jon ander

8
Unairen atsekabeak

Upload: manu-arce

Post on 18-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

2. ebaluazioa. Nobela.

TRANSCRIPT

Page 1: Jon Ander

Unairen atsekabeak

Page 2: Jon Ander

Unai hogeita bost urteko mutiko bat zen, zeukan adinerako ez zen oso mutil altua, ikasketak oso gogoko ez bazituen ere, oso azkarra zen eta maila goreneko polizia izaten bukatu zuen. Neskek oso gogoko zuten mutil bat zen, begi marroietakoa baina oso begi bereziak ziren; horrez gain, atsegina eta barregarria zen. Zeukan zaletasun bakarra futbolean aritzea zen eta oso jokalari ona zen.

Aurreko urtean denboraldi txarra eduki zuen. Bere gurasoak hil egin zituzten; Sam hiltzailea hil zituen. Mutil umezurtza zen. Urte batzuk pasa ondoren, Unai Sam bilatzera irten zen. Poliziako patruila batzuk egin zituen eta bera espiatzera bidali zituen. Polizia patruila joan zen Sam bilatzera. Bat-batean, parke batean ikusi zuten Sam kopetilun, burumakur, eta bost segundo geroago, Sam desagertu egin zen,

Page 3: Jon Ander

patruila liluratuta geratu zen eta beldurrez komisariara bueltatu ziren. Heldu zirenean Unairekin hitz egin zuten, gertatu zena kontatu zioten eta itsutu zen.

Hurrengo egunean, telebistako iragarkietan, bost pertsona hil zituztela agertu zen eta Sam hiltzailea izan zela esan zuten. Orduan, Unaik ideia bat eduki zuen: Sam zegoen pasaden eguneko parkera joatea zen. Hurrengo egunean joan zen eta hor zegoen Sam neska batekin hitz egiten. Oso neska polita zen. Samek Unai ikusi zuen eta bat-batean desagertu egin zen. Unai neskarengana joan zen eta berarekin hitz egiten egon zen. Ainhoa zuen izena, hogeita sei urteko neska bat zen eta nahiko altua, begi urdinekoa eta ile horiko forense oso ona zen. Neskatxa honek esan zion Unairi Sam mehatxatu egin zuela berari esaten bazion zerbait. Orduan Unaik ez zuen behartu neska hori ezer esaten, berarekin maitemindu egin zelako. Hurrengo egunean Ainhoak Unai deitu zuen eta bere etxera joan zen. Hiriko erdialdean baino gorago zeuden etxe batzuetan bizi zen. Behiez eta zezenez inguratutako urbanizazio batean. Handik begiratu eta eskuinetara aberatsen etxeak zeuden, eliz handi eta polit baten ondoan. Ezkerretara, berriz, mendi oso handiak beraien puntetan elur pixka bat zeukatenak. Hauen alboan lautada izugarri batzuk zeuden eta baso oso luzeak.

Unai Ainhoaren etxera sartu zen eta etxe liluragarria zen, koadroz, pitxarrez eta apaingarri politez atonduta. Hiru pisuko etxea zen. Ainhoak Samek esandako problema kontatu zion: Samek jendea hiltzen zuela amorruagatik, bere gurasoak auto-istripu batean hil egin zirelako eta bere emaztearengandik banatu zelako. Orduan momentu

Page 4: Jon Ander

hartan zoratu egin zen eta jendea hiltzen hasi zen. Sam pertsona ona zen, mutil dotorea, begi marroietakoa eta nahiko polita. Baina hori gertatu zenetik, Sam nahiko aldatu zen, eta pertsona polita eta alaia izatetik, pertsona zoro eta kopetilun bihurtu zen. Orduan Sam oso mesfidatia zenez, Unairi jarraitu zion egun osoz, eta prismatikoz jarraitu zion. Orduan susmatu zuen guztia; kontatu egin ziola istorioa eta Ainhoa hil egin nahi zuela.

Hurrengo egunean, Unaik Ainhoari deitu zion berarekin gelditzeko garagardoa bat edateko, eta bat-batean, Sam hartu zuen mugikorra eta esan zion Ainhoa bahituta zuela eta berarekin aurkitu behar zuela 18:00-etan Ainhoa hilda ikusi nahi ez bazuen. Ordua heldu zen, Unai joan zen bere patruila batekin, baina kaleko arropaz zihoazen Samek ez ikusteko. Unai joan zen geratu ziren lekura eta ez zegoen inor, eskutitz bat zegoen lurrean izan ezik.

