mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia...

24
APALETIK DOAN KANPAINA, LORRATZ SENDOKO HITZORDUA P ANDEMIA LATZ BATEN ASTINDUA GORPUTZEAN DUELA DAGO JENDARTEA, TENTUZ. UZTAILAREN 12KO HAUTESKUNDE KANPAINA EGOERAREN ATIPIKOTASUN HORRETARA MOLDATU DA, BAINA HITZORDUAREN GARRANTZIA BEGIETAN HARTUTA. > 10 Jon URBE | FOKU ZURRUMURRU PUZTUA: Marxetik gaurdaino kapitalismoaren bukaera iragarri dutenen zorigaitzaz > 4 DATORRENA Gu han geunden, eta ez da nostalgiarako arrazoirik IÑAKI SOTO > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko uztailaren 4a | XIV. urtea • 678. zenbakia 0,50 euro

Upload: others

Post on 11-Oct-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

APALETIK DOAN KANPAINA,LORRATZ SENDOKO HITZORDUA

PANDEMIA LATZ BATEN ASTINDUA GORPUTZEAN DUELA DAGO JENDARTEA, TENTUZ. UZTAILAREN

12KO HAUTESKUNDE KANPAINA EGOERAREN ATIPIKOTASUN HORRETARA MOLDATU DA, BAINAHITZORDUAREN GARRANTZIA BEGIETAN HARTUTA. > 10 Jon URBE | FOKU

ZURRUMURRU PUZTUA: Marxetikgaurdaino kapitalismoaren bukaerairagarri dutenen zorigaitzaz > 4

DATORRENA

Gu han geunden, eta ez danostalgiarako arrazoirik IÑAKI SOTO > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko uztailaren 4a | XIV. urtea • 678. zenbakia0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

Marxetik gaurdaino

kapitalismoaren bukaera iragarri

dutenen zorigaitzaz 04

Analisia: Intentsitate txikiko

kanpaina 10

Aztarna ekologikoa: Txosnetako

edalontziak 13

Mari Sandozek idatzitako «Zaldi

Zoro» biografia, Aitor Fresnedok

euskarara ekarria 18

Juantxo Egañaren behatxulotik 23

4

13

18

10

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Gu han geunden, eta ez da nostalgiarako arrazoirik08 Ula Iruretagoiena Busturia: Futurologia09 Mikel Zubimendi: Argi-itzaletan nabarmentzen dira munstro eta sorpresak 14 Alai Zubimendi15 Koldo Sagasti: Zolda telebistan 15 Oihane Larretxea de la Granja: Donostiaren arrautzak 16 Beñat Gaztelumendi: Kanpainak 17 Mirari Martiarena Iraola: Balantzeak30 Ana Elosegi Serna: Banakakotik kolektibora: lasai partekatzearen indarra

Page 3: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Rosa Zarra hil zutenean, gu han geunden.Hain geunden han, bizkarrean pilotakadabat eman zidatela, Rosa zegoen tokitik me-tro gutxira, distantzia laburrera egindakobeste tiro batekin. Bera bete-betean harra-patu zuen. Ni, urratu egin ninduen. 20 urte

neuzkan. Berak, 58. Bera hil zuten. 25 urte igaro dira etakontakizuna hain partziala izan ez dadin, kontatzen ja-rraitzea tokatzen da. Tentuz, ordea. Batzuek uste dutena-ren kontra, nostalgia ez baita etorkizuneko arma bat, ez-ta gutxiago ere. Kontuz, beti. Gure kideek eta arerioekbizi izan dituzten tragedien aurrean, honakoak atmosfe-ra irudikatzeko istoriotxoak besterik ez direlako.Kargatik ihesi, elkarte baten beheko solairuan bildu gi-

nen. Zauritutako beste bizpahiru pertsona zeuden han.Orduak eman genituen, kan-poan zer gertatzen zen ondojakin gabe. Pilotakadak etaoihuak entzuten ziren. Poli-ziak sartzen ahalegindu zi-ren, behin eta berriz. Beldu-rra pasa genuen, baina egunhaietan amorruak beste guz-tia estaltzen zuen. Hondarri-biko aireportuan egon gi-nen, Joxi eta Joxeanengorpuen harreran. Tolosaraez ginen heldu. Gau hartanAmarako soto batean ezku-tatuta geunden bezala, bezperan mendi baten magaleanluzaz ezkutatuta egon baikinen. Gure Polizia omen zenhartatik ihesi, basakeriatik ihesi, guztiz lortu gabe.Gure une hartako atmosfera EH Sukarra taldearen

abestiak biltzen zuen: «Kasko gorriak, gure aurka datoz,goazen aurre egitera denok. Nola daiteke, holako batek,beldurra ematea guztioi». Ez da letra soilik. Abiadura etaindarra ere halakoxeak ziren. Ez soilik gure artean. Parezpare geneuzkan “bakezaleak”, poliziak gure aurka zeto-zenean, pilotakadak metro bateko distantzian jaurtitzenzituztenean edo agureak lurrean kolpatzen zituztenean,txalo eta garrasi egiten zuten. «Nik ez!», esango du batenbatek. Ez dakit, baina bere ondokoak bai, diot nik.

Orain, hemen gaude, eta eskerrak. Besteen sufrikario-ak gurea ez zuela leunduko ikasi dugu bidean. Ez da gu-txi. Amorrua ez zaigu itzali, baina ez gaitu gidatzen da-goeneko. Saiatzen gara, sikiera. Haserre hori beraienganikusten dugu orain maiz. Urrutiago joan gabe, ez duteRosa Zarraren memoria aipatu nahi. Lotsagatik beharkoluke izan. Baina ez, harrokeriagatik da. Eta arrakero iza-teagatik, gertatu zena ezkutatzeak abantaila politikoaematen dielako. Horrexegatik, ez dute «inoren leziorikonartuko». Arduradun arduragabeak dira.Gu han geunden, eta hau kontatzen dugunean, ez zai-

tuztegu zuek hara eraman nahi, inondik inora. Ez dugugarai hura erromantizatu nahi. Aro haren gogorkeriaazaltzea zaila da, ordea. Edonola ere, ez dugu aitakeriazhitz egin nahi. Esan bezala, ez dugu nostalgia sustatu

nahi. Gu han geunden bezala, zuek, oraingo gazte eroak,hemen baitzaudete. Zuek egingo duzuena ezin baita ga-rai hartako eskalaz neurtu, garai hartako balioekin juz-gatu. Zuekin injustua litzateke, baita gurekin ere. Ahaldela, garai hartan gertatutakoa ezagutzeak gaur egunjustuagoak, sendoagoak, koherenteagoak, eraginkorra-goak izaten lagundu behar dizue.Eskalada horretan, urtebetean zenbait hauteskunde

izan ziren. Orduko atmosferaz ari bagara, gerora ilegali-zazio garaia ekarriko zuten aztarnak argiak ziren arren,ez genuen bozkatzea ez zalantzan ezta arriskuan ereikusten. Inozoak ginen. Eta apur bat nostalgikoak. Ezerrepikatu, arren, gure akatsak. •

{ datorrena }

Gu han geunden, eta ez danostalgiarako arrazoirik

Besteen sufrikarioak gurea ez zuelaleunduko ikasi dugu bidean. Ez da gutxi.Amorrua ez zaigu itzali, baina ez gaitugidatzen. Saiatzen gara, sikiera. Haserrehori beraiengan ikusten dugu orain

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

atzerria

negozioen munduko egunkariinportanteena dela, ez dela ar-gitalpen aurrerakoi bat. Mun-duko finantzen eta politikarenjokalari aberats eta indartsue-nek irakurtzen dutela. Hilabe-tero, aldizkari formatuan gehi-garri bat publikatzen du “Nolagastatu” izenburu lotsagabea-rekin, yate, luxuzko etxe, dia-mantezko ordulari eta mun-duko auto garestienekin.Baina apirileko larunbat harta-ko editorialean honakoa argi-taratu zuen:«Mahai gainean erreforma

erradikalak jarri beharko dira,azken lau hamarkadetako no-rabide politikoa alderantzika-tzeko. Gobernuek rol aktiboa-go bat onartu beharko duteekonomian. Zerbitzu publiko-ak pasibo baino inbertsio mo-duan ikusi, eta lan merkatuahain zalantzakorra, hain se-gurtasun gutxikoa ez izatekobideak aurkitu. Aberastasuna-ren birbanaketak agendanegon behar du berriz ere, eta,aberatsen eta zaharren pribile-gioek, eztabaidan. Duela gu-txira arte xelebretzat jotzen zi-ren politikak, errenta etaaberastasunaren gaineko zer-ga berriak edo bizitzeko gu-txieneko soldata bezalakoak,koktelaren osagai izan behar-ko dira». Ezohikoa, harrigarriabenetan. Amaieraren hasierahorren beste zantzu bat? Pentsatzea libre. Baietz pen-

tsa dezakegu, hala dela. Baina,agian, kapitalismoa hilzoriandagoela erakusten duten ebi-dentzia forentsikoak ditugulauste badugu, edo, kristauak Je-susen berpizkundearekin be-zala, haren gainbeheraren zainerabat sinetsita egon bagara,edo haren kolapsoa larritasunosoz aurreratzen ibilita bagau-de, bi aldiz pentsatu beharkodugu. Ze, agian, mundu zaharkapitalistaren heriotzaren le-

Modan da-go ideia,b e r r i zere. “Al-d a k e t ae s t ruk -

tural handia” behar da, erroti-kakoa. Azken urteetan bi aldizegon da modan, gainera.2008ko krisiaren ondoren etakoronabirusaren krisi ekono-mikoa gaiztotzera doan hone-tan. Ezker politikoaren aldarri-kapenik ausartenaren etorreramoduko bat da, profetek au-rreratutako agerraldia: histo-riaren gurpilak behingoagatikbiratu eta kapitalismoa azpianhartuko du, hiltzeraino. Baietz esango nuke, baita ko-

ronabirusaren krisi honetanere, aldaketa sakon eta azkarbaten beharra asko indartuden ideia dela, kapitalismoa-ren amaieraren aurreikuspe-nak ez direla oso aspaldianhain popularrak izan. Izan ere, kapitalismoaren-

tzat azken hamarkadak oso go-gorrak izaten ari dira. Finan-tzen eta burbuilen leherketaharen ondotik, jendeak begira-da askoz kritikoago batekinikusten du. Oraingo pande-miak bisio hori asko zabaldudu. Osasunaren alde aktibitateekonomikoa geratu eta milioi-ka langabe gehiago, hazkun-dea zeropetik, industria osoakdiru publikoaren arnasketa ar-tifizialean, bonuen erosketafrenetikoak, krisi handi-handibaterako osagaiak badaudeladirudi, bai. Zuzen-zuzen, erre-mediorik gabe, horra goazela.Kapitalismoaren amaierarenhasiera ote?Han eta hemen irakurtzen

denez, Depresio Handiarenkrisia gaindituko omen du da-torrenak, inoiz ezagutu ez du-gun eskala izango du. Aregehiago klima emergentziabetean egonik, tenperatura

Mikel Zubimendi Berastegi

ZURRUMURRU PUZTUA Marxetik gaurdaino kapitalismoarenbukaera iragarri dutenen zorigaitzaz

Barru-barrukoa dugu mundu ezberdin eta hobe batenimajinazioa. Kapitalismoari eskela asko jarri zaizkio, bereamaieraren profeta ugari izan dira. Baina porrot egin dute.Bizirauna du, moldagarria da, ez da erraz hiltzekoa. Halaere, seinaleen bila jarraitzen dugu, beldurrez edoesperantzaz, kapitalismoaren bukaeraren zantzuen bila.

Marxismoarengaurkotasunari buruzko

«The New Yorker»aldizkariko ale

monografikoaren azala. GAUR8

ANALISIA / b

globalak errekor denak hautsieta inoizko altuenak izango di-renean. Horretan ere, kapita-lismoaren amaieraren hasiera-ren beste seinale bat?

