santa ageda bezpera koplak eta makil hotsak asier …albistea osorik ataria.eus webgunean. makilak...

8
TOLOSA HEZKUNTZAN ZIENTZIAK DUEN GARRANTZIAZ SOLASEAN // 2 SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta ohiturari jarraituz, makilak astinduz eta kopla zaharrak abestuz atera ziren herritar ugari kalera; Berastegin, esaterako, iaz bezala, galtzear zegoen ohiturari eutsi diote, bertsoen laguntzarekin // 4 ASIER IMAZ Emakumeen topagune izango den Txoko Moreak laster zabalduko ditu ateak Villabonako Errota auzoko 14. zenbakian dago, eta Lurgatz talde feministak kudeatuko du; leku «inklusiboa, segurua eta anitza» izango da // 5 Lurgatz taldeko kideak eta udaleko ordezkariak, egoitzaren atarian. JON MIRANDA Eskualde mailako erakunde publiko baten beharra EH Bilduk aldarrikatu duen erakundeak Tolosaldeko 28 herrien koordinazioa bermatuko duen elkargunea osatuko luke // 3 Ibarra Sokatira taldea Euskal Herriko txapelaren atzetik Gizonezkoen Goma Gaineko Euskal Herriko 8x8 Sokatira Txapelketako finala hartuko du Ibarrako Belabieta kiroldegiak, larunbatean // 7 ASTEAZKENA 2020/02/05 8. urtea, 1.182. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Upload: others

Post on 10-Oct-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

TOLOSA HEZKUNTZAN ZIENTZIAK DUEN GARRANTZIAZ SOLASEAN //2

SANTA AGEDA BEZPERAKOPLAK ETA MAKIL HOTSAKSanta Ageda bezpera izan zen atzo, eta ohiturari jarraituz, makilak astinduz etakopla zaharrak abestuz atera ziren herritar ugari kalera; Berastegin, esaterako,iaz bezala, galtzear zegoen ohiturari eutsi diote, bertsoen laguntzarekin //4

ASIER

IMAZ

Emakumeentopagune izango denTxoko Moreak lasterzabalduko ditu ateakVillabonako Errota auzoko 14. zenbakian dago,eta Lurgatz talde feministak kudeatuko du; leku«inklusiboa, segurua eta anitza» izango da //5

Lurgatz taldeko kideak eta udaleko ordezkariak, egoitzaren atarian. JON MIRANDA

Eskualdemailakoerakundepubliko batenbeharra

EH Bilduk aldarrikatuduen erakundeak Tolosaldeko 28 herrienkoordinazioa bermatukoduen elkargunea osatuko luke //3

Ibarra Sokatirataldea EuskalHerrikotxapelarenatzetik

Gizonezkoen GomaGaineko Euskal Herriko8x8 Sokatira Txapelketakofinala hartuko du IbarrakoBelabieta kiroldegiak,larunbatean //7

ASTEAZKENA2020/02/05

8. urtea, 1.182. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Page 2: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Zientziaren garrantziaerdigunean jarriko duteSamaniegok eta OrixekMahai ingurua antolatu dute, datorren ostegunean, Topiczentroan, beste zenbait kultur ekitaldirekin batera; zientziahezkuntzaren inguruan ariko dira hainbat aditu

Itzea Urkizu Arsuaga

Samaniego eta Orixe ikastetxeeketa, haietako Gorosti eta Asmo-berri guraso elkarteek, elkarla-nean jardun dute, beste behin,kultur egitasmoak prestatzeko.Joan den astean aurkeztu zutenegitaraua eta, hitzorduen artean,bada herritar guztiei begira anto-latu duten bat: Zientzia Hezkun-tzaren garrantzia gaur egungogizarteanmahai ingurua, otsai-laren 6an, Topic zentroko areto-an, 17:30ean.Antolatzaileek azaldu zute-

nez, «indar handia» jarri dute da-torren osteguneko hitzordurako,zientzia hezkuntzaren bueltakohausnarketa eta erronkak erdi-gunean jarriz. Horrela, Marisol Uria pedago-

go tolosarrak gidatuta, bost adi-

turen arteko mahai inguruaizango da ostegunekoa. Zien-tziak gizartean duen garrantzigero eta handiagotik abiatuta,zientzia bera zeri deitzen zaionzehazten saiatuko dira, hasteko.Europatik hezkuntza sistemantxertatzen ari diren ZTIAM erehizpidera ekarriko du modera-tzaileak, eta emakumeak zien-tzian duen lekuaz hausnartzerajoko dute gero. Hari horri tiraka,galdera honi heltzen ere saiatu-ko dira: «Zer egin dezake esko-lak, emakumeak zientzia ikaske-tetara erakartzeko eta, ondorioz,lan munduan dagoen arrakalahori gutxiagotzeko?».

