kanoi hotsa galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten mikelen amak, miriam...

24
ELGOIBAR - 1076. zenb. XXV urtea - 2018-05-18 Kanoi hotsa Galbusotik

Upload: others

Post on 19-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

ELGOIBAR- 1

076. zenb. XXV

urtea - 20

18-05-18

Kanoi hotsa Galbusotik

1076 azala:Maquetación 1 17/05/18 11:54 Página 1

Page 2: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

1076 azala:Maquetación 1 17/05/18 11:55 Página 2

Page 3: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

3

Azkeneko hilabete eta erdian milaka telefono jarri ditugukantuan eta ehunka aldaba jo ditugu, protagonistenbila. Trabatu gara batzuetan eta etsita ere ibili gara

beste zenbaitetan, bat edo beste identifikatu edo topatu ezinda,baina aurreikuspen onenak ere gainditu ditugu, zuei esker. Deitudizuegu barixakuko ekitaldira gonbidatzeko eta azal-orria izanzineten eguneko oroitzapenak kontatu dizkiguzue. Zuetakoaskok esan diguzue azalok ondo gordeta dituzuela etxean, etabirritan galdetu beharrik gabe eman diguzue baietza. Are, ba-karren batzuek laneko txandak edota astebururako planak erealdatu dituzue, barixakuan gurekin egoteko. Eskerrik asko,bihotz bihotzez. Dotore irtengo da.

Ez da samurra izan, hala ere. Gaur orrialde honetara ekarriditugun lagunak topatzea, esate baterako, ez da kosta gabekokontua izan. Bat ez beste hirurekin amore emanda ere bageun-den, egia esan. Mikel Alonsoren jaioberritako argazkiari begirajarri eta geure etxeko hainbat umeren itxura ere hartzen genion

argazkikoari. Bila nondik hasi ere ez genekien. Beste horren-beste gertatzen zitzaigun Jon Mujikaren azala hartzen genuenaldiro. Begi urdindun umea nor izan zitekeen arrastorik ez ge-neukan, eta albora lagata genituen bilaketa-lanak. Joan zen os-tiralean, baina, orrialde honetan bertan argitaratu genuenalbistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, etaJonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema-netan. Ez dakizue ondo nolako poza hartu genuen, ordurakoeginahalak eta bi eginak genituelako ume haien bila, eta iku-siaren ikusiaz, etxe-etxeko ere sentitzen genituelako. Ezberdinaizan da Asier Marcillaren kasua. Milurteko lehen euskal herrita-rra izan zelako eraman genuen azal-orrira Asier. Ana Marcillaamaren besoetan ageri da Asier, hogei egun eskaseko umea,eta horrek erraztu digu bilaketa. Irati Ajubita eskua ahoan duelaageri da, pare bat urteko, 1993ko ikasturte hasierako argaz-kian. Argazkikoa bere ahizpa Haizea zelakoan deitu genuenajubitatarren etxera, eta jarri genituen etxeko guztiak dantzan.

BARRENekin batera hazten

Atzera kontaketa da hasi da. Gaur zortzi, hilaren 25ean, Kalegoen plaza BARRENen lagunekin beteko dugu. Hogeita bost urte hauetan gure azal-orrietan agertu zaretenok eta gehiago batu nahi zaituztegu. Elgoibarko eta Mendaroko historia idazten lagundu diguzue, eta zuekin batera idatzinahiko genuke egun historiko hau ere. Asko zarete, baina gaur, gure azal-orrietan agertu diren umeenak ekarri ditugu hona: Asier Marcilla (AnaPlaza amarekin ageri da argazkian), Mikel Alonso, Jon Mujika eta Itziar Ajubita. Gure eskerrik beroena zuei, eta gainerako guztioi.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 3

Page 4: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Aurreko batean adimenari buruzidatzi nizuenean, gaur egun edo-zein gauzari “adimendun” erans-

ten zaiolako kexatzen nintzen. Ordutikona jasotako albiste batek, ordea, jokozkanpo utzi nau. Aurreko astean, Googleenpresak bere azken berriak aurkeztekoeginiko ekitaldian, bere Assistant delako-ari eginiko hobekuntzei buruz ari naiz. As-sistant hori telefono mugikorretanerabiltzailearen laguntzaile izateko pro-grama/sistema bat da. Ideia, telefonoarihitz egin, honek ulertu eta behar den eran-

tzuna ematea duela da.Beste zenbait “laguntzaile”badaude ere (Appleren Siri,Microsoften Cortana, Ama-zonen Alexa) Googlerenazen orain arte emaitzaonena ematen zuena askoren

ustetan. Aurreko astean aurkez-tutakoak, ordea, (irudi zuen mo-

duan gauzatzen bada) oso atzeanutziko ditu lehiakideak.

Googlek erakustaldi pare bat egin zi-tuen. Lehenengoan, erabiltzaileak telefo-noari ileapaindegian ordua hartzekoeskatu zion, egun zehatz batetako ordutarte batean. Telefonoaren erantzuna: “ile-apaindegira deitu eta jakinaraziko dizut”.

Ondoren, Assistantek ileapaindegira noladeitu zuen entzun zen. Dei hartan, eskatu-tako lehen orduan ileapaindegian tarterikez zegoela eta, Assistantek beste propo-samen bat egin zion telefonoa hartu zio-nari, honek egindako galdera guztiakerantzun eta hitzordua ezarri arte.

Bigarrenean, jatetxe batera deitu zuenafaltzeko lekua erretserbatu nahian. Orain-goan, ordea, hilaren zazpirako lau lagu-nentzako mahaia eskatu zuen baina,jatetxekoak gaizki ulertu eta zazpirentzakomahairik nahi zuen galdetu zion. Assistan-tek, pazientzia galdu gabe, gaizki-ulertuaargitu eta horren lagun gutxirentzat erre-tserba beharrik ez zegoela jakin zuen.Ondoren, jatetxekoari egun horietanjende asko ibiltzen den galdetu zion.

Esan zutenez, bi deiok Turing-en test-againditu zuten. Hau da, laburbilduz, tele-fonoaren beste aldean zeuden pertsonekez zutela nabaritu ordenagailuekin hizke-tan ari zirela.

Niri, beldurra beste zirrara sortu dit. Eazertan gauzatzen den.

Adimena (II)

ANDER SORALUZE

“Telefonoaren beste aldean zeuden pertsonek

ez zuten nabaritu ordenagailuarekin hizketan ari zirela”

Informatikaria

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 4

Page 5: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

GUTUNAK 5

u ETA HAU EZ AL DA ZABOR TURISMOA?

2015ean EAJ eta PSEk Gipuzkoakoerakunde nagusien agintea hartu zutene-tik, Gipuzkoan hondakinen gaikako bil-keta selektiboetan egiten ari zen aldaketabertan behera moztu zuten; errefus (zabornahastua) kopuruaren jaitsiera eten zuten.Era berean, Gipuzkoarako diseinatutakolehen TMBari (Tratamentutegi MekanikoBiologikoa) bidea itxi zioten, Zubietakoerraustegiaren proiektua ondo itxi arte. Etalegealdi honetan horretan ibili dira eta da-biltza, Zubietako erraustegiaren proiektuaberpiztu eta abiarazten. 2019tik aurreradena martxan egongo dela diote, zabo-rren arazoa konponduta egongo delabehin eta berriz errepikatzen.

Errealitatea hauxe da: Gipuzkoa Eu-ropa mailan hondakinen kudeaketan tran-tsizio eredugarri bat abiatzetik zaborrezitota dagoen lurralde izatera pasa da.Orain zaborra non sartu ez dakite (Muti-loako zabortegiak ezin ditu denak irentsieta Mallabiakoari "Betearte" izen bitxiajarri diote). Hor dabiltza instituzioak eta al-derdi politikoak euren arten presioak egi-

ten. Eta errua aurreko legengintzaldian(Bildu) zeudenei botatzen dabiltza. Harri-tzekoa...

Bizkaia prest omen dago Gipuzkoakohondakinak bere lurretan hartzeko bainadenbora labur baterako. Ez du zabor na-hasia onartuko, GHKk Gipuzkoako Muti-loara bidaltzen dituen moduan bidalita ezbehintzat. Bizkaiko zabortegiren bateanuztekotan, aurretik beste tratamendurenbat jaso beharko dute, gutxienez TMB ba-tean eta nahi izanez gero erraustegian.To! Eta orduan zergaitik eraiki Zubietanerraustegia Zabalgarbira bidaltzeko au-kera baldin badago?

Eta azkenik esan, Gipuzkoan zabo-rrok eragindako gastu guztiak gipuzkoa-rrok (elgoibartarrok barne) pagatubeharko ditugula, ez bakarrik tratatzekoedo betirako lurperatzeko gastuak, baiziketa baita horiek hartzeagatik Bizkaiakbere azpiegituretan egin beharreko alda-keten kanonak ere. Guzti hau ez al da lo-tsagarria?

A.I.Z.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 5

Page 6: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

MOTZEAN6

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok egingoduen giza katerako 90 bat autobus esperodituzte kanpotik, Elgoibarren eta Mendaron

Ardo dastaketa antolatu dubiharko Mendaroko Udalak

Ardo dastaketa antolatu du Mendaroko Udalakbiharko. Bigarren urtea da antolatzen duela eta aur-ten lau upategitako ardoak dastatu ahal izango di-tuzte plazara gerturatzen direnek: Navarsotillo etaBagordi (Andosilla), Otero-Ruiz de Alegria (Bañosde Rio Ebro) eta Miguel Angel Muro (La Puebla dela Barca). Bost euroan salduko dituzte kopak, etasei ardo edan eta pintxoa jateko aukera izango da.Pintxoak banaka ere salduko dituzte, euro batean.12:00etatik 14:30era bitartean egingo da ardodastaketa, eta tarte horretan Bizi Poza txaranga ibi-liko da plaza ingurua girotzen. Iaz, 150 baso in-guru saldu zituzten, eta Mendaroko Udalakbalorazio positiboa egin zuen.