Pentsa, 2020ko apirilaren4an “Financial Times” egunka-riak datozen urteetan historia-lariek aipatuko duten editoria-la argitaratu zuen. Badakigu

Page 5: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 4 / 5

kuko izaten ari gara, eta, igual,egia ere bada mundu berriaurak puskatu eta jaiotzear de-la. Baina, halaber, pentsatu be-har da gerta litekeela munduberri hori, guztiz eta nabar-men, ezaguna izatea guretzat.

PROFEZIAREN ANATOMIA

Kapitalismoaren amaierarenprofeziak kapitalismoa bezainzaharrak dira. Karl Marx izanzen lehen profeta eta nola ger-tatuko den ere aurreratu zi-gun: barrutik lehertuta; inplo-sioaren teoriko handiena izanzen. Ze Marxek ez zuen soilikkapitalismoaren funtziona-mendua esplikatu, ideia batere aurkeztu zuen: kapitalis-moak barruan duela bereamaieraren hazia, kontraesa-nez josia dagoelako, eta, gaine-ra, bere sabeletik jaioko direlaehortziko dutenak: jende ma-sa bat, proletariotza. Ideiak,bere bi zangoekin (barne kon-traesanen fatalismoa, lege; etaehorzleen klasea, subjektu), bi-de luzea egin zuen.

Marxek eta XIX. mendekopentsalari politiko askok ososerio hartu zuten gizakionkontuetan bazirela lege zienti-fikoak. Eta, horretxegatik, ezzuten bakarrik gizartearenmugimendua deskribatzen,mugimendu hori aurreikuste-ko gai ziren. Oinarri horietaneraiki zituen Marxek kapitalis-moaren “gehiegizko ekoizpenaedo gainprodukzioa” eta “ira-bazi edo mozkinen tasa gutxi-tzeko joera” bezalako barne-kontraesan pisutsuak, sistemahaustura puntura eramangozutela iragarriz. Marx eta RosaLuxemburg izan dira kapita-lismoaren inplosiozko kolap-soaren profeta gorenak, bainahori ez da kapitalismoarenamaieraren aurreikuspen ba-karra izan. Eskola asko eta osoezberdinak daude.

Iraultza Industrialetik datorpentsalarien obsesioa, galde-ra-mailuaren danbatekoa:noiz bukatuko da kapitalis-moa? Nola? Bukatuko al da?Heriotza geldo eta mingarriaizango du? Inplosioak lehertu-ko du? Sobietar ereduak, edonahi bada, sozialismo erreal-erreal hark, izan zuen inplo-sioa bezalakoa? Ala, agian, so-bietar ereduaren inplosio harkalternatiba soziopolitikoa ken-du ziolako, sistema kapitalistaorain pipiak jota dago, barne-tik bere burua jaten, autofago-zitatzen ari al da?

Edo, agian, zergatik ez, bene-tan kapitalismoaren azken kri-si konpongaitz eta hilgarria-ren ikusle bagara, prozesuhori egiazki martxan badago,segidan etorriko dena, alterna-tiba bezala, agian ez da sozia-lismoa izango. Agian, interreg-no iraunkor bat etorriko da,

orekarik gabeko mundu siste-ma, denboran luzatuko denkaos eta entropia sozialeko arobeldurgarri bat.

LAU ESKOLA

Denbora guztien bukaera ira-gartzen zuten Bibliako profe-ten antzera, ezkerreko pentsa-lari eta “marxista-dadaista”exotiko askok berdin jokatudute kapitalismoaren existen-tziarekin. Hark, baina, berekritiko horiek guztiek ez beza-la, bizirik iraun du. Bi mendezkapitalismoaren amaieraetengabe iragartzen, nola mol-datzen den eta aurrera nolaegiten duen ikusteko. Zergatikez dute asmatu? Zergatik dirahain txarrak igartzen?

Oro har, txosten forentsikoekkapitalismoaren heriotzaren biarrazoi eman izan dituzte: bar-ne kontraesanek lehertuta hil-tzea, edo, behin muga pasaezin

Kapitalismoaren amaieraren hasieran gaudela diote, baina azken bi mendeetan berdina esan izan da. GAUR8

Iraultza Industrialetik dator pentsalarienobsesioa, galdera-mailuaren danbatekoa: noizbukatuko da kapitalismoa? Nola? Bukatuko alda? Heriotza geldo eta mingarria izango du?

Kapitalismoaren amaieraren profeziakkapitalismoa bezain zaharrak dira. Marx izanzen lehen profeta eta nola gertatuko den ereaurreratu zigun: barrutik lehertuta, inplosioz

Page 6: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

atzerria

batera iritsita, eraldatu beha-rrak eraginda hiltzea. Esan lite-ke, baina, bi horiek hipotesi ga-rrantzitsuenak diren arren, laueskola daudela.Aurrena, aipaturiko inplosio-aren eskola, kapitalismoa berekontraesanen biktima ikustenduena. Gero, ahitzearen teoriadago, modu batean ala besteanJohn Stuart Mill, Keynes eta en-parauek proposaturikoa. Haienustez, gehieneko oparotasunaemanda, aberastasuna meta-tzeko bultzada eta aberastasu-naren baliabide fisikoak, biakagortzen direnean, apurka-apurka kapitalismoa egoera

egonkor batera iritsiko da etaorduan galduko du bere inda-rra. Hirugarrenik, konbergen-tziaz gertatuko dela diotenakere badira, aurrerabide tekno-logikoak kapitalismoa eta so-zialismoa bateratu eta bereize-zin egingo dituela ustedutenak. Eta, azkenik, inboluziokultural batek azken kolpeaemango diola uste dutenak, es-kuinekoak eta ezkerrekoak,neurrigabeko aberastasun etakontsumoak kapitalismoarenoinarri kulturalak higatuta, be-re arrakastak birrinduta hilkodela, kontsumitzaileen deka-dentziak aurreztearen eta go-

gor lan egitearen lekua hartuduelako. Marcusek berak hedo-nismoaren sintomak kapitalis-moaren arrazionaltasunekikoaskapen gisa hartzen zituen.

KULTURA EZ DA SUPERESTRUKTURA

Kontuak kontu, kapitalismoakbere desagerpenaren profetadenei tirrit egin die, bizirikiraun du jarri dizkioten eskelaguztiak gorabehera. Eta, seguraski, ez da izan, askok uste du-ten bezala, ekonomikoki efi-zienteago delako edo merka-tuak berezko dituen bertuteeiesker, ez. Gure gizartearen egi-tura hierarkiko eta indibidua-listan sustraiak botatzen di-tuelako baizik. Pertsonarenmiseria eta demontreetara on-gi itsasten delako, kultura egi-ten badakielako.Zeren kapitalismoaren eror-keta aurreratzen digute, bainazer da kapitalismoa? Funtsean,gauza bi: antzinako giza jardue-ra eta berriagoa den sistema so-zioekonomikoa. Gizabanakoakekoizten eta salerosten, argi de-

Jarri dizkioten eskelaguztiak gorabehera, bizirik

iraun du kapitalismoak,bere iraunkortasun eta

moldakortasun handiarenerakusgarri.

GAUR8

finitutako jabetza eskubide etasoldatapeko lanean oinarrituri-ko sisteman. Eta bitasun hori bere bizirikirauteko indarraren iturri ba-litz? Kapitalismoa ez baita soi-lik hainbat pentsalari eta politi-karik amestutako teoriamultzoa. Giza ekintza eta bul-tzadekin ehundutako sarea da,antolatzeko printzipio dinami-ko bat da, sistematizatua dago-enean, efizientea izatera iritsdaitekeena. Sozialismoan ez be-zala, ez du estatuaren beharrik“gizaki berria” lanean jartzeko. Letrok sinatzen dituenak,baita euskaldun moduan ere,Marxen determinismo ekono-miko gordin hori mastekatueta irensteko arazoak ditu be-tidanik. Niretzat, gizarteakburdinaz jantzitako lege zien-tifikoen arabera funtzionatzenduelako ideiak badu mitotikzerbait. Eta horrek ez gintuzkeitsutu behar kapitalismoarenbizitza luzeraren arrazoi kul-turalak ez ikusteko. Kultura ezdelako superestruktura hutsa,dezente autonomoa eta sarri-tan inertziagatik gobernatzenden zerbait da. Egitura sozia-len itsasgarri oso potentea.Eta, hain zuzen, horregatikdaude kapitalismoa eta kapita-lismoak. Japonian, AEBetan etaNorvegian ekonomia kapitalis-tak dauzkate. Baina geografiaketa kulturak axola dute hemen,forma, kalitatea eta izaera ema-ten dizkiotelako kapitalismobakoitzari, determinismo eko-nomiko gordin horrek bezain-bat, edo, agian, gehiago.

KUTXATIK KANPO PENTSATU

Kapitalismoa munstro bat da,makina diaboliko bat, antago-nismoak eta behar faltsuaksortzen dituen sistema ustela.Erosten dut aldarria, bainaezin gaitezke horrekin konfor-ma. Sozialdemokraziak begien

Kapitalismoa munstro bat da, makinadiabolikoa, antagonismoak eta behar faltsuaksortzen dituen sistema ustela. Aldarri salgarriada, baina ez dago horrekin konformatzerik

Inboluzio kultural batek azken kolpea emangoomen dio kapitalismoari, arrakastak birrindutahilko omen da, kontsumitzaileen dekadentziaklan gogorraren lekua hartu duelako

Page 7: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 6 / 7

bistatik galdu du izaki sozialegiten gaituena. Ulertzen dutesan nahi dena eta ados egonnaiteke. Baina kontua ez dahori, aldarrikapenarekin ez daaski. Zoritxarrez, Euskal Herri-ko Twitter esferaren burbuilatxikian ikusgarri egiten damarxista-dadaista batzuen na-barmendu nahia, harrozko ja-rrita, “klase” hitza aho bete eta“sozialdemokrata” hitza irain.Horrela, %100 marxista, ko-munista total, bertan goxo etamugitu gabe egonda ez da as-korik aurreratzen. Jakina be-har dela marxismoa, baina ho-rrela erabilita ez . EuskalHerrian marxismo ona behardugu, serioa, kritikoa, bere or-topedien jabe eta kutxatikkanpo pentsatzeko gai izangodena. Eta kapitalismoarenerrotikako gainbeheraren pro-fezia sinistea edo ez libre, bar-neratu beharko da ere beredesberdinkeria eta injustiziaoro gainditzeko bidean egitendiren urrats guztiak, txikiak izanda ere, inportanteak dire-la, eta, emaitza oro, lorpenak. Profetak eta profeziak hor

daude, baina errealitatea ten-korra da eta zaplazteko latzakematen ditu. Ez dakigu nolaeta zergatik, baina bai hartudituen shock eta kolpe guztiakhartuta ere, krisitik krisira sal-toka, kapitalismoak bizirik se-gitzen duela, gurekin beti. Etahorren ebidentzia forensikoakere begien bistakoak dira:egun, antikapitalismoa ahul-duta dago eta neoliberalismo-ak sozialdemokrazia azpiratudu. Merkatuak gure bizitzareneremu ia denak jan ditu, de-nak dauka prezioa. Hala ere, profetek berdinean

segitzen dute: «Kapitalismoabukatuko da! Eta batzuek ustebaino azkarrago gertatukoda!». Azkarrago? Modan dago-en Ursula K. Le Guinen hitz

batzuk bolo-bolo dabiltza ez-kerraren munduan: «Kapita-lismoan bizi gara. Bere botere-ak saihetsezina dirudi ,halabeharrezkoa. Berdin gerta-tu zen erregeen eskubide jain-kotiarrarekin». Ados, bainaerregeen eskubide jainkotia-rrarekin bukatzeko milurtekobat behar izan zen, pentsa!