BOST AHOTS ZIENTZIARIGaldera eta erronka horiez guz-tiez aritzeko, Samaniegok etaOrixek bost adituren ahotsa eka-rriko dute Topic-eko aretora.Fernando Cossio kimika orga-

nikoan katedraduna izango dabata, tolosarra eta, gaur egun,Ikerbasque fundazioko zuzen-dari zientifikoa. Maitane Alonso bilbotarra, be-

rriz, medikuntza ikaslearen be-gietatik ariko da. Elikagaiak kon-

tserbatzeko makina berritzaileaasmatu du, 19 urterekin, eta na-zioartean saritu dute bereproiektua; NASAk ere interesaazaldu zuen. Zenbakien mundua Daniel

Ezeizabarrenak eramango dumahai ingurura. Tolosarra gra-duatua da Matematikan, etaikasketa amaierako puntuazioonena lortu zuen, 2014-2015ikasturtean. Gaur egun, mate-matika eta estatistiketako dokto-regaia da, Matematika Aplikatu-ko Euskal Zentroan. Zientziaren dibulgazioak ere

izango du lekurik, eta hori AnaGalarragaren eskutik izango da.Elhuyar taldean aritzen da za-rauztarra, zientzia komunika-zioan, eta beste hainbat komuni-kabidetan ere idazten ditu arti-kuluak. Azkenik, Idoia Fernandezek

itxiko du hizlarien taldea. Dokto-rea da Hezkuntza Zientzietan,eta irakasle titularra da Hezkun-tzaren Teorian eta Historia Saile-an. Horrez gain, Berrikuntzaren,Konpromisoaren eta Kulturgin-tzaren arloko EHUko errektore-ordea da gaur egun.

Ikastetxeko ordezkariekin batera, udal ordezkariek ere parte hartu zuten aurkezpenean. 28 KANALA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a

Zezen plazakopalkoetarako zozketazabalik daINAUTERIAK // Ostegun Gizene-an, Zaldunitan, Astelenitan etaAsteartitan zezenak ikustekopalkoen zozketa bihar arratsal-dean egingo du udalak,17:00etan. Izen-ematea gauramaituko da, eta bi modutaraegin daiteke: Udateko bulegoanedo www.tolosa.eus/inauteriakatarian. Egun bakoitzeko izen-emate bakarra egin ahal izangodute herritarrek.

Gudari kaleatrafikoari itxitaegongo da, gaur ereTRAFIKOA // Zezen plazan dago-en garabi-dorrea desmuntatze-ko lanak direla-eta, bi eguneztrafikoari itxi diote kalea. Gudarikalera sartzeko, Nafarroa etorbi-dea eta Samaniego kaleak balia-tu beharko dira eta, horretarako,Samaniego kaleak kontrako no-ranzkoa hartuko du. Era berean,Zumalakarregi pasealekuko ibaibazterreko zatia ere itxita izangoda, bertakoentzat izan ezik.

ZumarragatikGabiriara txangoa,datorren igandeanMENDIA // Alpino Uzturrek txan-goa antolatu du, iganderako. Zu-marragatik irten, eta Aztiriarai-noko txangoa egingo dute, GR-120ari jarraituz. Izena emanbeharko da, www.alpinouztu-rre.euswebgunean, [email protected] edo943 65 27 89 telefonoan.

Inauterietarako 12trafiko laguntzailekontratatuko dituzteINAUTERIAK // Eskaera orriawww.tolosa.eus-en nahiz Uda-ten eskura daiteke, eta gaurko13:00ak baino lehen aurkeztubeharko da. Lanerako 16 urteizan beharko dira, eta eskola-graduatua izatea nahiz euskarajakitea ere beharrezkoa izangoda.

Gora egin duTolosako biztanleriak

Erredakzioa

Tolosako biztanleriaren azkenzifra ofiziala onartu du, udalba-tzak, urtarrileko ohiko osoko bil-kuran. Horretarako, 2019ko ur-tarrilaren 1eko zenbakia hartudute erreferentziatzat eta, ondo-rioztatu, gora egin duela Tolosa-ko biztanleriak: 19.667 herrita-rrekoa da, orain, zifra ofiziala .Legearen zehaztasunak tarte-

ko, Tolosan zenbait aldaketa sor-tuko lituzke, 20.000 biztanleren

langa gainditzeak. Besteak bes-te, udalbatzan zinegotzi gehia-gok egon beharko lukete eta, ho-rrez gain, legez eman beharrekozerbitzuak ere beste batzuk lira-teke.

MOZIOARI EZEZKOALan pentsio eta bizitza duinen al-deko mozioa aurkeztu zuen EHBilduk, greba orokorraren hari-ra, baina EAJk eta PSE-EEk kon-trako botoa eman zioten, «grebapolitikoa» izan zela iritzita.

19.667 herritarreko datu ofiziala onartu duudalbatzak, urtarrileko osoko bilkuran

Page 3: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Eskualde mailakoerakunde bateskatu du BildukTolosaldeko EH Bilduk legealdirako erronkenberri eman du eta eskualde «bizi, bateratu eta orekatu bat» lortzeko erakundepubliko bat behar dela esan du.

Rebeka Calvo Tolosa

Tolosaldeko EH Bilduk 2019-2023 legealdirako lantzen ari di-ren erronken eta horiei erantzute-ko eskuartean dituzten proposa-menen berri eman du. Tolosaldeaosatzen duten 28 herrietan lane-an jarraitzeko zein «erronka be-rriei» aurre egiteko eskualde mai-lako erakunde publiko baten be-harra azpimarratu du ere. «EHBilduk beti egin du lan Tolosaldeabizi, bateratu eta orekatu batenalde, eta bide hori jarraitu ahalizateko egiten dugu proposamenhau», esan du Lore Agirrek. EH Bilduk aldarrikatzen duen

eskualde mailako erakunde pu-bliko horrek herri guztiak barne-bilduko lituzke eta horien koordi-nazioa bermatuko duen elkargu-nea osatuko luke.

