ortadar - diario de noticias de navarra · ertsolaria eta idazlea da uxue alberdi (elgoibar, 1984...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko irailaren 7a. 606. zenbakia UXUE ALBERDI “Emakume gehienok gure generoa sentitzen dugu goazen plaza bakoitzean” -- 4-5. orrialdeak -- noticiasdenavarra.com

Upload: others

Post on 05-Feb-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko irailaren 7a. 606. zenbakia

UXUE

ALBERDI

“Emakume gehienok gure generoa sentitzen

dugu goazen plaza bakoitzean”

-- 4-5. orrialdeak --

noticiasdenavarra.com

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Ruben Plaza

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Aldarrikapena, tximeletaren begietatik‘Destino epikoak’ izeneko diskoa Euskal Herriko oholtzetan defendatzeko ordua heldu zaio Occhi Di Farfalla taldeari. Irailaren 19an Bilbon eta 21ean Zarautzen arituko da taldea, zuzenean

OOCCHI Di Farfalla 2013an sortu zuten, Zarautzen, Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek. Bikote

akustiko gisa aritu ziren hasieran eta euren lehenengo diskoa urte horretan kaleratu zuten. 2016an, berriz, taldearen bigarren lana hel-du zen, Lerroetatik ihes izenekoa. Garai hartarako, baina, Jokin Azpiazu baxu-jotzailea eta Bati bateria-jotzailea ere taldearen par-te ziren. Destino epikoak taldearen hirugarren lana da. Oraingo hone-tan Ibon Guerrak hartu du Batiren lekua. Gai ilunak eta sakonak landu ditu laukoak formatu elektrikoan kale-ratu duen disko berrian.“Taldeki-deok sozialki eta politikoki konpro-miso bat dugu; denok jarduten dugu proiektu politiko ezberdine-tan eta horien isla dira gure kan-tuen hitzak. Batzuk gogorragoak izan daitezke, beste batzuk zuzena-goak eta argiagoak”, azaldu du Miren Aranguren abeslariak. Memoria kolektiboaren beharraz, ahanzturaz, utopia berriez, minaz, min horien osatzeaz... hitz egiten dute diskoko hamaika abestietan. “Dena gure begiradatik eta gure esateko moduetatik, noski”, argitu du Arangurenek. PROIEKTU IREKIA Musika estilo aldetik, berriz, kontrasteak gustuko ditu laukoak eta baita “aurpegi ezberdinez osatutako gorputzak” ere. “Musikalki oso proiektu irekia da Occhi Di Farfalla –adierazi du

Hodei Estebanek–. Disko batetik bestera asko aldatzeko askatasuna du eta kantutik kantura ere hasie-ra batean salto handia egon daiteke. Taldekideok, oso musika ezberdi-na entzuteaz gain, taldea irekia iza-tea gustuko dugu. Aritu izan garen beste proiektuak musika estilo jakin bati lotuagoak egon dira.Besteen-gan eragiteko baino

gehiago, hautu hau gure buruarengan pentsatzen egi-na da”. Taldeki-deek dituzten kuriositate gehienak asetzeko espazio muga-gabea da Occhi Di Farfalla, taldekideen esanetan. Kantu guztiak taldeak sortu ditu, Segur ziur (Ira) eta Herio bakarra, heriotz ugari piezak izan ezik, azken hau Nora Strejilevich-en Una sola muerte numerosa liburuan oinarritu da. Warsaw, Mamaxola, Porlanez ase, Galdu ordez eta Nora

joan kantuetan Batik eta Craig Bje-rring-ek (Old Seed) ere parte hartu dute. Destino epikoak diskoa Arrasateko Shot! estudioan grabatu dute, Ander Barriusoren gidaritzapean, eta Craig Bjerring izan dute ekoiz-le. Taldearentzat “plazer hutsa” izan da beraiekin lan egitea. “Barriusok ezagutzen gaitu, lagun handiak gara eta aurreko diskoa ere bera-rekin grabatu genuen. Horrek, azken urte honetan, gure lan berria-ren norabideaz hitz egiteko aukera eman digu, eta hori grabazioan

lagungarria izan da. Grabazio prozesua bera sortze pro-

zesu bat ere bada, eta berak, ikuspegi

teknikoaz gain, ekarpen musikal asko egin ditu”, azaldu du Arangurenek. B j e r r i n g - e n

kasuan, pro-dukzio lanak egi-

teko eskatu zion taldeak eta kantu

bakoitza fintzen lagun-du diela adierazi dute, “kan-

tu batzuk beste norabide bat har-tzeraino”, nabarmendu dute. “Guretzat erreferentziazko musi-karia da eta aberasgarria izan da berarekin lanean aritzea. Pertso-nalki, ahotsetan oso babestua sen-titu naiz, eta jolasteko ateak inoiz baino gehiago ireki dizkit”, aitortu du abeslariak.

