puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso...

25
PUNTUA, GOIENAREN ALDIZKARI BERRIA 4.050 ETXETAN JASOTZEN DUTE DAGOENEKO. JASO ZUK ERE ASTERO, URTEAN 55 EURO ORDAINDUTA*: 943 25 05 05 edo Puntua.eus edo Whatsapp: 688 69 00 17 *GOIENA KLUBEKO BAZKIDEOK EZ DAUKAZUE ESKATU BEHARRIK. TXERRA BOLINAGA GIZARTE MUGIMENDUETAN MURGILDUTA PUNTUA | 009 | 2015-03-12 | EGUENA | |

Upload: others

Post on 09-Oct-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Puntua, goienaren aldizkari berria 4.050 etxetan jasotzen dute dagoeneko.

jaso zuk ere astero, urtean 55 euro ordainduta*:

943 25 05 05 edo Puntua.eus edo Whatsapp: 688 69 00 17

*goiena klubeko bazkideok ez daukazue eskatu beharrik.

txerra bolinaga

gizarte MugiMenduetan Murgilduta

Puntua | 009 | 2015-03-12 | eguena | |

Page 2: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Puntua | 009azaleko argazkiaren egilea: eneko azkarate

E u s ko J a u r l a r i t z a k d i r u z l a g u n d u ta ko a l d i z ka r i a

|

Argitaratzailea Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba ElkarteaOtalora Lizentziaduna 31 20500 ARRASATELehendakaria Aitor IzagirreZuzendari nagusia Iban ArantzabalZuzendaria Eneko Azkarate

Erredaktore burua Monika BelastegiDiseinu arduraduna Iñaki IturbeEuskara arduraduna Sergio AzkaratePublizitate arduraduna Mireia LarrañagaKluba eta banaketa Marta Leturia

Maketazioa Iñaki Iturbe, Kepa MarteloPublizitatea Mireia Larrañaga, Amaia Mundiñano, Ziortza Martin, Imanol ElortzaAdministrazioa Agurtzane Gaintzarain, Ane Berezibar, Iratxe Bengoa

EgoitZA nAgusiA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 132 posta-kutxa 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

PubLiZitAtEA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

009 zenbakiko tirada berezia: 20.000 ale

HArPiDEtZA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31Tel.: 943-25 05 05 [email protected] gordailua: SS-1509-2014issn: 2174-369X

Gaur egun mens sana in corpore sano kirola egitearekin erlazionatzen dugu, eta, hain zuzen ere, horrela pentsatzen nuela adierazi nion lagun bati. Berak: “Txarto… sentitzea falta duzu”, erantzun zidan; ez nion ezer ulertu.Tango ikastaro batean esperientzia bitxi bat

bizi izan berri dut. Dantza oso gustuko dudala aitortu beharra daukat; abilezia, aldiz, handirik ez, eta tangoan are txikiagoa. Aspaldian ahalegin franko egiten aritu naiz, emaitza handirik lortu gabe. Hor genbiltzan corpore sano gainean dugun mens (burua) erabilita okerrak identifikatu eta zuzendu nahian.

Ezer gutxirako balio zuten gure arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera.Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un Autre Été musika goxo jarri zigun, eta sentitzean eta komunikazioan zentratzeko eskatu zigun. Aldaketa bat-batekoa izan zen, itzela, pausoak naturalki irteten hasi ziren. Hobetzeko arrazoira jotzen genuen bakoitzean, egoera berriro okertzen zen.Arrazoiak boterearen pulpitura eraman gaitzake, konfrontaziora eta aurrera ez egitera. Sentimenduek, ordea, bizitzarekin dantza egiten laguntzen digute. Egiten duguna sentitzeak ikaste prozesuaren mailarik gorenera eramaten gaitu. ·

arrazoiak boterearen pulpitura eraman gaitzake

Nestor Arana Arexolaleiba

Nire txaNda

Bizitzarekin dantza egiten

–3 nire txanda bizitzarekin dantza

egiten –4 bat-batean emma gartzia –6 irudiz atleta, modelo –8 Mundutik Jihadisten neskalagunak –10 erreportajea ehun urte... eta gehiago –16 iritzia – Papera desagertzear?

– eskolaz kanpoko

jarduerak, bai ala ez? – joxe ta Piku – basque Country –18 talaiatik argiak eta itzalak:

ilustrazioa bergaran –20 elkarrizketa txerra bolinaga

24 bizi –24 osasuna umeen hortzeria

–26 Kirola ibilketa nordikoa –28 adituen esanetan kirurgia estetikoa, moda

ala beharra? –30 otorduan bergarako lasa jatetxea –32 Moda sasoi artean ze arropa

dago modan? –34 Motorra renault Captur –36 gure artistak nagore igarza

–38 Kultura proposamena urdangarinen esentzia –40 liburu artean El círculo –42 gure altxorrak arrasateko san juan

bataiatzailearen parrokia –44 Komunikazioa konektibitatea oraindik

erronka –46 Handitzen, handitzen –46 eskulanak txotxongiloak etxean

2 puntua

Page 3: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Emma Gartziabat-bateaN

testua: txoMin Madina argazKia: teresa Peyri

ia zazpi urte bikoteak sortzen saiatzen ibili ostean, oraindik ere sinesten duzu maitasunean? Beti sinistu behar da. Beste gauza bat da zenbat irauten duen, eta baita zaintzea ere. Nire neska-mutilak intentsuak dira, unean unekoak gehiago.saioan, aurkezlea beharrean, lehoi hezitzailea dirudizu. Ez bata, ezta bestea ere: mikroa duen ikuslea bezala sentitzen naiz, eskaileretan tronua duena; luxu hutsa.tatuajeek, muskuluek edo gominak: zerk ematen du puntu gehiago tronista izateko? Ez dut pistarik eman nahi [Barrez], baina jarrera harkorrik gabe, ez zaitu batak ere salbatuko! Tronua kontu serioa da [Barrez], eta, ezkor ikusten zaitudan arren, uste baino gehiago engantxatzen dira, baina guk gura baino gutxiago irauten dute. Bizitzan legez. ez da kritikarik gabeko saioa. Eguneroko saio batek zazpi urte daroatzanean kritika ugari sortzen ditu: eraikitzaileak, eta ez hainbeste. Minik ematen didaten? Maite ditudanek esaten dizkidatenek eragiten didate, beti egiten diet kasu.aurkeztu dituzun formatuetatik, zeinetan egon zara erosoen? Formatu irekietan erosoago nago; atal ugariko magazinetan. Mujeres y Hombres y Viceversa-k denboraldiro harritzen nau, berrasmatu egiten da. Gidoi gabeko saioez gozatzen dut, eskaleta hautsi ahal denetan: norberaren burua egunero gainditzen eta motibatzen uzten dute. Lehiaketa bat edo albistegi bat zaila egingo litzaidake. Esta es mi gente, El juego de la verdad... platoan, jendeak denetik kontatu dizu. nola bizi dituzu une horiek? Lehenengoa maitasun handiz gogoratzen dut; bigarrena, tentsio handiarekin. Entzundakoaren arabera erantzuten da: dibertigarria bada, barrez; tristea bada, negarrez; eta oso pertsonala bada, lotsa apur batekin. Baina, beti, gonbidatuak merezi dituen errespetuarekin eta maitasunarekin.zer sentitzen duzu telezaborra hitza entzutean? Ezertxo ere ez.2013an, eaen, pertsonako 213 minutu pasa genituen telebista aurrean. zuk? Barrutik bizita, ez dut kanpotik gozatzeko astirik. Alabak umeen talent show-ak ditu gustuko, La Voz Kids eta MasterChef, esaterako, eta batera ikusten ditugu. Gaueko albistegiak eta Viajando con Chester eta Salvados ere ikusten ditut. Denbora falta zait gehiagorako.Mediasetekin berritu duzu, dagoeneko harreman luze eta iraunkorra. ez duzu aldatzeko tentaziorik izan? Hamalau urteren ostean, iraunkorra da eta pozik nago. Orain beste hiru urte ditut ikasten eta gozatzen jarraitzeko. Ondo banago, zertarako aldatu?zeri egin behar izan diozu uko aurpegi ezaguna izateagatik? Izaeragatik pertsona oso diskretua naiz, eta batez ere hasieran, hainbatetan, handi geratu zitzaidan ospea. Orain lasaiago nabil; baina, esaterako, ez naiz Kontxara ordu jendetsuenean joango. Zeri ez niokeen uko egingo? Nire sustraiei eta naizen modukoa izateari. Tontakeria handia dago mundu honetan, baina ni ez nau harrapatu. zer egingo zenuke lanik eta familiarik gabeko egun oso baten? Posible da? Hau egingo nuke: eskia, masajeak, otordu on bat, lo-kuluxka, asko gustatzen zaizkidan bateria eskolak, zinema eta tximinia parean irakurtzea. Hori bai, Aitor bikotekidea eroatea eskatzen dut!Jarduten duzu ordiziako enbaxadore moduan? Ordiziarra izatea barruan daramat: kanpoan egonda sustraiak ez dira ahazten, indartu baizik. Askotan joaten gara; eta Uxue alabarekin, gero eta gehiago. Oso gustuko du; han bizi izan gurako luke, baina, oraingoz, ezin da. ·

ordiziarra telebistako aurpegi ezagunenetakoa da: hainbat saiotan ibili eta gero, telecincoko ‘Mujeres y hombres y Viceversa’ aurkezten du egun

4 puntua puntua 5

Page 4: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

irudiz

arga

zKia

: Jav

ier

ariz

abal

ote

stua

: en

eKo

azKa

rate

Kri

sto

aurr

eko

grez

iar

artis

tek

utzi

zi

tuzt

en k

irol

arie

n es

kultu

ren

an

tzer

a, Y

eray

Var

ela

atle

ta

oñat

iarr

a m

odel

o la

neta

n,

artis

tare

n be

giet

arak

o. H

aiek

zi

zelk

atu

zute

n ha

rria

; ar

gazk

ilari

ak e

gin

du k

lik,

bat-

bate

an. G

imna

sioa

n

land

utak

o go

rput

za,

obje

ktib

oare

n m

ende

an.

Atle

ta,

mod

elo

6 puntua

Page 5: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Ane IrazabalEgipton dagoen arrasatearra

‘Jihadisten neskalagunak’

Kadiza Sultana, Shamima Begum eta Amira Abase. Horiek dira Estatu Islamikoak errekrutatu dituen azken neskatoen izenak. Hirurak dira nerabeak, hirurak adingabeak. Baina iragan otsailean Londrestik Istanbulerako hegaldi bat hartu zuten, ondoren Sirian sartzeko. Isilik, eta arrastorik utzi gabe.

inork ez zuen ezer susmatu, ez familiek, ez irakasleek, ezta Britainia Handiko zerbitzu sekretuek ere. Eta hori baino gehiago, inork ez daki zerk bultzatu dituen halako erabaki bat hartzera. Kadiza, Shamina eta Amira ereduzko alabak eta ikasleak zirela entzun dugu azken egunotan, Londres ekialdeko auzo multikultural bateko neskato arruntak.

Haien gurasoek kontrako bidea egin zuten 1960ko hamarkadan, Ekialde Hurbiletik Londresera bizitzera joanda. Hedabide gehienen arabera, hiru neskatoen familiei ez zitzaien bertara egitea kostatu.

Horregatik, albisteak hautsak harrotu ditu Europako gizartean; batez ere, Estatu Islamikoaren mamua bere etxean ikusi nahi ez dutenen artean. Egunkari nagusiek Jihadisten neskalagunak bezala batailatu dituzte hiru nerabeak, eta irtenbiderik gabeko jazoeratzat jo dute

haien ihesaldia. Izan ere, ia ezinezkoa da Siriara alde egiten duten neskatoak bueltan ekartzea, segurtasun arrazoiez gain, gehienek ez dutelako etxerako bidea egin nahi.