OKER EGOTEA EZ DA OKERRENA

Porrot egin eta errealitatearenazterketa pasatu ez duten ira-garpen fatalista horiek guz-tiek, baina, kapitalismoareniraunkortasuna eta moldaga-rritasuna ulertzen lagundudiezaguketen gakoak eskain-tzen dizkigute. Millennialmar-xistentzat ohartarazpen batere badira. Egia batzuen beha-rrean den ezker naif horren-tzat irakaspen bat, marxista-dadaista eta fundamentalistaguztientzat erronka intelek-

tuala, ganbara mentala airez-tatzeko gonbita. Inor ez dago eserita, kapita-

lismoaren bukaera noiz etorri-ko zain. Sinpatia diot pragma-tismoari. Onar dezaket eta ziuregon naiteke kapitalismoak Lu-rraren biosferarekin bukatukoduela, baina onartzen dut eredagoen arriskua: Lurraren bizi-raupenerako, Planetaren salba-ziorako kapitalismoaren herio-tzan jartzea esperantza denak.

Kapitalismoaren gainbeheradenbora kontua dela esaten du-tenak ulertzen ditut, baita bereamaiera azkar batean iritsiko ezdela aitortzen dutenak ere. Pro-feziak otzan-otzan onartu behardirela, baina, ez nago ziur.Nahiago nuke aurrez aurredauzkagun perspektiben ingu-ruan oker egotea, kapitalismoa-ren amaieran fede gutxi dute-nek egindako aurreikuspenakerratuta egotea. Baina, bitarte-an, kapitalismoa ahalik eta az-karren amaitu behar dela usteduten guztiek, uste hori ahaliketa argien esplikatu behar dute,eta, jakina, helburu hori lortze-ko ahal duten guztia egin. Aben-tura intelektualek etorkizunaatzeratu edo saihestu dezakete;abentura politikoek, aldiz, ez.Beraz, ez ahaztu oker egoteabaino gauza askoz okerragoakbadaudela. Eta eutsi goiari, huraez baita eroriko-eta.

Alemaniako Trier hirianikusgai jarritako metro

bateko Marxen bostehunestatuetako batzuk.

GAUR8

Porrot egin duten profeziak kapitalismoaulertzeko gako dira, baita ohartarazpenak ere «millennial» marxistentzat eta irakaspenakegia beharrean den ezker naif horrentzat

Twitterreko marxista-dadaistak baino, Euskal Herrian marxismo ona behar da, serioa, kritikoa, bere ortopedien jabe egin etakutxatik kanpo pentsatzeko gai izango dena

Page 8: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ ge

ltok

iak

/ h

arre

man

ak

Etorkizunaren gose gara.Pandemiak denborarenlerroa eztandarazi dunonbait, zeozer puskatudu, eta etortzeko dagoe-nak ez du iraganekoare-

kin antzekotasunik izango. Edo bai,baina ez gaude ziur. Datorren anor-malitateak nolako forma izangoduen, jakin-min handia sortzen duengaldera da egunotan. Ez omen da bro-ma ziurtasun faltak gure psikean era-gin dezakeena, eta psike askok gabe-zia horrekin okerrago funtzionatzendute. Antsietatea sortzen du. Zereneta distopia bat kolektiboki bizi iza-nak denboraren pertzepzioan eraginaizan du, ez gara fio etor litekeenare-kin. Eta ezjakintasunaren atea behinzabalduz gero, etorkizun posibleak as-ko dira. Irudikagarriak eta irudikaezi-nak. Milioika daude, zenbatu ezinak.Zer etorriko den ez jakiteak ezintasu-

na sortzen du, antza, ekonomian. Ho-ri diote ekonomialariek, birusa bezainkaltegarria dela ziurgabetasuna gurebizitzak eraikitzeko garaian. Hitzpotolo hori, “ziurgabetasuna”, jadaetsai bilakatu duguna. Egon. Edo na-hasten ari al gara etorkizuna eta es-pektatiba? Izan ere, espekulazioak(ekonomiaren esplotazio bideak) as-ko du bigarrenetik. Gerrateetan, arerioaren mugimen-

duari aurre hartzea funtsezkoa dapartida irabazteko. Etorkizuna nola-koa izango den asmatzen duenaizango da garailea, eta, horregatik,jakintzaren helburuetako bat horre-tara enfokatuta dago: futurologiaegitera. Bihar datorrenaren ezagu-tza, aukera-marko gisa irudika deza-kegu, edo gerturapen probabilistikogisa. Etorkizuna inguratu besterikezin dugu egin, ziurgabetasun prin-tzipioak dioskun bezala. Etorkizuna

asmatzen, ezjakintasunarenmarra zeharkatzen ari garelabadakigu. Etor daitekeenarenirudikapen ariketan, beldureta desioen karga nahasirikaurkitzea ez da zaila izango,orainetik guztiz askatzea zailaden bezala. Etorkizunak orai-netik arnasten duelako, daki-gunarekin etorkizunaren po-s ib i l i tateez hitz eg i tea ,orainaren fikzionatze bat bes-terik ez da. Ezin ukatu poten-tzialitate handiko ariketak di-rela fabulatze horiek orainaaldatzeko, baina baita oraine-tik egin daitekeena indarga-betzeko ere –iragarpen apoka-liptikoen kasuan–.

Futurologiaz asko dakigu ar-kitekto zein hirigileok. Berta-koen bizimodua eta bizi bal-dintzak aurrez irudikatzenditugu bizitzok eutsiko dituz-ten espazioei forma emate-

ko. Horregatik eraikin edo hiri zatibaten arrakasta, denborak –etorkizu-nak– zehazten du. Aurreikuspenetanoinarrituriko gaurko arkitekturak,ikasi beharko du datorkigun etorki-zuna ez dela irudikagarria, edo auke-ra hori ere aintzat hartu beharko du,bizitzak sostengatzeko baliogarri iza-ten jarraitzeko bederen. Etorkizuna-rekiko kontrol eremua ahuldu be-harko du. Izan ere , z iurtzat jodezakegun gauza bakarra da futuro-logiatik at gelditzen diren egoera as-kori aurre egiteko prestatu beharkogarela, lehenik eta behin, klima alda-keta. Hiria eta eraikinak aukera-mar-ko bezala pentsatzen ikasi beharkobagenu, agian posible litzateke era-biltzeko aukera ezberdinak ematendituzten kaleak, eraldagarriak direneraikin publikoak, moldakorrak direnetxeak sortzea. Orainak eta etorkizu-nak eskua eman diezaioten elkarri. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Futurologia

Ula Iruretagoiena Busturia - @ulissima5Arkitektoa

Page 9: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Erraza da pandemia betean botoa emateahil ala bizikoa dela esatea; zaila, oso zaila,ulertzea. Erraza da esatea jokoan asko da-goela, baina zaila, oso zaila, jokalari izatea.Ezustea eta ezjakina jaun diren lurraldean,

fedezko ekintzak lehendakari. Ez dugula ia ezer ezulertzen ulertzea gogorra baita, gure existentzia peri-ferikoa eta oso hauskorra dela barneratzea. Joan diraziurtasunak, agur. Arrakalatu zaizkigu mugiezinak zi-rela uste genuen lehentasunak, kontraesan printzipaleta bigarren mailakoak, ez gara lehengoak, ja ez garajoan eta bertan gozokoak, orain besteen biriketan bizigara, eta besteak, gure biriketan. Gaur bederatzi, pandemia betean, botoa ematera

deituak gaude. Inoiz ezagutu ez diren hauteskunde ati-piko, ezohiko, eta, era bere-an, arrunkeriaz beterikoe-netan. Ilun dago denean etaez da argirik ikusten. Urku-llu non-stop dagoen telebis-ta publikotik sorpresarik ezdela aurreikusten esaten di-gute, ez dela larritzekoa, ezdela hainbesterainokoa,ezagun egingo zaigulaemaitzek utziko duten pa-norama. Gordin-gordin esa-ten digute gainera, dena lotua dagoela, dena determi-natua dela, normal-normal joango dela dena… «etaeman botoa PNVri!»Hori esaten ari direnek ere ez dute hori sinisten. Bai

baitakite maiuskulazko “x” bat dagoela ekuazioan, ar-nasa estutzen digun korapilo estu bat bezala, azkenemaitza jakitea ezinezko egiten duena. Eta ez naiz arihalako alderdiak hainbat legebiltzarkide aterako ditue-la edo honek gora eta besteak behera egingo duela. Al-derdien emaitzak dira horiek, ez azken emaitza. Ez da-go jakiterik zer etorriko den, datorrenak gure alde edokontra egingo duen, argi-itzalen aroan sartuta gaude-lako eta argi-itzaletan nabarmentzen direlako munstroeta iraultzak. Ez dago esaterik; usaindu daiteke aldake-ta datorrela, handia, sakona, eta harekin engaiatu be-

harra dago, nahitaez. Egokitu eta asmatu, existitzen ezdiren soluzio eta jokaldiak egiten asmatu, hartu behardiren erabaki eta egin behar diren ekintzetan, asmatu.Maskararen politika, distantziazko kanpaina… dena

da oso arraroa. Ondo edo gaizki egoteak ez du askoaxola, dagoena dago eta dagoenarekin egin behar da.Hauteskunde batzuetarako baino pausatzeko garaiaote zen orain ez da eztabaidatu behar. Egoera berrie-tan, normala ere badenez, denak daude, denak gaude,apur bat ortopediko, haratago ikusi eta urrutiago pen-tsatzeko beharrean. Baina ez da erraza. Saturazio han-dia dago, birusaren informazioarena, Jaurlaritzarenpropaganda obszenoarena, eta airea behar dugu, bestefreskura bat, barrukoak kanporatzeko, gogo-mirak etahorizonteak zabaltzeko. Eta zaila da, izango ez da ba!

Ez dago esaterik zalantza-dantza honetan EH Bilduksegurtasun denak ekarriko dizkigula. Baina gauza askoemango dizkigula, horretan ez dut zalantzarik. Jendea-rekin zintzo, jendearekin beti, segurtasun hori badugu,jende ona, saiatua eta ondratua dela. Eta uste dut sor-presa ekarriko digula, zailtasun guztien erdian, bene-tan serio, ohiko jendetik oso urrun ailegatuta dabilela-ko. Argi-itzaletan ere nabarmentzen direlakosorpresak. Gustura emango diot botoa EH Bilduri, gus-tura eramango dut nire jendea botatzera, gustura, etauste baino errazago, animatu ditut zalantzati zeudenbi minkide bozkatzera. Asko egongo da jokoan agian, baina joko asko dagoe-

la partida ero honetan, hori ziur, eta Maddalen kapi-tain, oso ekipo lehiakorra dago. Erne! •

{ asteari zeharka begira }

Argi-itzaletan nabarmentzendira munstro eta sorpresak

Arrakalatu dira lehentasun, kontraesanprintzipal eta bigarren mailakoak, ez garalehengoak, besteen biriketan bizi garaorain, eta besteak, gure biriketan

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi Berastegi

Page 10: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

herria

Kanpaina ageri zai-gu buzoietan, al-bistegietan, saresozialetan, parete-tan. Inoiz bainoapalago akaso?

Intentsitate txikiko kanpai-na dirudi, herrietan propiohauteskundeetarako jarritakoiragarki panelak ez dira guztizbetetzen, mitinetan neurtuakdaude distantziak eta kopu-ruak, orokorrean alderdigehienek –salbuespenak badi-ra– ez dute zalapartarako al-darterik agertu. Pandemia latzbaten itzala sumatzen da. Bai-

na horrek ez du esan nahi me-zuak, koloreak eta formakneurtuak ez daudenik. Botoaeskatzea arte bat den neurrianeta intentzio bat duenez, ertzguztiak daude pentsatuak.

Borja Goitia pasaitarrak ibil-bide luzea marraztu du disei-nuaren munduan. “Egin”egunkarian hasi zen. Gerora,Elkar argitaletxeko arte zuzen-daria izan da, eta egun ElkarSareko diseinu arduraduna da.Diseinu grafikoko irakasle la-netan ere aritu da, hamaika to-kitan argitaratu ditu bere la-nak eta sari garrantzitsuaklortu ditu. Hauteskunde kan-painako mezuak, argazkiak, ti-pografiak, argazkiak, koloreak,formak... lupaz begiratzen di-tuzten horietakoa da. Begiradiezaiogun kanpainari berebegietatik.

