lurraren suntsiketa

30

Upload: nafarroako-ezker-abertzalea

Post on 01-Feb-2016

256 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

"Lurraren suntsiketa; kapitalismoaren beste aurpegia" Nafarroako ezker abertzaleak bi urtetan sozioekonomiako alorrean argitaratzen duen hirugarren liburuxka da. Kasu honetan lurralde antolaketan oinarritu gara, sistema desarrolista eta kapitalist ahonek etxebizitza, mugikortasuna edo energia bezalako gaietan duen eragina aztertuz.

TRANSCRIPT

Page 1: Lurraren suntsiketa
Page 2: Lurraren suntsiketa

Sarrera 3Etxebizitza 5Energia 10Ura 14Hondakinak 16Mugikortasuna 21Ondarea 27

Page 3: Lurraren suntsiketa

Nafarroa, lurralde antolaketari dagokionez, bere izatea mugatu eta erasotzen duten bi gertakari garrantzitsu pairatu beharrean dago.

Batetik, espainiar hierarkiaren itsumena dago, Nafarroa euskal na-zioaren ardatz gisa egiazko alternatiba instituzional bilakatu ez dadin, eta gainontzeko euskal lurraldeetatik bereizita egon dadin. Horra non koka-tzen den egun nagusi den UPN alderdiaren sorrera, kosta ahala kosta egungo estatus quoa inposatu eta horri segida emateko xedearekin. Hel-buru horretan ez da jorratzen eremu instituzionala; lurralde antolaketa hartzen dute, bere osoan, beren joko-esparru gisa.

Bestetik, lurraldeari dagokionez, nafar eskuindarren ikuspegi de-

sarrollista eta espekulatzailea dago. Sektore kapitalista, espekulatzaile eta fundamentalisten interesak kudeatzeak (OPUS DEIrenak, esaterako), ondorio tamalgarriak izan ditu, azpiegituretan, ondare historikoan, etxe-bizitzaren gaian eta ingurumenean.

Lan xume honekin, lurralde antolaketaren eremuan bunkerraren ekimenek sortu duten egoera aztertu eta datozen urteetarako eskaini nahi diguten Nafarroaren inguruko hausnarketa egin nahiko genuke. Eta zeri esaten diogu bunkerra? Bada, interes politiko-ekonomikoen iturririk eda-teko ahoa zabaltzen –edo ixten– duten guztiei: UGT, CCOO eta UAGN sindikatuak; CEN patronala; UPN, PP, CDN eta PSN alderdiak; higiezin-sustatzaileen elkartea; OPUS DEI eta haren oinarrizko azpiegitura diren Nafarroako Elizaren Unibertsitatea eta Klinika unibertsitarioa, besteak beste. Gure hausnarketa egiteko, lurralde antolaketa deritzoguna, honako lan-eremuetan banatu dugu: etxebizitza, energia, ura, hondakinak, mu-gikortasuna eta, azkenik, natur ondarea eta ondare historikoa.

Hasi aitzin, azaletik bada ere, lurralde antolaketa kontzeptuaren definizioa egin eta zenbait kritika plazaratu nahi ditugu UPN-CDNren

Page 4: Lurraren suntsiketa

arteko Gobernuak Nafarroako Lurralde Estrategiaren inguruan proposatu duten estregiaren inguruan. Lurralde Antolaketarako Europako Agiriak honela definitu zuen kontzeptu hori 1983. urtean:

Jendarte baten politika ekonomiko, sozial, kultural eta ekologikoaren adierazpen espaziala, zeinak helburu anitz di-tuen: eskualdeen garapen ekonomiko orekatua, bizi-kalitatea hobetzea, natur baliabideak zentzuz ustiatzea, ingurumena ba-bestea eta, azkenik, lurraldearen erabilera zentzuzkoa egitea. Lurralde antolaketa bada, era berean, diziplina zientifikoa, teknika administratiboa eta ikuspegi global eta diziplina ani-tzekoan oinarrituz egiten den politika, zeinak eskualdeen ga-rapen orekatua baitu helburua eta, printzipio gidari bati ja-rraiki, espazioaren antolaketa fisikoa gauzatzea.

Horri guztiari hainbat legeren bidez jarri zaio oinarria, eta bat na-barmentzekotan, Lurralde eta Hirigintza Antolamendurako 35/2002 Foru Legea egingo genuke.

Beste modu batera esanda, hauxe da lurralde antolaketa: politika publiko bat, zeinaren bidez, eta hainbat erabaki administratiboren eta hainbat legeren laguntzaz, zehazten den lurraldearen gaineko giza jar-dueraren nolakotasuna eta erabakitzen beste lurralde batzuekin izan be-harreko harremana.

Page 5: Lurraren suntsiketa

Nafarroako eskuinak, lurraldea eta jendartea garatzeko ekimene-nak ikuspegi ekonomiko hutsetik (desarrollismoa) jorratu ditu, betiere espekulaziorako tarte handiak eskainiz.

Gauzak horrela, eraikuntzaren sektorean eta, bereziki, etxebizitza alorrean nabarmentzen dira gehien espekulazioaren ondorioak. Lurrak saldu eta erostea eta etxebizitzak neurrigabe eraikitzea, aberasteko mo-durik errazena eta azkarrena bilakatu da Nafarroan. Pairatzen dugun krisi globalak baino ez du motelarazi lasterketa ero hori.

Iruñerrian, esaterako, 20.000 etxebizitza inguru daude hutsi gaur egun, baina, hala ere, hamarkada honetan beste 70.000 etxebizitza erai-kitzea aurreikusten dute (baliteke kopuruak are handiagoak izatea, bai-na bere horretan ere aski adierazgarria da datua). Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera 2022. urtea bitarte populazioa 40.000 pertsonatan handituko bada, zertarako behar ditugu horrenbeste etxebizitza?

