larrun (140): miguel sanchez-ostiz: "lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

12
140 www.argia.com/larrun Miguel Sanchez-Ostiz Lubaki bat iruditzen zait mundu hau ELKARRIZKETA

Upload: argia-astekaria

Post on 07-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Azken hogeita bost urteak bere inguruko giza giroa deskribatzen eman ondoren, Miguel Sanchez-Ostizek (Iruñea, 1950) kanpoan jarri du begirada. Atzerrian. Bolivia edo Errumaniako gizartea ia lehertzeraino tenkatzen ari den giroetan, esaterako. Joan da Andeetako meatze ezezagunetara, eta joan da etorkinak korrokak bezala egozten dituzten hiriburuetako autobus geltokietara. Joan da bueltako bidea zahartutako furgoneta fidagaitzetan, akiturik eta etsita, nola hartzen duten ikustera.

TRANSCRIPT

Page 1: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

140

www.argia.com/larrun

Miguel Sanchez-Ostiz�Lubaki bat iruditzen zait mundu hau�

E L K A R R I Z K E T A

Page 2: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

Azken hogeita bost urteak bere inguruko giza giroa

deskribatzen eman ondoren, Miguel Sanchez-Ost izek

(Iruñea, 1950) kanpoan jarr i du begirada. Atzerr ian. Bol ivia

edo Errumaniako gizartea ia lehertzeraino tenkatzen ar i den

giroetan, esaterako. Joan da Andeetako meatze ezezagunetara, eta

joan da etorkinak korrokak bezala egozten di tuzten hir iburuetako

autobus gel tokietara. Joan da buel tako bidea zahartutako furgoneta

f idagai tzetan, aki tur ik eta ets i ta , nola hartzen duten ikustera.

Egile zorrotz eta emankorraren ospea irabazi etagero, Sanchez-Ostizek erabaki du idazlearen egin-beharra ez dela, ezin dela izan, zilborrari begiraurteak ematea. Ezin dituela begiak itxi inguratzengaituen anabasaren aurrean. Ikusten duena konta-tu behar duela, hori delako bere eginbeharra.Umiltasunez esanda, baina bai, idazlearen eginbe-harra. Eta ahotsa beste horiei eman behar dielaerabaki du.

Laster Boliviara abiatuko da berriro. Bosgarrenaldiz. Esperientziarekin, bi liburu idatzi ditu: Cua-derno boliviano (Alberdania, 2008) eta laster argita-ratuko duen Vivir de buena gana, bere literaturablogetik (vivirdebuenagana.blogspot.com) aterata-ko izenburua. Zoratzen dago La Pazeko lagunakberriro ikusteko aukera hutsarekin.

Ez dakit zer galdetu: zer galdu zaizunBolivian edo zer aurkitu duzun han.Konplikatua da azaltzen, bai… Boliviako lagunek gal-dera berdina egiten didate, eta erantzuten ez dieda-

nez, Gineara bidaliko nautela esaten didate. Egiazki,ez dakit zer galdu zaidan han, baina badakit zer aur-kitu dudan: giza berotasuna. Horri esker ulertu dutgure mundu zaharkitu honen aldean badaudela azale-razten ari diren mundu berriak, sozialki eta intelek-tualki bizitasun handikoak. Bizitasun handikoak, ezbakarrik Evo Moralesek boterea hartu duenetik, hanezagutu dudan jendeak gizarte berri baten alde borro-kan eta lanean bizitza osoa daramalako. Nire adinakojendea da, eta ez dute bizitza batere erraza izan, bainaguretzako oso zaila da hau guztia ulertzea.

Zergatik?Arrotza zaizkigun egoeretara misiolari gisa hurbil-tzea oso erraza delako. Misiolari gisa, edo gerrillarigisa. Zaila da ordea zure aurreiritziak eta pentsa-moldeak etxean utzi eta entzuten duzunarekiko etaikusten dituzun bizimoldeekiko ulerbera izatea.Joera baitaukagu esateko haien bizitza nola antola-tu behar duten. “Hemen egin beharko litzateke…”hori, oso europarra da.

2 E L K A R R I Z K E T A

«Lubaki bat iruditzen zaitmundu hau»

Alberto BarandiaranArgazkiak: Dani Blanco

Page 3: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

3M I G U E L S A N C H E Z - O S T I Z

Eta haiek zer eskatzen dute, zertransmititzen dizute?Haiek ez dute ezer eskatzen. Gizartea eraiki nahidute, eta uste dute molde berriez egin dezakete-la. Aginduak jasotzeko jaio bide zirenak agintzenhasi dira Bolivian, horixe da gertatu dena. Etabetiko eskuina asko haserretzen du horrek, beti-ko gizartearen erabateko iraultza delako. Eta,kontuz! Iraultza ez da lortu armaren bidez, hau-testontzien bidez baizik. Baina badakizu hautes-tontzi guztiak, galtzailearentzat, amarru hutsadirela. Hori literatura sariekin ere gertatzen da:

norberari ematen diotena izan ezik, denek duteamarrua.

Elizondo inguratzen duten mendiak elurtutadaude. Idazleak giroarekin lotutako artikuluak ida-tzi ditu azken egunotan, beharbada otsail honenhasiera hotza izaten ari delako eta gertukoekin ohibaino gehiago elkartu delako mahaiaren bueltan.Edo aurten lagun asko joan zaizkiolako. “Gehiegi”,dio. Dena dela, otsoez, negutxoriez, Ageda Deunaz,Iturengo joaldunez eta mendiko edozein bazterre-tan bidea mozten duten zuhaitz eroriez idatzi du.

Page 4: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

Boliviako kafeari Monbana markako kakao pixkabat bota dio, eta zapore aldi berean gozo eta mikatzagehitu dio horrela. Hurrengo batean, Donibane Lohizu-neko merkatutik pakete bat ekarriko duela agindu du.

