nikaraguako umeei ikasten laguntzen -...

28
k ! ... eta itto . 2015-XII-18 955 zkia. Nikaraguako umeei ikasten laguntzen

Upload: others

Post on 31-Jan-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

k !...etaitto.

2015-XII-18 955 zkia.

Nikaraguakoumeei ikastenlaguntzen

Page 2: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira
Page 3: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Jose Luis Gorostegi, SilbiaHernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Leire Iturbe eta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TFNOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Ane Eguren & Miren Zubeldia

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.150 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

Gabonak direla-eta, hurrengo alea abenduaren29an (martitzenean) kaleratuko dugu. Eta hurren-goa -Kirolkitto!- urtarrilaren 15ean (Erregeen as-tean ez da alerik izango). Edozein informazio edozorion-agur kaleratu nahi baduzue, hartu itzazue, be-raz, kontuan data horiek.

Bestalde, domekarako deituta dauden Kongre-surako eta Senaturako hauteskundeak direla-eta,betiko lez ...eta kitto!-k jarraipen berezia egingo dioegunari, astelehen goizean lehen orduan kiosko,okindegi eta bestelako saltokietan doan banatukoden Hauteskundeetako Ale berezian kaleratzeko.

Ale horretan Eibarko emaitzak, alderdi politikoeta-ko ordezkarien erreakzioak eta bestelako informa-zioa jasoko dugu.

Eta, urteroko moduan, prest daukagu datorrenurterako Gida Komertziala. Datorren astean, as-telehena eta martitzena bitartean (abenduak 22eta 23) jasoko duzue zuen buzoian 2016ko Gidahori. Eibarko denda eta enpresak batzen ditu gi-dak eta, gure ohiko banaketa sistemari jarraituta,astekaria jasotzen duten guztiek izango dute bereetxean.

E r redakz ioa

Hurrengo alea (urtekaria) abenduaren 29an buzoietan

astean esanak“Joera dugu pentsatzeko antzinakogaraiak hobeak zirela, baina ez dutuste hala zenik. Feminismoakpopulartasuna galdu du gazte askorenartean, eta ez dute feminismoaz ezerjakin nahi. Atzera pauso bat bada hor.Feminismoak bere burua berrasmatubeharko luke, belaunaldi berrientzatere baliagarria izateko”

(KATIXA AGIRRE, EHUKO IRAKASLEA)

“AEBetako diasporako komunitateaez da txikitu; esan liteke euskalkomunitate egonkor samar batbadagoela, pixkanaka gorantz eginduena. Agortu dena da euskalinmigrazioa; AEBetako euskalartzainaren aroa amaitu da. Egun,azken zentsuaren arabera, 50.000 batizango dira euskal jatorrikoak. Badanukleo bat euskal nortasunari eustendiona, eta beste batzuek ez dioteeusten. Egun AEBetan 30 bat euskaletxe egongo dira: Argentinarenondotik, euskal etxe gehien dituenherrialdea da”

(WILLIAM DOUGLASS, ANTROPOLOGOA)

“Dosi moderatuetan okelak sustantziaelikagarri mesedegarriak eskaintzendizkigu. Gutxi eginda jaten badugu, baikomeni dela odola hustutzen lagatzeaeta ogia ez bustitzea bertan; odol horida kaltegarria osasunerako.Arrainarekin ere kontuz, oso kutsatuadagoelako. Jatekotan, tamaina txikikoakjatea komeni zaigu. Orain ere entzutenditugu aholkuak esaten dutenak ez delagomendagarria hiru urtetik beherakoumeendako eta haurdundaudenentzako. Eurendako kaltegarriabada, mundu guztiarendako izanbeharko luke, ezta?”

(FERNANDO FOMBELLIDA, ESTOMATOLOGOA)

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA (HIZKUNTZAPOLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraKRAKADA.- Zeozer arrakalatzen edo pitzatzen denean ateratzen duen hotsa. “Krakadia eigindau sapaixak”.KRAK/KLAK EGIN.- Apurtu, brintzatu, hautsi. “Jendez gaiñezka, ta azkenian krak egin dauzubixak”.

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

eskutitzak

Page 4: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!geure gaia2015-XII-18

4

– Zer esanahi du sari horrekzuentzako? Zelan joan zenekitaldia?

Oso positibotzat jotzen du-gu instituzioak atzetik izateaeta, batez ere, erabaki horiahobatez hartu zutela. Ezus-tekoa ere izan da guretzat eta,aldi berean, lau urteko lanarenerrekonozimendua. Ekitaldiaondo egon zen, Urkullu lehen-dakariak presoen dispertsioa-ren inpunitatea salatzen zue-nari atentzioa deitzeak hain-bat komunikabidek mezua

desbideratzeko erabili izan ba-dute ere.

Bestalde, askok euren me-moriari eutsi nahi ez diotene-an, oso garrantzitsua da ho-rrelako sari bat. Jende ausar-tarekin egin dugu bidea.Kereila hau ez da indibiduala:batez ere, gure historia ba-ten aurka doa, erregimen ba-teko zitalkeriaren aurka.Milaka biktima badaude ere,orain ehundaka inplikatu di-tugu borroka honetan. Ehu-neko laurdena izango dira

Euskal Herrikoak eta 500 batestatu osoan.– Bost urte eta erdi dira ke-reila abiatu zenutenetik.Nola hasi zineten?

Plataforma honi 2012koudaberrian ekin genion, Gal-datuko bi kide -Sabin Aranaeta ni neu- Madrilgo La Co-muna preso eta exiliatuen tal-deko beste birekin -ManoloBlanco Chivite eta Jose Mª“Chato” Galante- batera.2010ean Argentinako hiru la-gun, Espainian eraildako on-dorengoek, kereila jarri zuten.Fiskalak Madrilgo gobernuarigaldegin zion, ea hemen zererantzuten zuten. Helegiteazabaldu egin zen eta 2011nArgentinako bi abokatu etorriziren hona. Baltasar Garzonekere hartu zuen parte eta ho-rren ondorio dira, esaterako,Scilingoren eta halakoen kon-dena Argentinan ere.– Zeintzuk dira zuen hurren-go erronkak, batez ere epemotzari begiratuta?

2016rako hiru mailatan ko-katuko nituzke gure helbu-ruak. Alde batetik, erregu edoexhorto kanpaina egongo li-

tzateke. Urrian egin ziren le-hen deklarazioak hemen etaestatura zabalduko dituguerregu guzti horiek, etaServini Argentinako epailea-ren galderei erantzun beharkodiete, obligazioa baitute jasoeta hara bidaltzeko. Deklara-zio horiek oso garrantzitsuakdira, baten barne hustea da-kartzate-eta askotan. Gakoadago Argentinan hasitako bi-dea honuntza bideratzean etahemengo judikatura horretaninplikatzea.

Bigarren maila batean,Servinik botatako bi inputazio-auto daude, Madrilgo gober-nuak horko extradizio eskae-rak ukatu baditu ere. Dozenaerdi ministro izandakoak,epaileak, poliziak... 19 lagundaude hor. Europako Parla-mentuan deklarazioa hartzeraetorriko direla esan du.

Eta hirugarren mailan, Eus-kal Herriko hainbat udaletan,lau hiriburuak tartean, onartu-tako kereilaren aldeko mozio-ak ditugu. Horrela gehiengozabala eskuratuko genuke gu-re alde. Buenos Aireseraegindako hirugarren bidaian,

MEMORIAez da atzo,etorkizuna baino

Aurreko astean jaso zuen FrankismoarenKrimenen Aurkako Kereilaren EuskalPlataformak 2015eko René Cassin saria.Lakuako gobernuko Bakegintza eta

Bizikidetzarako idazkaritza nagusiak emandakosariak plataforma horrek, justizia unibertsalarendefentsaren esparruan, “egiaren eta justiziarenbilaketan egiten duen lan indibidual eta kolektiboa”errekonozitzen du horrela. Abenduaren 10ean IñigoUrkullu lehendakariaren eskutik jasotako sariarenondoren, auzibidea gerturatzea izango daplataformaren hurrengo erronka. Horretarako,2016an banakako kereilak jartzen hasiko dirabiktimak, krimenak gertatu ziren lekuetakoepaitegietan. JOSU IBARGUTXI eibartarra ekimenhorretako lehen lerroan dugu, Goldatu elkarteanlehenengo eta plataforman orain.

Ibargutxi Argentinara egindako bidaian, Adolfo Perez Esquivel BakearenNobel Sariarekin eta Maiatzeko Plazako Ama eta Amamekin.

Page 5: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!geure gaia

2015-XII-185

Eusko Legebiltzarreko hiru or-dezkarik lagundu ziguten ba-besa emateko.– Espainian gertatutakoazertan da desberdina besteherrialde batzuetako gehie-gikeriekin alderatuta?

Herrialde askotan izan dirahalakoak -hor daude Israel,Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzenere ez dira ahalegindu. Estatubakarrenetakoa izango da es-painiarra Nazio Batasunarengomendioei horrela paso egi-ten. Eta, argi dago, bakarramunduan diktaduratik demo-kraziara pasatzeko bartuloguztiekin. Gu kartzelatik atera-tzeko Aministiaren Legea sal-du bazuten ere, herri-mobiliza-zioek atera zizkiguten guri;Amnistiaren Legea beste ba-tzuen mesederako egina da-go, euren gehiegikeriengatikez erantzuteko. – Zer moduz ArgentinakoMaiatzako Plazako ama etaamamekin izandako harre-mana?

Haiena bai kuraia. Eurak en-tzutea bakarrik hunkigarria da.Kristona pasatu duten arren,zelan erantzun duten ikusita,enblema izaten jarraitzen du-te. Eta hainbat seme-alabaerrekuperatzea lortu dute, ur-te askotako borrokari eutsiz.Ondo ulertzen diogu elkarri.

– Gaia nazioartekotzea derri-gorrezko neurria izan delaikusita, itxaropentsu begira-tzen diozu etorkizunari?

Bilatzen dugun gauza baka-rra da egia guztia kaleratzeaeta, horren ondoren, epaitueta kondenatzea. Borondatepolitiko eza da hemen arazoa.Denbora aurrera doa eta eran-tzule asko ere hil da. Baina ba-dugu itxaropena gauzak egindaitezkeela. Beti ere, mende-kuaren bidea baztertuta, horidelako gizakiaren alde txarre-netakoa. – Bidaiatu ere, inoiz bainogehiago bidaiatuko zenuen...

Hirutan izan naiz BuenosAiresen, Bruselan beste hiru-

tan, Ginebran... EuskalHerrian eta estatuan ere gera-tu barik gabiltza. Esaterako,bihar Tolosara noa Muñecasguardia zibilaren eskutik pasa-tutako dozena erdiren lekuko-tasuna jasotzera.– Badakigu ez zarela eibartarbakarra borroka horretan eu-ren testigantza eskaintzen...

Guk pasatutakoaren antze-rakoa pasatu dutenak badira,gauza batengatik edo bestea-rengatik, lekukotasuna es-kaintzeari erreparoak ipintzendiotenak. Animatu nahi geni-tuzke aurrerapauso hori ema-tera, memoria barik herri ba-tek ez duelako etorkizunik.Askotan memoria astintzea

gogorra bada ere, horrek me-sede egiten dio gizarteari. – René Cassin saria jasota,bidaia luzea duzue aurreanoraindik...

Hau ez da berehala amaitu-ko, hori badakigu. Baina aurre-rapausoak egin ditugu. Iruñea,Bartzelona eta ZaragozakoUdalek, esaterako, onartu dutekereilatzaile gisa aurkeztea.Bestalde, alderdi politiko guz-tiei igorri diegu gutuna, inpuni-tatearen aurkako jarrera eska-tzeko: hor Aministiaren Legeadeuseztatzea, Nazio Batuenaginduak eta gomendioak be-tetzea, 1936tik eratutako tribu-nal frankisten sententziak deu-seztatzea... eskatzen dugu.

Aurreko asteko eguenean jaso zuen René Cassin saria Kereilaren Euskal Plataformak.

[email protected]

Txaltxa-Zelai, 4-6 Tel: 943-033892

SOLUZIOINFORMATIKOAK

Marka guztietako zerbitzuteknikoa eta salmenta

Neurrira egindako software-aren garapena

Page 6: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

- Nola animatu zineten irakaslepraktikak egiteko Nikaraguarainojoaten?

Biok egin ditugu irakaskuntzarilotutako ikasketak, batak (Mirenek)Magisteritza eta besteak (Anek)Gizarte Hezkuntza. Karrera amaitueta epe laburrean lanerako aukeragarbirik ikusten ez genuenez, zeregin genezakeen pentsatzen hasieta Nikaraguan Gobernuz KanpokoErakunde batekin hiru hilabetez ira-kasle-laguntzaile moduan jardute-ko beka aurkitu genuenean, biakelkarrekin joatera animatu ginen.- Eta zertan ibili zarete han emanduzuen denbora?