EUROPAN ZEHAR Uztailean Euro-pan zehar ibili da taldea, diskoa oholtzaz oholtza aurkezten eta, dio-tenez,bira “izugarri ondo” atera zaie. “Beti bezala toki eta jende oso bereziarekin egin dugu topo. Leku batzuk ezagunak genituen, beste batzuk, aldiz, berriak izan dira, eta oso harrera beroa jaso dugu. Jende asko etorri da kontzertuetara, harrera ona izan du diskoak eta gogoz bueltatu gara berriz ere erre-pidera ateratzeko”, kontatu du Arangurenek. Hain zuzen ere, bidaiatzeko asmoarekin sortu zen Occhi Di Farfalla, duela sei urte. Musikaren munduan bizi izan duten esperientziarik ederrena atzerrira irtetea izan da laukoaren-tzat. “Kontaezina da halako bidai batek gure bizitzan aportatzen diguna”, uste du Estebanek. Toki ezberdinak bertako jendearekin ezagutzea eta haien sukaldeetatik pasa ahal izatea ikaragarria dela azpimarratu du: “Bidaiatzeko modu ezberdina da, ohiko monumentu

ezagunenak ikusteko aukera han-dirik ematen ez duena, zirkuitu turistikoetatik kanpo dagoena, bai-na bestela ezagutuko ez zeni-tuzkeen mila txoko eta pertsona ezagutzeko aukera ematen dizuna”. Hain zuzen, taldea espazio txikie-tan, gune okupatuetan edo taberne-tan jotzen sentitzen da erosoen: “oso ondo zainduak sentitzen gara eta hori oso garrantzitsua da guretzat”, nabarmendu du Estebanek. Pasioz lan egiten duten tokiak gustuko dituzte. “Pasio horrek, gehienetan, eginbeharrak mimoz egitea dakar eta ez dago hori baino hoberik”. Diskoaren aurkezpen bira presta-tzen igaro du abuztua talde zarauz-tarrak. Irailaren 19an, esaterako, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dute zuzenekoa, 21ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, eta 27an Mallorcako Palman. Hurrengo hila-beteetarako ere lotuta dituzte hain-bat zuzeneko Oreretan, Zaragozan, Bartzelonan eta Madrilen.

AINHOA LORES

“Taldekideok sozialki eta

politikoki konpromiso bat dugu eta horren

isla dira kantuak”, dio Miren Aranguren

abeslariak

Miren Aranguren taldeko abeslaria, Europako biran. OCCHI DI FARFALLA

ZARAUTZ

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

G

IRITZIA

JarraitzaileakPAKO ARISTI

Gero eta liburu gutxiago erosten ditut egilearen izena jarraituz, eta gehia-go gaiaren arabera, edo

estetika edo estilo berezi baten lilu-rari men eginda. Izan ere, posible da liburu batekin liluratu gintuen idazleak gurekin zer ikusirik ez daukan bilakaera existentzial bat era-matea, eta bere hurrengo lanak gure interesetatik oso urrun egotea. Hala, miretsi izan ditut idazle asko: Gabriel Garcia Marquez, Hermann Hesse, Bernardo Atxaga, Aldous Huxley, Patricia Highsmith, Eider Rodri-guez… Haien obra beste batzuetan iritsi ez zaidan idazle asko dauden bezala: Gabriel Garcia Marquez, Her-mann Hesse, Bernardo Atxaga, Aldous Huxley, Patricia Highsmith, Eider Rodriguez… Beste batzuek esan ahalko dute: miretsi izan dut Pako Aristi, ezdeus eta noraezean aurkitu izan dut Pako Aristi! Liburuekin dugun harremanak badu jakintsu / ikaslearen artean sortzen den tratuaren antzik, eta une batean, obra batekin erantzunak eta argiu-neak eskaini zizkigun idazlearekiko debozio itsu bat sortu ohi da, gazte-tan batez ere, bizitzari aurre egiteko tresnak urri geratzen zaizkigunean, bere edertasun erraldoiaren aurrean. Ea zer dioten gu baino gehiago bizi-

tako hauek, pentsatu ohi dugu. Pro-pio guretzat idazten ari bailiren sen-titzen ditugu maiz, eta haien lan batek ezer esaten ez digunean frus-trazioa sentitzen. Baina frustrazio onuragarria da guztiz: esan nahi du geure begiekin gauzak aztertzen ika-si dugula, badaukagula kriterio pro-pio bat, eta ez dugula behar, ezinbes-tez, gure ikuspegia bermatuko duen libururik. Askatasun psikologikoa-ren lehen zantzuak izango lirateke. Ekialdeko Zen tradizioan badago kontakizun bitxi bat. Dongshan mai-sua bere maisu zenduari eskaintza bat egitera joan zen. Monje gazte batek aurkitu zuen han, eta galdetu zion ea zer irakaspen jaso zuen mai-su zaharrarengandik. Dongshanek erantzun ez zuela inoiz harengandik arau bat bera ere jaso. Monje gazteak harriturik: “Orduan zertarako egiten diozu omenaldi?”. Dongshanek erantzun argigarri bat eman zion: “Ez ditut miresten nire maisu zen-duaren bertuteak, ezta bere irakas-pen budistak ere; dena esplikatu ez izana eskertzen diot soilik!”. Oraindik erabat ulertu gabe, monje gazteak itaunka jarraitzen du: “Zu zara zure maisuaren ondorengoa, esadazu harekin ados zauden edo ez”. Dongshanek: “Zati batean bai,