Harrigarria da nora iritsi garen, eta nola: orain arte, neurrigabe erai-ki dituzte etxebizitzak (egiaz behar dena halako hiru ere bai kasutan), eta

Page 6: Lurraren suntsiketa

�zenbait inbertsiogilek jarrera guztiz espekulatzai-lea erabili dute, baina orain, erabateko krisialdia etorri denean, lehertu egin da higiezinen burbuila eta askoz etxebizitza gutxiago eraikitzen dituzte. Prezioek, ordea, lehen bezain puztuta jarraitzen dute, hor goien, beste burbuila batean baleude bezala. Nork eusten die merkatuko preziora ego-kitzen ez diren salneurri horiei? Gainerako pro-duktuekin gertatzen den bezala, eskaintza handia egoteak zergatik ez ditu salneurriak txikitzen? Non gelditzen da hainbestetan aipatu diguten es-kaintzaren eta eskariaren arteko merkatu-legea?

Sinplea da, etxebizitzen merkatua nahierara

manipulatzen dute. Nafarroaren historian inoizko lapurreta sozialik handiena izan denak, banke-txeak ditu sustatzaile nagusi, hain zuzen krisi eko-nomikoaren sortzaile izan direnak. Etxebizitzen salerosketen inguruan sorturiko prozesu espekula-tzaile guztia babestu, bultzatu eta hortik etekinak ateratzen aritu dira buru-belarri, eta orain, inork erosi ezin dituen lur eta etxebizitza kopuru izuga-rrien jabe dira. Inork ezin ditu erosi, banketxeek berek krediturik eskaintzen ez dutelako. Baina nola emango dituzte kredituak beraiek saltzaileak izanda, ederki dakite-eta prezioak puztuta daude-la eta krisiak bere horretan jarraituz gero berriz ere etxebizitzak eskuratu beharko lituzketela.

Gauzak horrela, interesgarria da aztertzea urte hauetan guztietan Nafarroako Gobernuak zer politika egin duen. Espekulazioaren eroaldiak iraun duen bitartean, ez inolako ahaleginik egin hori kontrolatzeko; are gehiago, gurpil zoro hori elikatu duten hainbat proiektu egin eta bultzatu ditu! Gendulaingo eta Ripagainako egitasmo es-

Orain, era-bateko kri-sialdia etorri denean, le-hertu egin da higiezinen burbuila eta askoz etxe-bizitza gu-txiago eraiki-tzen dituzte. Prezioek, ordea, lehen bezain puz-tuta jarrait-zen dute, hor goien, beste burbuila ba-tean baleude bezala. Nork eusten die merkatuko preziora ego-kitzen ez di-ren salneurri horiei?

Page 7: Lurraren suntsiketa

�pekulatzaileak dira horren adibide: 20.000 etxebizitza egin nahi dituz-te, zertarako eta sustatzaileen sakelak diruz betetzeko. Hortik aurrera ez dute ekarriko inolako etekin sozialik Nafarroarentzat. Hirigintza plani-fikazioari dagokionez ere, ondorio tamalgarriak izan ohi dituzte halako proiektuek.

Eguesibarren 9.400 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen hiri-gintza-plana ere ontzat jo du Nafarroako Gobernuak. Ez da ustel usainik gabea proiektu hori ere, eta bere garaian Mendillorrirekin gertatu zena gertatzeko arriskua ikusten da orain ere: herri izatetik Iruñeko auzo izate-ra pasatu zen Mendillori, biztanle kopuru handiegiak kudeatu ezinagatik. Eguesibar izango ote da hurrena? Hori guztia jakinda, hauxe da zalantza: benetan zer helburu du hainbeste etxebizitza eraikitzeak?

Ulertzen errazak ez diren gauza gehiago ere badira: Etxebizitza eta Hirigintza alorreko Premiazko Neurrien Legea delakoak ekarri dituenak, esaterako. Lege horren bidez, zenbait egoeratan, aukera izango da etxe-bizitza gehiago eraikitzeko, eta, ordainetan, ez dira zelaiak, plazak edo bestelako azpiegiturak ugaritu beharko. Eta, nola ez, egoera horretantxe daude, hain justu, Ripagainan eta Lezkairun egin nahi dituzten proiek-tuak (12.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da). dituzten Ripagaina eta Lezkairuko proiektuetan besteak beste). Hori gertatzen da, izan ere, merkatu libreko etxebizitza kopuru bat etxebizitza babestu bihurtuz gero. Negozio borobila, beraz: inolako gainkosturik gabe etxebizitza kopurua handitu eta gaur egun gehien saltzen diren etxebizitzak ugaritu, babes-tuak alegia. Baina etxebizitzak ezin dira horrela trukatu, kromoak balira bezala: tori etxebizitza libre bat eta ekarri babestu bat. Gauza ez da ho-rrela. etxebizitza libre bakoitzeko, babestu bat baino gehiago eraiki behar izaten da.

Xelebrekeriak, ordea, ez dira hemen bukatzen. Ezagunak dira Iru-ñeko Udalak (UPN) eta Nafar Gobernuak (UPN) zer trikimailu egin di-tuzten Iruñeko Udal Plana lehenago onar zedin, Hirigintza eta Lurralde Antolaketarako Foru Legea baino (2002). Hartara, Foru Legeak ezarri bezala, etxebizitza babestuen kopurua % 50ekoa izan ordez, %17koa baino ez da izango, adibidez, Lezkairun. UPNk badu, ordea, denetarako

Page 8: Lurraren suntsiketa

�erantzuna, eta esan zigun, era horretan bermatzen dela kalitatezko auzo bat sortzea. Zer ideia klase den hori? Guztiz klasista, jakina, UPN bera bezalaxe.

Krisiak eta Neurri Larrietarako Legeak, ordea, errealitate gordina azaleratzen dute. Orain erabaki dute etxebizitza babestu gehiago eraikiko dituztela etorkizuneko auzo horretan, baina ez dute handitu etxebizitza babestuen kopurua soilik: guztira eraiki beharrekoen kopurua ere handitu dute, baina horrek ez du hobetuko auzoaren hirigintza eredua, inolaz ere. Auzoaren diseinua edo etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzetik urrun, negozioa eginez jarraitzea da jarduera horien guztien funtsa.

Testuinguru horretan kokatu beharra dago apirilean onartu zuten Etxebizitza Legea. UPNk eta PSN ika-mikan aritu ziren parlamentuan, bientzat interes handikoa den gai bati ezin itxura emanez: direlako itxu-ra egiten dute, baina sakonean eta oinarrian guztiz ados daude: UGT eta CCOOren esku dagoen kooperatibismoa zen gaia, edo bestela esan,

Page 9: Lurraren suntsiketa

�PSNk bizirik irauteko hain gustuko eta ezinbesteko duen bezerokeria eta mesedekeria, UPNk ere garrantzitsu jotzen duena bunkerra osasun-tsu mantentzearren. Etxebizitzaren arazo larriari errotik heltzea, ordea, gaur-gaurkoz ez dute lehentasunen artean.