LEGEALDIKO ERRONKAKLegealdiko erronkei dagokienez,Amaia Azkuek azaldu du sei ildonagusi izango dituztela legealdihonetan; osasungintza, gizartearloa, garapen ekonomikoa, eus-kara, jasangarritasuna eta biziki-detza.Osasungintzari lotuta eskual-

deak osasun arreta integralik ezduela esan du Azkuek, eta horrenardura Eusko Jaurlaritzak duenarren, erabakiak ezin direla aldebakarrez hartu. «Eskualdeko he-rritarrek erabaki honen parte izanbehar dute eta behetik gorakoprozesu bat eskatzen dugu». Es-kualdeko beharrak aztertu etakonponbide egokiena bilatu be-har dela esan du, «izan Asuncionklinika publiko egitea edo izan os-pitale publiko berria eraikitzea».Gizarte zerbitzuei lotuta egun-

go antolaketak ez duela balio ustedu Bilduk, ez delako herri guztie-tara iristeko modurik egokiena.«Tolosako Udalarekin hitzarme-nak sinatzeak ez ditu behar guz-tiak asetzen». Gizarte zerbitzuezhitz egiterakoan etxez etxeko zer-bitzuez gain, baliabide materia-lak konpartitzeaz, tratu txarrak ja-sotzen dituzten herritarrek arretaegokia jasotzeaz, eguneko zentro-etako edo egoitzetako zerbitzuakegokiago kudeatzeaz ere ari direlaesan du Azkuek. Era berean, za-har etxeetako langileen eta pen-tsiodunen gatazkak konpontzekodagokion erakundeetan pausoakemango dituztela eta mugimen-duei euren babesa azaltzen jarrai-

tuko dutela esan du. TolosaldekoEmakumeen Etxea ere aipatu dualderdiak, gogoratuz euren eki-menez ari direla lantzen orain.

GARAPEN EKONOMIKOAGarapen ekonomikoari lotutalanda zein tokiko garapenarenerronkari eutsiko dio Bilduk etaeskualde mailako diagnosi bategin beharraz hitz egin du. Horiekhorrela, elikadura burujabetzarabidean pausoak eman behar dire-la uste du eta baita industria mo-derno eta iraunkorra behar delaere. Lehen puntuari lotuta herritxikietako ostatuen iraunkortasu-na bermatzea eta eskola jangelen

lanketa egin behar dela esan duBerastegiko alkateak. Industriarilotuta Bilduk Apattako bigarrenfasea ahalbidetzearen alde egin-go du eta Tolosaldea Garatzen in-dartuko du.Euskarari lotuta Euskararen

Mahaia estrategikoa dela nabar-mendu du, eta jasangarritasunaridagokionez klima aldaketarenaurrean pausoak eman behar di-rela esan du. «Egoeraren azterke-ta bat egin behar da eta energiaburujabetza lortzeko lan egin be-har da». Horretarako Tolargi etaZazpiturri norabide horretan ku-deatu behar direla uste du etaenergia berriztagarrien aldeko

neurriak jarri behar direla abian,eta biomasa eta eguzki plakakerabili. Garraio publikoaren planintegrala egin behar dela ere esandu Azkuek. Hondakinen kudea-ketari buruz esan du birziklatzetasen igoera sustatzeko egingodutela lan eta horretarako birzi-klatzen dutenen aldeko fiskalita-tea landuko dutela. Bizikidetzari dagokionez, erre-

presaliatu politikoak, memoriahistorikoa eta biktimen gaiak lan-tzea behar-beharrezkoa dela esandu, eta baita salbuespeneko lege-diarekin amaitzea ere. «Gure us-tez edozein garaietan edo leku-tan, arrazoi politikoengatik gizaeskubideen urraketak jasan izanasalatu duten guztiak aintzat har-tzea beharrezkoa da».Sei ildoak aipatuta EH Bilduk

erronka propioak dituela esan duLore Agirrek eta eskualdekomodu bateratuan erantzun beharzaiela.

Bilduk eskualdean 100 hautetsi baino gehiago dituela gogoratu zuten atzo. R.C.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a

HIRUGARREN TIPI-TAPABidania-Goiazko Tipi-Tapa egitasmoa arrakastatsua izaten ari da, eta jadahirugarren saioa ere egin dute. Programaren helburua jarraituz, paseoa egi-tera atera ziren azken saioan eta horrekin batera Reviglass enpresa barrutikezagutzeko aukera ere izan zuten. ATARIA

MINBIZIARI BURUZ HITZ EGIN DUTEAtzoko Minbiziaren Aurkako Egunaren harira, Gipuzkoako MinbiziarenAurkako Elkarteak elkarrizketa foroa egin zuen Tolosan. Prozesu onkologi-koa ezagutzen duten herritar askok hartu zuten parte, eta helburuetako batizan zen prozesu hori pasatzen ari diren beste batzuei lagungarri egitea. A. I.

Albistea osorik ataria.euswebgunean

Page 4: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Makilak astindu dituzteSanta Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdekoherri bat baino gehiagotan; Berastegin Harituz Bertsozale Taldearenlaguntza izan zuten eta Oihana Iguaran eta ‘Etxorde’ bertsotan aritu ziren

Erredakzioa

San Blas eguna pasata, SantaAgeda bezpera izan zen atzokoa.Makil hotsak eta koplak izan zi-ren nagusi Tolosaldeko herri as-kotan eta batez ere, iluntzean.

Herri bat baino gehiagotan es-kolako haurrak atera ziren santaeskean, eta baita abesbatzetakopartaideak ere. Berastegin ze-

hazki, iazko moduan, bertsola-riak izan zituzten lagun. Izanere, Santa Ageda bezperan kan-tuan ateratzeko ohitura galduzela ikusita, pasa den urtean Ha-rituzen laguntza izan zuten. Aur-ten ere bertsoz jantzi zuten egu-na eta Ategin taldea osatutaOihana Iguaranen eta herrikoIñigo Gorostarzu Etxordebertso-lariekin atera ziren.