Ohartu naiz ere Boliviakoa oso gizarte zatikatuadela, eta arrazakeria handia dagoela. Indiarren arraza-keria zuriekiko, eta zurien arrazakeria indiarrekiko.Lehenari buruz ez da inoiz hitz egiten, baina badago.Oinarria ez dakit zein den, ez zait gustatzen konkista-ren bostehun urteei buruz hitz egitea, errealista izanbehar delako: boliviarrek duela berrehun urte lortuzuten independentzia, eta berrehun urteotan, hainbatarrazoi tarteko, ezin izan dute gizarte orekatu etademokratikoa eraiki. Alderantziz, estatu kolpe askoizan dira, krimen latzak, eta baita oso iraultza interes-garriak ere, 1952koa esaterako. Baina ez daukaguideia zipitzik ere. Hori da boliviarraren sentimenduorokorra, munduak ez dakiela ezer haietaz, isolatutabizi direla. Zer daki munduak Boliviaz? Azken finean,Bolivia ez zen existitzen, Peru Garaia deitzen zioten.Asko haserretzen dira horrekin.

Argentinarrek, iparraldean bizi direnmestizoei buruz hitz egitean, �horiekboliviarrak dira� esan ohi dute, mes-pretxuz.Bai, argentinarrak oso bereziak dira boliviarrekin.Haiek behintzat, oso jipoituta sentitzen dira, eta ezbakarrik Espainiako kolonialismoagatik, ez pentsa.Bertako eliteek herrialdea arpilatu egin dute.

Eta nola ulertzen da gaur egungoiraultza hori, hain zuzen ere betibaztertuta bizi izan den bertakogehiengoaren nagusitasuna?Ez dakit. Uste dut haiek ere harrituta daudela. Harri-tuta daude, gainera, aldaketaren indarrarekin.

Zer da, une egokian lider egokia ager-tu dela, lehendik zetorrena azkeneanlehertu dela?Bietatik dago. Azken diktaduren ondotik, herrimugimenduaren oihua bazegoen. Egoera jasangai-tza zen, eta halako batean lider bat azaldu, eta hain-bat iritzi politiko batu egin ditu bere inguruan. Etahorrek aurrera egin du.

Zer da gehien interesatzen zaizuna?Jendea. Niri harriek bost axola. Bidaiatzea paisaiakikusteko, fribolitatea da. Tiahuanacoko harriak bertanegongo dira ni hiltzen naizenean ere, baina nik jen-dea ezagutu dut, haiekin partekatu ditut gauza asko,haien istorioak interesatu zaizkit. Bestea, paisaia…tira, La Pazen gainean dagoen Illimani mendia egune-roko ikuskizun handia da, baina ez dut horretarakobidaiatzen. Entzuteko bidaiatzen dut. Ikusteko nolabizi den jendea.

Eta ulertzen diezu, ulertzen dizute?Saiatzen naiz ulertzen, eta saiatzen naiz neu desa-gertzen. Haiek ni ulertu? Erakusteko gauza gehiagodituzte haiek nik baino, ezker eskuin jende apartaaurkitu dudalako.

Eta etorkizuna ikusten diezu?Bai… (pentsakor). Ohartu zara AEBek ez dutela inoizestatu kolperik izan? Badakizu zergatik den, ezta?AEBetako enbaxadarik ez dutelako inoiz izan. EvoMoralesen aurkako oposizioa gogor ari da, eta arazobatzuk daude, esaterako narkotrafikoa. Horren ingu-ruan bazterreko gobernuak sortzen ari dira, narkotra-fikoak diru asko mugitzen duelako. Gehiegi.

Baita Bolivian ere?Baita Bolivian ere. Eta eskuinak Evo Moralesi lepora-tzen dio, AEBetako enbaxadaren bidez nik uste, nar-kotrafikoaz baliatzen ari dela. Gaur egun, egia daBolivia ondoan daudela kokarako behar den oinarriz-ko orea egiteko laborategi asko. Hostoa batez ereChaparetik dator, Cochabambatik gertuko lurraldetik,eta hori Evo Moralesen jaioterria da. Eta hangoek ezdituzte uzta horiek utzi nahi, asko uztea litzatekeela-ko. Gehienak meatzariak dira, eta meatzeak itxi zituz-tenean, jendea lekualdatu zuten. Asko El Alton daudeorain baina beste asko koka landareekin hasi ziren,

4 E L K A R R I Z K E T A

�Entzuteko bidaiatzen dut;niri harriek bost axola,

bidaiatzea paisaiak ikustekofribolitatea iruditzen zait�

Page 5: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

5M I G U E L S A N C H E Z - O S T I Z

eta han koka hosto ona egiten da. Boliviako ekialde-tik oso gertu dago gainera, Amazoniatik gertu, etalurralde hori ez da inorena. Legerik ez dago, eta agin-tzen duena arma gehien dituena da. Eta narkotrafiko-aren mundua oso ezezaguna zaigu gainera. Nagusiakdaude noski, baina azkenean mundu guztia bustitzenda. Hori arrisku handia da amets hauetarako. Beraz,ahots kritiko asko daude.

Bertakoentzako ez da erraza izango,nolanahi ere, hainbeste urte baztertutabizi ondoren orain gobernatzen ikastea.Gobernu horretan oso jende baliotsua dago. Oso-oso baliotsua. Ministroetako bat ezagutzen dut,bere etxean izan naiz, eta badakit nola bizi den.Badakit zer jaten duen, zenbat gastatzen duen, etabadakit prestua dela, ondradu eta xumea. Horiikusten duzunean, badakizu pertsona horrek zer-bait egin dezakeela. Nik berarekin bidaiatu izandut, eta poliziaren aurrean inoiz ez dut ikusi esatenbera diputatua zela. Hemen, aldiz, berehala hastendira zuk ez dakizu norekin ari zaren… Nik sinestendut hori isiltzen duen pertsona batengan.