Kilimon kalean hainbat lanegin ditu Mendaroko Udalak

Kilimon kalean irisgarritasuna hobetzeko hainbatlan hasi ditu Mendaroko Udalak. Espaloiaren al-tuera txikitu eta leundu dute kale osoan, eta obra ho-riek 14.579 euroko aurrekontua izan dute, BEZbarne. Lasarte-Oriako Mularri eraikuntza enpresariesleitu zaizkio lanok. Era berean, Trinitate Kaleko 2-4 zenbakien pare horretan urak bideratzeko kana-leta bat ere jarriko dute. 1.772 euroko aurrekontuaizango du obra horrek.

Atzera kontaketa hasi du Gure Esku Dagok. Hilabete eskas falta da ekai-naren 10eko giza katerako, eta herri batzordeetakoak gogor ari diralanean. Elgoibarrek bi kilometro osatzeko erronkari heldu dio, eta horre-

tarako 1.000 lagun saretu nahi dituzte. Mendarori, berriz, kilometro bat osatzeadagokio, 60.a, eta bere egin du 500 lagun biltzeko erronka. Kilometro horie-tarako jendea inguratzeko arduraz gain, baina, gure bi herrietako herri batzor-deetakoek beste hainbat kilometroren ardura ere hartuko dute, kilometro hartzailediren heinean. Kanpoko herrietatik jendetza handia espero da egun horretan El-goibarren eta Mendaron. Mendaron, esate baterako, 50 bat autobusek apar-katuko dute, eta Elgoibarren, beste 40 bat autobusek aparkatuko dute. Giroa,beraz, ziurtatuta dago.

Lanbi parean hasi eta ia txatarreri arteko zatiaren ardura hartuko dute men-daroarrek. Tarte horretan, Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Zizurkil eta Billabonaherrietakoek osatuko dituzte giza katearen bi kilometro, Mendaroko txokolateriparetik Deba alderakoak, eta mendaroarrek bestea, txokolateri paretik Lanbi en-presara arteko zatia. Errepide nagusian osatuko da giza-katea, eskuineko alde-tik, baina Arranbide parean herrira sartuko da eta billabonatarrek hartuko duteAzpilgoeta auzoa. Gero, herrirako biribilgunean, giza-katea errepidearen ez-kerreko aldera pasatuko da. Elgoibarko herri batzordekoek, berriz, sei kilome-troren ardura hartuko dute. 64 eta 65. kilometroak dira elgoibartarrek osatubeharrekoak, baina 62, 63 eta 66. kilometroak betetzera Tolosatik, Altzotik,Belauntzatik, Gaztelutik, Leaburu-Txaramatik, Lizartzatik eta Orexatik datozenenautobusak ere zuzendu beharko dituzte.

Orain, baina, giza katerako jendea saretzean jarri dituzte indarrak. Sare-tzeko pertsonako bost euro ordaindu behar dira eta diru hori ekimena finantza-tzeko izango da. Mendaron, mahaia aterako dute gaur plazara eta bihareguerdian ere egongo dira, izenak hartzen eta materiala saltzen. Elgoibarren,berriz, maiatzaren 25ean eta 26an aterako dute mahaia kalera. Hilaren 25ean,Maalan izango dira, 17:00etatik 20:00ak bitartean, eta hilaren 26an, Kale-goen plazan, 12:00etatik 15:00etara. Bitartean, Tantaka tabernan eta Kalaeta Txilarre dendetan ere badago izena emateko aukera. Saretu kopuruak goraegiten duela erakusteko, plazan termometro bat jartzeko asmoa ere badute.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 6

Page 7: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

MOTZEAN 7

Euskoskills 2018 Txapelketa, Lanbide Heziketako zikloetan diharduten ikasle-entzako lehiaketa da. Propio prestatzen dira ikasleak horrelako probetarakoeta ohiko ikasketa jardunaz gain, aparteko lan ordu asko ematen dituzte ira-

kasleekin. Alor bakoitzeko txapelketa bat egin ohi da, eta hainbat jokatu dira jada-nik. Mekak ibilgailuen teknologia proba antolatu zuen EuskoSkills olinpiadenbarruan Albitzuriko zentroan. Mekako bi ikasle lehiatu ziren, eta Asier Markuerkia-gak zilarrezko domina eskuratu zuen.

Txapelketaren baitan beste hainbat espezialitatetan ere lehiatu dira Elgoibarkoikasleak. Don Bosco ikastetxean antolatutako pintura espezialitateko txapelketanMekako Kimetz Alberdik urrezko domina jaso zuen, eta Andoni Beristainek bron-tzezkoa.

Aste honetan erizain laguntzaileen txanda izan da. Fadurako ikastetxean aritudira lehian, eta Mekako Naimuna Boubakar eta Asier Ruiz de la Cuesta. Mekakoekbigarren egin dute.

Mekako ikasleek hainbat domina eskuratu dituzteLanbide Heziketako EuskoSkills olinpiadetan

Domekan emititu zuten Aiastian grabatutako saioa eta Euskal Te-lebistak jakinarazi du domekakoak programa horren batez bestekoaudientzia datua gainditu zuela. %7,3ko audientzia izan zuen, etaeuskaldunen artean nagusi izan zen, %18,4ko kuotarekin. Hala, bi-garren saiorik ikusiena izan da Elgoibarren grabatutakoa, Agurain-goaren ostean. Zuhaitz Gurrutxagak berak eskerrak eman dizkieiikusleei sare sozialen bidez, eta Aiastian grabatu ahal izatea beretzatoparia izan dela nabarmendu du.

Euskal Herriko historia eta historiografiari buruzko jardunal-diak antolatu dituzte maiatzaren 26rako Aubixa Elkarteak etaHUN Herri Unibertsitateak. Aubixan bertan egingo dira jardu-naldiok, eta interesatuek izena eman beharko dute 653 474850 telefono zenbakira deituta edo whatsappa bidalita. Izenaemateko prezioa hogei eurokoa izango da, bazkaria barne.

Zazpi ikertzaile ariko dira hizlari lanetan: Antonio Arnai-zek zabalduko du eguna, Vascos, iberos y celtas: relaciónantropológica y cultural hitzaldiarekin. Ondoren, PhilippeLartiguek hartuko du hitza. Aintzinako Akitaniatik gauregungo Gaskoiniara arte, Herri Gaskoiaren historia, norta-suna eta hizkuntza izenburuko hitzaldia eskainiko du, eta

bazkal aurreko jarduna, Jabier Kaltzakortaren saioarekinamaituko da. Euskal testu zaharren xarmaz jardungo da Kal-tzakorta. Bazkaritarako etenaren ondoren, 16:00etan,Koldo Lizarralde elgoibartarraren txanda izango da. Erroteneta arma motzen gainean jardungo du Lizarraldek, “Evolu-ción desde el neolítico de los molinos y de los ingenios debarrenar cañones de armas cortas” izenburupean. Ondoren,Amparo Zubirik euskal etxearen inguruan jardungo du, etaIdoia Arrietak Juan Sebastian Elkanoren beste irudiaz hitzegingo du. Felix Rodrigoren hitzaldia izango da azkena. Eus-kal Herria bere baitatik jarri dio izena bere saioar, eta hitzal-dia gaztelaniaz izango da.

Euskal Herriko historiari buruzko jardunaldiak egingo dira bihar zortzi, hilak 26an, Aubixan

Aiastian grabatutako ‘Herri txiki, infernu handi’saioa izan da bigarren ikusiena

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 7

Page 8: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

ELKARRIZKETA8

“Musikak emozioak azaleratzen laguntzendigu, eta besteekin harremantzea erraztu”

Gasteizko MusicArte Musikoterapia Institu-tuko zuzendaria da Patxi del Campo, etaatzo Elgoibarren izan zen, musikoterapiariburuzko hitzaldia ematen, Inazio BereziartuaMusika Eskolako auditoriumean. Nuala el-karteak eta musika eskolak antolatu zutenhitzaldia elkarlanean, Elgoibarko Udalareneta Danobaten laguntzarekin. Musikari era-bilera terapeutikoa emateaz aritu zen DelCampo. Bere esanetan funtzio kognitiboa,gaitasun motorrak eta sozialak, emozioengarapena eta oro har bizitza kalitatea ho-betzen laguntzen du musikak.

w Musikak sendatu dezakeela esaterazatoz. Zer onura dauzka musikotera-piak?

Esango nuke sendatu baino gehiagoosatzeko prozesuan laguntzen duela mu-sikak, eta laguntzen duen dena dela ona.Musikak sentimenduak eta emozioak aza-leratzen laguntzen digu, eta hein berean,besteekin harremantzea errazten digu.Labur esanda, esango nuke komunikazioalantzeko tresna oso lagungarria dela etabalio duela funtzio kognitiboa, gaitasunmotorrak eta sozialak, emozioen gara-pena eta bizitza kalitatea hobetzen.Gaixo dagoen jende askok joera du isil-tzekoa eta bere baitara biltzekoa, eta fro-gatuta dago musika oso lagungarri zaielaegoera horretan daudenei, korapiloak as-katzeko eta besteengana zabaltzeko. Etahorixe da musikoterapeutok egiten du-guna: musika erabiliz jende horri eurenemozioak azaleratzen lagundu eta komu-nikaziorako beste bitarteko batzuk eskaini.w Elgoibarren aniztasun funtzionaladuten hamar neska-mutil ari dira iraile-

tik musikoterapia saio pertsonalizatuakjasotzen, baina zein alorretan edo zeinperfiletako jendearekin erabiltzen dabereziki?