Bidania-Goiazko herritarrek taldetxoa osatu zuten santa eskean aritzeko. IBAN URDAPILLETA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a

Alegian haurrak kantari, eta Anoetan baserriz baserri ibili ziren. A. I.

Berastegin Harituz Bertsozale Taldeko bertsolariekin aritu ziren kantuan, eta Ikaztegietan, eskolan kantatu zituzten Santa Ageda bezperako koplak. IRATI SAIZAR-ASIER IMAZ

Page 5: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Emakumeei bideratutakolokala izango da Txoko MoreaAmasa-Villabonako Udalak alokatu du lokala Errota auzoko 14. zenbakian etaLurgatz talde feministak kudeatuko du, bi aldeek akordio bat adostu ostean

Jon Miranda Amasa-Villabona

Villabonako Errota auzoko 4. zen-bakian egongo da EmakumeenTxoko Morea. Astelehenean aur-keztu zuten eta laster egingo duteinaugurazio festa. Emakumeaktopatzeko, hausnartzeko, forma-tzeko, salaketak egiteko, elkar la-guntzeko, harrerak egiteko, arti-kulatzeko eta aliantzak gauzatze-ko espazioa izango da.Amasa-Villabonako alkate Bea-triz Unzuek nabarmendu due-nez, «norbanakoen ahalduntzea,jendartearen eraldaketa feminis-ta eta elkarbizitza parte hartzailea

bultzatu nahi da, bizitza jasanga-rria sustatuz».Emakumeen Txoko Morea,

leku inklusiboa, segurua eta ani-tza izango da, konfiantzazkoaemakume guztientzat. Edozeinalderdi edo mugimendu politiko,talde eta entitateekiko indepen-dentea, baina aldi berean, femi-nismoaren eta berdintasunarenalde lan egiten duten emakumeeta talde guztientzat erreferenteizango da. Txoko feminista izan-go da eta udalerriko berdintasun-politika publikoetan eragitekobokazioa izango du. Lokaleandauden espazioak malguak eta

moldagarriak izango direla aurre-ratu dute eta sormena, hausnar-keta, eta batez ere, egiteko bestemodu batzuk sustatuko dituztelabertan: «Ikasteko leku bat izangoda; emakumeok beste emakume-ek irakatsitakoa ikasiko dugu etadenok izango dugu gainerakoeizer irakatsi. Txoko erosoa izangoda, dibertsiorako eta pozerako le-kua, errespetua eta ekitatea oina-rri izango dituena». Printzipio hauekin bat datozen

ekintzak antolatzen dituztenemakumeek, eta ekintza horietanparte hartu nahi dutenek, erabiliahal izango dute txokoa. Alkateak

aurreratu duenez, «feminismoaedo genero berdintasuna lantzenduten eragile eta elkarteek ereerabili ahal izango dute, nahiz etaAmasa-Villabonako taldeak ezizan». Emakumeen Txoko Morea

Amasa-Villabonako udalak ema-kumeei bideratutako lokala izan-go da, eta gaur gaurkoz, Lurgatztalde feministak izango du lokalakudeatzeko ardura. «Hala ere, al-daketak egonez gero, araudiamoldatzeko aukera zabalik gera-tzen da», azpimarratu du Un-zuek. Horretarako, udalaren etaLurgatzen oniritzia beharko dela

aipatu du. Espazioa erabiltzekoeskaerak [email protected] egin be-harko dira eta norbaitek presen-tzialki beraiekin harremanetanjarri nahi badu, taldea astearterobilduko da 19:30ean.

ASPALDIKO ESKAERAAmasa-Villabonako Udalak «osopositiboki» baloratu du herrikotalde feministarekin akordioa lor-tu izana eta hemendik aurreramugimendu feministaren elkar-gune eta erreferentea izango denespazio berri eta inklusibo honensorrera. «Udal gobernu honen le-hentasunetako bat da genero ber-dintasunaren bidean, politika fe-minista aktiboak garatzea eta aur-kezten dugun espazio honenirekiera aurrera pauso bat izangoda norabide horretan».Ez da lehen aldia mugimendu

feministak espazio baten eskaeraluzatzen diona udalari. Astelehe-neko agerraldian herriko feminis-tek nabarmendu zutenez, Hutsu-nea Betez taldeak 2008an eginzion lehen aldiz eskaera udalari.12 urte behar izan dira akordioalortzeko. Mugarria izan zen2018ko martxoaren 8ko greba fe-minista. Herriko adin eta ideolo-gia ezberdinetako hainbat ema-kume elkartu baitziren deialdia-ren harira eta urte hartakomaiatzean egindako jardunaldia-ren ondoren sortu baitzen Lur-gatz talde feminista. Bere jarduna egonkortu zuene-

tik, taldeak behin baino gehiago-tan aldarrikatu du bere ekimenaduintasunez garatu ahal izatekoespazio bat eta protestak ere eginizan ditu behar hori azaleratzeko.Aurreko legealdian nabarmenakizan ziren udal gobernuaren etaLurgatzen arteko tirabirak. Udalgobernu berriak eskaerari «bideematea» erabaki du eta talde fe-ministarekin erabilera araudi batadostu du. Aurkezpen ekitaldirabildu ziren Lurgatzeko kideak,Beatriz Unzue alkatea, ArantzaLopez berdintasun zinegotzia etaAmaia Irazusta EAJko zinegotzia.