Kadizaren, Shaminaren eta Amiraren kasua ez da adibide isolatu bat. Azken hilabeteetan Europako ehunka neskatok Siriara ihes egin dute Estatu Islamikora batzeko; gehienek

patroi bera dute: familia musulman mendebaldartuetako kideak dira.

zerk erakartzen ditu, beraz, kalifatzaren sarera batzera? Muhammad Abdul Bari imanak The Guardian egunkariari esandakoaren arabera, Abu Bakr al-Baghdadi kalifaren esanak jarraitzen dituzten gazteak “oso

idealistak” dira: “Gainbehera prozesuan dagoen gizarte mendebaldartuaren aurrean, Estatu Islamikoak eredu justu, kohesionatu eta berdintsu baten irudia saltzen die”.

Gazteen erradikalizazio prozesua Internetez gertatzen da, Twitter, Facebook eta halako euskarriak erabilita. Izan ere, kalifatzari estatu egitura eman nahi dioten

gizonezko jihadistak emakume bila dabiltza sare sozialetan. Testuinguru horretan, oso ezagun egin da Jihad Matcher izeneko aplikazioa, hain zuzen, Siriako mutil ezkongabeak Europako neskatoekin kontaktuan jartzen dituen zerbitzua.

Edonola ere, sare sozialek neskatoei erakusten dietena errealitatetik oso urrun dago. Izan ere, Estatu Islamikoa gizarte misoginoa dela uste dute jihadismoan aditu direnek. Kalifatzaren mende dauden Raqqa eta Mosul hirietatik iristen zaizkigun albisteak oso urriak diren arren, irudiak nahiko argiak dira. Emakumeek gizonezko baten ondoan joan behar dute eta hijab-a edo zapia erabiltzea derrigorrezkoa da. Benetako Islamaren izenean, emakumeek obedientzia zor diote senarrari edo tutoreari. Mosuldik, gainera, iritsi dira albiste larriagoak. NBEk (Nazio Batuen Erakundea) salatu du Al-Baghdadik erabaki bat hartu duela Mosulgo neskato guztiei ebaketa genitala egiteko.

Hala, Kadizaren, Shaminaren eta Amiraren senitartekoek ez dute amorerik eman nahi. “Islama ez da hori. Laster konturatuko dira eta etxean izango ditugu”, esan du Kadizaren aitonak. Denborak esango du beranduegi den edo ez. ·

argazkiak: zenbait agerkari digital

muNdutiK

Kadiza Sultanak, Shamina begumek eta amira abasek Gatwick-eko aireportuan hartu zuten hegazkina turkiara joateko.

Gazteen erradikalizazio prozesua internet bidez gertatzen da, twitter, Facebook eta halako euskarriak erabilita.

8 puntua puntua 9

Page 6: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

apirilean 101 urte egitera eta osasunez gogor: “Hau

medikuekin gehiago ibiltzen da ni baino”, dio Esther alabari buruz. Kalera ez da irteten, etxean gustura; ibiltzeko, baten batek lagunduta, nahiz eta beregatik balitz bakarrik ere ibiliko litzatekeen: “Bastoiarekin ibiltzen naiz,

baina etxekoak beldurtu egiten dira; ez didate uzten”. Gerra garaian “beti justu”, baina goserik ez zuten pasa, beti zegoelako “ogia, artoa eta esnea”. aita hil zien, ordea, bonba batek, arrasaten bertan: “Orduan geratu ginen jornal gabe eta ezer gabe, baina aurrera egin genuen”. Berak etxean egin izan du beti lan: anai-arrebak

zaintzen aurrena –hamar ziren; ama Zerrajerara joaten zen lanera–, seme-alabak gero –lau izan zituen–, eta bilobak, azkenik –zortzi ditu; hamar birbiloba ere bai–. “ni beti umeekin; oraintxe ere zainduko nituzke”, dio. Realzale amorratua da, sufritzen duen horietakoa: “Gustatzen zait ikustea, baina ernegatu egiten naiz”.

Estefania Garai100 urte | arrasatE

erreportajea

100 urte... eta gehiagoMendea betea duten hamazazpi bizilagun ditu debagoienak; piramidearen punta da, baina goiko alde guztia ari da nabarmen handitzen: badira aurreikuspenak 2050ean eaeko batez besteko adina 65 urte ere izan daitekeela diotenak: aurrekari bako erronka!testua eta argazKiaK: Julen iriondo

ergaran, zazpi pertsona; Oñatin, lau; Arrasaten, hiru; bi Antzuolan –gizonezko baka-rrak–; eta bat Aretxabaletan. Bailarako 100 urte-tik gorakoak dira. Gero eta jende gehiago luza-roago bizi da; pentsa: duela 26.000 urteko prima-tearen bizi-itxaropena ez zen 20 urtera iristen; urte kopuru hori behar izan zen bizi-itxaropena bikoizteko –duela 200 urte 40 urtekoa zen–; berriz ere bikoizteko, baina, bi mende nahikoa izan dira: Industria Iraultza izan zen mugarri, higiene, eli-kadura, ongizate baldintzak asko hobe-tuta. Matia Fundazioko geriatra Enri-que Arriolak emandako azalpena da. Gaur egun, 79 urte da gizonen bizi-i-txaropena EAEn, eta 85 emakumeena; bizi-itxaropena ez da aurrerantzean azken mendeetako proportzioan hazi-ko: “Euskarri biologikoak mugak ditu”, dio Arriolak. Baina oraindik badago luzatzeko tartea: “Pertsonen bizitzaren gehienezko iraupena 125 eta 130 urte artekoa izan daitekeela kalkulatzen da, gaur egun dakiguna-rekin”; orain arteko marka 122 urte da.

Datu esanguratsuak azaleratzen ditu, bestalde, 2050era begira Eustatek egindako balizko agerto-ki demografikoen azterketak; batzuk ematearren: 65 urtetik gorakoak biztanleriaren %15 ziren 1995ean –urte hartako datua hartzen du lehen erreferentziatzat–, eta 2050ean %60 izatera irits

daitezke; balizko ugalkortasuna, hilkortasuna eta migrazioak kontuan hartuta zazpi aukera aurkez-ten ditu Eustatek, eta hori da muturrekoena; kasurik gehienetan, biztanleriaren herenaren bueltan leudeke 65 urtetik gorakoak, 1995eko pro-portzioaren bikoitza baino gehiago. 80 urtetik gorakoak, berriz, egungo %3,3tik %11,5 eta %28,8 artean izatera pasako lirateke. Biztanleriaren batez besteko adina, azkenik, mende erdialdera 48 eta 65 urte artekoa izango dela aurreikusten

du –1995ean 39 urte zen.“Gizateriaren historian ez da inoiz

halakorik gertatu. Ezagutzen ez dugun zerbaiten aurrean gaude”. Horra erron-ka. “Honek guztiak zer dakarren? Osa-sun eta gizarte zerbitzuentzako estres handia, adinekoek kontsultategiak eta ospitaleak betetzen dituzte-eta”. Baina aukerak ere ikusten dizkio Arriolak, “ekonomia bizkortzeko”, nagusien

behar berriak aseko dituzten zerbitzuak sortuz, “baita osasuntsu daudenenak ere. Nagusien gus-tuek ere mugitzen dute ekonomia arloa”. Eta, azkenik, adinekoen gizartearekiko ekarpenari buruz: produktibo izaten jarraitzea aldarrikatzen du. “Produktibitate soziala”, beren ezagutzatik lan arloan gazteagoei lagunduz, adibidez, modu arautuan, baita euren mesederako ere: “Pertsona baliagarri sentitzen bada, zoriontsuago da”. ·

Pertsonaren bizitzak 130 urte arte iraun dezakeela uste da, gaur egun

b

10 puntua

Page 7: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

e z dela kexatzen, ez duela ematen lanik dio alaba Mateak: “Minen

bat duenean aurpegian antzeman behar zaio”. Orain ondo dago, baina, osasunez; nahiz eta abenduan aldaka hautsi eta ebakuntza egin behar izan. Gurpildun aulkian paseora ateratzen dute eguraldi onarekin: “Gustura ibiltzen da; batarekin eta bestearekin berba egin eta entretenitu egiten da”. Bestela, gero eta gutxiago egiten ei du, baina asko gustatu izan zaio irakurtzea: “Denetik, nobelak-eta”, dio Blazquezek berak; baita egunkaria ere, albisteak-eta jarraitzen ditu. Eta hara,

badu pena bat: dio gazteago balitz Interneten ibiliko litzatekeela. Sortzez Macoterakoa –Salamanca–, duela 35 urte etorri zen Oñatira, senarrak erretiroa hartzean. Ordurako hemen ziren seme-alabak: 11 izan zituzten. Familia handia aurrera ateratzeko lana erruz egin behar etxean: “Goizeko laurak eta bostak jotzen zizkion josten eta etxea garbitzen, eta gauzaina –serenoa– joaten zitzaion, oheratzeko ordua zela esatera”, dio alabak. Oñatira etortzeko gogo handirik ez zuen, baina ez zaio damutu: “Oso pozik, etxeko guztiak lanean eta…”. Hamalau biloba eta bederatzi birbiloba ditu.

Francisca Blazquez102 urte | Oñati

Patxi Kortabarria100 urte | antzuOla

Kortabarriak ere oso gustuko du irakurtzea; egunero irakurtzen du egunkaria. Kartetan egitea ere gustatzen zaio, zaintzailearekin ibiltzen da seiko urrera –lehenago, musean ibiltzea zuen gustuko–. telebistan, berriz, kirolak ikustea atsegin du; harri-jasotzaileak eta pilota, adibidez: aimar Olaizolaren zalea da. Oso presente ditu gerrako kontuak, gudari izan baitzen hark iraun zuen denbora osoan: “Infanterian ibili nintzen, fusilarekin; Espainia osoan ibili ginen, mendiz mendi”. Lan, berriz, Kurtiderian egin zuen aurrena, larrua lantzen, eta trenbidean gero, Zumarraga eta Maltzaga artekoan, haren mantenuan: bizi ere trenbideko langileentzat ziren etxeetako batean, kasetan, bizi izan zen familiarekin.

erreportajea

Page 8: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

erreportajea

isabel sagarmendia100 urte | arEtxaBalEta

Berez Zizurkilgoa, adoptatuta iritsi zen aretxabaletako Errasti-Idigoras familiara. Frantzian egin zituen urte asko, 40 inguru, 80 bat zituenera arte, lanera joanda: “Lehenengo hotel batean egon zen urte askoan, eta azken urteetan katedratiko baten etxean giltzain [etxearen eta gainerako langileen arduradun]”, azaltzen du Maria Rosario ahizpak. Izaerari dagokionez, zorroztasuna eta jenioa zituen ezaugarri, iloba Eliren arabera. Gaur egun, ondo dagoela dio ilobak: etxe barruan oinez ibiltzen da; kanpora, berriz, gurpildun aulkian, zaintzailearekin paseora.

gurpildun aulkian dabil, baina osasun ona du; beti izan du horrelakoa. 82

urterekin, bera bakarrik mendira joaten zen oraindik –ibiltzea izan du afizio; Gorla ingurua gustatzen zitzaion asko–. 100 urtera ez ailegatzea nahiago zuen, dena den, nahikoa bizi izanda omen zegoelako; bada, 104ra bidean doa –azaroan–. azken hiruzpalau urteetan Mizpirualde egoitzan bizi da: “Lehenengotik ondo egon naiz hemen”. Lagunekin tertulian eta aldizkariei-eta begira pasatzen du denbora. Ile-apaintzaile izan zen, ikasteari

utzita: “12 urterekin hasi nintzen ahizpari lagun egiten, eta, kito, gehiago irten ez handik!”. 70 urteak paseak zituen erretiroa hartzerako. Eurena izan zen Bergaran aurreneko ile-apaindegia: inguruko herrietatik ere joaten

zitzaien jendea hasieran. Beti egin zuten ondo lan. Oraindik ere, gaur egun, arreta jartzen die jendearen ileei, orrazkerei-eta: “nahi barik; nahi barik joaten da begia”. 100 urtean Bergara asko aldatu dela dio azkaratek, ikaragarri.

