udalberriak 176 - irailak 2015

14
Balmasedako Udalak enpresa- proiektuak sortu eta martxan jartzeko diru-la- guntzak emango ditu. 4. orr. Ondareari buruzko Europako Jardu- naldiek “etxea” izango dute oina- rrizko gaitzat eta bisita gidatuak eta hitzaldiak egongo dira. 9. orr. Irailaren 5ean ikasturte berriko lehenengo Osoko Bilkuraren ohiko bilera egin zen eta gai interesgarriek osatu zuten gai- zerrenda. 6. orr. FAMILIEN EKONOMIEI LAGUNTZEN FAMILIEN EKONOMIEI LAGUNTZEN DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - IRAILA 2014 - 176. ZK.

Upload: balmaseda-udalberriak

Post on 21-Jul-2016

234 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Balmasedako Udal Aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Balmasedako Udalak enpresa-proiektuak sortu eta martxan jartzeko diru-la-guntzak emango ditu. 4. orr.

Ondareari buruzko Europako Jardu-naldiek “etxea” izango dute oina-rrizko gaitzat eta bisita gidatuak eta hitzaldiak egongo dira. 9. orr.

Irailaren 5ean ikasturte berriko lehenengo Osoko Bilkuraren ohiko bilera egin zen eta gai interesgarriek osatu zuten gai-zerrenda. 6. orr.

FAMILIEN EKONOMIEI LAGUNTZENFAMILIEN EKONOMIEI LAGUNTZEN

DoAKo ALEA - ALE KoPUrUA: 4.200 - GUrE UDALArEn inForMAZioA - 12. UrTEA - irAiLA 2014 - 176. ZK.

Page 2: Udalberriak 176 - Irailak 2015

LaburkiUdalBerriak2

GiZArTE EKinTZA

65.000 EUro FAMiLiEn EKonoMiEi LAGUnTZEKo

Balmasedako Udalak 54.500 euro erabiliko ditu gure herriko familia-ekonomiei diru-laguntzak emateko. Zazpi laguntza mota izango dira, eta elkarrekiko bateragarriak izango di-ra. Kopuru horrez gain, 10.500 euro xedatuko ditu presazko beharrizanei aurre egiteko, eta zenbateko hori zu-zeneko emakidaren bidez banatuko da. Laguntza horiek Balmasedan erroldaturik dauden pertsonek eta familia-unitateek jaso ditzakete, bal-din eta baliabide ekonomiko bereziak badute. Onuradunak udal erroldan gutxienez hiru urtean erroldaturik egon beharko du, etenik gabe, eta la-guntza-eskabidean adierazten duen egoitzan eduki beharko du bere be-netako egoitza. Laguntza emateari doakionez, edozelako diru-sarrerak eskuratzen dituzten familiako kide guztien errentak batuz zenbatetsiko da familiaren errenta. 2013. ekital-dikoak konputatuko dira, eta familia-buru bakoitzaren errenta ezin izango da izan 13.000 eurotik gorakoa. Mu-ga hori honela biderkatuko da: hiru-garren kidea dagoenean, bider 1,2; laugarren kidea dagoenean, bider 1,3; eta bosgarren kidea dagoenean (edo hortik gora), bider 1,4. Guraso bakarreko familia-unitateei dagokie-nez, 16.000 eurokoa izango da fami-liaburuaren gehieneko sarrera-ko-purua. Pertsona eskatzaileek ezin izango dute balio nabarmeneko ondasunik eduki, salbu eta ohiko etxebizitza, ga-rajea eta trastelekua. Halaber, es-kabideak aurkezteko eta ebazpenak

emateko epea amaitzen den datan udal zerga eta tasa guztiak ordaindu-rik eduki behar dituzte. Eskabideak, behar bezala bete ondo-rik, Udaletxeko Erregistro Nagusian (lehenengo solairuan) aurkeztu ahal izango dira, azaroaren 3ra arte.

oHZ ordaintzeko laguntzak Diruz lagundu daitekeen gastua aribideko ekitaldiko Ondasun Hi-giezinen gaineko Zergaren ordaina-giriari doakion gastua soil-soilik izan-go da, hau da, eskatzailearen ohiko egoitza den higiezinari dagokion zer-garen gaineko gastua. Baldin eta errentaria bada, maizterrak arestion aipatu den ordainagiriaren zenbate-koa jasanarazten diola egiaztatu be-harko du. Eskatzaile bakoitzak jaso dezakeen laguntzaren zenbatekoa, gehienez, ordainagiriaren zenbate-koaren % 90 izango da, eta 200 eu-roko muga ezarriko da familia-unita-teko.

Euskara ikastea HABEk homologatutako euskaltegi publiko edo pribatuetan 2013-2014. ikasturtean euskara eskolak hartu di-tuzten pertsonek eskuratu ahal izan-go dute laguntza hau, beharkizun orokorrak betetzen badituzte. Ezin izango dute laguntzaren onura jaso baldin eta Hizkuntza Eskola Ofiziale-tan ikasi badute edo IRALE edota HAEE bezalako programa berezien

bidez egin badute, ez eta, besterik ga-be, ikastaro horiek egiteko beren en-presen diru-laguntzak jaso izan badi-tuzte ere. Eskabideak baloratze aldera kontuan hartuko da ikaslea, gutxienez, ikasta-roko eskola-orduen % 90era joan iza-na eta ikastaroan zehar egiten diren urrats-azterketa edo azterketak gain-ditu izana. Halaber, ikasturtearen aprobetxamendu egokiari dagozkion ziurtagiriak ere kontuan hartuko dira. Diru-laguntzak interesatuak ordain-dutako matrikula-gastuen % 40 esta-li ahal izango ditu, % 60 Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzako edo Ba-txilergoko ikasleen kasuan, edo % 70 haurrekin hagitz loturik dauden pertsonen kasuan. Baldin eta es-katzaileak ikastaro bat baino gehia-go egina badu, zenbatekorik handie-na duen ikastaroa baino ez da kon-tuan hartuko.

Kirolerako materialak eta eskolarako jantziak Pertsona onuradunek Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulaturik egon behar dute. Zenbatekoa, gehienez, 50 eurokoa izango da Haur Hezkuntzan matriku-latzen den mutiko edo neskato bakoitzeko; 20 eurokoa, baldin eta fakturen guztirako zenbatekoa Bal-masedako txikizkako merkataritzare-kin bat ez badator; 120 eurokoa, Haur Hezkuntzan matrikulatzen den mu-

Balmaseda TelebilbaoenPasa den abuztuaren 29an Telebil-baoko kamerek bisitatu gintuzten Balmasedari buruzko erreportaje bat egiteko. Alde Zaharreko Korre-ria kalea eta San Severino Plaza, Zubi Zaharra, Martin Mendia pa-sealekua, “La Encartada” txapel museoa, Kolitza mendia eta eltxe-karia izan ziren aukeratutako pun-tuak. Matiltxu Ugaldek, Lolita Va-llek, Begoña de Ibarrak, Jagoba Guëmesek, Alvaro Fernandezek eta Jose Angel Saratxagak bazter eta ohitura horien garrantziaren inguruan hitz egingo digute, Enkarturreko Jorge Gomezekin batera. Programak ”Bizkaia Udan” du izena eta hurrengo egu-netan ikusteko aukera izango du-gu.

Balmasedar petoaZure ustez aurten nork merezi du Balmasedanísimo/a ohorezko titu-lua? Hiriaren eta bere biztanleen mesedetan zerbait egin duen edo egiten ari den norbait izan behar da. Orrialde honetan bertan agertzen den kupoia bete zure hautagaiaren izenarekin eta era-man ezazu gutunazal itxi baten udaletxera edo Kultur Etxera urriaren 15a baino lehen. Hauta-gaitzak aztertu ostean, Gobernu Batzarrak amaierako erabakia hartuko du, datorren urriaren 23an ezagutuko dugularik.

NANNire proposamena:Pertsona edo taldea

BALMAsEDAr PEToA 2014

Proposamena nork egiten duen: izen abizenak

Page 3: Udalberriak 176 - Irailak 2015

65.000 EUro FAMiLiEn EKonoMiEi LAGUnTZEKo

Laburki

3Iraila 14

Balmasedan hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterlana Gure Hiribilduan hutsik dauden etxebizitzetan gizarte-alogera bizkortzeko diagnostiko-azterla-na eta arlo horretan esku hartze-ko proposamena gauzatuko ditu Udalak. Ondoko hauek dira az-terlanaren helburuak: alde bate-tik, Balmasedan Eusko Jaurla-ritzaren etxebizitza-programen funtzionamendua hobetzea, eta bestetik, etorkizunean alogera bizkortzeko udal programa baten oinarriak jartzea. Ataza hori burutzeko ardura izango duen enpresa Urbania ZH Gestión, S.L. izenekoa da, eta horretarako Bal-masedako pertsona bat kontrata-tuko du aurtengo laugarren hiru-hilekoan. Toki administrazioak eraikita dauden etxebizitzak erabiltzea sustatzen ahalegintzeak zenbait onura dakartza, argi eta garbi, bai ingurumenaren iraunkorta-sunari dagokionez (egun badau-den eraikinak hobeto baliatuz, eraikin berriak egin behar izan barik) eta bai gizarte-arloari eta eremu ekonomikoari doakienez ere. Azkeneko gai honi jarraiki, alogeran har daitezkeen arren ar-lo pribatuak merkaturatzen ez di-tuen etxebizitzak aztertuko dira. Proiektu honen faseetako bat elkarrizketen bidez eta etxebi-zitzetara bana-banako bisital-diak eginez gauzatuko da; horren xedea gure eraikinen eskaintza-ren egungo benetako egoera ezagutu eta kasu bakoitzean aukerarik onena eskaini.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea 2014. urteko bigarren seihile-koari dagozkion Gizarte Larrial-diko Laguntzak (GLL) eskatzeko epea urriaren 1ean hasiko da, eta hil horren 31n amaituko (biak barne). Interesatuek aurre-tiazko hitzordua eskatu 946102491 telefonoan edo Uda-letxeko Bulego Nagusietara joanda (galdetu Angélicaz).

tiko edo neskato bakoitzeko; 50 eu-rokoa, baldin eta Balmasedan erosi ez bada. Gure Hiribilduko ikastetxee-tako Gurasoen Elkarteek ematen di-tuzten fakturak txikizkako merkata-ritzakoak direla ulertuko da. Zenbatekoek ezin estali izango dute egindako gastuaren % 10a, bai la-guntza hau soilik eskatzen denean eta bai zenbait erakunderi antzeko la-guntzak eskatzen zaizkienean ere.

