onddoak, bizidun baliagarriak!!! san fermin ikastola dbh2.a

5
ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

Upload: perry

Post on 14-Jan-2016

58 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A. Landare, animalia?. Kaixo, Perritxiki dut izena. Ostiralerako ikastolan nire familiaren jatorriari buruzko idazlan bat aurkeztu behar dut, eta arazo asko izaten hari ditut egiteko. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!!San Fermin ikastola DBH2.A

Page 2: ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

Kaixo, Perritxiki dut izena. Ostiralerako ikastolan nire familiaren jatorriari buruzko idazlan bat aurkeztu behar dut, eta arazo asko izaten hari ditut egiteko. Beti pentsatu izan dut landareak ginela, guk onddoak, baina gurasoak azaldu didate benetan nondik natorren.Arrazoi nagusi bat eman didate landarea ez naizela azaltzeko: -Fotosintesia egiteko ahalmena ez daukagu, horregatik ez gara gure janaria osatzeko gai eta beste bizidunengandik (onddo bizkarroi edo parasitoak) edo hauen hondakinetatik (onddo saprofitoak) elikatzen gara. Eta amak azaldu dit zergatik ez naizen animalia ezta ere: -Guk organismo mugiezinak gara berriz animaliak mugitzeko ahalmena dute.Baita ere guk esporen bidez ugaltzen gara berriz animaliak nire aitak azaldu ez didan beste modu konplexu batez ugaltzen dira.

 

Page 3: ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

Ikusiko duzuten bezala, onddoak leku guztietan gaude ia: ogian, zure oin zikinetan...Kasu onetan piluletan.HASTEKO, ZER DIRA ANTIBIOTIKOAK?Kanpoko mikroorganismoen eta gorputzeko defentsenarteko borrokan, mikroorganismoek nagusitu etagorputzean sartzen direnean, infekzioa agertzen da.ZER LOTURA DUTE ONDDOEK ANTIBIOTIKOEKIN?Onddo-espezie asko elikaduran erabili izan dira, bai zuzenean bai beste prozesu batzuetan, hala nola ardoa edo garagardoa bezalako produktuen hartziduran. Berriagoak dira beste erabilera batzuk: medikuntzan antibiotikoak ekoizteko erabiltzen dira, eta garbikarietan edo erabilera industrialetan garrantzitsuak diren entzimak (zelulasak, pektinasak, proteasak...) ekoizteko ere baliatu dira.NORK AURKITU ZITUEN LEHENENGOZ? ETA , NOLA?Alexander Fleming jotzen da antibiotikoen sortzaile, 1928. urtean penizilinaaurkitu zuenez geroztik. Eta ordudanik orain arte, ikerkuntza biomedikoakantibiotiko berriak aurkitzen segitzen du, jo eta ke, beren eraginkortasunaeta segurtasuna hobetuz.Lehenengo Mundu-Gerraren garaian Wright-ekin batera kanpaina-ospitale batean aritu zen Boulogne-n, zaurien zoldureei buruz lan eginez. Beren lanari esker, erabiltzen ari ziren antiseptikoak desegokiak zirela ikusi zen eta Flemingek antiseptiko berriak probatzeko test bat prestatu zuen. Flemingek oso lan ederra egin zuen bertan.1921.ean lisozima izeneko proteina aurkitu zuen. Proteina honek eragin bakteriolitikoa du, hau da, bakterioak suntsitzeko ahalmena du. Dirudienez, aurkikuntza hura kasualitatez egin zuen. Bere mukien kultiboa egiten ari zelarik, hau oso ohizkanpoko organismo batez kutsatua izan zen. Flemingek organismo honen koloniak mukiaren ingurutan suntsitu egiten zirela ikusi zuen. Flemingek oso lan ona egin zuen lisozimari buruz (berak egin zuen lanik bikainena akaso), baina ez zuen erakarmenik izan, lisozimak organismo patogenoengan ia eraginik ez zuelako.Zazpi urte geroago, 1928.ean prezeski, Flemingek penizilina aurkitu zuen. Aurkikuntza honen prozesuak, lisozimaren aurkikuntzaren izpilu-irudi dirudi. Aurkikuntza noiz gertatu zen ez dago garbi, Flemingen ohar-koadernoan idatzirik ez dagoelako. Antza, Fleming oporretatik itzuli zenean, irailaren hiruan edo lauean gertatu zen. Bere mahaian kultibo-platertxo batzuk utziak zituen oporretara joan aurretik. Hauetako batzuk bota egin zituen eta beste batzuk gorde, bisitari bati erakusteko. Azken hauetako bati bigarren aldiz begiratu zionean, lizun-orban baten ondoan estafilokoko-koloniak suntsituta zeudela ohartu zen.

Page 4: ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

Kaixo berriz lagunak! Lehen esan bezala ogia egiteko balio dugu ere, legamian gaudelako eta honek ogia hobetu egiten du. Ezkerreko ogia legamiaduna da eta eskuinekoa legamiarik gabekoa. Legamiaduna handiagoa geratu zen baina gutxiago pisatzen zuen eta itxura jangarria zuen, noski. Legamia ez zuena, berriz, oso konprimitua zegoen, oso gogorra eta asko pisatzen zuen eta ez zuen jateko bat ere gogorik ematen.

Page 5: ONDDOAK, BIZIDUN BALIAGARRIAK!!! San Fermin ikastola DBH2.A

Izenak: Boletus edulis, Amanita muscaria, Morchella esculenta, Cantherellus cibarius, Lycoperdon perlatum, Russula virescens, Craterellus cornucopioides, Clathrus ruber.

Cantherellus cibarius da nire arrebarik ederrenetarikoa, ilehoria da eta Euskal Herrian Zizahori izenarekin ezagutzen da. Pozoitsua ez denez, bertako gizakiek jaten dute, oso goxoa baita.

Hau Russula virescens da. Jan daiteke, eta nire arrebarik gazteena da. Oraindik ez daki oso ongi izkutatzen, argazkian ikusiko duzuen bezala.

Morchella esculenta da nire arrebarik itsusiena, baina izkutatzen badaki, bestela, gizakiek jango zuten, oso preziatua baita Euskal Herriko sukaldeetan. Kolmenilla deitzen dute, erlauntza bat dirudielako.

Boletus edulis edo Udazkeneko Onddo zuria da guztietatik lodiena, horregatik batzuetan farre egiten diote nire anai-arrebek. Hau ere, jan daiteke, eta nahiko lodia denez, zaila egiten zaio izkutatzea.

Hau Lycoperdon perlatum da, agian Astaputz perladuna izenarekin ezagutuko duzue. Euskal Herrian oso ezaguna da, eta oso erabilia ere: zauriak desinfektatzeko, odoljarioak geldiarazteko, erleen ziztadak tratatzeko… Soilik gaztea denean jan daiteke.

Craterellus cornucopioides nire anaiarik kuttunena da. Saltsaperretxiko izenarekin ezagutzen da Euskal Herrian, jan daiteke eta probatu dutenek, oso goxoa dela diote.

Clathrus ruber da nire anaietako bat. Ongi egosia jan daiteke, baina, gordinik toxikoa da, beraz, kontu handia izan berarekin.

Amanita muskaria da nire arrebarik gaizto eta pozoitsuenetako bat, horregatik inork ez du begiko. Kuletu paltsu deitzen dute Euskal Herrian.