Gregori azkarate103 urte | BErGara

Ez galdu denborarik,

Erdiko kalea 54 behea20500 ARRASATETel.: 943 79 09 09

www.amagaraestetikazentroa.es

RPS:

228

/10

* Eskaintza baliagarria apirilaren 30era arte

%20ko DESKONTUA*

Ultrasoinutratamendua

eder egon zaitez uda honetan

14 puntua

Page 9: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

joxe ta piKu

Iñaki San Miguel

A ro digitalean paperak ez du apenas tokirik!”. Zenbat aldiz entzun ditugun antzeko esaldiak. Egia da teknologia berriek liluratzen gaituztela, abantaila ugari dituztela, baina paperak berebiziko pisua du, gorputza. Nostalgia puntua alderatuta, bada ikerketarik dioena

irakurritakoa errazago barneratzen dugula eta baita errazago gogoratzen ere.

Kazetaria, paperean soilik idazten hasi zen kazetari hau dagoeneko ohituz doa digitalean ere lan egiten; eta sarritan digitalari lehentasuna ematen. Interneten eta sare sozialen sorrera eta garapena bizi izan dugunok murgilduz, egokituz joan gara poliki-poliki aro digitalean, eta ikusi/ikasi dugu

beharrezkoa dela hor egotea. Beharko ikasi, beharko eguneratu, multimedia kazetaria deritzon hori izateko!

Nire inguruan hainbatek erosi dute Kindle liburu elektronikoa, baina gehienek paperera jotzen dute noizbehinka. “Ezin da konparatu”, esaten zidan lagun batek, “liburua eskuetan duzula sentsazioa desberdina da: ukitu, tolestu,

usaindu, zerbait apuntatu eta kontsultatu…”.Hori esaten zidan oraintsu elkarrizketatu dudan irakurzale

amorratua den pertsona batek ere. “Liburua lagunik onena da, ez dizu baldintzarik jartzen! Hortxe dago beti, zure zain!”. Adinez nagusi, oraindik gogoan du umetan oparitu zioten lehendabiziko liburua: La Odisea. Ezer gutxi ulertu zuen 15 urterekin irakurri zuenean, baina gaur mimoz gordetzen du, milaka libururen artean, Donostiako etxean. Solasaldi aberatsa izan genuen, Azkoitia bere jaioterriko umetako anekdotez josia. Markatzen duen elkarrizketa horietakoa izan zen, ahazten ez dena! ·

Papera desagertzear?

“liburua lagunik onena da, ez dizu baldintzarik jartzen! Hortxe dago beti”

haiNbat aburu

Rosa Mondragon

errematea

Basque Country Basque Countrykoak gara gu. Presoak now etxean behar ditugun herrikoak. Bilbao Exhibition Centre, Basque Culinary Center, Basque Team edo Basque Water lurraldekoak. Denari euskal ukitua, baina ingelesez ematea gustatzen zaigun territoriokoak.

“Los txikis en la ikas hacen ariketas” eta Teleberri-n “Arratsalde on, buenas tardes”-ekin hasten dira. Hori bai, medikuarekin, ertzainekin, administrazio publikoko langile askorekin erdaraz hitz egiten dugu. Baita dendari edo jende ezezagunarekin ere, badaezpada hanka-sartzerik ez egiteko. Eta baita bizi osoan ikastolara elkarrekin joan garen lagunarekin ere. “Eske” kuadrillan badago bat euskaraz ez dakiena eta errespetuz erdaraz egiten dugu. Oso guayak gara. Bi urtean behin txandala jantzi eta lekukoa hartzen dugu. Ea izerdi tantekin batera lotsa ere kanporatzen dugun. Basque Countrykoak gara gu. ·

Anartz Agirre

eztabaida

Eskolaz kanpoko jarduerak, bai ala ez?

zenbateraino da komenigarria haurren heziketa eskola orduez kanpo osatzea?

GariIbartzabalIrakaslea

Hezkuntza ez formalak heziketa integrala osatzen du eta oso aberasgarria da ikaslea testuinguru askotan moldatu ahal izatea; garapenean laguntzen du. Eskolaz kanpo, baina, haurrak ezin dira korrika ibili eta eskolako sei orduak gela barruko beste jarduerekin soilik osatu. adinaren arabera, baina, kalean eta jolasean egon behar dute, arauak, errespetua, harremanak... lantzen direlako.

IñakiLarreaIrakaslea-ikertzailea

Ezin ditugu gure ametsak haurrengan proiektatu eta gurasoen hutsuneak bete ditzala nahi izatea. Eskolaz kanpokoak bai, baina haurraren interesei erantzuten badiote eta harentzat egokiak badira. Bermatu beharra dago umeak libreki jolasteko eta familiarekin egoteko denbora izan dezala. presioa eta estresa da ekidin behar dena, eta denbora eman sormenari eta gustuei.

AmaiaEtxabeAisialdiko eragilea

neurria eta oreka bilatu beharra dago eta komenigarria da eskolako orduen eredu bera ez jarraitzea. Gozamenetik eta jolasetik jo beharra dago gehiago: eskola kirola, ludotekak, lagunekin jolastea, familiarekin egotea eta halako jarduerak ere izan daitezke. Ez dute zertan egituratuta egon, eta astialdia garrantzitsua da haurraren garapenerako, nahi eta beharrak aseta.

LarraitzZeberioAma

Hori baino konplexuagoa da gaia. Kontua, nire ustez, ez da bai edo ez, baizik eta zer, zenbat, norekin eta zein helbururekin. Eta, horrekin batera, eskolaz kanpoko jarduerarekiko umearen jarrera. Gurean, ikasturte hasieran adosten dugu zein jarduera egin, eta baldintza da ikasturte osoa egitea. Zorteko garela ere iruditzen zait, badugulako arratsaldez umeekin egoteko aukera.

BAI EZ

16 puntua

iritzia

Page 10: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Ilustratzea, dakizuen bezala, leku ilunak edo ainubeak argitzean datza; kasu honetan, itzalak erlijioaren superstizioan, fanatismoan, dogmatismoan, gorroto kulturalean, arrazakerian… sustengatzen dira eta garbi dago arrazoiaren, zientziaren, hausnarketaren, enpatiaren eta anaitasunaren bidez argitzen direla. Gai horiek gizateriaren bilakaeran argiak jarri dituztenak dira. Nahiz eta Ilustrazioaren inguruko mugimenduak bere goia Frantzian jo zuen 1750eko eta 1760ko hamarkadetan, bere sorrera pittin bat lehenago dago: Spinoza, Leibniz, Descartes, Pascal, Newton eta halako europar pentsalari arrazionalisten arrimura; XVII. mendean, 1524 eta 1697 artean Europa txikitu zuten erlijio gerrateek sortutako izugarrikeriei intelektualki aurre egin zioten haiek.

azkoitiak eraman du lehen ilustratuen tertulien izena, han antolatu zirelako lehen bilerak, baina Bergarak gauzatu zuen entsegu praktikorik garrantzitsuena, Errege Seminarioarena; hala, Iberiar Penintsulan Ilustrazioaren erreferentzia bihurtu zen.

Ez zen kasualitatea izan Bascongadaren Elkartea eta Errege Seminarioa Bergaran sortu izana. Izan ere, asmo hura babestu zuen zaldun multzo garrantzitsua bizi zen bertan: Miguel Jose Olaso, Vicente Lili, Roque Xavier Moiua, Miguel Ignacio Olaso, Ignacio Maria Ozaeta Berroeta eta Jose Joaquin Landazuri; azken hori, nahiz gasteiztarra izan, bergarar batekin ezkonduta zegoen eta Bergarako alkate izendatu zuten zenbaitetan. Horri guztiorri gaineratu behar zaio Bergarak zuen hezkuntzarako joera nabarmena, kokapen estrategikoa eta Gatzaga-Irun autoentzako

errepide berriari esker oso ondo komunikatuta zegoela. Hala ere, Elkartearentzat, Loiolako Ikastetxe Jesuitikoa izan zen lehen aukera euren lehen ikasketa eta ikerketa zentroa kokatzeko, baina 1767a ezkero fraideak kanporatu ondoren Bergarako Jesuiten Ikastetxearekin konformatu behar izan zuten.

seminarioaren jardunean eta Elkartearen eginkizunean oinarrituta, batetik; inkisizioak Elkarteko kide esanguratsu batzuk prozesatu zituelako, bestetik, Joaquin Egia eta Valentin Foronda, baina batez ere Seminarioko zenbait ikasle eta irakasle izan zirelako: Louis-Joseph Proust, Fausto Elhuyar, Pierre Chabaneaux, Vicente Santibañez, Claudio Drouillet eta beste batzuk, XIX. mendeko alderdi erreakzionarioenek Bergara herri volterianoa eta librepentsalaria zela zabaldu zuten. Dena den, ez gaitezen nahas, Bergarako biztanle gehienentzat ideia berri hauek ez zuten

eraginik eurengan, eta eguneroko errosarixua errezatzen jarraitu zuten. Baina ondorioren bat izango zuten debekatutako

liburuak irakurtzen zituzten haien ereduak, infernuaz barre egiten zutenek, fedearen artikuluak zalantzan jartzen zituztenek edo nafarreriaren aurkako txertoaren alde egiten zutenek. Pentsatu nahi nuke Bergarak duen izaera aurrerakoi eta berritzailea ordutik datorrela eta garai hartako zalduntxoek eta irakasleek erein zuten arrazoiaren eta superstizioaren aurkako hazia sendotuz doala. ·

Argiak eta itzalak: Ilustrazioa Bergaran

Juan MadariagaHistoria irakaslea eta ikerlaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoan

talaiatiK

Pentsatu nahi nuke bergarak duen izaera aurrerakoia ordutik datorrela

18 puntua

Page 11: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Taldean. 1994tik 2002ra bitartean horixe izan zen nire militantzia nagusia. Baita hiesaren kontrako borroka ere. Gayen eta lesbianen eskubideak orain aitortuago daude duela 20 urte baino. Gaur egun politikoki zuzenagoa da gayekiko eta lesbianekiko begirunea edukitzea. Jon salaberria arrasatearra ikur izan zen hiesaren aurkako borrokan. Bai, aurpegia ematen lehenetakoa izan zen. Oso

laguna genuen. Homosexuala zinela aitortzea zaila bazen, duela 20-25 urte hiesa zeneukala publikoan esatea zen izurritsua zinela esatea bezala. Egia esan, zorte handia izan genuen. Hortik ihes egin genuen.