Teilatuak, fatxadak eta atalondoak Higiezinen kokapenaren arabera, ba-besten diren jarduketak birgaikuntza integratutzat edo isolatutzat jo ahal izango dira. Kalifikazio hori Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak emango du; Udalaren laguntzen on-doreetarako, berriz, teilatuaren, fa-txaden eta irisgarritasuna hobetzen duten atalondoen zaharberrikuntza integralerako obrak baino ez dira kontuan hartuko (% 9ra arte bir-gaikuntza integratua denean eta % 4,5era arte birgaikuntza isolatua de-nean); halaber, ondoko hauek ere kontuan hartuko dira: fatxadak pin-tatzeko materialen kostuak, herri ja-baria aldamioekin eta eraispeneko hondakin-edukiontziekin atzemateak eragiten dituen kostuak (30 euro edu-kiontzi bakoitzeko eta 7 egun edo za-tikiko, 150 euroko mugarekin eta 60 euroko mugarekin aldamioko 10 m²ko eta 15 egun edo zatikiko, 300 euroko mugarekin) eta fatxadak eta teilatuak birgaitzeko proiektu tek-nikoen idazketa eta obra-zuzenda-ritza (% 50era arte, 300 euroko mu-garekin). Laguntza horiek eskatzaile bakoitzaren partaidetza-kuotaren muga kontuan harturik emango dira. Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira, baldin eta obra egoitza fiskala Balmasedatik at duten enpresek eskatzen badute.

Bainuontzia kendu eta dutxaontzia jartzea Eskatzailearen ohiko etxebizitzan 2014. urtean zehar eta laguntzak aur-kezteko epea amaitu aurretik egiten diren obrak burutzeko diru-laguntzak emango dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez, bainuontzia kendu eta dutxaontzia jartzeak eragi-ten dituen gastu guztien % 20 izango da, baldin eta gastuok fakturen bidez egiaztaturik badaude; diru-laguntza-ren gehieneko muga 300 eurokoa izango da. Aurkezten diren eskabideek kreditua gaindituz gero, ondoko prelazio-or-dena hau ezarriko da: lehenik, mugi-men-arazoak dituzten minusbalia-tuak (% 33eko edo hortik gorako eta % 65etik beherako minusbalio-gra-dua onartu zaien pertsonak, baldin mugimen murriztuko gabezia-egoeran badaude, eta % 65eko edo hortik gorako minusbalio-gradua du-tenak); bigarrenik, mugimen-arazorik ez duten pertsona minusbaliatuak; eta azkenik, erretiratuak. Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira, baldin eta kasuan kasuko obra egoitza fiskala Balmase-datik at duten enpresek eskatzen ba-dute.

igogailuakLaguntza horiek ondoko erkidego-obrak finantzatzeko emango dira: igogailurik inoiz izan ez duten eta 15 urte baino gehiago dituzten eraikine-tako baterako elementuetan igo-gailua instalatzeko irisgarritasun-obrak. Eusko Jaurlaritzaren Etxebi-zitza Sailak laguntza eman dien obrak baino ez dira diruz lagunduko, baldin eta laguntzaren pertsona onuradu-nek obrak hasteko, burutzeko eta obraren amaiera agiri-sorta aurkezte-ko epeak betetzen badituzte. Diru-laguntza, gehienez, igogailua

jartzeak eragiten dituen gastuen % 20koa izango da (beti ere faktura aur-keztuz), eskatzaileak higiezinean duen partaidetza-kuotaren arabera. Diru-laguntzaren gehieneko muga 300 eurokoa izango da. Eusko Jaurla-ritzak babestutzat lehendik jotzen di-tuen etxebizitzetan igogailuak insta-latzeko proiektuen idazketa eta zu-zendaritza alorreko kostuaren % 50era ere igo daiteke zenbateko hori, 300 euroko gehieneko muga berbera-rekin. Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira, baldin eta kasuan kasuko obra egoitza fiskala Balmase-datik at duten enpresek eskatzen ba-dute.

Pertsona langabetuen joan-etorriak prestakuntza arloko jarduerak gauzatzeko Lanbidek onetsirik eta homologaturik dituen lanbide arloko prestakuntza-rako jarduerak burutu nahi dituzten eta horretarako joan-etorriak egin behar izaten dituzten pertsona langa-betuei ere laguntza eman nahi die Udalak. Diru-laguntzaren gehieneko kopurua 6 eurokoa izango da egu-nean, eta gehieneko zenbatekoa 240 eurokoa izango da ikastaro bakoitze-ko, ikastaroaren iraunaldia gorabehe-ra. Joan-etorrietako kilometroak or-dainduko dira (gehienez 60 kilometro eguneko). Arestion aipatu diren laguntza horien guztien emakida aurrekontu-gor-dailutze aski izatearen baldintzape-koa izango da. Baldin eta aurreikusi-rik dagoen aurrekontu-kreditua es-kabide guztiei jaramon egiteko aski ez bada, eskabideen hainbanaketari ekingo zaio.

Page 4: Udalberriak 176 - Irailak 2015

LaburkiUdalBerriak4

LAnA

EnPrEsA-ProiEKTUAK sorTU ETA ABiArAZTEKo DirU-LAGUnTZAK

Udal lan-burtsa Enplegu Arloak dei egiten die Uda-leko lan-burtsan parte hartu edo beren curriculuma eguneratu nahi duten pertsona guztiei. Horreta-rako, Enkartur eraikineko azken solairura joan daitezke, hots, Be-hargintzaren bulegora (Irenez gal-detu). Informazio gehiagorako, deitu 946801002 telefonora.

Berriro zabaldu da oinezko eta ibilgailuen aldiberekotasuna kaleetanIrailaren 8an berriro zabaldu zen Herrigune Historikoko kaleetan oi-nezko eta ibilgailuen aldibereko-tasun-sistema, udan gelditurik egon ondoren. Aldiberekotasune-rako ordutegia ondokoa dela go-gorarazten dizuegu: astelehenetik ostegunera 6etatik 20etara, eta ostiraletan, berriz, 6etatik 16eta-ra. Pío Bermejillo kalera Foru Pla-zatik sartzen da, eta Aldapa kale-ra, ordea, Udaletxe ondoan da-goen sarreratik. Era berean, pilo-nak zabalik egongo dira zama-la-nak egiteko bakarrik astelehenetik ostiralera 9etatik 12etara. Hedegi-le kalera San Severino plazatik sartuko da, eta irteera Foru plazan egongo da, garajeetako jendea-rentzat salbu. Pío Bermejillo kale-rako sarrera Foru kalean egongo da eta San Severino plazan irteera. Aldiberekotasun-sistemarako txartelak eskuratzeko eskabideak Udal Idazkaritzan egin behar dira (Udaletxeko lehen solairuan). Bi-deak oinezkoentzat egiteari buruzko argibide gehiago eskura-tu nahi izatekotan, badago hirita-rren zerbitzurako telefono-zenba-ki bat: 946 801 002 (galdetu Na-gorez).

Horkasitas Jauregiko LorategiakHobekuntza asko egin ostean (bankoak jartzea, tartean), Horka-sitas Jauregiko lorategiak jendea-rentzat zabalik daude jada. Egu-nero irekiko dira 9:00etatik 21:00etara.

Uda erdialdean, argazkian ikus dezakegun olana jarri zen Torre kaleko “Etxe Urdin” esan ohi diogun eraikina erauzi osteko gune irekian. Enkarterri Design enpresak inprima-tu du olana. Trameinsa arduratu da bastidoreaz, salbu eta beheko parteaz; izan ere, atal hori Udalaren Obra Brigadak fa-brikatu du, material birziklatuak erabiliz. Azken batean, talde-lana izan da, efektu bisual eta estetiko eder hori eragitea erdietsi duena.

