saioa

27
Aitonaren altxorra

Upload: manu-arce

Post on 23-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

2. ebaluazioa. Nobelak.

TRANSCRIPT

Page 1: Saioa

Aitonaren altxorra

Page 2: Saioa

Esadazu non dagoen altxorra!

Pistola bat nire sorbalda mehatxatzen nabaritu dut, eta une horretan haraino egindako bide guztiaz oroitzen hasi nintzen, nola hasi zen, zergatik....

Kondairak

dioenez, Jones Kapitaina ingeles pirata

Page 3: Saioa

bat zen, ausarta eta ez zen ezeren beldur. Bizitza osoan altxor pentsaezinak bildu zituen: urrea, dirua, bitxiak....pirata batek desiratu daitekeen guztia zeukan hark. Bere itsasontzia “Haizearen Indarra” mundu osoko azkarrena eta ikusgarriena zen. Esaten dutenez, bere ordua heldu zenean, haren lagun hoberenari agindu zion uharte batean abandonatzea eta hark aurkitutako altxor preziatua nonbait ezkutatzea klabe batzuen bidez. Klabe horiek bere emazteari eman behar zizkioten.

Ez da inor altxor hura aurkitzera ausartu? -galdetu nion aitonari irrikaz.

Jimmy laztana, kondaira bat baino ez da. Baina diotenez, altxor hura ez du inork aurkitu, ezinezkoa da. Saiatu diren guztiak, ez dute ezer aurkitu, esku hutsik bueltatu dira etxera.

Nagusia naizenean, altxorra bilatuko dut eta zin egiten dizut aurkituko dudala.

Nire amonak beti esaten zuen, “garrantzitsuena ez da nahi duzuna lortzea baizik eta hori lortzeko egin duzun guztia”. Ez dut inoiz ulertu baina hori esaten zuen.

Aitona William gizon zaharra zen baina horrek ez zizkion bizitzeko gogoak kentzen. Ez zen oso altua baina amonari burua ateratzen zion. Ile urdina eta begi oso argiak zituen, batzuetan begira geratzen nintzaionean, grisak ziruditen. Beti zeukan irribarrea ezpainetan, beti alai. Ez zion ezerk triste jartzen. Izugarri gustuko zuen gauero ipuinak edo istorioren

Page 4: Saioa

bat kontatzea, eta noski, neu ere ikaragarri gustuko nuen.

Aitonak kontatutako istorio hori, ez zait inoiz ahaztuko. Kontatzen zuenean hark bizi izango balu bezala kontatzen zuen. Gauero istorio ezberdin bat kontatzen zidan, baina istorio horrek zerbait zuen, ez zen besteak bezalakoa. Berdin zitzaidan jendeak kondaira soila zela esaten zidanean, hura ezberdina zen. Zerbaitek esaten zidan altxor hura itsasoaren hondoan zegoela, baina non? Aurkitu beharra nuen, aitonari zin egin nion. Jendeak zoratuta nengoela esaten zidan, kondaira bat besterik ez zela eta errealitatean bizitzeko adina neukala eta ametsik ez egiteko. Baina niri jendeak esaten zidanak berdin zidan. Aitonak beti esaten zidan mutiko azkarra nintzela eta egiten nituen gauzak bihotzez eta buruarekin egiten nituela, eta horrek niretzat izugarrizko garrantzia zuen.

16 urte nituela aitona hil zitzaidan. Hori kolpe oso gogorra izan zen niretzat. Zaharra zen, bai, baina, osasuntsua. Ez zuen erretzen ezta edaten ere. Nik ez nuen zergatia ulertzen. Amamak bihotzetik gaixo zegoela esan zidan behin baina ez nuen pentsatzen hainbesterako zenik. Egunak eta egunak pasatu nituen nire logelan bakarrik, negar egiten. Ez nuen jaten, ezta kalera irteten ere...

Bat-batean amonaren ahotsa entzun nuen.

Jimmy! Zatoz hona, mesedez!

Ahotsa ganbaratik zetorren. Ohetik altxatu nintzen eta ganbararaino joan nintzen.

Zer nahi duzu amona? - galdetu nion.

