-rik urtarrilaren 31n 19:00etanBITERI KULTUR ETXEAnburutuko dugun batzarreragerturatzeko gonbite irekialuzatu nahi dizuegu.

    Imanol Beroitz, Bai EskolakEuskalduntzeari! ekimeneko kidea

    Santa eskean ariko dira herritarrak Kaxko eta auzoetan, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan

    Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, makilahartu eta Santa eskean ibiliko dira herriko ikaste-txeko ikasle, irakasle, eta auzotarrak, urteetakoohiturari eutsita. Datorren astean entsaioak izango

    dira. Ereñotzun entsaioak bihar astelehena etaostiralean izango dira, arratsaldeko 20:30etan, Ur-mia elkartean. Santa Ageda bezperan auzokobaserrietan barrena ibiltzen dira kantuan.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Zerua laino gutxirekin egongoda. Tenperatura maximoakgora egingo du, baina goizal-dean izotza botako du.

    (eus

    kalm

    et)Eguraldiak ez du aldaketarik

    izango. Goizean izotza etaeguerdi aldera eguzkitsua izan-go dugu. Tenperaturak goraegingo du eta 10ºC inguruan ibi-liko da maximoa.