Bolivian ez dira denak une gozoak izan. Lehenbidaian, bahitu, lapurtu eta kale baztertu batean utzizuten. Hilko zutela pentsatu zuen. Kakaoaren zapo-rea ahoan, kontatzen du lapurrak lau turista europargarbitu zituen talde berekoak zirela. Turisten gor-puak handik gutxira aurkitu zituzten, baina haietakobaten familiak ez du hilotza inoiz erreklamatu. Erre-portajea egin nahiko luke horrekin, edo liburu batidatzi, baina ez diote inon argitaratzen. Lehen onar-tzen zizkioten erreportajeek, orain, nonbait, ez dutetokirik. Baina horri buruz idatzi nahi du.

Orain, ia berrogeita hamar liburu argitaratuta, tar-tean Nafarroako gizarteari buruzko erretratu gupida-gabeak, tartean Pio Barojaren biografia gogoanga-rriak edo kronika eta bidaia liburu biziak, tarteanhainbat sari, tartean Madril eta Iruñea eta Baiona etaDonibane Lohizune, bada orain, Elizondoko txokohonetatik, mugatik gertu, orain baztertuei buruz ida-tzi nahi du. Sentitzen duelako gero eta denboragutxiago daukala esan nahi duen guztia esateko.

Eta herrialde arrotz eta urrun bate-kin horrela konprometitzea, hori ez

al zen ba hogei edo hogeita hamarurteekin egiten diren gauzak?Utzidazu txutxumutxu bat kontatzen. Iaz, Cocha-bambako aireportuan nengoela hegaldia noiz atera-ko zain, bozgorailuetatik italiar bati deika hasizitzaizkion, mesedez kontrolean aurkezteko. Hala-ko batean utzi ziguten pasatzen eta hegazkineaneserita geundela, pasaporteak eskura edukitzekoagindu ziguten. Polizia talde bat sartu eta banan-banan denak miatzen hasi ziren, baina italiarra ezzen agertzen noski. Kokaz betetako maletaren batantzemango eta hanka egingo zuen. Hogeita hamarurteko polizia emakume batek, maletan neramanguztia lurretik botatzen ari zela, nire pasaporteahartu, argazkiari begiratu eta esan zidan, zakar:“Baina zer ari zara hemen zure adinarekin, balan-tzaka?”. Horixe esan zidan narkotikoetako buruak!Eta orain zuk esango didazu polizia hark esan zida-na, ezta? Bai, nik ere horixe galdetzen diot nireburuari. Gazteagorik bidaiatzea gustatuko zitzai-dan, baina ezin izan nuen. Denbora aurrera doa,eta orainak du garrantzia.

Baina hemen lasai egon zintezke idaz-ten, kolaborazioak bidaltzen, hanbarna, urrun, miseriak ikusten ibilibeharrean, ezta?Baina zertaz idatziko dut? Denborak estutu egitennauela sentitzen dut. Aurten 60 urte beteko ditut, etagauza asko dauzkat ikusteko, irakurtzeko, bizitzekoeta idazteko. Orain eleberri bat amaitzen ari naiz Erru-maniari buruz. Hiru aldiz izan naiz Bukaresten, eta horikusten dut gustatzen ez zaidan mundu baten termo-metroa, neurgailua. Pragan zaila da pentsatzea huraherrialde sozialista bat izan zela. Budapesten, berdin.Badakizu komunismoa han izan zela, iraultza famatua-gatik, baina Errumaniakoa sinestezina da. Zenbat jasan

�Nik ere nire buruarigaldetzen diot orain

zergatik hainbeste bidaiatu;gazteagorik bidaiatzea gustatukozitzaidan, baina ezin izan nuen�

Page 6: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

behar izan duten, eta zer herrialde ustela utzi duten!Narratzaileak hor egon behar du. Kulturaren berarenbarruan gertatzen den bi munduren arteko talka saia-tzen ari naiz azaltzea, aldaketa ikaragarriak gertatzenari direlako. Orain, neoliberalismoa nagusitzen ari da,modu basatian. Jendeak jada ez du errumaniarra izannahi, ez du ezta europarra ere izan nahi. Utikan Euro-pa! Jendeak estatubatuarra izan nahi du, eta zenbat etalehenago, hobe. Ez dakizu zer ilarak dauden, egunero,Bukaresteko AEBetako enbaxadaren aurrean. Eta noriritsi da Bukarestera, uholde bat bezala? Espekulatzai-leak. Asko eta asko, espainiarrak. Batzuk, hemengoak.Hemen pilatutako diru beltzarekin hiriburuaren erdianorubeak erosten ari dira, zertarako eta hona etorritakoetorkinei gero saltzeko, hara itzultzen direnerako.Hemengo 80ko urteetako gizartea gogorarazten dit,erosteko sukarragatik, edukitzeko temagatik.