Honezkero guztiok badakigu itzelezko iruzur soziala dela etxebi-zitzak negozio iturri gisa erabiltzea; kalte ekologiko larriak eragiten dira fikziozko jarduera ekonomiko antzuak sustatuz, eta hori guztia, jendar-teko sektore ilun eta ustelduenen mesedetan noski. Orain arte ezezaguna zen jarduera hori: oinarrizko ondasunak aprobetxatuz, baliabide ekono-mikoak familiengandik kapital pribatuaren eskuetara igarotzea.

Premiazkoa da beraz egiazko etxebizitza politika publikoaren aldeko urrats sendoak egitea, alokairu soziala oinarri hartu eta erai-kitzeko lurzoruak merkatu espekulatzailetik atera eta zaharberrit-zeak bultzatuko dituena.

Page 10: Lurraren suntsiketa

10

Nafarroako eskuinak muzin egin dio bidezkoagoa, garbiagoa eta, ingurumen ikuspegitik, bideragarria izanen den planeta bat lortzeko na-zioartetik egiten den eskaerari.

Haize-errota distiratsuen atzean, Nafarroan energia ekoizle han-dien kontuek baino ez dute arnasten haize osasungarria. Horien intere-sen mesedetan kudeatzen du UPNren gobernuak berebiziko garrantzia duen alorra. Hain da horrela, ezen Nafarroako Lehenengo Energia Plana eraldatu behar izan baitzuten, Castejonen bi zentral termiko eraikitzeko proposamenak -enpresa elektrikoek eginak, nola ez- tokia izan zezan.

Jarduera ilun zenbaiten atzean azaltzen da Nafarroako Gobernua-ren eskua. Esaterako, berriki prentsaren bidez jakinarazi den bezala, Es-teban Morrasek 42,5 milioi euroko konpentsazio ekonomikoa jaso zuen 1996an, EHN enpresaren lehendakaria zelarik eginiko hitzarmen batez baliatuz. Adierazgarria da bere garaian Morrasek 1,943 milioi euro jarri izana eta orain 22 aldiz gehiago jaso izana, eta hori zuritzeko, merka-tuko prezioaren aitzakia erabili izana. Hitzarmen horren bidez, EHNren akzioen % 1,39 gelditu ziren Morrasen eskuetan. Orain akzio horiek ka-pitalizatu egin ditu, eta arrainen eta ogien pasartea ere txiki gelditu da. Batzuentzat, nonbait, beti alde jotzen haizeak.

Afera ordea harago doa. Nafarroako Gobernuak, Sodena eta Na-farroako Aurrezki Kutxaren bidez, EHN erakundea kontrolatzen zuen (akzioen % 38 eta % 10 zituzten, hurrenez hurren), eta 2004an, Accio-nari saldu zion EHN-n zuen zatia, 390,5 milioi euroren truke. Morrasek zenbateko etekina atera zuen ikusiz, eta datu hori estrapolatuz, Nafa-rroako Gobernuak 1.528 milioi euro irabazi izango zituzkeen, bere za-tia saldu izan ez balu. Beste modu batez esanda, Nafarroako Gobernuak etekin eta etorkizun handiko proiektu ekonomikoa abiarazi, eta egonkor-tasuna lortu duenean, saldu egin du, hartara inbertsiogile pribatuek ne-

Page 11: Lurraren suntsiketa

11

gozioa egin dezaten. Pentsatzekoa da Morrasek, alor horretan aditua denak, bere zatiari eutsi, akzioen balio handitu eta etekinak izugarri han-ditu bazituen, berdin egin zezakeela Nafarroako Gobernuak ere. Morrasenganako konfiantza fal-tagatik, behintzat, ez zen izanen, gogoratu behar baita Miguel Sanz eta Yolanda Barcinarekin ba-tera Estatu Batuetara bidaiatu zuela, hain zuzen ere, energia berriztagarrien alorrean Nafarroak duen esperientzia kontatzera.

Ondorioa argia da. Ahalegin publikoa, ete-kin pribatua. Berriztagarrien gaineko ahaleginak antz gehiago du merkatuko ekimenekin, energia-rekin loturiko egiazko apustuekin baino. Hain zuzen ere, energiaren alorreko Plan Estrategikoa eta Gobernuaren jarduera ikusi ahala, gero eta argiago ikusten da zein den Nafarroako eskuinak benetako apustua.

Ondorioa argia da.

Ahalegin pu-blikoa, etekin pribatua. Be-rriztagarrien gaineko aha-leginak antz gehiago du merkatuko

ekimenekin, energiarekin

loturiko egia-zko apustue-

kin baino

Page 12: Lurraren suntsiketa

1�Indarrean dagoen 2005-10 Energia Planak

argi erakusten du interes pribatuen mesedetan ari dela Gobernua, eta bost axola zaiola aldaketa kli-matikoaren arazoa, nazioartean lehentasunezko bihurtu den arren horri aurre egitea. Enpresarien beharrei erantzuteko tresna baino ez da. 2010. honetan Nafarroan isuriko den CO2 kopurua 8.156.629 tonakoa izanen dela aurreikusten da, eta horietariko 3 milioi Castejongo zentral ter-mikoetatik irtengo dira.

Datu horiek alderatu litezke lehendabiziko

Energia Planak aurreikusten zituen emaitzekin. Orduko hartan, auto-hornikuntza bermatu nahi zen energia berriztagarrien bidez eta CO2 isur-ketak urteko tona bat gutxitu nahi zituen. Azken Energia Planak, aldiz, isurketak % 102,83 handi-tzea aurreikusten du aurreko Plana harekiko. Ho-rra hor eskuin kutsatzailearen egiazko aurpegia.