Alor askotan erabiltzen da musikotera-pia, eta erabiltzaileak eta onuradunakasko eta askotarikoak dira. Jaioberriekinaritzen gara, ospitaleetako pediatria sai-letan, eta aniztasun funtzionala edo adi-men urritasuna dutenekin ere lan handiaegiten dugu. Aniztasun funtzionala dutenaskok ez dute gure lengoaia komuna[berba bidezkoa] guk bezain erraz men-peratzen, baina soinuaren bibrazioarekin-eta emozioak, motrizitatea eta beste alor

asko landu ditzakete. Estresak eragindakonahasmendu ohikoak eta gure gizarte mo-derno honi lotutako gainerako patologiaktratatzeko ere erabiltzen da musikotera-pia, eta erabiltzen dugu baita ere ende-kapenezko gaitzak dituzten gaixoekin,dela alzheimerra edo parkinsona dutene-kin, esate baterako. Azkeneko urteotan fi-bromialgia dutenekin ere lan klinikohandiak egin dira. Fibromialgia erronkabat da gaur medikuntza eta psikologiaren-tzat. Batez ere emakumeei eragiten diegaitz honek eta gorputz osoko mina,nekea eta indarberritzen ez duten loaldiakdira gaixotasunaren bereizgarri nagusia.

- AINARA ARGOITIA-

u PATXI DEL CAMPO MUSIKOTERAPIA INSTITUTUKO ZUZENDARIA

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:56 Página 8

Page 9: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

Gaixotasun ikusezina esaten zaio, zailadelako diagnostikatzen, eta frogatutadago musika tresna oso ona dela gaixohauen mina arintzeko.w Zure taldekoak ospitaleetan ere aridira lanean. Ospitaleetako zurruntasuneta isolamendu horretan musikari lekuaegin izana bada aintzat hartzekoa.

Bai. Gasteizko Santiago Ospitalean,Zainketa Intentsiboen Unitatean ari garalanean, urgentziazko lehen esku-hartzean,eta Zainketa Aringarrien Unitatean ereerabiltzen dugu orain musikoterapia, hilaurreko prozesuan laguntzeko. Abanikoazabala da beraz. Musika gure bizitzetannago. Nik baldin badakit arazoren bateklotuta edo blokatuta zaituela eta lor bade-zaket kantu jakin bat kantatzen hasita zurebarru hori askatzea, pentsa zenbat lagundiezazukedan. Denori gertatzen zaigu: ta-berna batean sartu, kantu bat entzun, etakantu horri lotutako mila oroitzapen etor-tzea burura. Bada, teknika hori sarri era-biltzen dugu memoria arazoak dituztenenbizi-kalitatea hobetzeko eta baita trauma-ren batek betiko isildu dituenen barruakentzuteko eta askatzeko. Azken bateankomunikazio-bideak lantzeko bidea ema-ten digu musikak.w Noiz sartu zen musikoterapia osasun-gintzan?

Urte asko dira. XIX. mendean ba-zeuden musikari erabilera terapeutikoaematen zioten medikuak, baina esandezakegu joan zen gisaldi erdialderahasi zirela musika modu sistematiza-tuan erabiltzen osasungintzan. Batezere, minaren aringarri modura erabil-tzen zuten orduan musika. Eta azke-neko urteetan oso zabaldua dago.Hemen, Gasteizen, badaramatzaguhogeita hamar urte musikoterapia mas-terra eskaintzen, eta orain, ospitaleanlan egin ahal izateko espezialitate batere ari gara eskaintzen. Osasungin-tzan, musikoterapia erabili ahal izatekoegoera ideal guztiak ematen dira. Os-pitaleetan isolatuta daude gaixoak,euren inguru naturaletik kanpora, etaminez daude, izan min fisikoa edoemozionala. Eta guk badakigu musikak

distrakziorako balio duela, laguntzendiela atentzioa beste zerbaitetan jarrizaldi batez minak ahazten eta errekupe-razioa azkartzen. w Nola prestatzen dituzue saioak?

Taldekako saioak nahiz bakarka-koak izaten dira. Elgoibarren, adibi-dez, aniztasun funtzionala duten hamarneska-mutilekin ari gara lanean, etasaio pertsonalizatuak dira, bakoitzaksoinu-historia bat duelako eta musikare-kin harremantzeko modu ezberdinak.Autismoa duten pertsonak dira ikaslee-tako asko eta badakigu autismoa dutenpertsonak norberaren baitara biltzen di-rela, kanpoko munduaz desinteresatutamoduan, eta errealitatearekin eta jen-dartearekin eragin mugatua dutela.Normalean, pertsona hauekin bakarkalan egiten dugu, harik eta taldea sor-tzeko baldintzak lortu arte. Nolanahiere, saio guztien helburua bera da:saiora datorren pertsona horrek gehienenpatizatzen duen soinuarekin konekta-tzea. Instrumentuekin lan egiten dugu,eta instrumentuen bidez, komunikazio-rako aukera berriak sortzen dizkiogu.Pertsonok badugu ezaugarri komunbat: zerbait sortu beharra dugu, etasortzeari uzten diogunean gaixotzenhasten gara. Bada, musikoterapia saiohauetan sormena lantzen dugu. Musi-koterapeutak jartzen du oinarria, eskue-kin kriskitin eginda, instrumentu batekinnota batzuk jota.. eta bidea ematendio parean duenari berarekin komuni-katzen hasteko. Kimika sortu behar dumusikoterapeutak, eta bien artean sor-tzen den giroak eta elkarrekin sortzenduten kantuak komumikazio bide horilantzen jarraitzera animatuko du pa-rean duena.w Musikoterapeuta on batek zeintzukezaugarri izan behar ditu?

Musika ezagutza handia izan behardu, eta jakina, baita pertsonekin lan egi-teko gogoa, pertsonekin enpatizatzekogaitasuna eta prestakuntza. Psikologia,Hezkuntza edota Medikuntza ezagutzaere izan behar du.w Nuala elkartetik esan digute nahiko

luketela saio hauek jarraipena izatea.Zergatik da garrantzitsua eskaintza haumusika eskoletan eskaintzea?

Nik garbi daukat musika eskolek ezau-garri guztietako jendearentzako bilguneaizan behar dutela. Garbi dago ikasle guz-tiek ez dutela instrumentua jotzen ikasiko,denek ez dutela lengoaia musikala ikas-teko gaitasunik izango, baina musika horibaino gehiago da. Musika ez da zeinueta nota musikal batzuetara mugatzen.XXI. mendean gaude, eta bada garaiaulertzeko emozioak ere musika direla.Denok hala ulertuko bagenu, musikakjende askori egingo lioke mesede.

ELKARRIZKETA 9

Musikoterapia saioak Inazio Bereziartuamusika eskolan

Irailean hasi ziren Nuala elkar-teko hamar neska-mutil musikotera-pia saioak jasotzen Elgoibarren,Inazio Bereziartua musika eskolan.Musikoterapia, baina, ez da musikaeskolaren eskaintzan sartzen. Nualaelkarteko gurasoak eurak izan zirenhorren bultzatzaile. Musikoterapiaeuren seme-alabentzako mesedega-rri izango zela sinetsita, proiektuaidatzi zuten, Danobati aurkeztu etadiru-laguntza jaso zuten, proiektuagauzatzeko. Diru horrekin eta gura-soek euren poltsikoetatik jarritakoare-kin hasi zuten ikasturtea iraileanhamar neska-mutilok, eta ordutik, au-rrerapen handia egin dutela adie-razi digute Nuala elkartetik.Gurasoak oso pozik daude emaitza-rekin eta nahiko lukete urtebetekoikastaro honek jarraipena izatea irai-letik aurrera. Musika Eskolako zuzen-daritzarekin ere batu dira eta osopozik agertu dira musika eskolakomusika zuzendari berriak, AitorNovak, agertutako jarrerarekin. Mu-sika Eskolak, bestalde, ziurtatu dumusikoterapia ikastaroak jarraipenaizango duela datorren ikasturtean.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 9

Page 10: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

TRINITATEAK10

Danborradarako kanoi berria, Galbusotik ekarria

Trinitate jaiak datorren asteburuan izango badira ere, danbor hotsak lehenago entzungo dira herrian, eta zer esanik ez danborradarakopropio prestatu ohi dituzten apaingarriak gertatzen atera ohi diren burdin-hotsak. Danbor eta kupelez gain, tiro soinurik ere ez da faltaizaten danborradan. Aurten, gainera, Elgoibarren eta propio danborradarako eraiki duten kanoiak botako du, gauerdian, lehen tiroa.

Sansebastianetan Donostian egiten den danborrada da so-natuena, eta danborrada beraren esentzia ezezik hangokanoia ekarri izan dute Trinitateetan Elgoibarko danborra-

dara. Iaz, ordea, ez zen Donostiako kanoiak botatako tirorik en-tzun Elgoibarren eta aurten ere ez da izango. Donostiakoarenordez, Elgoibarko Galbuso baserrian Santi Arriolak egin eta Cor-don Villarchaok margotutako kanoia erabiliko dute danborradan.Danborradaren antolakuntza gaurko taldearen esku gelditu ze-nean hasi ziren ideia honi bueltaka. “Donostiatik ekartzen zutenkanoia, baina oso garestia zen [1.200 euro ordaintzen zuten]eta gure aurrekontuak ez zuen horretarako ematen. Kanoiarenerreplika bat nik neuk egitea pentsatu nuen, eta piroteknia etxebati legezko kartutxo bat, hau da, ohiko salmentarako dituzten pe-tardo horietako bat, erostea, bolborarik ez erabiltzeko. Taldekoeiproposatu eta onartu zutenez, lantzen hasi nintzen”, esan digudanborradarako kanoi berria egin duen Santi Arriolak.

