nafarroako hitza - berria...nafarroako hitza cc0 nupek eta afinak ikerketa aurkeztu dute...
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
CC0
NUPek eta Afinak ikerketa aurkeztu dute fibromialgiak jota daudenen inguruan b Gaitza duten hamarpertsonatik bederatzi emakumeak dira b Profesionalen eta gizartearen babesik eza salatu dute b 2-3
Betieskailerangora
Musika Fermin Balentziarenlanaz aritu dira Julieta Itoiz,
Maite Mene eta Jose Mari Esparza
5Kutsadura Herrialde osoanarnastu dute aire kutsatua,
ekologisten txosten baten arabera
4Ostirala
2019ko uztailaren 5aX. urtea406. zenbakia
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Baietz. Nafarroa-
ko Unibertsitate
Publikoko kide
Javier Arzaren
eta Jose Carro-
nen hitzak en-
tzun, eta baietz, hala dela, erran
dute buruarekin hainbat emaku-
mek, behin eta berriz, NUPek Afi-
na elkartearekin fibromialgiari
buruz egindako ikerketaren aur-
kezpenean. Gutxi dira ekinaldian
bat egin dutenak, gaixotasun ho-
rren ondorioetako bat baita ba-
kartzea. Horixe azaldu dute adi-
tuek, eta berretsi egin dute areto-
ra bildu direnek. Babesik eza
benetakoa dela erran dute; profe-
sionalek eta lagunek ez dietela si-
nesten beren sintomen berri
ematen dietenean. Ulertzen ez di-
tuztela sentitzen dutela, eta zaila
dela egunerokoaren erritmoari
eustea. Ikusezina da, oraindik ere,
fibromialgia; nabarmena, ordea,
gaitza sufritzen duenari uzten
dion arrastoa: mina, nekea eta ba-
kardadea.
NUPeko adituek eta Afinak
egindako ikerketak hitza eman
nahi izan die fibromialgia eta
gaitz horri lotutako bertze hain-
bat dituztenei. Batetik, eritasu-
nak jota dauden 195 pertsonak
erantzun dute ikerlariek presta-
tutako galdetegia; bertzetik, fi-
bromialgia dutenen, haien seni-
deen eta artatzen dituzten profe-
sionalen artean 11 elkarrizketa
sakon egin dituzte. Helburua izan
da, batez ere, fibromialgiak jota
daudenen egoera hobeki ezagu-
tzea, eta dituzten beharrak age-
rian uztea.
Carronek eta Arzak hainbat
datu jarri dituzte mahai gainean;
nabarmenenetako bat da fibro-
mialgiak, ia nagusiki, emakume-
ei eragiten diela: «Hamar gaixo-
tik bederatzi emakumeak dira»,
azaldu du Carronek. Fibromial-
gia, gainera, ez da bakarrik ager-
tzen, anitzetan, eta baditu hari lo-
tutako bertze hainbat eritasun:
neke kronikoaren sindromea,
sentsibilitate kimiko anizkoitza
eta elektrohipersentsibilitatea,
hain zuzen ere.
NUPeko kideek zuzenean gal-
detu diete fibromialgiak jota dau-
denei zerk eragin dien gaixoaldia;
hau da, zer elementu jotzen duten
eritasunaren agerrarazletzat, eta
%40k bat egin dute emandako
erantzunean: etxeko eta etxetik
kanpoko lana uztartzeko zailta-
sunek eragindako estresa aipatu
dute, hain zuzen ere.
Gorputz osoko mina, nekea eta
indarberritzen ez duten loaldiak
dira fibromialgiaren bereizgarri
nagusiak; hala ere, beste hainbat
sintoma ere lotzen zaizkio: heste
minberaren sindromea eta zefa-
leak, adibidez. Sintoma anitz par-
tekatzen ditu fibromialgiak neke
kronikoaren sindromearekin.
Arazo kognitiboak ere eragin di-
tzakete gaixotasunok. Horrek
ekartzen du gaitzak lan espa-
rruan eragitea, bertzeak bertze.
«Gaixo agiria hartu beharra era-
giten du gaitzak, kasu anitzetan»,
erran du Carronek.
Onarpenik ezaFibromialgia dutenentzat zaila
izaten da, ordea, gaixo agiria lor-
tzea; bai eta ezgaitasun agiria es-
kuratzea ere. «Gaixotasunak lan
egiteko gaitasuna anitz mugatu
arren, fibromialgiak jota daude-
nen heren batek baino ez du ez-
gaitasun agiria», azaldu du Ca-
rronek. Arazo nagusia da, orain-
dik ere, onarpenik eza. «Gaixo
gehienek salatu dute osasungin-
tzako profesionalengana jo dute-
nean ez dituztela ongi artatu, be-
ren sintomak ez dituztelako sine-
tsi, eta itxurak egitea egotzi
dietelako», azaldu du Javier Ar-
zak. «Halako egoerak gogorrak
eta mingarriak dira fibromialgia
dutenentzat».
Fibromialgia duten horiek
emakumeak dira, batez ere, eta
horrek ere badu zer ikustekorik
jasotzen duten tratuarekin. Afi-
nak NUPeko kideekin batera
egindako ikerketaren aurkezpe-
nean parte hartu du Ana Beau-
mont psikologo klinikoak, eta
agerian utzi du genero ikuspegia
osasungintzatik kanpo uzteak
ondorioak badituela emakumeen
osasunean.