Page 5: Saioa

Hurbildu zaitez hona, begira zer aurkitu dudan.

Amonaren eskuetan aititeren irudi pila zegoen. “Ring ring!!!” atean deika zeuden.

Atea zabaltzera noa -xuxurlatu zidan amonak nik irudiak ikusten ari nintzen bitartean.

Amona ganbaratik irten zen.

Ganbarari begirada bat bota nion. Leku iluna eta hezea zen. Guztia hautsez beteta, denbora luzean itxita egon zela zirudien. Leiho txiki bakar batek argitzen zuen leku hartako zati nimiño bat. Sabaia armiarma-sarez estalita zegoen. Armiarmak nazka izugarria ematen zidaten, hoberena sabaira ez begiratzea zen. Ezkerrean kartoizko kutxa pila zeuden liburu eta koadernoz beteta eta kutxen atzean ispilu estali bat, oihal beltz batez. Eskuinean, altzari zahar handi bat zegoen eta horren azpian kutxa txiki bat. Kutxa hark arreta deitu zidan.

Argazkiak lurrean utzi nituen eta kutxaren bila altxatu nintzen. Kutxa txikia zen, apaingarririk gabe. Aitonarena zela pentsatu nuen. Estalkia ireki nuenean hautsezko hodei bat atera zen eta doministiku egitera behartu ninduen.

Hodeia desagertu zenean kutxa barruan zegoena ikusi nuen. Liburu txiki bat zegoen, egunerokoa zirudien, azalean aitonaren izena jartzen zuen, William. Azken orritik zabaldu nuen, 1540ko uztailaren 2a, bazirudien aitona ez zuela ezer idatzi denbora luzean zehar.

Kutxaren barruan zapi zahar eta zimurtu bat zegoen, oso ondo tolestua. Zabaldu egin nuen...

Page 6: Saioa

altxor baten mapa zen!!! Jones Kapitainaren altxorra izango zen? Egia izango ote zen altxor hori benetakoa zela?

Jimmy afaltzeraaa! - oihukatu zidan amonak. Banoa amona!

Kutxan dena gorde eta nire logelara eraman nuen, han ohe azpian gorde nuen.

Afaldu bezain laster, nire logelara joan nintzen, atea itxi eta kutxa zaharra ohe azpitik atera nuen. Kutxatik egunerokoa atera nuen eta goitik begiratzen hasi nintzen. Nahiko zaharra zirudien eta azken orrialdean zenbaki arraro batzuk zituen idatzita, kode bat izango zen? Ala zenbaki soilak? Egunerokoaren lehen orrialdea ireki nuen...

“ 1566ko abenduaren 23a, amonak kondaira bat kontatu zidan, Jones Kapitainaren kondaira, benetan harrigarria. Nire ustez ez zen kondaira soil bat, askoz gehiago izan zitekeen. Nahiz eta gurasoek gezurra zela esatea, amonarengan gehiago sinesten nuen gurasoengan baino...”

Orrialde batzuk aurreratu nituen.

“1569ko urtarrilaren 4a, amama Meryk beti berdina errepikatzen zuen, 1312-2201 baina nik ez nion zentzurik aurkitzen...”

Orrialde batzuk geroago...

“1573ko otsailaren 28a, altxorraren bila joatea erabaki

Page 7: Saioa

nuen, Jones Kapitainari zor nion. Ez nekien nondik hasi baina bat-batean amonaren hitzak gogoratu nituen: “Jones Kapitaina Mundu Berrira joan zen fortunaren bila”.

Portura zuzendu nintzen baina ez nekien zer egin. Marinel bati galdetu nion ea non zeuden Mundu Berrirantz zihoazen itsasontziak. Hiru itsasontzi seinalatu zituen eta nik azkarrena iruditzen zitzaidana aukeratu nuen. Itsasontzira hurbildu nintzen eta amarratik igo nintzen. Gora heldu nintzenean ezkutaleku bat bilatu nuen eta han geratu nintzen...”

Orrialde bakoitza aurrekoa baino interesgarriagoa zen.