Horrek guztiak erakartzen zaitu idaz-le bezala.Jakina. Dena oso gaizki amaitu daitekeelako. Eta nireadineko jendearekin hizketan hasi eta ikusten duzu[Errumaniako diktadore Nicolae] Ceaucescu ero harkbizitza hondoratu ziela. Gaur egun, errumaniarreksekulako izua diote urkoari, denek pentsatzen dute-lako ondokoa Poliziaren kolaboratzailea izango dela.Horixe sartu zieten kaskoan. Kafetegi batean batekinhizketan hasi, eta pixatokira altxatzen bada, besteakesango dizu hori kolaboratzailea dela. Eta hurrengo-arekin berdin gertatuko da. Harremanetan egon nai-zen jende guztia izan omen da Securitatekoa. Horida drama. Bizirik jarraitzeko, jendeak norbait salatubehar zuen, baita familia barrukoa bazen ere! Nolaez dut hori literaturara eramango? Hori da guregaraia, carajo! Ni ez noa Bukarestera gerra artekogaraiko kafetegiekin literatura txarra egitera! Haste-ko, literatura historiografikoa ondo dagoelako hiribat bisitatzeko, baina errealitatearen aurrean, osoeskasa iruditzen zait. Oborreko (Bukarest) merkaturajoan behar da, handik ateratzen direlako alde eginnahi duten errumaniarrez betetako autobusak, etahara iristen direlako itzultzen direnak. A zer irudiak.Edo Dublinera joan, ezer erosteko ez dagoenez turis-tek bisitatzen ez dituzten kaleetara, Joyceren Ulys-ses-en agertzen diren horietara, putetxez beteta, han-dik ateratzen diren Bukaresterako bueltakoautobusak ikustera. Hori interesatzen zait.

Eta material horrekin zer egin beharda? Fikzioa, kazetaritza, kronikak?Ahal duzun guztia egin behar duzu, ateratzendena. Irakurlearengana iristen dena. Saiatzen naizhori guztia ulertzen. Saiatzen naiz nire garaia uler-tzen.

Gustatzen zaizu garai hau?Gustatu? Ez dakit… duela urte batzuk esaten zutengarai hutsalak bizitzen ari ginela. Beti pentsatunuen hori esaten zidana ergel hutsa zela. Garaihutsalak, batere ez! Alderantziz, ematen du bolboraupel baten gainean eserita gaudela. Garai ezohiko-ak dira zeharo, baina galduta bezala gabiltza.

Informazio ikaragarria dago, baina ezdakit gehiago dakigun.

6 E L K A R R I Z K E T A

Page 7: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

Ni gero eta ergelago sentitzen naiz. Ez naiz fidatzen.Duela hamar urte idatzitako eleberri baten inguruansarean begiratzen hasi eta informazio piloa aurkitunuen. Bi edo hiru egunetan, lehen bizitza osoan lor-tzen ez genuen informazioa lor daiteke. Eta eleberrihori idatzi eta hamar urtera, lehen ez zegoen infor-mazio ikaragarria zegoen denen eskura. Baina ezdakit gehiago dakidan, egia esanda. Garbi daukatinteresatzen zaidana dela aldaketa basati horien leku-kotza ematea, munduaren irudia aldatzen ari delako.Boliviaren kasuan, begibistakoa da hor gertatzen aridena ez dela oso erraz sailkatzekoa. Hemen berehalaesaten dute “populista!”. Ba, nik ez dut hain garbiikusten. Nik uste dut zerbait berria dela.

Esan duzun hori da garrantzitsuena,ezta? Lekukotza ematea. Kazetaritzan

ere galtzen ari da hori, jen-dearekin aurrez aurre egotekoohitura, askotan informazioaberez iristen delako erredak-zioetara.Bai, baina kontuz! Lekukotza eman behardela esaten dudanean aho txikiarekin esatendut, bestela ematen duelako egiaren jabeanaizela, edo pulpitu batetik hitz egin nahidudala. Eta bestela ere tribunu gehiegi dagogillotina martxan gustura jarriko luketenak;berez, paperezko gillotinak eduki dauzkate-nak norbera madarikatu bat bilakatzeko.

Esan nahi dut jendearekin aurrezaurre egotea, entzutea, ikusteanola hitz egiten duen, nola biziden, garrantzitsua dela.Horixe da garrantzitsua: gizarte honen leku-kotasuna ematea baina mundu honetakohitzekin. Nik ez daukat ezeren soluziorik.Gauzen aurrean daukadan harridura azaltze-ko nire eskubidea aldarrikatzen dut ordea,badakidalako ia denok inguruabarrek astin-duta eta harrituta bizi den jendea garela.Astintzen dutenak gutxi dira gainera, bultza-dak jasotzen ditugunon aldean. Balantzakajoaten gara alde batetik bestera. Ni ere ipa-rrik gabe sentitzen naiz askotan, baina ezbeste edonor baino gehiago. Ez baikara iris-

ten, ezin ditugu gako guztiak ulertu. Aldaketak ikara-garriak dira, eta oso azkar gertatzen ari dira.

Eta literatura, zuretzat, harridurahoriek partekatzeko modua da, beraz?Orain, bai. Eta esku artean dauzkadan proiektuenartean, kezka hori gero eta agerikoagoa da. Prestdaukadan hurrengo eleberria, Un gamberro enBucarest, nire buruari egiten diodan trufa da, kari-katura bat nolabait esanda. Literatura estetizistaren,literatura-literaturaren kritika bat da. Ez naiz litera-tura militanteez ari, baina pikareskaz. Gizarte baterretratatzeko modu eraginkorra da, eta gaztela-niazko literaturan egin den onena pikareska izan dagainera. Deserrotzearen, gizartearen ezintasunareneta amorruaren eta errebeldiarekiko senaren isla.Beraz, eleberri hau pikareskarekin lotuta dago.

Lau liburu lagun on bati gomendatzeko

Gauaren muturrerainoko bidaia (Louis-Ferdinand Celine) Idazle zoragarria da. Badu luma, eta badago oraindik ikertugabeko zerbait hor, bere gezurrak, bere pasioak, bere bizitzaprosan jartze horretan. Ia ezezaguna da hori.