La Esperanza de Granada izene-ko GKE-ak Granadan bertan lau es-kolatan laguntzen ibiltzen da etagu eskola horietan klaseak ematenlaguntzen ibili gara, hango irakas-leei laguntzen, batez ere ikastekozailtasun gehien zuten umeekin.- Eta zer moduz moldatu zarete?

Gutariko bakoitza eskola bateanibili gara, baina edozein modutanere bientzat oso esperientzia poli-ta izan da. Sei edo zazpi umeekin

egin dugu lan, baina adin berekohemengo umeekin alderatuz geroezberdintasuna ikaragarri handiada, umeek daukaten heziketa-mai-la oso oinarrizkoa da eta irakaste-ko erabiltzen duten metodologiaez da egokiena, irakasleak ez dirabat ere didaktikoak eta, horrela,umeek nekez izango dute irakur-tzen edo beste edozer gauza ikas-teko aukerarik. Hortik aparte, osoume maitagarriak dira, kanpotarrakginela ikusi eta galdera mordoaegiten zizkiguten, hemen nola bizigaren eta beste hamaika kontu ja-kin nahi zituzten, asko interesatzenzitzaizkien horrelako kontuak.- Eskolatik kanpora, zer irudituzaizue Nikaragua?

Jendea benetan jatorra eta to-kiak ere ederrak dira. Asteburue-tan jai izaten genuenez inguruakezagutzera joateko aprobetxatzengenuen eta, gainera, eskolakopraktikak amaitu genituenean,etxera bueltatu aurretik Guatema-lan bidaiatzeko denbora izan du-gu. Benetan esperientzia politaizan da.

Irakaskuntzako ikasketak amaitu berri, zer egin pentsatzen hasi eta atzerrian praktikak egiterajoatera animatu ziren Ane Eguren eta Miren Zubeldia gazte eibartarrak eta, Nikaraguan irakaslemodura jarduteko aukera ematen zien bekaren berri izan zutenean elkarrekin joango zirelaerabaki eta hara abiatu ziren irailean. Orain egun gutxi bueltatu dira etxera eta eurenesperientziaren berri izateko irrikitan, biekin elkarrizketa egin dugu.

«Nikaraguako umeen heziketa-maila oso bajua da»

Ane Eguren eta Miren Zubeldia:

KITTO6

● ERREFORMAK OROKORREAN● PINTURA

● INPERMEABILIZAZIOA 602 116 829

IGELTSEROTZA OROKORREAN

– Lora eta landare natural eta lehorrak

– Ezkontzetarako lorak

San Juan, 1 Tel. 943 20 33 29

LORADENDA

Page 7: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

7

INDIANOKUA GAZTELEKUAmartxa betean... gabonetan ere

Udalak "Robotika" lantzeko gabonetarako antolatu duen tailerrean par-te hartu nahi duten gazteek gaur izango dute izena emateko azken au-kera, oraindik sei lagunentzat tokia dago eta, berez astelehenean amai-tzekoa zen epea luzatzea erabaki dute. Antolatzaileek aditzera eman du-tenez, epe barruan izena eman duten gazte guztiak ikastaroan parte har-tzeko onartu dituzte. Hala ere, azken orduan izena ematen dutenek ko-puru hori gaindituz gero, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo duteabenduaren 21ean.Udaleku teknologikoa Portalean, liburutegian egingo da abenduaren 28, 29eta 30ean, 09:00etatik 13:00era eta gazteek Lego Mindstorms EV3 plata-formarekin lan egingo dute, Doplay-ko irakasleek gidatuta. Asmo nagusiagazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea da eta,horretarako, robotikari lotutakoak zuzenean eraikitzeari ekingo diote lehenunetik, robotak egiten joan ahala ikasten joateko.

Udaleku teknologikoa gabonetan

KITTO

[email protected] 747 756

Apartamentu baten jabe bazara, errentan eman eta diru iturri bilakatu

Indianokua gaztelekuan asteburu biribila pasatuzuten aurrekoan. Barixaku arratsaldean telefono mu-gikorren inguruan berbetan jardun zuten eta, gaiare-kin interesatutako gazte mordoak parte hartu zuenez,saioa oso aberasgarria izan zela adierazi dute ardura-dunek. Zapatu arratsaldea, berriz, sukaldaritzan tre-batzeko aprobetxatu zuten eta, gazteek proposatu-tako errezetari jarraituta, euretako asko animatu zi-ren "Huesitos" tarta goxo-goxoa egitera. Eta horrezgain, Bilboko Lasergunera joateko irteeran parte har-tu zutenek primeran eman zuten eguna, laser-pisto-la eskuan hartuta laberinto itxurako bideetan gora etabehera jolasten.Bestalde, gabonak direla eta, ordutegi berezian,17:00etatik 20:30era zabalduko dituzte Indianokuagaztelekuko ateak abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean.Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, be-rriz, itxita egongo da. Bien bitartean, datozen eguno-tarako antolatu dituzten jarduerak hauek dira: esku-lanak (abenduaren 26an, 27an, 29an eta 30ean) etaPlay/Wii (abenduaren 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an).

Udaleku teknologikoaPortalean egingo da,

liburutegian.

Irteera Bilboko Lasergunera.

Mugikorreningurukohitzaldia.

Page 8: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

ANTENAK

instalakuntzak eta konponketakantenak - telebista

Bidebarrieta, [email protected]

Tfnoa. 943 20 05 08Faxa. 943 20 04 94

Ego Gain, 2 - Bac

Tfnoa. 943 12 73 50www.trinmer.com

TELEKOMUNIKAZIOANP R O F E S I O N A L A K

AROTZAK

aluminiozko eta PVC-ko aroztegiabaita toldoak, gortinak, estoreak etabar

Txonta, 30 - 1. eta behea Tfnoak: 943 12 13 67 Faxa: 943 12 01 50

ERAKUSKETAEIBARREN, Urkizu 26an (Tel. 943 12 74 01)

SUKALDE ALTZARIAK✸

AROZTEGIAIparragirre Anaiak

F. Calbetón, 4 behea Tel. 943 20 29 27Tailerra: Apalategi auzoa Tel. 943 12 01 92

Mobila: 657 79 56 78

ELEKTRIZITATEA

INSTALAZIOAK ETAMANTENIMENDUA

[email protected] [email protected]

943 530 356688 674 242669 934 964

TELEKOMUNIKAZIOAKELEKTRIZITATEAENERGIA BERRIZTAGARRIAK

24 orduko urgentziak

610 532 922

943-174925 iranercb@gmail .com 666918745

E D E Ra t e a k

Bizkaia etorbidea, 10 (ERMUA)

ATEAK, HORMA-ARMAIRUAK, TARIMAK.. . BURDINDEGIKO ARTIKULUAK SALGAI – GILTZEN KOPIAKEBANISTERIA – ERAKUSKETA

Antena instalazioakTDT / Satelitea

Informatika ZerbitzuaSareak /Antibirusa

Sistema OperatiboaMiguel Angel GarciaMugikorra: 609 250 858

[email protected]

Miguel Angel GarciaMugikorra: 609 250 858

[email protected]

677 51 24 62630 95 73 45943 20 06 97

Ego Gain, 9 [email protected]

gremioengida

ERAIKINEN MANTENUA

Page 9: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

VICTOR GONZALEZ FRAIZPINTURA

OROKORREAN

BB AA RR NN EE ee tt aa KK AA NN PP OO kk oo ddeekkoorraazz ii ooaa ee ttaa pp ii nn ttuurraa ,,

FFAATT XX AA DD AA KK ,, PP II NN TT UU RR AA BB EE RR EE ZZ II AA KK ,, EE NN PPAA PP EE LL AATT UU AA KK ,, GG OO TT EE LL ÉÉ .. .. ..

Bizkaia Etorbidea, 9 -ERMUA-696-565394 / [email protected]

Sostoa, 16 ac behea

Tfnoa. eta Faxa. 943 700 900Mobila. 656 784 396

TREJOTe l : 943 -752557

Fax a : 943 -75255616 Postakutxatila - Soraluze

G a r b i k e t a e t a m a n t e n i m e n d u a

GARBIKETAK S.L.

GARBIKETAK

Tfnoa. 943 031 082Mobila 688 609 171 www.multiservicioseibar.com Barrena, 21-1.F

Superfizie mota guztietako garbiketa eta mantenimendu zerbitzua

LimpiezaMultiservicio

Eibar

Pintura orokorraMargotutako paperak

Zoruen kolokazioaPVC zoruak

MaketakAlfonbrakKortinak

EtxerakoakOsagarriak

Tfnoa. eta Faxa.

943 20 05 94

T. Etxebarria, 8 - behea

PINTURAK

ITURGINTZA

MUGICAMUGICAITURGINTZA

AIRE EGOKITUA, ITURGINTZA, GAS INSTALAZIOA, KALEFAKZIOA,PETROLIO-PRODUKTUAK, BAINUENERREFORMAK ETA ABAR…HANSGROHE KANILEN BANATZAILEAZORU ERRADIATZAILEAEGUZKI-ENERGIA

Egigurentarren, 18

Tel. 943 20 10 30 - Faxa. 943 20 72 24

KRISTALAK

☎ eta faxa: 9 4 3 2 0 3 9 0 3

K R I S TA L A R L O K O S O L U Z I O A [email protected]

TAILERRA: ERREKATXU, 3an

Azitain Industrialdea, 3 H PabilioiaTfnoa. 943-120108

www. i r a zaba l . n e t

IGELTSEROAK

ERAKUSKETAArikitxaneko Zubian

Errebal, 21Tel/Fax: 943 201 922 [email protected]

Zoru mota guztiakPinturak

Dekorazioa

bagliettoPINTOREAK

Eraikuntza

Erreformak

Igeltseritza

ERREFORMAK

ROSARIO, 15 -ELGOIBAR-605 713 168 943 744 019

PROIEKTUAK-ERREFORMAK-BERRIKUNTZAK

Zure etxea, bulegoa, tailerra...aldatzen laguntzen dizugu

etorkizun hobeaz goza dezazun

HEMEN ZURE TOKIAizan nahi baduzudeitu 943-206776

telefono zenbakira

Page 10: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!danon ahotan2015-XII-18

10

Bixar arratsalderako Gabonetako apaingarrixak egittekotaillarra egingo dabe Armagintzaren Museuan, 17:00etatik18:30xetara (sarreria duan izango da) eta parte hartzera ani-

matzen diranak Eibarkohainbat taillarretan era-billitako materixalekin(malguki, torloju, zirrin-dola, alanbre, soka, kar-toi eta bestelakuekin)Gabonetarako apainga-rri edarrak zelan sortuikasiko dabe.

Jende mordua alkartu zan au-rreko domekan Arrateko GerraZibilleko Frontearen Interpreta-ziño Zentroan, Akondiako bandoerrepublikanuaren metrailladore-kabixa izandakuaren maketia pre-sentatzeko ekitaldixan. Paco etaBernardo Perez Guenaga anaixakegin daben maketia jendiari era-kustiaz gain, Arrateko aterpetxianudaberrixan zabaldutako zentroaezagutzera emoteko egin dabenbideua eta ibilbidien osagarri mo-dura erabiltzeko mugikorretarakosortutako aplikaziñua be aurkeztuzittuen.

Txistorra Eguneko sari nagusixa

Maketiak jendetza batu eban

Paco etaBernardo PerezGuenaga anaixak egindabe maketia.

Gabonetarako apaingarrixak

Erretratuan ikusten dozuen Alberto Balanzategik iraba-zi dau Eibarko Txirrindulari Elkarteak azaruan, TxistorraEgunian egindako zozketako sari nagusixa: Kalitatea pro-duktuetan gastatzeko 300 euroko txekia. Irabazliak Obere-na harategiko eta txirrindularixen alkarteko ordezkarixen es-kutik jaso eban sarixa. Bide batez, Txirrindulari Elkartekuakeskerrak emon nahi detsez egun horretan zein bestela, den-boraldi osuan laguntzen daben guztieri.

langabeturi kontratua egin detse udalak 2015ian eta, Lanbiderekin lankidetzan, hórretako 9 diruz lagundu dittueKontrataziñorako Laguntasunprogramako 90.000 eurueri esker eta, hortik kanpora, beste 20 lagun kontratau dittueudalian biharrian jarduteko.

asteko

datua29

Eibarko Sarek antolatuta, abenduaren 26xan, 18:00etatik aurre-ra "Baietz Mugitu!" izenburukua egingo da Untzagan. Programa-ren barruan, 700 kiloko harrixari tiraka (txiki eta haundi, neska eta

mutil, danak alkarre-kin) egingo dan giza-proba erronka izangoda deigarrixena, baiñabestelako jarduerakbe antolatu dittue (tri-kitilarixak, bertsolari-xak, pintxo-potia…).Sareko ordezkarixakdiñuenez, "espetxepolitikia guretako behori da, euskal pre-suak Euskal Herriraekartzeko bidiaren er-dixan ipiñi deskuenharritzar bat, baiña ha-rrixak mugiduko dittu-gu, bai abenduaren26xan eta baitta urta-rrillaren 9xan be".