Jul anaia omentzeko ekitaldi berezia prestatzen diharduzue. Ezer aurrera zenezake?Ekainaren 27an izango da, San Juan jaietan, Monterronen. Musikaren bitartez omenduko dugu. Julekin jo zuten taldeak egongo dira, eta baita gonbidatuak ere. Fermin Mugurutza eta Evaristo, ezagunenak esatearren, eta beste asko. Carrocerias Betoño itzuliko da, Julen eta

urte hauetan oso harreman berezia izan dut gaztetxekoekin, belaunaldi askotarikoekin. Hura da gure elkargunea. asko aldatu da Gasteiz azkeneko urteotan?Jende berria etorri da bizi izatera. Berezia da hiri hau, eta Iruñean ere gertatzen da: badago jende asko oso kontserbadorea, baina beste jende mota bat ere bai, alternatiboa, sortzailea… Herri edo gizarte mugimendua

bizi-bizi dago, eta asko gustatzen zait hori. Euskara gero eta gehiago entzuten da kalean.Bai, bai. Alde batzuetan, bereziki, alde zaharrean-eta.Javier Maroto alkateak etorkinen gainean

esandakoari erantzuteko sortu den Gora Gasteiz manifestuaren sinatzaileen artean ikusi zaitugu. Babesa eman diot, bai, plataforma horri. Bat nator helburuekin. Horrelakoei erantzuteko berezia izan da Gasteiz. Ikusiko da ze eragin izan dezakeen. ze irakurketa egiten duzu alkateak esandakoen gainean?

xerra Bolinagak (Arrasate, 1962) aurten egingo ditu 23 urte Gasteizen. Eleak-en dihardu lanean, eskubide zibilen eta politikoen aldeko mugimenduan. Gayen eta lesbianen eskubideen aldeko borrokan ere ibilia da. Mila saltsatan. Gizarte mugimenduetan. Aiztogile kaleko Hala Bedi tabernan egin du hitzordua PUNTUArekin.zerk ekarri zintuen Gasteizera? Alde batetik, drogekin harrapatuta ibilia nintzen eta hura amaitu nahi nuen. Eta Gasteizek eskaini zizkidan beste aukera batzuk, ihesbide bat, Arrasateko giro monotono hartatik aparte. Gauza berriak ezagutu gura nituen. Eta, horretaz gain, gay mugimenduarekin ere badauka zerikusirik. Gustura nengoen Arrasaten, baina nekatuta ere banengoen eta txiki samar geratzen zitzaidan. 1980ko hamarkadako lagunekin egin zenuen topo ala bestelako Gasteiz aurkitu zenuen? Drogetatik irteteko fase hartan, hasieran, 1992tik 1994ra bitartean-edo, deskonektatu egin nuen, betiko girotik eta musikatik ere bai. Gerora, ostera, Gasteizko herri eta gizarte mugimenduetan murgildu nintzen. Lehendabizi, gaztetxean. Gaur egun ere, galdetzen badidazu Gasteizko txoko bati buruz, zalantzarik barik gaztetxea aipatuko dizut. 23

Maroto eskumakoa da, erreakzionarioa, eta ikusten du herritar asko dagoela hala pentsatzen duena Gasteizen. Horiei begira dihardu. Botoak eskuratzeko estrategia da. Saldu diguten Marotoren irudia da politikari aurreratu eta aurrerakoiarena, denei entzuten diena, irekia… Eskubide zibilen eta politikoen aldeko Eleak mugimendutik Ekaitz Samaniegoren egoeraren gainean batzar bat eskatu genion Maroto alkateari. Samaniegoren gurasoekin. Hartu gintuen, eta harritu egin gintuen horregatik, baina eskatu zigun ez egiteko publiko. 2012an izan zen. Haren estrategia da jendearekin batzea, itxurakeria egitea, baina, gero, ezer ez egiteko. Azken hilabeteotan erakusten ari da benetako aurpegia.Gayen eta lesbianen eskubideen aldeko mugimenduan ere ibilia zara.Arrasaten ezkutu samarrean neramatzan homosexulitatea, eta askatu egin nintzen Gasteizera etorri nintzenean. 26 urte nituen armairutik atera nintzenerako. Etorri eta berehala sartu nintzen Gaytasuna Arabako Gay

Txerra Bolinaga RIPeko kide ohia eta Eleak mugimenduko kidea

“Ikasi egin beharko dut Jul barik bizi izaten”gasteiz berriaz eta gizarte mugimenduez dihardu; eta drogez, 80ko hamarkadaz, riPez eta anaia julen heriotzaz ere baitestua eta argazKiaK: eneKo azKarate

elKarrizKeta

“egun, politikoki zuzena da begirunea izatea gay eta lesbianekiko”

“gizarte mugimendua bizi-bizi dago gasteizen; asko gustatzen zait”

t Gasteizko aiztogile kalean, horma-irudi baten aurrean.

20 puntua puntua 21

Page 12: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Ordutegia: 09:00-13:00 / 15:00-20:00 Zapatu gOiZetan Zabalik

Kataide poligonoa 3 • Arrasate Tel.: 943 77 13 52 / 943 77 00 34 Faxa: 943 77 13 13

ALMACENES ARRASATEEtxetresna elektrikoak eta sukaldeak

Fagor produktuak berriz ere gurean!Etor zaitez dugun erakusketa zabala ikustera!

Eta zure lasaitasunerako,ETXE-LANen zerbitzu teknikoa berme osoarekin!

elKarrizKeta

bion taldea. Iker Zubia abeslaria kartzelatik irten berri da, eta berriro ekingo diogu. landan omendu berri duzue anaia. zergatik landan?Biok elkarrekin joaten ginelako domeka guztietan. Biok partekatzen genuen zaletasun bat, pasio bat: kometak. Otsailaren 22an, haren urtebetetzean, lagunak elkartu ginen azken agur bat emateko. 51 urte egingo zituen.zenbateraino nabaritzen duzu anaiaren hutsunea? Batzuetan, asko. Gogorra izan zen. Bizitza osoa eman dugu elkarrekin, azkeneko 23 urteak ni Gasteizen eta hura Arrasaten bizi arren. Aitarekin kamioiarekin ibili ginen elkarrekin lanean; musikan ere elkarrekin; zaletasunak partekatzen genituen… Kuadrilla ere bai. Harreman estua izan dugu beti. Lagun batek esan zidan ikasi egin beharko nuela harekin bizi izaten baina hura barik. Eta horretan dihardut. Une txarrak ere baditut, baina saiatzen naiz gogoratzen anaia esperientzia positiboekin. Hasieran, kostatu egin zitzaidan, esaterako, Landara joatea, baina eman nuen pauso hori eta orain horrek eta musikak lotzen nau Julekin, une politekin. Oso mitifikatuta daukagu 80ko hamarkada eta miresmen handia diote bereziki belaunaldi gazteek. Bai. Une bereziak izan ziren. Sekulako zartakoa. Aldaketa. Eta ez dut uste halakorik gertatu denik ostean. Gazteendako erreferentzia izatea handia da gero. Gutako inork ez zuen pentsatu ere egingo 30 urteren ostean gazteek eskatuko zigutela argazkiak ateratzeko haiekin. riP ere bada talde mitikoa. Julen heriotzak mitoago bihurtzen du taldea bera eta gitarra-jotzailea, hiltzeko moduagatik, taula gainean...Bai, egia da. Modu horretan hiltzea, hau da, gustuko den hori egiten, sufritu barik, sinatuko nuke orain. Gogorra da esatea, baina hiltzeko modu ederra da hori. Alde horretatik, gaitz erdi. Gainera, gaztetxe baten hil izana ere handia da. Arrunt-arrunt, umil-umil ibili izan gara beti, gaztetxerik gaztetxe. lau zineten riPen eta bakarra geratzen da. zelan bizi duzu hori? Buelta asko eman diot eta ematen diot kontuari. Saiatzen naiz ahazten, hala ere. Gogorra izan zen belaunaldi oso batendako. Cicatriz, Eskorbuto, geu… Hotzikara ematen du. 1994an jo genuen azkenekoz Carlosek, Portu-k, Julek eta laurok. Hiesaren aurkako kontzertu baten.

2004an berriro itzuli ginen, baina ordurako ja ez zegoen Portu eta haren anaia sartu zen. Hamarkada gogorra izan zen, inondik inora, drogengatik eta hiesarengatik.Sasoi basatiak izan ziren eta informazio eskasa geneukan. Farmazietan ez zituzten ematen xiringak, horiek konpartitzen genituen... Musika taldeoi eragin zigun, baina jende anonimo asko hil zen. Oso gogorra izan zen.Garai hartako ze oroitzapen pertsonal daukazu? Drogetara engantxatuta egon ginen arren, eta hori oztopo eta arazo izan zen arren, oso sasoi polita izan zen. Intentsua. Oso oroitzapen onak

ditut. Kuadrilla oso bat mugitzen ginen hara eta hona. RIP ez ginen gu laurok bakarrik. RIP ez zen izango ezer inguruan geneukan lagun barik. Ez daukat ezeren damurik. Oso irakasgai ona izan zen, ostiak jasotzen ikasi

bagenuen ere. Heriotzari abesten zenioten.Bai, eta No future, baina bizi izateko gogo handia geneukan. Gauzak egiteko grina. Batasuna, indarra… Kontraesana da. Baina hala da. Orain, argi daukat: egunean bizi behar da. carpe diem. Inportantea da hori. Bada punk jarrera ere, eta eusten diot. Bihar zer gertatuko den ez dakigu. ·

“irakasgai ona izan zen 80ko hamarkada, ostiaka ikasi bagenuen ere”

23 urte daroatza Gasteizen bizi izaten. alde zaharra du ohiko gune.

22 puntua

Page 13: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

bizi

Jaiotzen garenean, nahiz eta ahoan age-rian hortzik ez izan, horiek garapen eta kaltzifikazio proze-suan daude matraile-

zurren barruan.Gizakiok bi hortz joko ditu-

gu: esneko hortzeria edo galko-rrak eta hortz iraunkorrak.

esneKo Hortzeria Sei hilabete eta bi urte eta erdi inguruan atera, eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Guztira, hogei hortz izaten dira. Erortzeko garaia iristen zaie-nean, euren lekua hortz iraun-korrek hartzen dute.

Hortzok jaiotzean, sarri, hau-rrak sumindura, sukar-puntua, haur oihalaren dermatitisa eta

egonezina sortzen dion beste hainbat sintoma pairatzen ditu. Horrelako kasuetan, egokiena izaten da kosk egiteko jostailuak edota kopuru egokian analgesi-koak ematea.

Hortz iraunKorraK 6 eta 18 urte bitartean irteten dira. Juizio-koak barne, 32 hortz dira, guz-tira.

Nahiz eta esneko hortzeria epe laburrean egon ahoan, hortz horiek behar-beharrezkoak dira haurraren garapenerako, ezin-besteko funtzioa betetzen dute-e-ta elikagaien digestioan, fone-tikan eta etorkizuneko hortz iraunkorren osasunean.

Aldiz, hortz horiek jaiotzen direnetik gaixotasunak jasan ditzakete.

Ahoan izaten den gaixotasun ohikoena txantxarra da: bertan bizi diren bakteriek elikagaien azukrea digeritu eta azidoak sortzen dituzte hortzen estruk-tura suntsituz. Bakteria horiek hortzaren barreneraino iristean infekzioak sortzen dituzte, eta haurrari eta etorkizuneko hortz iraunkorrari min handia eragi-ten diote.

Haur batzuek txantxarrak izateko joera handiagoa dauka-te, hortzen kalitateak eta listuko defentsak ere zerikusia dutelako.

Txantxarra saihestu egin daiteke hortzak otordu guztien ondoren behar bezala garbituta eta elikaduran azukrea murriz-tuta.

Hortzen zaintza, uMetatiK Hortzen zaintzak ume-umetatik natural-tasunez ikasitako ohitura izan behar du bizitza osoa iraun dezan.

Erakusketa horren ardura gurasoek hartu behar dute, lehe-nengo hortza jaiotzen denetik haurra autonomoa izan arte.

Komenigarria da, baita ere, 2 urtetik aurrera haurra sei hilean behin dentistarengana eramatea, konfiantza hartu eta bisitak baikortasun eta beldurrik gabe egin ditzan. Dentistak hor-tzak garbitzeko teknika eta eli-kaduraren garrantzia azalduko die gurasoei. Bestalde, hortzetan kalterik izanez gero, ahalik eta azkarren diagnostikatu ahal izango dira. Modu horretan, konponbidea errazagoa izango da, eta bai haurrak eta bai hor-tzek gutxiago sufrituko dute.