Guzman de Alfarache pikaroaren bizitza (Mateo Aleman) Asko gustatzen zait egileak dena ezagutu zuelako: amarruak,lapurretak, ezkontza gaiztoak, zorigaitza… EspetxeanCervantesekin izan eta gero, noiz eta 1606. urtean, Mexikora joanzen, "Indietara". Hirurogei urte baino gehiago zituen, eta XVII.mendearen hasieran, hirurogei urteko pertsona bat hilotza zen ia.Ohartzen zara pertsona horrek zer nolako konfiantza edukikozuen bizitzarekin horrelako bidaiari ekiteko, itsasontziz? Joanhara nahiz eta hiru edo lau urte besterik ez bizi? Hau da hiru, lauurte, zoriontsu! Atzean dagoen istorio hori asko gustatzen zait.

Svejk soldadu onaren menturak (Jaroslav Hasek)Liburu miragarria da, nire bizitzan irakurri dudanlotsagabeenetako bat. Aberria, armada, elizaren hierarkia,erakunde guztiei buruzko liburua da. Liburu handia, zoragarriairuditzen zait.

Ulysses (James Joyce)Asko maite dut. Eta jendeak uste duena baino askoz ereirakurgarriagoa da, baina esaten dutenez irakurgaitza dela,jendeak izua dio. Baina liburu handi-handi bat da.

7M I G U E L S A N C H E Z - O S T I Z

Page 8: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

Erakartzen zaituzten tentsio horiek,Boliviakoak, Errumaniakoak, hemen ereikusten dituzu? Edo hemen apur batlokartuta gaude horri dagokionez?Ez, ez gaude lokartuta, baina nekatuta nago gurehistoriarekin eta irtenbiderik gabeko kalezulo hone-kin. Asper eginda. Beste istorio batzuekin topo egindut, eta zinez gureak baino askoz ere gogorragoakdira. Jendeak Errumanian bizi izan zuena entzutenbaduzu, azkenean erlatibizatzen duzu hemen jendegehienak bizi izan duen egoera. (Tarte luzea hartudu). Nekatuta nago hemengo nire istorioa konta-tzen. Baina... (Zalantza txiki bat ageri du).

Baina?Baina aurten beste eleberri bat amaitu nahiko nuke,36ko gerrak hemen Euskal Herrian izan zuen hasierariburuz. Iruñea eta Irun arteko mugan kokatuko dut,Donibane Lohizunen, eta memoria historikoarenberreskurapenarekin bustita dagoen jendearekin lotutaegongo da. Eleberri hau 2005. urtean hasi nuen. Baro-jaren biografia egiten ari nintzela. [Emilio] Mola jenera-laren altxamenduarekin hasi nintzen, baina berehalaohartu nintzen berriro ari nintzela historia betiko pro-tagonisten bitartez kontatzen. Pablo Antoñana, esatera-ko, maisua izan zen alde horretatik, benetako protago-nistei eman zielako ahotsa. Karlistadak beti kontatudira protagonisten bidez, jauntxoen ibileren bidez.Inoiz ez dira kontatu nekazari edo bolondresen bidez.Eta horiek, sei urte borrokan aritu eta gero, dena galduzuten, baserriak eta lurrak, eta Ameriketarako bideahartu behar izan zuten. Beraz, historia pairatzen due-naren ikuspegitik kontatu nahi nuen. 2006an argitaratunahi nuen, baina ezin izan nuen, eta horrek mesedeegin zidan, ikuspegia aldatu ahal izan nuelako.

Kontrako erreakzio asko sortzendituen gaia da.

Bai, bere onetik ateratzen du jende asko, ordukoenbarrabaskerien protagonisten oinordekoak izan zeinoraingo progresista gazteak izan, uste baitute orriapasa behar dela, eta zenbat eta lehenago hobe. Unehau oso garrantzitsua da oroitzapena jaso eta finkatze-ko, memoria berreskuratu nahi duten horiei gorrotoaeta fede txarra leporatzen dietelako, mendeku gosea.

Berreskurapenaren aldeko mugimenduhonek daukan garrantzitsuena gauzakbegibistan uztea da, ezta? Gertatuzena argira eramatea. Jose Artetxek, Un vasco en la posguerra liburuan, kon-tatzen du Jose Maria Iribarreni behin aditutakoa. Iriba-rren Mola jeneralaren idazkaria izan zen, eta Artetxeriesan zion behin, biak Donostian zeudela, inbidia ziolabere oroitzapenekin liburua kalera zezakeelako.Berak, nahita ere, ezin zuela atera, “[gerraren] susta-tzaileak, haien seme-alabak, eta ilobak bizirik daudela-ko, eta jainkoak bezala hartzen dituztelako”. Iribarre-nek esaten zuen Molak jendea hiltzea zeukala buruan,besterik ez, eta beti esaten zuela hemengoei “eskar-mentu ederra” eman behar zitzaiela. Berak memoriabatzuk idatzi omen zituen. Kutxa batean gordeta zeu-den baina uste dut desagerrarazi zituztela. Hainbatekikusi zuten liburu hori, eta ohar batzuk hartu zituzten,eta ni haien atzetik ari naiz, baina liburua desagertuda. Eta ia ez daude lekukoak.

Denbora kontra doa.Behin, telebistan, Nafarroan egiten ari ziren indus-keta bateko irudia ikusi nuen. Han zegoen agurebat, negar bizian, eta hunkitu eta astindu egin nin-duen esaldi bat bota zuen: “Makaguen, a ze garaiakordukoak!”. Esaldi horrek dena adierazten du.Duela hilabete batzuk auzi medikuek esan zutendenbora agortzen ari zela, horixe.

Shoah filmean, Treblinkako kontzentra-zio eremu ondoan bizi zen nekazari batigaldetu zioten nazien garaian nola lanegin zezakeen bertan, barrutik iristenziren oihuak entzunda edo bere etxeparean gelditzen ziren juduen konboiakikusita. Esan zuen: �Zuri behatza moz-ten badizute niri ez dit minik egingo�.Film hori ikaragarria da.