“Hiru egun neramatzan jan egin gabe, gose nintzen eta goizean janari bila joatea pentsatu nuen. Ez nuen ezer lortu baina gauza batez konturatu nintzen, itsasontziaren kapitaina Francis Drake zen. Nireak egin zuen. Entzunda neukan Francis Drake kortsario ingeles beldurgarria zela eta bi egun barru Espainiako armadari eraso egingo ziola...

Bi egun pasa ziren; egun hartan, erasoaren eguna zen. Nire gainean oihuak entzuten nituen, urduri ziruditen. Bat-batean, norbaiten ahotsa entzun zen:

Baborreraaaa!!! Erasoooo!!!

Ez ziren ezta hiru segundo pasa eta lehenengo kanoikada entzun nuen. Izututa nengoen, zer egin

Page 8: Saioa

nezake? Burua ateratzea pentsatu nuen, zer gertatzen zen jakiteko. Ikusi nuena ikaragarria izan zen, amonak kontatzen zizkidanean kortsarioen erasoak ez ziruditen hainbesterako baina han ikusten nengoena aho zabalik utzi ninduen. Kanoiak etengabe kanoikadak botatzen ari ziren. Guztiok elkarrekin borrokan zeuden, odola besterik ez nuen ikusten. Bat-batean, kanoikada batek nire alboan jo zuen eta airetik hegan egiten atera nintzen. Esnatu nintzenean ez nuen ia ezer gogoratzen. Ingurura begiratu nuen, kaiola batean sartuta nengoen beste hainbat gizonekin; ez zuten nire hizkuntzaz hitz egiten.

...

Egun batzuk geroago Port Royal-era heldu ginen. Han esklabotzat saldu ninduten. Eroslea Mr. Thomas izeneko aberatsa zen. Egun horretan bertan Mr. Thomasen kainazko plantazioan lan egiten hasi nintzen. Lan gogorra eta neketsua zen. Bizi baldintzak oso txarrak ziren, lan pila egiten genuen, oso gutxi jaten genuen eta gainera astiro lan egiten bagenuen, jo egiten gintuzten.

Baneramatzan bi urte han lan egiten eta pertsona ugari ezagutu nituen, baina pertsonarik ikusgarriena egun hartan ezagutu nuen. Marco zuen izena eta abade ohia zen, Vatikanotik bota zuten baina ez zuen gustuko gai horri buruz hitz egitea. Baina nire ustez zerbait egin zuen eta horregatik zegoen orain plantazio horretan lan egiten. Marcori izurgarri gustatzen zitzaion hitz egitea, ez zen inoiz isiltzen. Horregatik denbora gutxitan Vatikanon bizi izan zituen istorio pilo bat kontatu zizkidan.

Page 9: Saioa

Zergatik zaude zu hemen? – galdetu egin zidan heldu bezain laster.

Ni altxorraren gai guztia kontatu nion...

Bai, ezagutzen dut kondaira hori.

Ez da kondaira bat!! Egia da!! –haserretu nintzen.

Ongi da mutil, ez zaitez horrela jarri.

Baina amona Meryk beti errepikatzen zituen zenbaki batzuk, txarrena da ez diedala zentzurik aurkitzen.

Eta helbide bat izango balitz?

Ez dut uste, ez du helbide baten antzik.

Nolakoa da zenbakia?

1312- 2201, zerbait iradokitzen dizu?

Dataren bat? Abenduaren 12a eta urtarrilaren 22a...Santa Lucia eta San Vicente!!

Oso ondo, baina horrek ere ez dit ezer esaten.

Santa Lucia Karibeko uharte bat da eta San Vicente hegoaldean dagoen zonalde bat -komentatu zuen han zegoen langile batek.

Harriturik geratu nintzen. Altxorra Santa Lucia uhartean zegoen, hegoaldeko zonaldean.

Page 10: Saioa

Zein da San Vicentetik gerturik geratzen den herria?

Vieux Fort.

Hara heldu behar dut nola edo hala. Lagundu behar didazu, mesedez.

Noski, gaur goizean Mr. Thomasen erosketak egitera joan naizenean marinel bati bihar Santa Luciarantz abiatuko direla entzun diot.