«Lehen begiratu orokorre-an, intentsitate txikiko kan-

paina dela esango nuke. Kan-paina atipikoa da. Kalean ezdauka presentzia handirik etasareetan ere, neurtua. Pentsa,niri kostatu egin zait AlderdiPopularraren kartelak topa-tzea. Irudipena daukat kan-paina sordinarekin ematen aridela. Mitinak ere baldintzatu-ta daude eta horrek eraginadauka, noski».

Kaleetan kanpainak ez dau-ka presentzia handirik. Aka-so, beste joko-zelai batzuetanjokatzen ari delako? Goitia-ren iritziz, «kalean kanpai-nak duen presentzia txikia ez

dut uste estrategia aldaketabaten ondorio denik. Ez dutuste medio digitaletan askozpresentzia handiagoa duenik.Orokorrean intentsitate txi-kiko kanpaina izaten ari da,seguruen, egoerak hala eska-tuta».

Diseinatzailearen iritziz,kanpaina ez da euskarrietanpentsatzen; «sormena sorme-na da, ideia on bat ona da edo-zein euskarritarako. Gero, nos-ki , ideia horrek garapenpropioa izango du euskarria-ren arabera. Parte teknikoa dahori».

Baina ideia hori non eta nolasaldu garrantzitsua da; aregehiago, paretak baino pantai-lak ikusten dituzten belaunal-di berrietara iritsi nahi izanezgero. «Belaunaldi gazteek aka-so ez dituzte paretak ikusten,baina uste dut telebista pare-tak baino gutxiago ikusten du-tela oraindik. Aldiz, telefonokopantailari lotuta bizi dira eten-gabe, sare sozialetan bizi dira.Hori oso presente daukatehauteskundeetan estrategiakdiseinatzen dituzten komuni-kazio buru guztiek. Kanpainak360 gradutan pentsatu behar

dira, euskarri desberdin asko-tan, batetik ez bada bestetikiristeko jendarteko estratuguztietara. Kanpaina leihoguztietatik sartzea da helburunagusia, ahalik eta jendegehienarengana iristeko. Egu-nean zehar hainbat input jaso-tzen ditugu, hainbat mezuiristen zaizkigu toki batetikedo bestetik. Gure estratu so-zialaren arabera, gehiago tokibatetik eta gutxiago, bestetik.Horregatik kanpainak 360 gra-du izan behar ditu, leiho guz-tiak kontrolatu, batak bestea-ren oihartzunik gabe ezduelako balio. Giro bat sortubehar da. Sare sozialek kalerikgabe ez dute balio eta alderan-tziz. Baina, berriz diot, oina-rrian ideia on bat izatea da ga-koa».

Alderdiak behartuta daudetoki guztietan egotera eta ba-koitzeko arauen eta hizkuntza-

Hauteskunde kanpainasedukzio jolas bat da.Alderdien mezuek ertzguztiak dituzte neurtuak,kolorez eta formaz esan nahidutenera ahalik gehienhurreratzeko. Lehendikxarmatuak dituztenei eusteaeta berriak limurtzea, horixehelburua

Intentsitate txikiko kanpaina{ analisia } Amagoia Mujika Telleria

hutsa

hutsa

Page 11: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 10 / 11

ren arabera aritzera. «Kalean,telebistan edo sare sozialetanmugitzeko arauak desberdi-nak dira eta garrantzitsua dahoriek denak ondo kontrola-tzen dituzten kanpaina ahol-kulariak izatea». Goitiak garbi dauka, hau-

teskundeak «sedukzio jolas»bat dira eta horretara begiraprestatzen dira kanpainak,«herritarrak erakartzea, se-duzitzea, da beti helburunagusia». Sedukzio jolas horretan, al-

derdi bakoitzak bere hauta-gaia ahalik ondoen saldunahi du. «Atentzioa ematendu bi alderdi nagusiek, EAJketa EH Bilduk, beren hauta-gaiaren logo bat sortu dutela;Urkulluren U hizkiarekin etaMaddalenen M hizkiarekin.Egia da, hala ere, desberdinakdirela. Urkullurenak sendota-suna iradokitzen du, zurru-

nagoa da, eta Maddalenenaaskoz dinamikoagoa da, mal-guagoa. Baina Maddalenenaazpimarratuta dago eta ho-rrek nortasuna adieraztendu», esan du Goitiak.EAJren kanpainari begira,

lehen begiratuan «Urkullumarka sortu eta hori saldunahi dute», dio Goitiak. «Hiz-kuntza grafikoari erreparatu-ta, oso ondo landuta dago.Aurreko kanpainekin konpa-ratuta, oraingoa askoz zuria-goa da, arinagoa. Betiko kolo-re korporatiboak erabiltzenditu, baina modu apalagoan.Deigarria da. Edozein enpre-sak egingo lukeen ariketa be-ra egin dute: logo batetikabiatu eta irudi korporatiboasortu dute. Kanpaina erakar-garria egitea lortu dute». Karteletan Urkullu mugi-

menduan ageri da. «Bistakoada Urkullu dinamiko bat sal-

tzen saiatzen direla. Argazki-lariaren lana goraipatu beharda, Urkullu mugimenduanjasotzea lortu duelako. Halaere, ez gaudenez ohituta, ka-rikaturara gerturatzeko arris-kua ere hor dago».EAJren hautagaiaren atzeko

partean jende gaztea ageri dakarteletan. «Fondorik gabekoargazkia silueta eginda eta,atzean, gazteak, lidergoarenideia nabarmentzeko. Ez daadinekorik agertzen. Pentsa-tzekoa da EAJk hautesle hel-duagoen talde hori irabazi-tzat jotzen duela». «Zutik», euskaraz, «Saldre-

mos», gazteleraz. Euskaratikgaztelerara ez dira parekoitzulpenak agertzen norma-lean, asimetria bilatzen da.PSEren kasuan ere, «Solucio-nes» gazteleraz, «Erantzu-nak», euskaraz. «Gizarte ele-bidun batean erabateko

itzulpen literalek ez dute to-kirik. Nik uste dut gazteleraz-ko eta euskarazko leloek osa-garriak izan behar dutela,elkar aberastu behar dutela.Gustatuko litzaidake lelo na-gusiak euskaraz pentsatuakizatea, baina beti ez da horre-la gertatzen. Hala ere, segi-tuan igartzen da ideia nagu-sia zein hizkuntzatanpentsatua izan den. Esatera-ko, EH Bilduren kanpainaeuskaratik egina dago. Bainahauteskundeetan mezuakzuzenak eta garbiak direnneurrian, erraz ulertzeko mo-dukoak izaten dira, herritarelebidunak izan edo ez».

IRIARTEREN LEHEN PLANOA

EH Bilduren kanpainan, Mad-dalen Iriarteren aldeko apus-tu garbia. «Kanpainaren iru-di nagusia den Iriarterenlehen plano hori sekulakoa

da. Ez dakit zein den argazki-laria, baina argazki ona da,edozein modako aldizkari-ren portada izateko modu-koa. Zerumugara begira be-zala dago, aurrera begira,etorkizunera. Mezua garbiada. Esanguratsua da, alderdinagusietako hautagaiak ho-rrela ageri dira kanpainakokarteletan. Elkarrekin Pode-moseko Miren Gorrotxategida kamerari zuzenean begi-ratzen dion bakarra», azaldudu Goitiak. EH Bilduren kanpainare-

kin segituz, «tipografiarenerabilera dotorea, dena osogarbia, zuria, pausatua, ka-rrankarik gabea eta irudikorporatibo indartsua. Kan-paina ausarta eta oso ondolandua dela esango nuke.Mezuak aparte utzita, EAJ-ren eta EH Bilduren kanpai-nen artean badaude parale-

Diseinuan etakomunikazioan aditua den

Borja Goitiaren begietatikerrepasatu ditugu

kanpainaren formak etakoloreak.

Jon URBE | FOKU

hutsa

hutsahutsa

Page 12: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

lismoak hizkuntza grafiko-ari dagokionez», gaineratudu.

EH Bilduren eta Elkarre-kin Podemos-IUren leloek«prest» hitza partekatzendute. «Egiteko prest» dagoEH Bildu, eta «Gobernatze-ko prest», Elkarrekin Pode-mos-IU.

«Kanpainetan arauaknahiko garbiak dira; mezuzuzenak, garbiak, bi hiz-kuntzetan ulertzeko samu-rrak... finean, produktu batsaltzeaz ari gara, ezin zaralokatz handietan sartu, etamuga horiekin guztiekingeratzen zaizun lursaila ezda hain zabala. Ez naiz ha-rritu kointzidentzia horre-kin eta ez zait drama batiruditzen. Hala ere, irudi-tzen zait EH Bilduk euska-ratik euskarara pentsatuduela leloa eta Elkarrekin

Podemosek, seguruen, gaz-telaniatik euskarara, ‘Pode-mos gobernar’ horrek hitz-jokoa duelako. Baina, tira,kointzidentzia horiek ger-tatzea ez da hain arraroa».

PSEREN ARGIAK ETA ITZALAK

PSEren kanpainari begira,ezustekoa hartu du BorjaGoitiak. «Orain arte kanpai-netan oso kontuan hartze-ko diseinua eta grafika era-bili izan ditu, oso ondomenderatu duen alorraizan da. Aurtengo kanpai-nak baditu bere argiak, bai-na baita itzalak ere. Oroko-rrean maila jaitsi duelaesango nuke».

PSEren kolore korporati-boa, gorria, da nagusi etalehenago egin izan duenbezala, ikonoak erabili ditu.«Aurrera azkar egiteko au-kera iradokitzen duten gezi

bikoitzak ondo erabili ditu.Sare sozialei erreferentziaegiten dieten ikonoak ereondo. Horretan txukun.Oso ikonozaleak dira etaondo menderatzen dutealor hori. Baina Idoia Men-diaren argazki kontrapika-tuarekin –azpitik hartuta-koa–, uste dut ez dutelaasmatu. Kontrapikatuakoso heroikoak dira eta gauregun ez dut uste heroiakbehar ditugunik. Kasu ho-netan ere infinitura begiradago Mendia eta zerua dau-ka atzealdean. Klasiko sa-marra da. Urkulluren an-tzera, gazteak ditu atzean.Lidergoa adierazi nahi du.Baina nabarmenegia da, ka-sik nagusikeria iradokitzendu. Ez dut uste asmatu du-tenik. Ikusi ditut PSErenkanpaina hobeak», esan di-gu Goitiak.

GOGORTASUNA IRADOKITZEN DU

Elkarrekin Podemos-IUrenkasuan, Miren Gorrotxategida hautagai guztien arteankamerari zuzenean begira-tzen dion bakarra. «Bi ar-gazki nagusi desberdin era-bili dituzte; bata leunagoaeta, bestea, gogorragoa.Arreta ematen du hain gra-fika ezaguna eskaini dienmorea utzi eta beltzaren al-de egin dutela. Aipatu ar-gazki gogor horretan, bel-tzaren gainean ageri dahautagaia. Beltza oso indar-tsua da, baina haserreaadierazten du. Argazkiakkonnotazio gogorrak ditu:Miren Gorrotxategi zuze-nean kamerari begira agerida eta kopeta nahiko iluna-rekin. Tipografiari dagokio-nez, nahiko lehorra eta hitzlarriz bakarrik. Horrek ga-rrasia adierazten du hiz-

kuntza grafikoan. Elkarre-kin Podemos-IUren kartelhoriek haserrea iradokitzendute. Akaso hori da helbu-rua eta zilegi da. Egokiaizan daiteke bere merkatu-hobiarentzat, baina hautes-kundeak diren sedukzio jo-las horretarako gogorregiagerta daiteke mezua», iritzidio adituak.

Elementuen ordenarierreparatuta ere bada zernabarmendua. «Normaleanmezu bat komunikatzera-koan lehen tokian leloa jar-tzen da, bigarren tokiannork esaten duen mezu ho-ri eta, azkenik, etxea, alder-dia. Elkarrekin Podemos-IUkoak etxetik hasi dira,

gero leloa jarri dute eta, az-kenik, hautagaia. Arraroada ordena hori».