Lurgatz talde feministako kideak eta Amasa-Villabonako udal ordezkariak, Emakumeen Txoko Morea izango denaren atarian, Errota auzoko 4. zenbakian. J. M.

Erreferendumarenaldeko herri ekimenaaurkeztuko dute gaurAMASA-VILLABONA // Subijanaetxean, gaur 19:00etan egingodute aurkezpen ekitaldia. Xehe-tasun guztiak eta herrian erron-kari heltzeko gonbidapena egin-go dute Gipuzkoako Gure Esku-ko arduradun Irati Elizaldek etaeskualdeko kideek. Herritarreigerturatu eta ekimenean partehartzeko deia zabaldu diete.

Oñati ezagutzekoirteera antolatu dutemartxoaren 14anZIZURKIL // Emakumeen Nazio-arteko Egunaren harira, Oñatiezagutzeko aukera izango dutezizurkildarrek bertako emaku-meen begietatik. Martxoaren14ko irteera honetan parte hartunahi dutenek, Zizurkilgo udalbulegoetan edo Plazida Otaño li-burutegian eman beharko duteizena, 30 euro ordainduta.

Arantzan hasi etabukatuko den irteeraegingo du AizkardikAMASA-VILLABONA // Igandeanegingo dute, otsailaren 9an. Izenemateak ostegunera arte egindaitezke, 649 71 71 82 telefonoanedo Aizkardiren lokalean ber-tan. Arantzatik abiatuta, aurre-na Ekaitza (1.046 metro) eta geroMendaurko ( 1.132 metro) gailu-rrak igo ondoren, berriro abiatu-tako tokira itzuliko dira.

GIZARTEA VILLABONA-AIZTONDO 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a

Page 6: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

EmeterioArresekoobrengatiktrafikoamoztuko dute

Atzotik hasita errepideaaltxatzeko lanak ari diraegiten, eta horrek eragotziegingo du ibilgailuen joan-etorria ostirala bitarte

I. S. A. Ibarra

Emeterio Arrese kaleko hiritar-tze lanak direla eta, ibilgailuen-tzako bidea mozteko erabakiahartu dute bi zentzuetan. Atzohasi eta datozen egunetan egin-go dituzte lanik garrantzitsue-nak, eta horretarako, ibilgailuguztientzat sarrera mugatzea«nahitaezkoa» ikusi du IbarrakoUdalak. Errepidea altxatzeko lanak

dira egiten ari direnak eta ondo-rioz, guztiz moztuko da trafikoa,gaur, 08:30etik 17:00etara. Etaotsailaren 6an eta 7an kalea era-bat moztuko da ordutegi ja-rraian, asfalto lanak amaitu arte.Kale horretan irisgarritasuna

hobetu nahi du udalak, eta asfal-toa espaloiaren altuerara igotzeada asmoa.Ibarrako Udaletik, bertako bi-

zilagunei eta herritar guztiei era-gozpenengatik barkamenak es-katu diete.

Proiektu eta helburuakzehaztuta, aurrekonturako Berastegiko Udalak 2020an 1.120.782,35 euroko aurrekontua izango du etahelburuetako bat mediku kontsulta zaharreko obrekin hastea izango da

Irati Saizar Artola Berastegi

Dagoeneko onartua du aurtengoaurrekontua Berastegiko Uda-lak. 1.120.782,35 euro izango di-tuzte aurtengorako, iazkoarekinalderatuta %2,67ko igoera izandu. Martxan dituzten proiektuenjarraipena egitea eta medikukontsulta zaharreko eraikina be-rritzeko obrekin hastea dira hel-buru nagusiak. Aurrekontuaren sarrerei da-

gokienez, %66 inguru Gipuzkoa-ko Foru Aldundiko Udal Finan-tziaziorako Fondotik jasoko duudalak. Amaia Azkue Berastegi-ko alkateak azaldu duenez, «au-rreko urtean eman zigutena au-rreikusten dugu beti, eta aurtenuste baino diru sarrera handia-goa izan dute, beraz aurreikusi-takoa baino diru gehiago jasokodugu martxoan». Gainerako diru sarrerak, udal

zerga eta tasetatik jasoko dituzte,eta baita erakunde ezberdinendiru laguntza eta hirigintzaaprobetxamenduetatik ere. Az-ken sarrera hori, eraikuntza, ins-talazio eta lanen gaineko zergada, eta gaur egun, %4 kobratzendu udalak. Aurrekontuaren gastuetan ba-

dute aldaketa bat aurten. Gas-tuen heren bat pertsonal gastue-tara bideratu dute; «igoera» izandu atal horrek, izan ere, etxezetxeko zerbitzua publifikatu duudalak. Horrela, zerbitzu hori es-kaintzen ari diren hiru langileak,enpresa bateko langile izatetik

udaleko langile izatera pasatudira. Bestetik, udal eraikin eta udal

zerbitzuekin «zati handi bat» jo-aten zaiela dio Azkuek. «Azkenbatean, herritarrei zerbitzuakematen dizkien diru zati bat da».Bestalde, hainbat elkarte eta era-kunderi ematen dizkieten la-guntzak sartzen dira gastuetan.Hala nola, mankomunitatea, To-losaldea Garatzen, Tolomendi,UEMA... eta beste hainbat. Horrez gain, udal eraikina be-

rritzeko eskatu zen maileguak70.000 euroko gastua eragingodio aurten udalari. Eta gainera-koa, 150.753,84 euro, inbertsioe-tarako erabiliko dute.