«Zientzia ez da objektiboa; osa-
sunaren alorrean ere, androzen-
trismoa da nagusi», laburbildu
du Beaumontek. Oro har, psiko-
logoak nabarmendu du andro-
zentrismo horrek ekartzen duela
diagnostikorako eta tratamendu-
rako prozedurak gizonen sinto-
metara, errealitatera eta beharre-
CC
0
Fibromialgiak jota dauden hamargaixoetatik bederatzi dira emakumeak,Nafarroako Unibertsitate Publikoak etaAfina elkarteak egindako ikerketarenarabera. Gizartearen eta profesionalenbabesik eza salatu dute andreok.
Mina, nekea,bakardadea
Zientzia ez daobjektiboa; osasunarenalorrean ere,androzentrismoa danagusi»Ana BeaumontPsikologo klinikoa
«Gaixotasunak lan egiteko gaitasunaanitz mugatu arren,heren batek baino ez duezgaitasun agiria»Jose CarronSoziologoa
«Fibromialgiari buruzdugun pertzepzioa berada aldatu behar dena,gaixoek behar dutenbabesa jaso dezaten»Javier ArzaGizarte langilea
‘‘
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Astekoa
tara egokitzea. Egoera horren adi-
bide argia da Paula Upshaw tera-
peuta estatubatuarrarena.
«Bihotzekoak jo zuen emakume
hori, eta ospitalera joan zen arta
zezaten; sintomak entzunda, ara-
zoa estomaka zela ondorioztatu
zuten larrialdietako medikuek,
eta bihotza begiratu ere ez zioten
egin; behin eta berriz tematu be-
har izan zuen, eta, azkenean, be-
har zituen probak egin zizkioten.
Baieztatu zuten bihotzekoak jo
zuela», kontatu du Ana Beau-
montek.
Izan ere, bihotzekoak sintoma
ezberdinak eragiten ditu gizo-
nengan eta emakumeengan.
«Protokoloak gizonen sintomen
arabera egiten dituzte, ordea. Es-
painian, 12.000 pertsona hiltzen
dira urtean bihotzekoak jota, eta
haietako %55 emakumeak dira.
Bat-bateko heriotza kausa nagu-
sia da emakumeen artean, baina,
oro har, ikerketarako saioetatik
kanpo gelditzen dira. Bihotzeko-
ak jotako emakumeen artean gi-
zonen artean baino larriagoak
izaten ohi dira ondorioak; beran-
duago artatzen ohi dituzte».
EstereotipoakCarronek mahai gainean jarri du
fibromialgia duten emakume
anitzek aipatutako elementu bat:
etxeko eta etxetik kanpoko lanak
uztartzeko zailtasunek eraginda-
ko estresak gaixotasuna agertze-
ko bidean bete duen rolarena,
alegia. Generoaren gaineko este-
reotipoekin lotutako elementua
da hori, egungo gizarte patriarka-
lean zaintzaren ardura emaku-
meen bizkar baitago, oraindik
ere. Ana Beaumontek ere argi du
osasunaren esparruan eragin zu-
zena duela desberdinkeria ho-
rrek. «Emakumeak du zaintza-
ren rola, eta, ondorioz, gehiago
kostatzen zaio gaixotzen ahal dela
onartzea; hau da, zaindutakoa
bera izatea».
Finean, generoarekin lotutako
rolak eta zientziaren ikuspuntu
androzentrikoa adituek mahai
gainean jarritako elementuetako
bi bertzerik ez dira. Beaumontek
nabarmendu du bertze faktore
anitz hartu behar direla kontuan,
bertzeak bertze baliabide ekono-
mikoak, bizi baldintzak, ikasketa
maila, adina, inguru soziala, eta
abar eta abar. «Ez da gauza bera
emakume zuri edo beltza izatea;
ezta aberats edo pobre izatea ere»,
erran du psikologoak. «Paradoxa
bat gertatzen da: emakumeok
gehiago bizi gara, urte gehiago,
baina okerrago; gure osasuna txa-
rragoa da», erantsi du.
Beaumontek bertze kontu bat
nabarmendu nahi izan du: ema-
kumeen osasuna, batez ere, ugal-
tzeko gaitasunarekin lotzen dela.
«Amatasunarekin lotutako ele-
mentuei egiten diete so, bereziki;
bitxia da, halere, hilekoaren edo
menopausiaren inguruko ikerke-
tarik ez dela egiten; hilekoaren
ingurukoak, batez ere, tabu han-
dia dira, oraindik ere», azaldu du
psikologo klinikoak.
BeharrakKontuan hartu beharreko ele-
mentuen artean aipatu du Beau-
montek baliabideena. NUPeko
kideek ere nabarmendu nahi izan
dute auzi hori, fibromialgiari lo-
tuta. «Ez dugu ahaztu behar lan
egiteko gaitasunean eragin han-
dia izan dezakeela gaitz horrek,
batetik; eta bertzetik, eritasun
hori onartzeko eta gaixo agiriak
jasotzeko zailtasun handiak dau-
dela, oraindik ere». Ikerketaren
arabera, fibromialgiak jota dau-
denen %40 dira pentsiodunak;
eta %30 baino ez dira lanean ari.
Gaixotasunak gastu anitz era-
giten duela erantsi dute uniber-
tsitateko adituek. «Batez beste,
urtean 2.500 euro inguru; gaitzak
jota dauden gehienak pentsiodu-
nak direla kontuan hartuta, ko-
puru handia da», nabarmendu
du Carronek.