Adin horretan, umeek jasaten duten kolpeengatik hortzen trau-matismoak ere sarri izaten dira. Kasu horietan, oinarrizkoa da ahal den azkartasun handienaz tratamendu egokiena jartzea.

esneKoaK ere ondo zaindu Esneko hortzeria, iraunkorra balitz beza-la zaindu behar dugu. Izan ere, esneko hortzen infekzioek umea-ri mina eragiteaz aparte, hortz iraunkorraren forma, kolorea eta posizioa kalte dezakete.

Txantxarra munduan gerta-tzen den gaixotasun kroniko ohikoena da eta saihestu egin daiteke. Guztion ardura da haz-ten dabiltzan umeei hortzen zaintzak osasunean duen garran-tzia transmititzea.

Gaur egungo bizi-moldea dela eta, haur askok eskoletako jan-tokietan bazkaltzen dute. Deial-dia egingo nuke bertan ere hor-tzak garbitzeko esfortzu bat egin dezaten, ezinbestekoa da-eta gaur egungo umeek etorkizunean aho osasuntsua izateko. ·

umeen hortzeria argazKiaK: goiena

oSaSuNa

Ane LasagabasterOdontologoa

dentistarenera Komenigarria da umea txikitatik ohitzea dentistara.

garbiketa txantxarra saihesteko modu eraginkorrena da.

esneko hortzen infekzioek hortz iraunkorren kolorea, forma eta posizioa kalte dezakete

puntua 2524 puntua

Page 14: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

alfa teKniKa Ibilketa nordikoa egiteko hainbat teknika daude; hemen egiten dena ALFA tek-nika da. ALFA lau hitz edo ideia-ren batuketa da: A) zuzen ibiltzea; L) besoak zuzen izatea; F) bas-toiarekin hirukia sortzea; A) pausoa egokitzea. Ibiltzerakoan, bastoiekin lagunduta, gorputza zuzen eramatea da teknika, eta, horrez gain, eskua luzatuta. Ibil-keta modu horrekin gorputzeko giharren %90 erabiltzen dira, eta, ondorioz, meta-bol ismoak koipe gehiago erretzen du; gainera, ibilketa modu horrek ez dau-ka inpakturik arti-kulazioetan.

Ibilketa nordikoa-ren onurak dira: bastoi barik ibiltzea baino %40 eraginkorra-goa da; energia kontsumoa han-ditzen da gorputzeko giharren %90 mugitzen direlako; gorpu-tzaren zama arindu egiten da bastoiekin ibilita; organismoaren oxigenazioa handitzen du; inda-rra, erresistentzia eta koordina-

zioa hobetzen dira; lepoko eta sorbaldako kontrakzioak arintzen dira; zahartzea moteltzen du; bihotzaren lana ekonomizatu egiten da; eta sistema immuno-logikoa indartzen da.

Koordinazioa “Gorputzeko behe-ko parteaz gain, goiko aldea ere indartzen da. Bizkarraren erro-tazio bat dago, eta luzatze horre-kin egiten duguna da ornoak zabaldu. Entrenamendu moduan

ondo dago, gorpu-tzeko giharren%90 mugitzen direlako. Gainera, bihotza ere entrenatzen da”, azaldu du Rodriguezek. Gai-xotasun neurolo-

gikoak dituztenendako ere oso onuragarria da ibilketa modu hori: “Oreka, koordinazioa… lantzen dira, eta horrek on egi-ten du”, dio Rodriguezek.

Ibilketa nordikoa egiteko ibilbideak prestatzen ari dira Euskal Herrian, beste herrialde batzuetako eredua jarraituta. ·

ibilketa nordikoa Euro-pa iparraldetik datorren kirol jarduera da. Poli-ki-poliki indarra hartzen dabilen ibilketa modua da. Oinarria bi bastoi berezirekin lagunduta ibiltzea da. Baina bi bastoi hartu eta ibiltze-ra irtetea baino zerbait gehiago da: teknika jakin bat jarraituz ibili

behar da. Debagoienean ere egin dituzte ikastaroak, eta, hala, teknika ezagutarazten ari dira han-hemen.

Nuria Rodriguez Musakola-ko kirol koordinatzaileak eskai-ni du Arrasateko ikastaroa: “Ibiltzeko modu bat da, eta, era berean, osasunarekin lotuta dago; izan ere, posturaren zuzenketa dakar ibilketa modu honek”. Bi bastoi erabiltzen dira ibiltzeko. Hori da behar den material baka-rra. Nabarmendu behar da bas-toiak bereziak direla. Eskuak sartzeko eskularru moduko bat dute; modu horretan, bastoiak ez du inoiz ihes egiten.

ibilKeta NordiKoa

bi bastoirekin ibiltzea baino askoz gehiagotestua: arantzazu ezKibel argazKiaK: iManol soriano eta a. ezKibel

gorputzeko giharren %90 mugitzen dira ibilketa nordikoan

bastoiak beti eskuan bastoiek eskularru moduko bat dute beti oratuta izateko.

Musakolako ikastaroa Nuria rodriguezek eskaini duen ikastaroan hartutako irudia.

alfa teknika bi bastoirekin lagunduta, hiruki moduko bat sortzea da teknika.

26 puntua puntua 27

Page 15: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

bizi garen gizartean, gero eta garrantzi han-diagoa ematen zaio daukagun irudiari; askotan, irudi osasun-garria proiektatzeak

ate asko zabaltzen ditu. Horre-gatik, asko zaintzen garela argi dago: kirola egiteak, elikadura motak, ez erretzeak, eguzki gehie-gi ez hartzeak... asko arduratzen gaitu eta kirurgia estetikoa kul-tura mota horretan beste pauso bat besterik ez da.

Kirurgia Estetikoaren Espai-niako Elkarteak (SECPRE) emanda-ko datuen arabera, munduan egiten den ebakuntza hedatue-na liposukzioa da –1.607.979 ebakuntza 2013an– eta horren ondotik bularren handitzea – 1.454.317– eta blefaroplastia (beta-zalen gaztetzea) – 1.153.756– datoz.

Estatuko datuei erreparatuz gero ere, liposukzioa dago lehe-nengo lekuan – 33.073 ebakuntza 2013an–, bigarrenean bularren handitzea –23.548 ebakuntza–; hirugarrenean, errinoplastia

–17.617–; laugarrenean, blefaro-plastia –12.740–; eta bosgarrenean, bularren altxatzea –7.785.

era guztietaKo PertsonaK Nire espe-rientzian, kirurgia estetikora jotzen duten pertsonak orokorrean pertsona arruntak dira, euren gorputzaren atal batekin ez dau-denak oso ados, eta guregana jotzen dute aldatzeko. Horrela, euren buruarekin hobeto senti-tzen dira, ziurtasuna ematen die.

Euskal Autonomia Erkide-goan, naturaltasuna da bilatzen duguna, proportzioak zaintzea, askorik ez igartzea; ez dugu gure burua aldatu nahi, hobeto ikus-tea baizik.

Zuhurtasuna da euskaldunon agiria.

Zahartu ahala, gure gorputzak aldatu egiten dira eta, horrekin batera, gure pertzepzioak gure buruarekiko. Gazteak propor-tzioak zaintzen eta euren gorpu-

tzaren formei buruz arduratuago daude; h e l du - g a z t e ak , berriz, itxura hobe-tzen saiatzen dira; eta heldu-helduak, birgaztetzeaz eta gaz-tetasuna euren aur-

pegietan eta gorputzetan berres-kuratzeaz arduratzen diren tek-nikez interesatzen dira gehiago.

Adin bakoitzak bere ebakun-tza mota duela esan dezakegu:

16-19 urte bitartean Kirurgia este-tiko kontsulta batean egiten diren prozeduren %1,4 baino ez da.

Gazte asko bere ingurunetik banantzen dituzten desberdinta-sun fisikoez kontzienteak dira. Belarri edo bular handi batek eskola mailan arazoak sor ditza-ke erlazionatzeko orduan.

Belarrien ebakuntza –otoplas-tia– eta bularren murrizpena izaten dira adin tarte horretan gehien egiten direnak. Beste eba-kuntza mota batzuk egiteko per-tsona helduagoa izan behar dela iruditzen zait niri.

19-34 urte bitartean Gure kontsul-taren %19,5 hartzen du. 20 urte-rekin gehienak iritzi ona eragin nahi dugu ingurune sozial eta

Kirurgia estetikoa, moda ala beharra?argazKiaK: goiena

adina zahartzen joan ahala gorputza aldatu egiten da eta adin bakoitzak bere ebakuntza du.

naturaltasuna bilatzen dugu eaen, askorik ez igartzea

laboral helduan sartzen garenean. Heldutasuna lortzen dugun neu-rrian, erabaki dezakegu une ego-kia dela gure sudurraren itxura, bularra edo gorputza hobetzeko.

30 urteren bueltan, berriz, gure itxura ondo mantentzea dugu nagusi; horretarako, kiro-laz eta dietaz gain, emakume askok haurdunaldiak lagatako aztarnak konpontzen dituzten ebakuntzak egiten dituzte: abdo-minoplastia, liposukzioak eta bularretakoak –handitu, txikitu edo bere tokian jarri–. Gizonez-koak ere gero eta gehiago ani-matzen dira 30 urteren bueltan: liposukzioak eta errinoplastiak

dira gehien eskatzen dizkiguten ebakuntzak.

35-50 urte bitartean Adin tarte horretako pertsonak izaten dira gure kontsultara gehien etortzen direnak. Adin talde horretan agertzen diren lehen ximurren tratamenduak dira eskatuenak: botoxa, azido hialuronikoa, koi-pea… Eta emakumeetan, baita ere, lehen esan dudan moduan, haurdunaldiaren aztarnak kon-pontzen saiatzen diren teknikak, Mommy Makeover delakoak.

51-65 urte bitartean Gure gorpu-tzaren azala aldatu egin da, elas-

tikotasuna galdu egiten du, dena erortzen da, lagunartean esaten den moduan. Hala, gehien egiten ditugun ebakuntzak azal hori bere tokian jartzeko dauden eba-kuntzak dira, lifting-ak, blefaro-plastia, mastopexia, abdomino-plastia…

65 urtetiK goraKoaK Lifting-ak dira bereziki egiten ditugunak, baina baita beste mota bateko ebakun-tzak ere; kontuan izan behar da bizi itxaropena asko handitu dela, eta, bestalde, adin horietara, gure amonekin konparatuta, askoz osasun eta itxura hobearekin heltzen gara.

Kirurgia estetikoa ere asko aldatu da azkenengo hamarkadan. Lehen, teknika agresiboak era-biltzen ziren tratamendu erradi-kalak egiteko; gaur egun, nahia-go ditugu ebakuntza txikiak, naturaltasuna mantentzen dute-nak, eta ez pertsona goitik behe-ra aldatzea.