INBERTSIOAKAzken urteetan bezala, aurtenere, «argi» dituzten proiektueta-rako sortu dituzte partidak, eta

gero, urtean zehar, soberakina-ren arabera jokatzen dutela azal-du du alkateak.Inbertsioen atalean, urtero

egiten dituzten hobekuntzekinjarraitzeko asmoa erakutsi duudalak. Espaloiak hobetu, men-di bideak konpontzen jarraitueta auzo gehiago argiztatzekokonpromisoa hartu dute: «Harrizabaleko espaloiak daude orain-dik zati askotan, eta pixkana gal-tzada-harriak jartzen joatea daasmoa». Argiztatzeari dagokio-nez, lan horiekin jarraitu nahidute, eta aurten, auzo bat gehia-go argiztatuko dutela esan dute. Gainerakoan, larre komuna-

len proiektuarekin jarraitu nahidute. 2019an egin zuten proiektuhorretako inbertsio «potoloena»,eta jarraipena eman nahi dioteaurten. Besteak beste, egokitza-penak egingo dituzte mendiko

ura aurrez jarritako depositurabideratzeko: «Dagoeneko ikusidugu nondik hartu daitekeenmendiko ura eta depositura etahandik askara eramateko lanakegingo ditugu». Itxitura zati bat ere jarriko

dute, eta lurraren azterketari ja-rraipena emango diote lurrak zerbehar duen ikusteko. Horrezgain, egun, Gimebel elkarteakeramandako behorrak daude la-rrean martxora bitarte, eta ondo-ren, herritarren ganadua erama-tea da asmoa.

MEDIKU KONTSULTA ZAHARRAAurtengo inbertsio nagusieneta-rikoa mediku kontsulta zaharre-ko eraikineko obrak izango dira.2018an egin zen galdeketa, etaherritarrei galdetu zitzaien eazer egin nahi zuten eraikinare-kin. Bi solairu ditu eraikinak etagoiko zatiarekin hasiko dira aur-ten. Herritarrek hala erabakita,gimnasioa egiten hasiko direlaziurtatu du Azkuek. Beheko solairuan, erabilera

anitzeko gela bat aurreikusi zu-ten, sukalde eta guzti, eta mo-mentuz, lanketa bat egin nahidute «herriari falta zaizkion zer-bitzu batzuekin» nola osatuadosteko. «Buelta bat eman nahidiogu beheko solairuari, espa-zioari ahalik eta probetxu gehienateratzeko», dio Azkuek. Jange-laren eta bertako produktuengaiak mahai gainean dituzte, etabeharrak ikusi nahi dituzte ezeregiten hasi aurretik.

Berastegiko irudia, Urdinarrain auzotik aterata. M. UGARTEMENDIA

06 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a

Emeterio Arrese kaleko obrak. ATARIA

Page 7: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Ibarra Sokatira taldea,Euskal Herrikotxapelaren bila Larunbatean, Gizonezkoen Goma Gaineko Euskal Herriko8x8 Sokatira Txapelketako finala jokatuko da, Ibarran.Dulantzin garaipena lortzetik datoz ibartarrak.

J. Artutxa Dorronsoro Ibarra

Pasa den larunbatean, hilak 1,Goma Gaineko Euskal Herriko8x8 Sokatira Txapelketako jardu-naldia jokatu zen Dulantzin(Araba). Bi kategoriatan jokatuzen txapelketa, eta bietan izanziren Ibarra taldeko sokatirala-riak. Lehena, emakumezkoen500 kilokoa izan zen. Hauek, li-gaxka formatuan ari dira joka-tzen, hiru jardunaldi puntuaga-rrirekin, eta Dulantzikoa izanzen lehen jardunaldia. Bestetik,berriz, gizonen 600 kilokoa.Hauentzat bigarren jardunaldiaizan zen, finalera sailkatuko zi-ren taldeak zein izango ziren era-baki zituena. Lehen jardunaldia,Burgelun (Araba) jokatu zuten.Emakumezkoetan, Badaiotz

talde arabarra izan zen onena, 6puntu lortuz. Bigarren eta hiru-garren, Txantrea eta Beti Gaztetalde nafarrak izan ziren, hurre-nez hurren, 5 eta 4 puntu lortuzituztelarik. Laugarren, berriz,Bizkaiko Gaztedi taldea izan zen,3 puntu eskuratuz. Ibartarrakbosgarren izan ziren, eta bi pun-tu lortu zituzten. Azken postuan,Antsoain talde nafarra sailkatuzen, puntu bakarra eskuratuz.

Gizonezkoetan, ibartarrakizan ziren onenak, eta beraz, es-kualdeko sokatiralariek lortu zi-tuzten lehen postuari dagozkionzazpi puntuak. Hauen atzetik, 6puntu eskuratuz, Beti Gazte tal-de nafarra izan zen. Hirugarrenpostuan, berriz, Murueta sailka-tu zen, 5 puntu lortuz. Gaztedi-koek ez zuten egun onena izan,eta laugarren postuarekin kon-formatu behar izan zuten, 4 pun-tu lortuz. Kontuan izan behar da,lehen jardunaldian, bigarrenizan zirela bizkaitarrak.Gizonezkoen sailkapen oroko-

rrari dagokionez, Beti Gazte tal-dea kokatu da lehen postuan, 13punturekin. Ibartarrak bigarrenpostuan daude, nafarrengandikpuntu bakarrera. Hirugarren etalaugarren postuan bi talde biz-kaitar daude: Gaztedi 10 puntu-rekin, eta Murueta 8 punturekin.Nafarroako beste hiru taldeak,sailkapeneko azken postuetandaude: bosgarren postuan Be-rriozar, 7 punturekin; seigarrentokian Txantrea, 4 punturekin;eta sailkapena itxiz, berriz, An-tsoain, 2 punturekin. Kasu hone-tan, lehen sei taldeak sailkatudira finalera, Antsoain kanpoangeratuz.