Car los I turgaiz buruduen PP-Cs koalizioari da-gokionez, presentzia osourria dauka kanpainan.«Kostatu egin zait kartelaktopatzea», esan du Goi-tiak. «Sormen aldetik es-kasa da. Nola hala kon-pondu dute b i s ig lenarteko batura, ez baitzenlantegi erraza biak batueta norbere nortasunamantentzea. Tipografiazurruna eta berriro ere le-tra larria, garrasia. Hauta-gaiaren argazkia zelebresamarra da, ez dago kame-rari begira, zeharka baizik.Eta eskuarekin ezkerre-rantz seinalatzen du. Ho-rrek, diseinuaren hizkun-tzan , atzeraka egi teaadierazi nahi du».

herria

hutsa

hutsahutsa

hutsa

Pandemiak markatutako hauteskunde kanpaina irudi bereziak uzten ari da. Lerroon gainekoa, Basaurin EAJren ekitaldi batean jasoa. Aritz LOIOLA | FOKU

Page 13: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 12 / 13

Azken urteo-

tan ohikoa

egin da Eus-

kal Herriko

jai eta ekital-

dietako txos-

netan edalontzi berrerabilga-

rriak aurkitzea. Denok gordetzen

ditugu etxean gure gustukoe-

nak, eta harrotasunez ateratzen

dugu gure herriaren irudiaz

apaindutakoa ondoko jaietara

joatean.

Nahiko argi daukagu eredu

hori ingurumenerako onuraga-

rria dela (edo ez hain kaltega-

rria, behintzat). Alde batetik,

erabilera bakarreko plastikoa

kontsumitzea saihesten dugu.

Bestetik, txosna gunean sortuta-

ko hondakinak murriztea ahal-

bidetzen da.

Printzipioz zuzen gaude, bai-

na imajinatu hurrengo egoera

hau: txosnara bidean, edalon-

tzia ahaztu duzula konturatzen

zara. Lauzpabost trago hartuko

dituzu txosnan, printzipioz, eta

hainbeste edalontzi dituzu su-

kaldeko apalean, segur aski ero-

sitako ale berria bota egingo du-

zula etxera bueltan.

Ingurumen aldetik, ikus deza-

gun zein den aukerarik egokie-

na parranda arrangurarik gabe

egin ahal izateko.

Suposa ditzagun 40 cl-ko bi

edalontzi:

Berrerabilgarria: 34 gramo po-

lipropileno (PP) eta 3 gramo tin-

ta apaingarri. Erabilera bakoi-

tzaren ostean, 200 ml ur

edangarri kontsumitzen dira

edalontzi horiek garbitzeko.

Erabilera bakarrekoa: 4 gramo

poliestireno (PS) eta 1 gramo

tinta.

Bi edalontziek 100 kilometro

egiten dituzte furgonetan fabri-

katik txosnara, eta ez da kon-

tuan hartzen garraioan horiek

biltzeko erabilitako kartoizko

kaxa. Bizi zikloaren amaieran

errefus gisa kudeatzen direla su-

posatzen da (gehienetan, feste-

tan jasotako hondakinak hain

daude nahastuta, ezin baitira

birziklatzera bidali).

Ikus ditzagun emaitzak.

KARBONO AZTARNA

Karbono aztarnak produktuaren

bizi ziklo osoan atmosferara

isuritako karbono dioxido kilo-

gramo baliokideak neurtzen di-

tu, lehengaien erauzketan,

ekoizpenean, garraioan, erabile-

ra fasean eta hondakinaren ku-

deaketan isuritakoak, alegia.

UR AZTARNA

Ur aztarnak produktuaren bizi

ziklo osoan kontsumitutako

ur geza neurtzen du, karbono

aztarnaren kasuan bezala, le-

hengaien erauzketan, ekoizpe-

nean, garraioan, erabilera fa-

sean e ta hondakinaren

Erabilitako datu eta metodologiakBi edalontzien ezaugarriak: neurketa zuzena.

Karbono aztarna: IPCC 2013 GWP 100a.

Ur aztarna: Hoekstra et. al. 2012 (Water Scarcity).

Txosnetako edalontziak:erabili eta botatzekoak edoberrerabilgarriak. Zeintzukdira jasangarriagoak?

Guztira (g CO2 bal.)

Ekoizpena Garraioa Garbiketa ura

Hondakinaren kudeaketa

%0,1

-

Berrerabilgarria

Erabilera bakarrekoa

(*) Opel Astra autoak km batean isuritako CO2-aren antzekoa.

151*

23

%4,9

%4

%15

%2

%80

%94

> KARBONO AZTARNA. BIZI-ZIKLOKO FASE BAKOITZAREN EKARPENA

Guztira(ur bal.)

Ekoizpena Garraioa Garbiketa ura

Hondakinaren kudeaketa

%5

-

Berrerabilgarria

Erabilera bakarrekoa

2,21 L

0,8 L

%1

%0,4

%1

%0

%93

%99,6

> UR AZTARNA. BIZI ZIKLOKO FASE BAKOITZAREN EKARPENA (%)

Gero eta argiago daukagu «erabili eta bota» irizpidean oinarritutako kontsumo ereduaez dela jasangarria. Hala ere, edalontzi berrerabilgarrien ekoizpen prozesuak erabilerabakarrekoenak baino ingurumen aztarna handiagoa dauka, sendoagoak izan behardirelako. Horregatik, interesgarria da bakoitza zein egoeratan den hobea aztertzea.

kudeaketan kontsumitutakoa,

hain zuzen ere.

ONDORIOAK

Ekoizpen prozesuan erabilitako

plastiko mota eta kantitatearen

ondorioz, edalontzi berrerabilga-

rrietako ale batek kalte handia-

goa eragiten du erabilera baka-

rreko batek baino. Hala ere,

berrerabilgarriaren erabilera

bakoitzak bere aztarna zatitu

egiten du, eta erabili eta bota-

tzeko edalontzi kopuru bera

saihestu. Hau da, ale berrerabil-

garria ehun aldiz erabiltzen ba-

da, beste ehun basoren kontsu-

moa ekiditen da, eta erabilera

bakoitzaren aztarna neurri be-

rean murrizten da.

Guk lortutako emaitzei erre-

paratzen badiegu, karbono az-

tarnari dagokionez, behintzat,

zazpi aldiz erabili beharko litza-

teke edalontzi berrerabilgarria

ingurumen aldetik onuragarria-

goa izateko, eta hiru bider, ur az-

tarna soilik kontuan hartuta. Be-

raz, hor dugu hasieran botatako

galderaren erantzuna: edalontzi

berrerabilgarria ingurumen alde-

tik jasangarriagoa da, gutxienez

zazpi aldiz erabiltzen bada.

Hori bai, txosnara bidean eda-

lontzirik ez duzula konturatzen

bazara, berrerabilgarri bat erosi

eta ondoren etxera eraman bes-

te noizbait erabiltzeko, noski.

Kalkulu horien helburua ez da

bi trago soilik hartuko badituzu

erabili eta botatzekoak erostera

bultzatzea, baso berrerabilgarri

bat bi aldiz soilik erabiltzearen

kaltea azaleratzea baizik.

Unai Garcia

AZTARNA EKOLOGIKOAIngurumen Teknikaria (Grunver Sostenibilidad)

Page 14: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiGaztelumendi

Page 15: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 14 / 15

hutsat

Lehengo astelehenean wifi ko-nexioak huts egin zigun etxeaneta, beste dibertimendurik eze-an, aspaldiko partez, afalostean

telebista piztea okurritu zitzaigun.Euskal kate publikoa sintonizatu etabiziki harritu ninduen pantailarenbeste aldean Iñigo Urkullu edo Aran-tza Tapia ez zen norbait ikusteak. ETBjartzen duen edonork espero lezake le-hendakaria umeei ipuinak kontatzen,Anbotoko tontorrean txistua jotzenedota txita etxalde bat inauguratzenaurkitzea, dena aurpegiera berarekin;edo, gutxienez, industria sailburu bat,Kontxako udako denboraldiko estrei-nako bainua hartzen, bikinia jantzita…baina ez, ez zen ez bata ez bestea. Ho-

rrek biziki areagotu zuen nire jakin-mina eta aukera bat eman nion saioa-ri. Kanaleko reality show arrakasta-tsuenetakoa zen, “El Conquis”, etaaurkezleak gobernuan kargu institu-zionalik ez izanagatik, gauza jakina dabatzokitik oso urrun ere ez dabilela.Aitortu behar dut ez ditudala gustuko,ez aurkezlea, ez gidatzen duen saioa.Alkanfor usaina darie. Etengabeko ko-mentario matxistak, arrazistak eta,oro har, edozein gutxiengo sozialare-kiko iraingarriak dira gidoiaren ezau-garrietako bat. Baina orduan ikusinuenak nire aurreikuspen guztiakgainditu zituen.Julian Iantzi behin eta berriz hasi zi-

tzaion galdezka emakumezko lehiaki-

de bati bere emaztearekiko harrema-naz; erantzunarekin ase ez, eta mutu-rreraino eraman zuen jendaurrekoitaunketa, ea hori “broma ote zen” etaea ez ote zien galderei erantzun nahi.Itxuraz, ez naiz ni Lesakako ilehoria-ren komentarioetan lesbofobia zan-tzuak sumatu zituen bakarra, Ikusgu-ne LGTBI-fobiaren aurkako behatokiakere salatu egin baitu haren jarrera. Pasarte lotsagarri hori euskal tele-

bistaren zama ideologikoaren adieraz-le baino ez da. Asko falta zaio erakun-de publikoari Ipar Koreako telebistaeredutik aldentzeko, baina nonbaithasteagatik has liteke igande goizekomezak eta Iantzirena bezalako sobera-ko zolda kenduz. •

hutsa

Zolda telebistan

Koldo Sagasti

hutsa

Arrautza guztiak saski bereangordetzen jarraitzen du Do-nostiak, eta arriskutsua da ho-ri; begirada laburrekoa izateaz

aparte, gauzak ziurtzat ematea delako.Eta horrek harropuzkeria puntu bat ba-du. «Noraz zoaz?» baino, hobe genukegaldetzea: «Nora joan nahi duzu?». Es-tropezu eginez gero –eta egingo du, da-goeneko egin ez badu– gerta daitekeerori eta arrautza guztiak puskatzea.Eta zera onartuko dut: ez naizela niizango penatuko dena. Are gehiago

esango dut, gorritu gabe: inoiz une ho-rren zain egon naizela.Kaiaren hain berezkoa zen eta donos-

tiarrok hain maitea genuen “Portaavio-nes” eraikina bota eta proiektu berriairagarri zuen Lakuak. Burdinazko jato-rrizko eskeletoa mantendu (o, ze detai-lea!) eta fatxadak erabat berritu dituztekarismarik eta zaporerik gabeko eraiki-na egiteko, munduko edozein lekutantopatu genezakeen eraikina egiteko.Garai batean arrantzatutakoa saltzekolonja izandakoa eta arrantzaleen tras-

telekuak zirenak desagertu dira, sikieraez dituzte hain berezkoak zituen idi-begiak mantendu. «Arrantza eta itsasjarduerak sustatu eta itsasoko produk-tuei balioa emateko zentroa» jasokozuela iragarri zuten. Eufemismo askojatetxe bat ireki behar zutela ez esate-ko. Mingarriena da “Kofradia” izena ja-rri diotela. Horri ziria esaten diot nik,eta barruraino sartu digute.Beste arrautza bat saski berean. Hobe

lukete gure ondarearekiko maitasunapur bat sartuko balute bertan. •

0hutsa

Donostiaren arrautzak

Oihane Larretxeade la Granja

Page 16: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

hutsa

3 BEG

IRADA:

Kanpainak

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak Aspaldian ez ze-nidaten idatzi.Eta bai, aitor-tzen dut mes-pretxatua sen-t i tu n a i ze l a ,

aterki baten gisa ahaztu-tako maita le baten mo-duan.Egia esanda, nik ere hala-

xe tratatu zaituztet: ohepe-ko kutxa sekretuetan edoetxe aldaketatik etxe alda-ke ta ra b idean ga ldutakogauzen zerrenda infinituanezkutatuta egon zarete az-ken aldian. Tarteka ezagu-nen batek eman i zan d i tzuen berri; egunkari eta al-bistegietan ere aritu izannaiz zuen bila. Banekien or-dea laster itzuliko zinetelanigana; ni berezi senti nen-din ahaleginduko zinetela.Denbora igaro den arren eznauzuela ahaztu, bizitzakbakoitza bere lekuan jarriduela, besterik ez. Eta hemen zaudete, oka egitera doanpostontzi-aho honetan, bankuko gutunez, etxetresnaelektrikoen katalogoz eta janari azkarren iragarkiz in-guratuta.Kontu handiz zabaldu ditut zuen gutun-azalak, hau-

teskunde kanpainak heltzen diren aldiro errepikatzendudan zeremonia goxoan. Zuen argazkiak miatu ditut;plano kontrapikatuak nola landu dituzuen berezi baibaina bereizi agertu nahi ezean. Gaztetasunaren indareta adorea erakutsi nahian misteriotsuki ezkutatutakozimurrak eta, aldi berean, heldutasunaren ardura etasegurtasuna azaltzeko kolore gezako arropak eta begi-rada ziurrak. Oreka ezinezkoak azaldu nahiaren zeraerridikulu eta, aldi berean, miresgarri hori.Denok berdinak zaretela entzuten dut garagardo apa-

rretako aparteko hizketaldietan. Nik ez dut sinesten,ezin dut sinetsi, ez dut sinetsi nahi. Denok berdinak ba-zarete, ze zentzu dauka honek guztiak? Denok berdinakbazarete, nork agintzen du hemen? Inorengan ez sines-tea da, batzuetan, gure erabakimenari uko egiteko bi-derik motzena.