Eskerrik asko Marco.

Momentu bat, tori. Santa Luciako mapa bat, gal ez zaitezen.

Hurrengo goizean behar baino goizago altxatu nintzen. Goiz hartan landutako kaina merkatura eramango zen saltzeko eta kainaren gurdira sartu nintzen. Ordu batzuk geroago jendearen zurrumurruak entzuten hasi nintzen. Merkatuan geunden eta ateratzeko momentua zela pentsatu nuen. Gurditik irten eta porturantz abiatu nintzen.

Portura heldutakoan Santa Luciarantz abiatzen zen itsasontzia non zegoen galdetu nuen. Berehala ikusi nuen itsasontzia eta kapitainarekin hitz egitera joan nintzen.

Barkatu, Santa Luciarantz doan itsasontzia da hau?

Bai, zer nahi duzu gazte?

Page 11: Saioa

Hara heldu behar dut, oso garrantzitsua da, baina ez daukat dirurik. Hara eramaten banauzu, ni itsasontziaren garbitasunaz eta janariaz arduratuko naiz.

Ongi da. Zatoz itsasontzia erakutsiko dizut.

Kapitaina gizon jatorra zen. Ez zen zaharra ezta gaztea ere. Bizitza osoa zeraman hemendik hara. Itsaso guztiak ezagutzen zituen eta bere lana maite zuen, ala zirudien behintzat. Beti kapela buruan zeraman, ez zuen inoiz kentzen, burusoila ote? Dudarekin geratu nintzen. Baina gehien liluratu zitzaidana izan zen haren pazientzia gauzak txarto zihoazenean.

Berehala abiatu ginen Santa Luciarantz. Kapitainak itsasontzia erakutsi zidan eta nire betebeharrak azaldu zidan. Kamarote txiki-txiki batean lo egiten nuen, baina ezin nintzen kexatu.

Gau batean, gehienak lo geundelarik, izugarrizko haizea altxatu zen. Kapitaina esnatu egin zen eta aginduak ematen hasi zen.

Page 12: Saioa

Gizonak! Esnatu! Batu itzazue belak! Azkar! Apurtu aurretik!

Baina alferrekoa izan zen. Bela guztiak apurtu egin ziren eta ezin genuen nabigatu. Haizea hara eta hona mugitzen zen eta harekin batera itsasontzia ere. Itsasoan ikaragarrizko olatuak zeuden, itsasontzia ia-ia hondoratu zitzaigun. Baina horretarako ez zitzaigun asko falta. Bat-batean uharte bat ikusi genuen eta haizeak hara zuzentzen gintuen. Ezin izan genuen golpea saihestu, harrien aurka jo genuen eta itsasontzia gutxika hondoratzen joan zen. Itsasontzian geratzen ginenok uhartera abiatu ginen igeri eginez.

Hurrengo goizean hondartzan esnatu nintzen. Santa Luciara heldu behar nuen, baina nola? Ez geneukan ezertxo ere ez, ez itsasontzirik, ez janaririk, ezer ez. Kapitaina eta haren gizonak nirekin zeuden, gutxienez ez nengoen bakarrik.

Zer egin dezakegu? –galdetu zuen batek.

Ez dakit...baina lehenengo gauza janari bila joatea da –esan zuen nire alboan zegoenak.

Itsasontzi bat behar dugu hemendik ateratzeko; bat egin genezake. Kapitaina handik joateko irrikan zegoen.

Ongi da, batzuek janari bila joango dira eta beste batzuk baltsa bat egiteko behar dugun materialaren bila.

Bi taldetan banatu ginen. Aste bat geroago zurezko baltsa prest zegoen. Guztiok sartzeko adina zabalera zuen. Hara igo ginen.

Page 13: Saioa

Baina zein noranzkoan joan behar dugu? – urduritu zen bat.

Bat-batean, Marcok emandako mapaz gogoratu nintzen. Eskuineko eskua praketako poltsikoan sartu nuen eta mapa atera nuen.

Begira, Santa Luciaren mapa bat daukat, erabilgarria izan daiteke –esan nuen pozik.