Estatu espainiarrean iraunkortasunaren gai-nean eginiko ikerketa batek dio, berotegi efektua eragiten duten gasen kopurua % 49,9 handitu dela 1990. eta 2005. urteen artean Nafarroan. Estatuko batez bestekoa baino lau puntu baino gehiago ale-gia. Kontuan hartu behar da, Turkiaren ondotik, Europako Batasunean berotegi efektua eragiten duten gas isurketak Espainiako Estatuan handitu direla gehien.

Aipagarria den beste datu batek erakusten du Nafarroa ez dela batere eraginkorra energe-tikoki, hau da, energia kontsumoa gehiago handi-tu dela barne produktu gordina baino.

Indarrean dagoen 2005-10 Energia Planak argi erakusten du interes pri-batuen me-sedetan ari dela Gober-nua, eta bost axola zaiola aldaketa kli-matikoaren arazoa, na-zioartean lehenta-sunezko bi-hurtu den arren

Page 13: Lurraren suntsiketa

1�Castejongo zentral termikoak edo Estellerriko eta Esteribarko au-

tobide elektrikoek argiki erakusten dute energia konpainia handiek zer-nola xahutzen duten gure herrialdea, eta bunkerraren babesean, kalte izu-garriak eragiten dizkiote ingurumenari eta osasun publikoari.

Horri guztiari gehitzen badiogu mugikortasunaren gaian darabilten politika, AHTaren alde eginez edo errepideetan ibilgailu pribatuak nagusi jarri dituen dinamikak sustatuz, joera ezin okerragoa dela ikus daiteke.

Page 14: Lurraren suntsiketa

1�

Nafarroan zaila da Itoitz-Nafarroako Ubidea bikotea aipatu gabe ura mintzagaitzat hartzea. Are zailagoa, orduko Nafarroako agintari go-renak, azpiegitura publiko honen aldeko jarrera irmoa erakutsi zutenak, ustelkeriaz nola kakaztu ziren ez oroitzea. Itoitz izan zen Nafarroan eza-gutu den herri borroka indartsu eta luzeenetakoaren pizgarri. Nahiz eta, zenbait auzi epaitegien esku gelditu ahal, borrokaren sugarrak itzaliz joan ziren. Dena den, auzi honetan izan ziren askoz jokaldi erabakigarriagoak: ekintza gauzatuen politika erabili izana batetik, eta zenbait jende proiek-tuaren alde jarrarazi izana bestetik, inguru hartan egingo ziren hornidura-azpiegituren izenean.

Baliteke azpiegitura honek, Uraren Plataforma delakoaren bidez, ezerk baino hobeki islatzea bunkerraren irudia. 90eko hamarkadaren hastapenetan sortu zen erakunde hori, Itoizko urtegiaren eta Nafarroako Ubidearen alde egiteko, bi proiektu horien aurkako mugimendua gero eta indar handiagoa hartzen ari zen eta. UGTren lehendakaritzapean gauzatu zen, eta hantxe bildu ziren UPN, PSN eta CDN alderdiak, Nafarroako Enpresaburuen Elkargoa, UCAN eta UAGN nekazari sindikatua.

Nafar jendartearentzat itzelezko etekinak ekarriko zituztela iraga-rri bazen ere, gastu hori guztia ezerezean gelditu da. Azpiegiturak 1.200 milioi euroko kostua izango omen zuen (200.000 milioi pezeta), baina urtegia eraikitzeko lanetan, eta horrexetan bakarrik, 165,59 milioi euro joan zitzaizkien, hau da, aurreikusitakoa baino % 68 gehiago. Horrek zer etekin ekarri behar lituzkeen? Honako hauek: nekazaritza sektorea indar-tzea, 350.000 herritarrentzat edateko ura eta energia elektrikoa.

Iragan martxoan, ordea, Nafarroako Uraren Erabiltzaile eta Urez-tatzaileen Elkarteak, ARUNA delakoak, baztertu egin zuen Nafarroako Ubideak ureztatzen dituen lurretan uraren kontsumoari dagokion kanona

Page 15: Lurraren suntsiketa

1�aldatzea. ARUNAren hitzetan, ur kontsumoaren arabera egin ordez urez-tatzeko azaleren arabera eginez gero, nekazariek izugarri garesti ordain-du beharko luketelako ura. Onuradun nagusi behar luketenen protesta bat gehiago da, beste bat, eta horrek garbi erakusten du zein den arazoa: harreman zaila da kostuen eta orekaren artekoa, eta behin eta berriz ibili behar dute kalkuluak egiten, kontuak ez baitira ateratzen bestela!

Edateko ura bermatzeko ere beharrezko omen zen Itoitz, halaxe sal-du zuten bere garaian. Iruñerriak edaten du ur horretatik, baina eskualde hori urez hornitzeko, baziren noski aukera merkeago eta ekologikoagoak. Erabaki politikoak zirela medio, ez zuten lanik hartu alternatiba horien bideragarritasun teknikoa aztertzeko, baina baziren, bazirenez!: Eugiko urtegiaren hoditeria hobetzea, industria eta nekazaritza erabilerarako be-rrerabilpen sareak osatzea edo Zolinako putzua ustiatzea, esaterako.

Sonatua eta edozein lotsagorritzeko modukoa izan zen Zaragozako Exporantz eginiko trasbasea edo isuraldatzea, hango ontziek eta gure ga-beziek elkarrekin nabigatu zezaten.

Page 16: Lurraren suntsiketa

1�

Nafarroan neurri batean erosoa zen egoeratik egungo krisirantz egin dugun bidean, hondakinen errausketaren itzala mehatxu gisa ager-tzen zaigu. Atzeraldi horren arrazoia ulertzeko, arazoaren funtsa zein den jakin behar da, eta gogoan hartu behar da zer borondate gutxi dagoen funts horri heltzeko. Kontua ez baita –soilik- zaborrari zer tratamendu eman. Zabor gutxiago nola sortu, hor dago benetako gakoa. Zaborrekin zer egin galdetzen denean, askotan eta askotan, ahaztu egiten da non da-goen arazoaren sustraia.

Zaborrak bildu eta gordetzeko moduetara bideratzen badugu ezta-baida, errauskailuaren mamua azalduko zaigu etengabe. Ez baita bakarrik isurtzen diren gas kopuru izugarriengatik, jendarteari helarazten zaion mezua bera ere oso arriskutsua da: kito zaborren arazoa! Nahi adina hondakin sortu, gero errauskailuak desagerraraziko ditu eta.