beste zati batean ez”. Monjeak ez dio joaten utzi nahi: “Zergatik ez zaude guztian ados?”. Dongshanek honekin amaitu zuen elkarrizketa: “Harekin guztiz ados banengo, ez nintzelako fidel izango hark eman-dako jarraibideei”. Bada Jiddu Krishnamurtiren bio-grafian pasadizo eder bat. Arratsean, suaren ondoan, jarrai-tzaile batzuekin egon da hizketan. Gauerdia gainean dute eta hizke-taldi gozoa amaitzeko orena iritsi zaie. Alde egin aurretik, ikasle batek galdetzen dio: “Zein da lezioa, mai-su?”. Eta Krishnamurtik: “Ez dago leziorik!”. Ikaslea noraezean beza-la ikusirik, gaineratzen dio: “Zu zau-den lekuan ez dago beste inor!”. Aspaldian modan jarri ziren guruen aurka mintzo ziren Krishnamurti eta beste asko, esanez maisurik one-na ez dela ikasle asko dauzkana, ikasle bakoitza bere buruaren mai-su bihurtzen duena baizik. Gauza bera esan liteke liburuez ere, eta maite ditugun idazle guztiez, haien liburuak ez irakurtzeko ere ematen diguten askatasunagatik maite ditu-gula. Horrek esan nahi baitu adi-mentsuago egin gintuela haien obra batek, eta horri esker hurrengo obra irakurri beharrik ez genuela izan.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

2. Basa Miren Amuriza. Elkar.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Aulki-jokoa Uxue Alberdi. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

3. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

4. 1362 km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.

5. Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren... Robert Louis Stevenson. Erein.

Zenbait idazle propio guretzat

idazten ari bailiren sentitzen dugu maiz, eta haien lan batek ezer esaten ez digu-nean frustazioa

sentitzen

LITERATURA

‘Auschwitzeko tatuatzailea’

Heather Morris; itz.: Miel Anjel Elustondo. Pamiela. 288 orr. 21 euro.

Maitasuna eta sufrimendua

Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak

jaso dituen eleberri honek Holokaustotik

bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu

eslovakiarren benetako historia du oinarri.

Lale tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-

Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien

bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun

batean, tatuatzeko txandaren zain dagoen

neska bat ikusiko du, Gita, dardar batean,

izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza

maitasunez gorituko da instantean, eta

erabaki irmoa hartuko du: infernu hartatik

biek bizirik atera behar dute.

SAIAKERA

‘Sapiens. Giza-diaren historia labur bat’

Yuval Noah Harari. Elkar. 456 orr. 23,75 euro.

Gizadiaren historia laburra

Nola lortu zuen gure espezieak bizirauteko

borrokan gailentzea? Nola iritsi ginen jain-

koetan, nazioetan edo giza eskubideetan

sinestera, diruan, liburuetan edo legetan

konfiantza izatera? Nola bukatu genuen

burokraziaren, ordutegien eta kontsumis-

moaren mendeko izatera? Eta nolakoa

izango da mundua datozen milurtekoe-

tan? Liburu honetan Yuval Noah Hararik

gizadiaren historia labur bat marrazten du,

Lurraren gainean oinez ibili ziren lehen

gizakietatik hasi eta gure espezieak egin

dituen iraultza handietaraino.

t i

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

UXUE ALBERDIBERTSOLARIA ETA IDAZLEA

“Badirudi emakume egokia bertsolari onaren definizioaren idealaren kontra doala”Plazan bertsotan dabiltzan hamabost emakumeren ahotsak bildu ditu Alberdik ‘Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak’ liburuan. Euren bizipenetatik abiatuta, bertso munduan, zein bertatik at, emakume izatea zer den eta bakoitzak nola bizi duen jaso du

BBERTSOLARIA eta idazlea da Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984 ). Urte asko eman ditu plazetan kantari eta egun ere bertsoari estuki lotuta jarraitzen

du. Aspaldi hasi zen Alberdi bertsotan dabi-lenean –zein hortik kanpo– generoak nola era-giten dion hausnartzen eta kezka hori konpar-titzen. Gogoeta kolektibo horren emaitza da Kontrako Eztarritik: Emakume bertsolarien testigantzak (Lisipe, 2019). Bertan, hamabost bertsolarirekin izandako elkarrizketak batu ditu eta hogeita bi azpiratze mekanismotan sailkatu ditu entzundakoak. Horrela, argazki orokor bat osatu nahi izan du Alberdik, gene-ro auzia heldu beharreko zehar-lerro gisa kokatuz. Bertsolaritza praktika soziala dela eta, bertso-

gintzaren oinarriak nortzuek, norentzat eta

nondik sortuak diren aztertzen dituzula dio Jule

Goikoetxeak liburuaren sarreran. Bada, zein da

liburuaren abiapuntua? Orain arte egin diren definizioetan bertsola-ritza beti definitu izan da jardun dialektiko modura, eta generoa edo gorputza ez dira kontuan hartu izan. Nik bertsolari bezala dudan esperientziatik eta esperientzia par-tekatutik abiatuta, konturatzen hasi ginen guretzat “nondik” hori, gure gorputzetik ber-tatik hasten zela, eta emakume gorputzetik kantatzerakoan bazeudela oztopo batzuk mezua modu “neutroan”, modu “naturalean” bideratzen uzten ez zutenak. Emakume gehie-nok gure generoa sentitzen dugu goazen pla-za bakoitzean. Eta, hain juxtu, horregatik dago liburuaren hasieran Itziar Okarizek behin egin zidan galdera bat: “nola iristen da bertso-ra emakume gorputzetik?”. Oso fisikoa irudi-tu zitzaidan: gorputza leku batean dago eta bertsoa bestean; sentiarazi zidan emakume gorputzak apartatu egiten gaituela bertsotik,

urrundu, nolabait, bertsoa ez dagoela gure gorputzaren barruan. Okarizek behin bota zizun galdera hori orain