Irailaren hasieran lekualdatu da taxien geltokia La Torre eta Santo Domingo lotzen dituen kalera (Ercoreca supermerka-tuaren albo batean). Alde horretan, zamalanak egiteko es-parrua zegoen lehen; orain, zamalanak egiteko esparrua egokitu da elizaren atzealdean.

olana Etxe Urdinean Taxi geltokiaren lekualdaketa

2014. urtean enpresa eta inbertsio arloko proiektuak sortu eta martxan jartzeko diru-laguntza deialdia abia-razi du Balmasedako Udalak, lehen aldiz; laguntza horiek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira. Eskabideak Udaletxeko Sarrera Erre-gistroan (lehenengo solairuan) aur-keztu behar dira abenduaren 26ra arte. Eskabideoi buruzko ebazpenak erregistro-ordena zorrotzaren arabe-ra emango dira, baldin eta eskabi-deak behar bezala beteta badaude eta espedientea osorik badago; eba-zpenok zainpeturik dagoen aurre-kontu-muga bat izango dute: 40.000 euro. Agiri-sorta osagarria behar iza-nez gero, agiri-sorta osoa jasotzen den eguna hartuko da sarrera-da-tatzat. Pertsona ekintzaileek 2013ko urtarri-laren 1a baino lehen Balmasedan

erroldaturik egon behar dute, eta Lanbiden langabetu gisa inskribatu-rik egon. Halaber, ezin dute egikaritu-rik eduki Jarduera Ekonomikoen gai-neko Zergan agertzen den multzo be-reko jarduerarik jarduerako altaren dataren aurre-aurreko 18 hilabeteko epealdian. Beharkizun hori berdin balio du pertsona eskatzailearentzat zein ekintzailearekin bigarren gradu-ra arteko odol-ahaidetasuna duten pertsonentzat edota bizikidetza-uni-tate berekoak diren pertsonentzat, salbu eta belaunaldien arteko errele-boak gertatzen diren kasuetan. Diru-laguntzen muga 3.000 eurokoa da, eta gehieneko kopurua in-bertsioaren % 75a izango da. Sozie-tatearen helburua den jarduerarekin zuzenean loturik dauden gastueta-rako emango da diru-laguntza, bal-din eta jarduerok gainerako pertso-

nei lagatu ez bazaizkie (prestazioare-kin zein prestaziorik gabe) eta enpre-sa eskatzaileak berak fabrikatutako gastuak ordaintzeko ez bada. In-bertsio horiek 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 26ra arte egin-dakoak izan behar dute. Diru-laguntza hau bateragarria da beste erakunde publiko zein pribatu batzuk kontzeptu berengatik ematen dituzten beste laguntza batzuekin. Dena den, ezin izango da faktura be-ra aurkeztu Udalak sustatzen dituen beste laguntza batzuen deialdietan. Interesatuek Enkarturren azken so-lairuan dagoen Behargintzaren Bule-gora jo dezakete oinarri osoak esku-ratzeko edota beren zalantzak ar-gitzeko, edo bestela, 946801002 te-lefono-zenbakira deitu (galdetu Ire-nez).

HiriGinTZA

Balmasedako inguruneak iradokitutako diseinua

Leku berria taxi geltokirako

Page 5: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Laburki

5Iraila 14

igerilekuetako zelaia ireki daUdal igerilekuetako zelai handia irekita egongo da irail osoan ze-har. Betiko sarbidea erabili be-harko da eta ordutegia igerile-kuen berbera izango da.

santa Clara parkea behar bezala ez erabiltzeaSanta Clara parke tematikoko atrakzioetako bi apurtu egin dira ez direlako behar bezala erabili. Ti-rolina eta zabuko saskia dira apur-tu direnak. Parkean argi adierazita dagoen bezala, 1-14 urte bitarte-koek erabil dezakete eta ez nagu-siek. Hori ez errespetatzeagatik apurtu direla uste da. Udalak konpondu egingo ditu baina be-rriz ez gertatzea espero da, hau-rrek espazio honetan gozatzen ja-rrai dezaten.

GraffitiakBerriz ere graffitiak agertu dira Balmasedako leku desberdinetan (El Castillo eta El Cubo kaleetan, bidegorrian, alde zaharrean, etab.). Batzuetan eslogan poli-tikoak ageri dira eta beste batzuk fatxadak zikintzeko baino ez dira egin. Graffitiak egitea arau hauste larria dela eta 1.500 eurorainoko isuna dakarrela gogorarazten di-zuegu.

Pinu-beldarraren kontrako fumigazioa Izurria nahikoa zabalduta da-goenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Udalerrian pinudiak dauden gu-neak fumigatuko dituzte irail ho-netan zehar, pinu-beldarrak eragi-ten duen izurrite horren aurka egi-teko. Horretarako, helikopteroa erabiliko da, eta B Dimilin subs-tantzia oliotsua eta Belthirul F bakterioa baliatuko.

Zabuko saskia

Eusko Jaurlaritzak zenbait aldaraz-pen abiarazi ditu Eraikinen Azterketa Teknikoak (EAT) araupetu dituen de-kretuan. Horrela, ondoko beharkizun hau sartu da: Udalean EAT aurkeztu behar izatea, bai 50 urtetik gorako egoitza-eraikinei dagokienez, bai za-harberrikuntzarako diru-laguntzak eskatzen dituzten etxebizitzei doa-kienez, dena delarik horien eraikuntzaren antzinatasuna. Baldin eta teknikariek beren beregi adieraz-ten badute, akatsak ongitzeari buruzko txostena ere aurkeztu behar izango da. Horrenbestez, 2017ko ekainean 50 urte betetzen duten eraikinek 2018ko ekaina baino lehen aurkeztu

beharko dute txostena. Lehenengo fase hau bukatu ondorik, 50 urte be-tetzen doazen eraikinek urtebeteko epea izango dute arestion aipatu den txostena aurkezteko. Txostenak ha-mar urteko baliozkotasuna izango du, egiten denetik aurrera zenbatzen hasita; beraz, ikuskapena aldiro egin beharko da. Epealdi horretan, eraiki-nek Erabilera eta Mantentze Plana izango dute, EAT egitearen ardura duten profesional teknikoek idatzia. Bestalde, eraikin osoaren irisgarrita-sunaren eta energia-eragingarrita-sunaren alorretako baldintzei buruzko datuak jaso beharko dira txostenean.

Eraikinaren adina honako agiriak aurkeztuz egiaztatu behar da, lehen-tasun-ordena honen arabera: eraiki-naren lehen erabilerako lizentzia, obra-bukaerako ziurtagiria, obra-li-zentzia edo, azkenik, katastroan edo eraikin-erroldan agertzen den data adieraziz. EAT arkitektoek edo apare-jadoreek idatzi behar dute. Hala ere, energia-eragingarritasunaren gaine-ko ziurtagiria ingeniariek edo inge-niari teknikoek sinatu ahal izango dute. Prezioa profesional bakoitzak ezarriko du. EATri buruzko informazio osoa www.euskoregite.com web orrialdean ikus daiteke.

Aldaketak Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) dekretuan

Partiden denboraldia amai-tuta, uztailaren amaieran ezarri ziren azken jesarle-kuak Balugako futbol-ze-laian. Dagoeneko bukatu da zelaiaren birmoldaketa. Tri-buna nagusi berria jarri da, aurrekoa baino maila eta jesarleku gehiago dituena; altzairu galbanizatuzko hor-ma berria altxatu da soropi-laren inguruan eta bainuge-lak nahiz aldagelak konpon-du dira.Udaleko obra lantaldeak, berriz, jesarlekuak ezarri di-tu eta bestelako obrak egin ditu zelaian.

Jesarleku gehiago Balugako zelaian

HiriGinTZA

Udalak kexa asko jaso ditu hiriko bizilagun batzuek beren gauza handiak edukiontzi arruntetan uzten dituztelako. Edukiontzia ez da altzariak, koltxoiak eta antzeko ele-mentu handiak uzteko leku aproposa. Horretarako udalak elementu handien bilketa-zerbitzua jarri du abian balma-sedar guztientzat, 665738196 telefono zenbakira deituz.

Astearte goizetan egingo da bilketa baina interesdunak egun horretan ezin badu, enpresak ordutegi berezia es-kainiko dio. Bestalde, Virgen de Graciako 17. zenbakiko gune berdean ere utz daitezke mota horretako hondaki-nak, asteko edozein egunetan 10:00etatik 14:00etara. Eta Garbigunean, nola ez.

Elementu handien bilketainGUrUMEnA

Jasarleku berriak

Page 6: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Laburki6

Hurrengo osoko Bilkura Hurrengo Osoko Bilkura aza-roaren 7an (ostirala) egingo da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Are-toan (1. solairuan). Batzarra goi-zeko 9:00etan hasiko da.

Auzotarren kexak txakur-gorotzak direla eta Uda honetan, Udalak ingurumen-zaintzailearen eta auzotarren hainbat kexa jaso ditu, kalean txakur-gorotzak nonahi egon izan dira eta. Berriro ere gogora-razi nahi dugu gorotzok batzea jabeen ardura dela, eta higiene hutseko betekizun zibikoa da ho-ri. Berdeguneetan ere batu egin behar direla azpimarratu nahi du-gu, zeren neskatoek eta mutikoek berdeguneotan ibiltzen baitira olgetan, eta hori arriskutsua da osasunerako. Animalien ukantza eta babesa araupetzen duen Udal Orde-nantzan 601,01 eurora arteko isuna jartzen zaio animalion kakak batzen ez dituen pertsona-ri; horrezaz gainera, Udalak badu egun urratze mota hori behatze-ko ardura duen pertsona bat. Au-rrerantzean ez isunik ez halako zerbitzurik behar ez izatea espero dugu, gure kaleetako garbita-sunarren eta balmasedar guztien osasunarren.

Auzibideak abiaraziko dira kalean pixa egiteagatikBide-garbiketako ordenantzak aurreikusitakoaren arabera, 750 euroko isuna jarriko zaio kalean pixa egiten duenari. Dagoeneko hainbat auzibide abiarazi dira horren inguruan. Garbi eta osa-suntsu manten dezagun Balma-seda denon artean.