Azken batean, arazo honek eta gure hausnarketan aztertzen ditu-gun gainontzeko arloek, ezbaian jartzen dute bai gure bizi eredua, bai inguruarekin dugun harremana eta baliabideak ustiatzeko era. Gauzak horrela, errauskailuaren aukera, izebergaren edo izozmendiaren –zabor-mendia esan beharko genuke– punta baino ez da, eta horren oinarrian, egiaz, beste zenbait faktore daude: administrazioaren kudeaketa kaxka-rra, jendarteari helarazten zaizkion mezuen zintzotasun falta eta aginta-rien ausardia falta gaiari heltzeko.

Hondakinen kudeaketa tamalgarria dela frogatzen digute hainbat ekimenek. Arazuriko biometanizazio faktoria harrokeria eta zabarkeria politikoaren isla argia da. Jendartearenganako mespretxuak eta aginta-rien itsumenak bakarrik eragin ahal izan du tamainako diru eta denbora galera. 1996. urtean erabaki zuen Iruñerriko mankomunitateak konposta-tze eta biometanizazio bidez tratatuko zituela hondakinak, horren aldeko

Page 17: Lurraren suntsiketa

1�

hautua egin zuen, baina 2004. urte arte ez ziren hasi faktoria eraikitzen. Lanak hasita zeudela, ordea, Arazuriko Kontzejuak zein Oltzako Zen-deako Udalak, helegitea jarri zuten, proiektuak ez zuelako errespetatzen, haien ustez, herrigu-neekiko eduki beharreko gutxieneko distantzia. Lanen % 70 eraikita zeudela, proiektua balio-gabetu zuen Auzitegi Gorenak, eta zaborretara joan ziren ordu arte egindako 11 milioi euroko inbertsioa eta Europako erakundeetatik etorri zi-ren laguntzak.

Herriguneekiko distantzia ez zen, ordea, proiektua ezbaian jartzeko arrazoi bakarra: Ara-zuriko hori urrun zegoen Gongorako faktoriatik, eta hondakinak tratatzeko, kamioek ibili behar-ko zuketen etengabe joan-etorrian, eta hori, ez da batere aukera ekologikoa. Berdin gertatuko zatekeen biometanizazio prozesuko hondarrak Arangurenera garraiatzerakoan ere; edukiontzi berezirik ez zuten jarri nahi izan zabor organikoa soilik biltzeko, eta horrela ezin da lortu kalita-

Arazo ho-nek eta gure

hausnarke-tan aztertzen ditugun gai-nontzeko ar-loek, ezbaian

jartzen dute bai gure bizi

eredua, bai inguruarekin

dugun ha-rremana eta baliabideak

ustiatzeko era

Page 18: Lurraren suntsiketa

1�tezko konpostarik; Arangurengoarekin batera, Nafarroa iparralde osoak erabiltzeko egin nahi zuten, eta baztertu egin zituzten zaborrak tratatze-ko interesgarriagoak izan zitezkeen tokian tokiko proiektuak, landa eremuetarako aski aproposak.

Azken horri loturik eta nahasmenik ez sor-tzeko, esan beharra dago ez dela gauza bera za-borren tratamenduaren gaineko politika bateratu eta koordinatua aurrera eramatea, edo bateratze garesti eta desegokia egitea; eta Nafarroako Go-bernua, hain zuzen, horixe egiten ari da.

Iruñerrian gauzatu ez zen biometanizazio faktoriari Tuterakoa gehitu behar zaio, hori bai amaitua eta abian jarria.

Hondakinen bilketa eta bereizketan, sis-tema alternatiboak finkatzeko beharra

Ezaguna da zaborraren inguruko hirukia eta hiru arauen teoria: murriztu, berrerabili eta bir-ziklatu. Eta beste teoria batzuk ere ari dira sortzen. Horiek guztiek lagundu behar dute hondakinen gaineko hausnarketa eta lehen mundua deritzo-gun honetan daramagun bizi ereduaren gaineko eztabaida azaleratzen. Nafarroan ere birpentsatu beharra dugu zein diren oinarrizko beharrak eta zein guk geuk sortuak, sistema ekonomikoa be-rregituratu beharra dago, azaleko ondasunak sor-tzeari utzi eta planetako baliabideak hobeki ba-natzeko, inor ez dadin geratu oinarrizko beharrak ase ezinik.

Harreman estuan daude, hondakinak bildu eta bereizteko aukeratzen dugun eredua eta erraus-

Harreman estuan dau-de, honda-kinak bildu eta bereizte-ko aukera-tzen dugun eredua eta errauskailua ezartzeko aukera. Ba-dirudi zen-bait estamen-tutan amore eman dutela nahiz eta pu-blikoki ora-indkik orain birziklapen sistema de-fendatu

Page 19: Lurraren suntsiketa

1�kailua ezartzeko aukera. Badirudi zenbait estamentutan amore eman du-tela nahiz eta publikoki oraindkik orain birziklapen sistema defendatu. Edonola ere egia dena da ezarritako sistema aldatu ezean, hondakinen birziklapen eta berreskurapenerako eredu hau ez dela sekula eraginkorra izanen.

Gauzak horrela sinistarazi nahi digute halabeharrez zabortegi erral-doiak baliatzen jarraitu beharko dugula eta kontutan harturik osasun pu-blikoa eta ingurogiroari dagokoionean errauskailuak bezain kaltegarriak direla, eztabaida eremu horietan kokatzea arrazoizkoa dela. Horra hor iruzurra. Finean hondakinen tratamendurako sistema eraginkor osasun-garri eta jasangarrien aldeko apustuari muzin egitea da bilatzen dutena.

Hondakinak bi arrazoi nagusirengatik bilakatu dira arazo larri: ge-roz eta kopuru handiagotan sortu izana da bata eta berauen trataera ego-kiena ez izatea bestea. Hiri Hondakin Solidoen Tratamendurako egungo sistemarekin sorturiko zaborren %95a birziklatzea posible izanik ere, biltze prozesuan zaborren gehiegizko nahasketak hau horrela izatea era-gozten du. Lan honetan diharduten eragile ezberdinek zeresana izango dute guzti honetan, esaterako jardun hau beren negozioaren ardatz duten enpresek, FCC kasu.