�Kulturaren beraren barruangertatzen den bi

munduren arteko talka saiatzen arinaiz azaltzen, narratzaileak hor

egon behar du�

8 E L K A R R I Z K E T A

Page 9: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

9M I G U E L S A N C H E Z - O S T I Z

Nazien lana bertatik bertara ikusiedo pairatu zuen jende asko elkarriz-ketatu zuten film horretarako.Nafarroan, fusilatuen gorpuak lurpetik ateratzeko70eko hamarkadaren amaieran hainbat indusketaegin zirenean, zahar asko zeuden. Horiek gerranegondakoak ziren. Baina horiek hil egin dira. Etaorduko gazteek nire adina dute, edo zaharragoakdira. Ez zen Shoah film bat izan. Biktima zuzenakgero eta gutxiago daude hemen.

Baina oraindik askok eta askok ezdute ezer esan nahi.Lehen esan dugu zer garrantzitsua den kontatzea.Pablo Antoñanari buruzko lan bat prestatzen arinaiz. Extraña visita ipuinean, falangista batzuenbisitaren inguruko testu ederra idatzi zuen. Ez zuenesan beharrik izan Nafarroako zer tokitakoak ziren,baina kontakizun honek fiskalen salaketa guztienbalio bera du. Ez dago izenik, ez dago ezer. Neka-zari batzuk etxetik nola ateratzen dituzten, emaku-me batekin batera kamioi batera nola igotzen dituz-ten, soroetan zehar nola eramaten dituzten, besterikez. Ez da gehiago behar, dena ikusten duzulako:Erriberako soroak, zer gertatu zen… jakina kontatubehar dela. Beharbada denbora galdua da, bainanik badaukat gogoa ahal dudana kontatzeko, etaikusiko dugu.

Zer moduz zaude Baztanen? Behin esanzenuen bizitzeko toki ona zela hau.Bai, oso gustura nago. Eroso sentitzen naiz, mendi-ra asko ateratzen naiz, lan ordu asko egiten ditut,eta lasai bizi naiz hemen, Iruñean baino askozlasaiago. Han baino zarata gutxiago dago.

Ez zara hara gustura itzultzen?Ez. Bakoitzak bere istorioa dauka, baina Iruñekoakez du erremediorik. Galduta sentitzen naiz han.Azken finean, hona duela hamabost urte etorri nin-tzen, eta Madrileko bi urteak kenduta, urte erabaki-garriak izan dira niretzat. Ikusi dut Iruñeko gizar-tean ez daukadala tokirik.

Nahiz eta hangoa izan, han bizi izan,eta hango gidarik onena idatzi duzun.Ongi ezagutzen baituzu Iruñea.

Bai, baina nik hor ezin dut bizitza aurrera atera.Beharbada gazteagorik hanka egin behar nuen, bainaegin ez genuenagatik ez gara orain damutzen hasiko,ezta? Orain, niretako, idazteko dauzkadan liburuekdute garrantzia. Hori da nire bizitza.

Madrilekoa ere ahaztuta daukazu?Bai, han ez dut ezer egiten. Nire seme-alabak handaude, baina Espainiako literatur giroarekin ez dutinolako harremanik.

Ez zara damutzen handik alde eginizanaz, beraz.Ez, damurik ez. Gauzak horrela atera dira, eta azke-nean dauden bezala daude. Kito.

Tokiak erabakigarriak dira idazteko?Baietz uste dut. Baina tokiak baino, han bizi den jen-deak. Hiria, berez, ez da ezer. Thomas Bernhardek,eta adibide bat besterik ez da, esaten zuen Salzburgo“gaixotasun hilgarria” zela. Baina Salzburgo ez da gai-xotasun hilgarria; izatekotan, han dagoen jendea, edoberak ezagutu zuen jendea. Hori da hirien arazoa:norekin egiten duzun topo. Eta giroa astuna bada,bizitza malda gora egingo zaizu.

Zer du Iruñeak?Oso atzerakoia da, eta oso tradizionala. Hemen, delaarmei esker, dela hautestontziei esker, eskuinak betiagindu du. Eta okerrena da ez direla horri buelta ema-teko aukerak aprobetxatu. 80ko hamarkadaren hasie-ran sozialistek irabazi zutenean aukera bat izan zen.Aldaketa batzuk egin ziren, besteak beste inguruan erealdaketa handiak egiten ari zirelako, baina horrekiraun zuen poltsan eskua sartu zuten arte. Eta aldaketabat egiteko izan dugun azken aukera ere pikutara joanzen. Ematen duena baino larriagoa da dena. Beharba-da hogeita hamar urte baldin badituzu ez da hainbes-

�Errumanian, bizirikjarraitzeko, jendeak norbait

salatu behar zuen, baita familiabarrukoa bazen ere, nola ez dut horiliteraturara eramango?�

Page 10: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

terako, baina hirurogei urterekin,bai. Azken hauteskundeen ondoriozizan zen emaitzekin aukera histori-koa zapuztu zen. Horren ondorioz,administrazio kontseilua partekatudute, hau enpresa pribatu bat balitzbezala. Eta batzuek zein besteek,administrazio kontseilu hori luzera-ko zuzenduko dute. Duela gutxi ida-tzi nuen honi buruz, eta beharbadaez da oso zuzena izango, baina hain-bat alderdi izaten ari diren barnearazoak…

Nafarroa Bai-ri buruz arizara?Bai. Ikuskizuna ez da oso duina. EtaNafarroako betiko eskuinekoabanintz, oso pozik egongo nintzate-ke ikusten dudan giroarekin, aulkiabetiko ziurtatzen ari direlako. Eta[Nafarroa Bai-ko] hauek ahazten aridira botoa eman zietenetako asko ezzirela haien alderdi politikokoak. Ezbatekoak ez bestekoak. Jende askokez zuen inon militatzen, baina alda-keta eskatu zuen. Aldaketa, azke-nean. Gero, ikusiko. Baina, lehenda-bizi, aldaketa, carajo! Baina, jakina,topo egin dugu Nafarroako gizartea-rekin, oso atzerakoia baita. Ñabardu-rarekin, baina horrela da.