Mantenu lanetan aritzen da Arriola eta gustuko du horre-lako gauzak egitea. Danborradarako beste karroza batzukere egin izan ditu, iazkorako futbolina, esate baterako. “Bur-dinarekin lan egiten dut gehienbat eta niretzat erraza da bur-dina lantzea, nahiz eta ordu asko behar izaten diren.Danborradako taldekideen bultzada izan dut, eta horri eskeramaitu dut, bestela, hainbesteko presarik gabe, datorren ur-terako-edo egingo nuke. Hala ere, eskertzen diet eman diz-kidaten animoak, eta etxekoei ere eskerrak eman nahi dizkiet,honetan aritzeko denbora eman eta lagundu ere egin didate-lako”. Santik, gainera, Elgoibarrerako ezezik beste herri ba-tzuetarako ere egin izan ditu jaietarako karrozak. Esaterako,Oñatikorako. “Harako itsasontziak egin izan ditut, eta bestehainbat gauza ere bai. Aurten uste dut Gerra Zibileko antzez-pen bat egin behar dutela eta horretarako ere hasiak garalanean”.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

.... .......... ............................... ............................. ...1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 10

Page 11: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

TRINITATEAK 11

MATERIALA BIRZIKLATUZDenbora behar da lan horiek egiteko, baina baita materiala

ere, jakina. Burni batzuk eta egurrak hartu eta forma emanez egindu kanoia. “Baserrian gurdi zahar bat zegoen egurretarako era-biltzen zena eta haren gurpilak aprobetxatu nituen”. Karrozak egi-teko ere, ahalik eta material gehien birziklatzen du. “Aurten txapazati bat baino ez dugu behar izan. Iazko futbolina erabili dugueta jendeari materialen bat edo beste ere eskatu diogu. Danbo-rradarako dela esanda, eman izan dizkigute. Batzutan berresku-ratzeak lan gehiago ematen du, baina horrela dirua beste gauzabatzuetarako baliatzen dugu”, azaldu digu Atabal danborradataldeko Encarni Migalesek. Kanoia Galbuso baserrian eginda etamateriala birziklatuta aurreratu duten diruarekin arropa erosi dutelaesan du Atabaleko Ainhoa Zapatak: “Lehen, dena alokatzen zen,eta azkeneko urteotan, gutxinaka-gutxinaka joan gara danborra-darako arropak-eta erosten. Aurten, esaterako, kantinerenak erosiditugu, lehen alokatzen genituen etxe berean. Kupela jotzen du-tenen txanoak ere erosi egin ditugu, besteak zahartzen hasiak zeu-den-eta”.

GASTADOREAKDanborradak jai giroko ospakizunak dira gaur egun, hala ere,

badute garai bateko militarren desfileen kutsua. Horregatik armeklekua dute, noski. Donostiatik ekartzen zuten kanoia erabiltzekopaper kontuak ere lotu behar izaten ziren, legez erabiltzeko. “Hurabenetako kanoi bat da, arma bat, nahiz eta bolborarekin fogeoanbesterik ez erabili. Eskopetekin aritzen direnek ere lizentzia behardute, eta kartutxoekin izanik, dena kontrolatuta egoten da. Esko-petak eta kanoia zarata ateratzeko erabiltzen dira, ikuskizuna dei-garriagoa egiteko, baina beti ere segurtasunez. Beraz, astoarekineramango dugun kanoiak ere bi bengala izango ditu aldameneanapaingarri gisa, eta arriskutik babesteko, baldekada bat ur ereeramango du, sua piztuko balitz, itzaltzeko”.

Kanoia da berrikuntza, baina arma kontuetan bada besterik:

aurten lehen aldiz emakume gastadore bat egongo da danborra-dan. “Iaz idatzi zuten BARRENen ea zergatik ez zeuden gizonezkokantinerak edo emakumezko gastadoreak. Parte hartzeko gonbi-dapena egin genien idatzi zutenei, baina ez zuten nahi izan. Aur-ten egongo da emakumezko gastadorea”, esan du Zapatak.Eibartik ere etorriko dira gastadoreak, azken unera arte elgoibar-tarrik ez delako animatu. Jendea nekatu egin omen da, eta aurtengastadore askok alde egin dute. “Danbor eta kupel joleen entse-guak badirudi arinago hartzen dituztela. Gastadoreek dantzaegin behar dute, eta ez da erraza. Gainera nabarmenago geldi-tzen dira”. Antolatzaileek diote jendeak uste duela parte-hartzeaitxia dela, baina ez dela hala: “Kupel eta danbor guztiak banatuarte lekua dago, eta bestela beti dago figurante izateko aukera.Izan ere, Musika Bandakoekin 200 lagun inguru gara”.

Danborradan sartzeko atea irekita dute, eta danborradakomateriala lagatzeko ere prestutasuna badute. Beste herriren batekkanoia beharko luke, alokairuan husteko prest daude, trukean dirupixkat lortu eta berriro ere danborradan inbertitzeko. “Hasieran,danborradako kalesarekin gauza bera egin nahi genuen, bainazailagoa da, zaldiak eta beste egitura bat ere behar delako. Halaere, Elgoibarko pare bat ezkontzatan erabili dute, jai giroan beti”.

Danbor hotsak astean barrena ere entzungo dira entseguetan,baina kanoi berria ikusi eta haren danbatekoa entzun nahi duenakmaiatzaren 26an, zapatuan, izango du horretarako aukera, Ka-legoen plaza. Danborrada izan ohi da ekitaldi nagusia Trinida-deetan, baina izango da herriari jai giroa emateko bestelakogauzarik ere datorren asteburuan. Kantu eta dantza afariak ipi-niko dizkio lehen doinuak festari barixakuan, eta zapatuan, azo-kak hartuko die lekukoa. Elgoibarko baserrietako barazkiak etaabereak izango dira erosteko zein ikusteko, eta baserriko kalita-tezko produktuak ere dastatu ahal izango dira. Horrez gain, mu-sikak ere tarte berezia izango du. Domekan, berriz, artisauakizango dira Lekuederren, eta umeen danbor hotsek hartuko dituzteberriz kaleak. Jaiei azken doinuak dultzaineroek jarriko dizkieteerraldoi, buruhandi eta zezenzikletak dantzan jarriz.

Baserriko gurdi baten gurpil zaharrak eta burnia birziklatuta egin du kanoia baserrian.

.... .......... ............................... ............................. ...1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 11

Page 12: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

...TRINITATEAK12

Barixakuan, gaur zortzi, hasiko dituzte Mendaron Trinitatejaiak, txarangaren ohiko kalejirarekin. Trinitateko jai batzor-deak antolatzen ditu urtero izen bereko ermitaren bueltan os-patu ohi diren jaiak. Historia handiko ermita da Trinitatekoa,araneko zaharrena, Astigarribiako San Andresekin batera[1.105. urtean eraiki zuten], duela urte batzuk mendaroarrekauzolanean berritutakoa. Ermita estimatua da, eta jaietakoegitarauak aldaketa handirik izan ez badu ere, azkeneko ur-teotan, jende ugari batu ohi da ospakizunera, baita Menda-rotik kanporakoak ere. Maiatzaren 27an izango daTrinitateetako egun handia, igandez, baina barikutik aste-lehenera bitartean ibiliko dira jai-usainean mendaroarrak.Bizi-poza txarangak baseliza atarian bertan hasiko du os-tiraleko kalejira, eta zapatuan, igoko dute arbola. Dome-kan, txistularien kalejirarekin hasiko dute eguna, eta11:30ean, meza nagusia ospatuko dute. Elizkizun jende-tsua izan ohi da, besteak beste Ameikutz musika eskolakoabesbatzak ere parte hartu ohi duelako Elizako abesbatza-koekin batera. Meza-ostea, trikitilariek girotuko dute, eta on-doren, 12:30ean, herri-kirol erakustaldiaz gozatzeko aukeraizango da.

Astelehenean, hilaren 28an, Trinitate Txiki Eguna ospa-tuko dute. 11:00etan izango da meza-nagusia, eta ondoren,

12:00etan, ikastolako haurren bertso-saioa izango da.Lehen Hezkuntzako guztiak igoko dira oholtzara, eta talde-txotan banatuta ariko dira kantuan. Hauxe izaten da Trinita-teetako ekitaldirik jendetsuena, eskola-umeek jende ugarierakartzen dutelako Trinitatera. Jon Ansorregi eta Larrañagatrikitilariek girotuko dute gero bazkalordura arteko tartea.Eibartarra da Ansorregi eta azpeitiarra Larrañaga, bainaaski ezagunak dira Mendaron. Herri bazkaria Toki-Alainizango da, eta gauean, Aizpe elkartean batuko dira afal-tzeko, aurrez txartela erositako guztiak. Txartelak 25 euroandaude salgai Toki Alai, Aitz Beltz eta Txirristaka tabernetan.Jon Ansorregik eta Larrañagak alaituko dute gaua.

19 ZAPATUA09:00 VII. Kaleko Margo Lehiaketa-rako izen ematea, Kultur Etxeko so-toan. 18 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea Egur Arte Tailerra. Infor-mazioa: 666 557 538.13:00-14:00 Lehiaketako lanak en-tregatzea eta sari banaketa (14:30)Kultur Etxeko sotoan.