Arazoa larria izanagatik, herritarren osasunean eta ingurugiroan kalte txikiagoa eragiten duten alternatibak egon badaude. Baina egiari zor, hondakinen aferari dagokioenean aldaketa esanguratsuak gertatzea posiblea bada ere, herritarrok aktiboki parte hartu beharko dugu zeregin hontan. Hor dago koska.

Udaletan izan nahiko genituzkeen bitarteko guztiak ez izanagatik ere lanari ekiteko esperientzia interesgarriak daude: autokonpostaia, kon-postaia bateratua herri txikienetan eta atez ateko zaborren bilketa siste-ma.

Atez ateko ekimenarekin sailkatzea jatorrian lortzen da (enpresak, etxeak...) egungo birziklapen emaitzak izugarri hobetuz. Herritarrekin

Page 20: Lurraren suntsiketa

�0elkarlanean eta eguneroko ohituretan aldake-ta txikiak eginez, joera erabat aldatu daitekeela erakutsi da.

Baina zein ote da sistema honek hainen emaitza onak sortzearen arrazoia? Lehenik eta behin, guztia konpontzen dutenaren sentsazio fal-tsua eragiten duten edukiontziak ezabatzen dira. Bestetik, asteko egun bakoitzean birziklatzeko eraren arabera (organikoa, papera eta kartoia, plastikoak, ontziak...) zabor ezberdinak biltzen dira. Nork bere zaborrak uzteko toki zehatza iza-teak anonimotasuna galtzea eragiten du hartara zaborren sortzea eta bereizketa komunitateare-kiko konpromisoaren erakusgarri bihurtuz, beti ere administrazioaren aldetik laguntza eta bitar-tekoak eskainiz. Eta azkenik, norbera jarduera honen eta egin behar duenaren jakitun izateko beharrezko prestaketa emanda, arlo honi loturiko araudia sortu beharra dago.

Euskal Herrian barrena abiarazitako proie-ktuek eta martxan jartzear daudenek ezin hobeki erakusten digute zaborren gaineko arazoari helt-zeko garaian bestelako ereduen bideragarritasuna eta onura.

Hondakinen aferari dago-kioenean al-daketa esan-guratsuak gertatzea po-siblea bada ere, herrita-rrok aktiboki parte hartu beharko dugu zeregin hontan. Hor dago koska.

Page 21: Lurraren suntsiketa

�1

Behin baino gehiagotan entzun izan dugu CENeko lehendakari ohia, Ayesa –kargua utzia du dagoeneko–, zera esanez, AHTa nafar jen-dartearen aldarria dela. hainbeste urtetan bunkerraren erraietatik herrial-dearen norabidea finkatu duten pertsonaia horien harrokeria neurrigabea da, eta agian horrek bihurtzen ditu ezgai errealitatea ikusteko. Esparru politikotik, ez da sustatu gaiaren inguruko eztabaida zintzorik, eta hori horrela izanik, nola ulertuko dugu herritarrok etenik gabe aipatzen diz-kiguten onura sozialak ekarriko dituela. Horregatik, AHTa nafar jendarte ia osoaren aldarria dela esatea, herritarroi adarra jotzeko gogoz esandako ergelkeria eta manipulazio izugarria besterik ez da.

Nafarroan, AHTaz gain, mugikortasunari loturiko arazo gehiago ere badira, horiek ere aztertu beharrekoak. Asko sakondu gabe bada ere, horien gaineko hausnarketa egin nahiko genuke, helburua ez baita irakur-keta AHTra mugatzea (gai horren inguruan, gainera, material ugari dago idatzirik ). Alderdi esanguratsuenak bakarrik aipatuko ditugu, kontuan hartuz AHTari loturiko edozein datu ez dela kanpaiak jotzen hasteko modukoa. Hain da zaila azpiegitura horretan gastatzea aurreikusten du-ten ehunka milioi euroak arrazoitzea, saiatu ere ez dira egin. Zergatik da onuragarria AHTarentzat erabilgarria izango den trenbide sare berri bat eraikitzea? Zer onura ekarriko dizkigu herritarroi?

Orain arte garbi dagoena zera da, nork aterako dion etekin zuzen-zuzen AHTari: Madrilera joan eta etorri dabiltzan enpresaburu bakanek,

Page 22: Lurraren suntsiketa

��lanak egingo dituzten eraikitzaileek eta AHTaren geltokia Etxabakoitz inguruan joango zela eta, Nafarroan inoiz egin den hirigintza garapen ol-darkorrenari esker, itzelezko negozia egiteko ger-tu zeuden sustatzaileek. Azken aurreikuspenak, ordea, esne mamitan bizi ginen garaikoak izaki, egungo krisi egoerak guztia pikutara bidali du. Lur horiek ekonomikoki aprobetxatzeko azken orduko ahaleginek agerian utzi dute geltokiaren inguruan planifikatua zegoen hirigintza proiektua zenbateraino zen espekulazio asmo erraldoia.

AHTa oso garraiobide garestia da, eta, on-dorioz, aberatsenen eskura egonen da, hau da, herritar gutxi-gutxi batzuen eskura. Bidaia-txar-telen prezioa kudeatzeko sistemak erabiltzaile kopuruaren arabera finkatzen ditu prezioak, eta horrek errotik aldatzen du trenbide sarea kudea-tzeko orain arte erabili den modua: orain arte zer-bitzu publikoa zena, aurrerantzean negozio priba-tu bilakatuko da.

Gainera, prezioak garestiak izanik ere, AHTa ekonomikoki defizitarioa da. Esangura-tsuak da Sustapen Ministeriotik igorritako mezua: “Kudeaketa edozein delarik ere, emaitza ekono-mikoa negatiboa izango da”. Eraikitze kostu han-diei aurre egiteko gai ez eta, gainera, proiektuaren bera defizitarioa bada, etengabe beharko du diru publikoa bere buruari eutsi ahal izateko.