UdalBerriak

osoKo BiLKUrA

irAiLArEn 5EKo oHiKo osoKo BiLKUrAIrailaren 5ean, Balmasedako Udala-ren Ohiko Osoko Bilkura izan zen eta, bertan, intereseko hainbat gai jorra-tu ziren.Uztailaren 4ko bilkuraren akta aho batez onartu zen eta, horren ondotik, botoen korrelazio berdinaz onartu zen Finantza-erakunde laguntzai-leei buruzko udal araudia, zergak eta zuzenbide publikoko tokiko beste sarrera batzuk biltzekoa. Horrela, udalaren diru-bilketaren moderniza-zioaren barruan, araudia aurkeztu da Balmasedan sukurtsala daukan zei-nahi finantza-erakundek Balmase-dako Udalaren laguntzailea izateko aukera eduki dezan, diru-bilketaren prozedurari dagokionez. Araudi ho-rren bidez, zerga eta tasen ordainketa erraztu nahi diegu herritarrei; horre-tarako, erakundeek Balmasedako biztanleei eskaintzen dizkieten tres-nak baliatu eta horien artean aukera-tu ahal izango dituzte: eskudirutan, kutxazainean, Internet bidez… Era berean, jasotzen diren sarreren iden-tifikazioa erraztuko da eta udalean bertan ordaintzeko modua eskainiko da (ordainketa-atebidea udalaren webgunean edo Diru-bilketan, non laster saltokiko terminala jarriko den

ordainketa txartel bidez egin ahal izateko).Halaber, aho batez onartu zen Santo Domingo 30eko Jabekideen Erki-degoaren eskabidea, EIOZ (eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga) zergaren hobaria emateko. Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga arautzen duten zerga ordenantzetan xedatu-takoari jarraiki, kuota osoaren % 90aren hobaria aitortzen zaie Udala-ren Osoko Bilkurak interes berezikot-zat edo udal onurakotzat adierazten dituen obrei, adierazpen hori bi-dezkotzen duten inguruabarrak ger-tatuz gero. Kasu honetan, inguruabar berezia da eraikuntzak ez daukala ibilgailuentzako sarbide normaliza-tua eta, horren ondorioz, obrak gainkostua dauka.EH Bilduren abstentzioz eta Osoko Bilkuran ordezkaritza duten gaine-rako alderdien aldeko botoz, María Begoña Beraza Herreroren es-kabidea onartu zen. Eskabide ho-rren xedea izan da 127 mendiko 10. lurzatia Gisela Fernández Beraza ala-baren izenean jartzea.EH Bilduren eskariz, osoko bilkuraren bigarren zatian, 459/14 eta 503/14

Alkatetzaren Dekretuak aztertu zi-ren. Lehenengoaren bidez, Balmase-dako Udalak diru-laguntza esleitu zion Taubal elkarteari zezen-ikuskizu-na antolatzeko Karmen jaietan; biga-rrenaren bidez, Balmasedako etxebi-zitza hutsen gaineko azterketa egin eta gizarte-alokairua sustatzeko ekintzak proposatzeko azterlana kontratatu zen. EH Bilduk kontrako iritzia eman zuen esleitutako diru-la-guntzaren inguruan eta azterlana en-presa pribatu batek egitearen aurka azaldu zen.Eskari-galderen ondotik, EH Bilduk presako mozioa aurkeztu zuen Fran-tziako funtzionarioek Rubén Rivero Balmasedako herritarrari egindako jazarpena eta erasoak salatzeko. Ora-in dela gutxi, 7 urteko kartzela-zigo-rra ezarri diote Rubén Riverori. Presa-ko izapidea aho batez onartu zen. Ha-la ere, mozioa dela eta, EAJ eta CLI abstenitu ziren, Sozialisten Taldeak aurkako botoa eman zuen eta EH Bil-duk ados egon zen.

Gogorarazi nahi dizuegu osoko bilku-ren bideoak osorik ikus daitezkeela udalaren webgunean: www.balma-seda.net.

omenaldia José ignacio Llagunori

Joan den uztailaren 16an, José Igna-cio Llaguno apaizak omenaldi hunki-garria jaso zuen bere apaizgintzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta. Apaiz balmasedar hau San Juan Plazaren aurrean jaio zen duela 83 urte, eta 20 urterekin abade izate-

ko deia jaso zuen. San Severino elizan egindako omenaldi-mezaren ondo-ren, otordua eskaini zuten; otordu horretan izan ziren pertsona guztiek iragan-garaiak eta abadetzako 50 ur-te hauetako istorioak gogoratu ahal izan zituzten. Álvaro Parro alkateak

gure Hiribilduaren logotipoa duen intsignia eman zion, egun horren oroigarri; horrezaz gain, ohorezko aurreskuan dantzariarekin batera jardun zuten txistularietako bat ere izan zen alkatea.

Llagunok oroitzapenezko plaka hartzen du

ELiZA

Page 7: Udalberriak 176 - Irailak 2015

LaburkiIraila 14 7

Txiki-Parka bueltan daDatorren urriaren 6an Txiki-Parkak ateak irekiko ditu berriz ere, udako oporrak hartu ostean. Dakizuenez, udal zerbitzu hau as-telehenetik ostiralera egongo da irekita (urtebetetzeetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Zure urte-betetzea ospatu nahi baduzu, denboraz jakinaraz iezaguzu. Ho-rrela, eguna gordeko dizugu.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos zahar-etxean León Trucíos zahar-etxeak egonal-di iraunkorrerako zaharren egoitzaren zerbitzua osatzen du-ten beste zerbitzu batzuk es-kaintzen jarraitzen du. Horrela, al-di baterako sartzeko aukera ez ezik (ekimen honek oso harrera ona jaso du), lo egiten geratu ga-be sartzea ere eskaintzen da. Eki-men horrek eskaintzen diren zer-bitzu guztiak erabiltzeko aukera ematen du: medikuntzako zer-bitzua, zerbitzu psikologikoa, ber-tan jatekoa, fisioterapia eta erre-habilitazioa, terapia okupazionala eta eguneroko oinarrizko jardue-retan laguntzeko zerbitzua, baina egunez baino ez. Jaso informazio gehiago 946800601 telefono-zenbakian edo @fleontrucios.com helbide elektronikoan, edo beste-la, joan egoitzara bertara (El Cubo kalea, 9. zenbakia).

BErDinTAsUnA

Berdintasunerako ikastaroetan izena ematea

Emakumearen Etxeak urritik aurrera eskainiko diren ikasturte eta taile-rretarako izena emateko epea ireki du. Ondorengo jardueretako baten parte hartu nahi izanez gero, iraila-ren 26ra arte (ostirala) daukazu matrikula egiteko:- Informatika (hainbat maila)- Artearen historia- Kaligrafia tailerra- Psikologia eta garapen pertsonale-rako tailerra- Pintxoak egiteko tailerra- Yoga- Pilatesa

- Dantzak- Gimnastika abdominal hipopresi-boaIkastaro hauek gizon eta emaku-meei biei zuzenduta daudela gogo-rarazten dizuegu. Izena emateko or-dena zorrotza jarraituko da eta pasa den ekainean egindako aurrema-trikulak kontuan izango dira. Plaza kopuru mugatua dago ikastaro guztietarako.Informazio gehiagorako eta izena emateko, etor zaitez Emakumearen Etxera (Korreria kalea 62) edo deitu 646103099 telefono zenbakira.

Gazte zerbitzuaren berriak

Gazteen ibilaldia Abuztuaren 15ean, Gaztezerrek Ar-balitza, Celadilla eta Espaldaseca mendietara igotzeko ibilaldia antola-tu zuen; igoera horretan gure Hiribil-duko 15 gaztek parte hartu zuten. Ibilaldiaren buruan, La Brena de-ritzon atsedenlekuan igaro zuten gaua, kanpadendetan, eta bihara-mun goizean Balmasedara itzuli zi-ren.

Gaztezer zerbitzuak e-mail berria du ‘Gaztezer’ Balmasedako Gazte Zer-bitzuak helbide elektroniko berria du abuztuaren amaieratik aurrera: [email protected]. E-mail horren bidez, haren zerbitzu eta jarduera guztiak eskuratu ahal izango dituzu, eta bai ideia berriak iradoki, zalantzak argi-tu… eta burutik pasatzen zaizkizun gauza guztiak aurkeztu ere.

Gimnastika abdominal hipopresiboa

GAZTEriA

Berdintasun Arlokoek jakinarazi di-gutenez, elikagaien manipulaziorako agiria eskuratzeko interesa duten pertsona guztien izena jasotzen duen zerrenda egingo da. Horrela, ikastaro bat antolatzeko adinako kopurura iristean, deitu egingo zaie interesa-tuei. Baldin eta parte hartu nahi ba-duzu, Emakumearen Etxean eman dezakezu izena irailetik bertatik au-rrera.

Elikagaien Manipulaziorako Agiria

Berdintasunerako Zinegotzigoak hi-lero eskaintzen dituen masaje linfa-tiko saioak irailaren 26an izango di-ra, 9:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz Emakumearen Etxean hitzordua es-katzea. Saioek 32 € balio dute. Izan ere, aipatutako zinegotzigoak diruz laguntzen ditu neurri batean.

Masaje linfatikoa

Zahar-etxearen lorategia

Ibilaldia mendietara

Enkarturrek Balmaseda sustatzeko bi produktu berri dauzka salgai bule-goan:-Elastikoak (5 €): mutilentzat, beltzak, berdeak eta urdin argiak. Neskentzat eta umeentzat, berdeak, urdinak eta arrosak.-Poloak (10 €): urdinak, arrosak eta berdeak emakumeentzat eta ma-rroiak, berdeak eta urdinak gizo-nentzat.Hurbildu zaitez gure hiribildua sus-tatzeko produktuen sorta ezagutzera. Eta putxerarik erosi nahi baduzu, bu-legoan eska dezakezu.

sUsTAPEnABalmaseda sustatzeko elastiko eta polo berriak

Polo berriak

Page 8: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Laburki8

Afrikako perkusio ikastaroa 6 urtetik 10 urtera arteko adin-taldearen barruan bazaude, Gaz-tetxokoan egingo den perkusio ikastarora etortzeko gonbitea egiten dizu Immigrazio Arloak. Ikasi eta ondo pasatu doako mu-sika-teknika zahar ere zahar ho-nekin (irailaren 25ean, 17:00etatik 18:00etara). Plazak mugaturik daude (30 pertsona), eta horrenbestez, irailaren 18a baino lehen eman behar da izena Emakumearen Etxean. Ez ezazu aukera hau galdu!