25 BARIXAKUA21:00 Kantu eta dantza afaria, AngelMariezkurrenarekin. Antolatzailea: Elgoi-barko Izarra. Laguntzailea: Udaleko Kul-tura Saila. Maalako parkean.

26 ZAPATUA10:00-17:00 Trinitateetako azoka be-rezia. Antolatzailea: Debemen.10:00-14:30 Elgoibarko baserrietakoproduktuak salgai. Lekuederren.10:00-17:00 Elgoibarko baserrietanhazitako abereak. Trenbide kalean.10:30 I. Bereziartua Musika eta DantzaEskolako trikitilarien eta txistularien kale-jira.11:00 Kalitatezko produktuen dastaketa(Lumagorri oilaskoak eta Basatxerri

saiheskia eta hirugiharra). Elgoibarko ba-serrietako sagardo lehiaketa eta dasta-keta. Antolatzailea: Zazpiki KulturElkartea. Lekuederreko karpan.13:00 Herri kirolak. Emakumeak tron-tzan. Kalegoen plazan. Antolatzailea:Sigma Probaleku Elkartea. 14:30 Elgoibarko baserritarren anaiar-teko bazkaria Lekuederreko karpan. 18:00 Kalejira: Mauxitxa txaranga,hanka-luzeak, ekilibristak... Kalegoenplazatik hasita.23:00 Nagusien danborrada. Kale-goen plazan.01:00 Erromeria: Joxpa taldea. Sute-gixa gaztetxean.

27 DOMEKA09:00 Diana. Udal Txistulari Taldea. 10:00-14:30 Artisau azoka. Lekuederparkean.11:00 Meza. Parrokiako abesbatzare-kin. San Bartolome parrokian.12:00 Haurren danborrada. Antolatzai-lea: Musika eta Dantza Eskola. 17:30-19:00 Erraldoi, buruhandi etazezenzikleten kalejira, Elgoibarko Dultzai-neroekin.

25 BARIXAKUA19:30 Bizi Poza txarangaren kalejira,jaiei hasiera emateko.

26 ZAPATUA17:00 Zuhaitza jasotzea, kanpai errepikaeta txapliguak.

27 DOMEKA10:00 Mendaroko txistularien kalejira.11:30 Meza Nagusia, Eliza Abesbatza-ren eta Ameikutzen partaidetzarekin. Ondoren, trikitilariak. 12:30 Herri Kirolak.

28 ASTELEHENA11:00 Meza Santua, Trinitateko baseli-zan.12:00 Ikastolako haurren bertso saioa.Ondoren, Jon Ansorregi eta Larrañaga tri-kitilariak. 14:30 Herri Bazkaria, Toki Alai jatetxean.20:30 Herri afaria Aizpe elkartean, IonAnsorregi, Larrañaga eta bertsolariekin.* Txartelak salgai Toki Alai, Aitz Beltz etaTxirristakan, 25 euroan.

TRINITATE JAIAK, Elgoibarren TRINITATE JAIAK, Mendaron

Trinitateak Mendaron ere bai .......... ................

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 12

Page 13: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

... KIROLA 13

Iker Calvo Gipuzkoako igerilari osoena 100 metrotan

Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketa Txa-pelketa jokatu zuten maiatzaren 13an,Azpeitiko Udal Igerilakuan. 2006. eta2007. urteetan jaiotako mutilak eta2007. urtean jaiotako neskak lehiatuziren 100 metroko proban. Igerilari bakoi-tzak lau estiloetan igeri egin zuen. EibarIgerixan Klub taldeko kidea den IkerCalvo elgoibartarra izan zen azkarrenaestilo guztietan, eta honenbestez, bera daGipuzkoako igerilari osoena, bere adintartean.

Elgoibarko palistek Herriartekoaren itzulerakoa jokatuko dute gaur Azpeitiaren aurka

Martin Hernandez eta Nerea Sasiain atletak Euskadikotxapeldun, 400 metrotako lasterketan

Aire libreko Euskadiko Atletismo Txapelketak,18 eta 20 urtez azpikoenak, jokatu zituzten Du-rangon. Mintxeta Atletismo taldeak 400 metrokoproban duen indarra erakutsi zuen urrezko bi do-mina irabazita. Martin Hernandezek 51 segundueta 54 ehunekotan osatu zuen 400 metroko las-terketa. Gimnastica Ulia taldeko Gorka Azurmendi(52.80) sailkatu zen bigarren postuan eta FabianAndre Rivera (52.81) hirugarrengoan. Emakumez-koetan, Nerea Sasiainek segundu bat bainogehiagoko aldea atera zion bigarren sailkatuari.56 segundo eta 75 ehuneko denbora egin zuenantxitxikari elgoibartarrak, eta 58 segundoan gel-ditu zuen kronometroa Durango Kirol Elkarteko Ai-nara Mugartegik. Leire Perez sailkatu zenhirugarren, 59.08ko denbora eginda. Hernandezeta Sasiain 18 urtez azpikoetan lehiatu ziren.

Gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa jokatzen dihardute pa-lista elgoibartarrek. Azpeitia dute aurkari final zortzirenetako kanporaketetan,eta joanekoan 1-2ko abantaila eskuratu zuten. Itzulerako partidak gaur (maia-

tzak 18) jokatuko dituzte, 20:00etan, Ikastolako frontoian. Lehiaketa honetan hiru par-tida jokatzen dituzte, bat binaka eta bi banaka. Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatuzituzten joaneko neurketetan, Gorka Lizarraldek 20-16 irabazi zion Urtzi Lopetegi az-peitiarrari, frontoi osoko buruz burukoan. Frontoi osoko binakakoan ere lehia estua izanzen, eta tanto bateko aldeaz, 19-20, irabazi zuten partida Beñat Arrizabalaga etaAsier Gurrutxaga elgoibartarrek. Azken partidan, zazpi koadro barruko buruz burukolehian, Asier Egiguren azpeitiarrak 20-2 irabazi zion Ibon Larreari.

Iñaki Gorosabel bosgarrenLa Rioja Bike Race proban

Logroño inguruko mendietan jokatuzuten La Rioja Bike Race mendi bizikletakoproba, maiatzaren 11tik 13ra bitartean.Milatik gora parte hartzaile izan zituen etaMaster 50 mailan bosgarren postua esku-ratu zuen Iñaki Gorosabel elgoibartarrak.Gorosabelek bosgarren postua lortu zuen68 kilometroko lehen etapan, bere adintartean. 65 kilometroko bigarren etapanzazpigarren sailkatu zen, eta hirugarrenegin zuen 50 kilometroko azken etapan.Hala, bosgarren postua eskuratu zuen sail-kapen nagusian, 09:53:13ko denboraeginda.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 13

Page 14: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

KIROLA14

Euria, hotza eta lokatza, Morkaikoren Egunean

Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan Olaizaga kiroldegian

Olaizaga kiroldegiko igerilekua gaztetxoz beteko da zapatuan. 6 eta 14 urte bitarteko dozenaka umek hartuko dute parte ElgoibarkoIgeriketa Taldeak antolatzen duen Igeriketa Egunean. Txikienentzako jolasak prestatu dituzte, eta koskortuagoentzak hainbat proba antolatudituzte. 10:00etan hasiko da.

Mendian ibiltzeko eguraldi gozakaitza izan zuten mendi-zaleek Morkaikoren Egunean. Hala eta guztiz, eguraldizakarrari aurre eginez, 200 lagun baino gehiagok

amaitu zituzten Elgoibarko Mendi Itzulia eta Itzulitxoa. ElgoibarkoMendi Itzulian 275 lagun zeuden izena emanda, baina ez zirenguztiak azaldu. Goizaldeko seiretan abiatu ziren plazatik eta lehenbi orduetan ateri eutsi zion eguraldiak. Otzaurtiako anoa postutikaurrera, baina, euria etengabe eta mardul egin zuen, eta mela-mela egin zituen parte hartzaileak. Egun bustia izateaz gainera,hotzaren kexu ziren mendizaleak, eta ez zitzaien arrazoirik falta,10 graduren bueltako tenperatura izan baitzuten goialdeetan. Bi-dean topatu zuten lokatzak ere ez zizkien gauzak erraztu. Menditikbueltan, Finalista Eguneko dominak banatu zituzten Kalegoen pla-zan. 99 umek jaso dituzte aurten dominak, igotako mendien sari-tzat. Morkaikokoek Felix Etxeberria Parapan eta Lolita Canalessenar-emazteen laguntza izan zuten dominak banatzeko ekitaldian.

Narrastiak ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok biharko

75. urteurrena ospatzeko bederatzi irteeraz osatutako zikloa antolatu du Morkaikok.Anfibioak ezagutzeko gauez eginiko irteera izan zen aurrenekoa, apirilaren 13an. Iza-rraitzera joan ziren eta ikustea espero zuten sei espezietatik bost ikusi zituzten: arrabioa,uhandre palmatua, uhandre marmolairea, apo arrunta eta txantxikua. Bigarren irteerannarrastiak izango dira protagonista. Lehenengoan moduan, Ander Izagirre izango da gi-daria. 9:00etan elkartuko dira bihar (maiatzak 19), Guass-eko aparkalekuan. Izena ema-teko [email protected] helbidera idatzi behar da, edo 636 994 798 telefonozenbakira deitu. Adin guztetako herritarrentzako irteera dela zehaztu dute Morkaikotik.Bazkaria norberak eraman beharko du. Aranzadirekin elkarlanean eta Elgoibarko Udala-ren babesarekin antolatu dute irteera.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 14

Page 15: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

KIROLA 15

Eskolarteko Gipuzkoako Saskibaloi Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituMendaroko Gaintxipixa nesken alebin taldeak. Final-zortzirenetako kanporaketanOñatiko Elkar Hezi taldea kanporatu dute mendaroarrek. Oñatin 12-22 irabazizuten, eta itzulerakoan, 19-12 gailendu ziren.