Baietz 700 kiloko harrixa mugidu

Page 11: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!danon ahotan

2015-XII-1811

autuanDomekarako Espaiñiako Kongresurakoeta Senadurako hauteskundiak deittu di-ttuela eta, hogeigarrenez urtengo gara ka-lera goizian goizetik, egunian pasatzen doia-zenen barri zueri emoteko asmuarekin: bes-te batzuetan egindakuaren bidetik, egunianzihar alderdi politikuetako ordezkarixekinegongo gara, botua emotera doiazeniankanpaiñia zelan ikusi daben eta zelako emai-tzak espero dittuen galdetzen. Erantzunakjaso ahala, interneten www.etakitto.eushelbidian sartuko dittugu esandakuak, nahidabenak irakortzeko aukeria eukitzeko. Etamahaixak itxi eta jarraixan, kolegixo guztie-tara juango gara, mahairik mahai botuakkontatzen dittuenian emaitza guztiak zuze-nian jasotzeko. Emaitza guztiak ditugunian,atzera be alderdi politiko guztiekin egingodogu berba, hórretxen inguruko inpresiñuakbiltzeko eta, egunian zihar egindako mo-duan, hórretxek be jaso ahala gure webgu-nian sartzen juango gara, Eibarko behin-be-tiko emaitzekin eta bestelako informaziñua-

rekin batera. Eta interneten ez eze, hautes-kundieri buruzko guztiak papelian be emon-go dittugu argittara, astelehen goizian herri-ko kiosko eta dendetan duan banatuko da-ben hauteskundietako ale berezixan.

Hauteskundieri jarraipena eta ale berezixa

Roberto Lopez Etxeberriarendiseiñuak mundu osuan geroeta ezagunaguak dira etaazken aldixan, gaiñera,albistegixetarako gai gero etasarrixago be badira. Aurrekoasteburuan bertan, "MujerHoy" aldizkariko portadanagertzen dan modeluakjantzitta dakan txanodunberoki gorri uletsuaeibartarrak sortutakua da. Etaeguaztenian Etxeberriak berakestilo horretako beste berokibatzuk presentau zittuanMadrille, Barei dendan.

ETXEBERRIAREN DISEIÑUAK

Aurtengo bigarren hauteskundietako datuak jasoahal izango dittuzue asteleheneko lehen orduan.

Azken momentuko arazuaktartian, Mogel Isasi DBH-koikasliak saltzen ibilli diranGabonetako loterixarenzenbakixa kanbixau bihar izandabe eta zenbaki barrixa64.020 dala jakiñarazi nahidetse erosi daben guztieri,sortutako eragozpenakbarkatzeko eskatu etaemondako laguntzaeskertziarekin batera.

MOGEL ISASIKO LOTERIXIA

TUTU

LUM

END

I

IDURRE IRIONDO

Eibar foball taldia sortu zala 75 urte betetzeko os-pakizun programia sosiguz-sosiguz amaitzen doia,urte barrixa hastiarekin batera talde armagiñak 76 ur-te beteko dittu eta. Halanda be, urtiari agur esan bai-ño lehen 75. urtemugari lotutako pare bat ekitaldi be-rezi gehixagorako denporia egon da: aste honetanbertan, astelehenian, urteurrenari eskinduta sortu da-ben zigillu-markatzekua eta seillua presentau zittuenEibarko tren geltokixan.Eta ONCE fundaziñokuak be Eibar foball taldiari ome-naldixa egin nahi izan detsa, taldiari eskindutako ku-poia etarata. Foball taldiaren sorreraren 75. urteurre-nari eskindutako irudixa atzo erakutsi eben, udaletxianegindako prentsaurrekuan. Gure herriko taldiarenomenezko kupoia abenduaren 30ian egingo dan zoz-ketarako erabilliko dabe.

Eibar K.E. seilluetan eta ONCE-ren kupoian

Page 12: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!danon ahotan2015-XII-18

12

Gaur inauguratuko dabe Eibarko Xll. ArtisauAzokia, iazkuari jarraittuta Zuloagatarren kaleko5. zenbakixan daguan garajian eta gaurtik aurre-ra egunero zabalduko dabe, urta-rrillaren 5era arte, goizez 11:00-etatik 14:00xetara eta arratsaldez17:00etatik 21:00etara (abendua-ren 20xan izan ezik, domeketanitxitta egongo da). Azokan partehartuko daben artisauak hamarpostu ipiñiko dittue eta, horrezgain, beste artisau batzuek pos-tu "mugikorrak" ipiñiko dittuelaazaldu dabe antolatzailliak, "hauda, egun gitxiagotan egongo diraazokan".Egunero postua zabalduko dabenartisauak Nieves Maidagan (de-

koraziñua eta birziklapena), Marta Irusta (zidarra),Arrate Espilla (artillezko lanak), Eskulan (kristalezkolanak), Ahiztak (ehungintza), Ana Orozko (bitxigin-

tza), Miren Torrealday (artillezkolanak), Aurkene Pagalday (zida-rra), Sara Peñalba (narrua) eta Iza-ro Orbegozo (erropak) dira. Etapostu mugikorra zabalduko dabe-nak, barriz, Nekane (margotutakozuntzak), Artezi (tapizatuak), Va-nessa Ateca (marrazki eta mar-guak), Aittu (erropak), Mertxe (zi-darra), Maria Baskaran (bitxigin-tza), Zindagi (ehungintza), Ixi Wo-od (egurra), Etoile (bitxiak), Cera-mica El Unicornio Loco (zerami-ka), Hazi eta Hezi (umiendakoehungintza) eta beste hainbat.

Lagun Taldeko neska mutillak abendua-ren 9xan Adecco fundaziñoko SandraMovilla alkartera eta Teknikerrera bisitanjuan ziran eta, ederto pasatziaz gain, ez zi-ran esku hutsik bueltatu, Teknikerreko Mer-cedes Ajaren eskutik ordenagaillu bi eruanzittuen eta. IK4-Teknikerrek oparitu detsa-zen ordenagailluak informatikan trebatzekoerabilliko dittue Lagun Taldekuak. Pozarrenhartu eben oparixa eta Teknikerrekueri es-kerrik beruena azaldu nahi detse "holakoopari edarra egittiagaittik".

Artisau Azokia Zuloagatarrenian zabalik

5.397 zenbakixak jasoko dau ...eta kitto!-ko otarraEguazten goizian zozketatu eben ...eta kitto!Euskara Elkarteko gabon-otar ederra, Ego-Gai-neko El Corte Inglesean. Saritutako zenbakixa

5.397 izan da eta irabazliak abenduaren 31ra ar-teko epia eukiko dau sarixa jasotzeko. Bestela, epehorren barruan iñor agertzen ez bada, badaezpada

etara dittuen ordezko zenbakixak hónetxek di-ra: 4.758 (sarixa jasotzeko epia urtarrillaren1etik 15era bittartekua izango da); 10.140 (ur-tarrillaren 16tik 30era) eta 3.634 (urtarrillaren31tik otsaillaren 14ra). Bide batez, …eta kitto!-k eskerrak emon nahi detsez errifak erosittalagundu daben guztieri, "urte osuan gure jar-duna aurrera etara ahal izateko ezinbesteko la-guntasuna emotiaz gain, kalera urten garanianherrittarren babesa sentiarazi deskuelako".

Lagun Taldekuen esker ona

Eibarko enpresen exodoaEibartarrek ia zazpiehunurte daramatzate armakegiten, eta horri esker,langileek eta elkarteetan antolatzenziren enpresariek, armak egiteko beharrezkoa den “egiten jakitea” (know how) ezagutuahal izan dute.Estatuan autarkia, hauda, autosufizientzia(beste herrialde batzuekiko mendekotasun eza)ezarri zenean, gure industriari mesede handia egin zion; izanere, Eibarren, argi geratu izan den moduan, era guztietakoondasunak egin zitezkeen, erregimenmenderatzaileak jarduerak instalatzekoahalegina egin arren (lokalizazio industrialekopoloak). Gaur egun Eibarko ekoizpen anitzaikus daiteke Portalekomuseoan.Baina ekonomiaren globalizazioarekin enpresak beste lurraldebatzuetara joatean hasiziren, Arabara esate baterako, lurraldeenprezio merkeagoak edo soldata txikiagoekerakarrita.Eibarko enpresen exodoa nabarmena izanda eta kuantifikatzendihardugu. Neurri txikiagoan bada ere, Debabarreneko herrietarantz ere exodohori gertatzen ari dagaur egun.Iraganean, exodo horrek, Eibarko bizilagun-kopuruan ereeragina izan zuen, baina orain, kopurua,txikiagoa da, eta Ermuak, adibidez, gureherritik joaten diren enpresetako batzuk erehartzen ditu gaur egun.

KARMELO URDANGARIN

5.397 zenbakixaren jabiak GabonZahar egunera arteko epia dauka otarra jasotzeko.

Page 13: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Olentzero egun batzuk lehenago etorri dagurera, eta kolore eta ilusioz beteriko oparia ekarri digu:www.etakitto.eus berria. Hainbat hilabeteko lanaren ostean,webgunea itxura, eduki eta zerbitzu berriekin datorkigu.

...eta kitto! Euskara Elkarteak 1992. urtean hartu zuen izenbereko aldizkaria kaleratzeko ardura. Hasieran hamabostero, etaondoren astero, urte mordoa daramatzagu eibartarron etxeetarairisten. Urte guzti hauetan gauzak asko aldatu dira, teknologiaberriak gure bizitzan sartu dira eta jadanik ezin duguordenagailu, tablet edo mugikorrik gabe bizi. Eibarko berriakeuskaraz landu eta eskaintzeko zeregin horretan, internetenegoteak garrantzi handia dauka, eta aukera hori ezin dugugaldu. Horregatik, webgunea sasoi berrietara egokitu dugu:mugikor eta tabletetan erraz nabegatu ahal izango duzue etazerbitzu eta eduki berriak eskainiko dizkizuegu.

www.etakitto.eus-ek, herriko albisteak jorratzeaz gain, EuskaraElkarteko albiste, proiektu eta zerbitzu guztien berri emango duetengabe, beti ere, erabiltzaileen parte-hartzea bultzatuz:jardueretan izena emateko aukera egongo da, iradokizunakbidali ahal izango dira, aurrekontuak eskatu, agenda kontsultatu,kexak bidali, elkarteko bazkide egin...

www.etakitto.eusberritasunez jantzita

Euskara Elkartearen webgune berri honetan gure proiektuguztien berri izango duzue; Berbetan, Bertsolaritza,Illunabarrian, Harixa emoten, Txikitto!, Transmisioari buruzkomintegia…

Berbetan programak atal berezia

Berbetan programara zuzenean sartu eta egiten dugunguztiaren berri izango duzue, baita zer egingo dugunkontsultatzeko aukera ere, eta interesatzen zaizkizuenekintzetan izena eman ahal izango duzue.

Klik bakar batean informazio gehiago lortzeko edota gurekinzuzenean harremanetan jartzeko aukera izango duzue. Sartueta saltseatu! Webguneak hamaika aukera eskaintzen baititu!

Argazki-bildumak eta bideoak

Hauxe da webguneak eskaintzen duen nobedadeetako bat.Orain arte argazki-bildumak Facebooken jartzen genituen, eta,egia esan, jendearen artean oso harrera ona izaten zuten.Hemendik aurrera, webgunean ere ikusi ahal izango dituzue.Gainera, bideoentzako atala ere egongo da.

KomunitateaArgazki-bildumak

Kultur AgendaKulturgintzaTxikitto

Berbetan

Euskara Zerbitzuak Iragarki laburrak

Zorion-agurrakAlbisteak

...eta kitto!etakitto.eus

2015-XII-1813

Page 14: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Iragarki laburrak, zorion-agurrak

Herriko eta euskara elkarteko albisteetaz gain, beste era batekozerbitzuak ere eskainiko ditu webguneak, esate baterako,paperezko aldizkarian arrakasta handia daukaten “zorion-agurrak” edo “iragarki laburrak” atalak ere aurkituko dituzue.Webgunetik zeuen iragarkiak edota zorion-agurrak bidali ahalizango dizkiguzue. Eta guk, zeuen mezuak jaso bezain laster,webgunean argitaratuko ditugu. Eskelendako espazioa ereaurkituko duzue.