Etsita zaude?Bai, beharbada bai. Jakina, hauezin diezu besteei esan, gogopixka bat behar delako, ez erabatetsi, baina tira.

Zu abokatua izan zinen.Pentsatzen dut oraindikgordeko duzula zuzenbideaikasten dutenek edukibeharko luketen senahori, zuzena zer den era-bakitzeko�…Bai, zeozer geratzen da, bai.

10 E L K A R R I Z K E T A

Lau toki lagun on bat eramateko

Valparaiso (Txile)Kontatzen baduzu, inork ez dizu sinesten: "Zergatik gustatzen zaizuhainbeste?" galdetzen dizute eta ez dakizu erantzuten.

Praga (Txekia)Zoragarria da. Ez nau harritzen azti eta alkimisten hiria izateak.Zerbait bitxia dauka.

La Paz (Bolivia)Harrigarria da. Dena hankaz gora dago, eta merkatu zoragarriakditu. Hiria bera merkatu handi bat da, kale guztietan zehar. Orain,hiriaren erdia, San Frantzisko Plaza, dena izorratu dute. Berez ezzen plaza bat, hainbat espazio elkarren ondoan jarrita baizik. Hanbiltzen zen jendea gauzak elkarri kontatzeko: abokatuak etabezeroak; politikoak eta boza eman behar zutenak. Denetariksaltzen da, eta denetarik eros dezakezu, eta jendeak denetarik jatendu, eta aulkiak tokiz aldatzen dituzte… anabasa. Orain merkatumodernoa egin diete, eta ez dakit jendea sartuko den, jendeakkalean egiten baititu salerosketak. Hori jada ez da existitzen. ErdiAroko Europa horrelako zerbait izango zen. Mozkorkeria bat da ia.

Edinburgo (Eskozia)Oso ederra iruditzen zait. Kalez kale ibil zaitezke, gauzakdeskubritzen.

Page 11: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

11M I G U E L S A N C H E Z - O S T I Z

Justiziaren inguruan lotsatzeko modukogauzak ikusi ditugu azkenotan. Esate-rako, Arnaldo Otegiri epaileak botazion hura, �ardoa edan nahi badu ere!�.Lotsagarria iruditu zitzaidan. Epaiketa horretan ere fis-kalak errefraua erabili zuen bere tesiei indarra emate-ko, esan zuenean isildu egiten denak amen egitenduela. Barka: isiltzen dena, isildu egiten da. Auzitegibatean, errefrauak soberan daude. Fiskalaren alegatubatean jurisprudentzia edo zigor kodea erabili beharda, baina ez errefrauak. Are gehiago errefrau zatarrakbaldin badira. Bat dator ardoaren zertzeladarekin.Bai, hor badut errebelatzen den sena juridikoa. Epai-leen gehiegikeriak, boterearen gehiegikeriak oro har,hau da, agintekeriak, neure onetik ateratzen nau. Ale-gia, arrazoia izatea uniformea jantzita daramazulako,edo bankuan dirua daukazulako… Hori ezin dutjasan. Eta zuzengabeak iruditzen zaizkidan gauzenaurka egiten dut, horrexegatik, senagatik.

Egunkaria auziari buruz asko idatziduzu.Bai, atzean dagoen guztia izugarria iruditu zitzaidala-ko, hasieratik. Demokraziaren eta askatasunarenzaindarien artean dagoen isiltasun orokorra; “izorradaitezela” diotenen jarrera hori; pertsona hauei eragindieten kaltea. Kalte hori, gainera, aldez aurretik kal-kula zitekeen eta erabaki hori hartu zuenak, beraz,

bazekien zertan ari zen. Hau ez da jokoa. Ahaztugabe euskal kulturak edo euskal kulturaren euskaraz-ko adierazpenak, komunikabide baten bidez, jasanduen kaltea. Baina hori aparte utzita ere, jende batiegin zaion kaltea kalkulaezina da, bidegabea, etainork ezingo du ordaindu. Gainera, beste kontu bat:soilik akusatuta, jende hori jada zigortu egin dute.Hau da, akusazioarekin bakarrik, sistema honekzigortu dezake norbait. Eta hori perbertsio bat da.Zenbat urte igaro dira? Oso gogoan dut noiz gertatuzen, Juan Fernandez irlarako bidean taxia hartzen arinintzela entzun nuelako berria, 2003an, Madrilen. Etagaia oraindik ez da amaitu. Kontxo! Hau da, nahiz etajende hori absolbitu, ez baitut ikusten jende hauzigortzeko moduko inolako argudiorik, epaituakzigortuta egon dira zazpi urtez. Eta gizartearen zatihandi batek ez du hau ikusi nahi izan.