Ainhoa salbatu nahi baduzu, zure komisariakopatruila guztiak hil behar dituzu. Gutunazalarenbarruan lehergailu izugarri bat duzu. Horrekin hilbehar dituzu, 10 ordu dituzu hori egiteko. Zain

egongo naiz.

SAM

Page 5: Jon Ander

Unai oso penatuta zegoen, baina Samek esan ziona egin behar zuen Ainhoa asko maite zuelako. Lehergailua atera zuen eta oso txikia zen, baina izugarri txarra zen. Bost ordu pasa ziren, beste bost geratzen zitzaizkion eta komisariara joan zen. Sotoan sartu eta lehergailua instalatu zuen. Komisariatik atera eta bost minutura lehergailuak eztanda egin zuen. Denak hil egin ziren, hau egiteko ordu bat soberan eduki zuen. Lehergailua eztanda egiterakoan Samek Unairi deitu zion eta esan zion oso ondo egin zuela eta bi egunen buruan parke berberean ikusiko zutela elkar eta pasa den eguneko orduan. Unai etxera joan zen eta gau horretan ezin izan zuen oso ondo lo egin eta somnifero bat hartu zuen. Azkenean lokartu egin zen. Hurrengo egunean iragarkietan atera zen, armada eta munduko polizia guztia bere bila zegoela, Samek salatu egin zuelako.

Samen erruagatik Unaik mozorrotu egin behar izan zuen. Neskaz mozorrotu egin zen eta berehala parkera abiatu zen. Arazo batzuk zituen takoiekin ibiltzeko eta berandu heldu zen; han, hala ere, Sam ez zegoen, eskutitz ergel bat lurrean botata zegoen:

Oraingoan zure txanda heldu da Gauza bat. Zure armak, arropa, etxe… Zure gauza guztiak erre behar dituzu

Hemendik 20 km-ra dagoen mendi batean eta mendi hori erre egin behar duzu. Eta

hau egin ondoren hurrengo egunean Ainhoaren etxean bilduko gara. Zelatan egongo naiz.

SAM

Mendira abiatu zen eta 30 minuturen buruan, Samek esandako lekura heldu egin zen. Han guztia atera zuen eta biluzik geratu zen, eta guztia erre

Page 6: Jon Ander

egin zuen. Hortik berehala alde egin zuen mendia erretzen ari zelako. Orduan Samek poliziari deitu eta Unai ikusi zuen alde egiten eta bere atzetik joan zen bera hiltzeko asmoz. Ordu bat pasa ondoren, Unaik poliziarengandik alde egitea lortu zuen eta bat-batean, mugikorra. Sam zen. Esan zion oso ondo gidatzen zuela hain azkar poliziarengandik ihes egiteagatik, eta hurrengo egunean elkar ikusiko zutela. Hurrengo egunean Unai Ainhoaren etxera abiatu zen eta atean notatxo bat zegoen:

Pasatu irekita dago, ergel

Unai pasatu egin zuen eta etxea ispiluz beterik zegoen, eta Sam leku guztietatik ikusten zuen. Bere ahotsa entzuten zuen eta oso beldurtuta zegoen. Bat-batean ispilu guztiak eztanda egin zuten eta labankada bat jaso zuen hankan. Unai lurrera jauzi zen eta beren aurrean Sam eta Ainhoa zeuden. Ainhoak esan zion guztia tranpa bat izan zela bera hiltzeko. Hau esan ondoren, Samek eta Ainhoak pistola bat hartu eta tiro eman zioten buruan. Unai hil egin zuten. Unai engainatu egin zuten; jende asko hil egin zuen maitasunagatik eta azkenean bera hilda bukatu zuen.

***

Negar luzeak egin ditut Ainhoa galdu nuelako, noski, baina berari zer gertatu zitzaion ez nekielako ere … Etorri ziren Samen lagun batzuk ni

Page 7: Jon Ander

bereganatzeko asmotan, baina ni hilda nengoen. Laku galdu batera eraman ninduten. Ainhoa triste zegoen ni bota nindutenean eta hau oihukatzen zuen: “Lakura ez, lakura ez…” esan eta negarrez hasi zen. Asmatu nuen, neska hark ni maite ninduen baina hilda nengoen bere erruagatik. Urte luzeak pasa dira harez gero.