Komunitatea

Herritar guztien bilgunea izateko nahiarekin jaio da etakitto.eus.Horregatik, Komunitatea atala sortu dugu. Bertan, herrikonorbanako eta taldeek albisteak eta argazkiak argitaratzekoaukera izango duzue. Parte-hartzeko modua eta arauakwebgunean azaltzen dira.

Komunitatearen bitartez, beraz, herritarrek sortutakoinformazioa irakurri ahal izango dugu. Beste modu bateanesanda, berri-emaile bihurtuko dira.

Agenda

Eibarko udalak eta herritarrek osatzen dituzten talde edoelkarteek ekitaldi asko antolatzen dituzte urte osoan. Aldizkarianastero ateratzen dugun agenda begiratzea besterik ez dago horihorrela dela baieztatzeko. Agendak bereziko garrantzia izangodu etakitto.eus-en. Gure herrian antolatutako ekitaldien berriizango dugu modu praktiko eta arin batean.

Azken batean, webguneak hamaika aukera eskainiko ditu etamodu eroso eta errazean izango duzue Eibarren gertatzendenaren berri. Eibarren bizi zaretenok, eta Eibartik kanpozaudetenok ere, gure herriko informazioa euskeraz eskuratuahal izatea eta zeuen beharrak asetzea da gure helburua.Beraz, ongietorri etakitto.eus-era.

Webgune bat berritzea haurdunaldi bat be-zalakoa izatean da: luzea eta neketsua. Sa-reratzea, erditzea bezalakoa: urgentziaz-koa. Eta, hurrengo egun eta hilabeteakume txikia haztea bezalakoak: lan asko-koak. Horregatik, ongi etorri eta zorionaketakitto.eus berriari eta haren gurasoei!

Ongi etorri, zorionak eta eskerrik asko! Es-kerrik asko, aurrez, misio garrantzitsua ego-kitu zaizulako. Eta, jakizu berezia zarela:euskaraz mintzatzen zara eta horrek bereziegiten zaitu.

Pentsa, PuntuEUS Behatokiak jaso duenezwebguneen %17k egiten du euskaraz In-terneten. Asko edo gutxi den? Kaleanbaino zerbait gehiago bada. EuskararenKale Erabileraren azken neurketaren ara-bera %13,3koa da Euskal Herriko euska-raren kale-erabilera. %24ren bueltakoa daEibarren.

Euskarazko webguneak indartsuak zareteInterneten. Egin kontu, zure munduan, In-terneten, munduko hizkuntzen %5 baino

ez dago. 7.000 dira munduko hizkuntzak.Twitter, adibidez, 34 hizkuntzatan bainoezin da erabili eta euskara da horietakobat! Europako zenbait herrialdetako biz-tanleek beste hizkuntza batzuetan nabi-gatu behar izaten dute. Imaginatzen duzu?

Interneten horren indartsua izatea ez daberez gertatzen, ez da zorte kontua, zukbadakizu hori. etakitto.eus zaharrak etaeuskara duten gainerako 16.558 webgu-neek egindako lan aktiboak kokatu du eus-kara gainerako hizkuntza handien mailan.Izan ere, Internetek aukera ematen du.

Lekukoa hartzea egokitu zaizu, baina ezkezkatu. Internetek aukera ematen dizu,txiki, euskara gainerako hizkuntza handienmailan kokatzeko. Aukera ematen dizu as-tean behin beharrean minutuero eibarta-rron etxeetan sartzeko. Aukera ematendizu kontuak kontatzeaz gain lagunen kon-tuak jaso eta zabaltzeko. Aukera ematendizu lagunak elkartzeko. Eta, lagunak zo-riontzeko! Edonoiz, edonon.

Aukeraz beteriko munduan jaio zara, txiki.Ikasi zure aurrekoaren esperientziatik;baina, ez dadila izan muga. Bizi anbizioz,gauza handiak egitera zatoz!

Eta, eibartarrok ez dezagun aukera galdu;lagundu diezaiogun txiki honi handi egi-ten. Aukera dugu, egunero, internet bi-dez euskaraz herrian gertatzen den guz-tia jakiteko; eta, guk geuk kontatzeko.Aukera dugu etakitto.eus komunitateanaktibo izan eta gure ahotsa entzun araz-teko. Aukera dugu noren etxean eta zeinhizkuntzatan eztabaidatzen dugun era-bakitzeko: jarraitu dezakegu Zuckerber-gen etxean, gaztelaniaz eta hala moduz,hari guri buruzko informazioa oparitzenhark odolkiak bailiran saldu dezan; edo,egin dezakegu gure etxean, gure komu-nitatean hitza hartuz.

Eibartarron erdia gara euskaldunak: 14.000ama eta aita jaioberriarentzat. 14.000 lagunjaten eman, zaindu, irri egin eta zurekin jo-lasteko. Ongi etorri, txiki.

Lorea ArakistainPuntuEUS-eko

komunikazio arduraduna

Ongi etorri, txiki!

...eta kitto!etakitto.eus2015-XII-18

14

Page 15: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

1992xan ...eta kitto alkartia egitteko alkartugiñanian, ordenadoriak gure bizitzetan kontuarraruak ziran. Baten batzuek bazeken biha-rrerako, baiña ez danok. Etxian, iñor be ez,esango neuke. Eta eukitta, sarrittan, gehi-xago erabiltzen zan idazteko makiña mo-derno leztxe, ez besterik. Internet zer zanikbe ez genkixan!

Poliki-poliki sartu ziran honek trepetxuokgeure bizitzan eta oin ezin dogu imajinau zelitzaken konexiño barik bizitzia. Ez dotesango zelan kanbixau deskun gauzak egi-tteko modua, zeuek be neuk baiño hobetodakizuelako. Pentsatzen jartzen bazarie ha-maikatxo desbardintasun topauko dozue.

Geu be kanbixau gara. Asko teknofobuak gi-ñan. Konfesauko detsuet: bildurra emotenzestan ordenadoriak. Hankia sartziari netsanbildurra, zeozer txarto egin eta dana honda-tzia edo galtzia. Zela aldatzen diran gauzak,kamarada! Oin friki izatetik gertuago nago.

Tira, Amamakipuleta ipoiñak alde batera la-gata, kontau gura dot nere eritxixan euskal-dun euskalzaliori teknologixa barrixak ekar-tzen deskuezen on guztiak; izan be, dana dabiharrezkua gure komunidadia sendotzeko,horixe da, hain zuzen be, euskera alkartebaten lelehengo pausua: alkarren barri izatia,existitzen garala jakitzia. Eta horretan inter-netek aukera zoragarrixa emoten desku.

Horretaz aparte, produkziñua aittatu guraneuke. Zenbat aukera dittugun sarian, ezindogu ahaztu iñoiz ez dala hainbeste idatzieuskeraz, horrek dakarren indar guztiarekin.Papelezko formatu klasikuen onduan, blogmundua be badakagu, (ez ahaztu eibar.orgblog komunidade eibartarra izan dala lele-hengo komunidade euskalduna, eta ha-maika urte (bai, 10+1) daroiazela ziber-es-paziuan). Blogak esparruak zabaldu dittuez,sekula erabili bako gaixak jorratu diralako, etaedonori aukeria emoten detsalako, bai idaz-

teko bai irakortzeko, munduko edozein toki-ttan. Dakagun testu kantidadia itzela da, etahaunditzen dabil egunetik egunera, bizitta-sun seiñale.

Zer esanik ez, sare sozialak emoten des-kuen aukeria, Twitterrek esaterako. Euskal-dunok alkarren barri eukitziaz gain, alkarrenarteko komunikaziñua be errezten dau. Sa-rian gagozen euskaldunen arteko loturia es-tutu eta indartzeko balio dabelako. Gero,Euskal Herrixa hain txikixa danez, edozein to-kittan topau zeinke ezagun hori! Horretara,ezagutza “erreala” be izan leike.

Horregaittik, asko pozten nau, ...eta kitto-kemon daben pauso honek. Bazan ordua!Dana ondo egitten bada, web erreferentiabihurtu bihar da, komunikabide erdeldunenaurretik. Eibarren edozer gertatzen dala be,eibartarrok eukiko dogu nora jo, eta euske-raz. Zorionak eta bide ona izan deizuela!

Leire Narbaiza Arizmendi

euskara irakaslea eta blogaria

Zela aldatzen diran gauzak!

Hilabete honetan Gaztezulo aldizkari erabe-rritua aurkeztu dugu. Eta webgunea 2013anberrituta genuen arren, atari digitala ere goi-tik behera aldatu dugu. Mundu digitala ziztubizian aldatzen doa, azken urteetan asko az-kartu den kaleko bizitza bera baino azka-rrago, eta, ondorioz, webgunea momentukobeharretara egokituta izatea ezinbestekoada. Horregatik, ...eta kitto!ko lagunek eurakere lan horretan ari zirela esan zidateneanasko poztu nintzen, eibartarrek asko iraba-ziko duzuelako.

Alde batetik, gailu mugikorretatik egiten deninformazioaren kontsumoa etengabe haz-ten ari da, eta webgunea gailu horietarakoegokituta izatea hil ala bizikoa da. Pentsa,gaztezulo.eus atarian zerbait irakurtzea osozaila zen webgunea egokitu dugun arte, etahala ere, trafikoaren %20a baino gehiago ze-

torren telefono eta tabletetatik! Alde horre-tatik ...eta kitto!k emango duen jauzia itzelada, eta eibartarrok eguneko edozein mo-mentutan modu eroso eta errazean izangoduzue herriko gertaeren berri, telefonoanbertan.

Era berean, ezin dugu ahaztu ...eta kitto!k ur-tetik urtera irabazten dituen irakurle gazteakaro digitalean hezitakoak direla, eta horiekinbeharrezkoa da euren espazioan aritzea. Etagazte sentitzen direnak! Denok dugu-eta in-guruan smartphone berriarekin txoratuta da-bilen aiton-amonarik!

Webgune berrian bada indartuta aterakoden eragile nagusi bat: Komunitatea. Hauda, Eibarren kultura, kirola, aisialdia edo bes-telako alorretan lanean ari diren elkarte zeinnorbanakoek berri-emaile izateko aukeraizango dute orain. Eta hori ez da edonork

duen aukera. Informazioa gero eta kontrola-tuagoa dagoen garai honetan, ...eta kitto!kherritarren esku jarriko ditu bere baliabideak,informazioa demokratizatuko du. Baliatu eza-zue aukera eta hartu bozgoragailua!

Amaitzeko, ez ditzagun ahaztu herritik kanpodaudenak: ikasketak Eibartik zein Euskal He-rritik kanpo burutzen ari diren gazteak, lana-gatik aldi baterako erbesteratuak edota bizi-tzako hamaika konturengatik etxetik at bizidirenak. Norberari halakorik gertatu arte ezda herrimina zer den benetan jakiten, bainagertatzen zaizunean, tokiko komunikabideenatari digitalak bihurtzen dira egunero tartebatez herriko plazara begiratzeko leiho.

Hala bada, zorterik onena ...eta kitto!ri ibil-bide berri honetan, eta zorionak eibartarguztioi!

Aitor AbaroaGaztezulo aldizkariko

zuzendaria

Asko pozten naizeibartarrengatik

...eta kitto!etakitto.eus

2015-XII-1815

Page 16: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Astekariaren aurpegi berria

Eskuartean daukazun aldizkariari aurpegia garbitu eta freskotasuna eman nahi izan diogu. Kanpoko itxura aldatzeaz gain,atal berri batzuk sortzeko une egokia zela pentsatu dugu. Karikaturak eta Komikiak kaleratuko ditugu hemendik aurrera,eta “Gaztekitto” atalean ere kolaborazio berriak aurreikusten ditugu. Ale honetan, Gaztelekuari buruzkoa ateratzen daeta hurrengoetan berritasun gehiago izango dira. Horretaz gain, inguruko herrietako agenda gehitu dugu eta astero ko-laboratzaile baten ekarpena izango dugu.