Mintza euskaraz sukaldean ari zarela Euskara, Immigrazio eta Berdin-tasun Arloek bat egin dute sukal-dean jo eta su zabiltzan artean mintzapraktikan aritzeko tailerra eskaintzeko. Tailer hori 10 urtetik 14 urtera arteko gaztetxoentzat prestatu da. Urriko lehenengo hi-ru ostegunetan emango da (urriaren 2an, 9an eta 16an), 17:30etatik 19etara. Doakoa da, baina nahitaezkoa da aurretiaz izena ematea; Emakumearen Etxean egin ahal izango da irai-lean zehar. Plazak mugatuta dau-de, baina baliteke aribideko ur-tean zehar antzeko ikastaroak an-tolatzea, baldin eta horretarako talde gehiago eratzen badira.

UdalBerriak

KULTUrA

ZinEMA KLArET AnTZoKiAnEL niÑoIrailaren 19an: 20:00etanIrailaren 20an: 22:30etanIrailaren 21 eta 22an: 19:30etanGeneroa: Thriller/ Zuzendaria: Da-niel Monzón/ Gidoilariak: Jorge Guerricaechevarría eta Daniel Mon-zón/ Aktoreak: Luis Tosar, Jesús Castro, Sergi López, Ian McShane, Bárbara Lennie/ 16 urtetik go-rakoentzat gomendatua.Europako hegoaldeko muga. Bi konti-nente, hiru herrialde, 14 kilometro… kontrabando lurraldea. Tokiko mafia-buruen aginpideari aurre eginda, 20 urteko hiru gazte euren kabuz aritzea erabaki eta narkotrafikoaren mun-duan hasi dira, jolas bat bailitzan.

CÓMo EnTrEnAr A TU DrAGÓn 2 (3D)Irailaren 20an: 19:30etanIrailaren 21ean: 17:00etanGeneroa: Animazioa, abentura, ko-media, fantasia/ Zuzendaria: Dean DeBlois/ Gidoilaria: Dean DeBlois, Cressida Cowell-en lanetan oinarritu-ta/ Ikusle ororentzat.“Cómo entrenar a tu dragón 2" filma etorri da Hipok eta Desdentaok dra-goiak eta bikingoak Berk uhartean arrakastaz elkartu zituztenetik bost urtera. Astrid, Snoutlou eta taldeko gainerakoak erronkan dabiltza eten-gabe dragoi-lasterketak egiten (kirol gogokoen bihurtu da uhartean); bitar-tean, bikote banaezinak bidaiatzeari ekin dio zerutik barrena, lurralde eze-zagunak zeharkatuz eta mundu be-rriak arakatuz.

LUCyIrailaren 26an: 20:00etanIrailaren 27an: 22:30etanIrailaren 28 eta 29an: 19:30etanGeneroa: Ekintzazkoa, thriller, zien-tzia-fikzioa/ Zuzendaria eta gidoi-laria: Luc Besson/ Aktoreak: Scarlett Johansson, Morgan Freeman, Choi Min-sik, Amr Waked/ 16 urtetik go-rakoentzat gomendatua.Lucy izeneko emakume bat kontu ilun batean nahasi da nahi gabe eta horre-tatik ateratzeko bere bahitzaileak erabili beharko ditu. Azkenean, gerlari gupidagabe bihurtuko da eta bere bi-lakaera giza arrazoibidetik haratago joango da.

CAMPAniLLA: HADAs y PirATAsIrailaren 27an: 19:30etanIrailaren 28an: 17:00etanGeneroa: Animazioa, abentura, fan-tasia/ Zuzendaria: Peggy Holmes/ Gidoilariak: Kate Kondell eta Jeffrey M. Howard, John Lasseter-en argu-mentu batean oinarrituta, Peggy Hol-mes, Roberts Gannaway, Jeffrey M. Howard, Lorna Cook eta Craig Gerber/ Ikusle ororentzatFilm honetan, ezpatarien istorio bat kontatzen da, Zarinari buruzkoa. Zari-na Maitagarrien Hautsaren maitaga-rri zaindaria da eta txundituta dago Maitagarri Urdinaren Hauts Ma-gikoarekin eta beraren aukera muga-gabeekin. Zarina istilu askotan sar-tuko da bere ideia zoroen erruz.

Euskaraz sukaldatzen

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

Page 9: Udalberriak 176 - Irailak 2015

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

LaburkiIraila 14 9

Matrikula zaitez Enkarterriko Euskaltegietan Baldin euskara ikasi nahi baduzu edo mintzapraktikan jardun, az-terketak prestatu edota, beste ba-rik, gure hizkuntzaz gozatu nahi baduzu, Enkarterriko Udal Euskal-tegiak eta AEKk beste aukera bat eskaintzen dizuete ikasturte ho-netarako. Eskuratu argibideak eta matrikula zaitez irail honetan. Za-toz euskarara! Enkarterriko Udal Euskaltegia: 946800000 (galdetu Mirenez) eta 946670902 telefono-zenbakiak; bulegoak: Lusa auzoa, 3 (Zalla); e-maila: [email protected] AEK: 946800000 (galdetu Mirenez) eta 946670902 telefono-zenbakiak; bulegoak: Lu-sa auzoa, 3 (Zalla); e-maila: [email protected]. Zatoz euskarara!

Eskola partikularrak behar dituzu edo ematen dituzu?Iraila ikastetxera bueltatzeko ga-raia da eta asko dira eskola par-tikularrak jaso nahi dituzten pertsonak. Zure kasua baldin ba-da, Beharsarea atariak eskolak ematen, haurrak zaintzen, entre-natzen etab. lan egiteko prest dauden Balmasedako euskaldu-nak eskaintzen dizkizu. Zerbitzua guztiz doakoa da, beharsarea.net web orrian sartu eta iragarkia jarri besterik ez duzu egin behar. Gauza bera egin behar duzu eus-kalduna bazara eta zure burua lan egiteko eskaini nahi baduzu.

Udalekuko argazkiak eta galdutako gauzakUda honetan egin den Udalekua-ren argazkiak lortu nahi badituzu, Euskara Zerbitzuarekin harrema-netan jar zaitezke posta elektro-niko bidez: [email protected]. Udalekuan ahaztutako gau-zak (jertseak, jakak, etab.) aipatu-tako zerbitzuan jaso daitezke (udaletxeko 1. solairuan).

ArteKalea Balmasedaondareari buruzko Europako Jardunaldiak 2014Aurten udala eta "La Encartada" txapel museoa lankidetzan arituko dira Ondareari buruzko Euro-pako Jardunaldietan. “Etxea” izango da gaia eta bisita gidatuak eta hitzaldiak egongo dira urriko larunbat guztietan. Plaza aurretiaz erreserbatu behar da.Balmasedako Kultura Arloak “bere etxera gonbi-datzen gaitu” eta etxebizitzaren eboluzioa erakutsiko digu adituen eskutik. Urriaren 4an J. M. Gonzalez Cembellinen ezagutzaz gozatu aha-lko dugu eta urriaren 18an Amaia Apraizek eta Ainara Martinezek burgesen, indianoen eta lan-gileen etxeez hitz egingo digute. Urriaren 4an eta 11n jauregi barroko bat bisitatuko dugu eta urriaren 18an eta 25ean "Burgesen, indianoen eta langileen etxeak” bisita gidatua egingo da.“La Encartada” txapel museoak ere Marcos Are-na Bermejilloren etxea erakutsiko du, fabrika fun-datu zuen indianoarena alegia. Data, ordutegi eta izen emateen inguruko informaziorako museora dei zenezake: 946800778.Sasoi desberdinetan gure hiriko biztanleek beren beharrizanak nola asetzen zituzten ezagutu aha-lko duzu eguneroko bizitza egiten zuten lekuan: etxean.

Antifaz antzerki-konpainiak “Cómo decirle que no la amo… pero la quiero” antzezlana eskainiko digu irailaren 13an. Román Sarmenterok idatzi eta Álex Ugartek zuzentzen du antzezlana. Antzezleak,berriz, Inoska Angulo, Jon San Martín, Manu Guerra eta Amaia De la Fuente ditugu.Komedia atsegin honetan, bere gizonaren inguruan emakume bakarra izan nahi duen maitale baten borroka bihurria ikusi ahal izango dugu. Zein da gure irudi-menaren muga eramangaitza? Bada modu adiskidetsurik egia mota batzuk es-ateko? Antzezlan honetako korapiloa galdera horien inguruan oinarritzen da.Antzezlana Klaret Antzokian ikusteko aukera egongo da 5 euroren truke (prezio bakarra izango da eta txartelak leihatilan bakarrik eskuratu ahal izango dira). Hitzordua arratsaldeko 8etan hasiko da.

Eguzki Dantza Taldeak hasiera eman-go dio 14/15 ikasturteari. Entsegu-egunak ondokoak izango dira:Txikiak: Astearteetan, 17:00-18:00 eta 18:00-19:00. Lehen entsegua, irailaren 16an, asteartean, 17:00etan. Gutxieneko adina: 2009 urtean jaiotakoak.