eginez gero, liburua idatzi ondotik, nola iristen

dira bertsora elkarrizketatu dituzun emaku-

meak? Nik gaur egun plazan dabiltzan emakumeak elkarrizketatu ditut. Umetan berdintasuna lor-tuta zegoela saldu zigutenon belaunaldikoak gara guztiok. Berdinak garela eta aukera ber-dinak dauzkagula esan digute; inork ez digu esan “zu ezin zara bertsolari izan” edo “zu ezin zara futbolari izan”. Ohikoa izaten da, mutu-rrekoa hartu arte, berdina zarela, beste bat gehiago zarela sentitzea. Posizio subalternoa onartzea edo konturatzea zure kokapena azpi-ratua dela ez da erosoa; erosoagoa da pentsa-tzea “nik nahi dudana egiten dut”, “ni librea naiz”, “niri emakume izateak ez dit eragiten”. Ondoren plazak zure lekuan jartzen zaitu. Emakume gorputzetik desabantaila posizio batetik iristen da bertsora, eta liburuan kon-tatzen diren bizipen guztiak azpiratze horren adar ezberdinak dira. Bertsolaritzaz ari gara, baina gaia orokorragoa da: “Zer da emakume izatea?”. Hori da liburuak nolabait definitzen

duena, emakumea –eta haren ifrentzuan, gizo-na– nola eraikitzen den. Eta konturatzen zara emakume bertsolariari emakume gisa eska-tzen zaiona eta bertsolari gisa eskatzen zaio-na talkan daudela. Talkan ei daude emakumea eta bertsolaritza.

Nola da posible? Emakumea eraikuntza sozial modura eraiki da juxtu bertsolaria eraiki den kontrako moduan, eta momentu askotan badirudi ema-kume “egokia” bertsolari “onaren” definizioa-ren idealaren kontra doala, eta alderantziz. Konstruktu sozial bakoitzari exijitzen zaizkion ezaugarriak, baloratzen zaizkionak eta ontzat jotzen zaizkionak kontrakarrean eraikiak dira. Eta horregatik, hortik abiatuta bertsolari guz-tiei egin nien lehenengo galdera izan zen: “Emakume izateak eragin al dizu bertsotan egiterako orduan? Eta eragin baldin badizu, nola?”. Nik lehenago aipaturiko distantzia hori arakatu nahi nuen, baina nahi nuen bakoi-tzak bere erara konta zezala distantzia. Denon esperientzia ez da berdina izan eta hor nahas-ten ziren hainbat aspektu: generoari dagozkio-nak gurutzatzen ziren hizkuntzarekin, iden-titate sexualarekin, adinarekin... Liburu deserosoa dela esan izan duzu; baina,

era berean, emakume askorentzat irakurketa

konplizea ere izan daiteke, identifikatuta sen-

titu daitezke. Zergatik diozu deserosoa dela? Liburu honek denok interpelatzen gaitu, bai-na modu ezberdinean. Seguru aski gizonezko askori ez zaie erosoa gertatu; izan ere, hemen erakusten baldin bada zer den emakume iza-tea, horren negatiboan agertzen dena da: zer da orduan gizona izatea? Emakumeak horre-la egiten badira egiten dira gizonekin batera bizi diren gizarte batean, oposizioz eraikitzen dira generoak. Eta, beste alde batetik, desero-

UXUE GUTIERREZ

soa da euskaldun askok eta abertzale askok idealizatuta daukaten bertso mundua desi-dealizatzen duelako. Gertatu zait emakume feminista bertsozale batzuk deseroso ikustea, errazagoa delako sinestea hain maite duzun eremu horretan ez dela desberdintasun-egoe-rarik gertatzen, edo salbu dagoela diferen-tziatik. Baina, era berean, emakume askok irakurri dute konplizitatetik eta ahots lagunak topatu dituzte bertan, hori da autoerrepresentazioak daukan alde positiboa. Baina, aldi berean, erre-presentazio horrek biluzik jartzen gaitu. Horretaz liburua egin eta gero konturatu naiz. Izugarrizko ahalduntze, ausardia eta eskuza-

Bertsolaritza oinarrian duen liburua bada ere, f

Emakume gorputzetik desabantaila pozizio batetik iristen da bertsora. Liburuan azpiratze horren adarrak kontatzen dira”

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

Sistema batean azpiratutako talde batean kokatuta zaudenean, bizirauteko hainbat jarrera sortzen dira. Dena dela, nire ustez femi-nismoaren premisetako bat da emakumeok gure artean elkar ez epaitzea. Elkarri urrune-tik begiratzen diogunean sistemak berak gure artean lehiatzera eta elkar epaitzera erama-ten gaitu; aldiz, elkarrekin lanean ari garenean ulertzen dituzu bestearen bizipenak eta non-dik esaten dituen esaten dituenak. Horregatik da hain garrantzitsua lanketa kolektiboa. Zuk zeuk ere egile paper berezi xamarra izan