Kapitaina eskuetatik kendu zidan. Bazirudien begiekin jango zuela. Baina berehala non geunden jakin zuen.

Iparralderantz joan behar dugu, San Vicenteraino helduko gara. Vieux Forten geldituko gara.

Bidaia hasi ginenetik bi egunetara Vieux Fortera heldu ginen. Han eskerrak eman nizkion Kapitainari.

Vieux Fortera heldu nintzen, orain altxorra bilatu behar nuen. Vieux Fort ez zen oso handia baina kobazulo eta ezkutaleku ugari zituen. Portua ez zen handia baina bai han zeuden itsasontziak, bizitzan ikusi ditudan itsasontzirik handienak. Merkatua ere bazuen, herriaren erdialdean. Han ostiralero herriko jendea biltzen zen haien produktuak saltzeko eta besteenak erosteko.

Nondik hasi bilatzen? Herritik buelta bat ematea pentsatu nuen inguruak ezagutzeko eta lo egiteko leku bat bilatzeko. Bi ordu neramatzan oinez eta nekatuta nengoen. Uda zen eta gauetan ez zuen hotzik egiten beraz, hondartzan lo egiten geratzea pentsatu nuen.

Page 14: Saioa

Hondartzan eserita nengoelarik altxorrean pentsatzen hasi nintzen, mapa poltsikotik atera nuen baina mapan ez zen ezer agertzen. Neukan poz guztia berehala kendu zitzaidan. Desilusionatuta nengoen nire buruarekin; hainbeste zertarako?

Mapari buelta eman nion eta atzeko partean gurutze antzeko bat zegoen, zer ote? Altxorraren gordelekua? Hurrengo goizean joango nintzela pentsatu nuen, ez neukan ezer galtzerik.Hurrengo goizean, gogotsu altxatu nintzen, mapa hartu eta altxorraren bila joan nintzen. Gurutzea markatzen zuen lekura heldu nintzenean, palmondo bat bakarrik ikusi nuen. Lurra mugitzen eta zulatzen hasi nintzen baina han ez zegoen ezer. Bat-batean amamak esaten zuen hitzak gogoratu nituen. “Karibeko uhartean pirataren altxorra bila joatea ez da erraza. Palmondoan kokatu, bi urrats eskuinean eta lau aurrerantz, ezkerrerantz bi salto txiki eta beste hiru urrats atzerantz eta hantxe aurkituko duzu”.

Esaten nuen bitartean egiten hasi nintzen. Lehengo bi urrats eskuinera, bi aurrera.... bukatzerakoan area zulatzen hazi nintzen. Bat-batean, zerbait gogor ukitu nuen, atera eta kutxa bat zen.

Amama! Zoragarria zara! Ze gogor dagoen kutxa hau! Zaharra da, normala da gogor egotea. Orain! Bai! Ireki dut! Hara! Zer da hau? Hutsik dago! Guztia ezertarako! Kutxa huts bat aurkitzeko? Ai ama! Nekatuta nago eta ezertarako ez etorri naiz honaino. Hau tristura... aurkitu dudan lekuan utziko dut. Etxera joateko ordua heldu dela uste dut. Jones aitonak ez zuen ezer utzi!”

Page 15: Saioa

Jones Kapitaina aitonaren aitona zen?! Ezin dut sinestu! Baina aitona gaixoa, zenbat pasatu behar izan zuen Vieux Fortera iristeko. Guztia ezer ez aurkitzeko -tristatu egin nintzen.

Amamarengana jaitsi nintzen eta irakurritakoa kontatu nion.

Zergatik ez zenidan esan aitonak altxorraren bila joan zela? – galdetu nion.

Hark nahi ez zuelako. Aitonak oso txarto pasatu zuen bere bidaian altxorraren bila eta ez zuen nahi zuk berbera pasatzea, horregatik altxorra kondaira bat baino ez zela esaten zizun.

Baina nik beti sinetsi egin dut altxorrean eta aitonak ere. Badakizu zer amama?

Zer, laztana?

Altxorraren bila joango naiz, aitonak zerbait pasatu behar izan zuen gainetik. Bihar bertan Viex Forterantz abiatuko naiz.