Beti gustatu izan zaizkit hauteskunde kanpainak.Sentitzen dut, baina denok izaten dugu bizioren batgordean. Hauteskunde kanpaina bere argazki betikoe-kin, bere molde zaharkituekin. Inork gutunik idazten ezduen garaiotan jasotako gutun limurtzaileekin. Publizi-tate irakasle batek kontatu zigun behin: garai bateko ira-garkiek produktua saltzen zuten, gure behar bat asetze-ko juxtu produktu hori zela egokiena, horixe esatenziguten. Azkenean, ordea, produktuak ez, beharrak sal-tzen hasi ziren: nahiak desio eta desioak premia bilakatuzituen merkatuaren Abiadura Handiko Trenak. Horrega-tik irribarre eginarazten didazue nire “benetako beha-rrak” zein diren esaten didazuenean: beharrak, beneta-koa ez denean, beharretik ere ez baitu askorik izaten.Nostalgiaz eta tristezia pixka batez irakurri ditut zuen

gutunak. Kanpainak iristen diren aldiro zuek ere merka-tuaren legera makurtzen zaretelako; kontsumo objektusoil bilakatzen zaretelako: zuek erosteak gure inguruanposizio bat, irudi bat ematen digula sinestarazten digu-zuelako. Baina, akaso, horixe da maitemintzen gareneanbilatzen duguna ere. •

EH Bilduren kanpainako ekitaldi bat Lekeition, eguzkipean. Marisol RAMIREZ | FOKU

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 17: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Lesakatik urrun harrapatu ninduten 2019kosanferminek, Kordoban, baina lesakar ba-tekin solasean. «Niregatik sanferminik ga-be geratu zara», esan zidan. «Lasai, dato-rren urtean ere hor egongo dira eta»,erantzun nion. Ez nuen parranda galdu

izanaren pena handirik izan egia esan, bisita horrekutzi baitzidan ajea. Oraindik barruan dudan aje emo-zionala. 2020an gaude eta pentsaezina zena gertatuda: aurten ez da sanferminik ospatuko.

2019ko ekainean hil zen amona Pilar. Bere bizitza-ko azken hilabeteetan argi ikusi nuen gizarte hau,erakundeak eta egitura soziala ez daudela prest gureaitona-amonak zaintzeko. Zaintza lan horiek ere izanzuten eta badute ajerik, hilabeteetako errusiar mendiemozionala eta dolua. Iritsi da 2020a eta covid-19akerakutsi digu hori oso argi. Amona hil izanaren penaizugarria dut oraindik, baina berrogeialdi honetanegunero gogoratu dugu etxean, zortea izan genuenazken egunera arte bereondoan egoten. Agur esate-ko zortea eta ohorea.

Lantoki batean eta baka-rrizketak eskainiz osatzennuen nire lan jarduna iaz.Gozatuz, ongi pasaz eta gu-re aitak esango lukeen be-zala “diru pizar bat” iraba-ziz. Nahiz eta jakin kulturaahul zegoela, 2020ak lur-pean dagoela erakutsi di-gu. Berrogeialdian sortze-ko, sortzeko eta sortzekoesan digute. Ba ze nahi duzue esatea, nik ez dut ezersortu. Ez emanaldi eta ez lan, eta lehen “diru piza-rrak” zirenak are pizarragoak bihurtu dira orain.

Baina denbora ez da geratu. Sartu genituen heso-lak, josi alanbreak, larreratu ardiak eta behiak. Zabal-du genituen gorotzak belarrak hazteko, udako lehenegunekin batera ebaki eta belar bolak egiteko. Bazte-rrak jo ditugu desbrozadorarekin, irauli genuen bara-tzeko lurra eta dagoeneko ari gara uzta gozatzen. Ba-serriko lanak ez du etenik izan berrogeialdian etazortedunak garela entzun dugu etxetik ateratzekoaukera izan dugulako. Eta ez diot nik kontrakorik,baina aurreko urteetan inork ez du gure etxeko ate-

rik jo, «oso leku politean bizi zarete, zortedunak zare-te eta laguntzera nator» esanez.

Astekari honetan irakurri dugu azken hilabeteetanmunduratu zaizkigula herritar berriak. Polita izan daeuren bizipenak irakurtzea. Gure etxean ere bideanda izeba titulua emango didan txikia eta, nola ez,etengabeko prestaketa izaten ari da. Oraindik ezagu-tzen ez dugun arren, bere presentzia nabarmena daegunerokoan. Gurasoen etxean oraindik bazegoennire gela zenaren arrastorik, baina ilobaren gelabihurtu da. Berarentzat izango diren gauzez betetadago eta gelaren izen ofiziala jada ez da “Mirarirengela”. Eta ez, ez nago jeloskor, amak ni etxera itzultze-ko saiakeran argudio ezin hobea eman baitit. Jada ezdut nire gelarik.

Ez nuen asko usteko urtebete geroago berriz ereGAUR8ko orrietan idazten izango nintzenik. Badakiteezetz esatea ez dela nire fuertea, ez didate erregutuitzultzeko eta nik ere gustura hartu dut berriz ere

langintza. Gai argi-argirik gabe, sanferminei buruzidatzi nahian, edo covid-ari buruz edo langabeziariburuz… Ordenagailuaren aurrean jarri eta ideia ze-rrenda zaparrada eginez. Originala izan nahian, denaasmatuta dagoen garaian, ia guztia sortu den hilabe-teen ondoren. Orain karaktere gehiagoko testuak es-katu dizkidate eta hemen nago luzerari ezin neurriahartuta, irakurle. Idazten dudan esaldi bakoitzean“kontatu karaktereak” klikatuz. Berriz ere zalantzanea nire hitzek zerbaitetarako balio duten. Irribarrebat atera badizut, uztailerako nahikoa. Hurrengo ur-tean egingo dugu idatzitako ajearen balantzea, bitar-tean hementxe izango nauzue hilero. •

{ koadernoa }

Balantzeak

2019ko ekainean hil zen amona Pilar. Bere bizitzako azken hilabeteetan argiikusi nuen gizarte hau, erakundeak etaegitura soziala ez daudela prest gureaitona-amonak zaintzeko

Mirari Martiarena Iraola

hutsa

hutsahutsa

Page 18: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

herritarrak

ez da aingeru herri bat, bainabere kontraesan eta gorabehe-ra guztiekin libre izaten jarrai-tu nahi du».

Aitor Fresnedo Gerrikabeitia1996az gero dago espetxean,eta Mari Sandozen istorio ma-mitsua ez ezik, «haren itzulpe-na bera ere bada gaur egungobeste historia eder eta gordinbaten parte».

«ITZULPEN BIKAINA»

Jokin Urain giltzapean zelasortu ziren Ataramiñe litera-tura koadernoak. Kultura el-karte horrek euskal preso,iheslari eta deportatu politiko-en sorkuntza lanak sustatu etaargitaratzen ditu, eta Urainekbarrutik ez ezik, kaletik ereparte hartu izan du proiektunahi baino luzeago horretan.Hurbiletik jarraitu dio Fresne-

Harribitxi bat.H a r r i t z a ritxura erebadu, 565orrialde bai-titu; nola-

nahi ere, harribitxia da, konta-tzen duen istorio edohistoriatik hasita haren itzul-penaren azken xehetasunerai-no. Joan den astean aurkeztuzuten Ataramiñe kultur elkar-teko kideek, Bilbon eta Larra-betzun, argitara eman dutenazken lana, Mari Sandozen“Zaldi Zoro, Oglala Bitxia”obra, hain zuzen, 1942an lehenaldiz ingelesez argitaratua, etaorain, zortzi hamarraldi geroa-go, Aitor Fresnedo Gerrikabei-tia euskal preso politikoakeuskarara ekarria, aurtengourtarrilean Jaengo kartzelanamaitu ondoren.

Zaldi Zoro Siux edo Lakotanazioko oglalen tribuaren bu-ruzagi garrantzitsua izan zen.Liburua «haren biografia dra-matizatua da», Ataramiñekoarduradunek diotenez, «etazurien artean Siux Gerrak be-zala ezagun direnen testuin-guruan jarriko gaitu kontaki-zunak».

Sandozek, esan bezala, inge-lesez idatzi zuen, baina pertso-naiarenganako eta haren he-rriarekiko sentiberatasunaparta erakutsita. Izan ere,ezaguna zuen indiarren ahoz-ko narrazio era eta irakurlearihaien mundu ikuskeraren be-rri emateko asmoz egin zuen.

«Ezin uka liburua funtseanmenderakuntza historia latzbat denik. Aldi berean baina,herri baten nortasunaren etaaskatasunaren aldeko aldarri-tik ere asko du. Bakean bizinahi eta ezina», diote Atarami-ñeko kideek. «XIX. mende er-ditik Ipar Amerikan gauzatuden akulturazio eta konkistaprozesu bortitzaren lekuko

Xabier Izaga Gonzalez

ZALDI ZOROMari Sandozek idatzi zuen biografiaeuskarara ekarri du Aitor Fresnedok

Lakota nazioko Oglala tribuko buruzagi handi ZaldiZororen biografia mamitsua argitaratu zuen Mari Sandozidazleak 1942an. Ia laurogei urte igarota, euskaraz emandu Aitor Fresnedo Gerrikabeitiak Estatu espainolekoespetxeetan, bera ere «istorio eder bezain gordin» batenprotagonista bilakatuta.

Eider Fresnedo, Aitorrenarreba, Oier Gonzalez etaJokin Urain Ataramiñekokideekin, Bilbokoaurkezpenean. Haienatzean, Aitorren irudia. Luis JAUREGIALTZO | FOKU

LITERATURA / b

izango gara: usadioak, gerraekintzak, jazarpena... Kapitala-ren logikatik at geratua denmundu baten bizirik eustekokinka larria».