Aldizkariaren diseinu berriari bueltak ematen hasi ginenean arlo grafikoarigarrantzi handiagoa ematea bururatu zitzaigun. Dibujo eta Pintura EskolakoLeire Kareaga irakaslearekin harremanetan jarri ginen eta, bere ikasleekinelkarlanean, aldizkarirako zeozer egitea eskatu genion. Leire eta bere ikasleakideiari bueltak ematen hasi ziren, eta, azkenean, herriko historian zeharprotagonista izan ondoren kale-izena hartu duten pertsonaien KARIKATURAKlantzea erabaki dute. Leireren esanetan, “aurtengo ikasturteko gaia gizagorputza eta erretratua izan da, eta horregatik aproposa iruditu zaigukarikaturak lantzea. Ikasle guztiei eskaini diet aukera eta azkenean gazte etahelduekin talde polita atera da. Taldean neska eta mutilak daude eta, egiaesan, ilusio eta interes handiarekin dabiltza karikaturak egiten”.

Karikaturarekin batera, pertsonaiaren datu biografikoak ere kaleratuko dira:“Oso didaktikoa izango da, gauza asko ikasiko dugu. Interneten, batez ereegoibarra.eus-en, datuak hartzen ditugu eta zailena argazkiak lortzea izatenda, batzutan aspaldiko pertsonaiak baitira”, azaldu digu Leirek. “Marrazkietanpertsonaiaren lanbidea zein izan zen ere nabarmenduko dugu: armagileak,artistak, politikoak, idazleak, irakasleak... denetik izango dugu”.

Idurre Iriondo eibartar gaztearen kolaborazioa izango dugu hamabosteanbehin. Arkitektura-ikasketak amaitzen dihardu eta bi urte eman dituAinara Azpiazurekin komikia eta ilustrazioa ikasten. Aita margolaria duIdurrek eta txikitatik marraztea gustatu zaio. Horregatik aspaldi zeukan...eta kitto!rako komikiak egiteko gogoa.

Tutulumendi izango da bere komikietako pertsonaia. “Tutulumendi neskabat da. Gazte itxura dauka baina nagusiagoa ere izan daitekeelako iletxuria gehitu diot. Energia asko dauka, eta lotsa gutxi”, horrelakoa daIdurrek sortu duen pertsonaia, baina “Tutulumendi ez da bakarrikegongo, komikietan Eibarko jende mota desberdina nahastea pentsatzendut. Marrazketa umorera bideratu nahi dut. Ironia eta kritikotasuna sartudaitezke umorean eta asko gustatzen zait”.

Leire Kareagaren ikasleek egindakokarikaturak izango ditugu datorren

astetik aurrera ...eta kitto!n.

Idurre Iriondo eibartar gaztearenkomikiak ikusi ahal izango ditugu...eta kitto!n. Bere lehenengo lana11. orrialdean ikus dezakezue.

«TUTULUMENDIK energia askoeta lotsa gutxi dauka» (Idurre Iriondo)

«Kale-izena hartu duten pertsonaien KARIKATURAK egingo ditugu» (Leire Kareaga)

...eta kitto!astekaria2015-XII-18

16

Page 17: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

HARRI-JASOTZAILEAKJusto Gallastegi: Eibarko harri-jasotzaile indartsuena. Miguel Ga-llastegi pelotariaren anaia. 1963an, 54 urterekin, Eibarko zezenplazan 21 urteko Urtainen kontra jokatu zuen. Gallastegik 166 ki-loko harri kubikoa jaso zuen (kubikoa harririk zailena da); Urtainek,geroago boxeolaria izan zenak, 175 kilokoa altxatu zuen.Dioni Kortina: Eibarko inork jaso ez duen 200 kilokoa (errektan-gularra) bizkarreratu zuen, bigarren saialdian, Ipurua kiroldegian1997ko maiatzaren 24an. Luis Lopetegi “Agerre”: Berez azpeitiarra, Eibarrera ezkonduzen. Jaietako erakustaldietan hartzen zuen parte.Roberto “Katillu”: Plazara irteten ez bazuen ere, Gallastegirenharriak jasotzen zituen kortan.Nicolas “Altzu”, San Roman osaba-ilobak, “Italia” -hau kale-tarra zen eta Frantziara joan zen gero-, Mandiola, “Nebera”, Fa-cundo Arrazola, Amazabalegi eta Arikitxa.

AIZKOLARIAKErnesto Ezpeleta “Bihurri”: Perimetro handiko enborretan es-pezializatutako aizkolaria, honako munduko markekin: 5 m peri-metroko enborra (3h07’48’’, 4.797 aizkorakada); 3,40 m perime-troko enborra esku bakarrez (2h09’35’’); 3,10 m perimetroko en-borra esku bakarrez (1h39’45’’, 3.850 aizkorakada); 3 m perime-troko enborra esku bakarrez (1h38’39’’, 3.163 aizkorakada); 2,52m perimetroko enborra esku bakarrez (22’21’’). Horrez gain, 4,20m perimetroko enborra (2h22’45’’) eta 3,50ekoa (50’20’’). Biko-teka Bizkaiko txapelduna izandakoa dugu.Pedro Egiguren “Ixkua”: Esku batekin onena. 40 urterekin30ekin baino sasoitsuago izan zen. Marka onena 1967. urtean lor-tu zuen, 40 urterekin. Lorenzo Mitxelenari irabazi zion Eibarren,50 ontzako sei enbor eta 72 ontzako beste bi 29 minutu eta 40 se-gundotan moztuta. Bastida kaletarrak apostua irabazi zion.Jose Atxa “Gaiñeko” eta Jose Ariz “Maltza”: lehenak irabazizuen euren artekoa.

GIZON-PROBAPatxi Azpitarte “Abontza”: Benetan indartsua. 1943an, zezenplazan, Aulestiko Juan Uriarte “Kobaren” kontra 3.000 kiloko ha-rriarekin jokatu zuen. Azpitartek 8 metro eta 12 zentimetro eginzituen. “Kobak”, baina, 28 minutu eta 12 segundotan tapatu zuenAbontzak egindakoa. Izan ere, Abontzak mingainean zauria eginzuen haginekin.Juanito Zuluaga “Milaflores”: 1939an 104 kiloko burdina igozuen Estaziotik Urkoraino. 250 pezeta zeuden jokoan. 12 ordueman zioten igotzeko, baina hiru ordu baino ez zituen behar izan.Bide motzena, baina aldapatsuena, hartu zuen. Abarketekin igozuen Urko puntaraino.2002ko abenduaren 14an 6 ordu eta 21 minutu behar izan zituenInaxio Arregi azpeitiarrak 104 kiloko burdina Urkoraino erama-teko. Ez zuen lan erraza izan eta proba amaitzeko erakutsi zuenadoreak atentzioa deitu zuen berarekin izan ziren ikusleen arte-an. Haren jarduera ikusita, izan ziren 63 urte lehenago Iñaki Zulo-agak egindakoa zalantzan jarri zutenak. Hala ere, homologatuta-ko marka bakarra Arregirena da eta azken hamahiru urte hauetanbeste inor ez da ausartu halakorik egitera. Burdinezko “opari” ho-rrek 2’25 metro luze ditu, 15 zentimetro zabal eta 5 zentimetro-ko loditasuna.

TXINGALARIAKPatxi Azpitarte “Abontza”: Euskal Herriko onena txingekin. Ge-rra ostean, gose denboran, sekulako markak egiten zituen. Inork

ezin zion irabazi eta, hori dela-eta, bikoteen kontra ekin zion. Mar-kinako Amazabalegitar anaiei eta Ermuko Ormaetxeatar anaiei ira-bazi eta gero, inor ez zen bere kontra ausartu.

IDI-PROBAKSantiago Astigarraga “Ibargain”: Inguruetako onena izan zen1930-1940 bitartean.Julian Laskurain “Amazabalegi”: Euskal Herriko karreterorikonena 1938tik 1950era arte.Beña baserriko id-bikotea onena izan zen 1950etik 1960ra. Ge-roago Altzubarren izan zen nagusi.

AHARI-JOKOAKDomingo Oteizaren “Pepete” aharia nagusitu zen XX. mende-aren lehen hamarkadan eta Arikitxaren “Indurainek” irabazizuen Eibarko zezen plazan jokatutako azken borroka. Arikitxa, Ka-tillu, Gizastu... izan ziren azken hazileak. Bestalde, Agiñaspi ta-berna herri-kirolaren katedrala izan zen hainbat urtetan.

...eta kitto!kirol-erreportajea

2015-XII-1817

Eibarko HERRI-KIROLAerrepasatzen

Juanito Zuluaga

Inaxio Arregi

Bihurri

Agarre

Ibargain

Justo Gallastegi

Kortina

Page 18: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!kirola2015-XII-18

18

Aurreko asteburuan amaitu zen V. Euskadiko golfP&P txapelketa eta Oñatiko Ireloren golf-eskolanjokatutako probako scratch eta handicap modalita-teetan Juan Luis Tueros eibartarrak domina biak ja-so zituen, Luis Arregi arrasatearra lagun zuela.

Tueros eibartarra nagusiEuskadiko golf-txapelketan

2016ko Lilatoia martxoaren6an jokatuko da Donostianeta, ohi denez, bost kilometrobeteko dituzte parte-hartzaile-ek, goizeko 11.00etan hasita.Martitzenean zabaldu zutenizena emateko aukera eta, ja-kinda hiru talde handienek sa-ria jasoko dutela, eibartarrenartean taldea sortzea erabakidute; horretarako, “taldearenizena” jartzen duen tokian in-teresatuok “Eibar” jartzeare-kin nahikoa izango duzue.

Lilatoirako taldea sortzeko asmoa

Bigarren zatian jaun eta jabe izan ziren Pello Urkidirenmutilak eta A Coruñako CRAT gainditzeko gauza izan zi-ren. Atsedenaldian 5-20ko emaitza erakusten zuen marka-gailuak, baina hala ere jokoa guztiz aldatu zuten bigarren za-tian eta galiziarrak baino gehiago izan ziren. Lehen zatian ereez ziren txarto moldatu eibartarrak, baina azken 10 minutuakahaztekoak izan ziren. Garaipen zail horrekin (27-23), eibar-tarrek sailkapeneko erdialdean finkatzen dira: 7. postuandaude egun, 22 punturekin. Bihar Unben Universidad deBurgos liderra hartuko dute 15.30ean, zaletuen laguntasunabeharko duten neurketan. Bestalde, 16 urtetik azpikoen tal-deak garaipen bikaina eskuratu zuen Gastediren aurka (33-29). Gasteiztarrek gogor egin zuten aurre, baina makiletaraostikadetan eibartarrek erakutsitako trebetasunak garaipenaeman zien. Durango izango dute hurrengo aurkaria.

Avia Eibar Rugbya garaile lehenitzuliko azken partiduan

Kalamua Korrikalari Taldeak, iazkoari jarraituta, Gabon Traila antolatu duberriro. Klub Deportiboa izango da irteera eta helmuga. Goizeko 08:30eanhasiko dute 13 kilometro eta erdiko proba, “zailtasun gutxikoa” antolatzaile-en ustez. 620 metroko desnibela izango du eta hiru ordutan amaitzeko mo-dukoa da. “Ez dago zertan korrika egin ibilbide guztia”, diote proba prestatudutenek eta, aldi berean, jendea parte hartzera animatu nahi dute. 728 me-troko Azkonabitza izango da ibilbideko punturik garaiena.

Gabon Trail-aren bigarren edizioa egingo dute hilaren 24an

Lehenengo edizioan parte hartu zutenak Deportiboaren aurrean hasi aurretik.

Eibartarra modalitate bietan irabazitako dominekin.

Seniorrek talde-jokoa erakutsi zuten. (DIEGO DOLAN)

Urtero egiten dugun moduan, astekari honek Eibarko KirolSarien beste edizio bat antolatu du urtearen azken egunera-ko. Eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian herriko kirol-tal-deen eta kirolarien lana errekonozituko da beste behin eta kirolbakoitzetik aukeratutakoek saria jasoko dute. Ekitaldia, azken biurteotan moduan, Coliseoan egingo da.

Eibarko Kirol Sariak hilaren 31n

Altuna III.a modako aurrelariak Astelenan jokatuko du aben-duaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaialdietan. Bietan ere Da-vid Merino lagun duela atzeko koadroetan, Artola-Albisu eta Mar-tinez de Irujo-Rezusta bikoteei egin beharko diete aurre.

Binakako pilota txapelketa 25ean

Page 19: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!kirola

2015-XII-1819

Elorrion mendiko denboraldia agurtzen

“Min hartunuen Arratedesagertuzenean”

18 urte zituenean irten zuen Eibartik eta, ibilbide luzeaegin ondoren, 32rekin unerik onenetakoan dago.Galiziako Frigorificos Morrazo talde apala Asobal Ligakohirugarren postuan aurkitzen da, neurri handian Eibarkoatezainaren lanari esker. J.D. Arrate eskubaloi taldetikirtenda, Leongo Ademarren, Irungo Bidasoan, VigokoAcademia Octavion, Antequeran, Valladoliden eta berriroAdemarren jokatu du Lamarianok aurten Cangasekotaldearekin fitxatu aurretik. Valladolidera ezkonduta dugueta, gurera etortzeko aukera handirik ez badu ere, gabonbueltan hemen izango da berriro lagunekin afaltzeko.