duzu. Emakume bertsolaria zara -liburuan aipa-

men ugari egiten dizkizute elkarrizketatuek-

eta, era berean, idazlea. Nola bizi duzu paper

bikoitz hau? Hau lotuta dago nire lanbideetan dudan koka-penarekin. Ni idazlea eta bertsolaria naiz eta tartekotasun horretan bizi naiz. Egilearen iru-dia oso modu ezberdinetan eraiki da literatu-ran eta bertsotan. Bertsolariak izan behar du herriaren ahotsa, izan behar du jatorra, hur-bila, izan behar du komunitatekoa. Eta, aldiz, idazleari baloratzen zaiona da singulartasu-na, originaltasuna, besteek ikusten ez dutena ikustea, ahots propioa. Horregatik, askotan pasatzen zait distortsioekin topo egitea nire jardunean. Bertsolari bezala, “idazletasunak” hainbeste goresten den naturaltasunetik urruntzen nauela dirudi; eta idazle gisa, berriz, “bertsolaritasunak” singulartasunetik urrun-tzen nauela. Esan izan didate, adibidez, bertso-lari komunitateari esker dauzkadala irakur-leak, bertso komunitateari nolabait bahituta, ez direla nire idazle merituaren ondorio. Ema-kume bezala esaten diguten gauza berbera, kurioski. Orain arte ez naiz hainbeste jabetu emakume etiketari ihes egiten diogun moduan ni ere ihe-si jardun naizela, idazle bezala elkarrizketa-tzen nautenean bertsolari katalogaziotik eta bertsolari bezala elkarrizketatzen nautenean idazle katalogaziotik. Liburu honetan elkar-lanean jardun dira nire bi identitateak. Barne eta kanpo gatazkak ere elkartzen dira,

norbanakoa eta kolektiboa. Bakoitzaren epaia

eta gainerakoena. Eskutik doaz? Zein da

arriskutsuagoa? Barne eta kanpo epaia bereiztea oso zaila da, eta besteen begietara agertzen gara on, txar, polit, zatar... esango nuke dialogo bat dela eten-gabe. Baina bertsolari gehienek aipatzen dute gehien eragiten dien aitortza bertsolari kano-nikoena dela, eta horietan gehienak gizonak dira. Nik uste gure lanaren eta emakumeon arteko artikulazioaren alderdi positiboeneta-ko bat dela, hain zuzen, autoritatea, neurri batean behintzat, lekuz aldatzen ari garela. Emakumeok elkar autorizatzeko tresnak eta sareak sortzen ari garela. Ahizpatasunaz hitz egiten dugunean aliantza politikoaz ari gara,

ez afinitateaz. Generoa eraikuntza bat da eta deseraikitzen hasteko gako garrantzitsua da geure burua zein ispilutan kokatzen dugun. Gizonen onespenaren zain egoteak gutxitu egiten gaitu autoestimuan eta gaitasunetan. Kritikak ez dizkigute zuzenean egiten, baina gure kideak kritikatzen dituzte: haien estiloa, jarrera, gaitasunak... Eta azpikoz esaten dizu-tena da: guk baloratzeko moduko bertsolaria izan nahi baldin baduzu hauxe da bidea, haue-xek baldintzak. Horregatik daude emakume publiko asko emakumetasunarekin borrokan. Mediku euskaldunaren ipuinarekin bezala geratzen da. “Zer nahi duzu, mediku euskal-duna ala mediku ona?” galdetzen dizunak gal-deran bertan oposizioan jartzen ditu bi ezau-garriak. Bata ala bestea. “Ez naiz emakumea, bertsolaria naiz” esan beharrean bagaude, kon-trakotasun hori sumatzen dugulako da, ema-kume izateak bertsolari izateari kendu dio ora-indik. Zenbat aldiz aditu dugun “Maialen ez da emakumea, txapelduna da”. Inork ez du esa-ten “Amets ez da gizona, txapelduna da”. Emakume izatea, eta gizon izatea, eraikuntza

soziala dela aipatu duzu etengabe. Identitatea-

ren eraikuntza hori baino are korapilatsuagoa

da, ezta? Galdera da zenbateraino baloratzen dugun gure burua gizonen edo Anaidiaren begirada-ren arabera. Gure identitate sexualaren erai-kuntza ere horri lotuta dago. Maider Arregik liburuan esaten du: erabakitzen duenean bere desira aldatzea eta bollera bihurtzen denean, konturatzen da ez diotela gizonen epaiek lehen beste eragiten, edo lehen gizonen elkarrizke-ta batzuekiko interesa agertzen zuela sinpleki haientzat desiragarri izan nahi zuelako. Galdera da: ze emakume modu dira posible? Eta horren ifrentzuan ze gizon modu dira posi-ble bertsolaritzan, literaturan, gizartean...? Bertsolari maritxurik apenas dagoen, ez dago maritxuen arteko artikulaziorik. Emakumeen artikulaziotik bolleren artikulazio bat ere sor-tu da, baina maritxuen bilgunerik ez da egon, ez da inor bertsotara atera maritxu identita-tetik. Eta gizonak emakumeak baino askoz ere gehiago dira bertso munduan, orduan horrek adierazten du zenbateraino eraiki den bertso-lariaren eredua gizon, euskaldun, jator hete-roaren eredura. Maskulinizatuenak diren ere-muetan dago maritxu gutxien. Eremu masku-linizatu guztiak –futbola, elkarte gastronomi-koak, bertsolaritza, literatura, rocka...– dira, bakoitza bere modura, gizontasun fabrika.