Arlo ekonomikoan daude fi-
bromialgia dutenek mahai gaine-
an jarritako beharrak, batetik;
baina ez dira bakarrak. Bertze bi
esparru nabarmentzen direla
azaldu du Arzak: aisialdiarena eta
harreman sozialena. «Gaixo
gehienek ezin diete aurretik ai-
sialdia betetzeko egiten zituzten
jarduerei eutsi; harremanen arlo-
an, lagun sarea desegiten dela
kontatu dute eritasuna dute-
nek». Ulertzen eta sinesten ez di-
tuztela sentitzen dutenean, ba-
kartzea da fibromialgia dutenen
joera.
Egoera horrekin zer ikusteko
zuzena dute mahai gainean jarri
dituzten bertze hainbat beharrek:
batez ere, profesionalen forma-
kuntza bultzatzea, tratua hobe-
tzea, eta herritarrak sentsibiliza-
tzea. «Finean, gizarteak fibro-
mialgiari buruz duen pertzepzioa
da aldatu behar dena, gaitzak jota
daudenek behar duten babesa
jaso dezaten», laburbildu du Ja-
vier Arzak.
NUPeko bere kidearekin bat
egin du Jose Carronek ere: «Ez
dira gezurretan ari; mina senti-
tzen dute; sufritzen ari dira». Gi-
zartearen babesik ezak, berez
txarra den egoera larriago bilaka-
tu bertzerik ez du egiten. Maldan
gora egiten dute aurrera fibro-
mialgiak jota daudenek; amaiera-
rik gabeko eskailera batean gora.
Heldulekuak behar dituzte, mina
eta nekea, gutxienez, arintzeko.
Afina elkarteko kideak, iaz, Iruñeko karriketan baliabideak eskatzeko egindako protesta batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Jose Carron ikerlaria, Ana Beaumont psikologoa, Afinako Jokin Espinazo eta NUPeko Javier Arza. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
dator: airearen kalitatearen ingu-ruko txostena egiten dugunetikikusten ari gara», aipatu du Ceba-llosek. 2005etik egin dute txoste-na, urtero. «Ozonoa da Nafarroan dagoen
kutsadura arazorik handiena»,adituaren hitzetan, baina parti-kula esekien kopuruaz ere ohar-tarazi du. Iaz, Nafarroako herrita-rren %60k arnastu zituzten parti-kula horiek, batik bat Iruñekobiztanleek. Horien kutsaduramaila oraindik legeak onartzenduen mugaren barruan dago, bai-na osasunarentzat «mehatxua»da, adituak ohartarazi duenez.Bestalde, Zubiriko MagnesitasNavarra lantegiaren ondoan da-goen estazioak sufre dioxido mai-la altuak erregistratu zituen;OMEk onartzen duen mugarengainetik.
Osasunarentzat kaltegarriaKutsadurak kalte larriak eraginditzake osasunean. Europako In-gurumen Agentziaren arabera,Europan 800.000 pertsona hil-tzen dira urtean airearen kutsa-duraren ondorioz. Arnas aparatu-ko eritasunak eta kardiobaskula-rrak eragiten ditu: asma, biriketa-ko gaixotasun buxatzaile kroni-koa, gaixotasun koronarioak etabihotzekoak, besteak beste.«Kalkuluek erakusten dutenez,batez beste 342 pertsona hiltzendira urtero Nafarroan kutsadura-ren ondorioz sortutako gaixota-sunengatik», zehaztu du Ceballo-sek. Gizakien osasunari ez ezik,kutsadurak naturari ere eragitendio; Nafarroaren kasuan, berezikihegoaldean. Egoera ikusita, Ekologistak
Martxan taldeko kideek «pre-miazkotzat» jotzen dute Nafarro-ako Gobernuak airearen kalitateahobetzeko plan bat martxan jar-tzea. Ceballosek azaldu duenez,egungo legediak jasotzen duenneurri bat da hori, eta ez dira bete-tzen ari: «Kutsadura maila altuakdaudenean —hemen ozonoarekingertatzen den moduan—, autono-mia erkidegoak behartuta daudeairearen kalitatea hobetzeko pla-nak egitera; Nafarroan, behin bai-no gehiagotan eskatu dugu planaegin dezatela, baina ez dute egi-ten». Salatu du, halaber, gober-nua «arazoaren jakitun» dela,txostenetarako erabiltzen dituz-ten datuak administrazio publi-koak ematen dituelako. «Eta, ha-la ere, ez dute deus egiten». Harenhitzetan, airearen kalitatea hobe-tzeko modu bakarra da plan bategitea eta trafikoaren eta indus-triaren isurtzeak mugatzeko neu-rri zehatzak hartzea. «Premiaz-koa da».
Ane Eslava
Hobekuntza batzukizan dira, bainaegoera «kezkaga-rria» da: Nafarro-ako biztanle guz-
tiek arnastu zuten aire kutsatua2018an, Ekologistak Martxan tal-deak argitaratu berri duen txos-
ten baten arabera. Datuek era-kusten dute zenbait substantziakutsatzailek behera egin zutelaiaz, prezipitazioei esker, baina,hala ere, Nafarroan «populazioosoak eta lurraldearen bi here-nek» jasan zuten OsasunarenMundu Erakundeak (OME) go-mendatzen duen baino kutsaduramaila altuagoa.