Gazteak (neskak): Asteazkenetan, 17:30-19:00. Lehen entsegua iraila-ren 17an, asteazkenean.Gazteak (mutilak): Ostiraletan, 19:00-20:00. Lehen entsegua iraila-ren 12an, ostiralean.Helduak: Asteazkenetan, 19:00etatik aurrera eta larunbatetan, 11:00etatik

aurrera. Lehen entsegua irailaren 10ean, asteazkenean.Herri-dantzen ikastaroak urriaren 5ean, igandean, hasiko dira. Bilera egingo da egun horretan, dantza-tal-dearen lokalean, 17:30etan.

Urriaren 12an amaituko da inoiz izan den euskal eskultura-ri buruzko erakusketarik han-diena. Ordura arte, Horkasitas jauregian eta gure alde zaha-rreko kaleetan egongo da ikus-gai. Oraindik ere hilabete baino gehiago dugu euskal arteaz go-zatzeko eta, gainera, jarduera

batzuk antolatu ditugu.Hasteko eta bat, irailaren 12an eta 13an, Mª Jose Rekal-dek eta Suskibidek zuzendu-tako tailerra izango dugu. Arte-Kalean parte hartzen duen na-far eskultore horrek bere tek-nika erakutsiko digu, gai bir-ziklatuak erabiliz. Tailerrean parte hartzeko, izena eman be-harko da turismo bulegoan.Beste jarduera bat izango da 10 urte arteko neska-mutilentzako bisita gidatua. Gure artista os-petsuenen lanen bidez, eskultu-ra ezagutu ahal izango duzue eta txikienek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Jardue-ra guztiak doakoak dira. Inte-resdunek izena eman dezakete Enkarturren.Azkenik, gogoratu nahi dizuegu dagoeneko erakusketari buruzko katalogoa eskuragai duzuela, 5 euroren truke, Enkar-turren.

Antzerkia: “Cómo decirle que no la amo… pero la quiero”

ikasturtea hasi da Eguzki Dantza Taldean

Rekalderen obra

Page 10: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Laburki10

Merkataritzarako eta hutsik dauden lokaletarako diru-laguntzakBalmasedako Udalak abian jarri du hutsik dauden lokaletan sal-tokiak ireki eta berritzeko in-bertsioak egiteko eta hiriko gazte ekintzaileek merkataritza-loka-lak alokatzeko diru-laguntzeta-rako 2014ko deialdia. Horrela, di-ru-laguntza hauen lehenengo edizioa hasten dugu. Hori dela eta, zure negozioa duela gutxi ireki baduzu edo zure lokalean inbertsio bat egin baduzu, infor-ma zaitez laguntza hauen ingu-ruan Enkarturren azken solairuan edo 946801002 telefono-zenba-kian (Nagoregatik galdetu). Es-kaerak aurkezteko epea urriaren 1ean hasiko da eta hil bereko 31n bukatuko da.Balmasedako udalarekiko bete-beharrak ezagutzea eta garaiz betetzea berebizikoa dela gogo-rarazten dizuegu, eta baita egin-dako lanetarako eta negozioaren funtzionamendurako beharrezko lizentziak izatea ere.

iii EnkardendakSodupeko Herriko Plazak Enkar-dendak Azokaren hirugarren edi-zioa hartu zuen pasa den iraila-ren 6an (larunbata). Balmaseda, Zalla, Guëñes eta Alonsotegiko merkatari-elkarteek Balmase-dako Merkataritza Dinamizatze-ko Bulegoarekin eta Eusko Jaur-laritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin lan-kidetzan gauzatutako ekimena da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.Ekimenak 38 saltoki bildu zituen Sodupeko Herriko Plazan eta mo-ta guztietako produktuak eskaini zituzten prezio izugarri baxuen-gatik. Horrez gain, haurrentzako animazio-emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen DJ Xaibor-en eskutik. Aurten lau pertsonarentzako bi atsedenerako egonaldi zozketatu dira egunean zehar egindako erosketa guztien artean.

UdalBerriak

MErKATAriTZAMErKATAriTZA EsTABLEZiMEnDU BErriAK

CC AlbaitaritzaBalmasedak albaitaritza-etxe berria dauka Cubo kaleko zenbaki gabean. Albaitaritzako kontsultaz gain, abe-reen kirurgia txikiak egin daitezke Balmasedatik irten barik, bai eta ahoa garbitu ere, odol- eta osasun-azterketak egin, tratamenduak eta dieta bereziak ezarri, erradiografia digitalak egin… Etxeko bisita-zer-bitzua ere eskaintzen du.Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara. Larunbatetan, be-rriz, 10:30etatik 14etara. Facebook sare sozialaren (cc veteri-naria) edo [email protected] helbidearen bitartez ere harremanetan jar zaitezke. Larrialdie-tako telefonoa 677502775 da eta kontsultakoa 946800998.

Andrea jatetxea - Balmasedako BatzokiaEkainean, jabe berriek hartu zuten Balmasedako batzokia eta, beraz, fi-losofiaz ere aldatu zen establezimen-dua. Hemendik aurrera, eguneko me-nua eta asteburuko menua es-kaintzen da batzokian, baita menu bereziak, enpresa-otorduak eta enkarguzko putxerak ere. Gainera,

ostiral eta larunbat gauetan, anoen karta eskaintzen dute. Ordutegia ho-nakoa da: astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 16:30etara eta 19etatik 22:30etara. Larunbatetan, berriz, 11:30etatik 24etara eta igandeetan 11:30etatik 18:30etara.Cuesta, 12 helbidean aurkituko duzu edo Facebook-en (batzokibalma) zein Twitter-en. Laster webgunea ere izango dute. Telefono-zenbakiak: 944074205 eta 618204856.

Hurbil PC Hurbil PC Correría, 5 helbidean dago eta informatika-ekipoak, telefono mugikorrak, tabletak eta abar saldu eta konpontzen ditu. Dendan, kontsumigarriak eta ordezko piezak aurkitu ahalko dituzu eta, gainera, Zi-gor Desing agentziarekin egindako hitzarmenari esker, diseinu grafikoari edo webguneei lotutako lanak eska-tu ahal izango dituzu. Aurrekoez gain, mantentze-lana egiten duten enpresetan eta zerbitzu teknikoaren irteerak doakoak dira Balmasedaren barruan. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara. Larunbatetan, be-rriz, 10etatik 13:30etara.

Harremanetan jar zaitezke bertako teknikariekin 946127973 telefono-zenbakira deituta, mezu elektronikoa [email protected] he-lbidera bidalita, Facebook sarera (hurbilpc balmaseda) sartuta edo webgunean arakatuta (http://hur-bilpc.tiendasncs.com).

Alas CreativasBalmasedan, eskulanak eta arte-jar-duerak egiteko dendak Alas Creati-vas du izena. Bertan, artelan txikiak edo handiak sortzeko behar duzun guztia erosi ahal izango duzu eta, gainera, lan egiteko lekutxo batez gozatu ahal izango duzu dendan ber-tan. Leku horretan, aholkuak emango dizkizute, tresnak utzi eta josteko makina alokatu ahal izango duzu. Beste alde batetik, ostiral eta la-runbatetan gaikako ikastaroak es-kaintzen dira.Pío Bermejillo, 20 helbidean duzu, baita Facebook sarean (alas creati-vas) edo webgunean (www.alascrea-tivas.es) ere.Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 14etara eta 17etatik 20etara (astearte goizetan itxita dago). Larunbatetan, berriz, 10:30etatik 14etara.

CC Veterinaria Restaurante Andrea - Batzoki de Balmaseda

Alas CreativasHurbil PC

Page 11: Udalberriak 176 - Irailak 2015

LaburkiIraila 14 11

V. Kolitza BTT Tuto ibilaldiaBosgarren edizioa izango dela, Kolitza BTT Tuto Ibilaldia guztiz sendotu da gure artean. Kirol-hitzordu hori datorren urriaren 12an izango da, igandearekin, 42 km-ko luzera daukan ibilbide berri batetik barrena. Izen-emateak ibi-laldia izango den egunean egin beharko dira, goizeko 8:30etatik 9:30etara, udal pilotalekuan. Ir-teera goizeko 10etan izango da. Nahi duten parte-hartzaile eta la-guntzaile guztiek proba amaitu-takoan eskainiko den indaba-ja-naz (putxeran egindakoak) gozatu ahal izango dute, aldez aurretik erreserba eginda. Aurrekoen lagu-nek ere dastatzea izango dute, 6 euroren truke. Era berean, batzuek eta besteek antolakuntzako ki-deen opari bana jasoko dute eta, bazkarian bertan, zozketa egingo da.

#instameet BalmasedaTeknologia Berrien Atalak Balma-sedako #Instameet-en lehenengo ediziora gonbidatzen zaitu, Insta-gramen erabiltzaileen topaketara alegia. Irailaren 27an (larunba-ta) izango da eta hiriaren bisita gidatua, Balmasedako eltxekaria-ren dastaketa eta “La Encartada”-ra bisita barne har-tuko ditu programak. Plaza mu-gatuak daudenez, ahalik eta ari-nen izena ematea gomendatzen dugu. Irailaren 20a baino lehen 10-12 bitartean 635716839ra deituz egin dezakezu.

KiroLA

ikastaro berria KiroldegianIrailean abian jarriko da Errotarena Kiroldegiaren jardueren egutegia. Urrian ordutegi eta jarduera gehia-go egongo dira gustu eta beharri-zan guztietara egokitu ahal izateko.Kiroldegian bertan instalazioei, es-kaintzen diren zerbitzuei, zure be-harrizanetara egokitzen diren kiro-lei, tarifei eta kirolaren onurez dis-frutatzeko jakin beharrekoari buruzko informazioa eskainiko di-zute. Oposaketak prestatu nahi ba-dituzu ere, hauxe da horretarako le-ku aproposa.