AHTa gauzatzea, ondorio tamalgarriak izango lituzkeen jendarte-eredu neoliberal eta hiper-desarrollista bati hauspoa ematea litzateke. Lurralde antolaketa orekatu bati bizkar ematea litzateke, herri eta eskualdeak baztertzen ditue-

Eraikitze kostu han-diei aurre egiteko gai ez eta, gai-nera, proie-ktuaren bera defizitarioa bada, etenga-be beharko du diru pu-blikoa bere buruari eutsi ahal izateko

Page 23: Lurraren suntsiketa

��

lako eta hirigune handien lotura-bideak lehenes-ten. Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Planak (PEIT) ezin argiago azaltzen du: “Abiadura Han-diko Trenak jarduera ekonomikoa hirigune han-di zenbaitzuetan zentralizatzea ahalbidetzen du; horrek ahuldu egiten ditu indar gutxiago duten eremuak, eta azkartu lurralde indartsuenak”.

AHTak bultzatzen duen lurralde-eredu metropolizatuak, Europako hiri handien katean lotzen du gure herria, eta behin hor lotuta, bes-te katebegi bat gehiago izango da, ez besterik. Ez ditugu gutxitan entzun Euro Hiria, Mega Hi-ria edota Euskal Hiria kontzeptuak, praktikan AHTaren etorrerak indartuko lituzkeenak eta, es-aterako, Japonian gertatzen den bezala, ehunka kilometrotara dauden lurraldeak bateratzetik sor-tuko liratekeenak.

Energia kontsumoari erreparatzen badio-gu, AHTa autoen edo hegazkinaren pare dabil, hau da, tren arruntek baino 6 bider gehiago kont-sumitzen du. Ez dira ahaztu behar ingurumenari eragingo lizkiokeen bestelako kalteak ere: pai-saiari dagozkionak, osasun publikoarekin lotuak (zarata, esaterako), nekazaritzan , animalia talde jakinetan, lur azpiko putzuetan...

Aipatu nahi genuen, halaber, adminis-traziotik bultzatzen den ereduaren adibide argi moduan, Iruñeko mugikortasunari dagokionez aurrera eraman duten politika. Espekulazio ba-satiaren garaiko eredu suntsitzailearen ondare gisa, errepide handiak, errotondak eta eguneroko auto-ilarak gelditu zaizkigu.

AHTa eraiki-tzea lurralde

antolaketa orekatu bati

bizkar ematea ekarriko luke,

herri eta es-kualdeak

baztertzen dituelako

eta hirigune handien lo-tura-bideak lehenesten. Espainiako Gobernua-

ren Azpiegi-tura Planak (PEIT) hala onartzen du

Page 24: Lurraren suntsiketa

��

Ezkaba mendiaren atzealdetik eraiki nahi duten errepide handiak agerian uzten du orain arteko ereduarekin jarraitzeko asmoa dutela. Muzin egin mugikortasun iraunkorra sustatzeari: garraio publikoa zahar-kitua dago eta bidegorrien sarea murritza bezain desegokia da; beraz, autoa ordezkatzeko joera indartu beharrean, areagotu egiten dute. 2008. urtean Nafarroako Gobernuak eskaturiko txosten baten aurkezpena egin zen, zeinetan egungo garraio publikoaren sarea hobetzeko helburuz, tran-bia edo bestelako alternatiben onura aztertzen zen. Ez genuke tranbiaren aldeko autu itsua egin nahi, baina aukera hori baztertzeko Gobernuak eman zituen argudioak ez dira erraz ulertzekoak.

Txostenak ondorioztatzen zuen tranbia ezartzeak arrakasta han-dia izango zuela, eta hainbat alderdi on ekarriko zituela: ekologikoa da (ez du gasik isurtzen. Iruñ80ko hamarkadatik hona hirukoiztu egin da poluzioa), ezinduentzako sarbide errazak ditu, isila da, azkarra, garaiz heltzen dena, eta modernoa, eta Iruñmerkatarientzako eta eskualdeko komunikazioa indartzerako bultzada handia ekarriko luke. Gobernuak, tranbiaren aukera baztertzeko, honako argudio hauek erabili zituen: kos-tua, garestia zela alegia (kilometro koadro bakoitza AHTarena baino 3 milioi euro merkeagoa da), katenariak hiri-paisaia desitxuratuko lukeela eta, azkenik, egin beharreko lanek herritarrengan eragin txarra izango

Page 25: Lurraren suntsiketa

��

zukeela. Alba kontseilariaren hitzetan “krisi ga-rain, eskuragarriagoak diren eta egungo beharrei hobeki erantzuten dieten aukerak aztertu beharra dago”.Ez da ahantzi behar AHTaren lanak aurre-ratzearren ordaindu beharreko interesetan baka-rrik, 45 milioi euroko gastua dagoela. Sakonean dagoena zera da, tranbiak, garraio sarea berre-gituratzen laguntzeaz gain, mugikortasun eredu berri bat ere indartzen duela, eta hori noski ez da nafar eskuinaren gustuko.

Garraio publikoan tranbia alternatiba ego-kia ote den edo ez, eztabaida horretatik haratago, harrigarria da zenbaterainoko hipokrisia darabil-ten hori baztertzen dutenek, aldi berean AHTaren defendatzaile sutsu dira-eta. Tranbiak egunean milaka erabiltzaile eduki lituzke eta Iruñerriko mugikortasun-ereduan aldaketa nabarmena era-gingo luke, eta, aldiz, AHTak egungo garraio ere-dua betikotzen du, eta gutxi batzuen mesedetan eginiko azpiegitura suntsitzaile eta garestia da.

Eta zer esan txirrinduari dagokionez. Txi-rrindulariak erabat mespretxatzen dituzte, eta ez da hori bakarrik: hain gaizki egiten dituzte gau-zak, ezen txirrindua bihurtu baitute arazo-sor-tzaile eta erabilgarritasunik gabeko alternatiba.

Espekulazio basatiaren

garaiko ere-du suntsi-tzailearen

ondare gisa, errepide han-

diak, erro-tondak eta eguneroko auto-ilarak

geldituzaizkigu

Page 26: Lurraren suntsiketa

��

Page 27: Lurraren suntsiketa

��

XX. mendeko lehen laurdenaz geroztik, nafar eskuinak ondorioz-tatu zuen berezko nafar nortasuna kaltegarria zela beraien proiektu poli-tikoa garatzeko. Eta indarrean hasi ziren gertakari historikoen, sinboloen eta ondarearen aurka, erasoan. Batzuetan suntsituz besteetan eraldatuz. Zaila da inon aurkitzea Nafarroan adinako mendekotasun zantzu. Hona hemen zenbait adibide.