Ekologistak Martxan taldearentxostenean bildu dituzte Nafarro-ako hamabi tokitan kokatutadauden airearen kalitatea neur-tzeko estazioetako datuak. Irizpe-nean jaso dutenez, klima aldake-tak, autoen isurtzeek eta erregaifosilen erabilerak eragin dute ego-era, eta Castejongo zentral termi-koa, Iruñea eta zenbait industria-
gune dira kutsadura foku nagu-siak. Eguraldiak eragin handia du
kutsaduraren gainean. Iaz, egu-raldia ezegonkorra izan zen, etaprezipitazio ugari izan ziren, bai-na, aldi berean, udan tenperaturaoso beroa izan zen. Eguraldiarenezaugarri horiek zenbait ondorioizan zituzten, Miguel Angel Ceba-llos txostenaren koordinatzaileakazaldu duen moduan: «Alde ba-tetik, hezetasunak, haizeak eta at-mosferaren ezegonkortasunakgutxiagotu egin dute partikula etagas kutsatzaileen kopurua; ondo-rioz, kutsadura maila, orokorre-an, aurreko urteetakoa baino ba-xuagoa izan da». Zehazki, parti-
kula esekien, nitrogeno dioxidoa-ren eta sufre dioxidoaren kopu-ruak egin du behera, etaberreskuratu da 2008an hasitakokrisialdiaren aurretik zegoen be-heranzko joera. Hala ere, adituak ohartarazi du
partikula kutsatzaile horiek be-hera egin dutela «meteorologia-ren koiunturarengatik», eta ezisurtzeen gutxitzearengatik. Gai-nera, atmosferaren ezegonkorta-sunak badu alde negatibo bat:partikulak barreiatu egiten ditu,eta, ondorioz, kutsadura lurralde-an zabalduz doa. «Nafarroan, ku-tsaduraren gune nagusiak Iruñea,Castejongo zentral termikoa etazenbait industria instalazio dira;baina horiek sortzen duten kutsa-dura herrialde osoan barreiatzenda», Ceballosek azaldu duenez.Bestalde, azken urteetan mutu-
rreko tenperaturak areagotzen aridira: udan gero eta bero handia-goa egiten du, eta horrek handi-tzen du ozono troposferikoarenmaila. Substantzia hori beste zen-bait substantzia kutsatzailerenarteko erreakzio baten ondoriozsortzen da. Nafarroari dagokio-nez, Castejongo zentral termiko-ak, zenbait industriak eta autoenihes hodiek isurtzen duten subs-tantziek sortzen dute ozonoa.Txostenean ikus daitekeenez,2018an Nafarroako Erdialdean etaErriberan ozono kopuru altuakegon ziren, osasunean eta inguru-giroan kalte egin dezaketenak.«Hala ere, arazo hau aspalditik
Ekologistak Martxan taldearen txosten baten arabera, 2018an herrialdeko biztanle guztiek arnastu zuten airekutsatua. Erdialdean eta Erriberan dago kutsadura gehien;neurriak hartzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Aire kutsatuaarnasten da Nafarroan
Castejongo zentral termikoaren inguruan erregistratu dituzte kutsadura mailarik altuenak. IÑIGO URIZ / FOKU
Klima aldaketak, autoenisurtzeek eta erregaifosilen erabilerak areagotu dute airearen kutsadura
Tenperatura altuakhanditu egin du ozonotroposferikoaren maila,batik bat Nafarroahegoaldean
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Lagun artean aritu
dira, eta lagunari bu-
ruz. Mahai ingurua
egin dute Julieta Itoiz
eta Maite Mene musi-
kariek eta Jose Mari Esparza idaz-
leak, Fermin Balentziaren lanari
buruz. Memoriaren Autobusak
eta Iruñeko Peñen Federazioak
aurtengo Txupin Etxepare saria
eman diote kantautoreari, eta, ai-
tzakia hori baliatuz, borrokarako
musikaz aritu dira Itoiz, Mene eta
Esparza, Katakrak liburu dendan.
Balentziaren abestiez aritu dira,
neurri handi batean; musikak
kontzientzia astintzeko duen gai-
tasunaz ere bai; musikak sistema-
ren aurkako tresna gisa duen in-
darraz, finean. Entzuleen artetik
egin die so Balentziak lagunei, la-
gun artean.
Julieta Itoizek eta Maite Menek
«eredutzat» jo dute Balentziaren
musika, eta, bertze gauza guztien
gainetik, nabarmendu dute kan-
tautorea «hagitz eskuzabala»
dela, eta «herritarren aldeko ja-
rrera» hartu duela beti. «Beti
dago kantatzeko prest», berretsi
du Menek. Esparzak erdigunean
jarri nahi izan du Balentziaren
musikaren osagai nagusia maita-
suna dela: «Ferminek maite du
bere herria; maite du bere klasea,
eta maite ditu bere hurbilekoak;
eta hori guztia islatzen dute bere
abestiek».
Bidegabekerien soinu banda
osatzen dute Fermin Balentziaren
abestiek. Horren adibide dira lan-
gileen borroken edo 1936ko ge-
rraren errepresioaren berri ema-
ten duten kantak. Hainbat belau-
naldirentzat benetako ikur
bilakatu da, adibidez, Balentziak
Maravillas Lambertori buruz ida-
tzitako pieza. Frankistek hil zuten
Larragan, aitarekin batera.
Memoria historikoaren parte
dira Balentziaren abestiak. Maite
Mene musikariak ere helburu ho-
rrekin ulertzen du bere lana:
«Gertatzen diren injustiziak sala-
tu behar ditugu». Menek argi du
borrokarako gaitasuna dutela
abesti anitzek. Julieta Itoizek, be-
rriz, musikariak jarri ditu erdigu-
nean: «Kantak borrokarako tres-
na bilakatzen dira musikariak bo-
rrokalariak direlako».