IBARRAKO SAIOA, 17:00ETANLarunbat honetan, hilak 8, Iba-rrako Belabieta kiroldegian joka-tuko da Goma Gaineko EuskalHerriko 8x8 Sokatira Txapelke-tako hurrengo jardunaldia, gizo-nezkoetan (600 kilo) eta emaku-mezkoetan (500 kilo). Gizonez-koek, ligaxkako bi jardunaldiakjokatu ondoren, finala jokatukodute Ibarran. Emakumezkoenkasuan, berriz, ligaxkako biga-rren jardunaldia izango da.Arratsaldeko 17:00etan hasiko

da proba, eta partaideen artean,Ibarrako bi taldeak izango diralehian. Emakumezkoetan, au-rrez aipatu moduan, ibartarrezgain, Antsoain, Gaztedi, Ba-daiotz, Txantrea eta Beti Gaztetaldeak izango dira. Azken hiru-rak dira sailkapeneko lehen pos-tuetan daudenak. Ibartarrek, or-dea, herritarren aurrean saio onbat egiten ahaleginduko dira.Gizonezkoen kategorian, Iba-

rra, Beti Gazte, Berriozar, Txan-trea, Gaztedi eta Murueta talde-ak ariko dira Euskal Herriko txa-pelaren bila. Badirudi lehen bienartean egongo dela lehia, sailka-pen nagusiko lehen bi postuenjabe baitira, puntu bakarreko al-dearekin.

Azaroan, Ibarrako Belabieta frontoian jokatu ziren Euskal Herriko 4x4 Sokatira Txapelketako finalak. IMANOL GARCIA LANDA

Hodei Caballero,Euskadikotxapeldun, martxan

Erredakzioa

Urtarrilaren 26an, EuskadikoMartxa Txapelketa jokatu zen,Iruñean. Bertan, Tolosa CF-ko fi-txaketa berriak, Hodei Caballeroordiziarrak, Euskadiko txapelalortu zuen, 10 kilometroko pro-ban. Lasterketa bikaina eginzuen 18 urtez azpiko kategorian,bere marka pertsonala minutubatean hobetuz (49:58). Denborahorri esker, otsailaren 16an To-rreviejan jokatuko den Espainia-ko Txapelketan izango da.Pasa den larunbatean, Pista

Estaliko Gipuzkoako Txapelke-tako lehen jardunaldia jokatuzen Donostian. Bertan, 10 domi-na lortu zituzten tolosarrek:urrezko sei, zilarrezko hiru, etabrontzezko bat. Egun berean, Es-painiako Kluben Arteko Kopa jo-katu zen, Valentzian. Pisu jaurti-

ketan, Atletico San Sebastian tal-dearekin lehiatu zen Maria Feli-sa Okomo. Tolosarrak, TolosaCF-ko errekor berria ezarri zuen,4 kiloko bola 13,27 metrora jaur-tiz. Gipuzkoako errekorretik(13,41) eta Espainiako Txapelke-tarako gutxieneko markatik(13,50) gertu geratu zen.Bestetik, Euskadiko jaurtiketa

luzeen txapelketa jokatu zen,Gasteizen. Ainhoa Toledo zuma-rragarrak klubeko errekor berriaezarri zuen, mailua 36,12 metro-tara jaurtiz, eta aurreko markametro eta erdian hobetuz. 18 ur-tez azpiko kategorian, Euskadi-ko txapeldun eta txapeldunordeizan ziren, hurrenez hurren, IkerEsnaola eta Mikel Irastorza. Kiloeta erdiko diskoa, 37,11 metrorajaurti zuen Esnaolak. Irastorzak,berriz, 40,49 metroko markaegin zuen, xabalinarekin.

Ordiziarrak, 10 kilometroko proba irabazidu; Tolosa CF-koek, errekor eta dominagehiago lortzen jarraitzen dute.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko otsailaren 5a @TOLOSALDEAKIROL

Ez duguamoreemango

A urreko asteburukopartidan lortutakoemaitza alde baterautzi nahian, taldeki-de guztiek helburu

berdina genuen buruan: 3 pun-tuak etxean geratzea. Hasieraoso ona eduki genuen, eta neur-ketako lehen gola sartzea lortugenuen, Ainhoa Garikanoren es-

kutik. Denbora luzez golik sartugabe egon eta gero, gogoz ospatugenuen 1-0ekoa. Emaitza horre-kin heldu ginen atsedenaldira.Sentsazioak ez ziren batere

txarrak, emaitza gure aldekoazen, eta horri eusten ahalegindubehar genuen. Hala ere, bigarrenzatian, Pradejoneko neskek au-rretik kokatzea lortu zuten: 1-2.Sufritzea tokatu zitzaigun, gau-zak zailtzen hasi ziren, eta urdu-ritasuna nabaritzen hasi ginene-an, aukera bikain bat aprobetxa-tuz, berdinketa lortu genuen.Oraingoan, Ainhoa Bengoetxeaizan zen golegilea. Taldekideeketa ikusleek ilusioz ospatu ge-nuen gola, partida zail bati buel-ta emateko aukera ikusi eta gero.Azken minutuetan, ordea, tris-tura itzuli zen, errioxarrek lortu-tako azken golarekin, 2-3 amaitubaitzen partida. Nahiz eta 3 puntuak etxean ez

geratu, eta bolada txar honetatikateratzeko aukera galdu, begibistakoa da maila honetan ego-tea merezi dugula, eta bertan ge-ratzeko irrika eta intentzioa du-gula. Etorriko dira emaitza hobe-ak, eta gogor eutsiko diogu mailahoni. Goazen neskak!