‘’KONTRAKO EZTARRITIK’

ELKARRIZKETATUAK

- Amaia Agirre Arrastoa

- Ainhoa Agirrezabaldegi Rekondo

- Maialen Akizu Bidegain

- Miren Amuriza Plaza

- Maider Arregi Markuleta

- Maddalen Arzallus Antia

- Oihana Bartra Arenas

- Onintza Enbeita Maguregi

- Nerea Ibarzabal Salegi

- Oihana Iguaran Barandiaran

- Ane Labaka Mayoz

- Alaia Martin Etxebeste

- Eli Pagola Apezetxea

- Jone Uria Albizuri

baltasun ariketa da bertsolarien partetik; bai-na, aldi berean, biluzik gelditzen dira emaku-mezko bertsolari hauek, euren zaurgarritasu-na agerian. Aldiz, mugitu nahi ez duten gizo-nei nahikoa zaie isiltasuna mantentzea. Inork ez ditu, gu bezala, zuzenean interpelatzen. Orain arte inork gutxik galdetu die gizonei “zer pentsatzen duzu honetaz? Nola kokatzen zara gai honetan?”. Deserosoa da kuestiona-tzen duelako gure eraikuntza emakume beza-la, gizonen eraikuntza gizon bezala, eta baita gure komunitatearen eraikuntza soziala ere. Denak, ordea, ez datoz bat jorratzen ari zare-

ten bidearekin. Genero sistemak ez duela

zeharkatzen edo emakume modura izateak ez

duela eraginik berarentzat dio, adibidez, elka-

rrizketatuetako batek, edo lanketa feminista-

tik kanpo sentitu izan dela, beste batek. Uler-

tzen dituzu mezu horiek? Bai, ulertzen ditut eta kasu batzuetan ni egon izan naiz posizio horretan beste garai batean. 19 urte neuzkanean eta emakume bertsola-riak lehenengo aldiz Azkizun bildu zirenean, eta guri iristen zitzaigunean zertaz ari ziren hitz egiten, nik benetan sentitzen nuen gu hor-tik libre geundela, hori gure aurreko belau-naldietako emakumeen arazoa zela, ez zire-lako behar beste askatu. Gero kontzientzia feminista hartzeak eta plazako zein plazatik kanpoko bizipenek eraman naute kontura-tzera hori ez dela horrela.

Emakume bertsolariari emakume gisa eskatzen zaiona eta bertsolari gisa eskatzen zaiona talkan daude”

feminismoari buruzko testua ere bada Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’. RUBEN PLAZA

ELGOIBAR

06 // Ortzadar Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura

DomestikotasunaEguneroko eta ohiko bizitzari forma eta espazioa ematea arkitekturaren ardura historiko eta nagusienetako bat da. Arruntasunarekin erlazioan den aktibitate honi domestikotasuna esaten zaio

DDOMESTIKOA hitzak etxekoia den ororekin erlazioan jartzen gaitu; etxea osatzen duten espa-

zio guztiekin, bizitzaren aktibitate ohikoekin, gertukoekin konparti-tzen ditugun momentuen testuin-guru intimoekin, pribatuaren ere-muan gertatzen diren uneen espa-zioekin, gurea sentitzen dugun txo-koarekin –jabegoaren zentzu juri-diko eta ekonomikotik urruti, sen-timen bati egiten zaio erreferen-tzia–. Laburrean, gure bizi-espa-zioarekin harremana duenarekin. Erdarazko hogar hitza interesga-rria da domestikoaren ideiaren kontakizunean, etimologikoki, hi-tzak sutondoa esan nahi baitu, eta gaur egun tximiniaren esanahitik goxotasun sentsazio etxekoi bati loturik erabiltzen dugu. Hitzekin loturan, erdaraz etxea garbitzen duenari doméstica esan ohi zaio, etxean izaten ditugun animalien deskribatzaileak ere domestikoa hitza du eta etxekotu daitekeen ele-mentua/gorputza domesticable da. Arkitektura liburu eta idatzi anda-na daude etxebizitzaren inguruan, gehienak funtzionaltasunean erro-turik. Espazio bat domestikatzea, berriz, ongi funtzionatzea baino askoz gehiago ere bada, bertan bizi denaren irudikapen eta sentsazioek osatzen dutelako. Domestikotasu-nari irudiak jartzeko, Santi Virto arkitekto eta klarinetistaren (san-tiagovirto.com) lanera gerturatuko gara, arkitektoen elkargoko aurten-go etxebizitza obra sarituen finalis-ta izan delako. BI ADIBIDE Arkitekto nafarrak berri-ki modu indibidualean hasitako ibil-bide profesionala kontuan hartuta, eta etxebizitza arkitekturan hain gai landua eta aztertua dela jakinik, merezimendua arras azpimarra-tzekoa da. Bi etxebizitza lan ezber-din hautatu dira, bata banakako etxebizitza bat –MM deiturikoa– eta bestea etxebizitza kolektiboa –Des-calzos 47-53–. Bi eraikinek domesti-koaren gogoeta atzetik baina abia-puntua zeharo ezberdina dute. Lehe-nean azken erabiltzailearekin bate-ra diseinatzen eta eraikitzen baita, eta bigarrenean erabiltzaile uni-bertsal batentzat pentsatu eta erai-kitzen da. Bi eraikinak Nafarroako lurraldean bisitatu daitezke, Cintrue-nigon eta Iruñean, hurrenez hurren.