Liburua eta diskoa
Balentziaren borrokarako grinaz
inolako zalantzarik ez du Jose
Mari Esparzak. Mahai ingurua
baliatu nahi izan du laguna
proiektu berritan murgiltzeko.
Txalapartako editore izan da urte
luzez Esparza, eta ofizioaren
arrastoa nabarmena da haren-
gan, oraindik ere: «Liburu bat
idatzi behar duzu». Balentziaren
hitzen atzeko istorioak eta histo-
riak kontatzeko garaia dela argi
du Esparzak.
Liburuarekin batera, noski,
diskoa grabatzeko eskatu dio Es-
parzak musikariari. Eta proposa-
men horrekin bat egin dute, bere-
hala, Maite Menek eta Julieta Itoi-
zek. Are gehiago, disko horretan
parte hartzeko prest direla nabar-
mendu dute. Balentziarekin
«abesteko gogoz» direla erran
dute bi kantariek.
Balentziak eskertu ditu lagu-
nen hitzak; irribarre artean hartu
ditu bota dizkioten loreak. Umil-
tasunez erantzun du, halere, eta
maite duena egin duela argi utzi
du. Etxetik datorkio musikarako
zaletasuna, azaldu duenez. Ko-
plak entzun, koplak kantatu eta
koplak idatzi eta sortu ditu Balen-
tziak. Eta ez du aski, oraindik ere.
«Musikaren bidez egin dut bo-
rroka, eta musikarekin gozatu
dut, izugarri; nire bizitzaren parte
da. Kantatzen dut, barruak hori
eskatzen didalako», erran du.
Kontent da Txupin Etxapare
sariarekin. Kontent, lagun arteko
mahai inguruan. Kontent, batez
ere, musika duelako. Musika, bo-
rrokatzen jarraitzeko.
Fermin Balentziak jaso du MemoriarenAutobusak eta peñek ematen dutenTxupin Etxepare saria. Mahai inguruaegin dute haren omenez Julieta Itoizek,Maite Menek eta Jose Mari Esparzak.
Borrokarensoinu banda
Ana Barrena aurkezlea, Jose Mari Esparza, Fermin Balentzia –eserita–, Maite Mene eta Julieta Itoiz. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Eztabaidenazpikoaz
Nola dagoen Twitter…
Talka birtualen ingu-
ruko eztabaida piztu
da. Euskal txio-he-
rrian eztabaidek digitaletik baino
analogikotik gehiago dutela ira-
kurri nuen aurrekoan. Arrazoia
dutelakoan nago. Twitterrek hi-
tzaldi, zutabe, egunkari, agerkari
eta kalean gertatzen direnak bil-
du ditu. Lucia Baskaran, Santi Le-
one, Danele Sarriugarte, Hasier
Etxeberria, Onintza Enbeita, Er-
nesto Che Guevara, Irantzu Vare-
la, Barbara Goenaga, Borja Sem-
per… Saltsa badago.
Hala eman dezakeen arren, ez
naiz hasiko batek edo besteak
esan edota idatzitakoak onarga-
rriak ote diren argudiatzen. Ho-
rren inguruan aski hitz egin da
egunotan. Beharrezkoa iruditzen
zait, noski, horien inguruan ezta-
baidatzea, baina gaurko zutabea
gertakari horien atzean dagoen
eta, agian, gutxiegi aipatu den
kontu baten inguruan idazteko
baliatu nahiko nuke.
«Bihar parrandan izanen gara
ia denak, eta ahaztu ez dezagun
edo, gaia plazaratzea ez dator
gaizki», hausnartu dut.
Hasier Etxeberriak Sautrela-n
Danele Sarriugarte idazleari
esandakoaz hitz egin aurretik,
beste anekdota bat kontatu zuen
Lucia Bascaranek, Iruñean egin-
dako liburu aurkezpenean. Gor-
putz madarikatuak liburua ida-
tzi berri du, eta, idazle estatuba-
tuarrak behartzen dituzten gisan,
liburuan norekin eta non bizi den
gaineratu du. Lagun bat eta katu
beltz bat ditu pisukide. Txantxa
bat egiteko asmoz egin zuen idaz-
leak, baina ez da ongi ulertu. Ma-
drilen liburua sinatzen ari zela,
«euskal idazle lesbiana» baten li-
buruaren bila gerturatu zen per-
tsona bat etxolara. «Bi emakume
pisu berean, elkarrenganatu dira,
seguru», pentsatuko zuen.
Emakumeen sexualitateaz zei-
nen erraz hitz egiten den erakus-
ten du Baskaranek azaldurikoak.
Emakumeei gutxitan onartzen
zaigu emakumezko lagunik edu-
kitzea, eta edukitzekotan bekaiz-
keria egozten du gizarteak bere-
hala. Emakumeen artean gaizto-
ak garela sinetsarazi nahi izan
digute. «Eta hori patriarkatuaren
indarkeria sistematikoaren adi-
bide bat da», neure buruari.
Beste bat. Karga sexista duten
irainak jasan behar izan ditu
Onintza Enbeita bertsolariak
urrian BERRIAn argitaratutako ar-
tikulu baten harira. Haren sexua-
litateaz hitz egiteko eskubideare-
kin sentitu dira zenbait, eta hori
ez da kasualitatea.
«Zorra», irakurri dut Twitte-
rren.