- Zer asmo duzu denboraldi honetarako? Europara bai?Morrazok inoiz egin duen denboraldirik onena dihardugu egiten,

orain arteko marka guztiak hautsiz. Taldeak ez du inoiz hainbesteneurketa irabazi jarraian eta gozatzeko unea da. Dena dela, aurtenere sailkatuta geunden Europan jokatzeko, eta datorren denboral-dian ere hor izango garela uste dut; bide horretan goaz. - Noiz arteko kontratua duzu? Ez zinen erretiroan pentsatzenhasiko?

Ekainean amaitzen zait kontratua; bi-hiru ekipo kenduta, besteguztien kasuan ezin da epe luzera begiratu. Bestalde, sasoian na-go eta eskaintza-eskaeraren arabera jarraituko dugu edo ez. Denadela, familia da lehentasuna eta argi daukat ez naizela Poloniara jo-ango. Emaztea Valladolidekoa da eta han dut etxebizitza. - Hain sasoian egonda, daukazun esperientzia oso baliagarriaizan daiteke, ezta?

Batez ere atepean jokatzeko, esperientzia inoiz ez dago sobe-ran. Gainera, ekaitz perfektua bizitzen gauden honetan, laga die-zaiogun olatuari jarraitzen. - Baduzu markatu zaituen atezainik? Lana eman dizun aurkarigoleatzailerik?

Sierra eta Casper taldekide izanda, asko ikasi dut eurengandik.Bestela, Barça-n eta, batez ere, Celjen jokatu zuen Peric-ekin ge-ratuko nintzateke. Jokalariei erreparatuta, Stefansson iruditu zi-tzaidan berezia: zazpi metrotik hain segururik ez dut ezagutu. - Gutxi iraun zenuenArraten. Zelan hartu ze-nuen klubaren desager-pena?

Bai, gazte irten nintzentaldetik, Arratek berehala-ko errendimendua eskai-niko zion atezaina beharzuelako. Gero, Arraterenegoera Valladoliden bizi-tzea ere egokitu zait, etaasko sufritzen duzu. Arra-terenak bereziki mineman zidan tartean lagu-nak ere bazirelako... Ezzen eskubaloia bakarrikgaltzen zena.

YERAY LAMARIANO (eskubaloia):

Ekialdeko Tribuna eraikiko duteAzaroaren 28an inauguratu zen Iparraldeko Tribunarekin Ei-bar FT-k amaitutzat eman du Ipurua Taillarra proiektuaren le-hen fasea. Hurrengo ekimena Ekialdeko Tribuna eraikitzea izan-go da, behin Liga amaituta maiatzean ekingo zaiona. Horretarako,klubak proiektua gizarteratzea erabaki du eta astelehenean eginzuten lehenengo bilera informatiboa Ipurua inguruan bizi direnbiztanleekin. Eibarrek, bestalde, Atxabalpen entrenatzeko duenbigarren zelaia inauguratu zuen martitzenean. Horrez gain, Ga-bonetako Campusean aparte hartzeko epea luzatu egin dute etagaur izango da izena emateko azken eguna.

Autobusa bete zuten Eibarko Klub Deportiboko mendizaleekegitarauko azken jardunaldia bizitzeko. Horrela, 55 lagunek eginzuten Elorrio-Intxorta-Elorrio ibilbidea, Argiñetako hilerritik pasatu-ta. Mendi-ibilbidea amaituta, autobusean tokirik izan ez zuten bes-te mendizale batzuk izan zituzten lagun denboraldia amaitzeko SanAgustin auzoko Narru jatetxean egindako bazkarian.

Yeray Urko bere semearekin.

Aurrepausoa waterpoloanAzken jardunaldian Portugaleteko Nautica B taldeari 18-11 ira-bazi eta gero, Urbat-Urkotronik taldeko seniorrek Euskal Herriko1. mailari eusteko urratsa eman dute. Alain Moyak eta Jurgi So-logaistuak gidatuta, Eibarko taldeak nagusitasuna erakutsi zuenpartidu guztian. Jubenil mailako taldeak garaipen ona lortu zuenOiasso Bidasoaren aurrean (8-9) eta kadeteena 26-5 nagusitu zi-tzaion CD Fortunari.

Page 20: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!kultura2015-XII-18

20

“Halloween horren arrotza ez dela erakutsi nahi dugu”Aurreko astean eman zuten ezagutzera 2015eko Juan San Martin beka JaimeAltuna eta Josu Ozaita antropologoei esleitu dietela, Halloween edo AnimenGauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera aztertzekoproiektuari esker. Ikerketa egingo duten antropologoek sasoi batean jai horiospatzen zutenen esperientzia eta bizipenak bildu nahi dituzte, baina batezere gaurko haurren begietatik eta diskurtsotik fenomenoa aztertzeko interesadute eta bekaren 9.000 euroak ederto etorriko zaizkie ikerketa egiteko.

- Zergatik aukeratu duzue horrelakogaia ikerketarako?

Azken urteotan Halloween jaiaren in-guruko ospakizunek geroz eta presentziahandiagoa hartzen dihardute, batetikAEB-ek gugan izandako eraginaren on-dorioz eta, horrekin batera, umeen arteanoso erakargarriak diren ezaugarriak dauz-kan jaia delako. Mozorrotzea, gaua, bel-durra… horiek guztiak erakargarritasunhandiko elementuak dira umeentzat eta,beraz, jaia pozik ospatzen dute. Baina gu-rasoek jaia bizitzeko modua oso bestela-koa da, kanpotik ekarri duten jaia delasentitzen dute, askok atzerritik inposatu-tako ohitura dela pentsatzen dute eta, ho-ri dela eta, umeak ospatzen ikustean ezdute jakiten horren aurrean nola jokatu.

- Gehienok atzerritik datorren jaia delapentsatu arren, bestelako iritzia duenikbadago…

Bai, hala da, Halloween jaiari lotutakoospakizunak gure artean hedatzen joandiren heinean, azken urteotan Oier Arao-laza eibartarrak lan handia egin du oraindela 100 urte gure aiton-amonek AnimenGaua ospatzen zutela jaso eta zabaltzen.Besteak beste, baserrietan-eta Hallowe-en-en pareko ospakizunak aspaldiko kon-tuak dira, beldurra eragiteko asmoz kala-bazetan kandelak ipintzea eta horrelakoakhemengo ohitura zaharrak dira eta azkenurteotan horrelakoen berri ematen dihar-du bere blogaren bitartez.- Nondik nora jotzeko asmoa duzuezuen ikerketan?

Alde batetik zaharren testigantzak jasonahi ditugu, baina batez ere haurrekinegoteko interesa daukagu, beraien bizi-penak entzun eta jaso nahi ditugu. Eta,horrekin batera, 20 urte bete dituen Mu-trikuko Gaba Beltza eta beste hainbateninguruko behaketak egiteko asmoa dugu.- Eta ikerketa amaitzean, egindako lanazertarako erabiltzea gustatuko litzai-zueke?

Guraso, hezitzaile eta beste askokgaur egun bizi duten deserosotasunariaurre egiteko baliagarria izan daitekeelauste dugu, hau da, ospakizuna horrenarrotza ez dela jakinda jaiaren aurreannola jokatu argiago izango dutela pen-tsatzen dugu.

JOSU OZAITA (antropologoa):

Gluglu Producciones-en eskutik ailegatuko zaigu"Txanogorritxo" umeendako antzezkizuna Coliseora,abenduaren 28an, 17:00etan (5 euro). Galder Perezekzuzendutako lanean Olatz Ganboa, Lander Otaola, MikelLosada, Mari Cruz Melgosa, Diego Perez eta Ylenia Ba-glietto eibartarrak jardungo dute taula gainean, Txano-gorritxori buruz beti kontatu diguten ipuinarekin zeriku-si gutxi duen bestelako istorioa kontatzen.

Gluglu taldearen “Txanogorritxo”

Abenduaren 26rako bertso-saioa an-tolatu dute Akara tabernakoek. Ema-naldia 19:00etan hasiko da eta lau ber-tsolari arituko dira Ion Martinez gai-jar-tzailearen aginduetara: Izar Mendigurenlaudioarra, Gemma Urteaga beasainda-rra, Manu Goiogana irundarra eta AimarGoenaga eibartarra.

Bertso-saioa Akara tabernan

Alberto Ramirez eta Jon Errazu eibar-tarrek "Abstraccion" izenburuko era-kusketa zabalduko dute gaur Topale-kuan. Urtarrilaren 3ra arte ohiko ordute-gian egongo da lanak ikusteko aukera:astegunetan 19:00etatik 21:00etara etaasteburuetan, berriz,12:00etatik 14:00-etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Erakusketa berriaTopalekuan

Page 21: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!kultura

2015-XII-1821

Urteroko moduan, EibarkoKlub Deportiboko Argazki-laritza Taldekoek erakus-keta kolektiboa antolatudute Portalean gabonenbueltan. Urtarrilaren 11raarte Oscar Baglietto, JoseVila, Jose Luis Irigoien, Pe-dro Arriola, Jose Ignacio de Castro, Bakarne Elejalde, Jose Valderrey,Juan Antonio Palacios, Enrique Lorenzo, Iñaki Campos, Zigor Astigarraga,Manuel Sanchez, Fernando Retolaza, Juan Manuel Lucena, Enrique Al-bistegi, Fernando Alonso, Virginia Arakistain, Einer Rodriguez, Jon Jime-nez, Juan Ignacio Aizpurua eta Mikel Urionaguena, Deporreko argazkila-rien lanak ikusteko aukera egongo da Portaleko erakusketa aretoan, mar-titzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Eta Deportiboko argazkilarien la-nekin batera Durangaldeko artistenak ere ikus daitezke aurreko barixa-kuan zabaldu zuten erakusketan.

Erakusketa bikoitza PortaleanAbenduaren 22ra arte Untzagako jubilatu etxekojoskintza taldeko andrek egindakoak ikusgai egon-go dira jubilatu etxeko erakusketa-aretoan. Aurtenjosi dituzten gauzak Eibar foball taldeari eskainita-koak dira eta ikusi nahi dituenak horretarako aukeraizango du astebarruan 19:15etik 21:15era (eguazte-netan izan ezik, itxita egongo delako) eta zapatu etadomeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Klub Deportiboko Argazki Taldeko Bakarne Elejaldek"Diseinuak" izenburuko erakusketa ipini du ikusgaiEl Ambigú tabernan. Hilabete osoan, 31ra arteegongo da argazkiak ikusteko aukera.

Erakusketa berria Untzagan

Bakarne Elejalderen argazkiak

Iñaki Campos argazkilariak erakusketa bi izango di-tu martxan abenduaren 31ra arte: Portalea tabernan"Metronomos" izenburukoa eta Ez Dok tabernan,berriz, rock-taldeen argazkiek osatzen dutena. Ikus-gai egoteaz gain, erakusketa bietako argazki guztiaksalgai daude eta, norbaitek erostea nahi izanez ge-ro, [email protected] helbideraidatzi dezake, egilearekin kontaktuan jartzeko.

Erakusketarako argazkiak salgai

Gaur 20:30etik aurrera Trio Medianoche taldearen kontzertua hartu-ko du Coliseo antzokiak. Pedro Bartrak (lehen ahotsa eta gitarra), Ber-nardo Aguilerak (bigarren ahotsa eta "requintoa") eta Jesus Maria Bastidak(hirugarren ahotsa eta gitarra) 2012. urteko martxoan sortutako hirukote-ak, bere betiko estiloari jarraituta, gaurkoan ere Eibarren horren maiteakdiren Hegoamerikako doinuak eskainiko ditu, boleroak, balsak eta ran-txerak tartean direla. Sarrerak 12 euro balio du eta emanaldiaren aurretikantzokiko leihatilan erosteko aukera egongo da.

Trio Medianoche zuzenean

'Free Otegi eta Guztiak Kantuz' kanpainak EuskalHerriko hainbat musikari, abeslari eta artista batu di-tu, guztien artean abesti bat grabatzeko eta munduosoan zehar zabalduko den bideoklip bat (euskaraz,gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) egiteko. Eki-menari batu zaizkion musikarien artean, besteakbeste, Maite Arroitajauregi (Mursego), Aitor Goro-sabel (Su Ta Gar) eta Asier Serrano eibartarrak dau-de. Kantua Joserra Senperenak sortu du eta hitzakEdorta Jimenez idazlearenak dira. Horrekin batera"crowfunding" kanpaina abiarazi dute karena.eu ata-rian, grabazioaren gastuei aurre egiteko dirua ba-tzeko asmoz.