AulkitikMireia DiezTolosa CF, 1. Maila Nazionala

Page 8: SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK ETA MAKIL HOTSAK ASIER …Albistea osorik ataria.eus webgunean. Makilak astindu dituzte Santa Ageda bezpera ospatzeko kantuan atera ziren atzo, eskualdeko

Supermerkatuetan bilketa bereziak ere egin dituzte elkarteko kideek. ATARIA

Laster Sahararako bidean

Elikagaiak eta materiala jasotzeko kanpaina burutu du TolosaldeaSahararekin elkarteak urtarrilean; herritarrek emandakoa bilduostean, saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dute.

Erredakzioa

U rte hasierarekin bate-ra, eta beste urte ba-tez, elikagai eta ma-terial bilketa burutudu Tolosaldea Saha-

rarekin elkarteak eskualdean.Hilabete guztian zehar, askotari-ko elikagaiak bildu dituzte, etabaita eskola materiala ere. Unehonetan, elkarteko kideak bilke-ta guneetatik ari dira igarotzen,herritarrek utzitako guztia jaso,eta Tolosan duten lokalera era-mateko. Bertan guztia ondo sail-katuta jarriko dute, kamioietankargatu eta Aljerian kokatutako

saharar errefuxiatuen kanpale-kuetara bidali ahal izateko. Iazko elkartasun kanpainan

5.000 kilo inguru bildu zituzten,eta euren erronka kopuru horigainditzea da. Jaso eta sailka-tzen ari diren une honetan, Tolo-saldea Sahararekin elkarteko ki-deek esker hitzak izan dituztekanpainan parte hartu duten he-rritar guztientzat, bai eta era ba-tera edo bestera lagundu dutenerakundeentzat ere, hala nola,ikastetxeak edota bilketa bere-ziak egin dituzten supermerka-tuak ere. «Oso gustura geratugara jaso dugun erantzunare-kin», esan dute.

BALDINTZA GOGORRETANSahararren alde lanean ari denelkarteak gogoratu du errefuxia-tuen kanpalekuetan «oso baldin-tza gogorretan» bizi direla, etakanpotik iristen zaizkien lagun-tzak «ezinbesteko» dituztela bi-zirauteko. Horregatik diote «be-rebiziko garrantzia» duela urtehasieran egiten duten elkarta-sun kanpainak. Ez da, baina, an-tolatzen duten ekimen bakarra.Lurralde askatuetako Midyickherrian eraikitako eskola man-tentzeaz arduratzen dira, etaudan haurrak harreran hartzekoOporrak Bakean programan ereparte hartzen dute.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO OTSAILAK 5Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEAZKENA 5AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona. Gure Eskurenaurkezpena: Erreferendumaren al-deko herri ekimena ate joka. Subijanaetxean, 19:00etan.Tolosa.Meditazio hitzaldi zikloa Clau-dino Cid-ek zuzenduta. Teoria etapraktika uztartzen dituzten tailerrak.Doakoa. Kultur etxean, 20:15ean.Zizurkil.Bialaren aldeko elkarretara-tzea Zizurkilgo errotondan, 18:00etan.

Erakusketak

Tolosa. Burattinien Mundu Miresga-rria, Topic zentroan. Tolosa. La importancia de estar, GKogalerian. Tolosa. Origen. Emaus, Topic-en. Tolosa. Elloria erausketa, GKo galerian.Tolosa. Xabier Obesoren Barruko ar-giaren bila, Aranburu jauregian.Tolosa. Matxin Labaienen erakusketa,Aranburu jauregian. Zizurkil. Ama hizkuntzaren kantuaketa kontuak. Motxila ibiltarian jarritakomisioaren emaitza ikusgai, PlazidaOtaño liburutegian.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egunekoberriak, Tolosaldea Garatzenen tartea,Joseba Landa Bartzelonatik eta amai-tzeko proposamen musikala.12:00.Entzuteko jaioak. Musika. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.(H)ari naizela. Bertsolaritza,Imanol Artola Felix-ekin.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Lotsagabe (Agurra)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Denbora da poligrafo bakarra22:30.Ajoarrieroa23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goizean hodeigunebatzuk izanagatik, eguerditikaurrera ostarte zabalak ire-

kiko dira eta giro argia izango duguarratsaldean. Haizeak hego-ekialde-tik joko du, baina tenperaturak bestekoska bat behera egingo du, egun er-dian 9-11 graduan joz goia.

Bihar.Giro eguzkitsu eta sa-noa. Goiz hotz baten osteaneta behe-lainoa jaso ondo-

ren, egun osoan giro urdina nagusitu-ko da. Haizeak hego-ekialdetik jokodu eta tenperatura maximoek koskapare bat gora egingo dute, 11-13 gra-duan kokatuz.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Edurne Mujika.Euskal Herria, 3. 943 67 09 15 . TOLOSA. Gauekoa. Lourdes Azpiroz.Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.