Erroldanen omenez Ibañeta gainean, bataila famatua gertatu zen to-kian, XX. mendean jarritako hilarria. Erroldan, Karlo Magno handiaren iloba eta Frankoen gudarosteko buruzagietako bat zena, 778. urtean hil zuten gure arbasoek, beren lurraldea defendatzeko egin zuten borrokan. Aurretiaz, Karlo Magnoren tropek Iruñeko Harresiak eraitsi zituzten, ez ziotelako onartu agintari frankoak Iruñean agintzen jar zitzan. 1934. ur-tean, eta Oxfordeko eskuizkribuaren (Chanson tde Roldan delakoaren zati zaharrena) lehen mendeurrenaren aitzakiatan, monolitoa ezartzeko lehen proposamena egin zen. Besteak beste, Chanson delakoaren errezitaldia egin zuten Gaiarre antzokian, eta gazte abertzaleek txistuka egin zioten harrera. Giroa berotzea komeni zitzaion zenbaiti, eta horretan lagundu zuen Ernesto Jimenez Caballero faxistak Karlo Magno eta Erroldanen izena goraipatuz Diario de Navarran argitaraturiko eskutitz batek. Haren hitzetan “boltxebike mairuekin bat eginik zeuden tribu iberiar en -euskal-dunen- aurka borrokatzera etorri zen enperadorea”. Inguruotan oraindik antzeko gauzak entzutera ohituak gaude.

Ignazio Loiolakoa espainiar soldaduaren omenezko monumentua eta karrika. Harrigarria da Iruñean Ignazio Loiolakoaren irudia egotea. Frankismo garaian jarri zuten, Nafarroak independentzia galdu zuen gu-dan zauritu zutenaren omenez, hain zuzen. Gaztelako armadako buruza-gietako bat zen, eta Iruñea berreskuratzeko ahaleginean nafar gudaros-teek jaurtiriko kanoikada batek zauritu zuen.

Page 28: Lurraren suntsiketa

��Sarasate Pasealekuan dauden estatuen his-

toria ere ez sinesteko modukoa da. 1887. urtean, espainiar errege izan edo espainiar koroarekin harremana izan zuten 108 erregeren irudiak ba-natzeari ekin zioten. Colmenarko harri zurian zi-zelkatuta zeuden, eta hasiera batean, Espainiako Errege Jauregian ezartzeko egin zituzten, baina hango estetika itsusten zutela eta, Sabatina arki-tektoak handik kentzeko agindua eman zuen. Lo-teria balitz bezala, hainbat tokitara banatu ziren irudiok, baita Iruñera ere. Sei iritsi ziren hona, baina inork ez zekien –eta ez daki- nor ziren. 1972. urtean, norbaitek eskatuta, bi irudi aldatu zituzten: seitik bi Madrilera itzuli zituzten, eta trukean, bi nafar erregerenak ekarri zituzten, Fe-lipe III.arena (Juana II.a Nafarroakoaren senarra) eta Gartzia Ramirezena. Gainerako laurak, orain-dik ere ezezagunak dira.

Dena den, gertakari horiek, deigarriak iza-nagatik ere, bitxikeriak baino ez dira Nafarroako eskuinak ondarea suntsitzeko agertu duen gri-narekin alderatuta. Nafarroako errege-jauregia suntsitu du, Iruñeko Gaztelu plazako aztarna arkeologikoak suntsitu ditu eta, oro har, Nafa-rroako memoria historikoari loturiko hainbat eta hainbat elementu suntsitu ditu, inolako justifika-ziorik gabe.

Duen gaurkotasunagatik, eta aipaturiko suntsitze dinamikak etenik ez duela erakusten duelako, Espainiako Defentsa Ministeriotik –Na-far Gobernuaren onarpenarekin betiere– memo-riaren eta ondare historikoaren aurka Ezkabako gotorlekuan egin duten erasoa nabarmenduko dugu (Alfontso XII.aren gotorlekua esaten dio-

XX. men-deko lehen laurdenaz geroztik, na-far eskuinak ondoriozta-tu zuen be-rezko nafar nortasuna kaltegarria zela beraien proiektu po-litikoa ga-ratzeko. Eta indarrean hasi ziren gertakari historikoen, sinboloen eta ondarearen aurka, era-soan

Page 29: Lurraren suntsiketa

��te). Gotorleku izena hartu arren, Ezkabakoa ez zen sekula gotorlekua izan; espetxe politiko gizagabe bihurtu zuten, eta ehunka borrokalari hil zituzten bertan. Bada, gotorlekua espetxe bihurtzeko egin zituzten erai-kinak suntsitzeari ekin zioten duela hilabete batzuk, aztarna guztiak des-agerrarazteko asmoz. Ez dute nahi, inondik ere, gotorleku hori egiaz zer izan zen jakin dezagun, ezkutatu egin nahi dute –lurpean– zapalkuntza politikoak zenbat borrokalari sarraskitu zituen (hemengoak bezala Es-painiako Estatuko hainbat bazterretakoak), eta Espainiako armadak Na-farroan historikoki zer jokabide izan duen ere estali egin nahi dute.

Espainiako armadaren azken balentria hori gogor salatu dute me-moria historikoaren defentsan diharduten taldeek, eta espero izan deza-gun erantzukizunak eskatu ahalko direla.

Bukatzeko, ezin pasarte hau itxi Bardeako Tiro Eremua aipatu gabe, horrek ere ageri-agerian uzten du-eta bunkerrak zenbateraino men egiten dion madrili (menpekoak horixe egin du, egiaz). Nafarroako Par-ke Natural ospetsuenetakoa da Bardea, eta Biosferaren Erreserba, baina gure agintarien merituz, poligono militar bilakatu da azken hamarkade-tan, Espainiako armada aire bidezko bonbardaketetan prestatzeko gune. gure lurra guztiz modu negargarrian suntsitzen dute, eta hori gutxi balitz bezala, zer eta Irakeko gerran eta antzeko gerrate inperialistetan erabilt-zen dute han ikasia.

Page 30: Lurraren suntsiketa