Ditugun erreferenteak bere ga-
rai historikoan kokatzeko deia
egin zuen Enbeitak artikuluaren
bitartez. Eta ados nago. Garaian
ulertu behar ditugu denak, miti-
fikatu gabe. Gehienak zergatik
diren gizonezkoak galdegin, pri-
bilegioak eta kontraesanak izan
zituztela onartu. Ideia erreakzio-
narioetatik gertuago geundeke
ordukoa errepikatu nahiko bage-
nu. Beraz, gure borrokan lehen-
tasunezkotzat zer hartzen dugun
aztertu beharko dugu, horrek
botere harreman denak aldatuko
ote dituen ikusi, borroka molde-
rik egokiena zein den aukeratu…
Askorentzat mingarria den
arren, uneren batean ere jarri
beharko dugu arreta horretan.
Emakumeei gutxitanonartzen zaiguemakumezko
lagunik edukitzea
Irudia b Iruñea
Besta eta borroka uztartu dira karrikanLGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izan zen duela astebete, eta Iruñeko E28 plataformako kideek karri-
kan ospatu eta aldarrikatu zuten data hori. Manifestazio batera deitu zuten, eta, besta giroan egin bazuten ere,
E-28a «borrokarako eguna» dela nabarmendu zuten. Gogoan izan zituzten duela 50 urte New Yorkeko (AEB)
Stonewall Inn tabernan izandako istiluak. Memoria eta zapaldutako bertze kolektiboenganako elkartasuna jarri
zituzten erdigunean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aIritzia
Ukrainako hemezortzi haur ekarri dituChernobil elkarteak uda pasatzera
IRUÑEA bAstelehenetik Euskal Herrian dira Chernobil elkarteak udapasatzera Ukrainatik ekarritako 189 haurrak. Haietako hemezortzik
Nafarroan emanen dituzte datozen bi hilabeteok; zazpi lehenengo al-
diz etorri dira herrialdera. Chernobil elkartearen helburua da haurron
osasunari mesede egitea. Sorterritik ateratzeak on egiten die, han ha-
gitz garestiak diren fruten gisako elikagaiak jateko aukera dutelako,
bertzeak bertze. Hemengo familiek hartu dituzte haurrok.
130KAYABA ENPRESAN KALERA LITZAKETEN LANGILEAKKayaba enpresa japoniarrak Orkoiengo lantegia ixteko asmoa agertu
du. Ondorioz, baliteke han lanean ari diren 130 langileak lanik gabe gera-
tzea. Larunbatean protesta egin zuten Iruñean, eta hilaren 15etik aurrera
greba mugagabe bat eginen dute, enpresak atzera egiten ez badu.
German Rodriguezen aldeko omenaldiaeginen dute hilaren 8an, sanferminetan
IRUÑEA bEz dute hutsik eginen. 78ko Sanferminak Gogoan platafor-mako kideek omenaldia eginen diote astelehenean, urtero bezala, Es-
painiako Polizia Armatuak hildako German Rodriguez LKIko kide
gazteari. Duela 41 urte hil zuten Rodriguez. Berriki, frankismoan egin-
dako delituen inguruko Argentinako kereilaren barruan, Maria Servi-
ni epaileak deklarazioa hartu die, Argentinan, 78ko Sanferminak Go-
goan plataformako kideei. Asteleheneko omenaldia 13:00etan hasiko
da, Orreaga etorbideko monolitoan.
«Konpondu gabeko bi gaidaude: bat da justifikaziorikgabeko Nafarroako hizkuntzenarteko talka; eta bertzea daekitaterik eza»
Aitor EtxarteNafarroako Hezkuntza Kontseiluko presidente ohia
MUSIKA
CORELLAThe Flaming Shakers.
bAsteazkenean, 22:00etan,
Espainiako plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Afu taldea.
bBihar, 17:00etan, O plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
The Treketeens.
bBihar, 17:30ean, Errekoleten plazan.
IRUÑEASanferminak:
Txabi, Hi Fi, b2b eta Garcynoise.
bBihar, 20:00etan, Konpainia
plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Diabolo Kiwi.
bBihar, 21:00etan hasita, O plazan.
IRUÑEASanferminak:
Soraya eta Efecto Mariposa.
bBihar, 23:30ean, Foruen plazan.
IRUÑEASanferminak:
Hot 8 Brass Band.
bBihar, 23:45ean, Konpainia plazan.
IRUÑEABlackfermin: Elektrozarata.
b Igandean, 19:00etan, Katakrak
liburu dendan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Radio Revolucion.
b Igandean, 22:00etan, Errekoleten
plazan.
IRUÑEABlackfermin: Titanians
in Dub eta Iruñerria Jamaica Clash.
b Igandean, 22:00etan hasita,
Katakrak liburu dendan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Jaramonik Ez.
b Igandean, 23:30ean, Errekoleten
plazan.
IRUÑEASanferminak:
Mafalda eta Koma.
b Igandean, 23:45ean, Foruen plazan.
IRUÑEASanferminak:
Pamplona Swing.
bAstelehenean, 20:00etan,
Konpainia plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Sustrai Berriak.
bAstelehenean, 21:30ean,
Errekoleten plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Katez.
bAstelehenean, 23:00etan,
Errekoleten plazan.
IRUÑEASanferminak:
Txistularien Alardea.
bAsteartean, 13:00etan, San Jose
plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Marianitoz Blai.
bAsteartean, 23:00etan,
Errekoleten plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Ray Fernandez
bAsteazkenean, 21:00etan,
O plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Leihotikan.
bOstegunean, 00:30ean,
Errekoleten plazan.