Kirurgia estetikoa ez da moda bat, hor dagoen aukera bat baizik, baina ez lehenengoa; aurretik, beste aukera guztiak probatu behar dira –kirola, dieta...– eta funtzionatu ezean joko dugu kirur-gia estetikora. Beste kasu batzue-tan, berriz, kirurgia estetikoa aukera bakarra izango da. ·

aditueN eSaNetaN

Olatz AltzelaiZirujau estetikoa

gure adituendako galderak dituzula?bidali zure zalantzak, eta argitzen ahaleginduko gara. [email protected]

28 puntua puntua 29

Page 16: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Historia handia daukan Ozaeta jauregian dago Bergarako Lasa jatetxea. Loiolako San Inazioren arrebak eta Nafarroako errege-erreginen ondorengo zen bere senar Beltran Lopez Gallastegik berreraiki zuten etxea 1565ean. Jauregiak leinu erreala galdu zuen XX. mende hasieran, nazionalista euskaldun Telesforo Monzonen aitak erosi zuenean. Jauregiaren zelaietan izan zen 1839an

Espartero eta Maroto jeneralen arteko besarkada, I. Karlistaldiaren amaiera ekarri zuena, hain zuzen ere. Ozaetako jauregia monumentu nazional izendatu zuten 1965ean, eta, hala, Lasa jatetxeko sukalde arduradun Koldo Lasak erortzear zegoen jauregi hura erosi eta jatetxe bihurtu zuen.

etxean prestatutakoak dira plater guztiak, eta janari guztia osagai naturalekin, freskoekin eta sasoikoekin egiten dute Lasan.

bi jangela daude beheko solairuan, 180 lagunendako eta 70endako. Biak batera daitezke ezkontza eta ospakizun handietarako, eta, horrelakoetan, 1.200 m2-ko lorategira irteteko aukera eskaintzen dute. ·

otorduaN

bergarako lasa jatetxea, ospakizunetarako aparta

Sasoiko plateraaukeratu dudan platera hauxe da: bildots-tako errea antzinako erara. Sasoi honetakoa da bildotsa, eta horregatik aukeratu dut hori. Gainera, jardunaldi gastronomikoen barruan ere horrekin gabiltza orain, eta labeldun produktua den Basatxerriko bildotsa erabili dut. Jatetxean asko ateratzen dugun plateretako bat da, eta orain, gainera, ezkontzetan ere hasi gara plater hori eskaintzen. Baita txerrikumearena ere. Jendeak gustuko ditu. Sukaldean esku pixka bat edukitzea komeni da platera etxean prestatu ahal izateko.

1. Bildotsa ondu olioarekin eta gatzarekin, eta sartu labera 250 gradutan, 30 minutu inguru, doratu arte.

2. Gehitu barazki garbiak eta zatitutakoak, eta labea 150 gradutan jarri. 15 minuturen ostean ardo zuria eta ozpina bota. Utzi beste 15 minutu, eta gero, itzali labea eta utzi bertan beste 30 minutu.

3. Labetik atera, eta bildotsa epeltzen denean kendu azala eta txikitu haragia. Haragiari gehitu saltsa, berak ateratako zukuari ura gehituta.

4. Zuku horren erdia arto-irinarekin

loditu eta zatitutako haragiari gehitu. Gainerako zukua saltsarako gorde.

5. Kazola errektangular baten jarri bildotsa, saltsa erdiarekin. Gainean jarri aurretik banandutako azala.

6. Paper sulfurizatu bat jarri gainean eta gero pisu pixka bat jarri.

7. Hurrengo egunera arte utzi.8. Bildotsa takotan moztu. Takoa

gratinatu grillean, doratu eta berotu arte.

9. Saltsaren beste erdia berotu, eta apaingarri bezala jarri sagar saltseatua, piper gorri edo berde erreak eta okin-patatak.

Koldo LasaLasako sukaldari [email protected]

argazKiaK: aMaia txintxurreta eta goiena

lasan prestatutako bildots-tako errea antzinako erara.

Osagaiak Prestaketa

Denbora: 90 minutu. Zailtasuna:

BildotsaGatzaOlioaporru batKipula batazenario batBerakatz-atal biardo zuria, baso erdiOzpina, baso erdiSagar batpiper gorri edo berdeapatata bat

bergarako zubiaurre kalean dagoen lasa jatetxea, historia handia

daukan ozaeta jauregian.

Lasa jatetxeari esker irabazi bi lagunendako otordua. hartu parte: Telefonoz: 943 25 05 05 Postaz: [email protected] Whatsappez: KLUBA Jatetxea [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira. Aurreko zozketako irabazlea: Maite Arana Osinaga (Arrasate).

Indarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Goiena Komunikazio Zerbitzuaren fitxategi automatizatu baten sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra da indarrean dagoen sustapena gestionatzea. Eskubidea izango duzu datuotan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idatzita: [email protected]

Bildots-tako errea antzinako erara

Euskara irabazle, denok irabazle!

30 puntua puntua 31

Page 17: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

KimonoaIaz indartsu sartu zen kimonoa, eta aurten are indartsuago datorren joera da. Soinekoarekin edo praka bakeroarekin konbina daiteke. udan, gonarekin eta galtza motzekin ere jantz daiteke.

MarinelaMarinel estiloko look-a udaberriko ezinbesteko bat bilakatu da. Klasiko hutsa dela esan daiteke, eta armairuan izan beharrezko oinarrizko arropa horietako bat.

pastela tonu argiek eta pastelek udaberria badatorrela adierazten dute. Giro onarekin batera, goitik behera tonu pastela oinarri diren outfit-ak nagusi dira. argitasuna ematen diote look-ari.

new BalanceModa-modan dagoen zapatila da. Izan ere, street style eta sportwear joerek gogor jo dute. Edozein adinetako eta sexutako jendeak gustuko ditu, gainera, new Balance-ak.

Soinekoaaukera asko dauka soinekoak. Osagarrien arabera, estilo dotoreagoko edo arruntagoko outfit-a lortuko da. Ezkontza baterako ere aproposa da soineko hori.

udaberria badator eta erakusleihoak hasi dira horren berri ema-ten. Baina ze jantz dezakegu sasoi artean

modan egoteko? Trantsizio garai honetan, eroso, eder eta ukitu berezia izatea lortuko da zenbait irizpide kontuan hartuz gero. Sasoi artean izarrak diren bost tendentziaren berri eman du Bergarako Jo’ka dendako Ainhoa Garitanok: “Pixkanaka kolorea sartzen doa; pastel kolorea berri-

ro dator indarra hartuz. Baina hemengo eguraldia ere kontuan hartu behar da, eta zuri-beltza-ren konbinazioak arrakasta du gurean; baita gris tonuko arro-pak ere. “Azala oraindik ez dau-kagu oso beltzarana; fluor kolo-reak aurrerago iritsiko dira. Ezkontzak ere badatoz, eta egin-go duen girora egokitu beharra dago gure look-a”. Alkandorak eta jaka arinagoak ere oinarriz-koak dira sasoi artean eta uda-berrian janzteko.

moda Hunter botaK Neguan asko eta asko Hunter boten menpe erori dira. Baina udaberriko egun euritsuetarako ere aproposak dira. Arropa arinagoekin kon-bina daitezke. “Neguan Hunter bota altuak saldu dira; baina sasoi arte honetarako botin esti-loko Hunterrak aproposak dira”, azaldu du Garitanok.

sare sozialaK “Sekulako aldake-ta ekarri dute sare sozialek. Neuk igarri dut geure Facebook orrial-dean. Egun, derrigortuta zaude sare sozialetan presente egotera; erosoa da eta jendeak jarraitu egiten zaituela ohartzen zara. Ezagutarazteko modurik onena da guretzako”. ·

Sasoi arteko moda-modako

arropa dago bergarako jo’kan.

sasoi artean ze arropa dago modan?testua: Maider arregi argazKiaK: Jagoba doMingo

Kolaborazioa

badatorudaberria Moda-modan egongo diren udaberriko eta udako joerak aipatuko ditut. Urre kolorea eta testura metalizatua daramaten kirolezko zapatilak eta bailarinak nagusi izango dira. Mokasinek, aldiz, animal-print estanpatua txarolaz konbinatuko dituzte. Arropan ere ikusiko dugu joera hau. Asimetriakoak diren soineko eta alkandorek estanpatu etnikoak eta loretsuak izango dituzte. Ausartenendako soineko eta gonetan irekidura sexy-ak datoz. Short-a protagonista da aurten ere. Horia, pastel koloreko arrosa, grisa eta zuriaren eta beltzaren arteko konbinazioa izango dira azal beltzaranaz janzteko aukerako koloreak. Ezinbestekoa izango da gure armairuan gerri altuko gona bat. Kamiseta basiko batekin konbinatuz gero, hamarreko look-a lortuko duzue uda honetan. ·

Maria GartziaModan eta estetikan [email protected]

32 puntua

Page 18: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

salmenta onekin eta indartsu sartu da mer-katuan Renault Captur autoa. Renault-en cros-sover berriak fresko-tasuna ekarri dio sek-

toreari, gero eta arrakastatsuagoa den auto urbanoen sektoreari. Izan ere,diseinu elegantea eta sendoa du, erabat pertsonaliza daitekeena.

Arrasateko Renault Autobe-rri –lehengo Meca– etxeko Jon Urzelaik dioenez, Megane mode-loarekin batera ondoen ari da saltzen Captur: “Crossover seg-mentuak arrakasta handia du egun; itxura hori eman diote Captur modeloari, altua eta gur-pil handiekin. Bezeroak berezi-ki altuera estimatzen du”. Izan ere, gero eta gehiago dira ohiko autoak baino altuago gidatzea gustatzen zaien gidariak, erre-pidearen eta ingurunearen ikus-men zabalagoa izateko. Hori, aldi berean, erosotasunaren eta segurtasunaren “berme” dira.

Motor fidagarria Horrez gain, motorizazio aldetik “oso fidaga-rria” dela dio Urzelaik. Erregaia aurreztearekin eta CO2 emisioak murriztearekin batera, eragin-kortasunaren adibide garbia da arrankatzeko darabilen Stop & Start funtzioa. Funtzio horri esker, erregaia aurrezten da eta arrankatzea berehalakoa da. Gasolinazko bi motor ditu, Energy TCe 90-a eta TCe 120-a. Dieselean, berriz, Energy dCi 90 motorra.

‘r-linK’ teKnologia Renault etxeko teknologiaren barruan dagoen unibertso zabalaren azken nobe-dadea da R-Link deritzona. Era-biltzeko erraza, autora egokitua eta denetariko zerbitzuekin: autoa geldi dagoela musika entzuteko eta argazkiak zein bideoak ikus-teko aukera, TomTom nabiga-tzailea, Live zerbitzuak, zirkula-zioaren gaineko informazioa denbora errealean eta Renault

R-Link Store-aren bitartez asko-tariko aplikazioak deskargatze-ko aukera, besteak beste.

caPtur Helly Hansen Horrez gain, Renault etxeak Captur Helly Hansen serie mugatua atera du, berezitasunen artean Exten-ded Grip deritzon funtzioa nabar-mentzen dena. Trakzioa opti-mizatzeko sistema bat da, eta ibilgailua errepidera atxikitzea ahalbidetzen dio oso modu era-ginkorrean, lokatza, elurra, harea edo dena delakoa dagoe-la. Eta sistema hori hertsiki lotua dago Mud and Snow deri-tzen gurpilei.

Gurpil horiek errodadura-banda berezi batzuk dituzte, lokatza, harea eta elurra erra-zago ateratzeko. Extended Grip funtzioaren barruan hiru modu aukera daitezke: errepidea, lurra-zal biguna edo aditua.

110 zaldiKoa, Martxoan Oraingoz 90 zaldiko motorra atera du Renault-ek Captur modeloaren-dako, baina martxoan, hil hone-tan bertan, helduko da 110 zal-dikoa: “Hainbat bezerok eskatu dute ea 110 zaldiko motorra duen modeloa atera behar dugun; martxoan helduko da, diesel motorduna”, aurreratu du Auto-berriko langile Urzelaik. ·

motorra

renault capturtestua eta argazKiaK: JoKin bereziartua

beti ikusgarriargazki txikian, renault Captur albo batetik ikusita; erretratu handian, berriz, gidaria Captur autoaren ondoan.

Helly HansenSerie mugatu horrek bakarrik dauka Extended Grip funtzioa; azpian, Captur modeloaren R-Link teknologia.

autoberri1971n Meca tailerrak moduan eratua, 2003a ezkero autoberri izena darama; lehen tailerra izan zen zerbitzu guztiak eskaintzen. Charo Cifuentesek 39 urte daramatza bertan lanean.