Askotan esan ohi da banakako etxe-bizitza baten arkitektura-lana zai-lenetarikoa eta astunenetarikoa dela, etxe berriaren eraikuntza jabearentzat inbertsio eta ilusio itu-rri itzela delako karga emozional horrekin lan egitea. Hau da, jabea-ren eta arkitektoaren artean harre-man bat eraikitzen da. Domestikoa zertan den definitzeko garaian elkar ezagutza klabea da, prozesu luze eta intentsu baten emaitza. MM etxean hiru lanketa nagusi daude etxekoia-ren zehaztapenean. Lehena, eta begi-bistakoena, kanpo-ko irudikapenarena da. Domestikoa kanpotik identifikagarria izateko, jabea eta etxe-arketipoekiko dagoen loturan sakondu behar da.MMren kasuan, bi isuriak dira baina garai-kidetasunaren abstraktutasuna gai-neratuz. Eta bolumetriarekin bate-ra, etxearen sarrera. Aterpeak balio sinbolikoa izaten du. MM etxean estalpe lau eta solido batekin eraikia daukagu. Eraikinean gizakiaren eskalako elementuak egon behar dira, domestikoa gerta-tzeko behar beharrezkoa. MM etxean behe solairu bat ohiko altue-ra gizatiarrarekin nabarmentzen da, beiratua den azalera indartsu batekin. Azkenik, materialitateak ere iruditeria bat eraikitzen du. MM etxean, garaikidetasunaren joerari jarraituz, kolore gama neurtua da:

zuria, egurra eta hormigoia. Eta MMn ezaugarri azpi-

marragarriena da eskilara eskultura

bat gisa landu dela, pertsonalitatea eraikitzen duena. A z t e r ke t a r a ko bigarren eraikina

17 etxebizitzakoa da, Iruñeko Alde

Zaharrean egingo diren lanen ondorioz ger-

tatuko diren kaltetuei ostatu emateko etxebizitzak, hain zuzen (Virtok Kahle Oiza Arauzorekin batera eginiko lana). Nola etxean biziko denarekin lan egiterik ez dagoen, domestikotasunak beste balio bat izan behar du. Kasu honetan, eraikinaren energia jasangarritasuna eta ahalik eta etxe eredurik zabalena erdiestea da hel-burua. Birziklagarriak diren mate-rialekin eta ordezkagarriak izan dai-tezkeen elementuekin eraikia dago. Ezaugarririk aipagarriena etxe ere-du batzuetan lortu diren barne balkoi zabalak dira, etxea artikula-tu eta aukera anitza emateaz gain, elementu bioklimatikoa dena. Ireki eta itxi egin daiteke eta modu ezber-dinetan lotu eta banatzen ditu espa-zioak. Gune honek domestikotasu-na nork berea egiteko aukera eskaintzen du, maizago erabili beharreko estrategia, azken era-biltzailea irekia denean.

ULA IRURETAGOIENA

Lerroon gainean, MM deituriko banakako etxea; goian, ‘Descalzos’ etxe kolektiboa. S. VIRTRO / PEPE

Espazio bat domes-

tikatzea ongi funtzionatzea baino askoz gehiago da,

bertan bizi denaren sentsazioek osatzen

dutelako

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Euskal literatura erotikoa biziberritzekoArratiako Zertu Kultur Elkarteak Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa jarri du martxan. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago azaroaren 15era arte

ETXAHUN GONZALEZ

AAZKEN urteotan ez da Euskal Herri osoan ipuin erotikoen generoa kon-tuan hartu duen lehiake-

tarik egon. Azkena Dimako Udalak antolatu zuen, 2015ean. Hura Dima-ko kalenturak lehiaketaren hiruga-rren edizioa izan zen eta harrezke-ro ez da berriro egin. Dimakoa bai-no lehen, Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatu zuen urte luzez Ipuin Erotikoen Lehiaketa, baina hori ere 2012an amaitua zen. Urteetan izandako hutsunea bete-tzeko asmoz jarri du aurten martxan Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Kalenturak Ipuin Eroti-koen Lehiaketa. “Arratian azpiegi-tura eta eskarmentua bagenuela ikusi genuen, gutako asko aurreko lehiaketa horietako antolatzaileak, idazleak eta epaimahaikideak izan baikara”, dio Alvaro Rabelli anto-latzaileak. Hain zuzen ere, asko dira ipuin erotikoak landu edo lehiake-tetatik pasa diren idazle arratiarrak: Alvaro Rabelli bera, Igor Estanko-na, Julen Gabiria, Rafa Ugalde, Jani-re Lopez, Zefe Ziarrusta edota Mai-te Arrizabalaga dira horietako ba-tzuk. IDAZLE BERRIAK PLAZARA Kalen-turak lehiaketaren helbururik behi-nena hurrengo idazle edota litera-

tur zaleen belau-naldiei plazara irte-teko beste tresna bat eskaintzea dela dio Rabellik: “Aurreko lehia-ketek, batez ere Basaurikoak, horixe bete zuten, idazle eta irakur-le berriak erakarri zituzten, gazteak bereziki. Euskal literaturak horren beharra dauka oraindik, sormena eta irakurzaletasuna euskaraz behin eta berriro sustatu behar ditugu”. GENERO ERAKARGARRIA Zentzu horretan, ipuin erotikoen lehiake-tak gazteentzat zein euskalduntzen den jende helduarentzat ere euska-raz zerbait erakargarria egiteko aukera eskaintzen duela uste du arratiarrak: “Erakargarria suerta-tzen da. Are gehiago, literatura generoen artean gogokoena da jen-de askorentzat. Irakurle asko ditu genero honek”, eman du jakitera Rabellik. Euskara normalizatzeko bidean ere halako lehiaketak egitea garrantzitsua dela gehitu du: “Ekar-pen handia egiten dio lehiaketak euskarari, horren bidez hizkera ero-tiko-afektiboa, askorentzat euska-raz ezohikoa edo arrotza izan dai-tekeena, lantzen delako”. Aurreko lehiaketetan sortutako harrobiak jarraipena izatea espero du idazle arratiarrak: “Belaunaldi