Unai Loiola gailendu zen Aiastiako bola-joko tiraldian, eta lidergoa berreskuratu du

Igoera lortzeko aukerak dituzteoraindik Haundik eta

C.D. Elgoibarko kadeteek

Haundik irabazi egin zuen Ligako azken par-tida Arrasaten (1-3), baina Tolosak ere bai, eta ho-nenbestez Haundik hirugarren postuan amaitu duLiga, igoerako kanporaketa jokatzeko aukera ema-ten duen bigarren postutik puntu bakar batera.Haundirentzat denboraldia amaitu zela bazirudienere, badu igoera lortzeko beste aukera bat. Eus-kalduna taldearen aurka jokatuko du kanporaketabat. Bihar jokatuko dute joanekoa Andoainen etahilaren 26an itzulerakoa, Mintxetan. Irabazleakigoera lortu dezake, honako baldintza betetzenbada: maila bat goragoko hirugarren sailkatuakigoera lortzea. Ohorezko Mailan diharduten ka-deteek, berriz, 1-4 galdu zuten Donostiako Vasco-nia taldearen aurka Beasainen jokatu zuten mailazigotzeko kanporaketa. Kadeteek ere badute besteaukera bat Euskal Ligara igotzeko. ElgoibartarrekBizkaian eta Araban jokatu dituzten igoera kanpo-raketako galtzaileen aurka jokatuko dute HirukoFinal bat, ekainaren 26an.

San Migel taldeko Unai Loiolak irabazi zuen Aiastian jokatutako bola-joko txapelketa, Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako zazpigarren jar-dunaldia. Loiolak bost txirlo bota zituen, bigarren egin zuen Mikel

Almorza bergararrak moduan. Zazpi jardunaldi jokatu eta gero, Unai Loioladago sailkapen nagusiko lider, 33 txirlorekin. Gorka Etxaniz azkoitiarrak 32txirlo ditu botata eta 27 txirlorekin dago Xabier Loiola elgoibartarra, hirugarrenpostuan. Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatuko dute azkenaurreko jar-dunaldia, maiatzaren 19an. Azkenengo tiraldia Azkoitiko Floreaga bolatokianjokatuko dute maiatzaren 26an.

Bola eta Toka jokoak ezagutzekoaukera Mendaron

Kirol minoritarioak bultzatu eta ezagutaraztekohainbat ekimen antolatu ditu Mendaroko Arno Gu-raso Elkarteak maiatzerako. Xakeari eskainitako as-teburuarekin hasi ziren eta arku tiraketa jardunaldiaegin zuten gero, Zarta taldearen laguntzaz. Aste-buru honetan Bola eta Toka jokoen txanda izangoda. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioarekin el-karlanean antolatu duten saioan parte hartzeko ezda aurrez izena eman beharrik egongo. 9:30etik11:30era arituko dira LH4, 5 eta 6. mailakoaketa 11:30etik 13:30era bitartean LH1, 2 eta 3.mailakoak.

Gaintxipixa saskibaloi taldea final-laurdenetan da

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 15

Page 16: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

KULTURA16

Fractality taldeak lehen disko laburra kaleratu du

Elgoibar eta Ermuko musikariek osatutako Fractality taldeak bere lehenengodisko laburra kaleratuko du laster. Aurrez Mutilated Soul taldean aritutakoIker Diego eta Patxi Zabaleta dira Fractaliyko gitarra jole elgoibartarrak.

Eskola zaharreko death metal gordina jorratzen du boskoteak Demon diskoan.Lau abesti grabatu dituzte, Eibarko Legarrec estudioetan eta Karrantzako BlackS-torm estudioetan: Tortured, Devoured by Rats, Horrorizados eta Trapped in thePast.

Elgoibarren abenduan eskaini zuten kontzertua Kultur Etxeko Sotoan, etadiskoaren aurkezpena Portugaleteko Groove aretoan egingo dute ekainaren30ean, Cerebral effusion eta Vermis Antecessor taldeekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsikusteko sarrerak salgai

Borobilean ikuskizuna eskainiko dute Pi-rritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren1ean, Mendaroko Ikastolako jolastokian,18:30ean. Pailazoek beren buruari galdetukodiete etxean, eskolan, kalean eta lagunarteannork agintzen duen, eta gero, borobilean ese-rita, arauak ipini, ardurak hartu eta banatukodituzte. Nork bere lekua hartu, pozak, minaketa desirak elkarri kontatu, errespetua landu,elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu… horieta gehiago egingo dute, bizikidetza lantzekoahaleginean. Sarrerak jadanik salgai daude7 eurotan Morroskillo eta Roteta dendetan etaUdaletxean. Kapotadun haur kotxeetakoumeak doan sartu ahal izango dira.

Jone Gil Neskatxena Txapelketako finalean

Joan zen domekan jokatu zen Legazpin, Eus-kadiko Neskatxena Txapelketa. Sailkapen saio-etan puntu gehien lortutako neskek hartu zutenparte, tartean Inazio Bereziartua Musika etaDantza Eskolako ikasle Jone Gilek. Bigarrenurtez aritu da, eta irakaslearen esanetan askoaurreratu du eta bikain aritu da finalean. Maia-tzaren 26an, Errenterian, Aurresku Txapelketakofinala jokatuko dute Elgoibarko lau ordezkarik:Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Aimar Almortzaeta Markel Goenagak. Txapelketak bukatuta,ekainaren 1ean bakarka aritzen diren dantzarielgoibartar gazteak ikusteko aukera izango daherrian bertan. Aurrekoez gain, GaizkaUranga, Malen Galarraga, Oier Galindo, SareSainz, Amaia Sasiain, Irati Marcos eta OihaneAgirrebeñak egingo dute dantza.

Kantu eta dantza afarirako txartelak eguaztenera arte salgai

Barixakuan, maiatzaren 25ean, izangoda Angel Mariezkurrenarekin kantu eta dantzaafaria Maalan 21:00etan. Afaritarako txarte-lak maiatzaren 23ra arte egongo dira salgai16 eurotan Elgoibarko Izarrako eta BARRENekobulegoetan.

Talka bertsio talde akustikoaren kontzertuaizango da gaur gauean Sutegixan

Talka talde debarrak hainbat abestiren bertsioak eskainiko ditu moduakustikoan gaur, barixakua, 23:00etan, Sutegixa gaztetxean. Mattin Ur-bietak biolina joko du, Iker Velak perkusioa jo eta abestu egingo du etaTurri Aleksek gitarra eta armonika joko ditu. Askotariko taldeen abestiakjo ohi dituzte, eta publikoa kantuan jartzea dute helburu. Sarrerak 3 eurobalio ditu.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 16

Page 17: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

KULTURA 17

Frantziako Brass Band BorGiAq metal taldearen kontzertua izango da bihar eguerdian Herriko Antzokian

Brass Band BorGiAq Frantziakometal musika taldeak kontzertua es-kainiko du bihar, zapatua, Elgoi-

barko Herriko Antzokian, 12:30ean.Ordubete inguru iraungo duen emanal-dirako sarrera doakoa izango da.

Inazio Bereziartua musika eskolak an-tolatutako kontzertuan Bordeleko, Giron-deko eta Akitaniako 35 musikari aritukodira: profesionalak, Bordele EskualdekoKontserbatorioko ikasleak, inguruko mu-sika eskoletako ikasleak eta amateurrak.

Musika kalitate bikaina du Brass Bandtalde honek eta mota honetako talde fran-tziarren artean onenetarikoa da. Taldekomusikarien pasioak eta talentuak gatzaeta piperra ematen die beraien doinuei.

Barroko, rock, klasiko zein jazz, estilo as-kotariko abestiak jotzen dituzte; Bach,Mozart, Rossinir, Nougaro, Bernstein,Gerschwin, Duke Ellingtonenak...

Fin eta bertutez aritzen direnez Rave-len Boleroa, Aranjuezeko kontzertua, zi-nemako musika zein doinu garaikideakeskaintzeko gai dira.

Egur Arte Tailerrekoek erakusketa antolatu dute ikasleenlanekin, eta biharko, baita Kaleko Margo lehiaketa ere

Gaur, barixakua, ipiniko dituzte ikusgai Egur Arte Tailerreko ikasleek egindakolanak Kultur Etxeko erakusketa gelan. Helduen margoak, marrazkiak eta esmalteakikusteko aukera izango da astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, maiatzaren26ra arte.

Bestalde, bihar, zapatua, maiatzak 19, Kaleko Margo Lehiaketa izango da. 18urtetik gorakoentzako lehiaketan parte hartu nahi dutenek 9:00etatik 10:00etaraeman beharko dute izena Kultur Etxeko Sotoan. Goizean zehar, artelanak margotubeharko dituzte kalean, herrigunean, eta lanak sotoan entregatu beharko dituzte14:00etarako.

Arte munduarekin lotura duten pertsonez osatutako epaimahai aditu batekerabakiko du zein diren lanik onenak, eta sariak 14:30ean banatuko dituzte:lehenengoaak 800 euro euro jasoko ditu; bigarrenak, 500 euro, eta hirugarre-nak, 300 euro. Saririk jaso ez duen herriko lanik onenarentzat 150 euroko sariagorde dute. Parte hartzaile guztien lanak Kultur Etxeko Sotoan jarriko dituztegero erakusgai, maiatzaren 21etik 26ra, astelehenetik larunbatera, 18:30etik20:30era.