Indiar bufalo ehiztari haiengainbehera betean bizi izanzen Zaldi Zoro, trenbide, urrebiltzaile eta Estatu Batuetakosoldaduak hedatu ahala beren

lur gero eta murriztuagoan ja-rraitzeko borrokatu zirenenburuan: «Lurraren defentsanegindako borroka eta nozitu-tako asimilazioa Zaldi Zororenbizialdian gorpuztua azaltzenda. Zaldi Zoro neurri humano-ra ekarri nahi da, indiar gudarioihulari eta odol gosearen to-pikoa gaindituz. Siux nazioa

Page 19: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 18 / 19

doren itzulpen honen proze-suari. «Lehenik eta batez erenabarmenduko nuke Aitorrek,‘Zaldi Zoro’ euskarara ekartze-ko, nolako ahalegina eginduen izen propioak-eta, termi-noak oro har, itzultzeko. Seku-lakoa, urteetako lana izan da,eta istorio bikaina da. Adierazahar batzuk bizkaieraz emaneta berreskuratu ditu. India-rrek erabiltzen duten izenda-tzeko modua; esate baterako,medicin man, nola arraio eka-rri hori euskarara?». Izan ere,Fresnedok bere oharretanazaltzen duenez, medicin man“sorgin” itzuli du, eta medicinhitza daukaten gainerako ter-minoetarako “zorki” bizkaie-razko adiera zaharra erabilidu; adibidez, medicin song“zorki abesti” itzuli du. «Kon-tuan hartu behar ditugu han-go natura, hango fauna, hangoizenak… dena diferente, arrotzeta urruneko zaigula, eta iritsizaigun apurra gazteleraren bi-dez iritsi zaigu. Alde horreta-tik iruditzen zait sekulako la-na egin duela Aitorrek horiguztia euskarara ekartzen»,azaldu du Urainek.Itzultzailearen hitzaurrean,

bere kezka nagusia azaltzendu Fresnedok: «Testu irakur-terraz bat sortzea izan da nirekezka. Alde horretatik, itzul-penak badu bere zailtasuna,Mari Sandozek jatorrizkoandarabilen hizkuntzak poesiakutsu bat duelako (pentsa eza-zu filmetan indiarrek erabiliohi duten hizkera berezi ho-rretan eta ulertuko duzu zer-taz ari naizen). Hortaz, hiz-kuntza jaso horren eta esaldiulerterrazen arteko oreka batbilatzen ahalegindu naiz, ze-lan edo halan». Eta egin duen lan ikaraga-

rriaren xedea bete duela dioumil asko: «Barkatu akatsak;ziur nago hobeto idatz litekee-

la. Nire literatura ez da osoaratza agian; ez naiz itzultzaileprofesionala, ezta idazlea ere.Baina, nire ustez, nahiko errazulertzen da testua, eta zuzenitzulita dago». Urainek ez duhorren zalantza izpirik, etaegundoko konstantzia eta pa-zientzia izan duela dio, Fresne-dok berak ere aitortzen duenbezala: «Liburu hau itzultzeaez da lan erraza izan, egonarriitzela eskatu du».

HISTORIA EDER ETA GORDINA

Beste alde batetik, Fresnedoitzulpengintzan nola abiatuzen nabarmendu nahi du Jo-kin Urainek. Liburu hori Oca-ñako liburutegian bere eskue-tara iritsi zenean, irakurtzenhasi, katigatu eta haren irakur-ketak lagundu egin omen zionmomenturik onenean ez zego-enean. 2002. urtea zen. «Ocañako

espetxean, gurekin zen iparra-merikar batekin mintzatu ohinintzen; nire ingelesa treba-tzeko aprobetxatzen nuen.Kansasekoa zen, beltz handi-kote bat, militar ohia, beti be-larra zekarren, eta erre eta be-rriketan aritzen ginen,mundua konpontzen. Beso ba-tean tattoo bat zuen, indiarbaten irudiaz, eta idatzita‘Crazy Horse’», kontatzen dupreso bizkaitarrak bere hitzau-rrean. «Liburu hau 2002ko ur-tean aurkitu nuen, Ocaña I es-petxean nintzela. Edo berakaurkitu ninduen ni. Espetxekoliburutegia eguneratzeko gar-biketa egiten zebiltzala-eta, ka-talogatu gabeko zein hondatu-tako l iburuak bota beharzituzten. Honek baldintza biakbetetzen zituen zakarrontzirajoateko: ez zegoen katalogatu-ta eta bai apurtuta. Baina, in-gelesez idatzita zegoela ikusi-rik, liburutegiaz arduratzenzen presoak nitaz gogoratu etaZaldi Zororen erretratua, egile ezezagunekoa.

«Mari Sandozek jatorrizkoan darabilenhizkuntzak poesia kutsu bat du. Hortaz,hizkuntza jaso horren eta esaldi ulerterrazenarteko oreka bat bilatzen ahalegindu naiz»

«Nabarmenduko nuke Aitorrek ‘Zaldi Zoro’euskarara ekartzeko nolako ahalegina eginduen izen propioak-eta, terminoak oro har,itzultzeko. Sekulakoa, urteetako lana izan da»

Page 20: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

herritarrak

Ezkerrean, liburuaren azala.Eskuinean, George FreeSpirit Medina, Zaldi Zororenhereniloba. ATARAMIÑE - Carol M. HIGHSMITH

Ez dugu hautatzen geure sorlekua.Halaber, leku zehatz baten erditzendira emakumeak eta horri lurraldeadeitzen diogu. Lurra, izadia,edertasunaren arragoa edota odolarenmintzoa izan daitekeena, aldi berean. Lurra modu metaforikoan hartu

daiteke, haustarria bezala, egunerokoñabardurak lantzeko, edo gudaleku,gizaldiz gizaldi, geureezberdintasunak konpontzeko sortueta erabili dugun agora. Lurra zutenegonleku eta bizibide antigoalekoindiarrek. Hesi gabeko lurrak;bizirauteko elikagaia non, gogoa han. Ipar Ameriketako indiarrei edo

Lehenengo Nazioei buruz arinatzaizue, Jaengo kartzelan gatibudagoen Aitor Fresnedo Gerrikabeitiakeuskarara ekarri baitu Zaldi Zorosiuxen buruzagi handiaren biografia.Egun batean, bizibide zituzten lureremuetatik igarotzen zen saltzailebatek itaundu zionean ea non zeuden

bere lurraldeak, Zaldi Zorok, begiradahodeiertzean jarriz, erantzun zion:«Nire hildakoek atseden hartzenduten horretan diraute nire lurrak».Orain dela egun gutxi urteurren bat

bete da, 1876ko ekainaren 25eanLehenengo Nazioek Custer jeneralagaraituz hain izen handia hartu zuenLittle Big Horn-eko gudaldiarena.Bertan egon zen Zaldi Zoro, besteburuzagi batzuekin. Zaldi Zorok gudairrintzi bat zuen: “Hoka Hey”; hau da,“gaur, hiltzeko, egun aproposa da”.Nonbait irakurri nuen iragana

berreskuratzean badagoela zerbaitasebetetzen gaituena. Honi, MilanKundera idazle txekiarrak “memoriapoetikoa” deitu zion: hunkitu gaituenhori erregistratzea.Zergatik da hain garrantzitsua

guretzat norbait hiltzen den tokia?Akaso, mina dagoen lekua sakratutzathartzen dugulako? Seguruenez,interpretazioak modu subjektiboan

egiten direnez, bakoitzak bereak ditu. Lurrari atxikita gaude mundura

gatozen unetik. Euskaldunok ondotxodakigu hori, antigoalean piztu zengatazka politikoak oraindik bizi-bizirikdirauelako. “Gora Euskadi” oihu egitendugu. Klandestinitatea eta borrokasinbolizatzen ditu. Jendea Euskadigatikhil da eta hil du. Gure historia hori da,eusko lurra, eta lurraren azalean odolaere mintzo zaigu.Ekainaren 15ean 36 urte bete ziren

Juan Luis Lekuona Elorriaga, Katu, etaAgustin Arregi Perurena, Txuria, hiliksuertatu zirenetik. Hernani guda zelaibilakatu zen goizeko ordu txikietanGuardia Zibilak herria hartu zueneanETAko talde bat atxilotzeko asmoz.Militanteek bizileku zuten etxea sutanjarri zuten hainbat armamentuerabiliz. Geroago kiskalita zeudengorpuak aurkitu zituzten. Urte batzuk geroago, 1990ko

ekainaren 25an, Little Big Horneko

gudatik 114 urte igaro zirenean,Nafarroan, Irunberriko arroilan etatorturatuta, hilik agertu ziren SusanaArregi Maiztegi eta Jon LizarraldeUrreta, lur emankorrak zeharkatzendituen Zaraitzu ibaiaren magalean. Beste behin ere lur azalean odolaren

mintzoak interpelatzen gaitu,antigoalean piztutako suak berehorretan segitzen duelako. Lurreanidentitatearen sustraiek hartzen duteatseden. Memoria poetikoa deidiezaiokegu erregistro horri, gara izanzirelako, lurraren azalean atsedenhartuz amesten zutelako, nahizodolak ere bere mintzoa adierazi lurrajokaleku zein liskar eremu bilakatzendenean. JUANJO LEGORBURU

(Juanjo Legorburu zornotzarrak, AitorFresnedoren adiskide eta harekinkartzela egun asko partekatutakoak,testu eder hau idatzi zuen lagunarenitzulpena dela eta)

«ZALDI ZORO, MEMORIA POETIKOA», LITTTLE BIG HORN-EKOGUDALDIAREN URTEURRENEAN, BESTE BATZUK GOGOAN

Page 21: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 20 / 21

gorde egin zidan. Altxor batoparitu zidan».

Euskal presoaren lagunamerikarra beste espetxe ba-tera eraman zuten eta «handikgutxira, liburuzainak opariaegin zidan. Halako kasualita-tez betetzen hasi zitzaidan bi-zitza, gero eta gehiago. Nik, bi-zitzako une hartan, buruakili-kolo neukan. Ordurako seiurte neramatzan preso, lauisolamenduan. Ordu gehiegibakarrik, ordu gehiegi pentsa-tzeko; aurretik, 30 urtera arte-ko espetxealdia... Bat-batean,egun batez, errealitatea desi-txuratzen hasi zitzaidan. ZaldiZororen liburuak lagunduegin zidan buruari atsedenematen, eta oreka mantentzenohiko munduaren eta zentzuberri batez ageri zitzaidanerrealitate horren artean». Ho-rrenbestez, liburu horrek bere-tzat esanahi oso berezia dueladio.

MARI SANDOZEN LAN ZORROTZA

Mari Sandozen obra oso jakin-garria iruditzen zaio Uraini,obra bera eta egilearen zorroz-tasuna. Bibliografia ugari ara-katzeaz gainera, Zaldi Zoroezagutu zutenen zuzenekotestigantzak ere bildu zituenbere lana egiteko. «Nola entzu-ten zituen etxean umea zene-an indio zaharren ondorengo-en istorioak, nola sortuzitzaion jakin-min hori eta no-la izan zen historia hau idazte-ko dokumentazio lana etaabar». Ez du arrazoi falta, idaz-le amerikarraren hitzek era-kusten dutenez:

«Nire haurtzaroko etxea Nio-brara River Garaian zegoen, an-tzinako Running Waterren, In-diar Herrialdea zeritzotenlurraldearen ertzean. (...) Lekuhoriek azken babeslekua izanziren antzinako bufalo ehiztariaskorentzat, bai eta merkatari

zaharrentzat, lakio-jartzaileen-tzat eta mugatarrentzat oroko-rrean; hots, alanbre kizkiareneta golde ibiltariaren etorrera-ri erdeinuz begiratzen ziote-nentzat. Halako gizonak, as-paldiko sasoi heroikoetanbizitakoak, istorio kontalariapartak izaten dira sarritan,eta nire aita Jules Zaharrak ho-riexek erakartzen zituen, behi-nola zuhaitz artetik goratzenzen ke adats batek edo kafeirakin berriaren usainak era-karriko zituzkeen bezala. Hor-taz, gure sukaldeko mahai in-guruan, edo gure etxe ondokobidearen bestaldean –siuxakmaiz hor egoten baitziren kan-paturik– iluntzean piztutakosuen inguruan, antzinako jen-de horri istorio liluragarri as-ko entzuna nion; ehizari bu-ruzko istorioak –bufaloarena,adarrandiarena, eta grizzlya-rena–, bai eta indiarren borro-ken eta erasoen inguruko isto-rioak».