Eguzkiaren lehen printzekin altxatu egin nintzen. Maleta egin eta porturantz abiatu nintzen. Noski egunerokoa eta mapa nirekin neramatzan, aitonak bezala. Portura heldutakoan, Santa Luciarantz zihoan itsasontzia hartu nuen. Kapitainarekin hitz egin nuen dirurik ez neukalako.

Page 16: Saioa

Barkatu, ez daukat dirurik baina Santa Luciara heldu behar dut, nahi duzuna egin dezaket.

Ez, jende gehiegi daramatzat itsasontzian gauzak egiteko –esan zidan aurpegi txarra jarriz.

Mesedez, oso garrantzitsua da, altxor baten bila noa.

Altxor bat –murmuratu zuen– Ados, nirekin etor zaitezke baina garbiketan lagundu beharko duzu.

Mila esker!

Hiru hilabete generamatzan bidaian.

Lurraaaaaaaaaaaa!!! Santa Lucia bistaaaaaaan!!!

Marinel guztiak ontzi-gainera igo ziren. Minutu batzuk beranduago Vieux Forten portura heldu ginen. Itsasontzitik jaitsi nintzenean norbaitek jarraitzen zidala susmoa nuen, baina ez nion garrantzirik eman. Portutik hondartzara abiatu nintzen.

Hara heldu nintzenean mapa poltsatik atera nuen. Aitona jarri zen palmondo berdinera joan nintzen eta handik bi urrats eskuinera, bi aurrera ezkerrerantz bi salto txiki eta beste hiru urrats atzerantz. Lurra zulatzen hasi nintzen, eta han zegoen kutxa. Ireki eta aitonak idatzi zuen bezala hutsik zegoen. Ziur nengoen zerbait gehiago egon behar zuela eta aitonak ez zuela ikusi eta kutxari bueltak eta bueltak ematen hasi nintzen zerbaiten bila, ez nekien zer, baina zerbait. Bat-batean aurkitu nuen...

Page 17: Saioa

Aurkitu dut! –oihu egin nuen pozik.

Estalkiaren barrualdean, birjina baten irudia zizelkatuta zegoen. Zer esan nahi ote zuen? Nongo birjina ote zen? Galdetzea hoberena zela pentsatu nuen. Eta nork baino hobeto jakingo zuen nongo birjina zen? Abade batek.

Itsasontzitik jaitsi nintzenean, portuaren ezkerraldean eliza txiki bat ikusi nuen. Beraz, hara joan nintzen. Eliza txikia zen. Ate handi bat zeukan apaingarriz betea. Hara Vieux Forten bizi ziren biztanleak eta heldutako marinelak bakarrik joaten ziren. Barrura sartu nintzen. Aurrean aldarea zegoen, aldarearen aurrean eserlekuz osatutako bost ilara zeuden. Horma beirate harrigarriz osatuta zegoen. Uhartearen irudiak osatzen zituzten. Bat-batean aldarearen atzean sakristian abadea ikusi nuen, harengana joan nintzen.

Barkatu, esan diezadakezu nongo birjina den hau, mesedez? – Kofrea erakutsi nion.

Minutu batzuez begiratzen jarri zen, ez zuela oso ondo ikusten zirudien.

Hau...hau...Santa Lucia birjina da! Bai! Zalantzarik gabe! Eta irudi hau Santa Lucia elizan dago, baina eliza horrek urteak daramatza itxita.

Non aurkitu dezaket eliza hori?

Hemen Vieux Forten beran. Herritik ateratakoan eskuinetik bide txiki bat dago, hortik aurrera ez duzu galtzerik, itsas ertzean dago.

Page 18: Saioa

Mila esker!

Bizkor alde egin nuen handik. Elizatik ateratakoan ekarri ninduen itsasontziaren kapitaina ikusi nuen. Begirada tinko nigan. Elizarantz abiatu nintzen korrika batean, altxorra aurkitu nahi nuen ahalik eta azkarren eta amamarengana joan erakusteko eta aitonari ohore egiteko.