Urtero bezala, artisau azoka antolatu dute Elgobarren, maiatzaren 27rako, Trinitate jaietako egitarauaren barruan. Lekuederrenizango da, 10:00etatik 14:30era. Beira, egur, ehun eta larruz egindako lanak, bitxiak, ardo zahatoak, kremak, xaboiak, otarrak,kakorratzez jositako gauzak eta bestelako askotariko eskulanak ipiniko dituzte postuetan, eta guztira 28 postu izango dira. Horietakosei elgoibartarrek jarriko dituzte: bitxiekin Amalur Urresti, Amaia Erkizia eta Xarlemekoak egongo dira, ehunez egindako lanekin Zu-gehinikoak eta Arantza Arratibel eta Jose Membrillera askotariko eskulanekin.

Trinitateetako artisau azokan sei elgoibartarrek hartuko dute parte

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 17

Page 18: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

MERKATU TXIKIA

LANA........................................EskaerakAdinekoak eta umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest. Orduka zeinetxeko langile moduan. ( 631 556 507 / 620 619 287-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak etxean zein ospitalean zain-tzeko (esperientzia eta ikasketak dauz-kat) eta elkarteak garbitzeko prest. (602 161 496-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest. Orduka zeinetxeko langile. ( 632 737 903-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest. Orduka zeinetxeko langile. ( 653 156 403-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduz egingo nuke lan.Berehala hasteko prest.( 633 351 705-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.Zaintzak ospitaletan egiteko gertu. Espe-rientzi handia daukat. ( 680 226 039-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta garbiketa lane-tan aritzeko prest. Zaintza lanak gaue-tan eta ospitaletan ere egiteko gertu. ( 690 687 395-----------------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanetan, garbiketan, pinturaeta mekanika lanetan edo pertsona na-gusiak zainduz arituko nintzateke.Etxeko langile egoteko prest. ( 688 853 894-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest. ( 631 969 760-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta garbiketa lane-

tan aritzeko prest. ( 638 338 816-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Medikun-tza ikasketak ditut.( 688 744 609/615 526 474-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta garbiketa lane-tan aritzeko prest. Orduka.( 688 712 075-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest etxeko lan-gile moduan. Paperak dauzkat. ( 634 709 827-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest. ( 640 742 618 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketa lane-tan aritzeko prest. Orduka, egunez edogauez. ( 628 238 955-----------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitzak eta atariak garbitzeko prest.Esperientzia eta erreferentziak ditut. Be-rehala hasteko gertu. ( 631 620 344-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest etxeko lan-gile moduan. Esperientzia eta erreferen-tziak ditut. Berehala hasteko gertu. (648 039 187-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak edo umeak eta gar-biketa lanak egiteko prest. ( 685 724 801/943 748 899-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko edogarbiketa lanetarako prest. Orduka,gauez edo etxeko langile modura. ( 631 891 709-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest etxeko lan-gile moduan. Garbiketa lanetarako eregertu. ( 684 173 729-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago eta baita garbiketa lanak egitekoere. Interna moduan, asteburuetan erebai. ( 688 652 050-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta gaixoak zaintzeko prestnago. Arratsaldeetan. Esperientzia dau-kat. ( 617 571 210-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Asteburuetan bakarrik. ( 631 613 245-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Etxekolangile moduan aritzeko gertu. ( 612 518 050-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egiteko prestnago. ( 688 261 395-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoen zaintzan, gidari edo sukal-dari laguntzaile lanetan aritzeko prest.( 655 132 769

EskaintzakElgoibarko denda batean lanerakoneska euskalduna behar da. Interesatuekbidali curriculuma helbide honetara: [email protected]

ETXEBIZITZAK...........................Babes ofizialeko etxebizitza salgai Ga-briel Kurutzelaegi 2an (Ikastola ondoan).70 metro koadro + garajea + trastele-kua. ( 690 857 510-----------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza behar dut alokairuan Elgoi-barren. ( 622 162 798-----------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza berria salgai Santa Klara ka-lean. 75 metro koadro. Bi logela, bai-nugela, jangela-egongela eta sukaldea.Oso argitsua, egun guztian barrenaeguzkia sartzen da. Hormak eta lurrakberri berriak.

OSPAKIZUNAK.........................1953. urtean jaio eta aurten 65 urtebeteko dituzten elgoibartarren ospa-kizuna ekainaren 16an izango da.12:30ean Maalako elizan meza,gero luncha eta talde argazkia, etajarraian bazkaria Sigma jatetxean. In-teresdunek 65 euro sartu, ekainaren5a baino lehen, Rural Kutxan: ES903008 0182 8837 5585 7616.-----------------------------------------------------------------------------1957an jaiotakoen ospakizuna uztai-laren 7an. 12:00etan Kalegoen pla-zan. Luncha, bazkaria eta dantzaldiaigma jatetxean. 47 euro ingresatueta kontzeptuan izena jarri Kutxaban-keko ES95 2095 5036 5091 17974235 kontu zenbakian. Izena ema-teko epea: ekainak 30. -----------------------------------------------------------------------------1963an jaio eta aurten 55 urte bete-tzen dituztenen ospakizuna ekainaren2an, Sigma jatetxean. (luncha, baz-karia eta dantzaldia 55 euro /gaueko mokadutxoarekin 65 euro).Izena emateko azken eguna maia-tzak 30. ES70 3035 0007 250071134765 (Euskadiko kutxa).

BESTELAKOAK.......................Giltzatako berdindun giltza sorta des-kuidaturik eraman dute. Berreskuratunahi duenak deitu eta ekarri bestemultzoa. (637 413 731/943 740 762).-----------------------------------------------------------------------------Oxelo markako salto egiteko patineteurdina desagertu da Tantaka taberna-ren inguruan. Estimu handitan dau-kagu eta izena idatzia dauka. Hartuduenak deitu. ( 699 143 767

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Etxejabeok ordaindu behar ditugu terrazei dagozkien gastuak,ala komunitateak?

Ez da kontuan hartu behar terrazen titulartasun pribatua edo komuna,baizik eta egin beharreko gastuen jatorria. Erabilera eta mantenu gastuarruntak izanez gero, terraza erabiltzen dutenen esku egongo lirateke gas-tuak. Gastuak ohiz kanpokoak badira eta terraza elementu komuntzat har-tzen bada -estaldura elementua izanik egitura funtzioa betez gero-, denekordaindu behar dute konponketa.

Lege gehienek diote etxebizitzetako titularrak egin behar direla konpon-keta gastuen kargu, terrazak beraiek erabiliko dituztelako eta beren eremueta zoladurari eragiten diotelako. Etxejabeen komunitateak, berriz, terrazakegoera onean mantentzeko lanak egin beharko lituzke: inpermeabilizazioa,isurbide aldaketak… baldin eta kalteak terrazak dauden maila bereko etxe-bizitzen jabeek eragindakoak ez badira. Hainbat kasutan elementu komunhauek ez dira zaindu bizilagun guztienak balira bezala, pribatu modura bai-zik. Baina terraza gisako elementu komun batek ez du izaera komun horigalduko ez zaindu arren. Izan ere, jabetza pribatua, ez dago hedatuta,gunepribatuaren barruan egon arren,jabeari propio balio ez dioten arkitekturaelementuetara, baizik eta berez komunak diren eta beti zaindu behar dire-netara.

Aholkua: Legearen arabera, etxejabeen komunitatea arduratubehar da eraikinaren eta honen zerbitzuen mantenuaz eta zaintzaz.Beraz, eraikinaren estankotasun,bizigarritasun, egitura eta segur-tasun baldintzak ziurtatzeko beharrezko lanak komunitateak eginbehar ditu.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

18

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 18

Page 19: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

ZORIONAK 19

Zorionak, Ibai,igandean 9 urtebeteko dituzulako.Familiakoen etabereziki Norareneta Nerearen par-tetik.

Zorionak, Laida,ostiralean 4 urtebeteko dituzulako.Muxu handi batetxekoen partetik.

Zorionak, Teo,hilaren 12an 6urte bete zenitue-lako. Jarraitu betibezain jator.Etxeko guztionpartetik.

Zorionak, Sabin,m a i a t z a r e n21ean 9 urte be-teko dituzulako.Egun eder batpasa dezazula,etxekoon partez.

Zorionak, Jule,egun ederra pasazure urtebete-tzean. Muxu po-tolo bat aitatxo,amatxo eta fami-lia guztiaren par-tez.

Zorionak, Asier,maiatzaren 17anurtetxo bat betezenuelako. Muxuhandi bat familia-koen partetik.

Zorionak, Ibon!6 urte handi! Mi-lioika patxo, biho-tza.

Zorionak, Ga-razi. Astelehe-nean 9 urte. Askomaite zaitugu,polit hori. Muxuhandi bat etxe-koon partez.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€.

Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKOBAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€.Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€Argazkiak eguazten eguerdia

(12:00etarako) baino lehen ekarribehar dira BARRENeko bulegora,edo [email protected]

e-postara bidali.

1949an jaiotako elgoibartarrek ospakizuna egingo dute ekainaren 2an. 13:00etanargazkia aterako dute San Bartolome elizan. Jarraian, luncha izango dute Ibai-Ondoerretegian, eta 14:30ean, bazkaria Sigma jatetxean. Interesdunek 55 euro ingresatubehar dituzte maiatzaren 31 baino lehen La Caixako kontu zenbaki honetan: ES182100 41 68752100335788.

OSPAKIZUNAK

Zorionak, Unax eta aitatxo, asteanurteak betetzen dituzuelako! Asteburuanederki ospatuko dugu!.

Maiatzak ditu gaur 18 eta isilik ezinegon. Maitasun garra suma liteke zuenbarrenean sakon. 50 urteren ondoren,Mari Jose eta Anton, etxeko denonpartetik bihotzez mila zorion.