Zergatik?Iruditzen zaiolako hau dela bakar-bakarrik abertzaleeidagokien afera. Hasieran, ETA zen, orain abertzaleak.Noski, horrela hitz egiten baduzu, berehala esatendizute Batasunekoa zarela, edo zure idazkiekin ETA-ren tesiekin bat egiten duzula, nahiz eta hori botatzenduenak dakien Madrilen, garai honetan, horrelakoekinhondoratzen zaituela. Arazoa da gizarte hau erasoko-rra dela, eta gezurtia. Gorrotoa igortzen du parrasta,egunero, eta horren aurrean matxinatzen naiz. Eta kez-

David de Jorge (sukaldaria)Oso ondo egiten duelako sukaldean, eta ososolaskide ona delako. Bizitzarako daukan apetituaezohikoa da guztiz. Ez daki bakarrik sukaldeaz,pinturaz eta literaturaz ere bai. Eta irakurtzen duedo jazza entzuten du jaten duen goseberdinarekin. Badakit orain telebista saio bat hasibehar duela, baina nik ez daukat telebistarik, etalagunek kontatzen didate. Lehengoan haietako bathasi zen kontatzen makarroiak nola prestatzen hasizen, eta denak adi, eta halako batean gure lagunaisildu zen. "Eta?" galdetu genion. "Ez dakit, lokartuegin nintzen!".

Joan de Sagarra (idazlea)Ez dut ezagutzen, baina gustura gonbidatukonuke bazkaltzera, berarekin hitz egitera.

Gregorio Moran (kazetaria)Ezin dut bazkaltzera gonbidatu, nik oso gaizkiegiten dudalako sukaldean, baina gusturaegongo nintzateke berarekin, bihar bertan. Berakdaki zergatik. La Gaceta del Norte-ko zuzendariaizan zen, eta orain La Vanguardia-n idazten du.Oso kazetaritza aske eta kritikoa egiten du.Solaskide ona litzateke.

Zein lagun gonbidatuko zenuke bazkaltzera

Page 12: Larrun (140): Miguel Sanchez-Ostiz: "Lubaki bat iruditzen zait mundu hau"

12 E L K A R R I Z K E T A

�Garai hutsalak hauek?Alderantziz, ematen du

bolbora upel baten gainean eseritagaudela, baina galduta bezala gabiltza�

�Literatura historiografikoaondo dago hiri bat

bisitatzeko, baina errealitatearenaurrean oso eskasa iruditzen zait�

katzen nauena da neuk ere igor dezakedala gorrotohori, eta neure hitzak, baketzeko hitzak izan beha-rrean, hitz suminduak izan daitezkeela. Horrek geroeta kezka handiagoa sortzen dit. Jada ez baitut horitransmititu nahi nire idazkiekin. Baina, beharbada,batzuetan izaerak irabazten dio buruari. Bai, batzuetansumina sentitzen dut gauza hauen aurrean.

Konpromisoaz galdetzen badizut?Nire konpromisoa aipatzen ari garen bidegabekeriak,ikusten ditudan zuzengabekeriak, gauza mingarrihauek kontatzea da. Zenbaitetan, gauza batzuk han-diegiak egiten zaizkit, erreakzioz mugitzen naizelako.Esaterako, lehen hor behean ikusi dugun hori [eta iri-tsi garenean etxepean ikusi dugun etorkinaz oroitzenda, mutil lagunak jotzen ziola eta azken kalapitarenondoren beste bi lagunen artean burumakur Elizon-don, kalean, aurpegi zurbil eta abaildua]. Minariburuzko hausnarketak dira. Noski, zalantza guztiekin,ni ez bainaiz egiaren jabea.

Baina zure buruari jarraitzen diozu,hori da zure eredua, ezta?Hor aipatu duzu kontzientzia askatasuna. Oso gaikorapilatsua da. Gaur, menditik nentorrela, pentsa-tu dut independentea ez dela taldez aldatzea, taldebatekoa ez izatea baizik. Eta hori, hemen, oso zailada. Hemen aspaldian debekatuta dugulako taldekaibiltzea. Independentzia hori lortzea oso zaila da.

Zuk lortu duzu?Ez, kia. Atzetik jarraitzen diot.

Zer miresten duzu?Jendeak zorigaitzetan ere bizitzeko daukan kuraia;sinesten denaren alde borrokatzeko gaitasuna, besteonurarik gabe; denentzako ona izan daitekeen zerbai-ten alde lan egiteko borondatea; eskuzabaltasun kei-nuak. Aldatzen ez diren balore horiek. Ideia politiko

handiak edo alderdiak baino garrantzitsuagoa irudi-tzen zait hori guztia. Boliviako lagun batek esan zidan,ezagutu eta berehala: “zu zer zarela diozu? Komunista,anarkista? Ezer ez? Alua! Orduan ez didazu balio!!”.

Eta zer gorrotatzen duzu?Zikoizkeria, pentsatzen dut. Indartsuenaren legea;egiaren jabe sentitzen direnak; gezurtiak, bufoiak;zerbait esan eta kontrakoa egiten duena. Horrekasaldatu egiten nau, txikitatik. Eta elkarri diogunestimurik eza, errespetu falta. Lubaki bat iruditzenzait mundu hau. Dena da gorrotoa, dena da aiherra.Esan dut, beharbada ni ere sartuta nago hor, ez bai-nago pulpituan, kakaren erdian baizik.

Zure azken liburuaren izenburua Sintiempo que perder da. Premia sumatzenduzu?Jakina. Hori nortasun agiriarekin dator. Sumatzendut… oso gauza desatseginak sumatzen ditut. Memo-ria galtzen ari naizela, hitzek ihes egiten didatela,esaldiak osatzea kosta egiten zaidala… batzuetan ezditudala gogoak. Hori oso arriskutsua da. Kosta egi-ten zaidala lanean jartzea, hasten naizelako nireburuari galdezka: “eta hau zertarako?”. Hori, noski,adina da. Beraz, egin behar duzuna egin ezazu lehen-bailehen, bestela susto ederra hartu dezakezu. Hain-bat liburu dauzkat amaitzeko eta, tira, ez dakit. n

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.220. zenbakiarekin banatua, 2010eko otsailaren 28an)