Merino neba-arrebek denboraldi izugarria egiten jarraitzen duteEider Merino Kortazar txirrindulari balmasedarrari buruzko berri onak heldu zaizkigu berriz. Abuztuaren 19an Emakumezkoen Espainiako Txi-rrindularitza Txapelketaren azken proba egin zen Xativan (Valentzia) eta Eider txapelketako irabazlea izan da 23 urtetik beherakoen kategorian. Ezin izan zuen abuztuaren 28an Fran-tzia iparraldean egin zen lehiaketa

irabazi, erori egin baitzen. Dena den, aldizkari honen edizioa bukatu-takoan Ardeche-n (Frantzia) le-hiatzen ibili da nazioarteko tropeleko txirrindulari onenekin. Lerro hauen bidez zorte ona opa diogu.Bestalde, bere neba Igor Merino Kor-tazar denboraldiaren gorenera iritsi zen Burgosko itzulian, oraindik buka-tu ez bada ere, 25. postuan bukatu

baitzuen. Gainera telebistan zuze-nean ikusi ahal izan genuen, Neilako urmaeletako etapa erreginarako aukeratutakoen taldean. Zalantzarik gabe, Merino neba-arreben egitan-diek pozik dauzkate Balmasedako Txirrindulari Elkartean beren entre-natzaileak izan zirenak.

‘Balmasedako Hiribildua’ XViii. iraupen Martxa

Balmasedako Mendi Taldeak gure Hi-ribilduaren izena duen Iraupen Mar-txaren beste edizio bat antolatu du. Irailaren 28an egingo da Martxa hori, igandez, 6:00etatik aurrera. Ohi denez, bi ibilbide izango dira: ibilbide laburra, 37 kilometrokoa, eta luzea, 50 kilometrokoa. Mendia eskoletan batuko gara, eta nahi izanez gero, partaideak autobusez ere joan dai-tezke “Agüera” eta “La Sia”raino,

hauek baitira bi ibilaldion helmugak. Txangoan zehar gure inguruneko pa-rajerik ederrenetakoak ikusi ahal izango ditugu: Garbea, Kolitza, Bur-gueno, Balgerri, Lamana, Zalama, Ventisquero, Alto del Caballo, Picón Blanco eta Tiñones. Parte hartzeko interesa duten pertso-nek irailaren 21a baino lehen ordain-du beharko dute inskripzioa 3035 0090 61 0900012666 kontu-zenba-

kian. Prezioa: 14 euro federaturik daudenek eta 16 euro federatu ga-beek. Baja emango zaie Martxaren eguna baino lehen ordaindu barik dauden inskripzio guztiei. Informazio gehiago eskuratzeko, bi-dali mezua [email protected] helbidera, edo Mendiko Etxera joan.

Page 12: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Duela denbora gutxi esker ona agertu dio Comayaguako Udalak Goyo Alonso anaiari, Hondurasko herri horren ga-rapen integralaren alde egin duen lanagatik. Zenbait aldiz argitaratu dugunez, Goyo anaiak 'Horizontes al Futuro’ izeneko ekimena gidatzen du. Proiektu horren xede nagu-sia honakoa da: errehabilitaziorako etxe/zentro sarea era-tuz, kaleko mutikoak eta neskatoak berriro heztea, bir-gaitzea, ahaideenganatzea eta gizarteratzea. Eskerrak adierazteko hitzaldian agertu zuenez, bere lana ahalbideratu duten pertsona guztiak gogorarazi nahi izan zituen, eta horien artean, besteak beste, gure Hiribildu hau, eskaini dion laguntza emozional eta ekonomikoagatik. Orrialde hauetatik ere zorionak eman nahi dizkiogu erruz merezi duen aintzatespen horregatik, eta bai gure esker ona ere, haren lanari esker mundu hau mundu hobea da-eta.

UdalBerriak12

Paperezko JantziakIrailaren 13an, gaueko 9etan, Paperezko Jantzien Nazioarteko Lehiaketaren beste edizio bat izango da Gueñesen. Patroi jato-rrez betetako jaialdi handia. Infor-mazioa Enkarturreko bulegoan.

Enkarterriko azokak Irailaren 21ean, igandez, Muski-zek bere Nekazaritza eta Abeltzaintza arloko Azokaren XXXII. ediziora joatera gonbida-tuko gaitu. “Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Domina” lehiaketaz gai-nera, zaldi-aziendaren eskualdeko sariketaz gozatu ahal izango du-gu. Baserriko produktuen erakus-keta eta salmenta ere izango dira, eta zaldi-ikuskizuna, tokiko abel-buruen erakusketa eta nekaza-ritzako makineriaren erakustaldia.Irailaren 27an, larunbatez, Artzentalesen izango da Nekaza-ritza eta Artisautza arloko Azoka; egun horretan, produktu mota ho-riek erakutsiko eta salduko dira. Egun berean, Sopuertako Udale-rrian dagoen Bezi auzoan egingo dute Abeltzaintza eta Nekazaritza arloko Azoka. Ardi- eta ahuntzen erakusketa eta lehiaketa ez ezik, nekazaritza, abeltzaintza eta arti-sautza alorreko beste produktu batzuk ere erakutsiko dituzte. Karrantza Haranean urriaren le-henengo astelehenean, hilaren 4an, egingo da bertako nekaza-ritza, abeltzaintza eta artisautza alorreko azoka. Ardi latxa eta Ka-rrantzako ardi lehiaketa izango da, eta bai bertako produktuen erakusketa ere: besteak beste, to-kiko hestebeteak, gaztak eta arti-sautzako gaiak. Beste herri ba-tzuetako produktuak ere izango dituzte ikusgai eta erosgai: arti-sautzako gauzak, eztia, xaboiak, pateak eta abar. Zallan, urriaren 6an egingo dute beren Abeltzaintzako eta Nekaza-ritzako Elikagai Azoka, Pagotxen Egunaren LVIII. edizioan. Euskal Herriko baserrietako produktuen lehiaketa izango dugu, nekaza-ritza ekologikoaren erakusketa eta tokiko aziendaren erakustal-dia ere, LVII. edizioari doakiona.

LaburkiEsKEr onA Goyo ALonso AnAiAri

Kumeak haurrekin lan egiten du aukeren berdintasunaren alde Kumea Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Haurrentzako Pro-gramari dagokion laguntza-proiektua da, gizarte-hezkuntza arloa jorratzen duena. Proiektu horren xedea Balmasedan arazoak dituen haur-taldea da (laguntza ho-riek jaso ditzaketen bestelako adingabeak salbuesteke), eta 5 urtetik 12 urtera arteko umeekin lan egiten du gizar-te-hezkuntza arlo horretan. Banako eta taldeko jardueren eta ekintza dinamikoen bidez, mutikoek eta neskatoek be-ren gaitasun pertsonal eta sozialak bultzatzen eta in-dartzen dituzte, eta bai ezagumen, hezkuntza eta familia alorreko gaitasun edo trebetasunak ere. Horren guztiaren bidez, norberaren adimen-egitura dela-eta edota ingurune sozio-kultural, ekonomikoa eta afekti-boa dela-eta adingabeek dituzten ezaugarri ezberdinei ja-ramon eginez, haurrak egokiro garatzeko eta heziketa egokia jasotzeko aukera-berdintasuna bideratu nahi du

proiektu honek. Horretarako, Kumea-Balmasedak gune berezi bat jarri du parrokiako lokaletan (Magdalena pasea-lekua, 5. behe solairua) ostegunetan, 17:30etatik 19:30etara. Jarduera-egunak bat barik bi izatea da hel-burua. Gune horretan, osasun, hezkuntza eta aisialdi ar-loak jorratzen dira. Zeharbidez, proiektuan esku hartzen duen talde bereziaren eskutik, osasun eta higiene arloko azturak, eskolarako la-guntza, gizarte-trebetasunak eta familiako arazoak ere tratatzen dira proiektuaren barruan. Talde eragilea jarduerak taxutzen eta gauzatzen dituzten boluntarioek osatzen dute, Caritasen Familia Arloaren, Haurrei laguntzeko Taldearen eta bikario-laguntzarako Ca-ritas GoiEnkarterriak izeneko taldearen esku-hartzearekin. Eragile horiek guztiek Caritasen hainbat talderekin eta pa-rrokiarekin elkarlanean jarduten dute.

HErriTArrAK

Goyo Anaia Comayaguako Alkatearekin

Barrutiak arrakasta izugarria izan du “Ciudad de Frías” lehiaketanJavier Barrutia Canteli balmasedarrak irabazi du “Ciudad de Frías” Argazki Lehiaketa Nazionalaren XXXI. Edizioa. Oraingo honetan 47 argazkik parte hartu dute eta Burgoseko Teatro Prin-cipalen egongo dira ikusgai irailaren 21era arte. Barrutiak aurkeztutako obrak, “Espíri-tus de paseo en Frías”, hiri horretako kale bat erakusten du zuri-beltzean

eta “arimaz” beterik. Barrutiak beste ohorezko aipamen bat ere jaso du “Original y el Artista” izenburupean aurkeztutako beste argazki batenga-tik. Bere “Arquitectura inversa” obra ere lehiaketa bereko finalistetako bat izan da. Bigarren saria “El reino de los cielos” irudiarentzako izan da, Mario Pereda Berga burgostarrarena.