San andres auzoa 8.arrasate 943-71 24 72.www.autoberri.com

Renault Captur

Energy dCi 90

Zilindrada: 1.560 cm3

Zaldi-potentzia: 90

0-100 km/h: 13,1 segundo

abiadura maximoa: 171 km/h

Kontsumo mistoa: 3,6 l/100 km

CO2 emisioa: 95 g/km

Erregaia: Diesela

prezioa: 19.000 eurotik aurrera

“askok eskatu dute 110 zaldiko motorra duena; martxoan helduko da”Jon urzelai

Kolaborazioa

Kataluniako mendi zirkuituak Katalunian orain dela urte batzuk hasi ziren mendiko motorzaleak Gobernuaren eta erakundeen laguntza izaten, mendiko lege zorrotz baten ondorioz: mendiko ibilgailuek, lur orotarikoek zein motorrek debekatuta zutela mendian ibiltzea.

Horretarako, zenbait erakunde eta beste hainbat herri txikik mendiko motor zirkuituak irekitzea erabaki zuten. Horietan denetariko ibilgailuak ibiltzen uzten dute, lur orotarikoak eta modalitate guztietako motorrak.

Gune horietan, zirkuituez aparte, dutxak, ibilgailuendako garbiguneak, tailerrak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte. Horren ondorioz, pilotu kataluniar asko irteten dira profesional mailara. Ez da harritzekoa.

Ondo legoke kultura hori Euskal Herrira eta Debagoienera ekartzea; izan ere, hemen zaletasun faltarik ez dago. ·

Xabi [email protected]

34 puntua

Page 19: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Pasio duena ogibide ere bilakatu du Nagore Igarza antzuolarrak. Argazkilaritza maite du eta

urtetako ibilbidearen eta bilakaeraren ondoren ere erretratuak egiten ditu, bereziki, gaur egun.Erabaki zaila hartu berri duzu. Bilbon zenuen lana utzi eta pasioa duzuna ogibide bihurtzea. zergatik? Nik uste dut pozik bizi izateko egin dezakegun gauzarik onena dela norberaren gustuko lanean jardutea, eta horregatik egiten ditut argazkiak. Normalean, norberaren pasioa lana bada, gauza interesgarriagoak egiten dira.ibilbide luzea egin duzu argazkilaritzan Bartzelonara ikastera joan zinenetik. Diseinu Grafikoko ikasketak egitera joan nintzen 18 urterekin Bartzelonara. Ondoren, argazkilaritzan ikasketak egin nituen eta urte asko egon nintzen bertan lanean. Argazki erakusketa ugaritan parte hartzeko aukera izan dut, banakakoetan zein kolektiboetan, eta hainbat sari eta beka jaso ditut.

zer da zuretzat argazkilaritza? Inguruarekin erlazionatzeko dudan modu bat da. Gelditzera gonbidatzen nau argazkilaritzak, ingurua hobeto ezagutzen laguntzen dit.ibilbide luzea duzu argazkilaritzan, eta gaur egun erretratuak dira zure lanaren oinarria. Erretratuak egiten nire alabaren jaiotzaren ondorioz hasi naiz. Egunak oso azkar igarotzen dira eta hura nik nahi nukeena baino bizkorrago hazten ari da. Aldiune polit horiek errepikaezinak direla

sentitzen dut, eta gorde egin nahi nituen. Hain

azkar igarotzen ari den aro hau

gogoratzeko irudiek duten garrantziarekin ohartu naiz. Horregatik

guztiagatik hasi nintzen momentu

txiki horiek erretratatzen, bizitza osorako gorde ahal izateko.

Oso zorioneko sentitzen naiz hain

berezia den une hori nirekin konpartitzen dutenean, oso momentu politak dira.

nagore igarzaGure artiStaK

testua: MoniKa belastegi argazKiaK: nagore igarza

familia-erretratuak haurdunaldiko saioak, jaioberrienak, ume txiki zein ez hain txikienak, familia saioak... argazki gertuko eta landuak egiten ditu igarzak.

nolako erretratuak egiten dituzu? Nire helburua bezeroen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea da. Argazkiak gertukoak, goxoak eta landuak dira. Nire argazkiek, egunen batean, une horiek irribarre batekin gogora ekartzea nahiko nuke. Askotariko saio motak egiten ditut: haurdunaldiko saioak, jaioberrienak, ume txiki eta ez hain txikienak eta familia saioak, baina beti nago prest iradokizunak jasotzeko.Bezeroaren beharretara moldatzen naiz, eta, horren arabera, euren etxera joaten naiz, estudiora etortzen dira edo kanpoan egiten dugu saioa. Benetan esperientzia polita dela iruditzen zait argazki saio baten parte hartzea, eta oroitzapen ezin hobea. Saioekin batera produktu gehiago ere eskaintzen ditut: albumak, handitzeak, jaiotze eta jaunartze txartelak... Diseinatzailea ere banaizenez, diseinu zerbitzuak ere ematen ditut.zurekin harremanetan jartzeko? Edozein kontsulta izanez gero, posta elektronikoz –[email protected]– edo telefonoz –653 70 49 79– erantzungo ditut, inongo konpromisorik gabe. Webgunean eta Facebook-en, egiten ditudan argazkiak eta informazio gehiago aurkituko dituzue: www.ikuxka.com eta www.facebook.com/ikuxka. ·

“nire helburua bezeroen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea da”

puntua 37

Page 20: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Mikel Urdangarin musikari zor-no tzarraren azken abentura M U 2 0 1 5 d a . Oraingoan, bai-

na, taldearekin jotzeak dakarren segurtasuna eta egonkortasuna alde batera utzi eta gitarra eta ahotsa arma dituela eszenan bakarrik agertzea erabaki du. Izan ere, joan den otsailean ekin zion birari eta gaur ber-tan, egubakoitza, Bergarako Zabalotegi aretoan izango da Urdangarin.

Biraren hasiera-ko beldurrak eta minak “ahal den heinean” gainditu dituela esan du Urdangarinek, eta, bere ibilbidean zehar bakarlari moduan ezaguna den arren, oraingoan izan da taulara “guz-tiz bakarrik” igo den lehen aldia.

erronKa Bere buruarekin zor bat kitatzeko eta erronka moduan ere planteatu zuen bira Urdan-garinek. Kantuen esentzia era-kustea da musikariaren helbu-ru nagusietako bat, askotan esentzia hitza “ganorarik gabe”

erabiltzen den arren; bere kan-tuak esentziatik gertuen forma-tu horrekin daude. Gitarra eskuetan duela eta ahotsaren laguntza bakarrarekin, betiko klasikoak sukaldean sortu ziren moduan entzuteko aukera izan-go dute Zabalotegira doazenek.

Jakina da abestiak ideia iza-tetik kantu izatera heltzeko prozesua luzea izan ohi dela. Askotan, hasierako zirriborroak eta estudioan grabatutako kan-tuak edo zuzenean interpreta-tutakoak ez dute zerikusi han-dirik eta MU2015 birako kon-tzertuetan ideia horietara buelta egin nahi du, eta, artis-taren arabera ere, “oraingoz lortu” egin du.

Kantu berrien laborategi Betiko kantuak formatu xumeenera eramateaz gain, baina, Urdan-

garin bizitza osoan egin ez duena egi-tera ere ausartu da: k a n t u b e r r i a k “amaitu gabe” inter-pretatuko ditu. Dis-ko berria osatuko duten abestietan lanean dabil zorno-tzarra, eta, kantuen

“hezurdura” eginda dagoen arren, argien azpian horiek jotze-ko asmoa du.

Oraindik kantu askok bide luzea dute amaitutzat emateko. “Hezurdura oraindik haragiz bete” behar duela esan du Urdan-garinek. Musikariaren esanetan, nahiko zaila da bakar-bakarrik publiko aurrean kantatzea; bai-

na are eta zailagoa egin zaio amaitu gabeko kantuak forma-tu horretan jotzea. Taldea atzean izanda, “emanaldiaren zama” banatu egiten da; baina bira horretan pisu osoa Urdangari-nek berak darama.

begiraden Pisua Birari hasiera emateko Getxon emandako kon-tzertuan, “begiraden pisua” inoiz baino gehiago sentitu zue-la esan du abeslariak. Emanal-dia hasi eta berehala ikusleen presioa “ikaragarri” sentitu zuen, baina pixkanaka kateak apurtu eta disfrutatzen hasi zen. Gainera, ikusleen erantzu-na oraingoz ezin hobea izan dela gaineratu du. “Esan beza-la, esentziara bidaia” antzeko bat dira kontzertu horiek.

Pixkanaka erosoago sentituz joan da Urdangarin eta gaurkoa, Bergarakoa, izango da biraren bigarren zatiari hasiera eman-go dion emanaldia.

buelta erdi Kantutegiari Urdan-garinen kantutegiari buelta erdi emateaz gain, disko berria egi-teko sorkuntza prozesua izaten ari da MU2015 bira. Lau hila-betean hogei kontzertutik gora eskainiko ditu eta hurrengo lana aurten bertan kaleratzeko asmoa du. “Gauza naturala” izatea nahi du artistak, ez gehie-gi behartzea. Hala ere, gaine-ratu du ofizio horretan askotan data limiteak ezartzea beharrez-koa dela; bestela, prozesu sor-tzaileak ez zukeen amaierarik izango. ·

urdangarinen esentziamikel urdangarin mu2015 bira berrirako prest.

Kultura propoSameNa

“begiraden pisua inoiz baino gehiago jasan dut eszenara bakarrik irteten”

testua: Jagoba doMingo argazKia: Josu izarra

MIKEL URDANGARINMu2015 bira.Eguna: Martxoaren 13an, 20:00etan.Bergarako Zabalotegi aretoan.Sarrera: 10 euro.

MusiKa

38 puntua puntua 39

Page 21: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

e l círculo eleberria da Dave Eggers idazlearen bosgarren eta azken lan literarioa. 2001ean

Pulitzer sarirako lehiatzen egon ondoren Una historia conmovedora, asombrosa y genial memoria nobelatu hunkigarriarekin, oraingoan, teknothriller bezala sailkatua izan den nobela batekin datorkigu.

Suspensezko eleberri honetan teknologia berrien erabileraren inguruko gogoeta da egileak proposatzen diguna. Zer gertatuko litzateke Internet sarean gure pribatutasuna galduko bagenu? Norbanakoaren inguruko informazio guztia Interneten publiko egingo balitz? Eta hori guztia, elkarren arteko komunikazio interakzio errazago, informazio fluxu azkarrago eta gizarte aro gardenago baten aitzakian? Etorkizuneko gizarte eredu hori da Eggersen distopia edo fikziozko gizarte honetan irudikatzen zaiguna.

eleberria Mae, liburuko protagonista, Zirkuluan, mundu mailako Internet enpresa garrantzitsuenean, sartzen denean hasten da. Berritzailea den sistema informatiko baten bidez,

Zirkuluak bateratu egiten ditu e-postak, sare sozialetako profilak, banku operazioak eta erabiltzaileen pasahitzak, identitate birtual bakarra eta egiazkoa sortuz. Mae Zirkuluaren parte izateak motibatu egiten du, eta bat egiten du bertako xedeekin, gardentasunaren izenean on line dena partekatzea bidezko eta beharrezkotzat joaz. Halatan, bere betiko bizitzatik alde egingo du eta bere rola Zirkuluan gero eta publikoago bihurtuko da.

ildo argumentala emakume baten anbizio eta idealismo istorio batetik doala dirudien arren, suspensera jauzi egingo du protagonista sortu duten gizarte eredua arnastezina dela ohartzen denean. Izan ere, memoria, iragana, pribatutasuna auzitan dago, eta mundu birtualetik desagertzeko eskubideak salbu egoteko, zirkuluak itxi gabe jarraitu behar du. Maeri, lan horretan, Mercer-ek, bere mutil-lagun ohiak, eta Kaldenek, Zirkulista enigmatikoak, lagunduko diote.