LESAKAKaskezur, Zazkel eta
Skasti.
bGaur, 22:30ean, txosnetan.
LESAKATximeleta.
b Igande gauean, Plaza Zaharrean.
LESAKADj Bull
bAsteartean, 23:00etan,
txosnetan.
LESAKATxamukos.
bAsteazken gauean,
Plaza Zaharrean.
VALTIERRALa Tribu Obembe.
bGaur, 22:00etan, Esperantza
parkean.
ZUGARRAMURDIHutsun Txalaparta.
bOstegunean, 18:00etan,
Zugarramurdiko kobazuloetan.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEA Sanferminak: Sustrai Colina, Xabat Illarregi, Maialen
Lujanbio eta Julio Soto.
bAstelehenean, 19:00etan,
Sarasate pasealekuan.
IRUÑEASanferminak. Bertsolariak
balkoitik balkoira: Onintza Enbeita,
Jon Maia eta Julio Soto.
bAsteartean, 13:30ean, La Unican.
ANTZERKIA
ERRONKARIMugMus Laborategia:
Esku Harriak: Oteizaren (H)aria.
bBihar, 20:00etan, frontoian.
IRUÑEALet’s Go Company:
The Hole Zero.
bGaurtik asteartera bitarte,
19:30ean eta 22:30ean;
asteazkenean eta ostegunean,
22:00etan, Gaiarre antzokian.
IRUÑEA Sanferminak. Maese
Villarejoren Txotxongiloak:
Gorgorito en el país de los ratones.
bBihar, 20:00etan, Askatasunaren
plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Maese
Villarejoren Txotxongiloak:
Gorgorito y Garrafito en la India.
b Igandean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Bagabigataldea: Esperantxi, itxaropenaren
lorea.
bAstelehenean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Bagabigataldea: Etxe sorginduaren
misterioa.
bAsteartean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Maese
Villarejoren Txotxongiloak:
Gorgorito contra los fantasmas.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Maese
Villarejoren Txotxongiloak:
Gorgorito contra los caníbales.
bOstegunean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
IRUÑEA Sanferminak. Maese
Villarejoren Txotxongiloak:
Gorgorito y Garrafito en la India.
b Igandean, 20:00etan,
Askatasunaren plazan.
DANTZA
IRUÑEASanferminak. Dantza
jaialdia: Amaiur, Ardantzeta,
Basakaitz, Duguna, Eluntze,
Harizti, Iruña Taldea, Larratz,
Mikelats, Muthiko, Oberena,
Ortzadar eta Txori Zuri taldeak.
bBihar, 13:30ean, Foruen plazan.
IRUÑEASanferminak: txistu eta
gaita dantzaldia.
bGaurtik ostegunera arte,
egunero, 21:00etan, Gazteluko
plazan.
LESAKATantirumairu dantza
taldea.
bBihar, 17:30ean hasita,
pilotalekuan.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Agenda
Gure proposamenab Iruñea
Zezenketarik gabeko sanferminakHerri sanferminek egitarauan txertatu dute zezenketen aurkako beren jarrera, eta hainbat egunez Arrats anti-
taurinoakeginen dituzte, O plazan. Igandean, hasteko, Iruñe Antitaurinoa taldeak antolatutako zezenketen
aurkako kalejirarekin bat eginen dute; 19:00etan hasiko da, Udaletxe plazan. Astelehenean, 18:00etan hasita,
Hutsun txalaparta taldea ariko da O plazako oholtza gainean. Asteartean, Penkoletas Sisters taldea izanen da
toki berean, 19:00etan; ostegunean, berriz, 3indarrok elektrotxaranga ariko da, 17:00etan hasita. NAFARROAKO HITZA
tzenik bakarrizketak egiten; gaiaserio hartzen, halere. Berez, nire-tzat, ez da gauza oso serio bat. Bai-na lehiaketetan eta jendaurreanaritzeko urratsa egin dut, eta eznuen uste hori eginen nuenikinoiz.Zerk bultzatu zaitu?
Lagun batek esan zidan, behin,dohaina dudala jendeari barreeginarazteko. Hori entzun etagero, urratsa egiteko nire grinakgora egin zuen, eta hasi nintzenantzerkigintza ikastaro bat egi-ten. Irakasleetako batek, hain jus-tu, bakarrizketak egiten zituen.Harekin hasi nintzen testuak lan-tzen. Hasieran beharra zena lodifo-
biaren aurkako aktibismo bila-
katu da?
Bai, bai. Nik uste dut umoreak bo-tere hori duela: kontzientziak as-tintzen ditu, modu pedagogikobatean. Jendeak ongi pasatzenduen bitartean jasotzen du me-
zua, eta, ondorioz, errazago bar-neratzen du. Bakarrizketak egineta gero, etorri izan zait jendeaesatera gogoeta eragin diedala.Beraz, zuzenean jabetu naiz umo-reak astintzeko duen gaitasunhorretaz. Ahaldundu nau horrek.Eta mugak ere baditu umoreak,
edo izan beharko lituzke?