Barrutia saria hartzen

Balmasedako Mendi Taldearen ibilaldiak Ondoko hauek dira Balmasedako Mendi Taldeak hurrengo asteetarako prestatu dituen ibilaldiak: -Egun osoko ibilaldia Aizkorri (1.528 m) aldera, Arantzazura (Gipuzkoa). Irailaren 14an. -Zenbait eguneko ibilaldia Pirinioetara, Jakara (Huesca). Aspe (2.645 m) eta Collarada (2.886 m) mendietara igoko

gara. Urriaren 11tik 13ra. Jarduera honen edo beste batzuen berri jakin nahi baduzu, deitu 946800646 telefono-zenbakira, joan Mendiko Etxera (astelehenean, asteazkenean eta ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezua bidali [email protected] helbide elektronikora.

Page 13: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Iraila 14 13

-Baster taberna alokatzen da (Kalbario kalea). 620814619, 656791542. -Balmasedan martxan dagoen kafetegia alokatzen da. Erdialdean. Elena 656410074.- Garajeko plaza bat alokatzen dut Ateneoko aparkalekuaren 1. solairuan (La Magdalena, 1). Urrutiko kontrolarekin altxatzen den atea, erkidegoko garbiketa barne, komunak solai-ruan. 652778191 (Loli).-Garaje-partzela bat alokagai gasolina-zerbitzugune aldean. Agingailuarekin. 639511791.-Garaje plaza alokairuan. Ateneo eraikina, 1. solairua. 50 €. 652708759.-Etxebizitza alokatzen da Ateneo eraikinean. 629104339 - 653703551.-Logela bat behar da Balmasedan. 636555995.-Bizitzen hasteko moduko etxebizitza alokatzen da. 652712435.-Garaje partzela alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647.-Garajea alokairuan Félix de la Torre kalean. 676917108.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana- Emakumea garbiketa-lan baten bila, lisatzaile gisa edo haurrak, adineko pertsonak edo gaixoak zaintzen. 695447641.- Frantseseko itzultzailea frantseseko klaseak eman eta itzulpe-nak egiteko eskaintzen da. 695447641.-Balmasedan bizi den neska bat lan bila, umezain, adinekoak jago-ten edo garbitzaile modura. Etxean bertan zein kanpoan. Arduratsua eta serioa. Esperientzia du. 602388164. -Balmasedan bizi den neska serio eta arduratsua umeak, pertsona nagusiak jagoten edo garbitzaile modura lan egiteko prest. Etxean bertan zein kanpoan. Esperientzia du. 632378280. -Klaseak ematen dira: aljebra, kalkulua, jariakinen mekanika… 617689452-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 631447146-Klase partikularrak eta euskara itzulpenak. Euskaltegietan es-karmentudun irakaslea. Maila guztiak. 656710411 – 946087086-Emakumea neskame lan bila astearte, asteazken eta ostiral goi-zetarako. Baita adinekoak etxean zein egoitzan zaintzeko ere. Eskar-mentuduna, tituluduna eta erreferentziaduna. 697885689.-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 603462387-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altza-riak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

salmenta-Lonja salgai Gaztelu kaleko igoeran. 40 m². Hiru kotxe, motorra eta armairua sartzen dira. Argia du. Ez da pasabiderik behar. Kontsultatu prezioa. 639511791. -Rosa Claráren emaztegai-soinekoa salgai. Loan Costuraren erakusleihoan ikusgai. 686022404 / 649029690. -Etxebizitza salgai San Seberino plazan, 4, 4. erdia-ezkerra. 3 logela, egongela-jangela za-bala, sukalde zabala, 2 bainugela osorik hornituta, 3 terraza. Kanpoalderantz begira alde guztietatik. Igogailua. Gas naturala, banakakoa. Bizitzeko prest. 675552094.-Karabanarako hozkailu bat erosi nahi dut. 626166439-Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa eta zurkaitzekin. 4.850 m2. 946102258.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HErriTArrAK nagusien Etxeko jarduerakNagusien Etxeak jakinarazten dizue bazkaria prestatzen dabilela hurrengo iraila-ren 27an egiteko. Bazkaria pilotalekuan izango da, 14:30etan, eta aulkiak hartze-ko zenbakiak hilaren 22tik 26ra zozketatuko dira, 3 euroren truke. Mahaikideek dantzaldi alaiaz gozatzeko aukera izango dute bazkaldu ostean. Bazkarian parte hartzen dutenek mahai-tresnak (sardexka eta aiztoa) eraman beharko dituzte.Hurrengo txangoa irailaren 30ean izango da. Harora joango gara goizean (merkatu eguna da han) eta Logroñora arratsaldean. Sustapena denez, bidaiaren prezioa 10 eurokoa da. Azkenik, Benidormeko jaiez gozatu nahi baduzu azaroaren 7tik 16ra, Nagusien Etxeak bidaia eskaintzen dizu 370 euroren truke. Egonaldia Magic Fenicia hotelean izango da eta egunero dantzaldia egongo da. Txango bat antolatuko da, oinentzako arrain-tratamendua eskaini eta bazkaria hartuko dute joanean eta etorrian. Interesdunek izena eman ahal izango dute irailaren 17tik au-rrera, arratsaldeko 4etatik 8etara, Nagusien Etxean. Izena ematen duenak 50 eu-roko aurrerakina ere eman beharko du.

Errusiako haurrak hartzea

Uda honetan harrerako bi mutiko eta bi neskato errusiar izan ditugu Balma-sedan, Errusiako gobernuaren eta familien artean bitartekari lana egiten duen Bikarte Elkarteari esker. Ohikoa den bezala, haurrei harrera egin zitzaien udaletxean, kasu honetan uztailaren 22an. Gure alkatea den Álva-ro Parrok eta Gizarte Ekintza eta Teknologia Berrien zinegotzia den Iosune Sainz Alejandrek egin zieten harrera.Lau haur hauek hainbat aste pasatu dituzte (abuztuaren 29an Errusiara bueltatu ziren arte) beren sorterrietan jasaten duten muturreko klimatik eta kutsadura nuklearretik urrun. Dena den, harrera familiek askotan esan izan dute haur hauek eramaten dutena baino askoz ere gehiago ematen dutela. Bikarte Elkarteari buruzko informazio gehiagorako: 605709024.

saskibaloi Klubaren esker onaBalmasedako Saskibaloi Klubak eskerrak eman nahi dizkio La Caixari, pasa den abuztuaren 30ean BECen ospatu zen Munduko Saskibaloi Txapelketa-ren inaugurazio egunera gonbidatu izanagatik. Giroa ezin hobea izan zen eta bildu ziren pertsona guztiek asko gozatu zuten.

Harrera Udalan

Page 14: Udalberriak 176 - Irailak 2015

Udaltzaingoak aurkitutakoakIrailaren 8an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak eta Sam-sung sakelekoa.

KZgunea irailean Irail honetan, KZguneak bere ateak irekiko ditu, arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak, mintegiak eta zer-bitzuak: -Oinarrizko Internet: irailaren 15etik 26ra, 18:00etatik 20:00etara. -Irudi digitalen tratamendua, II: iraila-

ren 12tik 15era, 16:00etatik 18:00eta-ra. Halaber, ondoko jarduera hauek guztiak burutzeko behar diren instala-zioak eskaintzen dizkizu KZguneak : online administrazio-kudeaketak, zure burua eta zure enpresa antolatzeko Googlek dituen tresnak zeintzuk diren ikastea, kode irekiko aplikazio gra-fikoak edota nola erabili sare sozialak eta software librea, besteak beste. Era berean, online prestakuntzarako tres-nak ere badituzte, nahi duzun lekutik eta zure erritmoan ikas dezazun.

UdalBerriak Iraila 1414

Elikagai-manipulatzaile agiria: izen ematea irailetik aurrera, Emakumearen EtxeanEnkarterriko euskaltegietan izena ematea: iraileanAntzerkia: “Cómo decirle que no la amo… pero la quiero”, irailaren 13an 20:00etan Klaret AntzokianBalmasedanísimo/a proposa-mena: Irailaren 15era arte, Udale-txean edo Kultur EtxeanZinema “El niño”: Irailaren 19an 20:00etan; irailaren 20an 22:30etan; irailaren 21ean eta 22an 19:30ean. Klaret Antzokia.3D Zinema “Cómo entrenar a tu dragón 2”: irailaren 20an 19:30ean eta irailaren 21ean 17:00etan. Klaret AntzokiaPerkusio afrikarraren ikasta-roa: Irailaren 26an 17:00etatik 18:00etara GaztetxokoanBerdintasunerako Ikastaroetan izena ematea: irailaren 26ra arte, Emakumearen EtxeanMasaje linfatikoa: irailaren 26an 9:00etatik 13:00etara, Emaku-mearen EtxeanZinema “Lucy”: Irailaren 26an 27:00etan; irailaren 27an 22:30etan; irailaren 28an eta 28an 19:30ean. Klaret Antzokia#Instameet Balmaseda: Iraila-ren 27an, hiriko kaleetan zeharZinema “Campanilla”: hadas y piratas”: irailaren 27an 19:30ean eta irailaren 28an 17:00etan. Kla-ret AntzokiaXVIII Balmaseda Hiria Iraupen Ibilaldia: Irailaren 28an 6:00etan, Mendia Eskolan

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

Euskaraz jardun janaria pres-tatzen duzun bitartean: urriaren 2, 9 eta 16an 17:30etik 19:00etara, Emakumearen EtxeanOndareari buruzko Europako Jar-dunaldiak: urriaren 4, 11, 18 eta 25eanV. Kolitza BTT Tuto ibilaldia: urria-ren 12an 10:00etan, Frontoian

Udalak ikastetxera buelta erraztuko du / El Ayuntamiento facilita la vuelta al colegio.