George Orwellen 1984 liburua gustuko izan zutenek bere bertsio gaurkotua irakurtzeko aukera izango dute, eta zirkuluan erortzeko aitzakia. ·

Garikoitz TelleriaBergarako liburutegitik

teknologia berrien

erabileraren gaineko gogoeta

proposatzen du egileak

Pribatutasuna auzitan dagoenean

EL cíRcULO Egilea: Dave Eggers argitaratzailea: Random House Mondadori 2014 / 448 orrialdeGeneroa: narratiba

liburu arteaN

Euskara irabazle, denok irabazle!

Puntua goienaren aldizkari berria 4.050 etxetan jasotzen dute dagoeneko.

jaso zuk ere astero, urtean 55 euro ordainduta*:943 25 05 05 edo puntua.eus edo Whatsapp: 688 69 00 17

40 puntua

Page 22: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Amandre Santa Inesen gor-pua, eta hainbat xehetasun antropologiko eman zituzten: “Momifikazioa naturala eta espontaneoa izan zen, eta inguruneko lehortasunaren ondorioz modu progresiboan deshidratatu zen”.

Barrutiabengoak gogora-tzen duenez, hainbat urtez ezkutatuta egon zen hilkutxa eskailera baten azpian eta hesi baten atzean: “Ikerketa-

rako atera ostean Amandre San-ta Inesek gura zuen lekura era-man genuen, okariztarren kape-rara haren senarraren ondora”. Barrutiabengoaren arabera, momiaren aurpegia ikusgai jarri gura dute, bisita gidatuei begira.

fenoMeno astronoMiKoa Arrasa-teko parrokiaren beste bitxikeria bat da arkitektura eta astronomia eskutik helduta doazela. Batetik, ilunabarreko fenomenoa dago; horrela azaltzen du AZEko kide eta astronomo Anton del Campok, hainbat kalkulu egin ostean: “Ekainaren 24aren [San Juan egunaren] bueltan bitxikeria bat gertatzen da sarrerako ate nagu-siaren gainean dagoen San Jua-nen irudiarekin. 20:00etan ordu ofizialean –eta, beraz, 18:00etan eguzki orduan– kanpandorrearen arku baten itzala modu berezian proiektatzen da ate nagusiaren gainean. Eguzkiaren izpiak arkua-ren erditik pasatzen dira eta San Juanen irudia bete-betean argiz-tatzen dute”.

Bestetik, egunsentiko feno-menoa dago: “San Juan egunaren bueltako egunsentiko lehen minu-tuetan, eguzkiaren lehen izpiek absidearen erdia argiztatzen dute, eta horma horretan leiho bat zabalduko balitz, argia eli-zaren mendebaldeko hormarai-no iritsiko litzateke. Zoritxarrez, egun udaletxeak eta beste erai-kin batzuek oztopatzen dute eguzki izpien norabidea”, adie-razi du Del Campok. ·

arrasateko parrokia

arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokia, XV. men-dearen bigarren erdialdea ezkero gaur egungo itxura

duena, ez da aberatsa eskultura aldetik eta arkitektura aldetik ere ez da bereziki aipagarria. Baina sinesmen aldetik badu zer kontatu, badu zertaz harritu. Kris-tautasunetik harago, ikuspuntu profanotik baditu zenbait bitxi-keria, gazte arrasatearren artean ezezagunak direnak gehienak. Kristautasunarekin loturarik ez duten irudiak eraikineko zenbait txokotan daude; hori bai, sekula ere ez bistara: “Gurtzarako toki ikusgarrietan ez, baina atzeman daitezke. Kapitel baten badago dragoi bat, etxean kontatu diguten kondairare-kin zerikusia izan dezakeena. Mentsuletan ere buru batzuk ikus daitezke santuenak ez direnak; nire hipotesia da, eta ez da hipotesia baino gehiago, eliza eraikitzeko dirua jarri zute-nen omenezkoak direla. Aulkite-riako miserikordietan ere, jarle-kuen azpian, animalia arraro bat baino gehiago ikus daiteke”, dio EHUko irakasle eta Arrasate Zien-tzia Elkarteko kide Ana Isabel Ugaldek.

gargolaK Arrasatearren artean entzutetsuagoak dira eraikinaren

kanpoan dauden gargolak: “Tei-latuko urak kalera bideratzeko dira; eraikin gotikoen tradizio bat da halako animalia fantas-tikoak izatea. Bigarren mailako lekuetan jartzen ziren, kasu honetan kanpoaldean”, gainera-tu du Ugaldek.

aMandre santa ines Ines Ruiz de Otalorak edo arrasatearren artean Amandre Santa Ines moduan askoz ezagunagoa denak debozio handia eragin du urte luzez. 1607ko urrian hil zen, Vallado-liden, eta hil aurreko testamen-tuan Arrasateko elizan ehorztea

eskatu zuen haren senarrarekin, Rodri-go Okarizekin, bate-ra: “Momia bihurtu zen. Sasoi hartan gorputz bat ez ustel-tzea miraria zen; amesgaiztoen kon-trako sendagaia zen. Amandre Santa Ine-

sen hilkutxatik arropa zatiak hartzen zituzten zenbait herri-tarrek, miraritsuak zirelakoan, eta kutunetan josteko ohitura zegoen paparrean eramateko”, dio Ugaldek.

Horren harira, arrasatearren memoria kolektiboan oso pre-sente daude oraindik letanietan errezitatzen ziren bertsoak; hona-ko hau, ezagunena: Amandre Santa Ines /bart einjot amets /ona bada bion partez /eta txarra bada inondako bez. Baina Ber-garan, Azkoitian, Ataunen, Bei-

zaman eta Amezketan ere, bes-teak beste, letaniak abestu izan dira Arrasateko momiaren gai-nean. Aranzadiko antropologo Lourdes Herrastik, Paco Etxe-berriak, Angel Armendaritzek eta Jose Angel Barrutiabengoak –azken hori Arrasate Zientzia Elkarteko kide ere bada egun– argitaratutako El nacimiento de un rito: Amandre Santa Inés en Arrasate ikerketa lanean jaso-tzen da hori. 1988an ikertu zuten

Gure altxorraK

amandre santa ines eta san juan jaietako astronomia efektua, san juan bataiatzailearen elizaren bereizgarritestua: JoKin bereziartua argazKiaK: JoKin bereziartua, Jose angel barrutiabengoa eta goiena

“Momifikazio naturala eta espontaneoa izan zen amandre santa inesena”

amandre Santa inesen momia 1989an ateratako argazkian, eta ondoan, San juan jaien bueltako fenomeno berezia.

San juan bataiatzailearen eliza herriko plazatik ikusita; behean, urak bideratzeko gargoletako bat.

42 puntua puntua 43

Page 23: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

Konektibitatea oraindik erronka

teknologiaren mundua zeharo aldatu da azken sei -zazpi urteetan, orduan Nokia zen jaun eta jabe eta Blackberr-

ya, sektore profesionalean, erre-ge. Gero, iPhoneak eta Androidak etorri ziren, eta orain, Asiako enpresa han-diak hasi dira nagu-sitzen.

asiarraK leHen Mailan Industria teknologi-koaren aldeko apustua eginez, garapen ika-ragarria izan dute herrialdeok eta interes bizia dute Europan, ez populazioarengatik, ezpada europarrek duten erosmenaren-gatik; Europan terminal baten salmentarekin irabazi marjina askoz ere handiagoa dutelako. Horrekin batera, azpiegituraren eta teknologiaren zabalkundea handia da lurralde osoan eta horrek aukera handiagoak ema-ten dizkie.

gailuaK, naHi beste Berrikuntzei dagokienez, hala ere, azkenengo urteetan nik ez dut sumatu tele-

fonoetan iraultzarik, eta berri-kuntza gehiago dator diseinuan, pantailen formetan eta erreso-luzioan, proposamen berritzai-leetan baino. Benetako garapena mugikorrarekin lotutako dispo-sitiboetan dago. Ford-ek, adibi-dez, standa jarri du eta Oral-B enpresak mugikorrera lotutako eskuilak aurkeztu ditu, aho-hi-gienea monitorizatzeko. Tekno-logia eguneroko tresnetara txer-tatu da zeharo eta aukerak harri-garriak dira. LGk ispilu bat aurkeztu du aurten. Ispilu horren aurrean jarrita, aurpegia azter-tu eta makillatzeko gomendioak ematen ditu erabiltzailearen

ezaugarrien arabera. Maiatzean kaleratuko dute Korean. Adibi-de bat besterik ez da.

‘big data’-n JoKoa Garapen tekno-logikoaz gain, horren guztiaren atzean big data deritzona dago, baita ere, negozio bezala. Apli-kazio guztiek erabiltzailearen inguruko informazio kopuru handia jasotzen dute eta horren kudeaketan eta tratamenduan dago jokoa. Teknologia erremin-ta hutsa da, ez helburua. Infor-

mazioa pilatu, tratatu eta zerbi-tzuak hobetzean dago gakoa. Noski, horrek badu bere arriskua. edonori eta baldintzarik gabe gabiltzalako gure informazioa ematen, eta horrek ondorioak dauzka. Azkarregi doa guztia gogoetetan gelditu ahal izateko.

etorKizuna? Denetariko asma-kuntzak aurkezten dira, baina, era berean, zaila da asmatzen errealitatean izango duten era-gina. Gu hemen konektibitate aldetik 3G-an gabiltza, baina MWCn 5G-ko gailuak aurkeztu dituzte, eta oraindik 4G-ra ere ez gara iritsi. Iaz Google Glass

betaurrekoen berri besterik ez zen entzu-ten eta aurten geldi dago proiektua ia era-bat. Zalantza berare-kin irteten gara urte-ro, noraino den era-kusleiho eta zenbat dagoen benetan ekoiz-penean. Aurrerapena gaur egun konektibi-tatearen mende dago.

Europan, esan bezala, hedapena handia den heinean, Txinan eta Hego Amerikan hiriburuetan soilik dago konexio ona eta lehe-nik eta behin ezinbestekoa da komunikazio azpiegiturak gara-tuta izatea. Hain zuzen ere, Facebookeko presidente Mark Zuckerbergek horixe azpima-rratu zuen bere berbaldian. Azpiegiturak badaude, edukiak gara daitezke; errepideak egon-da garraioa handi daitekeen moduan. ·

KomuNiKazioa

Gotzon ArtzelusBatura Mobile Solutions

bartzelonako Mobile World Congress (MWC) mundu mailako teknologia erakustazokan izan da gotzon artzelus bergararra, puntako teknologiaren erakusleiho handian

PMk

44 puntua

Page 24: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un

eSKulaNaK

arrautza kaxan txotxongiloaren

aurpegia markatu.

agertokia egin eta antzezlana

pentsatu.txotxongiloa.Begien zuloak egin (helduleku

izango direnak)

Guraizeekin txotxongiloa izango dena moztu.

arrautza kaxa batekin txotxongiloak egin genituen. agertokia, berriz, bi aulkirekin eta erratz makila batekin. ikuskizuna haurren esku!

txotxongiloak etxean

1 2

3 4 5

nola egin

Egilea: Txatxilipurdi www.txatxilipurdi.com Argazkietan: Mali Juaristi, Lexuri Kortabarria, Inder Arando, Euri Arando.

Materialatxotxongiloa egiteko1. arrautza kaxa bat2. Guraizeak3. Errotulagailua4. Margoak5. pintzela6. puntzoia7. artaziak

agertokia muntatzeko1- Bi aulki2- Erratz baten makila3- tela zati handi bat (izara bat

edo toalla handi bat izan daiteke)

46 puntua

Handitzen, Handitzen

Page 25: Puntua - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_009_2015-03-12.pdf · arrazonamenduek; pauso bat aurrera eta bi atzera. Horrelako batean, irakasleak Yann Tiersen Comptine d’Un