Herritik atera nintzen eta abadeak esandako bidea hartu nuen. Hogeita hamar minutu neramatzan oinez eta bat-batean nire begien aurrean, Santa Luciako eliza. Abadeak esan bezala, itxita zegoen, zaharra zirudien baina horrek ez zion edertasuna kentzen. Atea zabaltzen saiatu nintzen baina, alferrik, ezin nuen. Begirada bat bota nuen inguruetara eta albo batean leiho puskatu bat ikusi nuen, handik sartu nintzen barrura. Eserlekuak bi ataletan zeuden, batzuk eskuinetara eta beste batzuk ezkerretara, erdian pasabide estu eta txiki bat. Pasabide horren bukaeran aldare txiki eta zahar bat. Aldarearen atzean, han bai, han zegoen, kutxako irudia bezalako margolan bat. Santa Luciako birjinaren irudia eta haren atzean Santa Lucia uhartearen mapa bat zegoen eta margolanaren beheko partean zenbaki batzuk idatzita zeuden, 20ºI – 40ºM.

Koordenada batzuk dirudite.

Mapa poltsatik atera nuen eta koordenada horiek bilatu nituen. Hor ez zegoen ezer, ura besterik ez. Inork ezagutzen ez zuen uharte bat izango zen, hara heldu behar nuen.

Esadazu non dagoen altxorra!

Page 19: Saioa

Pistola bat nire sorbalda mehatxatzen nabaritu dut. Buelta ematerakoan Santa Luciara eramandako itsasontziaren kapitaina pistola bat dauka niri begira.

Esadazu oraintxe bertan non dagoen edo tiro bat sartuko dizut buruan.

Ongi da, baina ni zurekin joango naiz. Ni gabe ezin duzu altxorra aurkitu. Jones familiako batek ireki behar du eta ni Jones Kapitainaren hereniloba naiz –hitz horiek asmatu egin nituen baina ez zitzaidan beste ezer bururatu.

Jones Kapitainaren hereniloba zarela? -harriturik geratu da.

Bai –hori ez dut asmatu. Nire herenaitona pirata bat zen.

Nora joan behar dugu? – esan du urduri pistolarekin apuntatzen didan bitartean.

Page 20: Saioa

Itsasontzi bat behar dugu eta nik esandako koordenatu batzuetara joan behar gara –ez nago guztiz ziur haiek koordenatuak izango diren ala ez, baina saiatu behar dut, zerbaitetarako etorri naiz honaino.

Arazorik gabe, nire itsasontzian joango gara.

Portura abiatu ginen eta itsasontzira igo ginen.

Zeintzuk dira koordenatuak?

Neu eramango dut itsasontzia, orain esaten badizkizut bertan bera utziko nauzu eta hori ez da tratua –esan dut serio.

Ordu batzuk geroago, harrigarria, mapan itsasoa besterik ez zegoela esaten zuen, baina hor nire begien aurrean uharte misteriotsua dago. Sinestezina baina benetakoa. Hondartza baten alboan aingura bota dugu. Boteetan sartu gara eta uharterantz abiatu gara. Uhartea ez da oso handia baina munduan ikusi dudan lekurik politena da. Arrokak arrezifez beteta zeuden. Hondartzaren atzealdean izugarrizko ohian berde bat, zuhaitz handiekin eta hosto izugarriekin. Benetan uharte liluragarria.

Orduak eta orduak eman ditugu altxorraren bila eta ezer, ez dago ezer. Ezta pista xume bat ere.

Non dago altxorra? – oihu egin du kapitainak.

Ez dakit. – bat-batean aitonaren hitzak gogoratu ditut, “nire amonak beti esaten zuen, garrantzitsuena ez da nahi duzuna lortzea

Page 21: Saioa

baizik eta hori lortzeko egin duzun guztia”. – Hau da altxorra.

Zer? Zer esaten ari zara mutiko? Hau dela altxorra uhartea bera eta hona

egindako bidaia osoa –aitonari zin egin nion moduan, altxorra aurkitu nuen.

…..

Aitona Jimmy! Kontadazu berriz Jones Kapitainaren kondaira mesedez.

Ongi da. – irribarrea bota nion ilobari – Kondairak dioenez....