Maiz istorio haien protago-nista zena bere liburuarenprotagonista izango zen: «Is-torio haiek entzutean, larruz-ko tira margotua soka txiri-kordatuan bezala, norbaitenizena behin eta berriz ager-tzen zela ohartu nintzen; ha-ren herriko buruzagia tirokatuzutenean oglalen ume bat zennorbait; hamabi urte izangozituen orduan; isila, serioa,azal argiegia indiarra izateko,eta ilea hain mardoa eta argiazuena Kizkur deitzen zioten,edo Mutil Ileargia. Baina gerrahorren bukaera heldu zeneko,hogeita hamahiru urte geroa-go, oglala borrokalaririk han-dienaren ospea zuen; eta bereizenak, Zaldi Zoro, izua eragi-ten zuen bere lurraldera trope-lean zetozen zurien seme-ala-ben artean, baita snake etacrow bere indiar etsaien guda-ririk ausartenen artean ere». Zaldi Zororen garaiko ilustrazioa.

«TENEBROSOEN LANAK» Aspaldi luzetik, behin eta berriz entzunadaukagu gutun soil batek ibilbidekorapilatsua egiten duela kartzela helmugaduenean. Euskal Herritik edozeinhelmugatarainoko bidea Madriletik igarotzenda beti. Pentsa Aitor Fresnedoren lan mardulaaurrera ateratzeko komunikazioek zenbatdenbora eta gorabehera behar izan dituzten.Preso bizkaitarrak argitaratu berri duen

hau urteetako lana da. Ikaragarria, JokinUrainen hitzetan. Eta berak ere ondo daki zerden ziega zuloan idaztea. Ondo daki edozeridazteko, edozein gai dokumentatzeko“endredoak” norainokoak diren: «Laguntzaetxekoen eta lagunen baten bitartez…eskaintzan aipatzen ditu lagundu diotenak.Eta euskarazko itzulpena, adierak,zuzenketak… kontsulta hori, etengabekokontsulta nola egin duen, eskutitzen bitartez,telefono deien bitartez, bisiten bitartez…etengabeko endredo horretan, etxekoekin etalagunekin, beti egiten dugun moduan, ez?»,dio Mendaroko idazleak, morroilopeidatzitako bere lan ugarien prozesua ondogogoan.Bestetik, uste izatekoa da Fresnedok

aipatutako egonarria ezinbestekoa dela faltaizango ez zituen trabak gainditzeko ere.

Urainek oztopo horien berri ere badaki. “Ezdago etxean” saioan (Susa, 2010) gainditubeharreko oztopo horiek hizpide ditu:«Liburuak, aldizkariak, fotokopiak, egunkarizaharrak... erretenitzen dizkigute, hilabeteedo gehiagoren buruan emateko edo sartzeadebekatu eta etorri diren bidetik atzerabidaltzeko. Azkue eta Orixeren lan batzuk,Amurizarenak, Manex Bergararena, Argiaaldizkaria, gure kolektiboaren barne aldizkarieta liburuak... Tenebrosoen lanak denak: ‘Nose hace entrega’, ‘No procede su entrega...’».“Endredo” eta traba horien berri ematen du

Fresnedok ere liburuaren hitzaurrean:«Hemen, Koldo Zumalde lagun nekaezinarenizena aipatu behar dut, berorrek lagundubaitit, kaletik, akatsak zuzentzen. Nik harigutunez bidali orri sorta bat, eta berak niri,zuzenketak iradokiz, gutuna itzuli; horrelaegin dugu lan, bien arteko posta harremanahilabeteetan luzatuz aldi bakoitzean. Nikkomunikazioak interbenituta ditudanez gero,eskutitz bakoitzak, lehenbizi, Madrilera joanbehar izan duelako, han azter zezaten. Horrekizugarri moteldu eta oztopatu digu lana.2012an hasi nintzen itzulpena egiten eta2017an amaitu, bitartean bi urteko etenaldiaizan bazen ere».

Page 22: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak Aurreko artikuluan oso gainetik aipatzennuen bezala, garai ezegonkor honetan be-rebiziko garrantzia du taldeak. Banakotasu-netik atera eta taldeak duen indarra sentitze-ak, talde baten partaide garela sentitzeakematen duen indarra, hain zuzen. Harrema-

nak elkarteko lankideok urtero antolatzen ditugu geurebarne hausnarketarako trebakuntza saioak, hala nola do-lua, EMDR eta Nur teknika terapeutikoak gai hartuta, edo-ta haurren garapen ebolutiboaren gainean. Hainbat etahainbat izan ditugu Harremanak Osasun Zentroan.Konfinamendu garaian, doluaren inguruko trebakuntza

jaso genuen. Eta, trebakuntza saio horretan, ideia oso inte-resgarri bat entzun genuen eta, ondoren, landu: hain justuere, dolua taldean lantzearen garrantzia. Izan aita, amaedo seme-alaba bat hil delako, proposatzen duguna da fa-milia guztiarekin batera egitea saioak, guztiok elkar en-tzun eta husteko aukera izan dezagun aditu baten begira-dapean. Orain arte dolua banaka landu dugu gurean; orain, be-

rriz, horrelako esperientziak sortzen hasi gara eta benetanari dira ederrak izaten. Zergatik? Familia elkartu eta bakoi-tzaren banakotasuna errespetatuz jarduteak indarra ema-ten duelako, triste zaudenean, bihotzean mina duzunean,talde bateko kidea zarelako, eta bertan babesa duzulako.Albokoa errazago ulertzen dugu nola sentitzen den en-

tzuten diogunean, bizi garen dinamikan askotan ez bai-kaude ohituta horretaz hitz egitera. Izan ere, askotan bel-durra ematen digu nola kontatu aitari nola sentitzennaizen ama hil delako, aita berak nahikoa duenean… Eta,horrela, geruzak joaten gara jartzen bata bestearen gaine-an, alegia, gero eta pisu handiagoa hartzen duten geruzak!

Gauza bera gertatu zaigu guraso eskolekin, ikaragarriaizan da telematikoki lan egiteak ze onura ekarri dizkion par-taide bakoitzari, eta gezurrik ez dizuet esango, baita niri ere. Ze ilusiorekin pizten nuen Skype programa nire Urnieta-

ko talde kuttunarekin konektatzeko. Bat ikusi, bestea en-tzun, esperientziak elkartrukatuz, denon artean indarrahartuz alarma egoera xelebre hori ahalik eta ondoen era-mateko. Elkarlagunduz, guraso taldea laguntza sare gisaeraikiz… Bata besteari laguntzen! Zein ederra!

Garai zailak datoz, ziurgabetasun handiko garaiak. 2020urte berezia badoa aurrera: pandemia, aldaketak, herio-tza asko, krisi ekonomikoa… Horregatik da hain garran-tzitsua taldeekin lan egitea: talde terapia, guraso eskolak,dolua familian, dolua lantaldean, familia saioak terapian,lantaldeko saioak.Esan bezala, talde horietan parte hartzeak indarra eman-

go digu. Talde horiek eremu berriak izan behar dute, nonaurreiritzirik gabe hausnartu daitekeen, iritziak eman, elkarentzun, hartu eta eman, azken finean, babesleku diren etxeemozionalak bilakatzen direlako.Pandemia honetatik gauzak ikasi behar ditugu modu per-

tsonalean nahiz profesionalean, gauza berriak sortzeko in-darra dugu, jendarteari begiratu eta zer behar dugun ikusi…Osasun Zentroa haurren etxe bihurtzea da nire ametsa,

haurrek eta beraien familiek zauriak sendatzeko atsedenetxe gisa senti dezaten, non deskantsatu, osatu eta indarrahartu.Eta, nola ez, geuk ere, Harremanak elkarteko zuzendari-

tzako kideok, zaintzeko taldea osatu dugu kanpoko aditubaten laguntza baliatuz, gu guztiok elkar zaintzeko, lagun-tzeko eta babesteko asmotan. •

Garai zailak datoz, ziurgabetasun garaiak. Horregatik, are garrantzitsuagoa izango da talde sentitzea eta talde bezala aritzea. GAUR8

Ana Elosegi SernaHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Banakakotik kolektibora:lasai partekatzearen indarra

Page 23: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

2020 | uztaila | 4

GAUR8• 22 / 23

1964KO ARGAZKIAREN GORDETZAILEA EZ DA AGERI

Juantxo EGAÑA

FUNTSA: ENEKO IRIGARAI

Familiako argazki-albumak, askotan, gure historiaren zati txikiak idazteko eta protagonistei aurpegia jartzeko informazio iturri izaten dira. Familia funts horiek balio handia dute, era-kunde askok horretaz ez konturatu arren. Artikuluaren argazkia familiako album batean dago. Adunan egina da, 1964ko martxoaren 30ean. Evaristo Urrestarazu eta Teresa Ramos ez-kondu ziren. Irudian senargaiaren lagun-taldea ageri da. Ezkerretik eskuinera: Ibon Navascues, abokatua, 1970eko Burgosko prozesuan Xabier Larenaren defendatzaile eta 1980ko ha-markadan EAJko parlamentari Gasteizen. Luis Pedro Peña Santiago, mendizalea eta idazle emankorra, besteak beste Aranzadi Zientzi Elkarteko eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkartekokide izan zen, hala nola ETBn mendiari eta naturari buruzko programa batzuetako gidoilari. Jose Antonio Ayestaran Lekuonak medikuntza ikasi zuen Zaragozan; EGIko eta EKINeko kideeta ELA sindikatuko militante historikoa, 1977an ESBko zerrendetan aurkeztu zen eta 1979an ESEIrekin Gipuzkoako Batzar Nagusietara Euskadiko Ezkerrarekin koalizioan; hautatuegin zuten. Xabier Urkolak ere medikuntza ikasi zuen Zaragozan eta 1955ean hango euskal ikasleen elkartearen bultzatzaileetako bat izan zen, baita EGIko militantea ere; Luis MartinSantosen ikasle eta Neurologian espezializatua, 1975etik 2000ra Gipuzkoako Ospitale Probintzialeko Neurologia Ataleko burua izan zen. Evaristo Urrestarazu, senargaia, DonostiakoCasa Nicolasa jatetxearen sasoiko jabeen semea, 1961ean atxilotu, torturatu eta kartzelara sartu zuten, Donostiara soldadu ohiak zeramatzan trenaren aurka ETAk egindako ekintzen-gatik eta Espainiako bi bandera erretzeagatik. Paco Arenzana, kordeleria eta kortxoa saltzen zituen Donostiako familia batekoa. Josean Albisu, donostiar mediku pediatra ezaguna, ma-txinada militarragatik atxilotu eta epaitu zuten 1962an eta hiru urte eman zituen kartzelan; gaur egun, Igeldoko Arrano Etxea basoko fauna berreskuratzeko zentroa zuzentzen du.Azkena Oscar Unanue halaber medikua da. Irudian 50 urtez baino gehiagoz argazki honen gordetzaile izan dena falta da, Eneko Irigarai, momentu hartan Ipar Euskal Herrian bizi zena.

Page 24: mila leiho zabalik - naiz.eus€¦ · apaletik doan kanpaina, lorratz sendoko hitzordua pandemia latz baten astindua gorputzean duela dago jendartea, tentuz.u ztailaren 12 ko hauteskunde

BIDAIA ALDIZKARIA

ZURE BIDAIA ALDIZKARIAEUSKARA HUTSEAN

1,5€

HARPIDETU • 11 ALE 15€ URTEANWWW.ZAZPIHAIZETARA.COM

haizetara7BIDAIA ALDIZKARIA

DAGOENEKO ZURE KIOSKOAN SALGAI

ITALIA Turismoaren sorosle

Europako lehen herrialdea izan zen pandemiaren zigorra pairatzen. Turismoa berreskuratzeko,sustapen-neurri eta deskontu ederrak eskaini dituzte; esaterako, Sizilian eta Venezian.

Eta gainera: Maliko Dogon herria, izarrei so • Indian barrena, maharaja baten pareeta trenean • Aizkorri, euskal mendizaletasunaren tontor kutunenetakoa

Página 1