Askotan hitz egiten da horri bu-ruz. Nik uste dut gakoetako bat
dela, lehenik eta behin, zeure bu-ruaz barre egitea. Abiapuntuahori denean, zaila da umoreakinor mintzea. Halere, ezin duguahaztu umorea egin daitekeelabehetik gora, eta, alderantziz,goitik behera ere bai. Behetik goraegiten denean, balio du zapal-kuntzen atzeko estereotipoak
apurtzeko; baina goitik beheraegiteak ekartzen du estereotipohoriek betikotzea. Umorea egitenduzunean, jendaurrean, oso argiizan behar duzu mina egin deza-keela. Ardura bat duzu, beraz.Lodifobiaz gain, arrazakeria,
drogak,... bertze hainbat gai ere
jorratu dituzu.
Bai. Baratxuriez ere aritu naiz!Botika gisa erabili zenuela kon-
tatzen duzu zure baka-
rrizketan, baginan in-
fekzioa izan zenuelako.
Bai. Eta benetako istoriobat da! [barrez] Baratxu-riak gaitasun antibioti-
koak dituela esaten dutenez...Amak entzun zuenean, ea egiaote zen galdetu zidan, eta baietzesan nion. Bakarrizketak egin etagero, jendea etorri izan zait istoriohori nola bukatu zen galdetzera.Eta nola bukatu zen?
Ginekologoarengana joan beharizan nuen! Baina ez zuen deus
aurkitu. Esan zidan baratxuri batsartzen nuen bakoitzean joan be-har banuen ginekologoarengana,hobe nuela berriz ez egin eta ba-ratxuri gehiago ez sartu [kar-kar-kar]. Eta ez dut berriz egin, egiaesan! Idatzi hau, mesedez, horrelajendeak jakinen du baratxuriarenistorioa nola bukatu zen.Gorputza jartzen duzu zure ba-
karrizketaren erdigunean. Espa-
rru politiko bat ere bada?
Nik ez dut modu horretan plante-atzen; ni bakarrik nago agerto-kian, eta ez dut inorekin eztabai-da egiten. Baina egia da gorputzaere badela esparru politiko bat.Nik ez dut esan nahi lodi egoteaonena dela; hori da, finean, pa-triarkatuak gorputz argalekinegiten duena: gorputz eredu horijartzen du besteen gainetik. Nikesan nahi dudana da gorputz guz-tiek balio dutela, eta nahi duzungorputza izan dezakezula. Edoahal duzuna, beti ez baita nahiizatea kontua. Nik beti nahi izandut argal izan, baina nire gorpu-tza den modukoa da.Loditasuna ez da gauza bera gi-
zonen eta emakumeen artean?
Ez. Gehiago zigortzen da emaku-meen kasuan. Loditasuna, neurribatean, modan dago. Gaztelaniazgordibuena hitza asmatu dute.Kontzeptu horrek ez ditu kon-tuan hartzen ehun kilo bainogehiagoko emakumeak. Ontzatjotzen den eredutik kanpo geldi-tzen dira. Hitz horrek bi multzo-tan bereizten ditu gorputzak: de-siragarri direnak eta ez direnak.Osasunaren auzia ere jarri nahi
izan duzu mahai gainean, gaixo-
tasunarekin lotzen baita, anitze-
tan, loditasuna.
Askotan aipatzen da loditasuna-ren eta osasunaren arteko ezta-baida, eta askotan esaten da ezdela osasuntsua lodi egotea. Nikuste dut sakon aztertu beharkogenukeela zein ikuspuntutatikheltzen diogun pertsona lodi ho-rrek duen gaixotasunari. Gaixodago lodi dagoelako? Edo lodiegoteagatik jasan dituen presioeketa irainek ekarri dute gaixotzea? Feminismotik ongi erantzun
zaio lodifobiari?
Nik ez dut feminismoaren babesfalta sentitu. Baina bai sentitu dut,feminismoan ere, gehienetan na-gusitzen den ikuspuntua delaemakume argalena. Nik patriar-katuaren beste aldea bizi izan dut,adibidez. Karrikan txistualdiaketa lerde-jarioen nazkantekeriakaguantatzen dituzte lodi ez dire-nek; nik, berriz, beti nahi izan dutgizonek karrikan guapa esatea,lodi esan beharrean. Baina femi-nismoa da nire pentsatzeko mo-dua moldatu duena.
«Kontzientziak astintzen dituumoreak, era pedagogikoan»
Maider Lazkano b Bakarrizketaria
Umorearen bidez ahaldundu da Lazkano; oholtza gainera eraman du lodifobiaren aurkako beremezua, eta aktibismorako tresna bilakatu du. EITBk antolatutako lehiaketako finalista izan da.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko uztailaren 5a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
Edurne Elizondo Iruñea
Sufritutako lodifobiari aurre egi-teko tresna bilakatu du umoreaMaider Lazkanok (Iruñea, 1988).Jendeari barre eginarazteko do-haina du, eta horrek eraman dubakarrizketak idaztera.Nola sartu zara monologoen
abenturan?
Niretzat, berezko urrats bat izanda, naturala. Nire izaera horrela-koa izan da beti, beti aritu naiztxantxak egiten. Egia esan, umo-rea neure burua babesteko tresnabat izan da beti. Umoreak aukeraeman dit irainak eta gisakoakbeste modu batera hartzeko, tera-pia moduko bat izan da, finean.Hunkitu egiten naiz hau esatendudan bitartean...Zure ezinegona dagoelako zure
umorearen oinarrian?
Bai. Aurrera egiteko, umorearenbeharra izan dut. Inoiz ez nuenpentsatu jendaurrean ariko nin-
«Egia esan, umorea neure burua babesteko tresnabat izan da beti; terapiamoduko bat izan da niretzat»