Otegi askatzeko kantua

Ederto ibili ziren aurreko asteburuan Pirritx, Porrotx eta Marimoto-tsen "Amalur" ikuskizun berria ikustera joan ziren ume eta nagusiak etaeuretako batzuk taula gainera igo eta pailazoekin batera abestu eta dan-tzan egitera ere animatu ziren.

Amalurrarekin gozatzen

Page 22: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!kultura2015-XII-18

22

Martitzenean aurkeztu zuten Antzerki Jardunaldien 39. edi-zioa Miguel de los Toyos alkateak, Patxi Lejardi Euskara eta Kul-tura zinegotziak, Mª Jose Telleria Foru Aldundiko Kultura Zuzen-dariak eta Juan Ortega Eibarko Antzerki Jardunaldien arduradu-nak. Hogei talde ezberdinek hogeitabi funtzio taularatuko dituz-te otsailaren 12an hasi eta martxoaren 16ra bitartean. EgitarauaGiza Estatuen XIV. edizioarekin abiatuko da, baina irekiera ofizia-la "Buena gente" antzezlana taularatuko duen Veronica Forquéantzezleak emango dio, Coliseoan. Betiko lez, talde eta lan guz-tiak "kalitatezkoak" izango dira eta euskal antzerkigintzak ordez-karitza zabala izango du. Asteburuan ekingo zaio sarreren salmenta bereziari, zapatu etadomekan Untzagako jubilatu etxean (10:00etatik 16:00etara) etaastelehenean Coliseoan, 10:00etatik 14:00etara. Hortik aurreraColiseoko leihatilan ohiko ordutegian erosteko aukera egongo da(astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara eta barixakuetan21:00etatik 22:00etara). Eta bihartik aurrera interneten ere sal-duko dituzte, www.kutxabank.es helbidean. Bestalde, gogoanizan Kaixo Kultura bonoarekin 15 euroko deskontua eskuratu dai-tekeela.

Antzerki Jardunaldietarakosarrerak salgai

Astelehenean Durangoko Bogoroditsie eta Eibarko Sos-toa abesbatzek Gabonetako kontzertua emango dute el-karrekin, 20:00etatik aurrera San Andres elizan. Eibartarre-kin batera etorriko den taldea Durangon 1993an sortutakoganbera-abesbatza da eta sari ugari jaso ditu jaialdi etalehiaketetan.Eibartarrek hasiko dute emanaldia, honakoak abestuta:"Olentzero" (J. Ozeinart), "Responsorio de Navidad" (A. Do-nostia), "Es müssen sich freuen" (F.E. Niedt), "Hodie Chris-tus natus est" (F. Poulenc), "Oi Betlehem" (A. Donostia),"Txamarra txartxo bat" (J.M. Zubiria), "Haur txiki ta eder" (P.Aranaz), "Hirur erregerekin" (J.M. Zubiria). Jesus Mari Sa-garnak eta Mari Karmen Etxebarriak zuzenduko dute kon-tzertua eta Isabel Laspiurrek pianoarekin lagunduko die. Du-rangoko abesbatzak, berriz, "Four motets; Gloria Patri, Ado-ramus Te, Domine miserere, Ave Maria" (R. Tas), "Peccavi"(M. Praetorius), "Ubi Caritas" (O. Gieilo) eta "Pater noster"(R. Martinkenas) abestuko ditu, Jon Ugarrizak zuzenduta.

Bogoroditsie eta Sostoaabesbatzen kontzertua

KAFETEGIA OKINDEGIA

Isasi, 31943 207 737

G A B O N

Z o r i o n t s u a k ! !

Egunero 06.00etatik aurrera

Gozatu jai hauetanEIBARKO PREZIORIK

ONENEKIN!

Azido hialuronikoko ile-tratamendu berriak

Estaziño, 4 943 254776

Sostoakoek hasiko dute emanaldia, zortzi abestirekin.

Abenduan 15 urte bete ditugulaaprobetxatuz, bezero guztiakzoriondu nahi ditugueta Urte Berri On opa diegu.

Eta urtarrilaren erdialdeantaberna itxiko dugunez,zuekin urte hauetan bizi izandakoa bihotzez eskertu.

TABERNA

Page 23: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!agenda

2015-XII-1823

Barixakua 18EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Zapatua 19EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Domeka 20EGUNEZ Lekunberri (Isasi, 31)

Astelehena 21EGUNEZ Lafuente (Sostoatarren, 10)

Martitzena 22EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

Eguaztena 23EGUNEZ Larramendi (Calbeton, 19)

Eguena 24EGUNEZ Mendinueta (Urkizu, 6)

Barixakua 25EGUNEZ Goikoetxea (Ibarkurutze, 7)

Zapatua 26EGUNEZ Zulueta (S. Agustin, 5)

Domeka 27EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

Astelehena 28EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Martitzena 29EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

SOS deiak.................................112Pegora ......................................010Udaletxea ..................943 70 84 00Portalea .....................943 70 84 39Udaltzaingoa.............943 20 15 25Mankomunitatea.......943 70 07 99Debegesa ..................943 82 01 10KIUB ..........................943 20 38 43Epaitegia ...................943 03 34 00Iberdrola....................901 20 20 20Naturgas....................902 12 34 56DYA Larrialdiak.........943 46 46 22Gurutze Gorria..........943 22 22 22Mendaro osp.............943 03 28 00Anbulategia...............943 03 25 00Torrekua ....................943 03 26 50Errepideak.................902 11 20 88Ertzaintza ..................943 53 17 00Eusko Tren................902 54 32 10Pesa...........................902 10 12 10Taxiak ........................943 20 30 71...................................943 20 13 25Alkohol.Anon............629 14 18 74Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono jakingarriak

farmaziak

hildakoak- Julian Arzuaga Calvo. 89 urte. 2015-XII-9.- Enrique Sarasketa Pildain. 84 urte. 2015-XII-9.- Fco. Javier Baglietto Berraondo. 74 urte. 2015-XII-11.- Juanita Igartua Agirre. 93 urte. 2015-XII-13.- Juan Antonio Casado Plaza. 92 urte. 2015-XII-13.- Leonor Olabarri Garaigordobil. 79 urte. 2015-XII-15.

jaiotakoak- Mohamed Abida. 2015-XII-2.- Paul Mutilba Zubizarreta. 2015-XII-6.- Yousra El Azmani Srassi. 2015-XII-7.- Urko Lapeyra Ibarra. 2015-XII-11.- Luka Del Rio Carracedo. 2015-XII-12.- Jule Garcia Davila. 2015-XII-12.- Gorka Lopez Lopez. 2015-XII-13.

eguraldia (EUSKALMET.NET)

AURREKOAREN EMAITZA

GAUEZ BETI -2015EAN- Elorza (J. Gisasola, 18)

SUDOKUA

Herrixa DantzanElgetanAbenduaren 27an HerrixaDantzan Gabonetakodantzaldia hartuko duElgetako Espaloia kafeantzokiak, Txertubi taldeareneskutik, 19:00etatik aurrera(doan). Dantza eta musikatradizionalekin osatutakoemanaldia izango da etaArkaitz Miner (arrabita,perkusioa, ahotsa), TxusAranburu (soinua, perkusioa,ahotsa), Amaiur Cajaraville(kontrabajua, ahotsa) etaPatxi Monterok (dantzagidaria) jardungo dute.

Ermua Antzokirakoeskaintza2016ko urtarriletik maiatzerabitartean Ermua Antzokianeskainiko diren ikuskizuneneskaintza prest daukate.Sarrerak aurretik erostekoBBK-ko orotako kutxazain-etara edo www.bbk.eshelbidera jo daiteke edo,bestela, Lobiano KulturGunera joan (Goienkale, 10),astelehenetik barixakura09:00etatik 21:00etara.

Bertso TxapelketakofinalaAbenduaren 19an 17:00etanDonostian, Ilunben jokatukoden Gipuzkoako BertsolariTxapelketako finalean AginLaburu, Alaia Martin, ArkaitzOiartzabal "Xamoa", BeñatGaztelumendi, IñakiApalategi, Jon Maia, OihanaIguaran eta Unai Agirrebertsolariek jardungo duteeta saiorako sarrerakerosteko bertsosarrerak.eushelbidera jo daiteke (arruntak20 euro balio du, gazteenak10 euro eta bazkideenak15 euro). Finalean nagusitzenden bertsolariari txapela InaxiEtxabe bertsolari zumaiarrakjantziko dio, "plaza ukatuzitzaion emakumebertsolarien belaunaldi osobaten ordezkari gisa".

Page 24: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

...eta kitto!agenda2015-XII-18

24

Barixakua 18KENKO16:00/18:00. Kirolekintzak doan probatzekoaukera. Kenko osasungunean.

ARTISAU-AZOKA17:00. XII. GabonetakoArtisau Azoka. MirenNarbaizaren kontzertua.Zuloagatarren, 5 behean.

KONTZERTUA20:30. Trio Medianochetaldearen emanaldia.12 euro. Coliseoan.

ENTRENAMENDU-SAIOA10:00/13:00. SpartanSGX eta Animal Flow,doan. Orbea kiroldegianhasi eta herriko kaleetanjarraituko dute, UrkizunAnimal Flow saioarekinamaitzeko. Kenko osasunzentroaren eskutik.

ANTZERKI SARRERAK10:00/16:00. AntzerkiJardunaldietako lanetarakoaldez aurreko salmentaberezia. Untzaga jubilatuenetxean.

GABONETAKO PARKEA11:00/14:00 eta 16:30/20:30. Astelenako HaurParkea, 2-12 urte bitartekoumeentzat. Sarrera 3 euro(doan, Eibar MerkataritzaGune Irekiaren bonoarekin).Astelena frontoian.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

GABONETAKO TAILERRA17:00. Apaingarriakegiteko. Sarrera doan.Armagintzaren Museoan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

OLENTZERO18:00. Olentzero eta MariDomingi bisitan joangodira. El Corte Inglesean(beheko sarreran).

ANTZERKI SARRERAK10:00/14:00. AntzerkiJardunaldietako lanetarakoaldez aurreko salmentaberezia. Untzaga jubilatuenetxean.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

TXISTULARIAK12:00. Usartza Txistularitaldearen emanaldilaburrak herriko hainbatkaletan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

GAZTELEKUA17:00/20:30. Ordutegiberezian zabalduko duteIndianokuan.

GABON TRAIL08:30. II. Gabon Trail:13'5 kilometroko ibilbidea(2 ordu eta erdi / 3 ordu).Irteera eta amaieraKlub Deportiboan.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

OLENTZERO12:00. "Zatoz Olentzerore-kin abestera!" kalejira,Urkizutik abiatuta(Arragueta, Coliseo,Errebal, anbulategia,T. Etxebarria, Untzaga).J.B. Gisasola MusikaEskolako eta AdolfoJainagaren ikasleeketa Eibarko Kantuzaleaketa Kaleetan Kantuzabesbatzek lagunduta.12:30. Olentzerok umeeiharrera egingo dieudaletxean.

GAZTELEKUA17:00. Eskulanak etaPlay/Wii. Indianokuan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

ANTZERKI SARRERAK10:00/14:00. AntzerkiJardunaldietako lanetarakoaldez aurreko salmentaberezia. Untzaga jubilatuenetxean.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

KONTZERTUA20:00. Gabonetakokontzertua, Bogoroditsie(Durango) eta Sostoaabesbatzen eskutik.San Andres elizan.

IRAKURKETA-KLUBA19:00. Helduengaztelerazko irakurketakluba: "Un viejo que leíanovelas de amor" (LuisSepúlveda). Portalean(ikastaro gelan).

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

GAZTELEKUA17:00/20:30. Ordutegiberezian zabalduko duteIndianokuan.

GABONETAKO PARKEA11:00/14:00 eta 16:30/20:30. Astelenako HaurParkea, 2-12 urte bitartekoumeentzat. Sarrera 3 euro(doan, Eibar MerkataritzaGune Irekiaren bonoarekin).Astelena frontoian.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

ANTZERKIA17:00. "Txanogorritxo"umeendako antzezlana,Gluglu Produccionestaldearen eskutik. 5 euro.Coliseoan.

Zapatua 19

Domeka 20 Eguaztena 23

Astelehena 21

Martitzena 22

Eguena 24

Zapatua 26GABONETAKO PARKEA11:00/14:00 eta 16:30/20:30. Astelenako HaurParkea, 2-12 urte bitartekoumeentzat. Sarrera 3 euro(doan, Eibar MerkataritzaGune Irekiaren bonoarekin).Astelena frontoian.