berriek beren molde, ikuspegi eta kezkekin bete behar dute genero honek Euskal Herrian duen hutsu-nea. Erotismoak isla izan behar du literaturan, nahitaez. Gainera, euskal literatura erotikoa ez zaie guztiz arrotza egingo. Badago cor-pus bat, nolabaiteko tradizio txiki bat, beraz, aurrerapausoa emateko unea da orain, kalitatean eta sozia-lizazioan, batez ere”. EUSKAL HERRI OSOAN Lehiaketak Arratiako Kalenturak izena badu ere, Euskal Herri osoko 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu deza-kete bertan. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago azaroaren 15era arte, eta sari banaketa Gabonetan izatea aurreikusten du Arratiako Kultur Elkarteak. Hiru sari banatuko dituz-te: 600 euro ipuin onenari, 400 biga-rrenari eta 250 euro Arratiako idaz-le onenari.

OINARRIAK:

- Lehiaketan 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu dezake parte. - Lan guztiak argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dira. ?- Lanak DIN A4 orrietan orde-nagailuz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira. - Lanen luzera lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da. ?- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, izenburua bakarrik. Egi-learen datuak gutunazal itxi baten sartuko dira eta gutunazal horren azalean ipuinean jarri den izenburu bera idatzi beharko da. - Lan orijinala, hiru kopia, eta egi-learen datuak dituen gutunazala beste gutunazal handiago baten sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektroni-koz bidaliz gero, artxibo bi gehitu beharko dira, bat lanerako, bes-tea datuetarako, eta bidali helbi-de honetara: [email protected] - Hiru sari emango dira: lehena 600 eurokoa, bigarrena 400 eurokoa; eta, Arratiako onenari, 250 eurokoa. - Lanak bidaltzeko azken eguna: azaroak 15.

Genero erotikoak euskaraz duen hutsunea bete nahi du lehiaketak.

o hia-urikoak,

ARRATIA

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

06030. mapa: ‘murciélago’ / ‘chauve-souris’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Bi erantzun nagusi biltzen dira mapa honetan. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako mendeba-lean sagu bat dela salatzen du izenak. Aldiz, Nafa-rroako ekialdean eta Iparraldean txori bat dela azaltzen du. Txoria bada, gautxori, gauxori, sorgintxori edo gau-bele deitzen da, baina gehienik ainara da: gaui-ñar, gauinara, gauenar, gauinhara, gaiañhea... Lehen elementu gisa beti gau-, gai- hitza ageri da, egun-argiz dabilen txoriarekin ez nahasteko. Muge-rren ainerazital bildu da, animalia horrek ematen duen higuinaren lekuko.

Sagua da bigarren motibazioa eta Hegoalde gehie-na hartzen du. Gehienetan bigarren elementu gisa -xar adjektiboa (xaguxar, sagusar) edo beste ani-malia baten izena (xaguxator, saguarrato) dara-ma. Alkotzen, txoriaren (txirrin) eta saguaren ize-nak biltzen ditu txirrintxagu hitzak. Haurren hortz zaharraren ordez, hortz berria ekartzea eskatzen zaio formula batez sagusarra-ri Lemoan. Ondoko hizkuntzetan ere saguaren motibazioa ezaguna da: saguburusoila esan nahi du frantse-

sezko chauve-souris hitzak. Gaztelaniaz, murciéla-go hitzak sagu itsu adierazten du eta oinarrian latinezko mur, mus du.

- Ebakitzeko erabiltzen den altzairuzko bi xafla eta atzamarrak sart-

zeko bi begi dituen tresnaren izena galdetu da.

- Herri gehienetan pluralean erabiltzen da, baina ez guztietan.

Getxon, adibidez, Ekárrixu ártesi bat jaso da. Laukizen, Ekarri ostesu

artasi bet eta Ekarri ostesus ártasik. Azpeitian: “Guáize bát” da; bí beár

dienién, “párié” ordún. Montorin: Haixtür eli bat. Dena dela, esan beza-

la, askotan pluralean jaso da. Legazpin, esaterako: Guráizák, “ekárr´iazu

guráizak”, béti “guráizák” ... plurála esáten deu béti. Beste batzuetan,

ordea, “pare” erabiltzen da. Lasarte-Orian: Guaize paria, naiz baka-

rra izan. Luzaiden: Guk “aixtur pare bat”. Saran, pluralean eta “pare”

erabilita: Aiztur paré bat; ekátzu aizturrak. Arnegin: “Haiztur paria”

erten du guk.

Etxebarria: Gipúskun, “goráisek” [esaten da].

Sondika: Ekarri ostesus artesiek.

Arrieta: “Artásixek ekárrixus” esáten da.

Ondarroa: Gipuskun, “guraisak” [esaten da].

Mendaro: Elgóibarti góra dána “artásixák” [esaten da].

Hondarribia: “Aizkurra” Nafarroan esaten da; emen ez.

artasi

artesi

artati

gu(r)aize

kuri(a)xe

bu(u)xi

puuxi

piruxa

haixtur

haxtur

aixtur

axtur