Zorionak, Elaia!Ondo-ondo os-patu zure eguna!Pa handi bat.

Zoriona, Xabat.Gaur 7 urte.Ondo- ondopasa. Etxekoenpartetik muxuhandi bat.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 19

Page 20: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

AGENDA20

18 BARIXAKUA17:00-19:00 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Txupinazoa: buruhandiak, dragoi-zikletak eta jolasak. Maalako parkean.18:30 Erakusketa. Egur arte tailerrekoikasleen lanak. Margoak, marrazkiak etaesmalteak. Astelehenetik zapatura18:30etik 20:30era. Antolatzailea: Egur.Maiatzaren 26ra arte. Kultur Etxeko era-kusketa gelan. 21:30 Bideo foruma: Solas. Dinamiza-tzailea: Loredi Salegi. Antolatzailea: Hai-zea. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.23:00 Kontzertua: Talka bertsio taldeakustikoa. Elgoibarko Sutegixa gazte-txean.

19 ZAPATUA9:00 Narrastiak ezagutzeko irteera. Gi-daria: Ander Izagirre Naturzalia. Antola-tzailea: Morkaiko Mendizale Elkartea.Hitzordua: Guass dantzalekua egon zenaparkalekuan.9:00-10:00 VII. Kaleko Margo Lehia-ketarako izena ematea. Informazioa: 666557 538. Antolatzailea: Egur Arte Taile-rra. Kultur Etxeko sotoan.10:00-13:00 Igeriketa Eguna. Antola-tzailea: Elgoibarko Igeriketa Taldea. Olai-zaga kiroldegian.12:00-13:30 Ardo dastaketa. Menda-roko plazan.

12:30 Kontzertua: Brass Band BorgiaQ(Frantziako metal musika taldea). Antola-tzailea: Inazio Bereziartua Musika Eskola.Herriko Antzokian.13:00-14:00 VII. Kaleko Margo Lehia-ketako lanak entregatzea, Kultur Etxeko so-toan.14:30 Margo Lehiaketako sari bana-keta. Kultur Etxeko sotoan.

21 ASTELEHENA17:00-19:00 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Ludo Eguna: bideojokuen mara-toia. Ludotekan. 18:30 Erakusketa: VII. Kaleko margolehiaketa. Astelehenetik zapatura (maia-tzaren 26ra arte) 18:30etik 20:30era.Antolatzailea: Egur arte tailerra. KulturEtxeko sotoan. 20:30-22:00 Emakumeen batukadaentsegua. Uluka Batuka. Doan. Antolatzai-lea: Haizea. Usetxeko eskolan.

22 MARTITZENA11:00 Pleno txikia Elgoibarren. Antola-tzailea: Ingurumen Saila, Agenda 21.Udaletxean. 16:30-19:30 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Txiki Eguna: talde jolasak, bingoaeta merendola. Ludotekan.

23 EGUAZTENA16:30-19:30 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Kuadrilla Eguna: buruhandiak, dra-goizikleta, karaokea eta disko-festa.Ludotekan.17:00 eta 17:30 Ipuin kontalaria: Tti-kin-Ttakun, Maider Galarza. Gotzon Ga-rate Udal Liburutegian.

24 EGUENA17:00-19:00 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Sukaldari Eguna. Top Txef sukalda-ritza tailer berezia. Izena emanmaiatzaren 23a baino lehen. Ludotekan.

25 BARIXAKUA18:00 BARRENetik azalera ekitaldia, BA-RREN astekariaren 25. urteurrenaren harira.Kalegoen plazan. 17:30-19:00 Ludotekako IX. Aste Na-gusia. Haur eta gurasoen futbolin txapel-keta. Ludotekan.18:30-20:30 Odol ateratzea. Elgoi-barko Odol-Emaileen Elkartean (OsasunZentro ondoan).21:00: Kantu eta dantza afaria, AngelMariezkurrenarekin. Antolatzailea: Elgoi-barko Izarra, Elgoibarko Udalaren lagun-tzarekin. Maalako parkean.

Zinea (Herriko antzokian)

‘Un sol interior’

18 Barixakua, 21:3019 Zapatua, 19:00

22:15 (VOS)20 Domeka 19:00

21 Astelehena, 21:30

‘Alma mater’(Ongarri zine kluba)

24 Eguenaa, 21:30

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 20

Page 21: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

18 BARIXAKUA 19 ZAPATUA 20 DOMEKA 21 ASTELEHENA 22 MARTITZENA 23 EGUAZTENA 24 EGUENA 25 BARIXAKUA

Egunez Etxeberria

Egunez

*FernandezEgunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

Garitaonandia

Iluntzean Etxeberria

Iluntzean

*FernandezIluntzeanFernandez

Iluntzean Yudego

IluntzeanEtxeberria

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

IV. URTEURRENA

Lolita Mondragon Sanchez2014ko maiatzaren 17an hil zen.

Haren oroimenez IV. urteurreneko meza izango da, zapatuan, maiatzaren 19an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

I. URTEURRENA

Miren Mendikute Elorza2017ko maiatzaren 16an hil zen, 94 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, maiatzaren 19an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Maitasunez, beti gure bihotzean

Agustin Makazaga Martija2018ko maiatzaren 16an hil zen, 88 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 21

Page 22: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

“Ni bezalaxe zu ere joango zara, eta ni eta zu bi bagara, pixkanaka bide guztia osatzeko adina jende elkartuko ez gara ba!”

Irati Agirreazaldegi

Julen Ansola

Ortzadarra. Koloretako zenbatmarra. Denentzat berdina diru-dien hori bakoitzarentzat omen

da bat eta bakarra. Erromako zubi gai-nean idatzita dago: «Bakoitzak bereabere», horrela omen da esaera zaharra.Ortzadar hori ez bezala, denona izango

da nik Erromako zubi gisara marraztuko dudan ekainaren hama-rra.

Eguzkia eta euria, Erromako zubia. Euria dakarten laino bel-tzek estaliko dute eguzki izpien zuria eta horrek sortuko du kolo-retako zubiaren irudia. Ekainaren 10ean eskuz esku, ezker zeineskubia, osatuko baitugu Donostiatik Gasteizera bitarteko kilome-troak zeharkatuko dituen giza kate handia.

Koloreek iluna argitu eta ni ere joango naiz euskal herritarrak

batuko gaituen sare horretara. Ni bezalaxe zu ere joango zara,eta ni eta zu bi bagara, pixkanaka bide guztia osatzeko adinajende elkartuko ez gara ba! Izan ere, elkartasunaren irudi izangoden kate horrek erakutsiko du gai garela zubiak eraikitzeko per-tsonatik pertsonara, zuzentzeko batek besteari begirada eta zubiabihurtzeko beste zubi bat gehiago, loturaren baitan askatasunarenislada. Izan ere, askatasuna zerbait bada, erabakitzea da. Nolaerabaki, ordea, jartzen badizkigute guk libre sentitzeko irudikatunahi dugun adinako mila traba?

Eguraldia eguraldi, denok kalera, aldamenekoekin Gure EskuDagoren giza-katea osatzera. Ostadarraren azpian, zerua, gai-nean baino argiago ikusten dugun bezalaxe, igarotzen dugunzubi bakoitzaren azpian argitasun izpiak suma daitezen ekaina-ren 10etik aurrera. Non ipini gure esku dagoelako, goazen bi-dean argi egingo digun mugarri hori jartzera.

HITZ ETA KLIK22

1076 alea:Maquetación 1 17/05/18 11:57 Página 22

Page 23: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

1076 azala:Maquetación 1 17/05/18 11:55 Página 3

Page 24: Kanoi hotsa Galbusotik - barren.eus...2018/05/18  · albistea irakurri zuten Mikelen amak, Miriam Aldazabalek, eta Jonen aitak, Josu Mujikak, eta haiek jarri ziren gurekin harrema

Italiarekiko maitasunak eta Italiako beti-betiko gastronomiari diogun leialtasunak mar-

katu dute beti Salentoren izaera eta izana. Urteetako eskarmentua daukagu Italiako

jakiak prestatzen, eta kalitatearekiko ardura da gure bereizgarrietako bat. Horregatik,

aldenik alde ibili izan gara Italian, lekuan lekuko gastronomian sakontzeko ezinbestekoa

irizten diogulako lekuan bertako osagaiak dastatzeari eta zapore ezberdinak proba-

tzeari. Gure pizzen orea %100 eskuz egindakoa da, eta horrek bereizten ditu gure pizzak

gainerakoetatik. Salenton eskaintzen ditugun jakiak etxean egindakoak dira, eta mimo

handiz egindakoak beti du beste zapore bat. Denetarik daukagu, mokofinenak ere

asetzeko: era askotako entsaladak, etxean egindako saltsarekin zerbitzatzen ditugun

risottoak…

Gure IzozkIak:

Izozkiak dira Salentoren ikur, eta esan gabe doa izozkietan erreferente garela Elgoiba-

rren. Izozkiak guk geuk egiten ditugu etxean, produktu naturalekin eta eguneko esne-

arekin, eta ezagunak dira gure bueltan. Izozki aukera zabala daukagu, klasikoenetatik

hasi eta berrienetara artekoak. Orain, gainera, etxera ere eramango dizkizugu nahi iza-

nez gero, gainerako jatekoekin batera. Ontzi bereziak dauzkagu, gure izozkiek ez de-

zaten berezkoa duten zaporea bidean galdu.

Salenton zuk nahi duzuna topatuko duzu, mimo handiz zeuretzako prestatuta. Zatoz eta

gozatu gure jakiez. Ez zara damutuko.

1076 azala:Maquetación 1 17/05/18 11:55 Página 4