ARTISAU-AZOKA11:00/14:00 eta17:00/21:00. XII. edizioa.Zuloagatarren, 5 behean.

GAZTELEKUA17:00. Eskulanak.Indianokuan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

BAIETZ MUGITU!!!18:00. Eibarko Sarekantolatuta, giza probaerronka: txiki eta haundi,neska eta mutil, denakbatera, 700 kiloko harriaritiraka. Trikitilariak,bertsolariak, pintxo-potea…Untzagan.

PALESTINAREN ALDE18:00/20:00. Argazkieta bideo erakusketa etaeskolarako materialarensalmenta. PalestinariLaguntzeko Komiteakantolatuta. Untzagan.

BERTSOAK19:00. Bertso-saioa.Bertsolariak: ManuGoiogana (Irun), GemmaUrteaga (Beasain), IzarMendiguren (Laudio) etaAimar Goenaga (Eibar).Gai-jartzailea: Ion Martinez.Akara tabernan.

Domeka 27

Astelehena 28

Page 25: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Zorionak, EÑAUT eta JULENE, zortzi etahamar urte bete dozuez-eta! Etxeko guztienpartez.

Zorionak, UNAI,hillaren 24an bost urteegingo dozuz-eta! Muxuhaundi bat amatxo,aitatxo eta, batez be,Julenen partez.

Zorionak, LAIA, datorrenastelehenian hiru urteegingo dozuz-eta. Muxu haundi bat etxeko guztien partez.

Zorionak, MALEN Urizar Arruti, hillaren15ian zazpi urte eginzenduazelako.Muxu haundi batfamelixaren partez.

Zorionak, UR AgoteGorostizaga, hillaren8xan sei urte betezenduazen-eta.Muxu haundi batfamelixaren partez.

Zorionak, ANE Bastida,eguaztenian 10 urte!!egin zenduazen-eta.Patxo haundi batetxekuen partez.

Zorionak, Mª VICTORIAVila Chaves, hillaren16xan bost urte eginzenduazen-eta.Famelixa guztiarenpartez.

Zorionak, NORA,astelehenian sei urteegingo dozuz-eta!Muxu asko gureetxeko zorionarentzat!

Zorionak, AITOR,hillaren 25ian bosturte egingo dozuz-eta. Famelixaren eta,batez be, Pablorenpartez.

Zorionak, JUNE Sukia,haraiñegun bost urtebete zenduazen-eta.Muxu haundi bat etxekuen partez.

Zorionak, UNAX (9 urte) eta MARKEL (4 urte), 20xan eta 27xan urtiak egingo dozuez-eta. Oso ondo pasa eta muxu haundi bat etxekuen eta, batez be,Jonen partez.

Zorionak, ANDER,hillaren 23an bost urteegingo dozuz-eta.Muxu haundi batfamelixaren eta, batezbe, Amaiaren partez.

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzendizugu. Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki

bikoitzarena, 8 euro (...eta kitto!ko bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena aurretik egon beharko da ...eta kitto!-n.

Zorionak, JULEN!, gaur zazpi urte betetzen dozuz-eta.Patxo potoluafamelixa guztiarenpartez.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

erakusketakAbenduaren 22ra arte

Untzagako jubilatu etxeko joskintza taldeko andrek egindakoen erakusketa. Untzagako jubilatu etxean.

Abenduaren 31ra arte“Diseinuak” Bakarne Elejalderen argazki-erakusketa. El Ambigú kafetegian.Iñaki Campos-en “Metronomos” argazki-erakusketa. Portalea tabernan.Iñaki Campos-en rock-taldeen argazki-erakusketa. Ez Dok tabernan.

Urtarrilaren 3ra arteAlberto Ramirez eta Jon Errazu artisten erakusketa. Topalekuan.

Urtarrilaren 10era arteEibarko Klub Deportiboko argazki-taldearen erakusketa. Portalean.Durangaldeko Artisten Elkartearen erakusketa. Portalean.

2016ko abendura arteJose Luis Apraizen arma-bilduma erakusketa. Armagintzaren Museoan.

ikastaroakARGAZKILARITZA (OINARRIZKOA)

Noiz eta non: Urtarrilaren 11, 13, 18, 20, 25eta 27an (astelehen eta eguaztenetan),19:30etik 21:30era, Arrate Kultur Elkartean.Irakaslea: Jose Luis Irigoien.Izen-ematea eta informazioa:Arrate Kultur Elkartearen bulegoan,943202299 telefonoan [email protected] helbidean (25 eurobazkideek, 30 euro bazkide ez direnek).

lehiaketak“ARATOSTEAK EIBARREN”Kartel-Lehiaketa

Lanak aurkeztea eta informazioa.Urtarrilaren 12ra arte, Pegoran.

Zorionak, PELLO, gaurzazpi urte egitten dozuz-eta. Ondo pasa zureeguna. Famelixaguztiaren partez.

Zorionak, DONATA,eguaztenian urtiak betezenduazen-eta. Muxuhaundi bat etxekuenpartez.

Page 26: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 10 euro; saldu,15 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 10 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

6. Denetarik

3. Lokalak

– Garaje itxia salgai Matsarian. 21.000 euro.Tel. 661-377537.

3.1. Salgai

– Katalan klaseak jasoko nituzke. Tel. 686-482364.– Matematikako irakaslea behar da Batxiler-goko 1. mailako ikasle bati klaseak etxeanemateko. Tel. 669-293462.

5. Irakaskuntza

5.1. Eskaerak

– Binilozko diskoak, LP-ak eta singleak eros-ten ditut. Tel. 943-572057.– 1ʼ50 metroko ohea salgai, gereziondokoegurrarekin egindakoa. Egoera onean. 480euro. Tel. 635-009554.– Egongelako alfonbra salgai. Egoera eta pre-zio onean. Tel. 606-882043.– Ohe artikulatua salgai (1ʼ05x2 m). Tel. 649-605857.– Apal metalizatuak salgai, erroberekin. Neu-rri guztietakoak. Oso merke. Tel. 688-678934.

6.1. Salgai

1.2. Errentan

– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel.689-571882.– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel.697-754174.

– Pirritx eta Porrotxen ikuskizunetan hainbatgauza agertu ziren: Monster High-en boltsabat, emakumezkoaren jertse beltza, 2-4 urte-ko umearen sudadera urdin-grisa eta belarri-babes larrosak. Jabeak ...eta kitto!-tik pasadaitezke jasotzera. Tel. 943-200918.– Arraten betaurrekoak topatu nituen kuadro-dun (zuri-beltzak) funda batean eta Udaltzain-goan laga ditut. Tel. 943-708424.

6.3. Galdu/Aurkitu

1.1. Salgai

– Pisua salgai San Vicente de la Sonsierran(Errioxa). 4 logela, egongela, sukaldea, bi ko-mun eta ganbara. Tel. 615-759399.

– Elkarte gastronomiko bateko kide izan nahi-ko nuke. Tel. 635-206864.– Elkarte gastronomiko bateko kidea izateanahiko nuke eta aukera desberdinak ikustea.Tel. 667-516350.

6.4. Bestelakoak

– Neska arduratsua eskaintzen da nagusiakedo umeak zaintzeko eta garbiketa-lanak egi-teko. Tel. 632-454417.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 650-513412.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko urtarriletik aurrera. Esperientzia etaerreferentziak. Tel. 631-506763.– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaintzeko eta garbiketa-lanak egiteko. Errefe-rentziak. Tel. 677-736060.– Neska eskaintzen da arratsaldez edo gauezorduka nagusiak edo umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko. Gidatzeko karnetarekin.Tel. 631-343232.– Neska euskalduna eskaintzen da pegorakgarbitzeko. Tel. 617-571210.– Emakume arduratsua eskaintzen da etxekolanak egiteko eta pegorak garbitzeko. Espe-rientzia. Tel. 653-010861.– Neska eskaintzen da garbiketak egiteko etanagusiak edo umeak zaintzeko. Orduka. Tel.697-891070.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 634-748531.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta tabernan lan egiteko. Tel. 631-962653.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko urtarriletik aurrera. Interna. Tel. 631-062022.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko, etxeko lanak egiteko eta pegorak gar-bitzeko. Tel. 662-430951.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita ospitalean ere. Interna. Tel. 632-408771.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita ospitalean ere. Interna. Tel. 628-014327.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko. Baita gauez eta asteburue-tan ere. Tel. 693-232959.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanak egiteko. Erreferentziekin.Tel. 602-172993.– Neska arduratsua eskaintzen da nagusiakedo umeak zaintzeko. Baita gauez eta aste-buruetan ere. Orduka. Tel. 679-910991.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Baita gauez ere.Tel. 632-771519.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.Tel. 629-817299.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Baita astebu-ruetan ere. Tel. 631-425686. Laura.

iraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Martxan dagoen ileapaindegia alokatzen daEibarren. Prezio interesgarria. Tel. 679-425467.

3.2. Errentan

4. Lana

– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 633-101852 eta 631-282203.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko, etxeko lanak egiteko eta sukaldari-la-guntzaile jarduteko. Esperientzia. Tel. 632-441528 eta 634-437852.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 631-070225.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko etaedozein garbiketa-lanetarako. Tel. 632-704433.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Baita asteburuetan ere. Tel.631-852956.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Lanaldi osorako eta baita asteburueta-rako ere. Orduka. Tel. 722-554395.– Neska euskalduna eskaintzen da arratsal-detan umeak zaintzeko. Esperientzia. HaurHezkuntza ikasten eta ingelesa hitz egitendut. Tel. 615-741668.– Gizarte Hezkuntza ikasi duen neska euskal-duna eskaintzen da umeak zaindu edo klase-ak emateko. Tel. 630-815922.– Neska arduratsua eskaintzen da nagusiakedo umeak zaintzeko eta garbiketa-lanak egi-teko. Tel. 631-748977.

4.1. Lan bila

– Pertsona behar da astero goiz batean mu-gikortasun arazoak dituen emakume bati en-karguak egiten laguntzeko. Ezinbestekoa daautoa izatea. Tel. 943-202030.– Ileapaintzailea behar da. Tel. 619-928881.– Kamarera/o behar da asteburuetarako Ei-barko taberna batean. Bidali [email protected]

4.2. Langile bila

– DBH, Batxilergo eta Unibertsitateko Mate-matikak etabarretako klaseak ematen dira. 1eta 3 ikasleko taldeak. Tel. 677-592509. Al-berto.

5.2. Eskaintzak

– Mendiko bizikleta oparitzen dut. Tel. 666-444074.

6.2. Eman

Page 27: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira

Gabon hauetako oparirik hoberena!

Tucson Berria 18.900€tik aurrera

Tucson 1.6 GDi (131CV) 4X2 BD ESSENCE-rako gomendatutako prezioa, Penintsulaneta Balearretan (18.900€). BEZ, garraioa, matrikulazio-zerga, promozio-deskontua,kontzesionarioaren ekarpena, mantenimendu-eskaintza, Hyundai Solución Plana etaGobernuaren PIVE Plana barne (Gobernuaren PIVE Planaren baldintzak betetzearilotuta). Eskaintza aplikagarria gutxienez 60 hilabetetan eta 13.000€ko gutxienekozenbatekoan Santander Consumer EFC S.A.-ren bidez finantzatuko duten bezeropartikularrentzat. Finantza-entitatearen azterketa eta onarpenari lotutakofinantziazioa. 2015/12/31ra arte balioko du eskaintza honek. Erakutsitakomodeloa: Tucson Style. Mantenimendua ibilgailuaren finantziazioari lotuta. Begiratueskaintza eta mantenimenduaren baldintza guztiak Hyundai kontzesionarioetakosare ofizialean edo hyundai.es helbidean.

Hyundai Tucson Gama CO2 Emisioak (gr/km): 119-175 Kontsumo mistoa (1/100 km): 4,6-7,5

HYUNDAI KONTZESIONARIO OFIZIAL BERRIA GIPUZKOARAKO

Hyundai Tucson BerriaAldatzea jarrera bat da.

Aldaketa gure bizitzen zatia da. Sentsazioberriak aurkitzea eta une hunkigarriak bizitzeaahalbidetzen digu. Irudimenaren motorra da.Hyundai Tucson berria jarrera horretatik jaio da.Bere diseinu eta berrikuntza teknologikoekgidaritzaz gozatzeko zure era guztiz aldatzeaekarriko dute.Esperimentatu aldaketaren indarra www.hyun-dai.es helbidean

ELGOIBAROlaso Polig., 17 943 74 14 80

#changeisgood

Page 28: Nikaraguako umeei ikasten laguntzen - Etakittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2015/12/955-barru.pdf · 2015-12-17 · Meroko, Grezia-, baina he-mengo kasuan disimulatzen ere ez dira